Ortzadar 23072011

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko uztailaren 23a www.deia.com 222. zenbakia [4-5. orrialdeak] Euskal literatura genero ikuspegitik ikertu du Gema Lasartek Bere lehen lan propioa kaleratu du baxu jotzaileak [7. orrialdea] Kike Mora Gure emakumezko protagonistak

description

Euskeraz egindako aldizkaria

Transcript of Ortzadar 23072011

Page 1: Ortzadar 23072011

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

www.deia.com222. zenbakia

[4-5. orrialdeak]

Euskal literatura generoikuspegitik ikertu duGema Lasartek

Bere lehen lanpropioa kaleratudu baxu jotzaileak[7. orrialdea]

Kike Mora

Gureemakumezkoprotagonistak

Page 2: Ortzadar 23072011

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

D OMEKETAN iratzargailua jartzea gustatzen zaizu. Nolaliteke, galdetu nizun, eta isetzearen plazera aitortuzenuen. Zortzirak direla ikusi, edo hamarrak edohamaikak eta garaipenaren sentsazio hordigarria-

rekin, lotara berriro. Nik gorroto dut zarata hori, une horretanjan egingo zintuzket eta negar egingo nuke, eskolara joan nahiez duen ume txikiaren antzera.

–Gorroto zaitut, laztana.

Eta une horretan bihotza kanpaikadaka daukat, saihetsakapurtu nahian, eta egia da: gorroto zaitut. Baita besoa luzatueta sugea baino beroago sentitzen zaitudanean ere. Logu-reak sukarraren antzeko epeltasuna eragiten dizula aitor-tu zenidan behin, eta tapakia kentzeko eskatu nizun. Ezetzzuk, sukar zorionekoa zela, umezaroko gripe bedeinka-turen bat gogora ekartzen zizuna.

Horretan ere adostasunik ez guk. Uda zein negu, oheanpisua nahi duzu eta lubakiak egiten ditugu koltxoian:tenperatura desberdina behar duten bi zomorro, ekosis-tema banatan. Elkarren larrua nahi dugunean ez da ados-tasuna, armistizioa baino. Su-etenean ere ez gara betiongi konpontzen, zuk azkar eta nik astiro, zuk amorruanik amarrua, ez gara beti dantza erraz bat, berez dato-rrena, iturriko uraren antzera. Frustrazioak masail-gorrijartzen zaitu halakoetan. Eta gorroto nauzu, zuk ere.

–Gorroto zaitut, badakizu? –esaten dida-zu.

Eta bai, badakit, gorroto duzuladantzaldi luze hau, noiz edo noizgaraipen errazen bat nahikozenukeela, nik ere erdibidean aurki-tu nahiko zintuzkedan bezala. Bainazuri gurina gustatzen zaizu ogi txigor-tuan eta niri kafe hutsa, hamarretakoraarte goseari eutsiko diona. Zuri eguzkiarenberoa bizkarrean, hondartzako lehen egunean. Niri harea-ren hotza, neguak kostaldea hustu duenean. Zuri bost niremusika, nik hamaika disko behar ditut, goiz bakarrarenbukaerara iristeko.

Haserretu egiten zara haserrekorra zarela esaten dizu-danean, eta haserretu egiten nau zure haserraldiak. Hase-rretuta, zuk hitz egiteko beharra duzu eta nik isilik egonnahi dut, baketan. Horretan ere desberdinak gara, etaelkarren aurkakoak.

Gorroto dugu elkar, batzuetan. Beti horrela izan da.Nekez aldatuko gara.

Aldatuko bagina elkarrekin maiteminduta ez daudenbeste piztia batzuk ginateke, beste hiri baketsuago etaarrotzago batean. Zoriontsuago ginatekeen ez dugu pentsa-tu nahi, ez dut pentsatu gura. Eta pentsatzera behartzennauzunean, benetan aspertzen eta gogaitzen eta ernega-tzen zarenean “zergatik” galdetzen didazu. Zergatik zu,zergatik ni eta geu. Beti borrokaldi honetan bizi bagara.Gerra honek ze zentzu duen esan nahi didazu, eta ez bada-kit ere, zentzuren bat baduela sinesten dut.

Ohorea baita zurekin igandetan esnatzea. Ohorea bai-ta zure larruaren ehizan ezusteak aurkitzea. Oho-rea baita entzungo dugun abestiaren esa-nahiaz ados ez egotea. Ohorea baita, polita,zurekin haserretuta egotea. Eta haserretutaegoteko aukeratu nauzula jakitea.

H ERRIAN Hamar Kilometroetako Basoaesaten zioten, baina izena zuen, udalekopaperetan, Godali Munsur, esan nahi bai-ta, baso mutua Europa erdialdeko hizkun-

tza jakin batean, estatuko hizkuntza ofiziala ez bazenere, mende askotan mintzamolde naturala. Herritik

hamazazpi bat kilometrora egonda, herrikoek ez zeuka-ten harako ohitura handirik, behar-beharrezkoa zenetan

baino ez ziren hurbiltzen, gerretan asko, ihesean beti,ez zuten herrikoek gerra askotan parte hartu, ihe-

si egin zuten beti, basora gehienetan, Amerike-tara gutxi batzuek.

Kanpotik etortzen zitzaizkien tropak, herri-koek ihes egiten zuten. Tropak gehienetangalduta heltzen ziren inguruetara, beste nora-

bait joan nahi zuten, irratirik gabe geratzenzirenean heltzen ziren. Normalean armada

jakin batekoak ziren galduta heltzen ziren guz-tiak, hau da, ez zeukaten norekin

borrokatu, egun batzuk ema-ten zituzten inguruan, asko

jota jatekoak lapurtzenzizkieten herrikoei etaluze barik egiten zutenalde, benetako batailakjokatzen ziren lekueta-ra edo, irratia berresku-

ratzen bazuten, aginta-riek agintzen zieten lekue-

tara.1945ko ekainean, ordea, gauza

askok egin zuten bat eta elkarren kontra borrokatzenari ziren armadetako soldatu-talde handi samar bi lekuberean galdu ziren, hain zuzen ere, Godali Munsurrekoinguruetan, ipar partean batzuk eta hego-ekialdeanbesteak. Biak geratu ziren irrati barik, bietako inorkez zeukan modurik agintariekin kontaktua egiteko, ezzekiten non zeuden ere. Halabehar moduko batek ereerabaki zuen talde batean 591 soldadu egotea eta bes-tean 602.

Talde biek erabaki zuten basoan sartzea gaua ema-teko; iparretik sartu ziren batzuk, hego-ekialdetik bes-teak. Iparrekoak lo zeudenean sartu ziren hego-ekialdekoak, zarata handirik gabe ziurrenik eta bes-teengandik kilometro eta erdira jarri zuten kanpa-mentua, haize kontra. Ez batzuek ez besteek ez zio-ten egoerari antzeman, ez zuten kontrarioak han zeu-dela igarri. Harik eta biharamunean esnatu eta goi-zekoak egiten hasi ziren arte.

Iparrekoen soldadu batzuek hego-ekialdera eginzuten ur bila. Hego-ekialdeko batzuek iparrera eginzuten sabel hustuketa egitera. Berrogei bat metro-ra zeudenean ikusi zuten elkar. Atzera egin zutensoldadu guztiek tiro bakar bat ere egin gabe. Buru-zagiei abisua eman eta eguerditik aurrera atertugabe aritu ziren batzuk besteen kontra.

Ez dago argiegi jakiterik, hura bizi izandako inorez zelako salbatu, baina esaten da orduak egonzirela tiroka, granadak ere ugari erabili zituztela.Herrikoak hurbildu zirenerako, ia urtebete geroa-go, ustelduta zeuden gorpu guztiak. Ezin izan zirenidentifikatu, inork ezin izan zuen esan nortzukziren soldadu haiek eta zer egiten ari ziren han.Ze herrialdetakoak ziren ezin izan zutenez jakineta erlijio joerak asmatzea ezinezkoa zenez, gerra-rako epaitegi batek erabaki zuen Afrikako

herrialde neutro batean egin behar zitzaielaomenezko ekitaldia. Hala egin zuten 1948ko

abenduaren 6an, San Nikolas egunean.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako diseinua: Naroa Etxebarria

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

ohorea

Baso zati bat Gorroto, laztanaU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Esaten daorduak egonzirela tiroka,granadak ereugari erabiliz

Gorroto duguelkar,

batzuetan.Beti horrela

izan da

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar 23072011

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

I G O R E S TA N K O N A

Kritika

‘ D E S T E R R AT U E N P I Z T I A R I O A’, A S I E R S E R R A N O ( A L B E R D A N I A )

Piztiak gure baitan

I RUN HIRIKO Kutxa Literatur Sarien epai-mahaikide Iñaki Aldekoa, Jon Kortazar,Lourdes Otaegi, Carlos Otegi eta PatriUrkizuri Desterratuen piztiarioa galtzaile

eleganteen liburua iruditu zaie, eta saritu egindute ikuspuntu hori, bizitzari begiratzeko modupoetiko jakin bat: “Gizarteak galtzailetzat har-tzen dituenei eginiko begirada bat dago idazlanhonetan. Bakardadearen eta izuaren mamu-piz-tei, bihotzaren nahigabe gordinei ematen zaie hi-tza lerro hauetan, errealitate aldakor, ziurgabeeta nolabait mehatxugarriari buruz mintza dai-tezen. Estilo barietate horren bidez, sentimenduunibertsal batzuk agerian utzi ditu, bortitz etazuzen, hein berean”.

Bat nator epaiarekin. Hiri gorritik (Elkar 2010)itzelaren jarraipena, Desterratuen piztiarioakharen ezaugarri batzuk ditu, haren hondarrekinegina dirudi, nahiz eta ez izan hain landua. Inoiz

esan izan dugu mugimenduan den poesia-korronte erromantiko eta arean hermetiko batenordezkari dela Serrano: esentzien jagole, zinismoeta apaltasunaren nahaste perfektu baten adibi-de, adierazi beharrekoa edertasun jasanezinezadierazten dakien esteta. Bada, fuerte dabil este-ta hori, eta ahapaldi sano indartsuekin jarrai-tzen du: “Bizitza madarikazioka hartzen duzuenhoriek,/ ez al dakizue haur jaioberri bat ari dela/izu negarretan/ zuen madarikazioak madarika-tzen?”. Epikaren eta laztanaren arteko poesiaitxuraz gogor batekin, amodio ilunaren betikodeskripzioekin eta tonu iluneko piztiekin (ardibeltzak, kaioak, gizon-emakumeak, uhandreak…)giro urbanotik urrundu da pixka bat idazlea.Bada hiri gorri bat (Elkar, 1997), Picassoren zal-dia (Elkar, 2007) eta aipatu dugun Hiri gorritik(Elkar, 2010) erdigunetik periferiara egindakobidaia dela esan daiteke, hiriaren kanpoalderagaramatzala, eta bertan natura hasten dela ager-tzen, zikin, baina eder. Uste dut baserriko larreak(81. orrialdea) eta zeru bat “oro hodei zuri” (51.orrialdea) lehenengoz dakartzala irakurlearenbegietara.

Liburuaren oinarrian dagoen kanpoalde/bar-nealde dikotomia hau Sarietako epaimahaikideekeurek ere nabarmendu dute. Lourdes Iriondok

denen izenean dioen legez, Serranoren poesiahedatu egin da, hiritik atera: “Piztiak ugariak etaaskotarikoak diren bezala, poemen erregistroaberastasuna zabaltzen da, gizarteko desterra-tuen poemak sakonak eta filosofikoak dira edo,bestela, jolasgarriak, onirikoak, fantastikoak edo-ta ihaterikoak izan daitezke. Sakoneko hausnar-ketak biltzen du ahots horien ugaritasuna,etorkizunaren aurreko kezka, zalantza eta izua-ren lorratza aditzera emateko”.

Piztiarioetan animalia bakoitzak bere funtzioabadauka, sinboloz beteriko liburu zaharretannola, honetan ere asmatutako piztiak dira poeta-ri lagun egiten diotenak, eta sentimenduennahaste naturala irudikatzen dutenak: izatearenzama, tristezia, bakardadea, maitasuna, bizipo-za… denak aurkituko ditu irakurleak hemen, etaposible da harritu barik ikustea ilargia eguzkiaerditzen eta, profeziekin konparatuz, otsoa etaartxoa bata bestearen ondoan, eta artza eta behiabatera bazkatzen, eta ume bat sugegorriarenzuloan jolasean. Aurreko liburuen aldean apurbat inprobisatuagoa da, ez da hain borobila, bai-na Asier Serranoren kontraesanak eta luma pare-gabea maite dituen kritikariaren iritzi subjekti-boa baino ez da hau, eibartarraren jarraitzaileamorratu baten ustea.

Nurek Damaskobere aitarenjaioterriabisitatzen duNur Damaskora (Siriako hiri-burura) doa oraingo honetanbere gurasoekin. Nurren aitahan jaioa da, eta urte luzeakeman ditu hara itzuli gabe.Hiri zaharreko kaleetan haraeta hona ibiliz, zokoan sartukodira, azoka tradizional han-dian; eta han, gozoki, urrin,xaboi eta janari-gozagarrienartean,... alfonbra-dendamisteriotsu eta magiko bataurkituko dute Nurrek etabere lehengusuek. Gaztetxoekhainbeste maite duten TotiMartinez de Lezeak sortutakopertsonaiaren azken abentura.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Toti Mtz. de LezeaGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Erein

Zaldi Eroa

Inauteriakospatzen direnbitartean,bahiketa batNeska gaztea, Brasiletikengainatuta ekarria, ganbaranezkutatuta zegoen bahitutazeukaten gaizkileengandikihes eginda. Eta elurraz etainauteriez gozatzeraPirinoetara hurbildu diren laugaztek neska horri laguntzeaerabaki dute, baina harrezke-ro sekulako istiluetan sartudira. Gaizkile eta poliziaustelen susmopean, ihes egi-teko bideak itxita, egoeralarrian daude herritarrekinauteriak ospatzen dituztenbitartean. Ivan Matarenmarrazkiekin hornitutakoabenturazko istorioa.

Egilea: Miguel Angel MintegiGeneroa: Gazte literaturaArgitaletxea: Ibaizabal

Politikariburuz aritzeakliteraturanduen eraginaStendhal idazlearen ustez,kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halaxe eragiten duliteratura-eleberrietan politi-kari buruz aritzeak. Gogoetahorrekin abiatu zuen BelenGopegui idazleak 2006anKaliforniako unibertsitatebatean literaturari eta politikariburuz eman behar zuen hitzal-dia, liburu honetan bildu dute-na. Gogoeta horretatik aska-tzen diren hariak bildu eta,euskal literaturan politikarentiro-hotsak aztertuz, ediziohonetarako hitzaurrea idatzi duEider Rodriguez idazleak.

Egilea: Belén GopeguiGeneroa: SaiakeraArgitaletxea: Txalaparta

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi.Alberdania.

2. Hondamendirako errepideaJohn Milne. Elkar.

3. Irabazi eta galduT.C. Jupp. Elkar.

4. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

5. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

6. Azken tranbiaren itzalaJoxe Inazio Basterretxea Polo. Elkar.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Lazkaoko beneditarrendokumentazio-gunea.

Joan Mari Torrealdai.Beneditarrak Fd.

2. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

3. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania.

4. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

5. Barazki mokatu goxoakKaxkazuri jatetxea.Ttarttalo.

Ez Fikzioa

�Izatearenzama, tristezia,bakardadea,maitasuna...aurkituko dituzu

�Zinismo etaapaltasunarennahasteperfektu batenadibide da

Nur eta alfombrahegalaria

Heriotza zuriz jantzita Tiroa kontzertuarenerdian

Page 4: Ortzadar 23072011

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

‘Protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean’ tesia kaleratu du Gema Lasartek (Errenteria-Orereta, 1962). Azken 30 urteotako emakume subjektuaren eraikuntzan emandako aurrerapena ikertu du bertan, emakumeekidatziriko 27 eleberritan. Tesiak, Mari Jose Olaziregi zuzendariarekin, cum laude kalifikazioa jaso zuen epaimahaiaren aldetik

EMAKUME BERRIA BAI,ETA GIZON BERRIA?

JANIRE MENDIETA

E z da mende bat pasatuindustrializaziotik, ema-kumea kalera irten zene-tik, lan munduan hasi

zenetik eta subiranotasuna lortuzuenetik. Gizartearen aldaketahauek guztiek eragina izan duteliteraturan eta euskal narratiba-gintzan. Eta hau da Lasartek azter-tu nahi izan duena bere tesian.“Kritika marxistari jarraituz,badago analogia bat gizarte egitu-ra eta literatura egituraren artean.Mugimendu feministak indar han-dia hartu du azkeneko hamarka-detan, justu azterketa egin dudanazken hiru hamarkadetan, 1979tik2009ra. Hamarkada horietan, mun-duan emakumeen egoera hainbes-te aldatu bada, literaturan islatubehar da, eta euskal literaturandudarik gabe. Horregatik hasinintzen ikertzen, subjektu hori,emakume hori kalean berria zela-ko, edo behintzat emakume alda-tua. Horren bila hasi nintzen”.

Linda Whitek 1977. urtean egin-dako tesian aipatzen duen litera-turaren androzentrismoa berretsiegin du Lasartek, hau da, gizo-nezkoak direla batez ere sortzai-leak, emakumeak ez baitira %15e-ra heltzen. “Linda Whitetik ez dahainbeste aldatu. Gertatzen denaeta aldatu dena da orain emaku-meak ikusten direla eta hori esker-tzekoa da. Badakigu zeintzuk aridiren idazten, urtero zenbat publi-katzen den, zenbat publikatzenduten gizonezkoek eta zenbat ema-kumezkoek...”.

Tesiaren abiapuntua ArantxaUrretabizkaiaren Zergatik Panpoxeleberria izan da. Bertan, emaku-mezkoa da euskal narratibagin-tzako lehen objektu moderno pro-tagonista. “Honen ekarpena da

ziren teoria feministan pil-pileanzeudenak. Horregatik da moder-noa, ez dago besterik euskal lite-raturan momentu hartan hori eginzuenik”.

Eta hala da, Arantxa Urreta-bizkaia egileak dioenez: “Ez nukenik hau esan behar, baina ZergatikPanpoxeko emakumea da euskalliteraturara emakumearen ahotsadakarrena. Ordura arte, gure lite-raturan azaltzen diren emaku-meak semeen begiei esker ikustenditugu. Amak dira, ama sakrifika-tu eta ahaltsuak, ama hutsak, esan

dezakegu”.Urretabizkaiak berak

lehendabiziko emakumea zela pro-tagonista, narrazioa bere ingu-rukoa zela. Baina niretzat inpor-tanteena da Zergatik panpoxekoemakume hori gizartearekin dia-lektikan dagoela eraikia. Hiruro-geita hamarreko hamarkadanemakumeen mugimenduak izuga-rrizko prozesu gatazkatsua bizizuen, lehenbiziko emakumeen libe-razio mugimendu bat bizi zen. Etahor baziren gai batzuk oso inpor-tanteak: amatasuna, emakumeta-suna, bikote harremanen zailtasu-nak, gorputzaren presentzia,abandonua, egunero-koa… gai horiek

L I T E R AT U R A > E M A K U M E A

Ixiar Rozas idazlea. ARGAZKIA: JOSÉ SAMPEDROUrretabizkaia ‘Zergatik, Panpox’ idatzi zuen. ARGAZKIA: GORKA ESTRADA

argi azaltzen du nolakoa den ele-berriko emakumea: “Mutantea da,gaurko emakume guztion moduan.Ez dago erabat mundu tradiziona-laren barruan. Baina, era berean,sentitzen du ez dela pertsona osoagizonak alde eginez gero, kosta egi-ten zaio bere burua pertsona oso-tzat ikustea”.

MEMORIA ERAIKI Tesiaren arabera,idazle femeninoek sortutako ema-kume protagonistek gogoeta bategiten dute, normalean iraganean,amarekin, amonarekin, aita ereegon daiteke... baina gogoeta osofemeninoa eta genealogikoa da.

Ana Caballéren hitzak jarraitzendituzte: “Nor naizen jakiteko, norizan naizen jakin behar dut”.“Pixka bat hausnartzen dute,memoria eraikitzen dute, kokatzendira. Eta horretatik bere identita-tearen berreskurapena lortzen da.Egin dudan corpus azterketan ehu-neko zabal batek erabiltzen du”.oroitzen du Gema Lasartek.

Gilles Lipotevski filosofo eta iker-lari frantsesak dioen moduan,emakumeari buruz jaso dugun iru-dia sotanopean eraikia izan da, edogizonek eraikia. Beraz, emaku-mearen irudia, historikoki, bes-teengatik fabrikatua izan da. Hau

“Aspaldiko urtehauetan, ispiluak

guk jartzenditugu, gure

neurrira ikusteko,garen moduan”

Page 5: Ortzadar 23072011

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

azaltzeko, Gemak ispiluen metafo-ra erabiltzen du. “Oso inportanteada emakumeok literaturan ikerla-ri, kritikari edo nahi duzun espa-rruetan gure irudia eraikitzea.Gure irudia, guri dagokiguna, pro-pioa, adulteratu gabea. Literatu-raren historian, batez ere feminis-moan, asko hitz egin da ispiluetaz.Gureak izan dira ispiluak, bainaispilu deformatuak izan dira. Iku-si gara beste batzuek ikusi nahiizan gaituzten bezala. Eta orain dagaraia, aspaldiko urte hauetan,ispiluak guk jartzen ditugula. Gureneurrira ikusteko, gu garenmoduan ikusteko, ez besteek ikusinahi gaituzten bezala”. Eta horiemakume idazleek egin dezakete,“beren interesen baitan idaztendutelako”.

Beste idazle batzuek emaku-mezko pertsonaiaren berri-rakurketak proposatzendituzte. Kritika feministakbeti esan du orain arteemakumea irakurlea izandela, eta berrirakurtzekogaraia heldu dela. “Hauda, guk ulertzen dugunmoduan irakurtzekoa,ez beste batzuek iraku-rri duten moduan.Orduan berrirakur-ketak proposatzendira. Niretzako,

Lourdes Oñederraren Eta emaku-meari sugeak esan zion eleberrianGenesiaren berrirakurketa batproposatzen da, edo Ixiar RozasenEdo zu edo ni-n azaltzen da Gra-ziana; sorginen akelarre munduanerrea izan zen benetan emakumehori”.

Horren adibide da aztertutakoEdo zu edo ni eleberria. Idazleakdioen moduan, “nik oso argi nuenliburuaren protagonista emakumebat izan behar zela, adinekoa,kaleko emakumea, hau da, berebelaunaldiko emakumeekin harre-m a n adue-

na”. Modu berean, Grazianak, pro-tagonistak, bere bizitza goitikbehera aldatzea erabakitzen du.Eta horretarako, esperientzia batdu. “Esperientzia bat egiten du,esperientzia hori bizi, izan etazeharkatu ostean, jada ez da ema-kume bera eta bizitza eraldatzenzaio. Esperientzia horren ostean,Grazianak bizitzan funtsezkoakdiren galderak egiten dizkio bereburuari: nor naiz, zer da bizitza,nola bizi naiz, nola bizi nahikonuke”. Graziana irudietatik osa-tutako pertsonaia da, batzuetanerrealitatean oinarritua eta bes-teetan espresionismotik gertu

dagoena, mitoaribegiratzen diona.

TRANSGRESIOA Transgresioa ereeleberri batzuetan agertutako gaiada, Arantxa Urretabizkaiaren Koa-derno gorria kasu. “KoadernoGorria-ko ama modernoagoa da.Amatasuna, bikotea eta jarduerapolitikoa uztartu nahi ditu. Ez dubere burua inoren menpe ikusten.Ama da, baina baita militante poli-tikoa ere. Eta bikotea. Ez da amabakarrik, pertsona osoa baizik”,azaltzen du Urretabizkaiak.

Lasartek gustuko duen pertso-naia femenino bat Teresa emaku-me berria da, aipatutako Eta ema-kumeari sugeak esan zion elebe-rrikoa. “Niri gustatzen zait nobe-lak duen tristura –aitortzen du–.

Teresa oso urrun sentitzen dabere senarrarengandik,

oso urrun sentitzen dabere mutil-lagunengatiketa oso urrun sentitzenda gizonezkoengatik.Ez da lesbiana bat, les-bianak gutxi baitaude

euskal literaturan, bai-na bakan batzuk badau-

de eta horiek tesian seina-latu ditut”.

Modu berean, Gema Lasartekemakume berriaren presentziaaldarrikatzen du, baina gizonberriaren agerpena ere bai. “Ema-kume berria hor dago, Teresaemakume berri bat da, lan egi-

ten du, bere bizitza egiten ari da,kontzientzia badauka, badaki zerdaukan, badaki aurrean zerdagoen, oso argi dauka zer eginbehar duen. Baina gizon berrihori, berarekin berrikuntza horiguztia konpartituko duenik ezdago, edo ez du asetzen. Orduan,nik planteatzen dudana da gizonberria behar dugula”, nabarmen-du du tesiaren egileak.

Bere esanetan, alegia, “guk posi-ble dugu milaka urtez borrokatu,baina gizonaren burutxo hori ezbaldin bada aldatzen eta beraiekdituzten pribilegio guztiak nahibaldin badituzte, denak dituztela-ko –etxean, lanean, gestioan, his-torian, munduan, bazter guztietan-–... Pribilegioak dituenari askokosta-tzen zaio horiei uko egitea,eta pertsona handia izan behar dahori egiteko. Eta badaude gizonakuko egiten ari direnak. Eta esatendutenak berdintasunak etorribehar badu ez dela emakumeberriarekin bakarrik konpontzen;guk zerbait egin beharko dugu,konpartitu beharko dugu gu gare-na, edo onartu beraiek heldu dire-la beste modu batera. Nik horretanhartzen dut nire diskurtsoarenabiapuntua. Ezin dugu berdinta-sunean pentsatu gizona ez badugu

aldatzen. Teresak ditu kezkahoriek guztiak”.

Oñederrak ‘Eta emakumeak sugeari esan zion’ idatzi zuen. ARGAZKIA: J. BALLEDORGemak protagonista femeninoak aztertu ditu. ARGAZKIA: J. CHAVARRI

“Borrokatutaere, ezin dugu

berdintasuneanpentsatu gizona

ez badugualdatzen”

Page 6: Ortzadar 23072011

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

JON MARTIN

W EBGUNE bat sortzeanahi bezain zaila izanliteke, ez dago aukeramugarik. Sormena,

ezagutza, denbora eta baliabideakdituen pertsonak artelanak sor di-tzake nahi izanez gero. Baina, aldiberean, oso sinplea ere izan litekewebgune bat sortzea. Bigarrenhonen aldeko apustua egingo dugugaur. Horretarako, bi lanabes izan-go ditugu: Google Sites(http://www.google.com/sites/) eta

horretarako hamarnaka diseinuezberdin eskaintzen ditu. Oso doto-reak gehienak, itxura profesiona-lekoak. Behin hura hautatuta,txantiloia betetzea baino ez dageratzen. Argazkiak sartu, eta tes-tuak editatu. Testuak editatzeak ezdu Word dokumentu bat idazteakbaino zailtasun askoz gehiago.

Webak berak gidatzen du bisita-ria prozesu honetan eta ohartze-rako weba prest izango du. Bali-teke erabiltzaileak minutu batzukbaino gehiago hartzea, azkenean,webaren sorreran; baina ez da

Wix (http://es.wix.com/). Dezen-tetan egin izan dugu Googlerenaldeko apustua; beraz, gaurkoanWix-en aldekoa egingo dugu.

Zeri buruzko weba sortu nahi denjakitea izango da lehen eginbeha-rra, eta edukiak pilatzea bigarre-na. Hori argi izanda, webgunea mi-nutu gutxitan prest izatea posibleda. Demagun, adibidez, web pertso-nal bat sortu nahi dugula, gureburuaren berri emango duena.

Lehen pausoa webaren diseinuahautatzea izango da, zer itxuraeman nahi diogun. Wix-en kasuan,

Honakoa ikasturteko azkeneko artikulua izanik, erronka bat luzatu nahigenioke irakurleari: webgune bat sortzea. Hona hemen zenbait argibide

EGIN DEZAGUN BAT

I N T E R N E T > W E B G U N E A K

Gaur egun,egindako lanaren

emaitzakikusteko modurik

onena GoogleAnalytics dugu

W E B G U N E A N

Azpitituluak sortzeko

Hizkuntza asko daude munduan, zorionez, eta, zoritxarrez,ikus-entzunezko ekoizpen gehienak hizkuntza nagusietaramugatzen dira. Webgune honek wiki filosofia jarraitzen du:erabiltzaileen partaidetza sustatzen du eduki berriak sortzeko.

www.google.es/adwords/watchthisspacewww.universalsubtitles.org/eu/ documentales.videosyonkis.com/

Gomendioa La2 katearekin siesta botatzeko afizioa dute-nentzat: dokumental dezente, batzuk oso onak, aurkituko ditubisitariak esteka honi jarraituz. Webaren diseinua ez da osoerakargarria, baina edukiz nahiko ondo hornitua dago.

Publizitatearen kudeaketa Dokumentalak, aukeran

Munduko publizitate euskarri handiena bihurtzera konde-natuta dago Googleren publizitate kudeaketarako sistema.Besteen irudia eta produktuak saltzen jakiteaz gain, bereburua ere saltzen badaki Googlek.

Zeri buruzkowebgunea sortu

nahi dugun jakiteada lehen urratsa,

eta edukiakpilatzea bigarrena

haren zailtasunagatik izango, egi-tearen plazerak dauden milakaaukeratan saltseatzera eramanduelako baizik.

EGINA AZTERTU Eta egindako lana-ren emaitzak ikusteko modurikonena Google Analytics da. Berewebgunea, dela irudiagatik, delasalmentarako euskarri bat delako,goitik behera menderatu beharduten pertsonek orduak eta orduakpasa beharko lituzkete webgunehonek emandako datuak aztertzen.Webgune honek bisitarien kopu-rua, bakoitzak nabigatzen pasata-ko denbora, bisitatutako orrial-deak zeintzuk diren eta beste hain-bat datu interesgarri biltzen ditu.Adibidez, Analytics-ek jakinaraz-ten du bisitariak nondik iristendiren: zuzenean idazten dutenwebaren url-a, Googlen bilaketaeginda etortzen diren, edo estekabat jarraituz. Egunez egun webgu-

neak izandako bisitari kopurua erejakin liteke, baita bisitari horieknongoak diren ere.

Erosketak egiteko plataformek,adibidez, lupaz begiratzen dituzteemaitzak. Botoi bat, iragarki bat,leku batean edo bestean jartzeakbaliteke erabiltzaileen portaeraneragina izatea. Horregatik, ba-tzuetan aurretiaz probak egitendituzte: bisitarien erdiei gauza baterakutsiz, eta besteei besteren bat.Eta, gero, emaitzak alderatuz.Marketina gustuko dutenekirentsi egingo dute lanabes hau.Hona orrialdeen analisiak egitekolanabes gehiagoren helbideak ere:h t t p : / / c h a r t b e a t . c o m / ,h t t p : / / w w w. c l i c k t a l e. c o m /h t t p : / / g e t c l i c k y. c o m / ,http://whos.amung.u/, http://site-meter.com/, http://www.mochi-bot.co/, http://www.jawstats.com/, http://www.shinystat.com/.

[email protected]

Page 7: Ortzadar 23072011

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 23a

OLATZ PRAT

L EHEN lana izanagatik,Kike Mora ez da musikanberria. Hainbat taldetaneta proiektutan ibili

ostean, eta denbora luzez musikarieta ekoizle bezala disko ugari gra-batu ostean, benetan bere sentitzenzuen lan bat egin nahi zuen Bara-kaldokoak: “Jendeak beste taldee-tan jotzeagatik ezagutzen nau, bai-na neure izeneko proiektu bat abia-razi nahi nuen”. Amets horren frui-tua da Jazz Project, Baga-Bigarenbabesarekin kaleratua.

Mota askotako musika taldeetanibili da Mora, Rabia, Beer Mosh,Urgabe, Ainhoa Cantalapiedra,Kepa Junkera eta Korrontzi, bes-teak beste. Lan honetarako, ordea,jazza aukeratu du oinarri. “Musi-kenen ikasi nuen eta jazzekobaxuan espezializatu nintzenez,hori da azken urteetan ikasten egonnaizena –dio Morak–, eta abestiakere hortik atera dira”. Dena den,jazzaren baitan, beste musika esti-lo ugari nabari daitezke diskoan,Jaco Pastoriusen klasikoenetik,Marcurs Millerren uhin funkieta-ra, be bop, swing edo ambient ku-tsuko jazzetik igaroz. “Ideia zenjazzaren eta inprobisazioarenhizkuntzan aritzea, baina ateraegin dira funk eta rock ukituhoriek. Beste estilo ugari jotakoanaizenez, ezin nuen jazzean soilikzentratu, ez nuen nahi, gainera”,dio Morak. Jazza dute oinarri abes-tiek eta baxu elektrikoak lotzenditu denak; dena den, entzulearidoinu aniztasuna eskaini nahi izandio: “Gaur egun, rockeko taldeekere ez dituzte rockeko kantuak soi-lik egiten, fusioa eta nahasketa esti-lo guztietan barneratua dagoen zer-bait da”.

Azken urteetan osatutako abes-tiak dira Jazz Project honetan bil-du dituenak. Zaharrenak duelazortzi urte Musikene Ikastegikosarrera frogetarako prestatutakopare bat abesti dira; horiek har-tu eta konponketa berriak egindizkie. Duela pare bat urtekarrera amaierako kontzertu-rako prestatutako bakarrenbatek eta iaztik hona egitenjoandako abestiek osatzendute zerrenda. Handik etahemendik, bizitzan zehar joizan dituen harribitxiak bil-du ditu. “Badago esamol-de bat dioena bizitzaguztia daukazulalehen diskoa egitekoeta bi urte bakarrikbigarrenerako”, aipa-tu du musikariak.

Abesti guztiak bereakdira, bat izan ezik.Beatles-en Yesterday abes-tiaren bertsio harrigarriaegin du Morak. Baina, zergatik?“Edozein abesti hartzen dudanean,baxuaren linea eta kantuaren melo-dia, biak ikasten ditut eta gero biakuztartzen saiatzen naiz gitarra kla-

Kalean da Kike Moraren lehen lana, ‘Jazz project’. Musikariaren esanetan, jazza oinarri harturik, fusioa naturaltasunezbarneratu eta baxuari bakarlariaren protagonismoa eman nahi dion lana da berea; Baga-Bigaren babesarekin kaleratu du

KIKE MORA: BAXU ELEKTRIKOARIPROTAGONISMOA EMAN GURAN

M U S I K A > J A Z Z A

sikoa balitz bezala jotzeko, baxua-rekin bakarrik jo ahal izateko.Behin, taberna batean jotzen ariginela, ikusleak ez zeuden oso ani-matuta, ez zegoen erantzunik, etagarai hartan esku artean nerabilenYesterday jo nuen, zer gertatzen zenikusteko. Jendea sartu egin zenkontzertuan eta handik aurrerabeti jo izan dut emanaldietan”, dioMorak.

BAXUA BAKARLARI Baxu elektri-koak, bere ustez, gaur egun ezdaukan lekua izan beharko luke.“Beti iruditu zait baxua gutxietsiadagoela, lau sokako gitarra handibat bezala ezagutzen dela, gitarra-jotzaile txarra denak erosten duentresna edo taldea osatzeko bileraraazkena iritsi denari egokitu zaiona,berez oinarria denean”, azaldu duMorak. Diskoaren aurkezpenean,

“Jo ezazu zerbait” esan zioten etahan zegoen beste bat harritu

egin zen: “Nola, baxua jobehar duzu, zeuk baka-rrik?”. Musikariak dioe-nez, “jendea harritu egi-ten da, baxuak bakarrikez duelako normaleanjotzen, beti besteei lagun-

tzen egoten da. Bainahorretarakoxe gogoa neu-

kan, baxuari bere lekua emaneta bakarrik jo ahal izateko”.

“Ezer berria asmatzea zaila da, osomusikari handiak baitaude, jadadena egin dutenak. Nire ekarpenaizan daiteke baxua bakarlariarenpostura eramatea”.

Proiektu honetarako Musikenekolagun ohien laguntza izan du.Haiengana jo zuen bi arrazoiren-gatik: “Lehendabizi, lau urtez ikas-gela berean izan ginelako, eta haie-tako birekin etxe berean bizitzenere egon nintzen. Lagun handiakdira eta proiektua aurkeztu nie-nean buru-belarri sartu ziren”.Iker Uriarte (bateria, Betaga-rri), Juanma Urriza Boli (bate-ria, Sorkun), Ander Hurtadode Saratxo (perkusioa, Ko-rrontzi), Juan Ortiz (rho-des, Cherry Boopers),Rafa Santana (pianoa),Mikel Romero (gitarra,Korrontzi), Alain Da-vid (saxo garaia, Tra-veling Brothers) etaJulen Izarra (saxotenor eta sopranoa,Acido C, Mauri San-chis) dira musikarihoriek. “Ez duesan nahi etorki-zuneko lanetan

edo zuzenekoetanbeste musikari batzu-

ekin ariko ez naizenik”, dioMorak, baina musikari horiek

eta berak “hizkuntza berbera” hitzegitea abantaila izan da lan hauaurrera ateratzeko. Diskoa BilbokoK.M.T estudioan grabatu eta nahas-tu du Morak berak, 2011ko otsaile-tik apirilera, eta Cesar Ibarretxesoinu teknikariak masterizatu du.

“Beste taldeetanjotzeagatik

ezagutzen naute,baina neure

izeneko proiektubat nahi nuen”

Musika mota ezber-dinak landu izanbaditu ere, honetara-ko jazza aukeratu duoinarri Kike Morak.IRUDIA: IBON ORDOÑEZ

‘ J A Z Z P R O J E C T ’

“Nire ekarpenabaxua

bakarlariarenpostura

eramatea izandaiteke”

Page 8: Ortzadar 23072011

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 23a