Ortzadar 110611

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko ekainaren 11a 216. zenbakia Kaletik oholtza gainerako jauzia egin du taldeak 7. orrialdea Xutik, musika estilo anitz egiteko jaioak [4-5. orrialdeak] SAN TELMO Euskal gizartearen memoria gordetzen duen museoa

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 110611

Page 1: Ortzadar 110611

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

216. zenbakia

Kaletik oholtzagainerako jauziaegin du taldeak

7. orrialdea

Xutik, musikaestilo anitzegiteko jaioak

[4-5. orrialdeak]

SANTELMOEuskal gizartearenmemoria gordetzenduen museoa

Page 2: Ortzadar 110611

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

B ARRE EINGO DUZU BAINA beti pentsatu izan dut TomWaits otso-gizona zela. Egin barre bai, banekien. Bainahurrengoan haren irudiren bat ikusten duzunean, edoharen bideoren bat hobe, hartu minutu erdi. Gorputzaren

mugimenduan ortopedia halako bat ikusiko diozu, eta hasiera batenartrosia irudituko zaizun arren, berehala konturatuko zara nahi-ta egiten dituela eskuekin eta atzamarrekin eta baita belaunekinere, mugimendu arrotz eta erdi-mekaniko horiek. Intsektu erral-

doia dirudi, azala beharrean oskola duena.Ez dut uste, ostera, Tom Waits abeslariak,

Tom Waits jenialak, Tom Waits kul-tuzkoak exoeskelotoa duenik, kakarral-do mutantea denik. Ez naiz hain inozoa.Benetan uste dut otso-gizona dela.

Edo izan zela, noizbait. Imajinatu,une batez, Tom Waits umea. Gura-

soak banatuta daude eta aitak maizeramaten du Mexikora, autoz. Asko-

tan kontatu du lilura Tijuanan ernezitzaiola, Kalifornian baino askoz arinago. Inoiz ez du kon-

tatu, ostera, zertara eramaten zuen aitak horrenbeste-tan Mexikora.

Sorgina ikustera. Horixe uste dut nik.

Tom Waits otso-ume jaio zen eta aitak, likantropia sen-datzearren, Mexikora eraman, sorginaren kobazulora.Ukenduak ematen zizkioten han gorputzeko ilea galdu etaberriz atera ez zedin, eta ukenduekin batera abestu egi-ten zizkion sorginak bere aintzinako otoi ilunak, birra-monaren ahotsetan ikasiak, birramonaren birramonatikmaileguan hartuak. Halaxe bihurtu zen gizon, bi mundu-ren arteko auto bidaia luzeei esker.

Itxura-aldaketa, ostera, ez zen erabatekoa izan. Sorginakhasieratik esan zion aitari, jakina, “beti hordituko da ilar-giaren zilarrarekin”, “beti sentituko du gorputzarenbarruan baduela beste gorputz gordinago bat, bakerik ema-ten ez diona”, “begiratzen dionak beti pentsatuko du gizo-naren erdia ikusten ari dela eta beste erdi batek edozein une-tan zaunka egingo diola”. Bere abestiak uhuri dira niretzat,

ilea lazten didate. Txakurrekin ere gertatzen zait, eta etxeko-tu gabe dauden katuekin. Inoiz ez zait gizaseme batekin hala-korik gertatu, ostera, Tom Waitsekin bakarrik. Halaxe dakitlikantropoa dela.

Behin bakarrik pentsatu dut oker nenbilela. Telebista ikus-ten jarri eta Audi baten iragarkian hara non entzuten dudanTom Waits. Ezin iragarki ederragoa, autoa erosteko gogoa piztu

zidan, publizitateak inoiz piztu ez didanaren gisakoa. Abestia eza-gutzen nuen, nire gogokoenetako bat. Baina ilea, besoetakoa eta

garondokoa, ez zitzaidan laztu. Eta akaso Tom Waits gu guztionmoduko pertsona zela pentsatu nuen. “Beharbada itxura aldatu duerabat, azkenean”, pentsatu nuen. Pena eman zidala, izaki mutan-teak maite ditudalako maite, eta ez daude horrenbeste ere, onene-tariko bat halako baten galtzeko.

Gero jakin nuen iragarkiko ahotsa imitatzaile batena zela. TomWaits auzitara joan zen Audiren kontra. Gorroto omen du publizi-tatea eta haserre omen zegoen auto-etxearekin, bere irudia faltsu-tzearren.

Imajinatu Tom Waits epaitegian, segundu batez. Edozein unetanzaunka egingo duela dirudi eta epaileak, ilea lazten zaiola senti-

tzearekin bat, arrazoia eta kalte-ordaina ematen dizkio.

1 972KO IRAILAREN 5EAN, Municheko Joko Olinpikoetan,Israeleko hamaika kirolari bahitu zituen Irail Beltza taldearmatu palestinarrak. Gaueko ordu txikietan sartu omenziren israeldarrak zeuden geletara, laurak inguruan; antza,

Estatu Batuetako kirolari batzuek lagundu zieten hesia gainditzen,uste izan baitzuten parranda gau batetik zetozela, euren moduan;izan ere, kirola egiteko arropa eta kirol poltsak zeramatzaten aldean.Kirolari bi hil behar izan zituzten bahiketa-saioan oldartu zi-tzaizkienean.

Ordu batzuk geroago, hegazkin bat eskatu zieten poliziei, bahi-tuekin alde egin ahal izateko. Poliziak aireportu batera eramanzituen helikopteroz, baina heldu zirenean, amarrua zela jakinzuten berehala palestinarrek: hegazkina hutsik zegoen etaaireportuan poliziak zeuden ezkutatuta, frankotiratzailebatzuk ere bai. Tiroketa hasi zen orduan. Israeleko kiro-lari guztiak hil ziren eta palestinar gehienak, hiru sal-bu.

Hurrengo urteetan, Mossad israeldarrak Irail Beltzataldearen kontrako eraso isila antolatu zuen: taldekoarduradun ugari hil zituzten mundu osoko hainbatpuntutan. Akatsak ere egin zituzten: NoruegakoLillehammer herrian, esaterako, marokoar bat hil zuten,Ahmed Bouchiki, Irail Beltzekoarduradun nagusietakoa etaMunicheko atentatuaren anto-latzailetako bat zen Alí Ah-mad Salameh deitutakoa-rekin nahastuta.

Gertaera horiek guztiakkontuan hartuta egin zuenMunich pelikula Steven Spiel-berg jatorri juduko zuzendariestatubatuarrak. Filmak polemi-ka ekarri zuen, nola ez, baina zer denpropaganda, zer den artelana saldu nahia, ez dakiguzehatz zein zen polemikaren benetako helburua, ze inte-res zegoen horren atzean.

Lehenengo eta behin, esan beharko genuke EstatuBatuetako (eta baliteke mundu osoko) elkarte juduakhaserretu egin zirela. Mossadeko agenteak eta Israelestatua, antza, ez zituen leku onegian uzten Spielber-gek. Bihotz bako hiltzaile gisa erretratatzen omenzituen. Zuzendariak, eraso horien aurrean, esan omenzuen bizia emango lukeela Israel eta Estatu Batuenalde…

Gauza da euskal herrietako egunkari batean arti-kulu bi idatzi zirela pelikularen inguruan. Erabat des-berdinak biak. Batean, Steven Spielbergen ausardiaazpimarratzen zen, komunitate judua kontra jarriarren, aurrerapausoa eman zuela atzera edo alboeta-ra begiratu barik, salatu behar zela uste zuena sala-tuz.

Beste artikuluan, baina, kontrakoa ematen zen adi-tzera. Israeleko Mossadekoak pertsona bezala trata-tzen omen zituen, egin behar zituzten hilketen aurreanzalantzak zituzten, familia giroan ikusten genituen;hitz batean, hunkigarri egiten zitzaizkigun. Palestina-rrak, ordea, helburu militar bezala baino ez ziren ager-tzen, urrun, familia barik, despertsonalizatuta. Esatenzuen bigarren artikulu horrek juduek piztutako pole-mika guztiz prestatuta zegoela, disimuluan aritzeko,pelikulak uzten zuen inpresioa kontrakoa baitzen.

Luze barik ikusi behar dugu pelikula eta froga-tuko dugu, zientzia-saioa balitz bezala, propa-gandak ze eragin duen gure garunaren parte-rik bigunenean.

Publizitatea

Zatirik bigunena Iragarki faltsuaU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Elkarte juduakhaserretu egin

zirenSpielbergeren

filmarekin

Tom Waitsenabestiak uhuridira niretzat,

ilea laztendidate

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar 110611

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

A R I T Z G A L A R R A G A

Kritika

‘ E T X E KO H A U T S A’, A N J E L L E R T X U N D I ( A L B E R D A N I A )

Sinplean anitza

S ALMENTA KOPURUA har badaitekeneurgailutzat, handia zen, Eskarmen-tuaren paperak sarituaren ondoren,Anjel Lertxundiren lan berriarekiko

jakin-mina. Eleberria izan da, Etxeko hautsa,aipatu saiakera argitaratu eta urte eta erdira, etaazkar asko jarri du martxan berriz inprenta, gaz-telaniazko bigarren edizioa ateratzeko lehena ate-ra eta hilabetera. Eta, bai, asmatu duzue, aldiberean argitaratu dira euskarazko orijinala etagaztelaniazko itzulpena, Jorge Gimenez Bechitzultzaile fidelak egina. Esan digute gure litera-tura heldu dela, ez diola kalterik egingo euska-razkoari gaztelaniazko itzulpena batera atera-tzeak. Besterik da onurarik ekarriko dion, sal-mentan, esaterako, edota alde sinbolikoan.

Etxeko hautsa, beraz, Lertxundiren azken-azken eleberria, aitortza bat da, esan gabekoenzerrenda luze baten kontaketa, seme protago-nistak aitari egiten diona. Urte luzetan harrahanditzen joan eta erabakitzen du paperean jarri

behar dizkiola azken hamarkadatan gertatuta-ko hainbat. Alferrik baina, aita buruko gaixo-tasun degeneratibo batek hartu baitu, ezin jakinzer iristen zaion, ezer iristen zaion ere, semeakirakurtzen dionetik. Alferrik, baina ez hain-beste, aitari kontatzen badizkio ere semea dela-ko, neurri handi batean, idazketa-irakurketa pro-zesu horren onuradun. Ispilu bati ari zaio. Etakeinurik apenas itzultzen dio, ez bada berakegindakorik.

72ko gertaera batek jaiotzen du harra. Edo ez,aurretik ere hortxe ibiliko zen, segur aski, bai-na 72ak ekarri zuen haustura, bertatik hastenda kontakizuna: Neskari bi etakide lekualda-tzenlagundu zion hartatik. Bi mundu zituen auke-ran, erlijioak eta Erregimenak beztitutako aita-rena, sasoi hartan usaintzen zen bizigiro freskoazekarren Neskarena. Azken horretatik partehartu zuen berak, baina ekintzak ekarri ziondesengainua. Erditik jotzea erabakitzen duorduan, aldentzea, kontzientziak lasaiago bizi-tzen utziko dion bidezidorra hartu, bere mun-dutxoa eraiki eta Bartzelonan egitea diseina-tzailearena, galderak egiteari uztearekin bate-ra. Aitaren buruko gaixotasunak, aitari bidali-tako zerga eskutitzak ekarri arte atzera herri-ra, galderak pausatzera.

Itxuraz sinplea, eleberriaren kontamoldeak ezdu aparteko berritasunik, edo hori du aparteko,

sinpletasuna, eta sinpletasun horren baitan gor-detzen duen konplexutasuna, aniztasuna. Hun-kitzen diren gaietan, adibidez, zail da zehaztenliburua zeri buruzkoa den. Besteren gainetikprotagonistaren kezka, gorabehera, harrak dau-de, bizitzan zehar egindakoek eragin diotenzalantza eta ezinegona, horiek ekidin ezin iza-na edo, azken buruan, azaltzen ez asmatu izana.Aitarekin izan duen harremana sartzen da horjokoan, aitak berarentzat prestatuko mundu estueta iluna, mundu horri altxatu zitzaion bestea,semeak dastatu zuena, pareta zaharra bota ezeta berri bat eraiki zuena. Eta aldentzea, semea-ren bakardadea, oro har, gizaki ororena. Harta-ra, garai bateko argazkia ere bada eleberria,belaunaldi baten potreta, ideologiek erlijioenantza zuten garai batena, ideologia konkretu ba-tzuen gaineko kritika (aitarena, Neskarena), erli-jioaren gainekoa, sekularizazio prozesuarenkontaketa. Estilo-egiturak xamurrak dira,idazkerak leun egiten du aurrera, lehenaldiakonfesioarentzat erabiltzen da, orainaldia garai-ko bizipenentzat, baina sinpletasun hori ez zaitiruditu errazkeria, ezpada berridazketa, desti-lazioa, egiten diren hainbat hausnar Eskar-mentuaren paperak hartakoak bezain interes-garri dira. Eleberri txukuna, halakorik onar-tuko bazenidate, esango nuke Otto Pette gaine-tik, baina Zorion perfektua azpitik duena.

XVIII. mendekoapez eta haurbaten artekosolasaldiaManuel Padillak transkribatu,aztertu eta zenbait puntutanegokitu duen eskuizkribu haulehen mailako lekukotasunbat da (205 orrialde eta26.800 hitz ditu). Testuanonimoa da, nahiz etapentsa daitekeen apez batekidatzia dela. FrantsezIraultzaren aurrekoa da, etaXVIII. mende erdian kokagenezake. Forma aldetik,testua solasaldi gisa egitu-ratzen da, Kadet apeza etaBettiriño haurraren artean.Baina urrun gaude debozioliburu zaharretatik eta katixi-ma baten formatik.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: AnonimoaGeneroa: ErlijioaArgitaletxea: Euskaltzaindia

Zaldi Eroa

Gerra garaikopolioepidemiareneragina latza‘Newark ekuatorialeko beroitogarrian’, epidemia ikaraga-rri bat hondamendia ari daeragiten New Jersey-ko hau-rren artean, elbarritasunak,paralisiak, bizitza osorakoezindurak eta are heriotza ereekarriz. Hauxe da PhilipRothen obra berri eta lilura-garriaren gai harrigarria: gerragaraiko polio epidemia bat,1944ko udan, eta haren era-gina Newark barruti batu etafamilia-baloreetan oinarritu-takoan. Zenbateraino garaindargabeak zirkunstantzienindarraren kontra? BeñatSarasolak euskaratu du.

Egilea: Philip RothGeneroa: NarratibaArgitaletxea: Mettok

1600 urtekoJaponiafeudalera bidaiafantastikoaDenboraren eta espazioarenhesiak gaindituz, gure lagu-nek bidaia fantastikoak egin-go dituzte. Lagunekin nahizetsaiekin egingo dute topo.1600 urteko Japonia feuda-lean, leinu buruzagien gida-ritzapean, bi gudaroste erral-doiek aurrez aurre borrokaegin ondoren, garaileek bakegarai luzea abiarazi zuten.Ondorioz, nagusirik gabekosamurai asko, roninak, lanikgabe geratu ziren. MiyamotoMusashi izan zen ospetsue-netako bat. Haren bizitzarenpasarte bat jaso du eleberrihonek.

Egilea: Fernando MorilloGeneroa: Gazte literaturaArgitaletxea: Elkar

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar.

3. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

4. Aulki-jokoaUxue Alberdi. Elkar.

5. SakonetaXabier Mendiguren. Elkar.

6. 3 mariakArantxa Urretabizkaia. Erein.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Ehun urte iruditanGotzon Aranburu. Gara egunkaria.

2. Errepublikatik gerraraGotzon Aranburu. Gara egunkaria.

3. Sorginak Afrikan eta hemenXipri Alberbide. Elkar.

4. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

5. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania.

6. Zeluloidezko begiradakMikel García Idiakez. Elkar.

Ez Fikzioa

�Sinpletasunhorren baitangordetzen dukonplexutasuna,aniztasuna

�Garai batekoargazkia erebada eleberria,belaunaldi batenpotreta

Kadet eta Bettiriño Nemesis Heriotzaren soinekoa

Page 4: Ortzadar 110611

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

AMAGOIA JALÓN

L AU urteren ondoren, api-rilean Donostiako SanTelmo Museoak ateakireki zituen berriro, eta

jende ugari hurbildu da ZuloagaPlazara eraikin berrituaren sekre-tuak ikustera. Berrikuntza nagu-sia museoaren diskurtso aldaketaizan da, ordea. San Telmo, EuskalHerriko museorik zaharrena(1902an inauguratu zen), EuskalGizartearen eta Herritarren Mu-seoa da orain, gurean dagoen motahonetako bakarra. “Euskal gizar-tearen garapena, eboluzioa, era-kusten du, sortu zenetik, histori-aurrean, gaur eguneraino”, labur-bildu du Karmele Barandiaranzuzendariordeak. “Zatoz zugana”lelo berriak argi adierazten du zertopatuko dugun: “Hau ispilua izan-go da, bisitariek beren burua iku-siko dute, pertsonak direlako pro-tagonista museoan. Badaude zen-bait atal non norberak bere buruaerrekonozitu dezakeen, eta horrekbalio handia du”.

Erakusketa iraunkorrean daudenbildumako objektuei testuingurubat emateko, adituekin hitz egindute eta azalpen testuak, ikus-en-tzunezkoak eta baliabide inte-raktiboak erabili dituzte. Horrezgain, ibilbidea kronologikoki anto-latuta dago, aipatutako eboluzio ho-ri erraz jarraitzeko. Erakusketakultur agenda aberats batekin osa-tzen da, eraikin berean bildumarengaiekin erlazionatuta dauden eki-men ugari antolatu edo hartuko di-tuztelako. “Ez da museo sakrosan-tu bat, urtean behin ikusten dena,beste gauza asko daude hemen etajendeak bere egin behar du”, azal-du du Barandiaranek. Bestalde,beste museoen erakusleiho izangoda, “zeren oso laburbilduta baita-go dena eta badaude gai asko bestemuseoetan sakontzen direnak”.

Erakusketa iraunkorra bostardatzetan zehazten da: eraikina-ren historia eta euskal gizartearenerronkak, elizan; hilarriak eta argi-zaiolak, klaustroan; etabeheko solairuko aretoan,historiaurretik XVIII.mendera arte EuskalHerriaren eraketaeta garapenean gil-tzarri izan direnune eta gertaera ga-rrantzitsuenak: lehe-nengo aztarnak, erro-matarrak, Erdi Arokogizartea, burdinolak edo-ta Ilustrazioa. Eraikinekolehenengo pisuan Modernitatea-ren hasiera izeneko atala dago,azkeneko bi mendeak hartzendituena. Aldaketa handiko garaiakdira, baserri munduaren gain-behera eta industriak ekartzenduen gizarte modelo berriaren

Museoak apirilean ireki zituen berriz ere ateak eta dagoeneko jende ugari hurbildu da eraikin berrituaren sekretuak ikustera. ARGAZKIA: AINARA GARCIA

agerpena, aldaketa politikoak,gerrak, aldarrikapenak, tran-tsizioa… eta XIX-XX. arteko euskal

artea. Azken hori bigarrensolairuan osatzen da,

XV.etik XIX.era doanArte bilduma histo-rikoarekin.

Diskurtso alda-ketak eragin zu-zena izan du era-kusketaren anto-

laketan, eta bildu-maren garapenean,

batik bat azken bimendeetako edukiei

dagokienez. “Museoan zereduki egon behar diren erabakit-zen denean, dagoena eta falta denaikusten da –adierazi du IzaskunAranburu dokumentalistak– etabatez ere industrializazioa bezala-ko ataletan, falta zen”, gehitu du.

M U S E O A K > S A N T E L M O

Hori osatzeko, herrialdeko enpre-sekin lan egin dute, Gipuzkoakoindustriaren garrantzia erakutsinahi izan dutelako. Bertako eta ber-tan egindako objektuak jarri dituz-te ikusgai, eta horietako askomuseoari eman egin dizkiote(enpresa, erakunde zein gizabana-koek), ala gordailuan utzi. Doku-mentazio eta katalogazio sailekoArantza Barandiaranek azaldu duhiru urtez enpresetara joaten ari-tu direla. “Irizar, CAF, Tavex, Boi-nas Elosegui eta beste hainbatenpresatan egon gara, eta batzue-tan ezustekoak izan ditugu: Ara-nora joan ginen, Keler garagardomarkako gauzak jasotzera, eta Cer-vezas El Leonen lan egin zuenpertsona bat topatu genuen bertan.Cervezas El Leon Donostian sortuzen lehenengoetako garagardofabrika izan zen eta gizon honek

“Ispilu izango da,bisitariek berenburua ikusiko

dute, pertsonakbaitira museokoprotagonista”

GIZABANAKOAK PROTAGONSAN TELMO BERRIANEuskal Gizartearen eta Herritarren Museoakazken mendeetako fondoak osatu ditu.Eraikin berrituaren sekretuak agerian geratu dira

Page 5: Ortzadar 110611

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

Berritze lanen ondoren, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro karratubaino gehiago hartzen ditu, baina ez da nahikoa San Telmo Museoakdituen fondoei irteera emateko. “29.000 pieza ditugu inbentariatuta,eta ikusgai 2.000 bat egongo dira, horrenbestera iristen bada”, azaldudu Arantza Barandiaranek. Lehendik pieza asko zituzten baina, gaine-ra, azken urteetan, modelo berriari egokitzeko, bildumak osatzen joandira eta horrek are objektu gehiago eraman ditu biltegira. Orain gehie-nak Santa Teresan daude, eta Irungo Gordailua irekitzen dutenean harajoango dira guztiak. Museoaren asmoa pieza horiek jendaurrera era-matea da, aldi baterako erakusketa propioak erabiliz. “Eta hala, jasotadugun eta erakusketa iraunkorrean erakutsi ezin duguna erakustea.Erakusketa txikiak izango lirateke, hala nola txokolatea Gipuzkoan edoEuskal Herrian”, aipatu du Dokumentazio eta katalogazio saileko kideak.Ideia bera azaldu du Itziar Aranburu dokumentalistak ahozko doku-mentazio artxiboko lekukotzak erakusteko. Bitartean, ikerlariek libu-rutegira jo dezakete grabazioak kontsultatzeko.

Ikusten ez direnak

fabrika zaharreko pieza bildumaikusgarria zuen gordeta, eta denakeman dizkigu, ehundik gora”,nabarmendu du. “Eta inauguratudugunetik, jende mordoa ari daetortzen Museora bere gauzekin.Batzuk interesgarriak dira, bes-teak ez horrenbeste; hor baliozta-tze lana dator”, esan du.

OBJEKTU EZAGUNAK Industrializa-zioari eskainitako atalean piezahandiak (Boinas Eloseguiko triko-tatzeko makina) eta txikiak (La Pal-mera bizar-xaflak) daude, astunak(Euskal Herriko MeatzaritzarenMuseoa Fundazioak utzitako bago-neta bat, burdin mearekin) eta ari-nak (Michelinen Bibendum bat),lanerako tresnak (Bellota lanabe-sak) eta aisiari lotuak (Sancheskipatinete bat), etxeko tresnak (Fago-rren sukaldea eta hozkailua) etabulegokoak (El Casco-M-5 grapa-gailua), zerrenda luzea da. Gauzaezagunak aurkituko ditu bisita-riak, eta, adinaren arabera, agianerabili dituenak. Eta ez industria-ren atalean soilik. Pisu horretanikus daitezke, beste askoren artean,errazionamendu-liburuxka bat,ibiltzeko baimena, artzainen kai-kuak eta zumitzak, treneko eser-lekua eta geltokiko kanpaia, BelleEpoque garaiko jantziak, Sanpe-drotarra arraun elkartearen trai-nerilla, Seat 600 bat, Mikel Laboa-ren gitarra, Ez Dok Amairu tal-dekoen diskoak eta kartelak.

Erakusketa iraunkorraren bai-tan, bisitariak ez ditu objektuakbakarrik aurkituko, zenbait entzu-nezko eta ikus-entzunezko baliabi-de ere badaude; batzukirratsaio edo tele-bista saio tartemotzak dira,garai batekoerakusgarri.Baina besteb a t z u e t a npertsonen tes-tigantzak dira.B a s e r r i a r e natalean entzundaitezke nekazal etaarrantza munduko lagu-nen bizipenak. Josune Uribe tekni-kariaren iritziz, baliabide horiekdiskurtso berriari lotzen zaizkio.“Museoaren izaera ere bada:pertsonei buruzko museoa nahibaduzu, testimonio materiagabehori oso interesgarria da, etahorretan igual gabezia bat zegoen”.

Baserriaren atalerako,Ahotsak.com proiektura jo zuten.“Lan hori eginda dago, Ahotsak-enmilaka dituzte eta haiei eskatugenizkien”, azaldu du Uribek.Gerra Zibilari lotutako eremuan,aldiz, Museoak berak jasotakolekukotza bat ikus daiteke, MaiteMedinarena. “Gerrako haurra”izan zen eta 1937an Ingalaterrarabidali zuten. Bizitako esperientziakontatzen du Medinak, kameraaurrean, eta esan bezala San Tel-moren proiektu baten fruitua da.

IKUS-ENTZUNEZKO LEKUKOTZAKMuseoa duela hiru urte hasi zen“ikuspegi etnografiko, sozial edohistoriko batetik museoarentzakointeresgarriak diren euskal gizar-teko pertsonaia anonimoen ahozkolekukotzak” jasotzen, adierazi du

Izaskun Aranburuk. Izan ere, SanTelmoko liburutegiak eramaten duahozko memoria historikoa bildu,gorde eta zabaltzeko proiektua, Bil-duma eta Dokumentazio Sailarekinelkarlanean. Ikus-entzunezko do-kumentuen artxibo bat eratu duteMuseoak gordetzen duen bildumamateriala osatzeko.

Materiala jasotzeko hiru ildodituzte: batetik, desagertzear dau-den artisau edo lanbideak, Andre-sa Portugal, Donostiako Bretxakomerkatuan geratzen den azkenekokaleko arrain-saltzailearen testi-gantza, adibidez. Bestetik, garaihistoriko zehatz bat azaltzeko balia-garriak izan daitezkeen bizitzaesperientzien testigantzak, etahemen sartzen da Bigarren Erre-

publikan irakasle-ikasketak eginondoren, frankismo garaian mais-tra izan zen emakume baten kon-takizuna. Eta azkenik, historialuzea duten saltoki eta enpreseta-ra jo dute, “saltokia eta bizitzekomodua nola aldatu diren konta die-zaguten”. Atal honetan daudeDonostiako Benegas lurrindegiaeta Tolosako Ayerza mertzeria, esa-terako. Guztira, hogei bat lekuko-tza jaso dituzte orain arte, etajarraitzeko asmoa dute.

Inork uste badu bere historia SanTelmo Museoarentzako interesga-rria izan daitekeela, [email protected] helbide elektro-nikoaren bitartez beraiekin harre-manetan jarri daitekeela esan duAranburuk.

“Museoak euskalgizarteareneboluzioa

erakusten du,sortu zenetik

gaur egun arte”

Erakusketa iraunkorrean dauden bildumako objektuei testuinguru bat emateko, museoko arduradunek adituekin hitz egin dute eta azalpen tes-tuak, ikus-entzunezkoak eta baliabide interaktiboak baliatu dituzte. Irudi hauetan ikus daitekeen bezala, San Telmon gauza eta objektu ezagunugari aurkituko ditu bisitariak, eta, adinaren arabera, agian erabili dituenak. ARGAZKIAK: AINARA GARCÍA

NISTA

Page 6: Ortzadar 110611

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

JON MARTIN

I NTERNET eta sare sozialak heda-tzearekin lanbide berriak sortu dirakomunikazioaren munduan. Lanbi-de horietako bat da community mana-

ger-arena. Lanbide honetan dihardutenekmarken izen ona zaintzen dute eta pertso-nen eta marken arteko zubia eraikitzendihardute. Esan liteke markaren enbaxa-doreak direla.

KOMUNITATEAK Komunitateaksortu, hazi, mantendu eta hilegiten dira. Communitymanager-aren lana dakomunitate horiek gida-tzea eta sustatzea. Horre-tan lan egin behar duenpertsonak oso ondo ezagu-tu behar du komunitatehorretako kondukta-kodea.Enpatia handia, lidergoa, sorme-na eta jakintza. Horra, communitymanager batek behar dituen zenbait ezau-garri.

Oraindik ere zenbait enpresa eta era-kundetan komunikazioa saltzea bakarrikdela uste dute, baina hori ez da zuzena.Etengabe saldu nahian dabilen pertsona ezda erakargarria, entzuten jakitea ezinbes-tekoa baita. Azken batean, komunitateairitzi propioak dituen pertsona multzoa da,benetako bezero eta bezero potentzialezosatutako multzoa. Bezeroari arreta onaemateko aukera paregabea da sarea. Ba-tzuetan haiengandik sortutako ideia batmila salmenta baino baliotsuagoa izanliteke. Entzuketa aktibo garrantzitsua da

bihurtu gabe), erantzunak labur eta zehatzeman, eta sekula inoren aipamenik ezaba-tu gabe (irainak salbu). Zaletuak berega-natzen saiatzea izango da hasierako erron-ka nagusia. Horretarako, sarrera orri ori-ginal bat ez da hasiera txarra. Diseinuarenzati hau, Twitter-en lanean dabiltzanentzatere ez da aholku txarra.

Gaiak norbaiti jakin-mina piz-tu badio, honako esteka jarrai-tzea du onena: http:// www.maestrosdelweb.com/edito-rial/que-es-un-commu-nity-manager/. Bertan,lanbidearen definizio zeha-tzez gain, material osaga-rria ere jaitsi ahal izangodu. Wiki zaleentzat, berriz:h t t p : / / e n . w i k i p e d i -a .org/wiki/Online_commu-nity_manager.

Baliteke zenbaitentzat lanbide hau osourruti gelditzea, baina itxura guztien ara-bera sare sozialak nagusituko dira nabiga-zio orduei dagokienez. Azken ikerketek dio-te nerabeen %60ak e-posta erabiltzeari utzidiola (sare sozialetakoa erabiltzen dute ora-

in). Eta nerabeek markatzen dute norantzainterneten...

LANBIDEAREN SORRERA Hasieran, intuizioz,zenbait enpresatan profil teknikoa zutenpertsonak jarri ziren postu horretan. Jakinere, informatikaz dezente jakin beharra ze-

goen lehen. Nagusitu diren sare so-zialak, ordea, guztiz intuitiboak

dira eta garrantzia handiagoahartu du komunikazio gaita-sunak. Egun badirudi co-mmunity manager postuannagusitzen ari den profilaHarreman Publikoetan adi-tuak diren pertsonena dela,

edo kazetariena bestela.Lanbide hau, hala ere, nahi-

ko lotua izan liteke ordutegialdetik. Malgutasuna eman behar-

ko lioke enpresak halako langile bati.Izan ere, edozein unetan sortu liteke krisiasarean. Haserre dagoen bezero batek, edobesterik gabe pantailaren bestaldean dagoe-na izerdiarazi nahi duen ‘trol’ batek kaltehandiak eragin ditzakete marka [email protected]

mila aho eta belarri bakarra duen internetmutante honetan. Azken batean, enpresekerabaki behar dutena zera da: sare sozialakerakustoki gisan edo erakusmahai gisanerabili nahi dituzten.

Facebooken community manager lanakegin nahi dituenak moderatzaile lanak eginbeharko ditu (baina, tentuz, horma txat

Kontzeptu berria izan daiteke askorentzat, baina sare sozialaketa komunitate birtualak indarrean dauden garai hauetan

lanbide berriak sortu dira eta horietako bat dugu ‘communitymanager’-arena. Indar handia du komunikazioaren munduan

‘COMMUNITYMANAGER’-A

I N T E R N E T > O G I B I D E B E R R I A K

Horretan lan eginbehar duenak oso

ondo ezagutubehar du

komunitatekokondukta-kodea

W E B G U N E A N

Zenbat zaletu ote ditu?

Kafe enpresa honen esteka sakatu aurretik, egin apustu zeu-re buruarekin. Zenbat zaletu ote ditu? Lan handia dago, duda-rik gabe, halako komunitate baten sorreran. Orain bere kabuzelikatu litekeen komunitatea da... edo ez.

http://www.linkcloud.org/www.facebook.com/Starbuck www.google.com/+1/button

Egunotan ikusiko zenutenez, Facebook-eko “atsegin dut”botoiaren antzeko bat sortu du Google-k. Botoi honi esker,informazioaren kalitatea eta erabiltzailearen gustuak inde-xatuko dira, bilaketak are gehiago doitzeko.

Markagailu soziala Atsegin duzu?

Markagailu sozial bat da LinkCloud. Izenak dioen bezala, ‘ho-deia’-ren kontzeptuari heltzen dio. Gure gustuko webguneaknahi bezala kokatzeko aukera ematen du eta bertan bilake-tak edo RSS hariak jarraitzeko aukera ere badago. Probatu!

Komunikazioabakarrik saltzeadela uste dute

zenbaiterakundetan, etahori ez da zuzena

Gaur egun, bezeroari arreta ona emateko aukera paregabea da sarea. DEIA

Page 7: Ortzadar 110611

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 11a

baina guretzako oso ona da”.Hitzei dagokienez, euren senti-

menduen inguruan idatzi dute,“gaur egungo gaiei buruz, gazteonegoerari buruz, hizkuntzari edoparrandari buruz. Egungotasuna-rekin lotuta daude hitzak”, dioBidartek. Euskara hutsean abestendute. Pasibotasuna inarrostea,kontzientziak eta bazterrak astin-

tzea da lortu nahi dutena,festa giroa eta umore

ona inoiz falta izangabe. Filipe Lasca-ray, Amets Arza-llus eta OdeiBarrosoren la-guntza izan dutehitzetan.Diskoa orain

kaleratu da Baga-Bigaren eskutik, bai-

na joan den urtekomaiatza eta iraila bitartean gra-

batu zuten Paxkal Etxeparerenestudioan, Bardozen. Lagunez ingu-ratuta grabatu zuten diskoa. EsneBeltzakoekin aurretik zuten harre-mana zela eta, parte hartu dutediskoan Xabi Solano, Patxuko eta

rra ikusi zuten taldeko musikariek,eta besteen bertsioak egiteaz gain,euren kantuak sortzeko gogoa eresortu zitzaien. Orduan sortu zenXutik taldea.

2008an abestiak egiten hasi zireneta 2009an lau abestiko maketatxobat grabatu ostean, 2010eko maia-tzean estudioan sartu bitartean,sortzen jarraitu zuten, 14 abestikodiskoa osatzeraino. Kantuak sor-tzeko prozesua luzea izan dela dioPatxi Bidart (gaita, saxoa) taldeki-deak, batez ere kantuak modu des-berdinetan sortzen joan direlako:“Azkenaldian, ordea, sistema askiemankorra jarraitu dugu; taldeki-de guztiok elkarrekin abestiarenideia orokor bat eta erritmoa ados-ten genuen eta denok batera joangara abestiak egiten”. Bidartekinbatera, taldea osatzen dute PeioIciaga (ahotsa), Maitena Beheran(ahotsa), Mizel Zamora (eskusoi-nua, tronpeta, tronboia), AmaiurKoxkarat (baxua eta koroak), Txo-min Dhers (teklatuak), SebastienSedes (gitarra), Pier Balacey (gita-rra) eta Ortzi Hegoasek (bateria).Gehienak Zpeiz Mukakitik datoz,

baina oholtzarako jauzia emateansartu zen Dhers teklatuekin eta Be-heran ahotsekin. Balacey, bigarrengitarrista, bildu zen taldera ondo-ren. Denak dira lapurtarrak, Bidartbera izan ezik, Baigorrikoa baita.

ANIZTASUNAREN BILGUNE Taldeasko eta askorekin bezala, Xutiktaldearekin ere oso zaila gertatzenda musika estilo baten ba-rruan sailkatzea, “geukere arazoak dituguazaltzen”, dio Bidar-tek. Ska, reggae, rock,cumbia… “Aniztasu-na nahi genuen,musika estilo desber-dinak sartzea etabakoitzaren influen-tziak agerian izan zi-tezen nahi genuen; guta-ko bakoitzak entzuten dugunmusika desberdina da eta bakoi-tzak abestiak bere senti zitzan nahigenuen”. Nahasketa hori, meltingpot hori, eurentzat “oso aberasga-rria” dela dio Bidartek, “batzuen-tzat ez da gustukoa izango, musikaestilo jakin bat gustatzen zaiolako,

Zpeiz Mukaki Elektrotxarangaren oinorde da Xutik taldea, haren eboluzioa, nolabait esatearren.‘Mukaki zpirit’ lehenbiziko diskoarekin kaletik oholtzarako jauzia eman nahi izan dute taldekideek

XUTIK TALDEA: PLAZAK ETAKONTZIENTZIAK ASTINDU ASMOZ

M U S I K A > PA R R A N D A K O N B O A

“Gutako bakoitzakmusika desberdina

entzuten du etabakoitzak abestiakbere senti zitzan

nahi genuen”

Xutik taldeak bere lehenbiziko diskoa kaleratu du, baina taldekideei ez zaie esperientziarik falta eta lehendik ere aski ezagunak dira txoko ugaritan. ARGAZKIA: ORTZADAR

OLATZ PRAT

L EHEN lana argitaratuberri du Xutik taldeak,Mukaki zpirit izenekoa.Baina, lehen diskoa izana-

gatik, ez zaie esperientziarik faltataldekideei eta aski ezagunak dirajada Euskal Herriko txoko ugari-tan. Izan ere, Xutik taldeak bestetalde batean du sorrera, ZpeizMukaki Elektrotxarangan, hainzuzen ere. Haren eboluzioa daXutik, kaleko mailatik oholtzaraeginiko jauzia, bertsioak egitetikeuren kantuak eskaintzera eman-dako pausoa.

2004an sortu zen Zpeiz MukakiElektrotxaranga, dantza eta musi-ka elkartzen zituen kale emanal-dietarako taldea. Supermerkatubatetik erosketa karro bat hartu etaherriz herri, kalez kale, dabiltza2006tik hona gona motzez etaabarkaz jantzitako mutilak, eta ora-indik ere aktibo jarraitzen duelektrotxarangak. Euskal Herrianez ezik, atzerrian ere ibili dira, Ale-manian edo AEBn, esaterako.2008an, ordea, aldaketa baten beha-

“Ez dugu jendeageldirik guri

begira egoteanahi, jendeakparte hartzeanahi dugu”

Zigor DZk. Palestinako Biladi Hadibrigadan ezagututako Porrotx etaharen lagun Pirritx ere entzun dai-tezke diskoan. Vendettako PelloReparazek sartu ditu zenbait tron-boi doinu eta Eñaut ElorrietakNafarroako Egunerako egin zutenkantuan ahotsak sartu ditu.

Xutik ari da dagoeneko disko horizuzenean defendatzen, defendatubehar handirik topatu ez duenarren. Atzo izan ziren Igorren,herriko jaien txupinazoan. Han iku-si ezin izan zituenak izango ditu,ordea, nahikoa aukera. Emanaldinagusiak, hauexek: ekainaren21ean Baionan, Musikaren Festan;uztailaren 2an Heletako EuskalHerria Zuzenean jaialdian; etauztailaren 8an Iruñeko San Fermi-netan, Nafarroa Oinezen gunean.

Horietan zer topatuko? “Jendeasko oholtzan”, dio barrez Bidar-tek, “baina ahalik eta koordinatuenjotzen saiatuko gara”. Ikuslearen-tzat sorpresatxoak muntatu nahidituztela aurreratu dute eta edozeregingo dute jendea kontzertuetanmugi dadin; “ez dugu jendea geldi-rik guri begira egotea nahi, jendeakparte hartzea nahi dugu, elkarba-natzea izan dadila”. Horixe baitaeuren helburua, “jendearekinibiltzea, jendea ezagutzea, par-tekatzea eta gozatzea”.

Page 8: Ortzadar 110611

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 11a