ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com...

8
ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIA ETA ETORKIZUNA Ikasleek memoria historikoa lantzeko proiektu bat jarri du martxan Aranzadik -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- HITZ ZAHARRAK Euskararen Jatorriaren Biltzarra bilduko da gaur Diman

Transcript of ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com...

Page 1: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

ortzadarLarunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

MEMORIA ETAETORKIZUNAIkasleek memoriahistorikoa lantzekoproiektu bat jarri dumartxan Aranzadik

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

HITZZAHARRAK

Euskararen JatorriarenBiltzarra bilduko da

gaur Diman

Page 2: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Eraso!-k nahikoa atseden hartu du eta indarberrituta dator. ORTZADAR

OLATZ PRAT

Azken diskotik zazpi urte igaro direnean, Bonberenea Ekintzak ekimenari esker kaleratuko daEraso! talde zarauztarraren lan berria, ‘Ez gara inoiz hilko’. Aldaketa instrumentalekin,baina betiko izaerarekin itzuli dira, indartsu eta ziur

BB IDEAN aurrera eroso egiteko beha-rrezkoa izaten da tarteka atseden har-tzea, arnasa hartu eta datorrenazpentsatzea. Horren beharra ikusi zuten

Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarrik (ahotsa), AnderIzetak (baxua), Nestor Urdanpilletak (gitarra) etaIñigo Beitiak (bateria), Eraso! talde zarauzta-rreko kideek duela urte batzuk, Kontra (Metak,2005) diskoaren bira amaitzerako hamabi urtebaitzeramatzaten estudioetan sartu eta oholtze-tatik jaitsi gabe. Taldea inoiz guztiz utzi gabe,erritmoa moteldu zuten bolada batez, konpro-miso pertsonalei eta bestelako musika proiektueiere tokia egin ahal izateko. Eta Kontra hartatikzazpi urte igaro direnean iritsi da Eraso!-rendisko berria, Ez gara inoiz hilko.

Hamabi abesti berri bildu dituzte disko honetan,ohiko gogortasuna betiko samurtasunetik sortuz,eta, beti bezala, sentimenduei lekua utziz. Gor-dintasun eta sentiberatasunaren arteko orekahorrekin, inoiz baino disko “biribilagoa” dakar-tela onartzen dute. Erasoren izaera funtsezkoarieutsi diote beraz, baina aldaketak ere badira, zuze-nekoetara begira batez ere. Sergiok albo baterautzi du gitarra eta abestean jarriko ditu bere zen-tzu guztiak. “Konposizio lanak amaitu genitue-nean ikusi genuen ondo legokeela abesteaz soilikarduratzea. Askatasuna eman dit horrek eta abes-lari bezala hazi egin naizela esango nuke”, diofrontmanak: “oholtzan ere mugitzeko askoz askea-go nago orain eta ondo sentitzen naiz”. Lehene-nengo kontzertuak eman dituzte dagoeneko etagustura dira aldaketa honen emaitzarekin. “Lehenbi-hiru kantuetan zaleek harrituta begiratzen dute,baina, funtzionatzen duela ikusita, berehala sart-zen dira kontzertuan”, Sergioren ustez.

Bi maketa eta lau disko atera zituen Eraso!-k1996tik 2005era (bi urtetik bat) eta kontzertu pilaeskaini zuten hamabi urtez, gelditu ere egin gabe.Oraingoan, inoiz baino tarte handiagoa hartudute konposatzeko, baita hitzak idazteko ere,“guretzat beti izan da garrantzitsua kantuekmezua edukitzea”. Bada, hamabi kantu berrihauen mezuak lotzeko gaia edo haria beldurraizan dela diote. Bizitzaren egoera desberdinek sordezaketen izuaren gainean hausnartu dute tal-dekideek; senarra hil ostean ere harentzako gutu-nak eta deiak jasotzen jarraitzen duen alargunaksentitzen duen larritasunaren gainean hitz egindute Ez gara inoiz hilko kantuan, esaterako. Desa-modioa eta memoria historikoari ere erreparatudiote, Espainiako Gerra Zibilari buruz dihardu-ten Jaungoikoaren izenean edota Memoria kan-tuetan kasu.

Ez gara inoiz hilko esaldiak zentzu desberdinaeman dio abestiari eta diskoari berari, kantuak hilostean guri buruz jendearen eskura geldituko den

informazio guztiari buruzko kezka agertzen duenmoduan. “Diskoari izenburu hori ematean badi-rudi taldea bizirik dagoela azpimarratzen dela”,dio abeslariak. Hemen gaude esateko modu bat izanda, alegia.

ETXEKO EROSOTASUNEAN Orain arteko lanetan ezbezala, etxean grabatu dute zarauztarrek Ez garainoiz hilko, entsegu lokaleko baliabide guztiakaprobetxatuz; hala, denboraz lasaiago ibilita,errazago iritsi dira lortu nahi zuten soinura.Dena den, nahasketak eta masterizazioa Higaineta Mamiaren esku utzi dituzte, “ona delako lanhoriek taldekoa ez den jendeak egitea, objekti-boki lantzeko”, dio abeslariak.

Bonberenea Ekintzak-en babespean kaleratu dutediskoa lehen aldiz. Mil a gritos diskoetxearekineta Metak-ekin lan egin izan zuten lehenago, bai-na “gauzak asko aldatu dira ordutik eta orainhoriek ez dira existitzen”. Diskoa formatu digita-lean soilik ateratzea ere otu zitzaien, formatu fisi-koan ateratzeko laguntza beharko baitzuten. Azke-nean Bonberenean aurkitu dute babes hori, etaGor-en banaketa lanari esker zaleek jada eskuradute diskoa, ohiko musika dendetan.

Rock eta metal zaleek euskal musikaren ale zapo-retsu berri bat dute dastatzeko, Eraso! taldearenazken lana, Ez gara inoiz hilko, xamurtasun gogo-rra, gogortasun xamurra, zapalgailuaren fereka.

“Guretzat

beti izan da

garrantzitsua

kantuek mezua

edukitzea”, dio

Sergio Ruizek,

taldeko

abeslariak

ZUZENEAN GOZATZEKO AUKERA

Zarauztarrak hasiak diradagoeneko zuzenekoak es-kaintzen. Bilboko Kafe Antzo-kian eta Zallako Gazte Eguneanizan dira jada. Gaur Hondarri-biko Banako aretoan joko dute,abenduan hil zen Mikel Ugartemusikariaren omenaldian. Maia-tzaren 25ean Bonberenean(Tolosa) ariko dira eta ekaina-ren 2an Irisarryko plazan.

Heriotzari muzin

ZARAUTZ

Page 3: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a

M

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Sasoia joan aurretik

M ANUEL Olaizola Uztapide XX.mendeko bertsolari handienetakobat izan zen, Errepublika garaikolehen bertso txapelketetan hasi,

eta frankismo osoan Basarrirekin bikotebanaezina osatu zuena, herriz herri kantari.64 bat urte zituela, bertso-jaialdi batean, ondoe-za eman eta bertsoa osatu ezinik geratu omenzen, gauza guztiz harrigarria. Orduantxe era-baki omen zuen plazan gehiago ez jardutea.Hala ere, Antonio Zabalaren eskariz eta gomen-dioz, bere oroitzapenak idazten jarri zenharrezkero, meritua ere baduen eginkizuna,Basarri ez bezala ahozkotasun hutsean ibiliabaitzen beti Uztapide. Lengo egunak gogoanautobiografia kaleratu zuen Auspoa sailak han-dik urte batzuetara, eta Sasoia joanda gerobertso jarrien bilduma.

Noiz da artistarentzat joateko garaia? Kirola-rien kasuan garbi samar dago: sasoia (indarra)joateak adierazten du erretiroa hartzeko sasoia,batzuek goian daudela alde egiten badute ere(Mikel Aranburu Realeko jokalariak oraintxebertan). Buruz lan egiten duenarentzat dife-rentea da ordea. Gorputzaren ahala gutxitu

arren, burmuinak luzaroan jarraitu ohi du bete-betean, kantu, film, koadro edo poemak sortzen.Gure psikea (pentsamendu, sentimendu, oroi-tzapen, desirak) gure izatearekin berdintzendugu, garunaren funtzionamenduak ere gain-behera egin dezakeela gogoratu (nahi izan) gabe.Eta okerrena da, gorputzarenean ez bezala,buruaren gainbehera hasten denean sarri ezgarela horretaz ohartzeko gauza.

Orain dela hilabete batzuk, Iban Zaldua, XabierMontoia eta Iban Rodriguez egiten dabiltzanBiodiskografiak ikuskizun ederraren emanal-dietako batera bildutako lagunen artean sortuzen solasa: batek zioen, esate baterako, MikelLaboak hobe zukeela bere azken diskoa (Xoriek17) atera ez balu, ezinean ari baitzen, ahotsa ezezik kantatzeko indarra eta modulatzeko gai-tasuna ere ahituta ia; lan hori grabatzea, ordea,ez zen diskoetxearen kutixia, negozioari jatenemateko, edo kantariaren inguruak eraginda-ko presioa, diru pixar batzuk lortzeko: artistakberak nahi zion zerbait berria eskaini berepublikoari, nahiz bere garai oneneko sorkun-tzen parean ez egon. Zer egin behar da hala-koetan?

Joan zaizkigun idazleen adibideak ere etorrizitzaizkidan gogora. Martin Ugaldek Mohamededo parroko gorria bere azken lana idatzi zue-nean Parkinsona dexente aurreratua zuen, etanobela hori ez dago bere aurreko garaietakoipuinen (Mantal urdina) edo eleberrien (Itzu-lera baten historia) mailan. Medikuak esanaomen zion, gaitzari aurre egiteko on egingo zio-la idazteak. Guk esan behar al genion uzteko?Txillardegiren azken saio-bilduma ere, Horre-taz, interesgarria zen gaiz eta planteamenduz,baina idazkeraz eta garapenaz urrun geratzenzen gaztetako Huntaz eta hartaz distiratsu har-tatik. Eskubiderik ba al dugu, hala ere, gureintelektual handienetakoa izan denari ez esa-teko?

Hautu zaila, beraz. Oraindik ere urte batzue-tako osasuna eta gaitasuna izan nahi nuke nik,idazten jarraitzeko. Dena dela, Parnasokokorridoreetan ez ibili arren, ni baino gaztea-goak diren ofiziokide batzuei utzia diet esana,egunen batean, neu ohartu ez arren, nire lane-tan kalitatearen beherakada nabarmena iku-siko balute, esateko eta abisatzeko, idazteariutzi diezaiodan. Ahal bada, sasoian.

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Eskubiderik ba aldugu, hala ere,gure intelektual

handienetakoa izandenari ‘ez’ esateko?

IRITZIA

1. MartuteneRamon Saizarbitoria. Erein.

2. Lihn jaunaren bilobaPhilippe Claudel. Igela.

3. TwistHarkaitz Cano. Susa.

4. GalernaIratxe Esnaola. Elkar.

5. Ni, VeraItxaso Martin. Elkar.

6. TximistakJean Echenoz. Meetok.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Norberaren autonomia krisianEduardo Apodaka. Pamiela.

2. Sexual HerriaItziar Ziga. Txalaparta.

3. PostkronikakAlberto Barandiaran. Elkar.

4. Ausartu zaitezJuanjo Lertxundi. Txertoa.

5. Karlismotik abertzaletasuneraGotzon Aranburu. Gara.

6. Ez dugu nahiEdurne Elizondo. Txalaparta.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

NOBELA

‘Hilketaliburuteginaziona-lean’Luisa Villar Liébana.Itzultzailea:. PatxiEzkiaga. Ibaizabal. 160 orrialde.12 euro.

Detektibea ema-kumezkoa denean

Detektibeen EleberrienLagunen Klubak MaríaMayo kontratatu du Liburu-tegi Nazionalean ospatukodiren Krimenarekin Topake-tak jardunaldien berri ema-teko. Hala ere, saioetakobatean hizlarietako batenhilketa ahalegina gertatzenda: Ernest Buck idazlearena,hain zuzen ere. Aretoanbertan dagoen komisariobat arduratuko da kasu hauargitzeaz. Baina Maríak ereegingo ditu ikerketak, berekabuz.

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

POESIA

‘Denbora-ren hostoartetik’Jose Inazio Lasa.Erein. 68 orrialde.8,90 euro.

Hitzak sortzenduen estutasunariihesi

“Jose Inazio Lasak (Olabe-rria, 1956) bere estreinako‘Denboraren hosto artetik’gonbita bat egiten digu:gure baitara bildu eta bar-ne-sentimenduen ispiluaribegiratzeko. Ariketa isila,zaratatik kanpo. Barnekoadena azaldu, diskurtsopoetiko zintzo baten esku-tik. Gizona bere bakardade-tik, bere gogoetan sakonmurgildua agertzen da poe-ta”. Horrela agertzen dubeste poeta batek, JuanRamon Makusok, liburubitxi honen hitzaurrean.

NOBELA

‘Emakumebat’Annie Ernaux.Txalaparta. Itzulpe-na: Itziar de Blas120 orrialde. 14 euro.

Fisika kuantikoaeta errealitatea

Gorputza eta memoria hustudizkion gaixotasun luze batenostean, Annie Ernauxen amazahar-etxe batean hil da.Herio hurrenean, idazleaamaren bizitzaren ispiluhautsiaren puskak batzen etaosatzen saiatuko da, eta ari-keta literario horrek amareki-ko anbibalentzia sentimen-duak sortuko dizkio: maita-suna, gorrotoa, errukia, tris-tezia, ulertu ezina… Hala,bada, alabaren kontakizungordinean, bi emakumeenhistoria pertsonalek talkaegiten dute eta, aldi berean,gainjartzen dira.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])

Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortada: Naroa EtxebarriaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

XX X. mendeaz geroztik, 1989ko Berlinetikgaur arte bereziki, gizarte egiturakasko aldatu dira eta une historikohonetan memoria historikoa lantzeko

proiektuak ernetzen hasi dira Europan; XX. men-dean gainditu ez diren gatazken historiografiaegiteko nahia dago. Identitate etnikoari edo nazio-nalari lotutako historiako pasarteak ikertzekogogoa ere bai. Eta globalizazioaren garaian piz-tutako identitate lokalak gure herriaren historiaberreskuratzeko ahaleginetara garamatzate.“Hiru kasuotan tradizioa berreskuratzeko zeinberrasmatzeko ahaleginak egiten hasi dira”, dioAranzadiko antropologoa den Mikel Errazkinek.

Memoria historikoarekiko gizarteak etahezkuntza munduak duten interesa ikusita,Aranzadi Zientzia Elkarteak Sharing EuropeanMemories At School heziketa-proiektua martxanjarri du, proiektu pilotu gisa, Bigarren Hezkun-tzako ikasleek memoria erabiliz konpetentziaklan ditzaten. Izen handiko zigiluak dituenproiektua da. Aranzadi da koordinatzailea etaparte-hartzaileak Erresuma Batua (RoyalArmouries Museoa), Eslovenia (Kranjeko UdalLiburutegia), Italia (Futura Spa), Norbegia (Stif-telsen Arkivet) eta Polonia (Adam MickieviczUnibertsitateko Historia Fakultatea) dira. Era-kunde guztiak hezkuntza proiektuetan espe-rientzia handia dutela dio Mikel Errazkin egi-tasmoaren koordinatzaileak. Horrez gain,herrialdeok Europako mapan puntu desberdi-netan egoteak sare zabala ehuntzen laguntzendu, bere iritziko, “heterogeneotasuna eta osa-garritasuna eskainiz”.

Proiektuak bi fase ditu, bi urtetan beteko dire-nak. “2011n, Europako sei erakundeon arteanmetodologia marko bat sortu genuen, EuroparBatzordeak proposatutako zortzi ikaste-proze-suetan oinarritutakoa”, dio. Era berean hauta-tutako ikergaira edo euskal curriculumera ego-kitu dute, kasu honetan Donostiako Santo TomasLizeoko Gizarte Zientzien mintegiarekin lan-kooperatiboa eginda. Hori ezinbestekoa dela dioMikel Errazkinek eta baita “ikasgaiaren pro-gramara eta eskolaren kulturara egokitua ego-tea” ere. Modu honetara, sekuentzia didaktikoamartxan jarri eta funtziona dezakeela sinesten

gizartea

ANE UNDURRAGA

Gazteek pentsamendu kritikoa, analitikoa eta sormena lantzen dute egitasmo honetan.

Page 5: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

gizartea

du. 2012 honetan, aldiz, ikergaia lantzen hastekounea da eta ikasleak hasiak dira lanean. Horrenatzetik ebaluazioa egiteko eta ondorioak atera-tzeko txanda izango da eta proiektua azaroanantolatuko den Nazioarteko Konferentzia batekinitxiko da. “Europako gure partnerak etorrikodira eta interesa duten historiako irakasle guz-tientzako irekita egongo da”, aurreratzen du.

IKASKETA, KOOPERAZIOA ETA TRUKEA Herrialdehauetako sei ikastetxeetatik hiruk Industriali-zazioa landuko dute eta beste hiruren ikergaiaII. Mundu Gerra izango da. Behin gaiak ikertu-ta gai bera landu duten partaideek ondorioakelkartrukatuko dituzte, “Europako testuingurukultural anitzak ezagutzeko aukera ematen dute-nak”, azpimarratzen du Errazkinek. EuskalHerriaren izenean Santo Tomas Lizeoak partehartu du eta DBH4ko ikasleak (guztira 113) aridira Donostiako II. Industrializazioa ikertzen.Hain justu prozesu horrek paisaian eta urba-nismoan eragin zuen aldaketa da abiapuntuaeta, gero, ikasleek ordutik honako gizarte alda-ketaren sekuentzia osatuko dute (aldaketarenprozesua, alegia). Ikasleek aurreko belaunaldi-ko testuingurua ezagutzeko aukera dute eta bidebatez “pentsamendu kritikoa, pentsamendu ana-litikoa eta sormenezko pentsaera” jorratzendituztela dio proiektuaren koordinatzaileak.

Praktika honen bidez hezkuntza munduakeskatzen dituen konpetentzia berriei erantzutenzaie: hala nola, ikaste prozesu aktiboetan zen-tratutako konpetentziari eta hezkuntza koope-ratiboari. Une honetan hezkuntza munduatrantsizioan egonik, “kezka eta erronka ikastegaitasunetan oinarritutako ikaskuntza da”,Mikel Errazkinen aburuz. “Ikasten eta pentsa-tzen ikasi, komunikatzen ikasi, egiten eta eki-ten ikasi eta elkarbizitzen ikastea dira lantzenditugun konpetentziak”. Eta guztia AalborgekoUnibertsitateko POPBL (Problem Oriented Pro-ject Based Learning) metodologiaren gaineanegituratu dute, arazoetara zuzendutakoproiektuetan oinarritzen dena.

Metodologiak bost fase ditu, hain justu. Lehe-nengo, testuingurua azaltzen da irakaskuntzakooperatiboko tailerren bidez. Gero, ikasleakelkarrizketen bidez informazioa jaso eta beha-tu ahal izateko elkarrizketa tekniketan treba-tzen dira. Hirugarrenik, ikerketa proiektua beradago, gizarte aldaketaren testuingurua ikertzeko

beharrezko kontzeptuak, terminoak eta indizeakaztertzeko heziko dira ikasleak. Laugarren datoregindako lanaren memoriaren partekatze fasea,elkar ezagutuz eta memoriak trukatuz egingodena. Azkenik, sortu duten materiala aurkeztukodute, Donostiako kasuan Lizeoaren egunerakoantolatuko duten erakustearekin.

PROIEKTUAREN HEDAPENA Metodologia honenpraktikotasuna oso garrantzitsua dela deritzoproiektuaren koordinatzaileak. “Guk proposa-tzen duguna gaitasunak garatzea da: edukiak,prozedurak eta jarrerak”. Izan ere, historikokieskolak funtzio hezitzailea bete du eta familia-ren papera izan da gizarteratzekoa, baina “gizar-te egiturak aldatu direnetik familiaren soziali-zatzeko funtzioa galdu egin da eta proposatzendugun metodologiarekin hori lortuko da”.Errazkinek dio gaur arte ikasleek egin dituztensaiakerek harridura eragin dietela gaiaz galde-

MEMORIAK GATAZKA ESAN NAHI DU

Memoria historikoa gizarte etaherritartasun konpetentziagaratzeko bitarteko interesga-rria izan litekeela iritzita Euro-par Batzordeak onartutakohezkuntza proiektuarekin abia-tu da Aranzadi Zientzia Elkar-tea. Hezkuntza eta EuroparBatasuna bera memoria nolalandu, horren beldur izan dira.Izan ere, “memoria gizartegatazka eta politika gatazkaduen kontzeptua da”, agertzendu proiektuaren koordinatzai-le Mikel Errazkinek.

tutako aiton-amonei: “Orain arte ez zaienez gal-detu harrituta gelditu dira eta interes handizhartu dituzte ilobak”.

Ondorioak ateratzeko goizegi da, inplementa-zioa apirileko azken astean hasi baitute etaekainaren 15era arte iraungo duelako. Errazki-nek aurreratzen du programa bera ebaluatzekotresna batzuk asmatu dituztela eta erakundedesberdinekin ari direla harremanetan, halanola Ikastolen Elkartea eta Berritzeguneak.Gainera, “gai desberdinetara aplika liteke;hezkuntza sisteman lantzen diren edozein gai-tan aplikagarria izatea da gure asmoa”, baiez-tatzen du. Helburua Bigarren Hezkuntzako edo-zein ikastetxetan programa sortzea, inplemen-tatzea eta ebaluatzea da eta amaieran Europa-ko ikastetxeetan txerta litekeen programa batsortzea, tokian-tokiko sekuentzia eta markodidaktikoarekin.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek memoriahistorikoa lan dezaten Aranzadi Zientzia

Elkarteak zigilatutako Sharing European

Memories at School europar proiektua martxan jarrida Donostiako Santo Tomas Lizeoan, Mikel Errazkinantropologo eta ingeniariaren gidaritzapean

Memoria historikoa,etorkizunaren giltzarri

DONOSTIA

Page 6: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

DABI PIEDRA

Etnografia eta antzinako errituak aztertuko dituztegaur Diman, Euskararen Jatorriaren Biltzarrean

EE USKAL jai eta ospakizun asko aspal-dikoak dira eta ia aldatu gabe iraundute mendez mende; horregatik, gureerrito batzuen izenak aztertuta, euska-

raren historiaren sakonera heldu gaitezke,hasierako formetara”, dio Felix Zubiagahizkuntzalariak, gaur Diman jorratuko duena-ren abiapuntua azaltzeko. Izan ere, EuskararenJatorriaren 7. Biltzar honetan, etnografia izan-go da gai nagusia. Ohi bezala, alor askotako adi-tuak batuko dira goiz eta arratsaldeko egita-rauan, euskararen sorrerari buruz gogoeta egi-teko, joera ofizial eta onartuetatik kanpo besteikuspegi bat emateko.

Joxemiel Barandiaran oroituko dute, harenheriotzaren 20. urteurrena bete dela-eta. Biltza-rraren antolatzaileen ustez, Barandiaranenaurkikuntzak baieztatu dituzte azterketa gene-tikoek eta, hala ere, Ataungo jakintsuari gano-razko gorazarrea egiteko aukera galdu da bereheriotzaren 20. urteurrenean. Bereziki, aitzerroari buruz Barandiaranek esan zuena azter-tzeko asmoa dute, paleolito garaiko forma izandaitekeelakoan. Julio Caro Barojaren figuraren

dienez, ospakizun tradizionalenak elementuhoriek gurtzetik datoz, “euren jatorria ospa-tzen dute herriek eta ospakizun horretan dagohitza; euskarak ondo gorde du jatorrizko hitzhori, kontzienteki ez bada ere”. Hortaz, FelixZubiagak errituetako hitzetatik ondorioztatudu zeintzuk diren gure arbasoen euskararenlehenengo formak, “euskaldunek euren sorre-raren memoria gordetzeko egiten dituzte erri-toak, paleolitikotik, eta hor topatuko ditugu ber-ba zaharrenak”.

Adibide zehatza ere ipini digu, teoria ulertzenlaguntzeko, inauteria hitzarekin. “Euskal Herriosoko erritua da inauteria, edo inautea; Nafa-rroa eta Gipuzkoako leku batzuetan ohitura dainudeak kalera irtetea eta baita artzain edounaiak ere”, dio Zubiagak; hitz horiek biak,unai eta inude, jatorrizko jainko baten izenetikdatozelakoan dago, inaute bezala, eta erroa inulitzateke, euskararen jatorrizko kontzeptueta-ko bat, hortaz. “Jatorrizko hitzak laburrakdira”, jarraitu du Zubiagak, “errituak urteroerrepikatzen dira eta euskara bera ere biribil-duz doa, garatuz, baina hasierako formak ondogorde dira”.

Euskarazko hitz andana ez ezik, inguruko bes-te hizkuntza batzuetako berbak ere euskal ize-nen bidez azaltzeko bidea zabaldu dio Zubiaga-ri bere teoriak. Dimako Biltzarrean batuko direnbeste aditu askoren gisan, Zubiagak ere ez bai-tu ontzat jotzen indoeuroparraren teoria, Euro-pako hizkuntza gehienen zuhaitz genealogikoadakarkiguna eta mundu osoko hizkuntzalariekonetsia. “Leku izenetan argi ikusten da, euska-ra da europar hizkeren ama, baina unibertsita-teetan ez zaio ideia horri askatasunik eman,ezjakintasuna zabaldu nahiago izan dute”, sala-tu du.

Hain zuzen ere, euskararen jatorriari buruzEuskal Telebistan emandako Enigma europarbat dokumentalari helduko diote Diman, mahaiinguru batean. Bertan, dokumentaleko baiezta-pen batzuk zalantzan jarriko dituzte, tarteaneuskara benetan ote den hizkuntza isolatua. Goi-zeko hitzaldian ez ezik arratsaldeko mahai ingu-ru horretan ere entzun ahal izango dugu FelixZubiaga, Arnaiz eta Naberanekin batera.

Hitz zaharrak daude gureohitura zaharren atzean

Barandiaranen itzala handia da eta Diman haren lana eta esfortzua gogoratuko dute. ORTZADAR

bidez, bestetik, euskararen eta iberierarenarteko harremana berraztertuko dute. FelixZubiagak euskararen jatorrizko soinu eta kon-tzeptuak, antzinako errituen bidez nola berro-satu dituen azalduko du, eta Javier Goitia geo-grafo eta ingeniaria gaztelaniazko hainbat hi-tzen etimologia euskararen bidez esplikatzensaiatuko da. Arratsaldean, Baltzolako kobeta-ra bisitaldia egingo dute Biltzarreko partai-deek, historia eta mitologia aldetik interesga-rria izan daitekeen txangoa.

ERRITUTIK JATORRIRA Aurtengo gai nagusia etno-grafia izanik, euskal ohiturek leku nabarmenaizango dute Biltzarrean. Felix Zubiagak esandigunez, “hizkuntza bat ez da hitz bat beste batengainean ipintzea, ezelako hezurdurarik gabe”,eta horrela, hizkuntzen abiapuntua, berezikieuskararena, berrosatzen ahaleginduko daDiman emango duen hitzaldian, antzinako erri-tuetako izenak erabilita. Zubiagaren ustez,“naturaren printzipioetatik abiatzen da giza-kiaren jakintza, izadiaren forma primitiboeta-tik, alegia, ura, sua, airea eta lurra. Hori grekoekzabaldu zuten, baina euskal ohituretan ere ele-

mentu horiek dira oinarria”. Diman bil-duko diren entzuleei azalduko

HILBERRIAK GOGOAN

Euskararen Jatorriaren Biltza-rrean oraintsu hildako hiruhizkuntzalari oroituko dituzte:Jose Luis Alvarez Enparantza‘Txillardegi’, Bittor Kapanagaeta Vahan Sarkisian. Sarkisianarmeniarra zen, baina euska-ra ikasi eta ikertu zuen eta gurehizkuntzak armenierarekin izanzezakeen harremanean sakon-du zuen.

Baltzolako kobetara bisita egingo dute Biltzarreko partaideek. DEIA

DIMA

Page 7: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Sari ugari irabazi du Akordeoi Orkestrakazken urteotan. ORTZADAR

UXUE RAZKIN

Lasarte-Oriako Zero Sette AkordeoiOrkestrak 25 urte bete ditu aurten etaurtean zehar zenbait ekintza antolatukodituzte urtemuga ospatzeko

GG OGOA eta musika maitatzea diraorkestra baten kide izateko baldin-tzak. Zero Sette Akordeoi Orkestra-rako behintzat, horiek dira musikari

batek izan behar dituen dohainak. Hala dioXabier Gonzalezek, taldeko egungo lehendaka-riak eta orkestrako kideak. Lasarte-Oriako tal-deak 25 urte betetzen ditu aurten. “Gustukoduzun aktibitate bat hainbat urtetan egin ahalizateak poza ematen du”, azaltzen du Gonza-lezek berak.

Orkestraren 25. urteurrena zela aprobetxatuz,nabarmentzekoa da urtarrilaren 14an Lasar-te-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean ospa-tu zuten jaialdia. Gonzalezek azaldu duenez,Zero Setterekin batera herriko beste 5 taldekparte hartu zuten ekitaldian. Gainera, beste zen-bait ekintza antolatu ditu taldeak urtean zehargauza daitezen, mende laurdeneko ibilbideaospatzearren. “Urtean zehar beste ekitaldi ba-tzuk ere prestatzen ari gara eta ziurtatzen ditu-gunean guztiak argituko ditugu”, azaldu duGonzalezek.

Mende laurdena pasa da Zero Sette taldea abianjarri zenetik. Gonzalezek dio hasiera ez zelagogorra izan. “Garai horretan gehienek soinuikasketarekin jarraitzen zuten eta ilusioz ekingenion lanari”, aipatzen du orkestrako kideak.1987ko urtarrilaren 10ean sortu zen taldea,Lasarte-Orian. José Antonio Mercero musika-ria izan zen Orkestrako sortzailea. Honek etaJoxe Mari Oyarzabalek musika eskola pribatuazuzentzen zuten eta hasiera eman zioten berta-ko ikasleekin taldea osatzeko proiektuari.

Musika eskola horretan akordeoia zen nagusibaina beste musika tresna batzuen ikasketakere eskaintzen zituzten. Horien artean, gitarra,pianoa eta tronpeta. Ildo horretatik, Merceroakordeoi irakaslea izanik, instrumentuhorrekin orkestra sortzeari ekin zion. Hala ere,orkestran perkusioak lekua duela azaldu duGonzalezek; izan ere, tinbalak eta bateria ereorkestra honen parte bilakatu dira. 1990. urte-tik aurrera, Elias Goikouriak hartu zuen zuzen-daritza eta gaur egun ere berak jarraitzen dueginkizun horretan.

Ibilbide honetan zehar, eszenatoki askotan izan

dira eta horren kariaz entzute handiko orkestrabilakatu da. Zero Setteko kideek zenbait lehia-ketetan parte hartu dute, bai estatu mailan(Donostian, Kantabrian,…) bai nazioartean ere(Suitzan, Italian, Alemanian…). Gutxi gora-behera 100 partaide pasa dira taldetik. Egun, 22kidek osatzen dute orkestra. Gonzalezek esanduenez, guztietatik bost bakarrik dira musikamunduan murgilduta dauden profesionalak. Orohar, orkestrako kideak esan du musika jardueraluze honetan ez dutela “zailtasunik” ezta “gora-behera handirik” ere izan. “25 urte pasa dira etahorien buruan gauza asko jazo dira: taldekidebatzuek orkestra utzi eta beste batzuk etorri dira,baina ilusioz jarraitzen dugu lanean”. Gai eko-nomikoari ere keinua egin dio taldeko lehenda-kariak. Izan ere, Akordeoi Orkestra Lasarte-

Zilarrezkoilusioa

Oriako udaletxeari, taldearen bazkideei etaemandako kontzertuei esker mantentzen delaaitortu du.

Kontzertuak emateaz gain, diskoak ere grabatuditu taldeak, 2002. eta 2007. urtean, alegia.“Diskoak grabatzearena helburua da guretzateta, zergatik ez, ekonomikoki orkestrari eustekoere ona da”, esan du Gonzalezek. Nolanahi ere,momentu honetan ez dutela disko berririk argi-taratzeko proiekturik azaldu du.

Musika klasikoaren eta Euskal Herriko kultu-raren abesti ezagunenen loturak eta taldearenbenetako esentziak orkestra honen 25 urtekopraktika osatu dute. Askotariko eszenatokiakzapaldu ditu Zero Settek eta eginiko ibilbideazdisfrutatzea “gozamen hutsa” dela dio Gonza-lezek. “Akordeoi orkestra honekin hasi ginenilusio berberarekin jarraituko dugu etorkizu-nean ere”, esan du. Inoiz ez dute orkestra uztekointentziorik izan, ilusioa, beraz, soberan dute.Etorkizunari begira, auditorioak musikaz bete-tzen jarraitzeko asmoa dute.

SARI ASKOTAKO ORKESTRA Denbora honetanzehar, eszenatoki askotan izan da Zero SetteOrkestra. Estatu mailan eta munduko zenbaiteszenatoki zapaldu ditu Lasarte-Oriako tal-deak, eta sari ugari jaso dute. Aipatzekoa da2003. urtean Torrelavegan ospatutako VIII Cer-tamen Internacional de Acordeón Cantabria-nohorezko kategorian irabazitako 1. saria.Horretaz gain, Urrezko Akordeoia garaikurrajaso zuten, hiru urtetan ohorezko mailan 1.saria irabazi baitzuten.

Gonzalezen arabera, jaso dituzten sarien arteanMadrilen irabazitako Reina Sofia saria da gogo-ratzen duten garrantzitsuena. Hala eta guztizere, orkestrako kideak beste kontu garrantzi-tsu bat gaineratu du: “Guretzat saririk politenaeta betegarriena publikoaren txalo zaparradaketa auditorioak publikoz beteta ikustea da”.

LASARTE-ORIA

Page 8: ortzadar · 2012. 5. 17. · ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12a. 260 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MEMORIAETA ETORKIZUNA Ikasleekmemoria historikoalantzeko

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko maiatzaren 12aazkena