Ortzadar 180610

7
Madariaga Poemagintzaren gailurrean BILBOKO IDAZLEA ETXEAN DUGU BERRIRO SHISMA PAGMA MENDIAREN MAGALEAN ENTERATU ZEN KRITIKA SARIA EMAN ZIOTELA BERE ‘ERORIAREN LOGIKA’RI. Intentsitatearen atzetik dabil egilea; horrek bultzatzen omen du mendira, eta baita literaturara. 4-5. orr. LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 19A www.deia.com www.deia.com INTERNET AZKEN BERRIKUNTZAK DIRELA MEDIO, KONEXIO BAT EDUKITZEA NAHIKOA DA NAHI DUZUN MUSIKA ENTZUN AHAL IZATEKO 6. orr. 169. zenbakia ANDER LIPUS FREDI PAIAREKIN NEURTUKO DA SEASKAREN ALDEKO ‘ERREGEA ETA BUFOIA’-REN EMANALDI BEREZI BATEAN 7. orr.

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 180610

MadariagaPoemagintzaren gailurreanBILBOKO IDAZLEA ETXEAN DUGU BERRIRO SHISMA PAGMAMENDIAREN MAGALEAN ENTERATU ZEN KRITIKA SARIA EMANZIOTELA BERE ‘ERORIAREN LOGIKA’RI.Intentsitatearen atzetik dabil egilea; horrek bultzatzen omendu mendira, eta baita literaturara. 4-5. orr.

LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 19A

www.deia.comwww.deia.com

INTERNETAZKEN

BERRIKUNTZAKDIRELA MEDIO,KONEXIO BAT

EDUKITZEANAHIKOA DANAHI DUZUN

MUSIKA ENTZUNAHAL IZATEKO

6. orr.

169. zenbakia

ANDERLIPUS

FREDI PAIAREKINNEURTUKO DA

SEASKARENALDEKO

‘ERREGEA ETABUFOIA’-REN

EMANALDI BEREZIBATEAN

7. orr.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Portadako argazkia: José Sampedro

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 19a

AHOTSAK

Izoztu gara Indian

Arpad Miklosek, 1936ko abenduan, esaldi bitxi hau idatzi zuen: Politikaren pintu-ra usaindu nahi duenak Siberiara egin behar du joan eta etorri. Hainbat defini-zio egin da politikaren inguruan, eta Miklosenak ez zukeen inongo garran-tzirik izango, Alfred Penfieldek, Ingalaterrako orduko polemikazalerik en-tzutetsuenetako batek, honakoa idatzi izan ez balu urte berean: Politikaeta demokrazia usaindu nahi duenak Indiatik egin beharko luke ostera pa-re bat.

Nabarmena da batak ez zuela bestearen esaldia irakurri orduan.Penfieldek egunkari batean argitaratu zuen, ingelesez, eta Miklosek, arte-an, ez zuen ingelesez tutik ere ulertzen. Arpad Miklosek, bere aldetik, sinatugabeko liburu batean idatzi zuen, modu erabat klandestinoan, eta SanPetersburgeko kaleetatik baino ez zen banatu.

Harritzeko modukoa da nola izan dezaketen pentsalari bik horren bideintelektual antzekoa horren herrialde desberdinetan politika desberdi-nak jasan eta gero.Are harrigarriagoa bien biografiak erkatuz gero:

Esaten dute Arpad Miklosen biografoek zorte txarreko pertso-na izan zela harik eta 44 urte bete zituen arte. Izan ere,1903anjaio zen Arpad Miklos Hungariako Eger hirian. 1919anErrusiara alde egitea erabaki zuten gurasoek familia osoare-kin. Jakina, Miklos alderdi komunistan sartu zen 23 urte beteeta gutxira. Hogeita hamarreko hamarkada heldu zenerako,ostera, nekatu zuen Satalinek, beste askori gertatu zitzaion beza-la. Esku-orriak banatu zituen lehenengo, anonimoak noski, eta1936an ezagun egin zuen liburua argitaratu zuen: Izoztu garaSiberian. Artean Kolpinon bizi zen, SanPetersburgeko hegoaldean, baina be-rehala bidali zuten Siberiara, au-rretik sumatu izan balu bezala.

Gutxik lortu zuena lortu zuenMiklosek,baina:Siberiatik ihesegitea. Irakurtzeko modukoakdira haren ibilerak -JohnSarrinek kontatzen ditu edertobatean Arpad Miklos: Barre hotze-tik ironia epelera liburuan, eta EgleAnkauskas lituaniarrak biribiltzen du ezinhobeto, medikuntzaren ikuspegitik Izotzak lanean-. Europaosoa zeharkatu zuen hungariar errusiarrak eta hemen datorkasualitaterik aipagarriena: Eastbourne esaten dioten herrianjarri zen bizitzen Arpad Miklos, Ingalaterran, Alfred Penfieldidazle eta kazetariaren jaioterrian,hain zuzen ere.

Esaten dute bien biografoek behin ere ez zutela topo egin. Ezofizialki bederen… Ez zuten hitzaldirik eman elkarrekin, ezzuten inongo mahai-ingurutan parte hartu, ez zieten omenaldi-rik egin… Baliteke eguneroko bizimoduan lagunak ere izatea,baina inork ezin du jakin; izan ere, Arpad Miklosek ez zuen ge-hiago idatzi, eta Ingalaterran inork ez zekien ondoegi nor zen.Alfred Penfieldek jarraitu zuen idazten, nola ez, eta egia da1947tik aurrera gehiago hitz egin zuela Europako ekialdeari bu-ruz. Oso ezaguna da, hala ere, gutxi-gutxitan atera zela Penfieldherritik, gehienetan Londresera joateko eta behin Cardiffenepaiketa batean parte hartzeko,Gales hegoaldean.

Bidaian zaude, kazetariek egiten dituzuen bidaia horietako bat. Irakera militarre-kin doazen soldaduen antzera, politikoen konboiaren parte zara: haiek nora zu ha-ra, haiek zer esan zuk horixe kontatu. Propaganda modu bat da, beste batzuk bai-no inozoagoa eta neurri bateraino erangikorra dela badakizu baina ez ze neurrita-raino eta horretan pentsatzen zaude konboia gelditu eta paseotxoa ematera atera

zaretenean. Bukatu da eguneko agenda eta jarraitu behar duzuenpolitikaria zuekin ari da, kazetariekin hitz egiten. Atzerriko hiri

ederrean zaudete eta harresien gaindiko muinoan turistent-zako saltokiak begiratzen hasi zarete, kalean jarrita.Haurrentzako jantzi politak daude eta politikariak ume txi-kia daukanez aholkulariak ea ez ote duen bat erosiko galde-gin dio. Nahi bai baina politikariak ez du azkenean ezer eros-

ten. Bi soineko gustatzen zaizkio, biak zein baino zein polita-goak eta ez daki, ezin du erabaki. Hortxe ge-

ratzen zara, begira, ezin baituzu sinetsiduen karguarekin hain hautu sin-plea egiteko dituen arazoak.

Politikari buruz zerbait ikasiduzu egun horretan baina ez

zara momentuan kontura-tu, urte bi barru baino.

Politikariak kargua utziko du orduan etairratian ezin zuelaesango dute, ez zuela as-

matu alderdi barruko urak ba-retzen eta soinekoekin akordatuko zara eta akordatzehutsa baino sakonagoa den zerbait esan nahiko duzubaina ez duzu asmatuko. Muinoan zeudentenean kaze-tari laguna hurbildu zitzaizun eta berak ere irribarreegin zuen eta “harrigarria da ezta?”, esan zizun eta

baietz esan zenion, harrigarria zela hain erabaki garran-tzitsuak hartzera deitua zegoen pertsonak hain sinpleakhartzeko gaitasunik ez izatea.

Gaur gogoratu duzu anekdota. Lanera joan zara, irratikoerredakziora, entzungailuak jarrita, emisioari adi. Bestekarguren baterako aukeratu berri duten agintaria ari dahizketan zuzeneko emankizunean eta estudioan galde-rak egiten dizkion kazetaria izerdia botatzen ari da.Politikaria ez da euskaraz ongi moldatzen eta itaunakerantzun gabe uzten ditu, esaldi guztiak eten puntu egitenzaizkio, halabeharrez, gaztelaniatik itzultzen ari den ber-ben eta joskeraren faltan. Lantokira bidean sufritzen zoazeta gutxien espero duzuna da iritsi eta berehala politikariaestudiotik ateratzen ikustea, trajea puztuta, irribarrea disti-ratsu, mikrofonoa utzi berri eta bere aholkularia ondoan, al-boan, ezkerrean, eskubian, leku guztietan, elkarrizketan zeondo egin duen esaten, “dena bikain, gizona” errepikatzen,“dena bikain”. Hasieran harritu zaituena gezurra ze nabarme-na zen, horixe izan da. Gero politikariaren harrotasunak harri-tu zaitu eta aholkularia berak hautatu duela konturatu zara,soineko bat edo beste hautatzen duenak bezala. Erraz.

Politikaz zerbait ikasten duzun bakoitzean ikasi nahi ez duzunzerbait dela iruditu zaizu. Ez zaizu gustatu.

‘POLITIKA’

[ Unai Elorriaga ]

Dena bikain, gizona[ Irati Jimenez ]

Bi soinekogustatzen

zaizkio eta ezdaki, ezin du

erabaki

Gutxik lortuzuena lortu

zuen Miklosek:Siberiatik ihes

egitea

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko ekainaren 19a 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

AARRIITTZZ GGAALLAARRRRAAGGAA

ogeita hiru urteren buruan liburu be-rri bat argitaratu du Mikel Antzak.Egia da, orain bi urte memoria fres-katzeko aukera izan genuen liburu

batekin, Aspaldiko lagunen bisita, Susa aldizka-riko 25 ipuinen bilduma. Baina Antzak idatzita-ko Maitalea adiskidearekin geratzen deneanhorixe zen, aspaldiko ipuin baten bisita, 1992anargitaratu baitzen estreinakoz aldizkarian. Bes-tela, aurrekoak zituen bi narrazio liburu, 87koaazkena, eta antzerki obra bat.

Ospitalekoak da, beraz, Antzaren lanik be-rriena, eta lehen nobela. Labur daiteke horre-la: Mikel narratzaile presoa gurpil aulkiari lo-tuta geratu da eta azaltzen dizkigu egoera ho-rretara iritsi artekoak. Hasieratik ezagutzendugu bukaera. Tartean, ordea, “lau hanka-dun” izatera eramango duten ezbeharrekinbatera, narratzailearen burutazioak, gertae-rak, istorioak, elkarrizketak sartuko ditu. Ho-riek eramaten gaituzte narrazioan aurrera.Eta ez dira anekdota segida soil, ez kartzelanbildutako esperientzia zaku. Lan literarioaegiteko borondatea egon da eta emaitza hala-koxea da: zuzen dago idatzia, ofizioz. Hasten

da bakarrizketekin, preso dagokeen narra-tzaile bati dagokion moduan. Baina jarrai-tzen du gertaeren kontaketarekin, bestepertsonaien istorioekin, elkarrizketekin.Pertsonaiak (kronologikoki erreal izan ezindaiteken Antza tarteko) eta beren istorioaksinesgarri daude eraikiak, eta zabaltzen di-tuzte protagonistaren pareta estuak. Etapentsa daitekeenaren kontrara irakurketa ezda beltza, irribarrea ateratzen baitizu tarte-ka, ez baitago idatzia “ez garaituaren etsipe-netik, ez porrotaren mikatzarekin”.

“Garaitua”, “porrota” irakurrita, igarrikozenioten nobelak baduela irakurketa politi-ko jakin bat. Eta egia da batzuetan kirrinkaegin didala irakurketa horrek. Narratzaileakpreso sozial eta politikoen artean bereizketaegiten duenean, esaterako. Baina puntualada kirrinka hori: aurrerago preso arruntakzergatik dauden kartzelan galdetzen dene-an, garrantzitsuena iruditzen zaio haien ego-era ez gizalegezkoa. Beste batzuetan, aldiz,ausarta ere iruditu zait, “gure zorionaren hil-dakoei” barkamena eskatzeaz ari deneanedota “gure sufrikarioaren arduradunei”barkatzeaz.

Dena den, bigarren plano batean utziko ni-tuzke horiek, liburuak berak hala eskatzenduelako eta irakurketa horren gainetik denirakurketa delako garrantzizkoena. Hemen

Kartzelarengainekohausnarketada besterengainetik‘Ospitalekoak’.

Esperientziabat ekartzendigu nobelak,aurreiritzirikgabe irakurribeharrekoa.

gauza bat baitago besteen gainetik: kartzela.Nobelak, esan dugu, kartzela du eszenatoki

(eta ospitalea, baina kartzelakoa). Eta ez esze-natoki soilik, kartzela baitu gai nagusi, eta na-barmengarri. Kartzelaren gaineko hausnar-keta da besteren gainetik Ospitalekoak, ba-rrutik idatzia, kanpokoentzat ikusezin denaikusgarri egiten duena. Eta kartzelaren berriematen du, baina ez modu “teknikoan”,“kartzelaren arabera bizitzen eta pentsa-tzen” duen narratzailearen bizipenen bitar-tez baizik. Kartzelak “nolakoak garen erakus-ten digu, garen bezalakoak agertzen gara,mozorrorik eta apaingarririk gabe”, eta gehi-tuko nuke geure jendartea nolakoa den ereerakusten digula, kanpoan gaudenon erruaere badela kartzela: “Hemen barrukoa denbezalakoa delako da hor kanpokoa den beza-lakoa. Hor kanpokoa den bezalakoa delakoda den bezalakoa herioaren aurreko ganbarahau”. Michel Foucault-en zita batek irekitzendu liburua, eta haren Surveiller et punir eto-rri zait burura, ezinbestean. Foucaultekzioen kartzela dagoela gizarte zelatari honensorreran. Hartara, inoiz ezagutu ez dugun,eta nahiko ez genukeen (lerro finak bereiz-ten ditu kanpoa eta barrua) esperientzia bat,lazgarria, ekartzen digu Antzaren lehen no-belak, aurreiritzirik gabe irakurri beharre-koa, idazkera txukunak lagundua.

Zaldi Eroa

Iritzia

SalduenakFIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAOKirmen Uribe. Elkar.2. OSPITALEKOAKMikel Antza. Susa.3. GASOLINDEGIANYurre Ugarte. Alberdania.4. KONDESA ESKU GURIAMilena Agus. Denonartean. 5. AUTOKARABANA Fermin Etxegoien. Pamiela.6. KATU JENDEAEider Rodriguez. Elkar.

EZ FIKZIOA

1. EGUNKARIA. AMETS BATEN EGIATxema Ramírez de la Piscina. Tarttalo.2. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar.3. FARWESTEKO EUSKAL HERRIAAsun Garikano. Pamiela. 4. JAUZIKABixente Serrano Izko. Pamiela5. PERTSONA IZATEN HEZIJonan Fernández. Arantzazu Baketik.

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),

Auzolan (Iruñea).

Kartzelakoak

Ehunkagogoetalabur

Serrano Izko historialari,idazle eta irakasle nafarrakazken urteotan bere blogeanplazaratu dituen aforismoenbilduma kaleratu du, Jauzikaizenburupean. EuskalHerriko politika, bortizkeria,pentsamendu bakarra,kapitalismoa, fedea etaekologismoa dira, besteakbeste, jorratu dituen gaiak.

EGILEA: Bixente Serrano Izko

ARGITALETXEA: Pamiela

GENEROA: Aforismoak

EGILEA: Miren Artetxe

ARGITALETXEA: Ibaizabal

GENEROA: Haur literatura

EGILEA: José Castillo

ARGITALETXEA: Tarttalo

GENEROA: Sukaldaritza

Silabatrabatuekinjolasean

Trabatu beharrean,TREBATU zaitez"trabatuekin"! da Ibaizabalargitaletxeak kaleratzen duenIzkirimiri sail horren leloa.Miren Artetxe Hormaetxek,Monika Conde Ortizenirudiekin hornitua, zazpiipuin eskaintzen dizkigusilaba "trabatuak" modualaian ikasteko.

Betiko euskalsukaldaritza-ren errezetak

Baserri asko bisitatuondoren, belaunaldizbelaunaldi gordetakoerrezetak idatzi ditu JoséCastillo sukaldari ezagunak.Euskal sukaldaritzatradizionaleko errezetakbiltzen dituen liburuaDonostiako Nicolasajatetxeko sukaldariburuarenlaguntzaz egin du Castillok.

H

‘OSPITALEKOAK’ (MIKEL ANTZA, SUSA)

ELKARRIZKETA

Adina. 1962ko abenduaren 19an jaio zen.Jaioterria. Begoñako auzoa, Bilbo (Bizkaia).Ipur-zirina. Abenturazalea, mendizalea eta

literaturzalea da Madariaga. Mendian lauzortzimilako igo ditu. Lehena 2003an. Ordukohartan Cho Oyuko tontorra bisitatu zuen, 8.201metrotara dagoen punta.Goiz hasi zen idazten, 17 bat urterekin.Euskara ikasi eta segidan irabazi zuen berelehenengoko saria, Bizkaiko Foru Aldundiakemana (Imentzioaren pergamuak).Geroztik edozenbat sari eskuratu ditu,tartean Espainiako Kritika Saria (bi biderrez) edo Euskaltzaindiaren poesia saria (Amodioa batzuetan lanarekin). Bere azken lanaEroriaren logika izan da (Susa, 2009).

Egilea

jjuuaannrraa madariaga

endizalea etaidazlea. Juan-ra Madariaga(Bilbo, 1962)gailur ehizta-ria da. Lauzortzi milakobete ditu etabirritan eman

diote Espainiako Kritika saria. Ez dira lortudituen tontor bakarrak, eta ez dira azkenakizango.Bizi-bizi sentiarazten dioten bi afiziohoriei lotuta bizi da, sentsazio berriak usna,sentsazio zaharrak gogoan iltzatuta. Guztihorretaz hitz egiten duenean begi-niniakpuztu egiten zaizkio.Euskararen unibertsora 17 bat urterekinhurbildu zinen.Zerk bultzatuta?Aititak ia ez zekien gaztelerarik eta itzelezkoahalegina egiten zuen nirekin komunikatze-ko.Gero Euskal Filologia ikasi nuen; hortxehurbildu nintzen bizkaierara ereIkasi eta berehala hasi zinen idazten.Bai, lehenengoko poemekin Bizkaiko ForuAldundiaren saria irabazi nuen.Googleen zure izena jarri eta mendizale le-gez agertzen zara gehienetan. Espazio bir-tualean mendizalea zara, itxuran.Ez dakit, ez naiz kaletik mendizale itxurazjoaten.Mendizalea naiz mendira joaten nai-

[[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI]]

SHISMA PAGMA IGO BERRI DU, BERE LAUGARREN ZORTZIMILAKOA. MENDIAREN MAGALEAN JAKIN IZAN ZUENESPAINIAKO KRITIKA SARIA EMAN ZIOTELA BIGARRENEZ. HOTZ HARTU ZUEN. BAZUEN ZERTAN PENTSATU...

Iñurrategik, Zabalzak eta beste batzukmendiak aipatzen dituzte, ez tontorrak.Bideari erreparatzen diozu edo gailurrari?Ni beti egon naiz tontorrei lotuta. Bideagustuko dut, bai, baina gailurra dut ametsbeti.Saiatzen naiz gauzak amaitzen.Punta-ra heltzea ikaragarria da, eta han dituzunsentsazioak desberdinak dira. Horrek en-gantxatuta nauka.

zenean edo mendiaz hitz egiten dudanean.Eta idazlea... ez dakit idazlea naizen.Litera-turan gustura aritzen naiz, baina ez dut si-nesten benetan idazlea naizenik.Idazten du-danean baino ez naiz sentitzen idazle. Eta,aukeran, esango nuke mendiak gehiago ti-ratzen nauela.Erronka hutsak motibatzen zaitu?Naturaren lilurak bultzatuta egiten dut.

ko. Momentu intentsoa da, poema lortzenduzunean are intentsoagoa. Eta sufritu egi-ten duzu zerbait esateko modua topatzen ezduzunean. Idazlearen mediokridade horibeti dago gure buruan hegan. Agian sufrika-rioen zale gara.Esango nuke,beraz, intentsi-tateak lotzen dituela biak.Unai Elorriagaren SPrako tranbia eramanduzu zurekin, eta tranbia txiki bat ere bai.Kontaiguzu guzti horren zergatia.Aspaldian irakurri nuen SPrako tranbia etaasko gustatu zitzaidan. Nirekin eramateapentsatu nuen. Unairi komentatu nion etapozik hartu zuen ideia. Liburu guztiak baz-tertu eta hori baino ez dut irakurri,eta kontu-ratu naiz ertz ugari dituela, irakurketa pilobat. Egunerokoan ere islatu dut hori dena,eta akaso zer edo zer aterako da hortik. NikLukasi idazten nion, SPrako protagonistari,ez beste inori.Lukas eta bion arteko elkarriz-keta izan da. Unaik ere idatzi ditu mendiariburuzko testu batzuk, eta irudiekin nahastunahi genuke dena.Ez dakit, akaso ikuskizunbat, akaso dokumental txiki bat... Edo batekdaki,SPrako tranbia IIatera daiteke hortik! Une kilikagarriak bizi izan dituzu,beraz.Begira, Shisma Pagmara heldu nintzenean,tontorrean SPrako tranbiaren azken paragra-foa irakurri nuen. Negar egin nuen, eta horigrabatuta dago.Etxera bueltatu eta sari bat atarian zain.

idazten dut poema ironikoren bat edo beste,baina orokorrean ez.Ruper Ordorikak esana: “poema guztiekmerezi dute abesti bat”.Seguru. Hor gertatzen dena da batzuk kan-tagarriagoak direla beste batzuk baino.Zure irakurleekin zer nolako esperien-tziak izan dituzu?Ikuskizunean harreman ona daukat irakur-learekin, oso hurbilekoa. Oinarritzen naizirudian, zuzeneko musikan eta gero nik ja-

rritako beste musika arraro batzuetan.Gauza lasaigarria dela esaten di-

date. Irakurlea horrela hurbil-tzen zaizunean gauza handiada, badakit asumitzen sasifama hori.Liburuak amaitu osteanhutsik geratzen omen zara.Horren ostean nondik eli-

katzen zara?Irakurraldietatik. Lerro kon-

kretu bat irakurtzen duzu eta lerrohorrek esaten dizu: hemendik dago bes-

te poema bat. Edo eszena bat ikusten duzu,edo burutapen bat datortzu...Eta orain,zer duzu gogoan,zer buruan?Baditut gauza batzuk idatzita; badut berriroidazteko gogoa, baina Eroriaren logika osogauza berria da oraindik niretzat, beraz, pa-txadaz hartuko dut gerokoa.

Gezurretako tranbiak bidaia harrigarria egin du, Madariagaren eskutik. Argazkiak: Juanra MadariagaMadariagak tranbia txiki bat eraman zuen Shisma Pagmara. Unai Elorriagaren lan gogoangarriari omenaldi txiki bat egin nahi izan dio. Argazkia: Juanra Madariaga Hiritarra dela dio, eta poesia ere “hiritarra” ateratzen zaiola. Argazkia Jose Sampedro

M

“Intentsitateak lotzen ditu mendia eta literatura”

“Mendizalea naiz mendirajoaten naizenean.

Eta idazlea... Ez dakitidazlea naizen”

“Puntara iristen gareneanbeti negar egiten

dugunez, negar egiterajoaten gara mendira”

“‘Sistematikoki’ berba askoerabiltzen dut; akaso ez da

oso poetikoa, bainaindartsua iruditzen zait”

Ondo dago, baina askotan kusalitatea ereizaten da. Gainera, mendian nengoela jasonuen berria, eta urruntasunak ematen duendistantzia horrekin hartu nuen sariarena.Eroriaren logikagatik jaso duzu saria. Zeinlogika (edo ilogika) erabiltzen du eroriak? Hori da, ilogikaz idatzi dut gehiago. Poemaliburu honetan une intentsoetaz idatzi nahinuen, eta, jakina, intentsitatea ez da baka-rrik une gozoetan suertatzen, baizik eta ka-sik kontrakoetan. Une txarrak eta gaiztoakedo deserosoak bizi dituzunean, hortik ate-ratzen dira normalean poemak.Zein aldaketa ekarri du zure idazkeraraazken liburuak?Lexiko arraroa erabiltzen dut. Zientzietakolexikografia. Egin ditudan azkenengo ira-kurraldietatik atera dut. Erdarazko poesiaasko irakurtzen dut, eta nahiz eta bilatu ez,atera egiten da hor irakurritakoa. Bainagaur egungo lexikoa da, eta poesian ere sardaiteke, zergatik ez? Esaterako, “sistemati-koki” asko erabiltzen dudan berba da; aka-so ez da oso poetikoa, baina asko erabiltzenda. Poesiaren ateak oso zabalk dira, eta li-zentzia horiek hartzen dituzu poesiari indarberezi bat emateko. Aspaldian hasi nintzenIparraldeko lexikoa erabiltzen; hori bazter-tu nuen eta orain gaur egungo hiztegi mo-dernoa erabiltzen saiatzen naiz. Ez naiz ho-rren atzetik ibiltzen,atera egiten zait.

Izozmendiak 2003an argitaratu zen. IazEroriaren logika. Zein jauzi egin duzu az-ken urte hauetan?Alde oso-oso nabarmenik ez dago bien arte-an, baina sentitu dut topatu dudala idaztekomodu bat, ahots bat, esateko modu bat, nirigustatzen zaidana. Gero beste aldetik pen-tsatzen dut eten gabeko garapenean ibili be-har garela poetok. Gauzak ezin ditugu erre-pikatu.Azken liburu hau askozaz eskemati-koa da niretzat, esaldiak ia metaforikoak di-ra, oso esaldi txikiak. Bestea narratibo-agoa zen zentzu horretan. Proze-suak ere desberdinak izan dira.Izozmendiak urte betean idatzinuen. Ekoizpen ikaragarria-rekin, ia egunero idaztennuen zeozer. Eta azkenabost urtetan egindako lanpatxadatsua izan da. Horrekez du esan nahi idazten nuene-an holako energia berezi bat sen-titzen ez nuenik. Baina presiorikgabe ibili naiz.Une gaiztoetatik ateratzen omen dira poe-marik onenak. Umoreak ez du balio poe-sia egiteko?Pozik nagoenean ez dut idazten. Azken li-buruko poemak badira ilunagoak, bestesentsibilitate bat dute.Negatiboak direnik ezdut esango, baina ilun samarrak bai. Inoiz

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko ekainaren 19a Larunbata, 2010eko ekainaren 19a 05OOrrttzzaaddaarr

“Eroriarenlogika liburua

askozazeskematikoagoa

da niretzat”

“Gauza jakina da mendizaleek, zortzimilako mendietaraausartzen diren mendizaleek batez ere, kontu handizprestatzen dituztela motxilak, ez baitute soberako gramoriknahi. Sartzen dituzte, imajina dezakegu: arropa termikoak,jateko bereziak, sokak… Baina Juanra Madariagak ez duhalakorik eramaten mendira. Motxilan sartzen ditu,imajina dezakegu: izenondoak, aditzak, atzizkiak… Etabigarren kanpamenduan hotza sentitzen duenean,galtzerdi formako aditzondo termiko bat janztendu. Eta gose denean, atzizki bat mastekatzen dueta fonema pare bat edan. Eta badaki etxerabueltatzen denerako esaldi oso battopatuko duela motxila barruan, poema baterako lehen lerroa izandaitekeena edo balada bateko exordioparanarratiboa bestela”. Unai Elorriaga

Juanra, Elorriagaren begietan

Zer demonio sentitzen da hor goian?Cho Oyura neu heldu nintzen lehenengo.Gogor nengoen eta ordu eta erdi egin nituenhan goian, bakarrik. Bakea eta askatasuna-ren arteko nahasketa bat sentitu nuen. Hai-zerik ez zebilen, aurrean nuen Everest... Zo-riontsua nintzen. Negar egin nuen. Tontorguztietan egin dut negar. Sufrimendu asko-ren arrazoia ikusten duzu hor.Nire egunero-koan zera idatzi dut oraingoan: “Ez dakitzergatik etortzen garen mendira,baina segu-ruenik puntara iristen garenean negar egitendugunez, negar egitera etortzen gara”. Edolagunak besarkatzera, mendian ematen di-

tugun besarkadek sekulako in-darra baitaukate.

Eta ez duzu berdinta-sunik aurkitu litera-

tura eta mendia-ren artean?

Sortze proze-sua gogorra izatenda, perfekzioaren

bila zabiltzala-

raultza eragin zuen Napste-rrek sorreran. P2P sistema-ren sorrerak, fitxategiaknorbanakoen artean banatuahal izateak, guztiz aldatuzuen musika entzuteko era.Dena den, sistema berri ho-nek berehala egin zuen tal-ka industria musikalaren

aurka. Napster itxi zuten, baina kontaezin ahala programa abiatu ziren harkirekitako bidean barrena. Ezagunak diraAres, Emule, BitTorrent eta abarrak, bes-te erabiltzaileek sarean partekatzeko mo-duan jartzen dituzten fitxategiak gureraekartzea ahalbidetzen dutenak.

Sistema horien legezkotasuna zalan-tzan jarri izan da (zilegitasunari dagokio-nez ez dago zalantzarik) eta Spotify beza-lako proposamenak arazo horri irtenbi-dea ematen diote.

Spotifyk edozein abesti bilatzea ahalbi-detzen du; abesti horiek, gainera, errepro-dukzio zerrendatan bildu ditzake bakoi-tzak winampen bezala, eta lagunekin par-tekatu daitezke zerrenda hauek. Lagunaskoren artean sortutako zerrendak egite-ko aukera ere badago. Irrati moduan erefuntzionatu dezake: musika estiloen bai-tako kanalen bidez artista berriak ezagut-

zeko aukera ematen du. Dena den, irratiformatua gustuko duenak Last.fm ereerabili dezake.

Bi sistema hauek ez dute musika gureordenagailura jaisten, saretik entzutendira zuzenean (streaming sistemaren bi-dez).

Kantuak ordenagailura jaitsi be-harrik ez izatea, Itunes bezala-ko programen aldean, aban-taila handia da, ez baitu or-denagailuko memoriaagortzen. Gainera, Spo-tifyk Interneterako kone-xiorik ez den momentue-tan musika entzuten jarrai-tzeko aukera ematen du; ho-rretarako norberak hautatu be-har du ezinbesteko kantuen ze-rrenda.

Nola lortu Spotify? www.spotify.com hel-bidean sartzea aski da. Duela hilabetebatzuk gonbidapen bidez baino ez ziteke-

en kontu bat sortu, baina dagoeneko edo-norentzat zabalik dago. Iragarkien bitar-tez finantziatzen du Spotifyk bere zerbi-tzua, doako zerbitzuaren aldeko apustuaegiten dutenentzat. Publizitaterik nahi ezduenak badu hainbesteko bat ordaindutahura ezabatzeko aukera.

Spotify programa ordenagailuaninstalatu beharra dago erabil-

tzeko (Windows, Mac eta Li-nuxerako bertsioak daude).Mugikorrean ere instalatuliteke aplikazio hau.

Baliteke eredu tradizio-nala mantentzearekin te-

matzen den musika indus-triaren eta edukiak libre nahi

dituztenen erdibide erdi-kon-tsentsuatu bilakatzea. SGAEk ta-

bernetan, ezkontzatan eta abarretanzuen pagotxa, akabo. Hilean hamar euro-ren truke munduko musika katalogo han-diena izan dezakete tabernek.

I

INTERNET

06 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 19a

Webguneak aurretik egindako entzunaldietan oinarritutagure gustuen araberako kantu zerrenda proposatzen diguirrati formula bat osatuz. Spotifyk Last.fm baino hobe en-tzuten da,baina Last.fmk iragarki gutxiago ditu.

Gure gustuko musikaren irrati formula

www.last.fm www.info7.comIrratia Internet bidez entzutea gustuko dutenek Info7-renaukera kontutan hartu beharko lukete. Aurretik emitituta-ko programak entzuteko edo zuzeneko emisioa jarraitze-ko aukera ematen du webguneak.

Nahi duzun saioa nahi duzun orduan

Musika entzunaldiei dagokien artikuluan, leku derrigo-rrezkoa behar du Myspacek. Talde bakoitzaren orrialdeabisitatzea, lagunen bidez talde berriak ezagutzea...Primerako aukera talde berrienentzat.

www.myspace.com

Taldea ezagutarazteko bidea

[[Testua JON MARTIN [email protected]]]

Spotify,musika eta wi-fiZEIN MUSIKA ENTZUTEN DUZU? ETA, BATEZ ERE, NOLA? ASKO ALDATU DA MUSIKA ENTZUTEKO ETA HEDATZEKOMODUA AZKEN URTEETAN. LEHEN, IRRATI-KASETE ZAHARBATEAN PLAY ETA REC SAKATZEN ZUEN JENDEAK BEREGUSTUKO KANTA IRRATITIK GRABATZEKO... ORAIN ASKI DAKONEXIO BAT GUSTUKO KANTA ENTZUN EDOORDENAGAILURA EKARRI AHAL IZATEKO.

Lagun askorenarteko abesti

zerrendaksortzeko

aukera badago

webgunean

jolasa da borroka bitxi honetan esperimenta-tu nahi dena. Bertsoa eta antzerkia, antzez-lea eta bertsolaria.

Baina hirugarren pertsonaia bat beharrez-koa da ohol gainean.Izan ere,bertso saiobatean ezinbesteko garrantzia dau-ka gai-jartzaileak. Unai Elizasuaritzen da tokian-tokiko egoeraeta herrietarako apropos pres-taturiko gaiak jartzen. “Herribatetik bestera aldatzen dirapertsonaiak, gaiak eta bertso-lariak”, azaldu du Lipusek.Dena da inprobisatua.“Hasiera batean, jendeak ez zuensinesten jolas inprobisatua zela, bai-na gutxinaka onartu zuten bapatekotasu-narekin jokatzen genuela. Hau da, inolakogidoirik ez zegoela”, argudiatu du aktoreak.Baina norgehiagoka horretan, nor izango dagehiago? “Aurkari bakoitzak bere armak di-tu. Bertsolaria errege da hitzarekin jolasten.Bufoia, berriz, maisua erregea nahasten eta

igura unibertsalak zirenbufoiak, han eta hemenibilitakoak. Txinan,Egipton, Indian, EkialdeHurbilean eta Erroman,Erdi Aroan bizi izan zu-ten euren aldi gorena.Istorioak kontatu eta an-tzeztu. Musika jo, abestu

zein dantzatu. Arte eta kultur alor anitzekopertsonaiak izan ohi ziren bufoiak, erregeenaginduetara beti.

Bufoiaren ideia buruan zuela, euskal kul-turan erregearen pareko figuraren bila zebi-len Ander Lipus antzezlea. Eta hara nondik,Paiatar bertsolariekin hizketan ari zela,haiek aitortu omen zioten bertsolaritzanJaungoiko baten modukoa zela AndoniEgaña. Hortxe aurkitu zuen Lipusek bereerregea. Hala, antzerkia eta bertsolaritza ba-teratuz sortu zuen Erregea eta bufoia antzezla-na,edo bertso saioa,edo… bertso-antzerkia.Era batean zein bestean, hitzaren inguruko

[[Testua: MANU ZABALA Argazkiak: ORTZADAR]]

Lipus eta Paia, aurrez aurre

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko ekainaren 19a 07OOrrttzzaaddaarr

IKUSKIZUNA

ANDER LIPUS AKTOREA FREDI PAIA BERTSOLARIAREKIN NEURTUKO DA ASTELEHENEAN, HILAK 21, LEIOAKO ANTZOKIAN‘ERREGEA ETA BUFOIA’ EKITALDIAN. EMANALDIA IPARRALDEKO IKASTOLEN ELKARTEARENTZAT DIRUA BILTZEKO ASMOZANTOLATU DU ARTEDRAMA PLATAFORMAK. BUFOIA ETA ERREGEA, AURREZ AURRE.

Lipus versus Paia. AnderLipus Fredi Paiarekin neurtukoda Leioan, baina iaztik honaerregearen lekua bertsolariezagun askok hartu dute:Andoni Egañak, Xabi Paiak,Unai Iturriagak, AmetsArzalluzek, Sustrai Colinak...

Beti desberdina. Tokiantokiko egoera eta herrietakogai, pertsonaia eta bertsolaridesberdinak baliatzen dituAnder Lipusek berak sortutakoikuskizunean.

Nor da errege etanor bufoi?F

“Hasieran jendeari kostatuegin zitzaion inprobizazioa

zela onartzea”

“Bertsolaria errege dahitzarekin jolasten. Bufoia,

berriz, maisu zirikatzen”

“Pertsonaiak, gaiak etabertsolariak aldatu egitendira herri batetik bestera”

zirikatzen”. Herriz herri dabilen Erregea etabufoia lanak 40 emanalditik gora egin dituiaztik hona. Ibilbide horretan erregearen le-kua hartu dute bertsolari ezagun askok.

Andoni Egañak, Xabi Paiak, UnaiIturriagak, Amets Arzalluzek eta

Sustrai Colinak, esaterako.Antzezlanaren formula hori“inprobisazioa eta umorea-ren arteko jolasean datza”,eta ondo funtzionatzen duenformula da,antza.“Ordu etaerdiko emanaldia da eta jen-

deari ziztu bizian pasatzenzaio. Oso pozik gaude lortutako

erantzunarekin”, dio Markinakoaktore ezagunak.

Desafioa Leioako Antzokira eramangodute, datorren astelehenean, 20.30ean.Bertan lortutako dirua Iparraldeko IkastolenElkartearentzat (Seaskarentzat) izango da.Ander Lipus eta Fredi Paia, barreari zabal-dutako ate kilikagarri bat.

Inprobisazioaeta umorearenarteko jolaseandatza ikuskizunarrakastatsua

Ander Lipus aktorea, ‘Erregea eta bufoia’ ikuskizunean.

Sagardoaren jatorriari buruzko iritzi eta teoria askoegon arren, historialari gehienak bat datoz sa-

gardoa Kristo aurreko urteetan sortu zelaesatean. Hainbat ikerlariren arabera zelteksagarrekin egiten zuten edarian aurkitzenda sagardoaren jatorria. Zibilizazio ho-nek Europan ezagutarazi omen zuenedari hori. Baina arabiarrak izan ziren,

nekazaritza sistema aurreratuak erabiliz,sagar klaseen zabaltzea bultzatu eta hauek

ekoizteko teknikak zabaldu zituztenak.Jose Uria Irastorza,Sagardoa liburuaren egilearen

arabera, Euskal Herrian VII. mendea baino lehenagoko es-tela eta bestelako inskripzioetan agertzen dira sagar erroaduten izen eta abizenak. Antzina, Foruek sagarrondoa ba-besten zuten. Ricardo Lehoi Bihotzak 1189. urtean idatzizituen ezagutzen diren lehenengo arauak. Babes hau ez zenzuhaitzetara soilik mugatzen, baizik eta sagarrondoa zego-en lurrari edo zelaiari ere zabaltzen zitzaion. Foruak isunaketa zigorrak ezartzen zizkien sagastietan kalteak eragiten zi-tuztenei.

XVII. mendetik aurrera desagertzen hasi ziren EuskalHerriko sagastiak. Sagastiei artasoroek kendu zieten lekua.Araban eta Nafarroan zegoen ardoa edateko ohitura Eus-kal Herri osora zabaldu zen. Azkenerako, sagardoa kopurutxikietan produzitzen zen eta baserrietako kontsumorakosoilik. Gipuzkoan eta Bizkaian nahiz eta XX. mendearenhasieran sagar arbola asko egon, aurreko mendearekikoizan zuen jaitsiera izugarrizkoa izan zen. Gerra Zibilarenondoren, Frankok sagardo produkzio eta kontsumoa debe-katu egin zituen. Baina 80ko hamarkadan sagardotegiakberriro modan jarri ziren Gipuzkoan. Zoritxarrez, antzina-ko sagastiak desagerturik daude eta sagardoa egiteko kan-potik ekarri behar dira sagarrak.

Izen honen lehenengo aipuak XVI. mendeko bi liburutan

agertzen dira, baina esanguratsuena Axularrek egindakoa da

Andres izenaren euskalaldaera Sabino Aranakargitaratutako DeunIxendegi Euzkotarrari eskerezaguna da. Sukarrietan,Aranaren udako etxearenaurrean, badago uhartetxiki bat, gaur egun SanAndres eta XX. mendearenhasieran Doniandere (DoneAndere) zena. Andreas izengrekotik, eta hau anér,andrós 'gizona'-tik. DoneAndres, done Petriren anaiaeta azken hau bezalaarrantzalea, Jesu Kristorenlehendabiziko jarratzaileaizan zen.

BASERRIKOEDARIAXVII. mendera arte Euskal Herriasagarrondoz beteta zegoen. Baina geroardoa edateko ohitura zabaldu zen etasagastiei artosoroek kentu zieten lekua.

Aintzina,Foruek

sagarrondoakbabestenzituzten

Euskal Herria izena oso zaharra da. XVI.mendeko bi liburuk aipatzen dute:Lazarragak, Araban, eta Leizarragak,Iparraldean itzulitako Itun Berrian.Handik aurrera etengabe ageri dira ai-puak, baina esanguratsuena 1643koada. Urte horretan argitaratu zen Axularidazle nafarraren Gero liburua.Hitzaurrean hau dio: “Zeren anitz moldezeta diferenteki mintzatzen baitira EuskalHerrian: Nafarroa Garaian, NafarroaBeherean, Zuberoan, Lapurdin,Bízkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian etabertze anitz lekutan”. Halaber, on da go-goraraztea Oriamendi, karlisten himnoa-ren jatorrizko bertsioak honakoa haudioela: Gora Espainia ta Euskal Herria!Hortaz, nekez defenda daiteke abertza-leek azkenaldian asmatu izena dela.

EUSKAL HERRIA Ander

JAGONGaldera-erantzunak

‘FALTAN BOTA’ONARTZEKO FORMA ALDA?Mira egin aditzesapidearen adiera

definitzean, norbaiten edo zerbaitenfalta nabaritu esaten da. Beraz, miraegin eta falta nabaritu, biak erabildaitezke. Faltan bota ez da txukunegiaeuskara batuan erabiltzeko.

‘MEREZI IZAN’ ADITZADELA-ETA, ZEINTZUKDIRA ZUZENAK:‘DONOSTIARA JOATEAMEREZI DU’ ALA‘DONOSTIARA JOATEAKMEREZI DU’?

Gramatika batzordearen iritziz,Donostiara joateak merezi du txartzatematekoa da. Izan ere, egia da mereziizan aditzak ergatiboa eska dezakeela(Mikelek saria merezi du), baina aditzhorren bi erabilera bereizi beharreangara: 1- Subjektu ergatiboa etaobjektu absolutiboa duena: Mikeleksaria merezi du. Mikelek sariajasotzea merezi du. 2- Merezi izanaditzaren erabilera inpertsonala,subjektu ergatiborik ez duena: Merezidu lan egitea. Merezi du Donostiaezagutzea.

‘OPERATU DIOTE’ ALA‘OPERATU DUTE’? ETA‘HANKAN’, ‘HANKAZ’,‘HANKATIK’...?Hiztegi Batuan, operatu

du ad. dela esaten da. Bihotzetikoperatu; zango gangrenatua operatu”.

ZEIN DA ZUZENA:‘BERDIN DIT (ZAIT)JOLASTU’ ALA‘JOLASTEA’?Orotariko Euskal Hiztegian

Berdin Izan azpisarreran bi aukerahoriek ere ageri zaizkigu: berdin dit(zait) jolastu eta berdin dit (zait)jolastea. Dirudienez, berdin dit (zait)jolastea da gaur egun erabiliena;baina badira beste ereduarenadibideak ere literaturan.

2

WWWWWW..EEUUSSKKAALLTTZZAAIINNDDIIAA..NNEETT

1

3TOPONIMIA IZENAK

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 19a

4

Arabiarrek sagardoa ekoizteko teknika berriak ezarri zituzten. ORTZADAR