Ortzadar 311211

8
ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 31. 241 zenbakia noticiasdenavarra.com EUSKAL HERRIA: IZENA ETA IZANA Jose Mari Esparzak 120 mapa historiko bildu ditu liburu batean -- 4-5. orrialdeak -- -- 7. orrialdea -- AGUR ‘NABARRA’ ALDIZKARIARI Arazo ekonomikoek itota, publikatzeari utzi dio euskal kulturaren kolore guztiak

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 311211

Page 1: Ortzadar 311211

ortzadarlarunbata, 2011ko abenduaren 31. 241 zenbakia noticiasdenavarra.com

EUSKAL HERRIA:IZENA ETA IZANA

Jose Mari Esparzak120 mapa historiko bildu

ditu liburu batean-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --

AGUR ‘NABARRA’ALDIZKARIARI

Arazo ekonomikoek itota,publikatzeari utzi dio

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 311211

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

LL EHENENGO tiradizoan, aben-dua hitzak Euskararen Eguna,Durangoko Azoka, San Toma-seko talo-jana eta Gabonetako

opariak erosi beharra ekarri dizkitlumaren puntara, eta horrexegatikhain zuzen ere, izkin egitera noa ohi-tura horiez mintzatzeari, eta orain delaurtetxo batzuk idatzitako haur-poemabat ekarriko.

Kandela eskuan duela,Abendua dator.Hamaika lagunen atzetik,isil eta jator.Baina ustekabean,barreka hasi da: hilaren hogeita lauan,udaberria.

Hilabete honen izena, iradokizunezbetea topatzen dut, latina bitarte sortuarren, inguruko hizkuntzen joeratikdesbideratu eta gregoriar egutegikodeitura hartu ordez –diciembre, desem-bro, december edo antzekorik–, gertae-ra bati heltzen baitio: adventum hitze-tik dator abendua.

Hitz horrek etorrera esan nahi du.Kristau-sinesmenaren arabera, Mesiasda datorrena, munduko argia; izan ere,abenduaren 21ean izaten da neguko

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZABENDUA

solstizioa Ipar hemisferioan. Ideiahorri loturik dago abenduko koroaderitzona, adar berdez eginiko biribilhori, lau kandela dituena eta fruitunahiz zinta gorriz hornitua, gaur egunapaingarri gisa nonahi ikusten dugu-na. Abenduko koroaren jatorrian tra-dizio pagano bat dago: neguan zeharEguzki Jainkoaren sua ordezkatunahia. Halaxe, kandelak piztuz, argia-ri iraunarazten zaio. Bitartean, apurka-apurka egunak luzatuz hasiko dira.

Abenduko koroa biribila omen dahasierarik eta amaierak gabeko den-bora adierazteko; berdea, biziaren kolo-rekoa; zinta gorriek, berriz, elkartasu-na islatzen dute, eta fruituek, horrenemaitzak; lau kandelak, hileko lauigandeak bezainbeste, maitasunarenbakearen, itxaropenaren eta fedearensinbolo omen.

Sinesmenak sinesmen, ezin ukatu sin-bologia dotorea denik, eta praktikoa,erabiliaren erabiliaz makal eta kurtsidiren sentiera abstraktu horiek norbe-rak molda ditzakeelako bere barne-egoeraren arabera. Abendua etorrizen, eta joan ere badoa. Demagun aben-dua haur bat dela, kandela eskuan, atebat zeharkatzen.

A BENDUA, enterradorea beza-la, bukaeran dator eta funtziooso zehatzekin: zerraldoa -(urtea) itxi eta gogoratu edo

ahaztu beharreko gauzak pilatzen direntxokoan uztea. Ez dute hilabete guztiekpribilegio hori. Almazenista nekatua daabendua, belusezko teloiaren edo zapa-ta kaxa baten antzekoa. Guk hautatzendugu gero kaxa horretan zer sartu, etanostalgia izaten da gehien sartzen dugu-na. Hil hotza da eta malenkoniaz josia.

Eta eskerrak hotzari, jasanezina baili-tzateke malenkonia eta beroaren artekonahasketa (ez dakit nik nola moldatzendiren hego hemisferioan). Hotzak,ordea, badu malenkoniari gehiegizkomelengakeria kentzeko bertutea.Idazleek badakite, pertsonaiek gauzainteresagarriak esan ditzaten, nahikoadela une horretan haiei hotz alimalekoapasaraztea. Hotzak bi aldiz pentsatzeragaramatza zer esan eta zer ez. Abenduhondarrean gauzatzen da mahatsakirentsita desioak beteko direneko exor-zismo domestiko sinesgaitz bezain ede-rra. Eta abenduan gertatu zena gogora-tu egiten dugu abenduan gertatu zela.Ume baten denborak eta heldu batenakez dutela abiada bera frogatzen du aben-

duak, enpirikoki: haurrak urrunetikitxoin eta desiatzen du hilabete honenailegaera motela; helduari ostera, ihesegiten dio hatzen artetik, konprome-zuzko opariak erosteko denbora zeineskas duen jakinaren gainean. Haurraregalo fantasmaren zain beti. Heldua,bera bilakatzen da fantasmentzat erre-galo.

Bada abenduari omenaldia egiten dionmusika talde bat: The Decemberists ban-dak, 1825eko abenduaren 26an San Pes-tesburgen gertatutako Iraultza Dezen-brista dela kausa dauka izen hori. Txar-to amaitu zen Zar-aren kontrako erre-bolta. Urkatuak edo desterratuak izanziren arduradunak. Kondrati Ryléyevburuzagia zintzilikatzen saiatu zirenean,apurtu egin zen soka.

Arazorik ez: berria jarri eta berdin hilzuten geroxeago. Uztaila zen, abenduabaino hilabete aproposagoa, inondik ere,urkamendia bezalako aire libreko kiro-letarako. Ez da The Decemberists gureartean arrakasta handia duen taldea.Baietz, hala ere, abendua amaitu aurre-tik U2ren urteroko hau entzun: “Nothingchanges on New Year’s day/ And so we’retold this is the golden age/And gold is thereason for the wars we wage”.

“Abenduan gauzatzenda mahatsak irentsitadesioak betekodireneko exorzismodomestiko sinesgaitzbezain ederra

“‘Adventum’ hitzetikdator ‘abendua’, etaetorrera esan nahi du.Kristauen arabera,Mesias da datorrena,munduko argia...”

02 // Ortzadar 2011ko abenduaren 31

Page 3: Ortzadar 311211

A

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Hemen daukazue

A RGITARATU du Harkaitz Canok liburuberria, aspaldion itxaroten genionTwist eleberria. Eta betetzen ditu kano-nek markatzen duten urrezko legea.

Batetik da lan mardula, laurehun orrialdetikgorako adreilu paperezkoa, zenbat eta gizendua-go, orduan eta hobea dela uste dutenen sinesme-na betetzera datorrena. Eta bestetik besarkatzendu gure ditxosozko gatazka, erran nahi baita,gatazka politikoa, zehatzago armatua, bere ondo-rio humano, sozial eta abarrekoekin. Kanonekmarkatzen duten legea betetzen du hartara.Merkatuak aho bitsetan kanonizatzen duen lanagenuke hartara. Eta halere da nobela ona. Oso danobela ona, aizue.

Ezen, hasteko, ez baita erortzen merkatuak aupa-tzen dituen liburu halakoak jausten diren topikoeta milikeriatan. Nobela da mardula, baina zen-tzurik positiboenean; da sendoa, ez erraza, ez las-toz betetako lastategia. Besarkatzen du gatazkaarmatua, baina zentzurik baikorrenean; daberezia, ez melenga, ez azukrez betetako azukre-ontzia. Begira, Lazkano dugu pertsonaia nagu-sia, haren presentziak zeharkatzen du alderik-

alde kontakizuna. Orain idazle egonkortu askoa,iraganera eraman beharrean da memoria, berebizitza ordura arte tatxa gabea atzera bueltarikgabe aldatu zeneko momentura. Gero daude Sotoeta Zeberio (Soto eta Zeberio beti, ez Zeberio etaSoto sekula), baina horien presentzia baino gehia-go da absentzia, horien hutsuneak betetzen dunobela osoa. Ez alferrik, gazterik erauzi dituzteeuren bizitzetatik, gazterik lur eman diete karebizitan, gazterik bilakatu dira, mito guztienmodura, adrenalina eta amnesia. Lagun zirenhirurak, karea eta gehiago, hori denori gertatuzenean. Konpartitzen zuten amistadea, konpar-titzen zuten militantzia, konpartituko dute han-dik aurrerako bizitza guztia.

Eleberriak egitura du oso erakargarria, izenaaipatzea ere merezi ez duen idazle hura gogoraekartzen diguna (orain moda-modan den idazlelehen bazterrekoa; bai, mundu guztiak derrigorirakurri beharrekoa). Kapitulu bakoitzak foka-tzen du pertsonaia diferentea, dela polizia borre-roa, dela kasua berrartuko duen abokatua, delahildakoa bera, sarrera kapitulu ezin kolpaga-rriago batean. Baina kapitulu bakoitzaren baitan

ere, kontatzen dena ez da lerroa, baizik eta atze-ra-aurrerakoa, saltoa, kontatzen dena are era-kargarriago egiten duen katea errekurtsoa. Etaerrealitatean erraz identifika daitekeen gertaerabat izan lezakeen arren abiapuntu, nobela hortikabiatu baino ez da egiten, azken batean ari dela-ko bizitza erauzteaz, bizitza apurtuaz, lapurtuaz,papurtuaz, laguntasunaz, laguntasuna kolpetikbukatzeaz, bizitza herenka bizitzeaz, hainbat bizi-tza batera bizitzeaz, identitateaz, identitateahurrupatzeaz, norberaz, besteez, besteaz, bizirikez daudenek bizitza nola biziko luketen, nola biziduten irudikatzeaz.

Aspaldion ere entzun izan ditut ahots batzuk–ilunpetakoak, gutxienez ilunak–, Canok nobelafalta zuela ziotenak. Baietz, ipuingile gisara, aka-so poeta bezala, tira, ez zela makal-makala. Bai-na eleberri sendoa, zalantza guztiak uxatukozituen lana beharko zuela. Hemen daukazue,bada. Aurreko hirurak bazter utzi gabe, gainon-tzeko generoetako lanak kontuan hartuta, hemendaukazue nobela bat bikaina, irakurketa derri-gorrezkoa ia, datozen urteetarako utziko duenalorratza. Denborari eman denbora, bestela.

ARITZ GALARRAGA

Hemen daukazuenobela bat bikaina,

irakurketaderrigorrezkoa ia,

datozen urteetarakoutziko duena lorratza.

Denborari emandenbora, bestela

KRITIKA

03Ortzadar //2011ko abenduaren 31

ZALDI EROA

1. Narrazio guztiakJoseba Sarrionandia. Elkar.

2. TwistHarkaitz Cano. Susa.

3. Neure buruaren aldeKoldo Zuazo. Alberdania.

4. Igelak benetan hiltzen...Iñaki Irasizabal. Elkar.

5. Ur arreak, ur garbiakJoan Mari Irigoien. Elkar.

6. Garabi suizidaren...Jeremias Erro. Pamiela.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

2. Xabier Lete. (Auto)biografia...Inazio Mugika. Alberdania.

3. 1512. Euskal lurralde eta...Mikel Sorauren et al. Txertoa-Nabarralde.

4. Euskal HarriaJoseba Azkarraga. Alberdania.

5. Hitzezko txalupakJosu Martinez eta Alfonso Etxegarai. Elkar.

6. Ekonomialari harrituen...Philippe Askenazy. Denonartean.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Gezurraodoletan’Asel Luzarraga.Txalaparta.300 orr. 18 euro.

Txileko boterearenamarauna josiz

Internet bidez ezagutu duenVero gaztearekin elkartzerajoan da Jon Euskal HerritikTemukora. Neskaren lagunanarkisten bidez, maputxeekberen lurraren alde daramatenborrokan nahasten joango daeta blog batean idatziko ditubere kezkak. Ez da ohartzenTxileko botereak bere ingu-ruan anbizioaren eta errepre-sioaren amarauna josten dau-dela eta haren gezurrak erejausiko direla. Luzarragak2009an Txilen pairatu zuenpolizia-muntaiaren arrastonabaria dauka nobela honek.

IPUINA

‘Kutxabatekinjolastu..’Jose Antonio Riveiro‘Rive’. Narrador.es.14 euro.

Irudimena, jostai-lurik baliotsuena

Bere lehendabiziko argital-pena den ‘Kutxa batekinjolastu zen umea’ ipuinean,Jose Antonio Riveiro ‘Rive’idazleak zera adierazi nahiizan du: imajinazioa etajolasteak duen garrantziaumeentzat. Bide batez,gurasoentzat ere lagungarriaizan daiteke irakurmena,“irudimenari ateak irekitzenbaitizkio”. Berebat, norberaezagutzeko eta ingurukoerrealitateak ezagutzekobaliagarria da. Ipuina euska-raz, gaztelaniaz eta ingelesezargitaratu da.

POESIA

‘ABCDberri bat’Yolanda Arrieta.Yolanda Mosquera.Mezulari. 28 orr.12 euro.

Sentsazio berrienalfabetoa

Hego aldeko mutiko batengogoetak, ipar aldeko aitita-ren etxean. Gazte etorkinazelan doan egokitzen egoeraberrira: egun berriarenesnaera, senide berriarekintopo egitea, leihoaz bestal-deko errealitatea eta iraganatalkan eta, azkenik, onarpe-na. Ipuin hau narrazio poeti-ko gisa koka daiteke, bertanjabekuntza baten adierazpenzuzena egiten delako, uneanuneko sentsazioei adi, oroi-mena piztuta eta irudimenaritartea utziz, guztia hitzenmusikaz inguratuta.

TITULUA: ‘TWIST’ EGILEA: HARKAITZ CANO · ARGITALETXEA: SUSA

Editorial Iparraguirre S.A.

Zuzendaria: Iñigo Camino

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako irudia: Txalaparta

Page 4: Ortzadar 311211

E

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

E USKAL Herria entelekia bat dela esanziguten, historia liburuetatik ezabatuzuten gure historia zaharra, eta modufolklorikoan kontatu ziguten gero, bai-

na azken urteotan areagotu egin da kontu hau,inoizkorik indartsuen agertu direla zazpiherrialdeen errealitatea ukatzen dutenak. “Inon-go lur nehurtzaileak, ez den herrialdearen kar-tografoak gara”, idatzi zuen behin Joseba Sarrio-nandiak, eta ideia horrek zirikatuta ondu duMapas para una nación (Txalaparta, 2011) libu-rua Jose Mari Esparza idazle eta editoreak.

Esan legez, erasorik gogorrenak azken hamarka-dan hedatu dira. “Garai batean denek onartzenzutena azken urteotan deabruaren kontua da”,dio Esparzak erdi asaldatuta. “2000. urtetikaurrera abiatu zen ofentsiba. Ibarretxe Planaketa independentziaren alde altxatu zirenahotsekin urduri jarri ziren batzuk eta gauzahoriek esaten hasi ziren: Euskal Herria ez delaexistitzen, gezurra dela eta horrelakoak”,azaltzen du Txalaparta argitaletxeko editoreak.“Eskizofrenia moduko zerbait hedatu zen–jarraitzen du–, zeren ez duzu zertan Okzitaniaukatu lurralde hori Frantzia dela esateko. Ber-din esan liteke Bretainia edo Toskanagatik, edobeste hainbat lekuren inguruan. Baina hauekbai, Euskal Herria ukatu behar! Nik uste pro-bokazio hutsa izan dela, ez besterik, baina pasa-tu egin dira asko. Tira, El País eta El Mundokere oraintsu arte erabili badute Euskal Herria-ren mapa eguraldia erakusteko!”.

Ez dabil desbideratuta, azken urteotan ugarituegin baitira era horretako adierazpenak. “Nafa-rroa kontutan hartuz Euskal Herriko historiaerakusten duten ikastetxeak jazarri eta zigortuegin behar dira”, zioen Miguel Sanzek 2003an;2008an Aznar ez zen atzerago geratu: “EuskalHerria fartsa bat da”; eta aurten bertan, maia-tzean, Nafarroako Auzitegi Gorenak EuskalHerria hitza erabiltzen duten testu liburuaklegez kontrakoak direla esan du. Gainera, maia-tzerako EiTBko eguraldiaren mapa aldatutazegoen jada. “Izugarria izan da, holakorik ezdugu ezagutu inoiz, eta orain hemen gabiltza,ebidentea dena erakusten, hau da, Euskal Herria

aspaldiko kontzeptua dela eta kartografian ereaspalditik agertzen dela erakusten. Hori da libu-ruaren helburua. Estrabonek K.a. I. mendeanaipatu zuen jada Wasconia, eta XI. mendekomapetan ere agertzen zen. Baina tira, beraiekeginiko hiztegietan ere Euskal Herria ondo defi-nituta agertzen da; begira dezatela hor, eta geroegin dezatela hitz”, gaineratzen du nafarrak.

Bi urte eman ditu arakatze lanetan, eta 120 mapabildu ditu 35 artxibategi bisitatu ostean, bainaez hori bakarrik: “Seguru gehiago daudela, bai-na ni horraino heldu naiz. Niretzat ere desku-brimentu handia izan da mapa-sorta hau, etakontu bitxiak aurkitu ditut, istorio harrigarriak,testigantza oso onak. Testuak atontzea, ordea, ezda izan lan zaila, gure historia aspalditik bai-taukat landuta”.

NORBANAKOEN LAN ESKERGA “Euskaldunok zen-bat idatzi dugun mitologiaz, historiaz, folkloreaz,hizkuntzaz, gastronomiaz... Elementu guztihoriek asko arakatu dira, eta kartografia batereez. Bageneukan Bonaparteren maparen irudia,baina hori bakarrik. Igoal pentsatu dugu horiizango zela bakarra?”, galdetzen du Esparzak.

Gure historiarekin –eta historiaren berrirakur-ketarekin– zerikusia duen beste kontu bat aipa-tzen du nafarrak. “Nago gauzak hobeto egitenari direla azken urteotan, baina zer agertzen arida? Betidanik salatu izan duguna, euskaldunonkontrako hainbat bidegabekeri egin direla. Nafa-rroako konkistarena, esaterako. Anexio bake-tsua izan zela saldu nahi izan digute konkistalotsagarria izan zena. Gure historian badago zerarakatu. Eta behin eta berriz esan beharko geni-tuzke kontu hauek, ahaztu ez ditzagun”.

Ez da Jose Mari Esparza Euskal Herriko histo-ria arakatzen dabilen bakarra, eta horren ingu-ruan salaketa argi bat egiten du: “Azken urteo-tan euskal historiari buruz atera diren gauzarikhoberenak Unibertsitatetik kanpo atera dira,hau da, norbanakoen ahaleginari esker. BatzukUnibertsitateko irakasleak dira, bai, baina eurenkabuz egin dute lan eskerga. Zertarako ditugu,bada, hainbat Unibertsitate?”, galdetzen du,

kartografia-historia

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI

04 // Ortzadar 2011ko abenduaren 31

Memoriatxarrarenkontrakokartografia1643an Axularrek 7 herrialdeak aipatu zituen ‘Gero’n. Ordutikgutxik jarri dute zalantzan errealitate hori, baina azkenurteotan Euskal Herriaren ideia ukatzeko joera hedatu da

Page 5: Ortzadar 311211

“Azken urteotaneuskaldunon historiariburuz argitaratudiren gauzarik one-nak Unibertsitatetikkanpo egin dira”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kartografia-historia

Ezkerretara, 1852-57an argitaratutako Espainiako mapa politikoa, non nabarmen agertzen den lurraldeen arteko zatitzea. TXALAPARTA

05Ortzadar \\2011ko abenduaren 31

erantzuna ere berak botatzen duela: “Maparenabezalako eztabaida lotsagarriak ateratzen dire-nean egin beharko litzateke ikerketa txiki edohandi bat Unibertsitatean, edo animatu ikasleakmolde horretako tesiak egitera”. “Ni ez naiz his-torialaria, ni editorea naiz –errepikatzen duEsparzak–. Zergatik egin behar dut nik hau etaez alorreko profesional batek?”.

Gaur egun euskaldunok gure herrialdeaz dugunmapa alegiazkoari buruz galdetuz gero, susma-bera agertzen da Txalapartako editorea: “Nik ezdakit ze ikusmolde dagoen Bizkaian edoGipuzkoan edo Araban, gero eta jende gehiagoikusten dudalako País Vasco eta Navarra esaten,horrela, bata bestearen atzetik, eta horiek horre-la ez dira existitu sekula! País Vasco horretanbeti egon da Nafarroa. Badirudi Nafarroa Euska-ditik urruntzeko ahalegin bat dagoela, eta horiekIparralde are urrunago ikusiko dute, jakina.Abertzaleon imajinario kartografikoa oso argidago, zazpi probintziak eta kitto, baina gero esan-go nuke gure politikoek ez dutela ideia hori hainbarneratua”.

IRUÑEA

XI. mendeko mapa, Saint Sever monasteriokoa: bertan lehenengoko aldiz agertzen da irudikatuta ‘Wasconia’. TXALAPARTA

Euskal Herria argi eta gar-bi erakusten duten bestemapa bi. Goikoa 1946koada eta behekoa, aldiz,1875ekoa. TXALAPARTA

Page 6: Ortzadar 311211

Sormenaren etaesperimentazioarenmugetan arakatzen

herrian daukan egoitzan, Gasteiztik 21 kilome-trora hego-mendebaldean. Gau eta egun elka-rrekin biziko dira, “Azalako lantegiak osointentsoak izaten dira”, dio Zabaletak. Bazkaldueta lo egin ere, denek batera egingo dute. Gehie-nez ere, 12 pertsona onartuko dituzte, “kopuruhorretako taldeek jasaten dute ondoen hain ener-gia maila altuko ikastaro bat”, Azala zentroanegiaztatu ahal izan dutenez.

Espe Lopez bigarrenez gonbidatu dute Azala espa-ziora eta Idoia Zabaleta pozarren dago hain eskar-mentu handiko gidaria lortu dutelako, “Espe erre-ferentziazko sortzailea dugu Euskal Herrian, bai-na ez da erraza haren lana ikusteko aukera iza-tea”, aipatu du zentroko arduradunak, “iaz erelantegi trinko bat egin genuen berarekin eta beha-rrezko ikusten genuen bere ideia, joko nahiz tres-netan sakontzen jarraitzea”. Izan ere, martxanjarritako ideia eta metodoei jarraipena emateagarrantzitsua iruditzen zaie Azalakoei, heziketaprozesuak arrakasta izango badu.

KOREOGRAFIAK ARDATZ GISA Praktika eta esperi-mentazioa, jakinmina eta autofikzioa (bizikide-tzak) ikastaroa Gorputz egoerak izeneko zikloa-ren barruan dago. Azala eta Krea sorkuntza-

06 // Ortzadar 2011ko abenduaren 31

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkiaLASIERRA

Urtarrileko lehenbiziko astean garatukoden lantegia praktika eszenikoetan dihar-dutenei zuzentzen da, bai antzezle etadantzariei, baita idazleei ere. JOSU CHÁVARRI

DABI PIEDRA

Gasteiztik hurbil den Azala kreazio espazioak praktika eszenikoeiburuzko lantegia antolatu du urtarrilaren 3tik 8ra arte. Partaideakgau eta egun egongo dira elkarrekin, Espe Lopezen gidaritzapean

PP RAKTIKA eta esperimentazioa, jakinmi-na eta autofikzioa (bizikidetzak) izenbu-ru du Azala kreazio espazioko tailerberriak, baina esaldi luze horren atzean

asmo sendo eta garbia daukatela azaldu du IdoiaZabaleta Azala zentroko bultzatzaile eta ardura-dunak: “Edozein kreazio-prozesutan jakinmina-rekin esperimentatzea beharrezkoa da”, esan du.Espe Lopez gidari egokia izango da bide horretanmurgiltzeko, “praktika eszenikoa ulertzeko iriz-pide zabala baitauka Espek, etengabe ari da ideiaberriak bilatzen edo zaharrak direnak berriroprobatzen”, Zabaletak nabarmendu duenez.

Autofikzioa ere landuko dute, hau da, “bakoitzakdituen nortasun eta izaera potentzial anitzak lan-tzeko estrategia”. Praktika eszenikoetan lan egi-ten duten sortzaileei zuzenduta dago ikastaroa,izan dantzari, antzezle, baita idazle ere, besteakbeste. Horrela bada, antzerkiaren inguruan era-tuko dute egitaraua, baina kontuan izanda jar-duera eszenikoen mugen inguruko esperimenta-zioa dela lantegiaren ardatza. Erreferentzia lite-rarioak, irudiak, pelikulak eta horren gisakoakere erabiliko direlakoan dago Zabaleta. Urtarri-laren 3tik 8ra arte batuko dira lantegiko par-tehartzaileak, Azala zentroak Arabako Lasierra

ESPE LOPEZ, TAILERREKO GIDARIA

Urtarrileko lantegi trinkoari begi-ra, Espe Lopezek berak dauzkanasmoei buruz zera idatzi du:“Ikastaro bat, niretzat, espe-rientzia praktikoa da funtsean;esperimentazio gunea da, nongaldera berriak sortzen ahale-gintzen garen”. Ikuslearen egi-tekoari buruzko gogoetansakontzeko bidea bilatu nahi duLopezek, “kanpotik datorrenbegiradan oinarritu geure lanaeta eragin nahi dugun errea-kzioan pentsatu”.

guneek elkarlanean abiarazitako programa dahori, “2010ean praktika koreografikoak lantzekosortu genuen Gorputz egoerak zikloa”, azaldu duZabaletak. Koreografia izango da, beraz, progra-maren ardatza, “zentzu zabalenean hartuta, hauda, espazioan eta denboran gorputzek hartzenduten idazteko modu legez”. Hainbat tailer trin-ko antolatzeko asmoa daukate, baina Zabaletakzalantzak dauzka Kreak egitasmoarekin jarrai-tzeko borondatea eta gaitasuna izango ote dituen.“Guk, edonola ere, programarekin aurrera egi-teko asmoa dugu eta Krearekin ez bada, beste lan-kide bat bilatu beharko dugu”.

Azala zentroa sorkuntzarako gunetzat har gene-zake, batez ere dantzaren eta arte eszenikoeningurukoa, baina bestelako espresio bideak baz-tertu gabe. Idoia Zabaletak dioenez, “artista,pentsalari eta sortzaileen arteko topaketa eta har-tu-emanetarako lekua da”. Arabako Erribera Goi-tia udalerriko Lasierra herrian duen egoitzan,sormenerako baldintza egokiak eskaini nahidituzte eta, ikastaro eta egitasmo kulturalez gain,bertan egonaldiak egiteko aukera ematen dute.Baliabide murritzekin eta nahi baino langilegutxiagorekin, proiektu erakargarria atondudute Azalako arduradunek. “Guregana datorre-nari, konpromezu aktiboa eskatzen diogu harre-raren truke, jarrera eraikitzailea Azala espa-zioarekin eta ingurunearekin”, azpimarratu du.Gura duenak, bere webgunean (www.azala.es),lor dezake informazio zehatzagoa.

Page 7: Ortzadar 311211

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komunikazioa

“Edukietan (euskal kultura eta gizartea) eta diseinuanasmatu dugu”, azaldu du Jimenezek. OSKAR MARTINEZ

UXUE RAZKIN

Hamar urteko ibilbideari amaiera eman dioeuskara hutsean idatzitako argitalpenak.“Ahalegin pertsonal gehiegi eskatzen zuen”,arrazoitu du Irati Jimenez zuzendariak

OO ztopoz betetako bidea da euskarazkokomunikabideek daukatena. Horrenadibide garbiena Nabarra aldizkariadugu. Izan ere, Nabarrak ateak itxi

ditu betirako. Jakina denez, Iruñean argita-ratzen hasi zen baina laster publikatzeari utzizion, Nafarroako Gobernuak laguntzarik luza-tzen ez ziolako. Bigarren aukera ematen saia-tu ziren eta Bilbon itxaropentsu hartu zutenerronka. Gutxi iraun du, hala ere. Arazo eko-nomiko eta finantzarioak direla medio, aldizka-riak argitaratzeari utzi dio. Nabarrako zuzen-dari den Irati Jimenez idazle eta kazetariakhartu zuen aldizkaria Bilbon sustatzearenerronka. Argitalpenaren itxierarekin triste etaamorratuta dagoela esan du, aurrera atera ahalizateko lan handia egin baitute, baina zuzen-dariak zera adierazi du: “Ahalegin pertsonalgehiegi eskatzen zigun horrelako produktu bataurrera atera ahal izateko, ordu asko eskatzenditu eta”.

Nafarroako taldeak 2001ean argitalpena sortuzuen. Iazko apirilean erabaki zuten aldizka-riarekin ez jarraitzea Foru Gobernuarenlaguntza faltaren aurrean. Hala, proiektua ber-tan behera gelditu zen. Milatik gora harpide-dun zituen aldizkariari bigarren aukera ema-tea posible zelakoan zeuden batzuk. Iazko maia-tzean kaleratu zuten azkeneko alea Nafarroan,eta orduan, aldizkaria Bizkaian sustatzeko, kul-tur talde txiki bat sortzeari ekin zioten: Naba-rra Kultur taldea, alegia. Diru laguntza urriakjasotzen hasi ziren eta gero eta zailagoa zenproiektua aurrera eramatea. Gauzak horrela,egoera ekonomikoari ezin izan diote bueltaeman, bereziki arrazoi finantzarioak direla eta.

Hiru arrazoi izan dira nagusi aldizkariarendesagertze edo itxiera prozesu honetan: aldebatetik, ahalik eta gastu gutxirekin argitaratubehar zuten, eta hori izan zen hartu behar izanzuten lehenengo erabakia. Horrek posible eginzuen ale gehiago ateratzea. Hala ere, zuzenda-riak aitortzen du: “Nahiz eta gutxi gastatudugun, lehen baino askoz gutxiago jasotzekoeskubidea dugu finantza sistema honetan”.Aldizkaria ixtearen beste arrazoietako batpublizitatea izan da. Publizitateak hondoa joduela pentsatzen du zuzendariak. Azkenekoarrazoia finantzarioa izan da. “Eusko Jaurla-ritzak abenduan banatzen ditu diru laguntzaketa urtean zehar behartzen zaitu gastatzera,jakin gabe noiz egongo zaren zor hori kitatzekomoduan”, azaldu du Nabarrako zuzendariak.

Euskarak ere paper garrantzitsu bat jokatu duhonetan. Izan ere, kultur eta gizarte gaiak

euskaraz jorratzeak oztopoak ekarri ditueladio Irati Jimenezek. Iñaki PetxarromanekBerria egunkarian idatzitakoaren hitzak eka-rri ditu gogora: “Nabarra b-ez izan ordez, v-ezidatziko balitz, eta gaztelaniaz gaiak jorratukobagenitu, nekez pentsa liteke itxita egongozenik”. Euskarari dagokionez, kontsumoa-rekin kultur sistema sendo eta aberatsik man-tentzeko euskaldunek ez dutela masa kritikonahikorik dio zuzendariak. “Herri erakundeenlaguntza praktiko, sendo eta erabakiorra betibeharko dugu”, gaineratu du. Ildo horretatik,kontsumo ohiturekin ez daudela ez entzule eztairakurle nahikorik ere kultur sistema sendobat mantentzeko esan du. Ez dagoela erabakipolitiko bat Nabarraren itxieraren atzean,administrazioaren logikak eta komunikabi-deen logikak desberdinak direla baizik.

SORMENAREN PLAZATXOAK Nabarra bukatu da.Hala adierazi du behintzat Irati Jimenezek.Etorkizunean, argitalpenak utzitako hutsuneaez dela beteko uste du: “Behin zerbait desa-gertzen denean, ez da berez betetzen. Nabarradesagertzean ez dut uste beste bat agertukodenik”. Gainera, beste zerbait sortzeko momen-turik egokiena ez dela ere dio. Ekaitz perfektuadago momentu honetan komunikabideentzat.Publizitatea garestiago, finantza iturriak osogaizki daude, gutxi dira euskarazko komuni-kabide txikietan aritzen direnak eta gainera,paperezko komunikabideak krisian daude.Nabarra ez da bueltatuko, baina “beste pla-zatxoetan” taldekideen sormena erakustenjarraituko dutela dio zuzendariak. Doluz agur-tu du Nabarra, sormen hori inoiz ez dela itokogaineratu badu ere. Alegia, “sormen-kate” horiez dela inoiz eteten esanez agur esan du.

Euskalgintzakagur esan dio‘Nabarra’aldizkariari

07Ortzadar //2011ko abenduaren 31

Page 8: Ortzadar 311211

08 // Ortzadar 2011ko abenduaren 31azkena

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

Bi mila urte gatzagintzanGatzagintza industrializatu zenean, Euskal Herriko barneko gatzagakbertan behera utzi zituzten… salbuespen batekin. Jaitzen (Nafarroa),Gironés eta Nuin familiek milaka urte dituen lanbideari eutsi ziotenbelaunaldiz belaunaldi, eta horretan dihardute oraindik ere

ZZ APARRADA batek bi edo hiru egu-neko lana desegin dezake: larrainekour gaziak gezatzen direnean, hustuegin behar dituzte errekan behera, eta

atertu arte zain egon. “Egun euritsuetan jaihartzen dugu derrigorrez. Bestela, uda osoalanean ematen dugu atsedenik gabe, maiatzabukaeran hasi eta abuztu edo irailera arte”,azaltzen du Josu Gironések, 25 urteko gatzagi-leak. “Zorionez, azken urteotan sanferminetanbeti izan dugu euri egun bat edo beste, eta horriesker festara joateko aukera izan dut”.

Josu gatz artean hazi zen, marketinga ikasizuen eta orain Jaitzeko gatzagetako kudea-tzailea da. Ur gazitan jardun zuten aitak etaaitonak eta birraitonak… Hemen lana ez bai-ta inoiz eten. Hori du berezitasunik handienaherri honek: barneko gatzaga guztiak bertanbehera utzi ziren garaian, Gironés eta Nuinfamiliek eutsi egin zioten gutxienez erroma-tarren garaitik datorren lanbideari. Eta orainnegozioa biziberritzen ari dira: kostako gatza-ga industrialetan ekoizten den gatz arrunt etamerkearen aurka lehia egiterik ez dutenez,kopuru txikitan, eskuz landuta, merkatuko ga-tzik finena ekoizten hasi dira, Sal de oro ize-narekin.

“Betidanik genekien gure gatza berezia zela,itsasokoa baino hobea, eta azterketa kimikoekbaieztatu egin zuten”, dio Gironések. Itsas ga-tzak baino 19 aldiz iodo gehiago du Jaitzekoak,12 aldiz kaltzio gehiago eta burdin kopurubikoitza. Hipertentsioa eragiten duen sodioa,aldiz, urriagoa da. Osasuntsuagoa izateaz gain,zapore leunagoa ere badauka, hainbat dasta-tze frogatan adituek adierazi dutenez. “Toma-te bera, ozpin bera eta olio bera janez gero, bai-na gatz arruntaren ordez Jaitzekoa botata,

BIDAIAKOADERNOA

Itsas gatzak baino 19aldiz iodo gehiago

du Jaitzekoak,12 aldiz kaltzio

gehiago eta burdinkopuru bikoitza

aldea oso nabarmena da. Berezko zaporeakasko indartzen ditu”.

Metodoak ez dira asko aldatu azken bi milaurteetan. Girgilaoko galtzadak erakusten duerromatarrak inguruotan ibili zirela, eta ga-tzagei erreparatuko zieten ziurrenik, jakiakkontserbatzeko eta moneta gisa ere balio han-dia zuelako gatzak orduan (salario hitzarensustraiak adierazten duenez). Ponpaketa maki-na bat edo beste eta materialak aldatu diraordutik, baina egungo gatzagileek, ordukoekbezalaxe, lehenengo egunean eskuz ureztatzendituzte larrainak –bi putzutatik ateratzen deneta litro bakoitzeko 250 gramo gatz dituen ura-rekin–; bigarrenean, arrastelua pasatzen duteurak nahastu eta gatza zoruan itsatsi ez dadin;eta hirugarrenean, palaka jasotzen dutelurrunketaren ondoren gelditzen den gatz pila.Lan handia, kilo gutxi batzuk ateratzeko.

XX. mendearen erdialdean, errepideak etakamioiak ugaritu zirenean, kostaldean tonakaekoizten zen gatza oso prezio merketan iritsizen leku guztietara, eta barneko gatzagen gain-behera hasi zen, ia denak desagertu arte.

Orduan Gironés familiakoek apustua eginzuten: galtzear zeuden 550 larrain inguru ero-si eta urtero 500 tona inguru ekoizten hasiziren, abeltzaintzarako, errepideko izotzak ur-tzeko, baita giza kontsumorako ere. Ganadua-ri eutsi behar izan zioten beti, gatzak ez zuela-ko bizitzeko adina ematen, baina belaunaldiberriko Josu gazteak asmo eta itxaropen uga-riak ditu: gourmetek hainbeste estimatzenduten gatz artisau hori jendartera zabaltzenhasi dira, eta hor ikusten du milaka urte dituenlanbideari eusteko modua.

Zein da zuzena, “ez dioinoren aholkuari kasurikegiten” ala “ez dio inorenaholkuri kasurik egiten”?

Zalantzarik gabe, mugatua dagokio “inoren”horri: “Ez dio inoren aholkuari kasurik egi-ten”. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiz-tegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:- Enaiz, neronez, inoren aultasunak agertzenzalea (R.M. Azkue, Ardi Galdua).- Irugarrenian, inoren kaltiagaz esaten dirianguzurrak (Fray Bartolome, Ikasikizunak).- Ez dira inoren barrena iharrosteko gai (K.Mitxelena, Idazlan hautatuak). Jakina denez,batzuetan, testuinguruak hala eskaturik, par-titiboan (beraz, mugagabean) doan izenenbatekin erabili behar da, esaterako: “Ez dutinoren aholkurik entzungo”.

Zein da forma zuzena,“etxeko jabea” ala“etxearen jabea”?Zalantza hori argitzeko, esanahi bereizkuntzahauxe egin beharra dago. Batetik, “etxearenjabea” da eraikuntza horren legezko jabea.Bestetik, “etxeko jauna”, “etxeko nagusia”,“etxeko nagusi jauna (edo etxekoandrea)” daegoitza horretan bizi direnen buru egitenduena. Sarritan, gainera, biak pertsona ber-bera dira; maizterrak izan ezean.

Gaztelaniazko “cara decansado, cara de tonto,etab.” euskaraz esateko,“nekatu-aurpegia” edo“nekatuaren aurpegia”esan behar da nahitaez?Bai, zuzena da “nekatu-aurpegia” egitura.Genitiborik gabeko forma horixe da, gainera,egokiena; alegia, hitz-elkarketa bidezkoa:“nekatu-aurpegia”, “gaizto-aurpegia”, “ton-to-aurpegia”, eta abar. Euskaltzaindiaren Oro-tariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakar-tza, besteak beste: “urre-aurpegi, haserre-aurpegi, hauraurpegi, lelo-aurpegidun, ain-geru-aurpegia, beldur-aurpegia, lapur-aurpe-gia...”. Baina genitiboduna ere erabil daiteke,batez ere sintagma luzeagoen kasuan. Honahemen literaturako adibide batzuk: “boxea-dorearen aurpegiarekin, ihizi on baten aur-pegia, gixajo huts-hutsaren aurpegia, zedenakjandako aurpegia, bakezko aurpegia, irriba-rrezko aurpegia...”. Hala ere, esan bezala,arruntenak eta ugarienak hitz elkartubidezkoak dira.

Nola adierazi, euskaratxukunean, “llamar alascensor”?Ez dago arazorik euskaraz kalkoaren bidetikjotzeko. Beraz, “igogailua(ri) deitu”; aditzhorrek erregimen bikoitza baitu (Ipar. du ad.,Heg. dio ad.). Beste modu batzuetara ere esandaiteke, jakina: adibidez, “igogailua igoara-zi/jaitsarazi”.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com