Ortzadar 020711

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko uztailaren 2a [4-5. orrialdeak] Dirudi estudioa Larraitz Zuazo eta Eider Eibar, buru-belarri diseinu eta animazioaren munduan Dantzaz konpainiaren Lekeitiorako apustua [6. orrialdea] ‘Sarritsasoa’ 219. zenbakia

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 020711

Page 1: Ortzadar 020711

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

[4-5. orrialdeak]

DirudiestudioaLarraitz Zuazo eta EiderEibar, buru-belarri diseinueta animazioaren munduan

Dantzaz konpainiarenLekeitiorako apustua[6. orrialdea]

‘Sarritsasoa’

219. zenbakia

Page 2: Ortzadar 020711

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

“Bestelako literatura bat aldarrikatu nahi dut,kanon ofizialez paso egiten duena”

‘Spray’. Hitz bakarra hautatudu Paddy Rekaldek bereazken olerki liburuaren titu-lurako. Spray, edo besteakbeste, hormetan aldarriakparatzeko erabiltzen dentresna. Paddyren hormakorri zuriak dira, eta teklakdarabiltza aldarri egiteko

Poema liburu berria kaleratu du Paddy Rekaldek, aldarriz beteriko orrialdeak, ‘spray’-z izkiriatutako gogoetak. ARGAZKIA: IBAN GORRITI

EDORTA JIMENEZEsku sendoz, Sex Abaroa (2000) etaBilbo dub kronikak (2004) lehenago-ko bilduma bietan bezala. Ausart,Rebel Mayo Colorado (2002) edoRagga-ragga dator gaua (2006) ele-berrietan bezala. Ez dago iruzurrik.Spray, edo Paddy Rekalde bere oso-tasunean.Lehen poemari zein gerora datozenbatzuei erreparatuta, atzera begira-koa da liburua?Ez dago inongo asmorik atzera begi-ra egiteko nostalgiaren adurrak goi-tik behera busti gaitzan, ez, memo-ria errebindikatzen dut gaur egun-go errealitatea ulertzeko, bidean gal-du ditugun kontuak eta jendeak alda-rrikatzeko postal distiratsuengaraiotan. Azken finean, gaur egundudan munduaren ikuskera,pentsaera eta izaera bizi izan dugu-nak erabat markatua dela aldarri-katu nahi nuke, alegia, halakoakgara iragan horretatik gatozelako.Bizi izan duguna gara. Halaxe sen-titzen dut neure propioak izateazgain nire belaunaldi sentimenta-lekoak ere badirela, beraz badelakolektiboa ere esan daiteke.

Musika eten barik dager liburuan.Askotan esan izan dut oso musika-zalea naizela, eta handik agertu zen,esaterako, poesiarako nire estimua.Bizitzak bezala, nire liburuek ereeuren soinu banda propioa daukate,euren musika giroa. The Clash tal-deak, eta batez ere Joe Strummerabeslariak, oso argi erakutsi zigunaldarrikapenak, matxinadarakogogoa, aldaketarako errebeldia eder-to batzen direla koktel berean, bes-telako estetika bateaz. The Clashenespiritua kulturan berdindu egitendut marxismoarenarekin politikan.Errebeldia eta aldaketa etengabea.Sexua, hiria, presoak, establish-ment-a, polizia, ‘Spray’ liburuan haneta hemen ageri dira.Osagarri horiek beste batzuekinbatera agertzen dira nire lanetan,hunkitzen nautelako. Hiri girokoanaiz eta horretan ikusten dudanakez nau lasai eta pozik uzten. Putak,junkie-ak zein presoak izan ditut betiinguruan eta euren oinazeak ez ditbegirada beste alde batera bidera-tzen utzi, eta eskerrak, horrek huma-noa naizela ikusarazi dit. Ez dirainondik inora poseak, poema guaybaterako osagarriak. Ez naiz izanezta izango ere batere neutrala.Ondo dakit nora bideratu behardudan ukabilkada, eta baita besarka-da ere.‘Free self service’ olerkian salaketagogorra egin duzu.Ez dut estetikaren poesiaren kontraegingo, ezta pentsamenduarena dela-koaren kontra ere, baina bai alda-rrikatu nahi dudala garai bateansortu zen poesia sozial eta politikoa-

ren alde, batzuek modaz pasatadagoela badiote ere, errealitateakexijitzen didalako poesiarako hala-ko balio humanoa. Ez gara lorejokoetarako txotxongiloak, gure poe-mak, merkeak izanda ere, eragileakizan beharko lirateke gizartean, etahortik Free self service zein Poetaketa banderak, Mahmud Darwish poe-ta palestinarraren hiletetan edertoikusten zen poeta haren balioa bereherriarekiko. Poesiarentzakoadjektibo bat erabiltzekotan, huma-noa erabiliko nuke nik.‘Voyeur’ poema, nori zuzendu dio-zu?Bizitza joan egiten da, ez dugu ezerberririk asmatzen, baina odol bakoikusle bat izan gaitezke ala bihotzbeteko gizakia. Gure begien aurreandozenaka kontu agertzen dira, edo-zelakoak, gure inplikazioa eskatzendutenak. Ez dakigu zer lortukodugun, baina saiatzeak beti merezidu. Ez gara harriak, ezta elurra, sar-goria edo ekaitzaren aurrean zuhai-tzak ere.Liburuaren sena eta zentzua labur-biltzen duen poema da ‘Spray’ ize-nekoa?Spray poemarekin, lehenago esanbezala, bestelako literatura bat alda-rrikatu nahi dut, kanon ofizialezpaso egiten duena eta Fnac, BBK-Kutxa, Coca-Cola, Arantzazu etahalakoen “laguntza humanitarioa”baztertzen duena. Amuak beti datozmozorrotuta. Kulturarik indartsue-na beti dator medio boteretsuetatikat. Guk aukeratzen dugu; edo bote-reak nahi duen lan otzana edosorkuntza askea.

Lantzean behin, 1936kogerra dakarzu gogora.Argi dago gerra zibilaren zau-riak ez daudela osatuta, iraganarenegia oraindik konpondu barik dagoe-la, milaka kontu argitu barik dau-dela... Ehundaka eta ehundaka gor-pu oraindik hobi galduetatik aterabarik bezala. Min hori hor dago, etaoinaze ikaragarri hura pairatu zute-nen aldeko halako aldarria gero etazabalduago ikusten dugu kulturareneremuan... Erabat humanoa da horiguztia erreparatu nahi izatea, edobehintzat ahanzturak jan ez dezala.‘Spray’ liburuan hainbat idazle aipa-tzen dituzu: Bukowski, Yeats, Joy-ce, Garcia Lorca, Kerouac eta beste.Literaturazalea naizen aldetik hain-bat idazlek eragina izan dute nirelanetan, ez dago zalantzarik, eta hor-tik dator euren presentzia. Baina,bestalde, euren ezaugarriren bat era-biltzen dut nire poemetan halakoaldarrikapenen bat egiteko, delaGarcia Lorcaren konpromisoa, delaKerouacen underground-en beharra,dela Brendan Behanen herriareki-ko atxikimendua... Horiek guztiekosatu egin naute idazle bezala, etapubliko egiten dut haiekiko nireerrekonozimendua. Bukowskikaskotan aipatzen ditu halako idazlezerrenda batzuk “heriotzetik salba-tu” zutela aldarrikatzeko. Zorretansentitzen naiz halakoekin.Literaturian gogor mintzatu zinengure literaturaren kritika akademi-koaz, kanona eraikitzeko moduaz,kanonaz berari buruz ere. Beroaldiaala luzaz hausnartuak?Literaturan, musikan, pinturan zein

zineman bezala,badago halako bote-

re bat, eta hor sartuliteratur adituak, hainbat

kritikari eta kultur komisario ofizia-lek literatur lanak bedeinkatu zeinlurperatu egiten dituztenak. Eureksortzen dituzte kanonak, zer denona eta zer txarra, zerk merezi dueneta zerk ez. Halako jainko batzukherria bideratu nahi dutenak. Gureherrian konturik ilusionanteenakez dira inoiz etorri euren bedeinka-penaz. Errebeldiak markatu eginditu hainbat garai eta egoera etahari esker sortu zen 80an halakomusika leherketa bat, baita bestearlo batzuetan ere gaztetxeak, fan-zineak eta aldizkari batzuk...Momentuko kanonei zein aditueibegira izan bagina gure kulturarenorrialdeak basamortu pop dekora-tuak izango lirateke... Aditu horiekkarga izaten dira ontzia “euren por-tutik” ez ateratzeko, beraz, eurekababorrera esaten badute istribo-rrera jo behar dugu.Testamentua ere idatzi duzu: nonlurperatu, zelan hil.Heriotzaren aurrean berba ederhutsak entzun daitezke nonahi, bai-na heriotzaren presentzia inguratuzaizunean arrazoi batengatik zeinbestearengatik berba eder horiekguztiak kea bezain sendoak direlaikusten duzu, halako antzezpenfaltsu bat. Azken arnasaren aurre-tik besarkada bat, musu luzea... laz-tanari eustea bestearen bihotza era-bat gelditu arte, eta eusten segitzeagelditu ondoren... Beste guztia bisegundoko etxafleruak dira.

L I T E R AT U R A > ‘ S P R AY ’

paddyrekalde

“Gure poemak,merkeak izandaere, eragileakizan beharko

liratekegizartean”

Page 3: Ortzadar 020711

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Zein duzu maiteago: aita ala ama?

E SAN OHI DA, literatura nazional bateneginkizunetako bat dela bere herria-rentzako mundu sinboliko bat sortzea,erreferentzia-sare propio bat. Ez dauka-

gu lantegi erraza euskaldunok, hiztun eta ira-kurle kopurua kontuan hartuz gero. Hala ere, ba-tzu-batzuetan asmatzen dugu: gure letrek herrihoni oparitu dioten sinbolo ederrenetako bat, adi-bidez, Aitaren etxea da, Gabriel Aresti beti oroi-tuak asmaturiko poemaz geroztik gure aberria-ren metaforatzat hartzen duguna.

Orain dela urte batzuk, beste metafora bat sor-tu zuen Jon Sarasuak, aurrekoari kontrajartzenzitzaiona: Amaren sua. Horren bitartez, hizkun-tza bera erabiltzen dugunon komunitatea adie-razi nahi zuen pentsalari eta bertsolariak;aretxabaletarrak azpimarratzen zuen, bere uste-tan, garrantzi gehiegi ematen geniola etxeari(politikari) eta eskasegia suari (kulturari,

hizkuntzari), eta eransten zuen amaren su horizela benetan herriaren bihotza.

Kontu hauetaz jardutean beste bertsolari batdator beti burura: Xalbador zena; Urepeleko ar-tzainak, izan ere, unibertsitatera joan beharrikgabe, gaiaren sintesi perfektua egin zuen Herriaeta hizkuntza bertso-sortan: “Anai-arrebak en-tzun ene aho-hotsa / Izaite bat ez daike hezurhutsez osa / Herria da gorputza, hizkuntza biho-tza / Bertzetik bereiztean bitarik bakoitza / Izai-te horrendako segurra hil hotza”.

Antzeko ondoriora iritsi da Joxe Manuel Odrio-zola, hiru liburu mardul eta mamitsuren bitar-tez. Euskalgintzaren lekukoak idatzi zuen2004an, euskal intelektualek nazio- eta hizkun-tza-auziez zituzten iritziak bilduz eta jorratuz.Liburu hartan, laburpen hau sinplifikazioa denarren, egurra ematen zitzaien kulturalistei: ale-gia, abertzaletasunaren beharrik gabe euskaraaurrera atera daitekeela defendatzen dutenenahulguneak seinalatzen zituen, batzuen argudioiruzurtiak salatuz eta besteen borondate onarenhutsaltasuna agerian utziz, estatu baten babe-sik gabe hizkuntzaren geroa bermatzerik ezdagoelakoan.

2008an Abertzaleak eta euskara kaleratu zuen,aurrekoaren ifrentzua, nolabait esanda: hemen,alderdi abertzaleen diskurtsoa eta, batez ere, pra-xia hartu zituen kritikagai: euskara, teorian,

denek defendatzen dute, baina lehentasunanazioa askatzeari emanda, hizkuntzarenberreskurapena horren ondoren eta ondoriozetorriko delakoan. Odriozolarentzat, berriz, oke-rra eta ustela da ikuspegi hori, aberriarenaldeko borroka erdaraz egiten bada ez baita lor-tuko askapenik, eta lortuta ere horren bidez eto-rriko litzatekeen errealitatea ez litzateke dagoe-neko Euskal Herritzat jo izan duguna. Irlanda-ren adibide beltza beti gogoan.

Aurten hirugarren liburu bat atera du, sailaixteko-edo: Estatu etnozidaren kontra. Begira-da zabalduz, ez dio euskal kasuari bakarrik erre-paratu, munduan barrena gutxiturik eta baz-terturik dauden hizkuntza orori baizik, konti-nente guztietako adibideak eta konparazioakekarriz, baina betiko espirituarekin eta ideia-rekin: hau da, nazio politikoa eraiki behar dela,burujabetza lortuz eta kontzientzia nazionalalanduz, baina aldi berean, bizikleta baten gur-pil biak balira bezala, nazio kulturalari sendoeutsi, horrek huts eginez gero goitik behera ero-riko baitzaigu eraikuntza osoa, hondartzanaltxatu dugun gaztelua mareagorarekin bezala.

Errezeta argia da. Hori gauzatzen asmatzea,ordea, besterik da. Udako liburutzat hartzendirenetakoak ez izan arren, hor daude Odriozo-laren saiakerak, gaiaz pentsatu nahi duena-rentzako akuilu.

Desioakbetetzen dituengiltzarenbotereaIstorio honekin Lizardi sariairabazi zuen Arrate Egañaidazleak. Liburuak bi ildonagusi ditu. Batetik, giltzarenistorioa dago. Hasieran, Nikopozik dago etxeko giltzaeskuan duela, askatasuna etaheldutasuna irudikatzen due-lako. Giltza horrek, ordea,nolabaiteko botereaz baliatu-rik mutilaren desioak bete-tzen ditu, baina ez berak nahiduen moduan. Bestetik, mis-teriozko istorio bat dago,auzoan lapur bat dabilelako.Niko, bere lagunekin batera,lapur hori nor den asmatzensaiatuko da.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Arrate EgañaGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Erein

Zaldi Eroa

Erritmo bizikoeta misteriozjositakopolizi-eleberriaBolada txarra darama MikelIzuk: andreak utzi zuen,lanean ez da agertzen depre-sioagatik, bere anaia Julenenalprojakeriak jasan beharditu… Hain zuzen, anaiarenetxean behatz moztu etaodoldu bat aurkitzen due-nean hasiko dira gauzak aregehiago okertzen. Saltsaloditzeko, beste hainbat osa-gai: Andaluziatik datorrenneska pinpirin bat, II. MunduGerra garaiko mugaldekoabentura ahantzi bat, senarjeloskor bat, naziak etajuduak, droga trafikoan sar-tutako ukrainarrak...

Egilea: Alberto Ladron AranaGeneroa: Nobela beltzaArgitaletxea: Elkar

Baleak euskalkostalderainoheltzenzirenekoakBa al dakizu, lehen, baleakeuskal kostalderaino iristenzirela? Ba al dakizu gaurkoestropaden jatorria ordukoarrantzaleen harrapaketadela? Ba al dakizu, gerora,baleak urritu, eta balezaleakKanadaraino joaten zirela?Ba al dakizu baleontzibakoitzean mutil gazte batjoaten zela eta Txo esatenziotela? Beharbada hori guz-tia badakizu, baina ezetzjakin zer gertatu zitzaion SanRoke itsasontziko txoari,nolako zeharkaldia egin beharizan zuen Ternuaraino.

Egilea: Patxi ZubizarretaGeneroa: Gazte literaturaArgitaletxea: Pamiela

1. Etxeko hautsaAndu Lertxundi. Alberdania.

2. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

3. Igelak benetan hiltzen diraIñaki Irasizabal. Elkar.

4. Mea culpaUxue Apaolaza. Elkar.

5. BränskintGoizalde Landabaso. Txalaparta.

6. NemesisPhilip Roth. Meetook.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

2. Lazkaoko Beneditarrendokumentazio-guneaJoan Mari Torrealdai. Beneditarren F.

3. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

4. Zeluloidezko begiradakMikel García Idiakez. Elkar.

5. Tiroa kontzertuaren erdian.Eleberrietan politikaz aritzeariburuzBelen Gopegi. Txalaparta.

Ez Fikzioa

�Herri honekduen sinboloederrenetakobat ‘Aitarenetxea’ poema da

�Odriozolarenustez, aberriarenaldeko borrokaeuskaraz eginbehar da

Giltza Zer barkaturik ez Hiru egun balearensabelean

Page 4: Ortzadar 020711

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

ELAren mendeurreneko bideoa ondu dute Eider Eibarrek eta Larraitz Zuazok, baita Irizar enpresaren spota eta Nafa-rroako Unibertsitatearen eta Callaghan zapaten iragarkiak ere. Boroako bolatokiari bestelako itxura eman, Durangokoliburutegiko hormetan fantasiazko istorioak asmatu eta, besteak beste, Gueñesko udal zerbitzuen logoa ere sortu dute

ZALETASUNAREN ETAPROFESIONALTASUNAREN

AMAIA ARRAIZA

E STILO berezia dute Eiba-rrek (Zornotza, Bizkaia,1980) eta Zuazok (Bilbo,1980). Dirudi-ren baitan,

lau eremu lantzen dituzte: ilustra-zioa, horma-irudia, diseinua etaanimazioa. Besteak beste, weborriak diseinatzen dituzte, etaetxeko paretetan haurren zein hel-duen giroko marrazkiak egin. Txi-rri, Mirri eta Txiribitonen irudiakere marrazten dituzte. IkastolenElkartearen eskariz ipuin bat eginzuten, eta orain pailazoak eurakbihurtu zaizkie bezero. “Gustatuzitzaizkien diseinuak eta gau-zatxoak eskatzen dizkigute”, diote.Elkarlanean oinarritutako proiek-tua da Dirudi. Eskuz esku lan egi-ten dute Eibarrek eta Zuazok. Etahalaxe erantzun diete Ortzadarrengalderei ere. Elkarren ondotik hi-tza hartuz. Batak ongi esandakoabesteak hobeto gaineratuz.

Diotenez, “esperimentu gisa” sor-

Bilboko San Frantzisko auzunean kokatu dute Dirudi-ren egoitza, xarma berezia duen lokal batean. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

erakarri zuen. Eta horrek beste bat.Eta gaurdaino.

Zaletasun bezala hasi zena enple-gu bihurtu da. Proiektua indartuahala jabetu ziren Eibar eta Zuazobide luze baten hasieran baino ezzeudela. “Hasieran erabaki genuenbakoitzak bere aldetik zuena ezuztea, baina azkeneanDirudi-k dena hartudu”. Eibarrek ilus-trazioaren ere-muan lan egitenzuen bereziki; etaZuazok, zenbaitekoizpen etxetan,errealizadore edopostproduktoremoduan. Denboratarte batez, lan guztiakmantendu zituzten. Alegia,Dirudi-ren lanez gain, nork bereeremuan zeuzkanak egiten jarrai-tu zuten. Apustu sendo eta bakarraegin arte. Dirudi-ren izenean beharegiten dute orain. “Ikus-entzu-nezkoen eta ilustrazioen eremuak

tu zuten Dirudi, duela bi urte ingu-ru. Zuazo pozarren itzuli zenMadrildik egin zuen ikastaro bate-tik. “Esan zidaten marrazteko eskuona edukiz gero, kristoren gauzakegin zitezkeela ordenagailuarekin.Eiderri esan nion: zerbait eginbehar dugu elkarrekin”. Lan txi-kiak egiteari ekin zioten. “Anima-zioak eta”, zehaztu du Eibarrek.“Esperimentatzen hasi ginen. Etakonturatu ginen oso ondo lan egi-ten genuela elkarrekin. Eta, gaine-ra, gauza politak irteten zirela, etalarregi insistitu gabe ere enkar-guak egiten zizkigutela. Alegia,lana sortzen hasi zela”. Eibarrekzein Zuazok bazuten lana, norkberea. “Baina jendea konturatuzenean biok elkarrekin beste gau-za batzuk ere egiten genituela bes-telako eskaerak jasotzen hasi ginen.Dirudi-ren izena eduki aurretikhasi ginen lana edukitzen. Hurren-go pausoa izan zen egindako lanhori sarean ikusgai jartzea”, azal-du dute. Eta lan horrek beste lan bat

D I S E I N U A E TA A N I M A Z I O A > D I R U D I

hain zabalak direnez, Dirudi-k biakhar ditzake”. Bidenabar, animazioaeta diseinua ere jorratzen dituzte.

Horrenbestez, estilo eta jatorriaskotako bezeroentzat lan egitendute. Dendak, ekoizpen etxeak,administrazioa, publizitate agen-tziak… Dirudi-n hasi aurretik

bakoitzak zeuzkan bezeroakmantentzen dituzte. Eta

orain, gainera, bezerohoriei zerbitzuberriak eskain die-zazkiekete. Sareanduten atarian(www.dirudi.com)ikus daitekeenez,

Gueñesko zein Duran-goko Udalentzat egin

dituzte lanak. Lehena-rentzat, zenbait logo diseina-

tu eta publizitate spot laburrak gra-batu dituzte. Bestearen eskariz,udal liburutegiko paretean marraz-ki eder eta biziak pintatu dituzte.Uda garai egokia izaten da hor-ma-irudiak egiteko. Hezkuntza zen-

troak itxita egoten direlako, etaeguraldi onarekin atseginagoadelako betiere patioko hormetanmuralak pintatzea. Diseinua etailustrazioaren barruan, eskuo-rriak, liburuxkak zein liburuetakomarrazkiak egiten dituzte.

Orobat, badute oroz gain nagusi-tzen den ezaugarri bat: bezeroenpremiei sormenean oinarriturikoerantzunak ematen dizkiete. “Ba-tzuetan eurek ere ez dute jakitenzer nahi duten. Buruan dauzkatenideiak kontatzen dizkigute, eta gukproposatzen diegu zer egin”, azal-du du Zuazok. Edozein arlokoakdirela ere, sortze lan guztietan par-te hartzen dute biek, Eibarrek zeinZuazok. Bilboko San Frantziskoauzunean daukate egoitza, etaelkarlan horren arrastoak nabar-menak dira xarma berezia duenlokal horretan. Ideia ekaitza eginezabiatzen dituzte lanak, eta xeheta-sun guztiak jasotzeko, arbelmodukoa dute, rotolki batekin, etagorri-berde-urdin koloreko fitxekin.

“Dirudi-rakojauzia noiz eman

erabaki behargenuen, baina

bertigoa ematendu horrek ere”

Page 5: Ortzadar 020711

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

Irizar autbous konpainiaren spot-aren sortzaileak ere badira Dirudi-ko bi artistak.

AIRUDI

“Ideiak jaurti, arbelean marrazkiakegin, eta ederto pasatzen dugu”, dioEibarrek, irribarre zabalarekin.Alderdi teknikoak ez du horren-besteko konplizitaterik eta elkarla-nik eskatzen, eta bakoitzak berelanari ekiten dio. Mamia bienartean zehaztu ondoren, betiere.Ilustrazio hutsa edo postpro-dukzioak dira salbuespen baka-rrak. Horiek ondo bereizitakoarloak dira. “Ni nire munduan sar-tzen naiz, eta marrazkiak egitenhasten naiz”, dio Eibarrek. “Etaprodukzioari dagokionez, berakberdin egiten du”, dio Zuazorenga-tik. Lan osoak eskaintzen dituzte,lan baten batek zuzenean bere-na ez den arlo bat ukitzenbadu ere. Izan ere, urteetakolanaren ondorioz, hainbatsektoretako profesionalakezagutzen dituzte. Eta, adibi-de bat jartzearren, bideo batgrabatzeko aktoreak aukeratubehar badituzte, badakite norajo, beren arloa ez izanagatik.

Lan hori guztia egiteko eta bide-ratzeko toki baten premiak bultza-tu zituen Dirudi enpresa gisa era-tzera. Lan Ekintzaren bitartez lor-tu zuten, duela bi urte inguru.Eusko Jaurlaritzaren diru-lagun-tza ere jaso zuten, bidenabar. Zorteona izan dutela diote: “Lanean egongara etengabe, eta horrek askolaguntzen du”. Oztoporik edo estua-sun unerik ez dute gogoan. 2009an,Bilbo Zaharra auzoko Nire Enpre-sarik Onena Auzoan deritzon sariajaso zuten. “Gogorrena, beharbada,Dirudi-ren aldeko apustu bete-beteaegitea izan da. Bitartean, han etahemen egon gara lanean, eta horigogorra egiten da. Egunero lanaldibikoitzak sartzen ibili ginen. Diru-di-rako jauzia noiz eman erabakibehar genuen, baina bertigoa ema-ten du horrek ere, ez dituzu utzinahi dauzkazun lanak. Ez dakizunoiz den une egokia”, azaldu duZuazok. Aurrera begirako erronkezhitz egitean, ez dute zalantzarik:“Orain arte bezain ondo egotea. Etaorain arte bezala jendeak gauzaberriak proposatzea, eta aurreraateratzeko gai izatea. Horrek indarhandia ematen du. Dirudi bezalaere, guretzat denbora edukitzea gus-tatuko litzaiguke”. Zuazok hartu duhitza: “Beti esaten dugu gustatukolitzaigukeela hau eta beste egitea.Enkarguz lan egiten dugu beti. Etadenbora libre gehiago edukikobagenu, ikerketa lana egin ahalkogenuke, edo film labur bat egin etajaialdiren batera aurkeztu”. Eiba-rrek, ostera ere: “Ez helburukomertzialekin”. Baizik eta sor-tzaile gisa jarduteko asmoarekin.Nolanahi ere, jakin badakite haiensormenari bide egiteko behar bes-te astirik ez edukitzea seinale onaere badela. Lana dute. Eta krisiakkultura zein beste sektoreak gogorastindu dituen honetan, ez da gutxi.“Ez gaude kexatzeko moduan”,aitortzen dute. “Zaletasuna zena lanbihurtu dugu. Bi urte hauetan, pilabat ikasi eta oso ondo pasatu dugu.Zer eska dezakegu, horrela jarrai-tzea?”.

Teknika eta estilo ezberdinak aurki daitezke euren lanetan.

Eider Eibarrek eta Larraitz Zuazok Dirudi-ren aldeko apustu sendoa egin dute. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

“Txikitatik egin dut marrazki pilabat. Eta unibertsitatean zer ika-si aukeratu behar izan nuenean,Arte Ederrak egitea erabaki nuen.Unibertsitatean nengoela sortuzitzaidan lehen ipuina ilustra-tzeko aukera. Andoni Egañarenazen, eta Gara-k atera zuenGabonetako bilduma batean.Horrek beste lantxo bat ekarrizuen; eta beste horrek, beste bat.Lantxo horiek guztiak batu, etaargitaletxe pila batera joan nin-tzen. Denei erakutsi nizkien, etaleku batetik eta bestetik deituegin ninduten. Ilustrazioak egi-ten nituen bitartean, Bartzelo-nan animazio masterra eginnuen. Chincheta film laburra eginnuen, Carmen Gonzalezekinbatera. Sicarm lehiaketan sariairabazi genuen. Zinebin ere auke-ratu zuten, Larraitzen Por ezbezala. Larraitz beti egon da hor.Bide paraleloak egin ditugu. 30e-tik gora liburu ilustratu ditut,Miren Agur Meabe, MitxelMurua, Pako Aristi, Unai Elo-rriaga, Castillo Suarez, Leire Bil-bao eta beste hainbatenak. Due-la gutxi, Australian egon naiz.Galtzagorri Elkartearen bidez joannaiz, Cervantes Institutuak anto-latutako saio batzuetan irudienbidez ipuinak kontatzera”.

Eider, txikitatikmarrazten

“Bideoklipak betidanik gustatuzaizkit. MTVa deskubritu nue-nean, orduak pasa nitzakeenbideoklipak ikusten. Ikus-en-tzunezko Komunikazioa ikasita,eta horren barruan edizioa etapostprodukzioa landuta, zaleta-suna zena ikas nezakeela kontu-ratu nintzen. Eta EHUn ikaske-tak egin ondoren, Bartzelonarajoan nintzen errealizazioan mas-ter bat egitera. Torturaren ingu-ruko Por film dokumentala eginnuen proiektu gisa, eta, nahiz etafaboritoen artean zegoen, diruajarri behar zutenek atzera eginzuten azken unean. Euskal Herri-ra itzultzean erabaki nuen bildu-tako materialarekin zerbait eginbehar nuela. Ordura arte egin-dako harremanak oso estuakziren, eta ezin nuen jende horidokumentalik gabe utzi. Hutse-tik hasi nintzen dokumentalaegiten. Zailena banuen: hitz egi-teko prest zegoen jendea. Bes-te guztia nola edo hala lortunuen. Saria ere irabazi nuenZallako (Bizkaia) zinema jaial-dian. Dokumental horrek errea-lizazioaren eremura eraman nin-duen, eta urte batzuez aritu naizlanean arlo horretan, oso gustu-ra. Dirudi-k aukera eman ditfantasiaren mundura berrirobueltatzeko”.

Larraitz,kamarari lotuta

“Ez gaudekexatzekomoduan.

Zaletasuna zenalan bihurtu dugu

bi urteotan”

Page 6: Ortzadar 020711

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

D A N T Z A > ‘ S A R R I T S A S O A’

MARTA MORALES

D ANTZAZALEEK zitaberezi bat daukateLekeitioko Isuntza hon-dartzan, uztailaren 8an,

21.00etatik aurrera, Sarritsasoaikuskizuna estreinatuko baitaegun horretan. Lanaren izenbu-ruak ikuskizunaren bi elementunagusiak uztartzen ditu: Itsasoaeta Joseba Sarrionandiaren poe-sia (azken hau dantza bihurtuta).Donostiako Dantzaz konpainiakodantzariak arituko dira harearengainean, Lekeitioko 22. Kale An-tzerki Jaialdiari hasiera emanez.

Jaialdiaren antolatzaileek egin-dako proposamen baten ondorioada Sarritsasoa eta emanaldianLekeitioko Karkabia taldeko dan-tzariek eta bertako hainbat umekparte hartuko dute. Guztira 30dantzari eszenan, eta guztiakzuzentzeko Josu Mujika elgoibar-tarra. “Obra irekia da hau, ikus-leak sentiarazi nahi dituena”,azpimarratzen du. Horretarako,poesia eta gorputzaren mugimen-duak ez ezik musika ere erabilikodute, Joseba Sarrionandiaren poe-mak oinarritzat hartzen dituztenkantuak, hain zuzen ere. Hortaz,Mikel Laboa, Ruper Ordorika,Audience, Ken Zazpi, Jabier Mugu-ruza eta Deabruak Teilatutanbezalako taldeetako abestieklagunduko dizkiete dantzarienpausoei, “bata bestearen ondoanjarrita, denak bere indarra eduki-tzeko, kontatuko dugun istorioa-ren zati baten esanahia nabar-mentzeko”, azaldu zuen Mujikak.

Historia hunkigarri bat konta-tuko baitigu Sarritsasoak. Bereitsasontzia bitan hautsi eta, ondo-

ratu ostean, Lekeitioko hondar-tzan lurreratuko direnen istorioa.Dena musika, dantza eta poesia-ren bidez azalduta. “Sarrionan-diaren figura bera izango daharearen gainean”, aurreratuzuen Mujikak. Eta maitasuna.Aberriarekiko maitasuna, bes-teekiko maitasuna. “Azkenean,mementu batzuk agertuko dira,ezberdinak, bizitzan daudenmementu asko bezalaxe”.

GERNIKAKO BONBARDAKETA Maita-sunarekin batera, baina, sofri-mendua ere ez da faltako, itsa-sontzia ondoratzen hasten deneanKen Zazpik eginiko Gernikanabestia entzungo baita. Une horre-tan, Gernikako bonbardaketarierreferentzia zuzena egingo diote“beren Gernika propio bizi baitu-te”. Abesti hori aukeratu izana ezda kasualitatea. “Sarrionandiakidatzitako hitzak indartsuak dire-la ezin ukatu, baina Ken Zazpikobertsioak zirrara sortarazi ditbeti, eta erabili behar genuelabanekien”. Mementu garrantzi-tsuenetako bat izango da hori, etamusikarekin batera, perkusioa,abioiak, tiroak, kea eta bengalakizango dira Isuntza hondartzan,une horretako tentsioa irudikatunahian.

Hala ere, ikusleek beraien inter-pretazio propioa egiteko aukeraizatea nahi du Mujikak. “Olerkibaten esanahia aldatu daiteke,irakurtzen duenaren arabera.Edota pertsona berak irakurritaere, mementu ezberdinetan egitenbadu, esangura ezberdin bat an-tzeman dezake. Era berean, gurelanak mila esanahi izan ditzake”.Horretan inguruneak ere lagun-

Lekeitioko 22. Kale Antzerki Jaialdian (uztailaren 8an) aurkeztuko da Dantzaz taldearen azken lana: ‘Sarritsasoa’

SARRIONANDIAREN POEMAKDANTZATZEAREN ZAILTASUNA

Dantzaz taldeak egin dituen entseguak gogorrak izan dira; azkena atzo bertan egin zuten. IRUDIA: DANTZAZ

Azken egunetan buru-belarrientsaiatzen ari dira Dantzazkonpainiako dantzariak, Donos-tiako Arteleku aretoan, hainzuzen. Mugimenduak bestebehin errepikatu, koordinazioaperfekzionatu, azken zalantzakargitu... Eta hondartzara bestebidaiatxo bat, entsegu berri bategin asmoz. Han izan ziren atzobertan, harean dantza egitea ezbaita batere erraza, dantzariakedozein tokitan dantza egitekogauza izan behar badira ere.“Saltoka ibiltzea zailagoa da, etalurrera botatzea askoz erraza-goa. Baina, gorputz bat harea-tik zelan altxatu behar den ereikasi behar da”, azaltzen du JosuMujikak. Hala ere, izandako zail-tasunak “aberasgarriak” izandirela ziurtatu zuen. “Oztopoazure mugak gainditzeko lagun-garria izaten da beti. Lan askoegin dugu, desafio hutsa izan dalan berri hau. Baina mementubakoitza disfrutatu dugu”,nabarmendu zuen ‘Sarritsaso’ikuskizunaren zuzendariak.

“Harearengainean dantzaegitea zaila da”

duko du. “Irekia den espaziobatean dantza egitea oso bereziada, inguratzen zaituzten elemen-tuak ez baitituzu guztiz kontro-latzen. Hau da, dantzariek inoizgelditzen ez den itsasoa izangodute atzean, eta eguna bukatzearegoteak ere bere eragina izangodu ikusleengan, argitasuna erealdakorra izango baita”, ziurtatuzuen ikuskizunaren zuzendariak.

TESTUAK ITZULI Dantzaz konpai-niako dantzariak Frantzia, Kata-lunia, Italia, Belgika, Txekia etaPortugalgoak dira. Beraz, gehie-nek ez zuten Sarrionandia eza-gutzen; olerkien itzulpenak ira-kurri ostean, “musikarekin uztar-tuz, bakoitzak bere interpretaziopropioa egin du”.

Lekeitioko jaialdia uztailaren8tik 10era ospatuko da eta herrial-de ezberdinetako talde ugarik par-te hartuko du bertan. Ostiralean,Kataluniako Scura Splats taldeaarituko da, kalez kale, eta Ojarusjaponiarrak plazan izango dira.Larunbatean, berriz, Chipolataseskoziarrek bere azken lana an-tzeztuko dute eguerdian, plazan.Arratsaldean, Eidabe eta DeabruBeltzak euskal taldeak izango dirataula gainean (azken hau plazaneta portuan une berean). Fran-tziar Estatuko Generik Vapeur tal-dekoekin Talatik plazara kalejiraikusgarria egiteko aukera egongoda, eta Dantzaz konpainiak an-tzeztutako Sarritsasoa ikustekoparada izango da berriz. Azkenik,igandean Trapu Zaharrak tal-dekoak arituko dira plaza erdian.Kontuan izan behar da, gainera,talde gehienek emanaldi bat bai-no gehiago eskainiko dutela.

Dantzariak, Lekeitioko hondar-tzan dantzatzen. IRUDIA: DANTZAZ

Page 7: Ortzadar 020711

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 2a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

U RUNDAITI eta Boyuibetaldeen arteko partidaatzeratu egin da: Susana,jokalarietako bat, titia

ematen ari zaio umeari eta beste fut-bolari guztiak zain dauzka. Amaituduenean, haurra lagun baten besoe-tan utzi, zelaira korrika sartu etaarearen ertzean kokatu da. Susanak,baloi bakar bat ere pasatzen utzikoez duen emakume guarani sendoak,25 urte eta sei seme-alaba dauzka.

Partidaren hasiera berriz atzeratudute, ordea: norbaitek esan du fut-bolarietako hiru haurdun daudelaeta ez luketela jokatu behar. Taldeakberrantolatu dituzte. 35 edo 40 urtekobi andre gizenek kamiseta jantzi etahaurdunak ordezkatu dituzte. Bereumetxoari bularra ematen ari zenbeste 16 urteko neska argal bat erepresaka zelairatu da.

Epaileak baloia zelai erdian jarridu azkenik, ardi-kakek estaltzenduten lurrezko zabalgunean, eta par-tida hauek sustatzen dituen MargothSegoviaren inguruan bildu dira joka-lari guztiak: “Lagunok, kirolaz goza-tzeko elkartu gara”, dio Segoviak.“Kontua ez da nola edo hala irabaz-tea, gure artean adiskidetasuna,errespetua eta elkartasuna man-tentzea baizik. Guztiok ondodakizkizuen kontuez ahazteko egitendugu kirola”.

FUTBOLAREN IRAULTZA Eurek ondodakitena: bost edo sei ume, batzue-tan bederatzi edo hamar, adobezkoetxolatan pilatuta urik eta arginda-rrik gabe, goseak eta gaitzek ingura-tuta. Etxetik ospa egiten duten sena-rrak. Edo mozkortuta itzultzen dire-nak, oihuka eta kolpeka. Atsedenikgabeko lana, haurrak zaindu, arro-pak garbitu, josi, janaria prestatu,arto pixka bat landatu, zerriren bateta oilo batzuk hazi, hirira irten

kalean enpanada batzuk saldu edoetxeak garbitzeko. Eta gauez, futbo-la.

“Astean bitan edo hirutan entre-natzen diren emakume hauek meri-tu itzela dute”, dio Segoviak. “Leher-tuta etortzen dira egunaren amaie-ran, baina futbola kirola baino askozgehiago da eurentzat: askatasununea, lagunekin elkartzeko aukera,bizimodu hain gogorrak pixkabatean ahazteko irtenbidea. Gizarteguarania oso matxista da. Emaku-meek ez dute bizitza propiorik, sena-rrak uzten diena bakarrik egitendute, baina pixkanaka euren espa-zioak konkistatzen joan dira”.

Bi urte eskasetan futbolak iraultzasozial bat bultzatu du Chaco-koeskualde honetan: “Hasieran gizonaskok ez zieten emakumeei jokatzenuzten. Barregarria iruditzen zi-tzaien, lotsagarria. Emaztea futbo-lean! Neska askok jipoiak jaso zituz-ten etxean, entrenamenduetaraetortzeagatik. Baina gizonakpixkanaka ohitzen joan diraeta gero eta gehiago datozpartidak ikustera. Igandebatez, konturatu nintzengauzak aldatzen ari gine-la: jokalarietako batekhaurra senarraren besoe-tan utzi zuen eta zelairasartu zen. Iraultza hutsa:gizona haurra zaintzen, ema-kumeak jokatzen zuen bitartean!Ezin nuen sinetsi”.

Badago gizonik Urundaiti-Boyuibepartida ikusten, baina urrun samar,taldetxotan bilduta, zuhaitzen geriz-pean. Zelaiaren alboko lerroan iskan-bila egiten ari direnak emakumeakdira: epaileari zuzendutako oihu uni-bertsalak, baina modu gozoan(“¡marque bien la barrera, señorárbitro!”), baloia azkar galtzen dutenjokalari zaharrenen aurkakotxantxak (“¡está muy pesada!”) etaalgara sismikoak Urundaitikoeskuin hegaleko futbolaria bere tal-

Aste honetan protagonista izan dira Donosti Cup txapelketara etorri direnama guarani futbolariak. Belar artifizial finetan jokatzen ikusi ditugu

Boliviako oihaneko lurretan baloiaren bidez iraultza soziala burutu dutenemakumezkoak. Horrela prestatu ziren Euskal Herrira etortzeko

AMA GUARANIEN SARIA

B I D A I A > K O A D E R N O A ( X V I I )

Emakumezko guarani taldea, entrenatzen. Beraientzat, futbola askatasun eremu bat da. DANIEL BURGUI

dekideen pase txarrengatik kexa-tzen denean ( “¡me hacen corrercomo pelotuda para nada!”).

Ez da erraza zelaiko zulo etakonkorren artean baloia gida-tzea, eta horregatik Urundaiti-ko neskek pase luzeakbidaltzen dizkiete airetik biaurrelari azkarrei.“Hasieran, baloiari

Jokalari bat, umeari bularra ematen ari zaiola. DANIEL BURGUI

ostikoa eman eta denak atzetik joa-ten ziren ardiak bezala, baita atezai-nak ere”, dio Carlos entrenatzaileak.Orain badakite zelaia banatzen etalekuari eusten. Carlosek azalpenaketen ditu epaileari aldaketa bat eska-tzeko: ume bat negar bizian ari da eta

amak zelaia utzi behar dubularra emateko.

Baina ez dago umealasaitzerik. “Hainbes-te korrika egin etagero, titia bero-berodaukat eta ez dit har-

tu nahi”, dio amak. Etaoihuka hasi da,

laguntza eske: “Mesedez, zeinekdauka titi hotz bat?”. Ikusleak barrezlehertu dira, baita area barruansamalda batean baloia lehiatzen aridiren jokalariak ere. “Begira, begi-ra, denak pilatuta, inurriak dirudi-te!”, esan du beste ikusle batek. Alga-ra algararen ondotik.

MUNDURA AZALDU AtsedenaldianBoyuibekoak pozik daude: bi etahuts ari dira irabazten. Baina Yobin-ka Guzman atezainak lan asko eginbehar izan du: “Atzeko aldean indarhandiagoa behar dugu, baloi askojaurti dizkigute atera”. Yobinkak 29urte ditu, lau seme-alaba eta etxeanhartu duen iloba bat. Goizeko seie-tan jaikitzen da egunero, 2 urtekoumeari esnea eman, besteentzakogosaria prestatu eta lanera irteteko:haurtzaina da Pueblo Nuevoherrixka guaraniko eskola txikibatean. Eguerditan etxera itzuli,bazkaria egin eta seme-alabak esko-lara joateko prestatzen ditu.Arratsaldea arropak garbitzen etaetxea txukuntzen ematen du nor-malean. Eta gauez entrenamendue-tara joaten da, astean bitan: “Hildabanengo bezala egiten dut lo”, esa-ten du barrez. “Baina gogor presta-tu behar dugu, Europara joateko”.

Inocenciak 23 urte, lau ume etaitxaropen handiak ditu: “Donostia-ra bidaiatzea bizitzako aukerarikederrena da guretzat. Futbolagarrantzitsua da, pertsona bezalagaratzen eta hazten laguntzen digu:nik umeak zaintzen ditut, arropakgarbitu, etxea txukundu, jostuna etaokina ere banaiz diru pixka bat ira-bazteko… Baina beti tarte bat gor-detzen dut entrenamenduetara joa-teko, futbolari esker emakumeakelkartu egiten garelako: gure ara-zoak hobeto ezagutzen ditugu, elka-rri laguntzen diogu, ondo pasatzendugu... Eta gizonak ari dira pixka-naka ulertzen. Ondo iruditzen zaie.Gure etxean biok jokatzen dugu:

senarra futbolaria da eta lagun-tzen nau. Haurrak zaintzekoprest dago, bidaiatzeko aukeraematen badigute. Garrantzitsuada Donostiara joatea: mundua-ri erakutsi behar diogu Bolivia-

ko emakumeak nola prestatzenari garen”.

Goizeko seietan esna-tu arren, futboleanbukatzen dute eguna.IRUDIA: DANIEL BURGU

Chaco-koeskualde honetanfutbolak iraultza

sozial batbultzatu du biurte eskasetan

Page 8: Ortzadar 020711

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 2a