ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf ·...

8
ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskal historia argitzearren Atlantiar biltzarrean izan dira nazioarteko adituak -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- AITOR OÑEDERRA “Gaur egun, bideoklipek oso bizitza laburra izaten dute”, dio irudigileak euskal kulturaren kolore guztiak

Transcript of ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf ·...

Page 1: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

ortzadarLarunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com

ANTZINAEHUNDUZ

Euskal historia argitzearrenAtlantiar biltzarrean izandira nazioarteko adituak

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

AITOR OÑEDERRA“Gaur egun, bideoklipekoso bizitza laburra izaten

dute”, dio irudigileak

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a

JJ OSE CARLOS FERNANDES (Loulé,1964) portugaldarraren komikia iritsida Euskal Herrira Txalaparta argita-letxearen eskutik. Joan den martxoan

kaleratu zuten Munduko Bandarik Txarrena,Bego Montoriok itzulitakoa. Komikia autorea-ren lehenengo hiru liburukiz osatutako bildu-ma da. Guztira, sei liburukiek osatzen dutejatorrizkoa, baina berriki argitaratu dutena,Fernandesen lehenengo hiruak soilik hartzenditu bere barne. Txalapartako kidea den MikelSotok azaltzen du: “Lehena, Utopiaren kioskoa,Nabarra aldizkarian argitaratzen hasi zen.Bego Montoriori falta ziren bi liburukiakitzultzeko proposamena luzatu genion: Gauzahutsal eta garrantzi gabekoen museo naziona-la eta Babelgo hondakinak eta, guztiz lanpetu-ta egon arren, dedikazio handiz ekin zion horiegiteari”.

Obra hau argitaratzeko arrazoiak aipatu dituTxalapartako editoreak. Batetik, hasierako pau-soa emanda zegoelako jada. Hau da, Mundukobandarik txarrena obraren lehen liburukia,Nabarra aldizkarian argitaratzen hasi zelako.Horren ondotik, Bego Montoriori komikiarenitzulpena proposatu zioten. Sotok dioenez, “atse-gin handiz” onartu zuen, ezagutzen eta mires-ten baitzuen Fernandesen lana. Nabarra aldizka-riaren itxieraren ostean, Sotok ez zuen hasita-ko prozesua eteterik nahi. “Kontua buruan jira-bueltaka izan nuen luzez, ez nuelako berton egin-dako lana alferrik galtzerik nahi”, argitzen du.Horretaz gain, Astiberri argitaletxeko Laurea-no Dominguezekin afera aipatu eta haiek gazte-lerara itzultzekotan zeudela jakin zuenean, inda-rrak batzeari iritzi zioten: “Baterako edizio batantolatzeari ekin genion, lana bideragarriagoaizango zelakoan”.

Komikiari dagokionez, jende aurrean inoiz jo ezduen jazz musika banda bat topatuko du ira-kurleak obra honen hasieran. Entseguak egitendituzten arren, ez dute inoiz zuzenean jo. Istoriohonek komikiari hasiera ematen badio ere, ezda izango publikoak aurkituko duen ildo baka-rra. Bego Montorioren esanetan, kontakizunaskok osatzen baitute Munduko bandarik txa-rrena: “Ez da istorio luze bat, baizik eta bi orrial-deko istoriotxoak. Mundu oso bat aurkituko dupublikoak, mundu berezia”. Berak azaltzen due-nez, komikian zehar bestelako pertsonaiak etahaien bizitzak, frustrazioak… ere topatuko dituirakurleak.

Obra honen ezaugarriei jarraiki, ezohikota-suna azpimarratzen du itzultzaileak. Bada,hori da komiki honek daukan berezitasunnagusietako bat: “Sortu dituen pertsonaiaketa gertatzen zaizkien gauzak non kokatu

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

“Mundu txiki bat sortzen du (Fernandesek), inon ez dagoena, ezi-nezkoa, pertsonaia estoikoz betea eta, hala ere, gugandik hain urrunsumatzen ez duguna”, azaltzen du Mikel Soto editoreak. TXALAPARTA

UXUE RAZKIN

Txalapartak argitara eraman duJose Carlos Fernandes autoreportugaldarraren komikia, ‘MundukoBandarik Txarrena’. Horretan, surrealismokutsua duten istorio multzoak izango dituirakurgai publikoak

dituen; hots, existitzen ez den mundu batean,mundu irreal batean”. Irakurlea “erabat desko-lokatu” nahi duela dio: “Ez dira ohiko pertso-naiak ezta ohiko formatu bera ere”. Estetikarierreparatuz gero, zuri-beltzaren eta kolorearenarteko nahasketa nabarmentzen da: “Egun, zuri-beltza ala kolorea erabiltzen da, baina nahaske-ta hau da pixka bat ohikotik ateratzeko”. Komi-kiaren edukia eta forma batak bestea baldin-tzatzen duela irizten du. Giro tristea nagusi dakomikian eta horretan ere ezohikotasuna naba-ritzen du: “Absurdoa da, eta nik uste dut komi-kigintzan ez dela modu honetara egin. Liburuhonek ez dizu barre algara aterako, baina baiirribarretxoak”.

Soto bat dator obraren interpretazioarekin:“Mundu txiki bat sortzen du, inon ez dagoena,ezinezkoa, surrealista samarra, pertsonaia estoi-koz betea eta, hala ere, gugandik hain urrunsumatzen ez duguna”. Halaber, beste ezaugarribat aipatzen du tartean: “Hain polimorfoa iza-nik, irakurle batzuk umore absurdoarekin mai-teminduko dira, beste batzuk, ordea, errefe-rentzia metaliterarioekin, edota pertsonaia guz-tiak lotzen dituzten hari bitxiekin... Eta guztiakJose Carlos Fernandesen unibertso bitxihonekin”.

Fernandesek sortutako mundu berezi horrenzergatia azaldu du Montoriok: “Horren atzean,nik uste dut gizartearen isla eta kritika egitenduela, surrealismo edo absurdoaren puntukafkiano batekin”. Edozeinek goza dezakeenkomikia dela dio, ohiko ildoetatik ateratzen denarren. Irakurleen artean, komikiak harrera onaizan dezakeela pentsatzen du: “Komikia bitxiada, literatura bezala”. Gainontzeko liburukiakargitaratzeari dagokionez, zera dio: “Honek zerbide egiten duen ikusi behar dugu lehen. Bideaondo egiten badu, posiblea liteke”.

ITZULPENAREN PROZESUA Montorioren hitzetan,itzultzeko prozesua nahiko berezia izan da, ezbaita prozesu jarraitu bat izan. Aipatu bezala,lehendabiziko atala Nabarra aldizkarirako gau-zatu zuen eta ondoren, hurrengo bi liburukiakitzultzeko proposamena heldu zitzaion. Itzulpenorok “lan handia” ematen duela dio, “ez baita-go itzulpen errazik”, baina gaineratzen du:“Kasu honetan, bere mundu horretan mur-giltzea eta bide hori hartzea… Lan handia izanda, baina gustura egin dut”. Komiki hauitzultzeak poz handia eman dio gainera: “Zukikusten baduzu obra on bat, kasu honetan komi-ki bat, eta badakizu zure ingurukoek ezin dute-la disfrutatu beste hizkuntza batean dagoelako…Hori euskaraz ematea, izugarria da”. Bukatzendu esanez: “Bere obran murgiltzeko aukeraeman dit. Lehen aldiz irakurri nueneko –jakingabe itzuliko nuela–, atsegintasun hori handitu

egin zait. Tartean ere lanaegon da, jakina”.

KOMIKIEN LORALDIA OTE?Bestalde, komikiek literatu-raren munduan duten lekuatxikia izaten jarraitzen du.Bizi izan duen eta egun biziduen egoerari helduz, euska-razko ekoizpen urriaz mintzoda Soto: “Euskaraz komikiaksekula ez du bide handirikegin, eta euskarazko ekoizpe-na oraindik memoria gehiegiestutu gabe zerrendatu daiteke,zoritxarrez”. Hala eta guztizere, gaur gaurkoz komikienmunduak nolabaiteko loraldiabizi duela dio. Egun, liburu den-da askotan komikientzako ata-lak sortu dituzte, nobela grafi-koa literatura arloan garrantziahartzen ari denaren seinale.“Beharbada ez dago dena galdu-ta eta, komikiek Frantzian edoJaponian daukaten lekua izaterairitsi gabe, aurkituko dute txo-kotxo bat gurean”.

Ohikoildoetatikat

Page 3: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

E

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Bizitza ikergai

E TA emakumeari sugeak esan zion pla-zaratu eta hamalau urtera dator Lour-des Oñederraren bigarren eleberria,Intemperies. Babes bila. Ez da nekeza

irudikatzen harrera beroa jaso eta aldi bereankanonaren inguruko eztabaida pizterainokoarrastoa utzi zuen opera primaren ostean biga-rren lan bat argitaratzeak sor dezakeen berti-goa. Ustekaberako tarte gutxi uzten duen elebe-rriarekin apurtu du Oñederrak isiltasun luzea,lehen eleberrian dagoeneko sendoa, pertsonalazen ahots narratiboa eta mundu-ikuskera aresendoago erakusten du bigarren honetan.

Luzia hizkuntzalaria da eta herentzia bat jasoostean irakaskuntza utzi eta haur afasiko baten,Evaren, kasua aztertzen hasteak ematen dioparada Madrilen Victor neurologo alarguna eza-gutzeko. Elkar ezagutzen dutenetik VictorDonostiara Gabon eguna pasatzera etorri arteanigarotako urte eta erdia du kontagai nobelak.Denbora da narrazioa egituratzen duen ele-mentua, eleberriari ordena eta batasuna ema-ten diona. Pertsonaiak dira, baina, egiazko pro-tagonistak (tautologia zilegi bada); Luzia batezere. Ez etxean ez Madrilen sosegurik aurkitzen

ez duena, bakarrik ezin, baina bikote harrema-nean ere nekez bizi daitekeen flâneuse garaiki-dea, hiriko jendetzan bakardadea bilatzen due-na eta 50 urteen talaiatik denbora joanari etaetorkizunari larriduraz begiratzen diona.

“Arrazionalegia zera” esaten dio Victorrek Luzia-ri nobelaren pasarte batean, eta “–egi” gora-behera, eguneroko keinu edo hitzen zergatia,arrazoia, bilatzen duen ikuspuntu narratiboa daOñederraren eleberri honen alde erakargarrie-netakoa. Harreman heterosexualen deskribapeneta behaketaz gain, gizon-emakumeen ekintza etapentsamenduen zergatiez galdetzen duena, bizi-tza arrunta ikerketa-gai duen ikuspegia. Arra-zionalizazio-nahi horretan hizkuntzak duen rolezinbestekoaz jakitun, hitzekiko arreta ia obse-siboa du Oñederraren prosak ezaugarri nahas-tezin. Hitzei begiratzera behartzen du irakurleamaiz, eten bat egin eta esandakoa errepikatuz,edo hitz bakarrari paragrafo osoa eskainiz.

Hizkuntzarekiko jakinminak darama, orobat,idazlea afasia kasu bat nobelan aztertzera. Ala-baina, alderdi linguistikoaz gain, gurasoak hildizkion atentatu baten ondoren afasiko geratu-

tako Evaren kasua, bigarren planoan egonarren, presentzia ia fantasmatiko bat da nobe-lan, halako ezinegon eta tentsio bat eragitendituena (interpretazio sozio-politikoez gain).Absentzien eta isiltasunen pisua handia da ele-berrian (Eva, Julia, Martin), eta horrek paradaematen dio egileari memoriaz eta ahanzturaz,gogoratu nahi eta ezinaz, ahaztu behar eta ezi-naz edo heriotzaz gogoeta egiteko. Era berean,eleberri osoa zeharkatzen duen beste gai obse-sibo bat plazaratzeko aitzakia ere bada Eva-rekiko Luziak duen harremana, hots, amatasu-narena. Luzia pertsonaia bezala, amatasunarengaia bere anbibalentziekin, kontraesanekin etabere konplexutasunean irudikatzen da elebe-rrian, gauza asko esan gabe iradokiz.

Nobelaren bertute nagusienak (hizkuntza, esti-loa, ahots pertsonala, gai zenbaiten trataeraobsesiboa) uneka nobelaren beraren kontrabihurtzen direla iruditu zaio irakurle honi (for-mari zein xehetasunei jarritako arreta batzue-tan gehiegizkoak azalean geratzea ekarriko balubezala). Edonola ere, mundua ahots propioz izen-datzeko gai den nobela interesgarria iruditu zaioIntemperies.

IBON EGAÑA

Hitzei begiratzerabehartzen du

irakurlea maiz, etenbat egin etaesandakoa

errepikatuz, edo hitzbakarrari paragrafo

osoa eskainiz

KRITIKA

1. MusscheKirmen Uribe. Susa.

2. Intemperies (babes bila)Lourdes Oñederra. Erein.

3. Kristalezko begi batMiren Agur Meabe. Susa.

4. BizkartzainarenlehentasunakIñaki Irasizabal. Elkar.

5. Inurrien hiztegiaMariasun Landa. Pamiela.

6. Ez naiz niKarmele Jaio. Elkar.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Batzarra, gure gobernuaPablo Sastre. Elkar.

2. Errezildarren ateraldiakErniarraitz elkartea. Uztarria.

3. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

4. ETA-ren estrategiaarmatuaren historiazEmilio Lopez Adan. Maiatz.

5. UdaberrizXanti Zabala eta Nikolas Aldai. Auspoa.

6. New York-Martutene...Joseba Gabilondo Alberdi. EHU.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Ispiluhautsia’Mercè Rodoreda.Antton Olano(itzul.). Erein.356 orr. 17 euro.

Denboraren hala-beharreko joanakMercè Rodoredaren eleberriluzeena eta konplexuena,familia bateko hiru belaunal-diren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera,goraldi eta gainbeherarena,hain zuzen, eta toki eta den-bora jakin batean gertatzenda: Bartzelonan, XIX. men-dearen bukaeratik GerraZibilaren ondorengo urteakarte. Toki nabarmena dutebertan Rodoredak bereobran zehar hamaika aldiztratatu dituen gaiak etakezkak: haurtzaroko paradi-su galdua, familia barrukogiro itogarria, nahi gabekoamatasuna, bakardadea…

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

ANTZERKIA

‘Tragediaemeak’Karlos del Olmo.Hiria. 220 orr.16 euro.

Emakumeenirmotasun bareaz

Tragedia emeak: emeak,emakumeak direlako prota-gonista nagusi. Emeak, tra-gediarik handienek ere eme-tasunerako tartea ere izan ohidutelako. Emeak, jorratzendituzten gaietako batzukemakumeek pairatu beharizaten dituztelako, batez ere.Emeki datozen tragediekamaiera bortitza izan dezake-telako, eta bortitz hasitakoeszenek akabera emeak.Pertsonaia emeen irmotasunbarea eta pertsonaia arrenahuldade artega emeki-emekiehuntzen dituzte ale honetarabildutako bi antzezlanek.

HAURLITERATURA

‘Baserrian’Susanna Davidson.Ihintza Elsenaar(itzul.). AlessandraRoberti (ilus.).Ttarttalo. 32 orr.6,35 euro.

Irakurtzeko grinapizteko ipuinak

“Zatoz egun batez Alaia etaMarkelekin baserria ikuste-ra...”. Gonbidapen honenbitartez, ipuin honek irakur-tzeko testu errazak eta jolasegiteko denbora-pasakbiltzen ditu. Ttarttaloren bil-duma honen helburua ira-kurle hasiberriari irakurtzenikasteko gogoa piztea etalaguntzea da. Ipuinak zailta-sunaren arabera mailaezberdinetan sailkatuta dau-de (1etik 4ra). Liburu hauekistorio bikain eta testu erra-zak biltzeaz gain, marrazkiederrez hornituta daude.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Xabi OteroLege Gordailua: BI 1720-06

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a

ZALDI EROA

TITULUA: ‘INTEMPERIES (BABES BILA)’ EGILEA: LOURDES OÑEDERRA · ARGITALETXEA: EREIN

Page 4: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

GG IZAKIA hona heldu zenean hasita etagaur egun arte, Euskal Herriaren etaeuskaldunon bilakaera jaso nahi duJauzarrea elkarteak, bertoko zein

nazioarteko adituen laguntzaz. Azkenbatean, gure historiaurrearen eta histo-riaren ibilbide osoa aztertzea da asmoa,bertoko populazioa, kultura eta, batik bathizkuntza, noiz eta nola heldu ziren eza-gutzeko esperantzarekin. Euskara etaeuskaldunok noiztik gauden hemen jakiteaezinezkoa da gaur gaurkoz, misterioa da;baina, atzo Atlantiar biltzarrean batu zire-nek beren aletxoa jarri zuten, historiau-rreko gertaerak testuinguruan ipinita:hizkuntzalaritzak oraingoz argitu ezin izanduena, beste alor zientifikoetako datuez etateoriez osatu zuten eta gure iragana jan-tziago ageri da orain.

Atzo Irungo Ficoban egindakoa, Atlantiarbiltzarretatik bigarrena izan zen. IzotzAroaren amaieratik erromatarrak EuskalHerrira iritsi ziren arteko garaia aztertuzuten. Guztira, lau biltzar izango dira gure his-toria osoa aztertzeko, 45.000 urteko bidaia zirra-ragarria. Jauzarrea elkarteko bultzatzaile XabiOterok esan digunez, “mundu osoko ehun zien-tzialari baino gehiago inplikatu eta euskalduneninguruan ikertu den guztia ezagutzea da helbu-rua, kronologia bati jarraituta”. Lau Atlantiarbiltzarrak egindakoan, liburu mardula argita-ratzeko asmoa dauka Jauzarreak. “Goi mailakoargitalpena izatea nahi genuke, biltzarretan esan-go den guztiaren laburpena, munduak jakindezan euskaldunok nor garen”.

Teoriarik puntakoenak eta aurkikuntza berrie-nek lekua dute Atlantiar biltzarretan eta atzo ez

zen salbuespena izan. “Behin eta berriro entzundugun historia ez dugu beste behin entzun nahi,nobedadeak nahi ditugu, mundu mailan bideairekitzen ari diren pentsamoldeak jaso”. Ideia

berriek mundu akademikoan lekuaegitea zail izaten dute eta, horre-

gatik, Xabi Oterok onar-tzen du aditu batzuen iri-tziak eztabaidagarriakdirela zientziaren ikus-

pegi hutsetik, “baina eztabaida ere ona da”.Hori bai, “ekartzen ditugun aditu guztiak pres-tigiodunak dira eta zorroztasunez aukeratzenditugu”, azpimarratu du. Ez dute inor bazter-tu nahi, elkarri entzunda egin nahi baituteaurrera.

Atlantiar biltzarrak, Jauzarrearen proiektuosoaren gisan, Euskal Herria du ardatz. Euskal-dunon historia, gizaki guztien historiarenparekoa da, ordea. Alegia, teoria asko euskal

mugetatik kanpo zabaltzen dira eta Europakogizakiaren jatorria ezagutzeko balio dute. “Ikus-pegi zabalarekin jarduten gara, geurea-ren bila, baina kontzeptu globalakalde batera utzi gabe; gizakiarenbilakaera ulertzeko balio duhemen esaten denak”. Lokalaeta globala elkarrekin doazaurrera, “gure historia ezagu-tu nahi dugu, baina besteakahaztu gabe”. Esate baterako,aurtengo biltzarrean, euskaldu-nak eta Europa mendebaldekogainerako biztanleak genetikokilotzen dituzten teoriek leku nabar-mena izan dute. “Gure jatorria ikertuta, irlan-darren, bretoien, galesen, ingelesen jatorria ereikertzen dugu –dio Oterok–; misteriotsuena da,

guk hizkuntzari eutsi diogula eta gainerakolekuetan galdu egin dela, egunen baten jakingoahal dugu nola gertatu den hori!”.

ARLO UGARI Richard Peltier Torontoko (Kanada)Unibertsitateko doktorea biltzarrera etorri iza-na nabarmendu du Xabi Oterok. Europa men-debaldeko birpopulazioa azaltzen lagundu du Pel-tier fisikari atmosferikoak, Izotz Arotik gaur egu-nera arteko aldaketa klimatikoak aztertuta, “30urteko lanari esker, simulazio bat egin ahal izandu, izotz geruzak milaka urtean nola aldatu direnzehatz mehatz ikusteko, hori izan da aurtengonobedadeetako bat”. Stephen Oppenheimerrekbiltzarrera ekarritako teoria genetikoen osaga-rri dira Peltierren aurkikuntzak.

Reading-eko (Ingalaterra) Mark Pagel doktoreak,bere aldetik, formula matematikoak ekarrizituen Irunera. “Pagel matematikaria da eta, for-mulen bidez, hizkuntzen garapena, genetika etaabar aztertzen ditu”. Xabi Oterok, Lionel SimsLondres ekialdeko unibertsitateko doktorearenekarpena ere aipatu digu: “Simsek, teoria errazbaten bidez, gizakia ehiztari-biltzaile izatetiknekazari eta abeltzain izatera nola igaro zen

azaltzen du: itxuraz, ehiza urritu eta egoerakbehartuta hasi zen gizakia bizimodua alda-

tzen; orain arteko teoriarekin ez dator bat,baina adituen artean onarpena lortzen

ari da”.

Jakintzaren alor guztietako adituenekarpena ezinbestekotzat jotzen duteJauzarreakoek, Euskal Herriko jendeen

eta kulturen bilakaera bere osotasuneanulertuko bada. “Gakoak denon artean hitz

eginda aurkituko dira –nabarmentzen du Ote-

euskal historia

DABI PIEDRA

Jauzarrearen ekimenez, Izotz Aroa amaitu zenetikerromatarrak heldu arteko aldiaz jardun zirennazioarteko adituak atzo, Irungo Ficoba erakustazokan,Atlantiar biltzarrean. Euskaldunon historian sakondu etaadituen sarea osatu nahi du Jauzarrea elkarteak

Euskaldunenhistoriaikertzekoakuilua

“Gakoak denon arteanhitz eginda aurkitukodira, arlo bakarretiklan eginez gero, iker-keta herren geratukoda”, dio Xabi Oterok

Page 5: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskal historia

rok–, derrigorrezkoa da biologoak, hizkuntzala-riak, geologoak, matematikariak, arkeologoak,denak gurekin egotea”. Disziplinen arteko elkar-lana da bidea, “arlo bakarretik lan eginez gero,ikerketa herren geratuko da”.

ADITUEN SAREA Jauzarrearen asmoa, lau biltzarantolatzetik harago doa: “Hona datozenak Jau-zarrearen zati bihurtzea nahi dugu, gure lan egi-teko modua ezagutu dezatela; horrela, mundumailako kontaktu sarea osatu nahi dugu, adiski-detasunean eta elkarren arteko lankidetza zin-tzoan oinarritutako jakintza-sarea, hori baitafuntzionatzen duena”. Aditu batzuk urtero etor-tzen dira biltzarretara eta harreman sakona duteJauzarrearekin, “informazio eta lotura balio-tsuak ematen dizkigute”. Xabi Oteroren arabe-ra, dagoeneko 40 aditu inguruko sarea josi dute.“Gurekin gustura dabiltza, berdinen artekoelkarlana baitago, ez konpetentzia”. Atlantiarbiltzarrera datozen adituek ez dute trukean diru-rik jasotzen, “hona etorri nahi izaten dute, 400

“Adiskidetasunean eta elkarren arteko lankidetza zintzoan oinarritutako jakintza-sarea” xede du Jauzaurreak. XABI OTERO

“Genetikoki,euskaldunenseniderik hurbilenakBritainia Handikomendebaldean etaIrlandan daude”

edo 500 entzule izango dituztela badakitelako,haiek esango dutena entzuteko gogotsu”. Ame-rikako hiru zientzialariren kasua aipatu du Ote-rok, iazko Atlantiar biltzarrean elkar ezagutuzuten eta ikerketa berri bati ekin zioten batera.Atzo, berriro egon ziren hemen eta lantaldearibatuko zaion laugarren aditu bat ezagutzekoaukera izan zuten.

“Gu ez gara prestigiodun unibertsitate bat, gueuskaldun talde bat gara, geure historia eza-gutzeko gogotsu”, adierazi du Xabi Oterok.“Akuilu” lana egin nahi du Jauzarreak, “era-kunde, ikastegi eta ikerketa-zentroak ezta-baidatzera bultzatu nahi ditugu, debateariez zaio beldurrik izan behar”. Gure iraga-nak oraindik misterio asko gordetzen ditueta Jauzarreak ausardia eskatzen die,ideiak trukatzeko deia egiten du. “Ira-gana aztertuta, giltzarriak agertukodira, agian etorkizunari aurre egitenlagunduko diguten gakoak dira”.

STEPHEN OPPENHEIMERDOKTOREA

Oxfordeko Unibertsitateko Stephen Oppenheimer dokto-rearen teoriak hautsak harrotu ditu, ekialdetik etorritakoindoeuropar herrien aurreko Europa ulertzeko bide berriakurratu baititu genetikaren bidez. Oppenheimerren ustez,Europa Mendebaldeko herriak Izotz Aroaren amaieranEuskal Herritik eta ingurutik hedatutako gizakien ondo-rengo dira, genetikaz behintzat. Atlantiar biltzarrera eto-rri dela probestuz, harekin mintzatu gara.

Zure teoriaren arabera, azkenengo Izotz Aroa amaituzenean, Bizkaiko Golkoaren inguruko babesgunean biziziren gizakiek birpopulatu zuten Europa Mendebaldea.Noiz eta nola gertatu zen hori?Europa ipar-mendebaldearen birkolonizazioa orain dela15.500 bat urte hasi zen, etenaldia izan zuen Dryas Aroarenamaierako aldi hotzagoan (duela 13.000-11.500 urte) etaMesolitikoan jarraitu zuen, duela 7.500 urte europar Neo-litikoa hasi zen arte. Gizakiaren migrazio zaharrenetanlegez, hedapena ibai eta itsas ertzei jarraituta egin zutenziurrenik, Atlantikoaren kostaldea eta Garona eta Rhoneibaiak nagusiki. Ehiza, arrantza eta bilketarekin lotutakoaukerek bultzatuta mugitu ziren.

Datu genetikoekin batera, beste frogarik badago?Magdaleniar Aroko iparralderanzko zabalkundearen aztar-nak ere badaude, arkeologiaren eremukoak.

Genetikari dagokionez, zeintzuk dira euskaldunen hurbi-leneko senideak?Bizkaiko Itsasoaren ertzetik harago, genetikoki hurbile-nak Britainia Handia uhartearen mendebaldeko eta, batezere, Irlandako biztanleak dira.

Izotz Aroa amaitu zenetik, beste migrazio indartsu ba-tzuek goitik behera aldatu dituzte Europako kulturak; EuskalHerritik kanpo bada antzinako kultura haien arrastorik?Nik dakidala, ez asko. Agian, kulturaren arloko frogarikgarbiena Theo Vennemann hizkuntzalariaren eta harenkideen lan konparatiboa izan liteke, mendebaldeko hizkun-tza indoeuroparretan euskal substratua aurkitu baitute.Nolanahi ere, hizkuntzalari gehienen aburuz, lan horiespekulazio hutsa da eta, ondorioz, eztabaidagarria.

Euskara bera, Izotz Aroaren amaieran berton biziziren gizakien hizkuntzaren ondorengo zuzena iza-tea, zein neurritan da posible?Euskara, uharte isolatua den heinean, bizirikdagoen Europako hizkuntza familiarik zaharrena-ren ordezkari izateko hautagai sendoena da. Euska-ra hemen bertan sortutakoa dela esatea, haren jato-rria azaltzeko teoriarik soilena eta erosoena da.

Baskoiak, akitaniarrak bezala, erromatarrengaraian dokumentatutako tribuak dira

eta ia zalantzarik gabe hizkun-tza baskonikoak hitz egitenzituzten. Hizkuntza familiahorren jatorria Izotz Arokobabesgunean dagoela esa-tea ezin da ziurtzat jo,garai urrun haietan ezbaitzekiten idazten etacasette grabagailurik ereez zegoen; baina Venne-mann eta bere kideenlanek hortik bidera-tzen gaituzte.

IRUN

Page 6: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a

B

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

B ILBOKO Alondegian berriki ospatuta-ko Nontzefilmak Film Laburren Lehia-ketan, Aitor Oñederra (Deba, 1983) iru-digileak jaso du Euskal Herriko Ani-

mazio Saria. Ez da, ordea, bere lanen bat sarituduten lehenbiziko aldia. Gaztea izanagatik, badi-ra urte batzuk Oñederra animazioaren mun-duan murgildu zela. Besteak beste, hainbatmusika talderen bideoklip eta proiekzio bisua-lak ere sortu izan ditu.

Euskal Herriko Animazio Saria irabazi berriduzu, Gariren azken diskoko ‘Dena eta ezer ezdago’ bideoklipari esker. Zer esanahi daukazuretzat sari honek?Ba ezusteko sari bat izan da. Gaur egun, bideo-klipek oso bizitza laburra izaten dute; lana You-tube-ra igo, sare sozialetan publizitate apur bategin eta egun batzuetan ahaztuta dago bideoa.Informazioa oso azkar doa interneten; ez dugubideo bati begira hiru minutu baino gehiagoiraungo, eta are gutxiago bideo bera bi aldiz iku-si. Bideoklip batek lan handia du, eta zer esanikez animazio lan batek; hortaz, bizitza luzatzekoasmoarekin bidali nuen Nontzefilmak 2013lehiaketara. Espero ez bezala irabazi dut sariaeta, nola ez, oso pozik hartu dut!

Hitz gutxitan, zer nolakoa da bideoklip saritua?Rockeroa, psikodelikoa, koloretsua, alaia, dina-mikoa, fantasiosoa…

Nolatan murgildu zinen animazioaren munduan?Umetatik marraztu izan dut, zirriborroak, ilus-trazioak, komikiak. Beti pentsatu izan nuen niremarrazki haiei bizia eman nahi niela, papereanageri ziren marrazkiak mugimenduan jarrinahi nituela. Unibertsitatera heldu eta, bertan,Bego Vicario zinegile eta animazio irakasleaezagutu nuen. Bera ezagutzeak asko lagundudit, egiten dudan lana maitatzen irakatsi zidan,hau baloratzen eta ofizio honekin aurrera egi-ten. Berarekin egin nituen nire lehen urratsak,nire lehendabiziko bi lanak.

Esparru horretan egindako lanetatik zein duzukuttunena?Lehendabiziko biak oso kuttunak ditut, bainabatez ere lehena, Split77-ren Osaka abestiarenklipa; animazio tradizionala erabili nuen etaarkatzezko margoekin margotua dago. Berezianiretzat, bizirik jartzen nuen lehen pertsonaiabaitzen Haritz, Split77-ko abeslaria. Oroitzapenoso onak ditut.

Film labur propioak ere badituzu, eta haiekinere sariren bat jaso zenuen, ezta? (Horietakobat Nontzefilmak sarietan, gainera!)Bai, nire bigarren animazio lanarekin (Jostu-na), hainbat sari irabazi nituen; adibidez, Bar-tzelonako Per La Pau animazio jaialdian lehensaria jaso zuen lanak. Amaigabea laburrak,berriz, Nontzefilmak 2009an Euskal HerrikoAnimazio Saria eraman zuen. Horixe zen bes-te arrazoi bat aurtengo saria espero ez izateko,kar-kar!

Ez da Garirentzat edo Garirekin egiten duzun

animazioa

Gariren ‘Dena eta ezer ez dago’ animaziozko bideoklipari eskerjaso du aipatu saria. Kauta, Lain, Ken Zazpi eta Doctor Deseo tal-deentzat ere ekoitzi ditu hainbat lan. JAVIER COLMENERO

IZARO AULESTIARTE

Euskal Herriko Animazio Saria jaso duberriki –eta berriz– Nontzefilmaklehiaketan. “Ezusteko saria izan da eta, nolaez, oso pozik hartu dut”, aitortu du animaziotradizionalaren jarraitzaile gazte honek

“Gaur egun,bideoklipekoso bizitzalaburra izatendute”

AITOR OÑEDERRAIRUDIGILEA

LEHIAKETAK, SORTZAILE BERRIEI BIDEA EGINEZ

“Film labur lehiaketak beharrezkoak dira, berta-ko kultura eta sormena bultzatzeko balio baitu-te; egile berriak sorrarazten dituzte, eta ezagu-tarazi. Beste maila batean dauden bideo lanakedota bideogintza alternatiboari bidea egitekomodu bat dira, zinema areto arruntak eskain-tzen ez duena. Deban, esaterako, Animadebaizeneko animazio zinemaldia dugu (aurten VI.edizioa ospatuko dugu), eta bertan gortina lehia-keta dugu, sortzaile berrien eskutik urtero jaial-dia bera promozionatzeko balio diguna”.

lehenbiziko lana. Nola hasi zinen kantariarekinelkarlanean?Bost urte dira Gari ezagutzen dudala. Garai har-tan Madrilen nengoen Ikus-entzunezko efektubereziak eta postprodukzio masterra burutzen,ikasketen amaierarako lan bat aurkeztu beha-rra zegoen eta bideoklip bat egitea otu zitzai-dan. Gariren oso zalea naiz eta bere errepre-sentantearekin jarri nintzen kontaktuan, nireproposamena luzatuz. Ez nuen espero, bainaberehala jaso nuen erantzuna eta handik gutxi-ra Gari bera Madrilgo Gran Vian agertu zitzai-dan bere motor berriaren gainean. Orduan hasizen musikarekin dudan abentura, berak bultza-tu ninduen bideo proiekzioak egitera.

Garirekin ez ezik, beste hainbat euskal musi-ka talde ezagunekin ere lan egin izan duzuurteotan...Bai, Kauta, Lain, Ken Zazpi eta gehienbat Doc-tor Deseorekin, azken horrekin kontzertu birenbideo proiekzioak egin baititut.

Zer animazio teknika duzu zuk gustukoen?Animazio tradizionala, fotogramaz fotogramaeskuz marrazten dena. Emozioak sentiaraztendituena dela iruditzen zait, marrazkiarenmarran eskuaren dardara nabaritzen denean…Plastilina ere gustuko dut, nik lantzen ez dudanarren. 3D animazioa, berriz, hotzegia iruditzenzait, nahiz eta askotan erabili izan dudan zen-bait paisaia edo fondo egiteko.

Zer deritzozu animazioak Euskal Herrian biziduen egoerari?Orokorrean zinearen egoera oso txarra dagurean; kultura ez da ordaintzen. Helduen ani-mazioari dagokionez, eskasa da egoera. 3D-koanimazioa besterik ez dute bultzatzen bertakoekoiztetxeek, umeei zuzendua. Eta uste dutbadela garaia beste era bateko animazioari tokiaegiteko, baita animazio esperimentalari ere.Hala ere, esan beharra dago hemen baditugulaanimazioaren alde apustua egin zuten ekoiz-tetxeak eta baita animaziogile onak ere.

Zertan diharduzu orain lanean?Orain, besteak beste, musikal baterako proiekzioirudiak prestatzen nabil, animazio irudiak. Eta,bestetik, Gariren Ez Da Amaiera kontzertu biranirudiak proiektatzen ere banabil uneotan. Gon-bidatuta zaudete Gariren ikuskizun berrira!

DEBA

Page 7: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dokumentala

ANE AGIRRE

Aktibista eta zirikatzailea, bere burua“saltseratzat” du Ixiar Garcia Urbietak.‘Soft’ izeneko dokumentala aurkeztu berri du,

sorkuntzaren bideetan barrena sortzailebatzuk utzitako gogoeta interesgarriekjosiriko lana

HH ASIERATIK garbi utzi nahi izan du:“Denok gara sortzaile. Pentsatu ohidugu batzuk badugula gaitasun horieta besteok ez; baina ez da egia. Zerbait

egiteko asmoa dagoenean, denongan dago sorme-na”. Burua buelta-bueltaka izaten du baina noi-zean behin gelditzeko beharra zer den badaki.“Makinatzen ematen dut denbora guztia eta ba-tzuetan stop! esan behar diot neure buruari”. Den-bora, hain urria zaigun elementuari ere zukua ate-ra dakiokeela uste du artistak. “Nik orain bestemodu batera ikusten dut denbora. Batzuetan bada-kit lanean baino osteratxu bat ematen askoz gehia-go aurreratu dezakedala”. Ordenadorearekikomenpekotasunetik askatu da. “Guk artistok den-bora behar dugu pentsatzeko, behar dugu patxa-da, behar dugu kaotikoak izan eta anabasa bateanbizi eta, era berean, behar dugu nolabaiteko orekaeta antolamendua izan”.

Hala ere, Ixiar Garcia Urbietak onartzen du krisiadela sormenerako elikagairik onena. Sormena ezda oso aintzat hartzen, are gehiago, estali egitendela uste du: “Inkontzienteki, batzuetan beldurraematen digu sormenak”. Gaitasun honen aurreanamore emanda ikusten duenean inor jota geldi-tzen da; eta galderak egiten ditu: “Zelan heldu garahona? Nola amaitu dugu berezko gaitasun hainindartsu batekin?”. Agian horregatik sortu zuenPink Gorillas kolektiboa. Zirikatzeko, sorkuntzanmurgiltzeko, jendea esnarazteko. Pink Gorillasenazken emaitza Soft dokumentala da. Karabanabatekin ibili dira batetik eta bestera sortzaileekin;hizketan, hausnarrean, iritzi-trukaketan. “Hiper-produkziora oso ohituta gaude, eta badirudi;marrazten, musika sortzen edota idazten ez bagau-de ez dela ezer sortzen. Eta ez da egia. Isiltasunaoso garrantzitsua da eta honek asko eman die-zaioke sormenari”. Denbora, berriz ere. Ez da erra-za Pink Gorillasen lana zein den azaltzea. Iku-sezinak diren elementuekin egiten dute lan, etaeuren zailtasunetako bat jendearengana heltzeada. “Soft lanarekin oso presente daukat beharba-da zaila dela ulertzeko. Jendeak ikusi eta ukitu di-

tzakeen gauzak dituela gustuko, eta guk egindakodokumentalarekin ahalegina eskatzen zaio har-tzaileari, jendeari”. Sormena jarrera bat da bera-rentzat. Eta badaki: hitzak zuzenak dira eta hi-tzezko egiturak errazago ulertzen dira. Baina PinkGorillas eta Ixiar Garcia Urbieta hitzetik alde egi-ten saiatzen dira ekintzen bidez lana egiteko.Enpresa munduan egin dute lan, eta babestua sen-titu bada ere, artista moduan ito da une batzuetan:“Orain artista izan nahi dut”. Nerabeekin eskole-tan ere lan handia egin du. “Mundu biak ezberdi-nak dira, baina aldi berean oso antzekoak. Ikas-le-irakasle artean ematen diren harreman etagatazkak eta langile-nagusien artean ematen dire-nak oso antzekoak dira”. Jarrera ere errepikako-rra izan liteke. “Zertarako egin hau?”, da sarri egi-ten duten galdera. “Oso gogorra iruditzen zait zen-bat gauza galtzen duten konturatzen naizelako.Aukerak etengabe galtzen dira, eta hori katastro-fikoa iruditzen zait”.

Mundua beste ikuspuntu batetik begiratuz eta ez-kokatzea eraginez osterantzeko begiradak lortzendira. Sormenak mundua irauli dezakeela uste duartista honek. “Nik nahi dut iraultza soziala esko-letan gerta dadin”. Alde horretatik bere hurrengoegitasmoetako bat: Eskola pirata. Hasieran eskolakonbentzionalaren osagarri moduan ikusten du,baina denborarekin alternatiba gisa agertzea nahi-ko luke. Bitartean, alaba txikiarekin esperimen-tatzen du. Asko ikasten ari da alabarengandik.“Batzuetan azukrea botatzen dut mahai gaineraeta sortzera jolasten naiz alabarekin”. Gure alabakguraso biak ditu artista eta guk aukerak nonahiikusten ditugu, baina ikasi dugu kontentzio-ari-keta egiten eta mugak ezartzen”.

ARIMARI DEIA Txokolatea eta bizkotxoak deritzonekimenera hurbildu zen Ixiar Garcia Urbietasorkuntzaren inguruan berba egitera. Eta arituzen. Soft egitasmoa azaldu zuen, eta gure baitanbizi den sortzaileari dei egin zion lurraren barrukoarimari dei egiten zaion gisara. Hurrengo gonbi-datua Bilboko ekimenean Irati Jimenez idazlea etakazetaria izango da. Oroimeneko hitzak eta txo-kolatea nahastuko ditu.

“Denongan dago sormena”, baieztatzen du Ixiar Garciak. JUAN LAZKANO

“Nik nahi dutiraultza sozialaeskoletan gertadadin”, aldarrika-tu du. JUAN LAZKANO

BILBO

Sormena jarrera bezala

Page 8: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/05/17/ortzadar________180513_4691.pdf · ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18a. 309 zenbakia deia.com ANTZINA EHUNDUZ Euskalhistoriaargitzearren

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 18aKMK