Ortzadar 170710

6
MikelUrmeneta Bidaiari baten ametsak MUNDUAN GORA ETA BEHERA IBILTZEN DA MIKEL URMENETA MARRAZKIGILE NAFARRA, BAINA BIZILEKUA NEW YORKEN DU Urtero, uztaila heltzen denean, ozeanoa zeharkatzen du Sanferminetan egoteko. Festak bukatu eta erronka berriei begira jarri da. Orain pelikula bat egin nahi du. 4-5. orr. LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 17A www.deia.com www.deia.com LITERATURA IBON EGAÑAK KARLOS LINAZASOROREN ‘GIZAKIAREN MINAK’ AZTERTU ETA UMORE FALTA SUMATU DU, NAHIZ ETA LIRIKA BALTSAMU IZAN 3. orr. 173. zenbakia BIDE ERTZEAN TOLOSAKO TALDEAK UDAZKENEAN ARGITARATUKO DU ZAZPIGARREN DISKOA, ‘DON INORREZ’ IZENBURUKOA 6-7. orr.

description

Kultura eta Euskera

Transcript of Ortzadar 170710

Page 1: Ortzadar 170710

MikelUrmenetaBidaiari baten ametsakMUNDUAN GORA ETA BEHERA IBILTZEN DA MIKEL URMENETAMARRAZKIGILE NAFARRA, BAINA BIZILEKUA NEW YORKEN DUUrtero, uztaila heltzen denean, ozeanoa zeharkatzen duSanferminetan egoteko. Festak bukatu eta erronka berrieibegira jarri da. Orain pelikula bat egin nahi du. 4-5. orr.

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 17A

www.deia.comwww.deia.com

LITERATURAIBON EGAÑAK

KARLOSLINAZASOROREN

‘GIZAKIARENMINAK’ AZTERTUETA UMORE FALTA

SUMATU DU,NAHIZ ETA LIRIKABALTSAMU IZAN

3. orr.

173. zenbakia

BIDEERTZEAN

TOLOSAKOTALDEAK

UDAZKENEANARGITARATUKO

DU ZAZPIGARRENDISKOA, ‘DON

INORREZ’IZENBURUKOA

6-7. orr.

Page 2: Ortzadar 170710

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Portadako argazkia: Diego Abad

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 17a

AHOTSAK

Sabelari adi

Demagun etxe eroso batean, ehun eta hogeita hamabost metro koadroko etxe bate-an, gizon bat dagoela gaixorik, sofan jesarrita, telebistari adi. Osasunak okerre-ra egin dio, sukarrak bat-batean egin du gora, sabela aldrebestuta dauka, be-giak lausotuta. Hotzikarak sentitzen hasi da, bost minuturik behin hasie-ran, etengabe gero. Botagura jasanezina da batzuetan eta botaka hasi dakonturatu barik: sofa aurreko mahaia zikindu du, orbanak daude alfon-bran. Ordu eta erdian zazpi aldiz bota ditu barrenak, hustuta gelditu arte.Hurrengo ordu erdian beste hiru biderrez joan da komunera bota guran,baina ez du ezer bota: larritu zaio sama,urratuta dauka,gorri behar du.

Hiltzeko zorian dagoela uste du gizonak, harik eta familiakoren batek medi-kuari deitu eta gaixotasun ezdeusa diagnostikatu dioten arte. Pastilla ezdeu-sak agindu dizkio medikuak eta sofan egoteko esan dio, edo ohean,ahal ba-du.Gizona hiru egunen buruan osatu da.

Demagun gizon hori bera, sintoma berberekin, basoan dagoela, basodeserosoan, 100.000 metro koadroko baso batean. Demagun gi-zon talde bat daukala atzetik. Normalean ez ditu ikusten atzetikdituenak, baina lantzean behin tiroak entzuten ditu, urrunakiruditzen zaizkion arren. Korrika ari da gizona, eman ahale-an. Gorputza aldrebestuta daukala sumatu du kilometrobatzuk lehenago, baina ez du botaka egin, ez du sukarra sen-titu, min ematen dion bakarra da konturatu gabe adar batenkontra edo sustrai demaseko baten kontra hartzen duen kol-pea. Sinetsita dago basoaren ekialdean dagoen elizara heltzen ba-da, libre egongo dela,gauez behintzat.

Demagun eliza uste baino urrutiagodagoela. Nekatuago sentitzen ha-si da,baina ez dauka hotzikara-rik,ez du uste sukarrik dauka-nik, sabela inoizko ondoendaukala pentsatzen hasi da.Korrikaldia dosifikatzenikasi du noizbait eta oso arinegiten ditu tarte batzuk, bai-na pauso gehienak naturalakdira, motelak ia. Heldu da eliza-ra: hutsik dago, baina gaua emanahal izango du beldurrik gabe.

Gauak lo seko erabili du eta gaixotasunaren sintomak disolba-tu egin zaizkio.Kanpoan argi apur bat dagoela sumatu duene-an jakin du atera behar duela handik.Korrika-saioari ekin dio,bezperan baino indartsuago.Zorabio txiki baten ondorioz bu-rua enbor baten kontra jo duenean gogoratu du gaixorik da-goela,baina arazorik gabe jarraitu du korrika.

Demagun eguerdiko hamabietan harrapatu duela atzetik zeu-kan gizon taldeak. Badirudi etxean, sofan jesarrita, telebistariadi zegoeneko sabeleko ziztadek baino min txikiago egin diolaezkerreko birika zeharkatu dion balak. Demagun lurrera jausieta buruz behera geratu dela, aurpegia basan. Atzetik egun etaerdiz izan dituen gizonak ondora etorri eta erremateko tiroa jodio batek. Demagun askozaz atseginagoa izan dela tiro hori so-fan hartu behar izan duen pastilla baino. Gizona ez da hiru egu-nen buruan osatu.

Pelikula ikusi duzu ametsetan. Dutxan zaudenean akordatu zara. Harrituta, ame-tsetan ohikoa ez den xehetasuna zuelako. Protagonista patologoa da. Hitz hori go-goratzen duzu, patologoa. Kafea hartzen dago ametsaren hasieran. Bere gustukolekuan, lantoki-laborategiaren ondo kafetegian. Egunkaria irakurtzen dago eta su-

kaldetik hain usain ederra datorrenez onddoak eskatzen ditu, plan-txan. Sukaldaria lanean hasi berria da eta patologoak zoriontzen

duenean hizketan hasten dira. Ametsen ohiko jauzia etorri dagero, egunak pasa dira eta askotan hitz egin dute biek eta pa-

tologoa maitemindu egin da edo ez. Beharbada ez, behar-bada onddoak gustatzen zaizkio eta bere behar aspergarrihorretaz galdegingo dion norbait izatea. Munduko OsasunErakundearentzat egiten du lan, mikroskopioari begira,

gaixotasuna aztertzen.

-Ze gaixotasun? -jakin nahi izan du su-kaldariak.

“Gaixotasuna” errepikatu diopatologoak. Gaixotasun ba-karra dago, hala uste du,desoreka guztien sorburu,

minaren arrazoi bakar,heriotzaren esku. Eta,lortuko ez duela badakiere, bere anbizioa gaixo-

tasun horren aurpegia ikusteada. Amets oso bitxia izan da, gorputzean xaboiaigurtzi duzunean agertu zaizu, zatika. Hasiera lasaiazen: kafetegia, onddoak, tabako makinaren ahots me-talikoa. Gero erritmoa zoratu zaio. Patologoaren la-borategia ikusi duzu, munstro zuri-erraldoia, pasilloz

eta bihurgunez eta bata zuriz betea, espaziontzi batenantzekoa. Arriskuan dagoela ohartu zara. A Gripea, ja-

kin duzu, A Gripeari buruzko analisiak egiten ari da etatxostenak idazten, lehen hildakoen odola aztertu du etaez dela oso aldaera hilkorra idatzi du eta konspirazioadagoela ohartu da. Laborategiko arduradunek analisiakaldatu dituzte eta bere txostenak berridatzi eta “pande-mia” hitza erabiltzen hasi dira. Miloika pertsonarentzattxertoa saldu dute eta aberastu. Ez da oso pelikula oriji-nala izan. Konspiradoreek azken sekuentzian hil eginnahi izan dute protagonista eta munduan gaixotasun ba-karra dagoela azaldu diote eta patologoak mingotz egindu irribarre, horretan bera ere ados dagoela.

-Beldurra esan du. Beldurra sortu duzue eta beldurraren-tzako txertoa saldu.

Ez dute hil. Sukaldaria kazetaria zen, dena kontatuko duelaegin du mehatxu. Bukaera traketsa. Ametsek ez dute haingidoilari onik ere. Dutxatik atera eta haizegailua piztu duzu,posta elektronikoa begiratu artean. Jakinmina asetzeko AGripeari buruzko bilaketa egin duzu, ea. Munduko OsasunErakundeak 150 milioi pertsona hilko zirela esan zuen.14.000 hil dira.

Konspiranoika sentitu zara eta beldurtuta-edo, gaixo-edo.

‘GAIXOTASUNA’

[ Unai Elorriaga ]

Beldurraren txertoa[ Irati Jimenez ]

Gaixotasunbakarra dago,

desorekaguztiensorburu

Medikuakgaixotasun

ezdeusadiagnostikatu

dio

Page 3: Ortzadar 170710

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 17a 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

Ikertzaileofizioa,Elhuyar-en

Nomadismoa eta oztopoak alde batetik utzita,ikertzailearen bokazioa etakonpentsazioak aztertzenditu Elhuyar Zientzia etaTeknologia aldizkariak kalean dagoen uztailekoalean. Geodibertsitatea edozenbat balio duen lurrak, eta bisoi europarrarenegoera dira jorratzen direnbeste gai batzuk.

EGILEA: Elhuyar taldea

ARGITALETXEA: Elhuyar

GENEROA: Dibulgazio zientifikoa

EGILEA: Patziku Perurena

ARGITALETXEA: Alberdania

GENEROA: Saiakera

EGILEA: Miguel A. Mintegi

ARGITALETXEA: Aizkorri

GENEROA: Gazte literatura

GoizuetakoTrabukorenhistoria

“Goizuetan bada gizon batderitzon zaion Trabuko”,kantatzen zuen Laboak.Bada, kanta zahar horrensustrai bila ibili da PatzikuPerurena hogei urtean zehar.Historia hura kontatzeazgain, garaiko herritarxumeen grinak, maitasunaketa bizimodua erakusten dituegileak, burdinolen ingurukoelezaharrak oroitzeaz gain.

IIBBOONN EEGGAAÑÑAA

arlos Linazasororen literaturaren eta,bereziki, ipuingintzaren fan izanik, Gi-zakiaren minak hau irakurtzeari go-goz eta jakinminez ekin diot, bertan

bere ohiko narrazioen estilo, tematika eta idaz-keratik urrundu eta bestelako bideak urratzenahalegindu zela iragarri baitzuen egileak berak;absurdua, umorea eta ironia ipuinetan hain mai-suki landu dituen idazleak klabe errealistagoannondik joko ote zuen ikusteko kuriositatez ira-kurri dut bilduma.

Esan dezadan, baina, “errealista” termino za-balegiaren barruan ez direla eroso kabitzenipuin guztiak, askotariko kontakizunak jasoditu-eta tolosarrak. Liburua Lau entropia ata-lak zabaltzen du, zeinak Marcel Schwoben Bizialegiazkoak hura gogora ekartzen duen, laubiografia aizun eskaintzen baitzaizkigu, gerta-kari eta pertsonaia errealak (sarritan artistak:Rimbaud, Verlaine, Duchamp) fikziozkoekinnahasten dituztenak; pertsonaia ezagun etanagusien atzean, bigarren planoan geratu di-ren istorio eta pertsonaien bilduma laburraosatu du egileak, estilo entziklopediko eta ho-tzez kontatuak.

‘GIZAKIAREN MINAK’ (KARLOS LINAZASORO, EREIN)

Lirika baltsamikoaPiramideaeta Z.-E.-ri buruzko txostenaipui-

nek, berriz, osa lezakete sail beregaina, izanere, lotuago daude orain arteko Linazasoro-ren ipuingintzaren koordenada nagusiekin:Kafka dator nahitaez akordura, absurdoa, Pa-noptikoa eta totalitarismoaren ingurukohausnarketa; edonola ere, gisa honetako ipui-netan egileak ohi dituen umorea eta ironiafaltan sumatu ditut eta inkongruentziarenbat soberan, irudikatu nahi den sistema itxiaerabat sinesgarri egitea oztopatu didatenak.

Gainerako ipuinak sail bakarrean biltzeaagian ez da bidezkoegia, baina badira guztie-tan konstanteak diren osagaiak. Izenburuakiragartzen duen bezala, bizitzaren eta giza-kien alderdirik ilunenak dira kontakizunenardatz: gerra (Mundu Gerrak, kontzentrazio-esparruak, Gerra Zibila), heriotza, oinazea,bortxakeria. Gizakiaren minak irudikatzera-koan, muturreko egoerak eta pertsonaiakeraikitzera jo du egileak: alkoholikoak, kar-tzelaratuak, prostitutak, kontzentrazio-espa-rruetara eramandako juduak… Kontakizu-nak bezala pertsonaiak estereotipatuegiaketa bortxatuegiak iruditu zaizkit maiz, bizi-tzaren garraztasuna eta diskurtso etsitua mo-du ebidenteegian planteatuko balitz bezala,dramatikotasuna muturrera eramanda (“Ba-dakizu zer naizen? Badakizu? Alkoholikabat!”). Itzuleraren gaia da, halaber, ipuin asko-

Literaturarihurbilpenberri bat

Rafa ikasleak bizi duenamesgaiztoa kontatzen digu narrazio honek. Izan ere, goiz bateanajearekin esnatu eta gelakoneska batek haren kontrasexu-abusu salaketa jarribehar duela konturatzen da.Rafak ez du ezer gogoratzen,baina dena du bere kontra,neskaren kuleroak beregelan baitaude.

Egileak ohi dituenumorea etaironia faltansumatu ditut.

Ez da berriaLinazasorore-nean bizitzarenaurreko jarreraetsitua.

ren konstantea, urte asko igaro ostean elkar-tzen diren pertsonaien artean zabaldutakoamildegia arakatzen dutenak.

Ez da berria Linazasororenean bizitzarenaurreko jarrera etsitua, baina aurreko bildu-metan umoreak, ironiak egiten zion kontrapi-su-lana minari; Gizakiaren minak honetan, ezda haren arrastorik. Maitasun idealizatu etasublimatua (hildako maiteari, urrunekoariedo, oro har, eskuraezina denari zuzendua)ageri da egoneza samurtzen duen ukendu gi-sa. Eta, maitasun eta xamurtasun horrekin ba-tera, idazkeraren lirikotasuna. Hein batean, li-buru honetan Linazasoro ipuingileak eta Li-nazasoro poetak bat egin dutela esango nuke,edo Linazasoro poetaren lirikotasunez min-tzo dela narratzailea, maiz haur literaturakolanetan (Etzi-n, esaterako) egin izan duen be-zala. Lirika, hitzaren edertasuna, dira ipuin as-kotan baltsamu, baina, niri neuri behintzat,betegarria egin zait, gehiegizkoa eta erretori-koegia, narrazio zenbaiten lirikotasuna; arna-sa hartzeko distantzia-bideak bota ditut fal-tan, nahiz Gret ipuinean, esaterako, ongi uz-tartzen diren ahots poetikoa eta kontakizuna.

Estimatzekoa da egileak bestelako bideakaurkitzeko egindako ahalegina, beti liburu“berdina” idaztea ekidin nahian agian, bainaez dut uste emaitza egilearen ohiko ipuingin-tzaren mailan dagoenik.

Zaldi Eroa

kritika

SalduenakFIKZIOA

1. MUSIKA AIREANKarmele Jaio. Elkar 2. BILBAO-NEW YORK-BILBAOKirmen Uribe. Elkar 3. OSPITALEKOAKMikel Antza. Susa 4. GASOLINDEGIANYurre Ugarte. Alberdania5. KATU JENDEAEider Rodriguez. Elkar6. ATE ATZEKO ZULOAJosep Sampere. Erein.

EZ FIKZIOA

1. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar 2. GOIZUETAN BADA GIZON BAT...Patxiko Perurena. Alberdania 3. GERLA HANDIA, MUGA SAKONAEneko Bidegain. Utriusque vasconiae. 4. ZINEA ETA LITERATURAHarkaitz Cano. Elkar5. KULTUR PERFORMATIBITATEA... Kepa Fernández de Larrinoa. Utriusque V.

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),Auzolan (Iruñea)

K

Page 4: Ortzadar 170710

IRUDIGILEA

mmiikkeell urmeneta

anferminzale amorra-tua, Mikel Urmenetak(Iruñea,1963) ez du hutsegiten uztaileko zitan,nahiz eta horretarakoozeano bat zeharkatubehar. Izan ere, bidaia-tzen ez dagoenean, ma-rrazkigile ospetsua Nue-

va Yorken bizi da. Zeren eta Kukuxumusumarkaren zuzendari kreatiboak aspaldikoametsa bete baitu: une bakoitzean egin nahiduena egiteko astia izatea.Javier Agirresaro-be zinema argazkigilearekin batera, pasaden uztailaren 1ean Euskaldun Unibertsalaizendatu zuten, Euskal Herriaren irudia atzerrian zabaltzeagatikEz duzu inoiz hutsik egitenSanferminetan. Nola bizi duzu jaia? Gero eta estres gehiagorekin, izan ere geroeta kontu gehiago antolatzen ditugu, geroeta konpromiso gehiago dauzkat, gero etagonbidatu gehiago etortzen zaizkit… eta nikbeti bezala mozkortzen jarraitzen dut. Gai-nera, ez zait gustatzen afaririk galtzea, ze-zenketa guztietara joaten naiz eta entzierro-aren argazkiak ateratzen ditut egunero, gehihamaiketakoak, aperitiboak… beraz, 15eanzarpail eginda bukatzen dut.Urtero, Sanferminetan ere zezenketen ez-tabaida berpizten da.Tortura ala artea?Gure aitak txikitatik eramaten ninduen ze-zenketetara eta,era berean,euli bat ez hiltze-arren leihoa zabaltzen zuen horietakoa zen.Nik hori jarauntsi dut. Lagun toreroak ditut,eta baita PETA elkarteko kideak diren lagu-nak ere.Bien jarrerak ulertzen ditut eta haieknire jarrera ulertzen dute.Sanferminak bukatu, eta berriro Ney Yor-kera.Zergatik bizi zara han?Kitzikagarria zaidalako. Kalea zapaltzendudan bakoitzean bideojoko baten protago-nista sentitzen naiz. Integratzen nauen hiriada, munduko giza pieza akastun guztiekosatua.Uhartea bera mundu bat da.Aire za-balean dagoen zoroetxe arraza aniztuna.Ustekabez, gaztetasunez eta energiaz bete-tako hiria.New Yorkek informazioa ematendizu etengabe. Ibiltzen joan ahala ikasten arizara.Milaka kilometro egin dituzu batetik bes-tera.Zer da zuretzako bidaia? Bidaiatzea, ekintza bera, aspergarria egitenzait, salbuespenak salbuespen. Hemendikhara telegarraiatzea gustatuko litzaidake,nahi dudanean. Bidaiatzen ikasten duzu gi-zaki guztiak hein berean garela absurdo etainteresgarri. Errespetuz betetzen zara eta, nibezain jakingura baldin bazara, gozatzenduzu zure bizitzaren segundo bakoitza gau-za txiki berriekin: patata bitxi horren ezti za-

[[Testua: KAROLINA ALMAGIA Argazkiak: DIEGO ABAD / ANA POSADA]]

EUSKALDUN UNIBERTSALA DA ETA HARRO DAGO. SANFERMINAK GERO ETA ESTRES GEHIAGOREKIN BIZITZEN DITU,BAINA EZINBESTEKO ZITA DA BERA BEZALAKO NAFAR PETO-PETO BATENTZAT. KUKUXUMUSU MARKAREN

SORTZAILEAK NOLAKO BIZIMODUA DARAMAN KONTATZEN DIGU ELKARRIZKETA HONETAN

Argazkiak nire egunkaria dira.Edozeri argazkiak ateratzea

gustatzen zait. Etxeko argaz-kiak, eguneroko bizimo-duari buruzkoak, gaueko-ak… Ez ditut atsegin presta-tutako argazkiak, eta ez

naiz obsesionatzen kalitatea-rekin eta teknikekin, nahiago

ditut enkoadratzea eta txorake-riak. Kamera konpaktu digitalei es-

ker nire egunkariak eguneko ehunka orrigrafiko ditu.Kamera nire luzapena da.Nirelaugarren begia.Ez zaitu erakartzen zinema egiteak? Ez alduzu izan eskaintzarik? Bada, hor nabil. Datorren urtean filmatunahi dugu NYen suspentsezko film bat,nireideia batean oinarritua. Buruan ditugu bai-ta ere dokumental bat eta animaziozko tele-

porearekin, haria egiteko makinaharekin, harkaitzetan arran-tzan pasatako egun horrekin,antro ilegal harekin… Bi-daiatzen duzunean kontupilo bat daude deskubritze-ko.Nola da posible horrenbestedenbora izatea zuretzat, haingarrantzitsua den enpresa batenzuzendari sortzailea izanik? Bene-tan meritua du…Nire kasuan aisialdia ezinbestekoa zait sor-tzeko. Gainera, markaren ideien arduraga-bea eta harreman publikoen buru agerikoaere banaiz. Aisialdi dosi handirik ez izateakkalte egingo lioke nire lanari.Argazkigintza ere zaletasun handia duzu.Zer bilatzen duzu kamara kliskatzen duzu-nean?

rritzen. Baina, Mikel Ur-meneta Otsoa ErrartekoAjarnaute Goienetxe izen-abizenak izanik eta Iruñekoa izanik, Eski-mal Unibertsalaren saria jasotzea izangozen benetan harrigarria.Orain dena dira sariak eta errekonozimen-duak, baina entzun dut oso ikasle txarraizan zinela. Nola oroitzen duzu haurtza-roa?Gaur izango balitz bezala gogoratzen dutzer nolako larritasuna sentitu nuen gure ai-tak estralurtar horien eskuetan utzi nindue-nean.Estralurtarrak mojak ziren,eta nahikoatseginak, azken finean. Ikastetxera joateatrauma bat zen goizero, baina gero barruanondo pasatzen nuen. Haurtzaroa gogora-tzen dut zomorroez, lagunez eta senideez in-guratuta. Asteburuak mendian eta udarakElizondon.Giro ona.

netan, zaila bezain absurdoa den munduasortu dugu.Ederra eta irrigarria.Zu zeu zara zure buruari barre egiten dionlehena…Jakina, ni ere nago sistemak harrapatuta.Sistema berari eta neure buruari barre egite-ko modua da, nolabait, animalien bidez gu-re egunerokotasun hori irudikatzea. Etaikusten dituzunean kamiseta batean bi txa-kur solasean ari direla euren gizakumeaktxiza egitera ateratzen dituzten bitartean,bada, agian barre egiteak ere zer pentsatuaemango dizu.Komunikazioa 2.0.delakoa erabiltzen du-zu.Ondo pasatzen al duzu blogarekin? Bloga komunikatzeko tresna da eta neronekerabili behar dut, Kukuxumusuren agerikoburua naizen aldetik. Eta erabiltzen dutmarkak duen filosofia berberarekin: bizitza-ren alde ona besterik ez erakustea. Nire blo-ga jarraitzen duen lagun baikorrak ondo pa-satzen du eta bekaiztia dena mikaztu egitenda.Halere,harrigarria bada ere,bekaizti ho-rrek nire irakurle izaten segitzen du.Twiterren 1.200 jarraitzaile baino gehiagodituzu, baina zuk ez duzu inor jarraitzen.Eta hori? Printzipioz, sare sozialak ez ditut gustuko.Erabiltzen ditut kontu jakin batzuk konta-tzeko, baina ez harremanak izateko. Batenbatek egiten duena interesgarria iruditzenbazait, deitzen diot, edo idazten diot, edobere webgunea bisitatzen dut. Gainera,Twitterren txungo iruditzen zait zuri jarrai-tzen ez dizun bati jarraitzea,eta ez jarraitzeaegun santu osoan zure atzean dagoen bestebati. Itsusi iruditzen zait.

“Bidaiatzen ikasten duzu gizaki guztiak hein berean garela absurdo eta interesgarri”, dio marrazkigile nafarrak. Argazkia: Diego Abad

S

“Nire bizitza ez da pagotxa izan, laneta lan aritu naiz norabide batean”

“Oso zoriontsu naiz,nahiz eta oraindikulertezina zaidanbizitza den bidaia

arraro hau”

“New Yorken, kalea zapaltzen

dudanean,bideojoko baten

protagonistasentitzen naiz”

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 17a Larunbata, 2010eko uztailaren 17a 05OOrrttzzaaddaarr

sail baten pilotua egitea. Eta ez dut jarraitu-ko…, baina ikus-entzunezkoak agintzen dugaur egun.Euskaldun Unibertsal zara uztailaren1etik.Zerekin edo zeinekin akordatu zinenberria jasotzean?Egia esan, ezusteko handia izan zen. Ilusiohandia egin zidan saria Agirresarobe han-diarekin partekatuko nuela jakiteak. Etaerrespetu handia sentitu nuen jakitean zein-tzuk izan ziren aurreko sarituak. Aitarekineta amarekin gogoratu nintzen, seguruenikgozatu egingo baitzuten.Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlari-tzari kexa formala aurkeztu dio nafar hiri-tar peto-peto bati Euskaldun Unibertsala-ren Saria emateagatik… Txantxetan nabil,baina, harrituko al zinateke berri hori en-tzungo bazenu?Politika arloan dagoeneko ez nau ezerk ha-

Liburu bat: Irakurtzea asko gustatzen zait, baina liburuak gutxi. Grandville-ren Unautre monde gomendatzen dut. Bere garaitik kanpo idazten eta margozten zuen gizona.Uharte itzela.

Komiki bat: Tmeoa. Fancine maisulana, gaurko komikigintzaren benetako mitoakeman dituena.

Pelikula bat: Herzog-en El enigma de Kaspar Haurser. Gogorra, originala etasentikorra.

Hiri bat: Nueva York, egunez; La Habana, gauez (edo alderantziz), eta Iruñea,Sanferminetan.

Musika talde bat: Beti bueltatzen naiz David Bowierengan. Nire zakilak bereurrezko garaia bizi izan zuen Live on Mars? kantarekin.

Igande arratsaldea pasatzeko era on bat: Depende non zauden. EuskalHerrian, igandean joan zaitez mendira, biharamona sendatzera: NYen ez dago igande etaasteartearen arteko diferentziarik, edozein egun da ona kalea zapaldu eta Play sakatzeko.

Urmenetaren gomendioak

“Gizakiokastopitoak gara

eta osoarraroak,

ulertezinak”

“Ez dutmarrazkigile

ezta enpresariizateko

bokaziorik”

Noiz jakin zenuen zer izan nahi zenuenhanditan?Oraindik ez dakit zer izan nahi dudan han-ditan. Orain naizena zirkunstantziala etairagankorra da.Ez dut marrazkigile ezta en-presari izateko bokaziorik. Nahiz eta egitendudana gustatzen zaidan, nahiago dut al-datzea. Txikitan arkeologoa, zoologoa, pa-leontologoa eta, jakina, indio siuxa izan na-hi nuen.Zoriontsu al zara zure bizimoduarekin?Oso zoriontsu, nahiz eta oraindik ulertezi-na zaidan bizitza den bidaia arraro hau, bu-kaera duena, antza. Batzuetan esaten dutnahiago nukeela jaio ez izana, eta jendeakuste du mezu ezkorra dela, baina, benetan,hiltzea ez da horren ezberdina. Argi eta gar-bi dagoena da hemen gaudela eta, segundobakoitzean gozatzeko lan egin behar dugu-la. Nire bizitza ez da pagotxa izan, lan etalan aritu naiz nik neuk erabakitako norabi-dean. Gaztetan hiru kontu nituen argi: eznuela soldaduska egin nahi, neronentzatedo nire lagunentzat ez bazen ez nuela lanegin nahi, eta une bakoitzean egin nahi nue-na egiteko astia izan behar nuela. Nolabait,lortzen ari naiz.Seguruenik inolaz ere espero ez zenuenarrakasta lortu du Kukuxumusuk. Noizizan zen booma?Ez da egon boomik. Orain dela 22 urte hasiginen, presarik gabe. Atsegin genuena egi-ten genuen beti, gure intuizioak eta ilusioakbultzatuta, eta apurka-apurka hazten joanginen, bide errazak eta pelotazoak saihes-ten. Gero, marka handitzen ari zenez, gau-za pixka bat profesionalizatu egin beharizan genuen. Ikusten den produktua saltzendugunez, han eta hemen ikusten zaituenjendeak uste du mega-enpresa bat garela etadiruz okituta gaudela, baina negozioa bai-no marka izan gara beti. Hori garrantzitsuaizango da datozen urte txarrei aurre egiteko.Zergatik izan du markak horrenbestekoarrakasta?Oso aspergarria zen souvenir-en merkatuansartu ginen, filosofia eta produktu guztiz be-rri batekin, originaltasuna eta sorkuntza oi-narri zituena. Horri esker ondo joan zaigu.Behin hor kokatu ondoren errazagoa dabeste merkatu batzuetan sartzea. Inportan-tea izan da baita ere hasiera-hasieratik hirubazkideen artean lan-banake-

ta egitea. Hori, eta inoiz ez garela ibili errie-tan gure artean, eta jakina, urte hauetanguztietan egin ditugun fitxaje onak.Zuen marrazkiek gizakien ohiturei barreegiten omen diete. Irrigarriak al gara gi-zakiok? Astapitoak gara, eta oso arraroak. Egia

esan, zure baitan biltzea lortzen baduzueta gizakiaren ohiturei objektibotasu-nez begiratzen badiezu,benetan ulerte-zinak direla ikusiko duzu. Gure janzte-

ko modua, erlijioak, mutiletan/neske-tan ibiltzeko, txortan egiteko, negoziatze-

ko, komunikatzeko erak. Eta, zeresanik ez gure etxeen apainketa,futbolarekiko, musikarekikoedota zinemarekiko pasioa. Be-

“Aire zabalean dagoen zoroetxe arraza aniztuna” da New York Urmenetarentzat. Argazkia: Ana Posada.

Page 5: Ortzadar 170710

MUSIKA

bbiiddee ertzean

adira Euskal Herrianetiketarik gabe etamodu bikainean mu-sika estilo propioa jo-rratzen dituzten tal-deak. Bide Ertzeandugu horietako bat.Imanol Ubeda -kan-tuan eta gitarran- eta

Joni Ubeda -gitarran-,Karlos Aranzegi bate-rijotzailearekin batera 1998an irten zirenplazara aurrenekoz. Urte horretan bost kan-tak osatutako Bide Ertzean izeneko CDa argi-taratu zuten. Ordutik hona ibilbide oparoaosatu dute tolosarrek.

Hasierako hirukotea boskote bihurtu zenhandik gutxira, Fran Iturbe gitarrajolea etaLabrit kantari usurbildarra taldean sartu zi-renean. Hurrengo diskoa, Zure minari,1999an argitaratu zen. Labritek bere ibilbidepropioari ekin zion gerora, eta orduan, lau-kote moduan, bere lanik rockeroena eta gor-dinena plazaratu zuen Bide Ertzean taldeak:Grisa.

Joserra Senperena piano jole donostiarra-rekin hainbat kantu errejistratu zituz-ten bi urte geroago Maite out ize-neko lanean, eta esperientziaerrepikatu zuten 2004an Esanbare diskoan. Beti ere Gaztelu-peko Hotsak diskoetxearekin,Non dira lana argitaratu zutenbi urte geroago eta taldearenhamargarren urteurre-na ospatzeko Lei-dor sessions zuze-neko diskoagrabatu zuten2009ko urta-r r i l a r e n16an, Tolo-sako Leidoraretoan.

[[Testua: KEPA PETRALANDA Argazkiak: ORTZADAR]]

ESTUDIO LANAK AMAITZEAR DITUZTE ETA DISEINUA ERE BIDERATUTA. OKERRIKEZ BADA, UDAZKENERAKO ARGITARATUKO DUTE ‘DON INORREZ’ DISKO BERRIA.

BIDE ERTZEAN TALDE TOLOSARRAREN ZAZPIGARRENA IZANGO DA.

retzat 36ko Gerra. Konturatu orduko kantuberri denak gai horri lotutakoak ziren. Etamodu horretan osatu genuen Non dira(2006). Disko horren kantuek ibilbide luzeaizan dute. Antzerki obra, dokumental etajardunaldi ezberdinetan erabili izan dira gu-re abestiak.Hemendik hamar urtetara Leidor Sessionsantzeko zerbait errepikatzeko asmorik ba-duzue?Seinale ona litzateke, bizirik eta gogotsugaudela esan nahiko lukelako.Egia esan, in-oiz ez dugu epe luzera begiratu. Kantuzkantu, diskoz disko, ibilbide bat osatu dugu.Iaz, hamar urteko ibilbidearen ondoren,ikusi genuen garai ona zela zuzeneko diskobat grabatzeko,Leidor Sessions (2009). Orainkantu berriak plazaratzeko irrikitan gaude,oholtza gainera igo eta kantu berriak jotze-ko gogo handiz. Zentzu horretan udazkenederra dugu zain.

Bide Ertzean-eko taldekideak. Udazkenean plazaratuko dute disko berria.

Bide Ertzean, 36ko Gerrari buruzko diskoa aurkezten.B

“Urteekin, gauzak egiteko modu bat lantzen joan gara”

dugu. Horien artean izan da San Josera bide-an. Eta udazkenean plazaratuko dugun dis-koan izango da. Don Inorrez pertsonaia mo-duko bat da eta bera da kantu batzuetakoprotagonista. Are gehiago, esango nuke be-ra dela hari nagusia. Baina ez bakarra.Zentzu horretan ez da izango Non dira(2006), 36ko Gerra hizpide zuena, bezainkontzeptuala edo tematikoa.Pop,folk eta antzeko soinuekin rock musi-kari eutsi diozue. Apustu oso arriskutsuaizan da. Hasieratik izan zenuten bide horijorratzeko asmoa?Arriskutsua baino ausarta esango nuke.Musika estilo horiek ez ziren oso ohikoakgure artean. Esango nuke estilo horretakoatzerriko proposamenak gustukoak zirela

hemen, baina estilo hori beragero gure lurral-

deko taldeen

go zuela uste genuen eta ezuste handia izanzen denontzat.Hori oso pozgarria da,urtee-tan egin duzun lana oharkabean pasa ez denseinalea baita.Deabruak-ekin beste etenaldibat hasiko dugu laster. Baina Bide Ertzean-ekin disko berri bat plazaratuko dugu. Be-raz,atzera begiratzeko denborarik ere ez du-gu anaiak eta biok.Zergatik egin zenuten Non dira bezalakodisko bat? Zaharrekin zorrak atera na-hian? 36ko Gerra guztiz ezezaguna delakogazteen artean?36ko Gerrak gure etxean eragin zuzena izanzuen. Gerraren ondorengo urteak ere osogogorrak izan ziren. Baina ez bakarrik gureetxekoen artean, baita milaka eta milaka fa-milien artean. Eta bereziki, sozialista, aber-tzale,anarkista edo komunista izan zirenen-tzat eta horien ondorengoentzat. Gu, zer-bait izatekotan, kantu-egileak gara, eta due-la bospasei urte ia obsesioa bilakatu zen gu-

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 17a Larunbata, 2010eko uztailaren 17a 05OOrrttzzaaddaarr

Deabruak Alternatiba akustiko etapopero moduko bat eukitzeko sortuzuten Deabruak Teilatuetan taldeaBide Ertzeaneko Imanol eta JoniUbeda anaiek, Karlos Aranzegirekinbatera. Hainbat egileren poemak eta eurek sorturiko hitzak eremusikatzen dituzte.

Colemans+ 2005eanPeiremans+ izeneko esperientziariekin zioten Txikik (Kashbad), ImanolUbedak eta Gorka Urbizuk (BerriTxarrak), eta aurten Imanolek, Jonik,Aranzegik eta Gorka UrbizukColemans+ moduan aritu dira. Beraz,mugarik gabeko musikariak dira.

Hainbat alternatiba

Don Inorrez deituko da udazkenean ka-leratuko duten hurrengo emaitza. Ho-nen inguruan, eta baita beste kontuei bu-ruz ere, mintzatu da Ortzadarrekin Ima-nol Ubeda taldekideen izenean.Don Inorrez izeneko disko berriaren nahas-ketak egiten ari zarete. Noizko aurkezpe-na?Azken ukituak ematen ari gara egunotan.Estudioko lanak amaitzear ditugu eta disei-nu lanak ere bideratuta daude.Okerrik ez ba-da, udazkenean kaleratuko dugu diskoa.Beste behin ere, Gaztelupeko Hotsak zigi-luak argitaratuko du gure diskoa. 1998an gu-re lehen lana plazaratu genuenetik hona eginduen bezala.San Josera bidean izeneko kanta diskoberrian agertuko da? Don Inorrez izango daaipatutako abestia bezain kontzeptuala?Azken bolada honetan eman ditugun kon-tzertuetan abesti berri batzuk eskaini ditugujendaurrean.Nahiz eta argitaratu gabe egon,

zuzenekoetan kantu be-rriei toki egitea oso

gustukoa

Ezker-eskuin, Joni Ubeda eta Imanol Ubeda. Argazkia Cruz Larrañeta

artean ez zela oso ohikoa. Guk gure kan-tuetan sinestu izan dugu beti. Eta denbora-rekin, gauzak egiteko modu bat lantzen jo-an gara.Zure minari disko atsegina izan zen. Argiazaltzen zuen taldearen jarrera.Disko hori asko maite dugu. Gure lehendiskoetako bat izan zen eta bereziki esti-matzen dugun idazle bati gorazarre egitekoaitzakia izan zen. Izan ere, lan horretako le-tra denak Jose Luis Otamendiren poemakdira.Egia esan,harrez geroztik, taldea askosendotu da.Grisa, Maite out, Esan bare... Bide Ertzeantaldea gorpuztu egin zen hurrengo lau ur-te haietan?Lehenenego bi diskoren ondoren bagenuenrock doinuak lantzeko gogoa. Taldea rock

premisetan ere ondo moldatzen delaikus daiteke Grisa (2000) diskoan.

Maite Out (2002) diskoarekin bideberri bat urratzen hasi ginen. Jo-serra Senperena piano jole do-nostiarra gurekin hasi zen lane-an eta geroztik taldeko kide bat

gehiago dela esan daiteke.Piano, organo eta akor-

deoiari esker, sonorita-te berrietan murgil-

du ginen eta ustedut lan horrekintaldeak garai be-rri bati ekin

ziola. Garai berri hori askoz argiago suma-tu daiteke Esan bare diskoan (2004). Eta Jo-serra Senperenarekin 2006an gailurrerairitsi ginen Non dira diskoarekin, 36ko Ge-rraren gaia jorratzen zuena.Hirukote, laukote eta boskote gisan arituzarete. Deabruak Teilatuetan aurreko es-perientzia ere hor dago. Musika zerbaitbizia delakoaren isla da? Deabruak Teilatuetan taldearekin eman ge-nituen lehen urratsak anaiak eta biok. Le-hen kantuak, lehen kontzertuak, lehen gra-bazioak… Gero ikasketa kontuak tarteko,etenaldi bat egin behar izan genuen eta ho-rri esker jaio zen Bide Ertzean. DeabruakTeilatuetan taldearekin gauza bitxia gertatuzaigu.Duela hiru urte berriz elkartzeko bal-dintzak eman ziren.Disko bat plazaratu etaberehala zuzenean jotzeko dei zaparradajaso genuen. Bederatzi urteko isilaldiarenondoren, jendeak Deabruak ahaztuta izan-

“Don Inorrezpertsonaia bat

da; bera da kantubatzuetako

protagonista”

TTXXUUMMAA MMUURRUUGGAARRRREENN

Kontzertuetako erritualetan ha-si naiz pentsatzen. Kontzertuei“festibalak” deitzen genienekogaraiaz ari naiz, “festi” horiekegundoko gertakizuna zirene-an. Oroitzen naiz nola biltzen gi-nen Bilboko La Casilla kirolde-giaren aurreko parkean edoDonostiako Anoeta inguruetan,kontzertua hasi baino dexentelehenago, hori ere kontzertua-ren zati zelako. Kiroldegiko a-tzealdea ikuskatzen genuen tal-dearen kamioak han ote zirenikusteko, ekipoa trailer handieta luzeetan ekartzen zutelakotalde haiek, eta talde batek zen-bat trailer mugitzen zituen noti-zia zen, kantitateak berak kalita-tean eragingo zuen balio erantsibat izango balu bezala. Hantxehasten zen kontzertua, kirolde-

giaren aurrean eserita ematengenituen ordu horietan, guretxupa eta tximak harro erakus-ten gure txupa eta txima berbe-rak zituztenen aurrean, eta ba-zegoen beti norbait kanuto bategiten, kalean, ausardia handiz,garai haietan ez baitzen batere

ohikoa kalean egitea. Baina au-sardia horrek gizartearenarauak hausteko modu bat beza-la ikusten genuen, eta keinu epi-koa iruditzen zitzaigun. Ordukokolore, usain, keinuek esanahi

berezia zeukaten eta kode etikobaten hastapenetan kokatzendira, gure erreferenteen lagun-tzaz sortutako kode pertsonalazari naiz, hor daude errotuta, ga-runaren inkontzientean, arra-zoiaren arratsean. Ikusiko geni-tuen taldeen dohainaz hasten

ginen hizketan. Honek edo harkezagutuko zuen pasadizo bat,datu bat, besteok ezagutzen ezgenuena. Horiek ere istorio epi-koak ziren, Jethro Tull-ek hasie-rako kontzertuetan hozkailuak

BBiizzii bbiizziiaannIritziabotatzen zituztela eszenatokitik,The Who taldeko bateria-joleaktinbaletan dinamita jarri zuelaeta Pete Towsen ondoan zegoe-nean eztanda egin zuten eta gorgelditu zela belarri batetik…Istorio miresgarriak iruditzenzitzaizkigun. Musikari bezalazeukaten kalitateaz ere mintza-tzen ginen, beti ere ukitu olinpi-ko batekin, zein arin jotzen zuenbateria-jotzaileak, zenbat notasartzen zituen gitarra-jotzaile-ak… Kontzertua amen bateaniragaten zen, eta etxerako auto-busean beteago sentitzen ginen,handiago, inork kenduko ez zi-gun zerbaiten jabe. Eta gaur, ho-rretaz pentsatzen hasi naizela,txiripa bategatik ikusitako hain-bat kontzertuk egin diguten me-sedeaz konturatzen naiz. Bat, bi,hiru! Jarraituko al du bizirik zu-zeneko eszenak? .

Kontzertua amen bateaniragaten zen garai batean,

eta beteago sentitzen ginen

Bide Ertzeaneko taldekideak, Tolosako Leidor Antzokian.

Page 6: Ortzadar 170710

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 17a