Ortzadar 300411

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko apirilaren 30a 210. zenbakia Hamar urte bete ditu hardcore eszenan [7. orrialdea] Izu Giroa, fanzine beteranoa [4-5. orrialdeak] PERNAN GOÑI Etxebizitz-partekatzaile marrazkigile baten pasadizoak

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 300411

Page 1: Ortzadar 300411

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

210. zenbakia

Hamar urte bete dituhardcore eszenan[7. orrialdea]

Izu Giroa,fanzinebeteranoa

[4-5. orrialdeak]

PERNAN

GOÑIEtxebizitz-partekatzailemarrazkigile batenpasadizoak

Page 2: Ortzadar 300411

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

H OZKAILUAN izotza baino ez dauka. Arasean, aspaldijandako txokolatearen urre-zurizko azala. Mahai gai-nean, itxura galdu duen frutaren bat. Deus ez, ingu-ruan, gosea asetuko dionik. Are okerrago: deus ez,

inguruan, gosea piztuko dionik.

Larria da: ordu bete dauka enkargua betetzeko eta ez du lor-tuko, ez badu zerbait aurkitzen. Baina arakatu ditu etxeko apa-lategietako bazterrak, maixiatu ditu interneten bururatu zaizkionweb-lekuak eta ez du aurkitu behar duen… zera hori. Ibili da,ibilian, baina berandu hasi da eta orain estu, orain zelan ezda, ba, estu ibiliko?

Kalera.

Besterik ez zaio bururatu. Jaka bat edo dena delako bathartu eta kalera.

Barrenkale, Zumargoiti, Etorbide, Nabilinguru. Betikolekuetatik abiatu da, ustekabekoren bat bilatzen. Nonbaitez bada, norbaitek izango du zerbait. Ezinbestean. Inoizez dio enkargu bati huts egin eta ez du gaur ohitura horihartuko. Ez liokete barkatuko eta barkatuko baliote ere,berak ezingo lioke bere buruari halako porrotik onartu.

Parkera heltzen denean, eseri egiten da. Parkea lekuaproposa izango da, ez? Beti entzuten dira par-kearen inguruko kontuak. Gauez ez zaielakomeni neskatoei handik bakarrik ibiltzeaeta bestelakoak. Umetan maiz entzutenzuen “kontuz parkean!” eta kontuz horrekitxaropenaren musika dakarkio orain,justu orain, parkean kioskoaren ateazabaltzen ikusi duenean.

Ez da gaur arte konturatu. Baina kioskozaharrak eskailera estuak ditu, aho itxuradunateraino jeitsi eta lurrazpian desagertzen dire-nak. Atea zabalik badago, norbaitek behar du eskailera horiekbaino beherago egon. Urteak dira kioskoan musikarik ent-zuten ez dela eta beste ezertarako badarabilte sekretuan dara-bilte, ez baita inoiz ezer nabaritzen.

Gaur, ostera, atea irekita dago eta, une batez enkargua ahaz-tuta, ate zulotik behera begiratu nahi izan du, Alice gogoan,Wonderland bihotzean. Ez du begiratu, ostera, jakin eginbaitu, begiratu gabe, kioskoa ez dela sarrera, irteera bainoeta han azpian ez dagoela karta jokoaren erreginarik. Hanazpian, bulegoa dago, eta bulego horretan ze lan egiten denez badaki ere, badaki ezinbesteko lanen bat dela, etengabeegiten dena. Kioskoa ahoa baino ez da, langileei behar dute-na emateko balio duena, itsaspean dabilen ontziaren meta-lezko begia.

Telefonoak jotzen duenean aztoratu egiten da, baina irri-barrea dario begi ertzetan eta pozik erantzuten du aldizka-riaren deia.

–Zer, zer moduz doa? Ordu bete barru espero dugu, eh?Ez ahaztu.

-Lasai –dio, ezin lasaiago-, erdi idatzita daukat.

Ideiak bor-bor abiatzen da etxera, kili-kiliak atza-marretan. Joan da hustasuna: tintaz beteta sen-titzen da idazlea.

E SATEN DUTE hizkuntzalari batzuek mutil-du hitza mutilare hitzetik datorrela, hau da,izaki bizidun bati gorputz-atalak erauzteaesan nahi duela. Gaur egun, praktika falta-

gatik beharbada, hegaztiei lumak kentzean aplikatzenda batez ere (artilea moztean ere bai, antza). Gauza da

Europan jendea mutilatzeko –laurdentzeko– ohitura han-dia zegoela sasoi batean. Orain, pentsatu nahi dugu,

zaletasun hori apur bat apaldu da, nahiz eta bestemutilazio mota batzuk existitu.

Afrikan, berriz, duela gutxira arte, doku-mentatuta daude halako kasu asko. Idi AminDada jeneralak, esate baterako, Ugandan,besoak eta hankak moztu zizkion ministro

bati hirurogeita hamarreko hamarkadan, hauda, gu gehienok bizi ginen sasoi batean. Erre

egin zuen ministroa ondoren, artean bizirikzela, erabat odolustu baino lehen.Ugandan, baina, ez omen zen berria; ehun bat

urte lehenago ere, Mutesa erregeak normaltzatomen zeukan. Behin, senarrarengandik ihesi joan

zen emakume ugandar bat eta agure urtetsu batenetxean hartu zuen babesa. Mutesak

harrapatu eta bien gorputz-atalguzti-guztiak ebakitzeari

ekin zion. Putreei ematenzizkien haragi zatiakondoren. Baina krudele-na, beharbada, honakoaizan zen: emakumea etaagurea ez zituela berehala

hil eta ez zituela odolustenutzi. Zerbitzariei agindu zien

ahal zenik eta luzaroen eustekopertsona bi horien biziari, putreek

euren gorputz zatiak nola jaten zituzten ikus zezaten.Sierra Leonan ere, dirudienez, metodo moduan har-

tu zuten brigada armatu zenbaitek mutilazioa; herri-rik herri ibili eta eskuak eta oinak ebakitzen zituz-ten nonahi, mutilatuaren errua gorabehera. Umebaten istorioa entzun edo irakurri nuen orain urtebatzuk eta oraindik daukat iltzatuta. Aldizkari bateankontatu nuen behin, badira urteak, eta irakurleeta-ko batek mezu bat bidali zidan posta elektronikora;idazle lanetan hasi nintzenetik hartu dudan mezu-rik arraroena eta, beharbada, injustuena.

Istorioa sinplea baina lazgarria zen. Neskato batharrapatu zuten armatuek oihanean, ume-umea.Aihotzaz eskua ebakiko ziotela esan zioten, eskubat, eta harri baten gainean jarri zioten eskuma-koa. Ebakitzeko zeudenean, ezkerra mozteko eska-tu zien mesedez umeak, eskumakoa idaztekobehar zuela, asko gustatzen zitzaiola idaztea. Biakmoztu zizkioten militarrek zigor modura.

Txunditu ninduen ume horren indarrak, harri-tu ninduen bere arrazoiak, larritu ninduen ger-tatu zenak. Eta hala kontatu nuen aldizkari har-tan, ezin bainuen burutik kendu. Beharbada esti-lo bereziarekin kontatuko nuen, ez daukatgogoan, baina errespetu handiarekin.

Eta emakume batek idatzi zidan, lehen esandudan legez. Errieta egin zidan, ama zela eta kon-tatutakoa oso gogorra zela. Ez nuen ondo ulertukritika hura. Idatzi zidan emakume horrek ezdakit, baina nik ia egunero daukat gogoan Sie-

rra Leona.

Tinta

Laurdendu Hustuta dagoU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Orain urtebatzuk entzunnuen istorio

hori eta oraindikdut iltzatuta

Larria da:ordubete dauka

enkarguabetetzeko etaez du lortuko

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar 300411

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

G O I Z A L D E L A N D A B A S O

Kritika

‘ S U R F ’, A I T O R Z U B E R O G O I T I A ( A L B E R D A N I A )

Olatuak behatzen

B IZKOR BIZI GARA. Denboraren joanaez sentitzeraino, eta galgari emanbehar diogu. Horixe da gutxi asko AitorZuberogoitiak (Etxebarria, 1972) bere

Surf saiakeran kontatzen duena. Esan beharradago, saiakera saritua dela, Bilboko Udalakantolatu ohi duen Miguel de Unamuno XI. Saia-kera Saria irabazi baitzuen lan honekin. Ondoirakurtzen da, berak gurako luke, ziurrenen,patxadaz irakurtzea, eta lasaitasun erlatiboanirakur liteke. Nik, aitortu behar dut, arin ira-kurri dut. Idazleak berak kontatzen du bere espe-rientziatik abiatuta. “Gogoratzen dut eskumu-turretik erlojua kentzea izan zela horietan lehe-na”. Erlojua eskumuturretik kentzeak sorra-razten duen hasierako agonia erlojua darama-tenek baino ezin dute ulertu. Eta esango nukeabiada biziaren lekuko izan nahiean ekin ziolaidazteari, baina berarentzat ez beste inorentzat.Izan ere, arintasun honek, maiz, oroitzapenak

lekurik ezkutuenean artxibatzen dizkigu, etaahanzturari aurre egiteko modurik bizkorrenaidaztea da. Ez du linea zuzenik, eta bidezido-rretatik garamatza. Egia da batzuetan kaotikosamarra egiten dela, gora eta behera zoazela surfegiten, eta egia da ez dakigunik ez digula kon-tatzen. Baina noizean behin eskertzekoa da gel-diroago joan behar dugula entzutea, eta aregehiago, kontalariaren distantziatik urrundueta norbere larrukoak kontatzen dituenean.Gure moduko beste bat ikusten dugu. Guregaraiko abiada bizia da. Kaleko erritmoa, herri-ko lasaitasunarekin alderatzen da; eta inpresioadaukat, azken hau apur bat mitifikatuta ez oteduen. Bide batez, hara doa hona etortzeko, edohemendik begiratzen du hangoa. Globala etalokala. Ba-tzuetan iraganeko sasoiak gorestendirela iruditu zait, eta uste dut egileak zelanbaitsentitu duela momentu batez joandako garaiakbeti hobeak izan direla. Baina laster ukatzen du.“Lilura faltsurik ez, beraz; lagun okzitaniarrakzioen moduan, intellectually honest izatea dago-kigu, bikoiztasun manikeoak bazter utzita (ezenbikoiztasun batzuen aipua grafikoa izan dai-tekeen arren, bikoiztasunak ez baitio horrega-tik errealitatearen sinplifikazio izateari uzten)”.Hausnarketa asko dira, eta denak elkar loturikdaude. Zaldiz bidaiatzera itzuliko gara? Bai,

energiaren ahitzea, bere erabilpena eta gares-titzea ere gogoetagai dira hemen. Egunerokoezberdin bezala ere irakur liteke. Hasi zenetik(2001eko lehenengo egunean) amaitzen dueneraarteko (2007ko amaiera aldea) kontaketa da.Lanaz, bizitokiaz, seme-alaben jaiotzaz, oporraz,osteratxoetaz eta bestelakoetaz jarduten baitu.Aitorpenez jositako saiakera da. “Neuri ere alda-tu egin zait bizitza, dezente gainera, kontakizunhau osatzeko estreinako oharrak zirriborra-tzeari ekin nionetik honantz. Erritmo lasaia-goaren bila zebilen hura lan-zama handi sama-rrarekin dabil orain. Horrez gain, gai honi buruzgogoeta egiteari ekin ziona eta hausnarrean jar-dun eta esperimentatu ondoren orain naizen hauez gara pertsona berak”. Nor da, baina, duelahamar urte eta oraingo berbera? “Lantzeanbehin bizkor baina ez presaka, lantzean behintrankil, baina ez geldo”. Gustatu zait esaldia.Hauxe izan daiteke bizi garen sasoiok irents ezgaitzaten gakoa. Surf, taula gainean olatu gai-netan gabiltza filigranak egiten, olatuaren oso-tasuna harrapa nahia da. Beharbada, olatuarenedertasuna begiratzen gelditu beharko ginatekenoizean behin. Eta liburua burututa, galderabat: Lortu al du egileak bizimodu patxadatsua-goa, aisialdiaz gozatzen al du, erlojuarekinjarraitzen du?

Erahilketa batenikerketa etaustekabekoondorioakKostako herri batean, zoritxarbatek hautsi du ohiko patxa-da: neska gazte bat desager-tu da; bahituta akaso,bortxatua eta erahila behar-bada. Susmoak eta erreze-loak pizten dira alde guztie-tan, eta ez dago arrasto gar-birik. Poliziak emaitzarik lor-tzen ez duela ikusita, neska-ren aita udaltzaina hasiko dabere kasa ikertzen, baita sus-magarritzat jotzen dituenakxaxatzen ere. Bazterraknahaste horretatik, baina,ustekabeko ondorioak etorri-ko dira.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Iñaki IrasizabalGeneroa: Nobela beltzaArgitaletxea: Elkar

Zaldi Eroa

Sexualitatearengai guztiakjorratu nahidituen liburuakLiburu hau osatzen dutenzazpi ataletan –Sexologiahitzez hitz, Gorputzak ezagu-tuz, Sexuak, Erotismoarekinjolasean, Gizarte kontuak,Sexuen heziketa eta Landubeharrekoak- idazleek eurenjakinduria oparitzen digute.Gai anitz jorratzen dituenarren ez da azalean geratzen,busti egin dira bi sexologoak.Eta Nerea Sancho Esnaolapsikologo eta sexologoakdioen moduan, “gizon etaemakume bakoitzaren sexua-litatearekin gertatzen denbezala, liburu hau historianbakarra izango da”.

Egilea: M. G.Vicuña, I. PorrasGeneroa: DibulgazioaArgitaletxea: Erein

Egia hamaikagezurrekinezkutatzendeneanKonda ezkondu berria daParisen ezagutu zuen Erru-siako opera-kantari ospetsubatekin, eta Iruñeko La Perlahotelean hartu dute ostatulehendabiziko gaua pasatze-ko. Bat-batean, ohetik jaikia-razten dute, suizida bat Iru-ñeko Gaztelu Plazakoaparkalekua eraikitzeko para-tu duten garabira igo baita.Suizidak joko literario maka-bro bat proposatzen dio JonKondari. Poema batzuk ira-kurriko dizkio eta norenakote diren asmatu ezean, bereburuaz beste eginen du.

Egilea: Jeremias ErroGeneroa: NarratibaArgitaletxea: Pamiela

1. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein

2. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar.

3. Mea culpaUxue Apaolaza. Elkar

4. ErrotikGotzon Barandiaran. Susa

5. Artzapezkikuaren bisitaAdam Bodor. Elkar

6. Maitasunezko oihua...Kyoichi Katayama. Denonartean

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean

2. Egunsentiaren esku izoztuakXabier Lete. Pamiela

3. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Pamiela.

4. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania

5. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela.

6. Faxismoak opineratutaGotzon Aranburu. Gara egunkaria

Ez Fikzioa

�Ez du lineazuzenik etabidezidorretatikgaramatzaliburuak

�Olatuarenedertasunabegiratzengelditu beharkoginateke

Igelak benetan hiltzendira

Sexualitatean xirikatuz Garabi suizidarenamodioak

Page 4: Ortzadar 300411

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

“Alokairuan’ -en pasadizoak marraztennire mendeku txikia hartu dut”

Etxebizitza bat partekatzeaez da erraza. Pernan Goñigipuzkoarrak urteak emanditu Bilbon egoera horretan.Material horrekin bineta askomarraztu ditu eta hori izanda gizartearen kontrako beremendeku txikia, terapia gisaere baliagarria gertatu zaiona

‘Horror morror’ izeneko etxebizitza da Goñiren bineten protagonista.

KAROLINA ALMAGIAOrain dela urte batzuk, erabaki bathartu beharrean aurkitu zen Per-nan Goñi (Oñati, 1968). Lan seriobat topatu, etxe bat erosi, familiabat eratu eta bere herriko lagungehienak bezala bizi, edo bere gus-tukoa den baina oso diru gutxi ema-ten duen ofizioari eutsi? Bigarrenaaukeratu zuen eta geroztik marraz-ten bizi da eta alokairuzko pisuakpartekatzen ditu. Bizimodu horrek,nolanahi ere, anekdota asko opa-ritzen dizkio, eta horiek denak isla-tu ditu Alokairuan (Horror Morrorerdarazko bertsioan) izeneko bine-ta sailean. Gara egunkariaren Gaur8 gehigarrian joan ziren argitara-tzen istoriotxo horiek, eta orainhoriek bildu eta album batean kale-ratu ditu, arrakasta dezenterekin.Noiz eta nola hasi zinen komikimunduan?Oso gazte hasi nintzen, 14 urtenituela, herrian, Oñatin, bertakofanzinerako komikiak egiten. 15urterekin saritxo bat irabazi nueneta horrek animatu ninduenjarraitzera. Baina urte hauetan guz-tietan denetarik egin dut, betiereilustrazioaren inguruan: diseinugrafikoa eta abar. Urte askoan ezdut komirik egin. Orain, berriz, 42urterekin, komikia da nire bete-behar nagusia. Prentsarako bine-tak eta animaziozko lanak dira nire

diru-iturri nagusiak.Nolakoa da komigile baten bizimo-dua?Irudi dezakeena baino normalagoa.Goizeko zortzietan jaikitzen naiz,gosaldu eta etxean bertan ekitendiot lanari. Ordenagailuan ematendut denbora asko: besteen binetaketa komikiak begiratu, albisteak,sare sozialak...Bloga ere izan duzu. Zergatik etenduzu?Denbora asko kentzen zidalako.Blogosferan sartzen zara eta ordu-ak pasatzen dira, batak beste bate-ra eramaten zaitu, estekak jarribehar dituzu... Marrazteak energiaasko kentzen dit eta nekatuta buka-

letan topatzen dugu hori.Zertan aldadu du zurelana internetek?Zentzu askotan. Le-hen fanzineen bidezegiten genuen gurelanen difusioa baina,noski, zure herrikotabernak baino apurbat harago heltzenzinen, besterik ez. Etanegozioetan, zer esanik ez.Orain, nire webguneko klik batsakatzearekin, munduko edonorkeros dezake nire komikia.Nolakoa da zure lan-prozesua?Lehenengo arkatzez marrazten duteta gero ematen diot kolorea orde-

K O M I K I A > E L K A R R I Z K E TA

pernangoñi

nagailuan. Jadanik ez dut akuare-la edo tinta pila bat erabili behar.Ordenagailuan kolorea hotzagoagelditzen dela esaten da, baina nirigustatzen zait eta egiten dudanumorezko komiki mota egitekobalekoa da; zeren eta nirea ez baitaoso kalitate piktoriko handikokomikia. Trazu lodia eta koloretsuaegiten dut, egunkari batean argita-ratzeko modukoa.Komikian, istorio bakoitzak estilojakin bat behar du?Estiloa ikustearekin bakarrik isto-riotxo batek asko esango dizu. Artegaraikidean kromofobia asko dago,koloretsuak txarto ikusita daude.Baina nik horretaz paso egiten dut.Kolorea maite dut.Zer bilatzen duzu komiki bat idaz-terakoan?Ni oso kaotikoa eta aldakorra naiznire bizitzaren arlo guztietan,lanean barne. Batzuetan oso alainago eta beste batzuetan dena ilunaikusten dut. Komikiak egiterakoangauza bera gertatzen zait. Batzue-tan marraztearen plazera besterikez dut bilatzen, eta beste batzuetanideia jakin bat garatu nahi dut.

Eta komiki bat irakurtzenduzunean, zeren bila

zoaz?Zerbait ezberdinabilatzen dut, zer-bait berezia.Umorea gusta-tzen zait, bainagero eta gehiago

bilatzen dut origi-nala den zerbait.

‘Alokairuan’ komi-kian elkarbizitzaren gaia

jorratzen duzu. Zergatik?Gara egunkarirako tirak idatzibehar nituen astean behin, etahorretarako neronek ondo ezagu-tzen nuen gai bat bilatu nuen. Nirebizitzan momentu bat heldu zen

“Komiki honekinetxe bat erosi ezin

dugunokpairatzen dugunegoera salatzen

dut”

tzen dut. Nik ez dut inoiz bloglariizan nahi izan; nire burua ezagu-tzera emateko egiten nuen bloga.Dagoeneko ez dut hori behar. Bai-na internet oso gustukoa dut eta ezdut baztertzen beste zerbait egitea.Niretzako, internet jostailu bat da,lagunekin tabernan egotea bezala.Twitter-en oso ondo pasatzen dut.Gainera, malkoak botatzeko joeradut eta sare sozialetan adore ema-ten didate eta hori oso ondo dator-kit. Etxean lan egiten dugunontzat,sare sozialak bulego-terapia beza-lakoak dira. Bulegokideek kafearenorduan nagusiaz txarto hitz eginezegiten dute terapia. Bada, bakarda-dean lan egiten dugunok sare sozia-

Page 5: Ortzadar 300411

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

zaizkie hainbeste umeei. Guregaraiko Heidi manga zen. Hala ere,egungo manga batzuk oso bortitzakdira.Hain modan dauden elementuautobiografikoak dituzten eleberrigrafiko deritzen horiek interesa-tzen al zaizkizu?Gustura irakurtzen ditut horiek.Nik fikzioa maite dut, baina ustedut ezagutzen dugunari buruz ereidatzi behar dugula. Nik ez dut kon-tatuko nire bizitza, aspergarriadelako, baina bai

erabiltzen ditut askotan, materialgisa, nire bizitzako pasarteak.Komikizale asko daude EuskalHerrian?Badaude, bai. Joker Bilboko komi-ki denda da horren seinale. EdoTmeo fanzinea. Beste lurralde asko-tan ez dute antzekorik.Autoedizioaren apustua egin duzu‘Alokairuan’ komikiarekin. Zermoduzko esperientzia izan da?Oso ona. Fanzineekin baneukannolabaiteko esperientzia. Editorelana gustatzen zait, egin ahal izan-go nuke besteentzako lan hori, bai-

na nire apustua une honetanmarraztea da eta horrekin

nahikoa dut. Nire lanak edi-tatzen jarraituko dut, horiziur.

Animazio enpresa bat ere sortuzenuen. Zer gertatu zen horrekin,azkenean?Animaziozko lanak eta bideojokoakegiten genituen. Baina merkatuhandi horretan porrot egin zuenenpresak. Hala ere, itxi baino lehe-nago utzi nuen nik. Animazioakmaite nituen, baina enpresakbideojokoen esparrura jo zuen,negozio gehiago omen zegoelakohor, eta niri hori ez zait gehiegi gus-tatzen. Dena den, animazioak egi-ten jarraitzen dut, enkarguz orain.Euskal Telebistaren eta EuskadikoOrkestra Sinfonikoaren proiektubatean parte hartzen ari naiz: Sin-fokids izena du, eta animazioenbitartez musika klasikoa azaltzen

du.

non nire herriko lagun gehieneketxe propioa zuten, gehi familia,kotxea, soldata ona... eta nik alo-kairuan jarraitzen nuen, etxea par-tekatzen. Buelta asko ematennizkion horri. Azkenean, erabakinuen horretaz trufa egitea eta bai-ta nire mendeku txikia hartzea ere.Komiki horrekin nik eta nik beza-lakook pairatzen dugun egoerasalatzen dut, baina burgesen bizi-moduaz ere trufatzen naiz. Nik ezdut horrela bizi nahi, baina eztahipoteka batean sartu nahi ere.Errealitate hori islatu nahi nuen.Hor agertzen diren pertsonaiakbenetako lagunengan inspiratutadaude, ezta?Bai. Xabi Mendizalea, adibidez,euskal mendizalearen prototipo batda. Oñatin, nire herrian, asko dau-de. Beren elkarrizketa guztiak men-diaren ingurukoak dira. Mendiza-leena gurean inperio bat da, Atlhe-ticena bezalakoa. Ezdago ihes egiterik.Beste pertsonaiaNeo da, nerabe-friki bat, inter-neten bizidena. Edo Flo-recilla izenekoneskatila les-biana. Beste batEdu da, trabestia,nirekin bizi izanzen trabesti ezagunbatean inspiratuta dagoe-na; horrek joko asko emanzidan barre egiteko egoerak isla-tzeko, kar-kar. Eta beste pertso-naia bat Bixen marrazkigilea da,nire ispilua dena, beti umore txa-rrez, besteen kaosa jasaten ez due-na.Jarraitzen duzu baldintza horietanbizitzen?Orain bikotekidearekin bizi naiz,baina alokairuan jarraitzen dut.Nire bizitzako une batean hautake-ta bat egin beharrean ikusi nuennire burua: burges bat bezala bizinahi duzu, nahiz eta zure gustukoez den zerbait egin behar? Edomarrazten bizi nahi duzu, nahiz etaetxe eta kotxe barik bizi, nahiz etajustu-justu ibili? Eta bigarrenaaukeratu nuen.Zeintzuk dira zure influentziak etaerreferentziak komikigintzan?Hainbat komikilariren eragina izandut: euskaldunen artean, AnttonOlariaga, txikitatik irakurtzen nue-lako; baita Mattin eta Asisko Urme-neta ere, Napartheid-en ezagutunituenak, edota Mauro Entrialgoeta TMEOko jendea. Jon Mantzisi-

dorren lana ere izugarria da;zoritxarrez, ez duela komiki gehia-gorik egin behar esan du, baina nikbere lan berriak ikusteko espe-rantza ez dut galtzen. Kanpokoenartean asko interesatu zait betida-nik Jean Giraud/Moebius; berenmarrazkiak zoragarriak iruditzenzaizkit. Egungo gazteen artean,Riad Sattouf frantziarra, LeandroAlzate, Mireia Pérez, Puño Oskitar,Juarma López, Manuel Vartualespainiarrak edota KanadakoBryan Lee O’Malley. Azken hau osogustukoa dut, manga eta komikieuroparra uztartzen dituelako bereScott Pilgrim lan famatuan...Manga zure gustukoa da?Bai, ez guztia, baina bai, manga-ren atal handi bat gustatzen zait.Mangak txukunak dira, marragarbikoak, ia kirurgikoak.Horregatik gustatzen

Pernan Goñimarrazkigile oña-tiarraren komikiberria oso harreraona izaten ari da.IRUDIA: PABLO VIÑAS

“Mendizaleenainperio bat da

gurean,Athleticena

bezalakoa; ihesegiterik ez dago”

Page 6: Ortzadar 300411

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

IRATXE GAZTAÑAGA

H ASTAPENAK. 2001eanEntzun musika aldizka-riak bolada txarra izanzuen, hainbat hilabete-

tan kaleratu barik egon zelarik.Aldizkari horren kolaboratzaile zenGotzon Hermosillak (Barakaldo,1966), egoeraz jabeturik, eta zenbaitmaterial esku artean zuela apro-betxatuta, fanzine bat sortzeapentsatu zuen. Aurretik fanzine-gintzan ibilia zen, 80ko hamarkadanUltima Generación izeneko publika-zioaren sortzaileetako bat izan bai-tzen. Garai hartan Barakaldoko par-kera jaisten zen lagun artean eta,diskoetako kontraportadak eskuan,gutunak idazteari ekiten zioten,paperak fotokopiatu, moztu,itsatsi… “Artisau-lana izaten zen”,oroitzen du Gotzonek. Bada, 2001.urtean fanzine bat sortzeko baliabi-deak oso bestelakoak izan zitezkee-la konturatu zen, eta gaztarokoeskuz idatzitako gutunak, artaziaketa kola alde batera utzita,eskanerra edo postaelektronikoa punk etahardcore kulturarenhedabidean lagun-garri izango zirelaikusi zuten. Horihorrela, urtehorren amaieranlagun batzuekinbatera lanean hasi zenfanzine bat sortzekoideia horren inguruan, eta2002ko udaberria baino lehen,Izu Giroaren lehenengo zenbakiapublikatu zuten.

IBILBIDEA Izu Giroa, Gotzon Hermo-sillaren hitzetan, “ondo pasatzeko”sortu zuten. Musikaz berba egitea,eztabaidatzea, azkeneko kontzertuakomentatzea… hori guztia atsegindutelako aritzen dira lan honetan,“lana” hitza fanzinearen espiritua-rekin oso bat ez badator ere: “Inoizkarga bat, lan bat, egin beharrekozerbait bilakatzen bazen, utzi egin-go genuela esan dugu beti. Eta horibete egin dugu; benetan, oso ondopasatu dugu. Kanpotik jaso dugunfeedback-a oso positiboa da”. Hamarurte hauetan aldizkariak punk etahardcore talde asko eman ditu eza-gutzera, bai Euskal Herrikoak bai-ta kanpokoak ere: “Talde pila eza-gutu dugu, jende interesgarri askoezagutu, Poison Idea elkarrizketatuahal izan dugu!”.

Izu Giroaren erreportaje, artikulueta elkarrizketak erreferentzia bila-katu dira punk eta hardcore kultu-raren munduan, eta ez bakarrik

Euskal Herri mailan, aldizkariakoihartzuna baitu nazioarteko fanzi-ne garrantzitsuenetan ere, Maxi-mum Rock&Roll punk fanzine ospe-tsuan, kasu. Esan beharra dago fan-zinea euskara hutsean publikatzendela eta, hala ere, irakurle masa fidelbat izateaz gain, nazioarteko kriti-karen errespetua eta mirespena erelortu du urteetako lanari esker.Berez, fanzinea euskara hutsean iza-tea da irakurleek gehien estimatzenduten aspektuetariko bat, baitaaleak publikatzeko maiztasuneannolabaiteko finkotasun bat manten-du izana ere, hori mota honetakoargitalpenetan askotan faltan bota-tzen den zerbait izanik.

PUNK ETA HARDCORE ESZENA IzuGiroa punk eta hardcore munduanespezializatutako fanzinea da. Kul-tura horren ezaugarri nagusietakobat tokian tokiko taldeak sustatzeaizan da beti eta, globalizazio garaihonetan, aldizkariak bertakoa eza-gutu eta zabaltzeko deia egiten du,

gure hiriko, auzoko musikaentzun, jotzeko lokalak

babestu, gaztetxeak…sare heterogeneohori zaindu etabultzatuz. “Bertakotaldeei garrantziaematen saiatzengara”, aipatu du.Euskal Herritik

kanpoko talde askoelkarrizketatu dituzte,

eta askotan irakurlegoariarrotzak edo ezezagunak

zaizkion taldeei buruzko erreporta-jeak publikatu dituzte, baina betie-re musikaren kalitateari begira etamerezi duten taldeak ezagutzeraemateko lan eginez, haien jatorria-ri erreparatu gabe.

Hala ere, fanzinearen helburueta-ko bat bertako musikaz informatzeada eta Euskal Herrian sortzen direntalde eta iniziatiben berri ematea.Azken hamar urteotan gure eszenanaldaketa nabarmenik izan den gal-detuz gero, zera diote aldizkaritik:“Aldaketak egon dira azken hamarurteotan, baina aldaketa horietakoasko ziklikoak izaten dira; boladabatean badirudi talde asko dagoelaeta mugimendu asko dagoela, etaurte bi barru, adibidez, jaitsi egitendela…”.

Egungo eszenan, batez ereGipuzkoako kostaldean ematen ariden hardcore mugimendu indartsuanabarmentzen dute. Erantzun,Humilitate edo Diskoira taldeenkasua da hori. Beharbada ez diramusika aldetik momentuko talderikberritzaileenak izango, baina talde

Punk eta hardcore munduan espezializatutadagoen ‘Izu Giroa’ euskarazko fanzineak hamarurte bete ditu; tokian tokiko taldeak sustatuz,irakurle masa fidel bat lortu du bere ibilbidean

‘IZU GIROA’EUSKARAZKOFANZINEAREN10. URTEMUGA

M U S I K A > P U N K - H A R D C O R E

Jaialdiakantolatzeaz gain,

elkarrizketa-monografiko batere prestatzendabiltza aurten

Gotzon Hermosilla, ‘Izu Giroa’ fanzinearen arduraduna. ARGAZKIA: DAVID DE HARO

horien espiritua kultura horrenoinarrizko espirituarekin bat dator;hots, bertako eszena, taldeen artekobabesa, jotzeko lokalak defendatzea,gaztetxeak zaintzea... berpiztehorrek berezi egiten du benetanmusika ulertzeko modu hori, geroeta lehiakorragoa dugun munduhonetan.

ETORKIZUNARI BEGIRA “Hemendikaurrera, zer?”. Hori da urte hauetanzehar behin baino gehiagotanaldizkariak izan duen kezka. Eginbeharreko guztia egina ote zegoela-ko usteak aldizkariaren etorkizunakolokan jar zezakeen, baina gutxiiraun zuen ideia horrek Izu Giroa-

ren baitan. Azken sasoi honetan jen-de gaztea hurbildu da fanzinera, bai-ta indartsu hurbildu ere; odolberriak gogo berriak piztu ditu, an-tza, eta alde horretatik aldizkariaketorkizuna du, dudarik gabe. Gogo-ko zituzten talde gehienak elka-rrizketatuta, hasierako pasio hori,adore hori, galtzeko beldurra eresumatu zuten, baina azken bi urtee-tan etorritako jende gaztearen ekar-penek geroa segurtatuko diote fan-zineari.

Gaztetasun-bultzada horrek, hainzuzen, fanzineari freskotasuna ema-teaz gain, berrikuntzak ere ekarridizkio. Hamargarren urteurrenaospatzeko ekimenetako bat da Izu

Giroaren Myspace orria sortu izana(www.myspace.com/izugiroa ). Gai-nera, hainbat jarduera prestatudituzte aldizkariaren urtebetetzearibegira. Hasteko, martxoaren 19anBarakaldoko Edaska aretoan kon-tzertua antolatu zuten, Mostros etaNuevo Catecismo Catolico taldeekin.

2011n zehar antzeko jaialdiak eginnahi dituzte, baina ez hori baka-rrik, aldizkariak asmoa baitu inge-lesez dituzten elkarrizketa onenakbildu eta aurten monografiko batateratzeko, Euskal Herritik kanpobanatzeko. Horrekin batera, arti-kulu zenbait gaztelaniara itzuli etaantzeko bilduma bat ateratzea ereburuan dute.

Page 7: Ortzadar 300411

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

Havalina, Maika Mokovski edo BoatBeam bezalako talde garrantzitsuakditu. “Harreman estua eta gertukoadugu eta oso gustura gaude”.

El hombre bolígrafoko abestiakdantzarako abestiak dira, “rollo onaeta energia asko dute, koloretsua da.Dena den, diskoak bi alderdi ditu:bata frikia eta bestea harmonikoa”,dio Eñautek. Konposatzerakoan“gogoak emandakoa” egin dutelaonartzen dute, instrumentuaktrukatu eta etorri behar zuenarietortzen utzi diote; hortik kolorenahasketa. Hitzei dagokienez ere,taldeak orain arte egin dituenak bai-no alaiagoak eta positiboagoak dira,

“gauza sakonez, baina modu alaian”hitz egin nahi izan dute.

Dena den, horretara jarriz gerobehintzat, ez da erraza Grisesenmusikari etiketak jartzea. Estatuanindiea gazteleraz lantzen duten tal-deek “oso indie espainiarra” egitendute euren ustez, “soinu aldetik an-tzekotasunak dituzte; gure kasuan,ingelesez abesten duten taldeen era-ginetik edan dugu gehiago etahorrek desberdindu dezake gure soi-nua”, dio Eñautek. Besteak beste,Editors, Foals edo Glassvegas beza-lako taldeez ari dira. Eragin horiek,konposatzerakoan baino gehiagodiskoa ekoiztean nabari dituztela

diote, ordea; “estudioan bertan, tal-de baten gitarra soinu zehatz horrenedo bestearen bateriaren kaxa soi-nu zehatzaren bila joan garenean”.Kontatzen dute kontzertu batenaurretik lagun batek beste batzueientzun ziela galdetzen ea Grise-sekoek zer egiten zuten, “erantzunaEz dakit, zerbait arraroa izan zen”.

Oraindik iritsi ez direla diotenarren, nahi duten soinu horretarairisten ari dira. Horretarako ezin-bestekoa izan da euren arteko harre-mana eta ilusioa. “Gure artean ezgara inoiz hain ondo egon,berehala ulertzen duguelkar eta zerbait sor-

Origami Records diskoetxearekin sinatu ostean, ‘El hombre bolígrafo’ izenburuko lana argitaratuberri du Grises talde zestoarrak; dantza egiteko abestiak dira, landuak, eroak eta, batik bat, alaiak

GRISES: KOLOREA, ILUSIOA ETAASKATASUNA NAHASTURIK

M U S I K A > I N D I E P O P

Grises talde zestoarra duela urte eta erdi hasi zen bere lehenbiziko lan luzea prestatzen. IRUDIA: JOSU TORREALDAY

“Ahal dengehiena jotzea,bidaiatzea eta

honetaz bizitzerairistea dugu

helburu”

Orain arte idatzi dituzten kantarik alaienak eta positiboenak bildu dituzte kaleratu berri duten ‘El hombre bolígrafo’ lanean (Origami Records). ARGAZKIA: JOSU TORREALDAY

tzen ari garenean berehala dakiguaurrera aterako den ala ez, buruandaukagun hori beste taldekideei gus-tatuko zaien ala ez”. Horrek, ordea,badu bere alde txarrik ere. Izan ere,azaltzen dutenez, “konposatzen arigaren abestia lehen unetik gusta-tzen ez bazaigu ez diogu kantuariaukerarik ematen, baztertu egitendugu”. Bat-bateko maiteminik ezbadago, hor gelditzen da. Zenbaite-tan gustuko izan daitezkeen ideiakdesegin egiten badira ere, egitendutena euren gustukoa izatea ezin-besteko baldintza da taldearentzat.

ZUZENEKOEN INDARRA BartzelonakoApolo aretoan Shout Out Louds tal-de suediarrarekin jo ondoren, zes-toarrak Monzoneko (Huesca) Tre-mendo Pop jaialdian izan dira hilhonetan, eta oraindik “lur hartu ezi-nik” dabiltza. Jaialdiko azken kon-tzertua zen eurena eta urduri zeu-den, “jendea jada after-aren zainegon zitekeelako”. Baina, ohi beza-la, “dena emanda atera ginen ohol-tzara, Arcade Fire bagina bezala,jendea lehen segundotik berotzen”.Eta berotu zuten, lehen segundotikdantzan baitziren denak. “Jendea-rekin interakzio gehien izan genuentaldea izan ginela esango nuke, etanabaritu zen”, dio Eñautek. Zuze-nekoa baita euren alderdirik indar-tsuena, “batere lotsarik edo oztopo-rik gabe sentitzen gara oholtzan”.Taldearentzako esperientzia “osopositiboa” izan dela dio, gainera,Amancayk, “biran ondo konpontzengarela ikusi baitugu”. UztaileanAranda de Dueroko (Burgos) Sono-rama jaialdian izango dira. Ordura-ko, jendeak izango du astirik El hom-bre bolígrafoko abestiak ikasteko;“ea hala den, alde ederra da jendeaabesten ikustea”, diote.

Helburuak argi dituzte: “Ahal dengehiena jotzea, bidaiatzea eta hone-taz bizitzera iristea, luxurik gabe,fama izugarririk gabe, bizitzeko adi-

na ateratzea nahikoa da gure-tzat”. Aldeko dute haizea

eta unibertso osoa.

“Gure artean ezgara inoiz hain

ondo egon,berehala

ulertzen duguelkar”

OLATZ PRAT

Z ERBAIT lortu nahi duzu-nean, unibertso osoa zurealde jartzen da amets horilor dezazun”. Paulo Cohelo

idazleak Alkimista liburuan idatzizuen hori. Grises taldeari alde jarrizaio unibertso osoa euren ametshandienak lortzeko bidean. Eñaut(ahotsa eta gitarra) eta Amancay(ahotsak) Gaztañaga anai-arrebak,Alejo Orbegozo (sinteak eta tekla-tua), Raul Olaizola (baxua) eta Anto-nio Diniz (bateria) zestoarrak diraGrises, eta 2011 euren urtea da.

Duela urte eta erdi hasi ziren argiaikusi berri duen euren lehen lanluzea prestatzen, El hombre bolí-grafo. Iazko martxorako atera nahizuten EP bat, baina orduan beraien-gan interesa zuen diskoetxeak diskoluzea egitea gomendatu zien. Beraz,abestiak egiten jarraitu zuten 9 abes-tiko lana osatu arte. Diskoetxeharekin sinatu baino bi egun lehe-nago iritsi zitzaien euren ibilbideanoso garrantzitsua izan daitekeen, etajada izaten hasia den, ezustekoa,Origami Records diskoetxearen pro-posamena. Madrilera joan zirenEñaut eta Amancay eta oso argi iku-si zuten baiezkoa; “ezagutu etaberehala ikusi genuen baietz,beraiekin behar zuela, eta hantxebertan erabaki genuen”, diote. “Geu-re dena emateko momentuan geun-den eta guk nahi genuen ikuspegiazuten diskoetxekoek; momentuazen”. Origami diskoetxe txikia da,txikia talde gutxi dituelako, baina

Page 8: Ortzadar 300411

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 30a