Ortzadar 070511

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a 211. zenbakia Arizonako indigenek alkoholismoa dute arazo nagusi [7. orrialdea] Indiar navajoak [4-5. orrialdeak] Arteak gaina hartu dio industriari Bilboko Zorrotzaurren Zawp Bilbao

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 070511

Page 1: Ortzadar 070511

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

211. zenbakia

Arizonako indigenekalkoholismoa dutearazo nagusi[7. orrialdea]

Indiar navajoak

[4-5. orrialdeak]

Arteak gaina hartu dio industriariBilboko Zorrotzaurren

Zawp Bilbao

Page 2: Ortzadar 070511

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

laguntzarekin, besteak beste– bitxi-keri batzuk daude; Manu Ormaza-balek egindako Euskara-Swuahi-li/Swuahili-Euskara hiztegia edo J.L.Goikoetxearen Euskaldunen Anekdo-tak izenekoa, esaterako.

Aurtengo jardunaldiak hamabos-garrenak dira eta Berbak hariz jos-ten dute izenburu. Atzo abiatu ziren,Euskaltzaindiako egoitza nagusian,Xabier Amurizaren hitzaldi batekin.Bertsolari eta idazle zornotzarrakHiztegi batu idealerantz izenekoponentzia egin zuen, hiztegi batua-ren oinarri nagusi batzuk proposa-tuz, adibide eta hitz zerrenda kon-kretuekin. Hiztegia izan zuen hizpi-de Jacinto Iturbe irakasleak ere.UPV-EHUko euskarako lehenengoerrektoreorde izandakoak, gaur

Kaxildo Alkorta, gipuzkoarra izanda ere, bizkaieraren alde egiten du behar Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendaritzatik. IRUDIA: ASIER BASTIDA

L I T E R AT U R A > E L E B E R R I A

KAROLINA ALMAGIA

O RAIN hamazortzi baturte, hainbat lagunbiltzen hasi ziren; bizkaie-rarekiko zuten maitasu-

nak elkartu zituen. Mendebaldekoeuskalkiaren “berbeta moduak azter-tzea, egokitzea eta prestigioa ema-tea” zuten xede. Hala jaio zen Men-debalde Kultura Alkartea. 2011.urtean oraindik ere biltzen jarrai-tzen dute eta erronka berberak dituz-te. “Argi zegoen bide horretatik,etxekoaz gain, euskara bera ereindartzen zela eta asmo horrekinelkarte bat antolatzea erabakizuten”, aipatzen du Kaxildo Alkor-tak, elkarteko gaur egungo buruak,garai hura gogoratuz.

Getarian jaioa, Portugaleten bizi daaspaldian Alkorta eta MendebaldeKultura Alkarteko kide gipuzkoarbakarra da. “Batuak urteetako bideaegina zeukan elkarte hau osatu zene-rako: aitortua zegoen literaturan,hezkuntzan, komunikabideetan. Bai-na bazuen euskalkiek eskain zie-zaioketenaren beharra ere. Etahorretan datza Mendebalderen egin-kizuna: batuari euskalkien aberas-tasuna eskaintzean”, gaineratzen du.

Denbora honetan guztian, lagunezagun asko ibili da Mendebalde Kul-tura Alkartean, Kaxildo Alkortakgogoratzen duen bezala: “Alfonso Iri-goien izan zen lehenengo zuzendaria.Iñaki Sarriugarte, Juan Luis Goi-koetxea, Xabier Amuriza, RikardoBadiola, Zabier Kaltzakorta, EnekoBarrutia, Iñaki Gaminde, MaribiUnamuno, Joserra Bilbao, JuanjoRespaldiza... jende asko pasatu dahemendik. Batzuek ‘mezatara’ joa-teari utzi egin diote, besterik ez, bai-na lan jakinetarako prest agertzendira; ez dute apostatatu, inolaz ere.Ordez edo, jende berria sartu da:Manu Ormazabal, Juantxu Rekalde,Karmele Perez Urraza...”.

Elkarte honek Euskaltzaindiarekinkolaboratzen du, Akademian bizkaie-raren erabileraren alde lan asko egindaitekeela uste dutelako. “Batua eginbehar zen, hori dagoeneko ez duinork auzian jartzen; baina hor gera-tu dira euskalki asko, kanpoan. Guahalegintzen gara ekarpen bat egi-ten. Horretarako, EuskatzaindiarenJagon sailetan parte hartzen dugu”,argitzen du Kaxildo Alkortak.

Kontuak kontu, hilero batzen diraBilboko San Inazio auzoan kokatutadagoen Euskararen Etxean. Maia-tzan egiten dituzten jardunaldiak etaurtero kaleratzen duten liburua diraelkartearen ekimen nagusiak. Ora-in arte argitaratu dituzten liburuenartean –BBK eta Bilboko Udalaren

Mendebalde Kultura Alkarteak jardunaldiak eskaintzen ditu egunotan Bilbon,`Berbak hariz josten´ izenburupean

MENDEBALDEKO EUSKALKIAHIZPIDE, XXI. MENDEAN ERE

E U S K A R A > J A R D U N A L D I A K

“Gure elkarteareneginkizuna

batuarieuskalkien

aberastasunaeskaintzea da”

Hizkuntzengabeziak izan

dituzte hizpidenagusi Bilboko

jardunaldihauetan

Santutxuko Joseba Arrietak omenaldia jasoko du gaur, Mende-balde Kultura Alkarteko jardunaldien bigarren egunean, ikastolenmunduan egin duen lan handia dela eta. Horretaz gain, Pello Esnal“euskara batuaren bigarren jaiotzaz” mintzatuko da. Joskera izan-go du hizpide idazle gipuzkoarrak, hain zuzen, “euskara batuarenjaiotzerako Mitxelenaren txostenean aurreikusitako gaietan gara-ba gabe gelditu den bakarra”. Ondoren, Inazio Arregik, JuanjoPagolak eta Joseba Butronek mahai-ingurua egingo dute, JuantxuRekaldek moderatua. Bertan, euskararen helmuga zein den argi-tzen saiatuko dira eta, euskara eta gaztelania hain hizkuntza ezber-dinak izanik, interpretea nola moldatu behar den ere izango duteeztabaidagai. Azkenik, euskaldunok XXI. mendean hiztun jarrai-tzea erabaki dugunez, iraun nahiak dakartzanak aztertuko dira.

Gaur, Joseba Arrietari omenaldiaeta mahai-inguru mamitsua

egun dauden hiztegietatik abiatuta,hiztegien erabiltzaile baten gogoe-tak eta erreflexioak aurkeztu zituen,proposamen batzuekin batera.

Horretaz gain, jardunaldietan hiz-kuntzen gabeziak izan dituzte hiz-pide nagusi. Idazle eta itzultzaileekbadakite hizkuntza batetik besteragorabeherak egon badaudela, eta eznolanahikoak. Hortik abiatuta, Kar-los Cid Abasolok bere hitzaldianplanteatu zuen gorabehera horiek“zenbait hizkuntzaren gabeziatzateta beste batzuen perfekziotzat harote litezkeen, ala hizkuntza bakoi-tzaren ezaugarri soiltzat”. Ildo bere-tik, Patziku Perurena idazleak atzo-ko azken hitzaldia “Gaur egungoeuskara bete-beteko adierazpide da?Egokia da?” galderekin hasi zuen.

Page 3: Ortzadar 070511

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Lurralde erradioaktiboak

G OGOAN DUT HOGEI BAT URTEnituela entzundako mitin bat (garaihartan normala izaten zen kolorebatekoak zein bestekoak entzutera joa-

tea, zer adituko, nork konbentzituko); politika-ri batek, Espainiaren orduko hainbat desmasiazerrendatu ondoren, halako estatu baten par-taide izateak ez zuela merezi esan zuen, erda-ra hutsean; ni ez nengoen ados; bai ondorioa-rekin, baina ez argudioarekin: menperatzenzaituena munduko herrialderik zoragarrienaizanda ere, aske izatea beti izango da lehenen-go helburua; ez dugu selekzio bat merezi joka-lari onak ditugulako, munduko txarrenak bagi-na ere horixe nahiko genuke. Espainiarenkasuan, berriz, garbi dago zoragarritik gutxiduela, eta egunotan ikusi dugu inoiz baino gar-biago, faxismo etnozida hezurmuinetarainozein sartua duen erakutsi digunean, ezkerre-

tik eskuinera botere guztietan barrena.Astelehenean ari naiz lerrook idazten; zuk hau

irakurtzen duzunerako, hasita egongo da hau-teskunde-kanpaina eta Konstituzio Auzitegiakbere erabakia emana, arre edo iso; Madrilen zer-nahi erabakitzen dutela ere, ez daukat dudarik,ordea, independentziaren aukerak zale asko ira-bazi dituela gure artean. Momentuko suminal-dia baretuko da, beroaldia epelduko (pentsaKatalunian, zenbaterainoko amorrazioa piztuzuen estatutuaren prozesuak, eta hauteskun-deetan onura CIU moderatuak eraman zuenazkenean), baina sakoneko aldaketa bat martxanjarri dela esango nuke, edo hala nahi nuke bede-ren; nazionalismo apurrik eduki gabe ere, higie-neagatik, dezentziagatik, estetikagatik, sobrandaude arrazoiak Espainiari agur esateko, behin-goz eta betiko.

Eta orain zer? Garai nahasiak datozela sumaliteke: desobedientzia zibileko mugimenduakizango dira, elkartasun interesatuak, urrunta-sun neurtuak, sentitzen dutela dioten apro-betxategiak, etxean etsita geratuko direnak,dena pikutara bidaliko luketenak, edozein zora-keriatarako prest azalduko diren buruberoak,erresistentzia totala amesten duten apokalipti-koak... Nik ez daukat errezetarik ez aholkurik,baina komeni da bi gauza gogoan izatea: herriajarri behar genukeela alderdien interesen aurre-

tik, eta partida hau ez dela hauteskundeekin has-ten ez amaitzen, luze joko duela oraindik.

Hau ez al zen, ordea, kulturaz hitz egiteko txo-koa? Egia da. Baina, batetik, halako bidega-bekerien aurrean, gogo gutxi gaur sonetoez edoitzulpenaren kalitateaz aritzeko; eta, bestetik,kulturak ere badu zerikusia, nahi eta nahi ez,hitz egiten ari garenarekin: oinarrian euskal-gintza indartsu bat ez baldin badago, mugi-mendu independentziazalea ez da lasto-sua bes-terik izango, azukrea uretan bezala urtuko dena;kultura euskaldun sendo bat ez duen abertzaleaizaki patetiko bat izan ohi da, ‘estatua’ kritika-tu baina haren erreferentzietatik edaten duenaetengabe, haren onespena eta ulermena bilatuohi duena, sakon-sakonean.

Hautagai kutsatuen paranoia sufritzen dugunhonetan, lurralde kutsatuak ditugu Ebrotikbeherakoa nahiz Aturritik gorakoa, hamarFukushima baino erradioaktiboagoak biak ere.Badakit oraindik ez dugula aski indarrik (ezdemografikorik, ez ekonomikorik, ez kon-tzientziazkorik) horiei boikot erabatekoa plan-teatzeko, baina, geure osasuna zaintzearren,hobe lehenbailehen bizkarra emango bagenie;ez geure zilborrari begira jartzeko, baizik etageure buruaren jabe eta mundu osora zabalikjarduteko. Poetak esan zuen bezala, euskara bai-ta gure territorio libre bakarra.

Hausnarpoetikoa,klasikoenbidetik“Artea beharbada elkarrizketabat da, aurrekoekin etaetorkizunarekin lotzen gai-tuena”. Gogoeta hori abia-puntu hartuta, buruan dituengaldera eta kezkei erantzunakbilatu asmoz, klasikoenganajo du Aritz Gorrotxategik(Donostia, 1975) bere hiru-garren olerki liburuan.Aurreko liburutik abiatzen da,‘Zaldi hustuak’ obraren“jarraipena” baita oraingohau. Poema haietako “haribat hartu eta gogoetareneremura” ekartzen saiatu daeta, ahalegin horretan, klasi-koetara jotzea erabaki du.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Aritz GorrotxategiGeneroa: PoesiaArgitaletxea: Erein

Zaldi Eroa

Ezin duelaesatenausartzen densuperneskaHaurrei zuzenduriko lantxoada hau. Bertan superneskanekatu baten istorioa kontatudu Uxue Alberdi (Elgoibar,1986) idazle, kazetari etabertsolariak. Haren aitakdenbora guztian esaten diosuperneska bat dela, etaberak superneska izatekoespektatiba hori betetzearrenpresioa sentitzen du. Itotadago bere kaparekin, nekatu-ta dago. Gurasoen exijentzieneta autoexijentzien ingurukoliburua da. Jokin Mitxelenakegindako marrazkiekin aur-kezten da 8 urtetik gorakoeizuzenduta dagoen ipuin hau.

Egilea: Uxue AlberdiGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Elkar

Erdi ArokogizartearenalderdidesberdinakLan honetan, egilearen hel-burua arteak Erdi ArokoEuropan izan zuen esanahiaazaltzea da, baita gainerakokultura-adierazpenekin etagizartearekin zituen harre-manak erakustea ere. Garaihartako arte-obra asko galduegin dira betiko, baina mai-sulan garrantzitsuenak gaurarte iritsi zaizkigu. Bikainta-sunez beteak daude etagizarte hartako ‘handitasu-naren’ isla dira. Alabaina, ErdiAroko gizartearen alderdi batbaino ez da. Erdi Aroa aldiberean handitasun-garaia etamorrontza-garaia izan zen.

Egilea: Georges DubyGeneroa: HistoriaArgitaletxea: Gaiak

1. Mea culpaUsue Apaolaza. Elkar.

2. Bilbao-New York-BilbaoKirmen Uribe. Elkar.

3. Bere aitaren alabaAnne Berest. Erein.

4. Zoaz infernura, laztanaAnjel Lertxundi. Alberdania.

5. Amaren eskuakKarmele Jaio. Elkar.

6. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitez!Stephane Hessel. Denonartean.

2. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

3. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Euskal Herriko alegia, ipuin...Luis Barandiaran. Txertoa.

5. Hiru koaderno txikiFermin Ertibi. Pamiela.

6. Sorginak, lehen eta orainXipri Alberbide. Elkar.

Ez Fikzioa

�Euskalgintzaindartsu batbehar dumugimenduindependentistak

�Poetak esanzuen bezala,euskara da gureterritorio librebakarra

Hariaz beste Ezin dut eta zer Europa erdi aroan

Page 4: Ortzadar 070511

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

Zawp Bilbao edo Zorrotzaurre Art Working Progressizeneko egitasmoa Deustuko Erribera-Zorrotzaurreko

penintsulako Master Planaren inguruan sortu da

INDUSTRIATIKHIRIRA, ARTEA

DELA BIDEA

IRATXE GAZTAÑAGA

H ACERIA Arteak elkar-tearen baitan, ideiaketa gogoak borborreandiren lagun-taldean,

Bilboko Zorrotzaurreko penintsu-laren eraldaketa hogei-hogeitahamar bat urtean zehar luzatukozela ikusita, ezin zirela geldirikgeratu erabaki zuten 2008an. Errea-litate berri horren hezurmamit-zean parte-hartze aktiboa sustatunahi zuten, eta horretarako ingu-rua indarberritzea eta jendea era-kartzea ezinbestekoa zen. Baina ezhori bakarrik. Eremu industrialaizandakoa sormenerako eta berri-kuntzarako erreferente bihurtzeaamestu zuten.

Aipatutako aspektu biak proiektubatean bildu, auzoko historiarekinirabiatu eta kultur-sorta batekinzerbitzatu. Hori da Zawp-ek propo-satzen duen errezeta, hirigintza-prozesu honen barnean lekukopasibo hutsak izan nahi ez dute-nentzat. Eraldaketa guztiz gauzatuarte urte asko igaroko dira orain-dik. “Eta bitartean, zer?”, diote eki-menetik. Kezka hori auzo-elkartea-rekin partekatzen dute, eta haiekinelkarlanean ari dira. Haceria elkar-tean izandako esperien-tziak lagun-duta, baina aurrekontu eta baliabi-de gehiegirik gabe, irudimena etalan egiteko gogoz hasi ziren “zara-ta egiten”, pintura-tailerrak,argazkigintza-jarduerak, ZonaFranca ekimena, eta abarantolatuz.

Ingurua gainbeherandagoela kontzientedira: “Gero eta zaila-goa da enpresekauzoan inbertitzea,edozein momentu-tan eraikinak botaditzakete eta”. Horre-gatik, AIZekin batera(Asociación de Industriade Zorrozaurre), uda-letxean alegazioa aurkeztu zutenlizentziak eskuratu ahal izateko, etaonartu egin zen. Horrek egin nahizutena legalki egitea ahalbidetuzuen, hots, hutsik zeuden espazioakberrerabiltzeko prestatzea: berri-kuntzarako, sormenerako, kultu-rarako, iraunkortasunerako… Horiizan zen, proiektuko arduradunenhitzetan, prozesurik luze eta gogo-rrena. 2010ean, Eusko Jaurlaritzak,Sorkuntza Lantegiak proiektuarenbidez, diru-laguntza zenbait emanzizkien, Zawp bezalako hainbat

proiektu laguntzeko. Kasu honetanLanEkintzaren bidez kudeatzen dalaguntza hori: espazioen birgai-kuntza, esaterako, bere gizartera-tze eta laneratze tailer-eskolenbidez egiten ari da.

Aurten, bide beretik, jarduerara-ko laguntzak emango dizkiete.Zawp-ek diru horren parte bat artis-ten-tzako espazioen alokairuakmerketzeko erabiliko du. Martxandute jada ekimena, eta izena emandaiteke espazioetako bat eskurat-zeko prozesuan sartzeko. Espaziohoriek pribatuak izanik Zawp-ekzenbait gastu ordaindu behar ditu(alokairua, aseguruak, ura,argia...). Gastu horiek guztiak bil-du eta %25a bere gain hartuko dute,lan egiteko baldintza guztiak betekodituzten espazioak eskainiz. Kon-tuan izan behar da, gainera, Bilbonez direla halako espazio asko esku-ra, are gutxiago prezio horiekordainduta. Elkartetik baliabidenahikorik ez duen jendeari, admi-nistrazioak eskaintzen dituenlaguntzak eskuratu ezin dituzteneieta proiektu batean lan egin nahiduen orori plataforma bat eskaininahi diote. Espazio horietan dizi-plina diferenteetako jendea biltzeanahi dute, jendeak elkar ezagut-zeko, proiektu berriak sortzeko…Hitz batean esanda: sinergiak sort-zeko.

Horregatik, ez dute aurrebaldin-tzarik ezarri nahi: “Hori insti-tuzioen lana da, eta beharrezkoa da,

baina betekizun horienratiotik kanpo gelditzen

den jende asko dago”.Pertsona fisikoak,elkarteak, kolekti-boak, enpresak…denek dute lekuabertan, denentza-ko ireki nahi dute

plataforma hau.Zawp-ek aurkeztuta-

ko proiektua balora-tu-ko du, eta ez pertsona

nor edo nolakoa den, bere ibil-bidea, curriculuma edo bestelakoeierreparatuz. Bere lana interesga-rria eta egokia izatea baloratukodute, baita auzoari eman diezaio-keena ere. Beraz, ekimenak bi hel-buru ditu: alde batetik, auzoan era-bili gabe dauden espazioak indar-berritzea, eta bestetik, jendearent-zako aukera berriak sortzeko pla-taforma bat eratzea. Horrela, espa-zioen alokatzeak urtebeterako izan-go dira, printzipioz, –eraldaketa-prozesua dela eta, ezin dute urte-

A R T E A > Z A W P B I L B A O

“Zawp-ekhasieratik izanduen helburu

nagusietako batjendea erakartzea

izan da”

“Erabili gabedauden eremuak

indarberrituz,plataforma bat

eskaini nahi zaieaukera berriei”

Proiektuaren arduradunek esku artean darabiltzaten egitas-moak azaldu dizkigute. ARGAZKIA: PABLO VIÑAS

Page 5: Ortzadar 070511

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

Lau ardatzetan oinarritzen da Zwap izeneko egitasmoa:

● Ekintzak-espresioak: Jarduera puntualak. Hiria suspertu eta ingurua-ren eraldaketa prozesuaren gaineko hausnarketa, elkarlan aktiboaren bitar-tez.

● Espazioak: Sormenerako aldi baterako espazioen alokatze merkeakeskaintzen ditu, industria espazio zaharrei erabilera berriak emanez.

● Memoria: Zorrotzaurre eta Bilboko Industria Memoria Interpretazioaizan nahi du.

● Zona franca Zorrotzaurre: Sortzaileen bilgune irekia, ezaguera eta espe-rientzien hartu-emana, urte sasoi bakoitzean.

Zwap-en lau ardatzak

bete baino gehiago segurtatu–, epealuzatzeko aukera egon daitekeenarren. Proiektuaren izaerak horre-tara behartzen ditu gainera, pro-gresua eta prozesua baitira ekimenhonen oinarriak. Ahalik eta jendegehienak parte hartzeko aukera iza-tea xede dutenez, txandakatzeaematea nahi dute, hau da, proiektubat bukatzean, edo artistari bestepauso bat emateko garaia helduzaionean, betetzen zuen espaziohori beste batek/batzuek erabiliahal izatea nahi dute.

Hori da Zawp-en lorpenik garran-tzitsuenetako bat. Estatu osoan ezdago horrelako ekimenik martxan,ez instituzioek kudeatzen dituzte-netik kanpo behintzat, Bartzelona-ko Sorkuntza Lantegien kasuanbezala. Horrek balioa eransten dioproiektu honi, hiritar zenbaitekhasi duten ekimena baita, hirita-rrentzako, eta aurrera egin aha-la, proiektua hiritarrek, jen-deak, egitea lortu nahi da; hots,Zawp ekintzak programatzetikjendeak proposatutako jar-duerak laguntzera pasatzea.Horretarako, elkarteak berebaliabideak eskaintzeko

asmoa du etorkizunean: “Nor-baitek zerbait interesgarria

antolatu nahi badu, Zawp-ekespazioak, materialak, baliabideteknikoak eta eskura duen lagunt-za oro eskaintzea du helburu”.

Elkartearen oinarrizko besteardatza Memoriaren InterpretazioZentroa da: “Ez dugu, Abandoiba-rrako eraldaketa-prozesuarenostean gertatu den moduan, bertangertatutako dena ahaztea nahi”.Ezinbestekoa deritzote auzokomemoria hori gordetzeari eta,horregatik, web gunetik hasita,informazioa biltzeari eta antola-tzeari ekin zioten, auzokideekin,enpresekin… hitz eginez. Tour Bir-tual bat dago eskuragarri weborrian, material interesgarri uga-rirekin: irudiak, bideoak, elka-rrizketak, testigantzak… horiguztia biltzeko eta antolatzekolan ikaragarria egin dute, etaegiten ari dira. Eta ez duteZorrotzaurreko industria-historia bakarrik islatuko,Zawp ere historia horren

parte izatea nahi dute-eta. Horrela,penintsula industrialetik irla pos-tindustrialerako bidean, aspaldikogaileta-lantegiak eta egungo artis-ten lanak auzoko historiarenmemorian gordeko dira.

Zawp-ek hasieratik izan duen hel-buru nagusietako bat jendea berta-ra ekartzea da, erakartzea. Horilortzeko, hainbat estrategia dituz-te: alde batetik, komunikazioa.Horretarako, eskura dituztenbideak erabiltzen dituzte, webgunea, Facebook bezalako saresozialak, hitzaldiak unibertsita-tean… Asko dira Zorrotzaurrerahurbildu diren unibertsitatekoikasleak, Arte Ederretakoak batez

Azkenaldian lan ikaragarria egin dute, eta egiten ari dira, buruan dituzten helburuak lortze bidean. IRUDIA: PABLO VIÑAS

ere. Baina denetarik elkartu daZawp-en, amankomunean kultura-rekiko, progresuarekiko, artea-rekiko zaletasuna dutenak betiere.Orain arte eraikinak eraberritzekolanetan aritu dira eta zailagoa izanda jendea ekartzea, lanok eta jar-duerak uztartzeko. Hala ere, horrekez du eten taldearen lana. Horrenadibide da Zona Franca Zorrozau-rre ekimena, jendea bertaratzekoestrategiaren barnean kokatzenden jarduera. Urte sasoiak alda-tzearekin batera antolatzen da,urtean lautan: tailerrak, bazkariak,jarduerak eta abar prestatzen dituz-te. “Herriko plaza moduko bat iza-tea nahi dugu”, azaltzen dute. ZonaFranca Primaveran oraindik buka-tu gabeko espazioak inauguratuzituzten, eta 400 bat pertsona hur-bildu ziren. Ikusgarritasun handiaizan zuen edizio horrek, espazioakizugarri aldatu zirelako; artistekkolorez, irudiz, materialez josizituzten espazioak. Hori oso garran-tzitsua da elkartearentzako, hots,jendea ikusle hutsa izatetikproiektuaren egile bihurtzea. Etor-kizunerako, bertan lanean arikodiren artistentzako open-estudioakprestatu nahi dituzte gainera.

Auzoaren aspektuak eta kokape-nak ere eragina du jendea hur-biltzeko orduan. Eta jendearen per-tzepzio hori gainditu egin behardela uste dute Zawp-en. Alde bate-tik, argi dago auzoaren itxurak era-gozpenak izan ditzakeela, “bainabeste hiri batzuetan ere mota horre-tako eremuetan ari dira artista gaz-teak lanean, hiriguneko aretoakordaindu ezin dituztelako askotan.Eta azkenean zona horietara hur-biltzen dira talentu berrien bila”,azaltzen dute. Finean, Off Broad-way bat den moduan, Off Bilbao batosatzea nahi dute. Eta berez, ez dau-de hirigunetik hain urrun ere:“Kontzertu batera joateko mugitzengaren moduan, hona etortzeko eremugitu gaitezke, paseotxo bat bes-

Orain arte eraikinak eraberritzeko lanetan aritu dira. ARGAZKIA: PABLO VIÑAS

“MemoriarenInterpretazioZentroa daelkartearen

oinarrizko besteardatz bat”

Page 6: Ortzadar 070511

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

JON MARTIN

E KOLOGIAZ hitz egiteaGreenpeacez hitz egiteada askorentzat eta, egiaesan, lan txukuna egiten

du erakunde horrek sarean.Http://www.greenpeace.org-enalbisteak eta artikulu interesga-rriak topa daitezke. Japongo krisinuklearraren inguruko txokoberezitu bat ere badute(http://www.greenpeace.org/espa-na/es/Trabajamos-en/Fin-de-la-era-nuclear/Crisis-nuclear-en-Japon/). Azkenaldian nuklearrengaiekin dabiltza gora eta behera,baina errausketaren auzia, zabo-rren kudeaketa eta kontsumojasangarria sustatzeko gidak erebadaude webgune oso honetan.Http://www.greenpeace.org/espa-na/es/reports/ helbidean egune-rokotasunean aplikatzeko modukohainbat material deskargatzekoaukera dago, baita Greenpeacerenaldizkaria irakurtzekoa ere, bazki-de ez direnentzat.

Ingurumen gaietan hobetzekogidak eta gomendioak, euskaraz,nahi dituenak http://www.gaz-t e a u k e r a . e u s k a d i . n e t / r 5 8 -19025/eu/ helbidera jo dezake. Izenaldrebesa izanagatik, informaziozuzena ematen du webgune ho-rrek. Euskal Herri digitala koloreberdeko dago sarean; bertako mu-gimendu ekologistek ere badutepresentzia sarean: http://www.eko-logistakmartxan.org/-ek, adibidez.

EKOGUNEA Duela gutxi sortutakowebgune bat www.ekogunea.netda. Jasangarritasunaren alorreanegiten ari diren ekimen interesga-rri askoren berri ematen du web-gune horrek. Bereziki interesga-rria da bisitariarentzat http://eko-

gunea.net/eu/gomendia atala. Ber-tan, bi liburu deskargatzeko auke-ra ematen da: bata, Plan Berdea,energia eta dirua aurreztekogomendio mordoa ematen duena;eta, bestea, azken urteotan ingu-ruan egin diren jardunbide ego-kiak biltzen dituen bilduma, Eko-liderrek osatua. Kutxa Ekoguneabadago sare sozialetan ere(www.facebook.com/ekogunea).

EKO-EKO Ekologia, ingurumena etagarapen iraunkorraren ingurukoinformazioa ematen duten webgu-neak asko dira. Honakoa, adibidez,

interesgarria da: http://www.eco-logiaverde.com/.

Teknologia eta ekologia uztartuz–uztargarriak baitira– lantzen dugaia webgune honek:http://eco.microsiervos.com/.Ekologia gaietan, blog indepen-denteek egiten duten lana garran-tzitsua da. Post interesgarriaktopatzen dira tartean-tartean; esa-terako, eraikin bioklimatiko osa-suntsu bat eraikitzeko 10 aholkuhauek:

h t t p : / / w w w. m o d u s - v ive n -di.es/blog/2011/03/09/10-pasos-para-conseguir-una-vivienda-bio-

climatica-y-sana/. Produktu eko-logikoen inguruko informazioanahi duenak http://www.eco-gaia.com/ bisita dezake. /noti-cias-y-articulos/ luzapenean aurki-tuko ditu bisitariak webgunearenzatirik interesgarrienak.

Badira bilatzaile ekologikoak ere;http://www.ecocho.es da horieta-ko bat. Erabiltzaileek egindako1.000 bilaketa bakoitzeko tona batberotegi-gas konpentsatzea agin-tzen du (baso landaketa finantza-tuz). Tematikoki ekologikoak direnbilatzaileak ere badaude, eta horie-tako bat sortzeko promesa da

Amarauna litzateke, dudarik gabe, sareetan eko-ena, baina armiarma sare zibernetiko honetan ekologiak ere badubere tartea; ekologia, ingurumena eta garapen iraunkorraren inguruko informazioa ematen duten gune asko daude

SARERIK EKOLOGIKOENAI N T E R N E T > E K O L O G I A

“Ekologiagaietan, blog

independenteekegiten duten lana

garrantzitsuada”

W E B G U N E A N

Greenpeaceren profila, Twitterren

Askorentzat oraindik ezezaguna da Twitter. Tresna honekikozalantza duen edozein hasiberrirentzat gomendagarria da Gre-enpeaceren profila jarraitzea. Jario edo emari handiko hor-ma da haiena, ekintzaren bat egiten duten egunetan bereziki.

www.ekoliderrak.nettwitter.com/#!/greenpeace_esp www.ecogaia.comProduktu ekologikoen inguruko informazioa nahi duenakwww.ecogaia.com/ bisita dezake. /noticias-y-articulos/ luza-penean aurkituko ditu gunearen zatirik interesgarrienak, bai-na badira bisitaria harrituko duten zenbait produktu salgai.

Garapen jasangarria oinarri hartuta Produktu ekologikoak

Garapen jasangarriarekiko jakin-mina dutenentzat programaerakargarria eskaintzen du Gazte ekoliderrak-ek. 30 urte bai-no gutxiago izatea da egitasmoaren baldintzetako bat, bainablogean zintzilikatutako materiala edonork eskura dezake.

Euskal Herriko mugimendu ekologistek ere badute badute presentzia sarean. ARGAZKIA: ORTZADAR

http://www.bediflor.com/. Lastermartxan beharko luke.

BILATZAILE BELTZAK Zenbait bila-tzailek Google-n orria hondobeltzean jartzea proposatzen duteenergia aurrezteko. Pantailek hon-do zuri batekin baino energia gu-txiago erabiltzen zuten lehen hon-do beltzarekin, baina gaur egun ezda hala. Ecoogler bezalako bila-tzaileen promesa ere, bilaketakohosto bat ematea, ez da egiazkoa.Ekologian ere, oro ez da urre.

[email protected]

Page 7: Ortzadar 070511

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

C OLORADO ibaiaren he-goaldean 200.000 navajobizi dira. Mapek orbainbat marrazten dute Arizo-

nako estatuaren azalean eta marrahorrek inguratzen duen lurraldea-ri Navajo Nation deitzen diote:45.000 kilometro karratu, EuskalHerriaren tamaina bikoitza duenbasamortu gorria. Estatu Batueta-ko erreserba indiarrik handiena da,eta eremu horren barnean besteorbain batzuk ere badaude: hopi,paiute, hualapai eta havasupai lei-nukoen lurraldeak, basamortuarenerdian galdutako lur gorrizko irlak.

Estatu Batuetako Gobernu federa-lak erreserbei ematen dien autono-mia zabalak bizimodu bitxi batensorrera ekarri du: beste estatuba-tuarrentzat debekaturik daudenbizioak eskaintzen espezializatu diraindiarrak. Jokoa debekatzen dutenestatuetan, adibidez, erreserbetankasinoak eraiki eta inguruko ludo-pata guztiak erakartzen dituzte. Bes-te batzuk, salbuespen fiskalak apro-betxatuz, zergarik gabeko alkoholaeta tabakoa saltzen dituzte, Andorratxikiak bailiran. New Mexikokoapatxeek euren lurraldea zaborteginuklear bihurtzea onartu zuten etaordainetan errenta oparoak jasotzendituzte.

Kasu gehienetan, aldiz, jardueragarbiagoetan aritzen dira indiarrak.Pyramid Lake erreserban (Nevada)

arrantzarako baimenak salduz bizidira ehun paiute, euren lakuan IparAmerika osoko arrantzaleen grinakpizten dituen amuarrain erraldoiadaukate eta. 1925ean, 18 kiloko ale batharrapatu zuten, munduko handie-na omen, eta zurrumurru lausobatek dio 1916an 28 kilokoa erearrantzatu zutela. Paiuteen herrixka-ko tabernaren paretak amuarrainerraldoien eta arrantzale harroenargazkiez estalita daude, eta paiutezaharrek billarrean jokatzen igaro-tzen dute eguna, garagardoz blai.

Alkoholismoa epidemia larria daerreserbetako biztanleen artean.Baliabide eta ogibiderik gabekoindiar askok Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen dituzte, bidega-bekeria eta kalte historikoak nola-bait konpontzeko, baina askotanasmo horrek hondamena besterik ezdu ekarri: etorkizunik gabeko bizi-tzan trabatuta eta patrika diruz gai-nezka, indiar askok soldata hori edanegiten dute. Badira gogoz berpiztenari diren komunitateak, baina ora-indik ere oso ohikoa da lur jotadagoen indiar zaharraren irudia,bizitza tradizionala galdu eta berri-ra moldatu ezin dena, begiradawhisky botila baten hondoan itotadaukana.

POLIZIAREN KEZKA Navajoen lurral-dea adreilu koloreko lautada bat da,hautsaren eta zuhaixka arantzadu-nen nazioa. Errepidean goazela, mui-no bat inguratu dugu eta bestealdean, babesean, etxe aurrefabrika-

Arizonako lautada gorrietan ehunka milaka indiar bizi dira, lege propioak dituzten lurraldeetan.Espezializazio oso bereziak garatu dituzte bertan: biltegi nuklearrak, arrantza baimenak,

kasinoak… Arazo latz bat ere jasaten dute, ordea: alkoholismoa epidemia larria da erreserbetan

MOZKOR NAVAJOAK ‘MAHAIETATIK’ERORTZEN DIRENEAN

B I D A I A > K O A D E R N O A ( X I I )

Estatu Batuetako Gobernu federalak erreserbei ematen dien autonomia zabalak bizimodu bitxi baten sorrera ekarri du indiarrentzat. IRUDIA: ZIGOR ALKORTA

tuak, hezur eta azal hutsa direnbehiak eta eskolara mantso eta gogo-rik gabe doazen umeak agertuzaizkigu. Hopi leinukoen herrixkabat da, navajoen erreserba handia-ren barnean dagoena.

Kalean paseoan dabiltzan hopi gaz-teek galtza motzak, zapatila estra-tosferikoak eta atzekoz aurrerajarritako beisbol txapelak darama-tzate. Kobrezko aurpegiak dituzte,azal tenkatuak, bizargabeak. Super-merkatuaren sarreran, polizia batekkafea edaten du kartoizko edalontzibatean eta bostekoa luzatu digu irri-barre zabal batez, ongietorria emaneta dena ondo dagoen galdetzeko.Brandon Dubray du izena. Atlasbaten sorbalda zabalak ditu, burubiribil eta kaskamotza, uniformeurdin iluna eta duela bost aste eskasestreinatutako kargu berria. Bran-

donek herritarrei laguntzeko boka-zio distiratsua, zinismo orbainikgabeko idealismoa azaldu digu, aha-lik eta azkarren gainera:

–Nire lehentasuna ez da jendeaatxilotzea, gizartea zerbitzatzeabaizik –esan digu aurkezpen-txartelmodura.

Alaskan jaio zen Brandon. Aita,Larry Dubray, erizaina, eta ama,June Talaswaima, laborategikoteknikaria, navajoak biak, Artiko-ra joan ziren lan bila, baina Bran-don jaio zenean erreserbara itzuliziren, Sipaulovi herrira. Brandonerkideen artean hazi zen, noraezeanzebiltzan hainbat indiarren mise-riak gertutik ezagutu zituen, etaHopi High School-en graduatuondoren komunitatearen aldekolana egiteko aukera emango zionogibide bat bilatu zuen.

–Txikitatik miretsi ditut poliziak,maiestatikoak iruditu zaizkit beti–Brandonek errezelorik gabe biluz-tu dizkigu bere biografiarengakoak–. Poliziek jendeari laguntzaeskaintzen diote eta nik ere halakoaizan nahi dut.

Arizonako mapa bat zabaldu etapaseoak, txangoak eta bisitak era-kutsi dizkigu, eta navajo eta hopienhistoriari buruzko liburuak aholka-tu. Brandon ranger edo guardamoduan hasi zen lanean eta orainbizikletaz patruilatzen ditu erreser-bako herriak.

–Asko gustatzen zait zaharrekinhitz egitea. Haiekin gelditu egitennaiz beti, ea dena ondo dagoen gal-detzen diet eta solasean egoten gara,patxadaz.

Hopien lurraldean ez omen dagobortizkeria edo delitu larririk, bai-na alkoholismoaren aipamenak kei-nua iluntzen dio Brandoni.

–Arazo serioa da. Herritar askokez dute zereginik egun osoan etaGobernuak ematen dizkien diru-laguntzak edanean gastatzen dituz-te. Oso adi ibili behar dut mozkor-tiak mahaietatik eror ez daitezen.

Mahaietatik erortzea hain larria alda? Ez, baina hemengo mozkorrakMahaietatik erortzen dira; Brando-nek “mesas” esan du, gazteleraz. Zerdira “mesa” horiek? Ipar Amerika-ko lautadetan altxatzen diren mese-ta bakartiak, cowboy-en pelikuletanikusten diren harrizko flan erraldoihoriek. Mozkortiak meseta horieta-ra igotzen dira zurrutean lasai ari-tzeko, eta behin baino gehiagotanamildu egin dira ehunka metrokomalkarretan behera. Lezioa ondoikasita irten gara Navajo Nationdik:alde handia dago mahai batetikerortzetik Mahai batetik erortzera.

“Herritar askokez dute zereginik

eta edaneangastatzen dituzte

Gobernuarendiru-laguntzak”

Page 8: Ortzadar 070511

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 7a