Ortzadar 250610

7
Euskal antzerkia Ahul baina ez hilda EHAZE VILLABONAN EGIN ZUEN LEHEN BATZARRA ELKARTE BERRIAK, ETA ASTEARTEAN AGERTU DIRA JENDAURREAN. Antzerkigintza bizi, sortzaile eta sendotuaren alde egin dute apustu euskal antzerkizaleek. Erronka berrien gose dira. 4-5. orr. www.deia.com www.deia.com LANDER GARRO ORERETAKO IDAZLEAK ELEBERRIGINTZARI EKIN DIO ORAINGOAN BERE ‘KONTRARIOA’ LANAREKIN 3. orr. 170. zenbakia CONCHITA MONTENEGRO AKTORE DONOSTIARRAK ‘ROJO Y NEGRO’ FILMEAN PARTE HARTU ZUEN 7. orr. LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 26A

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 250610

Page 1: Ortzadar 250610

Euskal antzerkiaAhul baina ez hildaEHAZE VILLABONAN EGIN ZUEN LEHEN BATZARRA ELKARTEBERRIAK, ETA ASTEARTEAN AGERTU DIRA JENDAURREAN.Antzerkigintza bizi, sortzaile eta sendotuaren alde egin duteapustu euskal antzerkizaleek. Erronka berrien gose dira.4-5. orr.

www.deia.comwww.deia.com

LANDERGARRO

ORERETAKOIDAZLEAK

ELEBERRIGINTZARIEKIN DIO

ORAINGOANBERE

‘KONTRARIOA’LANAREKIN

3. orr.

170. zenbakia

CONCHITAMONTENEGRO

AKTOREDONOSTIARRAK‘ROJO Y NEGRO’FILMEAN PARTE

HARTU ZUEN 7. orr.

LARUNBATA, 2010EKO EKAINAREN 26A

Page 2: Ortzadar 250610

ontrarioa (Su-sa) liburuakO r e r e t a k oegunerokota-sun grisarenigurtzia dunonahi, etaRaul Oliveiragaltzailearen

ibili piperrak kontatzen dizkigu.Zure lehen eleberria idazteko,Raul Oliveira pertsonaiaren egu-nerokotasunera gonbidatu gaitu-zu. Auzoetako klase proletariohorren parte den gaztea. Zerga-tik? Klase soziala ez da literaturan maizagertzen den kontua. Agian, idaz-leok posmodernotasunak eta hala-ko zama ideologikoek mugatutaidazten dugu. Zaila da kate horre-tatik askatzea. Liburuaren ardatzada Raul Oliveira, eta nor den hobeulertzen laguntzen digu bere ingu-runea agertzeak. Auzoa, bere uni-bertsaltasunean, gauza singularrada, eta gauza singular bat lortzeaoso helburu potentea da literatu-ran. Singulartasunik gabe ez dagoliteraturarik. Baina ez dut uste ezerasmatu dudanik.Liburua idazterakoan zuk bainoRaul Oliveirak berak gidatzenzuela esan duzu. Azalduko zeni-guke ideia hori?Hiru urte eman ditut liburu hauidazten. Hasieran Oliveira izen batbaino ez zen, eta izen horren ingu-ruan hainbat ideia nituen. Idaztenhasi nintzenean konturatu nintzenizen horrek, Oliveirak, jarraitzenzuela izen huts bat izaten,ez zeuka-la nortasunik. Orduan hasi nin-tzen bere buruan jartzen. Bere bu-ruaren araberako trama bat idaz-

ten. Liburuan azaltzen den esaldibakoitza neurtuta dago, Oliveiraknortasun indartsua izan dezan, on-gi definitua eta koherentea. Asko-tan galdetu didate nor den tipo ho-ri, alegia, nondik atera dudan, be-netan nonbait biziko balitz bezalabeste izen batekin. Baina Oliveirabakarra dago, eta nire liburuan bai-no ez da bizi.Oreretakoa, xakean jolastu etaidazle izan nahi duena... pertso-naiak ba al du kutsu autobiografi-korik? Bai, badu zerbait. Niretzat erronkanagusiena zen irakurleari fikzio ba-ten aurrean zegoelako ideia buru-tik erauztea. Irakurleen ikuspegitikoso gauza molestoa da liburu batidazle baten purrusta dela senti-tzea; idazlearen eskuak behin etaberriz ikustea narrazioaren atzean.Oreretan ipinita, eta idazlearen ofi-zioarekin, banekien asko eta askohasiko zirela benetako gauzak bi-latzen. Interesgarria da, benetakogauzak bilatzean gezurretakoakahazten direlako. Orduan, irakur-leak susmoa du den-dena benetangertatua dela. Baina benetan libu-ruan agertzen dena ez da inoiz ger-tatu,detaile txiki batzuk gora-behe-ra,bazterrean uzteko ederregiak zi-renak.Oskar eta Raulen arteko adiskide-tasuna errealegia dugu, hots, be-netakoa da; bere alde zakarrak bi-hurtzen du are benetakoago...Hala da, bai, ze benetan ingurukojendearekin oso zakarrak gara kon-fiantza osoa daukagunean. Lagu-nekin jokatzen dugu umetan beza-la: bestea haserretzeko mugan ibil-tzen gara. Eta hori guztia, gainera,hitz asko esan gabe egiten dugu.

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 26a

[[Testua ITZIAR EGILAZ Argazkiak PAULA EIZAGIRRE]]

ELKARRIZKETA

llaannddeerr garro“Gure gizarte ateoan jainko berriak gazteak dira”

Adina. 34 urteko idazle etaargazkilaria dugu.

Lekua. Oreretan jaio zen arren,Hendaian bizi da egun.

Bere lanak. 2004anTxalapartarekin argitaratu zuen berelehen liburua, Orain galdera berriakditut ipuin bilduma. Handik biurtetara saiakerara jauzi egin zuen Ezmerkeenak Bai Onenak lanarekin.Oraingoan bere lehen eleberriarekindator: Kontrarioak.

Egilea

teko baliabideak mugatzen dizki-zu. Horrek esan nahi du geurean li-buru txar asko argitaratzen dela, ezidazleak txarrak direlako, idazleekkorrika eta presaka idazten dutela-ko baizik, angustiak jota. Eta badabeste kontu bat: gaztetasuna. Badageure buruetan gazteak gazte etalerden izanagatik onak direla pen-tsatzeko joera erratu bat. Gure gi-zarte ateoan jainko berriak gazteakdira: haiek salbatu behar gaituzteapokalipsitik.Ipuin-liburua eta saiakeraren os-tean, eroso sentitu zara eleberria-rekin?Ipuin-liburua ariketa izan zen,idazteko ofizioarekin lehen harre-mana.Harreman gazi-gozoa dut li-buru harekin: DEIAko kritikari Jo-su Lartategik baino ez zuen publi-koki liburuaren inguruan zer edozer esan.Penagarria.Azkenik, Oliveiraz irakurtzera-koan Rayuela etortzen zaigu bu-rura. Julio Cortazarri egindakoomenaldia?Cortazar morroi ikaragarria da:testuarekiko konpromisoa zeukan,baita artearekiko eta politikarekikoere.Baina,horrez gain, idazle apar-ta zen. Horacio Oliveira pertso-naiak ubera utzi zuen nigan, etahandik datorkio nire pertsonaiariharen abizena.

ARGITARATU DUEN HIRUGARREN LANAREKIN,LANDER GARROK ELEBERRIGINTZAREN

MUNDURA EGIN DU JAUZI.

K

“Erronka nagusiena zenirakurleari fikzio baten

aurrean zegoelako ideiaburutik erauztea”

“Bada geure buruetangazteak gazte izanagatikonak direla pentsatzeko

joera erratu bat”

“’Rayuela’ko pertsonaiakubera utzi zuen nigan, eta

handik datorkio nirepertsonaiari abizena”

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Keinu hutsekin komunikatzen ga-ra, elkar deskodetzeko artea gara-tuz. Gero eta hitz gehiago, orduaneta okerrago ulertzen dugu elkar.Fede itsua daukagu hitzengan,baina zinez harremanak distor-tsionatzeko baino ez dute balio.Bestalde, Raulek, idazle izatekonahian idaztearen gaineko haus-

narketa anitz eskaintzen dizki-gu. Bat zatoz horiekin edo fik-zioaren barruan sartzen dira? Idazleok, oro har, irudi publikobat eskaintzeko irrikitan egotengara. Ez bazara agertzen, ez zaraexistitzen. Kitto. Baina agertzekodenbora asko galdu behar duzu,energia asko, eta horrek ongi idaz-

Page 3: Ortzadar 250610

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko ekainaren 26a 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

XXAABBIIEERR MMEENNDDIIGGUURREENN EELLIIZZEEGGII

Z utaz hitz egin dezatela, ondo bada ere”,"bota omen zuen Oscar Wildek bereboutade horietako batean. Alde horre-

tatik pozik beharko du Jon Mirandek, uhartee-tako bere paradisu zeltan edo infernuko zulo-an, azkenaldian ahotan hartua baitute, eta ge-hienetan gaizki esateko.

Aitortu behar zaio Miranderi pasio sutsuakpizteko gaitasuna, alde ala kontra, ni neu ezhotz eta ez bero uzten nauen arren. Bizi zela,kontrako amorratuak izan zituen Iparraldekoeuskaltzale nagusiak, Lafitte-eta (eta horren oi-hartzunak bizirik dirau: Maiatz aldizkariarenazken solasaldietan, egundoko kalapita Xarri-ton eta Peillenen artean, hura zela eta ez zela);Hegoaldean ere, Mitxelena ez zuen izan baterealdeko, eta biziki estimatzen zuten lagunak(Ibiñagabeitia, Etxaide) ez ziren oso ahaltsuak.

Hilda gero salda bero, hori ez zuen Wildekesan, baina 1980 inguruan erabat aldatu zenparistarrarekiko jarrera. Bizi zela ia libururikargitaratu ezinik ibili eta gero, bat-batean bi-derkatu egin ziren haren obra osoaren edi-zioak: olerkiak, ipuinak, saiakerak, itzulpenak,Haur besoetakoa eleberria… Orduko argita-

letxe inportanteenetan atera ziren liburuhaiek, bitan batera askotan. Andolin Eguzki-tza, Patri Urkizu, Txema Larrea, Xabier Olarra,Joxemari Iturrale, Eduardo Gil Bera, garaikogiro kulturaleko protagonistetakoak ibili zi-ren edizio horiek apailatzen, sarrerak eta aba-rrak prestatzen (denak gizonezkoak, baina ezdiezaiogun inori leporatu horren errua); bio-grafia nobelatuak eta saiakera kritikoak ereidatzi ziren (Azurmendirenak nabarmenga-rrienak), Xaguxarra literatur aldizkariak harieskaini zion bere bi aleetako bat, momentukoidazle gazteek haren aldarria egiten zuten (Sa-rrionandia, Antza, Perurena…), eta Jaurlari-tzak ere, modernotasun uhin hartatik kanpogelditu nahi ez eta, Jon Mirande izena emanzion bere eleberri sariari.

Zer zuen Mirandek horren desiragarri iza-teko? Ortodoxiaren kontrako jarrera izan li-teke; euskaldunek gainetik kendu nahi zutensimaur sunda eta intsentsu kiratsa, eta horre-tarako ezin hobeto zetorkien zuberotar jato-rriko sortzaile bitxi hura: paristarra, lizuna,antikristaua, ironikoa, poliglota, esteta…Horren aldean, barkagarriak ziratekeen ha-ren bekatu ezagunak: antidemokrata, miso-ginoa, beharbada pedofiloa… Pertsona baka-rrari entzun izan diot, alde on eta txarren ba-lantzan, beste aldera hitz egiten: Emilio Lo-pez Adanek zioen jasangaitza egiten zitzaiola

“Zutaz hitzegin dezatela,ondo badaere”, botaomen zuenOscar Wildek.

Euskaldunekgainetik kendunahi zutensimaur sunda;horretarakoondo zetorkienJon Mirande.

haren nazifilia, ahularekiko mespretxua.Modak etorri bezala joaten dira, eta azken

20 urtean isiltasun erabatekoan egon dira Mi-rande eta haren obra, Bilbo Zaharra ForumakHaur Besoetakoa-ri buruzko hitzaldi zikloaeta irakurraldi publikoa antolatu dituen arte.Bestelako balorazioak entzun ditugu orain,eta ongi etorriak bitez iritzi kritikoak; hala ere,inertziak astintzeaz batera, ez dakit ez ote di-ren inertzia berriak sortuko: beharbada modaberria bihurtuko da esatea Jon Mirande ar-buiagarria dela, gizartearen kontra paratu ze-lako (Aresti gizonaren alde paratu zen bezala).Jakina! Baina ez al zuten lehen horrexegatikmiresten? Gizarte epel, erdipurdiko, burges,hipokrita hura salatzen eta erdeinatzen zuela-ko? Gizarteak eskubidea izango du, segur aski,pikutara bidaltzeko ardi galduak, kriminalaketa poeta eroak. Gizarte on usteko horren ba-lio eta iritziekin bat egin nahi duen sortzaile-ak, ordea, txaloak eta sariak jasoko ditu agian,baina nekez lortuko du gizon-emakumeen go-goan txertaturik geratuko den obrarik sor-tzea. Eta Mirandek lortu zuen. Hori dela-eta,erabaki bat hartu dut: Miranderekiko indife-rente samarra naizela aitortu dut; ez dut partehartu 400 irakurleen ekitaldi horretan ere;baina neure etxeko bakardadean, liburua har-tu, eta Teresaren eta gizon gorrotagarri horrenabentura irakurriko dut, aspaldiko partez.

Zaldi ero

Iritzia

SalduenakFIKZIOA

1. MUSIKA AIREANKarmele Jaio. Elkar2. AUTOKARABANAFermin Etxegoien. Pamiela 3. ZENBAKI LEHENEN BAKARDADEAPaolo Giordano. Alberdania 4. HAMAZAZPIKOTANKarlos Linazasoro. Elkar5. KONDESA ESKU-GURIA Milena Agus. Denonartean6. NORA EZ DAKIZUN HORIIrati Jimenez. Elkar

EZ FIKZIOA

1. JAUZIKABixente Serrano. Pamiela2. EGUNKARIA. AMETS BATEN EGIATxema Ramírez de la Piscina. Tarttalo3. GOIZUETAN BADA GIZON BAT...Patxiko Perurena. Alberdania4. EZ DAGO ETXEAN.Jokin Urain. Susa5. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),

Auzolan (Iruñea).

Maitatua ala gorrotatua?

ErrealitateliterarioarenantikronikaKevin Heredia ezizenarekinBerria egunkarian hainbatzubate argitaratu eta gero,Hor hago Kevin? eleberriakaleratu du idazle anonimotalde batek. Estilo gazteanidatzia, “geure errealitateliterarioaren kronika da,baina aldi berean horrenguztiaren antikronika da”,aurkezpenean esanzutenaren arabera.

EGILEA: Kevin Heredia

ARGITALETXEA: Meertok

GENEROA: Eleberria.

EGILEA: Xabier Mendiguren Elizegi

ARGITALETXEA: Elkar

GENEROA: Gazte literatura

EGILEA: 16 egile ezberdin

ARGITALETXEA: Pamiela

GENEROA: Gazte literatura

Abenturaharrigarri etaerromantikoa500 urte inguruan,Veneziako Dogoak berealaba Chiara Dalmaziakoprintzearen semearekinezkondu nahi du. Horhasten da abentura bat,palazioak eta itsasontziakezagutaraziko dizkiguna,agintariak eta piratak,gameluak eta eskorpioiak,gutun erromantikoak etazimitarra odolduak.

Lehiatutakomikro-ipuinhoberenakLiburuxka honetan biltzendiren testuak hoberenakizan dira Euskara KulturElkargoak eta PamielaArgitaletxeak antolatu dutenIII eta IV Mikro-ipuinlehiaketan. Haiekin batera,Ruper Ordorikak aldebatetik eta, bestetik, IlaskiSerranok eta KikeAmonarrizek mikro-ipuinbana ere eskaintzen digute.

Page 4: Ortzadar 250610

uskal antzerkigintzasendotzea ez daerronka makala etaindarrak batzea ezin-bestekoa da. Asmohorrekin jaio da Eus-kal Herriko Antzer-kizale Elkartea(EHAZE), orain de-

la hiru urte hasitako lanaren ondorioa. Au-rreko asteartean, hilaren 22an, aurkezpenzabala burutu zuten Bilboko Kafe Antzo-kian. Antzerkiari buruz jardutean, “xume,ahul eta sakabanatua, ekaitzaren erdianhondoratzeko arriskuarekin borrokan ariden ontziaren” irudia erabiltzen dute EHA-ZEko kideek. Ondorioz, “antzerkigintza bi-zi, sortzaile eta sendotua” lorzea dute erron-ka.Bertako lehendakari Josu Camarak saka-banaketa aipatzen du ahulezi nabarmenenazein den galdetzean. “Tartean gauden guz-tiok arazoei buruz hitz egiten dugu, bainabakoitza bere arazoekin dabil eta horrela osozaila da hauei erantzutea”. Horrez gain, tes-tuen urritasuna ere zehaztu du ahulezi eragi-le bezala. “Konpainia batek antzezlan bat

euskaraz egitekotan, testu berri bat sortu edoitzulpenetara jo behar du”.

Antzeko hausnarketa eskaintzen duMireia Gabilondo aktoreak.Tanttakarekintaula gainean urteak eman ondoren, zu-zendaritzaren mundura jauzi egin zuenorain dela hamabost bat urte. Haren abu-ruz, euskal antzerkia “oso momentu zaila”bizitzen ari denez, elkarlana bultzatzeaezinbestekoa da eta horretan dihardute az-ken boladan. Gabilondok dioenez, bul-tzatzen diren lanek arazo asko izaten di-tuzte emanaldiak lortzeko. “Lanen batsortzen duzunean, ez duzu egiten barruangelditzeko baizik eta beste norbaitek ikus-teko. Produkzio bat egin ondoren, gehie-nez 40 emanaldi lortu ahal dituzu eta, nos-ki, numeroak eginda, ez da nahikoa”. Bereustez, sorkuntzarako babesak daudenarren, -”ez behar hainbeste, baina egon ba-daude”-, taularatzeko momentuan datozarazo gehienak. Seriotasuna eskatzen duegoerak eta, antzezle bergararraren hitze-tan, denen artean “aurrera begira eta zeregin ahal den” zehaztu behar dute.“Bestela, gure produkzioa gero eta txikia-

euskal antzerkiari ahulezia. “Antzerkia ezda gehiengo baten gauza, gutxiengoan da-goen kontua da berez, eta gutxiengo kultu-ra bat gutxiengo hizkuntz batean egiten de-nean, derrigorrez prekarietatean murgil-duko da”.

Egoera ilun horretan argia ipintzeko as-moz, EHAZEren helburua indarrak ba-tzea da. Eredu bezala Bertsozale Elkarteajarri dute. Camarak azaldu duenez, jaiobe-rri den elkartean antzerkizaleak, antzerkikonpainiak, antzezleak, zuzendariak, tal-de amateurrak, idazleak eta irakasleakdaude. Lehentasuna duten bi pausu azalduditu. Lehenik eta behin, Euskal Herrian ze-

har antzerki agerraldirik dagoen lekuetaneuren burua eta egitasmoa aurkeztu nahidute. Bestalde, “egin gabe dagoen ikerketasakon bat” bultzatu nahi dute. Orain arteegindako hausnarketak iritzietan baino ezdaude oinarrituta eta, etorkizunari begira,“errealitate horren mapa oso bat” egin na-hi dute.

Azpeitiko oasiaProgramazioetan euskarazko antzezlanakgutxitan topatu ahal diren arren, AzpeitikoEuskal Antzerki Topaketak salbuespenadira, hilabete oso batez euskara hutsezko

antzerkia eskaintzen baitute. Aurtengoudazkenean 29. edizioa ospatuko du oina-rri sendoa duen ekitaldiak. Bertako progra-matzaileek azaltzen dutenez, zailtasun as-ko dituzte egitaraua betetzeko, euskarazkolan gutxi egiten direlako. Hasi zirenetikegon den bilakaerari dagokionez, kalitatealdetik hobekuntza nabarmena izan delaazaldu dute. Hasieran, gehienbat amateurkonpainiekin osatzen zuten programa.Azken urteetan, ordea, profesional mailanmugitzen dira Topaketak.

Zailtasun eta oztopoek euskal antzerki-gintzaren alde iluna osatzen badute ere, ai-patu sorkuntzen kalitatea ezin da ezkutatu.

“Gaur egun lan interesgarriak eta askotari-koak egiten ari dira euskaraz”, nabarmen-tzen du Mireia Gabilondok.

Patxo Telleriak, antzerkigintzan urte as-ko eman ondoren, “kalitatea gero eta hobe-agoa” dela ziurtatzen du. Bera hasi zeneanMaskaradak baino ez zituen euskarazkoantzezlanak egiten. “Edozer gauza eginezgero, taularatuko zen”, gaineratzen du.Egun, ordea, konpetentziak eragin du kali-tatearen igoera, lan txarrak ez baitira hainerraz onartzen. Euskal antzerkigintzak ba-du, hortaz, zailtasunei aurre egiteko inda-rra, lanean daudenen gogo eta esperientziaguztiak batuz gero.

Salmenta gutxi. Mireia Gabilondorentzat krisialdiaren ondorioz kalitatezko laneksalmenta gutxi lortzen dute. Beste garai batean “beste bultzada bat izango zuten”.

Une aproposa. Patxo Telleriaren aburuz produktu kultural hoberenak egoeralarrietan sortzen dira eta krisialdia apustu ausartak egiteko unerik aproposena da. “Ez dago zer galtzerik”, azpimarratzen du aktore ezagunak.

Hogeita zortzi urte. 1983ko abenduan ospatuziren lehendabiziz Euskal Antzerki Topaketak eta ordutik hona euskara hutsezko emanaldiak eskaintzendituzten 28 edizio egin dira Azpeitian.

Helburu askotarikoa. Euskaraz antzezten duten antzerki taldeentzat jendearekin topo egiteko eta euren lanak erakusteko egunak dira Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. Horrez gain, beste taldeek zer-nolako lanak egiten dituzten ikusteko aukera paregabea ere.

Azpeitiko Topaketak oasiadira ohiko programazioarenbasamortuan

Ez Dok Hiru Biko Teatroa.

[[Testua ITZIAR EGILAZ Argazkiak ORTZADAR]]

Euskal antzerkigintzaEkaitzari etengabe aurre egiten dion ontzia

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIA 05OOrrttzzaaddaarr

ERREPORTAJEA

EUSKARAZ EGINDAKO ANTZERKIA EZ DABIL BERE GARAIRIK GOZOENEAN. INOIZ OSASUNTSUEGI EGON EZ BADA ERE,KRISIALDIAK ARE GEHIAGO AHULDU DUELA HAUSNARTZEN DUTE ANTZERKIAREN MUNDUAN DAUDENEK.

E

Ugaitz Alegria eta Libe Aranburu, Glu Glu ekoizpen-etxearen ‘Kanpaiak jo bitartean’ ikuskizunaren une batean.

Loli Astoreka, ‘Esker eskuma’ antzezten.

Larunbata, 2010eko ekainaren 26a Larunbata, 2010eko ekainaren 26a

“Euskarazko antzezlanaksortzeko baino,

emanaldiak lortzekoaurkitzen dituzte arazoak

euskal konpainiek”.

“Azken hamarkadaneuskarazko sorkuntzenkalitateak hobekuntzanabarmena izan du.

Horretan bat egiten dute”.

“EHAZE elkarte berriakeuskal antzerkigintzaren

egoerari buruzko ikerketasakon bat burutzea du

helburu”.

Krisialdia, zailtasun unea edo ausartaizateko garai aproposa?

Patxo Telleria eta Mikel Martinez, ‘Euskarazetamol’ antzezten.

Ramon Agirre eta Asier Hormaza.Iñake Irastorza, ‘Ezker eskuma’ antzezlanean.

Gutxiengokultura bat,gutxiengohizkuntzbatean

goa izango da”.Patxo Telleriak

beste ikuspuntubat eskaintzen digu.Gidoilari, idazle eta zu-zendari izateaz gain, Ez DokHiru Biko Teatro-rekin dabil antzezle lane-tan. Berak idatzitako eta antzeztutakoEuskarazetamol bezalako lanekin antzokiakbetetzen ditu. Telleriaren aburuz, euskalantzerkiak ez du inoiz “urrezko arorik”ezagutu. Bere izaeratik bertatik datorkio

“Ahul etasakabanatuta”

dagoeuskarazkoantzerkia

Jose Ramon Soroizaktorea, taulan.

Page 5: Ortzadar 250610

skal aktore ibil-tari aintzinda-rien bideak be-hin baino gehia-gotan gurutzatuegin dira. Con-chita Montene-gro donostia-

rrak Juan de Landa aktorearekinbat egin zuen Hollywooden, etaIparraldeko Martine Carolek eza-gun bihurtu zuen Lola Montes peli-kularen izen bereko beste bertsiobat egin zuen.

Bere edertasuna izan zen zinemunduan sartzeko bidezidorrikhoberena. Sasoiko beste antzezleaskoren moduan, ballet munduanhasi zen, eta zine mutuan hastekoateak zabalik aurkitu zituen Con-cepcion Andres Picadok. Dantza-ri gisa, Dresma de Montenegroizengoitia jarri zioten, eta horixeizan zen bere izen artistikoa alda-tzeko aitzakia. 1928an Frantziakofilm batean parte hartu ondoren,Hollywooden lan egiteko aukerasuertatu zitzaion. Pelikula estatu-batuarren gaztelerazko bertsioakmodan jarri ziren 30. hamarka-

dan, eta han elkartu zen Juan deLandarekin. Eta Buster Keatonhandiarekin. Izugarri egin zuenlan bost urteren buruan: ia hogeibat pelikuletan. Baina ez zegoenedozertarako prest eta bere zuzen-tasuna eta izen onari eutsi nahizion, betiere. Clark Gable aktorea-ri musutxo bat emateko eskatuzioten proba batean, eta berakezezkoa esan zuen. Lionel Barry-more adituak “neskatxo honek jo-ko dezente emango du”, adieraziomen zuen. Jokoa baino polemikasortarazi zuen gai politikoei hel-tzen badiegu, behinik behin.

Baina Fox enpresak ez zion kon-tratua luzatu eta Europara itzulibehar izan zuen. Gerra Zibilarenostean, espainiar industriaren iza-rretako bat izan zen, eta garaikofaxismoek behartuta Italia eta Es-painiaren arteko koprodukzioetanparte hartu zuen. Baina, antza,eroso sentitzen zen pelikula falan-gistetan. Zine espainiarraren his-torian, Rojo y negro (1942) pelikulada film falangista ezagunena. EtaConchita Montenegrok baietzesan zion Carlos Arevalok zuzen-

dutako proiektuari. Zine falangis-tak ez zuen helduleku handirikizan, nahiz eta Primer Plano beza-lako zine aldizkariek horren aldeegin. Funtsean Rojo y negro zine fa-langista da, Raza edo A mí la legiónbezala. Franco ageri zen sostengumoral moduan, heroiak militarrakizan ohi ziren eta gizarte zibiladeuseztatu egiten zuten. Ejerzito-ak, hortaz, familia ordezkatzen duaipatu pelikula horietan, eta akto-reek kode militar eta suntsitzaile-ak helarazten zituzten. Rojo ynegro-ren kasua oso bereziada: Francok gorroto zuen,errepublikar baten eta falan-gista baten arteko amodiokontuak kontatzeagatik. 40urtetan galdutzat eman zutenbisualki abangoardiaren bideaerein zuen filmak. Montenegrofilme horretako izarra izan zen.

Lola Montes (1944) egin ondo-ren, Ricardo Gimenez-Arnau di-plomatikoarekin ezkondu zen,Falangearen Kanpo Zerbitzueta-ko ordezkari ohia izan zena. Ez-kondu bezain pronto, zine mun-dua uzteko erabakia hartu zuen.

E

ZINEA

06 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 26a

[[Testua ANDONI ITURBE / Argazkiak EUSKADIKO FILMATEGIA]]

Montenegro falangistaESPAINIAR PELIKULA FALANGISTA EZAGUNENEAN (‘ROJO Y NEGRO’, 1942) PARTE HARTU ZUEN, ETA HOLLYWOODEKO ESTUDIOETAN ERE LAN EGIN ZUENCONCHITA MONTENEGRO AKTORE DONOSTIAR EZAGUNAK.

Ballet munduan hasi zenConchita Montenegro, etabere edertasuna izan zenzine munduan sartzekobidezidorrik onena.

Clark Gablerenmusu bati uko

egin zionemakume

donostiarrak

Page 6: Ortzadar 250610

Ibilbidea. Zuzendaribergararrak Kuban etaVenezuelan burutu zituen zineikasketak. Sorginen Laratzasaioan gidoigile izan da etahainbat film labur sortu ditu:Txotx, 40 ezetz, Topeka…Telmo Esnalekin batera Aupa Etxebeste (2005)luzemetraia zuzendu zuen eta aurten Bertsolariadokumentala egin du.

Asier Altuna,zinema-gizona

grabatzen ari zela, “baina konplikatuegiazen aurrera eramateko, eta nahi baino gehia-go atzeratu dut”. Aupa Etxebeste! luzeme-traiaren zuzendariak beti izan du gogoko“artzainek euren ardiak deitzeko erabiltzendituzten dei onomatopeiko horiek”.

Film labur honen grabazioa aurre-ko asteburuan egin zen, Bilbon.Altunak aurretik egin zuen bertanparte hartzeko deialdia, bai ohikohedabideetan, bai interneteko saresozialen bidez ere. “Ardi talde” horiosatzera aurkeztu ziren aktore profesio-nalak, amateurrak zein hiritar arrun-tak. Guztira 150 figurante inguru bil-du zen Bilbon. Emaitzarekin pozik ze-goen gipuzkoarra. “Eguraldiak lagundu di-gu, jendea inguratu eta parte hartzera anima-tu da. Talde osoak ondo funtzionatu du etagozatzeko aukera ere izan dugu. Astelehe-nean,ordea,nekea sumatu nuen”.

Film labur guztiekin gertatzen den bezala,Artalde zine jaialdietara bidaliko da lehenda-bizi eta gero telebistan egingo du bere bidea.

aldean mugitzen direnanimaliak dira ardiak, ba-ta besteari jarraitzen dio-te. Hauetako batek nora-bidea aldatuz gero, bereatzetik joango dira beste-ak, nahiz eta erabakirikonena ez izan. Ardi gida-tzaileak amildegian behe-

ra salto egiten badu,aukera handia dago gai-nerakoek ere salto egiteko.Gizakiok ere imi-tatzen dugu jokabide hori eta beste gizakibatzuen bideari jarraitzen diogu sarritan,galdera larregirik egin gabe, ezer zalantzanjarri gabe.

Antzekotasun hori azpimarratzen duAsier Altuna zine zuzendariak Artalde izene-ko laburmetraian. “Gizaki eta animalien ar-teko paper aldaketarekin jokatzen du fil-mak”, azaltzen du zuzendariak, “nola gaur-ko gizarteak artalde baten moduan funtzio-natzen duen”. Istorio surrealista izanik, me-taforak atera nahian, erraz aurkituko dugu.“Ez dago mezu argirik. Ideia eta pertsonaiabatzuk planteatzen dira filmean eta hortikaurrera ikusleak atera ditzala interpretazioezberdinak”,azaldu du Bergararrak.

Pako SagarzazuFilm labur honetan Pako Sagarzazu aktoredonostiarra da protagonista. Bere artaldeagaldu duen artzainaren papera egiten du.Inguruan dituen ardiak (hots, hiritarrak)deitzen hasi eta poliki-poliki artalde majobat osatuko du.Gero,artalde hori hiritik ate-ra eta zelaira bideratzen saiatuko da.“Helburu hori lortzeko artzainak zailtasunbatzuekin egingo du topo bidean zehar”,au-rreratzen du zuzendariak.Gizaki multzo ba-tek osatutako artalde honen ideia orain zor-tzi urte otu zitzaion zinegileari, Topeka filma

[[Testua: MANU ZABALA Argazkiak: OSKAR MARTÍNEZ]]

Gizartea mantsotu zenekoa

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko ekainaren 26a 07OOrrttzzaaddaarr

ZINEMA

AURREKO ASTEBURUAN, EKAINAREN 19AN ETA 20AN, 'ARTALDE' FILM LABURRAREN GRABAZIOA BURUTU ZUTEN ASIER ALTUNA BERGARARRAK ETA BERE TALDEAK. DEIALDIA BOTA ONDOREN 150 PERTSONA INGURU ANIMATU ZIRENFIGURANTE MODUAN PARTE HARTZERA. BILBOKO KALEETATIK GALDUTAKO ARDIEN MODUAN IBILTZEKO.

T

“Eguraldiak lagundu digu,jendea inguratu eta parte

hartzen animatu da”.

Altunaren azken lanakinterpretazio ezberdinak

eskaintzen ditu.

“Gizaki eta animalienarteko paperak trukatzen

dira film laburrean”.

“Gizarteak,gaur, artalde

baten moduanfuntzionatzen

du”

Altunaren taldekide bat, argazkiak ateratzen, igandean bertan.

Asier Altuna, ‘Artalde’ren errodajean.‘Artalde’ pelikularen filmaketa. Aurrean, Pako Sagarzazu aktorea.

Page 7: Ortzadar 250610

Hitzak berak dioen bezala, elurzuloak mendietakoelurra jaso eta izotz bihurtzeko zuloak ziren. Izotzhorrek erabilpen asko zituen, bai osasun arloan(kalentura jaisteko, erreduretan, hemorragie-tan...), bai sukaldaritzan ere (elikadurak man-tentzeko, edariak freskatzeko, izozkiak egite-ko...). Elurzuloak, lehendik erabili baziren ere,XVI. mendearen erditik aurrera ohiko bihurtu zi-ren herri askotan eta, gehienetan, udalaren jabegoizaten ziren.XIX.mendearen azken aldera,argi inda-rra erabiliz izotz artifiziala egiten hasi zirenean,elurzuloengainbehera etorri zen. Bainuetxeak (Zestoakoa, batez ere) izanziren elurzuloen azken bezero handiak.

Bi motako elurzuloak daude: naturalak eta artifizialak.Lehenengoak berezko mendizulo edo leizezuloez baliatzen zi-ren elurra gordetzeko. Baina, askotan, herri handietako bezeroabertatik urruti samar geratu ohi zen, eta izotza garraiatzeko ara-zoak izaten zituzten. Hori dela eta, elurzulo artifizialak, natura-lak baino landuagoak, Euskal Herri osoan zabaldu ziren.Iparraldean edo alde ospeletan egiten ziren, 400 eta 1.400 metro

arteko mendietan. Ia denak estalpea zuten baina baomen ziren estalkirik gabekoak ere. Polea ere bazu-

ten, izotza zulotik gora igotzeko. Udazkenean,pago orbela bildu eta estalkian gordetzen zen.Gero, neguan, elurra zuloaren ahoraino erama-ten zen leretan, zestotan edo bolak eginez, mal-dak uzten bazuen behintzat. Orduan hasten zen

elurketarien lanik neketsuena: zuloko elurra za-paltzea izotz bihurtu arte. Normalean 30 zentime-

troko elur geruzak egiten ziren eta garoz edo orbelazosatutako beste bat tartekatzen zen beraien artean.

Garoak eta orbelak izotza hobeto isolatzen zuten eta gainera be-har zenean izotza bera ateratzea ere errazten zuten.

Udan izotza herrietan saltzen zen. Gauez ateratzen zen elur-zulotik eta gauez garraiatzen zen gurditan, garoz eta zotalez on-gi estalita,urtu ez zedin.

Gaur, elurzuloen arrasto batzuk besterik ez zaizkigu geratzen.Esaterako, Zizurkilen dugu Ezkeltzuko elurzuloa etaOtxandion, hango udalak berreskuratzeko bultzatu duen lanariesker,Astikurutzetako elurzulo ederra dago ikusgai.

Erdi Aroan erabiltzen ohi zen ‘nafar’ hitza (‘nabar’, gaur

egun), ezizena izatetik herritarren izena izatera bilakatu zen.

Izen hau, gaur egunarruntak diren beste askobezala, Sabino Aranakargitaratutako DeunIxendegi Euzkotarrean agerida. Izena Eadweard (ead'aberastasuna' eta ward'zaindaria') germaniarizenetik sortua da. Arras erabilia daIngalaterran, non erregeaskok izan dute Edwardizena, baina baita Galizianeta Portugalen ere,azkeneko herrialde hauetan Duarte gisa.Gaztelaniaz Eduardo da,eta katalanez Edgar.

ELURZULOAK,ASPALDIK0 HOZKAILUAKLehendik erabili baziren ere, XVI. mendearen erditik aurrera ohiko bihurtu ziren herriaskotan, eta gehienetan udalak izaten ziren beraien jabe.

Bainuetxeakizan zirenelurzuloen

azken bezerohandiak

Ematen duenez, Nafarroa izena 778anageri da lehenbiziko aldiz Karlo HandiakOrreagan izan zuen desegigoaz mintza-tzean: Navarros ortus. Handik aurreraugariak dira aipuak eta ustezko etimoak,zein baino zein bitxiago. Esaterako, XII.mendeko Codex Calixtinus-en "non ve-rus"-etik (ez egiazkoa) datorrela dio etazehazten du Bizkaia eta Araba nafarrenlurraldea zirela: in Biscagia scilicet etAlava, dum Navarri. Etimologiari dago-kionez, gaur egun uste da nafarrek emanziotela izena eskualdeari. Bere osagaiaknafar herritar izena eta 'herria' edo 'lu-rraldea' adiera duen -(h)oa atzizkia dira.Eta zer da nafar? Erdi Aroan erabiltzenzen ohiko hitza, gaur egun nabar dena.Ezizena izatetik herritarren izena izaterabilakatu zen, hots "nafarren herria” da.

Nafarroa, nafarren herria Edorta

JAGONGaldera-erantzunak

‘BILDU’ ADITZAREKINERABIL DAITEKE‘BILDUTA GAUDE’EGITURA JENDEA BILERABATEAN DAGOELAADIERAZTEKO?

Euskaltzaindiak ez du ezer erabakihorretaz; baina bilduta egon egiturakgaztelaniazko estar reunidoesapidearen kalko ustela dirudi eta,beraz, erdarakada nabarmena (noneta ez den esan nahi estar recogido).Hortaz, bileran egon erabiltzea izangodugu egokiena.

ZUZENTZAT EMATEN ALDIRA ‘URDURI BAINOURDURIAGO DAGO,EZINEZKOA DA BERALASAITZERIK’ ETA ‘EZ DULASAITZERIK’ ESALDIAK?

Lehendabiziko perpausa ez dazuzena, ez lasaitu aditzaren erabilerairagankorrean, ez eta iragangaitzeanere: lasaitzea behar du. Beraz, urduribaino urduriago dago, ezinezkoa dabera lasaitzea. Bigarren perpausaondo legoke lasaitu aditzarenerabilera iragangaitzean. Erabilerairagankorrean (guk hura lasaitu) ezlitzateke egokia.

IZENEZ OSATZEN DIRENADITZETAN (HITZ EGIN,BARRE EGIN...) ZEINERABILI BEHAR DUGU,‘ARAZI’ ALA ‘ERAGIN’?Euskaltzaindiak ez du

arau orokorrik eman. Praktikan,ordea, biei zabaldu die atea: hitzsarreran, bi azpisarrerok aurkitukodituzu Hiztegi Batuan: hitz eragin etahitz eginarazi. Ostera, barre, laneta negar sarreretan barre eragin, lan eragin eta negar eragin bainoez da sartu. Horiek ikusirik, ez da zalantzarik izena + eraginbadela euskara batukoa; baina ez dut uste izena + eginarazibaztertua geratzen denik, hitz eginarazi azpisarrera hor dago-eta.

2

WWWWWW..EEUUSSKKAALLTTZZAAIINNDDIIAA..NNEETT

1

3TOPONIMIA IZENAK

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko ekainaren 26a

Gure mendietan dauden hainbat elurzuloren irudiak. Argazkiak: ORTZADAR