ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia...

12
ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatiko abeslariak bere azken lanaren birari ekin dio, ‘Hodeien azpian’ -- 4-5. orrialdeak -- -- 6.. orrialdea -- ARTOLAREN ARGI-ITZALAK “Hizkuntza ahozkoa da lehendabizi; idatzia gero dator” euskal kulturaren kolore guztiak

Transcript of ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia...

Page 1: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

ortzadarlarunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com

ORDORIKA,HODEIPEANOñatiko abeslariakbere azken lanaren

birari ekin dio,‘Hodeien azpian’

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6.. orrialdea --

ARTOLARENARGI-ITZALAK“Hizkuntza ahozkoa

da lehendabizi;idatzia gero dator”

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

H

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

02 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

TT RASTEVEREN nago, hotelbihurtutako XVII. mendekokomentu batean. Terrakotazkozoruak dira antzinatasunaren

seinale. Leiho estuek arkupedun patioangeluzuzen batera jotzen dute, eta hor-tik zabaltzen da argia barruti osora.Laranjondoen hostoak airearen mene-ra dabiltza burdinezko mahaitxoenartean.

Erromatar etxe zaharretan ohikoa zenbezala, ur-biltegi bat dago erdian –implu-vium bat–, garai batean euri-urez betekozena. Patioa, ura... Zenbat aldiz ez otedugun abestu patio partikular hura,euria ari zuenean beste guztiak bezalabustitzen zena!

Horregatik etorri zait gogora Rilke: “Etakartzelara sartu bazaituzte ere, han nonhormek munduko ezeri zuganainoheltzen utziko ez dioten, orduan ere, ezal duzu zure haurtzaroa, errege-ganba-ra miresgarri hori, oroitzapenen altxorhori oraindik edukiko?”. Kartzeletakopatioen aipamen zailari ihes eginez,oroitzapenen altxorreko patioei helduko.

Gure eskolakoa bat. Arineketan atera-tzen ginen kolunpioak harrapatzeko;garaipen ezinezkoa, beti izaten baitzi-

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZPATIOA

ren norbera baino neska bizkorragoak,edo lotsagabeagoak, patioko erreginak.Zabuetan ibiltzeko aukerarik ez genue-nean, soka-saltoan jarduten genuenlimoiondoen azpian, biderketa-taularenletania marmartuz. Mojen kolegiokopatio-lorategi hartan bazen Ama Birji-naren irudi bat landare-hesi batenbarruan, bere zutarri garaitik begira-tzen ziguna harrizko begi opakuekin.

Beste patio bat ere, lagun baten etxekoa,apartekotzat genuen, han egotea kaleaneta etxean aldi berean egotea baitzen,patiotik sukaldera eta sukaldetik patio-ra ibiltzen baikinen gure olgeta urdu-rietan. Etxea beheko solairu bat zen,aurrealdean denda, eta atzean lursail batzeukana, non lagunaren aitonak eskor-ta bat eraiki zuen, ez dakit oilo, untxi edoahuntzak gordetzeko. Hezetasunak ber-deturiko patio-abeletxe hari luxuzkoesparrua irizten zioten gure ume-begiek.

Gaurko patio honen ikusmiran ohartuberri naiz jolas-kantutxo itxuraz sinpleharen beste zentzu batez: irekiago edoitxiago, horma handiz edo txikiz ingu-ratuta egon, aterpeduna izan ala ez, gurebaitako patio partikularra dela jolaslekuseguru intimo ordezkaezina, denbora-ren ekaitzak gorabehera.

H AURRAK eta presoak dirapatioez gehien dakitenak.Beren pausoekin neurtzendituzte, territorioak bana-

tzen ikasten dute, non ez den komeniesertzea, norena den saskibaloi zelaia(beteranoena ia beti). Lagunak eta koa-drila aukeratzen dira bertan. Haurrekzein presoek, garbi daukate indar harre-manak erakusteko leku direla patioak.Transgresioak egin eta arau berriakezartzeko toki. XXI. mendeko disfun-tzioetako bat da agian: zenbait eskola-patio harresituk kartzelako dirudite...Eta mundu normal batean alderantzizbehar luke; kartzelako patioak izanbehar luke eskolakoaren antza. Berrezi-keta ala bereizketa?

“Mota askotakoak aurkitu ditut/ jen-detsuak/ harrizko murruez inguratu-riko patioak/ isolatuak/ modernoak/adikzioa sortzen dutenak/ umezurtzak/edo lizunak/ janari egosia/ eta izaragarbien usainekoak”, halaxe zioen IxiarRozasek Patio bat bi itsasoen artean bil-dumako poema ederrean. Nik, bereziki,Donostiako kale eleganteenetako batekoetxerik trauskileneko atzeko patioadaukat gogoan: itsusia, utzia, auzoekkonpontzeko nekerik hartzen ez zuten

atze-fatxada zatarrak erakusten zizki-dana. Pareko bizilagunak arranpatxoazeukan arropa zintzilikatzeko sokenondoan eta papurrak jartzen zizkienusoei egurrezko oholean. Usoak harainguratzean, harrapatu, lumatu eta lapi-kora zuzenean. Lantzean behin, eskuaktxoriaren lepo gainean harrapatzengenuen ehiztari hiritarra, eta hark,lotsak jota, askatu egiten zuen uso luma-zikina. “Uso bat indultatu diat” esatengenion orduan elkarri patioko voyeu-rrek. Beste modu batera ere esan gene-zakeen: “Afaldu gabe utzi diat parekoaitona”. Banco de España zuten etxe-pean eta patiotik hura lapurtzeko pla-nak egin ohi genituen eguberrietakobazkalondoetan.

Ez dauka patiorik gure oraingo etxeak.Eta, hala ere, patio ilunera begira geun-den garaiko aldarte lanbrotsu berakbereganatzen gaitu tarteka. Barrura etaatzera begiratzera garamatzan aldarteeuritsu horrek. Arropak biltzean pin-tza bat erori eta pintza hori baino zer-bait gehiago galdu dugun sentipenak.

Asmatu egin behar geure baitako txokoospelenak Cordobako patio laranjatsuenmoduko bilakatzen.

“Haurrek zein presoekgarbi daukate indarharremanak erakutsi,transgresioak egin etaarau berriak ezartzekoleku direla patioak”

“Jolas-kanta haren bes-te zentzu batez ohartunaiz: gure baitakopatio partikularradela jolasleku seguruintimo ordezkaezina”

Page 3: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

E

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ARGIAREN ERREINUA EGILEA: JOSEBA LOZANO · ARGITALETXEA: ALBERDANIA

Konplexurik gabe

E SKAERAREN araberako produktuakekoiztera lerratuagoak diren literature-tan usu diren zenbait fenomeno orain-dik ere ezohiko egiten dira hein batean

gurean: entretenitzea eta jakin-mina piztea hel-buru nagusi eta ia bakar duten genero eleberriak,goranahirik gabekoak, esaterako. Pare bat ipuinlehiaketa irabazi ostean Joseba Lozanok argita-ratu duen lehen eleberria goi-asmorik gabekokontsumo-literatura horren adibide duina dugu.Koartada intelektualik gabeko genero nobela daArgiaren erreinua, konplexurik gabe (eta horizinez eskertzen da) best seller literaturaren erre-mintak eta tikak erruz baliatzen dituena.

Euskal idazle batena izanagatik, eleberria izanzitekeen beste edozein europar hizkuntzatan ida-tzia ere, hala narrazioaren moldeagatik nola tes-tuinguru eta girotzeagatik. Praga eta inguruetankokatu du Lozanok kontakizuna, Jan Voget Pra-gako Poliziaren Ikerketa Kriminaleko polizia,Anna Rejsek liburu denda baten jabea eta FranJaros free lance dokumentalista protagonista etaikertzaile direla. Pragatik hurbil, begiak erauzi-ta agertutako neska baten gorpuak abiarazten du

eleberria josten duen ikerketa. Noski, hilketa horiez da bakarra izango eta berehala agertuko diraharen antzeko beste gorpu misteriotsuak ere.Pixkanaka, Anna eta Frank-en laguntzaz, Janhari solte horiek lotzen joango da, eta berekin,eskuz esku, irakurlea.

Nobelaren lehen erdia eleberri beltzaren para-metroetan garatzen da: Jan Voget da protagonistaeta harengan gorpuzten dira detektibeen bizi-moduaren inguruko klixe guztiak (bakarrik bizida, edanarekin eta drogekin nahi du ahaztu ezinduena ahaztu, clubak eta giro ilunak maiteditu...). Haren bizimodu bakartiak beste pertso-naia bakarti batenarekin egiten du topo: Annaliburu saltzailearenarekin, zeinak hilketa argi-tu gabeak ikertzea baitu afizio. Hala, bi pertso-naia eta bi plano hasieran bereiz elkarrenga-natzen doaz eleberrian. Plano bakoitzak berekonta-moldeak ditu, halaber, eta hainbat tekni-ka baliatu ditu Lozanok lehen kapitulu horietan(blogeko sarrera, zerrendak eta txostenak...) ira-kurketa biziaraziz. Giroaren deskribapenak,xehetasunek eta pertsonaien karakterizazio gara-tuak badute pisurik lehen kapituluetan eta lagun-

garri dira irakurlea kontakizunean barneratzeko.

Eleberriak eta ikerketak aurrera egin ahala, isto-rioak bestelako jitea hartzen du eta nobela beltza-ren ezaugarrietatik urrunduz, Dan Brown-en esti-loko eleberrietara hurbiltzen da. Logia sekretuak,erritu klandestinoak, enigmak, kode zifratuaketa gisakoak sartzen dira orduan jokoan etaakzioak hartzen du protagonismoa, ihesaldi,pertsekuzio, tiroketa eta guzti. Erdialdera artesinesgarri egiten bada ere, bigarren erdian neke-zago egiten da istorioa distantziarik gabe ira-kurtzea (neuri bederen hala gertatu zait), argu-mentua estranbotiko xamarra bihurtzen baita.

Bestalde, ez da oso ondo ulertzen hasieran hala-ko protagonismoa duen pertsonaia bat erditikaurrera ia desagertzea eta horregatik egileak binobela liburu bakarrean sartu nahi izan dituelabegitandu zait zenbaitetan, emaitza desorekatuz.Edonola ere, nobelak bere helburu nagusia bete-tzen du: irakurleari jakin-mina eragin eta libu-rua arrapaladan irakurraraztea, bidean bateretrabarik jarri gabe. Beste edozein hizkuntzatan,best-seller-a izateko boleto guztiak lituzke.

IBON EGAÑA

Koartadaintelektualik gabeko

genero nobela da,konplexurik gabe best

seller literaturarenerremintak eta

tikak erruzbaliatzen dituena

KRITIKA

03Ortzadar //Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

ZALDI EROA

1. Zer barkaturik ezAlberto Ladron. Elkar.

2. LasterkaJean Echenoz. Mettok.

3. Ur arreak, ur garbiakJoan Mari Irigoien. Elkar.

4. Kartzelako poemakJoseba Sarrionandia. Susa.

5. Suite frantsesaIrene Nemirovsky. Alberdania.

6. Zaharrak ez zuen hil...Gaizka Zabarte. Susa.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Azken garaipenaIban Zaldua eta Julen Ribas. Ikastola Elkartea.

2. Lau kantariJuan Gorostidi. Pamiela.

3. Euskadi bihotzeanJose Antonio Ardanza. Txertoa.

4. Hitzezko txalupakJosu Martinez eta Alfonso Etxegarai. Elkar.

5. Auzolanaren kulturaJasone Mitxeltorena. Txalaparta.

6. 1512: Nafarroaren konkistak500 urteJean-Louis Davant et al. Txertoa.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Errauts’

Eneko Aizpurua.Erein. 352 orrialde.17 euro.

Ezkutuko negozioilunei aurre eginez

Uzta gorria saileko 8. alean,Magrebtar gizaseme batlabankadaka hil duteLazkaon. Abokatu batekhilketa argitzeko eskatu dioMikel Egileorri. Kazetariakinka txarrean da, egunkari-ko lanpostua galtzekoarriskuan. Lan eta diru ara-zoek eraginda, mandatuaonartu eta lanari ekingo dioberehala. Ikerketak ezkutukointeres zikinen, negozio ilu-nen eta eraildako etorkinenerrautsak lurpetik atera etadenen bistan haizatuko dituustelkeriaren kiratsa bazterguztietara zabalduz.

Editorial Iparraguirre S.A.

SAIAKERA

‘Marirenerradio-grafia’A. M. Lizarduikoaeta J. Baltza. Gaiak.320 orr. 21 euro.

Euskal inkontzien-tean barrena

Mari da euskal mundu-ikuskeran agertzen denarketiporik garrantzitsuena,eta liburu honen helburua daarketipo horrek barneanduen esangura sakona argi-tzea. Ikerketaren lehenengohelburua inkontzientekolektiboa zer den eta nola-ko mekanismoak dituenaztertzea da. Bigarren ata-lean, berriz, Mariren barnekoegituran datzan matriarka-lismo panteista agerian jarri-ko dute egileek, adibideaskoren bidez, eta Andrehorren erradiografia irudika-tuko dute ere bai.

HAURLITERATURA

‘Txorikantariak,poeta...’Hainbat poeta.Elkar. 8,70 euro.

Poeten ‘hegaldien’bilduma

Hamairu txoriren txiruliruliakaurkituko ditu irakurle gaz-teak, baita hamahiru poeta-ren hegaldiak ere. Txoriakpoeta direnean eta poetaktxori, gauza ederra da kantuzhegan egitea. Liburu hone-tako poeta hegalariak hauekdira: Pello Añorga, LutxoEgia, Juan Kruz Igerabide,Joan Mari Irigoien, FelipeJuaristi, Antton Kazabon,Miren Agur Meabe, KarlosLinazasoro, Joxan Ormaza-bal, Jon Suarez eta KirmenUribe; beti ere Elena Odrio-zola ilustratzaileak lagundu-ta, hain zuzen.

Zuzendaria: Iñigo Camino

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Oskar Alegria

Page 4: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

HH ODEIEN azpian diskoa borobiltzeariekin dio Ruper Ordorikak. “Jendeakematen dio bere bizia”, dio musika-riak. “Diskoak borobilak direnez, nik

beti esaten dut egiazki diskoak jende aurrean ari-tuz borobiltzen direla”. Eta horretan dabil, Muga-lariak taldea alboan duela. Ostegunean eskainizuen Gasteizen birako lehen kontzertua, eta dato-rren astean ere, abenduaren 11an izango da Elge-tan. Horretarako, entseguan eman ditu Ordori-kak azken hilabeteok, eta Nafarroako Mirafuen-tes herrian ere aritu da aurretik, birari “pultsuahartzeko”.

BENETAKOTASUNAREN BILA“Kantuekin gero eta konfiantza handiagoa dut,eta gero eta hurbilago sentitzen naiz esan nahidudanarengatik”. Hala ere, ez da erabat konfor-matzen Ordorika, “ez da aski, harantzago joannahiko bainuke”. Bilaketa etengabean ari da, etaazken lana ere horren emaitza da. “Uste dut azkenaldian beste esamolde baten bila nabilela, bestehiztegi bat ere erabiliz nire kantu eta musikan”.

Disko sotila da horregatik Hodeien Azpian, etaegunerokotasunari oso lotutakoa. “Kantuak bene-takotasun baten bila lantzen ditut. Nire gogoeta-tik ateratako gauzak dira, eta gogoeta horiek egu-nerokotik edo nire esperientziatik jasotakoakdira”. Hala ere, oso bilaketa intuitiboa dela diomusikariak, eta arriskuz betetakoa. “Disko honekbere arriskuak ere hartu ditu, norbere barruraegite horretan kanpotik ikusten ez direnarriskuak hartzen aritzen baikara. Eta batzuetan,barruko aldaketa horiek denbora askoren buruanonartzen dira, eta beste batzuetan oso moduinkontzientean ematen dira”. Sumatu edo ez, bereburuarekiko zintzo jokatzen duela dio. “Buruanentzuten dudana egiten saiatzen naiz”.

GOGOAK BULTZATUTAAbestiak idazteko denbora tarte berezitu bat har-tu ohi du musikariak, baina emanaldien jarraiansortu du disko hau Ordorikak. “Ez dira bi urte erepasa Haizea garizumakoa aurreko lana kaleratunuela”, gogoratzen du. “Normalean tarte luzea-goa hartzen dut. Baina, gogoa nuen aurrera egi-teko”. Sorkuntzan ere aritzeko premia zuelako,dionez. “Onartu behar dut kantuak egoeraberezietan edo gainditu behar ditugun une horie-tan oso lagungarriak direla, eta disko honek badulotura horrelako egoerekin”.

Bere hitzez eta musikaz osatutako hamaika abestijaso ditu horrela, aurreko lanetan besteen hitzekinaritzeko ohitura izan arren. “Nire sakonera egin nahihorrek badu akaso parterik horretan, edo agian o-raindik naturalagoa da hori. Oroitzen dut lehendiskoan albumak egiteko gogo hori nuela, baina biga-rren diskoan nik idatzitakoak sartu nituen, eta nire-tzako oso ondorio naturala da. Horrela suertatzenbada, horrela egingo dut”.

ANALOGIKOARI AHAL BEZAIN FIDELNew York hiriko Brooklyn auzora joan da berriro erediskoa grabatzera. Andy Tomas ekoizlearen –etalagunaren–, estudioa aukeratu du horretarako.“Etxean bezala” sentitzen dela dio Ordorikak, urteluzetako hartu emana duelako bertako ekoizle etamusikariekin, eta analogikoari ere fidela zaiolako.“Ahal bezain fidela bai behintzat, gustatzen zaidala-ko. Musika ukitu egiten dudala iruditzen zait ana-logikoan, eta horren bila ibiltzen naiz”. Horregatik,aukera izaki, ezin muzin egin, eta 16 pistatan gra-batu du diskoa.

Bertako musikariei ere fidela zaie Ordorika. KennyWolles bateria jotzailearekin aritu da beste behin,eta Skuli Sverrisson baxu jotzailearekin ere graba-tu du diskoa. Ezagun zaharra duen Ben Monder gita-rra jotzaileak ere parte hartu du lanean, baina hiruabestietan soilik, bere ordez Stephen Ulrich aritudelako. “Beste alor batera pasatzeko beharra senti-tzen nuen, eta Stephenekin lan egiteko aukera izannuen”. Hasieran kostata ohitu zen Ruper kide berria-ren jotzeko modura. “Aitortu behar dut Ben Monde-rrekin eta beste gitarra jotzaile batzuekin ohiturabat dudala, eta Stephenek beste modu bat dauka.Oso zehatza da, beste mundu harmoniko batera era-maten zaitu, eta hasieran kostatu egin zitzaidan horsartzea. Baina orain, ez dezaket imajinatu ere eginbeste era batera!”.

ZUZENEKOETAN MUGALARIAKEuskal Herrira itzulita, Mugalariak taldearekinelkartu da berriro ere. Zuzenekoak prestatzen aritudira, eta Ruperren esanetan, abestiekin ere jolasten.“Entseguetan hasterakoan dena berpiztu egiten da,eta abesti bakoitza bere kasa doa”. Baina zuzenekoe-tan lortzen dute kantu horiek benetako zentzua, musi-kariaren ustez. “Intuizio asko isurtzen da diskobatean, lana ere bai, eta horren oihartzuna jaso arteez zaude erabat lasai. Jendeak asko jartzen du berealdetik, eta inperfekzioek ere hor dute bere tokia,diskoa bera beste modu batean biltzen delako”.

musika

Hogeita hamar urte inguru daramatza Ruper Ordorikak (Oñati, 1956)musikagintzan murgilduta. 1980an kaleratu zuen ‘Hautsi da Anphora’lehen diskoa, eta ‘Hodeien azpian’ hogeigarren lanarekin itzuli daberriki. Tartean, Pott bandako kide izan zen Joseba Sarrionandia etaBernardo Atxagarekin, besteak beste, eta euskal kantutegia berritu du

04 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

Hodeien azpianinoiz baino argiago

RUPER ORDORIKAABESLARIA ETA MUSIKARIA

MIREN RUBIO

‘Hodeien

azpian’ diskoaren

bira Gasteizen hasi zen

joan den ostegunean,

eta hilaren 11n

Elgetan eskainiko

du hurrengo

kontzertua

Page 5: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Ordorikak berriz jo du New York-era bere azken lana Andy Tomasekin grabatzeko. IBAN GORRITI

05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

o‘Hodeien azpian’ kokatu dituzu 11 abesti.Nonbaiten kokatu behar dira kantuak, eta nireakhodeien azpi horretan kokatzen dira, hor dagoelakojendea, gauzak eta gure betiko gaiak. Baina ez dakithori disko honetan bilatu nahi nuen giroa zen, edotabeste era batera esateko modu baten bila ote nabilen.

Ez zara behintzat kondairako mutila bezala erratu, etahodeien gainetik ibili...(Barreak) Ez litzateke txarra! Baina bada hodeien gai-netik dabilenik, eta sasi artean ere bai. Gu ere bagarasasien artean ibilitakoak...

Kontaketarako izarak, sagarrak, zerua... bezalako ele-mentuak erabiltzen dituzu.Bai, nire mundutxoa marrazteko gehigarriak dira.Nolabait, paisaiak dira, eta afektuak eta barruko gau-za horiek nonbaiten gauzatu behar dira. Benetakota-sun baten bila nabilelako izango da akaso.

Horregatik diozu hoteletan abestiak egiten ez dituenmusikaria zarela?(Barreak) Hitz egiteko era bat da, baina segur da ingu-rune berezi bat behar dudala. Ez dakit zein den, bainaezin naiz hemendik hara ibili abestiak ontzeko. Eza-gutu ditut, baina, hoteletan aritzen direnak, eta osoonak!

Disko honek tonu desberdina duela esana duzu.Baietz uste dut, baina ez zait sobera gustatzen hori esa-tea, ez baitut termino horietan pentsatzen egiten duda-na. Disko hau anitza da, ez da besteak bezain albuma.Kantuz kantu jauzi handiagoak daude, eta pultsuberezia du.

‘Maritxu nora zoaz’ abestiaren bertsioa ildo horretan doa?Bertsio bat dela zabaldu da, baina ez da bertsio bat, jokobat baizik. Horrela atera zitzaidan, horrelako gaiakkantuan umoreari edo irriari lotuak egoten direlako.Kantu zaharrak nire inspirazio handia direla uste dut,eta kantu honetan hori oso nabarmena da.

Diskoa ere baikorra dela esan dizute sarri.Maite dut hori entzutea, eta nahi nuke hori horrela iza-tea. Entzule bezala nik hori sentitzea asko estimatzenbaitut, baina disko honetan ez dut disko baikor bat egi-tea pentsatu. Nire barrukoari tiraka horra iritsi naiz.

Sasoi berriez ere mintzo zara. Barrua ere hala?Bai, baina ez erabat sinistu, benetakotasunak behar dubere froga lekua. Ni bezala beste batzuk ere ibiliko dirahorrelako frekuentzia egoki baten bila bizitzan, zer-baitekin konektatu beharrarekin, eguneroko gora-beheretatik pixka bat gorago ibiltzeko. Eta uste dutmusikak beti izan duela harremana horrekin, besteumore edo giro bat bilatu nahi izatearekin.

Baina bihotzari errieta ere egiten diozu, eta zuhaitzeroriak ere badaude diskoan.Betiko gaiak dira. Zuhaitz eroriena heriotzagatik da,mundu honetan egotearen inguruan. Norbaitek hur-bilekoak galtzen dituenean, kantuak balio izaten duharago begiratzeko eta errealitate handi edo txikihorien albotik pasatzeko. Eta bai, horrelako gaiak beha-rrezkoak nituela uste dut.

Elias Ezkurdiari ere eskaini diozu abesti bat, haragoere begiratzeko?Batzuetan gauza konkretuei lotutako kantuak atera-tzen zaizkit, Elias nire aitite baitzen. Denok dakigu Ger-nika zeren sinbolo den, eta horren inguruko poema batirakurtzen ari nintzen, beste lurraldeetan gertatzendiren galerak eta hondamendiak zein sinesgarriakdiren pentsatzen. Nik horren lekukotasun bat nuelakonturatu nintzen, nire etxekoak Gernikan bizi zire-lako. Eta esan eta egin, berehala idatzi nuen kantu hori.

Diskoaren baikortasuna eszenatokian sumatuko dugu?Ez dakit (barreak). Nik uste baietz, hala nahiko nuke,behintzat. Hartuko dugu gure bidea.

«Gu ere bagarasasien arteanibilitakoak»

“Kantuak benetakota-sun baten bila lantzenditut. Nire gogoetatikateratako gauzakdira, egunerokotasu-netik jasotakoak”

OÑATI

Page 6: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

S

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

06 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

S ARRERA ezohikoa egin du euskalletretan Xabier Artola irakasleak(Donostia, 1957). Aspalditik idaztendabil, baita lehiaketetan parte hartzen

eta sariak eskuratzen ere. Iaz, Donostia Hiriasaria irabazi zuen, Deception island ipuinaga-tik. 2011 honetan, aldiz, bere lehenengo ipuinliburua argitaratu du, Argi-itzalen neurria(Elkar, 2011).

Ezer baino lehen, ‘Argi-itzalen neurria’ libu-rua argitaratzeko prozesua nolakoa izan da?Egia esanda, ez dut argitaratzeko premiariksentitu orain arte. Idazten hasi nintzenean, eznekien zer egin idazten nuenarekin, ez bai-nintzen seguru sentitzen. Horregatik heldunion lehiaketen bideari, anonimotasunagatik.Zortea izan dut eta bide hori oparo samarrasuertatu zait. Sariek konfiantza eman didate,eta argitaratzeko pausoa ematera bultzatunauena ere sari bat izan da, iazko DonostiaHiria. Lehenago ere hasia nintzen bilduma hauprestatzen, baina sari hori dela eta, berriro hel-du nion lanari, eta azkenean argitaletxerabidaltzeko moduko zerbait neukala iruditu zi-tzaidan.

Hamabost urtetan zehar idatzitako ipuinakbiltzen dituzu liburu honetan. Zerk ematendio batasuna liburu osoari?Argitaratzeko pausoa orain arte ez ematearenbeste arrazoi bat horixe izan da, bildumarik ezneukala iruditzen zitzaidala. Hemen ez zegoenoso boladan istorio laburrez osatutako bildu-mak argitaratzea, eta beti aipatzen zen nola-baiteko lotura bat behar zutela liburu batekoipuinek. Iruditzen zait hori pittin bat aldatudela azken urteotan. Nire liburuan gaiak asko-tarikoak dira, baita estilo aldetik ere… Nik ustedut egilearen ahotsak eman behar diola bata-suna liburu bati. Tira, eta liburuko azken kon-takizunak ere bildumari nolabaiteko osotasu-na ematen diola pentsatzen dut.

Kontaiguzu zertxobait ipuin honen nondiknorakoaz, gure arreta deitu baitu: ‘Latitudeaeta beste zenbait narrazio: making of-a’ duizena eta bertan idazlea, zu zeu, Zuberoaradoa bere ipuinetako pertsonaiekin birtopa-tzera.Benetako egoera bat du abiapuntu, ipuin bil-duma hau osatzera joan nintzenekoa. Ni izu-garri erakartzen naute sortze eta idazte pro-zesuez oharrak txertatzen dituzten autoreak.Hori meta-literatura da? Izango da. Niri espe-rimentatzea da gustatzen zaidana. Bipagoeta-n, esaterako, orrialdean paraleloan, bertikal-ki joan behar zuten testu zati batzuk nituenjatorrizkoan, gero, maketazio arazoengatik,ondoz ondoko testu zatiak bihurtu direnak.Asif-en, berriz, istorioari eman nahi nion errit-moak estiloan izan du eragina: paragrafo

literatura

Xabier Arto-la progra-mazio ira-kaslea daEHUn.RUBEN PLAZA

KATIXA

AGIRRE

‘Argi-itzalen neurria’ da Xabier Artolakargitaratu duen bere lehenengo ipuinbilduma. Orain arte bere lanak argitaratzeko“premiarik” sentitu ez badu ere, iaz DonostiaHiria Saria irabazteak konfidantza eman dio

“Hizkuntzaahozkoa dalehendabizi,idatzia gerodator”

luzeak, puntu gutxi, barne gogoeta eta elka-rrizketak narrazioan txertaturik. Bai ni nauk-en, berriz, elkarrizketak du testuaren pisua,eta narrazioa bera oso paragrafo laburretangauzatzen da. Egia esan, ipuin guztiek dute zer-bait, ohiko kontaera linealetik aldenaraztenduena: narrazioak, gehienetan, hainbat planoeta ahotsen bidez egiten du aurrera, letra mol-dearen bidez bereizitako pasarteak daude ipuinaskotan, batean poema bat edo kanta zatiakageri dira...

Estilo aniztasunarekin batera, hizkuntza alde-tik ere ahalegin handia egin duzu euskarajasoa eta dotorea ahozkotasunaren ezaugarrizenbaitekin nahasteko.Hizkuntzari garrantzi handia ematen diot, bai,eta testua behin eta berriz jorratzen dut, nahidudana lortu arte. Etengabe jotzen dut inter-netera, hitz eta esapiderik egokienen bila. Ozenirakurri ere askotan egiten dut, ea testuakondo korritzen duen ikusteko, eta ahalegin-tzen naiz pertsonaia eta ahots bakoitzari ego-kien datorkion hizkera ematen. Euskara batuaizen horrekin jaio zenetik ezagutzen dut, etaoraindik ere egiteko lan asko dago, ahozkoa-ren ezaugarritzat jotako espresio eta esamol-de asko idatzira ekartzea, esaterako. Amorra-tu egiten nau “hori ez da batua” entzuteak:arau minimo batzuk errespetatzen diren bitar-tean dena da batua. Hizkuntza, hasteko,ahozkoa da, eta gero dator idatzia.

“ Amorratzen nau “hori ez da batua” entzuteak: arau mini-mo batzuk errespetatzen diren bitartean dena da batua”

XABIER ARTOLAIRAKASLEA ETA IDAZLEA

“GAUZA GEHIEGI, BAT BERA NAHI NUKEEN BEZALA EGI-TEKO, BAINA TIRA...”

Xabier Artolari bere buruarendeskribapentxo bat egitea eska-tu diogunean “webgune pertso-naletan amerikanoek-eta eginohi duten bezala egiten saia-tuko” dela erantzun digu. “Anti-guan jaioa, Alkizan bizi naiz.Informatika ikasi nuen bainaeuskararen irakaskuntzan ibilinintzen hainbat urtez. Enpresamunduak inoiz tiratu ez naue-nez, unibertsitatean sartu nin-tzen 1985ean. Programazioa ira-kasten dut, eta hizkuntzarentratamendu automatikoarenarloan ikertzen dut, Ixa taldean.Irakurtzea, idaztea, zinema,argazkigintza... eta kirol pixkabat egitea gustatzen zait, bizi-kleta batik bat. Gauza gehiegi,bat bera nahi nukeen bezalaegiteko, baina tira...”

DONOSTIA

Page 7: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Beiraz eta zeramikaz hornitu dute egoitza.

MAIDER URIARTE

IMB-ko arkitektoek diseinatutako eraikindiskretu eta erakargarriak BilbokoUdaleko hainbat sail hartuko ditu barne

UU DAL egoitzen adierazgarritasunetikurruti kokatzen da Bilboko udaletxea-ri IMB-ko arkitektoek erantsi berridioten eraikina. Nolanahi ere,

diskrezioa izan badute irizpide diseinatzerakoan,ez da horregatik ikusezina.

Bi ezaugarri: lasaitasuna eta erakargarritasuna.Horiexek izan daitezke San Agustin izeneko lur-sailean dagoen eraikinak transmititzen dizkigunbi sentipen. Beira eta zeramikazko azalak biltzendute udaletxearen zabaltze berria. Bi materialhoriek hoztasuna eragin ohi dute, normalean.Kasu honetan ordea, fatxadaren kolore bareek etatesturak animalia handi otzan baten presentziagogorarazten digute. Eraikitako bi bolumenenmugimenduek eta plazatxoak gainera, bertara-tzen denaren joan etorriari, atea irekitzen duenzerbitzariak legez, ematen diete ongi etorria.

Bi bolumenetan, oinplanoan U forma duela, anto-latzen da programa. U horren erdialdetik mailakdoaz gora, pasabidea sortuz beheko Zumalaka-rregi Etorbidea eta goragoko San Agustin Estar-taren artean. Hala, espazio publiko bat sortzenda, funtzionala, hiritarrari zerbitzu ematen dio-na. Gure hirietako maila-tarteek sortzen dituztenibilbideetako oztopoak konpontzeko nahia atze-maten zaio. Hiri bilbean barneratzen den oinezkolotura berria dugu, era berean, eraikinean ber-tan integratua. Tokiarekin lotura bermatzenduen ezaugarria dela esango dugu.

Horren harira, bere aurrekaria den Udal egoi-tzarekin sortzen den jokoa ere aipagarria da. Izanere, badirudi –arkitektoek hala diote–, eklektikoaden ahaide zaharragoarekin tematzeko asmorikez dela egon. Hura baino garaiago ezin izan, hurabaino zabalagoa ere ez. Lursailaren dimentsioekere ez diote nahieran hazten utzi. Baina, hara,“hemen nago ni!” esateko uzkurtu eta bihurri-tzen da senide gaztea. Errekatik goazela, “kuku”egiten du, zirikatzaile, bere presentzia adieraziz.Zaharraren eta gaztearen arteko lotura genetikoaaipatu diren material zeramikoaren koloreek ber-matzen dute gainera. Ez du B kolore gorriko logo-tiporik behar zein familiatako kidea den erakus-teko, aitona-amonaren kutsu hori sumatzen bai-tzaio.

XEHETASUN TEKNIKO ETA DATU BATZUK:● Arkitektura Programa: Aparkalekua, lokalteknikoak, harrera guneak, bulegoak, artxibate-gia.● Eraikuntzaren ezaugarriak:- Fatxadak hego-mendebalera: Azal bikoitza, bei-razkoa, kontrol mikroklimatikoa (aireztapen etaeguzkitzapenaren ) bermatzeko. Bi azalen artekoespazioak mantenurako balio du.- Fatxadak ipar-ekialdera: beira soilezko azala.- Fatxadak ekialdera: Masan koloreztatutako zera-mikazko hodi hustuak.- Egitura: Programaren malgutasuna bermatukoduen 1,50 metroko moduluaren arabera antola-tzen dira portiko metalikoak.● Azalera eraikia:Lur azpian, 2.459,28 m2 eta lur-zoru-mailatik gora 10.692,26 m2.●Udal zerbitzuak: Hirigintza eta Ingurumen Sai-la, Zirkulazio eta Garraio Saila, Obra eta Zerbi-tzuen Saila eta Espazio Publikoaren Erabilerara-ko Bulegoa.● Egileak: Bilboko IMB Arquitectos-en (GloriaIriarte, Eduardo Múgica eta Agustín de la Brena)diseinua da, bulegoko arkitekto gazte kolabora-tzaileen laguntzarekin batera. Azken urteetanhainbat proiektu burutu dituzte, batik bat Bilbon,tartean: Miribillako Eliza, Bizkaiko Foru Libu-rutegiaren berritzea eta handitzea, Zabalburu pla-zaren berriztapena eta Basurtuko FEVEren gel-toki berria. http://imbarquitectos.es/

BilbokoUdaletxearenegoitza berria:familiako‘senide gaztea’

Oinplanoak U forma du eta bi bolumen ditu.

Beheko plano honetan, Bilboko Udaletxezaharra eta berriaren arteko lotura irudika-tzen da. ARGAZKIAK: IBM ARQUITECTOS

Page 8: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

08 // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 3a

Nola deklinatu behar daneurri unitatea? Adibidez:“Zenbat balio du hiru litrourak / hiru litro urek / hirulitrok ur”?Euskaltzaindiak adostu duenari jarraiki, erga-tiboan “hiru litro urek” behar du; beraz, “Zen-bat balio du hiru litro urek?” da forma egokia.

“Zuretzat” ala “zuretzako”,zein da zuzena?Biak zuzenak dira. Berez, “-tzat” da adizlagu-na eta “-tzako” izenlaguna, baina oso hedatuadago “-tzako” adizlagun bezala erabiltzea.Deklinabideko baturako formak eman zirene-tik ez da ezer esan auzi honetaz.

Mugatuan alamugagabean? Noladeklinatu behar da:“Andoni irakasle ona da”/“Andoni irakasle on da”?Eta bokatiboekin “Ez,mutil!” “Bai, gizona!”?Mugatua da hobestekoa, alegia, “Andoni ira-kasle ona da”. Hala ere, beste egituraren tes-tigantza batzuk badira literaturan, bainaaspaldikoak dira (XVI. eta XVII. mendeeta-koak). Orduz gero, mugatua nagusitu zaiomugagabeari, atributua (izena + izenondoa)den kasuetan behintzat. Bestalde, ezin esandaiteke –gramatika-liburu batzuetan esan izanden bezala–, bokatiboak nahitaez mugagabeanjoan behar duenik. Biak dira onartzekoak,“Ez, mutil!” eta “Bai, gizona!”. Horixe dioEuskal Gramatikak. Gainera, mugatua nahi-taezkoa da zenbait izenekin: “Bai, jauna!”, esa-terako. Halaber, euskalkiak ere zerikusia izandezake bataren eta bestearen erabileran.

Nola deklinatzen dira “n, l,s, z, tz” edo “r” letrazamaitzen diren herrienizenak: Irun, Madril, Paris,Zarautz, Eibar...)?

Euskaltzaindiaren arabera, Eibarren kasuan:“Eibarreko/Eibarko (biak zuzenak dira), Eiba-rrera/Eibarra, Eibarrerantz/Eibarrantz,Eibarretik/Eibartik” eta abar dira forma ego-kiak. Kontsonante guztietarako balio du para-digma horrek, non eta ez dagoen morfofono-logiazko egokitzapenen bat egin beharrik (adi-bidez, bukaeran “-tz” duten izenetan, ondorenkontsonantez hasten bada kasu-marka, bukae-rako hori “-z” bilaka daiteke: “Zarautz, Zarauz-tik/Zarautzetik” eta abar). Beste kasu bat-zuetan, “-tik” ablatiboaren forma “-dik” bila-katzen da baldin eta aurretik daraman izena“-l” nahiz “-n” bukaeraduna bada: “Madril,Madrildik/Madriletik”; “Irun, Irundik/Iru-netik” eta abar.

JAGON

www.euskaltzaindia.net

GALDERAERANTZUNAK

UXUE RAZKIN

“Komiki honekinsinpletasuna bilatu dut”KMK lehiaketara aurkeztutako ‘Eguna argitu da’ komikian, EnekoAmezagak bere irakasle batek idatzitako istorioa du abiaburutzat

MARRAZKILARIA ETA ARTE EDERRETAKO IKASLEA

BB ERE zaletasunen zerrenda-ko lehendabiziko postuan,komikia aurkitzen da.Eneko Amezagak (Donostia,

1988) Eguna argitu da nobela grafikolaburra aurkeztu du KMK Rekalde-Ortzadar lehiaketan. Autoreak“sinpletasuna” bilatu nahi izan dukomiki honekin. Istorio zuzena, argiaeta sinplea egitea, alegia. Komikiakegitea gustuko badu ere, animazio, filmeta bideojokoen munduan ere murgil-du da donostiarra. Aurkeztutako komi-kiaren nondik norakoa izan dugu abia-puntutzat. Horretaz gain, marraztekojarraitzen duen prozesua erakutsi digueta tartean, bere etorkizuneko lanez eremintzatu da.

Epaileek diote oso istorio polita dela bai-na grafiko aldetik oso pobrea dela, adoshorrekin? Zein da zure iritzia?Ez nago batere ados. Komiki honen hel-burua sinpletasuna bilatzea izan da, isto-rioa garbi uler zedin. Marrazkietan ezgaltzea da ideia. Komiki batean ez dagarrantzitsua grafikotasun abilezia era-kustea, istorioa ondo garatzea baizik.Marrazkiak izan behar dira eskularrumodukoak istorioarentzat eta ez alde-rantziz. Irudien antolaketari dagokionez,sinpletasuna bilatu dut ere bai.

Zer islatu nahi izan duzu lan honekin?Nondik jaso zenuen ideia?Nire asmoa istorio hau lau orrialdetan kokatzeaizan da. Niretzat istorioa ez zen hain garran-tzitsua kasu honetan. Nire irakasleak, Jose Anto-nio Azpilikuetak, idatzi zuen istorio hau etaberak utzi dit istorio horren gaineko komikiasortzen.

Zergatik txuri beltzez?Istorioak gaua eta egunarekin joko bat plan-teatzen du. Koloreek, kasu honetan, ez lioketeezertan lagunduko istorioari. Atentzioa deituedo soilik bitxiagoa egitearren... Gainera, zedemontre! Txuria eta beltza gustuko ditut!

Komiki bat egiterakoan, zeintzuk dira jarraitzendituzun pausoak?Komiki bakoitza mundu bat da eta animazioa-rekin berdin gertatzen da. Adibidez, azkenkomiki hau gauzatzeko, diseinu pila bat eginnituen. Marrazkiak errepikatuz, istorioa espa-zio txiki horretan sartzen saiatuz, irudiak tokizaldatuz...Niri proiektuak oso ondo prestatzea gustatzenzait, hau da, gidoi luze bat egitea. Orrialde guz-tiak arkatzez prestatzen ditut, testuak tar-teka-tzen ditudala. Behin eta berriz irakurrieta hobetzen saiatzen naiz. Tintak ematen has-ten naiz inprobisazioa apur batekin. Azkenik,ordenagailuz azkeneko ukitua ematen diot.

Zer berezitasun dauka komikiak?Hausnarketa moduko bat gauzatzea da komikibat egitea. Zure barneko ideiak, pentsamenduak,paperean islatu ahal dituzu eta horiekin nahibeste jolastu.

EGILEARI BURUZ

Eneko Amezaga gaztea(Donostia, 1988) Arte Ede-rretako azkeneko kurtsoagauzatzen ari da EuskalHerriko Unibertsitatean.2005. urtean ‘Rotary Lea-dership Award program’garatu zuen Inglaterran.Urte berean, Gaia izenekoeskolan Diseinu Grafikoajorratu zuen. 2009.urtean‘Rumble!’ aldizkarirako ko-mikiak egiten hasi zen. Komi-ki munduan murgildutadago erabat, baina anima-zio arloan ere egiten du lan.Esan gabe doa, bideojokoeneta filmen alorretan ere ibi-lia dela donostiarra.

Amezagak ‘Rumble’ aldizkarian argitaratzen ditu komikiak. E. AMEZAGA

Zure hastapenetan, norbait izan duzu komikiakegitera bultzatu zaituena?Ez. Hamar urterekin hasi nintzenean, istorioakkontatzeko beharra neukan eta hurbilenaneukana arkatza eta papera ziren. Gero, laguneinire komikiak saltzen nizkien eta gustukoakzituztenez, horrek une horretan asko lagunduninduen. Dena den, Iñaki Barbara eta J.A Azpi-likueta komiki irakasleek asmo animatu nautehonetan.

Zure inspirazio iturriak?Hasieran, Dragoi Bola eta Mortadelo eta File-mon komikiak izan ziren. Orain, iturri askodauzkat: Hugo Pratt, Will Eisner, El Eternautakomiki argentinarra, Corto Maltes-en guztia eremaite dut. Calvin eta Hobbes bitxia da ere bai...Hala ere, esan beharra daukat komiki bat egi-teko, bakoitzak bere inspirazio iturriak behardituela. Uste dut argazkietan oinarritzea onadela, eta noizbehinka burua erabiltzea ez litza-teke gaizki egongo, norberak bere iturriak sor-tzea, alegia.

Etorkizuneko proiekturen bat?Rumble! aldizkarian egiten ari naizen komikia-rekin jarraituko dut. Bertan, estilo grafiko berribat probatzen ari naiz, komiki hau esperimen-tala izaten ari da. Hortaz, badakizue! Erosi Rum-ble! (kar, kar, kar). Azkenik, buruan ditudan isto-rioak ere garatu nahiko nituzke. Komiki askoegin nahi ditut!

Page 9: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

KMKOrtzadar //Larunbata, 2011ko abenduaren 3a Eguna argitu da

Page 10: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

KMK // Ortzadar Larunbata, 2011ko abenduaren 3aEguna argitu da

Page 11: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

Larunbata, 2011ko abenduaren 3a Eguna argitu da KMKOrtzadar //

Page 12: ortzadar - idazleak.eus · ortzadar larunbata, 2011ko abenduaren 3a. 237 zenbakia noticiasdenavarra.com ORDORIKA, HODEIPEAN Oñatikoabeslariak bereazkenlanaren birariekindio, ‘Hodeienazpian’--4-5.orrialdeak--

Larunbata, 2011ko abenduaren 3aEguna argitu daKMK // Ortzadar