Ortzadar 300711

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko uztailaren 30a [4-5. orrialdeak] Anjel Lertxundi Espainiako Saiakera Saria lortu ostean ere, hitzekin jolas eta solas egiteari darraio Erromeriak alaitzeko doinu berriak asmatuz [6. orrialdea] Aiko taldea 223. zenbakia

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 300711

Page 1: Ortzadar 300711

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

[4-5. orrialdeak]

AnjelLertxundiEspainiako Saiakera Sarialortu ostean ere, hitzekin jolaseta solas egiteari darraio

Erromeriak alaitzekodoinu berriak asmatuz[6. orrialdea]

Aiko taldea

223. zenbakia

Page 2: Ortzadar 300711

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

“Euskal literaturaren inguruko aurreiritziak hautsinahi izan ditut idatzi dudan azken liburu honekin”

‘Escritores euskéricos con-temporáneos’ liburua kale-ratu berri du Gorka Aulestiaeuskaltzainak. Bertan,XX. mendeko euskal litera-tura aztertzen du, goi maila-ko 23 idazle garaikiderenlanei erreparatuta. Besteakbeste, Jean Etxepare, XabierLete, Bernardo Atxaga edotaAntonio Zavalaren lanakikertu ditu Aulestiak

Gorka Aulestiak Bilboko Azokan aurkeztu zuen bere azken lana. ARGAZKIA: JOSÉ MARI MARTÍNEZ

MARTA MORALES

Zerk bultzatu zaitu ‘Escritoreseuskéricos contemporáneos’ libu-rua idaztera?Andres Urrutia euskaltzainbu-ruarena izan zen lehenengo bultza-da. Berak nire paper guztiak ate-ratzeko esan zidan. Ez naiz histo-ria de la literatura egitera joan,nik urteetan jasotako informa-zioak zabaltzera baizik. Liburuanagertzen diren guztiak badira, bai-na diren guztiak ez dira agertzen.Beste asko ere badaude.Zein da liburu honen helburua?Hogeita hiru idazle ospetsu omen-du nahi nituen. Aurtengo Korri-kak Euskaltzaindia omendu du,sortu zenetik 90 urte bete direla-ko. Eta nik ere omenalditxoa eginnahi nien bai Euskaltzaindiari,baita idazle hauei ere. Bestalde,aurreiritziak hautsi nahi izanditut, lau haizetara zabalduzeuskaldunok badugula geure lite-ratura, alegia, euskaraz idatzitakoliteratura. Hemen, Miguel de Una-munok esaten zuen euskarak ezzuela etorkizunik, kontzeptu abs-trakturako ez zuelako balio. Nikorduko aurreiritzi horiek hautsinahi izan ditut.Informazio ugari jaso duzuliburuan. Nondik ateraduzu?Nire eskoletakopaper zaharrakerabili ditut, ikas-leekin izan nituenharremanak... Ba-nituen 40-45 lanlabur. Aldizkariakere erabili ditut; San-cho el Sabio aldizka-rian edota LapurdumBaionako aldizkarian argitara-tutako hainbat informazio, bes-teak beste.

Liburu hau Durangon aurkeztuta-ko ‘Estigmatizados por la guerra’lanaren jarraipena da. Bigarrenparte bat idazteko beharra ikusizenuen?Nik ez nuke jarraipena denikesango. Gaiak desberdinak dira.Hasteko, lehenengo liburuan ba-tzuk ez ziren idazleak, eta bestebatzuk ez zekiten euskaraz. Libu-ru honetan, berriz, guztiak diraeuskal idazleak, goi mailakoak.Azken liburu honetan euskal lite-raturaren eboluzioa aztertzenduzu. Zer paper jokatu du euskalliteraturak gure historian?Azken urteetan literatura euska-raren babesa izan da, euskarareneuskarria. Idazterakoan, lehenhelburua euskararen babesa zen.Gaurko ikasle gazteen helburua ezda hori, bidenabar hori ere lortzenbada ere. Egun, literatura litera-turagatik erabiltzen dugu.Komunikabideetan argitaratuta-ko kritika ezberdinak ere gehitudituzu. Zein izan da kritikarenpapera euskal literaturan?Historian zehar erdi-purdiko zirikaugari izan dugueuskal litera-turan. KoldoM i t x e l e n abezalako kri-tikari zo-rrotz, sakoneta jakitunakbehar ditugu.Objektibotasuna-ren hutsunea naba-ria da. Egun, interes extra-literario asko aurkitzen dira libu-ru merkatuetan. Dirua toki guz-tietan dabil. Eta adiskidekeria,zoritxarrez. Hortaz, orain arte, orohar esanda, genero gisan euskalkritika ez da hoberena izan.Aipatutako autore guztien artean,

zein nabarmenduko ze-nuke eta zergatik?

Konparatzea ez zaitgustatzen. Zaila daaukeratzea, eta batbaino gehiagoaipatuko nituzke.Xabier Lizardirenpoesia goi maila-

koa da. Jon Etxepa-rek prosa aristokra-

tikoa zuen. Lauaxetaeta Jon Mirande moderni-

tatean ere goi mailakoak ziren.Gabriel Arestiren eta Xabier Lete-ren poesia soziala... Eta ezin ditu-

gu ahaztu Juan Maria Lekuona etaBitoriano Gandiaga, eta haien poe-sia humanista eta erlijiosoa.Zein da ezberdintasunik nabar-menena aurreko eta gaur egungoeuskal literaturgileen artean?Lehen literaturatik kanpo zerbai-ten bila joaten ziren eta orain lite-ratura per se, literaturaren eder-tasuna azaltzera goaz. Egun, gra-matikarik hoberenean baliteke

literatur balio izpirik ere ezaurkitzea. Eta baliteke ere grama-tika aldetik kaskarra den idazlebatek, gramatikaren legeak hautsiarren, literatura ederra egitea.Zelan ikusten duzu euskal litera-turaren etorkizuna?Oso ondo ikusten dut nik, itxaro-pentsua naiz horretan. Emaku-meak ere agertzen dira, gero etagehiago: Itxaro Borda, Laura Min-

L I T E R AT U R A > S A I A K E R A

gorkaaulestia

tegi, Tere Irastorza... Gizonezkoenartean Harkaitz Cano aipatukonuke. Haur literaturan Patxi Zubi-zarreta. Aspalditik ikusten duteuskara gorantza doala. Urte txa-rrak eta gizaldi txarrak eta gogo-rrak jasan ditugu Euskal Herrian,baina, orain, esparru guztietanhaize freskoa sartzen ari da. Jaio-ko dira berriak. Eta jaiotzen aridira.

“Orain, esparruguztietan haizefreskoa ari da

sartzen. Jaiokodira berriak. Etajaiotzen ari dira”

“Koldo Mitxelenabezalako kritikarijakitunak beharditugu. Nabaria

da objektibotasu-naren hutsunea”

Page 3: Ortzadar 300711

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Samurtasuna, gizatxarren koartada?

E GIAZKO PRIMIZIA bat dastatu dutegunotan: Xabier Letek 1999an Erren-terian, Kilometroak zela-eta emanzuen kontzertua, bere azken kantaldia

izango zena, udazken honetan aterako da pla-zara CD bikoitz modura, inoiz grabatu gabekodozena erdi kanta barne dituela, eta kantensarreretako hitzalditxoak ere bai.

Leteren grabazio hori entzunez etorri zait ideiaburura, baina ez noa Oiartzungo kantariariburuz hitz egitera, abiapuntu modura ez bada.Letek Jacques Brel-en sei kanta eskaintzen ditukantaldiaren bigarren partean, etorkizuneanegiteko asmoa zuen disko monografikoarenaurrekari moduan; eta sei horien artean izarra,belgikarraren kanta ezagunena, Ne me quittepas, Ez nazazu utzi.

Kanta horren garrantzia sekulakoa dela iru-ditzen zait, artearen maila gainditu eta Mende-baldeko gizon-emakumeen harremanak bal-

dintzatzerainokoa. Kanta noizbait entzun due-nak ulertuko du zer esan nahi dudan; are hobe-to, sarean dauden kanta horren interpretazioe-takoren bat ikusten duenak; izan ere, gizonamalko batean ageri da, negar eta negar, intzirieta erreguka bere maiteari: ez nazazu utzi, eznazazu utzi...

1950eko hamarkadan gaude. Mundu zahar batari da amaitzen eta berri bat sortzen, eta alda-ketok, bizimoduan bezainbat ari dira gertatzenbalioetan, jarreretan, sentimenduetan. Eta arteada horren aitzindari: batetik, aldaketaren jaso-tzaile bihurtu zelako; bestetik, berrikuntzenzabaltzaile eta bozgorailu. Zineman oso nabar-mena da hori, eta are gehiago musikan.

Ez nadin adarretan galdu: Ne me quitte pasdugu gaia. Zertan datza honen berritasuna?Lehenago ere izango ziren jarrera hori hartuzuten gizonezkoak, noski, eta literaturan aurre-tik jasota egongo zen halakoen berri; hala ere,esango nuke Brel-en kanta hori dela lehenengoaez bada lehenengoetakoa modu masibo bateanzabaltzen gizaseme bat horrela jokatzen: ema-kumearen aurrean negarti eta malko-jario,mesedez eta arren erregutuz ez dezala utzi, eraguztietako promesak eginez, emakumearenbihotza samurtu eta beratuko delakoan.

Aldaketa hori, printzipioz, ontzat jo behargenuke, eta hala hartu dugula frogatuko luketekantaren zabalkundeak eta arrakastak. Hau da,

gizonezkoak beti izan du boterea eta larderia,eta gupidarik ez aginte-makila horrekin parekoaegurtzeko ere, behar izanez gero. Emakumearierregutzeraino iritsi bada, seinale emakumehorrek eskuratu duela ordurako alde egiteko edogizona bere ondotik botatzeko ahala.

Horrekin batera, beste alde positibo bat: gizo-nezkooi beti leporatu izan zaigu geure samur-tasuna zikiratu egin dugula, geure alderdiafektiboa irendu eta blokeatu, eta gabezia horidenon kalterako dela; horren aldean, Brel-ekerakusten du gizonok ere izan gaitezkeela samu-rrak eta goxoak, geure sentimenduak inhi-biziorik gabe azaltzeko gauza, lotsatzen gaituz-tenak barne: bakardadearen beldurra, babesa-ren beharra.

Hala ere, makur pentsatzen jarrita, hau guztiamatxismoaren azken martingala dela esanliteke. Alegia: garai batean gizonezkoak berealde zituen indar fisikoa, baliabide ekonomi-koak, tradizioaren eta ideologiaren babesa...Emakumeari, historikoki, bihozberatzearentresna geratzen zitzaion. Gaur egun gauzak askoaldatu dira, egia da, baina gizonak segitzen duizaten indartsuago, dirudunago, eta berealdekoak ditu hainbat sare eta harreman. Bada,horrez gainera, emakumeak bere bizimoduaegin nahi duenean, gizonak xantaia emoziona-laren arma ere eskura baldin badu, ez dakit ba,nor izango den samurtasun honen onuradun.

Fannyk bereitxura aldatu etazaldiz ibiltzenikasi nahi duErregaliztarrak guztiz harritukodira Fanny bere itxura aldatunahi duela adierazten dienean.Izan ere, mutiko itxura omenduelako ziria sartzen diotelaeta, neka-neka eginda dagoneskatoa. Eta berdin harritukodira talentu lehiaketa bateanfinalista geratu nahi duenean,bere ametsa betetzeko, hainzuzen: zaldiz ibiltzen ikastea.Patricia Schöderrek idatzi duistorio hau eta 10 urtetikaurrera dituzten umeei zuzen-duta dago. Aitor Aranakeuskaratu du etaTina Schulte artistarenmarrazkiek hornituta dator.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Patricia SchöderGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Ibaizabal

Zaldi Eroa

Graduondoikastaro bateanbizitakoarenemaitzaMondragon Unibertsitateakantolatzen duen Euskal Kul-turgintzaren Transmisioa Gra-duondokoaren emaria da libu-ru hau. Miriam Luki kazetariakberton bizi izandako prozesuariesker, barne gogoeta ezin ede-rragoa harilkatzea lortu du.Pentsamenduak, askotarikoikuspuntuak, iritziak eta ikas-turte bateko joan-etorriak jos-tunaren ofizioarekin mamituaketa josiak. Ohialgintzaren jar-dunari begirik kendu gabe,gogoeta liburua eraikitzen du.Kronikatik haratago doan ari-keta oso pertsonal bat da.Kokapen baten errelato bat.

Egilea: Miriam LukiGeneroa: SaiakeraArgitaletxea: Huezi-Lanku

MaisukiidatzitakotestimoniogordinaDeuseztatze esparruek ezdute liburu ederragorik inon.Literatur alderdia du eder‘Hau gizon bat bada’ libu-ruak, lekukotza alderdia ezezik. Zaila da noski edertasu-naz hitz egitea gizakiarengauzaki bihurtze prozesuarenkronika lazgarriaz ari bagara,inoiz izan den krimenik han-dienaz ari bagara, baina Pri-mo Levik lortu zuen berelekukotza emateaz gain edoemanda ere literatur maisu-lan bat ontzea. Mikel Irurtiakeuskaratu du mundu osokomilioika irakurle hunkitudituen narrazio hau.

Egilea: Primo LeviGeneroa: OroitzapenakArgitaletxea: Alberdania

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. Zer barkaturik ezAlberto Ladrón Arana. Elkar.

3. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein

4. Igelak benetan hiltzen diraIñaki Irasizabal. Elkar.

5. Azken tranbiaren itzalaJose Inazio Basterretxea. Elkar.

6. ZamaontziaIñigo Aranbarri. Susa.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

2. Lazkaoko Beneditarrendokumentazio-guneaJoan Mari Torrealdai.Beneditarren Fundazioa.

3. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

4. Barazki mokadu goxoakKaxkazuri jatetxea. Ttarttalo.

5. SurfAitor Zuberogoitia.Alberdania.

Ez Fikzioa

�Gizonezkooibeti leporatuizan zaigu geuresamurtasunazikiratu dugula

�Brel-ekerakusten dugizonok ere izangaitezkeelaxamurrak

Fannyren aldaketa Euslandia Hau gizon bat bada

Page 4: Ortzadar 300711

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

Espainiako Saiakera saria lor-tu berri du ‘Eskarmentuarenpaperak’ lanagatik. Lleidanjaso du eta handik osteratxoaegiteko aprobetxatu du idaz-leak. Bere azken lana, ‘Etxekohautsa’, salduenen zerrendandago. Pozteko arrazoirik, hor-taz, badu. Berak, ordea,idazteari ekiten dio egunero,hitzekin jolas eta solas ari-tzen da gaur eta bihar ere bai

ANE AGIRREZenbat dago Anjeletik ‘Etxekohautsa’n?Nire belaunaldiko gehienak beza-la, giro hura bizitakoa naiz neuere, eta niretik badago, jakina, baikaleko giroari dagokionez eta bai-ta etxeko giroari dagokionez ere.Eta niretik badago, batez ere, kon-tzientziaren bilakabidean. Peri-pezietan oso gutxi dago niretik,

hausnarrean –kontzientziarenabenturan– asko. Oso agudo kon-turatu nintzen bide hark honda-mendi asko eta onura gutxi eka-rriko zigula, eta laster, Franco hilaurretik, hasi nintzen urrutira-tzen indarkeriaren girotik.Liburua irakurtzerakoan zalantzabat gelditu zait: barruan zenera-man zerbait askatu duzu, hustuduzu?Gorka bere ibilbidearen aitortzaegiten ari zaio aitari, inoiz esan ezdizkionak kontatzen. Baina kon-takizuna ez da gertakarien arro-sario hutsa, pertsonaiaren kon-tzientzia da nobelaren muina.Zentzu horretan esan dezaket nirekontzientziaren isla ere badagoe-la liburuan, eta, egia osoa esateko,nobela amaitu nuenean hustutagelditu nintzen, bai, baina arrazoibatengatik: indarkeriari buruzkonire ikuspegia hain gordin era-kusteak beldur pixka bat eragitenbazidan ere, aldi berean askatutasentitzen nintzen.

Beldur pixka bat diozu, zergatik?Idazle batek ez ditu kalkulatzenliburuaren jaiotzako eguna etagiroa. Nahikoa lan ematen dioliburua idazte hutsak, eta, gaine-ra, hala behar du. Oso garai itxa-ropentsu batean kaleratuda liburua, eta, jorra-tzen duen gaiagatik,balirudike korron-tearen kontra doa-la. Hortik, beldu-rra edo, hobetoesateko, deseroso-tasuna. Baina li-buru baten denbo-rak eta denbora so-zialak ez daukate zer-tan bat etorri. Hobe, gai-nera, bat ez etortzea. Novalisekzioen horma baten arrakalak sei-nalatzea dela literaturaren egitekonagusia. Optimismo handiz begi-ratzen diogu etorkizunari. Gehie-giz, nire irudiko. Liburuak, ordea,atzera, gure iragan hurbilera begi-ratzen du. Eta sentitzen dut, bai-

na panorama ez da oso atsegina.Egoera ez atseginak haizeratzetikdator nire deserosotasuna. Tira-deran gorde nezakeen, baina, dese-rosotasunak deserosotasun, kon-bentzituta nago hauxe dela nire

nobelaren momentua, mo-menturik egokienean

atera dela plazara.Istorio edo lerronarratibo bi nagu-sitzen dira libu-ruan; batetik,a i t a-semearenharremana, eta,

bestetik, 70ekohamarkadan izanda-

ko jazoera politiko-sozialak... Bietatik zein

zen kontatu nahi zenuena, etabietakoren batek ihes egin al dizu,gailendu zaizu bestearen gaine-tik?Abiapuntuan –orain hamabost baturte hartu nituen apuntetxoetan–70eko hamarkadaren auzia dago,baina Gorkak baiezkoa ematen

L I T E R AT U R A > E L K A R R I Z K E TA

anjellertxundi

dionean bi aktibista autoan era-mateari, orduko apuntetxo haie-tan ere Gorkak behin eta berrirogaldetzen zuen, “zer pentsatukoluke aitak hemen ikusiko banin-du?”. Baina ez nekien nola konta-tu aitaren itzal luzearena. Handikurte batzuetara, nire lagun minbaten Alzheimer prozesuak emanzidan argia: baten memoriagaltzea eta bestearen memoria-ariketa uztartu behar nituen.Uztarketa hori ondo egina dagoen,ez dagokit niri juzkatzea.Istorioak buruan egoten dira sarri,noiz kaleratuko zain. Zuk istoriohau noiztik zenuen buruan? Kon-tatzeko beharra sentitu duzu,hautsa astintzeko beharra?Lehen esan bezala, hazia orainhamabost bat urtekoa da. Niknobela ez dut hautsak astintzekoidatzi, horretarako artikuluakegingo nituzke, edo mitinak eman.Nobela baten egitekoa irakurlea-ren barrenarekin konektatzea da,testuaren eta irakurlearen arteko

Azken nobela idatzi ostean “askatuta” sentitu omen da idazlea. ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

“Konbentzitutanago nire nobela

momenturikegokieneanatera delaplazara”

“Optimismo gehiegizbegiratzen diogu

etorkizunari”

Page 5: Ortzadar 300711

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

fektua’n, eta horretan ere indar-keria zen istorioaren ardatza. Ezdago eleberri bietan memoriarenaldarrikapena, ahanzturaren kon-trako ahalegina?Ba bai. “Zatoz memoria argitzera”,eskatzen dio Markesaren alababertsoetako narratzaileak zeruaketa lurrak egin zituenari. Konta-tzera doana sufrimenduzko istoriobat da, eta memorian argi eginnahi luke, egia eta gezurra bereizi,benetan gertatu zena ahal duenzuzenen eraiki. Jokabide bera duteZorion perfektua nobelako neskaizen gabeak eta Etxeko hautsa

nobelako Gorkak. Sufrimen-duak bere egia du, eta

beren egia horretatikabiatzen dira bi-biak.Irakurlearen barre-narekin konekta-tzea da eleberriarenzeregina, zuk esandiguzunez. Zuk

zelan jasotzen duzukonexio hori, irakurlea

den ezezagun horri noizjartzen diozu aurpegia?

Idazten ari zarelarik, askotan ezduzu irakurle jakinik zure gogoan.Baina beste batzuetan bai. Azkennobela idazten ari nintzenean,memoria-galtze azkar bat sufritzenari den nire lagun mina nuengogoan. Bera oso irakurlea izan dabeti, eta nobelarekin ari nintzela-rik, banekien ez zuela emaitza ira-kurri ahal izango. Baina huraxe

neukan buruan, nola erreakziona-tuko zuen imajinatzen nuen, zeriritziko zion pasarte bati edo bestebati… Nobela kalean da. Laguna,tamalez, ez da jada ez nobela batekez paper-mutur batek dioena uler-tzeko gai.‘Etxeko hautsa’ ‘Eskarmentuarenpaperak’ liburuaren ondorio da?Agian, ez nuke jakingo esaten.Inork seinalatu dit saio hark narra-zio asko duen bezala, narraziohonek asko duela saiotik. Eta ustedut egia dela. Baina hau harenondorio den, ez dakit.‘Eskarmentuaren paperak’ lana-gatik eman zizuten Espainiakosaria saiakera arloan, duela gutxijaso berri dituzu sari horridagozkionak Catalunyan. Sariekzer ekarpen egiten diote idazlebati?Askotarikoa izan liteke –bai onu-raren aldetik, baita kalteen aldetikere– sarien ekarpena. Ezagutaraziegiten zaituzte eta segitzeko keme-na ematen dute, baina baita des-pistatu ere. Eskarmentuaren pape-rak liburuari dagokionez, oso apalari zen bizitzen bere mundualdia,ez zizkioten bizpahiru iruzkin bai-no egin euskal hedabideetan, hariketa Espainiako Saria jaso zuen arte.Indarberritu egin zen, bestela hur-bilduko ez zitzaizkion lagunberriak egin ditu, jendeak kasu egi-ten dio adeitasun handiz, eta ustedut nire liburu hori oso pozikdagoela sariarekin.

‘Andu’ Lertxundik memoriaren haritik ondu ditu bere azken lanak.

barne-mugimenduek bat egitea.Guztiz indibiduala eta intimoa daenkontru hori, bakarka egiten da.Zer eta nola eragiten dion testubatek irakurleari, nik uste dut ira-kurle bakoitzaren esperientziaguztiz dela desberdina, testuraheltzeko gutariko bakoitzarenmodua, egoera, jarrera eta presta-kuntza ere guztiz direlako desber-dinak.Hamabost urteko abentura izanda, beraz, ‘Etxeko hautsa’. Hama-bost urtetan asko aldatzen da bat;bere munduaren ikuskera, espe-rientzia bildumak bideratzen zai-tu,… bilakaera nabarmena izatendu norberak. Idazte-prozesuanaldaketa handirik egin al duzu?Kontua da orain hamabosturtekoak apunte hotsak zirela,eskemak eta eszena batzuen zer-tzeladak. Nagusiena orduko har-tan zegoen, Gorkaren aitarenga-nako obsesioa, edo, beste modubatera esanda, aitaren itzal luzeaGorkaren ibilbidean. Beraz, orain

pare bat urte berriz ekin nionean,ia berritik hasi banintz bezalakoaizan zen. Orain hamabost urtegaur bezalatsu pentsatzen nuengure auziaz, baina ez nuen idaztenorain bezala. Uste dut aldea hordagoela: idazkuntzaren bilakabi-deari dagokio aldaketarik handie-na. Nire idazle eskarmentuari,beste modu batera esateko.Zure idatzietako bat, zure zuta-beetako bat honela hasi duzu:‘Ahanzturak ez darama inora:memoria galduta, ez da biderikbilatzen historiaren labirintoan.Ahanztura eta heriotza ez diragauza bera, baina bai ahaideak’...Gorkak kontatzen duen istorioaez da ahanzturari aurre egitekomodu bat, aitari kontatu bai, bai-na bide batez bere buruari erekontatzeko ahalegin bat ez dagohor?Memoriak bere mekanismoakditu, gogoratzen duena gogoratzendu. Horrek ez du, ordea, hori bes-terik esan nahi: nik protagoniza-

tutako hainbat gertakari ahanztu-raren zangan gelditu direla. Bai-na auzoak –demagun nik asmozeta jakitez nahiz oharkabean kal-tetu nuen auzo batek–memorian gorde deza-ke nik gogoratzen ezdudana, ezabatuegin dudana.Sufritzen duenakmemorian gor-detzen ditu sufri-menduaren moti-boak. Sufrimen-dua eragiten due-nak, aldiz, ezabatuegin nahi izaten ditumotiboak eta zirkunstantziak.Edo motibook sublimatu –abe-rriak, adibidez, pisu handia duindarkeriaren sublimazioan–, bai-na bestearen sufrimendua ez iku-si nahiak eragindako ihesbide batda, ispiluaren beldurrak eragin-dako ezkutaketa bat.Memoria ere garrantzitsua zenzure beste eleberrian, ‘Zorion Per-

“Konbentzitutanago nire nobela

momenturikegokieneanatera delaplazara”

Egunero idazten du Lertxundik, diziplina handiz. ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

Page 6: Ortzadar 300711

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

MARTA MORALES

E USKAL musika herri-koiaren ohiko doinuakdira gaita edo dultzaina-renak, edozein herriko

jaietan topa ditzakegunak. Halaere, aspaldian ez ziren piezaberriak idazten. Hutsune hori betenahian Bikaña dantza bildumakaleratu du Aiko taldeak. Guztira,20 konposiziok osatzen dute diskoa,eta bertan dultzaina eta danborradantzarako erritmo ezagunekinuztartzen dira: habanera, mazurka,jauziak, boleroak, polka, tangoa,zortzikoak, eta baita ingurutxo batere. Sabin Bikandik idatzi ditu soi-nuak. Jon Gamindek eta MartinAriztimuñok dultzaina jo dute etaAsier Garciak danborra.“Gaita eta danborrarenhotsak dantzara gara-matza. Ezinezkoa damusika hori en-tzun eta eseritajarraitzea. Horre-gatik grabatu ge-nuen Kobreik!,gure azken aurrekolana, metalezko gai-tarekin ondutako lanmonografikoa, eta horre-xegatik grabatu dugu Bikaña.Horren jarraipena izan da, neurribatean”, azaltzen du Bikandik.

Antzinako estiloa mantentzensaiatu dira Aiko-koak eta hori lor-tzeko berrikuntzak erantsi dizkio-te bildumari. Batetik, bigarrendultzainak ez dio lehenengoarijarraitzen. “Beste paper bat emandiogu, ezberdina, aberatsagoa”, ze-haztu du musikariak. Bestetik, gra-baketa mota naturalagoa izan duAiko taldearen zazpigarren lanak:“Gaita guk entzuten dugun moduankaleratzen ahalegindu gara, hau da,tratamendu handirik gabe, oso eragordinean. Eta horren guztiarenemaitzarekin oso pozik gaude”.

Grabatutako dantzen artean, jauzibat ere sartu dute, Kuxkurio izen-burukoa. “Berezia izan da, eta Hegi

dantza-jauzi ezagunaren egiturakoreografiko bera dauka gureak”,agertzen du Bikandik.

Aiko taldea musikariz eta dantzamaisuz osatuta dago, eta euskalmusikaren ondare tradizionalazabaltzea da bere helburu nagusia.Hortaz, erraz ulertzen da kaleratu-tako bilduma berri honen bidez an-tzinako erromerien giroa ere be-rreskuratu nahi izatea. Horretara-ko, bikote dantza ugari sartu dutelan berri honetan. Adibidez, Ingu-rutxoan. “Bikote dantzak harre-mana, konpromisoa eskatzen du,dantzara ateratzeko eskatu beharbaita. Taldean egiten dugu dantzanorduan, baina benetako taldean.Egun, konpromisorik ez izateko joe-ra dago gure gizartean, eta, asko-

tan, dantzan taldean eginarren, banaka egiten

dugu. Guk harrema-netarako gune batsortu nahi dugu,dantzaz gozatzeko,euskaldunak, dan-tzazaleak batu etaelkarrekin ondo

pasatzeko”.

ZAHARRAK BERRI Bil-duma hau ahalik eta

gehien zabaltzeko 20 konpo-sizioen partiturak Aiko taldearenweb orrian daude eskuragarri(http://www.aikotaldea.com), bai-ta Patxi Laborda dantza maisuakdiskoaren azken zortzi doinuentza-ko sortutako koreografiak ere.“Hoberena plazan ikastea da, bainabatzuek ezin dute etorri, eta horiekbideoen bidez ikasteko aukerabadaukate”, dio Bikandik. Nola-nahi ere, interesa duenak datorrenikasturterako Aikok antolatzendituen tailer eta ikastaro ezberdi-netan parte hartzeko parada izan-go du: “Figurak apurtxo bat alda-tzen ditugu. Gure zaharrek dioteazkeneko kalejiran bikoteka ere ate-ratzen zirela, eta guk ere horrelaegin nahi izan dugu. Azken finean,zahar berri batzuk!”.

‘Bikaña’ izenburupean plazaratu du Aikotaldeak bere azken lana; diskoak dultzainaren

dantzarako doinu berriak eskaintzen ditu

DOINUERABERRITUAKERROMERIAK

PIZTEKO ASMOZ

M U S I K A > E R R O M E R I A

Euskal musikaren ondare tradizionala zabaltzeko helburua du Aiko taldeak. ARGAZKIA: ORTZADAR

Antzinako erromerien giroa berreskuratu nahi du taldeak. ARG.: ORTZADAR

Sabin Bikandik (erdian, txistua jotzen) dantza ‘demokratikoa’ren apustua egiten du. ARGAZKIA: ORTZADAR

“Guk harremane-tarako gune batsortu nahi dugu,

dantzazgozatzeko eta

ondo pasatzeko”

Sabin Bikandik bizitza osoa darama euskal musika eta dantzetan murgil-duta eta, aurrera begira, itxura ona hartzen dio euskal dantzen etorkizu-nari. Hala ere, onartzen du hainbat bide dagoela jorratzeke. Bere ustez,horien artean agian garrantzitsuena helduen heziketa litzateke, hau da,beraiei dantza erakustea. “Helduak motibatu behar ditugu, helduek dan-tza egiten ez badute hurrengo belaunaldiek ere ez dutelako dantzatuko.Euskararekin gertatzen den gauza bera”, ohartarazten du. “Dantza egi-teko, bizitzeko formulak proposatzen jarraituko dugu. Dantza ‘aereo’ etaakademiko horretatik aldenduz, gure dantza mota naturala izan behar bai-ta, erraza, demokratikoa. Edonork egin dezake dantzan, ez bakarrik 20urtekoek, nahi duen edozeinek egin dezake”, dio bizkaitar irakasleak.

Helduen esfortzua, etorkizuneko bermea

Page 7: Ortzadar 300711

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

O ILOAK batetik besteradabiltza eliza barruan.Ogi gogorrez betetakobalde batekin sartu da

Bernardo Antxorena tenplu izanda-kora, sakratutasuna aspaldi kenduzioten eraikinera, eta oiloei jateneman die. Iratiko oihanaren erdianjaio zen Bernardo, aizkolari, ikazkineta mandazainentzat ostatua zenAntxorena etxean, hain zuzen. Seiurterekin Orbaitzetako Fabrikakokoloniara bidali zuten, aita-amapontekoen etxera, han eskola txikibat zegoelako, irakasle batekin.Gero Burlatan ibili zen lanean 29urtez, eta han bizi da, baina erreti-ratu zenetik bolada luzeak ematenditu Aezkoako zoko hauetan.“Hirian ez naiz sekula moldatu.Basora bueltatzeko beharra izatendut”.

Etxetxo bat dauka Orbaitzetakokolonian, eta auzoan ditu eliza aban-donatua, palazioa, kuartela, solda-du eta langileen etxebizitzak, ikaz-tegia, aroztegia eta galdategikolabeak. Burdinazko MunizioenErrege Fabrikaren arrastoak dira,asko eta asko landarediaren arteangalduta daudenak, tenplu kanbo-diarren antzera, Txangoako saka-naren hondoan.

Berrehun urtez, Aezkoako biho-tzean zauria izan zen fabrika. Koroaespainiarrak 1784an lortu zuenAezkoako Batzarraren baimena ber-tako aberastasunik baliotsuena–mendien ustiaketa– euren eskuuzteko. Trukean arma fabrika bateraikiko zuten, zenbait lanpostu sor-tuko zituena bailaran, baina aetzenegur, burdin eta urekin elikatukozena. 1790eko agiri batek salatzenduenez, negoziazioan parte hartuzuten bailarako ordezkariak ezziren benetan jabetu tratuaren uste-laz, euren “xalotasunagatik”, “igno-rantziarengatik”, “gaztelera uler-

tzeko zeuzkaten zailtasunengatik”,eta baita eman zieten “oturuntzabikainarengatik” ere. Eta fabrikak,estrategikoki hain garrantzitsuaizanda eta mugatik hain gertu egon-da, Konbentzio gerra, Napoleoneninbasioa, gerra errealista eta kar-listadak erakarri zituen errenka-dan, eraso, sute eta harrapaketakbarne. Lantegi beltz honetatik urte-ro 3.600 bonba ateratzen ziren.1873an itxi zuten, baina aetzek iamende batez jarraituzuten borrokan,1982an eurenm e n d i e njabetza be-rreskura-tu zutenarte.

Orbaitze-tako herriaabiapuntuegokia daAezkoako men-dietan barneratu etabere aberastasun natural itzela eza-gutzeko. Pista batek Irabiako urte-gira garamatza: Irati ibai emari-tsua kontrolatzeko eraiki zuten,almadiak eta enbor solteak uretanbehera errazago gidatu ahal iza-teko. Hala jaio zen XX. mendearenhasieran aetzen abentura indus-triala. Domingo Elizondo indianoaksortutako El Irati konpainiakzuhaitzak bota, egurra garraiatueta urtegietan ekoiztutako argin-darrarekin zerrategiak martxanjarri zituen. 1911n Penintsulakolehen tren elektrikoa ere abiarazizuen, Zangozatik Iruñera zihoana.

Presatik aurrera Iratiko ozeanobegetalean murgildu gaitezke, ba-tzuetan liluragarria bestetan ito-garria den pagadian, zorabiatzera-ino errepikatzen diren milakaenborren labirintoan barrena. Lai-noa adarretan trabatzen da etaargiak, itzalak eta distirak txanda-ka iragazten ditu. Plaza Beunzakobideak soilgune batera garamatza:

Antzinako bizimoduak, antzinako beldurrak, antzinako istorioak gordetzen dituzteAezkoako basoek. Pagadi horietan barrena, badago aukerarik Basajaunen abizena asmatzeko

B I D A I A > K O A D E R N O A ( X I X )

Iratin milaka enborren labirintoan barrena murgil gaitezke. ARG.: A. IZAGIRRE

hementxe zegoen Antxorena etxea,hementxe jaio zen Bernardo. Bainaeraikina erre egin zen aspaldi etazaila da sastraken artean harrirenbat topatzea: basoak azkar egiten dugizakion lanen digestioa.

Iratiko eta Mendilatzeko pagadie-tan, Tristuibartea, Aztapar eta Bete-luko hariztietan, hobe dugu Basa-jaunen erresuman gaudela onar-tzea. Oihaneko izaki txima-luzeakartaldeak babesten ditu otsoarenerasoetatik eta umore onez trata-tzen gaitu bere lurraldea errespe-tatzen dugunean, baina basokobakea urratzen badugu, bere hase-rre beldurgarriaren ondorioakjasan beharko ditugu. Isilpeanjarraituko dugu oinez, beraz, Basa-jaunen abizena agian Antxorenadela pentsatuz.

Oihanean badira beste izaki ba-tzuk: Unai, behi-zaintzailea;Gaueko, etxera garaiz itzultzen ezdiren neskak bahitzen dituen espi-ritua; eilalamiak, herritarrei bihu-rrikeriak egiten dizkietenak. Osoantzinako beldurrek egositako isto-rioak dira, eskualdeko lehenengobiztanleen adimen kezkatuetanharagitu zirenak. Historiaurrekobirraitona eta birramona haiekmundua esplikatzen saiatu ziren etahainbat seinale utzi zizkiguten, gukorain ulertzen ez ditugunak. Orbai-tzetako Fabrikatik gora daude,Azpegiko lepoan: harrespilak. Hilo-biak dira. Eremu erlijiosoak, agian.

Azpegin erraz irudika daitekeduela lau edo bost mila urteko ar-tzain haien jarduna: gorpu bat lur-peratu berri dute harlauza kamerabatean eta lurrez estaltzen ari dira.Ardien balakak entzuten dituzte,lainopean. Gu, orain, lainope ber-dinetan gabiltza eta antzeko bala-kak entzuten ditugu: egun ere ar-tzainen lurraldea da Azpegi, Neoli-tikotik gaur arte iritsi zaigun ogi-bidearena, alegia. Ardi-urdailbatean gordetako esnea gatzatu zi-tzaion lehenengo transhumantehartatik, hari bat luzatzen da gaurgazta zoragarria egiten duen Zabal-za familiaraino. Hauek ere hortxedaude, Orbaitzetako Fabrikan,Antxorenaren ondoan.Irabiako urtegiaren irudi eder bat. ARGAZKIA: ANDER IZAGIRRE

BASAJAUNEN ABIZENA

Orbaitzetako Fabrikatik gora, bisitariak harrespilak aurkituko ditu Azpegiko lepoan. Eskuineko irudian, lantegi zaharra. ANDER IZAGIRRE

Orbaitzetako Fabrika. ARGAZKIA: ANDER IZAGIRRELantegia 1873.urtean itxi zuten,baina aetzek iamende batezjarraitu zuten

borrokan

Page 8: Ortzadar 300711

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko uztailaren 30a