Ortzadar 27042013

8
ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 27a. 306 zenbakia deia.com ETSAIAKEN ITZULERA Lekeitioko Gaztetxean jaiotako taldeak 25 urteko ibilbidea gogora ekarri du -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- GOIATZ LABANDIBAR Hamaika tren geltoki ditu abiaburu idazlearen lehenengo nobelak euskal kulturaren kolore guztiak

description

Euskal kulturaren kolore guztiak

Transcript of Ortzadar 27042013

Page 1: Ortzadar 27042013

ortzadarLarunbata, 2013ko apirilaren 27a. 306 zenbakia deia.com

ETSAIAKENITZULERA

Lekeitioko Gaztetxeanjaiotako taldeak 25 urtekoibilbidea gogora ekarri du

-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

GOIATZLABANDIBAR

Hamaika tren geltokiditu abiaburu idazlearen

lehenengo nobelak

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 27042013

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 27a

G

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

G OIATZ Labandibar (Oiartzun, 1985)dugu iazko Igartza Sariaren irabazlea.Urtebete izan du bere lehen liburuaidazteko, Geltokiak edo helduta entzu-

teko abestiak, dagoeneko kalean dena. Lan honensortze prozesuan sentsazio asko korapilatuzaizkiola aitortu digu –“ilusioa, ardura, poza,beldurra, lotsa”, horien guztiaren nahasketabat–. Kazetari gaztea Oarsoaldeko Hitzan arituizan da eta egun Oiartzungo Udaleko Komuni-kazio arloan dihardu. Gaztetan ere hainbat lite-ratura-sari irabazia da Labandibar.

‘Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak’. Libu-ruko hamabi ipuinekin gertatzen den bezalaxe,izenburua ere bikoitza. Istorio guztietan trengeltokia azaltzen da, hori da guztien arteko lotu-ra baina, ‘helduta entzuteko abestiak’? Nondikdator bigarren zati hori?Bigarren izenburu hori ipuinetako baten izen-burua da, Triesteri dagokiona. Izenburuarenesanahia ulertzeko liburuko bosgarren ipuinairakurri beharko litzateke. Baina, egia esan, ezdago arrazoi berezirik liburuak izenburu hauizateko. Izenburu gisa gustatzen zait, eta ipui-nen izenburu bikoitzaren analogia mantendunahi nuenez azalean ere, hori aukeratu nuenhorretarako.

Hendaiatik Marseillara, gero Genevara, handikVeneziara… Horrela hamaika tren geltoki des-berdinetatik pasatu arte. 2008an Interrailezegin zenuen bidaiaren geltokiak dira guztiak.Zer moduzko sentsazioa izan da bidaia hori zure

buruan berregitea?Bidaia hura zoragarria izan zen, gogoratzendudan bakoitzean edo argazkiak ikusten ditu-danean, sentsazio eta oroitzapen ezin hobeakdatozkit. Neurri batean, ipuinak idazteko pro-zesua orduko sentsazioak, ikusitakoak, bizi-takoak… erreskatatzea izan da. Ipuinak ezdira, inondik inora, gure bidaiaren kronika,baina noski han ikusi edo bizitako gauza ba-tzuk agertzen direla.

Antxon eta Karol dira lehenengo ipuineko pro-tagonistak, usurbildarrak baina Hendaian dutebigarren etxea. Zu, oiartzuarra, Hendaiatik erehurbil. Gertuko istorioa dela esan daiteke, nonamaitzen da errealitatea eta non hasten dafikzioa ipuin honetan?Bai, Oiartzun eta Hendaia oso gertu daude, maizjotzen dugu hara oiartzuarrok, batez ere uda par-tean, hondartzarik ez dugu eta. Ipuin honetanbat baino gehiago sentitu daiteke identifikatua,

batez ere Antxon eta Karolen adinaren inguruandabiltzanak. Esaterako, amak esan dit bera iden-tifikatua sentitu dela, baina kasu honetan, isto-rioa eta nire errealitate propioa ez datoz bat. Has-teko, guk ez dugu bigarren etxerik Hendaian.Sinesgarria den istorio bat da, eta akaso asko-ren errealitatea ere bai, baina ez da nire etxekoistorioa. Liburuko istorio gehienak dira sines-garriak, baina, era berean, fikzioa dira guztiak.Inork ez dezala sinetsi pertsonaia horiek berenhorretan existitzen direnik, nahiz eta asko sen-titu daitezken identifikatuak batzuekin, gerta-tzen zaizkienekin edo sentitzen dutenarekin.

Dibortzioak, maitasun eza, hilketak, pertsonaiagaltzaileak… Badirudi drama gailentzen delaistorioetan, itxaropenerako lekua al dago libu-ru honetan?Bai, badago. Hala uste dut, behintzat. Badaudepositiboan bukatzen diren istorioak ere. Eta dra-ma diren ipuinetan ere, nahiko subjektiboa iru-ditzen zait gaizki bukatze hori. Gaizki amaitzendira ipuinetan maitasun istorio batzuk saldudiguten maitasun idealaren arabera, bukaerazoriontsua bikote batek elkarrekin bizitza guz-tia pasatzea dela dioen ideal horren arabera. Bai-na, batzuetan, zoriontsuagoak izango dira elka-rrekin jarraitzen ez badute. Eta uste dut, nireistorioetako pertsonaiek zoriontsuago izatekobideak hartzen dituztela harremanak hausteaerabakitzen dutenean.

Nostalgia kutsua ere sumatu daiteke liburuan,Makario eta Karmenen istorioan kasu, kasuali-tate hutsa izan da ala zerbait gehiago bilatzenzenuen?Istorio hori kontatu nahi nuen: urte askorenburuan herrira bueltatu eta lehendabiziko mai-tasunaz akordatzen den emakume baten isto-rioa. Askotan, ideia batetik hasten naiz idaz-ten, bukaera zein izango den pentsatu ere egingabe, eta narrazioa sortzen noan heinean noaistorioa osatzen, narrazioak berak nola jarrai-tu behar duen eskatuko balu bezala, pertso-naiek eurek idatziko balute bezala. Kasu hone-tan, horrela izan da.

Interrailezko bidaiak eragindako sentsazioakaipatu dituzu noiz edo noiz. Ipuin hauetanherrialde bakoitzeko kultura edo ohitura batzukdesberdinak dira, Aljeriakoa kasu. Dokumenta-zio lana ere egon al da atzetik edo imajinaziohutsa izan da guztia?Istorioetan asko dago imajinaziotik, baina doku-mentazio lana ere badago. Aipatzen diren toki,musika talde, inguru, liburu, ohitura… gehie-nak benetakoak dira. Istorioak sinesgarriak izandaitezen, beharrezkoa iruditzen zait hala izatea.Proiektua aurkeztu nuenean ipuinetan hiribakoitzaren esentzia agertuko zela aipatu nuen,eta horretarako ezinbestekoa da errealak direnelementuak sartzea.

Zure lehen lan honen esperientziaren ostean,bigarrena idazteko gogoekin zaude?Oraintxe bertan, ez naiz ari bigarren lanik idaz-ten eta ez dago nire helburu berehalakoenartean. Akaso etorriko da lan berriren bat, bai-na oraintxe kontsideratzen dut Geltokiak edo hel-duta entzuteko abestiak proiektua bukatu dela,behin argitaratu denean. Lasai hartuko dutaurrera begira zer egin. Gogoak eskatzen dida-naren baitan idazten dut. Denboraldiak pasatuditzaket deus ere idatzi gabe. Ez dut nire buruadeus behartuko. Ideien eta gogoaren araberajarraituko dut idazten. Edo ez.

literatura

“Gogoaren arabera jarraitukodut idazten”, dio. ORTZADARAINHOA LORES “

Bidaia “zoragarri” baten oroigarri literarioa daoiartzuarraren lehenengo nobela, ‘Geltokiak edohelduta entzuteko abestiak’ (Elkar, 2013)

Ipuinetan hiri bakoitzaren esentzia agertuko zela agindu nuen, etahorretarako ezinbestekoa da errealak diren elementuak sartzea”

“Liburuko istoriogehienak dirasinesgarriak,baina, eraberean, fikzioadira guztiak”

“Nire istorioetakopertsonaiek zorion-tsuago izateko bideakhartzen dituzte harre-manak haustea era-bakitzen dutenean”

GOIATZ LABANDIBARIDAZLEA

OIARTZUN

Page 3: Ortzadar 27042013

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 27a

L

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

Min eta atsegin

L EIRE Palacios kazetari eta artista gaz-teak, berriki, Eta emakumeari sugeakesan zion nobela komentatu zuen saresozialetan, esanez oso maite zuela bai-

na pasarte jakin bat huts egitea iruditzen zi-tzaiola, orgasmoa deskribatzen duen hau hainzuzen: “Sumendia zara, iraileko olatua PaseoBerrian, praile budista laranjaz jantziek jotzenduten gong erraldoi baten erdigunea, eztanda,Niagarako kataraten ur jauzirik azkarrena, abuz-tuko txupestak Kontxan”. Konparazio zehatzhorien asmatze edo ez asmatzea gorabehera,balio orokorrez egin daitekeen gogoeta da lante-gi zaila dela taxuzko ezer esatea gai horri buruz.Gorputzak senti dezakeen plazer une gorenanekez adieraz daiteke zehaztasunez hiztegikoberben bidez, eta adjektibo egokirik ezean meta-foretara jotzen dugu, Lourdes Oñederrak pasar-te horretan egin zuen bezala. Irakurleek bada-kite, noski, zertaz ari den idazlea; batzuei arike-ta injeniosoa irudituko zaie ahalegina, beste ba-tzuei, berriz, hutsala; baina, nolanahi ere, ezinukatu baduela erredundantzia kutsu bat.

Horretaz pentsatzen ari nintzela, giza sentsazioenbeste muturrera joan zitzaidan gogoa: plazeraskatze ezin handiagoaren esperientzia bezala,

oinaze ezin jasanezkoetara iristea ere posible da.Ez dakit horren neurgailurik baden, zein gaixo-tasun motak eta gorputzaren zein organok era-gin dezakeen minik izugarriena. Dakiguna daahalegin kontzientea egiten dutela batzuetangizakiek, beste gizaki bati ahalik eta oinazeriklazgarriena eragiteko, informazioren bat lor-tzearren edo etsaitzat jotzen den hori makurtueta txikitzearren: tortura deritzan jarduera, gaiz-takeria hutsetik harago estatuak ia-ia zientifi-koki praktikatu ohi duena bere helburuetarako.

Orgasmoaren esperientzia gizon eta emakumegehienok ezagutzen dugun moduan, torturarena,zorionez, salbuespena izan ohi da; hala ere,zoritxarrez, Euskal Herrian Europako beste para-jeetan baino askoz ere zabalduagoa; denok eza-gutu dezakegu inguruan baten bat hortik pasata-koa, eta idazleen artean ere badira tormentu horibere hezur-mamietan pairatu dutenak; torturatuguztien moduan guztiz markatu ditu horrek, etatorturatu guztien moduan, halaber, ez dute gaiazhitz egin nahi izaten, izugarriegia zaie, eta hitzakmotz geratzen direla sentitzen dute.

Horren adibidetzat har dezakegu, beste batzuenartean eta denen izenean, Joseba Sarrionandia,

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Hitzekin magia etaia-ia alkimia sortzeko

gauza izan denidazleak

(Sarrionandiak) ez duinoiz inkomunikaturikegondako egun haien

berri eman

IRITZIA

1. MusscheKirmen Uribe. Susa.

2. Intemperies (babes bila)Lourdes Oñederra. Erein.

3. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

4. Rasputin eta SanPetersburgoko gauakJoxemari Iturralde. Elkar.

5. Zintzoen saldoanJon Alonso. Txalaparta.

6. Inurrien hiztegiaMariasun Landa. Pamiela.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Euskal estatuari bideazabaltzenHainbat autore. Ipar Hegoa Fundazioa.

2. New York-Martutene...Joseba Gabilondo. EHU.

3. Zer da artea?Lev Tolstoi. Meettok.

4. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

5. Su haietatik ke hauekIñaki Petxarroman. Txalaparta.

6. Hitza bide, bizia xedeHainbat autore. Pamiela.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

POESIA

‘Elkartasunbasatia’Oier Guillan.Susa. 103 orr. 14 euro.

Olerki sorta‘basatia’

“(...) Konspirazio poetiko bat,behinola aukera zena egunfikzioa dela jakinik, norbera-ren gezurrak sinisteko prestdaudenak eroak baizik ezdirela aitorturik, osasun txe-pel hau gehiegi maite dugunhonetan. Herrentasun ederbat, balizkoen agendamurriztuari erreparatzean.Porrot sentsazio gozo bat,eskutik helduta ahur”. Horre-lakoak irakur daitezke OierGuillanen (Orereta, 1975)poesia bilduman, lau ataletanegitaratua: ‘Identitatea euliariazaldua’, ‘Jendea izaki’, ‘Mani-kien odola’ eta ‘Oinak hotzditut baina ez nago hilik’.

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

GIDALIBURUA

‘Baratzebat nahidizut egin’Usoa Arin.Txertoa. 120 orr.13 euro.

Piperrak eta lekagoxoak, balkoian

Gero eta gehiago dira baratzebat egitera animatzen direnpertsonak. Izan ere, etxekoloreontziak landare apainga-rriz soilik bete ordez, zergatikez bete tomate, piper edotaleka goxoak emango dizkigu-ten landarez? Etxe ondokobazterren batean edobalkoian bertan baratze batsortzeko eta lantzeko oina-rrizko liburua da hau. Lurranola prestatu, nola ongarri-tu… eta, jakina, zer erein edolandatu, noiz eta nola, zenbatureztatu, uzta noiz bildu etabeste hainbat kontu jorratzenditu egileak.

HAURLITERATURA

‘Pilu Pilu!’Susanna Isern (tes-tua). Katharina Sieg(ilustrazioak).Arkaitz Goikoetxea(itzul.). Txalaparta.32 orr. 13,40 euro.

Txirria eta kroko-diloen itun bitxia

Oso modu jostagarrian, kro-kodiloen eta txori motaberezi baten artean egiazdagoen harremana nondiketor litekeen kontatzen diehaurrei Pilu Piluk. Txirria datxori mota hori, eta krokodi-loaren aho barnera sartzenda, han pilatu zaizkion janarihondarrak, parasitoak etabestelako ornogabeak ken-tzera. Zaindari lana ere egi-ten du txoriak; haren kantua-rekin abisua ematen baitiekrokodiloei arriskuren bathurbil denean. Ordainetan,urte osoan izaten du zer jana.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: ‘Aitortxu’Lege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

1980 urtearen amaieran atxilotua eta orduko legeantiterroristaren arabera hamar egun eta hamargauez inkomunikaturik eduki zutena. Hitzekinmagia eta ia-ia alkimia sortzeko gauza izan denidazleak ez du inoiz egun haien berri eman, ezdakit proba egin eta bertan behera utziko zituensaiakerak, ala ezinezkotzat joko zuen, zuzenean.

Laurogeiko hamarkadan pare bat lorratz utzizituen, hala ere: Tortura egunak poeman iden-tifikazio sentimentalik bilatzen ez duen metafo-ra hotz eta urrun bat zirriborratu zuen: “Harginenanoek zeure gorputz adreiluz errautsezkokatedralea eraikiko dute”; handik gutxira,berriz, Literatura eta iraultza poema esaldihonekin hasten du: “Angel Martinez komisa-rioak bere errebolberraren kainoia / detenitubiluziaren uzkira sartu eta mirila zikindua, /odoldua, patetikoa ateratzen duenean / zer axo-la zaio mutil torturatuari poeta / um fingidorden?”, agerian aitortuz idazlearen ezintasunazenbait errealitate adierazteko.

Hobe, noski, halako esperientziak gure artetikbetiko desagertuko balira, eta horien adierazpe-na joko literario huts bihurtu, artistikoki asma-tu dugun edo ez eztabaidatzen jarduteko.

Page 4: Ortzadar 27042013

Larunbata, 2013ko apirilaren 27a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE TSAIAK taldearen 25 urteko ibilbidea1.000 hitzetan laburbiltzea 22 abestikoCD batean laburtzea bezain zaila izandaiteke, 25 urtetan dozena inguru lan,

ehun abestitik gora eta milaka bizipen baitituz-te kontatzeko eta kantatzeko bizkaitarrek. Urteu-rren berezi hau prestatzen buru belarri dabiltzaeta datorren Durangoko Azokan aurkeztuko dutemende laurdeneko historia biltzen duen DVDa.

80ko hamarkada ez zen izan, ez, garai errazaeuskal gazteentzat. Gizartearen egonezinak izanzuen gazteengan ere eragina eta Euskal Herrianindar handia hartzen hasi zen sistemaren aurka-ko mugimendua. 1987ko abuztua zen Lekeitiokogazte inkonformista haiek gaztetxea okupatuzutenean: “Errebeldia momentua zen, EuskalHerriarentzat oso txarra zen egoera eta baze-goen gogoa sistemari aurre egiteko. Horren islanabaria izan zen hondartza ondoko palazio ederbat okupatzea, zaplastekoa sistemari”, azaltzendu Auok, taldeko abeslariak. Mugimendu horre-tan (horregatik eta horretarako) sortu zenEtsaiak taldea, gauzak egiteko gogoak eta BAPedo Eskorbuto bezalako bandek sortzen zieteninbidiak motibatu zituen hogei urtez azpikomutil haiek. “Dena zen berria –dio Auok–, egoe-ra autentikoa zen, punk mobida, gaztetxeena etamusika kañeroarena gustatzen hasi zitzaigun etagure talde hau bat zetorren inguru horretan”.

1991n lehen maketa (Amen, gero 2003an berrar-gitaratua) atera zutenetik 2001eko Kaos diskoraarte, erritmo bizian, gelditu ere egin gabe arituziren Etsaiakekoak. Zortzi diska eta bi bideohamar urtean, bada zerbait. Eta tartean oholtza-tik oholtzara, gaztetxetik gaztetxera, ehunkakontzertu. Hamarkada horretan taldekideenjoan etorriak ere ugariak izan ziren. Hasierako

taldetik Auok eta Paulillok jarraitzen dute, bai-ta 88an sartu zen Iñigitok ere. Tokik, Txusek etaArtrofik osatzen dute gaur egungo taldea. Tal-dearen historiaren parte dira ordea Txarri, KeuAgirretxea, Jokin, Iosu, Dose, Mikel Arakistain,Afrika Bibang eta tarteka izan diren perkusio-nista, txalapartari, sampler programatzaile, DJeta gainerako partaide eta kolaboratzaileak ere,bakoitzak eman izan baitio ukitu desberdin etaberezia taldeari.

GELDIUNEAK, ARNAS HARTZEKO Etsaiak “bromabat bezala” hasi bazen ere, harro diote, azkenean,lagun talde batek musikatik bizitzea lortu zuela,“profesionalak izatea lortu genuen; garai hortanulertzen zaila zen, Negu Gorriak edo La Pollabezala, gutxi baiginen musikatik bizitzea lortzengenuenak”. Hamabost urtez bizimodu hori era-manda, handia zen taldeak eskatzen zien dedika-zioa eta ahalegina; hainbeste kontzertu, grabazioeta bidaiaren ostean arnas hartzeko garaiazela iritzi zioten 2001ean,bakoitzak bere proiektue-tarako astia ere izan zezan.Hortik jaio ziren Txapelpunk,Pin Pan Pun, Nok, Fjord eta UEK,esaterako.

2008an kolpe egin zioten berriro sorkuntzari etaApurtu arte diskoa atera zuten, baita 60 kon-tzertutik gorako bira handia ere. Horren osteanbeste atsedenalditxoa hartu zuten. Baina ete-naldiak egitea, txarra ez izateaz gain, ona erebadela diote: “Horrek aukera eman digu nahiahala urruntzeko eta gerturatzeko, eta orain,hemen gaude berriro!”, azaltzen du Auok. 25 urtepasa direnean atzera begiratu eta burura dara-matzate eskuak. Zenbat oroitzapen! Baina badairagan hori guztia inguratzen duen zerbait: lagu-

musika

OLATZ PRAT

1987an Lekeition sortutako taldeak 25 urte bete berri ditueta bere ibilbidea laburbiltzen duen DVD eta CDakaleratuko dituzte aurki. Itzuli dira, gelditzeko itzuli ere

Etsaiak,25 urtezirikatzen

‘ETSAIEN ETSAIAK’

1992

‘IRAULTZA’

1993

‘PRESOAK S.O.S.’

1994

‘GERRA ZIKINA’

1995

‘87-97: ETSAIAK 10 URTE’

1996

‘BAKEAREN GUDA’

1997

“Itzulera seriobat da, ikusiko

dugu gero noiz eta nonbukatzen den”. ‘AITORTXU’

Page 5: Ortzadar 27042013

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

nartea. “Honen guztiaren hoberena lagunartehori da, eta horri esker Euskal Herri osoa eza-gutzea. Baita Europaren zati on bat ere (Paris,Suiza, Amsterdam, etab.) eta noski, Hegoameri-kara bidaiatu izana, Mexiko eta Kuba ezagutzea”,baieztatzen du Auok. Hamar urtez jotzen arituostean iritsi ziren Mexikora eta oso oroitzapenonak dituzte. “Han Eskorbuto, La Polla eta RIPentzuten zituzten jada eta gu horien osteko euskalordezkariak izan ginen, musika berria genera-

man eta gure hasierara bueltatzeabezala izan zen”.

Musikalki ere garaidesberdinak igarodituzte, diskoen bitar-

tez kontatzen edo sailkatzen dira garaihoriek. Hasierako punk garaia, hardcoreare-

na gero, Keu eta Mikel sartzean izan zuten garaiteknikoagoa eta hasierako punkera itzulera.2008an, Apurtu arte diskoa atera zutenean,hasierako errebelde izpiritu berarekin agertuziren, “baina hogei urteren esperientziak eman-dako sendotasun eta heldutasun guztiarekin”,zehazten du Txusek. Gaur egun, gertuago etagusturago sentitzen dira hasieran egiten zutenmusikarekin gerora egin izan zutenarekinbaino, eta are gusturago hasierako punk esti-loari oraingo teknologiarekin atera dakiokeensoinu indartsuagoa batuz gero.

HISTORIAREN ANTOLOGIA Zaila behar du izanmende laurdenean bizi izandakoak bi ordukofilm batean biltzea, baita 120 kantu baino gehia-gotatik 22 aukeratzea ere. Bost hilabete pasadituzte Etsaiakekoak lan hau prestatzen eta“gozamen bat” izan dela diote. Filma edo bideobilduma lau garaitan eta kapitulutan banatudute. “Euskal Herriak azken 25 urteetan bizi izan

duenaren isla da, hori da interesgarriena,garai desberdin bakoitzean euskal musikaerradikala entzun eta ikusi duen jendeak bizi

izan duenaren giroaren laburpen bat egitendela”, nabarmentzen dute. Lekeitioko Gaz-tetxearen irudiekin hasten da, okupazioarekin,eta gaur egun haren tokian dagoen hoteleko iru-diak agertzen dira amaieran. Tartean, kontzer-tuetako irudi asko (100 emanaldi baino gehia-goetatik hartuak) eta horietatik kanpoko irudi

pila. Krestak hasieran, ile luzeak gero eta orain-goak, azkenik, motzagoak. Eboluzio guztia ikusdaiteke bertan. “Barrez lehertzekoa da hasiera-ko gure kontzertuetan ibiltzen zirenen seme-alabak, azken kontzertuetako lehen lerroetanikustea ere”, dio Auok.

Esan bezala, CDan 22 kanta inguru bilduko dituz-te, disko bakoitzetik bina kantu eta orain egitenari diren abesti berri bat. “Generazio berriarigure musika aurkeztea da ideia, azken bost urtee-tan dena nola aldatu den ikusita gazte askoren-tzat esperientzia berria izango dela pentsatzendugu”, dio Auok. Aldatu, zertan? “Musika ten-dentziak –argitzen du–; ska musikaren berpiz-tuera, esaterako, inoiz gertatuko ez zela ustegenuen eta begira. Nahiko harrigarria egiten zai-gu, baina errespetatzen dugu, noski, mugimen-du hori. Musika edo gauzak esateko modua des-berdinak izan arren, lasaitzen nau pentsatzeakzabaltzen den mezua berdina dela behintzat”.Mezu gogorragoen edo gauzak esateko modu bor-titzagoaren falta nabari du Txusek: “Lehen errea-litatea modu gordinagoan deskribatzen zen etapixkanaka mezu hori leuntzen joan da; gaur

egun jada ez du funtzionatzen modulatz horrek; besteak bai aldiz,asko gainera, eta errespetatzendut guztiz, dantzarako musikaere behar baita, lehen Kortatuizan zitekeen moduan, bainabestelakoa ere behar dela irudi-tzen zait”.

GAZTETXEAK Euren historiarenbilduma hau ez da ordea euskarridigitaletan soilik geldituko,udazkenetik aurrera bira egingobaitute bizkaitarrek. GoizuetakoGaztetxeko urteurrena izan daitekeabiapuntua, azaroan. “Beti esan izandugu diskoak aurkezteko leku hobe-renak gaztetxeak direla –dio abesla-riak–; gaztetxe batean jaio ginen, betijo izan dugu gaztetxetan eta orain erehorietan egin nahi dugu itzulera”.Gabon inguruan Gernikako Astra Gaz-tetxearen urteurren festan ere izannahiko lukete, baita Hatortxu Rock etabestelako gaztetxe, festa eta jaialdi asko-tan ere. “Itzuli gara eta itzulera serio batda, ikusiko dugu gero noiz eta non buka-tzen den. Kanpora ateratzea ere nahikogenuke, baina Etsaiaken inguruan dau-den talde horiek izango dute lehentasunaagenda kontuengatik biak egin ezin direnkasuetan”, aitortzen dute. Neurria hartubeharko diotela diote, izan ere azken biran60 kontzertu pasa egin zituzten eta “ia ero-tu” zirela diote: “Noski, gu ez gara kontzer-tua amaitu eta txintxo-txintxo erretiratzengaren horietakoak (kar,kar), guretzat kon-tzertu bakoitza festa bat da”. Immanentea da

Etsaiaken izaera punkia. “Eskorbutok eta RIPekMundo Muerto eta Enamorado de la muerte abes-ten zuten bezala, guk ere badugu autodestrukziopuntu hori”. Hortik ere lanaren izenburu posi-blea: El comienzo del fin, bukaeraren hasiera.

Elkarrizketa amaituta, “monoarekin gaude”, dio-te. Asuako lokalean, zerbeza bat eskuan eta Hartztxakurra bueltaka dabilela utzi ditugu entseatzen,duela 25 urteko ilusio eta indar berberarekin.

‘ASKATASUN TAUPADA’

1999

‘ZUZENEAN’

2000

‘KAOS’

2001

‘LUZEMETRALLA’

2001

‘AMEN’

2003

‘APURTU ARTE’

2008

“Lehenerrealitatea modugordinagoandeskribatzen zen etapixkanaka mezuhori leuntzenjoan da”, dioTxusek

Izaera punkia mantentzen dute. “Autodestrukzio puntu bat dugu”. ‘AITORTXU’

“Guretzat, kontzertu bakoitza festa bat da”. ‘AITORTXU’

LEKEITIO

Page 6: Ortzadar 27042013

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MIKEL ONANDIA

‘Uneak’ izenburupean, Barakaldoko Arteola kolektiboakbere obren hautaketa izan dute erakusgarri

OO RAIN 14 urte, Nerea Gamarra artista-ren eskutik, María José Negrete etaItsaso Sagastagoitiarekin batera jaiozen Arteola kolektiboa. Denbora gutxi-

ra Arantza Morgado, Yolanda Castañeira, MartaGómez eta Tomás Lakalle gehitu zitzaizkien, guz-tiak Barakaldo eta ingurukoak. Margolaritza,grabatua edota argazkilaritza lantzen duen artetalde hau, hainbat sortzaileren esfortzuak batuzein ideia eta teknika piktorikoak elkar trukatueta irakasteko helburuaz gain, artearen gaineankomunean dituzten ideiak defendatu eta aurre-ra eramateko sortu zen.

Izan ere, kide guztiek akademizismo tradiziona-laren balio autentikoen –konposizioa, marrazke-ta, kolorea, argia– berreskurapena bultzatzen bai-tute, haien hitzetan, egungo produkzio artisti-koaren baitan indarrean den irizpide ezarri etadenak balio duenaren sentsazioari aurre eginasmoz. Arteola taldeko partaideen ustez, publi-koarengan inpaktua sortu edo konektatzeko ai-tzakiarekin, zoritxarrez gehienetan egungo artis-tek gogoeta intelektuala alde batera uzten duteitxurazko originaltasun labur eta atsegin batenalde eginez. Haien ideiak ilustratzeko, KarlRuhrberg arte historialari eta kritiko alemania-rraren berbak darabiltzate: “Zenbaitetan, artelanbaten anbizio filosofiko eta teorikoaren eta harenplasmazioaren banalitatearen arteko distantziahain da handia ezen absurdura iristen baita”.Hala, Arteola kolektiboan uste dute askatasunaeta erantzunkizuna txanponaren bi alde bereiz-tezinak direla, eta taldea sortu zenetik, ildo haujarraituz hainbat erakusketa eta ekimen artisti-ko antolatu dituzte, taldeak bere baitan eta baitazenbait kidek modu bakarkakoan ere.

Barakaldoko Jardín infierno rock taldearenemankizun batekin inauguratu zen kolektibohonen azken erakusketa, martxoaren 19 eta api-rilaren 12a bitartean irekita egon dena aipatuherriko Udal Erakusketa aretoan. Uneak izenbu-rupean, erakusketa areto osoko paretak orotari-ko gai eta teknikako lan piktorikoekin bete dituz-te. Alde batetik, Nerea Gamarraren azken pintu-

ra lana, eta bestetik kolektiboak iragan bi urtee-tako lanen hautaketa bat ikusi ahal izan da.

KUTSU FANTASTIKOA Gamarrak Arte Ederrak ika-si zituen EHU-n, baita Espainia eta Alemaniakohainbat zentrotan ere. Ordutik, arte munduareninguruan bizi izan da beti, sorkuntza pertsonala,tailer eta akademia ezberdinetan pintura,marrazki edo grabatu irakasle lana, eta era-kusketa antolatzaile jarduna uztartuz. Izaera figu-ratiboko pintura lantzen du, kutsu fantastiko argibatekin. Errealitatean existitzen diren lekuakaukeratzen ditu bere pinturen eszenatoki legez,argazki edota fotomuntaiak erabiliz, eta errepre-sentatzen dituen pertsonaiak gauzatzeko bereingurukoak erabiltzen ditu –bera, alaba, lagunak,

etab.–, hala mundu berriak sorraraziz. Erroman-tizismoak Erdi Aroarekiko eta istorio magi-koekiko zuen interesa identifika daiteke harenmargolaritzan; iratxoak, herensugeak, basoak,gizon-astoak, umeak, untxiak, dorre eta kriptakez dira falta puntu surrealista bat duten lanetan.

Kolore indartsuak gailendu egiten zaizkiomarrazkiari ilustrazioaren arauetatik hurbil denpintura moduan. Sinbologia pertsonal, detaile uga-ri eta narratibotasun nabariko margolaritza daGamarrarena, interpretazio unibokoa beharrean,irakurketa oso ezberdinak ahalbidetzen dituena.Koadro bakoitza momentu bat da, sentimendu bat,eta burugogor, estilo pertsonalari eta artea uler-tzeko modu bati eusten dio Gamarrak.

Arteola taldeko beste partaideen lanetan egiazdenetik aurki genezake. Baserriak, paisaia natu-ralak, loreen errepresentazioak, animaliak zeinautomobilak. Plumilla, urtinta akuarelan edoolioan trebatzen dira, gizartearen azkartasunareneta inpaktu bisualaren kontra, lan geldo eta patxa-datsuak gauzatuz. Artearen afizionatu hauetanmargolaritza figuratiboa –hiperrealista kasu ba-tzuetan, eskematikoagoa bestetan– da, duda bariknagusi, eta Tomás Lakalle da bakarra kasu ba-tzuetan abstrakzioraino heltzen ausartu dena,konposizio geometriko eta organikoak eta kolorepuruak erabiliz.

Sorkuntza ez dago soilik punta-puntako museoe-tan, eta arte sistemaren periferietan noizbehinkabegiratzea ez dago gaizki. Kasu honetan, zinez betiemaitza piktorikoa lehen mailakoa izan ez arren,goratzekoa da Barakaldoko Arteola taldeak berenlanagatik eta beren ideiengatik agertzen dutenkonpromisoa.

Atzera begiratuz

Nerea Gamarra eta Tomás Lakalle margolariak, Barakaldon oraintsu arte ikusgai izan den erakusketan. DAVID DE HARO

ESKOLA ZAHARRAREN ALDE

Arteola taldea, neurri handi batean, egun museo, galeriaeta arte zentroetan erakutsi ohi den arte motarekin adosez daudelako sortu zen. Eskola zaharra aldarrikatzen dute–kolorea, marrazkia, formak–, “garai batean artea izanzena”, eta sinesten dutenaren aldeko lana egiten dute.Zentzu horretan, erromantizismoaren balioetara itzuliz,kolektiboko partaide bakoitzak bere estilo propioa gara-tuz batera lan egiten dute, besteak beste, egun sarri era-biltzen ez diren teknika artistikoak berreskuratuz.

BARAKALDO

Page 7: Ortzadar 27042013

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 27a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

UU RTEROKO hitzordua izaten da,maiatz aldean, Mendebalde KulturaAlkartearena. Aurten, 17. aldiz datozjardunaldiok eta, ohiko moduan,

euskararen egoeraz gogoeta egingo dute, gizar-tean pil-pilean dauden gaietatik abiatuta. O-raingoan, kirola izango da ardatza –goruagarrian, ta gogoa kirolan lelopean, XVI. men-dean bildutako esaera bati erreferentzia egi-naz–, eta makina bat kirolarik eta kirol-kaze-tarik beren esperientziatik abiatutako haus-narketak plazaratuko dituzte. Hartara, euska-rak kirolean duen pisua, izan duen garapenaeta aurretik dituen erronkak ezagutu ahal izan-go dira Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.“Batez ere, esperientziak entzun nahi ditugu,hizlari bakoitzaren bizipenen bidez ikuspegiorokorra osatu”, azaldu digu Kaxildo AlkortaMendebalde Kultura Alkarteko zuzendariak.

Kirolak ardaztuko ditu aurtengo jardunaldiak,baina oinarria euskara da. Izan ere, KaxildoAlkortaren ustez, kirolean beti izan du lekuaeuskarak, baina komunikabideetara erabatekojauzia egin ezinda ibili da luzaroan: “Batzukjarduten ziren, Basarri adibidez, herri kirolengainean kronikak idazten, baina termino askoerdarazkoak ziren eta jende euskalduna ereohituta zegoen horretara, euskal giroa bai, bai-na hitzak erdaraz”. Gauzak aldatu egin diragaur egun, “batik bat hizkera asko landu da–dio Alkortak–, eta kirolariak, asko euskaldu-nak dira, baita erdal eremuetan hazitakoakere”. Oro ez da urre, ordea, eta gazteek euska-raz hitz egiteko gero eta ohitura txikiagoa dute-lako penaz dago Mendebaldeko zuzendaria.

Kirol kazetaritzan jarduten direnek, euskarakesparru horretan egin dituen aurrera pausuakgogoratu eta betetzeko dauden erronkak aipa-tuko dituzte. Kirolari gonbidatuek, aldiz, pasa-dizo ugari kontatzeko tartea izango dutelaaurreratu digu Kaxildo Alkortak. Esate bate-rako, Katxin Uriarte zestalari ohiak, EstatuBatuetan jokatzen zuenean bizitakoak era-mango ditu Bilbora eta, Abel Barriolak, berealdetik, pilota profesionalari esker EuskalHerri osoko frontoiak ezagutzen hasi zenekoakoroituko ditu; behin Bizkaiko herri batetik dei-tu zioten eta harrituta geratu omen zen bera-rentzat hain arraroa zen euskara harekin.“Bizkaitik kanpokoek bizkaierarekin zerharreman duten ezagutzea ere interesatzen zai-gu, Mendebalde bizkaieraren egoeraz ardura-tzen baita”, dio Alkortak.

LEHEN ERRUGBI PARTIDA Pedro Mari Goi-koetxearena ahots ezaguna da Euskal Telebis-tako kirolzaleentzat. Euskarazko kirol eman-kizunetan eskarmentu luzea du, 80ko hamarka-daren hasieran ekin baitzion, ia dena egitekozegoen sasoian. “Euskara aldetik ezer gutxizegoen orduan, gogoan dut Kirol hiztegia argi-taratu berria zela eta, lexikoan, huraxe zengauzak ahal denik eta txukunen esateko era-biltzen genuena”, oroitu du. Mendebalderenjardunaldien barruan, maiatzaren 4ko goizean,azalpenak emango ditu Goikoetxeak, euska-razko kirol emanaldien hastapenen, historia-ren eta gaur egungo erronken gainean.

Bilboko Herri Irratian zuzeneko kontakizunbatzuk eginak zituen ETB-n hasi zenerako, bai-na, hala ere, telebistako lehenengo partida ezdauka ahazteko: “Irratian estropada batzuk edopilota partiduak eginda nengoen, baina ETB-nhasi eta lehenengo astean errugbi partida bateman behar izan nuen, Euskadi-Gales, Gerni-kan; nik ez nekien ia ezer errugbiaren ingu-ruan, a zer astea pasa nuen!”.

Euskararen alorrean, era guztietako zailtasu-nak zituztela gogoratzen du Goikoetxeak:“Euskara batuaren eredua finkatu gabezegoen, ni irratian bizkaieraz hitz egitetik nen-torren eta konturatu nintzen bizkaitar askokkonplexu izugarria zutela batuarekin; ez

geneukan zuzentzailerik ez gidaririk euskara-rako, lehenengo urteetan geure kasa moldatzenginen, nola edo hala”. Goikoetxea gomutatzenda, euskaldun peto batzuek, elkarrizketatu nahizituenean, hauxe erantzuten ziotela, “parkatu,baina nik ez dakit zuen euskara hori”.

Konplexuak, beldurrak eta zalantzak pixka-naka joan dira desagertzen 30 urteotan. Gauregun, bitarteko gehiago daude eta ikusentzu-learentzat ez da arrotza telebistako kirol-hizkuntza. “Gizartean aldaketa sakonak egondira, euskaldun hutsak ziren belaunaldi bi joanzaizkigu, baina alfabetatze mailak gora egin du”.

Komunikabideetatik harago, Pedro Mari Goi-koetxeak uste du euskarak herritarren atxiki-mendua eta identifikazioa inoiz baino beha-rrezkoagoak dituela. “Gu eskola-umeak gine-la, gaztelaniaz ikasten genuen baina geureartean euskaraz egiten genuen; gaur egun,ostera, gehienek euskaraz ikasten dute bainaeskola orduetatik kanpo gaztelania erabiltzendute barra-barra”. Hausnarketa horrekin, Goi-koetxeak garbi utzi nahi du euskarak bideluzea daukala oraindik ibiltzeko.

BILBO

“Hasieranez geneukan ezzuzentzailerik ez

gidaririkeuskararako, geure

kasa moldatzenginen”D.P.R.

Maiatzaren 3an eta 4an egingo diraBilbon Mendebalde elkartearenjardunaldiak. Euskarak kiroleandaukan lekua aztertuko da bertan

Mendebaldekoek,gogoa kirolean

“Euskaraz ikasi arren,eskolatik kanpo gaztela-nia darabilte barra-barragazte gehienek”, dioPedro Mari Goikoetxeakazetariak. EITB

EGITARAUA

> Maiatzak 3 16:00: Harrera eta dokumentazioa hartzea.16:30: Aurkezpena Kaxildo Alkortaren esku-tik.16:45: Lehenengo ekitaldia, ‘Kirola bizitzan’,Juan Ramon Fernandez-Lopez, AritzUrdanpilleta, Iker Lopez, Abel Barriola etaIratxe Ibarra (moderatzaile lanetan, EnekoBarrutia).18:30: Bigarren ekitaldia, ‘Euskara kirolarenbidez’, Koikili Lertxundi eta Jose Joakin Gallas-tegi (moderatzaile, Karmele Perez).

> Maiatzak 4

9:30: Hirugarren ekitaldia, ‘Kirol istorioak’,Maider Unda eta Ibon Gaztañazpi (mode-ratzaile, Juan Luis Goikoetxea).11:00: Laugarren ekitaldia, ‘Euskara, kirola etakomunikabideak’, Pedro Mari Goikoetxea,Katxin Uriarte eta Dabi Piedra (modera-tzaile, Udane Goikoetxea).12:15: Omenaldia Jose Angel Iribarri eta gora-zarrea Iñaki Sarriugarteri.13:00: Amaiera-ekitaldia.

Page 8: Ortzadar 27042013

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 27aKMK