Ortzadar 14/01/2012

8
ortzadar Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a. 243 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak EUSKARA KLIK BATEAN Aditzak.com eta Moblang egitasmoek euskal ikaskuntza aro digitalera daramate -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- ASEL LUZARRAGA “Txileko errealitate errepresiboan sakondu nahi nuen”

description

Euskaraz egindako aldizkaria

Transcript of Ortzadar 14/01/2012

Page 1: Ortzadar 14/01/2012

ortzadarLarunbata, 2012ko urtarrilaren 14a. 243 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

EUSKARAKLIK BATEAN

Aditzak.com etaMoblang egitasmoekeuskal ikaskuntza arodigitalera daramate

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

ASELLUZARRAGA“Txileko errealitate

errepresiboansakondu nahi nuen”

Page 2: Ortzadar 14/01/2012

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a

I

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

II RUDIAK gehienetan lotzen ditu-gu ikusmenarekin, begien atetiksartzen zaizkigun edukiak dire-lako. Halakoak dira naturak

berak –fabrikatu gabe– eskaintzendizkigunak, edo baita ere pinturak,diseinuak, argazkilaritzak edo zineakteknikaren bitartez helarazitakoak.Hedaduraz, ikusmen hutsekoak ezdiren pertzepzio batzuk izendatzeko ereerabiltzen da irudia kontzeptua: badi-ra ukimen-irudiak, entzumen-irudiakedo usaimen-irudiak. Eta irudi menta-lak, gure baitan bizi ditugun eraikun-tza sinestesikoak; adibidez, errealitatebati berez ez dagozkion propietate sen-tikorrak esleitzetik sortuak. Hara ba,bost irudi: nork begiratu, zer aditu; zeriaditu, nor ikusi.

Bat. Gorantz zuzendu du aurpegia. Uso-andana bat dator zerua ilunduz. Arka-tzarekin lerro zuzen bat marraztu du(euri-tanten ibilbidea, argi-izpi bat,arrainen ahoan bere arimaren biladabilen arrantzalearen haria, soka-tresna baten nota, edozein kolore puru).Erretinak badu gomuta. Emakumeakbira oso bat egin du, keinu zabala besoaluzatuta, paisaia ekortu guran. Bi. Ola-tuen tua, marmoken belak, egurrezkohitz bat jitoan, algetako argi-anpuluak.

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZIRUDIAK

Zer dago tantan? Izenordainak: zu etani, gu izan gabe. Ispilu hauskorrean,amildegirako gonbita. Hotz ditueskuak. Gizonak hartzen dizkio, etaestaltzen.

Hiru. Udazkenak emango dio udakeman ez diona: grapa pare bat malkoeieusteko. Hauxe da egoera, irlaren arra-kala batean: hankak itsas likenez bete-riko harri batean tinko, eskuak latzhaitzaren kontra, bularrak dantzazurian bainu-jantzitik kanpora. Gizo-nak isuri du. Eguerdiko argiak ezpai-nak iziotzen dizkie ginebrazko lip-glossbatek bezala. Igeri itzuli dira urertzera.Gizonaren hats garratza kriseilu bat daarekak argitzen.

Lau. Emakumeak badaki oholtza batdela hondartza orain. Love me, love me,love me diote haren oinatzek harea zar-tatzean. Kristalaren bestaldean gera-tuko da dena, euriteen ondoren. Aldi-rietan dabiltzan taxiak legez, lainoarenahotsera baitaratuko dira biak. Ipuinbateko teilatu gorria irudituko zaiebatak besteari emandako guztia.

Bost. Eta puntua: irudi-ikono guztienbilgunea, letra baten lehenengo kirrin-ka. Zu, urrunean.

I TSUEN “argazki-albumei” buruzhitz egin zidan behin lagunbatek. Irudiak barik, audio gra-bazioak: mendi-errusiarrera joa-

ten den umeak, kasu, bere txikitakooihuak ditu bertan grabatuta, igeri-lekuko plisti-plastak, polaroid tristeekbaino askoz ere ñabardura gehiagodituzten “oroitzapen entzungarriak”.Irudirik gabeko argazkiak. Gurean,ordea, irudiak nabarmen prestigiohandiagoa du, hark liluratzen gaitu.Radio Euskadik –konplexu apur batez,akaso– horixe izan du lelo aspaldikourteotan: “Lo ves”.

Esan nahian bezala: entzutea ez daaski, pobrea da, hain ona da gure irra-tia ze “ikusi” egiten baituzu... Ezta-baidagarria bada, behintzat. Gainera,aspaldi honetan, tele-albistegiak ereikusezin samarrak dira. Begiratu egi-ten diegu gehienez, baina nik bederen,ikusi-ikusi... deus gutti ikusten dut hanbarruan. On Quixoterena, demagun, zeirudi ote zuen hark Cervantesen iru-dimenean? Geure buruan duena garbidago Gustave Dore marrazkilariak fin-katu zuela XIX. mendean, baina Cer-vantes luzaz hilik zegoen Dorek irudi

horiek egin zituenerako. Konpartitukoote luke Lepantoko besamotzak Dore-ren grabatuetako irudia, ala epaitegie-tara eramango luke beharbada?

Irudien kontrako beste adibide batnahi? Entzun bai, baina ikusteko gai ezzaren bizilagun baten sexu-haspereneniradokizun indarra. Jainkorik serioe-nak (ergo, beldurgarrienak) ikusten ezditugun haiek dira. Horregatikdebekatzen dute zenbait erlijiok haienirudiak marraztea. Beldur dira marraz-ten hasita jainkoaren karikatura ateraeta sinestunak koma existentzial sako-nean sartuko ote diren. Ez da erlijiokontua soilik; Frantzia bezalakoherrialde serio batean, ohitura handiadago oraindik ere liburuak portadahutsekin ateratzeko. Gallimard argita-letxeak, esate baterako, azalean irudi-rik batere gabe argitaratzen ditu berebilduma garrantzitsuenak. Irakurleakirakurle izaten jarrai dezan, eta ezikusle.

Agian arrazoi du Antton Olariagak.Irudiz gainezka bizi arren, analfabe-toak gara. Ez digute erakutsi irudihoriek irakurtzen.

“Gallimard editorialakazalean irudirik gabeargitaratzen ditu berebildumak, irakurleakirakurle jarrai dezan,eta ez ikusle

“Badira irudi menta-lak, errealitate batiberez ez dagozkionpropietate sentiko-rrak esleitzetiksortu direnak

Page 3: Ortzadar 14/01/2012

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a

X

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘XABIER LETE. (AUTO)BIOGRAFIA BAT’ EGILEA: INAZIO MUJIKA IRAOLA · ARGITALETXEA: ALBERDANIA

Autodidaktaren formazioa

X ABIER Leteri buruz (Oiartzun, 1944 -Urnieta, 2010) asko idatzi da azkenal-dian, omenaldiak egin zaizkio, erre-portajeak atondu dira, iritzi eman

dute kritikoek eta adituek. Baina Xabier Lete-ren ahotsa eta kontakizun propioa entzuteko o-raintxe argitaratu da liburu bat, erdi biografiaerdi konpilazio, poeta eta kantariaren pentsa-mendura hurreratu gura duen ororentzat inte-resgarri. Inazio Mujika Iraolak testuak eta esa-nak bildu eta hautatu ditu hainbat iturritatik:Argia, Berria, Bertsolari, Egan, Euskadi Irratia,Euskal Irratiak, Hemen, Irulegi Irratia, Noticiasde Gipuzkoa, Pagourte, Plazara, Oiartzungo Hi-tza zein Oiartzungo urtekaria.

Liburuan, beraz, Leteren gogoetak aurkitukoditu irakurleak, batzuk gai publikoei dagozkie-nak eta beste batzuk barrukoagoak. Goiburuhanpatu xamarra daroa –ez da biografia bat–,baina pertsonaia baino areago pertsona ezagu-tzeko bidea ematen du, baita plazer handiz ira-kurtzeko moduko pasarteak uzten ere: “Autodi-dakta bat naiz, formazio akademikorik ez dut,baina hala ere, saiatua izan naiz nire bizitzakourte batzuetan filosofia irakurtzen, eta literatu-

ra zer esanik ez, eta saiatu izan naiz, ahal dudanneurrian, ahal nuen tokietara hurbiltzen, betimuga izugarriekin”. Eta Letek berak ohar egi-ten digu etengabeko bilaketa estetiko eta bitalaakabu bakoa dela: “Eta batek zenbat eta ahale-gin gehiago egin ikasteko eta irakurtzeko etaikusteko, jakiten du eta konturatzen da gero etaezjakinagoa dela”. Jakinduriatik eta apaltasu-netik aletzen ditu Letek bizitzearen ingurukoak,politikari emandako urteak, estetikaren gainekobere iritziak eta abar.

Baina txoko honetan, badakizue, poesiarieskaintzen diogu guk tartea. Horren ingurukopasarte mamitsu ugari dago liburu honetan.Polita da ikustea nola hausnartzen duen oiar-tzuarrak Egunsentiaren esku izoztuak liburua-rekin itxi zuen ibilbide mardularen inguruan.Izan ere, hamasei urteren ostean obra ezinbes-teko baten aho zapore gazi-gozoarekin utzi gin-tuen. Barruak hustu zituen, Lourdes Iriondorenfalta existentziaren zentzu falta poetiko bihur-turik, eta bizia emanez bizirik ez denari. Egun-sentiaren esku izoztuak testu sakratu baten inda-rrarekin etorri zen, eta era berean sakonkihumanoa begitandu zitzaidan. Ez zen izan, gai-

IGOR ESTANKONA

Erdi biografia erdikonpilazio, poetaeta kantariarenpentsamendura

hurreratu gura duenororentzat

interesgarria daliburu hau

KRITIKA

ZALDI EROA

1. TwistHarkaitz Cano. Susa.

2. Narrazio guztiakJoseba Sarrionandia. Elkar.

3. Egarri egunakportualdeanKoldo Izagirre. Susa.

4. Igelak benetan hil...Iñaki Irasizabal Izagirre. Elkar.

5. Orain badakitTere Irastorza. Pamiela.

6. Hilabete batMontalborekinAndrea Camilleri. Igela argitaletxea.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Xabier Lete. (Auto)biografia...Inazio Mugika. Alberdania.

2. Bertan 24, Bertan euskaraHainbat autore. Gipuzkoako Foru Aldundia.

3. 1512. Nafarroa amets urratuaJoseba Asiron eta Martintxo. Ikaselkar.

4. Euskal Herria eta utopiaPako Aristi. Elkar.

5. KukutzaLutxo Egia eta Kukutzako kideak. Txalaparta.

6. Moroak gara behelaino...Joseba Sarrionandia. Pamiela.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

KONDAIRAK

‘Gaztelu-gatx’Juan E. Delmas.Bizkaiko ForuAldundia. 81 orr.10 euro.

Herrien arimariburuzko literaturaGaztelugatx eta Bizkaikokostaldeko beste ipuin ba-tzuk titulua dela bide,Bizkaiko Foru AldundikoKultura Sailak hasiera ema-ten dio istorio, kontaketa etakondairen bildumari. Gazte-lugatxen istorioa ezezik,Seve Callejaren edizio honekere barne hartzen dituLamiak-Utxin, Bakiokoandra zoroa eta Iratxuak ize-neko kondairak, besteakbeste. Liburuak egilearenjatorrizko gazteleraz etaeuskara bizkaitarrez idatzitadago, Imanol Etxebarriarenitzulpenarekin. Irudiak LaraAlonso de Pradorena dira.

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

SAIAKERA

‘Nahas-mahasa.Zientzia, ...’Ekain Mtz. Lizardui-koa. Gaiak. 246.orr.22 euro.

Zientziako miste-rioak argituzZientziaren laguntzaz feno-meno arruntak eta ez hainarruntak uler daitezke. Mun-duko zientzialariak horretansaiatzen ari dira eta, batzue-tan, aurkikuntza garrantzi-tsuak egiten dituzte. Horienondorioz, behin baino gehia-gotan, aurreko ideiak edojakintzak zalantzan jarribehar dira eta ikuspegiberrietara egokitu. Nahas-mahasa. Zientzia, natura etateknologiari buruz liburuan,egileak ikasle eta irakurleeuskaldunei eskaintzen die,modu erakargarrian, azkenhamarkadetan zientziakargitu edo hankaz gora jarridituen hainbat eta hainbatideia, teoria edo misterio.

HAURLITERATURA

‘Nire aitaikusezina...’Julen Gabiria etaPatxi Gallego. Elkar.112 orr. 15 euro.

Aita ‘ikusezin’baten egunerokoaNire aita ikusezina da 10urtetik gorako irakurleeizuzenduta dago. Eleberrihonekin, Julen Gabiriak(Connemara gure bihotze-tan, Elkar) II. Mikel ZarateHaur Literaturako saria jasozuen, Lezamako Udalak etaElkar argitaletxeak antolat-zen duten lehiaketan, hainzuzen. Umorea eta abentu-rak elkartzen ditu egileak;zinema-zaletasuna, neska-mutilen arteko harremanak,gizarteak aita-amen zeregi-nak nola ikusten dituen…Hori guztia ederrago etadibertigarriago egiten dutePatxi Gallegoren marrazkiek.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Naroa EtxebarriaLege Gordailua: BI 1720-06

nera, bizitzari buruzko hausnarketa bat baka-rrik, poetikari buruzko lezio handi bat ere bazen:atzena deskribatzeko modu bat.

Bada, liburu hori eta ibilbide poetiko osoa uler-tzeko klabe batzuk opatzen dizkigu hemen Letek:“Poesia beti hartu izan dugu jendearengandikurrun dagoen bitxikeria bat bezala, estetika batedo, literaturazaleen idazteko eta mintzatzekomodu bat eta kulturatxo bat, esaten dena. Azkenurteotan horri buruz gogoeta asko egin dut eta,gero izan dudan esperientziagatik, azken finean,poesia zer da? Poesia da hitzen bitartez, guk bizi-tu dugun bizitza erratea, kontatzea, bai pentsa-menduak, sentimenduak, eta urradurak eta zau-riak eta dena. Eta poesiaren baitan zer dagoberaz? Nik esango nuke dagoela gizatasuna”. Etaharago doa: “Nik, besteek idatzitako poesian,askotan aurkitu izan dut barnean neraman zer-bait baina erraten ez nekiena ordu arte. Eta erra-ten dut: nik hau barruan neraman, baina orainarte ez naiz kapaz izan inoiz hau errateko”. Hori-xe da beretzat poesia. Elkarrizketa. Edo ezinhobeto dioen legez Andu Lertxundik liburuariegindako hitzaurrean hitzaurrean, Letek ez zue-la bere bizitza idatzi, esan egin zuela.

Page 4: Ortzadar 14/01/2012

Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE USKARA ikasteko moduak anitzak dira.Euskaltegiak, liburuak, ikastaroak... etagero eta presenteago ditugun teknologiaberriek ere hizkuntza ikasteko eta hobet-

zeko programak proposatzen dizkigute. Ez da ora-ingo kontua, euskara ez baita atzean gelditusarean eta arbeletik pantailara jauzi egin zuenduela urte batzuk. Egunetik egunera, teknologiakeskaintzen dituen baliabideak uztartuz bideberriak jorratzen ari dira euskalgintzan. Hemen-dik aurrera, euskara hasiera-hasieratik ikasi nahidutenek edo euskara menperatu eta aditz zalant-zak dituztenek bi aplikazio berri dituzte eskura-gai. Biek euskara dute ardatz eta xede. Batakhizkuntzaren oinarrizko maila lortzea proposat-zen du mugikorraren bidez, eta besteak, ordea,euskal aditza eraman du sarera, modu errazeanedozein zalantza argi-tzeko webgune baten bidez.Berriki aurkeztu dira biak eta ordenagailu zeinmugikor bidez hizkun-tzari bultzada eman nahiizan diote.

Euskal aditzek behin baino gehiagotan eragindituzte buruhausteak ikasle eta baita hizkuntza-ren profesionalen artean ere. Baina aurreran-tzean ez da egongo aitzakiarik aditzak zuzen era-biltzeko, modu erraz eta azkarrean egiaztatzekowebgunea delako aditzak.com. Erabili nahi direndenbora, mota eta pertsonak aukeratzen dira, etaarbel batek egoki jokatutako aditza erakusten du.Gainera, gehienetan, esaldi bat ere agertzen daadibide bezala, testurako egokia den konbinazioaaukeratu dela egiaztatzeko. Garikoitz Knörr filo-logo eta itzultzaile gasteiztarrak garatu duproiektua, Ideateca enpresaren lankidetzarekin.Hasiera batean euskara menperatzen duten pro-fesionalentzat bideratu zuen, baina euskara ikas-leen artean ere oso lagungarria izan da eta publi-ko zabala aurkitu du sarean. “Edonork sentitudezake noizbait erabiltzeko beharra”, azaldu duKnörrek. Proiektuak ez du betidanik aditzak ikas-teko erabili ditugun taula klasikoak ordezkatuizan nahi, eta elkarren osagarri direla ziurtatu

du Knörrek. “Taulek bere funtzioa dute eta adit-zaren paradigma osoa laguntzen ikusten dizute”.Baina aurkeztu berri duen tresna berriarekin“modu erakargarriago batean” aditza jokatzenlaguntzen du.

Askok diote euskal aditzak zailak direla, etaKnörrek berak onartzen du forma guztiak beharbezala menperatzea nekez lortu dezakegula. Aha-lera eta subjuntiboko nor-nori formak dira zaile-netakoak. Ildo horretatik, Knörrek forma “arra-roak” ez menperatzearen arrazoia erabileranikusten du eta gurpil moduko bat dela dio: “Tes-tu irakurrietan maizago ikusiko bagenitu formahoriek beharbada gehiago erabiliko genituzke;itzultzaile, idazle eta oro har hizkuntzaren pro-fesionalek ihes egiten diegu adizki zailenei eta for-mula errazagoak erabiltzen ditugu”. Horren hari-tik, forma “arraro” eta hainbeste erabiltzen ezdirenei bultzada ematearren ere sortu da adi-tzak.com ataria. Izan ere, jada ez dago aitzakiarikforma horiek behar bezala erabiltzeko. Proiektuahasi baino ez da egin. Gutxika-gutxika ezaugarriberriak gehituko dizkiote, hala nola, hikako for-mak eta aditz trinkoak. Era berean, mugiko-rrentzako aplikazioa burutzea ere gustatuko li-tzaioke itzultzaile gasteiztarrari, eta Iphone zeinAndroid gailuetarako bertsioak prestatzekogogoak azaldu ditu itzultzaileak.

EUSKARA SAKELEAN Sakeleko aplikazioa, baina ezeuskal aditzei buruzkoa, garatu berri du ElhuyarFundazioak. Izan ere, poltsikoan beti daramaguntelefonoa baliabide ona izan daiteke euskara ikas-teko. “Autobusa itxoiten edo dentistan zaudelahamar minutuz hizkuntzaren lehen urratsak ema-teko aproposa da”, azaldu du Elhuyarreko langi-le den Danel Solabarrietak. Moblang deritzonEuropako proiektu batean mugikor bidez hizkunt-zak ikasteko sistema garatu dute eta Elhuyar Fun-dazioa aplikazioa euskarara egokitzeaz arduratuda. Euskara hutsetik hasita ikasi nahi duteneibidea errazteko asmoarekin abiarazi zuten

euskal hizkuntza

KATTALIN BARBER

Euskal hizkuntza ikasteko aukerak zabaldu dituzteteknologia berriek. Horien adibide dira berriki aurkeztutakoAditzak.com webgunea eta Moblang izeneko egitasmoa

Euskaraklik batean:arbeletikpantailara

proiektua. Bada teoria pedagogiko bat 1.500-2.000hitzekin hizkun-tza baten oinarrizko ahozkokomunikazioa menperatu dezakezula dioenak.Idazten gai izateko, ordea, gehiago behar da ant-za. Edonola ere, lehenengo urratsak jakiteko 2.000hitz buruz ikastearekin nahikoa da ahoz moldat-zeko. Solabarrietak adierazi duenez, aplikazioa-ren helburua jendea kalean euskaraz moldatzekogai izatea da eta hitz kopuru horiekin hiztun bateklortu dezake ahoz eroso komunikatzea. “Mugi-korrek eskaintzen duten multimedia izaerariesker modu errazago eta azkarrago batean euska-raren hiztegi minimoa ikastea ahalbidetzen du”,gaineratu du Elhuyarreko langileak.

EGUNEROKO EGOERAK Aipatu aplikazioa 2.000 bathitzekin osatzen da, audioak eta irudiak lagun-duta. Oinarrizko ariketak biltzen ditu, agurrak,koloreak, zenbakiak, egutegia, lanbideak, eroske-tak nola egin, eta beste hamaika gauza kaleaneuskaraz egiteko. Hau da, oinarrizko egoeretaneuskaraz nola moldatu irakasten du eta atal guz-tietan (ulermena, entzumena, ahoskera eta ida-tzizko zein ahozko komunikazioa) lantzeko ari-ketak proposatzen ditu. Gaztelania-euskara hiz-tegiaz gain, joko interaktiboetan aritzeko aukeraere ematen du. Solabarrietaren ustez, “hitzak etaesaldiak hobeto ikasten dira jokoen bitartez etadibertigarriagoa da”.

Europako hizkuntza gutxituak babesteko nahian,gaztelania-euskara, greziera-turkiera (eta alde-rantziz), greziera-albaniera eta ingelesa-gaelikoadira aplikazioetako hizkuntzak. Bakoitza sor-tzeko herrialdeko testuingurua kontuan izandute. Horrela, Elhuyarrek jende heldua-rentzat bideratu du aplikazioa, baina,

Page 5: Ortzadar 14/01/2012

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskal hizkuntza

Garikoitz Knörr (Ideateca) eta Danel Solabarrieta (Elhuyar) euskarri teknologikoen alde azaldu dira. DAVID DE HARO/JUAN LAZKANO

adibidez, irlandarrek 13 urteko neska-mutiletanpentsatuta garatu dute, Ipar Irlandan gaelikoa

ikasteko asmoarekin. Euskarari dagokionez,“izan liteke lehenengo pausu bat gero euskal-

tegi edo ikastaro batean jarraitzeko edo,momentu zehatz batean kanpotik datorren

norbaitek euskararen oinarrizko mailaikasteko”, azaldu du Elhuyarreko langi-leak.

Aplikazioa moblang.eu webgunetik jaitsidezake edonork, librea eta doan baita. O-

raindik ez du mugikor guztietan funtzionat-zen, Nokia gehienetan eta Samsung batzuetan

ibiltzen bada ere, eta mikroSD txartela eta Javaaplikazioa behar ditu sakelekoak. Laster, Iphoneeta Androiderako bertsioak egiteko asmoa dute.Gaur egun teknologia berriek duten garrantzianbat datoz Solabarrieta eta Knörr. “Teknologiaberriak erakargarriak dira, batez ere gazteen-tzat,eta euskararen erabilera normalizatua bultzat-zeko modu ona izan daiteke, errazago onartzenbaita hauek erabiliz”, adierazi du itzultzaile gas-teiztarrak. Berebat, Solabarrietak hizkuntz gutxi-tuei “sekulako mesedea” egiten dietela nabar-mendu du baina horiek ongi erabiltzen ikasibehar dela ere ohartarazi du: “Teknologia bakoit-zak bere mugak eta abantailak ditu, eta bakoitzazertarako erabili bereiztea oso garrantzitsua da”,zehaztu du.

Berriki sortu dira tresna biok, orain ari dirazabaltzen eta goizegi da ondorioak ateratzeko.Biek harrera ona izan dutela ez dute kolokan jar-tzen ez Solabarrietak eta ez Knörrek, baina lehe-nengo balorazioak egiteko hurrengo hilabeteeta-ra begiratzen dute.

‘KAIXO!’ ESKULIBURUA, SAREAN ERE BAI

Euskal Herrira etorri eta bertakobiztanleak harritu nahi dituztenturistentzat, euskara ikasleentzateta, oro har, euskaldunon berezkohizkuntzarekiko interesa duen edo-norentzat Garikoitz Knörrek Kaixo!elkarrizketa eskuliburua kaleratuzuen. Hamar urte pasa badira ere,Knörrek proiektua berriro hartueta horren ildotik eta teknologiaberriak erabilita Kaixo! egokitu nahidu. “Oraindik ez dago ideia gara-tuta, baina horren ildotik zerbaitegiteko gogoa dut”, adierazi du.Elkarrizketa eskuliburua berrikiingelesera eta frantsesera itzuliaizan da eta dagoeneko bedera-tzigarren argitaraldian dago.

Page 6: Ortzadar 14/01/2012

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a

T

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

T EMUKORA iritsi zenetik pentsatua zuenAsel Luzarragak (Bilbo, 1971) hangoegoerari buruzko eleberri bat idaztea,“baina han luzaroan bizitzea espero nue-

nez, urte batzuk hartu nahi nituen, batez eremaputxe kulturari buruz dokumentatzeko”, azal-du du. Asmo hori, ordea, “ia ezinezko” gertatuzitzaion 2009an espetxeratu zutenetik –etxeanlehergaiak egiteko materiala izatea leporatuta,42 egunez egon zen kartzelan, eta urte erdi ingu-ru etxean atxilotuta–. Eta, azkenean, “kartzelanbertan ebatzi nuen hasteko unea iritsia zela, etahan egin nituen lehenengo apunteak. Gero, Padrelas Casasen, etxeko atxiloaldian, ekin nion idaz-teari eta zati handi bat bertan egin nuen”. Gai-nontzekoa Euskal Herrian amaitu du, Mundakaeta Bermeo artean.

Prozesu horren guztiaren emaitza dugu idazlea-ren seigarren nobela, Gezurra odoletan (Txala-parta). Bertan, lau pertsonaia nagusiren (Jon,Vero, Hugo eta Omar) bizipenak kontatzen ditu,eta horietako lehenaren ibilbidean aurki daitezkefikziozko istorioaren eta Luzarragak bizitakoa-ren arteko paralelismorik nabarmenenak. Bada,Jon pertsonaia euskalduna da, internet bidezVero ezagutu du, eta harekin elkartzeko asmozdoa Temukora. Neskaren bidez, hango giro punketa anarkistetan sartuko da eta, ia oharkabean,polizien eta fiskalen joko ustel baten jomugabihurtuko da.

“Bizitzea tokatuko zaizkion kontu batzuek biziizan nituenekin antz handia izan arren, oro harfikzioa da kontatzen dudana –dio idazleak–.Pertsonaiak asmatutakoak dira eta, batez ere, pro-tagonista euskalduna nigandik urrundu nahiizan dut, izaerari eta egoera pertsonalari dago-kienez. Neurri handi batean nire ifrentzua da.Jakina, Jonen begiak neuk ezagutu nituen hiriaeta giroa islatzeko erabili ditut. Irakurlearentzat,seguruenik, zaila izango da egia eta fikzioa bereiz-tea eta, alde horretatik, bere osotasunean fikzio-tzat hartzea gomendatuko nioke”.

Eleberri beltzaren zantzuak ez ezik, istorioak tra-ma politikoa ere badu. Eta sinbolismoa ere pre-sente dago, batez ere Hugoren ametsen bidez;“osagai garrantzitsu bat da, eta maputxeen kos-mobisioa jasotzen du, neurri apal batean”, azal-du du Luzarragak.

GATAZKAK Pertsonaien gatazka pertsonalek nahizetika arazoek ere pisu handia dute nobelan.“Esango nuke konstante bat dela nire literaturan.Modu batean edo bestean beti nabil aztertzen zergaren, zerez eginda dagoen gure izaera, norainogaren gu eta noraino besteak, gure ingurua, bes-teek gugandik nahi edo espero dutena. Eleberrihonetan askotan aipatu dudan galdera bat da zen-batetan has gaitezkeen hutsetik, zenbat aukeradaukagun bizitzan geure burua asmatzeko, zelanbaldintzatzen duen emandako urrats bakoitzakhurrengo guztien noranzkoa”.

Liburua mendeku pertsonala hartzeko baliatuote duen galdetuta, “neurri txiki batean bai”, dioidazleak. “Hori batez ere fiskalen eta polizia batenizenekin gauzatu dut. Fiskal nagusiak, OmarMoyak, nire atzetik ibili ziren fiskal bien ezau-

literatura

“Kartzela ez da konponbidea, arazoarenzati bat baizik”, dio Luzarragak. J. M. MARTINEZ

IZARO AULESTIARTE

‘Gezurra odoletan’ da Asel Luzarragakkaleratutako azken eleberria. Idazleak berak2009an Txilen jasan zuen polizia-muntaiarenarrasto nabaria du nobelak; alabaina, istorioabera bestelakoa da, “fikzioa da, oro har”, dio

“Txilekoerrealitateerrepresiboansakondu nahiizan dut”

garri batzuk dauzka, baina bera ere asmatutakopertsonaia da, eta karikaturatik harago eraikizatsegin berezia eman didan pieza izan da”. Denaden, zera erantsi du segidan: “Niri gertatutakoanbaino gehiago, hango errealitate errepresiboandisidentzia anarkistak eta maputxeek pairatzenduten jazarpenean sakondu nahi izan dut. Ustedut diktadura partitokratiko guztietan bizi dugunestatu bortizkeria mozorrotuaren adibide oso gar-bia dela, niri Temukon gertatu zitzaidana jendeaskori gertatzen zaiolako, Txilen, Euskal Herrian,Frantzian, Argentinan, Estatu Batuetan, Iranenzein Txinan”.

Osterantzean, idazleak omenaldi txikiren bat ereegin nahi izan du; hor daude Temukon bidaideizandakoak, neskalaguna eta haren ingurukoak,nahiz kartzelako lagunak. “Jonek pairatuko duenisolamendua, bestalde, nik zorionez jaso nuenelkartasun oldearen garrantzia azpimarratzekomodua izan da. Barruan maiz egin nuen hasnar-keta da: zelan biziraungo nuke hemen nire egoe-ra hemengo preso askorena balitz, bakarrik, lagu-nen eta familiaren sostengurik gabe, nazioartekoelkartasunaren hausporik gabe? Errugabetasu-na eta erruduntasuna kontzeptuak zalantzanjarri izan ditut. Kartzelan inoiz baino argiago izannuen beti pentsatu dudana: nirekin lo egitenzuten 60 preso inguruetatik bakar batek ez zuennik baino gehiago merezi han egotea. Kartzela ezda konponbidea, arazoaren zati bat baizik”.

“Nire biziorik handienajendearen kontzientziamugiarazi nahia da.Etika anarkistak mun-du ustel hau aldatzekoeskatzen dit”

“Protagonista euskal-duna nire izaera etaegoera pertsonaletikurrundu nahi izan dut.Neurri handi batean,nire ifrentzua da”

ASEL LUZARRAGAIDAZLEA

EGILEARI BURUZ

Asel Luzarraga Bilbon (Begoña auzoan) jaiozen, 1971n, baina “erdi mundakartzat” du bereburua; herri hura haurtzaro eta gaztaroko“jolastoki kutuna” izan zuen eta. Urte batzuezBermeon bizi izan da eta laster Buenos Aire-sa itzultzekoa da. Enpresako diplomatura etaEuskal Filologiako lizentziatura atera zituen,eta zenbait urtez irakasle lan egin. Egun, itzul-penek ematen diote jaten. Gustuko ditu musi-ka, literatura, bidaiak, itsasoa zein mendia, etaanonimotasuna ere bai. “Nire biziorik handie-na, ordea, jendearen kontzientzia mugiarazinahia da. Kontzientzia eta etika anarkistekmundu ustel hau aldatzen laguntzeko zerbaitegitea eskatzen didate”.

Page 7: Ortzadar 14/01/2012

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

publizitatea

IRURI KNÖRR

PP UBLIZITATEA aspergarria dela entzu-ten dugu han eta hemen. Baieztapenhorren zergatia argi dago: iragarkiek ezomen digute guk entzun nahi duguna

esaten, eta ez gaituzte konbentzitzen produktubat erosteko edota gure ohiko marka aldatzeko.Bestela esanda, hedabide tradizionaletakopublizitateak ez gaitu hunkitzen ez eta lilura-tzen ere.

Ez al litzateke zoragarria izango egunero ikus-ten ditugun ehundaka iragarki guzti-guztiakbenetan interesgarriak balira? Oso zaila da ira-garki berri batek guztion arreta jasotzea, ezber-dinak baikara eta interes ezberdinak baititugu.Internet eta teknologia berriei esker, aldiz,publizitate pertsonalizatua iritsi zaigu.

Demagun Parisko hotelak ikusten aritu garelaostatuak bilatzeko webgune horietako batean,adiskideekin joango baikara hara datorrenhilean. Gero, gure eguneroko internet jardue-retara itzultzen gara bestelako webguneetansartuz (egunkariak, blogak, sare sozialak). Ber-tan, interesik ez duten ohiko iragarki asperga-rrien ordez, Parisera joateko hegaldi merke batikusten dugu, Louvre museoa bisitatzekodeskontu erakargarria eskaintzen zaigu, edotaezagutzen ez genuen Parisko jatetxe dotorebaten iragarkia azaltzen zaigu izkina batean.

Bat-batean, ordura arte oharkabean pasa ohizitzaigun iragarki-lauki horrek gure arreta guz-tia lortu du.

Demagun, bestela, saskibaloi zaleak garela jarridugula geure Facebookeko profilean, edota noi-zean behin kirolari buruzko albisteak par-tekatzen ditugula. Kasu horretan, kirol-dendabateko deskontua edo saskibaloiari buruzkowebguneen iragarkiak ikusiko genituzke. Kon-tu bera argazki makina bat erosi nahi badugu,sukaldaritza atsegin badugu edo maiz bidaia-tzen badugu: gaur egun posible da publizitatepertsonalizatua jasotzea.

INTERNETEN GORAKADA Hara zer gertatu den:tradizionalki publizitatearen erregeak izandiren hedabideak, hots, telebista, irratia etapaperezko prentsa, ez dira jada iragarleentzathain erakargarri, ez baitira eraginkorrak.Internetek, aldiz, oro har merkeagoa izanik,poliki-poliki lekua hartzea lortu du. Hasi berridugun 2012. urte honetan gutxiago inbertitukoda publizitatean, baina % 11 baino gehiagokohazkundea izango da enpresen online marketi-neko aurrekontuetan. Zergatik? Telebistarakomilioi askoko kanpaina bat egin ordez, inter-neten kanpaina txikiagoa egin daitekeelako,guk nahi dugun jendeari bakar-bakarrik zuzen-dua, eta ez kate baten ikusleria guztiari.

Pentsa, bestalde, norainokoa den Facebook beza-lako sare sozialen boterea: badakite non bizigaren, zenbat urte ditugun, zer atsegin dugun,zer gorroto dugun, telebistan zer ikusten dugun,noiz joaten garen zinemara, zein den gure lana.Testuinguru horrekin oso erraza da publizitatepertsonalizatua egitea. Adibidez: iragarki zehatzbat halako probintziako adin-tarte bateko ema-kume zinemazaleei bakarrik erakustea.

Internet edozein marka edota iragarleren para-disua da, hortxe baikaituzte, pantaila aurreanadi-adi, haien iragarkiak ikusteko prest, gure-tzat interesgarriak diren iragarkiak gainera!Betiko publizitate aspergarria ez da jada intru-siboa izango, eta une honetan guretzat interes-garri diren mezuak bakarrik ikusiko ditugu. Ezgara ezta publizitatea dela ere ohartuko, eta, zor-te pixka batekin, iragarki hori ikusi izana esker-tu ere egingo dugu.

Internet-erabiltzaileon pribatutasuna izango dazalantzarik gabe hizpide ingurune berri eta alda-kor horretan. Kontsumitzaileok prezio horiordaintzeko prest egongo al gara, publizitateinteresgarriagoa jasotzearen truke? Iragarleekberen esku dituzten tresnak eta informazioabehar bezala erabiltzen badituzte, oso polita izan-go da datozen urteotan ezagutuko dugun publizi-tatearen eraldaketa.

Publizitatearen etorkizuna:iragarki pertsonalizatuakHedabide tradizionaletako iragarkiek jada ez duteinor konbentzitzen ezta liluratzen ere. Pertsonabakoitza ezberdina eta errepikaezina den heinean,hala behar luke etorkizuneko publizitateak

Pentsa norainokoaden sare sozialen

boterea: badakitenon bizi garen,

gure adina, lana...

Page 8: Ortzadar 14/01/2012

H

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko urtarrilaren 14aazkena

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Haurrak, haurrak,haurrak ederrak

Historiako maparik zaharrenaHaize korronte bat nahikoa zaio Xabier Cabezoni Leitzarango basoetanorientatzeko. Toponimia zaharrak ere laguntzen dio: 36 urte daramatza

mapa bat osatzen

LL EITZARANGO basoan gora, XabierCabezonek zalantza egin zuen bideaerabakitzeko. Bat-batean gelditu eginzen, adi. “Ez al duzu aire korronte

hotz bat sentitzen?”, galdetu zidan. Bai, gureezkerretik brisa leun bat zetorren. “Begira,harkaitz tarte horretan galeria bat dago. Hor-tik dator haizea”.

Sasiek estalitako gaintxo bat adierazi zidan,eta hango harkaitzen arteko aho txiki bat.Burdina ateratzeko galeria meharra zen,aspaldi abandonatutakoa, eta Xabierrekburuan beti daraman Leitzarango mapankokatzeko balio izan zion.

Paperezko mapa atera zuen orduan, 1:100.000eskalakoa, berak egindakoa. 36 urte emanditu ingeniari donostiar honek, bere denbo-ra librean, mapa hori lantzen eta osatzen,koloretako puntutxoz josten: meazuloak, meazainak, burdinola eta labeen hondarrak, tren-bidetxo ahaztuen arrastoak eta behinolakotoponimoak kokatu ditu pazientzia agortezi-naz. Erreportaje baterako ibilbide bat deskri-batu behar nuen eta laguntza eskatu nionXabierri, zaletasun hutsez Leitzaran esplo-ratzen hamarkadak eman dituen lagunari.

Berak badaki jendea ez dela gai izaten haizekorronte batekin orientatzeko, eta horrega-tik harri pilo handi bat osatu zuen lurrean,balizko irakurle-ibiltariei bidea adierazteko.

Pista nagusiak utzi eta basoan gora gin-doazen, pinu, garo eta sastraken artean. Tren-bide txiki baten arrastoak aurkitu eta jarrai-tu nahi genituen: XX. mendearen hasieranmeatze batzuetatik burdina jaisten zuen trenhorrek, baina lokomotorarik gabe, mandoek

BIDAIAKOADERNOA

Leitzaranen,mundua zaindu etaizendatzen dutenhorietako baten

orpotik ibiltzearenplazera sentitu nuen

tiratuta, eta erabat ahaztuta zegoen, Xabie-rrek agiri zahar batean bere berri izan etabasoan arrastoak aurkitu zituen arte. Zantzuhorien atzetik, errail puskak, meazuloak, pla-no etzanak eta labeen arrastoak topatuzituen, eta haien peskizan genbiltzan.

Aldapa gora, basotik irten eta Altzadiko gai-na harrapatu genuen (1.019 metro). Hortikaurrera errazago joan ginen, zelai eta aldapazabaletan behera, GR-121eko pintura zurigo-rriak topatu arte (Gipuzkoako itzuliarenak).Toponimoen jakituria zaharrak ere lagunduzigun: Xabierren mapan Putretako harria ize-na zuen lekutik igaro behar ginen, eta haitzaltu batzuen inguruan putreak hegan ari zire-la ikustean, argi jakin genuen nondik jo. His-toriako lehenengo mapa erabiltzen ari gine-la iruditu zitzaidan.

Duela bi urte, lagun taldean Urkizutik Ernio-zabalera igo ginen. Ez genuen bidea ezagu-tzen eta erreferentzia bakarra geneukan:Lizarbakar izeneko lepora iritsi behar gine-la. Hemen doan argazkian ikus dezakezue-nez, ez genuen inolako zalantzarik izan.

Gailurrean pentsatu nuen norbaiti eskerrakeman behar genizkiola, orientatu eta bideaerakusteagatik, baina ez nekiela nori. Mun-dua izendatzen hasi zen arbaso kromagno-narekin gogoratu nintzen, lehenengo argibi-dearekin orientatu zen lehen bidaiariarekin(“zoaz harri handiaren paretik”, adibidez) etapentsatu nuen toponimoak solidaritate gene-tiko baten oihartzuna direla.

Leitzaranen, mundua zaindu eta izendatzenduten pertsona horietako baten orpotikibiltzearen plazera sentitu nuen.

H ORRENBESTE urte dantzan etadantzaren munduan eman ondo-ren, nire ondoan dudan haur txi-kia ikusirik lagunek galdetzen

didate noiz eramanen dudan dantzara etazein dantza taldera. Nire erantzuna zera da:berez, dantzan egiten du musika entzutean,eta dantzaldi batera eramaten dudan bakoi-tzean, dantzatzera goaz elkarrekin, ez dugehiagoren beharrik, oraingoz bederen.

Haurrek ematen diegun guztia behar dute?Haien neurriko mundua benetan sortu behardugu? Gero eta gehiago entzuten dituguhorrelakoak: haurrentzako musika, hau-rrentzako tradiziozko jantziak, haurrentza-ko dantzak… Horrelakoak ez dira izan tra-dizioan. Guk sortu ditugu, agian nagusiokhaurrentzako mundu berezi bat sortzekobeharra sentitu dugulako, eta horrela, hau-rrak protagonista bilakatuz, oparitzen dieguplaza, musika eta nahi duten guzia… Eta bidebatez kentzen diegu erronkei eusteko auke-ra, nagusia izatearen magia, mugak gaindi-tzean sentitzen den plazerra…

Baina, agian haurrek nahi dutena zera da:nagusiak izan. Haurrek imitatzen gaituztegu bezalakoak izan nahi dutelako. Haurrek,finean, ez dute haurrak izan nahi, nagusiakbaizik. Eta nagusion gauzak egitea gustukodute. Horregatik, dantzara bidaltzen ditugu-nean plaza erdira guk tabernako atarian zer-bait hartzen dugun bitartean, helarazten die-gun mezua hau da: “Haurra zarenez, haurrengauzak egin, dantza ezazu”. Eta ereitendugun haziak erakusten duena: “Nik nagu-sia izan nahi dut, tabernako atarian izanennaiz tragoa hartzen eta txikia bidaliko dutplaza erdira, dantza haurren gauza delako,bistan da”.

Dantza harremanetarako baliabidea izanbada eta bada ere, zergatik ez konpartituhaiekin? Baina haurrak bilatu behar du berelekua plazan, eta leku hori ez da protago-nistarena izan behar. Aldamenean izanen da,txokoan, bazterrean, inguruan, ikusten,ikasten, saiatzen, tronpatzen, lortzen, dis-frutatzen… Batzuetan gurekin dantzan edobegira, beste haurrekin batera edo bakarrik,utz diezaiogun bere mundua sortzen dan-tzarekin.

Ume guziek dantzatzen dute, berez, musikaentzutean. Hori guztiok egin dugu, gure soi-nean dago. Eta gure eskuetan dago haurrekdenborarekin pentsatzea umeen kontua delaedo ez. Ez da matematikoki gertatzen, jakina,baina seguraski dantzan ikusten bagaituzte,dantza naturaltasunez biziko dute. Etaorduan bai, dantza maite eta egiten dutengurasoen haurra, dantza maite eta egitenbadu, agian, dantza talde batera joanen da.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

PAT X I L A B O R D A L A R R E A