ortzadar -...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2017ko urriaren 21a. 517. zenbakia noticiasdenavarra.com ‘HORMEK DIOTE ON STAGE’ Elkarbizitza hizpide duen kaleko dantza ikuskizuna antzokira eraman du Haatik konpainiak -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortzadar -...

Page 1: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2017ko urriaren 21a. 517. zenbakia noticiasdenavarra.com

‘HORMEK DIOTE

ON STAGE’

Elkarbizitza hizpide duen kaleko dantza ikuskizuna

antzokira eraman du Haatik konpainiak

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Iurre Aramburu

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

MARTIN BIDAURIDAZLEA

“Prozesu terapeutiko batean sortutako liburua da”Esperientzia intimo baten kontaketa eginez, haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetikoa proposatzen du ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek (Okzitaniako Tolosa, 1996)

AINHOA LORES

GGAZTEA da Martin Bidaur, baina literaturaren mun-duan aspaldi eman zituen lehen urratsak. Itu Banda-

ko sortzaileetako bat da. Talde hau 2013an sortu zuten, euskaraz idaz-ten duten gazteentzako plaza iza-teko helburuarekin. Literaturaren gaineko lau fanzine argitaratu zituz-ten izen horren pean. 2015eko udazkenean berriz, Lekore literatu-ra aldizkaria argitaratzen hasi ziren eta gaur egun urtean hiru zenbaki plazaratzen dituzte. Bere lehen poe-ma liburua da Itzulera (Susa). Oso liburu intimoa eta pertsonala da

‘Itzulera’. Zerk eraman zaitu horrela-

ko liburu bat idaztera? Nire baitatik idatzi izan dut gehien-bat orain arte, eta horren emaitza da liburu hau ere. Zer esan nahi du itzulerak zuretzako? Itzulerak esan nahi du, adibidez, fisikoki lekuetara itzultzea edo, bes-tela, oroitzapenen edo nostalgiaren bidez iraganera itzultzea. Batzue-tan, iruditu dakiguke, krisi existen-tzialen aurrean, egoera idealizatu batera itzultzea konponbide baka-rra dela. Liburuan behin eta berriz azaltzen da egiaz atzera itzultzea-ren nahi eta ezinaren arazoa. Suizidioa, heriotza, ihes egitearen

ideia, desagertzearena… liburuan oso

presente dauden kontzeptuak dira. Idazterakoan bakoitzak ditu bere joerak edo obsesioak, horiexek izan dira nireak azken urteotan. Egia da ikuspuntu fatalista eta depresiboa nagusi dela poemetan, ez-izateareki-ko lilura nerabea, bizitza tristearen adierazgarri moduan, beharbada. Baina uste dut ez dela horretan geratzen eta badagoela hori guztia gainditzeko nahia; azken ataletan, batez ere. Eta zergatik jaso dituzu horrelako

egoera gordinak liburu baten? Ezinegonak eramanda idatzi duda-la esango nuke, idatzi beharra sen-titu dut, eta idatzi nahia. Barruan neukana ateratzen saiatu naiz, aha-lik eta era zuzenenean baina irado-kizunetarako tartea utziz. Fikziorako lekurik egon al da? Bai, noski. Poemak osatzeko gerta-kariak, bizipenak, gomutak eta pai-saiak moldatu ditut, elkarrekin nahastu, denboran eta espazioan lekualdatu eta baita sortu ere… Ametsak eta bestelako elementuak ere badaude. Zer suposatu du zuretzako horren

liburu gogorra idazteak? Idazle ba-

identitate bilaketaren hasiera da libu-

rua. Halaxe dio sinopsiak. Halaxe dela esango nuke, bai. Iden-titate bilaketa bat dago liburuaren joan-etorri guztien oinarrian, eta bilaketa hori zentzua hartzen has-ten da norbere burua onartzean. Poesia aukeratu duzu zure sentimen-

du sakonenak adierazteko. Zergatik? Erosoen sentitu naizen formatua delako jo dut poesiara; ez dut esan-go poemak idaztea automatikoki ateratzen zaidala, ez delako egia, bai-na idazten hasi nintzenetik poesia-rako joera izan dut. Noiz eta zergatik erabaki zenuen poe-

ma horiek argitaratzea? Aspalditik poema sorta bat bilduta nuen eta Susa-koei bidaltzeko kon-bentzitu ninduen lagun batek. Argi-taletxekoek baiezkoa eman zidaten eta lanean hasi ginen, esku artean daukagun liburua borobiltzeko. Itu Bandaren eta ‘Lekore’ aldizkaria-

ren sortzaileetako bat zara eta taldeko

lehena liburu bat idazten. Nola hartu

dute liburua bera eta zure lehen lana

argitaratzeko ideia? Sekulako babesa ematen du halako talde baten parte izateak. Haiekin testuak konpartitzeak eta aldizkari-rako idazteak ere erraztu du nire-tzat Itzulera argitaratzeko pausoa ematea. Liburuaren prozesuan zehar haien laguntza ere izan dut, oso eskertuta nago. Lehena izan banaiz ere, espero dut azkena ez iza-tea eta laster euren liburuak ere esku artean izatea. Eta zuretzat zelako esperientzia izan

da liburu bat argitaratzea? Esperientzia arraroa da, baina poli-ta. Testua finkatu bitartean hamai-ka irakurketa, zuzenketa eta berri-dazketa egin ditugu; hasierakoaren aski desberdina da bertsio bukatua, inguruan izan dudan jendeari esker liburua izugarri hazi dela uste dut. Gainera, ideia edo hitz izatetik objektu izatera igarotzen da liburua, hainbat aletan inprimatu eta bana-tzen dute. Liburu denda batera joan eta Itzulera bertan ikusteak egin dit inpresio handiena, jada ez da nire liburua, inoiz izan baldin bada, ira-kurleena da orain. Ba al duzu beste proiekturen bat

buruan? Liburua inprentara bidalitakoan beste gauza batzuk idazten hasi nin-tzen, eta horretan jarraitzen dut, bai-na ikasturtea ere hasi da, Lekoren ere ari gara lanean… Gauza bakoi-tzak bere denbora behar du eta ora-ingoz Itzulera aurkezteko lanetan daukat jarrita arreta.

tzuek terapeutikoa dela diote. Hori

izan al da zure kasua? Prozesu terapeutiko baten bitar-tean sortutako liburua da, eta zen-

tzu horretan niretzako balio tera-peutikoa izan du liburuaren idazke-tak. Bertan ageri diren gauza asko kanporatu behar nituela uste dut,

nolabait onartu eta gainditu ahal izateko. Nork bere burua onartzetik datorren

Liburua ezinegonak eramanda idatzi dudala esango nuke, idatzi beharra sentitu dut, eta idatzi nahia”

“Susa argitaletxearekin argitaratu du bere lehen liburua Itu Bandako kideak. RUBEN PLAZA

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

Ortzadar // 03Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

B

IRITZIA

Hiru proposamen ETBriPAKO ARISTI

BAZITEKEEN Sautrela ez iza-tea munduko saiorik erakar-garriena; programatzaileak ere bazuen errurik, larunba-

teko bazkal ondoan jarri zuelako (siestarako gonbidapen nabarmene-gia ikuslearentzat), baina hura desa-gertuta liburuak agertokirik gabe geratu dira euskal telebista publi-koan. Sukaldaritzak lau programa dauzka; literaturak zero. Sorkuntza literarioaren prozesuak lau atal dauzka: sormena, ekoizpena, promozioa, onarpena. Obra litera-rioak lau etapa horiek igaro beharra dauzka idazlearengandik irakurlea-rengana iritsiko bada. Hori du helbu-rua idazleak, eta prozesu hori buru-tzen denean soilik sozializatzen da literatura; ixten da kultura transmi-sioaren zirkulua. Sormenaren kalitateaz zalantza gutxi dago; argitaletxeek ekoizpen duinak egiten dituzte, eta irakurle sare zabal bat ere existitzen da, euskarazko lite-raturaren gose dena, horren adieraz-garri irakurle klubetan biltzen den jendea. Promozioan dauka ahulgu-nea euskal literaturak. Eta alor hone-tan euskarri asko dauden arren, ezin-bestekoa da telebistaren eragina. Soziologoek diotenez, populazioaren %80 telebistan ikusitakoaz soilik

informatzen da. Euskal telebistak daukan indar pedagogikoa ez da ora-indik behar bezala aprobetxatu gure literaturan. Erreferentzia sortzailea da haurrentzat, eta legitimitate iturri helduentzat. Berebiziko indarra eduki dezake telebistan liburu bat modu erakargarrian aurkezteak, harekiko interesa pizteko orduan. Oraindik ere familian ikusten den hedabidea iza-nik (gero eta gutxiago, tira), guraso eta haurren arteko elkarrizketa piz-tu dezake han agertutako liburuei buruz. Horretarako, hiru proposamen egin nahi dizkiot telebistari, duen ardura kulturalari dei eginaz. 1. Albistegi bakoitzaren amaieran, egunero, liburu baten berri ematea, nahiz heldu nahiz haur literaturakoa. Minutu bateko aurkezpena litzateke, albistegia ixteko, esan bezala modu duin eta erakargarrian egina. Euska-razko produkzioa ezagututa, urteko egun guztietarako legoke liburu auke-ra. Hau Galiziako telebistak egin du hainbat urtez, arrakasta itzela lortuz. 2. Euskaraz idatzita dauden eta haur zein gazteen artean arrakastatsuak eta erreferentzia izan diren liburuen adaptazioa egitea, marrazki bizidu-nen edo antzeko formaturen batean.

Euskal literaturan kalitate izugarria duten liburuak daude; horietako asko, gainera, Idazleak Ikastetxee-tan programa dela medio, milaka ikaslek irakurri dituzte eskolan. Astean behingo programa litzateke, ordubetekoa. Liburua aurkeztuko litzateke, egilea ere bai, 15 minutuko elkarrizketaren bidez, eta ondoren 40 minutuko liburuaren adaptazioa. Ondare literario ikusgarria sortu dute idazleek haur eta gazteentzat. Egina dago. Hori telebisiboki ustia-tzea, ezagutzera ematea haur eta gazteen elkargune bat sortzea litza-teke, irakurle berriak heztea, litera-turari kriterioarekin begiratzen ikas dezaten. 3. Literaturari buruzko saio bat, haur eta gazteak protagonista direla. Beraiek elkarrizketatu, gustuko duten liburuen inguruko iruzkinak egin ditzatela, teknologia berriak era-biliz bideo laburrak (book-traile-rrak), beraiek elkarrizketa ditzatela gustuko idazleak, eskolarekin bate-re zerikusirik ez duten lokalizazioe-tara eraman literatura, irakurle gaz-teak eta idazleak. Estilo honetako programak egin dira Galiziako zein Espainiako kate publikoan. Kopia-tzen hasita, badu non begiratu euskal telebistak. Badu fundamentu litera-rioa eskuratzeko ibilbide oparo bat.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

2. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

3. Gelditu zaitezte... Ana Malagon. Elkar.

4. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

5. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

6. Bidean ikasia Arantxa Urretabizkaia. Pamiela.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. ETAren historia laburra Iñaki Egaña. Txalaparta.

2. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

3. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

4. Erne eta bare, igelaren pare Eline Snel. Kairos.

5. Emakumeak, arraza eta klasea Angela Davis. Elkar.

Promozioan dauka ahulgunea euskal

literaturak. Eta alor honetan euskarri asko dauden arren, ezinbestekoa

da telebistaren eragina

ALBUM ILUSTRATUTA

‘Aitak esan dit’

Astrid Desbordes; itz.: Pauline Martin. Ttarttalo. 44 orr. 11,75 euro.

Beldurrak gaindituz

Zeruan hegan dabiltzan enarei begira

daude Xuban eta bere aita. Lurraren bes-

taldeko muturrera doala diotso orduan

aitak semeari. “Handitzen naizenean,

horren urrun joan ahal izango naiz ni ere?”,

galdetu dio Xubanek. “Horixe! Eta baita

urrunago ere”, erantzun dio aitak. Xuba-

nek galdera ugari egiten ditu, etengabe…,

bere beldurrak agerian utziz. Aitak lasaitu

egingo du erantzun egokiekin, eta adorea,

askatasuna eta maitasuna eskainiko dizkio

hitz ederren bidez. Bizitzaren bidaiak hau-

rrengan pizten dituen beldurrei aurre egi-

teko lagungarria den kontakizun poetikoa

da ‘Aitak esan dit’.

HAUR LITERATURA

‘Azukrea eta kanela’

Linda Chapman. itz: Aitor Arana. Ibaizabal. 10 urtetik aurrera. 92 orr. 9,50 euro.

Istorio gozoa

Hannahren bizitza zeharo aldatu zen bere

ama berriro ezkondu zenean eta ‘Azukrea

eta Kanela’ izeneko gozotegia irekitzeko

ametsa bete zuenean. Orain beste hiri

batean bizi da, beste ikastetxe batera doa,

bi ahizpa txiki dauzka eta lagun talde

berria. Dena da berria. Gainera, ama beti

lanean dago eta ez dira askotan elkarrekin

egoten. Negozioa ez doa bide onerik, baina

Hannah ez da ezer egin gabe geratuko:

publizitate kanpaina bat bururatu zaio eta,

hura martxan jartzeko, bere lagun berrien

laguntza izango du. Familia eta adiskideta-

sun harremanak eta gozogintzaren gai-

neko zaletasuna uztartzen dituen istorioa.

Page 4: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

Larunbata, 2017ko urriaren 21a

AIERT BEOBIDEHAATIK KONPAINIAREN ZUZENDARIA

“Kalea eta antzokia, biak landu behar dira kulturan”Kaletik antzokietara eraman du Haatik-ek ‘Hormek diote’ ikuskizuna. Bost artista plastikok sorturiko muraletatik eta hiru dantza piezetatik abiaturiko lana da, bizikidetzaren inguruko hausnarketa egiten duena

JONEBATI ZABALA

EEUSKAL dantza eta dantza garaikidea uztartuz, estilo ezberdinak bilatzeko asmoz jaio zen Haatik dantza konpai-nia 2011n. Egun, Hormek diote

proiektua dute esku artean. Bizikidetzaren inguruan hausnarketa bat osatze aldera, Donostia 2016 Hiriburutzak diziplina ezber-dinen bidez sortutako lana da honakoa. Hor-tik abiatuta, antzokietarako egokitu du Haa-tik-ek ikuskizuna. Urriaren 27an Tolosako Lei-dor aretoan taularatuko dute. Zein da Haatiken bereizgarria, ezaugarri berezia

edo? Nik gaztetatik egin dut dantza klasikoa eta euskal dantza, eta badut hor estilo aldetik, esti-lo nahiko berezia. Beste sortzaile batzuekin ere egiten dugu lan. Bi linea oso argi ditugu: batetik, gure estiloa; euskal dantza eta dantza garaikidearen artean bat egitea eta lengoaia berri bat aurkitzea, beti saiatzen gara gure kul-tura eta gure nortasuna ez daitezela desager-tu gure sorkuntzetan. Bestetik, beste sortzai-leekin elkarlana bilatzen dugu, koreografiak eta euren lan egiteko modu eta lengoaiak ikas-teko aukera ematen digulako. 2014an ‘Itsas lapurrak’ lanarekin kalera atera

zineten lehenengoz. Erronka itzela izango zen,

antzoki barruan lan egiten ohituta, kalera ate-

ratzea, ezta? Tendentzia ikusten genuen, gero eta gehiago eskatzen baitziren kalean lan egiteko forma-tuak. Lan egiteko era eta sorkuntza prozesua oso ezberdinak dira, bai. Kalean aritzeak badi-tu bere alde oso positiboak eta baita bere zail-tasunak ere. Espazioak ez daude egokituta, lurra gogorragoa da, ez duzu lan egiten zuk kontrolatzen duzun medio batean… Izan ere, antzokian ikusleak zuk nahi duzuna baino ez du ikusten, tranpa hori ere badu, ikusleen begiek zuk nahi duzuna ikusten dute. Kalean kontrol gutxiago duzu, errazagoa da inguruko edozein hizketaldi edo gertaerak ikusleen atentzioa distraitzea, esaterako. Abantailarik ez, orduan? Bai, noski. Publikoa hain gertu izatea ikaraga-rria da. Askoz ere aukera gehiago dago berez antzokira joango ez den norbait harrapatzeko. Bilboko Kalealdian egin genuen azken lana-ren aurkezpena eta oso ondo egon zen. Pixka-naka kaleko hainbat jaialditan egon gara: Valladoliden, Donostian, Zarautzen… Mugi-mendu asko dago kale artean. Guk uste dugu beharrezkoa dela dantza kalean ere egotea. Antolatzaile askok esaten digute asko kosta-tzen zaiela, ez bada zerbait oso komertziala, oso ezaguna, zaila dela horren aldeko apus-tua egitea. Ez daukagu klima hoberena kaleko ekintzak egiteko, baina kultura kalera atera behar da eta jendea erakarri. Ezagutzen zai-tuztenean, gauza batek bestera eramaten zai-tu. Bi zutabe garrantzitsua dira kalea eta an-tzokia, eta biak landu behar dira. ‘Hormek diote’ ere kalean sortu zen. Donostia

2016ren baitan, bost artisten muraletik sortu-

tako proiektua izan zen, hain zuzen. Donostiako Kultur Hiriburutzak ekarri zituen milaka gauzen artean, Bakearen itsasargia deitzen zen azpiatalean proiektu bat zegoen. Elkarbizitzari buruz hausnartuko zuten artis-ta piloarekin kontaktuan jarri eta lan berezi bat aurrera eramatea zen asmoa. Lehenengo ekintza bost mural egitea izan zen, bost artis-ta plastiko elkartu eta Donostialdeko plaza, Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolor

Aiert Beobide aritu

da ‘Hormek diote

On Stage’ obraren

zuzendaritzan.

IURRE ARANBURU

Page 5: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

Ortzadar // 05Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

pareta edo espazio batean euren ikuspuntu-tik kontatu behar zuten elkarbizitzari buruzko zerbait. Judas Arrietak Pasaiako Ziriza Etxean; Ismael Iglesiasek Intxaurrondoko Zubiaurre pasealekuan; Arantxa Recio Harsa-k, Jenni Karnaren laguntzaz, Altzako Roman Irigoien parkean; Hormachic kolektiboak Errenteria-ko Alaberga auzoan, eta Igor Rezola Dizebi-k, Donostian Urumea ertzeko pasealekuko erai-kin batean. BYG kolektiboak seigarren bat margotu zuen geroago, Egia auzoan. Guzti horren atzean lan handia egon zen, auzoa eta auzotarrak ezagutzea, besteak beste. Ondare edo legatu hori hor geratu da, artelan horiek bertan geratu baitira. Lanean metafora da baliabide nagusia: hormak

eta gizartea. Banatu egiten gaituzte askotan,

inkomunikatu ere bai, baina horiek komunikazio

elementu bilakatzea da proiektuaren helburua. Hori da. Askotan, kalean edo hormetan lan egiten duten artistak legalitatearen mugan ari-tzen dira, eta euren ideiak edo kritikak plaza-ratzea zen asmoa. Nahi zuten aprobetxatu hori denon artean kontatzeko. Azkenean hormek diote gu zer garen, zer pentsatzen dugun. Era berean, kontzeptu hori, hormek kontatuko balute ikusten dutena, hori da gure gizartea-ri buruz hausnartzeko gaia, eta finean hori zen helburua: artista ezberdinek modu ani-tzetan hortaz hitz egiteko aukera eta jendea-ri errealitate ezberdinak aurkeztea eta galde-ra ezberdinak sortzea. Erantzunak ematea zai-la da, baina behintzat galderak sortzen badi-tugu, helburua lortuta. Hain zuzen, bost espazio horiek izan ziren

proiektuaren abiapuntua. Koldo Almandoz zinemagilea zen proiektua-ren koordinatzailea, eta berak hasieratik argi izan zuen proiektua haragitu nahi zuela. Hor-ma horiek mugimenduan jarri, gauza erreal bihurtu. Horretarako, guri deitu ziguten eta zera esan ziguten: “bost mural hauek dituzue, zuek dantzaren bidez elkarbizitzari buruzkoak kontatzea nahi dugu”. Gure bereiz-garri diren bi bide horiek jarri genituen martxan orduan: alde batetik, pieza bat egin genuen gure konpainiak daraman lengoaia-rekin, euskal dantza eta garaikidearen artean, baita antzerki pixka batekin ere. Gainontzeko lau piezetarako beste bi koreograforekin kon-tatu genuen, batetik, aurretik ere gurekin lan egindako Vitali Safronkine errusiarrarekin. Bestetik, Iker Arrue donostiarrarekin jarri ginen kontaktuan; berak badaramatza urte mordoa kanpoan, dantzan, formakuntzan, irakaskuntzan, eta bere estiloa aurkitu du, garaikideagoa. Bakoitzak bi pieza egin zituen. Proiektuaren barruan laburmetraiak, bideo proiekzioak, eta mapping-a ere egon ziren, besteak beste. Zelakoa izan zen sorkuntza prozesua? Mural

horietatik abiatuz koreografiak sortzea? Hiru koreografo egon gara, eta espazio bakoi-tza ere ezberdina izan da. Izan ere, ez da gau-za bera Donostiako eraikin gris eta hotz batean aritzea edota naturan sartua dagoen plaza batean. Espazioak berak aukera ezberdinak ematen zizkigun, eta aukera horiez baliatzen ginen. Kasu batzuetan gehiago erabili dugu artista plastiko horiek zer esan nahi zuten, oso zuzena baitzen mezua; besteetan askoz ere sotilagoa, kontzeptualagoa izan da, eta hori ulertu ahala, bakoitzak nahi zuen bidetik era-man du. Dantza aldetik beste bi koreografo

hauekin lan egiteko aukera eman digu, sorkuntza prozesua eurekin bizitzeko. ‘Hormek diote’ ez zen Donostia 2016ko ekintza

gisa bakarrik geratu, izan ere, martxoan kaletik

antzokira eraman zenuten. Kasu honetan ere

erronka handia, hainbat ertz dituen proiektua an-

tzoki batean sartzea ez zen samurra izango... Guretzat horrelako lan bat, horrelako proze-su bat bizi eta behin soilik eskaintzea motz geratzea zen. Izan ere, 2016ko hiriburutzaren agenda oso mugatua zen, jarduera asko zeu-den eta ondorioz, gure ikuskizunaren emai-tza jende gutxirengana iritsi zen. Pentsatu genuen hau aprobetxatu behar zela, egon zela-ko giza mugimendu itzela, jende piloa parte hartzen. Donostia 2016rekin, Koldo Alman-dozekin eta artista guztiekin hitz egin genuen, eta baietz esan ziguten. Bost plaza horiek bir-sortzea zen gure asmoa, helburu berdina-rekin. Horretarako, pieza askoko jaleo nahi-ko handi batean sartu ginen: eszenografia, margolanak, ikus-entzunezkoak… Kalerako pentsatuta zeuden gauzak egokitu genituen antzokirako. Prozesu luzea izan da, ekipo artistiko-tekniko handiarekin, Olatz Beobide zuzendari artistikoa ere hor izan dugu. Martxoan Lasarte-Orian aurkeztu genuen Hormek diote On Stage eta ostiralean Tolosa-ko Leidor aretoan izango gara. Ate asko jo ditu-gu eta badugu asmoa honekin jarraitzeko. Badoaz emaitzak ateratzen pixkanaka.

Dantza eta kultura heziketa-guneetatik sustatu beharra

Kultura kalera atera beharra aldarrikatu du

Beobidek, ‘landu’ egin behar dela. Izan ere,

Euskal Herrian diziplina ezberdinetako proiektu

interesgarri piloa dagoen arren, kultura ikusteko

ohitura galdu egin dela uste du. “Sorkuntza alde-

tik momentu polita bizi dugu. Orain egin behar

dena da bidea aurkitu, dena enkajatu eta ondo

proiektatu, programatzaileek aukera izan deza-

ten eskaintzak egiteko herri eta antzokietan, gizar-

tea joan dadila ikustera eta ikas dezala gauzak

baloratzen”, uste du Haatik-eko zuzendariak.

Dantzak hainbat mamu ditu inguruan, Beobide-

ren esanetan. “Dantza arte eszenikoen arteko

‘anaia itsusia’ izan da beti, zaila delako aurrera

eramatea. Gustuko dugunok hor jarraitzen dugu,

baina gure egonkortasun ekonomikoa beste toki

batzuetan bilatu behar dugu”. Dantza tradiziona-

lari dagokionez, horrek ere ez du jasotzen merezi

duen aitortza, Beobideren iritziz. “Dantza tradizio-

nalari ez zaio inolako baliorik eman. Orain galtzen

ari diren tokietan hasten gara penaz begiratzen,

eskuak burura eramaten, baina ez diogu lagun-

du”, kritikatu du. Arte eszenikoen artean dantza

‘anaia itsusia’ izan bada, euskal dantza are gehia-

go, Beobideren esanetan. “Dantzari horiek egi-

ten dute gustatzen zaielako, euskaltzaleak dire-

lako, askotan ordaindu gabe egiten dira emanal-

diak, hala moduz, duintasun puntua ere momen-

tu askotan galduz”.

Dantza, eta kultura orokorrean, ikastetxeetara

eramatea ezinbestekotzat jotzen du Haatik-eko

zuzendariak. Hala sortzen baitira, bere ustetan,

“pertsona kritikoak” eta artea baloratzeko gaita-

suna dutenak. “Prozesu hori gizarteari eman egin

behar zaio, bestela bizitzako parte garrantzitsu

bat galduko du”.en kolore eta elementuak eszenaratze indartsu batekin konbinatzen ditu ikuskizunak. IURRE ARANBURU

Page 6: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

06 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

AAMERIKETAKO Estatu Batuetako bihotzean eta cowboy-en garaian girotutako mundu ireki batean oina-rritzen da Red Dead Redemption 2,

aurrez GTA V edo Red Dead Redemption sari-tuak sortu dituen RockStar etxearen azken argitalpena. Gogo handiz ari gara joko honi itxaroten. Aurreko entregaren aurrekaria izan-go dela ematen du eta, zurrumurruek diote-nez, New Orleansen kokatuko da. PC, PS4 eta XBOX ONE plataformetarako garaturiko wes-tern abentura honek izugarrizko atmosfera eta girotze zaindua dauka, bakarka edo baita taldeka online jolasteko aukerarekin. RDR2 cowboy edo western epopeia bat da kanpotik ikusita, baina barruan bere bizitza

aldatu nahi eta beti lortzen ez duen jendearen istorio eder eta tristea kontatzen digu. Pieza honen abenturaren protagonistak, Arthur Morgan (lehen argitalpenean agertu zen John Marstonen antagonista) iheslari eta bidelapurra eta Van der Linde izenez ezagu-na den banda bat izango dira, zeinak bizirik iraun ahal izateko Ipar Ameriketako lur amai-gabe eta nabarretan barna lapurretak eta borrokak eginez bidea egin beharko duten. Jokoaren xehetasunetan sartuz, eta beti ere egon diren filtrazio eta zurrumurruei kasu egi-ten badiegu, badirudi saga honen bigarren zati hau, lehen aipatu bezala, aurrekoaren aurrekaria izango dela. Hasteko, mapetan

URTZI ODRIOZOLA

‘Red Dead Redemption 2’: Western epopeiaCowboyen munduan murgilduko gaituen mundu irekiko bideo-jokoa dugu ‘RDR 2’. Datorren udaberrian kaleratuko den joko ezagunaren bigarren entrega hau arlo guztietan hobetuta datorkigu, gainera

Horrek istorioa urte batzuk lehenago gerta-tzen ari dela adierazten digu, trenbidea ora-indik ere mendebaldera luzatzen ari zireneko garaian. Teoria horrekin jarraituz, trama ekial-derago kokatzen da, historikoki zentzua har-tuz, non, garai hartako benetako Mendebalde Urrunaren muga gutxi gora-behera horraino iristen baitzen. Herriak, kokalekuak, kanpa-mentuak, presak, gangsterren ezkutalekuak, haziendak, kobak eta kartzela bat ere ager-tzen dira filtratu den mapa horretan. Badirudi lehen edizioko pertsonaiak ere ager-tuko direla. Hau espekulazio hutsa da momen-tuz, baina jokoa aurrekari bat delako hipote-sia onartzen badugu, trailerraren amaieran agertzen den cowboy-etako bat Bill Williamson dela dioenik ere bada. Modu berean, trailerraren amaieran agertzen den taldeak John Marstonen gangster banda zaha-rra ordezkatu dezake. Bertan daude Dutch van der Linde, Williamson, Javier Escuela eta Lon-don Ricketts pertsonaia legendarioak. Rock-Star etxeak lehendik ere pertsonaia zaharren erreferentziak sartu izan ditu GTA bezalako jokoetan eta ez da harritzekoa izango orain-goan ere John Marstonen agerpenen bat edo-ta agian protagonismo gehiago duen eszena-ren batzuk agertzen bazaizkigu. Grafika eta musika ezin hobeak, akzioa nahi adina, ondo borobildutako istorio heldu bat eta girotze oso zaindua, berebizikoak dira joko honetan. Hasiera batean 2017aren hondarrean salgai egongo zela esan bazuten ere, azkenean 2018ko lehen hilabeteetarako dituzte aurrei-kusita argitalpen ofizialak. Ziurrenik, beraz, udaberrirako, apirila edo maiatza alderako eskuragarri izango dira.

Nobedadeak:

‘Forza Motorsport 7’

(www.gamerauntsia.eus)

Gidatze simulazio bideo-joko saga honen 7. jokoa aterako da hila-bete honetan. Berriz ere hainbat zirkuitu eta garai guz-tietako kotxeak izango ditugu, gidatzeaz disfrutatzeko. Gainera, Xbox One X-ean 4K bereizmenean izango den lehen jokoetarikoa izango da. (Xbox One, PC).

‘Super Mario Oddysey’

Nintendo Switch-erako Marioren joko berria berrikuntza nabarme-nekin dator: inoiz baino mundu irekiago batean izango gara, eta Marioren txapelarekin inguruko objektu ezber-din bihurtuko gara. Horrek plataformen generoari beste buelta bat emango dio. (Nintendo Switch).

‘Assasin Creed Origins’

Ubisoft saga honetako entrega berria berehala izango da eskura-garri. Grafiko berriak, joko sistema berria… azken finean, beste buelta bat eman diote, dena asmatua zeukala uste genuen genero honi. Mereziko duen jokoa, dudarik gabe. (PS4, Xbox One, PC).

‘South Park: Retaguardia en peligro’

Serie famatuan oinarritutako RPG jokoa dugu honakoa, txan-datan oinarritutako borrokekin. Seriea famatu egin zuen umore gordina du jokoak ere. Seriea gustatuz gero, ezinbestekoa, eta RPG jokoak gustuko badituzue ere bai. (PS4, Xbox One, PC).

agertzen den Blackwater gunea lehen edizioa-ren berdina izango delako. Baina aldi berean, mapa berri honetan, beste gune batzuetan agertzen den trenbide hori ez dagoela ohar-tuko garelako.

Page 7: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

Ortzadar // 07Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Ilargipean, barneko korapiloak askatuzMusika lasai eta, aldi berean, energiaz beterikoarekin datoz Libe abeslaria eta bere taldea, ‘Ilargia erori da’ disko berriarekin. Entzuleak mezu argiak eta barru-barrukoak aurkituko ditu bertan

MARTA MORALES

AARRETAZ entzuteko diskoa”. Horrela aurkezten du Libe Garcia de Cortaza-rrek Ilargia erori da bere

lan berria. Bere bakarkako bigarren disko honetan, barneko nahi eta desioak askatu ditu bilbotarrak. “Barruan daukadana ateratzeko modu eder eta terapeutikoa izan da. Musika lasaia da baina, aldi berean, indartsu eta energetikoa”, ziurtatu du abeslariak. Orotara, sei abestik osatzen dute lan berria, eta guztie-tan “mezu argiak” topatuko ditu en-tzuleak. “Mimo eta maitasun han-diz egindako lana da. Xehetasun ugari dute abestiek, hitzak ere oso landuak daude, mezu zehatzarekin”. Ilargia erori da diskoan eskarmen-tu handiko musikariek egin dute bat. Horrela, Dani Arrizabalagak bateria jotzen du; Fede Eguiluzek baxua; Jon Basagurenek gitarra, tek-latua eta ahotsen ardura dauka; eta Txus Villalabeitiak gitarra eta ahotsak egiten ditu. “Oso pozik nago

haiekin lan egiteko aukera izatea-gatik. Musikari onak dira baina, batez ere, lagun bikainak”, aitortu du Garcia de Cortazarrek. Izan ere, denen artean entendimendu han-dia dagoela azpimarratu du abesla-riak. “Gauza bera bilatzen dugu musika egiterakoan”. PUNTU HELDUAGOA Ihesaldi han-dia bere bakarkako proiektuaren lehenengo lanarekin alde nabarmena dagoela ziurtatu du abes-lari bilbotarrak, bai musikan, bai hitzetan. “Urteak pasa ahala, gero eta zorrotzagoak gara lan egiterakoan; gehiago eskatzen dio-gu gure buruari”, kon-tatu du. Hortaz, edoze-in doinu onartu baino lehen, proba asko egiten dituela aitortu du Libek. “Aurreko diskoa-rekin parekatuta, antzekotasunen

bat egon badago, pertsona berberak garelako, baina disko honek puntu helduago bat dauka”, gehitu du. Esperientzia gehiago izateak sorkuntza prozesuan ere izan du eragina. Disko berriaren hasierako ideia abeslariak aurkeztu zuen tal-dean eta, ostean, denen artean eman zioten forma. “Talde-lana oso

garrantzitsua da, guztion artean janzten baititugu abestiak, ondo hausnar-tutako konponketekin”. Prozesua batzuetan gogorra dela uste badu ere, Garcia de Corta-zarrek asebetegarri-tzat jotzen du sorkuntza bidea bere osotasunean.

“Hasierako prozesua da disko batean momentu

inportanteena”, uste du. Hitzak, berriz, Jon Basagurenekin batera landu ditu. “Hitzen bila ari

ginela konturatu ginen ilargia edo espazioa bezalakoak askotan ager-tzen zirela, metafora gisa, eta diskoa-ri nolabaiteko borobiltasuna eman-go ziola pentsatu genuen”. Hala, diskoaren diseinurako ere ildo bere-tik jo dute. Dena den, abestien hi-tzak metaforikoak direla azpimarra-tu nahi du abeslariak: “norberak eman behar die esanahia hitzei”. Ilargia erori da diskoa Bonberenea Ekintzak-eko Karlos Osinagak ekoiz-tu du, aurreko lana bezala. “Argi geneukan hala egitea, Bonberenea-rekiko harreman oso estua izan bai-tugu beti”, nabarmendu du abesla-riak. Estudioko lanaren ostean, disko berria jada entzungai dago sarean eta euskarri fisikoan salgai izango da hilaren 25etik aurrera. “Momen-tu inportantea da”, dio abeslariak. “Denbora eta ahalegin handia eskai-ni diogu disko honi”. Garcia de Cor-tazar irrikaz dago entzuleek kantu berriei zer nolako harrera egiten dio-ten jakiteko. Hala ere, helburua tal-

dekideek egindako lanarekin gustu-ra egotea dela dio. “Lehenengo hel-burua gu pozik eta asebeteta gera-tzea da, eta hori, dagoeneko, lortu dugu”, ziurtatu du. MUSIKARI EMANA Bilbon jaioa bada ere (1981), txikitatik Gasteizen bizi izan da Libe Garcia de Cortazar. Musikarekin lotura betidanikoa dauka; zazpi urterekin pianoa jo-tzen hasi zenetik, musika bere bizi-tzaren parte dela sentitu izan du beti. “Lokalean musika egitea, kantu bat zerotik sortzea, grabatzea eta zuze-nean eskaintzea zirraragarria da, zer esanik ez abesti batek jendearekin konektatzea lortzen badu”, dio. Hilaren 28an eskainiko du taldeak bere lehen kontzertua Tolosako Bon-berenean; Elorrioko gaztetxean izan-go dira urriaren 29an; Gasteizko Jimmy Jazz aretoan 31n; eta Arrasa-teko gaztetxean azaroaren 2an. Ahotsenean ere izango dira, Duran-goko Azokaren baitan.

Urriaren 28an Bonberenean izango da taldea. DANI ARRIZABALAGA

GASTEIZ

Page 8: ortzadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/recursos/2017/10/23/ortzadar... · ‘Itzulera’ bere lehen liburuan Bidaurrek ... Nire baitatik idatzi izan

08 // Ortzadar Larunbata, 2017ko urriaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

www.flickr.com/photos/juanjoxeagirre www.facebook.com/juanjoxe.agirre

Juan Joxe Agirre Azpeitia, 1945

Datorren astean...

Gorka Arregi