Ortzadar 030710

7
Isaki Lacuesta Zine-lengoaia ezberdinen bila MIQUEL BARCELÓREN MUNDUA ISLATU DU ZINEGILEAK. Zinea-lengoaiari lehentasuna eman behar zaiola uste du ‘La leyenda del tiempo’ eta ‘Los condenados’ film sarituen zuzendariak. Aurten, Miquel Barceló artistari buruzko dokumentala egin du, Malin filmatu ostean. 4-5. orr. www.deia.com www.deia.com MUSIKA AZKENA ROCK JAIALDIA ERAKUSLEIHO EZIN HOBEA DA. AUDIENCE ETA BRONZE EUSKAL TALDEEK IZAN DUTE BERTAN JOTZEKO AUKERA 7. orr. 171. zenbakia ZIENTZIA ZIENTZIALARI TALDE BATEK IKERKETA BAT BURUTU ETA EGIAZTATU DU DIRUAK EZ DAKARRELA BENETAKO ZORIONTASUNA 6. orr. LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 3A

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 030710

Page 1: Ortzadar 030710

Isaki LacuestaZine-lengoaia ezberdinen bilaMIQUEL BARCELÓREN MUNDUA ISLATU DU ZINEGILEAK.Zinea-lengoaiari lehentasuna eman behar zaiola uste du ‘La leyenda del tiempo’ eta ‘Los condenados’ film sarituenzuzendariak. Aurten, Miquel Barceló artistari buruzkodokumentala egin du, Malin filmatu ostean. 4-5. orr.

www.deia.comwww.deia.com

MUSIKAAZKENA ROCK

JAIALDIAERAKUSLEIHO

EZIN HOBEA DA.AUDIENCE ETA

BRONZE EUSKALTALDEEK IZANDUTE BERTAN

JOTZEKO AUKERA7. orr.

171. zenbakia

ZIENTZIAZIENTZIALARI TALDE BATEK IKERKETA

BAT BURUTU ETA EGIAZTATU DUDIRUAK EZ DAKARRELA BENETAKO

ZORIONTASUNA6. orr.

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 3A

Page 2: Ortzadar 030710

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Portadako argazkia: Juan Lazkano

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

AHOTSAK

Beherakoa

Sirena-hotsak jotzen du zabortegian astean behin edo birritan. Batzuetan ordu laur-den geroago, beste batzuetan askozaz arinago, bonbak jausten hasten dira, hegaz-kinen motorren ostean.Emilio Aranaz Uribek korrika alde egiten du bere teila-tupetik eta billar-mahai baten azpian babesten du bere burua. Esango lukeEmilio Aranazek zazpigarren uda daukala bizimodu honekin.Zabortegia ikaragarri handia da, kilometroak ditu luzeran eta zabaleran, etabonbak urrun lehertu ohi dira, kamioien ondoan batzuetan, plastiko zurru-nen alboan beste batzuetan. Gotorra iruditzen zaiolako aukeratu du EmilioAranazek billar-mahaia, eta lurrarekin bat egin zuen granitozko horma ba-ten ondoan dagoelako, eta portuko hiru edukiontzik estaltzen dutelako tan-gentzialki baino ez bada ere.Zazpi urteren buruan badaki,ordea,bonbak urrunlehertzen direla beti.

Hogeita hamar urteko gerrak ikasi zituen eskolan Emilio Aranazek, etaehun urtekoak, baina ez zaio iruditzen garai modernoetan halako gerraluzeekin etekinik atera daitekeenik. Sumatzen du, beraz, luze barikamaituko direla bonbardaketak zabortegian. Galderak egiten dizkiobere buruari, ordea: zergatik ez da entzuten bonbarik hirian?Zergatik ez da beste inor etorri zabortegira? Emilio Aranaz etorrizenean, inongo lekurik seguruena zen… Unibertsitateko beremintegian, esaterako, birritan sartu ziren soldaduak eta hirulankide eraman zizkioten… Iruditzen zaio zortea izan zuelazabortegirakoa egin ahal izan zuelako.

Beste gauza askok kezkatzen dute: kamioiak ordu-orduan etortzendira egunero bi aldiz. Hondakin organikoak oparoak dira; ez du se-kula jateko arazorik izan. Hiru otordu egiten ditu egunean eta jakigehienak egoera ezin hobeandaude; birritan baino ez dubeherekoa eduki zazpi ur-tean. Eta imajinatzendu, beti entzun izan du,gerra sasoietan eskasiaizaten dela, batez erebonbak halako maizta-sunarekin hartzen di-tuen hiri batean. Bainazabor kopurua bera da beti;hornikuntza bera beraz.

Eguna zatituta dauka. Berandu esnatzen da, hamarretan, hamareta erdietan. Eguzkiak arratsaldean jotzen du bere lo-lekuan;apropos dago bilatuta, lotara doanean ahalik eta epelen topa de-zan. Hamabiak edo ordu batak arte, zortearen arabera, jatekoabiltzen du. Eguneko hiru otorduak pilatzen ditu orduan eta ezdauka kezkarik hurrengo egunera arte. Arratsaldean tresnakegiten ditu burdin zatiekin. Koilarak, labanak, armak. Dutxamoduko bat egin nahi izan du inoiz, baina ezin izan du: ez da du-txatzen. Billarrean egiten du iluntzero, bederatzi eta erdietatik au-rrera beti.Bola bi baino ez ditu mahaiak.

Uztailaren 3an, 2010ean, sirena-hotsen ostean, inoiz baino bonbagutxiago lehertu da zabortegian. Bideozaletu baten grabazioarierreparatzen badiogu, hiru baino ez. Batek bete-betean lehertu dubillar-mahaia. Egur zatien artetik, mahaiaren tripetan trabatuta ze-goen hirugarren bola jausi da biraka.

Inoiz ez duzue birziklatu eta orain dena joan da pikutara. Eskaileretatik behera ero-ri zara, zabaldu da zaztarren poltsa eta hortxe daude: patata azalak, apurtutakoorrazi bat, irekitako gutunazalak eta gatzozpindutako entsaladaren hondarrak.Goxo zegoen baina zerbait esan zizun edo esan zenion eta lubakira berriro, “kexabesterik ez duzu”, “zergatik ote da”, “ez zara inoiz konformatzen”, “ez zara inoiz

saiatzen”. Betikoa. Azkenean mindu zinen, ahaztuko ez duzunzauria, gogoratzen ez duzun zerbaitegatik. Bazkaldu gabe

altxa zinen eta hortxe daude, letxuga ustela, tomate ubel-duak, hipermerkatuko tiketak eta haserrea eragiten dizu-ten pare bat zigarrokin.

Erretzeari utzi zion, duela sei hilabete, baina orain badaki-zu ez ziola utzi eta erretzen zaituen haserre horrekin batera

zeure buruaren pena ere sentitzen duzu,askoz mingarriagoa. Erretzaile eza-gutu zenuen eta ondo zenera-man. Orain, ostera, bere osa-

sunaren ardura ere zeureegin duzu. Amatasune-

rantz lerratu dira zaizki-zu haragiaren grinak,

antza, eta negaregin nahi duzu, se-narra umetzeaumerik ez izatea bai-

no gauza tristeagoa egitenzaizulako. Ez duzu negarrik egiten, ostera. Etxera sar-tu, poltsa berria hartu eta sukaldeko paperarekin jaso-tzen dituzu erori diren guztiak.

Zigarrokinak, patata azalak, letxuga ustelak, hiper-merkatuko tiketak, ogi birrindua, arrautza azalak,

apurtutako orrazi bat, irekitako gutunazalak eta urdurijarri zintuen txiklea. Mamurtuta dago eta ernegatu eginzintuen. Noiz izan zen? Astelehenean? Lanetik itzulizenean, berandu. Adar jotzea iruditu zitzaizun. Prestzeunden, benetan hitz egiteko prest, nondik datorrenere ez dakizun amorru hori alde batera uzteko prest.Baina ezin izan zenuen. Txiklea jaten etorri zen eta ho-ri ere ezin izan zenion barkatu. Zarata busti hura, etxeguztia betetzen zuena eta zure kontrako mendekua zi-rudiena.

Beharbada birziklatu izan bazenute. Baina ez. Eztabaidairabaztearren beira paperarekin nahastu duzue beti. Denajoan da poltsa berera, plastikoa, haurrak ez dituzuelako ze-nion amorrua, bete gabeko exijentziak, materia organikoaeta beste guztia, elkarri esan ez zeniotena, momentuan ga-rrantzirik ez zuelako eta gero, bapatean, gehiegi pisatzenzuelako. Usai sarkorra dago kolarrean, beharbada ez duzugehiago kale horretako edukiontzia erabiliko eta badakizuerrua biona dela. Esaten badiozu ez du ulertuko baina zazta-rrak. Horregatik bukatu da zuon artekoa. Nahastu egin diraeta ez dago modurik batu zintuztenak zaborraren pilatik be-rreskuratzeko. Zaztarrak, besterik ez. Atera ditzakezuenakbaino gehiago pilatu zaizkizue. Eta bukatu da. Listo.

‘ZAZTARRA’

[ Unai Elorriaga ]

Eta bukatu da[ Irati Jimenez ]

Erretzaileezagutu zenuen

eta ondozeneraman.

Orain, ostera...

Eta imajinatzen dugerra sasoietaneskasia izaten

dela

Page 3: Ortzadar 030710

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010ko uztailaren 3a 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

Azterketasoziolinguis-tiko berria

Erramun Baxoren eta Jean-Baptiste Coyos-en ikerketahonek euskara ikasten dutenIpar Euskal Herriko helduenezaugarriak aztertzen ditu,herrikoenak eta etorkinenakbereiziz. Datu sozio- etademolinguistikoak azaltzendira, ondoko aldagaienarabera: sexua, adina,sorterria, lan-egoera,lanbidea, ikasketak eta abar.

EGILEAK: E. Baxo eta J. B.Coyos

ARGITALETXEA: Euskaltzaindia

GENEROA: Ikerketa

EGILEA: Elhuyar

ARGITALETXEA: Elhuyar

GENEROA: Dibulgazioa

EGILEA: Seve Calleja

ARGITALETXEA: Alberdania

GENEROA: Narratiba

Zientziaikasteko,jolasean

8-10 urte bitarteko gazteeizuzendutako esperimentu-liburu bat argitaratu duElhuyarrek, erreakzio fisikoeta kimikoen zergatia etazientziaren oinarriak bizi etaulertzeko. Gazteak zientzia-gaietara era praktiko etaentretenigarrian erakartzeadu helburua. 29 esperimentu bildu dira,sei gai-multzotan banatuta.

GGOOIIZZAALLDDEE LLAANNDDAABBAASSOO

T ren bidaia batean hasi nuen liburu ho-nen irakurketa. Neure road movi-a sor-tu nuen. Ruper Ordorikaren abestiak

faltan izango nituela jabetu nintzen. Hasi etaberehala. Baina liburuan mugildurik idazlea-ren ahotsak gogora arazten zidanean baino ezdut gogoratu izan musika. Alex, EuskalHerriarekiko loturak dituen alemaniarra da.Raul bezala. Aspaldian ezagutzen du EuskalHerria eta bere egoera politiko, sozial eta kul-turala. Raulek ere bai. Ez dakit antzekotasunakhortik gora doazen, eta aitortu behar dut jakin-mina piztu didala horrek. Liburuaren bazte-rrean idatzi nuen “galdetu behar dut”.Irakurketak,go on.

Bide bi egiten ditu liburuak. Batetik roadmovie itxuran idatzita dago, ihesaldi zenbai-ten kontakizuna da. Zubietaren ihesa, Alex-enihesa. Bestetik, Alex protagonistak bere ingu-ruko pertsonekin dituen harremanen berriematen du. Alex bi dira ageri direnak. Ekimen-tsua eta izoztua. “Hannaren falta nabaritukoote dudan galdetu diot neure buruari. Benetanezerk ukitzen ez nauelakoan nago. Batzuetansentipena dut ez dudala batere sentipenik,

‘LAGUN ARMATUA’ (RAUL ZELIK / EDORTA MATAUKO, TXALAPARTA)

Ihesari ihesemozionalki inexistentea naizela”. Ez-exis-tentzia hori nabaria da hasieratik amaierara.Aitorpen garratzak uztartzen dira analisi poli-tikoarekin, beldurrarekin, datu historikoenemariarekin. Benetako izen-abizenik ia ez daagertzen. Baina errez asmatzen da Zubietazein izan litekeen. “Sarrionandia 1985ean es-petxetik askatu zuena Zubieta bera zela lehenaldiz urte batzuk geroago jakin nuen, egunka-ritik. Horrela izan nuen ihesaren berri. Bada-go kanta nahiko ezagun bat historia konta-tzen duena eta x inguruko eskualdean herrikojaietan sarri jotzen zena”.

X leku bat da. Herrialde, hiri, eskualdea. Ezdut ulertu leku izenik agertu gura ez izateare-na. Agian mapek agertzen ez gaituztelako, be-harbada idazleak ez duelako kokatu gura izanistorioa. Baliteke izatea existentzia zalantza-korra dugulako. Ez dut asmatzen jakin eta ha-maika hipotesi asmatu dut. Euskarari, EuskalHerriko hizkuntzari ere ez dio izenik emannahi izan: Bazter hizkuntza esaten dio. X-etikurrun doan tren honetan bazterraren zentzuasentitu dut leihotik begiratzerakoan. Eta bi-daia txartela eskatzerakoan ere bai. Neure ro-ad movie-k bat egin du Lagun armatuarekin.

Tren geltokia. Pentsamendu batek atsedenhartu du geltoki honetan: Alemanian eta Eus-kal Herrian liburu hau ezberdin irakurrikoote da? Berlingo kafetegi batean liburua es-

Lagunengarrantziaeta fantasia

Elezahar batek dioenez, Paristroiarrak jaurtitako gezi batekhil zuen Akiles. Beste batek,berriz, dio zauritu bai bainahil ez, eta Akilesen amakuharte bakarti batera eramanzuela… Egoera hori berahartzen du autoreak eta paradoxa eta fantasiarenbidez, adiskidetasunarengorazarreko kontakizunaidatzi du.

Alemanianeta EuskalHerrian liburuhau ezberdinirakurriko oteda?

Aitorpengarratzakuztartzen dira analisipolitikoarekin,beldurrarekin.

kuetan duen emakumeak eta biok lerro arteberberak ikusiko ote ditugu? Ezin jakin. Liseri-keta astuna duen liburua da Lagun armatuaeta zenbait unetan atsedena behar izan dutirakurtzen ari naizena ondo irensteko. Tren bi-daiaren atsedena profitatuz neuk ere ostera-txua egin dut bagoi artean. Laster liburuarenmagalera itzultzeko. Abiatu da trena.

Pertsonaietako batzuen existentzia justifi-katzea zaila iruditu izan zait liburu honetan.Sobran daudela begitandu zait. Esaterako, Ra-bee-ren figura. Uste dut bera barik ere edertoasma dezakegula Alex-en izaera zelakoa den,zer sentitzen duen, bere izozte emozionalazein neurritarainokoa den.

Alex-en buru janak, bere aspaldiko laguna-renganako zalantzak, duda-muda ideologiko-ak elkarrizketetan bikain islatu ditu idazleak.Esaldi laburrek intentsitatea eman diote. Etaerantzun laburrek misterioa erantsi diote. “-Esadak, irakurtzen ez baduk, egiten al dukezer politikorik? -Bonbak ipintzen ote ditu-dan esan nahi al duk? -Hori ere bai, baina ez ho-ri bakarrik”. Bien arteko elkarrizketak dira in-teresgarrienak. Zubieta azaltzen denean Alex-en pertsonalitatea lausotzen da, sarri desa-gertzeraino. Badirudi Zubieta existitzeko sor-tu zela Alex. Izan ere, bere agerraldiaren zainsentitu naiz irakurketan zehar. Trenak abiadu-ra hartu du, liburuaren ihesak ere bai.

Zaldi Eroa

kritika

SalduenakFIKZIOA

1 GAUAREN SAKONEANHaruki Murakami. Erein 2. BILBAO-NEW YORK- BILBAOKirmen Uribe. Elkar 3. AUTOKARABANAFermin Etxegoien. Pamiela4. ARIMEN MAISUAIrene Nemirovsky. Alberdania6. MUSIKA AIREAN Karmele Jaio. Elkar.5. KATU JENDEAEider Rodríguez. Elkar

EZ FIKZIOA

1. EZ DAGO ETXEAN,Jokin Urain. Susa 2. JAUZIKABixente Serrano Izko. Pamiela. 3. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar4. BABELI GORAZARREPatxi Baztarrika. Alberdania5. EGUNKARIA, AMETS BATEN EGIATxema Ramírez de la Piscina. Ttarttalo

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),

Auzolan (Iruñea)

Page 4: Ortzadar 030710

ELKARRIZKETA

iissaakkii lacuesta

ma Tolosakoa du etaaita donostiarra, bai-na bera Katalunianjaio eta hazi da,nahizeta Euskal Herriare-kin loturak manten-du. Zine Zuzendari-tza irakaslea da Pom-peu Fabra Unibertsi-

tatean eta egunotan Bilbon egon daUPV/EHUk antolatzen dituen Bilbao Arteeta Kulturaren Dokumental Garaikideariburuzko ikastaroan parte hartzen. Borrokaarmatuak eragileei uzten dizkien zauriengaia jorratu zuen Los condenados bere aurrekofilmak, Donostiako Zinemaldian Nazioarte-ko Kritika jasoz. “Frantzian erakutsi nueneta Iraneko neska bat gerturatu zitzaidan.Harrigarria izan zen. Beti defenditu izan dutLos condenados pelikula unibertsala zela etamunduko txoko askotan hainbat irakurketajaso zitzakeela.Bere gurasoak filmean islatu-ta ikusi zituela esan zidan eta bere burua Bar-bararen pertsonajean. Eta duela hilabete batinguru Buenos Aireseko Giza EskubideenZine Jaialdian ere harrera bitxia izan zuen”,hasi da esaten.Zer esan zuten Argentinan?Polita izan zen Argentinan pelikula erakus-tea, ziklo bat ixten delako. Diktadurako de-sagertuen familia batzuek antolatzen dute,eta publiko artean, gerrillariak, iraultzaileaketa desagertuen sendiak zeuden, besteak bes-te, eta sekulako eztabaidak egin zituztenproiekzioaren ostean. Los condenados peliku-lan ukitzen diren gaiek eragin zuzena zuteneuren bizipen pertsonalekin. Hori guztia ira-kasbide ederra izan zen niretzat, eta proiek-zio bakoitzaren ostean eurei entzutea osoaberatsa izan zen.Pelikula Argentinan estreinatuko duzu.Donostiako Fipresci saria jaso eta geroibilbide komertzial hobea izango zuelauste zenuen?Ez nuen espero. Nazioarteko kritikarien sa-ria irabazteak beti ematen du ospe eta entzu-tea, baina praktikan ez du balio pelikula sal-tzen laguntzeko.Aurreko pelikulek ere ez du-te asko bidaiatu.Cravan vs Cravanere Argenti-nan estreinatu zen. La leyenda del tiempo, be-rriz, Polonian. Ea oraingoarekin zer pasa-tzen den. Errodajea bukatuta dago eta dato-rren urtean estreinatzeko moduan dago.Miquel Barcelóren inguruko dokumentalada estreinatzeke dagoen zure azkenekoproiektua. Hura ezagutzean animatu zinenproiektua martxan jartzen?Frankfurteko instalakuntza bat egin nuenduela urte batzuk hainbat artisten erretratue-kin. Elkarrizketa bat bultzatu nahi nuen per-tsonaje batzuren artean. Koreografoari Ro-naldinhoren gol batekin dantza-pauso bategiteko eskatu nion. Xaboi-burbuilak egiten

[[Testua: ANDONI ITURBE Argazkiak: JUAN LAZKANO]]

‘LA LEYENDA DEL TIEMPO’ ETA ‘LOS CONDENADOS’ ZUZENDU ONDOREN, PRESTIGIO HANDIA BEREGANATU DU ISAKILACUESTA (GIRONA, 1975) ZINEGILE KATALANAK. ORAIN DOKUMENTALAREN BIDEA HARTU DU “FIKZIOAK ERAGITEN

DITUEN BURUHAUSTEAK ALBORATU NAHIAN”, ETA MIQUEL BARCELÓ ARTISTAREN INGURUKO LANA ESTREINATUKO DU.

rrian ezagunagoak edo txalotuagoak dira.Zaila da lan horiek etxean kanpoan bezainbesteko prestigioa lortzea?Hemen ere lortzen dute oihartzuna baina es-parru txikiagotan. Ez dut uste jendetza ba-tengana heltzeko asmorik dutenik sortzailehoriek. Egia da lan batzuk telebistan botakobalituzkete jendeak gustura ikusiko lituzkee-la. Jendeak beldurra du lauki-saretik atera-tzen diren lanak ikusteko. Zentzugabekobeldurra da,publikoak,oro har,gero eta bes-telako gauza gehiago ikusten dituelako tek-nologia berriak direla eta.Horregatik zure ikasleetako askok telebis-ta dute helburu?Zinea egin nahi eta telebista buruan dutenikasle asko lengoaia beraren parte direla ustedut. Frantzian eta Ameriketako Estatu Ba-tuetan tv moviak barneratuagoak daude.Canneseko Jaialdian Olivier Assayasek bostedo sei orduko proiektua aurkeztu zuen. Le-hen mailako zinea da hori ere. Espainian,oraindik ere, aurrerapauso hori ematea kos-tatu egin zaigu.Pelikularen banaketan bainogehiago zinearen lengoaian pentsatu beharda. Gero, interneten bidez, telebistan, mu-seo batean edo dena delakoan bota ahalizango da. Momentu politean gaude. Lehenbaino aukera gehiago daude.Victor Ericek Kiarostami zinegine irania-rrarekin elkartrukatu zituen gutunak;zuk,berriz,Naomi Kawaserekin egin duzu.Zu-zendari bizkaitarrak Antonio López mar-golariaren lan-prozesua bildu zuen El soldel membrillo pelikulan. Antzekotasunikikusten duzu zuen bion artean?Nik dokumentalaren aldeko apustua egin

dut fikzio lanetan denbora behar de-lako planifikatzeko eta pentsa-

tzeko. Finean guztiak traszen-dentzi handiagoa hartzendu, eta dokumentalaren bi-tartez egin ahala pentsatzenjoateko aukera dut. Fik-zioan, modu horretara, as-

tuna, pisua edo barrokoasuertatu daitekeena, doku-

mentalaren bidez ezin duzugauza bera egin. Lankide batek

esaten zidan Ericeren lana kontrakoaizan dela. Fikzioarekin hasi zen, gero doku-mentalak egin ditu, iragarkiak, laburme-traiak eta bukatzeko museorako lanak.Zine adituen kritikek zein puntutarainoeragiten dute zure lanean?Donostiako Zinemaldian,oro har,Los conde-nados pelikulak ez zituen kritika onak jaso.Zine aretoetan estreinatu zenean,berriz,kri-tika onak izan ziren. Lagun bati entzun nionkritikariak, kirol munduaren eraginez edo,beraien kodeak barneratzen ari direla. Ta-berna giroko tonoa darabilte zine kritikariaskok, eta kirol kazetaritzan, berriz, guztizkontrakoa gertatzen ari da: Nietzcheren ai-puak topa daitezke kirol kroniketan,eta zinekritiketan,berriz, tabernako kutsua.

Isaki Lacuestazinegile katalanakBilbao Arte etaKultura

Unibertsitatekoikastaroetan parte

hartu du.Argazkia: Juan

Lazkano

Isaki Lacuesta, Bilboko Foru Liburutegiaren kanpoaldean. Argazkia Juan Lazkano

Lacuestaren bigarren filmaren kartela.

A

“Ez dut nahi zinea lan arrunt bat bihurtzea”

keramika lanen parte handi batek Malikodogoien etniako buztinarekin zerikusia du.Dogoitarrak animistak dira eta aspaldikoohiturak dituzte.Barcelók Afrikak bizia aldarazi diola adie-razi izan du. Hori horrela dela egiaztatuduzu?Bai. Bere obra ikustea besterik ez dago. Mi-quelen bizitza bere obran argitzen da. Bereobrak bere bizitzarekin egiten du bat. Lanegiteko duen ahalmen ikusgarriak harrituegin ninduen. Oso langilea da, eta artisauhutsa. Margotzeko beharra zuela esaten zi-gun.Orduak falta zitzaizkion.Ez zuen inoiznahikoa.Ameslari bat da?Ez dakit zer erantzun, artista guztiak direnheinean, ezta? Metafisikarako joera du hitzhorrek, eta Barcelóren kasuan, bere metafo-rak gauza zehatzetatik jaiotzen dira,eta bereinguruko ongarri, buztin eta materialetaralotuta dago.Urpekaritza egin eta gero,arrai-nak margotzen dituen horietakoa da. Bereetxe ondoan haitzulo batzuk daude eta ber-tako hormek hainbat koloretako zatiak di-tuzte.Horiekin bere pigmentuak egiten ditu.Eta margotzen dituen paisajeek bertako lu-rren antza dute. Ameslari edo bisionarioabada, horretan, adibidez. Malin albinoen etxola edo komunitate bat dago eta lejiazmargotzea erabaki zuen. Melanina falta du-tenez, hau da, txuriak ez direnez erabat, bel-tza lixibaz dekoloratzean margo-sail ederra

egin zuen. Prozesu hori berria da bereibilbidean. Polita izan da dokumen-

tala sortzen ikustea. Modu natura-lean suertatu da.

Isaki Lacuestaren lanean zureizaera edo sentipenak ikusi li-

tezke? Zineak bizitza aldatudizula esateraino? Guztia

ematen duzu MiquelBarcelóren moduan?

esaldi bat oso gogoko dut:“Aingeruek heganegiten dute ez dutelako bere burua oso seriohartzen”. Hori adierazi nahi diet nire ikasle-ei: gauzak lasai hartu behar dituztela, proba-tzeko unea dutela. Gogoratzen dut Cravan vsCravan pelikularekin opera primen festibalaskotara joan nintzela,eta askok esaten zida-ten lehenengo pelikulak inbertsio bat izanbehar zuela eta funtzionatzen duen ikusi be-har dela. Eta bigarrengoan nik nahi nuenaegin nezakeela. Beti momentuan nahi denhori egin behar da.Kide edo lagun asko ikusi dituzu bi-dean geratzen?Gure belaunaldikook duelagutxi hasi gara, eta oraindikezin liteke esan nor geratuden bidean.Sortzaile edo zu-zendari baten helburuak ezdu zertan luzemetrai batizan. Gero eta interesgarria-goak diren formatu gehiagodaude.Belaunaldi gazte baten aurreangaude edo produkzio sistema baten ere-du berri baten aurrean?Badago batera lan egiteko espiritu komunbat, baita familia kontzeptua ere. Batera lanegiteko grina. Pompeu Fabran jende askoezagutu dut, eta Guerinek eta Jordak berezi-ki lan egiteko modu hori erakutsi ziguten.Hau da, gure nahiak elkartrukatzen ikasi ge-nuen, eztabaidatzen. Zinea egiten tabernanjarraitu dezakedala ikasi nuen, eta aurre-montaiak ere lagunei erakutsi behar zaizkie-la. Kontzeptu akademikotik haratagoa doa,eta hori bada Bartzelonako zigilu bat. BainaBilbon Victor Iriarte durangarrarekin egonnaiz, eta bera ere sartuko nuke lagun-ereduhorretan.Edo Elías Leon Simiani.Bai Jose Luis Guerín, Albert Serra… atze-

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 3a Larunbata, 2010eko uztailaren 3a 05OOrrttzzaaddaarr

Isaki bakarra Iñakirenpartez, Isaki jarri zioten gipuzkoarjatorriko bere gurasoek. Ez dubeste Isakirik ezagutzen. BehinGooglen sartu zen aspertutazegoela. Japonian isakiak arrainakomen dira. Gironan bizi da. Bereanaiak Aitor du izena.

Barceló Miquel Barcelórenlan ahalmenarekin txundiduta,Los pasos dobles dokumentalaestreinatuko du datorren urtean.Bere eredua lana eta irudimena da. Eta momentuz dokumentalarenbidea aukeratu du. Ez duantsietaterik eduki nahi.

Isaki edo Iñaki

Banaketan bainogehiago zine

lengoaianpentsatu behar da

“Zine kritiketantabernako

kutsua dagogero etagehiago”

dituen tipoa Ferran Adriá sukaldariare-kin jarri nuen berriketan. Eta gero nikartista horien erretratua egin nuen 35mm. filmaketa batean, eta horrengainean margotu zuten. Han eza-gutu nuen Miquel Barceló eta bereestudiora joan nintzen filmatzera.François Augiérasen istorioa kon-tatu zidan, eta segituan bururatuzitzaidan dokumentala egitenhastea. Basamortuan ontzi bategin zuela eta desagertu egin zelaesan zidan. Eta margoz betetaomen zegoen gainera ontzi hura.Prozesu hori filmatzea erabakinuen. Eta Barceló Malin bizi denlekua ezagutu nahi nuen. Nola-bait, guztiak bat egin zuen:ekoiz-leak Barceló Malin filmatzea na-hi zuen; Miquelek bere perfoman-cea bere herrixkara eraman nahizuen, buztinezko horma erraldoibatean egiten duen hori: Paso dobleikuskizuna. Miquel Barcelóren

‘Los condenados’ filmaren kartela.Miquel Barceló artista, ‘Los pasos dobles’ dokumentalaren filmaketan.

Bizitzak etengabe aldarazten zaitu, bidaiabakoitzak, proiektu bakoitzak… eragitendizu. Zinea egiten dut guzti honekin goza-tzen dudalako. Ez dut zinea lan arrunt bate-an bihurtzerik nahi.Pelikula baten prozesuahain da luzea oso gogotsu hasten ez bazara,oso aspergarria bihurtu daitekeela. Astunabihurtzen bada,litekeena da ezer gehiagorikez egitea.Hortaz, egiten duzun hori azkena delapentsatuta egiten duzu aurrera?Bai. Lehengoan Pompeu Fabrako nire ikas-leei esaten nien, laburmetraiak egiten hasidirela aprobetxatuz, egiten ari diren horre-tan kontzentratzeko: proiektu hori azkenaizan daitekeelako. Baina, aldi berean, esa-ten nien ez zedila hori maisulan bat egitekoardura edo presioa bihurtu. Chestertonen

Page 5: Ortzadar 030710

iruak ez dakarbenetako zo-riontasuna. Etahori ez da esa-molde huts bat;izan ere, zienti-fikoki probatutadago. Ondoriohorietara iriste-

ko, Belgikako Lieg Unibertsitatekozientzialariek 350 boluntario-rekin egindako ikerketa batizan dute oinarri. Uniber-tsitateko langileak zirenoro; lanpostu eta ardura-maila ezberdinetakoak.Eta galdeketak egin ziz-kieten, diru-sarrera, au-rrezki eta, oro har, diruare-kiko eta eguneroko gertakaripositiboekiko zein jarrera ager-tzen zuten jakiteko.

Datuak aztertu ondoren, bada, pertso-na aberatsagoek egunerokoan poza edoasetasuna lortzeko gaitasun txikiagoa du-tela azaldu dute ikertzaileek. Dena den,gauzak hain ongi ez doazkien pertsonakbaino pixka bat pozikago bizi direla ere ai-patu dute.

Galdeketez gain, esperimentu bateanparte hartu behar izan zuten bolunta-

rioek. Horretarako, bi taldetan banatu zi-tuzten: batzuei, diru-kopuru baten irudiaerakutsi zieten; beste batzuei, berriz, ma-rrazki “neutral” bat (dirua zuen azpian,baina irudia lausoa zen oso). Ondoren, es-perientzia atseginez gozatzeko duten gai-tasuna neurtu zieten, galdeketa psikologi-ko baten bitartez. Ondorioa? diruaren iru-dia argi ikusi zutenek emaitza baxuagoak

lortu zituzten gozamen-gaitasunaridagokionez.

Txokolatea eta plazerraBigarren test batean, 40

ikasleri txokolatearekikoduten jarreraren inguruan

galdetu zieten. Karpeta be-rean, ustez gaiarekin zerikusi-

rik ez zuen beste ikerketa batenargazki bat sartu zieten (batzuek

diru-pila baten irudia ikusi zuten, eta bes-te batzuek, aldiz, beste objektu bat).Jateko txokolate-zati bana eman zietengero guztiei.

Haiek zein irudi ikusi zuten jakin gabe,ikertzaileek neurtu egin zieten txokolateadastatzen pasatako denbora, baita ustezekintzarekin sentitu zuten plazera ere.Bada, diotenez, dirua ikusi zutenek minu-tu gutxiago eskaini zioten txokolate-jana-

D

ZIENTZIA

06 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

[[Testua IZARO AULESTIARTE / ELHUYAR FUNDAZIOA]]

Dirua eta zorionaEZAGUNA DUGU GUZTIOK “DIRUAK EZ DAKAR BENETAKO ZORIONTASUNA” DELAKO ESAMOLDEA. ORAINTSU, BAINA, ZIENTZIALARIEK LEHENBIZIKOZ EGIAZTATU AHAL IZAN OMEN DUTE EGIA DELA HITZ HORIEN ATZEANDAGOENA. BELGIKAKO IKERTZAILE-TALDE BATEN ESANEAN, GAINERA, DIRUAN PENTSATZE HUTSAK BIZITZAKOASEBETETZE-MAILA GUTXITU DEZAKE. EMAITZA HARRIGARRIAK, DUDARIK GABE.

Aberatsagoekegunerokoanpoza lortzeko

gaitasuntxikiagoa dute

Diruaren eragin psikologikoa Minnesotako Unibertsitateko ikertzaile-taldebatek ere aztertu du berriki. Eskudiruak mina (fisikoa eta emozionala) arindudezakeela ondorioztatu du.

Boluntario-talde batek dirua (billeteak) zenbatu behar izan zuenesperimentuan; beste talde batek, aldiz, paper-zatiak. Ondoren, eskuak urbero-berotan sartu, eta sentitzen zuten minari nota jartzeko agindu zietenikertzaileek. Eskudirua zenbatu zutenek min gutxiago sentitu ei zuten.

Ordenagailuko joko batean ari zirela gainontzeko lehiakideek zenbait lagunlehiatik kanporatu zituztenean ere, aurretik eskudirua zenbatu zutenek“bazterkeria” horren aurrean gutxiago sufritu izana aitortu zuten.

Antzeko beste esperimentu batzuk ere egin ditu ikertzaile-taldeak (AEBn ez ezik, Txinan eta Kanadan ere), eta emaitza berdinak lortu dituelaazaldu du Harvard Business Review aldizkarian. Finean, eskudiruak pertsonei“barne-indar” moduko bat eman eta min fisiko eta emozionala arindiezaiekeela ondorioztatu dute.

Minaren aringarri?

ri eta, beraz, baita ekintza horrekin goza-tzeari ere. Irudi neutrala ikusi zutenek, be-rriz, denbora gehiago behar izan zuten;txokolateaz gehiago gozatu zuten seinale,nonbait.

Belgikako ikertzaileen ustez, argi geratuda bizitzako plazer xumeez gozatzeko gai-

tasunean txarrerako eragin dezakeela di-ruak. Eta diruarekin erlazionatutako irudibat ikuste hutsak ere asebetetze-maila txi-ki dezakeela diote. “Nork bere beharrakasetzeko behar adina diru duenean, kapi-tal gehiago izateak ez du pozikago sentia-raziko”, laburbildu dute ikertzaile horiek.

Belgikako zientzialariek diotenez, diruari buruzko pentsamenduek murriztu egiten dute bizitzako plazer sinpleekiko asebetetze-maila. Irudia: artxibokoa

Page 6: Ortzadar 030710

nera, Bob Dylanekin aritzea, egun berean jobaitzuten. Horrela aitortu dute Audiencekopartaideek.

Nazioarteko mailan ezaguna den festi-bal honetan parte hartu duten eus-

kal taldeei errepasoa eginez,Bonzos bilbotarrak izan zirenlehenengoak. GasteizkoAzkena izeneko aretoan os-patu zen lehenbiziko edi-zioan hartu zuten parte,hain justu. Geroago, Mendi-

zabaleko eremuan, Zein?,Petti eta Etxeko

Harvey eta Flaming Lips-ekin batera jo zu-ten Benicàssimen (FIB) eta bi urte geroagoPrimavera Sounden aritu ziren, GallonDrunk-ekin.

Gasteizen, Azkenak izan duenedizio arraskatatsuenean, AShake in Calm Waterbere azkenlana eta Trying Wings on Rootsaurrekoaren kantak eskainizituzten gehienbat Audien-ceko taldekideek. Rocka etabereziki country eta soinupertsonalekin beteriko es-kaintza egin zuten Gernikako-ek. Pribilegio handia izan da, gai-

TTXXUUMMAA MMUURRUUGGAARRRREENNEsan dezadan lehen lerro hone-tan nik ez dudala ezer musikaklasikoaren kontra, guztiz alde-rantziz, nire formazio musikale-an oso garrantzitsua izan baitaigande goizetan aitak jarri ohizuen musika, nire oroimen sen-tsorialetan leku garrantzitsuahartu duena. Baina gaur ez duthorri buruz hitz egin nahi, ale-gia, ez dut musika klasikoarekindudan loturaz mintzatu nahi,bai, ordea, musika klasikoareninguruan dagoen elitismoaz.Telebista ikusten ari nintzela,Teleberria hain zuzen ere,Kongresuko irudi batzuk ikusiditut, umeari gosaltzen ematenari nintzaionez ez dut ikusi ze-ren harira zetozen irudiok, bainaekintza instituzional horietakobat zen, eta bertan, ekitaldi horrigiro egokia emateko, hari-kuar-

teto baten irudiak agertzen zi-ren. Pentsamenduak bere bidepropioak dituenez, burura etorrizaidan lehen galdera izan da zer-gatik ez duten gonbidatu rocktalde bat, edo pop talde bat, edofolka jorratzen duen bat, zerga-tik horrelakoetan, beti-beti, sal-

buespenik gabe, musika klasi-koa? Baten batek esango dit: utziezak musika klasikoa bakean, gi-zarte honetan duen leku urriaare urriago nahiko huke hik! Etaez da egia. Guztiz alderantziz.

Baina musika klasikoak egunduen leku urriaren erantzukizu-na haren inguruan sortu den eli-tismoak berak duela uste dut,horrek urruntzen baitu jendearruntarengandik, gorrotagarribilakatzeraino. Aberatsen musi-ka. Banku batek edo patronalak

egindako beste ekitaldi bat ereetorri zait burura. Diruz, erren-taz, irabaziaz, mozkinaz min-tzatzen zen gizon zahar aberatsbat, eta atzean piano beltza.Ezlekuan iruditu zitzaidan. Ziur

siltasunak gaindituz,Europa mailan errefe-rente bilakatu denAzkena rock ekimenakizarrak eta urteko taldearrakastatsuak kontra-tatzen saiatu da behin etaberriro, emaitza onak

lortuz. Era berean, jaialdia antolatzen duenLast Tour Internationalek euskal rock talde-ak urtero sartu ditu programazioan.

Aurten, Bronze eta Audience igo diraoholtzara. Duela lau urte sortutakoGasteizko Bronze taldeak aukera ezin ho-bea izan du Azkena bezalako erakusleihobatean aritzeko. Audience, aldiz, eskarmen-tuko taldea dugu. 2001. urtean PJ

[[Testua: KEPA PETRALANDA Argazkiak: ORTZADAR]]

Rock izarren artean, leku bila

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 3a 07OOrrttzzaaddaarr

MUSIKA

HAMASEI BAT EUSKAL ROCK TALDEK PARTE HARTU DUTE NAZIOARTE MAILAN EZAGUNA DEN AZKENA ROCK EKIMENEAN.BEDERATZIGARREN EDIZIOA BURUTU ZEN JOAN ZEN ASTEAN, AUDIENCE ETA BRONZE TALDEEN PARTEHARTZEAREKIN.IZARREKIN BATERA OHOLTZARATZEKO AUKERA PAREGABEA DUTE GASTEIZEN URTERO EUSKAL MUSIKARIEK.

I Audiencek etaBronzek izandute aurtenerakusleihoezin hobea

EElliitteekkoo mmuussiikkaaIritzianaiz ekitaldiari amaiera dotoreaemateko kontzertista batek pieza(ez oso luze) bat jo zuela, pianobeltz distiratsu eta garesti horre-tan. Musikaren erabilera lotsaga-rria iruditu zitzaidan. Musikaapaingarri huts gisa edo opari bil-garri gisa erabiltzen denean beza-la, edo igogailuan ez aspertzeko,edo telefonoan itxoiteko.Horrelakoetan musikak balioguztia galtzen baitu. Musika kla-sikoari musika kultua ere esanohi zaio, eta konparazioan nahi-ko iraingarria suertatzen da ad-jektibo hori, bata kultua badabesteak ez kultua izan behar due-lako derrigor. Elitismo horrekinbukatu behar dela uste dut, jarre-ra hantustetsu eta handios horiezabatu, musika klasikoa esparruzabalagoetara eramateko, klase-ko harroputz sasijakintsua la-gunkoiago bilakatzeko.

Elitismo horrekin bukatu behardela uste dut, jarrera handioseta hantustetsu hori ezabatu

Uzta, Bide Ertzean, Kuraia, Split 77 etaKriston izan dira.2006an Sharon Stoner ari-tu ziren eta, hoiekin batera, Berri Txarrak.Lekunberrikoak Alemaniatik abiatu zirenGasteizen jotzeko eta hurrengo egunean be-rriro europear jirari ekin zioten. Aipatu be-harra dago oso edizio arrakastatsua izan ze-la hura.Nafarroatik irten gabe,Sexty Sexers,Sorkun eta Las Culebras izan ziren ondoko

urteetan. Jon Ulecia na-farrak eta ReverendoParker gasteiztarrekjo zuten iaz.

Audience taldeko kideakDylanek jo zuen egun bereanizan dira Azkenako oholtzan.

Page 7: Ortzadar 030710

N. Villosladaren Amaya o los vascos en el SigloVIII eleberrian agertzen den pertsonaianagusia da. Esanahia argia da: amaia, amaieraedo bukaera, bera azkenekoa baita. Burgosenbada erromatarren kontrako borrokankantabroen hondarreko gotorlekua izandakoPeña Amaya deritzana, antroponimoarekin zerikusirik ez duena, eta Euskal Herrikotoponimian ezagunak dira Amaia toki izenak.Arrakasta handia eduki du izen honek.

AZALA ETA BIHOTZAGogorra bezain ikusgarria da aizkora. Herri kirol honen jatorria ErdiAroan dago, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak apustuak egitenhasi zirenean. Gurean gora egin du aspaldian aizkora jokoak.

80.hamarkadatikatzera aizkoraaustraliarranagusitu zen

Amaia

JAGONGaldera-erantzunak

NOLA ESAN BEHAR DA:‘KAPAZAK GARA’ ALA‘KAPAZ GARA’?Euskaltzaindiakargitaratutako Orotariko

Euskal Hiztegian, kapaz sarreranadibide hauek datoz, denak ere kapazsoilaren egokitasunaren lekuko:Artuteko kapaz gara/ gu onenindustria (Bertso Bizkaitarrak); Gukapaz gaituk Josapateko zelaiansartzeko be (Kirikiño, Abarrak); Andre bana mantentzeko/ kapaz ez geranak (Uztapide, Lengo Egunak Gogoan).

ZUZENAK DIRA ‘JENDEAKIROLAZ GOZATZEN DA’,‘JENDEAK KIROLAZGOZATZEN DU’ ETA‘JENDEAK KIROLA

GOZATZEN DU’? HIRUREK ESANAHIBERA AL DUTE?Hirurak zuzenak dira, bai, baina ezdute esanahi berbera. Jendea kirolazgozatzen da esanetan, gozatu aditzakjendea gozoago, eztiago bihurtu esannahi du. Jendeak kirolaz gozatzen duesatean, gozatu aditzak jendeakkirolaren atsegina bereganatu esannahi du. Jendeak kirola gozatzen duesatean, berriz, kirolak bereganatukoluke jendearen atsegina.

HIZTEGI BATUAN AGERIDENEZ ‘ERANTZUN’ADITZA ‘DU’ SAILEKOADA. HORTAZ, ‘NIK ZUERANTZUN ZAITUT’

ESAN BEHAR DUGU? ZUZENAK ALDIRA ‘NIK GALDERARI ERANTZUNDIOT, NIK ZURI ERANTZUN DIZUT’ETA ABAR?Bai, egia da erantzun eta ihardetsiaditzak du sailekoak izateaz gain, diosailekoak ere badirela. Gainera, nikgalderari erantzun diot da gehienerabiltzen den forma. Zuri erantzundizut perpausari dagokionez, horixe dazuzena; eta ez zu erantzun zaitut,bigarren egitura hori okerra baita.Baina nik galderari erantzun diot etanik galdera erantzun dut zuzenak dirabiak. Galderari erantzun ohikoena da.

2

WWWWWW..EEUUSSKKAALLTTZZAAIINNDDIIAA..NNEETT

1

3IZENAK

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

Pamiela argitaletxeak, Kulturaren aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin

JUAN ZELAIA X. Saiakera saria

antolatzen du, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta

sustatzeko asmoz.

Saria: 9.000 €

Lanak bidaltzeko: Pamiela etxea (Juan Zelaia Saria), Agustindarren industrialdea-Soltxate. G kalea-31013 IRUÑEA.

Irailaren 30a arte.Tel.: 948 326535

[email protected]: www.pamiela.com 2010

Erdi Aroan ontzigintzak eta burdinolek garrantzia han-dia zuten Euskal Herrian, eta egur eta ikatz kopuru han-diak behar zirenez, ugari ziren aizkolari eta ikazkinak.Horrela, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak, apus-tuak egiten hasi ziren enborra nork lehenago ebaki.Horrela jaio zen herri kirol harrigarri hau. XIX. mendeanFiestas Euskaras deiturikoen egitarauaren barruan hasi zi-ren egiten aizkora jokoak, María Agirrek Euskonewsenidatzitako artikulu batean kontatzen duenez.

Beharbada aizkora da herri kirolen barruan gogorrenaeta, aldi berean, ikusgarriena. Aizkoran ez dago arnasaberritzeko betarik ere. Behin enbor gainean jarri, aurreandituen enborrak ebaki behar ditu aizkolariak, eta lan ho-rretarako ordu erdi edo gehiago behar izaten du. Apus-tuetan, berriz, bi orduko saioak ere egin ditzake aizkola-

riak. Garai batean EuskalHerrian pago ugari zegoelaeta, zuhaitz hori bihurtu daaizkoraren ikur. Gaur egun,hala ere, zuhaitz horren pre-zioak gora egin du eta uga-riagoa den piñua ere erabil-tzen da. Azken hogei urte-tik hona, aizkora australia-rra erabiltzen da, lehen era-bil-tzen zena baino arina-goa eta zorrotzagoa baita .

Apustuetan, aizkolariakbi laguntzaile izaten ditu al-boan: erakusleak aizkoraka-dak non eman esaten dioeta botilleroak denbora neur-tu eta besteak nola doazenjakinarazten dio.Artekariak, bestalde, apus-tuetaz arduratzen dira.

Enbor mozteak bi fase na-gusi ditu: azalekoa eta bihot-zekoa. Hasieran aizkolariakbi aizkorakada jotzen dituenborraren gainazaleannora-bidea emateko. Biepaiak puntu berean elkart-zen dira, eta hortik aurreraenborraren barnealdera sar-tu eta kolpeka jarraituko duenborra bitan banatu arte.

Aizkora Euskal Herritik at ere egiten da. Tartean australiarrek eta estatubatuarrek jokatzen dute. ORTZADAR