Ortzadar 190211

7
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko otsailaren 19a www.deia.com 200. zenbakia Oteiza beka lortu duen emakumezkoen taldea [7. orrialdea] Artaziak [4-5. orrialdeak] Ander Lipus Euskal komediante baten ‘komeriak’

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 190211

Page 1: Ortzadar 190211

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

www.deia.com 200. zenbakia

Oteiza beka lortu duenemakumezkoen taldea[7. orrialdea]

Artaziak

[4-5. orrialdeak]

AnderLipusEuskal komediantebaten ‘komeriak’

Page 2: Ortzadar 190211

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

B AINA TXIMINIAK oiloak dira. Oilo alpe-rrak, Aita Noel bakar bat errutzeko hamabihilabete behar dituztenak. Engainatu egitengaituzte, horma sendoen harrizko seriota-

sunarekin, baina mendeak segunduak balira loka-tuta daudela ikusiko genuke, gizon lodiak errutu etaerrutu.

Ez gara konturatzen.

Baina sukarraren hotzi-karak beroarenak dira.

Gripearen udaldia iristenzaigunean odolak irri egi-

ten du, hondartzarakogogoz, eta irriaren

dardakada da suka-rra, gorputz osoa

dantzan jartzen due-na. Barrura begiratzen

duten begiak bagenitu berehala ikusikogenuke.

Baina ez gara konturatzen.

Eta galdu egiten ditugu metalezko ateenotoiak. Goizetan, eguerdietan, iluntzeetanbelauniko jartzen dira dendetako ateak,garajeetako pertsianak, eta oihu luzea egi-ten dute, iparraldeko bikingoen ebanje-lioari jarraiki, Mekako jainkoei begira.Olioa falta zaiela uste dugu, baina bela-rrien engainua baino ez dugu entzuten, eli-za mekanikoen aginduak jarraitzen dituz-ten fededunen kantuari gor.

Ez gara konturatzen.

Baina futbol zelaiak dantza lekuak dira,baloia atezaindegiko aldarean nola ezkon-tzen den ospatu nahi dute jokalariek, eta gon-bidatu lotsatien erara, elkarren gorputzak

bilatzen dituzte. Eserlekuak zeruan izangogabenitu ostikada bakoitzaren balleta baino ezgenuke txalotuko, larunbat gaueko argiareneguzkitan.

Baina ez gara konturatzen.

Ez daukagu azalik, ez hodirik, ez begirik. Hu-tsunea gara, sakonean, atomoaren bihotzean.

Elektrizitateak eusten gaitu, elkarrekin zerikusi-rik ez duten elektroien arteko erakargarritasunak.

Munduko eskurik txikienak bagenitu ere ezingogenuke ezer ukitu, gorpuzten gaituen gorputzikgabeko maitasun hori garelako, geure barreneko ata-

lek txikienek elkarrengana sentitzen duten maitasunhori.

Ez dakigu, ez gara konturatzen.

Baina mundua ez da posible eta gu geu ere ezi-nezkoak gara.

H AMAR EGUNEN BURUAN oso pasarte antzekoa irakurri dutbi liburu erabat desberdinetan. Kasualitate handi samarra iru-ditu zait horren pasarte arraroa birritan aurkitzea; beharbadaez dago munduan jende askorik pasadizo biak ezagutzen due-

nik. Izan ere, oso sasoi desberdinetako pertsona biri antzeko zerbait ger-tatu zitzaien umetan eta hala kontatu zuten urte batzuk geroago. Kontuaez litzateke hain arraroa protagonistak honakoa hauek ez balira: Iósif Vis-sariónovich Dhzugashvili Stalin eta Shane MacGowan. Stalin nor den gehie-nok dakigu gutxi gorabehera, nahiz eta gutxik dakien gure artean nolaahoskatzen den haren izena ganoraz. Nor da, ordea, Shane MacGowan?

Shane MacGowan The Pogues musika-taldearen sortzaileetako bat izanzen. 1990. urte hasieran utzi behar izan zuen taldea osasun arazoak zire-la eta. Esaten da behin baino gehiagotan atera behar izan zutela eszena-tokitik buruari ezin ziolako eutsi alkoholetan. Hala ere, musika pre-sente daukan jendeak esaten du musikari aparta dela eta literatu-rari begira bizi diren ingelesdunek diote merezimendu handiko poe-ta ere badela. Ahots kaskarra eduki arren, letrak nekez ulertzendugunoi ere eragiten dizkigu era guztietako ikarak. Hitz batean esa-teko: erakargarritasun handiko pertsona Mr. Macgowan.

Gauza da dokumental bi (If I Should Fall from Grace-The ShaneMacGowan Story eta The Great Hunger) eta milaka elkarrizketa egindizkiotela kantariari. Horietako batean, hona-ko istorio bitxia kontatzen zuen Shanek:“Behin, Carneyn nengoela, umetan, jaimoduko bat ospatu zen etxe handibatean. Ez dakit Carneyn bertan izanzen edo ondoko herriren batean, gaz-tea nintzen, badakizu, umea, xehe-tasunak, badakizu, badakizu zer esannahi dizudan. Kontua da etxalde han-di batean zela jaia eta amari alde eginniola, badakizu, halakoa ni. Badakizu.Eta tximinia handia zegoen etxaldean,hamar lagun sartzeko modukoa ere bai, baina uda zen, jakina, eta ezzegoen surik. Eta hara sartu nintzen amari alde egiteko, erdi jola-sean, badakizu. Eta hara: beste ume bat topatu nuen suak behar zuenlekuan. Hitz egiten hasi ginen eta esan zidan judua zela eta osabak jonahi zuela eta horregatik ezkutatu zela han. Ni baino argalagoa zen,txikia. Ni baino argalagoa izateko asko behar zen orduan. Orduan,halako batean, ume hark esan zidan: Ondo begiratu zutarrei. Buruandaukat gaur esaldi hori.” Horrela kontatu zuen Shane MacGowa-nek elkarrizketan, halako zalantza sintaktikoekin eta halako pentsa-mendu dantzarekin. Itzulpena ere ez da onegia eta azken esaldihorrek askozaz indar handiagoa dauka ingelesez (ez dakit jato-rrizkoa gaelikoz egongo zen…).

Eta pasarte hori harrigarri samarra bada ere, Stalinek antzekozerbait kontatu omen zion behin kolaboratzaile bati. Georgiarra-ren kasuan ez zen etxeko tximinia, labe handia baizik, eta Stalin ezzen han ezkutatu “jolasean”; aitaren jipoiari ihes egiten ari zen. Judubat topatu zuen han barruan berak ere –ez du esaten zergatik zegoenjudua labean–, eta antzeko zerbait esan omen zion. Esan zion erre-paratzeko inguruan bizi zirenei.

Juduaren esaldia iltzatuta geratu omen zitzaion Stalini ere. ShaneMacGowanekin alderatuta, ordea, oso bide desberdina hartu zuen:georgiarrak gosez ito nahi izan zituen sobietarren sasoian eta bereinguruko kolaboratzaile asko eta asko hil zituen 30eko hamarkadakopurgetan. Irlandarrak, ostera, bizitza osoa eman du irlandarren doi-nuak barreiatzen. Shane MacGowanek jarraitzaile asko ditu; Stali-nek ere bai.

Tximinia

MacGowanen sintaxia Ez gara konturatzenU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

ShaneMacGowanek

jarraitzaile askoditu; Stalinek

ere bai

Ez daukaguazalik, ezhodirik, ez

begirik;hutsunea gara

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar 190211

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

A R I T Z G A L A R R A G A

Kritika

‘ 3 M A R I A K ’, A R A N T X A U R R E TA B I Z K A I A ( E R E I N )

Zaharra naiz eta harro nago

E Z DA IZANGO gai berria zaharrena, bai-na tartea hartzen ari da azken urteotanindar handiagoarekin euskal literatu-ran. Normala dena bestalde, literatura

garaiaren isla den diziplina baita, medikuntzaedo soziologia diren bezalaxe. Ez da gai literarioedo gai ez literarioen arteko eztabaida. Aldehorretatik unean tokiko gizarte baten kezka behi-nenak jaso ohi ditu literaturak. Pentsatzekoa da,beraz, gero eta gehiago hitz egingo dela literatu-ran ere zahartzaroaz, estatistikak mintzo dira,populazio gero eta zaharragoa izango dugu dato-zen hamarkadetan. Eta sarrera hau guztia zerta-ra datorren? Bada, zahartzaroa delako ArantxaUrretabizkaiaren azken lanaren gai nagusia,haurtzaroa omen denean gizaseme eta alabenaberri bakar, eta literaturarako lehengai sarria.

Ariketa ez da samurra. Arriskua dago zuk nahiamesten duzun zahartzaroa planteatzeko, idili-koa nolabait, sinesgarria suerta daitekeen zahar-

tzaroa planteatu beharrean. Ikus dezagun emai-tza. Gazte garaiko hiru lagun, laurogeien bueltanorain, dira liburuko protagonista, biren presen-tzia eta hirugarrenaren absentzia astuna. Lehenbiak, Txuri eta Gorri, berriz elkartzen dira urteluzeen ondoren, lehenaren senarraren hiletan,eta banaezin bilakatuko dira une horretatikaurrera. Triangeluak baina hirugarren erpinabehar, Handi, eta haren bila hasiko dira etenikgabe. Zaharrak dira, ez hirugarren adinekoak,“esango nuke harro dagoela zahar izateaz”, diomomentu batean Txurik Handiz. Baina ez diramakurtzen egindakoa gogoratzera, emakumeabesteren zaindari huts, mundura besteak zain-tzera etorria dela pentsatzera, bere burua ahaz-teraino, subjektu pasibo izateraino. Zahartza-roaren aldarrikapena egiten da liburu honetaneta ez hainbeste gaztetasunaren aurka, baizik etabizi aro bakoitzak bereak dituelako ustean. Bes-te zahartzaro bat posible delako asmoan.

Eta hori nola egiten duen aztertzerako orduan,irudipena daukat asmatu egin duela Urreta-bizkaiak. Egia da, tarteka halako ideia azukrez-tatuak aurki ditzakegula, “politak ginela esannion eta berak ezetz, gordinegiak geundelaorduan, osatu gabeak, orain askoz ederragoakginela” edo “asmoak eta helburuak ditugunbitartean, gazte izango gara”. Baina ez, oro har

topikoak gainditzen dituen eleberri batenaurrean gaudela esango nuke, ez dela errazke-rian erortzen, ez debaldeko negarretan. Ez dakitzergatik, tira bai, badakit, aurreiritziz beteanagoelako, baina eleberria irakurri bitarteanitxaroten ari zara norbaiten heriotza, eta eznobela beltza delako. Eta ez, lagunok, ez du hor-tik edaten istorio honek.

Akaso zuzenegi, errazegi egiten du konta-kizunak aurrera, hori ere egia da. Irakurterra-za izenlaguna baino kondena bilakatu dengaraiotan. Eta nahiz eta nik ere bat egiten dudanBolañok zioen harekin (En principio yo no tengonada contra la claridad y la amenidad. Luego, yaveremos), tentsioa mantentzen du bukaeraraino,estilo aldetik arina, soila, makulurik gabea da,bai, baina bukaeran ere ez du askatzen konta-kizunaren korapilo nagusietako bat, utzi egitendio irakurleari marrazkia osatzen eta istorioanola bukatzen den imajinatzen. Hasi eta bukaeusten dion liburua dugu 3 Mariak.

Zahartzaroa begi berriekin begiratzeko gomi-ta luzatzen du. Inoiz ez dela berandu bizitza berribat hasteko, elkarren arteko odol loturarik izangabe familia osa daitekeela. Eta, epilogo gisa,hausnar bat: bizitzak gurekin zer egin duen gal-detzea baino, ez ote den egokiago guk zer egindugun bizitzarekin pentsatzea.

Code Lyokoserie famatuanoinarritutakoale berriaJeremy, Aelita, Ulrich, Oddeta Yumi ziur daude haiekbaino ez dutela Lyokorenberri. Uste dute mehatxugehiagorik ez dagoela. EtaX.A.N.A. jada ez dela existi-tzen. Baina usteak erdiaustel. Lyokon bizi zen izakigaiztoak egiazko munduansartzea lortu du, Eva Skinnerizeneko neska batez jabetuda, eta lau lagunen ikaskidebihurtu. Bestalde, pertsonaiailun bat zelatan edukiko dute.Jeremy Belpoisek asmatuta-ko abenturazko Code Lyokomarrazki bizidunen serieanoinarritutako liburu berri bat.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Jeremy BelpoisArgitaletxea: MezulariGeneroa: Gazte literatura

Zaldi Eroa

Umeak nolaegiten direnazaltzen duenipuinaJanosch (Zaborze, Polonia,1931) ilustratzaile saridunarenlana da hau. Aiora Jakak itzulidu euskarara eta normaleanhaurrentzako sekretupeangordetzen den galderarierantzuten saiatzen da. Tutusagutxoak ikasiko du umeaknondik datozen, argi eta garbieta umore puntu batekin.Sagu-eskolan maisuak azal-duko die ikasleei landareak,animaliak eta gizon-emaku-meak nola ugaltzen diren,baina ikasgairik garrantziz-koena Didi Satordi satorra-rekin ikasiko du Tutuk.

Egilea: JanoschArgitaletxea: ElkarGeneroa: Haur literatura

Parentesi batheldutasunezkobizitzaaspergarrianSimon, Garance eta Lola hiruanai-arreba dira, gazte edogazte izandakoak (helduak).Liburu honetan ihesaldi bategiten dute elkarrekin: familiaezkontza aspergarri batetikihesi doaz Vincent anaia txi-kiarekin bat egitera, Frantzia-ko landa zabalean gida lanakegiten baititu gaztelu batean.Parentesi bat egingo duteberen heldu bizitzan,ahaztuko dituzte senarraketa emazteak, seme-alabak,dibortzioak, eta jolas egunhaurtzaroko bat eskainikodiote beren heldutasunezkobizitzei.

Egilea: Anna GavaldaArgitalexea: AlberdaniaGeneroa: Narratiba

1. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein

2. Maitasunezko oihua...Kyoichi Katayama. Cenlit

3. Sunset ParkPaul Auster. Alberdania

4. Musika aireanKarmele Jaio. Elkar

5. ErrotikGotzon Barandiaran. Susa

6. Atsekabe zaitutIrati Jimenez. Txalaparta

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Moroak gara behelaino artean?Joseba Sarrionandia. Pamiela

2. Loiolako hegiakImanol Murua. Elkar

3. Eskarmentuaren paperakAnjel Lertxundi. Alberdania

4. Geroa gurea da. Ibarretxe...Koldo Ordozgoiti. Alberdania

5. Euskara batuaren bigarren...Xabier Amuriza. Lanku Zerbitzuak

6. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa

Ez Fikzioa

�Topikoakgainditzendituen eleberribaten aurreangaude

�Zahartzaroaribegi berriekinbegiratzekogomitaluzatzen du

Izenik gabeko hiria Esan, ama, nork egitenditu umeak?

Ihesaldi politta

Page 4: Ortzadar 190211

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko otsailaren 19a04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

tu behar dugu, eta hori gure gainhartuta irla horretatik ekarpenakegiten ahalegindu behar gara. Lor-cak esaten zuen antzerkia zela herribaten barometroa. Ez dakit horren-besterako den, nik ez daukat jadaantzerkiarekiko sentimendu sutsuhori, errealistagoa naiz orain, bainabadakit norbera aldatu eta aberas-teko balio duela, antzerkian bertatikbertara senti dezakezu energia, etazinean edo telebistan ez da hori jazo-tzen. Eta gero komunikatzeko baliodu, transmititzeko. Herri txikietaneskolak sortzen ari gara, jardunal-diak, topaketak, eta hor ikusten duzugizartean badagoela antzerkiarenbeharra. Baina, esan legez, apalakizan behar dugu.Zertarako balio du antzerkiak,emozioak kontrolatzeko?Keba (barreak), horrelakorik ez!Hori esaten duenak gezurra dio.Orduan, zer da antzerkia zuretzat?Jarrera pertsonal bat.Nola definitzen zara? Aktore, titiri-tero, komiko, komediante...Komediante hitza dut atsegin.Bufoiaren kontzeptua ere gustukodut, antzerkia gauzak askatasunezesateko lekua izan behar den neu-rrian.Zinea, telebista, denetarik egin duzu.Baina beti antzerkira bueltatzeko.Diziplina diferenteak dira. An-tzerkiarekin askozaz gehiago dis-frutatzen dut. Telebista oso hotza da,eta oso arin doa dena. Antzerkiakpublikoaren berotasuna ematen dit,eta hori ordainezina da. Begira,ETBko Martina-n, urte betean igoal200 pertsonaia egin nituen, neurebizitza osoan egin ez ditudanak! Tele-bistak hori eskatzen du, eta sorkun-tza prozesua geldoagoa da, nik nekezjasan dezaket abiadura hori.Euskal antzerkia ikertu izan duzubetidanik. Badauka zigilurik gure an-tzerkiak?Hori ikusleak esan behar du, bainabaietz esango nuke. Baina bai, gukgeure kodigoak ditugu, geure esa-teko moduak, geure pertsonaiak,geure keinuak, geure sinboloak...Tradizioari erreparatzen badiogu,baditugu ispiluak: libertimenduak,tobera mostrak, pastoralak, maska-radak... Horiek guztiak aztertubeharko genituzke.Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkar-tea (EHAE) sortu zenuten iaz. Eske-na ere hor dago. Elkarte berri batenbeharra sumatu duzue?

Eskenak antzerki konpainiak bat-zen ditu, eta EHAEk norbanakoaketa euren kezkak. Gainera, guk

euskaraz egiten den antzerkiaribaino ez diogu begiratzen.

Eta zeintzuk dira EHAEk aur-tengo urterako dituen erron-kak?Behar asko dago egiteko, hu-tsune asko ikusten direlako.

Nik pentsatzen dut diagnosibat egitea dela inportanteena.

Euskal Herrian zer daukagunjakiteko. Euskal antzerkiaren

egoera zein den jakiteko. Eta bestegauza batzuk egiten ari gara: ira-kasleei ikastaroak eman, sare batsortu hor, Antzerkizale Eguna erre-pikatu, gogoeta gune bat ezarri(Esperientziak izenekoa), webgunebat sortu... Pentsatu behar dugueskoletan zelan zabaldu, antzerkiaordu kurrikularretan zelan sartu.Jaurlaritzak badu Arte EszenikoenZentroa ezartzeko asmoa.Arte Dramatikoko eskola bat sor-tzeko asmoa dago, bai, baina ez dakiteuskarak zein leku izango duen hor.Gu, bitartean, sasi-sareak sortzen arigara, Aulestin, Oreretan, Usurbilen,Markinan, Billabonan...

“Sormen krisialdia daukat orain, baina gauza batargi daukat: antzerkia euskaraz egin nahi dudala”

Antzerkiola Imaginarioakonpainiaren sortzaile, euskalantzerkiaren ikertzaile, aktore,komediante, zirikatzaile etaipur-zirin era berean, hausnar-keta eta ikasketa prozesu eten-bakoan zintzilik bizi da IñigoIbarra. Hori bai, tarteka AnderLipusi ematen dio bide, berakegin ezin dezakeena egin dezan

‘Babiloniako loreak’ antzerki obrarekin Madrilen ere izan dira, eta apirilean eskainiko dute azken emanaldia, Barakaldon. IRUDIA: ORTZADAR

IÑAKI MENDIZABAL ELORDIIñigo Ibarra Lizundia dago AnderLipusen atzean. Bata, pertsona;bes-tea, pertsonaia. Bien arteko harre-mana ez da beti orekatua izaten,pertsona gailentzen baitzaio gehie-netan pertsonaiari. Hobe horrela.“Ondo bereizten ditut bi planoak,bai, eta batzuetan popatik hartzerabidaltzen dut Lipus. Baina, hori bai,Iñigok egin ezin dituenak egitenditu Ander Lipusek, eta esangonuke energia desberdinak ere badi-tuztela”. Hara hor Ibarraren bera-ren azalpena.

Nola ernal zitzaizun antzerkiarenharra?Titiriteroak eta komedianteak gogo-ratzen ditut, herriz herri ibiltzenzirenak, eta Markinako inauteriak,Hartza, buruhandiak,... Munduhorrek beti erakarri izan nau. Artea-rekiko nahikoa grina erakutsi nuentxikitatik. Behin antzerki talde batetorri zen Markinara, antzezlanaegin eta gero furgonetan kargatuzuten dena; hori ikusteak hunkitueta liluratu egin ninduen.Madrilera joan zinen, handik buelta-tu eta euskal antzerkigintzan mur-gildu zinen. Zuk bideratutako An-tzerkiola Imaginarioak hamahiru urtebete ditu. Zein egoeratan dago ora-in proiektua?Babiloniako loreak obrarekin arigara, baina apirilean emango diogufinikitoa. Formatu handiko obrakdira, katxe handikoak, eta nekezsaltzen dira, krisialdian are gutxia-go. Gero stanby-n geratuko da dena,sorkuntza krisian bainago. Hori bai,gauza bat argi daukat: antzerkiaeuskaraz egin nahi dudala, EuskalHerria dela nire lan-eremua. An-

tzerkiolan ikasi dugu talde bat era-matea zein zaila den, eta betiko mol-de teatraletatik kanpo bazabiltza aregaitzagoa da. Gure pertsonaiak mar-ginalak eta bitxiak, groteskoak dira...Talde moduan ez dugu asmatu,Euskal Herrian produktu bakarbaten kontura bizi ahal izatea zailadelako. Sare bat badago, baina sarehorren funtzionamendua ez da osoaproposa konpainia handi batentzat.Zergatik?Emanaldi bat ematen duzulako hila-bete batean eta beste bat bestean, etahorrela... tantaka. Ez da oso sare pro-duktiboa.Horrek beste bide batzuk hartzerabehartuko zaitu, ezta?Jakina. Formatu txikiko obrak egi-tera, ikastaroak ematera, jardunal-dietan parte hartzera, beste taldeba-tzuekin elkarlana bideratzera...Errautsak-ekin lortu dugu hori, bai-na ez da erraza. Aproposena 3.000eurotik beherako obrak moldatzeada, produktu horiek hobeto saltzenbaitira.‘Errautsak’-ekin Iparraldean egindituzue emanaldi asko. Badirudi han

tas y toreros multzoan sartzen gai-tuzte, horrek asko esaten du. Egoeralarrian gaude, Frantzian ez bezala,han badago koherentzia bat, onar-pen bat, azpiegitura bat. Baina aizu,apurka-apurka jendearen sentsibili-tatea azaleratzen ari gara, herri txi-kietan, antzerki taldeak sortuz.Eta zer eskaini diezaioke, bada, an-tzerkiak, gaur egungo gizarte zala-partatsuari?Guk argi izan behar dugu irla txikibat garela eta mundu guztiari ezzaiola antzerkia gustatzen, hori onar-

A N T Z E R K I A > E S P E R I M E N TA Z I O A

anderlipus

hobeto ulertzen dituztela antzerkia-ren kodeak.Iparraldean amateurgintzak nahi-koa indar du, eta jende asko pasa damaskaradak egitera, edo pastoralakbizi dituzte hurbiletik. Badago ohi-tura bat, Hegoaldean ez duguna, etaikusleak ere beste jarrera bat du, gubaino hezituago daude. Hemen asko-tan majaderotzat hartzen gaituzte.Antxon Lukuk esaten du hori: umebat bertsotan ikusten badugu azka-rra dela begitantzen zaigu; aldiz, bes-te pertsona bat imitatzen ikustenbadugu, txotxolotzat hartzen dugu.Esaterako, Pastolara ezagutzendugu, baina bere alderik latzena, ezhorren atzean dauden kodeak.Hezkuntza munduan dagoen hutsu-nea edo gizarteko ‘gaixoa’?Hezkuntzan antzerkiak ez daukalekurik. Zero. Eta hori konpondubeharra dago, antzerkiak baduelakozer eskaini (adin horietan). Eta gero,Hegoaldean diktadura bat izan dugu40 urtez, non euskaraz adierazteagalarazita zegoen, eta tabu modukobatzuk sortu dira. Frantzian ez dagohalakorik. Espainian, gainera, artis-

“Iparraldeanohitura bat dago,

tradizio bat,zaletasun bat,Hegoaldean ez

dagoena”

Ortzadar Egunean partehartu zuen Lipusek, pasaden Durangoko Azokan.

P R O F I L A

● Jaiotze-data. Markina-Xemein,1971.● Formakuntza: MadrilekoWilliam Layton antzerki laborate-gian ikasi zuen, eta Indian ere izanda, Kathakali antzerki-dantzaikertzen. 90. hamarkadan EuskalHerrira bueltatu eta Bilboko MinaEspazioan eman zituen lehenurratsak. Hor hasi zen, baita, euskalantzerkia ikertzen.1998an Antzerkiola Imaginarioa-ren sorreran parte hartu zuen.● Lanak: Dozenaka ditu, ez bakarrikantzerkigintzan. Bertsolariekin etamusikariekin ikuskizun hibridoakondu ditu, tartean Sagarroi taldea-rekin eginiko ‘Ezekiel’ eta zenbaitbertsolarien eskutik jorratutako‘Erregea eta bufoia’, oso ezagunaegin den pieza. Antzerki lanenartean, besteak beste, ‘Ardoaz’, ‘Misrarezas dirías tú’, ‘8 olivetti poetiko’,‘Badum mundua’, ‘Hala mintzatuzen Zappatrusta’ edo ‘Aulki hutsa’aipa ditzakegu; horrez gain, ETBko‘Martina’ saioan ere parte hartu du.

“Antzerkiajarrera pertsonalbat da niretzako,baina ez du balio

emozioakkontrolatzeko”

“Komediantehitza dut

atsegin, etabufoiaren

kontzeptua eregustuko dut”

Page 5: Ortzadar 190211

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

JON MARTIN

O RAINDIK ere formatuerabiliena izanagatik,informatikan testu-pro-zesadoreetako formatu

estandarra ez da Wordekoa (DOCluzapena duena), OpenDocumentizenekoa baizik (ODF luzapenadaukana).

IREKIA OpenOffice-en Writter daWord-en alternatibarik onena.Word ez bezala, doako softwareada OpenOffice eta kode irekikoa(http://es.openoffice.org/ helbide-tik deskarga liteke). Word urteluzetan erabili duen zenbaiti kos-ta egiten zaio ikono berrietaraohitzea, baina oso antzekoak dirabi testu prozesadoreak. Merezi dusoftwarea jaitsi eta aproba egitea.Apur bat sakondu nahi dutenen-tzat, hona OpenOffice-ari buruzkobloga: http://blog.open-office.es/index.php/inicio/.

Google-k ere badu, nola ez, pro-posamen propio bat. Taldean lanegiteko tresnarik aproposena daerraldoi berriaren Google Docs.Testu-prozesadorea sarean koka-tzen du, eta sarean gordetzen ditufitxategiak ere. Horietako bakoi-tza nork ikus dezakeen eta norkedita dezakeen zehazteko aukeraematen du. Horrela, aldi bereanpertsona batek baino gehiagok lanegin dezakete fitxategi batekin.Azken aldaketak noiz eta nork egi-nak diren jakinarazten du, gaine-ra. Nahi izanez gero, dagoenekosortuta dauden fitxategiak igo dai-tezke Google Docs-era. Ikusiazikasteko, bisitatu: https://docs.google.com. Ordenagailuek lanegiteko tresna huts bat izateari

utzi diote, eta lantokiek lanlekubakar bat izateari. Mugikorreta-tik eta tablet-etatik gero eta langehiago egingo dela dirudi.Horrek eragin du nabarmen igoizana sarean lan egin eta fitxate-giak bertan gordetzeko proposa-men kopurua. Hona zenbait tes-tu-prozesadore: Zoho Writerhttp://writer.zoho. com, Thinkfree

(http://member.thinkfree.com/),Abiword (http://www.abiword.com/download/). Word erabiltzenjarraitu nahi duenak hori egitenjarrai dezake, baina ez dadila izanalternatibarik ez duelako.

BITXIKERIAK Word-ek baditu zen-bait: Idatz ezazu =rand(1,1) Word-en eta sakatu Enter. Esaldi arra-

roa aterako da: “El veloz murcié-lago hindú comía feliz cardillo ykiwi”. Ingelesezko bertsioa dute-nei “The quick brown fox jumpsover the lazy dog” agertuko zaieagian. Askok galdetu izan diotebere buruari esaldi horren arra-zoia. Kontua da esaldi xelebrehorrek alfabetoko hizki guztiakdauzkala bere baitan eta zenbait

lanetarako (tipografia bat hauta-tzeko, edo besterik gabe fitxategibat esaldiz betetzeko) erabiltzendutela zenbait diseinatzailek.Rand-en ondorengo zenbakiakalda litezke. Lehen zenbakiak esal-dia zenbat aldiz errepikatuko denesan nahi du, eta bigarrenak zen-bat parrafotan. Egin aproba!

[email protected]

Gure ordenagailuak zeregin kontagailu bat izango balu, testu-prozesadorearen aurrean pasatzen ditugun ordu kopuruakharritu egingo gintuzke ziurrenik. Gaur egun, munduko testu editorerik hedatuena eta ezagunena Word da, baina ez da beti

hala izan. Izan ere, WordPerfect izan zen behinola erabiliena, eta pentsatzekoa da etorkizunean ere Word ez dela nagusi izango

WORD-EN AZKENEKO HITZA?I N T E R N E T > T E S T U - P R O Z E S A D O R E A

Nahi duenakWord erabiltzenjarrai dezake,baina beste

alternatibarik erebadu dagoeneko

W E B G U N E A N

Fitxategiak irakurtzeko zailtasunen aurrean...

Zenbait fitxategik .DOCX luzapena dute eta Word-en bertsiozaharretatik ezin dira ireki. Word Reader izeneko programakfitxategia eraldatzen du irakurri ahal izateko. PDF bat Word-era pasatzeko, berriz, erabili Word Converter izeneko softwarea.

www.spacejock.com/yWriter5.htmlhttp://word-reader.softonic.com http://wiki.ooo4kids.orgBere izenak dioen bezala, haurrentzat erakargarria den tes-tu-prozesadorea da Ooo4kids. OpenOffice-n oinarrituta, 7tik12 urte bitarteko haurrentzat pentsatua dago, baina teknolo-gia kontuetan baldar samarrak direnentzat ere balio dezake...

Tresna lagungarria idazleentzat Haurrentzat diseinatutako testu-prozesadorea

Eleberri bat idatzi nahi duten idazleentzat propio sortutakosoftwareak badaude sarean. Talenturik ez da doan, baina nobe-lari orden pixka bat eman nahi dionak idatzitakoa kapitulukaordenatzeko aukera ematen dion tresna hau erabil dezake.

Ordenagailuek lan egiteko tresna huts bat izateari utzi diote, eta lantokiek lanleku bakar bat izateari. ORTZADAR

Page 6: Ortzadar 190211

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

AMAIA ARRAIZA

A NDREA Arrizabalagak,Ana Revueltak eta MaiderUrrutiak osatzen duteArtaziak taldea. Artea

hezkuntzarako tresna ezinbestekodela uste dute, gogoetarako bitar-teko, eztaibadarako bide, proposa-men berrietarako molde. Eta orainarte eginiko egitasmo guztietanbezala, Oteiza bekarekin garatukodutenean ere, taldekako eztabaidaneta elkarrizketan oinarrituko dutelana. Hemezortzi urtetik gorakoemakume talde batekin lan egingodute, maiatza eta ekaina bitarteanAltzuzan bertan egingo dituztenastekako saioetan. Eta Oteizarenobrekin egiteko pentsaturiko egi-tasmoa izanagatik, ez diote estukierreparatuko artistaren prozesuartistikoari eta obrari. “Bere obranitzal handia duten ideia batzuk tal-dearen errealitatearekin lotu egin-go ditugu”, azaldu dute. Taldea ezdute oraindik ezagutzen, baina, ema-kumeek osaturikoa izaki, garbidauzkate zenbait helburu. “Irudihegemonikoaren alternatiba izangodiren emakumeek egindako emeta-sunaren inguruko errepresentazioberriak behar dira”. Oteizaren lana-ren bitartez abiatuko dira ideario etaimaginario berri horren bila.

Horrenbestez, hiru zutabe izangoditu Artaziak taldearen Hutsetik egi-tasmoak: Oteiza eta bere lana, ema-kumeen errepresentazioa eta erre-tratua. “Artistaren pentsabideaegungo errealitatera ekarriko dugueta, horri lotuta, emakumeen erre-presentazioa landuko dugu egitas-moaren hartzaileekin interes han-diz, eta are handiagoaz, egun jen-dartean dagoen genero arazoa ain-tzat hartuta”. Erretratuaren kon-tzeptua bi arrazoirengatik jorratunahi dutela diote: “Artearen historiaofizialean tarte handia izan duen for-matua izan da, eta interesgarria iru-ditzen zaigu aztertzea nola erabiliizan den, nork, noiz eta zein helbu-ruz, eta alde horretatik, nola erabildezakegun guk ere. Horretaz gain,nortasunaren inguruan hausnar egi-teko baliatuko dugu; autoerrepre-sentazioa oso egokia da”.

Egitasmoaren hartzaileen eta artis-taren lanaren artean sor daitekeenharremanari dagokionez, Artaziaktaldekoek garbi dute “harreman hie-rarkikoa eta noranzko bakarrekoa”ekidin nahi dutela lantegian.“Harreman horizontala eta hainbatnoranzkotakoa bultzatuko dugu.Izan ere, ezagutza ez da artistarenartelan edo idazkietan sortzen;denon artean bideratuko dugunesperientzian sortuko da ezagutza”.

Artearen bitartez mundua berrin-terpreta daitekeen galdetuta, arteakberak munduaren errealitea islatubaino gehiago, errealitatea sortu egi-ten duela diote. “Arteak irudiak sor-tzen ditu oro har, munduaren ingu-ruko begiradak eta errepresenta-zioak. Oteizak bazuen artistarenzereginari buruzko ideia bat. Jen-dartearekin lotura izan behar zuelauste zuen, testuinguruarekin harre-man bat. Hala, Hutsetik lantegianikusiko dugu artea mundua uler-tzeko, irudikatzeko edota eralda-tzeko bitartekoa izan daitekeela”.

B I D A I A > K O A D E R N O A ( I I )A R T E A > O T E I Z A B E K A

Kutxa Fundazioaren Oteiza beka eskuratu duten Artaziak taldeko kideak. IRUDIA: ALEX LARRETXI

Ez daude ziur Oteizaren obrarenbestelako ikuskerak agertuko diren,“lantegiak ez baitu izaera teorikosakonik halako ikerketetan barru-ratzeko eta ondorioetara iristeko”.Nolanahi ere, zalantzarik ez dute,esperientzia berrien ondorioz, obra-rekiko iritzi eta harreman berriakagertuko direla. “Eta hori etenga-bean gerta daiteke artelanak,objektu polisemikoak diren heinean,interpretazio anitz barne hartzendituztelako, alegia, begirada hain-beste interpretazio”.

Prozesua lehenesten dute emaitza-ren aldean. Horregatik, ez diote hain-besteko garrantziarik emango lan-tegiaren amaierako emaitza mate-rialari. “Bukaera moduko bat ema-tea inportantea da, balantze bat egi-teko eta horren zabalik ez geratzeko.Eginiko ibilbidea kontatzea, gaine-ra, ariketa egokia izan daiteke”.Hala, lantegian aurrera jorratuta-koaren ondoriozko materialarekinAltzuzan bertan erakusketa bat egi-tea proposatu dute Arrizabalagak,Revueltak eta Urrutiak. Azken era-bakia taldearen esku utziko dute,ordea. “Ezin dugu ibilbide osoaaurrez finkatu, soilik elkarlaneanibiliko dugun bidea aurkeztu”,nabarmendu dute.

Gasteizko Montehermosoko hez-kuntza saileko arduradunak diraArtaziak taldekoak. Eta BilbokoRekalde aretoko hezkuntza jardue-rak zuzentzen dituzte, halaber. Ezda aurreneko aldia Oteizaren beka-ren tankerakoa erdiesten dutela.Miro Fundazioaren hezkuntza sari-ketan gailendu ondotik, Relat@slantegia egin zuten Mallorcan,2008ko ekainean.

“Oteizarenobran itzal

handia dutenideiak taldearenerrealitatearekinlotuko ditugu”

‘Hutsetik’ egitasmoarekin, Kutxa Fundazioaren Oteiza beka eskuratu du Artaziak taldeak. Harenbitartez, gogoeta eta hausnarketarako bide berriak irekiko dituen lantegi bat garatuko du emakumetalde batekin, Altzuzako museoan (Nafarroa), betiere eskultore entzutetsuaren obra ardatz hartuta

“EMAKUMEEK EGINDAKO EMETASUNAREN INGURUKOERREPRESENTAZIO BERRIAK BEHAR DITUGU”

“Arteamundua ulertu,irudikatu edota

eraldatzekobitartekoa izan

daiteke”

Gasteizko Montehermosoko hezkuntza saileko arduradunak dira Artaziak taldekoak. IRUDIA: ALEX LARRETXI

Page 7: Ortzadar 190211

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko otsailaren 19a

galderaerantzunak

www.euskaltzaindia.net

JAGON

1.Euskaraz ba al da

‘nurtur’ hitza?

Orotariko Euskal Hiztegian (XII. liburuko 919.orrialdean), hor ageri da nurtur hitza, eta adi-bide bakartzat esaera zahar hauxe dakar: Iye-rik ezta nurtur igarra eztuenik (AN-gip). No hayárbol sin rama seca. Inza Euska 1928, 277. or.

2.‘Ez da etorri ohi’ ala ‘Ez

ohi da etorri’?

Jakina denez, ez ohi da etorri hurrenkerasarriena ez bada ere literatur tradizioan, ezdira gutxi hurrenkera hori dutenak: Axula-rrek, Ziburuko eta Sarako Etxeberriek etaMitxelenak badituzte, besteak beste, era horre-takoak. Ez zaigu, hortaz, txartzat ematekoa iru-ditzen. Hona hemen aidibide batzuk: Iongoi-koa ez ohi da unhatzen (J. Etcheberri), Gazte-laniaz ez ohi da letraz-letra irakurri (KoldoMitxelena),... ez ohi da lan alferra izaten (K.Mitxelena, Zeren halakoek ez ohi dute erraitenongirik (P. Axular)...

3.‘Euskal Autonomia

Erkidegoko Perituen etaInjineru Tekniko

Industrialen Kontseilua’izendapena zuzena al da?

Bai, zuzena da. Dena den, Euskaltzaindiak Hiz-tegi Batuan injineru baino, ingeniari hitzagomendatzen du. Beraz, egokiagoa da EuskalAutonomia Erkidegoko Perituen eta IngeniariTekniko Industrialen Kontseilua.

4.Zein da zuzena: ‘lapurhalakoa! ala ‘lapurra

halakoa!’?

Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hizte-giak adibide hauek dakartza, besteak beste:

Halakoa: zatarra halakoa; astoa halakoa;arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zaka-rra halakoa...

Alaena: alferra, alaena; urde zikiña ta alae-na; esteak aterata ez da ordaintzen ergel alenhori; eulimandoa, alena; txorflauta, alena;zurrutero alena; makala, alena; ergel alaena...

Beraz, tradizio idatziaren arabera, lapurrahalakoa da zuzena. Bestalde, lapurra, alaenaforma biak agertzen dira.

T O P O N I M I A I Z E N A K

KepaDIE-n Pedro-renbaliokidetako ageriden izena da Kepa,arameoko kephas‘haitza’ hitzetik har-tua.Kepa izan zen1938an euskal ize-nak galarazi zire-nean agertu zenhiruretako bat. “Losnombres de Iñaki,Kepa, Koldobika yotros que denun-cian indiscutiblesignificación sepa-ratista”, zioen Fran-ko garaiko debeku-batek.Ikus Petri.

Nova Victoria eta Gasteiz

1181ean Nafarroako Errege batek herria-ri hiri-gutuna ematean izena aldatu zion(Victoria que antea vocabatur Gasteiz), bai-na ez da hau Gasteiz izenaren lehenengoaipua, herria baitzen 1025ean. Nova Vic-toria izen berriak, laburtuta (Vitoria) horibai, euskal izen zaharra ordezkatu zuen,eta Bitoria erabiltzen dute Arabakoeuskaldun zaharrek eta Bitoriabidea beza-la ageri da toponimian. 1485ean Gasteaysermita dokumentatzen da hirian. NuevaVictoria izenaren aurrean bi alde nabaridaitezke. Bata, lehendik bazela beste hiribat, zenbaiten ustez Trebiñu izan zitekee-na. Bestea, ‘garaipena’ adierazten duena,seguruenik Gaztelaren kontrakoa. Euskalizenaren esanahia ilunagoa da, baina A.Irigoienen ustez gartze hitzetik sortutakoGaste izena eta jabetza adierazten zuen –izatzizkia dira osagaiak.

XII. mendean Gasteiz izatetik Victoria izatera pasatu zen hiria

Mahats-orpo autoktono batzuetatik ateratzen dute txakolina.

ORTZADAR

T XAKOLIN, Txakolintxakolin / txakolinak onegin / txakolinak egindio / Mariari txax koa /

txaxkoa txaxkoa / txakoliñen goxoa!!”,esaten du kanta herrikoi batek.

Fruta-gustuko ardo arina da txakoli-na, garratza eta usaintsua, berezikiegokia arrainarekin eta itsaskiekinbatera dastatzeko. Euskal Herriko

mahats-orpo autoktono jakin batzueta-tik ateratzen dute txakolina, eremu atlan-

tikoko giro heze eta epela ezin egokiagoabaita horiek hazteko.

Neguan, mahastia atsedenaldian dagoe-la, inausketa egiten da aihen emankorrakuzteko helburuarekin; horien ernamuinakudaberrian ernatuko dira eta mahats-mulkoak garatzen hasiko dira. Mahatsairail bukaeran edo urri hasieran biltzenda, mahats-mordoak beren heltze-puntugorenera eta azukreen eta azidotasunarenarteko orekara iristen direnean.

Mahats-bilketa egiten denean, mahatsazuzenean heltzen da mahastitik upate-gira, eta hor hasten da elaborazio-pro-zesua. Mahats-mordoak kontu handiz

prentsatu ondoren, lortutako muztioa15/30 egun bitartean tenperatura kontro-

latuan hartzitzen da, txakolin bihurtzenden arte. Upategian zenbait hilabetez atseden

hartu ondoren, txakolina dastatzeko eta botilatansartzeko prest egongo da.

Kostaldekoa onena izan arren, barrualdeko zenbaitlekutan ere, hala nola Nafarroan eta Burgosen, izan

dute, eta badute oraindik, txakolina egiteko ohi-tura. Antzinako txakolin ardoaren (oraindik ereetxean edateko egiten dute toki batzuetan) etaegungo txakolinaren arteko aldea izugarri han-dia da. Lehenengoa oso garratza zen, alkohol-maila txikikoa –ezaugarri horregatik, ardo

ozpindua deitzen zioten zenbaitetan– eta nahikokalitate txarrekoa. Mahats pobreak edo kazkaba-

rren ondorioz hondatutako uztak erabiltzen zituz-ten txakolin ardoa egiteko. Hondatutako mahatsekin

ardo ona egiterik ez zegoenez, merke-merke saltzen zizkie-ten txakolingileei. Egungo txakolina, ordea, kalitatezkoardoa da, atzerrian ere ospea hartzen ari dena.

Euskal Herriko mahats-orpoautoktono jakin batzuetatik ateratzenda txakolina, fruta-gustuko ardo arina

TXAKOLINAK ON EGIN

Euskaraztxakolina/txakolineta ez aspaldian

leku askotanikus daitekeen‘txakoli’ hitza