ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... ·...

15
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko urriaren 24a. 421. zenbakia noticiasdenavarra.com GARBI LOSADA “Ez da Koldori eginiko ome- naldi bat, baina berarengan inspiratu gara ‘Zapata gorri- dun mutila’ obra egiteko” -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... ·...

Page 1: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2015eko urriaren 24a. 421. zenbakia noticiasdenavarra.com

GARBI LOSADA

“Ez da Koldori eginiko ome-naldi bat, baina berarengan inspiratu gara ‘Zapata gorri-dun mutila’ obra egiteko”

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Ainara Garcia

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

Editorial Iparraguirre S.A.

BILBO

BBAILAR por bailar” deitu dio gaz-teleraz. Euskaraz, ordea, Dantza-gurea hitza asmatu du Idurre Azkuek (Zarautz, 1976) “dantzara-

ko gogo eta nahia” adierazteko. Horixe bai-ta Azkuek berak sortu, zuzendu eta gor-puzten duen azken sorkuntzaren ardatza: “dantzatzeko gogo hutsa”, berak dioenez. “Azkenaldian bestelako proiektuetan ari-tu naiz: testuekin, lan performatiboagoak egiten… Baina, oraingoan, behar bat neukan dantzatzeko, soilik dantzatzeko; ez nuen beste ezer kontatu nahi”, argitu du dantzariak. Gogo horri tiraka, hasiera batean Azkue bakarrik hasi zen Dantzagurea proiektua lantzen, baina laster ohartu zen “zerbait” falta zuela. “Ikusi nuen proiektu honek musika behar zuela eta, gainera, zuzeneko musika behar zuela izan”, jakinarazi du. Segituan etorri zitzaion burura Joseba Ira-zoki, bere garaian “kasualitatez” deskubri-tu zuen musikaria bada ere, bere “zale su-tsua” bihurtu baita Azkue gaur egun. “Beti eduki dut gogoa berarekin zerbait lantzeko –aitortu du–. Irazoki zuzenean nola ari-tzen den asko gustatzen zait: sortzen due-na grabatzen joaten da eta, beraz, bere kontzertuetan entzuten den guztia zuze-nean sortzen du, dena berak bakar-baka-rrik. Egiten duenak asko erakarri izan nau beti”, gehitu du zarauztarrak. ELKAR ERAGINEZ Dantzari eta musikaria-ren arteko elkarlanaren emaitza dugu, hor-taz, Dantzagurea. Irazokiren kontzertu bat, azken finean, baina agertokian dantzari batez lagunduta. Ikuskizunaren baitan hainbat tresna agertuko dira oholtzan, hala nola, bateriaren plater bat, gitarra elektriko bat, anplifikadore bat, mikrofo-no bat, pedal batzuk eta Irazokik maiz baliatzen dituen bestelako musika tresnak ere bai, txistua edo kriskitinak, kasu. Pie-zak aurrera egin ahala, bi artistek elkar eraginez jardungo dute, tresna horiei soi-nua ateratzeko. “Ikuskizunean aztertuko dugu notek eta soinuaren bibrazioek gor-putzari nola eragiten dioten. Eta, aldi berean, mugimenduak berak espazioan nola dar-dar egiten duen, eta harengan zer arrasto uzten dituen. Gainera, gorputza bera ere soinu-tresna bihurtuko da, lurra-ren kontra kolpatuz edo bi gorputz atalen talkarekin”, azaldu du Azkuek. Proiektu honen oinarria dantza bada ere, badu bestelako helbururik buruan Azkuek. Izan ere, asko interesatzen zaio “publikoa-ren erreakzioa, ikusi eta entzuten denak ikusleari sentiaraziko diona”. Azkueren esa-netan, Dantzagurea “bidaia bat” da bera-rentzat, eta jendeak “bere dantza bidaia konpartitzea” du amets. “Nik gorputza mugitzen dudanean ikusleak bere gorpu-tzean zer sentitzen duen jakitea interesa-tzen zait, nire mugimenduek zer sortzen duten jakitea: sentsazio bat, irudi bat… edo dena delakoa. Horregatik zentratu naiz

asko gorputzean eta mugimenduan, eta ez bestelako narratiban”, gehitu du. MOLDE PROPIO BATEN BILA Dantza garaikidea jorratu izan du beti Azkuek, baina markaturiko norabidetik urruntzen diren bidezidorrak probatu zale izan da gaztetatik. Hala, dantza garaikidearen kli-xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan dihardu, mugi-tzeko era propio baten bila. Eta, helburu horretan, zerikusia izan du dantzaz hara-go ikasi duen guztiak, Azkueri gorputza adina interesatzen baitzaio gorputza ez den hori ere: “Psikoterapia ikasi dut eta terapeuta bezala lan egiten dut. Dantza eta psikoterapia, biak interesatzen zaizkit eta biak integratzen ditut nire sorkuntzan”, jakinarazi du. Gainera, Psikoterapiak dan-tzarako baliagarriak diren aspektuak lan-tzen lagundu diola uste du. “Eszenatokian presenteago eta era naturalago batean ego-ten eta ni neu izaten lagundu dit, eta bai-ta ikusleekin erlazio zuzenago bat sortzen ere. Zentzu horretan, ohiko dantzari baten profiletik urruntzen naizela uste dut, ni neu naizelako beti agertokian dagoena eta ikuslearekiko harreman gertukoagoa bila-tzen dudalako”. Etengabe bilatzen duen publikoaren ger-tutasun hori bere larruan biziko du Azkuek ostegun honetan, Bilboko Rekalde Aretoan izango den Dantzagurearen estreinaldian. Izan ere, Rekaldekoa ez da, a priori, dan-tza ikuskizun baterako ohiko agertokia, eta, galeria txiki bat izanik, publikoa gainean izango dute Azkuek eta Irazokik. “Sorpre-sa bat izango da –dio dantzariak–. Publi-koa murriztua izango da eta oso gertu izan-go dugu. Asko interesatzen zait ideia, bai-na pixkat kezkatzen nau. Dena den, inte-resatzen zait dantza bere ohiko espazioe-tatik ateratzea”, gaineratu du. Emanaldia bideoz grabatuko dute, eta horixe izango da aurrera begira sormen lan oparo hau publikoarengana heltzeko baliatuko duten aurkezpen txartela.

Dantza: bizibide eta terapia

Ibilbide luze bezain emankorra biribildu

du Idurre Azkuek dantzaren munduan.

Umetan balet klasikoan eman zituen lehen

urratsak. 1992an, Zarautz atzean utzi eta

Bartzelonara jo zuen dantza ikasketak egi-

tera. Berrogei urteak ate joka dituen hone-

tan, hasiberri baten pasio berberarekin bizi

du dantza, orain, etxean, Euskal Herrian.

Dantza bere “bizibidea” dela dio, baina

baita “bere burua ezagutzeko terapia” ere.

“Izan ere, daramagun eguneroko bizimo-

du azkarrak ez digu gure buruari begira-

tu eta gu geu ezagutzeko aukerarik ema-

ten, eta niri dantzak nire barrenean ara-

katzeko aukera ematen dit. Dantza seku-

lako terapia da niretzat”.

Irazokik markatuko du erritmoa, eta Azkuek mugimendua. URTZI MARDARAS

Idurre Azkue dantzariak Joseba Irazoki musikariarekin elkarlanean onduriko ‘Dantzagurea’ ikuskizuna datorren ostegunean estreinatuko da, Bilboko Rekalde aretoan, BAD jaialdiaren barruan

Irazokiren doinuen erritmoan, dantzan

JULENE LARRAÑAGA

Page 3: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

E

IRITZIA

MahaikideaIBAN ZALDUA

ETAREN armak isildu arren, euskal gatazkaren (Gauzaren) inguruko lite-raturak zer esana ematen

jarraituko du luzaroan: gaia gurekin geratzeko iritsi zen Ramon Saizarbitoriak 100 metro idatzi zuenetik, gutxienez. Isildu arren, esan dut? Agian alderantziz da: giroa baketsuago delako gaia-ri buruz zuzenean edo zeharka ari-tuko diren literatur lanen kopurua esponentzialki hazteko aukerak handiagoak direla pentsatzen dut maiz. Bide batez, bitxia egiten zait, batzuetan, nola ekiten dioten kon-tuari orain arte hari buruz txintik ere fikzionatzen ez zuten egile zen-baitek... Euskarazko literaturari maiz egoz-ten zaion ezaugarri bat da (ETA-ren) biktima ez dela, preseski, bere arreta gune nagusia izan, gehiago fokatu duela etakidearen figura, edo haren ingurumaria. Batzuen iritziaren kontra, ez dut uste izu-garri kezkatzeko zerbait denik, eta euskal idazlearen jatorri sozial eta historikoarekin lotutako arrazoiak daudela horren oinarrian. Eta gaia-ri buruzko aipatu lanen hazkun-deak berak ekarriko duela, akaso, aniztasun zabalago bat.

Bitartean, biktimen literaturaz jabetzeko gaztelaniazko pro-dukziora jotzen jarraitu beharko dugu, nagusiki, eta hor, euska-razkoan bezala, lan onekin eta ez horren onekin aurkituko gara. Lehenengoen artean legoke Gabriela Ybarraren (Bilbo, 1983) El comensal nobela autobiografi-ko eta sendizkoa (Caballo de Tro-ya, 2015), zeinaren zati handi batek egilearen beraren aitonaren, Javier Ybarraren heriotzaz bai-tihardu: askok gogoratuko duten bezala, Ybarra, Neguriko oli-garkiaren figura gailenetako bat, berezien komando batek bahitu eta hil egin zuen 1977an. Haren inguruneaz jabetzeko oso lagun-garria izan daiteke Pablo Díaz Morlán historialari ekonomikoa-ren Los Ybarra. Una dinastía de empresarios (1801-2001) lana (Marcial Pons, 2002). El comensal ez da lan historiogra-fiko bat, historia hurbilean eta pertsonalean sendo errotutako nobela baizik; izan ere, lanaren bigarren partearen ildo nagusia egilearen amaren minbizi eta heriotzarekin lotuta dago, eta, alde horretatik, injustua litzateke nobe-la hau soilik Gauzaren literaturan

sartzea, komunikabide batzuk egi-ten saiatu diren bezala. Galeraren, hutsunearen eta dueluaren ingu-ruko nobela bat da, beraz, pultsu bereziki sendoaz idatzia, sikua baina aldi berean iradokitzailea, ez gutxitan mingarria, eta lan autobiografiko edo autofikziona-letan (tamalez) horren ohikoak diren lirikokeria eta auto-konplazentzia abzesuetatik urrun mantentzen dena (zorionez). Egi-leak, bestalde, ez du bere jatorri sozialaren arrandia egiten, baina ez da hartaz lotsatzen ere: argi dago goi burgesiaren partaide baten nobela dela, niri behintzat interesgarri suertatu zaidana, ez baitago horrelako hainbeste. Egia da lanaren bi atalen arteko ainguraketa ez dela oso irmoa, nobela izateko alegia, baina ara-zoa ez da agian horren larria, batez ere kontutan hartuta idazlearen aurrenekoa dela (eta ni, ipuinlari gisa, nobela generoa zerbait zurrunegia bezala ikus-teko joera izan dezakedala...). Edonola ere, Gauzarekin edo Gau-zarik gabe, denboraldi honetan kontuan hartzeko lanetako bat, ziurrenik.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Orain hilak ditugu Karmele Jaio. Elkar.

2. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

3. 12etan bermuta Jasone Osoro. Elkar.

4. Hiri hondakin solidoak Jon Alonso. Txalaparta.

5. Espedizioa, mendi... Juanra Madariaga. Txalaparta.

6. Beltzuria Ixiar Rozas. Pamiela.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Back to Leizarraga Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Historia, arraza, nazioa Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Euskal Herriaren Historia ilustratua J. Asiron. M. Altzueta. Txalaparta.

4. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro.

5. Ernesto Che Guevara Aitor Zuberogoitia. Elkar.

Gabriel Ybarraren ‘El comensal’

ez da lan historio-grafiko bat,

historioa hurbilean eta pertsonalean sendo errotutako

nobela baizik

LITERATURA

‘Egunero egun ero’

Fito Rodriguez. Utriusque Vasconiae. 198 orr. 15 euro.

Egunerokoa betikotuz

Idazle oparoa da Fito Rodriguez, hala

digitalean nola paperean. Oraingo hone-

tan, ‘Naiz’ agerkari digitalean elikatzen

duen ‘Euskal Kalendak’ blogean azkeneko

hiru urteotan aktualitateari lotuta osatu-

tako testuak berridatzi eta liburu batean

bildu ditu. 65 testu dira guztira. Aurre-

nekoa, 2012ko ekainekoa, ‘Intxaurrak bil-

du’ izenekoa, eta azkenekoa, aurtengo

urtarrilekoa, ‘Demokrazia ez da demogra-

fia’ izenburuduna. Rodriguezek jakinarazi

duenez, aldaketak aldaketa, liburuari

‘kazetaritzaren eta blogeroen eredu eta

erritmoa’ ematen saiatu da.

LITERATURA

‘12etan bermuta’

Jasone Osoro. Elkar, 2015. 128 orr. 14,150 euro.

Kaosaren logikatik Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa,

inbidia, menpekotasuna, miseria, errua,

plazera, damua, desesperazioa, beldurra…

sentimendu-sorta horiek denak eta askoz

gehiago ageri ditu eleberri honetako pro-

tagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa

egin eta inportanteak izan diren pertso-

nekiko solasean. Mosaiko baten gisan eraiki

du Osorok lan hau; izan ere, liburuak ez

dauka egitura narratibo logiko bat, eta

paragrafo solteen bidez josita dago, horie-

tako bakoitza ‘pentsamendu, sentimendu

edo hausnarketa bat’ delarik. Emozioen

kaosaren logikatik idatzitako lana, alegia.

Page 4: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

GARBI LOSADAAKTORE ETA ANTZERKI ZUZENDARIA

“Ez dut musikarik, libururik edo antzerkirik gabeko mundu bat imajinatzen”Lasarte-Orian estreinatuko du gaur Ados Teatroak ‘Zapata gorridun mutila’ antzezlana, Garbi Losadaren zuzendaritzapean. Familia osoarentzako ikuskizun honek homosexualitatearen gaia jorratzen du

Bere neba Koldo zenaren nortasunetik abiatu da Losada obra honetako istorioa sortzerakoan. AINARA GARCIA

GGAZTETATIK ibili da inter-pretazioaren munduan Garbi Losada. Zinema, telebista eta antzerkia

hainbat ikuspegitatik ezagutzen ditu. Egun, ibilbide luzeari errepasoa egin ondoren, gustukoena zuzentzea due-la dio, “istorioak kontatzeko”. Zapa-ta gorridun mutila keinu bidezko antzezlana taularatuko du asteburu honetan, bere neba Koldoren norta-sunetik inspirazioa hartzen duena. “Ezberdintasunaren normaltasuna” eta “norberaren ametsak lortzeko borroka egitea” aldarrikatu nahi du obra honen bidez.

Iaz hasi zineten ‘Zapata gorridun

mutila’ proiektua prestatzen. Hasie-

ra batean, ‘Lau bider lau’ izango zuen

izena. Zer dela-eta aldaketa? Nire neba Koldo hil ostean –Ados Teatroko kide zen bera ere–, pentsa-tu genuen proiektuaren ikuspuntua aldatzea eta istorioa ezberdintasu-narekiko errespetuan zentratzea. Hala, Koldoren nortasuneko ezau-garriak hartu ditugu protagonista sortzeko orduan: sormena, bokazio baten atzean dagoen borroka eta orientazio sexuala. Antzezlan hau Koldori eginiko ome-

naldia dela esango zenuke? Omenaldia baino, Koldorengan ins-piratu garela esango nuke. Bokazio handiko mutil bati buruzko konta-kizuna da, dantzarako zaletasuna du, eta, horrez gain, mutilak ditu gustuko. Ezberdintasunaren nor-maltasunaz hitz egiten dugu, nor-bera izateko eta bere ametsa egia bihurtzeko borrokatzen duen mutil bati buruz, maitasuna lortzeko eta pertsona arrunt bat izateko.

Haurrentzako kontakizunak ikuspun-

tu heterosexualetik kontatuak izan

dira beti. Gaiaren tratamendua alda-

tzeko beharra ikusi duzue? Bai. Proiektuari forma ematen hasi ginenean ez genekien horrenbesteko hutsunea zegoenik. Hezitzaileekin harremanetan jarri ginen eta Hezkuntzan oraindik gai hori lan-tzeke dagoela esan ziguten. Homo-sexualitatea eta tolerantzia landu nahi ditugu. Guztiak ezberdinak gara, baina guztiak berdinak, hori izango litzateke antzezlanaren leloa.

Keinu bidezko antzezlana da, akto-

reek maskarak dituzte, ez dago tes-

turik. Zer dela eta erabaki duzue

horrela egitea? Faktore horiek zailta-

suna gehitzen diote interpretazioari? Poesia eta mugimendua bilatu ditu-gu modu honetara, eta, gainera, umeei zuzenduta. Horrez gain, obran parte hartzen duten an-tzezleak dantzariak ere badira. Alai-tasunetik eginda dago eta musika etengabea da. Zein harrera espero duzue ikusleen-

gandik? Ikusleek antzezlana gustura ikustea

JONEBATI ZABALA

Page 5: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

espero dugu. Dibertigarria izateaz gain, baina, nahiko genuke obra honek jendearengan eragina izatea. NKontatu nahi dugu norbere ametsak lortzeko borroka egitea ondo dagoela eta hori dela egin behar dena. Norbera izatea ondo dagoela, alegia. Eta denok ezberdi-nak garela, baina aldi berean denok garela berdinak. Ikusleek, eta batez ere umeek, ezberdintasunaren nor-maltasuna uler dezaten nahi dugu. Estreinaldi egunean gaizki pasatzen

duzu oraindik? Ba ez oso ondo, egia esan, oso urdu-ri jartzen naizelako. Oholtzan an-tzezten ari zarenean gauzak alda-tzeko aukera duzu, baina, zuzenda-ri moduan, espero dezakezun baka-rra da dena ondo joatea. Gaur duzue estreinaldia, Lasarte-

Orian. Horren ostean, Euskal Herri-

tik ibiliko zarete. Baduzue kanpora

joateko asmorik? Gure helburua antzezlan honekin ahalik eta gehien mugitzea da. Proiektu bat sortzen denean, ema-naldi asko egiten saiatzen gara beti. Euskal Herrian izango gara, noski, baina baita hemendik kanpo ere. Gainera, kasu honetan hizkuntza ez da oztopoa izango, beraz, gure hel-burua ikuskizuna ahal dugun bes-te lekutara eramatea izango da.

Baduzu beste proiekturik esku

artean? Helduentzako ikuskizun baten pro-dukzioa prestatzen ari gara: Lady Di y las niñas robadas. Jennifer Cle-ment idazlearen nobela baten bertsioa da eta Mexikoko ume lapurtuen gaia jorratzen du. Herrixka indigenetan narkoek bahitzen dituzten neskatilei

buruzkoa da istorioa. Oso gai gogo-rra da, baina samurtasun handiz kontatuta dago, horregatik deitu zigun atentzioa, oso ondo idatzita dagoelako. Batzuetan irribarrea eragiten dizu, inozentzia handiz, nahiz eta kontatzen dena benetan gogorra izan. Baina errealitate bat da eta kontatu beharra dagoela uste dugu.

Nola aukeratzen duzue hurrengo

proiektua zein izango den? Zein iza-

ten da prozesua? Batez ere, asko irakurtzen dugu. Batzuetan, lantzeko gogoa dugun gai batetik ateratzen da ideia. El nombre de la rosa antzezlanarekin, esaterako, egile-eskubideak eman zizkigutenean eskatzen genituen bigarren aldia zen, eta zortzi urte zituen proiektuak. Bertsioak ere egi-ten ditugu, Tom Sharpe idazlearen Wilt nobelarena, adibidez, edo Cam-panellaren El hijo de la novia filma-rena. Maitasunaren ostean maita-suna, esaterako, nik neuk idatzita-koa da. Maitasunari eta alzheime-rrari buruz hitz egiten du. Zuzendari onenari Rojas Antzerki Saria

jaso duzu ‘El nombre de la rosa’ an-

tzezlanean eginiko lanagatik. Sariek

sortzaileen lanaren kalitatea berma-

tzen dutela esango zenuke? Kasu honetan, sari hau jasotzea poli-ta izan da ikusleak ematen duen saria delako. Azken batean, zuzen-dariak guztien lana kapitalizatzen du. Nik horrela ulertzen dut. Zuzen-dariak bere proposamena egiten du, baina talderik gabe ez dago proiektua aurrera eramaterik. Beraz, guztiontzako saria dela esango nuke. Baina, zein iritzi duzu antzerki sarien

inguruan?

Sariak opariak bezalakoak dira, ez dira beharrezkoak baina beti da atsegina horiek jasotzea. Sariek era-kusleihora eramaten dute antzezla-na, zentzu horretan ona dela esan-go nuke, lanbidearen inguruan era-gin guneak sortzen dituztelako. Azken batean, egindako lanari aitor-pena ematea da, besterik gabe. Ikasle zinela hasi zinen antzerkian.

Begirada atzera botata, nola ikusten

duzu zure ibilbidea? Antzerkia bokazioa da, beraz, zor-tea dudala uste dut gustuko duda-na egiten dudalako eta interesatzen zaizkidan proiektuak egin ahal izan ditudalako. Finean, hortik bizi nai-zelako. Badago antzerkitik bizitzerik, beraz?

Bai, posible da. Jende asko dago, eta asko dira honetatik bizi ezin dute-nak, aktore askok beste lan batekin konbinatu behar izaten dutelako lan hau. Lanbide konplexua da, izan ere, antzerkia beti dago krisian; preka-rietatea lanbideari lotuta doa. Egun, gizarteak gure antz handiagoa du. Ez dugu egonkortasunik: batzuetan lan piloa duzu, ia ezin duzu guztia egin, eta beste askotan ezer egin gabe zaude denbora luzez eta badi-rudi inoiz ez duzula lanik lortuko. Zaila da benetan, baina, esan beza-la, lanbidearen parte bat da.

Denetarik egin duzu: zinema, telebis-

ta, antzerkia... Gainera, gidoilari, akto-

re eta zuzendari bezala ere aritu zara.

Zer duzu gustukoen?

Niri gehien gustatzen zaidana isto-rioak kontatzea da. Idaztea eta zuzendari lana egitea, batez ere. Ia bizitza osoa daramazu antzerki eta

ikuskizunen munduan. Nola ikusten

duzu antzerkiaren oraina? Nola dabil

osasunez?

Eskaintza handia dago, baina hel-buru handiagoak bilatzeko kultur-politika falta da. Ikuskizunetara heltzeko erraztasuna, sarreren prezioa jaistea, programazio gehia-go… Orokorrean, ikusgarritasun handiagoa eduki beharko luke kul-turak, publizitatearen bidez, esate-rako. Ez dugu ahaztu behar hau industria bat dela; honetan ez gau-de artistak soilik, gure inguruan hainbat lanbide daude. Kultura kontsumitzeko ohitura falta

dagoela esango zenuke?

Noski. Badaude ohitura hau barne-ratuago duten herrialdeak, baina ez soilik antzerkian, kulturaren mun-

duan orokorrean. Beste leku batzue-tan beharrizan gisa ikusten da kul-tura, gizartearen aberastasun gisa, ez luxuzko aktibitate edo arinkeria izango balitz bezala, edo minik era-gin gabe kendu daitekeen zerbait bezala. Nik ez dut musikarik, libu-rurik edo antzerkirik gabeko mun-du bat imajinatzen, esaterako. Agian ez gara konturatzen, baina egunerokotasunean dago hori guz-tia eta horrekin gozatzen dugu. Kontzientzia handiagoarekin joka-tu beharko genuke. Europan egoera antzekoa dela esan-

go zenuke?

Kulturaren inguruko beste politika batzuk dituzten herrialdeak daude Europan, kultura baloratuagoa dau-den tokiak, azken batean. Ingalate-rran, esaterako, antzerkia oso garrantzitsua da, ikusle asko dago eta antzerki eskola ugari ere bai. Esango nuke hemen oraindik sozial-ki ez dela hain garrantzitsua an-tzerkia. Politikan antzerkia ez dago batere ondo baloratuta, soilik aisi-aldirako zerbait balitz bezala trata-tzen delako, eta, nire ustez, ez da hori inondik inora ere.

Keinu bidezko antzezlan honetan maskarak darabiltzate aktoreek. AINARA GARCIA

Koldoren ezaugarriak baliatu ditugu prota-gonista sortzerakoan: sormena, bokazioa eta orientazio sexuala”

Beste leku batzuetan beharrizan gisa ikusten da kultura, gizartearen aberastasun gisa, eta ez luxu bezala”

Page 6: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Metal melodikoa euskararekin uztartuz, ‘Zeren zain’ lehen diskoa kaleratu du Taupada taldeak. Indarrez beterik datoz, luzaroan geratzeko asmoz. Azaroaren 10ean, Donostian arituko dira zuzenean

Entzulea harrapatzeko prest

MARTA MORALES

DDUELA hiru urte sortu zen Taupada taldea. Hasie-ran, lagun artean musi-kaz gozatzeko helburu

bakar zuena denbora gutxian proiektu profesional bilakatu zen. Arima galdua izeneko maketa ate-ra zuten lehenengo, eta, haren emaitza ona ikusita, disko bat gra-batzea erabaki zuten. “Soinu eta musika ezberdin bat eskaintzen saiatu gara lan honetan. Abesti guz-tietan base melodiko berbera jarrai-tu badugu ere, lan bien artean zeri-kusi gutxi dago”, nabarmendu dute Taupada taldeko kideek. Horrela, metal gotiko eta sinfoni-koa, rock-a edota thrash metala topa daitezke Zeren zain disko berrian. Guztira, energiaz beteriko bedera-tzi abesti, non taldekideen senti-menduak, ideiak eta esperientziak islatu dituzten, emakumezko ahotsa gidari dutela. “Abesti guztietan mezu argi bat transmititu nahi izan dugu, entzuleei istorio bat kontatu”, diote. Horretarako, istorio bakoitza-ri behar zuen musika estiloa eskai-ni diote, molde finko batean mugitu barik, baina beti ere metal melodi-koan murgilduz, Nightwish, Epica edota Within Temptation nazioar-teko talde ezagunak erreferentetzat hartuta. “Euskal Herrian, estilo horren falta handia dagoela uste dugu, eta guk Europako musika ere-du hori jarraitu nahi izan dugu”, azpimarratu dute. Taupada taldea Laura Rebollo abes-lariak, Aimar Ibarzabal gitarra-joleak, Ivan Diaz baxu-joleak eta Aitor Carrasco bateria-joleak osa-tzen dute. Aspaldian haien artean ezagunak izanik –guztiak Urretxu eta Zumarragan jaioak dira–, erra-za egin zitzaien musika taldea martxan jartzea. Gainera, Rebollo eta Ibarzabal Alive! rock taldean ere batera aritu ziren garai batean. Hasieratik, euskaraz abestea argi izan zuten taldekide guztiek. “Hemen metal melodikoaren zale-tasun handia dago, baina Iruñeako Diabulus In Musica bezalako talde euskaldunak kenduta, ez zegoen euskaraz abesten zuen talderik, are gutxiago melodiko-sinfonikoa eta neska baten ahotsarekin”, nabar-mendu dute.

Taupada taldeko kideek urte eta erdi eman dute Zeren zain diskoa graba-tzen. “Prozesua gogorra” izan dela aitortu badute ere, emaitzarekin “benetan pozik” daudela diote. “Den-bora asko eman dugu estudioan lanean, oso zaila den perfekzio hori lortu nahian”, agertu dute. Ibarzabal taldekidearen Ilun Produkzioak estu-dioan grabatu dute diskoa baina, eta make-tarekin egin zuten beza-la, era autogestionatuan ondu dute. Hala ere, maketarekin alderatuta, azken lana askoz ere “zainduagoa eta landua-goa” dela diote. Aldaketen artean, pianoak, teklatuak eta elementu sin-fonikoak sartu izana azpimarratu dute. “Arlo guztietan salto handia

eman dugu, eta oso gustura gaude emaitzarekin”, azpimarratu dute. Abesti bakoitzaren arabera, sorkuntza prozesua ezberdina iza-

ten da Taupada taldean. Gehienetan Ibarzabal hasten da musika konpo-satzen, baina gerta liteke Rebollok aurrea hartzea eta letrak sortzen hastea. “Normalean, aurrena musika sortu eta ondo-ren letrak idazten ditu-gu, baina, beste batzue-

tan, letrek musika idazteko bidea erakusten dizute”, azaldu dute. Diskoa jada kalean dagoela, Zeren zain Tour 2015 lan berriaren aurkez-pen birari hasiera eman diote gipuzkoarrek. Orain arte hiru kon-

aurretik egindako lan guztia sari-tzeko modu bat da guretzat”, agertu dute. Horrela ba, datozen hilabete-tan, Euskal Herrian zehar kontzer-tu gehiago eskaintzeko asmoa daukate, diskoa aurkezteko. Hurren-go hitzordua azaroaren 10ean izan-go da, Donostiako Guardetxean. Aurrera begira, musikaz bizitzea guztiei gustatuko balitzaieke ere, badakite hori “oso zaila” dela. “Oso ezaguna izan behar da taldea hori lortu ahal izateko”, diote. Hala ere, itxaropenik ez dute galtzen. “Talde-tik bizitzea zaila izango da, ados, baina musikatik bizitzea posible ikusten dugu, musika jotzea beste-lakoekin uztartuz, musika teknika-riaren lanarekin edo musika klaseak ematearekin, adibidez”, adierazi dute Taupada taldeko kideek.

Abesti kuttunenak

Energiaz beteriko bederatzi

abesti biltzen ditu Taupadaren

lan berriak. Guztien artetik, ‘Arima

galdu baten ahotsa’ eta diskoaren

izen bera daraman ‘Zeren zain’ dira

abesti maitatuenak taldeko kideen-

tzat. Bi abesti hauek ‘parte emozio-

nal handia’ daukatela aitortu dute,

batez ere kontatzen dituzten isto-

rioengatik, baina, eta lehenengoa-

ren kasuan, baita konposatu zuten

lehen kantua delako ere.

Disko berria kalean, aurkezpen birari hasiera eman diote gipuzkoarrek. ELI FERREIRA

tzertu eskaini dituzte eta kontent dabiltza, jendearen harrera “oso ona” izan baita. Izan ere, zuzenean jotzea musikaren “alderik onena” dela ziurtatu dute. “Diskoa atera

URRETXU

Page 7: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANT-

ZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINE-

MA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · literatura

‘Hiri hondakin solidoak’: kontakizunetik haragoMehatxuak eta hilketak gaur egungo gizarteari egindako kritikarekin elkartu ditu Jon Alonsok, horretarako Enekoitz Ramirez protagonistaren ahotsa erabilita

EEuskal literaturaren orrial-deetara itzuli da berriro ere Enekoitz Ramirez Lanbas pertsonaia, Hiri

hondakin solidoak (Txalaparta) nobelan, Jon Alonso (Iruñea, Nafarroa, 1958) idazlearen esku-tik. Camembert helburu liburuan lehen agerraldia egin ostean, eta Zintzoen saldoan nobelan berriz azaldu ondoren, “poliki-poliki” pertsonaia doinu baten jabe egi-ten ari dela adierazi du idazleak, eta, doinuaz jabetzearekin batera, “baita autonomia irabazten ere”. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertu beharko ditu Lanbasek, eta, gai-nera, Bartzelonako edukiontzi batean hilik agertu den unibertsi-tateko irakasle eta euskaltzaina-ren heriotza ere bai. Etakide ohi, preso ohi eta arte salerosle ohiak, besteak beste, poliziak, prostitu-tak, unibertsitate irakasleak, kaze-tariak eta euskaltzainak izango ditu bidelagun bere hirugarren abenturan. Beraz, nobela beltz bat osatzeko elementu guztiak bildu ditu Alonsok Hiri hondakin soli-doak lanean. Hala ere, istorioa harilkatzen duten gertakariez eta gorabehe-rez gainera, egungo gizarteari egi-niko kritikak leku nabarmena du lerroen joan-etorrian. Jon Alon-sok adierazi du gizartearen kriti-ka egitea “literaturaren zeregin gorentzat” jotzen zen garai batekoa dela bera, “gizarteari egi-niko kritika, eta, batez ere, gizar-tean agintzen dutenei egindako kritika”. Baina, autorearen ustez, hori aldatzen joan da, “gizartean agintzen dutenek lumak eta erre-sonantzia-kaxak erosten joan aha-la”. Alonsok aitortu du orain gus-tu txarrekoa ematen duela kriti-ka-molde hori erabiltzeak: “Bai-na mugimendu horiek pendulua-renak bezalakoak dira. Itzuli egin-go dira garai zahar horiek, hon-dakin izatera gerturatzen garen heinean”. Nobela beltza kritikaren mesede-tan erabili duen galdetuta, baina, argi du Alonsok: “Kontua da horrelakorik ez zaiola galdetzen liburu batean boterearen diskur-tsoari eta ideologiari lotzen zaio-nari, hark ideologia ez balu beza-la, eta haren narrazioa aseptikoa balitz bezala, edukirik edo tesirik ez balu bezala”. Alonsok egiten duen kritiketako batek euskarari ematen zaion laguntzaren norabidearekin du zerikusia. “Niri iruditzen zait araugintzari eskaintzen zaiola, demagun, euskarari zuzentzen zaizkion baliabide material eta pertsonalen %75. Araua egiteari edo araua zaintzeari. Zenbat itzultzaile dago administrazioan,

edo lan egiten du administrazioa-rentzat? Ni ere administrazioko itzultzailea naiz, horregatik jar-tzen dut adibide hori. Zenbat jaten du horrek hilabetean aurrekontu publikoetatik? Zer egiten dute itzultzaile horiek guztiek? Ia era-bilera praktikorik gabeko edo oso erabilera-eremu txikiko itzulpen corpus erraldoi bat sortzen dute, h guztiak eta arau guztiak ongi zaintzen dituena, hori bai. Zerta-rako balio du horrek? Gu itzultzai-leok bizitzeko, eta euskarari erres-petagarritasun itxura emateko. Ez dira xede txarrak, baina aitortu behar da horretan dirutza gasta-tzen dela, eta gero ez dagoela baliabide ekonomikorik komiki bat paperean argitaratzeko, edo antzerki obra bat muntatzeko, edo kalitatezko literatura liburu bat baldintza duinetan itzultzeko”. Alonsoren iritziz, egoera horren ondorioz, giza-baliabideak ere norabide jakin batean orientatzen dira. “Desoreka nabarmena da; eta, pentsa daiteke, sormenean pixka bat gehiago inbertituko bagenu, beharbada beste helburu batzuk ere lortuko genituzkeela, hizkuntza gehiago erabiltzearekin loturikoak, esaterako, bidean erga-tibo gutxi batzuk huts egingo bagenitu ere”.

Sortzaileak mespretxatzen dituen gizartea

Hiri hondakin solidoak’ nobela

sortzaileak mespretxatzen

dituen jendarte batean sortu dela

uste du Jon Alonso idazleak. Argi

du sortzaile asko eta sorkuntza

klase asko mespretxatzen diren

gizarte bat dela gurea. “Nire

ustez, egoera hori aski orokorra

da, ez dagokio bakarrik euskal

kulturari, mendebalde osoko kul-

turari baizik. Mendebaldean sor-

tzaile gehienak mespretxatzen

dira, baina gutxi batzuk, aukera-

tuak, gurtu eta sakralizatu egiten

dira. Nork eta zeren arabera

aukeratzen dituen aukeratzen

direnak epaitzen ez naiz sartuko,

erraza litzatekeelako orokorkeria

injustu bat esatea, eta kontua aski

konplexua iruditzen baitzait bi

lerrotan laburtu nahi izateko”. Bai-

na, Alonsoren iritziz, aitzakia “kali-

tatea” izan ohi da. Idazleak dio

kalitatea erabiltzeko moduarekin

konforme ez dagoenak “kontra-

kultura” sortu ohi duela. “Euska-

raz kontrakulturala izatea, ordea,

oso zaila da: nola bultzatu mugi-

mendu kontrakultural bat, aldi

berean, kultura baztertu baten

duintasuna eta izatea bera erre-

bindikatzen ari garenean eta sus-

tatu nahi dugunean?”.

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Nobela beltzaren ohiko elementu guztiek dute lekua Alonsoren lan berrian. IBAN AGUINAGA

IRUÑEA

Page 8: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Larunbata, 2015eko urriaren 24a 08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elojocromaticodeluis.blogspot.com.es/

Barakaldo, 1954Luis Pedrosa Olabarria

Datorren astean...

Ana Nieto

Page 9: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Ainara Garcia

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·dantza

Editorial Iparraguirre S.A.

BILBO

BBAILAR por bailar” deitu dio gaz-teleraz. Euskaraz, ordea, Dantza-gurea hitza asmatu du Idurre Azkuek (Zarautz, 1976) “dantzara-

ko gogo eta nahia” adierazteko. Horixe bai-ta Azkuek berak sortu, zuzendu eta gor-puzten duen azken sorkuntzaren ardatza: “dantzatzeko gogo hutsa”, berak dioenez. “Azkenaldian bestelako proiektuetan ari-tu naiz: testuekin, lan performatiboagoak egiten… Baina, oraingoan, behar bat neukan dantzatzeko, soilik dantzatzeko; ez nuen beste ezer kontatu nahi”, argitu du dantzariak. Gogo horri tiraka, hasiera batean Azkue bakarrik hasi zen Dantzagurea proiektua lantzen, baina laster ohartu zen “zerbait” falta zuela. “Ikusi nuen proiektu honek musika behar zuela eta, gainera, zuzeneko musika behar zuela izan”, jakinarazi du. Segituan etorri zitzaion burura Joseba Ira-zoki, bere garaian “kasualitatez” deskubri-tu zuen musikaria bada ere, bere “zale su-tsua” bihurtu baita Azkue gaur egun. “Beti eduki dut gogoa berarekin zerbait lantzeko –aitortu du–. Irazoki zuzenean nola ari-tzen den asko gustatzen zait: sortzen due-na grabatzen joaten da eta, beraz, bere kontzertuetan entzuten den guztia zuze-nean sortzen du, dena berak bakar-baka-rrik. Egiten duenak asko erakarri izan nau beti”, gehitu du zarauztarrak. ELKAR ERAGINEZ Dantzari eta musikaria-ren arteko elkarlanaren emaitza dugu, hor-taz, Dantzagurea. Irazokiren kontzertu bat, azken finean, baina agertokian dantzari batez lagunduta. Ikuskizunaren baitan hainbat tresna agertuko dira oholtzan, hala nola, bateriaren plater bat, gitarra elektriko bat, anplifikadore bat, mikrofo-no bat, pedal batzuk eta Irazokik maiz baliatzen dituen bestelako musika tresnak ere bai, txistua edo kriskitinak, kasu. Pie-zak aurrera egin ahala, bi artistek elkar eraginez jardungo dute, tresna horiei soi-nua ateratzeko. “Ikuskizunean aztertuko dugu notek eta soinuaren bibrazioek gor-putzari nola eragiten dioten. Eta, aldi berean, mugimenduak berak espazioan nola dar-dar egiten duen, eta harengan zer arrasto uzten dituen. Gainera, gorputza bera ere soinu-tresna bihurtuko da, lurra-ren kontra kolpatuz edo bi gorputz atalen talkarekin”, azaldu du Azkuek. Proiektu honen oinarria dantza bada ere, badu bestelako helbururik buruan Azkuek. Izan ere, asko interesatzen zaio “publikoa-ren erreakzioa, ikusi eta entzuten denak ikusleari sentiaraziko diona”. Azkueren esa-netan, Dantzagurea “bidaia bat” da bera-rentzat, eta jendeak “bere dantza bidaia konpartitzea” du amets. “Nik gorputza mugitzen dudanean ikusleak bere gorpu-tzean zer sentitzen duen jakitea interesa-tzen zait, nire mugimenduek zer sortzen duten jakitea: sentsazio bat, irudi bat… edo dena delakoa. Horregatik zentratu naiz

asko gorputzean eta mugimenduan, eta ez bestelako narratiban”, gehitu du. MOLDE PROPIO BATEN BILA Dantza garaikidea jorratu izan du beti Azkuek, baina markaturiko norabidetik urruntzen diren bidezidorrak probatu zale izan da gaztetatik. Hala, dantza garaikidearen kli-xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan dihardu, mugi-tzeko era propio baten bila. Eta, helburu horretan, zerikusia izan du dantzaz hara-go ikasi duen guztiak, Azkueri gorputza adina interesatzen baitzaio gorputza ez den hori ere: “Psikoterapia ikasi dut eta terapeuta bezala lan egiten dut. Dantza eta psikoterapia, biak interesatzen zaizkit eta biak integratzen ditut nire sorkuntzan”, jakinarazi du. Gainera, Psikoterapiak dan-tzarako baliagarriak diren aspektuak lan-tzen lagundu diola uste du. “Eszenatokian presenteago eta era naturalago batean ego-ten eta ni neu izaten lagundu dit, eta bai-ta ikusleekin erlazio zuzenago bat sortzen ere. Zentzu horretan, ohiko dantzari baten profiletik urruntzen naizela uste dut, ni neu naizelako beti agertokian dagoena eta ikuslearekiko harreman gertukoagoa bila-tzen dudalako”. Etengabe bilatzen duen publikoaren ger-tutasun hori bere larruan biziko du Azkuek ostegun honetan, Bilboko Rekalde Aretoan izango den Dantzagurearen estreinaldian. Izan ere, Rekaldekoa ez da, a priori, dan-tza ikuskizun baterako ohiko agertokia, eta, galeria txiki bat izanik, publikoa gainean izango dute Azkuek eta Irazokik. “Sorpre-sa bat izango da –dio dantzariak–. Publi-koa murriztua izango da eta oso gertu izan-go dugu. Asko interesatzen zait ideia, bai-na pixkat kezkatzen nau. Dena den, inte-resatzen zait dantza bere ohiko espazioe-tatik ateratzea”, gaineratu du. Emanaldia bideoz grabatuko dute, eta horixe izango da aurrera begira sormen lan oparo hau publikoarengana heltzeko baliatuko duten aurkezpen txartela.

Dantza: bizibide eta terapia

Ibilbide luze bezain emankorra biribildu

du Idurre Azkuek dantzaren munduan.

Umetan balet klasikoan eman zituen lehen

urratsak. 1992an, Zarautz atzean utzi eta

Bartzelonara jo zuen dantza ikasketak egi-

tera. Berrogei urteak ate joka dituen hone-

tan, hasiberri baten pasio berberarekin bizi

du dantza, orain, etxean, Euskal Herrian.

Dantza bere “bizibidea” dela dio, baina

baita “bere burua ezagutzeko terapia” ere.

“Izan ere, daramagun eguneroko bizimo-

du azkarrak ez digu gure buruari begira-

tu eta gu geu ezagutzeko aukerarik ema-

ten, eta niri dantzak nire barrenean ara-

katzeko aukera ematen dit. Dantza seku-

lako terapia da niretzat”.

Irazokik markatuko du erritmoa, eta Azkuek mugimendua. URTZI MARDARAS

Idurre Azkue dantzariak Joseba Irazoki musikariarekin elkarlanean onduriko ‘Dantzagurea’ ikuskizuna datorren ostegunean estreinatuko da, Bilboko Rekalde aretoan, BAD jaialdiaren barruan

Irazokiren doinuen erritmoan, dantzan

JULENE LARRAÑAGA

Page 10: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

E

IRITZIA

MahaikideaIBAN ZALDUA

ETAREN armak isildu arren, euskal gatazkaren (Gauzaren) inguruko lite-raturak zer esana ematen

jarraituko du luzaroan: gaia gurekin geratzeko iritsi zen Ramon Saizarbitoriak 100 metro idatzi zuenetik, gutxienez. Isildu arren, esan dut? Agian alderantziz da: giroa baketsuago delako gaia-ri buruz zuzenean edo zeharka ari-tuko diren literatur lanen kopurua esponentzialki hazteko aukerak handiagoak direla pentsatzen dut maiz. Bide batez, bitxia egiten zait, batzuetan, nola ekiten dioten kon-tuari orain arte hari buruz txintik ere fikzionatzen ez zuten egile zen-baitek... Euskarazko literaturari maiz egoz-ten zaion ezaugarri bat da (ETA-ren) biktima ez dela, preseski, bere arreta gune nagusia izan, gehiago fokatu duela etakidearen figura, edo haren ingurumaria. Batzuen iritziaren kontra, ez dut uste izu-garri kezkatzeko zerbait denik, eta euskal idazlearen jatorri sozial eta historikoarekin lotutako arrazoiak daudela horren oinarrian. Eta gaia-ri buruzko aipatu lanen hazkun-deak berak ekarriko duela, akaso, aniztasun zabalago bat.

Bitartean, biktimen literaturaz jabetzeko gaztelaniazko pro-dukziora jotzen jarraitu beharko dugu, nagusiki, eta hor, euska-razkoan bezala, lan onekin eta ez horren onekin aurkituko gara. Lehenengoen artean legoke Gabriela Ybarraren (Bilbo, 1983) El comensal nobela autobiografi-ko eta sendizkoa (Caballo de Tro-ya, 2015), zeinaren zati handi batek egilearen beraren aitonaren, Javier Ybarraren heriotzaz bai-tihardu: askok gogoratuko duten bezala, Ybarra, Neguriko oli-garkiaren figura gailenetako bat, berezien komando batek bahitu eta hil egin zuen 1977an. Haren inguruneaz jabetzeko oso lagun-garria izan daiteke Pablo Díaz Morlán historialari ekonomikoa-ren Los Ybarra. Una dinastía de empresarios (1801-2001) lana (Marcial Pons, 2002). El comensal ez da lan historiogra-fiko bat, historia hurbilean eta pertsonalean sendo errotutako nobela baizik; izan ere, lanaren bigarren partearen ildo nagusia egilearen amaren minbizi eta heriotzarekin lotuta dago, eta, alde horretatik, injustua litzateke nobe-la hau soilik Gauzaren literaturan

sartzea, komunikabide batzuk egi-ten saiatu diren bezala. Galeraren, hutsunearen eta dueluaren ingu-ruko nobela bat da, beraz, pultsu bereziki sendoaz idatzia, sikua baina aldi berean iradokitzailea, ez gutxitan mingarria, eta lan autobiografiko edo autofikziona-letan (tamalez) horren ohikoak diren lirikokeria eta auto-konplazentzia abzesuetatik urrun mantentzen dena (zorionez). Egi-leak, bestalde, ez du bere jatorri sozialaren arrandia egiten, baina ez da hartaz lotsatzen ere: argi dago goi burgesiaren partaide baten nobela dela, niri behintzat interesgarri suertatu zaidana, ez baitago horrelako hainbeste. Egia da lanaren bi atalen arteko ainguraketa ez dela oso irmoa, nobela izateko alegia, baina ara-zoa ez da agian horren larria, batez ere kontutan hartuta idazlearen aurrenekoa dela (eta ni, ipuinlari gisa, nobela generoa zerbait zurrunegia bezala ikus-teko joera izan dezakedala...). Edonola ere, Gauzarekin edo Gau-zarik gabe, denboraldi honetan kontuan hartzeko lanetako bat, ziurrenik.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Orain hilak ditugu Karmele Jaio. Elkar.

2. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

3. 12etan bermuta Jasone Osoro. Elkar.

4. Hiri hondakin solidoak Jon Alonso. Txalaparta.

5. Espedizioa, mendi... Juanra Madariaga. Txalaparta.

6. Beltzuria Ixiar Rozas. Pamiela.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Back to Leizarraga Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Historia, arraza, nazioa Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Euskal Herriaren Historia ilustratua J. Asiron. M. Altzueta. Txalaparta.

4. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro.

5. Ernesto Che Guevara Aitor Zuberogoitia. Elkar.

Gabriel Ybarraren ‘El comensal’

ez da lan historio-grafiko bat,

historioa hurbilean eta pertsonalean sendo errotutako

nobela baizik

LITERATURA

‘Egunero egun ero’

Fito Rodriguez. Utriusque Vasconiae. 198 orr. 15 euro.

Egunerokoa betikotuz

Idazle oparoa da Fito Rodriguez, hala

digitalean nola paperean. Oraingo hone-

tan, ‘Naiz’ agerkari digitalean elikatzen

duen ‘Euskal Kalendak’ blogean azkeneko

hiru urteotan aktualitateari lotuta osatu-

tako testuak berridatzi eta liburu batean

bildu ditu. 65 testu dira guztira. Aurre-

nekoa, 2012ko ekainekoa, ‘Intxaurrak bil-

du’ izenekoa, eta azkenekoa, aurtengo

urtarrilekoa, ‘Demokrazia ez da demogra-

fia’ izenburuduna. Rodriguezek jakinarazi

duenez, aldaketak aldaketa, liburuari

‘kazetaritzaren eta blogeroen eredu eta

erritmoa’ ematen saiatu da.

LITERATURA

‘12etan bermuta’

Jasone Osoro. Elkar, 2015. 128 orr. 14,150 euro.

Kaosaren logikatik Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa,

inbidia, menpekotasuna, miseria, errua,

plazera, damua, desesperazioa, beldurra…

sentimendu-sorta horiek denak eta askoz

gehiago ageri ditu eleberri honetako pro-

tagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa

egin eta inportanteak izan diren pertso-

nekiko solasean. Mosaiko baten gisan eraiki

du Osorok lan hau; izan ere, liburuak ez

dauka egitura narratibo logiko bat, eta

paragrafo solteen bidez josita dago, horie-

tako bakoitza ‘pentsamendu, sentimendu

edo hausnarketa bat’ delarik. Emozioen

kaosaren logikatik idatzitako lana, alegia.

Page 11: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

GARBI LOSADAAKTORE ETA ANTZERKI ZUZENDARIA

“Ez dut musikarik, libururik edo antzerkirik gabeko mundu bat imajinatzen”Lasarte-Orian estreinatuko du gaur Ados Teatroak ‘Zapata gorridun mutila’ antzezlana, Garbi Losadaren zuzendaritzapean. Familia osoarentzako ikuskizun honek homosexualitatearen gaia jorratzen du

Bere neba Koldo zenaren nortasunetik abiatu da Losada obra honetako istorioa sortzerakoan. AINARA GARCIA

GGAZTETATIK ibili da inter-pretazioaren munduan Garbi Losada. Zinema, telebista eta antzerkia

hainbat ikuspegitatik ezagutzen ditu. Egun, ibilbide luzeari errepasoa egin ondoren, gustukoena zuzentzea due-la dio, “istorioak kontatzeko”. Zapa-ta gorridun mutila keinu bidezko antzezlana taularatuko du asteburu honetan, bere neba Koldoren norta-sunetik inspirazioa hartzen duena. “Ezberdintasunaren normaltasuna” eta “norberaren ametsak lortzeko borroka egitea” aldarrikatu nahi du obra honen bidez.

Iaz hasi zineten ‘Zapata gorridun

mutila’ proiektua prestatzen. Hasie-

ra batean, ‘Lau bider lau’ izango zuen

izena. Zer dela-eta aldaketa? Nire neba Koldo hil ostean –Ados Teatroko kide zen bera ere–, pentsa-tu genuen proiektuaren ikuspuntua aldatzea eta istorioa ezberdintasu-narekiko errespetuan zentratzea. Hala, Koldoren nortasuneko ezau-garriak hartu ditugu protagonista sortzeko orduan: sormena, bokazio baten atzean dagoen borroka eta orientazio sexuala. Antzezlan hau Koldori eginiko ome-

naldia dela esango zenuke? Omenaldia baino, Koldorengan ins-piratu garela esango nuke. Bokazio handiko mutil bati buruzko konta-kizuna da, dantzarako zaletasuna du, eta, horrez gain, mutilak ditu gustuko. Ezberdintasunaren nor-maltasunaz hitz egiten dugu, nor-bera izateko eta bere ametsa egia bihurtzeko borrokatzen duen mutil bati buruz, maitasuna lortzeko eta pertsona arrunt bat izateko.

Haurrentzako kontakizunak ikuspun-

tu heterosexualetik kontatuak izan

dira beti. Gaiaren tratamendua alda-

tzeko beharra ikusi duzue? Bai. Proiektuari forma ematen hasi ginenean ez genekien horrenbesteko hutsunea zegoenik. Hezitzaileekin harremanetan jarri ginen eta Hezkuntzan oraindik gai hori lan-tzeke dagoela esan ziguten. Homo-sexualitatea eta tolerantzia landu nahi ditugu. Guztiak ezberdinak gara, baina guztiak berdinak, hori izango litzateke antzezlanaren leloa.

Keinu bidezko antzezlana da, akto-

reek maskarak dituzte, ez dago tes-

turik. Zer dela eta erabaki duzue

horrela egitea? Faktore horiek zailta-

suna gehitzen diote interpretazioari? Poesia eta mugimendua bilatu ditu-gu modu honetara, eta, gainera, umeei zuzenduta. Horrez gain, obran parte hartzen duten an-tzezleak dantzariak ere badira. Alai-tasunetik eginda dago eta musika etengabea da. Zein harrera espero duzue ikusleen-

gandik? Ikusleek antzezlana gustura ikustea

JONEBATI ZABALA

Page 12: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

espero dugu. Dibertigarria izateaz gain, baina, nahiko genuke obra honek jendearengan eragina izatea. NKontatu nahi dugu norbere ametsak lortzeko borroka egitea ondo dagoela eta hori dela egin behar dena. Norbera izatea ondo dagoela, alegia. Eta denok ezberdi-nak garela, baina aldi berean denok garela berdinak. Ikusleek, eta batez ere umeek, ezberdintasunaren nor-maltasuna uler dezaten nahi dugu. Estreinaldi egunean gaizki pasatzen

duzu oraindik? Ba ez oso ondo, egia esan, oso urdu-ri jartzen naizelako. Oholtzan an-tzezten ari zarenean gauzak alda-tzeko aukera duzu, baina, zuzenda-ri moduan, espero dezakezun baka-rra da dena ondo joatea. Gaur duzue estreinaldia, Lasarte-

Orian. Horren ostean, Euskal Herri-

tik ibiliko zarete. Baduzue kanpora

joateko asmorik? Gure helburua antzezlan honekin ahalik eta gehien mugitzea da. Proiektu bat sortzen denean, ema-naldi asko egiten saiatzen gara beti. Euskal Herrian izango gara, noski, baina baita hemendik kanpo ere. Gainera, kasu honetan hizkuntza ez da oztopoa izango, beraz, gure hel-burua ikuskizuna ahal dugun bes-te lekutara eramatea izango da.

Baduzu beste proiekturik esku

artean? Helduentzako ikuskizun baten pro-dukzioa prestatzen ari gara: Lady Di y las niñas robadas. Jennifer Cle-ment idazlearen nobela baten bertsioa da eta Mexikoko ume lapurtuen gaia jorratzen du. Herrixka indigenetan narkoek bahitzen dituzten neskatilei

buruzkoa da istorioa. Oso gai gogo-rra da, baina samurtasun handiz kontatuta dago, horregatik deitu zigun atentzioa, oso ondo idatzita dagoelako. Batzuetan irribarrea eragiten dizu, inozentzia handiz, nahiz eta kontatzen dena benetan gogorra izan. Baina errealitate bat da eta kontatu beharra dagoela uste dugu.

Nola aukeratzen duzue hurrengo

proiektua zein izango den? Zein iza-

ten da prozesua? Batez ere, asko irakurtzen dugu. Batzuetan, lantzeko gogoa dugun gai batetik ateratzen da ideia. El nombre de la rosa antzezlanarekin, esaterako, egile-eskubideak eman zizkigutenean eskatzen genituen bigarren aldia zen, eta zortzi urte zituen proiektuak. Bertsioak ere egi-ten ditugu, Tom Sharpe idazlearen Wilt nobelarena, adibidez, edo Cam-panellaren El hijo de la novia filma-rena. Maitasunaren ostean maita-suna, esaterako, nik neuk idatzita-koa da. Maitasunari eta alzheime-rrari buruz hitz egiten du. Zuzendari onenari Rojas Antzerki Saria

jaso duzu ‘El nombre de la rosa’ an-

tzezlanean eginiko lanagatik. Sariek

sortzaileen lanaren kalitatea berma-

tzen dutela esango zenuke? Kasu honetan, sari hau jasotzea poli-ta izan da ikusleak ematen duen saria delako. Azken batean, zuzen-dariak guztien lana kapitalizatzen du. Nik horrela ulertzen dut. Zuzen-dariak bere proposamena egiten du, baina talderik gabe ez dago proiektua aurrera eramaterik. Beraz, guztiontzako saria dela esango nuke. Baina, zein iritzi duzu antzerki sarien

inguruan?

Sariak opariak bezalakoak dira, ez dira beharrezkoak baina beti da atsegina horiek jasotzea. Sariek era-kusleihora eramaten dute antzezla-na, zentzu horretan ona dela esan-go nuke, lanbidearen inguruan era-gin guneak sortzen dituztelako. Azken batean, egindako lanari aitor-pena ematea da, besterik gabe. Ikasle zinela hasi zinen antzerkian.

Begirada atzera botata, nola ikusten

duzu zure ibilbidea? Antzerkia bokazioa da, beraz, zor-tea dudala uste dut gustuko duda-na egiten dudalako eta interesatzen zaizkidan proiektuak egin ahal izan ditudalako. Finean, hortik bizi nai-zelako. Badago antzerkitik bizitzerik, beraz?

Bai, posible da. Jende asko dago, eta asko dira honetatik bizi ezin dute-nak, aktore askok beste lan batekin konbinatu behar izaten dutelako lan hau. Lanbide konplexua da, izan ere, antzerkia beti dago krisian; preka-rietatea lanbideari lotuta doa. Egun, gizarteak gure antz handiagoa du. Ez dugu egonkortasunik: batzuetan lan piloa duzu, ia ezin duzu guztia egin, eta beste askotan ezer egin gabe zaude denbora luzez eta badi-rudi inoiz ez duzula lanik lortuko. Zaila da benetan, baina, esan beza-la, lanbidearen parte bat da.

Denetarik egin duzu: zinema, telebis-

ta, antzerkia... Gainera, gidoilari, akto-

re eta zuzendari bezala ere aritu zara.

Zer duzu gustukoen?

Niri gehien gustatzen zaidana isto-rioak kontatzea da. Idaztea eta zuzendari lana egitea, batez ere. Ia bizitza osoa daramazu antzerki eta

ikuskizunen munduan. Nola ikusten

duzu antzerkiaren oraina? Nola dabil

osasunez?

Eskaintza handia dago, baina hel-buru handiagoak bilatzeko kultur-politika falta da. Ikuskizunetara heltzeko erraztasuna, sarreren prezioa jaistea, programazio gehia-go… Orokorrean, ikusgarritasun handiagoa eduki beharko luke kul-turak, publizitatearen bidez, esate-rako. Ez dugu ahaztu behar hau industria bat dela; honetan ez gau-de artistak soilik, gure inguruan hainbat lanbide daude. Kultura kontsumitzeko ohitura falta

dagoela esango zenuke?

Noski. Badaude ohitura hau barne-ratuago duten herrialdeak, baina ez soilik antzerkian, kulturaren mun-

duan orokorrean. Beste leku batzue-tan beharrizan gisa ikusten da kul-tura, gizartearen aberastasun gisa, ez luxuzko aktibitate edo arinkeria izango balitz bezala, edo minik era-gin gabe kendu daitekeen zerbait bezala. Nik ez dut musikarik, libu-rurik edo antzerkirik gabeko mun-du bat imajinatzen, esaterako. Agian ez gara konturatzen, baina egunerokotasunean dago hori guz-tia eta horrekin gozatzen dugu. Kontzientzia handiagoarekin joka-tu beharko genuke. Europan egoera antzekoa dela esan-

go zenuke?

Kulturaren inguruko beste politika batzuk dituzten herrialdeak daude Europan, kultura baloratuagoa dau-den tokiak, azken batean. Ingalate-rran, esaterako, antzerkia oso garrantzitsua da, ikusle asko dago eta antzerki eskola ugari ere bai. Esango nuke hemen oraindik sozial-ki ez dela hain garrantzitsua an-tzerkia. Politikan antzerkia ez dago batere ondo baloratuta, soilik aisi-aldirako zerbait balitz bezala trata-tzen delako, eta, nire ustez, ez da hori inondik inora ere.

Keinu bidezko antzezlan honetan maskarak darabiltzate aktoreek. AINARA GARCIA

Koldoren ezaugarriak baliatu ditugu prota-gonista sortzerakoan: sormena, bokazioa eta orientazio sexuala”

Beste leku batzuetan beharrizan gisa ikusten da kultura, gizartearen aberastasun gisa, eta ez luxu bezala”

Page 13: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Metal melodikoa euskararekin uztartuz, ‘Zeren zain’ lehen diskoa kaleratu du Taupada taldeak. Indarrez beterik datoz, luzaroan geratzeko asmoz. Azaroaren 10ean, Donostian arituko dira zuzenean

Entzulea harrapatzeko prest

MARTA MORALES

DDUELA hiru urte sortu zen Taupada taldea. Hasie-ran, lagun artean musi-kaz gozatzeko helburu

bakar zuena denbora gutxian proiektu profesional bilakatu zen. Arima galdua izeneko maketa ate-ra zuten lehenengo, eta, haren emaitza ona ikusita, disko bat gra-batzea erabaki zuten. “Soinu eta musika ezberdin bat eskaintzen saiatu gara lan honetan. Abesti guz-tietan base melodiko berbera jarrai-tu badugu ere, lan bien artean zeri-kusi gutxi dago”, nabarmendu dute Taupada taldeko kideek. Horrela, metal gotiko eta sinfoni-koa, rock-a edota thrash metala topa daitezke Zeren zain disko berrian. Guztira, energiaz beteriko bedera-tzi abesti, non taldekideen senti-menduak, ideiak eta esperientziak islatu dituzten, emakumezko ahotsa gidari dutela. “Abesti guztietan mezu argi bat transmititu nahi izan dugu, entzuleei istorio bat kontatu”, diote. Horretarako, istorio bakoitza-ri behar zuen musika estiloa eskai-ni diote, molde finko batean mugitu barik, baina beti ere metal melodi-koan murgilduz, Nightwish, Epica edota Within Temptation nazioar-teko talde ezagunak erreferentetzat hartuta. “Euskal Herrian, estilo horren falta handia dagoela uste dugu, eta guk Europako musika ere-du hori jarraitu nahi izan dugu”, azpimarratu dute. Taupada taldea Laura Rebollo abes-lariak, Aimar Ibarzabal gitarra-joleak, Ivan Diaz baxu-joleak eta Aitor Carrasco bateria-joleak osa-tzen dute. Aspaldian haien artean ezagunak izanik –guztiak Urretxu eta Zumarragan jaioak dira–, erra-za egin zitzaien musika taldea martxan jartzea. Gainera, Rebollo eta Ibarzabal Alive! rock taldean ere batera aritu ziren garai batean. Hasieratik, euskaraz abestea argi izan zuten taldekide guztiek. “Hemen metal melodikoaren zale-tasun handia dago, baina Iruñeako Diabulus In Musica bezalako talde euskaldunak kenduta, ez zegoen euskaraz abesten zuen talderik, are gutxiago melodiko-sinfonikoa eta neska baten ahotsarekin”, nabar-mendu dute.

Taupada taldeko kideek urte eta erdi eman dute Zeren zain diskoa graba-tzen. “Prozesua gogorra” izan dela aitortu badute ere, emaitzarekin “benetan pozik” daudela diote. “Den-bora asko eman dugu estudioan lanean, oso zaila den perfekzio hori lortu nahian”, agertu dute. Ibarzabal taldekidearen Ilun Produkzioak estu-dioan grabatu dute diskoa baina, eta make-tarekin egin zuten beza-la, era autogestionatuan ondu dute. Hala ere, maketarekin alderatuta, azken lana askoz ere “zainduagoa eta landua-goa” dela diote. Aldaketen artean, pianoak, teklatuak eta elementu sin-fonikoak sartu izana azpimarratu dute. “Arlo guztietan salto handia

eman dugu, eta oso gustura gaude emaitzarekin”, azpimarratu dute. Abesti bakoitzaren arabera, sorkuntza prozesua ezberdina iza-

ten da Taupada taldean. Gehienetan Ibarzabal hasten da musika konpo-satzen, baina gerta liteke Rebollok aurrea hartzea eta letrak sortzen hastea. “Normalean, aurrena musika sortu eta ondo-ren letrak idazten ditu-gu, baina, beste batzue-

tan, letrek musika idazteko bidea erakusten dizute”, azaldu dute. Diskoa jada kalean dagoela, Zeren zain Tour 2015 lan berriaren aurkez-pen birari hasiera eman diote gipuzkoarrek. Orain arte hiru kon-

aurretik egindako lan guztia sari-tzeko modu bat da guretzat”, agertu dute. Horrela ba, datozen hilabete-tan, Euskal Herrian zehar kontzer-tu gehiago eskaintzeko asmoa daukate, diskoa aurkezteko. Hurren-go hitzordua azaroaren 10ean izan-go da, Donostiako Guardetxean. Aurrera begira, musikaz bizitzea guztiei gustatuko balitzaieke ere, badakite hori “oso zaila” dela. “Oso ezaguna izan behar da taldea hori lortu ahal izateko”, diote. Hala ere, itxaropenik ez dute galtzen. “Talde-tik bizitzea zaila izango da, ados, baina musikatik bizitzea posible ikusten dugu, musika jotzea beste-lakoekin uztartuz, musika teknika-riaren lanarekin edo musika klaseak ematearekin, adibidez”, adierazi dute Taupada taldeko kideek.

Abesti kuttunenak

Energiaz beteriko bederatzi

abesti biltzen ditu Taupadaren

lan berriak. Guztien artetik, ‘Arima

galdu baten ahotsa’ eta diskoaren

izen bera daraman ‘Zeren zain’ dira

abesti maitatuenak taldeko kideen-

tzat. Bi abesti hauek ‘parte emozio-

nal handia’ daukatela aitortu dute,

batez ere kontatzen dituzten isto-

rioengatik, baina, eta lehenengoa-

ren kasuan, baita konposatu zuten

lehen kantua delako ere.

Disko berria kalean, aurkezpen birari hasiera eman diote gipuzkoarrek. ELI FERREIRA

tzertu eskaini dituzte eta kontent dabiltza, jendearen harrera “oso ona” izan baita. Izan ere, zuzenean jotzea musikaren “alderik onena” dela ziurtatu dute. “Diskoa atera

URRETXU

Page 14: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan

Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko urriaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANT-

ZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINE-

MA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · literatura

‘Hiri hondakin solidoak’: kontakizunetik haragoMehatxuak eta hilketak gaur egungo gizarteari egindako kritikarekin elkartu ditu Jon Alonsok, horretarako Enekoitz Ramirez protagonistaren ahotsa erabilita

EEuskal literaturaren orrial-deetara itzuli da berriro ere Enekoitz Ramirez Lanbas pertsonaia, Hiri

hondakin solidoak (Txalaparta) nobelan, Jon Alonso (Iruñea, Nafarroa, 1958) idazlearen esku-tik. Camembert helburu liburuan lehen agerraldia egin ostean, eta Zintzoen saldoan nobelan berriz azaldu ondoren, “poliki-poliki” pertsonaia doinu baten jabe egi-ten ari dela adierazi du idazleak, eta, doinuaz jabetzearekin batera, “baita autonomia irabazten ere”. Oraingo honetan, Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertu beharko ditu Lanbasek, eta, gai-nera, Bartzelonako edukiontzi batean hilik agertu den unibertsi-tateko irakasle eta euskaltzaina-ren heriotza ere bai. Etakide ohi, preso ohi eta arte salerosle ohiak, besteak beste, poliziak, prostitu-tak, unibertsitate irakasleak, kaze-tariak eta euskaltzainak izango ditu bidelagun bere hirugarren abenturan. Beraz, nobela beltz bat osatzeko elementu guztiak bildu ditu Alonsok Hiri hondakin soli-doak lanean. Hala ere, istorioa harilkatzen duten gertakariez eta gorabehe-rez gainera, egungo gizarteari egi-niko kritikak leku nabarmena du lerroen joan-etorrian. Jon Alon-sok adierazi du gizartearen kriti-ka egitea “literaturaren zeregin gorentzat” jotzen zen garai batekoa dela bera, “gizarteari egi-niko kritika, eta, batez ere, gizar-tean agintzen dutenei egindako kritika”. Baina, autorearen ustez, hori aldatzen joan da, “gizartean agintzen dutenek lumak eta erre-sonantzia-kaxak erosten joan aha-la”. Alonsok aitortu du orain gus-tu txarrekoa ematen duela kriti-ka-molde hori erabiltzeak: “Bai-na mugimendu horiek pendulua-renak bezalakoak dira. Itzuli egin-go dira garai zahar horiek, hon-dakin izatera gerturatzen garen heinean”. Nobela beltza kritikaren mesede-tan erabili duen galdetuta, baina, argi du Alonsok: “Kontua da horrelakorik ez zaiola galdetzen liburu batean boterearen diskur-tsoari eta ideologiari lotzen zaio-nari, hark ideologia ez balu beza-la, eta haren narrazioa aseptikoa balitz bezala, edukirik edo tesirik ez balu bezala”. Alonsok egiten duen kritiketako batek euskarari ematen zaion laguntzaren norabidearekin du zerikusia. “Niri iruditzen zait araugintzari eskaintzen zaiola, demagun, euskarari zuzentzen zaizkion baliabide material eta pertsonalen %75. Araua egiteari edo araua zaintzeari. Zenbat itzultzaile dago administrazioan,

edo lan egiten du administrazioa-rentzat? Ni ere administrazioko itzultzailea naiz, horregatik jar-tzen dut adibide hori. Zenbat jaten du horrek hilabetean aurrekontu publikoetatik? Zer egiten dute itzultzaile horiek guztiek? Ia era-bilera praktikorik gabeko edo oso erabilera-eremu txikiko itzulpen corpus erraldoi bat sortzen dute, h guztiak eta arau guztiak ongi zaintzen dituena, hori bai. Zerta-rako balio du horrek? Gu itzultzai-leok bizitzeko, eta euskarari erres-petagarritasun itxura emateko. Ez dira xede txarrak, baina aitortu behar da horretan dirutza gasta-tzen dela, eta gero ez dagoela baliabide ekonomikorik komiki bat paperean argitaratzeko, edo antzerki obra bat muntatzeko, edo kalitatezko literatura liburu bat baldintza duinetan itzultzeko”. Alonsoren iritziz, egoera horren ondorioz, giza-baliabideak ere norabide jakin batean orientatzen dira. “Desoreka nabarmena da; eta, pentsa daiteke, sormenean pixka bat gehiago inbertituko bagenu, beharbada beste helburu batzuk ere lortuko genituzkeela, hizkuntza gehiago erabiltzearekin loturikoak, esaterako, bidean erga-tibo gutxi batzuk huts egingo bagenitu ere”.

Sortzaileak mespretxatzen dituen gizartea

Hiri hondakin solidoak’ nobela

sortzaileak mespretxatzen

dituen jendarte batean sortu dela

uste du Jon Alonso idazleak. Argi

du sortzaile asko eta sorkuntza

klase asko mespretxatzen diren

gizarte bat dela gurea. “Nire

ustez, egoera hori aski orokorra

da, ez dagokio bakarrik euskal

kulturari, mendebalde osoko kul-

turari baizik. Mendebaldean sor-

tzaile gehienak mespretxatzen

dira, baina gutxi batzuk, aukera-

tuak, gurtu eta sakralizatu egiten

dira. Nork eta zeren arabera

aukeratzen dituen aukeratzen

direnak epaitzen ez naiz sartuko,

erraza litzatekeelako orokorkeria

injustu bat esatea, eta kontua aski

konplexua iruditzen baitzait bi

lerrotan laburtu nahi izateko”. Bai-

na, Alonsoren iritziz, aitzakia “kali-

tatea” izan ohi da. Idazleak dio

kalitatea erabiltzeko moduarekin

konforme ez dagoenak “kontra-

kultura” sortu ohi duela. “Euska-

raz kontrakulturala izatea, ordea,

oso zaila da: nola bultzatu mugi-

mendu kontrakultural bat, aldi

berean, kultura baztertu baten

duintasuna eta izatea bera erre-

bindikatzen ari garenean eta sus-

tatu nahi dugunean?”.

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

Nobela beltzaren ohiko elementu guztiek dute lekua Alonsoren lan berrian. IBAN AGUINAGA

IRUÑEA

Page 15: ortzadar - Diario de Noticias de Navarrastatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/11/04/ortzadar... · 2015-11-04 · xe, estereotipo eta ohiko formetatik ihes egin gura du, eta horretan