ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer...

8
ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 20a. 305 zenbakia deia.com euskal kulturaren kolore guztiak MAITE GURRUTXAGA ‘Alderik alde’ du izena ilustratzailearen azken lanak. Pertsonalena da, ia “erradiografia” bat -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer...

Page 1: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

ortzadarLarunbata, 2013ko apirilaren 20a. 305 zenbakia deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

MAITEGURRUTXAGA‘Alderik alde’ du izenailustratzailearen azkenlanak. Pertsonalena da,

ia “erradiografia” bat-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Idazlearen ustez, “Alkasorok Euskal Herrikoedozein herri txikiren antza du”. RUBEN PLAZAANE AGIRRE

Alkasoro Bera eta Lesaka arteko balizko herria da. Mikel Tabernaren ‘Txokolatezko dinamita’lanean aurkitu genuen lehenengoz, eta orain, ‘Alkasoroko benta’n. Heriotza batekin hasi eta bestebatekin amaitzen da. “Heriotza bizitzaren parte gisa ageri da, ez berez etorria, patu gaiztoakeragina baizik. Jendeak badaki hori, eta narraitzaileak ere horrela kontatzen du”, dio egileak

“Oroitzapenak pilatzenjoaten dira; dena ez daaprobetxagarri izaten,baina idazleentzatsekulako altxorra da”

MIKEL TABERNAIdazlea

MM IKEL Tabernaren lehenengo elebe-rria da Alkasoroko benta. “Tokiarriskutsua da Alkasoro. Herrikoetxe guziak aldapa batean daude,

Maldarrune mendiaren magalean. Goitienekopuntan, eliza, dena menean hartzen duela. Elizatariko arkupetik harrizko berrogeita hamabieskailera-maila jautsita, Plaza nagusia, HerrikoEtxearen, Rusoaren ostatuaren eta hiru haritzzaharren artean”. Alkasoro. Seiherrietan koka-tuta dago eleberri hau, Alkasoro Bortzirietakoseigarren herria bilakatzen baita lan honetan.“Herri asmatu bat erabiltzeak, geografia ezagu-naren ondoan, erreminta on batez baliatzekoaukera ematen dit. Alkasoro nik nahi dudanbezalakoa izaten ahal da, eta bertan nik nahidudan guztia gerta daiteke”. Mikel Tabernarenberbak dira. Berriz ere mapa errealetan existi-tzen ez den herrira itzuli da, errealitatean ger-tatzen diren gauzak kontatzeko asmoz. “Alkaso-ro nire obsesioetako batzuk eta interesatzenzaizkidan zenbait gai plazaratzeko aukeratududan agertokia da. Bertzalde, erranen nukeAlkasorok Euskal Herriko edozein herri txiki-ren antza duen bizilekua dela”.

Lehen pertsonan idatzitako eleberri honetanbenetan jazo ziren gertaerak kontatzen ditu Mar-tin Irazokik, hau da, kontalariak. 1976ko azaroanDoneztebeko Bordatxo diskotekan kalez jantzi-tako goardia zibil batek tiro egin eta bertan hilzituen Santiago Navas, eta larri zauritu (geroraerietxean hilko zen) Jose Jabier Muin. Heriotzahauek azaltzen ditu Tabernak berton. “Ez dakazetari baten kronika, ez bainuen hori eginnahi, eta pasarte hori istorio nagusian txerta-turik dago. Kontalariak bertatik bertara bizi izanzuen han jazotakoa; bere ahotsarekin ematendigu ikusi edo dakienaren berri. Gertakarieiburuzko begirada partikular bat da. Baina,horretaz aparte, distantziarekin bertzela ikus-ten dira gauzak, bai”.

Berrogei urte joan dira eta denborak izoztu eginditu gertakariok. Baina beste heriotza bat erebada eleberrian, benetakoa. Ahots asko, pai-saiak, usainak, hitzak nahasten dira kontakizunhonetan. Bortzirietako euskaraz zipriztindu dukontakizuna: “Bertze hitzik egin gabe joan ginenbidaia osoan. Joanketua nintzen lehenago ereHendaiara. Galtza bakeroak erostera eta, ama-rekin behin baino gehiagotan. Eta futbolekogaltzerdi luzeak ere erosi zizkidan aldi batean.Hagitz politak, inork ez zuen halakorik ekipoan,zuri, berde eta gorriak...”.

Alkasorok ez du itsasorik, bai berriz, urik. MikelTabernak berretsi egin du. “Uretatik heldu da

bizia eta uretan amaitzen da dena. Ura bizi itu-rri da, baina garbigarria ere bada eta berarekingarraiatzen du dena, baita gorputz hilak etahaien arimak ere. Horretaz aparte, ura paisaiaere bada; Martin Irazokiren haur eta gazte den-borako paradisu ederrean (nirean bezalaxe) osa-gai ezinbertzekoa da”.

BIDE GURUTZATUAK Martin Irazoki da eleberri-ko protagonista. Idazlea, Mikel Taberna. Bienbideak gurutzatzen dira zenbaitetan bakoitzakbere pertsonalitateari eusten dion arren. “Mar-tin Irazokiri bizia eman diot, istorio honetanharat eta hunat ibil dadin. Ni nerau haur eta gaz-te denboran ibiliriko parajeetan barna sartu dutpertsonaia gero, eta neure bizipenen bat edobertze ere oparitu diot; baina funtsean niresorkari bat da. Badakizu, bakoitzaren memo-riako oroitzapenak pilatzen joaten dira, batzukbertzeen gainean, eta hala biltegi izugarri han-di bat izaten dugu azkenean. Dena ez da apro-

betxagarri izaten, jakina, baina uste dut idazleguzientzat hori sekulako altxorra dela”.

Alkasoroko benta eleberriak badu osotasunik,badu istorioa harilkatzen duen haririk, bainabanaka ere irakur liteke. Atalka banatuta dago,hamar ataletan, eta bakoitzak bere egitura du,bere istorioa, bakarrik joan litekeena, edota bes-teekin bat eginez, eleberria osotu. “Hasieratikgarbi nuen osotasun bat izanen zuen zerbait kon-tatu nahi nuela. Baina egia da kapitulu batzueknolabaiteko autonomia erakusten dutela. Nero-nek bilatua da efektu hori, segur asko idaztekoneure manera propioaren ondorioz. Intentsita-te maila jakin bat lortu nahi nuen haietakobakoitzean. Batez ere narrazio laburrean, ipuin-gintzan aritu naiz orain arte eta litekeena da egi-tura honek neure deformazio hori islatzea”.

Bizitza istant batbaino ez denean

DONOSTIA

Page 3: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

S

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

S ARIKETEK motibatutako argitalpenakune batez bazter utzita, bibliografia urrisamarra osatu du orain artean MikelTabernak. Ez da idazle superproduktibo

horietarik, apenas ditu bi liburu kalean: ipuinakbiltzen zituen bat, Txokolatezko dinamita,2001ekoa; eta atera berri duen Alkasoroko benta.Hain zuzen, 2001eko ipuin bilduma zen irakurlehonek orain artean ezagutzen zion lan bakarra.Eta ez irabazitako sariak bereziki txikiak zirela-ko –tartean formatu zaharreko Tene Mujika batedota Donostia Hiria–; ez bada Txokolatezko dina-mita hark izan zuelako besteeen gainetikakooihartzuna. Adibidez, lau kritika, noizbait nola-bait norbaiti behar bezala eskertu beharko dio-gun Kritiken hemerotekan bilduta daudenak.

Guztiek nabarmentzen zioten gauza bat: uni-bertso bat biltzen zuela bere baitan, garai-geo-grafia jakin bati lotutako ipuinekin, idazleak abil-ki marrazkitutako fresko bat osatzen zutela ber-tako istorio-pertsonaiek. Kritika haietako batean,gainetik, pena bakarra zuela aitortzen zuen Ain-geru Epaltzak, “Txokolatezko dinamita-ren osa-gaiekin zer-nolako nobela puska idatz zitekeen

pentsatzean”. Alkasoroko benta duzue, neurrihandi batean behintzat, nobela hori.

Nafarroako Bortziriei fikziozko Alkasoro gehi-tuta sortu duen Seierrietan du Tabernaren uni-bertsoak beste behin oinarrizko kanpamendua.Kasu honetan, ordea, eta nobela baten aurreanegonik, Martin Irazoki narratzailearen bitartezezagutuko ditugu liburuan zehar kontatzenzaizkigun gertakizunak, haur zenetik gazte zelagertaera lazgarri bat gertatu bitarte. Unibertsoak,halaber, 60-70ko hamarkadak harrapatzen ditu,sakoneko aldaketak bizituko zituen garai bat,gainbehera joaki zen sistema zaharra eta indarkagoiti heldu zen berria. Eta gertakizunak alderdi,nahi baduzue, ez hain ertsiki politikotik konta-tzen zaizkigu, baizik eta alde intimoago batetik,narratzailearen bizikizunen galbahetik, nahizgauza jakina den zera intimo-pertsonalak ere kar-ga politiko handia izan dezakeena. Hasi eta bukaheriotz banarekin egiten du nobelak, odol ho-tzean hil zuten kontrabandistaren istorioa dabata, Guardia Zibilak Donezteben tiroz hildakogazte batzuena bestea. Baina dena, gertaeralarrienetik ezdeusenera arte, Irazokiren begiekin

ikusiko dugu, Irazokiren bitartez, Irazokirekinhaziko gara, bizitzen hasiko, korrituko dituguAlkasoro, Seierriak, poliziaren aurretik Iruñekokarrikak, Irazoki bera izango gara geroni elebe-rriaren irakurketak irauten duen artean.

Eta kontatzen direnak bezala kontatzekomoduak egiten du Alkasoroko benta gomenda-garri, hizkera jori, oparo, ia opari, leun egitendu aurrera une oroz irakurketak. Beste harkaipatu zuen plazeraz ari naiz, irakurtzearenplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bildumagisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;ipuinek, generoaren kontzepzio estu baten ara-bera, hasiera bat eta bukaera bat izan behardutela ulertzen badugu, bada, liburuko kapitu-lu bakoitzak hala funtzionatzen du, istorio bathartuz bere baitan, nahiz gero istorio guztiaknarrazio handiaren baitan txertatuak joan.

Istorioz osatutako nobela baten aurrean gaude,beraz; edo, hobeki, istorioz sortutako nobela batenaurrean. Zalantza gutxiago daukat, ordea, bestebaieztapen honetan: gozatua hartuko du seguruirakurleak Alkasoroko benta aletu bitartean.

ARITZ GALARRAGA

Kontatzen direnakbezala kontatzekomoduak egiten du

obra gomendagarri;hizkera jori, oparo, iaopari, leun egiten du

aurrera une orozirakurketak

KRITIKA

1. Kristalezko begi batMiren Agur Meabe. Susa.

2. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

3. Ez naiz niKarmele Jaio. Elkar.

4. Intemperies (babes bila)Lourdes Oñederra. Erein.

5. Rasputin eta SanPetersburgoko gauakJoxemari Iturralde. Elkar.

6. Zintzoen saldoanJon Alonso. Txalaparta.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

2. Oteiza. Profetaren 14 hitzPatxi Ezkiaga. Bermingham.

3. Euskal Herria kantuzHainbat autore. Baigorri.

4. Bagoaz, hamaika arrazoiditugulako!Independentistak sarea/Ideien faktoria.

5. TxillardegiFito Rodriguez. Erein.

6. Zer da artea?Lev Tolstoi. Meettok.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIHISTORIKOA

‘Rasputineta SanPetersbur-goko gauak’Joxemari Iturralde.Elkar. 184 orr. 16,50 euro.

Errusiako azkentsarraren egunak

Gregori Efi movitx Rasputi-nek neurri berean eraginzuen San Petersburgo hirianmirespena nahiz gorrotoa.Besteak beste, sendatzaileospea zuen; horregatik deituzioten tsarren palaziora, Ale-xis printzearen odoljarioasendatzeko. Konturatzerako,Alexandra tsarina Rasputi-nen esanetara jarria zegoen.Baina enperadoreak ez ezik,hiriko aristokrazia osoa erorizen haren eraginpean; ema-kumeak batik bat, ez ohikointuizioari eta sexu-trebeta-sunei esker...

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

SAIAKERA

‘Ziurgabe-tasunenaroa’Alain-G. Gagnon.J. A. Sarasola (itzul.).Alberdania. 208 orr.18,50 euro.

Kultura federa-lean hausnartuz

Gero eta handiagoak diraestaturik gabeko nazioenbidean agertzen diren erron-kak beren ezagutzaren etaegiaztatzearen bila. Naziohandiek kezka erakustendute eta mesfidantza ezgutxitan; nazioarteko era-kundeek, berriz, egonkorta-suna bilatzen dute besteezeren gainetik. Gagnonekkultura federalaren kontzep-tuan sakontzen du liburuhonetan, hori baita harenustez gizarte konplexuekbehar duten zutabe nagusiaelkarbizitzarako.

HAURLITERATURA

‘Altxor bataurkitukodugu’Janosch (testua etamarrazkiak).Ainhoa Irazustabarrena (itzul.).Pamiela/Kalandraka. 52 orr. 15 euro.

Lurreko zorionikhandienaren bila“Askotan, gauzak ez diraizaten uste bezala, justualderantziz baizik”, esan zienhontz zaharrak hartz txikiarieta tigre txikiari, ‘Lurrekozorionik handiena’ lortzensaiatu zirenean. Haur-esti-loko ilustrazio alai eta kolo-retsu, klasiko eta lauenbidez, Janoschen kontakizunhoni umorea dario eta bai-kortasun eta xalotasunarrasto bat uzten du irakur-learengan pertsonaienespektatibak asebetekodituen ezusteko amaierarairitsitakoan.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Ainara GarciaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

TITULUA: ‘ALKASOROKO BENTA’ EGILEA: MIKEL TABERNA · ARGITALETXEA: SUSA

Istorioz sortutako nobela

Page 4: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

Larunbata, 2013ko apirilaren 20a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

GG OMAZ itxitako tamaina txikiko azalgogordun kaiera beltza da MaiteGurrutxagaren (Amezketa, 1983) Alde-rik alde. Bertan, azken hiru urteotan

bete dituen sketchbook edo bozeto liburuetanpilatutako marrazkien aukeraketa bat, konpila-zio bat aurkezten du. “Argitaratu dudan lanikpertsonalena da –aitortu du–. Bertan, intuizioz,helburu zehatzik gabe egindako marrazkiakaurkitzen dira. Ez dago testurik abiapuntu beza-la, paper zuria eta ni bakarrik aurretik. Eta,kontzienteki izan ez bada ere, nire burua erre-tratatzen bukatu dudala esango nuke. Niretza-ko egindako lana da, argitaratzeko asmorik gabeegindakoa, ikasketarako lekua, eta hor gakoa;azkenean, nitaz hitz egiten bukatu du”.

Lanaren izenburua Mikel Ayerberen laguntza-rekin hautatu zuten: “Alderik alde, bozeto libu-ruxka alderik alde, ezker eskuin, goitik behera,behetik gora beteta dagoelako, irakurketa bideanitz eskainiz; baina baita ere, esan bezala, erra-diografia bat bezala delako, alderik aldezeharkatzen nauena”, erantsi du ilustratzaileak.

Bada, Gurrutxagaren autoerretratu modukoaden lan honetan, ilustrazioa eta collage teknikauztartzen dira. “Esperimentatzeko esparru ezinhobea dira liburuxka hauek. Horregatik, bertan,aurkitutako paper zatiak, hostoak eta abar itsas-ten joaten naiz, aurreideiarik gabe. Eta, ondo-ren, beraiek erakusten didate marraztekobidea”, dio egileak. Hala ere, axotarekin egin-dako marrazkiak dira nagusi koadernoan.

Finean, marrazteko baliatzen dituen bozetoliburuen itxura du Alderik alde obrak. “Koa-derno zalea naiz, batzuetan txikixeagoak bes-tetan handixeagoak; edozein lekutan nagoelaere marrazteko aukera eskura izatea gustatzenzait eta”. Ilustratzaileak azaldu bezala, edononez ezik, edonoiz marraztea ere gustuko du, “ia-ia egunero, egunero ez bada. Beharrezkoa dutmarraztea, oso leku garrantzitsua betetzen dunire bizitzan. Lanbide bilakatu dut, baina diber-tigarria eta beharrezkoa ere bada niretzat aldiberean. Lan orduetatik kanpo ere askotan jo-tzen dut marraztera”.

ilustrazioa

MAITE GURRUTXAGAILUSTRATZAILEA

«Bozetohauetannire buruaerretratatzenbukatu dut»

IZARO AULESTIARTE

MOTZEAN

Ilustratzaile on batek behar duena da... Besteek ez dakit, ez dut bes-teengatik hitz egin nahi, baina nizintzoa izaten saiatzen naiz.Irudiak, koloretan ala zuri-beltzean? Biak gustatzen zaizkit,uste dut zuri-beltzak ere asko due-la eskaintzeko. Lanaren arabera,esango nuke.Zerekin gusturago: arkatza, boli-grafoa...? Biak, baita ere, momen-tuaren eta lanaren arabera.Marrazki txikiak ala handiak? Txi-kiak eta handiak, marrazkiakazken finean.Zer ezin da falta zure marrazkie-tan? Zintzotasuna da nire premisa.Gustuko duzu irakurtzea? Bai, oso.Album ilustratuak, ipuinak, komi-kiak, helduentzako narratiba, poe-sia... denetik gustatzen zait.Non marrazten duzu? Gela bat dutlanerako prestatua; mahaiak,ordenagailua, liburuak, margoak,dena lanerako bideratuta.Garrantzitsua ikusten dut hori.Ametsen bat? Bai.Amesgaiztorik? Baita ere.Oporretarako leku bat? Ia denak.Eta bizitzeko leku bat? Ez denak,baina asko.Bizioren bat, Maite? Baten bat...

Page 5: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

ZINTZOTASUNA Badira zenbait urte Gurrutxagamundu honetan sartu zela. Arte Ederrak ikas-ten hasi zen Bilbon; diziplina artistiko ezberdi-netan esperimentatu, eta bertan ezagutu zuenilustrazioaren mundua, “diziplina bezala, lan-bide bezala. Ondoren, ilustrazioa ikasi nuenBartzelonan, Escola de la Donnan, eta hor hasizen dena”, aipatu du.

Oraindik ere zaila egiten zaio bere estiloa defi-nitzea. “Ez nuke jakingo esaten. Baina dakidanada, estilotatik gaindi, zintzoa izaten saiatzen nai-zela, trazuari entzuten saiatzen naizela, eskuabehartu gabe, intuizioak eta beharrek eramatennauten lekura joaten saiatzen naiz, lan zintzoabilatzen dut. Estiloari ez diot kasu gehiegi egi-ten. Eta noski, testu baten gainean lan egin beharbadut, testuari ere entzun egin behar zaio”.

Marrazkilariak aipatutako “lan zintzo” hori ezomen da oharkabean pasa euskal idazle ezagu-nen artean ere. Urteotan, alegia, hainbaten libu-ruak ilustratu ditu, hala nola Txori Txoroa(Juan Kruz Igerabide), Bat-batean Krispetak(Karlos Linazasoro), Maitagarria eta desioa(Mariasun Landa), Kontuari kontu ipuin bildu-maren Hiru olatuak ipuina (Itziar Zubizarreta)zein Amattoren uzta (Mayi Aztiria).

Elkarlan horren baitan, dena den, Gurrutxagakez du mugatua ikusi bere sormena; “zortez, argi-taletxe eta idazleek beti utzi didatelako bide irekiairakurritakoaren nire irakurketa pertsonala egindezadan, eta horrek, nire ustetan, lan hobea, zin-tzoagoa egitera eramaten zaitu”. Halakoetanidazleekin izandako harremanaz ere baikor min-tzo da: “Proiektuaren araberakoa da harremana,baina beti iruditu izan zait aberasgarria. Beraiekidatzitakoa ulertzen ere laguntzen dizu askotanberaiek ezagutzeko aukera izateak”.

Oro har, besteen lanak ilustratzen ditu marrazki-lariak: “Argitaletxeek bidalitako idazleen testuakbatzuetan, anaiak edo lagunen batek idatzitakoabestetan… Zortez, sormen handiko jendea dutinguruan, eta beraien lanak gustura irudikatzenditut. Gustatuko litzaidake istorio propioak sor-tzea ere, baina garai hori ez da iritsi oraindik,eta ez dakit iritsiko den. Ikusi beharko”.

Autoedizioa ere maite du, lan pertsonalak aurre-ra ateratzeko “aukera paregabea” dela iritzita;“editore, diseinatzaile, autore eta ilustratzailelanak egin behar dituzu batera, besteak beste,eta asko ikasten da. Kalitate handiko lanak egi-ten dira autoedizio munduan”.

Bien bitartean, nolanahi ere, gustura aritzenda enkarguz. “Hasteko, norbaitek bere lana ilus-tratzeko zure lanean pentsatzea luxu bat da–aipatu du–; jasotako enkargua ondo barnera-tzen saiatzen naiz, lanarekin inplikatzeagarrantzitsua ikusten dudalako lan on bat eginahal izateko”.

Testu bat jasotzen duenean, hain juxtu, ondo ira-kurri eta irakurritako hori barneratzen saiatzenda lehenik. “Egun batzuetan buruan bueltaka

Maite Gurrutxagak eskuz egiten du lan ia beti.Eskuz marraztu, kolorea ere kasu gehienetaneskuz aplikatu, eta gero digitalizatu egiten dusortutakoa. Teknologia berriek ilustratzaileeieskain diezazkieketen abantailez galdetzean, ezdu zalantzarik: “Garrantzitsuak dira. Saiatuegin behar da programak, aplikazioak, tresnaketa abar ezagutzen. Ni, hala ere, eskuz marraz-ten eta margotzen sentitzen naiz eroso, eta orde-nagailua irudiak digitalizatu eta garbitzekobakarrik erabiltzen dut”.

OFIZIO ZAILA Gaur gaurkoz, liburu ilustratuenetorkizuna ez du arriskuan ikusten. “Ilustra-zioak denbora asko darama gure artean. Ustedut, hori bai, garrantzi handiagoa eman beharkolitzaiokeela ilustrazioari; eskaintzeko duen guz-tia kontuan izan. Esan daiteke hasiberria nai-zela mundu honetan, baina nire ustez lehen lan-bide zaila zen ilustratzailearena, eta gaur egunere lanbide zaila izaten jarraitzen du. Lan askodago egiteko esparru horretan”.

Zailtasunak zailtasun, Gurrutxaga marrazki-laritzatik bizi da gaur egun, eta Euskal Herri-ko beste ilustratzaile batzuekin duen harre-mana ona dela ere azaldu digu. “Ez ditut denakezagutzen, noski, baina ezagutzen ditudanekin

harreman ona dut. Galtzagorri elkarteakedota Apiek zerbait antolatu duela eta

elkartzeko aukera badaukagu, nik usteeskertu egiten dugula ofizioaz hitz egi-teko aukera, elkarri laguntzekoa, etaaholkuak ematekoa. Gustura elkartzengarela esango nuke”.

Pozik dago orain arte egin duen bidea-rekin, “uste dudalako orain egiten arinaizena egiten aritzeko, aurreko lan guz-tiak egin behar zirela, eta hori kontuanizaten saiatzen naiz. Orain beste erabatera ilustratuko nituen hasieranegindako liburuak, noski, baina ibil-bidearen zati bat dira eta onartu egin

behar dira”. Aurrera begira ere, bidea egitenjarraitzen du orain marrazkilariak. DejabuPanpin laborategiarekin ari da uneotan lanean,Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondorekin;haiek sortu eta antzerkiratutako gidoi bat komi-kira egokitzen.

Edo! argitaletxearekin ikusi du argia Maite Gurrutxagaren ‘Alderik alde’ lanak. Orain arte kaleratutakoobrarik pertsonalena du; bere ‘erradiografia’ moduko bat dira liburuxkan bildutako bozetoak

izatea gustatzen zait, marraztu gabe, bozeto txi-ki batzuk bakarrik agian, buruan irudikatzen,forma ematen, definitzen saiatzen naiz.Horrek erantzunari mamia ateratzenlagatzen didala esango nuke. Ondorenhasten naiz marrazten, buruan sor-tutakoari forma ahalik eta ondoenematen saiatuz”. Alegia, irakurrita-koa barneratu ahala ekiten die boze-toei, “gero eta zirriborro gehiago, hobe.Eta, ondoren, bozeto horietatik aukera-tutakoa definitibo egin behar da”.

Bere esanetan, “beste irakurketa bat” eskain-tzen dio marrazkiak testuari. “Horrek, nireustez, liburua aberastu dezake, irudimenaribeste ate bat irekitzen baitio”. Osterantzean,ilustrazioaren funtsa hala deskribatzen duberak: “Niretzat, irakurtzen den zerbait da ilus-trazioa, berdin du testu bati laguntzen dion edoez, zerbait kontatzen dizu. Batzuetan testubatek dionaren irakurketa bat egiten du; bestebatzuetan, berak bakarrik ere istorio bat kon-ta diezazuke”.

“Marrazkiak beste ira-kurketa bat eskain-tzen dio testuari, etahorrek liburua aberas-tu dezake, irudimena-ri beste ate bat irekiz”

“Intuizioak eta beha-rrek eramaten nautenlekura joaten saiatzennaiz, lan zintzoabilatzen dut, estilota-tik gaindi”

“Trazuari ‘entzuten’ saiatzen naiz”, dio marrazkilariak. AINARA GARCIA

AMEZKETA

Page 6: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

Argazkilaritzaren eta pinturaren arteko mugarekin jokatuz, azkenemaitza eta konposizioen poetika funtsezkoa da Sáezen obretan. ORTZADAR

MIKEL ONANDIA GARATE

Sergio Sáez artista bilbotarrak Giorgio Morandipintore italiarrari omenaldia egiten dio DurangokoArte eta Historia Museoan erakusten duen argazkiseriean, hilaren 28a arte ikusgai

AA RGAZKILARI familia batean jaioa,Sergio Sáezek (Bilbo, 1954) argazkila-ritza eta artea ikasi zituen. 25 urte bai-no gehiagotan zehar diseinatzaileen-

tzat moda munduan lan egin ostean, 2006. urte-tik hona margolaritzara dedikatzen da profe-sionalki. Ordutik bere lana bakarkako era-kusketa ugaritan agertu du publikoan, sarritannazioartean. Bilaketa nekaezina da beti artistaororen bidea, eta Sáezek bere hasieretan hain-bat gauza erakutsi nahita, erabateko lanak gau-zatzen zituen, arranditsuak. Haatik, azkenaldian, esentziara hurbildu guran, apaindure-tatik libre den obra modua da berea, soilagoa.Egun margolari bilbotarraren ametsa pintura-ren purutasunera heltzea da –pintura pintura-gatik sortzea–, motibo eta aitzakia barik.

Oraingoan, iaz Zarauzko Photomuseum-ean era-kutsi zuen Morandi Akuarela Fotografikoakseriea aurkezten du Durangoko Arte eta Histo-ria Museoan, hilaren 28a bitartean. Margoen etaargazkien hibridoak diren tamaina ezberdineko21 lan dira guztira –neurri ertainekoak bainabaita handiak ere–, metalezko markoarekin etaoihal grisean muntatuak. Eguneroko objektuenbodegoiak ditugu, eta lehen begirada azkarrean,akuarelak dirudite.

Kamara digitala erostean airera egindako argazkibatzuen akatsek sortutako efektuak gustatuta,istripuz ez, baizik eta berariaz halakoak sortzensaiatu zen. Urte eta erdiko esperimentazio pro-zesuaren ondoren, gura zituen emaitzak menpe-ratzea lortu du. Photoshop ez inolako beste filtrofotografikorik erabili gabe, Canon kamara digi-tal batekin gauzatu ditu argazkiok, eta objekti-boa distantzia fokal konkretu batez engainatuz,kamararen fokatze sisteman konfusioa eraginez,desenfokatze efektu berezia, kolore nahasi zirra-ra –akuarelarenaren oso antzekoa– lortu du. Hala,kausazko teknika bati esker, asko insistitu etagero, emaitza piktorikoaren sekulako antza lor-tzera heldu da, ikusleak zeren aurrean gaudengaldetzera ailegatzeraino. Baina hori baino ez daitxura, egiaz argazkien aurrean baikaude.

Te-ontzi, botila, edalontzi, taza, pitxer edo pere-xil sorten ingerada diluitu eta difuminatuak alda-tu egiten dira, ikuslearen pertzepzioarekin jola-sean, argi naturalaren arabera. Atmosfera grisorokor baten baitan beiraren transparentzia etaisladak, eta tonu berde, larrosa edo urdinaknabarmentzen dira. Kolore eta formen artekoelkarrizketetan, bodegoietako objektu arruntakezin dira identifikatu, soilik asmatu. Aldi berean,argazkilaritza tradizionaletik urrunduz, eszenaguztiek –batzuk sinpleagoak, besteak konple-xuagoak–, abstrakzioarengandik hurbil, konpo-sizio lauso bezain orekatua agertzen dute.

Sáezek baditu baita teknika antzekoa erabilizgauzatutako lan abstraktuak, baina horien itxu-

ra ezberdina da oso, eta beste era batean fun-tzionatzen dute. Tamaina handiagoak izateazgain, marko gabe erakusten dira, airean zintzi-lik bailiran, eta abstrakzio puruko estetikabaten baitan ulertu behar dira, gutxi barru NewYorken erakutsiko dituen lan horiek.

IZAERA METAFISIKOA Durangon ikusgai direnSáezen piezek lasaitasun, geldotasun kutsuaegozten diote museoko aretoari. Argazki deli-katu hauek, plastikoki indartsuak oso, baitasentsualak, objektuen esentzia, izaera metafi-sikoa adierazten dute, beren osotasunean atmos-fera berezia sortuz. Esan bezala, Morandi Akua-rela Fotografikoak serieko lanak fotografiapurua dira, inongo margo zantzu barik, bainaegiaz, herraminta bat izan ala bestea ez da hain-beste inporta. Argazkilaritzaren eta pinturarenarteko muga eta muturretan mugituz, azkenemaitza eta konposizioen poetika funtsezkoa daSáezen lanetan. Kamara atmosferak sortuasmoz kolore brotxa bailitzan darabil, etaserieko izenburuak adierazten duenez eta pin-turaren historia apur bat ezagutzen duena segi-tuan konturatuko den legez, Sáezek lan hauekinGiorgio Morandi (1890-1964) margolari italia-rraren lan sakon eta metafisikoari egiten dioomenaldia.

Morandiren murriztasun eta pintura puruarennarratibotasunagatik, lan borobil eta sakona-gatik hunkitua, asmo eta modu berak jarraituz,margolariaren ibilbide paraleloa egin nahi izandu Sáezek, baina pinturarekin beharrean,argazki kamararekin. Egiaz, ez dio gehiegiinporta zer fotografiatzen duen, margolariarenasmoa giro bat, eszenaratze bat sortzea baita,eta Morandik legez, natura hiletan bizitzasentsazioa –definizioz ez dutena– atzemateabilatzea. Duda barik, lortzen du halakorik.

UR ITXURA LORTZEKO EFEKTUA

Sáezen ‘akuarelen’ ur itxura –ingerada eta koloreenurtze efektuak, disolbatuko bailiran– erabiltzen dueneuskarriak areagotzen du, margoaren trazua lortuasmoz. Eskuz egindako papera dugu, nahiko lodia,normalean grabatuak egiteko erabiltzen den horie-takoa. 8 koloreko inpresora digital profesional batenbidez, ez arazo barik, tinta matearekin inprimatu dituMorandiri gorazarrea egiten dioten bodegoi ederrak.

Akuareladigitalak

DURANGO

Page 7: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

MAIDER URIARTEEsaten dutenez, ideia on batek ulerterrazabezain ausarta izan behar du.Arkitekturaren eremuan, esango genukekontzeptu horiek egitura sendobezain ulerterraz eta ausart batezosatu behar direla

Biokilab laborategia,zomorro arinateknologi parkean

GG ASTEIZKO Oquiñena laborategi eza-gunek etorkizunari aurre egin diotehaien lana dibertsifikatuz, eta iker-keta jorratu ahal izateko laborategi

berri baten eraikuntzari ekin zioten. Egoitza-ren diseinua Taller básico de arquitectura lan-taldearena da, eta berriki finalista suertatu da2013ko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargokosarietan. Arkitektura honi begiratzerakoanbururatuko zaigun galdera hurrengoa da: zeinda airean flotatzen eusteko bi kutxa horiek dara-bilten trikimailua?

Egileen hitzetan, proiektuaren helburua “gra-bitate berri bat asmatzea da”, eta finean, arike-ta nagusia maldan ahal bezain leun kokatzeaizango da. Alegia, topografia zenbat eta gutxia-go eraldatu, hobe. Itxuraz autonomoak diren bizatik osatzen dute eraikina; batetik hankak edosostengua, bestetik kutxak edo zama. Balirudi-ke bi kutxa arinak, lau adarreko hankapalogorrien gainean, besterik gabe, jarrita daudela.Eskuz egindako maketa txiki baten antzera. Ai-tzitik, arintasun (eta argitasun) efektu hau lor-tu ahal izateko zorrotz pentsatuak eta sendoakdiren egiturak behar izaten dira.

Hortxe ba, trikimailuaren koxka. Flotatzenduten kutxetako alde bakoitza bere burua eus-ten duen habe edo zutabe erraldoia dela gogoanhartu. Honek barneko espazioa guztiz libre etamalgu uzten du, hots, traba egin dezakeen zuta-berik gabe. Ordea, fatxada leiho bakar batez

Laborategiko barnealdea horma bakoitzeko leiho batek argitzen du.JOSÉ MANUEL CUTILLAS

Eraikina, hankapalo gorrien gainean jarrita. JOSÉ MANUEL CUTILLAS

zulatzera ere behartzen du, dimentsio handikoabera, baina bat bakarra.

HANKAPALO ZOMORROA Euskarriari dagokionez,logika arruntek agintzen dutena apur bat eral-datu egiten da, eta tentsio moduko bat sortzen daera berean. Alegia, kutxaren izkina bakoitzarenazpian zutabea kokatu beharrean, alde bakoi-tzaren erdian jartzen da. Nola baina? Bada, kutxabakoitzaren zama, azpialdean gurutzatuak direnmetalezko bi habeetan jasota. Eta, era berean,gurutzeko punta bakoitzean aipatu zutabeakkokatuta. Horra hor gure hankapalo zomorroa.

Hasieran horren fina eta arina zirudien eraiki-na, maldan behera doan zomorro bihurri bila-katu da. Eta irudi hau ongi osatzen dute kutxa-ren maila horizontala mantentzen duten luzeraezberdineko hanka gorri horiek, belar arteankokatuta.

DATUAK

DATA: 2009-2010.KOKAPENA: Arabako Teknologi Parkea, (Miñao,Araba).EGILEAK: Taller básico de arquitectura; Javier PérezHerreras eta Fco. Javier Quintana de Uña. Ikus:www.tallerbasico.es.GAINONTZEKO EGILEAK: Edurne Pérez Díaz deArcaya, Xabier Ilundain Madurga, Leire ZalduaAmundarain, David Santamaria Ozcoidi eta Lau-ra Elvira Tejedor.

MIÑAO

Page 8: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2013/04/19/ortzadar________200413_30158.pdfplazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena;

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 20aKMK