Ortzadar 04/05/13

8
ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a. 307 zenbakia deia.com MARIASUN LANDA “Adinak ematen duen askatasunez sentitzen naiz idaztean” -- 4-5. orrialdeak -- -- 2. orrialdea -- SORTZAILEAREN ‘GAUAK’ Iluntzea izan du inspirazio iturri Mikel Azpirozen bakarkako lehen lanak euskal kulturaren kolore guztiak

description

Ortzadar, euskaraz egindako aldizkaria

Transcript of Ortzadar 04/05/13

Page 1: Ortzadar 04/05/13

ortzadarLarunbata, 2013ko maiatzaren 4a. 307 zenbakia deia.com

MARIASUNLANDA

“Adinak ematen duenaskatasunez sentitzen

naiz idaztean”-- 4-5. orrialdeak --

-- 2. orrialdea --

SORTZAILEAREN‘GAUAK’

Iluntzea izan du inspirazioiturri Mikel Azpirozen

bakarkako lehen lanak

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 04/05/13

02 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

‘Gaua’ entzutekomoduan jarri dubere webgunean,“ez ordea jais-teko”, zehaztendu. IÑAKI LOPETEGI

G

OLATZ PRAT

G AUETAN, mundua gelditzen deneaneta dena lo dagoenean, badira egunaberriro argitzerako lanean dihardute-nak: kale garbitzaileak, supermerka-

tuetako hornitzaileak, gauzainak, errotatibak...Baita sortzaileak ere. Chopinek ohi zuenmoduan, halaxe egoten da sarri Mikel Azpiroz(Donostia, 1971), gauaren isiltasunean, bakar-dadean, lanpara txiki baten argitan pianoa jo-tzen eta sortzen.

Gaua izena jarri dio Azpirozek bere bakarkakolehen lanari. Urteetan eta, normalean, gauezidazten joan den kantuetako hamar bildu ditubertan. “Ez ditut diskorako sortu, baina, sortzennindoan kanta multzoa handitzen zihoan eta gra-batzeko nahikoa material bazegoela ikusi nue-nean erabaki nuen diskoa egitea”, azaltzen dudonostiarrak. Taldeetan eta beste musikarieilaguntzen aritu den arren, Gaua da bere proiektupertsonalena, bakarkako lehena izateaz gain,musikalki ere barren-barrenetik ateratakoa dela-ko. Inspirazioa musikak berak ematen dio.“Musika jotzen dudanean ez ditut gauzak irudi-katzen, gehiago da musikak eramaten nauelabeste maila abstraktoago batera. Esanahia musi-kak berak dauka. Gero hori irudikatu dezaketabestien tituluetan, baina ez naiz inoiz titulubatean oinarritzen konposatzeko”, dio.

EKLEKTIZISMOAREN ISLA Azpirozek bizitza osoanzehar irentsi dituen hizkuntza musikal denaknabari daitezke diskoan. Izan ere, sei urterekinhasi zen musika klasikoa ikasten, baina bereha-la maitemindu zen jazz, blues eta antzeko doinu

afroamerikarrez. Ibilbidea, gehienbat, azkenhorietan zentratu duen arren, disko honetan uki-tu dituen musika guztiak daude: “Euskal melo-dien ukitua, Aita Donostiaren eragineko gau-zak, Erik Satieren inpresionismoa eta, argi etagarbi, jazz, blues eta gospela”. Eragin eta ñabar-dura horiek dituen arren, “diskoa, berez, uni-formea” dela dio piano-jotzaileak. “Ez da arro-tza egiten abesti batetik bestera pasatzea.Diskoan dauden kantak, musika analisi bat egin-da, oso gertu daude elkarrengandik. Ez horibakarrik, elkar elikatzen dira”. Beretzat eraginhoriek denak nahastu eta bateratzea oso gauzanaturala da: “Musika horiek barneratzen ditut,oso eklektikoa naiz alde horretatik; gero ateraegiten dira horiek denak, naturalki”.

Ia hiru urte pasa dira abestiak grabatu zituene-tik. 2010eko uztailan, El Vendrell-eko (Catalun-ya) Pau Casals auditorioan grabatu zituen, hirugautan zehar. Beretzat oso garrantzitsua damusika non jotzen den eta jotzen den lekuak“zein energia duen”. Hala, leku hura ezagutuzuenean oso ederra iruditu zitzaion, egokiamusikak eramaten duen plano abstrakto horre-tara iristeko. “Halaxe izan zen, oso akustika ede-rra du, leku ederra da, neurri ertainekoa, pia-noa izugarria da eta lanparatxo bat piztuta,gaueko iluntasunean eta isiltasunean grabatunituen abesti hauek. Gozamena izan zen”.

Grabatutako hogei kantuetatik zeintzuk auke-ratu eta zein toma edo hartualdi aukeratu iga-ro ditu ordutik honako hilabeteak. “Ordu pilabat grabatu nituen, grabatzeko botoiari eman

eta segi eta segi aritu nintzen”. Gainera, abes-ti batzuk definituta eta itxita eraman zituenarren, beste batzuetan lekua egin zion uneanuneko pultsioari, inprobisazioari. “Horrekeman dit gero lan gehien aukeraketa egitera-koan, ez baitzeuden denak berdin jota. Giroezberdina zuten eta giroa aukeratu beharranuen”. Dena den, diskoak ez du postpro-dukziorik: “Hartualdi osoak daude, alde horre-tatik ikuspuntu klasiko batetik osatu dut, pia-noaren momentuko soinuaren argazkia ahaliketa leialen jasotzen saiatu naiz”.

Gaua zuzenean ikusteko aukera bikaina izangoda uztailaren 28an, Donostiako Jazzaldian aur-keztuko baitu donostiarrak bere diskoa, orain-dik zehazteko dagoen eszenatokian.

AUTOKUDEAKETA Zazpi urte dira AzpirozekMamusik zigilua sortu zuela, bere gauzak edobera tartean den proiektuak ateratzeko. “Jadaez da, duela hogei urte bezala, diskoetxe handibaten beharrik, batez ere, alde teknologikoaasko erraztu delako”. Bere musika berakkudeatzeko erabaki horrekin, entzungai jarridu diskoa mikelazpiroz.com webgunean, “jais-teko moduan ez ordea” azpimarratzen du.“Gaur egun, internetekin ez du zentzurik pira-teatuko ez denik pentsatzea. Beraz, entzutekojarri dut. Dena den, erosi nahi duenak ere egindezake webgunearen bitartez ala dendetan. Edo-nola ere, garrantzitsua da saltzea, hurrengo bategon dadin”, nabarmentzen du. Egon daiteze-la, bada, “hurrengo” asko. Jarraitu dezatelagau-solasetan pianoak eta sortzaileak.

HAINBAT PROIEKTU MARTXAN

Hainbat taldetan parte hartueta kolaborazio ugari egin dituMikel Azpirozek. Azken urtee-tan Elkano Browning Creamtaldean hammond-a astintzendu, Franck Mantegari eta DaveWilkinson musikariek lagundu-ta. Hil honetan grabatuko dute,hain justu, euren laugarren lana.Jabier Muguruzarekin ereaspalditik dabil lanean etaharen lan berria grabatukodute ekainean bertan.

“Musikak beste maila abstraktoagobatera eramaten nau”

MIKEL AZPIROZMUSIKAGILEA

Piano-jotzaile eta konpositore donostiarrakbere bakarkako lehen lana kaleratu berridu, bere ibilbidean ukitu dituen musika

mota denak barne hartzen dituena.‘Gaua’ izenburua ipini dio, abestiak gauezsortu eta grabatu dituelako

DONOSTIA

Donostiako Jazzal-dian izango daaurten. IKER SPOZIO

Page 3: Ortzadar 04/05/13

03Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a

M

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘LUDI HONEN BESTALDEZ’ EGILEA: ESTEBAN URKIAGA ‘LAUAXETA’ · ARGITALETXEA: LABAYRU

Mila aldiz bisitatua

M ILA aldiz bisitatuko dugu EstebanUrkiaga Lauaxetaren ekarpen poe-tikoa, eta mila aldiz txundituko gai-tu, orain bere xalotasun eta santu-

tasun arean irrigarriak, gero bere finezia hogei-garren mendekoak. Olerkariaren lanik mardu-lena biltzen duen edizio berri bat argitaratu duLabayruk BBK-rekin batera, Sutondoan bildu-man, Euskaltzaindiarekiko hitzarmen batenharira. Bide barrijak eta Arrats beran goza di-tzakegu berriro, eta baita azken orduko piezabatzuk ere, espetxekoak: “Agur, Euskadi, Jaunaknaroa/ Aberri eder argira”.

Neologismoen eta termino garbizaleen gaitzazoharturik, zein aditz trinko zenbait ulertzeko,eranskin erabilgarri bat dauka liburuak azkenorrietan, hiztegi labur baten antzera. Sebas Gar-tzia, Xabier Boveda, Alberto Errazti, Anton MariAldekoa-Otalora eta Adolfo Arejitak gaurkobegientzako orraztu ei dituzte poemak, bai gra-fiaz bai puntuazioz. Nago, ordea, ez dela beha-rrezkoa izan kasu askotan beharleku hori har-tzea, ez baitakarkio ezer berririk gaur egunekoirakurle euskaldun alfabetatu eta kultuari, etagaldu ere galdu egiten baita sonoritatea eta, zer

esanik ez, autentikotasuna: Agur, Euzkadi!-k ezdauka zerikusirik liburuko Agur, Euskadi!-rekin, nire ustez. Nik ez nukeen lanik hartukoeginda dagoena ez dakit norentzat egiten, esan-da dagoena ez dakit nori errepikatzen.

Lauaxetari buruz sarrera Koldo Izagirrek eginzuen. XX. mendeko poesia kaiera gogoanga-rrietan, esan zuenean, esan zuenez: “Aberri-gintza omen zelako irten zen Lauaxeta inspira-zioaren bila, itxuraz. Baina poeta izan gabe, edobokazioz hala izan gabe, poesiaren mekanika ezezik haren edertasuna atzeman eta zabaltzekogai izan zen. Poesiak kutsatu egin zuen, eta halaageri zaigu Lauaxeta zorionez kontradiktoriobat: katolikotasun probintzianoa osoro gaindi-tzen ez duen arren sentsualtasun mistikoarenzale, hiriko azpimunduari hastio dion hedonis-ta, Gexorik nago hasperen eginez malenkonia-tsu biziagatik Itsasora! dei egiten duen abertza-le... Sabinianoa da eta Baudelaire maite du.Lauaxeta ez da nazionalismoaren abaroan gizen-du nahi duen mediokritate bat, Lauaxetak ama-teurismoaren aurkako borroka abiatzen du, etahorren ondorio da bere bigarren poemategia,Arrats-beran, gure aurreneko balada modernoa.

Ofizioko lehen idazlea dugu, Europako lanki-deen duintasun literario berdinean bizi dena.Euskarak euskaldun mundutarra elikatzen duestreinakoz Lauaxetari esker”.

Liburuak balio izan dit beraz ikusteko gizakiakzelan egiten dituen ahaleginak behin eta berriroeginda dagoena errepikatzeko. Eta hutsalak izandira oraingoan ahaleginok gainera. Laukizgoairakurtzea plazera da beti, ostera, eta horrelakontsolatzen naiz. Guda garaian zeregin guztiakutzi eta Euskal Gudarostean sartu zen hark zeemozioz idazten zuen berriro sentitzearren mur-gildu naiz ur hauetan. 1937ko apirilaren 26an jun-ker alemaniarrek Gernika bonbardatu zuten,29an La Petite Gironde egunkariko Georges Per-niard kazetariari lagundu zion Lauaxetak berta-ra. Arratsaldean faxistek atxilotu eta Gasteizkoespetxera eraman zuten. Heriotza zigorra ezarrieta urte hartako ekainaren 25ean fusilatu zuten.George L. Steer-ek esan behar izan zuen, Gerni-ka faxistek bonbardatu zutela. Eta heriotzarenzain zegoen artean idatzi zuen aipatu dugun oihuisil, otoitz antzeko hori: “Agur, Euzkadi, Jaunaknaroa/ Aberri eder argira./ Neure negarrakjarion neuzan/ zeure mendiai begira”.

IGOR ESTANKONA

Liburuak balio izandit beraz ikusteko

gizakiak zelanegiten dituen

ahaleginak behineta berriro eginda

dagoenaerrepikatzeko

KRITIKA

1. MusscheKirmen Uribe. Susa.

2. Inurrien hiztegiaMariasun Landa. Pamiela.

3. IntemperiesLourdes Oñederra. Erein.

4. Alkasoroko bentaMikel Taberna. Susa.

5. Rasputin eta SanPetersburgoko gauakJoxemari Iturralde. Elkar.

6. Ez naiz niKarmele Jaio. Elkar.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. New York-Martutene...Joseba Gabilondo. EHU.

2. Bele XuriakJanbattitt Dirassar. Elkar.

3. Kulturaren teoria zientifiko...Bronislaw Malinowski. Gaiak.

4. Euskal estatuari bideazabaltzenHainbat autore. Ipar Hegoa Fundazioa.

5. Arrazoia ez dago edukitzerikIñaki Segurola. Alberdania.

6. Enbataren zirimolanDaniel Landart. Elkar.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

GAZTELITERATURA

‘Etsaigordea’Jokin de Pedro.Elkar. 127 orr.11,80 euro.

Postontzitik aterazen misterioaJosu Arriola kazetari ezagu-na bere apartamentura sartueta postontzitik ezezagunbaten gutuna jasotzen due-nean abiatzen da Jokin dePedro (Bilbo, 1955) idazleeta irakaslearen azken isto-rioa: “Zure egunak zenbatu-ta daude, aurpegi faltsu horiezabatuko dut albistegieta-tik; denak du bere ordaina”.Gorospe inspektorea kaze-tariaren ilobaren laguntzazariko da kasua argitunahian. Hala ere, Ertzaintzakberak espero ez duenamaiera izango du miste-rioak, irakurlea ustekabeanhartuko duena...

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

HIZTEGIGINTZA

‘Zenba-kizko kon-trolarenhiztegia’Eusko JaurlaritzakoHizkuntza Politika-rako Sailburuordetza. Eusko Jaurlari-tza. 116 orr. 2,88 euro.

Urratsak normali-zazioaren bidean

Hiztegi hau UZEI Terminolo-gia eta Lexikografia Zentroakegin du, Euskalterm Termi-nologia Banku Publikoa egu-neratzeko eta elikatzekoentitate horrek HizkuntzaPolitikarako Sailburuorde-tzarekin izenpetutako kon-tratuen barruan. Bildumakxede du “hiztegia jorratzenduen eremuko erabiltzaileenpremiak asetzeko baliagarriaizatea”, baita euskal hizkun-tzaren normalizazio eta egu-neraketaren bidean “urratsgarrantzitsua” izatea ere.

GAZTELITERATURA

‘Sufrearenlurrin fina(A elkar-tea)’Pierre Bottero. AitorArana (itzul.). Ibaizabal.168 orr. 12,50 euro.

Gizotso taldea etanarkotrafikoa

Ombek narkotrafiko-kontue-tan dabilen gizotso taldebaten aurka borrokatu behardu. Taldea aurkitzen duenean,gizotso baten bizitza salba-tzen du, eta harekin maite-mintzen da. Bien artean, tal-dea legez kontrako negozioe-tan sartu duen gizotsoarilidergoa kentzen ahalegin-duko dira. Garaitu egitendute, baina gizotsoak ez duOmbe gehiago ikusi nahi.Deprimituta dagoela, Ombeohartuko da bizikide bat berebizitza ikertzen aritu dela.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen ZupiriaArdura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected])Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected])Diseinua: Jesús SantamaríaMaketazioa: Naroa EtxebarriaPortadako argazkia: Ruben PlazaLege Gordailua: BI 1720-06

ZALDI EROA

Page 4: Ortzadar 04/05/13

Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

II DAZTEA da Mariasun Landaren bizitza-ren bizkarrezurra. Hogeita hamar urtedaramatza modu bakarzalean idazten.Literatur zalea da oso, baina irakaskun-

tza ere izugarri gustatzen zaio. Idaztea da beretalentua. Hori da bere barneko dohaina, bainairakasle ofizioak ematen dion komunikatzekoeta transmititzeko aukerak ere liluratu egitendu. Bere idazle ibilbidean, haur eta gazte lite-raturan sortu dituen lan guztiengatik da eza-guna. Oraingoan, aldiz, helduentzako fikziozkolana egin du, Inurrien Hiztegia.

TESTU PILULAK Haur eta gazte literaturan ida-tzi dituen lan guztiak bezalaxe, laburtasunakbereizten du azkenekoa ere, joera eta dinamikabera errepikatzen baititu. Laburtasuna, trin-kotasuna eta arintasuna gustatzen zaizkio etagenero bezala mikroipuinak egiten eskua lan-duta du. “Ipuin edo kontakizun labur hauekulertzeko edo barre egiteko gaitasun literariohelduagoa behar da, baina estilistikoki orainarte egin ditudan guztien modukoa da”. Bereustez, lan autobiografikoa idatzi zuenean hautsizuen bere ohiko idazteko estiloa, testu labu-rretatik urruti zegoelako La fiesta en la habi-tación de al lado lan hura. Oraingoan, gazteeneta helduen arteko mugan pentsatu du, bienarteko alde hori ez dagoelako garbi bereizita.Zentzu horretan, beste errealitate batenaurrean jartzen gaitu. “Lan honek grazia egi-teko heldua izan behar duzu, baina gaitasunliterarioa duen hamalau urteko batek ere ulerdezake”, gogorarazi du.

Hainbat inurritegitan kokatuta, inurriak pro-tagonista dituzten istorio laburrak jasotzen ditu

hiztegiak. Inurriak aktore gisa hartu ditu liluraeragiten diotelako, “kolektibo handia izanda ezdelako multzoan indibidualtasunik ikusten etainurri bat taldetik kanpo ez delako ezer”. Ipui-nak independenteak dira, baina animalia berakdirenez gero, nahiko lotuta daude. Hala ere, ezda ohiko hiztegia. Mariasun Landak berak diohiztegi ez den hiztegia dela. “Ipuin laburrak dira,ñimiñoak, miniaturazkoak, mikrokontakizunakedo minitestuak”, gehitzen du. Batzuek konta-kizun nanotzat ere jo ditzaketela dio liburuan,enbrioi-testutzat edo ipuin-laburpentzat. Ezau-garri mikro horren azpian bada, ordea, oinarrimakro bat. Eta hiztegi ez den hiztegi hau ice-bergaren parekoa dela uste du, “agerian dagoenzatia bakarrik antzeman arren, benetan ezku-tuan dagoena harrapatu eta ulertu behar duela-ko irakurleak”. Beraz, estiloaren legeak, alegia,laburtasunak eta hizkuntzaren ekonomiak, ohi-ko testuetan baino esfortzu handiagoa eskatzendu testua kaptatu ahal izateko.

IRUDI ETA GRABATU BIZIAK Formatu aldetikberezia da, liburuko kontrazalean jartzen duenbezala, pantailarik gabeko Power Point baten an-tza duelako. “Hiztegia guztiari forma eta ordenaemateko azken uneko errekurtsoa izan da”, kon-tatzen du. Hiru atal ditu: inurriaurrea, orden alfa-betikoari jarraituz 50 ipuinek osatzen duten hiz-tegia eta inurriatzea. Mariasun Landak gogoraekartzen du, hitzaurrean edo inurriaurrean abi-satu egiten duela ez dela ohiko hiztegi bat, fanta-siazkoa baizik. Bere esanetan, “Alicia herrialdemiresgarrian obrako Cheshire katua bezala da,agertu ostean desagertu eta irribarrea uzten due-na”. Oso absurdoa dela aitortzen du. Fantasiazkohiztegia izanik ere, errealitatearen isla dira hiz-

tegian jasotzen diren kontakizunak. Izan ere, ipui-netan edozein gizarte ageri da irudikatuta, nahizeta euskaltasunari erreferentziaren bat edo besteegiten dion godoak, domuit vascones eta et domuitformicae bezalako hitzak eta esaerak aipatzean.

Inurriez ari da liburua eta inurriz beterik dagoliburua. Mariasun Landak idatzitako testuezgain, Txema Aranak egin duen diseinu grafi-koak arreta ematen du. Sare itxuran dauden inu-rriak, inurri bakartia, inurri gidaria, korruaosatzen duten inurriak, inurri eskalatzailea edo-ta batzartuta dauden inurriak ageri dira orrie-tan zehar. Eta, horrek, kontakizunean agertzendiren gaiei bizia ematen laguntzen du, hala nola,giza jokabide eta portaeretan agertzen direninbidiari, inkonformismoari, nagikeriari, mai-tasunari, giza harremanei edota ilusioei. Izanere, gizakion antolaketa sozialaren isla da inu-rrien antolaketa. Horrez gain, hiztegiko hizkibakoitzaren hasieran inurriak azaltzen direnErdi Aroko grabatuak daude, begirada hor zen-tratuta izatera gonbidatzen diotenak irakurlea-ri. Eta Mariasun Landak sormen lan hori aipa-tu nahi izan du: “Benetan opari bat izan da nolaaukeratu eta jarri dituen irudiak eta grabatuak”.

FANTASIA ETA UMOREA Animalien pertsonifika-zioa asko erabili izan da literaturan eta anima-

literatura

ANE UNDURRAGA

Azkartasunak agintzen duen gizartean, absurdotikabiatuta errealitatean aplika daitezkeen kontakizunlaburrak idatzi ditu Mariasun Landak (Errenteria, 1949)umorez betetako ‘Inurrien Hiztegia’ bilduman

“Gauzak ludikoki ira-kurtzea da asmoa,zer pentsa eman etabarrea eragiten dizu-tenak irakurtzea”,azaldu du idazleak

Egungo bizkortasunaren s

Icebergarenpuntakoinurriengizartea

“Agerian dagoen zatiabakarrik antzemanarren, benetan ezku-tuan dagoena harra-patu eta ulertu behardu irakurleak”

Page 5: Ortzadar 04/05/13

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

lien jokabideei moraltasun mezua atera izan zaieia beti. Esaterako, Esoporen inurriaren etatxitxarraren alegian inurriak moraltasunarenikuspegitik landu dira. Mariasun Landak, aldiz,lan honetan eskema hori hautsi egin du eta ezdu mezu moraletan pentsatu. “Gauzak ludikokiirakurtzea da asmoa, zer pentsa eman eta barreaeragiten dizutenak irakurtzea”. Adibidez, akto-re izan nahi duen Letizia izeneko inurri batenistorioa ezagutu ostean irribarrea eragitea etazer pentsatua ematea: zer izango da aktore izannahi eta kamerarik eta skriptik ez dagoen inu-rritegiko inurriaz? Eta adibide horren parekoegoera surrealistak aurkeztean idazleak bereburuari barre egin diola kontatu du, baita bereingurukoari eta garenari ere. Inurri Post egun-kariaz edota inurriartrosin bezalako sendabi-deez berba egiten bada ere, moda, teknologiaberriak, zahartzaroa edota kultur artekotasunabezalako gai aktualak landu ditu.

Inurrien Hiztegia lanean kontakizun guz-tiak umoretik idatzita daude eta RolandBarthesen hitzak hartzen ditu idazleakbere umorearen ideia plazaratzeko:“Ibiltzeko biderik ez du literaturak

seinale, ‘sms’, ‘tuit’ nahiz ‘WhatsApp’ mezuak bezala irakur daiteke hiztegi bitxi hau. RUBEN PLAZA

Literatura zer da zuretzat?Literaturak suposatzen du hizkuntza maitatzea. Hizkuntzaartelan bihurtzea. Hizkuntza jolas-gai bihurtzea. Literatu-ra fikzioa den aldetik ezinbesteko beharra da gizakiaren-tzako. Gure bizitza oso murritza da eta literaturak etaarteak, oro har, ate batzuk irekitzen dizkigute barruan. Zuhemen egon zaitezke, baina irakurketak amets egiteko etabeste bizitza bat eramateko aukera ematen du.

Eta zer da idazle izatea?Idaztea bizitzeko modu bat dela esaten da eta ez da esaldihutsa, identifikatuta bainago esaldi horrekin. Idazleak bes-te batzuek ikusten ez dutena ikusten du eta, gero, lotzen duez dakit zerekin eta, horrek, ideia bat ekartzen dio. Supo-satzen du bizitza honetan egoteko modu oso berezia, ezhobeagoa ezta txarragoa ere. Idazlea zaren aldetik, ez duzuoporrik ezagutzen, beti dagoelako kilker bat buruan eta ezduzulako inoiz deskonektatzen. Gutxi edo asko, azkar edomotel burua beti ari da lanean. Horregatik, idaztea pentsa-tzea da asko. Gero, mekanikoki, zer ateratzen den ordena-gailuan gauza bat da, baina buruak egin duen lan hori dabenetan idazle izatea.

Idazle bizitzako ze unetan zaude?Une honetan oso aske sentitzen naiz idazteko. Askatasunhori oso pertsonala eta barnekoa da. Lehenago ere ez zizki-dan inork eskuak lotzen, baina adinak ematen duen nahiduzuna egiteko hori azpimarratuko nuke, barrutik senti-tzen dudan askatasuna. Idatzitakoa bideratzen bada eta argi-taratzen baldin bada ondo eta bestela ere bai.

Literaturgintza bide onetik doa?Literatura beti egon da. Kobazuloetan bazegoen ahozko lite-ratura. Mendeetan zehar jendeak ez du jakin irakurtzen etaidazten eta ahozko literatura egon da. Ahozko literatura dakontinente izugarria, jarraituko du egoten, aldatuko denaedo aldatzen ari dena euskarria delako. Orain arte ahozkoazein papera izan dira euskarriak eta orain ez da izango. Aroberri baten aurrean gaude, baina literaturak berak giza-kiaren behar handi bati erantzuten dio, fikzioaren beha-rrari, izateko beste aukera bati, beste bizitza bati, errealaeta praktikoetatik aparte beste bat.

“Adinak ematenduen askatasunezsentitzen naizidaztean”

DONOSTIA

ematen, baina arnasa hartzeko bai”. Horri eskerbizitzeko eta irribarrea egiteko aukera dagoelauste du Mariasun Landak. Umorez kontatzen dubaita ere gaur egungo gizarteko azkartasunarenadierazle diren sms, tuit edota WhatsAppak beza-la irakurtzen dela hiztegi berezi hau. Eta umo-rez lan hau egitean egindako gogoetak ere. Prak-tikoek arteak ez duela ezertarako balio esatenbadute ere, gugan irribarrea sortzeko balio due-la eta gure baitako umorea zabaltzeko uste duidazle errenteriarrak.

Page 6: Ortzadar 04/05/13

06 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komunikazioa

Txapela janzteak esangura sinbolikoa hartzen omen du ETB1-ekosaio honetan, atzerrira doazen gazteei etxekotasuna erantsiz. EITB

ANDONI ITURBE

Telebista publikoa eta ‘reality’ programakez dira beti ongi konpondu. Elkarbizitzaibiltariaren bidez, ‘Txapela munduan’ saioazerbitzu publikoaren eguneratze prozesuberriaren eredua da, telebista garaikidearentestuinguru gatazkatsu honetan

EE GUNGO telebista garaikidearen ezau-garri nagusienetakoa hibridazioa da,telebista generoen gaindosiak era-gindako ziurgabetasuna. Genero tra-

dizionalak (entretenimendua, informazioa etafikzioa) nahastu egiten dira eta zaila da saiobaten ezaugarri zehatzak aipatzea. Generoezbaino, aproposagoa da formatuez hitz egitea.Horietan izarrak realityak dira: elkarbizitza-ren aitzakian, pertsonak pertsonaje bihurtzenbaitira. Harrezkeroztik, telebistaren aurreangaratu beharreko konpetentzia berriak sortuziren: estrategiak, nortasun bat garatu beharizatea. Halaber, telebistaren eta teknologiaberrien garaian nortasun soziala eratu dutengazteen artean, beharrezkoa dute norbera etanaizen beste hori agertzea. Gazteak modu natu-ral edo espontaneoan agertzen omen dirakamera aurrean; erakargarri. Kastingak dirahorren erakusleiho. ETB1-eko Txapela mun-duan saioan osagai horiek ere erabakiorrakizan dira, egungo telebista industrian egitenden moduan, lehiakidearen konpetentziamediatikoak probesteko.

Txapela munduan saioak bi osagai batzen dituespreski: bidaien bitartez kultur aniztasuna etajakin-mina. Elkarbizitza kulturartekotasunetiksortutako esperientzia partekatuaren bidez gau-zatzen da. Lau gazte agertu ziren lehen ema-naldian, bi neska eta beste bi mutil, bidaiaza-leak noski, eta hizkuntz konpetentziak dituzte-nak. Euskal Herriko gazteria baten ordezkari-tza. Bidaiak mugimendu emozional eta geogra-fikoak dira eta ikusitakoaren arabera, bidaiakezagutza didaktiko moduan agertzen ditu.

Elkarbizitza saioek kate publikoetan ez dutelekurik izaten, reality hitzarekin lotu izan dire-lako leku itxi batean (Big brother, kasu) eta espa-zio irekietako muturreko esperientzia horiek.Txapela munduan Lokaleroak saiotik sortu zen,

lonja itxi batetik kanpora begiratuz. “Lokale-roak saioan bi atal berezi egin genituen: Salou-ra eta Madrilera Athleticeko finalera. Biak gaz-te talde batekin. Eta hortik sortu zen ideia”,adierazi dio Ortzadarri Zigor Aiarza Pausa digi-tal ekoiztetxeko buruak. “Bidaiatzeko aukeradesberdinak erakustea da Txapela buruansaioaren helburua. Kasu honetan InterRail eranizan denez, gazteekiko hurbiltasun handia du”,erantsi du. Hurrengo edizio batzuk bidaiatzekobeste era bat erakutsiko dutela dio, “agian bes-te adin bateko jendearentzat interesgarriagoa”izan daitezkeenak. InterRail kontzeptua beraere gazteekin lotzen bada ere, bidaia mota batbesterik ez du adierazten: trenaz Europa ze-harkatzen duen bidaia. Baina trenen erosota-suna aldatu den bezala, publiko askotarikoa dazerbitzu horren balizko bezeroa.

Hasierako atalean, Hendaiatik Amsterdameraegin zuten bidaia luzean, negu itxura zuenegun neketsu haietan, erabaki azkarren kon-tzientzia sumatu zuten eta baita Euskal Herri-tik atzerrira joan diren gazteen erabaki per-sonal eta kurrikularrak ere. Telebista garai-kidean eta bereziki bidaia saioetan irudi etaakzio zatikatu eta azkarrek izan ohi dute nagu-sitasuna, mugimendu eta bizitasun simulakroaberreste aldera.

MIKROMUNDUAK ETB-ren dokudrametan –errea-litatea eta fikzioaren mugak argi erakusten ezduten formatuak– taldea izan ohi da gako nagu-sia: talde bat mikromundu baten erakusgarri,gizabanakoaren gainetik. Taldea norbanakoa-ren gainetik. Gainera, sinboloak edo ikono adie-razkorren erreferentzialtasunaz baliatzen da:txapela, hain zuzen. Txapela atzerrian bizi di-ren euskaldunei ematen zaie etxekotasunarenadierazgarri. El conquistador saioan, hasiera-ko aldietan, behinik behin, ikurrinak baloresinboliko bat hartzen zuen moduan.

Txapelaburuan etaezagutzakanpoan

Page 7: Ortzadar 04/05/13

07Ortzadar //Larunbata, 2013ko maiatzaren 4a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

GG URE hizkuntzaren normalizazio aha-leginean, transmisioa bermatzea daardura nagusietako bat; gogoeta, teo-ria eta proiektu ugari sortu dira, herri

jakintzak belaunaldi berrietan bizirik segidezan. Mintegiaren ardatza, hain zuzen, espe-rientzia horiek partekatzea da, “transmisioalantzeko egitasmo asko daude Euskal Herrian,baina elkarren berri izateko, ideiak trukatzekogune baten falta sumatzen dugu”, dio Eta Kittoelkarteko normalizazio arduradun den AinaraLavadok. Hirugarrenez egingo dute EuskararenTransmisioaren mintegia, datorren asteartean(hilak 7), Eibarko Portalea kultur etxean.

Euskal Herri osoko adituek hartuko dute partemintegian, “elkarren esperientziak ezagutu etalan ildo estrategikoez hausnartzeko”, Lavadorenesanetan. Goizeko 8:45ean hasita, Soziolinguis-tikako Klusterreko Pablo Suberbiolak ArrueIkerketaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditueta, ondoren, Jean-Baptiste Coyosek Ipar EuskalHerriko egoera azalduko du. Jarraian, UrtxintxaEskolako Izaro Susperregiren txanda izango da.Eguerdi aldean, Iñaki Pikabeak tailer bat gida-tuko du eta Paula Kasaresek, aldiz, Euskaldunhazi Nafarroan izenburuarekin idatzi berri duentesia aurkeztuko du. Bazkalostean, Ahotsak.comproiektua ikasgeletara nola eraman duten azal-duko dute Idoia Etxeberriak eta Asier Sarasuak.Kike Amonarrizek gidatutako mahaingurua-rekin amaituko da mintegia. “Saiatzen garaberriena ekartzen, normalizazioaren eta trans-misioaren alorrean dauden nobedadeak aurki-tzen”, azpimarratu du Lavadok.

Euskara elkarteetako kide, euskara teknikari,irakasle, begirale, guraso eta, oro har, gurehizkuntzaren transmisioan interesa duen edo-zeinek gogoetarako parada egokia aurkituko duEibarren. Transmisioak, hasiera batean irudilezakeena baino mami gehiago dauka: “Gauregun badakigu hizkuntzaren transmisioa ez delasoilik goitik beherakoa, hau da, aiton-amona edogurasoengatik belaunaldi berriek jasotzen dute-na baino gehiago da; esaterako, badago transmi-sio horizontala, umeek elkarren artean egiten

dutena; eta, euskararen kasuan, behetik gorakotransmisioaz ere hitz egin genezake, aintzat har-tzen badugu euskara ikasten ari diren gurasoaskok nola jasotzen duten seme-alaben laguntza”.

AHOTSAK IKASGELAN Euskal Herriko Ahotsakproiektuaren ardatza, ahozko ondarea jaso etagordetzea da. Alabaina, aberastasun hori gordeeta zimeltzen uztea ez denez helburua, transmi-sioaren ardura ere hartu dute. Hala jaio daAhotsak Ikasgelan egitasmoa, hamar urtekobilketa arretatsuan jasotako testigantzak umeeieskura jartzeko asmoz. Adinekoen euskara biziaez ezik, galtzear diren kontakizun, abesti eta kul-tur adierazmoldeak erakutsi nahi dizkiete Haureta Lehen Hezkuntzako gazteei (Bigarren Hez-kuntzan hasteko asmoa ere badute). Asier Sara-sua Badihardugu elkarteko presidente etaAhotsak-eko kidearen esanetan, “Eibarko min-

tegia erreferentzia eta topagune bihurtu da, ustedugu leku egokia dela proiektuaren berri ema-teko”. Izan ere, orain arte frogak egiten ibili dira,Deba Ibarreko zenbait ikastetxetan, baina emai-tza onak lortzen ari direnez, urrats gehiago eginnahi dituzte.

Idoia Etxeberria Ahotsak Ikasgelan egitasmoa-ren arduradunak azaldu digunez, herririkherri, adineko hiztunei elkarrizketak egin etaeuren oroitzapenak jasotzen dituzte, “euskarahutsean, herri bakoitzeko hizkeran; hasieratikinteresgarria iruditu zitzaigun testigantzahoriek gazteen esku jartzea, lehen etxe barruan,sutondoan, egiten zena, orain ikasgelan egitendugu, teknologia berriak lagun”. 2010ean hasiziren, Eibar, Eskoriatza eta Aretxabaletako ikas-geletara Ahotsak.com webguneko ondarea era-maten. Etxeberriari jarraiki, Haur Hezkuntzan,irakasleek kantuak, jolasak eta ipuinak ikasieta umeei irakasten dizkiete, “irakasleak bihur-tu ditugu transmisore”. Lehen Hezkuntzan,webguneko grabazioak eramaten dituzte ikas-gelara, “orain arte oso harrera ona eman dioteikasleek zein irakasleek; baliagarria da euska-ra eta euskalkiak lantzeko eta baita historia,ohiturak, baloreak,...”.

Euskal Herriko Ahotsak proiektuan bildutakoondare aberatsa ikasleei hurbiltzeak badituabantaila ugari. “Gure aiton-amonak ikasgela-ra eramateko modu bat da –dio Etxeberriak–,euskararen aberastasuna eta bizitasuna era-kusten dute”. Hain zuzen, bizitasun horrek egi-ten du huts euskara transmititzeko orduan, IdoiaEtxeberriak aitortu duenez. Deba Ibarrean bes-te eskualde batzuetan baino hobeto omen dagoeuskararen egoera, baina gazteek darabiltenhizkeraren kalitateak buruko mina ematen die.Are gehiago, kontuan hartzen badugu Ahotsak-en, euskara ez ezik, ahozko ondarearen eremuzabalean lan egiten dutela, “hor bai, hor etennabarmena egon da azkenengo 20-40 urteotan”.Gizarte eredua izugarri aldatu da eta eraginaizan du etxe barruko transmisioan.

Eta Kitto euskara elkartean ere kezka berarekindabiltza. Ainara Lavadoren esanetan, ardura-tuta daude, “Eibarren guraso askok badakiteeuskaraz, baina ez dute eredugarri jokatzen,sarri elkarren artean erdarara jotzen dute”.Deba Ibarrean egitasmo asko daudela nabar-mendu du Lavadok, baina gizartea kontzien-tziatzea falta omen da. Etxeberriaren ustez,“beste eskualde batzuetan baino hobeto gaude,baina koxkatxoz betetako bidea da hau”. Etxebarruko transmisioa etenda eta astialdian gaz-telania nagusi dela, ez dago dudarik hilaren 7komintegiko edukiak erabilgarriak izan dai-tezkeela etorkizuna eraikitzeko. “Erantzun-kizun guztia ikastetxeen esku uztea ez da nahi-koa, gizarte osoaren beharra dugu”.

euskara

Euskararen transmisioaren inguruko mintegiaegingo dute datorren asteartean Eibarren,Eta Kitto elkarteak antolatuta

Norabide anitzekoa da trans-misioa. ETA KITTO/ WWW.AHOTSAK.COM

(CC-BY-SA LIZENTZIAPEAN)

Transmisioa, gureondarearen bermea

IPAR EUSKAL HERRIKO ESPERIENTZIA

Euskararen Transmisioaren Min-tegian parte hartuko du Jean-Baptiste Coyos euskaltzainak‘Euskararen transmisioa IparEuskal Herrian gaur egun’ hitzal-diarekin. Hartara, Lapurdi, BeheNafarroa eta Zuberoan belau-naldiz belaunaldi euskarak bizi-rauteko dauzkan arazoak etaerronkak ezagutuko dituzte Eiba-rren. “2011n mintegia antolatzenhasi ginenetik, beti izan dugu IparEuskal Herriko egoera ezagu-tzeko gogoa, soziolinguistikarenaldetik eremu berezitua baita”,adierazi du Ainara Lavadok, “bai-na orain arte horrelako hitzaldi-rik ezin antolatuta ibili gara; aur-ten, Jean-Baptiste Coyosi esker,hango esperientziaren berri izan-go dugu azkenean”.

DABI PIEDRA

EIBAR

Page 8: Ortzadar 04/05/13

08 // Ortzadar Larunbata, 2013ko maiatzaren 4aKMK