ortadar -...

8
ortzadar noticiasdenavarra.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2015eko maiatzaren 2a. 401. zenbakia 18. urteurrena GAIZKA ZABARTE “Liburuan pertsonen moldakaiztasuna isladatu nahi izan dut, egokitu ezina” -- 2. orrialdea -- TRAVELLIN’ BROTHERS Europa osoa konkistatzen ari den konplexurik gabeko blues musika -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar -...

Page 1: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

ortzadarnoticiasdenavarra.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2015eko maiatzaren 2a. 401. zenbakia

18.

urteu

rren

a

GAIZKA

ZABARTE

“Liburuan pertsonen moldakaiztasuna isladatu nahi izan dut, egokitu ezina”

-- 2. orrialdea --

TRAVELLIN’

BROTHERS

Europa osoa konkistatzen ari den konplexurik gabeko

blues musika-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

02 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azala: Alex R. Cruz Diseinua: Jesus Santamaria Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gizarteaz gogoeta, desegokitasunetikPertsonen arteko hartu-eman eta erlazioez idatzi du Gaizka Zabartek, ‘Jende desegokia’ eleberrian

DABI PIEDRA

Gaizka Zabarteren bigarren eleberria da ‘Jende desegokia’. RUBEN PLAZA

GGIZON- emakumeak gizar-tean bizi dira, ezarritako arauen barruan aritzen dira gehienetan. Une ba-

tzuetan, ordea, norbanakoak bere kabuz jardutera behartuta ikusten du bere burua, gizartetik kanpo mugitzera, besteen begietara dese-gokia den bidea hartzera. Estilo arin eta zuzenean idatzitako lana den arren, Jende desegokia nobelan (Susa) egoera horietaz sakon haus-nartzen du Gaizka Zabartek eta ira-kurleari ere gogoetarako gonbita egi-ten dio. Gizartearen ertzean bizi diren pertsonaia batzuen bidez, giza-banakoen artean dauden hartu-emanetan arakatzen saiatu da, amo-dioan, mendekuan eta besteari era-gindako minaren gozamenean batik bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak ez zuen hil nahi argitaratu baitzuen. Peter Zuazo postari ohia da prota-gonista nagusietako bat. Bakarrik, besteengandik isolatuta bizi da, bai-na egun batean, gonbidapen bitxi bat jasotzen du. Desegokituen Elkar-tea delako talde misteriotsu batek jardunaldi batzuetara gonbidatzen du, desegokitasunaz hitzaldia eman dezan. Gonbidapena onartzeko gogoagatik baino, elkarte hori zer den ezagutzeko jakin-minez, mezuari erantzutea erabakitzen du. Hortik aurrera, irakurleak Desego-kituen Elkartea nola sortu zen iku-siko du, berau osatzen duten pertso-nen gorabeheretan murgildu eta elkarren arteko hartu-emanetan korapilatuko da. Era berean, pertso-naia batzuek iraganean egindako ekintza desegoki batzuen berri izan-go du Zuazok. EGOKITU EZINA Zabartek marraz-tu dituen pertsonaiek, oro har, gizar-tean egokitzeko zailtasunak dituz-te, bakartu samar bizi dira. Elebe-rria kokatzen den unean behintzat, desegokituak direla esan liteke. Hain zuzen ere, Zabartek gogoeta-rako atea zabaldu nahi izan du. “Desegokitasunaren kontzeptua-rekin, pertsonen moldakaiztasuna islatu nahi izan dut, egokitu ezin hori”. Gizartearen aurrean norba-nako bakoitzak hartzen duen jarre-ra istorioaren ardatza izatea nahi du egileak. “Egunerokoan, jendar-tean bizi gara, berez gregarioak gara; baina, aldi berean, norbana-koek eta zenbait taldek arazoak dituzte gizarte horretara egokit-zeko”, gaineratu du idazleak. Nobelak une xelebreak baditu ere, benetako pertsonen bizipenez idaz-ten saiatu dela dio Zabartek. “Pertso-naia hauei gertatzen zaizkienak

denoi gertatzen zaizkigu bizitzako uneren batean”. Zenbait pasartetan, egoera korapilatsuei aurre egiteko jarrera bitxiak hartzen dituzte pertso-naia ba-tzuek baina, oro har, edoze-in gizon edo emakumeren pentsaera islatu nahi izan du. “Iturburua pertso-nen arteko harremana da”. Hala, pertsonen arteko hurbiltze eta urruntzeak, amodioa eta desamo-dioa, afektua eta desafektua eta abar jorratzen ditu egileak liburuan. Bai-ta mendekua ere, “eta albokoaren sufrimenduarekin lortzen den goza-mena”, zehaztu du Zabartek. KOMEDIA GAIZTOA Desegokitasune-tik abiatuta, gogoetarako atea irekita uzten du eleberriak. Hala ere, Jende desegokia, mamitsua izanagatik, ez da lan luzea, estilo arinean idatzia da. Zabartek uste du estilo hori bere gai-tasun literarioarekin bat datorrela, eta nobelarako ere egokia deritzo. “Gaiak sakonak direnez, nahiko nuke irakurlea gogoeta egitera eramatea, baina nire estiloarekin eta tramaren interesa mantentzearekin batu behar da asmo hori”, adierazi du. Umorea ere badu eleberriak, beraz, komediatzat jo daiteke. Zabartek dioenez, baina, berak ez zuen gene-rorik aukeratu idazterakoan, “ez komedia, ez beste ezer”. Horregatik, harritu egin zen editoreak komedia gisa definitzea proposatu zionean. “Komediaren kontzeptua gehiago lo-tzen nuen antzerki edo zinemarekin”. Azkenean, komedia gaiztotzat jo dute. Edonola ere, Jende desegokia gizar-teaz gogoeta egiteko obra aproposa da. Umore gaizto horrek lagunduta, gizarteak ezarritako konbentzioekin deseroso dauden pertsonaien azalean sarrarazten du irakurlea eta denok, noizbait, desegokitasunaren bidea hartzen dugula gogorarazten du.

Bilbo, hiri erreala

Jende desegokia’ eleberria Bil-

bon kokatuta dago. Bizkaiko

hiriburuko auzo, kale eta eraikinak

etengabe ageri dira liburuan. “Idaz-

teko, benetako lekuetan hobeto

moldatzen naiz”, azaldu du Gaizka

Zabartek. “Bilbo da ondoen eza-

gutzen dudan hiria; New York ere

oso erreala izango da, baina nire-

tzat Obabaren parekoa da”. Hala,

pertsonaia eta gertakariak beste

inon baino sinesgarriagoak dira,

egilearen ustez. Badirudi hiria bera

beste pertsonaia bat dela. “Ez dut

nahita bilatu efektu hori, baina egia

da Bilbok gorputz bat hartzen due-

la istorioan, bere ezaugarri eta

ñabardurekin”.

ZALDIBAR

Zuzendaria: Joseba Santamaria Koordinazioa: Julene Larrañaga Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Azala: Alex R. Cruz

Disenua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

Page 3: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

Ortzadar // 03Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

Larunbata, 2015eko maiatzaren 2

P

IRITZIA

Iturria, arkatzez eginiko herriaXABIER MENDIGUREN ELIZEGI

PRENTSAN, egunean egu-neko albiste eta iritziez gainera, marrazkiek ere izaten dute beren lekua,

eta irrimarra horiek, goizero berri tristeen artean pozezko leihotxo bat zabaltzeaz aparte, bata bestea-ren atzean jarriz, garai baten eta gizarte baten erretratu ederrak iza-ten dira, egilearen subjektibitatea-ren barruan. Adibidez, 60ko hamarkada izan zen esperantza eta errebeldiazko sasoiaren erakusgarri onenetako bat Quino argentinarraren Mafal-da izango litzateke. Espainiak trantsiziotik hona izan duen bila-kaera, Forgesen marrazkien bitar-tez jarrai liteke, eta El Rotok inork baino hobeto egin du gaurko krisi egoeraren kronika. Marrazki poli-tikoetan Plantu frantsesa mila politologo baino interesgarriagoa da, eta Schulz amerikarrak asko-ren bihotzetan utzi du marka eza-baezina. Zerrenda infinituraino luza liteke, norberaren ezagutza-ren eta gustuen arabera. Eta gure artean? Hizkuntza muga-tzat hartzen badugu, euskaldun

jendearentzat Antton Olariagaren Zakilixut 70eko hamarkada amaie-rako utopia alai eta zoro samarra-ren sinboloa izan zela esango nuke, eta Patxi Huarte Zaldi Eroa-ren pertsonaiek gaurko garai kalei-doskopikoaren isla ederra eskain-tzen digutela. Euskal Herriaren geografian aritzen direnak har-tzen baditugu, edozein hizkuntza-tan jardunda ere, askoz marrazki-lari gehiago aipatu beharko geni-tuzke, baina zaila da erreferentzia orokorra bihurtzea lortu dutenak topatzea: norberak irakurri ohi duen egunkarikoa ezagutu ohi du bakoitzak, eta horrela probintzia-ka edo joera politikoka banatu ohi dira artistak: Deiaren irakurleek, Athletic-zaleak badira batik bat, Asier izango dute gogoan, eta Gara hartzen dutenek Tasio. Oroz nafa-rrak esango nuke lortu duela transzendentzia handiagoa, Nafa-rroaren mugak gainditzea zaila izan arren. Gaur, baina, beste marrazkilari bat aurkeztu nahi dizuet, nahiz eta irakurle gehie-nentzat ezezaguna izan: Iturria. Michel Iturria Bordelen sortu zen 1946an, euskaldun emigratuen

seme, eta diasporako euskaldun da bera ere, jaio zen hiri berean bizi baita geroztik. Orain dela berrogei urte pasatxo ohiko kolaboratzaile bihurtu zen Sud-Ouesten, Akita-nia osoan gehien irakurtzen den egunkarian, eta haren marrazkiak eguneroko jaki bihurtu dira, ordu-tik, Ipar Euskal Herriko jende askorentzat. Aktualitatea da Itu-rriaren marrazkien gaia, eta horren barruan lekua dute politi-kak, kirolak, kulturak… Kalitate aparta dute Iturriaren marrazkiek, eta horri gehitzen badiogu Frantzian komikiari eskaini ohi zaion arreta, ez da harritzekoa haren arrakasta uler-tzea. Hainbat liburu kaleratu izan ditu bere marrazkiz osatuak, era-kusketak antolatu izan dizkiote, dominak eta sariak eman… Orain, berriz, euskal gaia duten marrazkiekin erakusketa paratu diote Baionako Euskal Museoan, eta aldi berean liburu elebidun bat plazaratu: Ama Euskal Herria / Mon Pays Basque, miresleen goza-menerako eta ezagutu nahi due-naren ilustraziorako. Merezi du, zinez.

Aktualitatea da Iturriaren

marrazkien gaia, eta horren barruan

lekua dute politikak, kirolak,

kulturak...

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

2. Iazko hezurrak Unai Elorriaga. Susa.

3. Su zelaiak Mikel Peruarena. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

IBAN GORRITI GONZALEZ-EN BEGIRADA

LITERATURA

‘Tristezia, zer berri?’

Françoise Sagan. Itz.: Gerardo Markuleta. Erein&Igela, Literatura Unibertsala Bilduma. 140 orr. 11,20 euro.

Polemika sortu zuen lana Cecile, 16 urteko neska, Kosta Urdinera

doa udako oporrak pasatzera, bere

aitarekin eta haren maitale “gazte eta

txolinarekin”. Cecilek haren antzeko

neska asko ikusi du aitaren bizitzan

sartzen eta handik alde egiten. Opo-

rraldi horretan maitasun harreman bat

biziko du Cecilek, bera baino nagusia-

goa den gizon batekin. 1954an argitara-

tua, Saganek 19 urterekin idatziriko lan

honek zalaparta handia sortu zuen.

LITERATURA

‘Collini auzia’

Ferdinand Von Schi-rach. Itz.: Anton Gari-kano. Erein. 160 orr. 16,50 euro.

Arrastoen usainean Fabrizio Collini italiarra 50eko

hamarkadan joan zen Alemaniara.

Mercedes enpresan lan egin eta bertan

erretiratu zen. Bere lan-espedientean ez

zegoen aipamen berezirik, arretatsua

eta fidatzekoa omen zen. Egun batean,

ordea, Berlingo Adlon hotelera joan eta

bertan ostatu hartuta dagoen gizon

bat hiltzen du. Guardiako abokatua

den Kaspar Leinenek hartuko du Collini

defendatzeko lana. Ferdinand von Schi-

rach (Munich, 1964) zigor legeetan abo-

katu aritzen da, idazle izateaz gain.

1. Bortxaren kontakizun... J. Manuel Odriozola. Txalaparta.

2. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro. Sua.

3. Memoriak (Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

(Durango, 1970) Ikus: www.mugalari.info

ERAKUSLEIHOA

Page 4: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

04 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Mississippiko doinuak Bilboko itsasadarreanTravellin’ Brothers Leioako blues taldea izugarrizko arrakasta izaten ari da Europako jazz zirkuituetan. Besteak beste, Bruselako European Blues Challenge lehiaketan irabazle izan da, 19 herrialdetako lehiakideen artean nagusituz

KAROLINA ALMAGIA

BBILBOKO itsas-adarra ez da Missis-sippia, baina bere ertzean hazi da Europako blues banda onenetariko bat. Leioan sortutako taldean ez dago

beltzik, baina bai azal zuria duten sei blues-man amorratu. Baxua, gitarra, bateria, pia-noa, saxoa eta ahotsa. Horiek dira Travellin’ Brothers seikotearen osagaiak. Oinarrizko talde hori da bidaiatzeko erabili ohi dutena, baina badituzte beste bi eratze mota ere: zortzikotea da bata (tronpeta eta tronboia-rekin) eta 16 musikari biltzen dituen T’B Big Band izeneko taldea bestea (bi tronpeta, bi tronboi, lau saxo, tuba bat eta bi abeslari gehiagorekin). Hau eskatu, hura atera. Hamar urteko eskar-mentuak horrela egiten erakutsi die. Eta for-mula ondo baino hobeto funtzionatzen ari

da. Hurrengo hilabeteetan Euskal Herriko eta Espainiako ohiko zirkuitoak atseden hartzen utziko dituzte, Europako eszenatoki esangu-ratsuenak zapaltzeko. Atarikoa, orain egun batzuk izan dute: Londoneko Ain’t Nothin But Blues Bar mitikoan aritu dira bigarren aldiz, eta sekulako arrakasta lortu dute. Travellin’ Brothers taldearen historia bitxia da. 2000ko hamarkada hasita zegoela, Aitor Cañibano, taldeko gitarra-jole eta blues musi-kazale amorratua, rhythm and blues talde bat eratzen tematu zen, eta, horretarako, ingu-ruan zeuzkan hainbat senide eta auzokide elkartu zituen. “Konbentzitu behar izan nituen blues-a egiteko, beraiek rock-a eta bes-te estilo batzuetan murgilduta zeudelako”, oroitu du. Hamar urte geroago, elkarrekin jarraitzen dute, sei disko kaleratu dituzte eta

hamaika bira egin. Bitartean, seme-alabak ere izan dituzte eta euren lanbideekin jarraitu dute. Ez da gutxi. “Full time aritzen diren musikariak bezain pro-fesionalak gara, eta seguraski honetaz bizi ahal izango genuke, baina nahiago dugu gure lanekin jarraitzea –azaldu du Cañibanok–. Modu honetan, ilusioz eta gogoz joaten gara jotzera. Gure ogibidea balitz, eta astelehenetik igandera edozein motatako aretotan jo beharko bagenu, musikarekiko lilura galduko genuke. Zorionez, gure lanbideak nahiko mal-guak dira eta bidaiatzeko aukera iza-ten dugu”, kontatu du. Dena den, askatasun horrek ez du esan nahi dena erraza denik. “Fisiko-ki neketsua eta gure familien-tzat gogorra ere bada. Asko-

tan ostegun gauean etxe-tik irten eta ez gara buelta-

tzen igande gauera arte. Eta hurrengo egunean, goizean goiz, lane-

ra. Baina, furgonetan sartzen garen unean, guz-tia ahazten zaigu. Bakoitzak bere izaera eta bere maniak ditu, baina oso ondo konpontzen gara gure artean eta barre asko egiten dugu. Hori funtsezkoa da, zeren kontzertuek ordu eta erdi irauten dute, baina elkarbizitza 24 ordukoa da. Guretzat jotzea pasioa da, luxu bat” gehitu du. BRUSELAN IRABAZLE European Blues Cha-llenge lehiaketan Espainiako ordezkari gisa parte hartu zuten, beste herrialde batzuetako 19 lehiakiderekin batera. Bruselan lortutakoa taldearen ibilbidearen ondorio bezala ulertu dute kideek. “Urte asko dira. Munduko jazzaldi onenetan jo dugu, eta eskarmentu dexente dugu honezkero. Aurten, Memphisen, nazioarte mailako lehiaketa batean ere parte hartu dugu eta finalera heldu gara”. Cañiba-noren ustez, Bruselan, epaimahaikideak zuze-nekoari esker konbentzitu zituzten. “Show ika-ragarria egin genuen eta hankaz gora jarri genuen aretoa. Publikoarengana iristea lortu genuen, eta hasieratik jendea txaloka eta abes-ten hasi zen. Beste taldeekin alderatuta, kont-zertu berezia izan zen gurea. Besteak tradizio-

Sei kidek osatzen dute oinarrizko formazioa. ALEX R. CRUZ

‘Magnolia Route’, taldearen seigarren diskoa, Britania Handian

gehien entzundako diskoen zerrendako

16. postuan dago

Page 5: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

Ortzadar // 05Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

nalagoak ziren; guk konplexurik gabeko blue-sa egiten dugu, erroduna, baina gure gustukoa den guztia gehituz: jazz, country, soul, gospel, swing… Musika beltz amerikar tradizional guztia sartzen dugu”. Hemendik aurrera, fruituak biltzea tokatzen zaie. Lehiaketa horretan izandako arrakasta dela-eta, atzerriko kontzertuak biderkatu egin zaizkie eta egutegia moldatzeko gorriak ikus-ten ari dira. “Saria irabazteak Europako Blues jaialdi nagusietan jotzea dakar”, dio Cañiba-nok; baina, horretaz aparte, herrialde asko-tan aritzeko proposamenak ere jaso dituzte-la jakinarazi du. Hala, datozen asteetan, Suit-zan, Norvegian, Danimarkan eta Herbehere-tan arituko dira, besteak beste. Hori gutxi balitz, sariak Norvegiako estudio batean abesti batzuk grabatzeko aukera ere eskaini die. “Memphiseko Stax estudio miti-koan zegoen soinu-mahaia erabiliko dugu, bere garaian Aretha Franklinek edo Albert Kingek erabili zuten berbera”, kontatu du tal-deko gitarra-joleak. Hori dela-eta, Garate estu-dioetan aurreikusita zeukaten grabazioa atze-ratuko dute. Hain justu, estudio horretan gra-batu izan ditu taldeak bere azken diskoak, eta oso pozik daude urte guzti hauetan Kaki

Arkarazok egindako lanarekin. “Garate estu-dioak ez dauka atzerriko estudio ospetsuenei inbidia izateko motiborik. Bertan lan egitea zoragarria da, eta gainera etxetik hurbil dago. Kakik ondo ezagutzen gaitu eta ondo daki zer behar dugun”, gehitu du. SOINU PROPIOA Magnolia Route, taldearen seigarren diskoa, Britainia Handian gehien entzun diren diskoen zerrendako 16. postuan dago une hone-tan. “Oso pozik gaude lan horrekin –agertu du Cañibanok–. Gure ibilbi-dean ikasten joan gara; hasieran, irizpide gutxi genituen, baina apurka-apurka, gure bidea aurkitzen joan gara. Musikari bakoitza bere tokia hartzen joan da talde barruan, beste taldekideen gustuak barnera-tzen… Gaur egun, Travellin’ Brothersek badu soinu propio bat eta hori nabaria da Magno-lia Route diskoan”. Musikagintzak bizi dituen garaiak errazak ez badira ere, seikote hau ez da krisiaren beldur.

“Guk disko mordoa saltzen dugu, hori bai, gehienak kontzertuetan. Gure zuzenekoetan, adrenalina topera dutela erosten dute diskoa ikus-entzuleek, aretoan bizi duten une hori etxean errepikatu nahi dutelako. Kontzertu eta bidaia guztietatik diskorik gabe bueltat-

zen gara”. Gainera, pirateoak ere ez ditu kezkatzen, are gehiago, mai-

te dutela ere badiote: “Pirateoa maite dugu; maite dugu jen-

deak gure musika entzutea; nahi duenak eros dezala, eta nahi duenak deskarga-tu dezala. Jendeak gozat-zeko egiten dugu musika. Gainera, musikariek ez

dute sekula dirurik irabazi diskoekin. Disketxeak eta

managerrak izan dira orain arte gure diskoekin dirua iraba-

zi dutenak, baina orain bukatu egin zaie pagotxa”, agertu du Cañibanok.

AMETSAK BETETZEN Atzera begiratzen due-nean, Cañibanok esker onezko hitzak baino ez ditu musikari buruz hitz egitean, horrek eman dizkien bizipenengatik. “Iritsiezinak diren leku eta pertsonak ezagutu ditugu musi-kari esker”, dio. New Orleansera egin zuten

bidaia, adibidez, “amets bat betetzea” izan zen, bere esanetan. “New Orleans beste mundu bat da Estatu Batuen barruan. Urtean 363 gaue-tan, hiriko klub guztietan, arratsaldeko laue-tatik goizaldeko lauetara, zuzeneko musika dago, gelditu gabe, eta edozein unetan topa dezakezu banda bat kalean. Ikusgarria da. Bai-ta Mississippi edo Louisiana ere, zoragarriak dira. Toki mitiko horietan gure musikak harre-ra hain ona izatea ikaragarria izan zen”. Zalantzarik gabe, Estatu Batuetan zehar egin-dako birek eragin handia izan dute beraien-gan. “2012an egin genuen lehenengo bidaian asko hazi ginen talde bezala. Han ikasi genuen zeinen garrantzitsua den ikus-entzuleekiko hartu-emana”, dio Cañibanok. Lezioa ikasita, kontzertuetan “dena ematera” ateratzen dira oholtzara. “Jon, abeslaria, ‘showman’ hutsa da, eta guk jarraitu egiten diogu. Begirada batekin elkar ulertzen dugu denok. Jendeak taldea ikusteko ordaintzen du, baina guk nahi dugu-na da jende horrek diru hori ondo gastatu due-la pentsa dezala da , hau da, kontzertura dato-rrenak egun zoriontsu bat izatea. Izan ere, musika entzuteko badute aukera etxean, bai-na kontzertu batek zerbait gehiago eskaini behar du. Jendeak bere arazoak ahaztu eta fli-patu dezan nahi dugu, besterik ez”.

Travellin’ Brothers taldeko

hiru kide, zuzenean.

ALEX R. CRUZ

Saria irabazteak

Europako blues jaialdi nagusietan parte hartzea dakar, eta horri

esker, herrialde askotatik deiak

jaso dituzte

LEIOA

Page 6: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

06 // Ortzadar Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Sofie Dubs dantzariak eta El Conccertino taldeak sortutako ‘D-Rumbo’ lan eszenikoa euskaratu eta ‘Kolapso’ izenarekin estreinatu dute

Hiperrealismoaren eta absurdoaren poetika

UXUE RAZKIN ‘Kolapso’ obran parte hartzen duten aktoreak, oholtzan.

EL CONCCERTINO

HHIRU diziplina lan baka-rrean. Poesiaz, musikaz eta dantzaz osatutako collage-a izango du

aurrez-aurre publikoak Kolapso performancean. Pentsamenduak, emozioak, bizitzan ematen diren estropezuak eta horien aurrean ditugun jokabideen inguruan hausnarketa proposatzen du obra honek, Sofie Dubs dantzariaren eta El Conccertino taldearen esku-tik. “Bizitzaren gogortasuna eta gorabeherak islatzen ditugu, bai-na argi utziz helarazi nahi dugun mezua bestelakoa dela: Aurrera jarraitu beharra dago, eta baiko-rrak izan behar gara”. Hala esan du El Conccertino taldeko Iñaki Santos aktoreak. Mezu baikor horrez gain, oro har, bizitzan egon daitezkeen momen-

tu latzak ditu oinarrian lan eszeni-ko honek. Ikuskizuna, ordea, ez da tragediatik abiatuko, ezta dramatik ere, Santosek azaldu duenez: “Umo-retik jorratzen dugu gaia, baina umore absurdotik. Beraz, Kolapso ikustera etortzen denak barre egin-go du”, aurreratu du. Ikuskizun honen bidez, “beraien kolapsoak islatzea” dute xede tal-dekideek; hau da, “bizi izandako momenturik okerrenak aurkeztea” da haien asmoa. “Dauzkagun bel-durrek geldiarazi egiten gaituzte askotan, emozioek lurrera botatzen gaituzte, eta ez gara mugitzen. Ero-mena agertzen da, han, izkina batean, eta momentu batean gure buruaren jabe bihurtzen da. Baina irteera bat dago beti guzti horren atzean. Nahiz eta dena gaizki egon, gure irteera aurki dezakegu aurre-

ra jarraitzeko”, azaldu du Santosek. Modu berean, bizitzan sortzen diren “kolapso” horiez mintzatu da aktorea. “Heriotza eta bakardadea dira ia beti aipatzen ditugunak. Eta, ziur asko, elkarrekin lotuta egongo dira bi horiek. Hau da, bakardade-tik dator heriotza, eta heriotza bakardaderik bortitzena da”. ASKATASUNETIK Berezitasun nagusi bat agertzen du Kolapso performanceak: lana islat-zeko unean askatasunetik abiatu direla, aktoreen esanetan. “Ez dugu inolako presiorik izan lan hau modu berezi batean egiteko. Askeak gara bizitzari gure ikuspun-tutik begiratzeko. Hortik dator gure umore absurdoa, gure zentzuga-bekeria. Dadaismotik gatozela aipa-tu izan digu publikoak askotan. Egia esan, nahasketa galanta gara”,

onartu du Santosek. Halaber, lan hau sortzeko garaian inprobisazioa bidelagun izan dutela aipatu du aktoreak. “Egitura eta ideiak oso garbi daude; inprobisazioa jolas-teko erabiltzen dugu. Inprobisatzen dugunean nahi dugun moduan jolas gaitezke, eta oso material inte-resgarria aurkitzen dugu modu horretan. Gainera, eta kolapso emozional bati buruz ari bazara, ezin duzu dena prest izan eta beti modu berdinean aritu”, gehitu du. Santosek dioenez, “kode ezberdi-nak uztartzea” izan da erronka nagusia ikuskizun honetan. Izan ere, dantza, musika eta poesia uztartu dituzte obran, eta dizipli-na guztiak ikuskizun berean bate-ratzea zaila izan dela dio. “Hasie-ran konplikatua izan zen dantzari baten kodea poeta batek ulertzea,

eta alderantziz. Baina, pixkanaka, elkar ulertu dugu”. Publikoak jada izan du Kolapso ikusteko aukerarik. Horri buruz mintzo da Santos: “Emanaldietatik harrituta atera da jendea, piezaren izena eta aipatzen ditugun ideiak gogorrak direlako: eraispena, herio-tza, bakardadea… baina baikorrak gara eta baikortasuna trasmititzen dugu”. Etorkizunaz ere hitz egin du: “Sophie Dubsek proiektu asko ditu esku artean, bai hemen, Euskal Herrian, eta baita Suitzan ere. Guk beste ikuskizun bat daukagu esku artean (Conccertino para Orgánico y Palabro). Dena den, Kolapso mugi-tu behar dugu orain”. Bide horretan, bi ikuskizun eskainiko dituzte aurki: Ostiralean, Gasteizko Mostrenka aretoan izango dira eta ekainean, Bilboko ACT Jaialdian.

D-Rumbotik Kolapsora

2014an sortu zen D-Rumbo egitasmoa: “Sophie Dubs dantzaria gurega-

na (El Conccertino taldera) etorri zen, eta elkarrekin inprobisazio bat egi-

tea proposatu zigun. Egindako lanarekin oso gustura geratu ginen eta jarrait-

zea erabaki genuen”, kontatu du Iñaki Santos aktoreak. Inprobisazio horri

heldu, eta hilabete geroago, lana euskaratu eta ‘Kolapso’ izenarekin estrei-

natu zuten pieza. Ikuskizuna, funtsean, berdina da: testuak, mugimenduak,

musika... Hala ere, ñabadura batzuk dituela dio Santosek: “Zerbait aldat-

zen da euskaratze prozesuan, piezaren izena, adibidez. Gazteleraz ‘D-

Rumbo’ da, euskaraz, aldiz, ‘Kolapso’. Baina dena lotuta dago. Norbaiten

kolapsoa bere eraispena da”. Ildo horri jarraiki, izen-aldaketak publikoa

nahas dezakeela aitortu du Santosek: “’Derrumbar’ (hortik dator D-Rumbo

izena) hitzaren itzulpen gisa ‘eraitsi’ eman zitekeen, baina bidean ‘kolapso’

hitza aurkitu genuen eta uste dugu oso ondo islatzen duela esan nahi dugu-

na”. Horrekin batera, lana euskaratzeko arrazoia aipatu du: “Taldean hiru

euskaldunberri eta frantses bat ari gara, baina gaztelaniaz egin genuen sor-

men lana. Hala ere, Donostian bizi gara eta euskaraz egindako kulturak

inguratzen gaitu. Horra ikuskizuna euskaraz eskaini nahiaren arrazoia”.

Page 7: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

Ortzadar // 07Larunbata, 2015eko maiatzaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

“Musika egiteko ezinbestekoa da esperimentazioa”Iban Urizar musikari elgoibartarra da Amorante proiektuaren bihotza eta arima, eta lehenengo aldiz bakarlari gisa ekin dio bideari

AINTZANE LARRAÑAGA

BBI hamarkadatik gora dara-matza Iban Urizarrek (Elgoibar, 1975) musikaren munduan murgilduta.

Haurtzaroan tronpeta jotzen ikas-ten hasi zenetik, talde eta proiektu ugaritan utzi du haren arrasto pertsonala gipuzkoarrak; Amoran-te da bere azken sorkuntza. Bi artista ezberdinei zor die izena Urizarren proiekturik berrienak: “Rodrigo Amarante brasildarraren eta Enrique Morente espainiarra-ren abizenak hartu, eta bien arteko konjuntzio batetik sortu nuen Amo-rante izena, euskarazko hitza iza-nik, kontzeptualki oso interesgarria baita. Fonetikoki ere, izenak berak iradokitzen duena egiten dudana-rekin dat datorrela uste dut”, dio. Tradizio ugaritako musika batzen du Urizarrek Amorante izenpean, eta “guztia” inspiratzeko aitzakia egokia izan daitekeela adierazi du. “Ez dakit banatzen zer erabiltzen dudan Amoranterako eta zer bes-te proiektuetarako. Musikari beza-la, egindako ibilbidea motxila batean sartzen dut, eta hortik ate-ratzen den guztia erabili daiteke inspiratzeko. Irakurritakoak eta ikusitakoak; bildutako elementu denak oso neureak dira, eta bizi-tzan pasatu izan dudan gauza oro sar daiteke hor”. ESPERIMENTAZIOTIK Hogei urte-tik gorako ibilbide musikal horre-tan, esperimentazioak tarte berezia du Urizarrentzat. Jorratu dituen proiektu guztietan, esperimenta-tzea “oso fase garrantzitsua” izan dela aitortu du elgoibartarrak, eta inprobisazioa ere asko landu due-la adierazi du. “Biak ala biak egu-neroko gauza izan dira, sortu dudan musika eta jo ditudan ins-trumentuak kontuan izanda”. Artis-taren hitzetan, esperimentatzea “ezinbestekoa” da musika egiteko, “musikari izateko egin beharreko zerbait” dela azpimarratuz. Guzti-guztia inprobisazio askea-ren esku utzi ordez, Amoranteren abestiei hitzak jartzean kontu

handiz aritu da Urizar. “Letra bat-zuk nireak dira, batzuk eskatuta egin dizkidate, eta beste batzuk, aldiz, ‘lapurtu’ egin ditut. Hiru modu horietara lortzen ditut kan-tuen hitzak”. Horrela, lagunei edo “interesgarri” suertatu zaizkion pertsonei eskatu dizkie zenbait letra Urizarrek. “Idazleak dira asko, eta horrek asko errazten du lana. Niri asko kostatzen zait idaz-tea; egiten dut, baina beste pertso-na baten laguntzak ikuspuntu des-

berdina ematen dio”, argitu du. “Lapurtutako” letren harira, Jose Mari Iparragirreren Zugana Manuela abestiaren eta Bixenta Mogelen kopla baten hitzak erabi-li dituela adierazi du musikari gipuzkoarrak. Esperimentazioaren, inprobisa-zioaren eta han eta hemengo hi-tzen baturarekin, Amorante sor-tzera iritsi da Urizar, eta proiektu horrekin “egia transmititu” nahi

duela aitortu du elgoibartarrak. “Egiten dudana benetan egiten dudala eta gustatzen zaidan zerbait dela erakutsi nahi dut. Zuzenean eskaintzen dudana oso benetakoa da, musika jotzean eta abestean sentitzen dudana da”. Gainera, “sekula” ez dela abeslaria izan dio Urizarrek, eta egungo proiektua-rekin, fase horrek “oso paper garrantzitsua” jokatzen duela adie-razi du. “Lana ongi egitea eta horrekin gustura egotea nahi dut”.

DISKOA, JOMUGA Zuzeneko ema-naldiak eskaini izan ditu jada Amo-rantek. “Gehienetan gitarra batekin aritzen naiz, eta nire musika nire modura eta nire elementuekin aur-kezten dut. Kantautore baten itxu-ra eman ohi dut, baina berez ez naiz kantautorea. Batzuentzat arraroa izango da, beste batzuentzat ez hainbeste, baina halaxe da”. Momentuz, hiru emanaldi daude apuntatuta Amoranteren agendan: maiatzaren 8an Berrizko kultur etxean, maiatzaren 17an Larrabe-tzuko gaztetxean (Joseba Irazoki izango du alboan), eta ekainaren

14an, aldiz, Urretxun, Santa Barbaran.

Aurrera begira,

“disko bat kalera-tzea” du buruan Urizarrek, baina h o r r e t a r a k o “denbora prezia-tu hori” beharko lukeela dio. “Den-

bora oso garesti dago. Ez naiz musi-

katik bizi, eta familia daukat; beraz, zaila egi-

ten zait musikarentzat behar bezalako tartea aurkitzea. Ahal dudanean grabatuko dut diskoa, lan txukun bat egin nahi baitut. Ea urtea amaitu baino lehen lortzen dudan”. ESPERIENTZIA BERRIAK Egun bakarka aritu arren, talde eta proiektu ugariren parte izan da Uri-zar haren ibilbidean zehar: Cafe Teatro, Mengele Quartet, Bizarra, Sinuose eta Andrakan taldeetan ari-tu da, besteak beste, eta Joseba Ira-zoki, Rafa Rueda, Napoka Iria, Jose-ba Tapia eta We Are Standardekin kolaborazioak egin izan ditu, ba-tzuk aipatzearren. Bakarlanera jauzi eginda, “zerbait berria” dela eta “oso ondo” sentitzen dela aitortu du Urizarrek. “Artista poliedrikoa izan naiteke, inork ez baitu baldintzatzen bakarka egiten dudana. Taldean eroso egon izan naiz, baina orain bakarrik aritzea tokatzen zait”.

“Kantautore baten itxura eman ohi dut, baina berez ez naiz kantautorea. Batzuentzat arraroa

izango da, baina halaxe da”, dio

Urizarrek

Iban Urizar, entseguan, emanaldi baten aurretik. NAIARA MARTIN

ELGOIBAR

Page 8: ortadar - static.noticiasdenavarra.comstatic.noticiasdenavarra.com/docs/2015/05/21/ortzadar-02-de-mayo-enter... · bat. Idazle zaldibartarrak bigarren eleberria du hau, 2011n Zaharrak

Larunbata, 2015eko maiatzaren 2aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

AANITZETAN, ametsetik errealitatera doan bidea guk uste duguna baino askoz laburragoa izaten da. Bide horren luzera ameslariak aurrera egi-

teko duen ahalmenaren araberakoa izaten da. Eta horixe izanen da, irakurle, orain segidan kontatuko dizudana, Lapurdiko Urruñan luzaz amestu eta 2014an errealitate bihurtu genue-na. Urte hori urruñarrontzat aro berri baten abiapuntua izan delakoan nago, hurrengo urteetan fruitu berriak ernaraziko dituena. Bai-na utz dezadan ene gogoeta alde batera, eta konta diezazudan zuzen eta artez, gure herrian gauzatu genuen ametsa. Betidanik ezagutu dut urruñarren artean tobe-ra bat egiteko gogoa. Anitzen ahotik entzuna nuen tobera bat egin beharra zegoela, iraga-nean egiten ziren bezalaxe. Haatik, nehork ez zuen desiratzetik egitera beharrezkoa zen urratsa ematen. 2012ko uztailaren 8an, Nafa-rroa Behereko Irisarri herrian sekulako tobera egin zuten eta anitz izan ginen Urruñatik aipa-

turiko herrira toberaz gozatzera joan ginenok. Huraxe izan zen, ene idurikoz, eskas genuen pizgailua. Hortik gutxira hasi ziren gure arteko lehen bilkurak eta prestaketak. Baina zer da tobera edo zintzarrotsa? Erdi Aro-tik datorren ohitura bat da, Europa osoan zabaldurik izan zena. Garai zaharretan senar-emazteen gatazkak, alargunen berrezkontzak eta gisa horretako gaiak ziren plazan horrela-ko ekitaldien bidez salatzen zituztenak. Euskal Herrian, gainerako herrietan bezalaxe, ohitu-ra hau biziki sustraiturik zegoen. Euskaldunok xaribari, tobera-munstra, astolasterra, gala-rrotsa, zintzarrotsa, karrusa… izenez bataiatu dugu, tokian tokiko. Gizarte giristinoaren auto-zentsura modukoa zela esan genezake, hau da, moral giristinoaren aurkako gertakizunak edo-ta ekintzak salatzeko eta herritarren aitzinean zigortzeko balio zuten besta kutsuko sasi-auziak. Barregarriak zirenez gero, herri xeheak biziki maite zituen, eta gehienetan gazteak iza-ten ziren horrelakoak antolatzen zituztenak.

Urte hori herritarren-tzat aro berri baten abiapuntua izan dela-koan nago, hurrengo urteetan fruitu berriak ernaraziko dituena”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 2014 URTEgrafiak

Herrian aspalditik zegoen

gogoari erantzuna ema-

nez, lehen tobera egin

zuten iaz Urruñan.

JOSEBA AURKENERENA

Datorren astean...

Ohitura honek Bigarren Gerra Handira arte iraun zuen Ipar Euskal Herrian. 1950. urtetik ai-tzina, Lapurdiko barnealdean eta Nafarroa Behe-rean tobera modernoak, euskal gaien ingu-rukoak, izugarri indartu ziren, eta herri anitzek antolatu zituzten. Urruñan aspalditik zegoen horrelako ikusgarri bat egiteko gogoa, eta azke-nean gure ametsa betetzeari ekin genion. Bi urte berantago, 2014ko ekainaren 7an, lehen zintzarrotsa jokatu genuen. Harmailak jendez gainezka egon ziren. Ekainaren 7ko gau hura magikoa izan zen urruñarrentzat. Dena buka-tu zelarik, herritarrok kantinan egon ginen elkarrekin afaltzen, edaten eta kantatzen, oso berandu arte. Ekainaren 15ean bigarren aldiz jokatu genuen, berriro arrakasta handia erdietsiz. Beste herrie-tatik etorritakoak joan zirenean, urruñarrok gelditu ginen, pozik, denok euskal kantuaren inguruan goxo bildurik. Urruñak bere zintza-rrotsa emana zuen, XIX. mende bukaeratik egi-ten ez zena, eta urruñarren artean lagunarte eta herri giro ezin hobea sortua zen. Lehen eza-gutzen ez genuen auzokidea gaur adiskide han-dia dugu eta herrian giro ederra daukagu aben-tura kolektibo berriak egin ahal izateko. Hura-xe izan zen atzoko ametsa eta hauxe da gaurko errealitatea. Euskaldun anai-arrebok izan gaitezen ameslari!Arantzazu Amezaga

He

gog

nez

zut

JOSE

Irakasle eta idazlea

Joseba Aurkenerena

Ametsetik zintzarrotsera