ortadar - static.noticiasdenavarra.com · Santa Ageda bezpera abiapuntutzat hartuta, Maialen...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko otsailaren 17a. 534. zenbakia noticiasdealava.com GORKA ARRESE Hogeita hamar urtez Susa-ko editore izan ostean, zarauz- tarrak “onenak emanda” utzi du argitalpengintza -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - static.noticiasdenavarra.com · Santa Ageda bezpera abiapuntutzat hartuta, Maialen...

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko otsailaren 17a. 534. zenbakia noticiasdealava.com

GORKA ARRESE

Hogeita hamar urtez Susa-ko editore izan ostean, zarauz-

tarrak “onenak emanda” utzi du argitalpengintza

-- 4-5. orrialdeak --

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

BILBO

Astelehenen abiatuko da Zinegoak jaialdiaren 15. edizioa, Bilbon. Euskarazko film laburrek eta Euskal Herrian sorturikoek ere izango dute bere tokia

Ezberdintasunen naturaltasuna

SSEXU, identitate eta genero-aniztasuna lan-tzen duten jaialdien artean erreferente bihurtzen ari da Zinegoak, Bilboko Gay-Lesbitrans nazioarteko zinema eta arte

eszenikoen jaialdia. Otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da 15. edizioa. Beraz, berriro errepikatuko du bi asteko iraupenaren formatua. Guztira, 135 jarduera eta proiekzio baino gehia-go izango dira. Egitarauaren alde indartsuena lehenengo astean izango da, egun horietan izan-go baitira lehiatuko diren pelikula guztien lehe-nengo paseak. Bigarren astean, ostera, paseak errepikatu eta jarduera osagarriak antolatuko dira. Lehenengo astean pelikula guztiak aurkez-tuko dira hiru zinema-areto nagusietan: Golem eta Bilborocken pelikula eta film laburren sail ofizialarekin, eta Bilbo Arteko Art House Zine-man Off Narratiba Berriak sailarekin. Bigarren astean, otsailaren 26tik martxoaren 4ra arte, egoitza ofizial bakarra izango da: Bilborock. Ber-tan pelikulen bigarren paseak egongo dira. Pau Guillén jaialdiaren zuzendariaren esanetan, jaialdiaren helburua da ezberdintasunek “norba-

nako egiten gaituztela erakustea, eta maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak ezin dituz-tela arau sozial edo estetikoek mugatu”. Aurtengoan jaialdia ezagutzera emateko aukera-tu duten kartela ere ildo beretik doa. Ane Pikaza artistaren ilustrazio bat da jaialdiaren irudi nagu-sia. Kartelean, maitasun lesbikoa eta estereotipo-rik gabeko gorputzak aldarrikatzen dira. Guillenek azaldu duenez, kartelak “gorputzen estereotipoen inposaketaz” hitz egin nahi du. Irudi horren bidez, pertsona guztiek beren gorputzaz harro egoteko eskubidea dutela aldarrikatzen da. “Genero adie-razpen eta nortasunetik harago, desira ere oso ani-tza izan daitekeela nabarmendu nahi izan dugu”. Programazioari dagokionez, Estatu mailako 22 estreinaldi izango dira, Europa mailako hiru eta mundu mailako bi estreinaldi: Nove de Novem-bro (Lázaro Louzaoren opera prima, galegoz gra-batutako lehenengo LGTB pelikula) edo Enfem-me (Alba Barbé i Serra zuzendariaren lana, cross-dressing munduaren inguruan). Euskal Herrian eginiko lanek eta euskaraz filmatutakoek ere izan-go dute bere lekua, Euskal begiradak sailean, hain zuzen. Zinegoak-en izango dugun etxeko uztaren laburpena da honakoa.

JULENE LARRAÑAGA

‘BETI BEZPERAKO KOPLAK’

Ageda Kopla Taldea. 2016 | 5’ | Animazioa | Euskaraz, gaztelania-ko azpitituluekin. Santa Ageda bezpera abiapuntutzat hartuta, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du lan honetan. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko dugun ezintasuna ere. Kopla horiek aitzakia eta oinarri hartuta, hogei artista gaztek sormen lan kolektibo bat

zuzendu dute, animaziozko hainbat teknika erabiliz.

‘EURITAN’ Irati Gorostidi, Arantza Santesteban. 2017 | 20’35’’ | Dokumentala | Euskaraz, gaztelania-ko azpitituluekin. Itxaro Bordak 1985ean ida-tzitako ‘Klara eta biok’ narrazioa berrikustea proposatzen du ‘Euritan’ filmak. Egileak bere iraganeko hitzei egin beharko die aurre, eta, horrela, euskal nortasunarekiko harreman periferikoaren begirada egunera-tuko da.

‘HOMOAMAK’ Ainhoa Artetxe 2016 |7’ | Fikzioa | Euskaraz eta gaztela-niaz, gaztelaniako azpitituluekin. Tradizio homosexual sako-

neko mundu batean, 20 urteko Xabi etxera bueltatuko da Brasilen ikasten egon ostean. Bere bi amekin afaltzen ari den bitartean, aitorpen bat egingo die: maitemindu egin da, baina emakume batekin.

‘LA PETITE MORT’ Andrea Landaluce, Ana Gonzalez. 2017 | 4’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Denbora beste pertso-nen bizitzekin, ahotsekin eta gorputzekin betetzen duen emakumeak bere existentzia propioa ahazten du. Egun luze baten ostean logelara iritsiko da eta masturbatu egingo da. Orgas-moaren bidez emakumea bere Niaz urrun-duko da, beste hainbat emakumerekin bat egiteko. Estasi horrek emakumeen psike kolektibo batekin konektatuko du; intimitate femeninoa, masturbazioa eta orgasmoarekin bat eginez. Klimaxa eskuratzen duten emaku-mezkoen gorputz guztiak espazio abstraktu eta oniriko batean elkartzen dira, bizitza eta

heriotzaren artean dagoen inguru mugakide batean.

‘TARDE PARA EL RECREO’ Pablo Malo 2017 | 20’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Futbolean entrena-tzen ari direla, gola sartu eta sutsuki ospa-tuko dute bi lagunek. Horren ondorioz, haieta-ko batek ezusteko errea-kzioa izango du.

‘ZARPAZO’ Nerea Castro Andreu 2017 | 14’ | Fikzioa | Gaztelaniaz. Mar eta Xara men-dian galdutako paraje batean elkartuko dira berriro. Dena dago prest klandestinitaterako jauzia emateko.

Zinegoak jaialdiaren aurtengo edizioa iragartzeko kartela. ANE PIKAZA

ZINEGOAK 2018 ‘EUSKAL BEGIRADAK’ SAILEKO FILM LABURRAK:

Ediciones Izoria S.L. Zuzendaria: Miren Ibáñez Azala: Rubén Plaza Koordinazioa: Julene Larrañaga Maketazioa: Janire Neches Diseinua: Jesús Santamaría Lege Gordailua: BI 1720-06

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

S

IRITZIA

Liburuaren bidaiaPAKO ARISTI

SARRITAN izan dut zalantza, guk aurkitzen ote ditugun gustuko liburuak, ala haiek aurkitzen gaituzten gu. Non

gordetzen dira? Zenbat denbora daramate gure zain, gure egunak argitzeko, gure adimena, apur bat bada ere, isiotzeko? Zer egiten ote dute guk haiengan begia jar dezagun? Nola erakartzen dute gure jakin-mina, eskuetan har ditzagun eta, aurre-atze ongi miatu ondoren, mos-tradorera joan eta itsatsirik daukaten prezioa ordainduz etxera eramateko? Gogoan dut nola aurkitu nuen Her-mann Hesse-ren Siddhartha nobela, Donostiako geltokiko aulki batean norbaitek utzia, edo ahaztua, Bart-zelonara 17 urte berderekin egin nuen bidaia iniziatikoaren hastape-nean, eta nola identifikatu nintzen nobelako protagonistak egiten duen bidaia existentzialarekin, Siddhar-tha bera sentitzeraino ni neu ere. Ala esan nezake liburuak aurkitu nin-duela ni, nire zain zegoela, aulkian egon zen denboran inor ez zela ausartu hura hartzera, nire jakako patrikan bidaiatu nahi zuelako, ez beste inorenean? Liburuen mistika eta magia dastatu ez duenak ez daki zer misterio dagoen, une zehatz batean, zuri hain

egoki datorkizun testu bat aurki-tzean; orriak irakurtzen hasi eta zure larritasuna, zure kezkak baretu egi-ten direla sentitzean; hainbeste urte lehenago hainbeste kilometrotara, beste hizkuntza batean norbaitek idatzitako lerro haiek zuri hizketan ari zaizkizula ohartzean, inongo zalantzarik gabe! Agian berriki erosi eta dastatzen ari naizen liburua karmari buruzkoa delako, eta bizi-filosofia ekialdetar hau mendebaldean ezezaguna zai-gunez bere misterio kutsua ere baduelako, baina gai honetaz pentsatzera eraman nau liburua eskuratzeko gertatu ziren kasualita-te zerrenda oroitze hutsak. Bedera-tzi pauso eman behar izan nituen harengana iristeko, edo hura nire zain zegoen lekura iristeko, Hontza liburu-dendan, hain zuzen ere. Autoa konpontzen utzia nuen, bai-na Tabakaleran bilera neukanez, garaiz jo nuen tailerrera, badaezpa-da, eta autoa konponduta aurkitu. Azkarregi iritsi nintzen bilerara, eta geltokiko kioskora joan nintzen Inte-gral aldizkaria erostera; hura iraku-rriz hartuko nuen kafe bat. Han ira-kurri nuen liburuaren aipamena eta, maiz egin ohi dudanez, laukia moz-tu eta karteran gorde nuen. Denbo-

ra egin zuen han beste liburu edo CD batzuen aipamenekin batera. Egun batez, ordea, Iberdrolan ges-tio bat egiten nengoela nortasun agi-ria eskatu zidaten. Haren bila karte-ra ireki eta hantxe zegoen errekor-tea, mutur bat kanpoan zuela. Hau zer da? Atera, eta liburuak hilabete batzuk lehenago piztu zidan intere-sa isiotu zen berriro niregan, beti gertatzen ez den gauza une batean gogotsu gordetako izenburuekin. Etxera itzuli orduko deitu nuen libu-ru-dendara, enkargatzeko. Eta Donostiara joan nintzen hurrengo egun batean erosi egin nuen, etxera-tu orduko irakurtzen hasi, eta horre-tan darrait. Bederatzi pauso horieta-tik batek edo bestek huts egin balu galdua zatekeen harenganako bidea. Zuzen joan banintz Tabakalerara, nortasun agiria bilatu beharrik izan ez banu, paper zatia beste paper artean ezkutatu eta zimurtu balitz… Ez dizut, irakurle, liburuaren izen-buru eta egilerik esango. Ni elika-tzen nauena izan liteke, agian, pozoia zuretzat, edo aspergarri, arrotz; badira kontrako eztarritik joaten diren liburuak. Egon lasai, hau amodioa bezala da: tematu eta saiatu arren, bere garaian agertzen da, ez lehenago, ez beranduago.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

2. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

3. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

4. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

5. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

6. Honetara ezkero Arantxa Iturbe. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Beltzak, juduak eta beste euskaldun... Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak Hainbat egile. Berria-Jakin-Elkar.

4. Emakumeak, arraza... Angela Davis. Elkar.

5. Pentsamendu hetero... Monique Wittig. Susa.

Liburuen mistika eta magia dastatu

ez duenak ez daki zer misterio

dagoen, une zehatz batean, zuri hain egoki

datorkizun testu bat aurkitzean

SAIAKERA

‘Beltzak, juduak eta beste euskalduntasun batzuk’

Joxe Azurmendi. Elkar. 132 orr. 13 euro.

Labur eta bizi

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak

(Zegama, 1941) azken 15 urteetan han-

hemen idatzitako testuak jaso ditu bere lan

berrian. Euskal Herrian eztabaidan egon

diren arazoez dihardute liburuko lau

saioek. Hauexek dira atalen izenburuak:

‘Mestizajea, multikulturalismoa’; ‘Juduaren

ispiluan euskaldun bat ikusten da’; ‘Historia

ez da ikusten, asmatu egiten da’; eta ‘Espai-

nola izateaz’. Lau saiakera labur, egileak

ohi duen estilo bizian, edukietan jantzia eta

tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu

baina usteetan finko, erreferentzietan kos-

mopolita eta keinuetan etxeko.

LITERATURA

‘Hotsa eta ardaila’

William Faulknaker; itz.: Asun Garikano. Elkar. 384 orr. 20 euro.

Kontatzearen abentura

Compson familiaren gainbehera kontatzen

zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde

tradizionalistaren endekapenaren sinboloa

ere badena. Baina, horrez gain, kontatzea-

ren beraren abentura zinezko bat dugu:

gertakari bera lau bider eta beste hainbat

lekukoren bidez kontatzen zaigu, ikuspegien

ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea

nabarmentzen diren estilo baten bidez.

Nobela modernoaren izen handietakoa da

Faulkner, eta eleberri hau da haren ospea-

ren zutabe nagusietakoa: abentura baten

kontakizunaren ordez, edo horren gainetik,

kontakizuna bera da hemen abentura.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

GORKA ARRESEEDITOREA

“Edizio lanean ederrena da ikustea nola hazten diren idazle batzuen lanak, asmoak, estiloak”Ia hogeita hamar urtez Susa argitaletxeko editore izan ostean, kargua utzi berri du Gorka Arresek. “Bere onena” eman ostean baikor itxi du zikloa, tristura puntu batekin baina gertatzeko dagoenarekin ilusionaturik

JONEBATI ZABALA

UURTE berriarekin utzi du editore postua Gorka Arresek (Zarautz, 1965). Hogeita hamar urte egin ditu Susa argitaletxean, eta “emateko

zeukan onena” emanda utziko du argitalpen-gintza. Urte hauetatik guztietatik idazleekin izandako harremana du gogoan Arresek, “pri-bilegioa” izan da beretzat. Bere hastapenak, Susan izandako ibilbidea eta argitaletxearen etorkizuna, editorearen lana eta kultura mun-duaren prekarietatea izan ditu hizpide, edito-re ohi izateko bideari heldu berritan. Urte berriarekin utzi duzu Susa argitaletxeko

editore kargua. Zer moduz zaude? Iaz lan asko egin nuen: literarioa, editoriala, era askotakoa. Liburu onak editatzeko zortea izan nuen, irakurleek liburu haiei erantzun atsegina ematen segitzen dute oraindik, pozik nago beraz. Saiatu naiz dena ahal nuen ondoen egiten, dena uzteko eta aparte geratzeko. Gogoratu ditzagun zure hastapenak. Filologia

ikasketak egin ostean, ‘Argia’-n eta ‘Euskal-

dunon Egunkaria’-n aritu zinen, eta 1988an

editore hasi zinen Susan. Nolatan? Literatura asko maite nuen. Tira, hori da gehien maite dudana. Baina ez naiz idazlea; munduko ofizio zailenetako bat da, oso konprometitua, ebidentzian uzten zaituena beti. Eta denok behar dugu idazle bat: gidoia egiteko, kantua, iragarkia, albistea, hitzaldia, diskurtsoa, botiken azalpenak, iritzia, sloga-na, aldarrikapena, proiektua, itzulpen egokia, gutuna... Eta editorea izateko aukera eman zidatenean ez nintzen izutu. Bide batez esan nahi dut: ez dago eskubiderik zeinen gaizki ordaintzen zaien idazleei!

Josu Landak sortu zuen Susa, 1983an. Argita-

letxea ia sortu berria zen, eta zu ere oso gaz-

tea zinen bertan hasi zinenean. 23 urterekin

editatu zenuen lehen liburua, gaztetxo samar,

ezta? Adin egokia ikasteko, hanka sartzeko, ausar-tzeko, proiektu berri bat gorpuzten hasteko. Kontuan hartu behar da, 1988an Susak bere ibilbideko lehen bost urteak besterik ez zitue-la eginda; denok gazteak ginen orduan. Ora-in 53 urte egingo ditut. Susak 35 urte bete ditu argitalpengintzan. Gaur egun beste era bate-ra egin behar ditugu gauzak, beste sormen maila bat dago hemen, gure herriaren histo-ria osoko garai onena bizi dugu. 30 urtez izan zara Susako editore. Nola bizi

izan dituzu urte horiek guztiak? Gauza asko gertatu dira urte hauetan guztie-tan. Une zailak eta txarrak ahaztu egiten ditut (Hasier Etxeberriaren eta Juanba Berasategi-ren heriotzak salbu). Idazleekin izan ditudan

harremanak eta tratuak, horiek ditut gogoan. Lagun handi batzuk ere egin ditut, agian beti-ko izango direnak. Pribilegio bat da. Nola aldatu da argitaletxea? Identitate propio

bat garatu baitu honek ere... Literaturan garrantzitsuena estiloa dela esan ohi dute (esajerazio bat da, baina balio du). Uste dut ahalegin editorial batek ere estilo bat garatu behar lukeela. Baina ni lanean nintze-nean markatutako estiloa definitzen edo deskribatzen ez dakit, honela, bat-batean, este-tika eta ideologia. Idazleek tresna bat edukitzeko jaio zen Susa

argitaletxea. Bai, hori da. Tresnen jabe izatea da bizitzako gauza inportanteenetako bat. Giltza, igitaia, mailua, bizikleta, gitarra, konputagailua, itu-rria, txiskeroa. Hitzak eta giltzak, izenburu polita ipini zion Iñigo Aranbarrik bere liburu bati. Era berean, editorial bat ere tresna bat da, tailer moduko bat. Idazleen artean sortu-tako editoriala da Susa, eta bazkideen artean ditu baita ere musikari batzuk, itzultzaileak... okin bat ere bai! Zer, noiz, nola edo zein hel-bururekin argitaratzen dugun geuk erabaki ahal izateko balio du horrek. Zein da zehazki editorearen lana? Liburu baten

sortze prozesuan zein momentutan sartzen da

jokoan? Idazleak zer nahi duen ulertzea da niretzat garrantzitsuena. Idazlearen testuinguru krea-tiboaz jabetzea, haren ahalegin estetikoaz eta ideiez. Editorearen lana da idazleari lagun-tzea, edo aldamenean egotea. Editore bakoi-tzak erabaki behar du nola.

Zein izan da zure lana zehazki? Ez baitzara

zuzentzaile hutsa izan, aholkularia ere izan

zara. Zelakoa da idazleekin izaten duzun har-

tu-emana? Zehazki? Liburuko esanak eta formak dese-gokiak ote diren ebaluatzea zen nire lana. Idazleari abisatzea zer ez dagoen ondo, nire ikuspegitik. Hori adierazteko konfiantza mai-la bat lortu edo adostu behar izaten nuen idazlearekin. Kasu batzuetan ez nuen lortu nahikoa efikaza izatea, edo konbentzitzeko gai izatea. Agian beste batzuetan ez nuen aski ongi harrapatu testuingurua, eta zaputz! Baina ez dut horregatik kezkatu behar. Gauza asko ondo ere egin nituen, neronek esatea harro-keria den arren. Ezezko asko eman dituzu. Gogorra izango da

hori… Bai. Ez nuke horretaz mintzatu nahi. Idazle asko ikusi dituzu jaiotzen. Zer eman dizu-

te zuri idazleek?

“Ezin dut hemen izenik aitortu, baina itxaropen handiak dauzkat idazle batzuekin, oso onak izango dira urte batzuk barru”

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

egiten jardun ondoren, errepikatzen segi-tzeak ez duela satisfaziorik ematen. Eta ez naiz ari neure satisfazioaz, ez!, horrek ez du hainbeste axola. Ari naiz idazleen satisfa-zioaz. Idazleek sentitzen baldin badute erre-pikatzen ari naizela metodoak, formulak, moduak, aholkuak... akabo. Idazleak ezin dira aspertu, baina batez ere idazleekin ezin da ohituraz jokatu. Haiek ahalegintzen dira originalak izaten, eta editoreak maila eman behar du denekin; ez du balio batekin bai eta beste batekin ez. Uste dut neukan one-na ematen eskuzabal jokatu dudala, eta bete dut etapa hori. Leire Lopez Ziluaga izango da Susako edito-

re berria. Zer nolako panorama aurkituko du

aurrerantzean? Orain dela 30 urte zu hasi

zinenean eta egun, aldaketa nahiko egongo

dira, ezta? Leirek Susan aurkituko ditu: argitalpen tres-na onak, ondare txiki bat, webgune espezial bat, Armiarma proiektua aldamenean, idaz-le batzuk beren sasoi onenean. Esan deza-gun, txantxa egiteko baimena ematen badi-dazu, zail samar jarri diogula denon artean: asko hobetzeko tarte gutxi. Horrekin esan nahi dizut, nik zortea izan nuela, Susan egi-ten genituen gauzak ia nahi gabe zirela beti berriak edo berritzaileak, halakoxeak ziren-eta garaiak. Norabidea aldatuko du Susak? Leirek nahi badu, bai. Baina argitaletxe batean gauza guztiak egiten dira astiro samar, lurra lantzen den gisara. Lurrari ezin zaio eskatu eman ezin duena, eta lurrari eskaini behar zaio denbora. Zer gehiago, pazientzia ala arreta? Biak. Atzera begiratu eta egindako bidea ikusita,

ze sentsaziorekin zoaz? Oraintxe bertan tristura txiki bat sortzen ari zait. Inbidia da! Badakit hori dela. Hasi naiz idazleekin egotea faltan botatzen. Baina sen-datuko zait sentipen hori. Ez dut atzera begi-ratzeko asmorik. Gertatzeko dagoenak ilu-sioa egiten dit-eta. Baikorra naizela esan ohi didate ezkorrek. Ez dit lotsarik ematen. Amorru handiena ematen dit, joandako 30 urteetan ez garela jendartean kapazak izan euskalduntze masibo bat egiteko; baina horretan ere ez dut asmorik baikorra ez iza-teko. Onena gertatzeko dago, hori da neure buruari esan ohi diodan slogana. Zelan ikusten duzu literatur mundua hemen-

dik urte gutxira? Oraingoa baino hobea izango da. Zuk erre-paratuz gero duela hamar urte argitaratu ziren liburuei, ohartuko zara aurrerapen ederrak egin dituztela idazleek. Ez genuke ahaztu behar, beraz, edizioko tresnak neu-rri horrexetan hobetu eta berritu beharko direla. Hor barruan sartzen ditut: propagan-da, hedabideen konplizitatea, prestigio soziala, dendetako presentzia, salmentak handitzea, nazioartera urrats batzuk egitea. Beti egongo dira egiteko premiazkoak. Eta orain, zer? Lan bat topatu behar dut, bi seme-alaba ditut-eta. Gustatuko litzaidake izatea, edo lan oso apal bat edo bestela ohiz kanpokoa. Bata zein bestea, doitasun antzeko batekin egingo dut. Doitasuna, hori izaten da nire helburua.

Idazle baten lehendabiziko liburua argitara-tzeak poz berezia ematen dio beti editoreari. Ni urduri jartzen ninduen horrek, gehiegi agian. Bestalde, edizio lanean ederrena da ikustea nola hazten diren idazle batzuen lanak, asmoak, estiloak. Hemen ezin dut aitortu ize-nik, baina itxaropen handiak dauzkat idazle batzuekin, oso onak izango dira urte batzuk barru. Kultura mundua eta prekarietatea lotuta dau-

de, tamalez. Lehenago ere aipatu duzu idazleak

gaizki ordainduta daudela. Zer dela-eta gerta-

tzen da hori, zure ustez? Askotan erabiltzen dut gogoan kontu hau. Lagun min batek Remedios Zafra-ren El entu-siasmo (Precariedad y trabajo creativo en la era digital) liburua oparitu dit oraintxe, ondo zaintzen nau-eta. Sakon aztertzen hasi nahi nuke zergatik idazlea, musikaria eta artista utzi ditugun hain egoera hauskor eta babes-gabean. Ekonomia modu honekin, gizarte antolamendu honekin... atsekabegarria da. Eta

konturatzen naiz horretaz ez direla ohartzen irakasleak, sendagileak, ingeniariak, arotzak, iturginak. Zer gertatzen ari zaigu? Gure kul-turaren espresio ederrenaren autoreak izuga-rrizko prekarietatean dauzkagu. Izugarria da. Eta gainera itsusia, eta injustua.

Zergatik utzi duzu? Irakurri dizut ez duzula

‘errepikapenetan eta lurzoru estankatuetan’

erori nahi izan. Beharbada ez dut ondo esplikatu errepikatze kontu hori. Errepikatzea ezinbestekoa da gau-za guztietan, are automatismo batzuk ondo garatzea eta erabiltzea ere premiazkoa da. Nik ez diet nire begiei esaten ikusten hasteko, ez diot esaten bihotzari taupaka segitzeko, edo birikei arnasa hartzeari ez uzteko. Nire diges-tioa ez dago oso-osorik nire borondatearen esku. Automatizazio maila bat landuta eduki behar da edozein ofiziotan, eta ondo eginda-ko gauzak berriz errepikatzea komenigarria ere izaten da sarritan. Baina iristen da halako batean une bat, bolada luzeko lanak tentuz

Sakon aztertzen hasi nahi nuke zergatik idazlea, musikaria eta artista utzi ditugun hain egoera hauskor eta babesgabean”

“Amorru handiena ematen dit, joandako 30 urteetan ez garela kapazak izan jendar-tean euskalduntze masibo bat egiteko”

ZARAUTZ

Gorka Arresek 1988an editatu zuen lehendabiziko liburua eta 2017an azkena. Bien artean, ia 30 urte igaro dira. RUBEN PLAZA

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

EE-SPORT bezala ezagunak diren kirol elektronikoen ikuskizunak etenga-beko hazkundea ari dira jasaten azken urteetan, gutxi batzuen prakti-

ka bat izatetik hainbat kirol tradizionalek bai-no zenbaki hobeak lortzeraino. Bide hau jorratzen lagundu duten eragileak asko izan dira, baina garrantzitsuenetako bat Intel Extre-me Masters (IEM) izan da, zalantzarik gabe. Intel elektronika osagaien markak babestuta, hainbat bideo-joko ezberdinen txapelketak biltzen dituen ekitaldiak egiten dira munduko hainbat puntu ezberdinetan. Ekitaldi hauen artean ezagunena IEM Katowice dugu, Polo-niako Katowice hirian antolatzen dena, dagoe-neko 6. urtez jarraian, Spodek Arena pabi-loian, hain zuzen ere. Aurreko urteko zenba-kiek argi uzten dute ekitaldi honen handita-suna; 173.000 zaletu pasa ziren estadiotik eki-taldiak irauten duen 2 asteburuetan (2016ko edizioarekin alderatuz, 60.000 zaletu gehia-go) eta online bidez jarraitu zutenak 46 milioi ikusle baino gehiago izan ziren (2016an baino

% 35 gehiago). Gainera, ikuskizuna 19 hizkun-tza ezberdinetan ikusi ahal izan zen. Aurtengo edizioa otsailaren 24 eta 25ean eta martxoaren 2tik 4ra bitartean izango dugu. Inoiz baino joko gehiago izango ditugu ikus-gai edizio honetan. Horietatik ikusmin handie-na sortzen duena, lehen asteburuan jokatuko dena eta inkorporazio berritzat jo daitekeena, League of Legends ordezkatzeko intentzioa-rekin, DOTA 2-aren txapelketa da. Saritan, guz-tira, 1.000.000$ eta DOTA 2-aren txapelketa garrantzitsuena den The International 2018-rako 1500 kalifikazio puntu daude jokoan eta berau eskuratu nahi dutenen artean Team Liquid, Team Secret, Newbee, Vici Gaming, OG Dota2, Virtus Pro edo Evil Geniuses puntako taldeak daude, besteak beste. Lehen asteburuan beste jolas batek ere egin-go du debuta IEM Katowice-n, aski ezaguna den Player Unknown’s Battlegrounds jokoak (PUBG), hain zuzen ere. 8 erronda jokatuko dira, bi asteburu horietan banatuta, eta pun-

HARITZ ODRIOZOLA

Kirol elektronikoen ikuskizun nagusiaOtsailaren azken asteburuan hasiko da IEM eSports ekitaldi entzutetsua. Iaz, 43 milioi ikuslek jarraitu zuten internet bidez bideo-jokoen arloko ikuskizun masibo hau; aurten ikusteke dago zifra hori gainditzen den

dira. Counter-Strike: Global Offensive (CS:GO) eta StarCraft 2 (SC 2) izango dira egun horie-tako protagonistak, sari-poltsa potoloak dituz-telarik biek, 500.000$ eta 400.000$, hurrenez hurren. CS:GO-ri dagokionez, mundu maila-ko 16 talde onenak izango ditugu bertan: Astra-lis, Faze Clan, Cloud 9, SK Gaming, Virtus Pro, G2, Ninjas in Pyjamas, etab. SC 2-aren txa-pelketa 12 jokalariren artean erabakiko da. Par-tidak BO5 (5 partidatik onena) formatuan joka-tuko dira, finala izan ezik (kasu horretan, 7 partidatik onena formatuan egingo da). Saria-ren bila ibiliko direnen artean mundu mailan gorenean diren jokalariak ikusteko aukera izango dugu: SoS, Rogue, Dear, Classic, etab. E-Sport zaleek badute beraz hitzordua hurren-go egunetarako, jokaldi bikainez eta sorpresaz beteriko txapelketa izango baita, seguru. Mun-du hau ezagutzen ez dutenentzat, aldiz, auke-ra ezin hobea da ekitaldi hauetan egoten den giro paregabea eta lehia bizia ezagutzeko. Txa-pelketa ESL kateak emititu ohi du eta Twitch online plataforman ematen da.

Nobedadeak:

‘Monster Hunter: World’

(www.gamerauntsia.eus)

Munstroz beteriko mundu batean gure helburua berauek garaitu eta elementuak biltzen joatea izango da, honela gure ekipamendua hobetzeko. Onli-ne formatua ezarri dute saga honetan lehen aldiz; horre-la, beste hiru ehiztarirekin batera munstroen atzetik ibi-li ahal izango dugu. (PS4, Xone).

‘Dragon Ball Fighter Z’

Aski ezaguna den manga honek merezi zuen moduko borroka jokoa jaso du azkenean. Goku, Vegeta, Gohan, Freezer eta beste hainbat pertsonaia ezagun maneiatu ahal izango ditugu. Gainera, Online moduan liga sistema izango dugu, gure abilezia erregistratua gera-tu dadin (PC, PS4 eta Xone).

‘Shadow of the Colossus’

PlayStation bat duen edonork nahi eta nahi ez probatu beharreko jokoa, esperientzia bat bezala deskribatu daitekeena. PS2 kontsolarako ateratako jokoa-ren ‘remake’-a dugu hau, grafiko hobeekin (PS4-ak eskaintzen duen potentziagatik) eta Fumito Ueda disei-natzailearen ikuspenarekin egina (PS4).

‘Subnautica’

Mundu irekiko biziraupen gene-roko jolasa, etorkizun urruneko garai batean kokatzen gaituena. Gure espazio-ontziak planeta bateko ozeanoan behea jo du, eta ihes kapsula batean ozta-ozta irtetzea lortu dugu. Ur azpian basea eraiki, materialak bildu eta pla-netaren sekretuak biltzea izango da helburua. (PC, Xone).

tuazio sistema baten bidez erabakiko da nor den garailea. Txapelketa honetako sari-poltsa txikiagoa izango da, 50.000$ izango baitira, ulertzekoa dena, bestalde, jolasak eSport-en munduan daukan ibilbide laburra ikusirik. Halere, daukaten guztia emango dute parte hartuko duten launakako 16 taldeek, non Team Solo Mid, Faze Clan, Method, Tempo Storm, Cloud 9 edo Noble bezalako taldeak dauden. Geratzen diren bi jokoen txapelketak otsailak 26tik martxoaren 4ra bitartean gauzatuko

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·euskalgintza

Sortzaileak.eus ataria abian jarri du Gotzon Barandiaranek, euskal sortzaileak ikusgai egiteko, besteak beste. 2.200 artista ingururen informazioa bildu du bertan, baina etengabe elikatzen joango da

Sortzaileen bilgunea sarean

KATTALIN BARBER

ZZENBAT sortzaile daude Euskal Herrian? Galdera horretatik abiatuta hasi zen Gotzon Barandiaran kultur

eragilea berriki aurkeztu duen ata-ria lantzen: www.sortzaileak.eus. Euskal Herriko sortzaileen katalo-goa izatea nahi du, eta horren bidez ikusgarri egin nahi ditu sormen lanak egiten dituzten herritarrak. Dagoeneko 2.200 pertsonaren fitxak daude, antzerkian, arte plastikoe-tan, bertsolaritzan, dantzan, ikus-entzunezkoetan, literaturan eta musikan ari direnen artean. Berria egunkariaren beka bati esker landu du proiektua Barandiaranek. Lan kolektibotzat jo du kultur era-

gileak aurkeztu berri duen ataria, kulturgintzako eragile askoren gogoeta eta kezketatik abiatu dela-ko proiektua. “Atariak ikusgarri egi-ten gaitu eta gure lana kazetari, hezitzaile, antolatzaile edo interesa duen edonoren esku jartzen du. Herri bezala ere kulturgintzan nor-tzuk eta zertan ari garen erakusten du”, azaldu du Barandiaranek. Horregatik, bilgune izan nahi du ata-riak, eta ez biltoki. “Bizia eta dina-mikoa da, etengabe elikatu beharra dago”, dio bere sortzaileak. Zazpi diziplinatan lanean ari diren artis-ten sareko katalogo gisa definitu du. Barandiaranek ez du diziplina guz-tietan datu baserik sortu, jada beste

hainbat webgunek egindakoa kon-tuan hartu duelako. Hala, armiar-ma.eus webgunea literaturan, badok.eus musikan, bertsozale.eus bertsolaritzan, dantzan.eus dantzan eta ganbara.eus ikus-entzunezkoe-tan izan dira informazio iturri nagu-siak. Arte plastikoan eta antzerkian, ordea, ez zegoen datu baserik eta horretan bai aritu da buru-belarri, Euskal Herriko artista plastikoak eta antzerkigileak biltzeko. “Bilboko Okela Sormen Lantegiak lan handia egin du eta hortik ere bilatu behar izan ditugu, baina guk ere bilatu izan behar ditugu”. Artista plastikoei dagokionez, gainera, sortzaile bakoitzaren fitxan bere lanaren hiru lagin jarri dituzte.

Ikus-entzunezkoen atalak biltzen ditu sortzaile gehien (511), musikak gero (495), eta ondoren, hurre-nez hurren, lite-raturak (365), arte plastikoek (342), bertsolari-tzak (313), an-tzerkiak (136) eta dantzak (67). Sortzaile asko, diziplina batean baino gehiagotan lanean ari direnez, hain-bat ataletan azaltzen dira. Lehen bertsioa burutu du Barandiaranek eta horretarako bi irizpide nagusi izan ditugu kontuan: “sortzailea bizirik egotea, eta azken hamabost urteotan lanen bat plazaratu izana”. ELIKATU BEHARRA Zerbitzu publi-ko moduan ulertzen du Barandia-ranek sortu berri duen sareko kata-logoa. “Helburu, hartzaile eta onu-radun bat baino gehiago dituenez, inbertsio konpartitua izan behar duela uste dut”. Haiek dagoeneko amaitu dute lana, baina atari berriak bizirauteko eta bere fun-tzioa lortzeko etengabe elikatzen eta gaurkotzen egon behar duela adie-razi du Barandiaranek. Horregatik uste du erakunde publikoek diruz lagundu behar dutela egitasmoa. “Hau euskararen lurraldeari dago-kion zerbitzu publiko bat da eta Elkargoek, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak inbertitu beharko lukete, baita mankomuni-tateek eta udalek ere”. Zerbitzu anitza eskaintzen dio sor-tzaileak.eus atariak euskal kultur-

g i n t z a r i , Barandiaranen e s a n e t a n . “Azken 15 urtee-tan kulturgin-tzako ekosiste-ma osatzen dugun eragile

guztion artean ados gaude ikus-

garritasuna falta zaigula, beste gauza

batzuen artean. Ez gara heltzen herritarrengana”.

Horri aurre egitea du helburu ata-riak. Aurrera begira etorriko diren bertsioetan lehena da honakoa Barandiaranen esanetan, argi due-lako etorkizunean bertsio gehiago etorriko direla. “Diru kopuru bat izan dugu eta erabaki behar izan dugu zer sartu eta zer utzi hurren-goetarako”, kontatu du. Izan ere, ez da izan haien helburua inor kanpoan uztea. “Komikigileak kexu agertu dira, ez direlako agertzen. Ilustratzaileak, argazkigintza artis-tikoa egiten dutenak eta eskultoreak ere bertan egon beharko lirateke”. Kalitatea eta kantitatea ere izan ditu hizpide kultur eragileak. “Euskara eta euskal kulturara emanda bizi gara eta, hala ere, sortzaile asko deskubritu dugu”. Orain dela bost urte Durangoko Azokako Ahotse-nean esandakoa gogora ekarri du: sorkuntza ez dagoela krisian, eta, bai kopuru aldetik, baina bereziki kali-tatearen aldetik ere “sekulako” sor-men lanak daudela Euskal Herrian ziur da Barandiaran. “Kontua da horiek ezagutzera eman behar ditu-gula, eta sortzaileak.eus erreminta bat izan daiteke bide horretan”.

Genero desoreka oraindik ere

Desberdintasun handia dago plazara irteten diren gizon eta emakumeen

artean. Ez dago parekidetasunik. ‘Sortzaileak.eus’ atariak dituen datuen

arabera, sortzaileen %70 gizonak dira, eta %30, berriz, emakumeak. Diziplina-

ka ere desberdintasunak nabarmenak dira. “Uste zabala dago literaturan pareka-

tzen ari dela baina gure datuek ez dute hori esaten: %78 gizonak dira, eta %22a,

berriz, emakumeak. Bertsolaritzan datu berdinak ditugu”, dio Gotzon Barandia-

ranek. Musikan are larriagoa da egoera. Emakumeak %15a baino ez dira. “Ora-

indik ere sekulako lana dugu eta sekulako erronka emakume sortzaileek plazak

bereganatu ditzaten eta haien lana ikusgarriago egiteko”.Kultur adierazpide guztietako euskal sortzaileen berri emango du webgune berriak.

“Euskal kulturgintzak

ikusgarritasuna falta du, beste gauza

askoren artean. Ez gara herritarrengana heltzen”, uste du Barandiaranek

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko otsailaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: www.elexpephotoart.com

Sitio, añoBego Elexpe

Datorren astean...

Unai Endemaño

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Ikus: @dburgui @caravingre

Daniel Burgui Iruñea, 1985

Datorren astean...

Cristina Nuñez