ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko otsailaren 23a. 583. zenbakia noticiasdenavarra.com ‘MARGOLARIA’ Martxoan estreinatuko da Mikel Urdangarin protagonista duen Oier Aranzabalen filma -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko otsailaren 23a. 583. zenbakia noticiasdenavarra.com

‘MARGOLARIA’

Martxoan estreinatuko da Mikel Urdangarin protagonista duen

Oier Aranzabalen filma

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Ruben Plaza

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Ipuina.eus webgunea sortu du Koldo Izagirre idazleak, Susa argitaletxearen babesarekin. Bertan, zokoratuak eta ahaztuak dauden ipuinak eta horien gaineko informazioa jaso da. Guztira hogeita bat testu ditu hasierako bilduma honek, XIX. eta XX. mendekoak denak

Ipuin ezkutuen txoko irekia

AASKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus

atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura idatziaren manualetan, ipui-nari ez zaiola jaramon handirik egi-ten, poesiak tapatu izan duela, eta orain, ia salbuespenik gabe, nobelak tapatzen duela uste du pasaiarrak. Horrek eraman zuen Izagirre zoko-ratuak eta ahaztu samarrak dauden ipuinak bildu, gaurkotu eta ipui-na.eus webgune berrian jasotzera. Susaren babesa izan du horretara-ko; are gehiago, argitaletxeak duela 17 urte martxan jarri zuen Armiar-ma literatura sarean txertatu dute proiektu berria. “Ipuina gure literatura generorik zaharrena eta, aldi berean, moder-noena” dela dio Izagirrek, sortu berri duen atariaren sarreran. Idazlearen arabera, “ahozkotasunari zor dio bizia ipuinak, baina sariei eta aldizkariei esker aurkitu zuen auto-nomia, XX. mendean. Literaturaren garapena, baina, ez da izaten linea-la, ahoz helduta ondarera jotzen du sarritan antzinako istorioak erreska-tatzeko edo bertsio berriak eskain-tzeko”, dio idazle pasaitarrak. IPUINAREN ALDEKO ALDARRIA Ata-ri berriarekin, ipuinaren aldeko aldarria ere egin nahi izan du Izagi-rrek, “oro har uste dena baino abe-ratsagoa delako” eta ikusgarritasun premian dagoelako. “Egizu kontu ipuin asko aldizkarietan argitaratu zirela, ez liburuetan. Lana egin behar da testuetara iristeko”, dio ata-riaren sortzaileak. Bere esanetan, webgune honekin pausu on bat eman daiteke, ezkutu samarrean dauden obrak eta autoreak argitara ekartzeko. Xedea, hala ere, ez da antologia bat osatzea, ezta sailkapen bat egitea ere, ipuinaren korpus minimo bat edonoren eskura jar-tzea baizik, “generoak merezi duen

arreta jaso dezan”, nabarmendu du Izagirrek. Azaldu duenez, testuak ez ezik, taula kronologiko bat ere osa-tuz joango dira Kronologia atalean, hainbat datu eta iritzirekin. Orotara, hogeita bat testuk osatzen dute Ipuinak izeneko atala. Aurrera begira, “bi urteren buruan, ipuina-ren ikuspegi zabal eta sakon samar bat eskaintzea nahiko genuke”, espe-ro du Izagirrek. Printzipioz, lau ipuin berri txertatuko dituzte hilero. Hasierako bilduma honek XIX. eta XX. mendeko ipuinak jasotzen ditu, horietako zaharrena Bizenta Moge-lek ondutako Otsoa ta Bildotsa dugu. Idazle azkoitiarrak 1804. urtean idatzi zuen tes-tu hau. Tartean dira, bai-ta ere, Juan Antonio Mogelen Mozoloa (1881), Piarres Laffi-teren Matalas (1945), Anjel Lertxundiren Sar-goria (1970), Xabier Gereñoren Estalki zuriaren misterioa (1979) eta Xabier Mendigurenen Un petit cadeau pour madame (1986), bes-teak beste. Testurik berriena, berriz, 1993koa dugu: Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur azalera bezala. Guzti horietaz gain, egile ezagunik gabeko hiru ipuin ere badira bilduma honetan. Testuen hautaketa egiterako orduan kalitatea lehenetsi duela nabarmen-du du Izagirrek, “perfektua ez izan arren, ipuin bat izan liteke interes-garria gaiari dagokionez, gaiaren tra-tamenduaz, estiloaz, egituraz, ingu-ruabar historikoaz... Egile ezezagu-nak ezagutaraztea ere ona da, ipuin-laritzat ez dauzkagun idazleen ipui-nak ere bai”, gehitu du arduradunak.

Webgune berriak badu Autoreak izeneko hirugarren atal bat; honek, baina, egileen izen-abizenak eta argazkiak baino ez ditu jasotzen, informazio xehatuagoa nahi duenak Amiarma.eus-eko Literaturaren Zubitegira jo beharko du. Ipuina.eus atarirako sarrerarako “zelatari misteriotsu bat” aukeratu dute irudi gisa: katua. Izagirrek web-gunean bertan azaldu duenez, “katuaren irudiak hainbat ipuin dakarzkigu akordura, Julene Azpei-

AINHOA LORES

Literatur sarea

Susak 2002tik kudeatzen duen Armiar-

ma webgunearen parte da ipuina.eus

ataria. Armiarmak literaturaren gaineko

albisteak, kritikak eta, oro har, informa-

zioa eskaintzen ditu hainbat atalen

bidez. Horietako batzuk dira, adibidez,

euskal idazleei buruzko informazioa

jasotzen duen ‘Literaturaren zubitegia’;

euskal idazleen hainbat poesia euska-

raz eta baita gaztelaniaz, frantsesez,

ingelesez eta alemanieraz ere biltzen

dituen ‘Euskal poesiaren ataria’; 1936ko

gerra aurretik argitaratutako aldizkariak

biltzen dituen ‘Euskal Prentsaren lanak’

ataria edota literatura argitalpenak eta

ekimenak iragartzeko albistegi elektro-

nikoak jasotzen dituen ‘Literatur emai-

luak’, besteak beste.

tiaren Poussy gaxua!, Txomin Peille-nen Gatu beltza (nobela laburra? ipuin luzea?), Mario Onaindiaren Txakur bizimodua (kontrastez) eta Gau ipuiak liburuko portada, Mikel Antzaren Amodiozko istorio bat, Inazio Mujika Iraolaren Itoak ur aza-lera bezala... Noski, Allan Poeren Katu Beltza ere bai. Horregatik eska-tu genion Juanba Berasategiri harra-pa ziezagula katu ederren bat”. Aste batzuk dira jada ataria aurkez-tu zutenetik eta harrera oso ona iza-ten ari dela aitortu du Izagirrek: “webgunea bera gardena eta doto-rea dela esan digute, eta literatura

irakurtzen dutenek ere ezustekoa hartu dute zenbait testurekin.

Oso pozik gaude, eta indar-tu egin gara”.

Koldo Izagirre idazlearen ekimenari webgune

forma eman dio Susa argitaletxeak. AINARA GARCIA

Page 3: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

T

IRITZIA

Negarraren hitzakPAKO ARISTI

TELEBISTAN, aspaldi, Orio-ko arraunlariei buruz bota zuten erreportaje bateko pasarte bat gogoan iltzatu-

ta geratu zitzaidan. Antropologikoa iruditu zitzaidan, euskal nortasuna-ren arketipo bat erakusten zuelako. Bertan ageri zen Juan Lizarralde Altxerri, duela sei urte zendu zen arraunlari handia. Garai hartan bere seme Miguel Angel arraunean zebi-len, eta kontatzen zuen nola emozio-natzen zen Kontxako bandera herri-ra ekartzen zutenean. Plaza jendez gainezka, itsas-mutilak udaleko balkoian agertzen zirenean, bande-ra lau haizetara astinduz, ezin iza-ten omen zion malkoei eutsi, eta baz-ter batean ezkutaturik negar egiten omen zuen. Euskaldunak emozioekin izan duen harreman klasikoaren eredua zen Altxerri: sen-timenduak zilegi dira, baina negar ezkutuan egiten da. Negarra priba-tua da. Emozionaltasun erreprimi-tua ere deitu diote, genero maskuli-noari ezarritako debekua: gizonek ez dute negar egiten. Gaur guztiz eraldatu da emozioen kudeaketa, eta paroxismoraino hel-du gara, batez ere telebistaren era-ginez. Programa guztietan ageri da negar egiten duen jende andana; esango nuke albistegietan ere, erre-

portariak negar egiten duen jendea-ren atzetik dabiltzala, kamera bizka-rrean. Negarrari publizitatea egiten zaio, eta bi ahoko arma bilakatu da: arrazoirik ez duenaren azken errekurtsoa, batetik, eta zikoitzaren aurpegia garbitzeko ebidentzia, bes-tetik. Gaixoa, begira zein bihotz onekoa den, negar malkotan jarri du zure zakarkeriak! Ez gehiago zauri-tu hain sentibera den izakia! Euskal-dunok ez gara gutxiago, eta ikusi ditugu arraunlariak, futbolariak, pilotariak negarrez, eta hori irabazi egin dutenean! Negarraren erakustaldi honen aba-roan sortu da literatur azpi-genero bat, bi norabide hartu dituena. Bate-tik, gaitz larriren bat gainditu dute-nek idazten dituzten liburuena, euren esperientzia kontatuz, antze-ra dagoen baten batek lezio positi-boak atera ditzan; eta, bestetik, zoritxar izugarriren bat jasan dute-nek idazteko beharra sentitu duten liburuena. Seme-alabaren bat istri-puz hil bazaie, hari buruzko liburu bat atontzen dute, argazkiz eta lagu-nen kontakizunez osatua, Mikelen irribarreak iraun dezan orriotan, eta ezagutu ez zutenek jakin dezaten zei-nen mutiko alaia zen, bihozbera, bizitzaren maitale eta hurkoari lagunduzale, mina publiko egiteak

haren barne-digestioa arinago bihurtuko balu bezala. Bizi-gogoa-ren aldeko aldarritzat aurkezten badira ere, aro negarti honetan soi-lik dute liburuok zentzua, auto-laguntzaren maxima nagusiaren jarraitzaile direlako: emozioak ager-tu egin behar direla, hitzak jarri, har-tara ulertu eta gainditu ditzagun. Hitzak jarri, bai; gizakiarengan dena izendatu behar honek harri-tzen nau ni gehien, hitzen artisaua naizen aldetik hauen hutsaltasunaz ere dezente dakidalako. Baina gau-za bat da zure egunerokoan zeure-tzat idaztea, eta bestea liburu bat salgai jartzea. Eta honetan ikusten dut liburuak oraindik mantentzen duen prestigioaren indarra, bere garaipena. Heriotzak eraman zuen senide mai-tatuarentzat zerbait eternoa bila-tzen hasita, liburua aukeratzen dute-la oroimenaren gordailu gisan, men-deak zeharka ditzakeen objektu magikoa balitz bezala, gure zaharrei entzuten genien beste maxima hura egia dela sinetsita: “liburuan idatzi-takoa hor geratzen da betirako”. Liburua: Gizakiak hil ondoren iraun nahiaren antzinako ametsari eman dion erantzun perfektua.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Katakrak.

1. Fakirarren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

2. Mari-mutil handi... Leslie Feinberg. Katakrak.

3. Munduko tokirik... Iñigo Aranbarri. Susa.

4. Michael Kohlhaas Heinrich von Kleist. Katakrak.

5. 1362km euri G. Landabaso, G. Goia. Elkar.

6. Gerezi garaia Belatz. Txalaparta.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburg. Katakrak.

2. Feminismoa denon kontua da Bell Hooks. Katakrak.

3. Estatua eta iraultza Lenin. Federiko Engels Insitutua.

4. Armagabetzea Iñaki Egaña. Txalaparta.

5. 58ko gerra Alfonso Etxegarai. Maiatz.

Bizi-gogoaren aldeko aldarritzat aurkezten badira ere, aro negarti

honetan soilik dute liburuok zentzua, auto-laguntzaren

maxima nagusiaren jarraitzale direlako

HAUR LITERATURA

‘Nork itzali ditu nire kandelak?’

Testua: I. Brenman; irudiak: M. Le Huche. Itz.: P. Zubiza-rreta. Ibaizabal (5 urtetik aurrera). 32 orr. 11 euro.

Daukaguna baloratze-aren garrantzia Markelek 7 urte bete ditu eta familian ari

dira ospatzen. Kandelei putz egiteko irriki-

tan dago, baina, putz egitera doanean,

norbaitek aurrea hartu dio. Nor izan da?

Birramonak bera izan dela aitortu du, eta

denei kontatu die bera txikia zenean hain

pobrea zela, non sekula ezin izan baitzuen

urtebetetze tartarik izan. Markelek uler-

tuko du zorionekoa dela eta aurreran-

tzean beti partekatuko ditu urtebetetzee-

tako nahiak berarekin. Daukaguna balo-

ratzen ikasteak duen garrantzia erakusten

du irudi koloretsuz beteriko lan honek.

HAUR LITERATURA

‘Bazen behin baso magiko bat’

Chris Riddell. Itz.: Aitor Ara-na. Ibaizabal (5 urtetik aurrera). 32 orr. 15 euro.

Ipuin tradizionalak, ikuspegi berri batetik

Kapa Orlegitxok Rapunzel-ek antolatu

duen jaira heldu nahi du. Ibilbidean, haur

ipuin tradizionaletako pertsonaia batzuekin

egingo du topo: hiru txerriekin, Edurnezuri

ipuineko sorginarekin, Urrezko Marikixku-

rren hiru hartzekin, hamabi printzesa dan-

tzariekin etab. Topaketa bakoitzean,

egileak bere asmamena erakusten du

eta pertsonaien istorio ofiziala aldatu egiten

du. Ipuin tradizionalen ikuspegi informal

eta dibertigarria eskaintzen du liburu

honek, umore ukituko testuarekin eta

xehetasunez beteriko irudi ederrekin.

Page 4: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

OIER ARANZABALZINE ZUZENDARIA

“Artista baten sorkuntza prozesuaren epizentrora bidaia da dokumentala”Artista sortzailearen erraiak hobeto ezagutzeko asmoz, Mikel Urgandarinen egunerokotasuna bi urtez grabatu eta ‘Margolaria’ dokumentalean jaso du zuzendari bilbotarrak. Zinemaldian estreinatu ostean, martxoaren 22an iritsiko da Euskal Herriko zinema aretoetara

ETXAHUN GONZALEZ

EEZ da Mikel Urdangarinen azken diskoaren making off bat. Ez da hain-bat elkarrizketarekin apaindutako protagonista omentzeko bideo kate

bat. Mikel Urdangarinen dokumentala ere ez. Artista sortzailearen erroetara iristeko bidaia saiakera bat da Margolaria, sorkuntza unee-tako bakardadearen eta kontzertuko jende-tzaren artean dagoen ozeano ezezagun horre-tan murgiltzeko proposamena. Orain arte eremu pribatuan landutako afizioa ofizio bihurtzeko hautua egin du Oier Aran-zabalek (Bilbo, 1988) eta bere lehen film luzea du Margolaria, dokumental formatuan. Auto-nomo bihurtu eta sorkuntzaz bizitzeko era-bakiak inspiratuta, artistaren figura omendu nahi izan du Aranzabalek Margolaria lanean. Sortzaile orok buruan izan dezakeen gai uni-bertsalak jorratu ditu: bokazioa, sorkuntza-ren prozesua, porrota edota artistaren bakar-dadea, besteak beste. Zer kontatzen du dokumentalak? Bidaia baten istorioa da dokumentala, artista baten sorkuntza prozesuaren epizentrora jo eta bertatik irteten diren ertz guztiak ezagu-tzea helburu duen saiakera. Edozein sortzai-lek buruan izan ditzakeen gai unibertsalak lantzen saiatu gara: sorkuntzatik eta artetik bizitzeko hautua, artistaren bokazioa, sortze prozesua bera, porrota, bakardadea, ospea, frustrazioa… Dokumentala ezezagunera egi-ten den bide bat bezala dago kontatua, artis-ta batek margolan edo disko ezezagunera egi-ten duen bidea, jakin gabe itzultzean lehen baino beteago edo hustuago sentituko den. Mikel Urdangarin da bidaia horren

gidaria. Hala da. Euskal Herrian ibilbide luze eta oparoa duen musikariak eramango gaitu artista uni-bertsalaren bidezidor ezberdi-nak arakatzera. Ohorea izan da Mikel bezalako profesional eta lagunarekin lan egitea, baina argi nuen dokumentala ez zela Mikel Urdangarin musikaria-ren inguruko biopic bat izan-go. Mikel da

ardatza, baina, bai berak eta bai agertzen diren beste artista guztiek ere, artista generikoaren ahotsetik hitz egiten dute. Mikelen figuraz harago joan nahi nuen, artis-taren barrenak ezagutu, eta berak bide eman dit sortzailea biluzteko eta eszenatokietatik kanpo dagoen B alde horretan sakontzeko. Hau da, protagonista ezagututa ala ez, ikus-leek filma berdin-berdin ulertzea zen helbu-rua, Euskal Herrian zein nazioartean ikusita, gozatzeko moduko dokumentala egitea. Mike-len inguruan beste artista batzuk agertzen dira, eta konturatu naiz artista horien artean gauza amankomun asko daudela, antzeko isto-rioak pasa dituztela. Horiek kontatzea da Mar-golaria-ren muina. Mikel bezala, beste edoze-in artista izan zitekeen dokumentalaren pro-tagonista. Hain zuzen ere, Kirmen Uribe, Anjel

Celada, Nika Bitchiashvili edota Alain Urru-tia artistak ere badira protagonista. Urrutiak badu harreman berezia Mikelekin. Biak dira, zentzu batean, dokumental hau egin izanaren errudunak. Alainen erakusketa batean ezagutu nuen Mikel, eta momentu hori oso berezia izan zen, zentzu askotan: autono-mo bihurtu berria nintzen, eta sorkuntzaz bizitzeko erabakia hartua nuen. Denak bat egin zuen: nire egoera pertsonalak, sortzeko gogoak, artista biak ezagutu izanak eta nire ideiarekin bat egiteko biek azaldu zuten asmoak. Hala, dokumentalaren abiapuntu bihurtu ziren Alain eta Mikel: musikariak, goiz batez, Alain Urrutia margolariarekin Skype bidez hitz egiten duenean hasten da dena. Alainek margolan bat eskainiko dio Mikeli, opari gisa, baina baldintza bat jarriko dio:

Dokumentalaren zenbait fotograma. MARGOLARIA I ATERA FILMLS

‘Zuzeu’ agerkari digitalaren koordinatzailea da Oier Aranzabal. RUBEN PLAZA

Page 5: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

haren bila joan behar du Londresera. Hortxe hasten da Mikelen bidaia, baita artistaren barrenak ezagutzeko ikusleak egingo duen bidaia ere. Eta bi urte pasa dituzue batera. Ordu pila igaro ditugu elkarrekin: zenbat bidaia, zenbat solasaldi, entsegu, kontzertu. Horietan denetan gertatu dena harrapatu dugu. Une piloa bizi izan ditugu elkarrekin, eta azken urte hauetan bata bestearen egune-rokoaren elementu garrantzitsu bihurtu gara. Horrela izan behar zuen, aipatutako artista-ren figura hori azalarazteko. Ohorea izan da Mikel bezalako artista batekin bidaia hau egi-tea: Bilbo, Gasteiz, Londres, Okinawa… Eta Mikelen etxea, bere familia, bere gotorlekua. Emozio handiak bizi izan ditugu sorkuntza prozesu osoan zehar.

Dokumentalak badu irudien atzeko beste isto-rio bat ere: Mikelen ama filma estreinatu bai-no egun batzuk lehenago hil zen. Asko lagun-du digu lan hau aurrera ateratzen, eta hein handi batean ere, Margolaria-ren protagonis-ta da bera ere. Oso hunkigarriak izan ziren Mikelek Zinemaldian amari eskainitako hi-tzak. Zentzu horretan, Margolaria-k beste dimentsio bat hartzen du, bai Mikelentzat eta bai niretzat. Istorioa kontatzeko, kamera aurreko ohiko elka-

rrizketak baztertzen saiatu zara. Gidoia idazterako orduan, hori zen erronka nagusietako bat. Bakan batzuk agertzen dira, dokumentaletan halakoak ere agertu behar direlako, baina saiatu gara kontatu beha-rrekoak beste egoera batzuen bidez azaltzen. Mikelen egunerokoa gertutik jarraitu dugu eta

eguneroko horrek bere horretan kontatzen dituen gauza dezente jaso ditugu. Gure lana izan da kontakizun hori nola azaldu asma-tzea: taldekideekin Mikelek izandako solasal-diak, lagunekin, familiarekin, bere buruta-zioak, hausnarketak… Soinua ere mimoz zaindu duzu. Isiltasunak badu

zeresanik. Mikel protagonista izanda, musikak pisu han-dia du, noski. Hala ere, ikusleak ez dezala espero Mikelen diskografiaren arrakasten errepaso bat. Bere abesti batzuk agertzen dira, zuzenekoetan grabatutakoak, adibidez, bai-na ez dira zertan entzunenak izan behar. Isil-tasunak, bestalde, garrantzia handia du, artis-taren figura ulertzeko. Isiltasuna, bere horre-tan, ez da existitzen, isiltasuna soinua ere badelako. Kasu askotan, indar handiago bil-

du dezake isiltasunak musikak berak bai-no. Eta, nondik abiatzen da ba, artista

baten sorkuntza? Bakardadetik, isilta-sunetik. Isiltasunetik abiatzen da artistaren bidaia, baita dokumenta-la ere. Zuri beltzaren aldeko hautua egin

duzu dokumentalean. Alainek hala margotzen ditu bere koa-

droak, eta bere arteak inspiratuta, dokumentala grisen eskala horretan gra-

batzea erabaki nuen. Niri ere ederra iru-ditzen zait zuri-beltza: distraziorako aukera

gutxiago uzten du, eta bestelako aspektuei balore handiagoa ematen die. Koloreak esta-li ditzakeen xehetasunak nabarmentzen dira zuri beltzean, planoaren egitura hobeto ikus-ten da, baita plano barruko elementuen for-ma ere. Hori nahi nuen nik, distrazioak eki-din, ikuslea artistaren bidaia horren barruan mantendu. Jakin badakit horrek ez duela asko saltzen, baina dokumentalaren bizkarrezurre-tako bat bihurtu den apustu estetikoa izan da horrela grabatzea. Lehen filma duzu ‘Margolaria’. Nolako espe-

rientzia izan da? Margolaria egin aurretik, ez nekien zer zen film bat egitea. Etengabeko ikaskuntza proze-sua izan da, egiten ikasten baita gehien, eta asko gozatu dut. Istorioak kontatzeko boka-zioa dudala sentitzen dut eta Margolaria-rekin hori egin dut, istorio bat kontatu. Nik eta In-tza Larrañaga nire bikotekideak hasi genuen proiektua. Zentzu horretan, oso esperientzia pertsonala izan da. Gerora, jende berria batu da dokumentalera: Maluta Films ekoiztetxeak interesa azaldu zuen eta gure proiektura batu zenean, asko profesionalizatu zen dokumen-tala. Gidoia Xabier Etxeberria, Martin Etxebe-rria eta hirurok hasi genuen eta Iker Trebiño-ren laguntza izan dugu filmazioan. Haren begi-radak ere asko lagundu du. Dokumentala egin ondoren, zer iritzi duzu artis-

taren figuraren inguruan? Artistaren bizitza ez da erraza. Artetik bizi-tzea ez da egun batean hartutako erabakia, eguneroko borroka bat baizik. Sortzaileok badakigu mugitzen ari garen ozeanoak zer tamaina duen, eta zeinen txikiak garen ozea-no horretan. Hala ere, horretarako hautua egin dugu. Mikelek duela 20 urte hartu zuen era-baki hori, eta denetik bizi izan du: gauzak oso ongi doaz batzuetan, beste batzuetan ez zaizu ezer ateratzen, lanik gabe zaude, baina sor-tzailea zara, eta horretan jarraitzen duzu, gau-zak hobetzeko lanetan. Horregatik diot artis-taren lanbidea, aipatutako zailtasunak ahaz-tu gabe, dauden lanbide duinenetako bat dela, norberak bere buruarekiko eta artearekiko duen konpromisoan oinarrituta. Askotan artis-ten arrakasta izaten da ikusten duguna, jakin gabe bere bizitzaren parte handi bat bakarda-dean pasatzen duela, krisi askori aurre egin behar diela, eta oso momentu zailak pasatzen dituztela, pentsatzen duguna baino gehiago-tan. Non izango dugu ‘Margolaria’ ikusteko aukera?

Martxoaren 22an estreinatuko da Euskal Herriko zinema-aretoetan, hiriburu zein herrietan, eta aurretik, martxoaren 12an, aurre estreinaldi berezia egingo dugu Mikelek eta biok Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Hortik aurrera, pozik egongo gara eskatzen diguten lekuan Margolaria elkarrekin aurkezteko.

“Gozatzeko moduko

dokumentala egitea zen helburua; prota-gonista ezagutu ala

ez, ikusleek filma berdin-berdin

ulertzea”

Page 6: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

06 // Ortzadar Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bidaia koadernoa

Zigiludun ogiakMancini familiak famatu egin du Matera hiriko tradiziorik historikoena. Emanuelek egurrezko zigiluak egiten ditu ogientzat. Ezkonberriak eta turistak taldeka hurbiltzen dira artisautza pieza aparteko hauen bila

KKONDAIRAK dio Matera-ko ezkonberri guztiek zigilu bat izan behar dutela. Materan, eraztu-

nak baino garrantzitsuagoak dira zigiluak”. Emanuele Mancini artisauak oso serio mantentzen ditu ohiturak. Bere tailerrean egu-rrezko zigilu tradizionalak egiten ditu. “Materako familia guztiek daukate gutxienez bat. Normalean, bikotearen bi inizialak zizelkatzen ditugu”. Duela 50 urtera arte soilik hiru labe zeuden Italiako hiri honetan. Fami-lia guztiek labe komunaletan labekatzen zituzten ogiak. Zigiluak, beraz, familia bakoitzaren ogiak identifikatzeko erramintak ziren. “Gure amak etxean egiten zuen orea, eta, gero, labera eramaten zuen. Barruan sartu baino lehena-go, zigilua inprima-tzen zion orea-ri”, azaldu du Mancinik. Materako ogiak Altamura (horma altu) du izena eta croissant forma-koa da. “Zergatik itxura hori? Eran-tzun erraza”, adierazi du Emanue-lek: “labean ahalik eta ogi gehien sartzeko, forma luzea ematen zaio”. Eta ez hori bakarrik; okintzak zere-monia kutsu handia du Materan. Masa bakoitzari hiru marra egiten zaizkio eta, ondoren, otoitz egiten zaio: “Hazi zaitez ogi, hazi zaitez Jesukristo hazi zen bezala. Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean”, dio esaldi famatuak.

du familiak koba utzi behar izan zuen eguna. “Gure ohiturak errotik aldatu ziren etxe berrietara joan ginenean. Modernizazioak iragana-rekiko lotsa sentiaraztera bultzatu gintuen”, azaldu du. Hala, Materako ogiaren inguruko ohiturak eten egin ziren hamarkada luzez. “Zigilugintza desagertzeko zorian egon zen. Auzo berrietako etxeetan, familia guztiek geneukan labe bat”, gogoratu du Emanuelek. Horregatik, 1980ko hamarkadan, gazte materatar askok sassi-etara bueltatzea erabaki zuten. “Artisau-tza lanak berreskuratu genituen eta munduari esan genion kobetan bizi-tzeaz eta lan egiteaz harro geunde-la”, esan digu. 1992an Unescok mun-duko ondare kultural izendatu zituen sassi-ak eta harkaitzetako elizak. Azken urtetan, gainera, pizkunde prozesua bizi du Materak. Sassi asko berriztu egin dituzte eta Airbnb edo boutique hotelak bihur-tu dira. Bestalde, Hollywoodeko luzemetraia handien agertokia ere egin dute. Betleemekin eta Jerusa-lemekin dituen antzekotasunen ondorioz, Jesukristoren gaineko hamaika film grabatu dituzte Mate-ran. Azkena, eta agian famatuena, Mel Gibsonen The Passion of the Christ pelikula. KULTUR HIRIBURUA “Halarik ere, Materaren lorpenik handiena izan da erakunde europarren aitorpena lortzea”, uste du Emanuelek. Izan ere, 2019an Europako kultur hiribu-rua izendatu dute sassi-en inguruan antolatu diren proiektu kulturalen ondorioz. Emanuele oso pozik dago aitorpenak ekarri duen boom turis-tikoarekin: “Azkenaldian bisitari japoniar asko hurbiltzen zaizkigu zigiluak erostera. Ogia ere dasta-tzen dute eta izugarri gustatzen zaie. Polita da sassi-ak berriz ere jendez gainezka ikustea. Bizitza itzuli da Materara”.

ANE IRAZABAL (@AneIrazabal)

HIRI AHAZTUA Nolanahi ere, okin-tzaren ohitura ez da gehiegi balioetsi izan Materan. Duela 60 urtera arte, harroketan zizelkaturi-ko kobak, sassi delakoak, ziren materatarren etxeak. Familia gehie-nak nekazariak ziren eta man-doekin eta zerriekin batera bizi ziren kobetan, argindarrik, ur korronterik eta aireztapenik gabe.

Basilikata eskualdearen bihotzean, Matera hiri ahaztua zen Carlo Levi-ren Kristo Ebolin geratu zen elebe-rriak Italiako mapan kokatu zuen arte. Ondoren, Erromako agintariak kobazuloak ezagutzera hurbildu ziren eta 1952an Alcide de Gasperi errepublikako presidenteak sassi-

en hustutzea agindu zuen, “lotsa nazionala” zirela argudiatuz. 17.000 herritar inguru auzo berrietara lekualdatu zituzten eta sassi-ak itxi egin ziren. “Baina Materaren modernizazioak tradizioen desagerpena ekarri zuen ezinbestean”, gogoratu du Emanue-lek. Artisau materatarrak gogoan

Goian, Emanuele Mancini bere tailerrean. Lerroon gainean, Materako panoramika. A. IRAZABAL

Page 7: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·euskara

‘Ikusi eta Ikasi’ programa jarri dute martxan Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak, umeek aisialdian euskaraz gozatzea helburu. Maiatzaren 16rarte, 75 ekimen izango dira

Euskaraz ikasi, euskaraz gozatu

ALAZNE CORRAL

BBESTE urte batez, Ikusi eta Ikasi programa abiarazi dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen topaguneak.

Sormena garatu eta familiarekin batera ondo pasatzeko moduko tai-lerrekin gozatzeaz gain, gauza berriak ikasteko aukera aparta izan-go dute txikienek, maiatzaren 16ra arte. 4 eta 8 urte arteko umeentzako 31 ikuskizun eta 44 tailer dituen egi-taraua antolatu da Bilboko barruti guztietan. Iazko edizioan 5.000 lagunek hartu zuten parte Ikusi eta Ikasi progra-man. Eskari handi hori dela eta, aur-ten jarduera gehiago prestatu dituz-te; hala, iaz baino zortzi gehiago eskainiko dituzte. Denera, 75 jardue-ra izango dira, denak doan, eta denek helburu berdina izango dute: umeek aisialdian euskara modu dibertiga-rrian erabil dezaten sustatzea, kul-turaren bidez eta kalitatezko progra-mazio bat eskainiz. Contact-kids, euskal artistak, txiki-erritmo, joskin-tzaeta zientzia ikastaroak eskaintzen dituen programa oparoa izango da aukeran, non ipuin kontalariak, magia, antzerkia, zirkua, musika eta dantza eskainiko diren. Eskaintza, gainera, Bilbo osora heda-tuko da: Begona, Begonaibarra, Deus-tu, Santutxu, Basurtu, Errekalde,

Zorrotza, Olabeaga eta Abandoko udaltegietan; Ibaialdeko liburutegian; Euskararen Etxean, San Ignazion; Atxuriko auzo etxean; Indautxuko El Carmen aretoan; Zamakolako Juan Delmas eskoletan; Miribillako Iruar-tetan eta Epaltzaren Alargunaren kalean. Jarduera guztiak 18:00etan hasiko dira, larunbatetakoak izan ezik: 12:00etan hasiko dira horiek. TAILERRAK Era guztietako ikuskizu-nek ez ezik, lantegiek edo tailerrek ere oso erantzun ona izaten dute jaialdi honetan. Horretaz jakitun, aurten 44 antolatu dituzte, bost sai-letan banatuta: Contact-kids, Euskal Artistak, Txiki Erritmo, Trapuzko Panpinak eta Zientzia Lantegia. Lan-tegietan edo tailerretan parte hartu nahi dutenek izena eman behar zuten urtarrilaren bukaerarako. Aur-tengo programa arrakastatsua izan-go dela espero da, izan ere, 1.500 familiak eman dute izena. Saio guz-tiek dute helburu bera: umeek aisial-dian euskara modu dibertigarrian erabiltzea. Hori dela eta, programak eskainitako hainbat tailerrek umeen parte-hartzea sustatzen dute. Ikuskizunen artean nabarmen-tzekoak dira, besteak beste, datorren asteartean eskainiko den Seaska kan-tak eta usain belarrak entzun! ipuin kontaketa. Ongiaren eta gaizkiaren

NABARMENTZEKOAK arteko borroka lantzen duen istorioa hainbat instrumenturen laguntza-rekin kontatuko da. Bestalde, apiri-laren 3an, Kidam Magoa izango da Errekaldeko Udaltegian, haurrei zein familiako kide guztiei Aroa eta mira-riak magia-ikuskizuna eskaintzeko. Umorez eta soinu-banda zaindu batez inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du, Asier Kidamen eskutik. Apirilaren 12an, aldiz, Mugi Mugi dantza saioa eskainiko dute Begoñako Udaltegian. Sudurkeriak sorkuntza taldeak ordu eta erdiko disko festa eskainiko du etxeko txikienen gozamenerako. Jolasak, argiak, dantza gidatuak, soi-nua eta giro aparta izango dira umeek zein helduek familian goza-tu ahal izateko. XV. EDIZIOA Hamabost urteko ibil-bidea egin du Ikusi eta Ikasi progra-mak. Hori ospatzeko ekitaldia ere izango da. Hala, programaren azken egunean (maiatzaren 16an), urtebe-tetze festa handi bat antolatu diote Ikusi eta Ikasiren maskotari: Maku-si panpina. Hura da Ikusi eta Ikasi-ren ikurra, eta hari kantatuko diote Zorionak zuri deitu duten festan. Gai-nera, programa bukatu baino lehen egingo den zozketaren sariak bana-tuko dira parte-hartzaileen artean. Ekintza guztien inguruko informa-zio gehiago: ikusietaikasi.eus

Ipuin kontaketa:

‘Seaska kantak eta usain

belarrak entzun!’

Otsailak 26

Epaltzaren Alarguna Ikastetxean,

18:00etan.

Tradiziozko kontakizunetatik

abiatuta, laminen istorioak

kontatzen dira gertaera fantasti-

koak egungo gizartean kokatuz.

Euskal musika tresnen saio didaktikoa

Martxoak 1

Abandoko Udaltegian, 18:00etan.

Zuzeneko musikaz gozatzea eta hainbat musika tresna modu

atseginean ezagutaraztea du helburu saioak.

Zirkua: ‘Ahaztuen distira’

Martxoak 12

Epaltzaren Alarguna

Ikastetxean, 18:00etan.

Jendarte honetako “ahaztuak”

bistaratuko dituzte Antxo eta

Pantxak, eta pertsona horiei

distira ematen saiatuko dira.

Kidam Magoa: ‘Aroa

eta mirariak’

Apirilak 3

Errekaldeko Udaltegian,

18:00etan.

Magia ikuskizun freskoa eta

dotorea haurrentzat eta familia

osoarentzat. Esperimentu magiko

honetan Asier Kidamek bere

azken sormen-lanak

erakutsiko ditu.

Antzerkia: ‘Amona Joxepa’

Apirilak 6

Zorrotzako Udaltegian, 12:00etan.

Egun berezia denez, amona

Joxepak bi azeritxoren istorioa

modu berezian kontatuko du:

txotxongiloen bitartez.

‘Mugi mugi’ dantzaldia

Apirilak 12

Begoñako Udaltegian, 18:00etan.

Betiko kantuez gain, egungo abesti modernoekin osatuko dute

errepertorioa, ume guztiak dantzan jartzeko.

BILBO

Page 8: ortadar - Diario de Noticias · SKO maite dut ipuina lite-ratura genero bezala”, dio Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazle eta ipuina.eus atari berriaren sortzaileak. Gure lite-ratura

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko otsailaren 23a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

08250. mapa: ‘arco iris’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Izadiak noizbehinka eskaintzen duen gertakari hau izendatzeko, ondo-

ko hitzen eremuak erakusten ditu mapak: ostruku / ostarku, erromako zubi, Jainkoaren

paxa / gerriko / baranda eta ortzadar / ozadar. Mailegu gordinak ere badaude: arkoiris.

Gure ustez, ekialdeko eta sartaldeko formak (ostruku

eta ortzadar) zaharragoak dira erdialdekoak (erro-

mako zubi, Jainkoaren paxa) baino. Alabaina kristau-tasunak bazterretako formak ez ditu guztiz alda-

tu. Ororen buru fenomeno honen izendatzeko pertsonifikazioa ageri da, izan dadin lehe-

nik Ortzi bera, hots zeruan dagoen jain-koa; izan dadin Nafarroako mugetan

barru dagoen Jaungoikoa; izan dadin ondotik agertu den kristauen jaungoi-

koa (metonimiaren bitartez jainkoaren ordezkaria adierazten du Gipuzkoako

erroma hitz katolikoak). Ortzik, Jainkoak eta Erromak dituzten ezaugarrietan, -arku eta -adar ageri dira, eta zaharrak bide dira paxa, gerriko eta zubi berriagoak iza-nik (zubi hori lotua da lekuko gehienek aipatzen dute-narekin, hots ortzadarrak nonbait ura edan behar due-la bere buru batean bederen.

Xehetasunetan sartuz, aldaki asko daude: ostruku eta ostarku multzoetan sartzen dira sustruku, irusustru, sus-trupu, iztruku, ustruku eta Oñatiraino hedatzen dira. Iparraldeko (eta Bermeo eta Nafarroako herri batzue-tako) ozadar, ozader, ortzadar, ostoadar, altzandar for-metan ikusten da nola tratatua den -rtz- kontsonante-multzoa (ikus bertze/beste, urzo, uso). Ohartaraztekoak dira eremu txikiko formak: garriko biskaitar (Leioa) ; bostarku (Gizaburu) koloreengatik segur aski; uztargi (Oiartzun) eta ustarku (Gatzaga) biak uztai-tik eratorriak; auri adar (Abaurregaina), euriarekin duen loturagatik; San Migelen subi (Otxandio) santu bat aipa-tzen duen forma bakarra (Erromako aita santuaz kanpo)...