ortadar - Diario de Noticias · askotan komunikabideetan, parla-mentuetan eta are literaturan ere....

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko martxoaren 2a. 584. zenbakia noticiasdenavarra.com ORTZADAR LEHEN LEHIAKETA GRAFIKOA EHUko 120 ikaslek hartu dute parte sormena eta euskara uztartu dituen kartel lehiaketan -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias · askotan komunikabideetan, parla-mentuetan eta are literaturan ere....

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko martxoaren 2a. 584. zenbakia noticiasdenavarra.com

ORTZADAR

LEHEN LEHIAKETA

GRAFIKOA

EHUko 120 ikaslek hartu dute parte sormena eta euskara uztartu dituen

kartel lehiaketan

-- 4-5. orrialdeak --

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Pablo Viñas

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Egurra eta sua, musikaz blai‘Aitzstar’ izena du Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen disko berriak. Hamaika abesti dakartza lanak, ohiko erritmo gogor eta pisutsuekin, eta ironia eta psikodelia puntu batekin. Disko berriarekin batera, biran murgilduko da bikoa

MARTA MORALES

ZZAZPI urte pasa dira Ursu-la Strong eta Koldo Soret musikariek Niña Coyote eta Chico Tornado taldea

osatzea erabaki zutenetik. 2012an hasi ziren gitarra, ahotsa eta bate-riaz jositako doinu desertikoak osatzen. Hasiera batean, luzerako izango zen ez bazekiten ere, dagoe-neko hiru disko luze kaleratu dituz-te, azkena, AitzStar izenekoa, atzo bertan argia ikusi zuena. Lan berriarekin oso pozik daudela ziurtatu du bikoak. “Gauzak beste modu batean egiteko gogoa genuen eta oso gustura geratu gara emai-tzarekin”, adierazi du Soretek. Ohi-ko basamortuko rock basatiari psi-kodelia puntu bat gehitu diote ora-ingo honetan. “Estilo ezberdin gehiagoren eragina dago. Lehen diskotik hona soinua ere nahiko aldatu da, helduagoa dela esan dezakegu”, nabarmendu du gitarra-joleak. Eboluzio horren adierazle nabar-menetariko bat, akaso, Neutazeu edo BaiBye abestietan antzeman daitekeen ironia jolastia da. “Hitze-tan, gehiago ateratzen zaigu gure amorruaz eta desadostasunez hitz egitea, maitasunaz baino. Ironiak eta esanahi bikoitzek ere tarte han-dia dute gure hitzetan”, kontatu du Soretek. Jolasteko gogo hori diskoa-ren izenburutik bertatik ere antze-man daiteke, non harri eta izar hi-tzen arteko lotura egin duten. LAN ABERATSAGOA Orotara, hamaika abesti berri dakartza AitzStar lan berriak, non betiko erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak topa dai-tezkeen. “Diskoaren hezurdura betiko gitarraren efektuekin eta bateriarekin egin dugu, eta, ondo-ren, une gutxi batzuetan, beste soi-nu batzuei ireki diegu atea. Emai-tza aberatsagoa lortu dugula uste dugu, borobilagoa, gure nortasuna galdu gabe”, azpimarratu du Donostiako bikoak. Lan berrienean ez dute mezu zeha-tzik transmititu nahi izan. Izan ere, jakitun dira abesti berberak entzu-le bakoitzari “zerbait ezberdina transmititzea” ohikoena dela. “Ger-tatzen da, pertsona berari, bi egun ezberdinetan, kantu berberak gau-za ezberdinak sentiaraztea. Oso gus-tuko dugu hori”, aitortu dute donos-tiarrek. Finean, haien helburua “zuzenean jotzeko dibertigarriak eta entzuteko atseginak izango diren kantuak sortzea da”. Izan ere, disko berri honetan arnasa hartzeko tar-terik badago ere, egurra gustuko

dutela argitu dute Niña Coyote eta Chico Tornadok. “Ez gara lasaitasu-na ematekoak”, diote. BEGIRADA DISKOAN Sorkuntza prozesuan buru-belarri ibili da bikoa eta zazpi hilabete zuzenean jo gabe egon dira diskoa presta-tzeko. Beraz, sorkuntza prozesu lasaia izan dute, begirada horretan

jarrita, beste ezertan pentsatu gabe. “Lehen aldiz, denboraz eta lasaita-sunez egindako lana izan da”, adie-razi dute. Horretan ere lagundu du aukeratutako estudioak, Tarrago-nako Casamurada, hain zuzen. XII. mendeko masia batean dago koka-tuta, inguru lasai batean. 15 egun eman zituzten bertan, Ricky Falkner ekoizlearekin eta Jordi

Mora soinu ingeniariarekin. “Egu-na estudioan pasatzen genuen eta, batzuetan, gauak ere bai. Oso espe-rientzia ederra izan da. Familia bihurtu ginen egun horietan”, kon-tatu dute donostiarrek. AitzStar diskoko kantu asko lokalean bertan grabatutako inprobisazioetatik ate-ra dira; beste batzuk, berriz, etxean landu dituzte.

Hainbat kolaborazio izan dituzte Strongek eta Soretek disko berrian, batez ere, musika arloan. Horre-la, David Solerrek pedal steel-a sartu du kantu pare batean, Ricky Falknerrek Hammond

eta Moog bat beste hainbat kantu-tan eta, azkenik, Zigor DZ-a scra-tchet-az arduratu da. Hitzei dago-kionez ere izan dute kolaboraziorik: aurreko diskoetan bezala, Harkaitz Cano idazleak Azeri eta herio abes-tiaren letrak idatzi ditu, ipuin for-matuko singlea izan dena. NAZIOARTEAN Estudioko lana burutu ostean, eta Jordi Mora diskoa nahasten aritu zen bitartean, Niña Coyote eta Chico Tornado tal-dea Mexikon eta Kalifornian biran ibili zen. “Bira bakoitzean esperien-tzia eta momentu errepikaezinak pasa ditugu, asko ikasten baita etxe-tik urrun jotzen”, onartu du Stron-gek. Japonian, AEBetan, Errusian, Italian, Txilen, Holandan, Belgikan eta Estatu espainiarrean aritu dira jotzen azken urte hauetan. “Hilabe-teak eman ditugu etxetik kanpo, eta 50etik gora izan dira eskaini ditu-gun kontzertuak”, gogoratu dute. Mad Cool, Resurrection Fest, Bil-bao BBK Live edota Tsunami Xixon festibaletan izan dira jotzen, bes-teak beste. “Niña Coyote eta Chico Tornado proiektuarekin hasi ginenean ez genuen pentsatu noraino eraman-go gintuen guzti honek, baina hemen jarraitzen dugu”, diote. Sekretua? Elkar oso ondo ulertzen dutela eta musikari dioten “engantxea” konpartitzen dutela. “Taula gainean konexio garbia eta zuzena dago gure artean eta ez dago hori zikintzen duen ezer”.

Apirilean, Euskal Herrian

Niña Coyote eta Chico Tornado

bikoak gaur bertan emango dio

hasiera kontzertu birari, Kanariar

Uharteetan. Ostean, Oviedo, Madril

eta Bartzelona bisitatuko dituzte. Api-

rilaren 11, 12 eta 13an, berriz, Euskal

Herrian izango ditugu, Bilbo, Gasteiz

eta Donostian, hurrenez hurren.

Maiatzean, berriz, Galizian, Valen-

tzian eta berriro ere Madrilen izango

dira. Azkenik, maiatzaren 25ean,

etxean eskainiko dute kontzertua, Iru-

ña Rock jaialdian.

Ursula Strong eta Koldo Soretek osatzen dute taldea. GIN MÚSICA

DONOSTIA

Ortzadar // 03Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

D

KRITIKA

Barne exiliotik idatziaIGOR ESTANKONA

DENA fin, dena delikatu idazten du Jose Luis Ota-mendik. Dio: “20. men-dea zen/ gaur nahi beste

ireki ditu ortziak uhateak/ eta sare artean jendea arrantzatu dute itsa-soan”, eta badoa poema gora eta gora, edo behera eta behera, segun eta nola begiratzen diozun, eta XX. mendea barik 20. mendea idazten nonor, zelan kalifikatu, zelan defin-titu uhateak hitza darabilen poeta hori. Jose Luis Otamendi (Azpeitia, 1959) gure gelan sartu zen tximeleta eria bera da: hegakadak suabeak ditu, baina munduaren beste ertzean ura-kan haizea da. Poemek islatze bat sortzen dute inkontzientean, iraba-zi egiten dute irakurlea euren arna-sa luze-luzearekin. Ematen du res publikoaz ari dela eta bizitzaz ari da, esango zenuke bizitzaz ari dela eta munduaren patuaz ari da, iduri luke ekonomiaz mintzo zaigula eta gutaz ari da, gaztigatzen digu literalki konprendi ezin daitezkeen moduak erabiliz: “diren zentral guztiek dauzkate zeinek bere historia/ bere istripuak bere ahuldadeak eta argi aldiak/ latentzia fase luzeak ere iza-

TITULUA: ‘DISOLUZIO AGIRIAK’ EGILEA: JOSE LUIS OTAMENDI ARGITALETXEA: SUSA,2019

ten dira/ urteak eta urteak sentimen-du edo ekintza bat umotzen”. Euskal Herrian idatzitako ahapaldiok nora-nahikoak lirateke ez balira sano gureak, makrokosmos bat osatzeko gai da-eta azpeitiarra hankak herrian jarrita. Lirismoa eta errea-lismoa biak bat diren poemekin beti-danik harritu bagaitu, oraingoan ere Otok inarrosi dizkigu barruak. Sin-boloa darabil gauzak definitzeko, gauzak dira sinbolo onena maiz: “behin bederen pertsona orok/ behar luke itsutu adiskideen ekiaz”. Disoluzio agiriak dira historiaren urek eroan eta ibar berrietara dekan-tatzen diren lupetzak, hautsak eta polena. Dena ez zen eder izan, dena ez zen justua izan: “miseria askotan badut nire partea/ eta baritonoaren gangarrez abesten diot bakeari”. Garai berriak joandakoekin zelan txirikordatzen diren eta gero mata-za hori askatzea zenbat kostatzen den kontatzen da hemen. Ez da gai erraza, errazera jotzen den arren askotan komunikabideetan, parla-mentuetan eta are literaturan ere. Gure izatearekin dauka zerikusia: “ezin naiz hemendik apartatu/ ezin dut beste inora:/ behaketarako/

zalantzarako/(…)/ eta hori hemen/ beste inon ezin dut// gorputz hau daukat/ besterik ez/ lurralde urte-tsu hau/ ez beste ezer”. Oinarri sozialeko humanismo hori da, behar bada, iruditeria erromanti-koarekin batera, Otamendigan mai-te duguna. Oraingo honetan ironia eta jokorako gogo arean gehiago ere barruntatzen zaio, Kapital publikoa-rekin (Susa, 2014) alderatuz. Beraz amaren heriotza, Galizako bazterrak, txikitako ibilerak… denak nahasten zaizkio poetari plano publikoarekin. Izan ere, hori ere bagara. Gure hautu politikoen bide beti bihurretatik iritsi gara honai-no, eta hein berean bizitzak eroan gaitu politikara. Oinazetua uneka, narea beti, poesia modu honek tes-timonioari ematen dio lirikari bes-teko garrantzia. Horregatik daude hitz hotzak eta kontzeptu beroak denak nahastean, horregatik denuntzia hasten da norbere burua-ren azteketa sakonetik. Otamendik nostalgiarik gabeko nostalgia arike-tak oparitu dizkigu, eta idealizazio-rik gabeko etorkizunez ohartarazi, Disoluzio agiriak trinko bezain arin, hunkigarri honetan.

Garai berriak joan-dakoekin zelan

txirikordatzen diren eta gero mataza

hori askatzea zenbat kostatzen den kon-tatzen da hemen

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

GAZTE LITERATURA

‘Errebelde 50 bider’

Hainbat egile. Erein (10-16 urte). 116 orr. 16 euro.

Emakume errebeldeen istorioak

Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazte-

luetan dauden printzesen istorioak, umeak

jaten dituzten sorginenak… baina sarri asko-

tan beren komunitatean eta komunitatea-

rentzako lan egin duten emakumeen histo-

riak falta zaizkigu. Emakume hauek historia

aldatzera iritsi dira beren aurkikuntza,

erronka eta pentsatzeko eta egiteko era

iraultzailearekin. Liburu honetan, komunita-

tean bizi eta pentsatzen duten emakume

borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langi-

leen historiak kontatzen zaizkigu. Emaku-

me errebeldeen historiak, 10-16 urte bitar-

teko irakurleei ekarriak.

k

ALBUM ILUSTRATUA

‘Itsas kulunka’

Testua: Junkal Lertxundi, ilus.: Ainhoa Aranburu. Elkar (8 urtetik aurrera). 32 orr. 23 euro.

Itsasoari begira

Donostiarrak izanik, itsasoari begira bizi dira

Junkal Lertxundi eta Ainhoa Aranburu, eta

arrantzaleei eskaini diete ‘Itsas kulunka’

album ilustratua. Kontxako badian gerta-

tzen den istorio xume bezain hunkigarria da

hau. Aitona Patxik eta haren bilobek, Klara

eta Itsasoa bidelagun dituztela, arrantza-

leek itsasoarekin duten harreman konple-

xua ezagutuko dute. Itsasoa arrantzaleen-

tzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko

modu bat delako. Itsasoaren urdinak

txuri-beltzeko ilustrazioak betetzen ditu,

albumaren orriek uraren zipristina eta

kresalaren usaina sentiaraztea lortzeraino.

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Fakirraren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

2. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Joseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Ez zuten erantzun Oier Santos. Erein.

4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak Iban Zaldua. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Txillardegi, batasu-naren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

2. Euskal Herriko historia ilustratua 3 Joseba Asiron. Txalaparta.

3. Plauto. Militar harroputza G. Bilbao, P. Garcia, M. Utrilla. UEU.

4. Txillardegi eta nazio auzia Hainbat egile. Jakin.

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

DEIAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa egin dute aurten estreinakoz. Gazteen artean euskara sustatzeko helburuz, EHUko 120 ikaslek hartu dute parte sormena eta euskara uztartu dituen kartel lehiaketan

Euskaraz sortu, euskaraz bizitzeko

ETXAHUN GONZALEZ

EEUSKARA sustatu, sorkuntzaren bidez. Euskaraz sortu, euskaraz bizi-tzeko. Erronka horri helduta, Euskal Herriko Unibertsitateko Publizitate

eta Harreman Publikoak graduko 120 ikas-lek hartu dute parte Noticias Taldeko Ortza-dar kultur gehigarriaren Lehenengo Lehia-keta Grafikoan. DEIAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, gazteen artean euska-raren erabilera sustatzea du helburu egitas-moak, eta lehen edizio honetan, 30 lan baino gehiago jaso dituzte asmo horri jarraiki. Bil-boko Berreginen Museoan ospatu zen sari banaketan izan ziren, besteak beste, Sorkun-de Ayarza museoko zuzendaria eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia. Proposamenen artean era guztietako leloak aurkitu zitezkeen: Ginen, gara… eta izango gara? galdetu zuten batzuek. Hitz egin nire eskuari, baina euskaraz!, zirikatu zuten beste batzuek. Gaurkotasunak ere bere tokia izan zuen zenbait ikasleren karteletan: talde batek Franco bera ekarri zuen azalera, Errepresioa-ren bukaera, euskararen hilerria lelopean. Mezu gordin horrekin, “debekuak adoretsu bihurtzen gaituela” adierazi zuten egileek. Zure esku dago, inork ez zaitu tirokatu, erantsi diote kartelari.

esan, jarri zuten haren azpian. “Kartela ikus-ten duen oro identifikatuta sentitzea bilatu dugu, hain gogoko ditugun ohiturak euska-raz jaio zirela gogoratuz”, adierazi zuten egi-leek ekitaldian. Igor Clerenciak, Xabier Gonzalez de San Pedrok eta Gonzalo Carrillok, beren aldetik, hizkuntzarekin jolastea erabaki dute haien kartela osatzeko. Ezpain is Different lelopean, ikurrinaren koloreekin marraztu dituzte ezpai-nak, “euskararen berezitasuna nabarmen-tzeko helburuz. Espainian barrena, gehien ezberdintzen gaituena horixe da, gure ezpai-netatik irteten dena”, zioten bere sortzaileek. Hirugarren sarituek gaztelaniazko mezu batekin deitu nahi izan dute ikusleen arreta: quiero mi lengua en tu boca esaldiarekin, hain zuzen. Javier Sotok, Nataly Montañok eta Patricia del Castañok izan dute ideia, “hizkuntza jakiteak baino, euskararen osasu-na erabilerak ezartzen duela” aldarrikatuz. Tradizioa eta modernitatea elkarren eskutik islatu dituzte laugarren sarituek, Euskara berri bizi lanarekin. Paula Martinez, Paula Martin eta Javier Voz arduratu dira hura dise-inatzeaz, abarka zahar bat eta kirol zapatila bat oinetako bakarrean uztartuz: “gizarteak

Berebiziko garrantzia du sortze-prozesuak euskaraz izateak, horrek egiten baitu benetan pertsona bat euskaraz bizitzea”

ANA DE CASTRO Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia

Aurkeztutako lanen artean, bost nabarmen-du ziren Bilboko Berreginen Museoan ospa-tutako sari banaketan, kartelaren egitura, diseinua, kalitatea eta mezuaren indarrean oinarrituta. Horietako bat izan da Carlos Diazek, Paula Isasik eta Claudia Peñak egin-dakoa: Euskal Herriko mapa osatu dute, Euskal Herriko ohiturak laburbiltzen dituz-ten esaldi-kateen bidez. Euskarari agur esa-ten badiogu, ezin izango dugu berriro kaixo

bere horretan eboluzionatu dezake, baina jatorria ez dugu inoiz ahaztu behar. Hizkun-tzarekin gauza bera gertatzen da”, aldarrika-tu zuten egileek. Bukatzeko, Natalia eta Victoriaren Euszentri-koa lana nabarmendu zuen epaimahaiak. “Euszentrikoa naiz, eta harro nago”, zioten egileek. Eszentriko hitzarekin jolastuz, euska-ra jakitea harro sentitzeko arrazoia izan behar dela azpimarratu nahi izan zuten: “mundu

EHUko Publizitate eta Harreman Publikoko

Ana de Castro Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta Carlos Diaz. Igor Clerencia eta Kike Hermosilla DEIAren Zuzendari Komertziala. Hirugarren sarituak, Sorkunde A

Ortzadar // 05Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa

zabal honetan pertsona berezi bihurtzen gai-tu euskarak, eta harro esan behar dugu euska-raz dakigula”, adierazi zuten egileek. EUSKARAZ SORTZEN Bost izan dira lehen edizio honetan saritutako lanak, baina Ana de Castro Aldundiko Euskara Zuzendariak nabar-mendu zuenez, lehiaketaren bidez lortutako helburu garrantzitsuena “euskaraz eta euska-raren inguruan egindako sormen lanen kan-titatea da. Izugarri pozten nau, zuek, sortzai-

leek, euskaraz sortzeko erakutsi duzuen gai-tasunak. Berebiziko garrantzia du sortze pro-zesuak euskaraz izateak, eta ez alderantziz, horrek egiten baitu benetan pertsona bat euskaraz bizitzea”. De Castroren esanetan, “sormena eta euskara uztartuz gure hizkun-tza biziarazteko aurrerapauso garrantzitsua ematen ari gara, etorkizunean, zuen lanbidee-tan ere, euskaraz pentsatu eta kalitatezko pro-duktuak sortzeko kapaz zaretela erakusten ari zaretelako”.

Halaber, hizkuntza eremu formaletik harata-go erabiltzeko gonbita luzatu zien De Castrok gazteei: “hartu euskara eta atera kalera. Jaie-tan, maitasunean, etxean, kirolean, norbere buruan… Guztion erronka da euskara bizirik mantentzea, gure ondokoari euskaraz hitz egitea eta gure ondorengoei altxorra uztea. Bizi gaitezen euskaraz!”. Lehen edizioaren arrakasta ikusita, datorren urtean lehiaketa berriz ere burutzeko asmoa

azaldu dute antolatzaileek. DEIA egunkariak sortu zuen Ortzadar kultur gehigarria, 1997. urtean, eta Noticias Taldeak kaleratzen du larunbatero, euskal kulturaren esparru guz-tietako sorkuntza-lanei arreta eskainiz. Ildo horretan, “oro har gaztelaniaz idatzitako egunkari batek euskarari eskainitako tarte zabala” azpimarratu zuen Aldundiko Euska-ra Zuzendariak, “Aldundiak eta DEIAk euska-raren sustapenerako agertutako elkarlanera-ko konpromisoa” nabarmenduz.

ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan ospatutako sari banaketan. PABLO VIÑAS

Aiarza museoko zuzendariarekin. Javier Andres Editorial Iparragirreren zuzendaria eta Nerea Velilla. Kike Santaren DEIAren ondoko zuzendaria eta Natalia Mir.

BILBO

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

XABIER ALKIZABIKOIZLEA

“Erabaki politikoa da EITBn bikoizketarik ez egotea”Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak planto egin du, eta lan egonkortasuna bermatzea eta baldintzak hobetzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskarazko bikoizketaren aldeko apustua egin ezean, euskarazko bikoizketa profesionala desagertu egingo dela diote

JONEBATI ZABALA

BBIKOIZTAILE euskaldunek planto egin dute. Ez dute Zinema Euskaraz programako film gehiagorik bikoiz-tuko, ezta EITBrentzako edukirik ere.

Urte luzez lanbidearen prekarizazioa salatzen egon ostean, sektoreko hainbat langile anto-latu eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (BIEUSE) sortu zuten iragan udazkenean eta elkarte horren bidez ari dira orain euren kezka eta aldarrikapenak helarazten. Xabier Alkiza bikoizlea da elkarteko kideetako bat. Noiz sortu zen Bikoiztaile Euskaldunen Elkar-

tea? 2018ko udazkenean sortu genuen. Azken sol-data eta lan baldintzen jaitsiera ez genuela onartu nahi erabaki genuen lanbidean gabiltzan pertsona batzuek. Gure lana ez dago araututa EAEn, beraz, enpresa bakoitzak nahi duena egiten du eta ez daukagu lan arlotik inolako babesik; orduan, baldintzak eta sol-data behin eta berriz jaitsi izan dizkigute, urte luzez. Iritsi gara lotsa emateko moduko egoe-ra batera. Batu ginen eta erabaki genuen elkarte baten bidez gutxieneko defentsa bat izango dugula, behintzat gure artean defen-datzeko eta enpresek inposatzen dizkiguten jaitsiera horiek ez onartzeko.

sustatzeko ere. Ematen diren produktuetan badaude kexak eta audientzia arazoak. Adi-bidez, ETB 3-k zero ematen du eta horrek esan nahi du eskaintzen diren produktuak ez dire-la ikusleen gustukoak. Gutxi, errepikatuak eta, gainera, ez gustukoak. Desagertzera goaz. Beraz, zuen iritziz, ez da egiten ETB1 eta ETB

3-ren aldeko apusturik? Hori da gure borroka handiena. Euskara baz-tertu egin da ikus-entzunezkoan eta fikzioan, azken bi hamarkadetako egoera hori da. Jen-de gehiegik pentsatzen du ETB 2-ko edukiak askoz kalitate handiagokoak direla edo diru gehiago balio dutela. Esku artean dugu txos-ten bat EITBren sei programa garestienen inguruko datuekin, eta lehenengo bostak gaz-telaniazkoak dira. El Conquistador del fin del mundo-ren aurrekontua da urte guztiko bikoizketaren ia bikoitza. Programa bakarra-rena, eta gaztelaniaz da. Hori da behar dugun telebista publikoa, Eusko Jaurlaritzak ordain-dua? Agian, susmoa baino, errealitatea da apustu faltarena. Noiz hasi zen euskarazko bikoizketaren gain-

behera? Bikoizketa erabaki baten ondorioz hasi zen desagertzen. Prozesu luzea izan da. 90eko hamarkadaren amaieran, EITBko orduko zuzendaritzak erabaki zuen apustuak beste bat izan behar zuela, fikzioa haurrentzako bidera-tu zuten eta gainera orduak kenduz joan ziren. Gero, krisialdia iritsi zen, oraindik muturrekoa-goa izan zen jaitsiera hori, eta orain, krisialdia-ren ondoren ere, EITBk finantzatzeko dituen arazoak direla eta, ez dago edukietarako diru-rik, euskarazkoetarako behintzat. Erabaki poli-tikoa izan da, ez baita egin bikoizketa kentzea-ren eraginei buruzko txostenik edo benetan planteatu euskarak bikoizketa behar duen ala ez. Bingen Zupiria egungo Kultura sailburu eta orduan EITBko zuzendaria zenarekin izan ditu-gun bileretan galdetu diogu 20 urteren ondo-ren hau guztia ez al den nahikoa froga eredu

Autonomoak zarete? Ez. Lan egiten dugun egunean enpresaren lan-gileak gara zuzenean eta eskubide batzuk dauzkagu horregatik, baina egun horretan bakarrik. Hurrengo egunean ez gaude lanean eta ez dugu inolako eskubiderik ezta lotura-rik ere enpresa horrekin. Ez dugu antzinata-sunik, ez epe luzerako kontraturik, ez gara aldizkako langile finkoak edo behin-behi-nekoak… Beste figura bat da eta eguneko kon-tratuen menpe gaude. Soldata ere jaitsi dizuete. Gehien ordaintzen diguten enpresetan, 2004ko ordainsariak jasotzen ari gara. Beste enpresa batzuek ordaintzen dutenarekin alde-ratuz %30-35eko ezberdintasuna dago. Horre-la ezinezkoa da profesionala izatea, ez dago lan bolumenik eta baldintzak kaskarrak dira. Lan bolumena aipatzen duzu. Orain dela urte

batzuetatik hona, asko egin du behera. EITBren euskarazko ereduan ez da bikoizten. Haurrentzat egiten zena asko jaitsi da, egun 100 ordu inguru baino ez dira bikoizten urtean eta garai onenetan 1.000tik gorakoa zen kopurua. Horrek ez du ematen enpresek eta profesionalek bizirauteko, ezta euskara

‘Zinema Euskaraz’ programaren baitan bikoiztutako hainbat pelikula. ZINEUSKADI

Ortzadar // 07Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·zinema

hori porrota izan dela ikusteko, baina ez dago aldaketarik egiteko prest. Etorkizuna azpitituluena zela adierazi zuen Zupi-

riak, baina norabide horretan ere ez da pauso-

rik eman. Gaur egun, eztabaida horrek ez du zentzurik, digitalean dena baitago azpidatzita. Inork ez du eskatzen ETB 2-ko pelikulak azpidatzita

egon daitezen, adibidez. Kontuan hartu behar da euskara hizkuntza gutxi-

tua dela, eta hori sustatzeko azpi-datziak emateak ez du zentzu-

rik. Espainiar eta frantziar estatuetan guztia dute bikoiztuta, baina Euskal Herrian ez dugu euskaraz bikoiztuta ikusteko auke-rarik ere. Zerbaitengatik deitzen zaie ikus-entzu-

nezko, eta gure hizkuntzan entzutea garrantzitsua da,

atzerrikoak nahikoa entzuten ditugu.

Zuen ustez, zergatik da beharrezkoa euska-

razko bikoizketa? Hasteko, hizkuntzarentzat da beharrezkoa. Hizkuntzak ikus-entzunezkoaren laguntza hori behar duelako, izan ere, gero eta jende gehiagok aldarrikatzen dugu gure hizkuntzak besteen aukera berdinak izan behar dituela. Zaila da, jende talde txikia garelako, bikoiztea ez delako merkea, prozesua konplikatuagoa da azpidaztearena baino, baina hizkuntzari ekarpen izugarria egiten dio. Ikusi beharra baino ez dago, gaztelaniaz, adibidez, mundu guztiak ulertzen ditu filmetan esaten direnak. Telebistako gaztelania horretara mundu guz-tia dago ohituta, gu ere bai. Ez zaigu arraro egiten, nahiz eta horrela hitz egin ez. Hizkun-tzarentzat oso aberatsa da. Inoiz baino euskal-dun gehiago dago gure gazteen artean, orduan, zergatik ez diezu ematen behar bezalako eduki bat? Hori sustatu beharra dago. Baina hor dituzu denak telebista gaztelaniaz ikusten. 2012tik euskarazko bikoizketaz arduratzen den

enpresa bakarra dago, Mixer. Honen merkatua

EITBra mugatzen da. Benetako euskarazko bikoizketak diru publiko-tik jan behar du, komertzialki ez baita bidera-garria. Bikoizketak egon behar badu, publiko-ki sostengatua egon behar du. Garai batean Ara-ba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen artean banatzen zen euskarazko bikoizketa lana. Horrek aukera ematen zuen profesional gehia-go egoteko, euskalki ezberdinak lantzeko, bes-te aberastasun bat hartzen zuen. Mende hasie-ran, EITBren bikoizketa bolumen osoa lehiake-ta batean esleitu zen eta enpresa bakarrari eman zitzaion. Enpresa bakarra egonik, bezeroak enpresa estutzen du eta enpresak, langileak. EITBrekin aurrerapausorik ematen ez zela iku-

sirik, Eusko Jaurlaritzara jo zenuten, baina esan

dizuete lan bolumena igotzea eta lan baldintzak

hobetzea ez dela euren ardura, EITBrena baizik. Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu. Gobernua da EITB finantzatzen duena, kontratu programa-ren bidez esaten dio EITBri zertan gastatu behar duen dirua, beraz, ez du batere zentzu-rik. Argi dago, erabaki politikoa da bikoizke-tarik ez egotea, eta erabaki politikoa izan beharko da bikoizketa indartzea ere. ‘Zinema Euskaraz’ programaren baitan 12 film

bikoizten dira euskarara zinema aretoetan estrei-

natzeko. Lan horrekin jarraitzeko ere planto egin

duzue. Zineuskadi elkarteko zuzendaritzak lan han-dia egiten du zinema komertziala euskaraz eman ahal izateko, baina azaldu behar izan genion lan horrekin soilik ezin garela bizi, Jaurlaritzak eman beharko digu zeharbideren bat profesionalki mantendu ahal izateko. Uka-tu ginen, Asterix filmarekin saiatu ginen inda-rra egiten eta bilera lortu genuen Jaurlaritza-rekin. Lego 2-n planto txiki bat egin genuen, eta horri esker lortu dugu enpresa mundutik erantzun bat, hitzarmen baten aurrekariak bidean jartzeko. Gure ustez, lanbidearen egoe-raren erantzukizuna Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean dago. Hasieratik aldarrikatu dugu hori. EITBk ez ditu erosten ‘Zinema Euskaraz’ pro-

graman bikoiztutako pelikulen egile eskubideak,

horiek telebistan emititu ahal izateko. Eginda-

ko lana galdu egiten da filma zinemetatik ken-

tzen dutenean? EITBk euskararekiko eta fikzioarekiko daukan jokabidea ez da ulertzekoa. Barinaga jaunak ETBko zuzendari kargua hartu zuenean esan zuen EITBn ez zela euskaraz bikoiztutako fil-mik ikusiko, eta bete egin du. Bikoiztu diren gutxiak eragile pribatuetatik etorri dira edo EITBk dirua jarri eta nahitaez bikoiztu behar zituenak dira. Euskarak ez du pisu politikorik? Euskararen aurka egiteak ez du jazarpenik. Euskara baztertu daiteke, erabil daiteke biga-rren mailako zerbait bezala. Gaztelaniazko peli-kulak azpidazteko inork ez du ezer esaten, bai-na euskaraz azpidatzi egin behar dira. Badiru-di badagoela gero eta jende gehiago horri buruzko kontzientzia batekin. EITBk izan beharko luke euskararen eta kulturaren bultzatzaile nagusia eta ez da ulertzekoa kul-tura arlo batean euskarazko zinerik ez ematea, edo urtean bi film ematea, edo bertan produzi-tzen diren filmekin nahikoa dela esatea. Zen-bat film ikusten ditugu urtean? Eta zein hizkuntzatan? Esan zuten etorkizuna ez zela bikoizketarena, azpitituluena baizik, jendeak originalean ikusiko zituela filmak. 2019an gau-de eta inoiz baino gehiago bikoizten da, seku-la ez da hainbeste bikoiztu, euskaraz izan ezik. Hainbat hizkuntzatan inoiz baino ikus-entzu-nezko eskaintza handiena dago aukeran; euska-raz, ordea, inoiz baino gutxiago. Aipatzen zenuen askotan kanpoko jendearekin

egiten duzuela lan eta toki batzuetan ofizioa

zaindu egiten dela. Ofizioa asko zaintzen da bai artistikoki eta baita linguistikoki ere, mundu guztian onar-tzen baita bikoizketa izugarrizko tresna dela hizkuntza bat garatzeko. Linguistikoki bi edo hiru pertsonaren filtroak pasatzen dituzte gidoiek: itzulpena, egokitzapena, hizkuntza arduraduna… Ez bakarrik eguneroko len-goaia, teknikoa ere bai. Horrek guztiak izuga-rri aberasten du eta euskarari ez zaio opatu. Horretarako, beste baliabide batzuk eta plan-teamendu batzuk behar dira, beti kalitatean oinarrituz. Ez da betetzen, eta horregatik egin dugu planto. Hori guztia dela eta, lanuztera joan zarete. Ze

egoeratan zaudete orain? Lan aldarrikapenei dagokienez, sindikatu eta enpresa batzuekin gaude kontaktuan, gutxie-neko batzuk arautuko dituen hitzarmen batean ari gara lanean, erkidego mailan.

Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko

kide da Xabier Alkiza. IKER AZURMENDI

“2019an

gaude eta inoiz

baino gehiago

bikoizten da, sekula

ez da hainbeste

bikoiztu, euskaraz

izan ezik”

PASAIA

08 // Ortzadar Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

32010. mapa: ‘pared’ / ‘mur’

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Mapak hiru eremu erakusten ditu. Bizkaian orma, Gipuzkoan eta Nafa-rroan paret (Iparraldean agertzen da muga inguruan) eta murru, mürrü Iparraldeko hiru probintzietan. Hiru hitzak mailegu dira. Murru hitzak ohiko ez den fenomeno fonetikoa erakusten du, latinez -r- bat baizik ez baitzen murum izenean. Hargatik, -r- hori aldatu gabe mantendu da jende-izen frankotan: Muruzabal, Muru-garren… Murru hitza ezagutzen duen jende anitzek pareta hitza ere erabiltzen du, baina hitz honekin adierazten duena ez da guztiz gauza bera.

etxekorphitz murru mürrü murrupa(r)eta pareta paeta pa(r)et payet(a) paita pait(t)e parete paate paete orma

- Paret / horma: bi hitzak herri batzuetan bereizi egiten dira, adibidez, Elgoibarren Etxiai “paeta”; “ormia” isete sala [talud bat] arrixaakin sujetatzeko; aura da “ormia” jaso da. Mendaron: Etxíak “ormía” dauká kánpokuók, ta barrúkuók: “paétak” eo tábikák. Berdintsu gertatzen da murru / paret bikotean: herri batzuetan berdintzat jo dituzte baina beste batzuetan, Itsasun adibidez, ez arras berdintzat: fiteina duzu pareta eta meheagoa dela; kanpokoak ere izan daitezkeela. - Orma moten izenak ere bildu dira: murruparet, etxe barreneko horma meheak dira Makean. Baigorrin edo Armendaritzen, esaterako, “barnemurru” deitzen dira. Trenkada Komunzki ezta harriz iten (...) taulaz eta hola eginak, ta kentzen ahal diren zer batzu dira trenkadak, etxetan trenkadaik ezta, “artemurriak” erten da (Behorlegi).

Bergara: [ormabarru hitzaz] Iñoiz esáten da e, néurri bat daníen, etxe bátek e, etxe zabala ok áura, bai, orma barrú onenbéste metro kuadrau... Azpeitia: Orí léno ibílliko zán, oáñ “ormá” eztíyou guk esaten. Amezketa: Esie itte zuen eurrekin, da geo ue zarpeo[a] emate zioen eurrekin da zarpeoa inda; etzan ieltseroik, norbeak esie inda... Leitza: Oain tabike, ta denbo aten berriz, “ooltza”, olakiñ itxik tzielakoz, eurrezkoak iñ, olak denak yosite patun txuxen-txu-xen. Sohüta: Bazizün beste ze bat ee, “basakaneta” züzün, bi khan-beaen behexteko, taulaz txüti egiten beitzen, hua züzün basa-kanata; trenkada oai e egiten beitüte plastrez, hua züzün basakaneta, taula txütik ezarten zizien eta zea bi piezaen behexteko.