ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere,...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2019ko maiatzaren 11. 594. zenbakia noticiasdenavarra.com SONAKAY “Ijitoak eta euskaldunak gara; modu naturalean ateratzen zaigu flamenkoa euskaraz abestea” -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere,...

Page 1: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2019ko maiatzaren 11. 594. zenbakia noticiasdenavarra.com

SONAKAY

“Ijitoak eta euskaldunak gara; modu naturalean

ateratzen zaigu flamenkoa euskaraz abestea”

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: Sonakay

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SANafarroako Gobernuak lagundua

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

Euskal letren Literaturia jaialdia ospatzen ari dira seigarrenez, Zarautzen. Liburu azoka, aurkezpenak eta askotariko emanaldiak prestatu dituzte, bihar arte

Literaturian murgildu da Zarautz

ETXAHUN GONZALEZ

EEUSKARAZKO Literatura-zaleek, idazleek, argita-letxeek edota, besterik ez bada, euskal kulturaz

inguratuta egun-pasa egiteko asmoa dutenek, ezinbesteko hitzordua dute asteburu honetan Zarautzen. Lite-raturia jaialdiaren hamaikagarren edizioa ospatzen ari dira egunotan bertan, seigarrenez. Atzo ekin zio-ten euskal letren jaialdiari eta bihar arte luzatuko dute, tartean literatu-ra ardatz duten hamaika ekitaldi burututa. “Gehienez bost minutuko denbora tartean hel zaitezke liburu azoka eta tailerrak hartuko dituen Musika plazara, liburu aurkezpenak eta solasaldiak eskainiko dituen Garoa liburu-dendara eta emanal-diak hartuko dituen Modelo Areto-ra. Literatur eskaintza anitza, adin tarte guztientzako”, azaldu du Yose-ba Peña jaialdiko antolatzaileak. Ekintza guztien artean, Musika pla-zako liburu azokari eman nahi izan diote aurten garrantzia: “Literatura festa da euskal letren jaialdiaren ardatza, baina sarritan ahaztu egi-ten dugu literatura ere industria dela. Literatura ona edukitzeko idaz-le profesionalak behar ditugu eta horretarako liburuak saldu behar dituzte”, uste du Peñak. Hain zuzen ere, jendea azokara hurbiltzeko eta liburuen salmenta indartzeko asmoz, bi euroko beherapen bonuak banatuko dituzte aurten ordainpeko ekitaldietan sarrera erosten dutenen artean. Halaber, zortzi euroko deskontu bonuak ere jarriko dituz-te salgai, bost euroan. LITERATURA ARDATZ “Plazara publiko gehiago eta anitzagoa era-kartzeko helburuarekin”, aurreko edizioetan musikak espazio garran-tzitsua hartu duela azaldu du Peñak. Aurten, baina, “egonkortuta eta erronka berriei heltzeko prest” azal-du direla aitortu du: “Konplexurik gabe, egitaraua literatura puruan ardazteko gogotsu azaldu gara”. Ildo horretan, aurtengo programan sar-

tu dituzten “goi mailako mahaingu-ruak” nabarmendu ditu, eta horien adibide gisa jarri du Eider Rodri-guezen Idazleen gorputzak lana hiz-pide izango duena. Idazle errente-riarrarekin batera izango dira Aran-txa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe kulturgileak, euskal emakume idazleen ikusgai-tasuna eta aitorpena hizpide. 17:30ean izango da hori, Modelo Aretoan. “Mahainguruak izango direla entzutean, sarri, beldurtu egi-ten gara, aspergarriak eta intelektua-legiak izango direlakoan. Ziur gau-de Modelo Aretora gerturatzen dire-nek izugarri gozatuko dutela sola-saldiarekin. Literaturaz arituko dira, bai, baina funtsean, Euskal Herriaz eta euskaldunez arituko dira”, azal-du du Yoseba Peñak. Mahainguruaren ondoren Margola-ria filmaren proiekzioa egingo dute

Modelon, 19:00etan. Emanaldi berezia izango da, Mikel Urdangari-ni egindako elkarrizketa musikatuaz gozatuko baitute bertaratutakoek. Karmele Jaio idazlea eta Oier Aran-zabal pelikularen zuzendaria ardu-ratuko dira hura gidatzeaz. PLAZER ITURRIA Euskarazko libu-ru azokaren lekuko izateaz aparte, txikienentzat bereziki prestutako jar-dueren agertokia izango da Zarauzko Musika plaza, “haurren artean ere literatura zaletasuna sus-tatzeko”. Ander Iruretagoiena akto-reak ondutako ipuin kontaketa en-tzun eta ikusi ahal izango dute gaur, 11:30ean. Gauza bera, bihar, Yolan-da Arrieta idazle bizkaitarrarekin. Biharkoa, baina, hitzordu berezia izango da, kontaketaren ondoren Yolanda Arrieta bera omenduko dutelako plazan, haur eta gazte lite-raturan egindako lanagatik.

Omenaldia bukatuta, eta aurreko edizioan izan zuen arrakastari tira-ka, Literattipia festari ekingo diote: “Herriko eskolekin lankidetzan, umeen arteko liburu trukea presta-tu dugu. Liburuak ere maitagarriak izan daitezkeela erakutsi nahi diegu gure ikasleei, irakurtzeak plazera sor dezakeela. Hain zuzen ere, plazer iturri hori euren artean elkarbana-tu dezatela bilatzen du Literattipiak”, azaldu du Peñak. SALBATORE MITXELENA Herriko ikastetxeekin elkarlanean prestatu dute aurtengo Literaturiako beste hitzordu garrantzitsuenetako bat ere: Salbatore Mitxelena olerkari zarauztarrari buruzko mahaingu-rua. Era honetan, “Euskal Herrian oro har baztertua izan den” kultur-gilearen aitortza egin nahi du Lite-raturiak, bere jaiotzaren ehungarren urteurrenean. Bihar izango da hori,

Modelo Aretoan, 13:30ean. Aitor Gurrutxagak gidatuko du mahain-gurua eta Anjel Lertxundi eta Lour-des Otamendi izango ditu solaskide. Eskolako ikasleek, beren aldetik, Mitxelenaren poemak musikatuko dituzte. Ohi bezala, Garoa liburu-dendak hainbat idazleren aurkezpenak har-tuko ditu gaur eta bihar artean. Bes-teak beste, Patxi Zubizarreta, Ione Gorostazu, Miren Amuriza, Miren Agur Meabe, Jose Luis Otamendi edota Beñat Sarasola igaroko dira bertatik.

LITERATURIA 2019

EGITARAUA

MAIATZAK 11, LARUNBATA

10:00 Komiki tailerra, Ainara

Azpiazu ‘Axpi’-rekin (Etxezabala).

10:00 Itzulpengintza tailerra,

EIZIEren eskutik (Modelo Aretoa).

10:00-19:00 Liburu aurkezpenak

(Garoa).

11:00-13:30 / 16:30-19:30 Liburu

azoka (Musika plaza).

11:30 Ipuin-kontaketa, Ander Irure-

tagoienarekin (Musika plaza).

12:30 Performance, Patxi Santa-

mariarekin + Anjel Lertxundiren

omenezko brindisa.

17:30 ‘Idazleen gorputzak’ mahain-

gurua (Modelo Aretoa).

19:00 Margolaria + Mikel Urdagari-

nen elkarrizketa musikatua.

Sarrera: 5 euro (Modelo Aretoa).

MAIATZAK 12, IGANDEA

11:00-13:30 Liburu azoka

(Musika plaza).

11:30 Ipuin kontaketa, Yolanda

Arrieta (Musika plaza).

12:30 ‘Literattipia’ umeentzako

(Musika plaza).

13:30 Salbatore Mitxelenari ome-

naldia (Modelo Aretoa).

17:30 ‘S(u/a)minetik bakera’, Patxi

Lurra eta Mudohren emankizuna.

Ohi bezala, Garoa liburu-dendak idazleen aurkezpenak hartuko ditu. LITERATURIA

ZARAUTZ

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

Page 3: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

S

KRITIKA

Isiltasunari hitzak IBON EGAÑA

Slavenka Drakulic-en Han ez banengo bezala nobelak S. emakumearen istorioa du ardatz: Stockholmeko ospi-

tale batean dago, adopzioan eman asmo duen haur batez erditu berri, Bosniako gerra garaiko bortxaketen ondorio izan baita bere haurdunal-dia. Denboran atzera egiten du hor-tik narrazioak, eta Bosnian gerra hasi zenetik protagonista Suediako ospi-talera heldu artekoaren kontaketa jasotzen du. Sarajevoko neska gaz-teak irakasle ziharduen herrira sol-dadu serbiarrak agertu, bortxaz auto-busetan sarrarazi eta esparru bate-ra eraman dituztenetik aurrerakoa oroitzen du eleberriak. Ezinbestean, infernuetarako jaitsiera baten kon-takizuna da Drakulic-ena, urratsez urrats, gizatasunaren mugak zalan-tzan jartzera iristen den biolentzia-ren kontakizuna. Baina gerraren deskribapenean bai-noago, bortxazko egoerek sorraraz-ten dituzten galdera eta zalantza eti-koetan jartzen du azpimarra elebe-rriak: biziraute-nahia egoismoa al da esparru batean? Zein ardura dauka biktimak esparruaren logikak man-tentzean? Badu zentzurik traizioak

TITULUA: ‘HAN EZ BANENGO BEZALA’ EGILEA: SLAVENCA DRACULIC ARGITALETXEA: PASAZAITE

halako espazio batean? Nobelak zabalik uzten dizkigun galdera horiek egiten dute bereziki gizatiar, sakon eta interesgarri kontakizuna. Orobat, emakumezkoek jasandako askotariko biolentzia (bereziki sexua-la) ikusarazten du eleberriak, baina gatibu horien biktima izaera azpima-rratzeaz harantzago, esparrurik ankerrenean emakume horiek eki-teko eta bizirik irauteko duten inda-rraz ere gogoetatzen du nobelak, heroismorik gabe egin ere. Fikzioa izanagatik, lekuko baten sinesgarritasunaz kontatzen ditu Drakulic-ek gerrako eta esparruko gertaerak. Nobela gertatzen den espazioak usainen, zaraten edo uki-menaren bidez papereratzen ditu, S.ren gorputzetik beretik, eta beldu-rra ematen duen hurbiltasunetik bizi du hala irakurleak esparruko ema-kumeen egunerokoa. Hirugarren pertsonako narratzailearen jardu-nean S.ren gogoeta-printzak txerta-tzen ditu egileak, eta horrela sortzen da nobelaren ahotsa, ez diona bikti-mari ahotsa “kentzen”, ezta kon-deszendentziaz “ematen” ere; harekin batera sortzen du hein batean hirugarren ahots bat. Era

berean, leku eta pertsonaien inizia-lak soilik erabiliz, nobela alderik alde zeharkatzen duen isiltasunaren eta esan beharraren arteko tentsioa iku-sarazten du idazleak: biolentzia espektakularizatzea saihesten duen aldi berean jartzen dizkio sufrimen-du ezkutatuari hitzak. Txatal laburretan egiten du aurrera nobelak, eta horrela lortzen du idazleak uneoro pertsonaien sines-gogortasuna, ulertu nahi eta ezina, gertatzen zaienaren narrazio jarrai-tu bat osatu ezina papereratzea, gerra batean, sinesteak errealitatea izendatu eta berau sortzea esan nahi du, izan ere. Beren burua gerrako narrazio batean txertatuta ikustea-rekiko erresistentzia ere adierazten du nobelaren egituratzeak, neurri batean. Eta halaber, atalkatze horrekin eta estilo zoliari esker lor-tzen du idazle kroaziarrak bukaera ustez ezaguna duen istorioarekiko jakinmina eragitea, eta irakurleak nobela arnasari eutsiz irakurtzea, hasi eta buka. Amaia Apalauza Ollo-ren itzulpen bikainak nobela gogor eta gogoangarri honen irakurketa-ren gozamen estetikoa areagotu egi-ten du, gainera.

Infernurako jaitsiera baten kontakizuna

da honakoa, urratsez urrats, gizatasunaren

mugak zalantzan jartzera iristen den

biolentziarena

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

LITERATURA

‘Egunero hasten delako’

Ramon Saizarbitoria. Erein. 184 orr. 13 euro.

Klasiko baten berrargitalpena

‘Egunero hasten delako’ nobela 1969an argi-

taratu zenetik berrogeita hamar urte bete

dira. Orduz geroztik, edizio ugari izan ditu.

Edizio horien guztien azalak jatorrizkoa oina-

rri zuen aldaera bat izan dira. Azken edizio

honek urte haren oroigarri izan nahi du, kul-

tur molde bat bultzatu zutenen oroigarri,

diziplinartekotasunaren, sasoiko lankidetza

eta ekintzailetzaren omen. Horregatik, jato-

rrizko azala, Alberto Corazonek egin zuena,

berreskuratu da. Gazteak dira eleberri hone-

tan protagonista positiboak. Bi ezaugarri

biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta

artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea.

LITERATURA

‘Jekyll doktorea-ren eta Hyde...

Robert L. Stevenson; itz.: Koro Etxeberria. Erein. 144 orr. 14 euro.

Inoizko istorio aztoragarriena

J’ekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu

bitxia’ 1886an argitaratu zen. Robert Louis

Stevenson eskoziarraren eleberriak bereha-

lako arrakasta izan zuen orduan, eta arra-

kasta handia du gaur egun ere; areago,

mugarri kultural bat da. Suspentsea, nobela

gotikoa, psikiatria, metafisika… denetik

dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia,

ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke

inoiz kontatu den istorio aztoragarrieneta-

koa dela. 1990ean argitaratu zen euskaraz

lehen aldiz, ‘Dr. Jekyll eta Mr. Hyde’ izenburu-

pean. Oraingoan, Koro Etxeberriak egin du

itzulpena, eta Ereinek eman du argitara.

i

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

2. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Rosa itzuli da Pako Aristi, Erein.

4. Kabitu ezina Aintzane Usandizaga. Elkar.

5. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

6. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

2. Txillardegi. Batasu-naren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

3. 1362 km euri G. Goia, G. Landabaso. Elkar.

4. Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti Rosa Luxemburg. Katakrak.

5. Lerro etena Angel Erro. Elkar.

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

Page 4: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11a

YONI CAMACHOSONAKAY TALDEKO ABESLARIA

“Sustrai sendo eta zaharrak dituzten herri bi ordezkatzen ditugu”Euskal musika eta runba flamenkoa nahasten ditu Sonakay taldeak. ‘Denontzat-Tour 2019’ ikuskizun berezian daude murgilduta, euskal dantza eta dantza flamenkoa ere uztartuz

JONEBATI ZABALA

IIJITOAK, euskaldunak eta musikariak dira Sonakay taldeko kideak. Telebista-ko talent show batean flamenko estiloan Mikel Laboaren Txoria txori abesten

agertu zirenetik, ez dira gelditu. “Ijitoak eta euskaldunak” direla aldarrikatzen dute gipuzkoarrek eta modu naturalean ateratzen zaie flamenkoa euskaraz abestea, “Euskal Herriko musikan aro berri bat”, euren esane-tan. 2018 urte amaieran atera zuten euren lehen diskoa Sonakay Denontzat, eta berriki, Izarrak jatorrizko euskal kanta flamenkoa sor-tu dute, Iker Lauroba musikariarekin batera. Betidanik izan duzue lotura euskal kulturarekin.

Nola hasi zen zuen ibilbidea? Umetatik, ikastolatik, kuadrillarekin eta ikas-tolako lagunekin beti egon gara bertoko kul-turan murgilduta. Gu euskaldunak gara eta baita ijitoak ere. Txikitatik entzun dugu euskal musika, edozein euskaldunen bizitzako soi-nu-banda izan daitekeena: Mikel Laboa, Beni-to Lertxundi… Eta horrez gain, flamenkoa genuen gure etxean. Urteak daramatzazue talde gisa musika jotzen. Bai, beste musika talde batzuetan aritutakoak gara, baina 2009. urte aldera eman genuen gure lehen emanaldia Sonakay gisa. Donos-tiako Altxerri Jazz galerian izan zen. Gogoan dut apirilaren 8a zela, Ijitoen Herriaren Nazioarteko Eguna, eta ordutik martxan gabiltza. 2015ean euskarazko abestien bertsioak egiten hasi ginen. Orduan, taldearen hastapenetan ez zenuten

euskaraz abesten? Ez. Izan ere, euskaraz abestea ez da helburu

bat izan, modu naturalean eman zen zerbait baino. Ez dugu inoiz esfortzu berezirik egin. Entsegu batean atera zen. Bukatzen ari gine-la, Mikel Laboaren kantu bat abesten hasi nin-tzen. Berez atera zitzaidan, natural. Ez zen bilatutako zerbait izan, horrelako zerbait ez baita nahita ateratzen. Nik uste dut hori iga-rri egiten dela. Euskaraz abesten hasi zinenean, zein izan zen

gainerako taldekideen erreakzioa? Ea mozkortuta nengoen galdetu zidaten! Harrituta geratu ziren, berrikuntza bat zela-ko, baina saiatzea erabaki genuen. Laboaren ‘Txoria txori’ flamenko estiloan abes-

ten egin zineten ezagun ‘Got Talent’ telebista

saioan. Zergatik erabaki zenuten saio horretan

abesti hori aurkeztea? Abestia sarean zegoen jada eta casting zuzen-dari batek deitu egin zigun. Ez genuen erraz joateko, ez zegoen gure planen barruan, bai-na argi genuen, joanez gero, egiten ari ginena egingo genuela, hau da, flamenkoa euskaraz. Hori da ezberdina, azken finean. Flamenkoa abesten dutenak pasatu dira saiotik, asko, bai-na euskaraz egiten dutenak, geu baino ez. Zergatik uste duzue izan zenutela horrenbes-

teko arrakasta? Nik uste berrikuntzagatik eta, batez ere, egiten ari ginenak zuen pisu kulturala dela-eta. Herrien arteko bilgunea islatu nahi genuen, sustrai sendo eta zaharrak dituzten herri bi, eta nik uste dut oso ondo ordezkatzen ditugula. Eta ordutik oso ezagunak egin zarete. Nolako

aldaketa izan da zuentzat hori?

Musika mailan aldaketa ikaragarria bizi izan dugu, asko hazi gara musikalki, orain antzo-kietan jotzen dugu, Ketamarekin bira egin dugu Euskal Herrian eta izen handiko musi-kariekin jotzeko aukera izan dugu. Maiatza-ren 5ean gure ikuskizun propioa estreinatu genuen Victoria Eugenia Antzokian (Donos-tia), hainbat gonbidatu berezirekin… Maila pertsonalean, orain jendeak ezagutu egiten gaitu kalean, baina egunero dugu hozkailua betetzeko ardura eta horretan ez da aldaketa handirik egon, egia esan. ‘Sonakay denontzat’ diskoa argitaratu zenuten

iazko urrian. Euskarazko kanten lau bertsio sar-

tu dituzue eta hiru abesti gazteleraz. Hala da, bai. Mutrikuko AME estudioan gra-

batu genuen osorik eta bertan Laboa (Txoria txori), Benito (Loretxoa), Urko (Lehenengo ikasgaia) eta Pier-Paul Berzaitzen (Denbora-rekin) abesti batzuen bertsioak sartu ditugu. Omenaldia egin diezue Laboari, Lertxundiri,

Urkori... Euren abesti ezagunen bertsioak egin

dituzue, baina abestiei zuen ukitua emanez. Noski. Gu flamenkoak gara eta egiten dugun guztiak flamenko kutsua du, horrelakoak gare-lako, gure izaera da. Jendeari arreta ematen dio ijito batzuk euskal

kantarien abestiak jotzen ikusteak. Baina zuek

gipuzkoarrak zarete eta bertan egin duzue bizi-

tza. Zergatik harritzen gaitu hainbeste ijitoak

euskaraz abesten ikusteak?

Sonakay taldeko kideak, Yoni Camacho abeslaria buru dutela. SONAKAY

Page 5: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Biok ezagutzen dugun lagun baten bidez hasi zen guztia. Abesti propio bat euskaraz egiteko pausoa eman behar genuen, eta norekin hobe-to Iker Laurobarekin baino? Berak konposa-tutako abestia da Izarrak, eta guk gure ukitua eman genion. Asko gustatu zitzaigun, oso kan-ta erromantikoa da, gogoratzeko erraza den balada. Izar baten distirak iraun dezakeenari buruz hitz egiten du. Euskaraz osotasunean sortutako disko baten

lehen abestia da? Zalantzarik gabe, Izarrak abestiak ateak ireki-ko ditu gure hurrengo diskorako. Baina, egia-ri zor, gazteleraz abestea ere oso gogoko dugu. Gure kanta-idazlea ere badugu, Jose Pasaiakoa, abestitzarrak sortzen ditu. Kon-tatu nahi ditugun maitasun istorioez idazten du eta jendeak horiek ere entzun ditzan nahi dugu. Beraz, jada bazabiltzate hurrengo diskoan

pentsatzen? Bai, hainbat abesti ditugu jada prest, baina oraindik produzitu egin behar da, estudioan sartu grabatzeko… Ikusteke dago, izarren lorratza jarraituko dugu... Pasa den astean ‘Denontzat-Tour 2019’

ikuskizuna estreinatu zenuten, Donostian. Erre-

pikatuko duzue beste inon? Denontzat-Tour 2019 oso ikuskizun berezia da, Gipuzkoako flamenko talde batek horre-lako zerbait egiten duen lehen aldia da. 29 pertsonako konpainia bat, dantzariak, artista gonbidatuak: Iñaki Salvador, Maria Berasar-te, Iker Lauroba… Gure asmoa ikuskizun hori mundu osoan zehar defendatzea da. Deitzen diguten tokietara joango gara, hori seguru.

Oso normalizatua dugu Kataluniako ijitoak runba katalana abesten entzutea, baina ijito euskaldunok ezin dugu euskaraz abestu? Ba guztia heltzen da, eta hori ere heldu da. Hemen gaude, aitzindari gisa. Arraroa izan daiteke, ezberdina, orijinala… Iparraldeko fla-menkoa da, aro berri bat Euskal Herriko musikan. Ez duzue gustuko ‘fusio’ deskribapena, izan ere,

ijitoak eta euskaldunak zaretela diozue. Gurea den zerbait da. Bi kulturak geure iza-teko zortea dugu eta biak gure gisa defendatu eta ordezkatzen ditugu. Ez dugu aipatzen duten fusio edo mestizaje hori bilatzen. Egia da bade-la nolabaiteko fusioa, baina guri horrela atera zaigu, esfortzu handirik egin gabe.

Musika proiektu bat izateaz gain, kultura pro-

duktu bat “saltzen” duzuela aipatu izan duzue. Jakina, azken finean, alderdi kulturalak du pisu handiena, horri esker egin gara ezagun. Ijitoen artean, gustuko dute flamenkoa euska-

raz entzutea? Puristak ere egongo dira... Denetarik dago, payo-ekin gertatzen den beza-la. Batzuk kontzertuetara etortzen dira eta argazkiak egiten dituzte gurekin, eta beste ba-tzuek ez dute egiten duguna ulertzen. Beti ger-tatzen den moduan, kritikak zein laudorioak jasotzen ditugu. “Askatasunari kantatzen dioten kulturak dira

ijitoa eta euskalduna”, diozue. Herri biek gauza asko dituzte komunean: biek

pairatu du errepresioa, esaterako. Herri iji-toak hizkuntzaren jazarpena pairatu zuen, galtzeraino, eta euskara egun egoera hobean dagoen arren, hori ere jazarria izan da. Ikusi besterik ez dago, herri bien abesti askok aska-tasunari egiten diotela erreferentzia. Txalaparta ere sartzen duzue zuen abestietan. Euskal Herriko musika tresnak sartzen ditu-gu eta, lehenengo momentutik, Got Talent saioan, txalaparta sartu genuen. Orain Gema Ines Murillo eta Lara Mitxelena ditugu gurekin. Harribitxiak dira gure txalapartariak. ‘Izarrak’ du izena Iker Lauroba musikariarekin

batera abesten duzuen lan berriak. Nola sortu

zen elkarlan hori?

SONAKAY

BAT-BATEAN

Zergatik Sonakay? Hitz horrek ‘urrea’ esan

nahi du kalo hizkuntzan, ezta?

Urrea oparotasun sinbolo bat da, poza, ongi-

zatea, hozkailua beteta egotea… Izen hori

aukeratu genuen hitzak duen soinuarengatik.

Orain “Sonakay denontzat” da gure leloa, eta

hala jarri diogu izena gure lehen diskoari ere.

Nongoak zarete?

Gipuzkoarrak gara: Antiguo (Donostia), Irun,

Hernani eta Errenteriakoak.

Nola daramazue euskara ikastea?

Gero eta hobeto. Gutxika hobetuz goaz,

euskaltegian ikasten, ahoskera perfekzionatzen.

Nor da inspirazio iturri Sonakayrentzat?

Iturri askotatik edaten dugu. Bakoitzak bere

musa du. Musikalki Ketama, Morente… Asko.

Egi bihurtutako ametsen bat?

Orain dela pare bat aste Bilboko Euskalduna

Jauregian izan genuen kontzertua, Ketama-

rekin. Oso pozik gaude, hori bai izan dela

ametsa. Pribilegioa da historiako flamenko

banda onenarekin jo ahal izatea.

HURRENGO KONTZERTUAK

Abuztuak 16 Iruñea (“Ciclo de latidos flamencos”) Abuztuak 17 Lekunberri (Festak)

DONOSTIA

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

Page 6: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·bideo-jokoak

UURTEBETE igaro da jada bideo-jokoen mundu mailako hitzordu nagusiena ospatu zenetik, eta hila-bete barru izango da berriz ere

gurekin E3 (Electronic Entertainment Expo) azoka. Urtero bezala, Los Angeles hirian ospa-tuko da, aurten ekainaren 11tik 13ra bitartean, eta bertan izango ditugu bideo-jokoen indus-triako enpresarik garrantzitsuenak, lanean zertan dabiltzan azaltzeko. Aurtengo azoka, baina, aldaketa nabarme-nekin dator. Hasteko, Nintendok orain dela urte batzuk egin zuena egitera dator Sony etxea. Hau da, E3 azokan aurkezpen handi bat egiteari utziko dio, eta ez da bertan izango; horren ordez, aurretik grabatutako bideo baten bidez erakutsiko ditu erakutsi beha-rrekoak. Izan ere, horrelako azoketan aurkez-penak egitea enpresentzat oso garestia izan ohi da, baliabide asko behar izaten direlako, eta gaur egun, dirudienez, ez da lehen bezain garrantzitsua horrelakoak egitea. Orain, infor-mazioa lortzea bat-batekoa da, sarbide zuze-na dugu erabiltzaileok, baina lehen enpresen

joan-etorriei eta nobedadeei buruz jakiteko bide bakarra azokak izan ohi ziren. Ikus dezagun, bada, bideo-joko enpresa han-dienen inguruan zer den espero dena aurten-go E3 azokatik. SONY E3ra aurkeztu ez bada ere, State of Play emanaldi bidez bere nobedadeak erakustea espero da. Izan ere, Sonyk joko ugari ditu labean: The Last of Us 2, Death Stranding edo Medievil Remake. Horrez gain, zergatik ez, bere hurrengo kontsola izango denari buruz argibide gehiago ere emango dute, beharba-da. Egingo dutena eginda ere, ziur oso interes-garria izango dela. MICROSOFT Jokoei dagokionez, Microsoft Halo Infinite eta Gears of War 5 jokoetan zen-tratuko dela uste da. Bere bi frankizia garran-tzitsuenetarikoak dira eta asko espero da joko hauengandik. Bere Game Pass zerbitzuaz ere zerbait entzutea espero da. Google-ek Stadia aurkeztu zuenetik, Microsoften mugimendua-ren zain gaude. Ea nola erantzuten duten.

XABIER CALVO

Zer ekarriko ote digu E3ak?Urtero bezala, nobedadez beteta datorkigu ekaina. Besteak beste, konpainia handienek beraien proiektuen xehetasunak emango dituzte E3 azokan

NINTENDO Nintendo jokoetan zentratuko dela espero da, Switch kontsolaren bertsio berriak aterako ez direla konfirmatu zenetik. Beraz, hardwarea alde batera utzi eta softwarea era-kutsiko dutela uste da. Ea berrikuntzarik eskaintzen diguten Luigis Mansion 3, The Legend of Zelda: Links Awakening, Animal Crossing, Pokemon Sword/Shield, Bayonetta 3, Astral Chain edota Dragon Quest XI jokoei buruz. Hala ere, sorpresak maite ditugu eta ez dugu galduko esperantzarik, ea joko berriren bat aurkezten duten. ELECTRONIC ARTS Aurten EA Play delakoa izango da euren eskaintza. Itxuraz, lehen bi egunetan zuzeneko emisioak egingo dituzte jokoei buruz, gauza berriak erakutsiz, segu-ru. Betiko kirol jokoez gain (FIFA berria…) hurrengo jokoei buruz zerbait aurreratuko dutela ere espero da: Anthem eta Apex Legend jokoen eguneraketak, Star Wars Jedi: Fallen Order, Need for Speed, Titanfall… Ezinezkoa da konpainia guztien nobedadeak hemen errepasatzea, baina aipatu E3 azokan izango direla baita Equare Enix (Final Fantasy VII remake, Babylon’s Fall…), Ubisoft (Doom Eternal Wolfenstein Youngblood…), Ubisoft (Splinter Cell, WatchDogs 3…), CD PRojekt Red (Cyberpunk 2077), eta beste hainbat. E3a beti izan ohi da nobedade garrantzitsuen berri en-tzuteko tokia, eta aurten ere horrela izatea espero da. Bideo-jokoen zaleok gogotsu gau-de zita honek emango duena ezagutzeko.

Nobedadeak:

‘Super Mario Maker 2’

(www.gamerauntsia.eus)

WiiUrako atera zen jokoaren 2. zatia. Oraingoan diseinu gehia-go, aukera anitzagoak eta norberak pantailak disei-natzeko baliabide gehiago espero dira. Mariorekin pan-tailak diseinatu eta lagunartean jokatzeko aukera pare-gabea. (Switch).

‘Mortal Kombat 11’

Borroka saga ezagunaren joko berriena kalean da. Inoiz baino gogorrago, ‘gore’-ago, eta dibertigarriago dator, gaine-ra. Pertsonaia berriz zein betikoez gozatzeko aukera eskai-niko digu. Hori bai, adinez nagusiek soilik jokatu ahalko dute. (Xbox One, Ps4, Switch, PC).

‘Days Gone 4’

Bend Studiok Sony-rentzat eginiko mundu zabaleko akzio jokoa. Zon-biz beteriko munduan biziraun beharrean dagoen moto-zale baten istorioa izango dugu eskuartean. Bere merka-turatze astean (apirilaren azken astean), Espainian sal-menta onenak izan dituen jokoa izan da. (PS4).

‘Castlevania Anniversary Collection’

Castlevaniak 30 urte bete dituela eta, Konamik sagako hainbat joko kaleratu ditu: NES-eko ‘Castlevania’ 1, 2 eta 3; Gameboy-ko ‘Castlevania: The Adventure’ eta ‘Kid Dracula’; Super Nintendo-ko ‘Super Castlevania IV’ eta Megadrive-ko ‘Castlevania: Bloodlines’. (Switch, PS4, PC, Xbox One).

(GMT+1 ORDUTEGIA)

E3 AZOKA: AURKEZPENAK

Electronic Arts: EA Play, ekainaren 9tik 11ra.

Ubisoft: Ekainaren 10ean, 22:00etan.

Microsoft: Ekainaren 9an, 22:00etan.

Bethesda: Ekainaren 10ean, 02:30ean.

Nintendo: Konfirmatzeke, baina ohi bezala

‘Nintendo Direct’ bat egitea espero da.

PC Gaming Show: Ekainaren 10ean,

19:00etan.

Square Enix: Ekainaren 11n, 03:00etan.

Devolver Digital: Konfirmatzeke.

Limited Run Games: Ekainaren 10ean,

21:00etan.

Sony: Ez da E3ra aurkeztuko, bideo bidez

aurkeztuko ditu nobedadeak.

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

Page 7: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANT-

ZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINE-

MA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · literatura

ANGEL ERROIDAZLEA

“Intimitatea agertzeko modu zintzoena iruditu zait dietarioa”Hamalau urtetan hainbat koadernotan idatzitako testuak bildu ditu Angel Errok (Burlata, 1978), kaleratu berri duen ‘Lerro etena’ (Elkar) liburuan

MARTA MORALES

UURTE luzez bere burua-rentzat idatzitako pentsa-mendu, hausnarketa eta bizipenek osatzen dute

Lerro etena (2004-2018). Askotariko testuak jaso ditu bertan Angel Errok. Kausa-efektuak bilatu gabe, lan inti-moa, umoretsua eta ironikoa da Erroren azkena, non, besteak beste, literatura, heriotza, euskalduntasu-na, bidaiak edota maitasuna dituen hizpide. Zein da lan honen helburua? Denbora luzea neraman ezer atera gabe, liburu formapean, eta bainuen gogoa liburudun idazle gisa berriz agertzeko euskal panoraman. Bes-telako kolaborazioak eta antologiak alde batera utzita, azken liburua ate-ra nuenetik hona, edonola, ez dut bizitza agrafoa eraman, kontrakoa baizik; idatzi besterik egin ez duda-lako irudipena daukat, hamalau urteotan. Horri aterabidea eman nahi izan diot. Dietario moduko lana aurkeztu duzu oraingoan. Zerk eraman zaitu estilo hori aukeratzera? Idazleen gogoeta liburu haririk gabekoak intere-satzen zaizkit eta uste dut niri gaizkiegi ez doakidan estiloa dela. Erritmo eta taupada kontu bat da. Gero, beste-tik, intimita-tea ager-t z e k o modu

zintzoena iruditu zait dietarioare-na. Beste generoetan ez bezala,

hemen jolas arauek onartzen dutelako horixe, sentimenduak eta pentsamenduak, aitorpenak agertzea manipulazio txikiena-rekin.

Zer topatuko du irakurleak ‘Lerro etena (2004-2018)’ liburuan?

Nire bizipen batzuk, bere horretan ema-

nak, gertatu eta bere momentuan nik jaso bezala, eta aldi berean gogoeta batzuk, hainbat gairen i n g u r u k o a k , hauek ere bere m o m e n t u a n bota bezala, ez

guztiak origi-n a l a k .

Hamalau urte, ehun eta berrogeita hamar orrialdetan laburtuta. Kon-tu xamurrak eta gogorrak elkarren ondoan, sakonak eta azalekoak lerroz-lerroz. Ez dut ezer edertu. Edertasun formala bilatu dut, noski, baina osokoaren harmoniari begi-ra, gehienbat. Gai ugari jorratzen dituzu: literatura, gaixotasuna, gurasoak, heriotza… Ez dira espreski nik aukeratutakoak, etorri ahala, aukeraketa egin ahala, dekantazio naturalez agertutakoak baizik. Zentzu honetan, liburu honek balio izan dit neure burua pixka bat hobeto ezagutzeko. Ezustekoren bat edo beste ere eman dit. Nire obsesio batzuen aurrez aurre paratu nau. Denboran zehar errepikatzen diren gai batzuk azaltzen direlako; aipa-tutako horiez gain, hor dira euskal-duntasuna, pertenentzia sentimen-dua, bidaiak, maitasuna, igerilekuak, ilargia, idazteari uzteko tentazioa... Urteotan idatzitako gogoeta eta pentsamenduak asko dira. Zeren ara-bera egin duzu aukeraketa?

Liburu hau bikoitza edo hirukoitza izan zitekeen. Publikatzeko aukera-tu dudana ez da bilduta dudanaren %10era ere iritsiko. Baina egunkari pertsonaletan ez da guztia argitara-garria, noski. Badira gauza lotsa-emangarri eta zentsuragarri asko, kalitate langa gutxienekoa ere gain-ditzen ez dutenak. Bazterketa fase ezberdinetatik pasatu da proiektua. Testuez argaldu ahala, liburua sen-dotzen joan denaren inpresioa izan dut. Baina uneren batean gelditu behar izan dut. Esentzialera jo arren, substantzia ere izan zezan. Nola egituratu dituzu gai eta testu ezberdinak? Azkenean ez dut hurrenkera krono-logikoa hobetsi, honelako liburu gehienetan egiten den bezala. Garai eta gai ezberdinetako testuek elka-rri hitz egin eta erantzutea nahi nuen, elkar gezurtatu ala baieztatu. Modu horretan, tartekoak, idatzita ez dagoenak, garrantzia hartzen du. Hortik, lerro etenarena. Oroitzape-nak bat eta bakarra garela sinetsa-razi nahi digu, gugan nolabaiteko

jarraipen bat badagoela. Baina berez gertaera solteak dira gogoratzen ditugunak, eta haiek koherentzia faltsu batez hornitzen ditugu, geure lasaitasunerako. Ni irudipen horren kontra lehiatu naiz. Ez zait intere-satzen kausa-efektuak bilatzea, ezta nire bizitzan ere. Justaposizioarekin jolas egin dut. Ironia eta probokazio puntu bat ere presente dago zure idatzietan, beti-ko lez. Uste duzu hori izan behar dela idazlearen papera, probokatzea? Probokatzea batzuetan oso erraza izan daiteke. Jendea erraz eskanda-lizatzen da oso kontu zaharrekin: sexuarekin, esaterako; edo iritzi poli-tiko muturrekoekin. Idazleak zin-tzoa izan behar du eta gauzak bizi dituen moduan adierazi, irakurleen erreakzioa zein izango den pentsa-tu gabe, eta batez ere berariaz eta kosta ahala kosta hunkitu edo pro-bokatu nahi gabe. Hori, azkenean, nabaritu egiten delako. Umoreak ere lekua du zure azken lan honetan. Bizitza ulertzeko ezinbes-teko tresna da umorea? Nire ustez, bai, batez ere bizitzaren gaineko irudi ezkorra edukiz gero, bestela ez legoke irakurri nahi izan-go gintuen inor. Baikorra banintz, mundua edo gizartea hobera doala sinetsiko banu, bestela idazteko askatasuna har nezake. Nola ikusten duzu gaur egun euskal literaturaren egoera? Ez dut nahikoa perspektiba ongi edo oso gaizki ari garela esateko. Ondo-ko literaturekiko homologazioa eskatzen genuen, eta uste dut iris-ten ari dela, eta hori ona dela supo-satu behar dugu. Hala ere, irudipe-na dut kanpoko joera kaskarrenak kopiatu ditugula, eta hori txarra da. Merkatuari begira ari dira euskal idazle asko, baina nik ez dut oso argi merkatua eta irakurlegoa berdinak direnik, hala sinetsarazi nahi badi-gute ere. Beraz, laburbilduta, esan-go nuke euskal literaturaren egoe-ra ezin hobea dela, gutxi gorabehe-ra munduan zehar literaturek dituz-ten arazo eta gabezia berdinak dituelako.

BURLATA

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11

Page 8: ortadar - Diario de Noticias · gotikoa, psikiatria, metafisika denetik dauka; baina, batez ere, kontakizun bizia, ezin utzi den horietako bat da. Esan liteke inoiz kontatu den istorio

08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Ortzadar Lehen Lehiaketa Grafikoa 2019

Egilea: Natalia Mir

‘Euscentrico’

Larunbata, 2019ko maiatzaren 11