ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen...

8
ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2018ko azaroaren 17a. 569. zenbakia noticiasdenavarra.com ERABATERA Eskarmentu handiko musikariak bat eginik Gatibu taldeko Gaizka Salazarren proiektu pertsonalenean -- 4-5. orrialdeak --

Transcript of ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen...

Page 1: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

ortzadar euskal kulturaren kolore guztiak

larunbata, 2018ko azaroaren 17a. 569. zenbakia noticiasdenavarra.com

ERABATERA

Eskarmentu handiko musikariak bat eginik Gatibu taldeko Gaizka Salazarren

proiektu pertsonalenean

-- 4-5. orrialdeak --

Page 2: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

02 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·literatura

‘Inor ez delako profeta bere mendean’ saiakeran, gizarte garaikidean Gabriel Arestiren irudiaren erabilera aztertu du Asier Amezagak

Aresti, madarikaziotik markara

DABI PIEDRA

BBIZI zela, Gabriel Aresti euskal kulturaren zirika-tzaile nagusietako bat izan zen, batzuetan miretsia,

beste askotan baztertua. Beti pole-mikaz jantzirik, euskal literatura irauli nahi izan zuen formaz eta edukiz, eta euskararen garapenean ere eragin izugarria izan zuen. Gaz-te hil zen, ordea, 1975ean. Harrezke-ro, Arestiren figurak eta obrak izan duten ibilbidea gizartearen unean-uneko ikuspegiei lotua egon da, eta Asier Amezagak bere tesian aztertu du hori. Miguel de Unamuno saiake-ra saria irabazi zuen eta, Erein argi-taletxearen eskutik, bertsio dibulga-tiboagoa aurkeztu berri du, Inor ez delako profeta bere mendean. “Ikerketa egitean jabetu naiz, Ares-tiren eta bere obraren gainean egi-ten diren irakurketekin euskal gizar-te garaikidearen mapa osatu dai-tekeela”, dio Amezagak. Kulturan eta euskaran nabari da haren eragina, baina baita euskal gatazkari, ekono-miari eta abarri begiratzeko modue-tan ere. Gaur egun Arestiren ekarpe-na inork zalantzan jartzen ez badu ere, hori ez da beti hala izan: Azken urteak bakartuta pasa zituen, auto-re “madarikatua” zen askorentzat. Amezagak kontraesan horri heldu dio liburuan. Zeregin horretako lehengaia Aresti-ren zenbait poema izan dira. “Ares-tik eta bere poemek azken urteetan izan dituzten agerpen edo azalera-tzeak” aztertu ditu. Aukeratutako olerki horiei garaian-garaian eman zaien funtzioan ikusi daiteke gizar-tearen bilakaera. “Arestik idatzi eta egun omenaldi, kantaldi edo hitzaldi batean errepikatzen diren olerkiak berberak dira, baina nork, noiz, non eta nola eguneratzen dituen, zentzu berrituak hartzen dituzte”. Horren adibide egokia da Nire aita-ren etxea poema famatua. Horko hi-tzak hartzailearen barren-barrenean eragiteko duten indarra ikusirik, maiz erabili izan dute era guztieta-

ko testuinguruetan. Esate baterako, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko ekitaldietan, “sarraskiaren errepikapen ia maso-kistatzat” erabili zela azaldu du Ame-zagak. EAJren eta Ezker Abertzalea-ren arteko lehian ere erabili izan dela dio, eta 2003an Euskaldunon Egun-karia itxi zutenean. Liburuan agertzen diren beste poema ezagun batzuk dira Egun da Santi Mamiña, Zorrotzako portuan aldarri-ka eta Euskal Harria sai-lekoak. “Poema hauen egu-neratzeek, gure iragan hur-bilaren kontakizunaren inguruko saiakerak eta gatazkak islatzen dituzte”. BILBOKO TOTEM Poeta madarika-tu izatetik gaur egun erreferente iza-tera heltzeko bidea ere aztertu du Amezagak liburuan. Ikusi duenez, Aresti hil eta hamar bat urtera hasi ziren haren figura aintzat hartzen. Txomin Barullo konpartsak ome-naldi xumea egin zion 1985ean; hurrengo urtean, Bilbo Hiria ipuin sariketak idazlearen izena hartu zuen, eta Bilboko Udalak jardunaldi batzuk antolatu zituen. “Damututa-edo”, Amezagaren ustez. Aresti uka-tzetik gurtzera pasa ziren erakun-deak eta gizartea, “totem” bihurtu zen. Bereziki, Bilborentzat da totem, Aresti eta Bilbo sarritan elkarrekin agertzen diren izenak dira. “Frankis-moko Bilboren testigantza parega-

bea eskaintzen du, ez dut uste bere obra Bilboko hiriari hain lotua duen beste idazlerik dagoenik”, dio Ame-zagak. Alderantziz ere, Bilbok bere egoeraren berri ematen du idazlea omentzeko moduetan: Euskalduna ontziola ixtea eta Guggenheim Museoa zabaldu izanaren islak naba-ritu ditu omenaldi horietan. Izan ere, Amezagaren ustez, Bilbo hiriaren irudian giltzarri diren hiru idazle daude: Miguel de Unamuno, Blas de Otero eta Gabriel Aresti. Hiriaren branding edo markagintzan duten garrantzia aztertu du, baina Bilbok ematen dien izaera sinboliko hori oso berria dela ikusi du, Guggen-heim Museoa ireki zutenetik hona-koa. “Museoa nazioartean proiekta-tzen den irudi globala da, baina aldi berean behar zen bertoko kultura-rekin lotzen zuen zer edo zer: Una-muno, Aresti eta Otero Guggenhei-men konpentsazio sinbolikoa dira”. HARREMANA IRAGANAREKIN Mada-rikatu 1975ean, sinbolo 2018an, inor ez dela profeta bere mendean idatzi zuen Arestik poema batean, eta libu-ruaren izenburutzat aukeratu du esaldi hori Amezagak. “Bere gain hartu zuen profetaren figura, horrek poeta madarikatu bihurtu behar bazuen ere, onartu egiten zuen hurrengo mendera arte ez zela pro-feta gisa agertuko”. Horregatik, gaur egun bilatu behar da profeta haren arrastoa, baina Amezagak ez du idea-lizazioa areagotu nahi izan. Uko egin dio “benetako Arestiz” hitz egiteari. Nolanahi ere, Arestiren figura desitxuratuta agertzea ontzat jo du, horrek iraganarekin dugun harre-manaren berri ematen baitigu: “Poe-ma bat literaltasun hutsean utziko bagenu, ez luke indarrik izango, erre-pikatzeko eta moldatua izateko da poema”. Arestiren ahots poetikoari gorputza bilatu nahi izan dio, “Egun da Santi Mamiña abesten dugunean ahotsari gorputza ematen zaio, askok kantu herrikoia dela uste duten arren. Profetaren hitza disolbatu egi-ten da herritartu ahala”.

Euskararen profeta

Euskara batuaren sorreran Gabriel Arestik izan zuen eragina ukaezina da.

Hor ere ‘profeta’ izan zela dio Asier Amezagak. “Euskararen modernizazio-

rako berebiziko garrantzia izan zuen literaturak, Arestik eta beste batzuek hasi-

tako bidea ezinbestekoa da euskararen batasuna ulertzeko”. Garai hartako giroa-

ren erakusle da, bestetik, hatxe letraren inguruko eztabaida: “Arestiren belau-

naldiaren helburua zen, eduki berriak har ditzakeen oskol modukoa sortzea; eta

bidean, hizkuntzak gorputza galdu zuen apur bat”.

Arestiren eta bere obraren gaineko irakurketekin euskal gizarte garaikidea-ren mapa osatu daiteke”

ASIER AMEZAGA Idazlea

Asier Amezaga, bere liburua eskutan duela. EREIN

BILBO

Zuzendaria: Joseba Santamaria Rekarte Koordinazioa: Julene Larrañaga Azala: EraBatera

Disenua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Zeroa Multimedia SA

02

Nafarroako Gobernuak lagundua

Page 3: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

Ortzadar // 03Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·saski-naski

N

IRITZIA

Metrologia letrazaurituaIBAN ZALDUA

NERABE nintzela lehe-nengo aldiz ezagutu nue-netik liluratu nau Madri-leko Metroak, eta bagoie-

tan ibiltzen den jende anitzari begi-ratzea bisitaren parte saihestezina bihurtu zitzaidan hasieratik. Une batetik aurrera, gainera, jende horretako askok irakurtzen zuela ohartu nintzen, eta hori interesga-rriago bihurtu zuen behaketa, ondo jakina baita letrazauritu batentzat ez dagoela plazer bereziagorik hurkoak zer irakurtzen duen espia-tzea baino. Denborak, ai, dena aldatzen du, ordea. Hasieran, duela urte asko, irakurle aniztasuna zen nagusi bagoietan: egunkariekin ari zirenak zeuden, edo aldizkariekin, noski, eta, haien ondoan, so-egilearen pie-zarik preziatuenak, esku artean liburuak zituztenak, askotarikoak horiek ere: best seller motako aleei eusten zietenen ondoan, Alianzako poltsikokoren bat leitzen zihoaze-nak zeuden –klasikoren bat, akaso?–, edo Anagramaren bilduma horiko gutiziaren bat, edo Alfaguarako edizio more-leun haietako bat, ber-me literarioaren zeinu garai hartan. Ez zen beti erraza egilea edo izen-burua deszifratzea, eta angelu on

bat lortu arte itxaron behar izaten zen horretarako, gorputzaren bihu-rrikatze bitxietara behartzen nin-duena, maiz. Halako batean, urteek aurrera egin ahala, prentsa urritzen hasi zen bidaiarien artean –debaldeko egun-kari mehe haiek ordezkatu zuten une batez–, eta literatur biodibertsi-tateak kolpe gogorra jasan zuen kontsumoko literaturako mardu-lioen izurritearen ondorioz: thrille-rrak, nobela historikoak, erroman-tikoak, tenplarioak... bagoiak inba-ditzen hasi ziren. Ezinezko tamai-na izan ohi zuten liburuok, eta para-doxikoak suertatzen ziren testuin-guru hartan, ez baitziruditen berezi-ki eramangarriak, are irakurleak hogeitaka estaziotako ibilbide luzee-tan irakurtzeko astia izaten bazuen ere. Ondoren, liburu behatzailearen horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea ezi-nezkoa bihurtzen zuen gailu mada-rikatua, mardulioekin batera nitxo ekologiko efimeroa eskuratu zue-na. Baina, behintzat, argi zegoen liburuak zirela: kontsolamendu

urria, baina nahikoa, ondoren eto-rri denaren ondoan, hots, sakela-koen nagusigo zanpatzailea, egun-kari, aldizkari, liburu eta e-book gehienak zokoratu dituena Madril-go Metroari egin dizkiodan azken bisitetan. Orain, paperezko liburu bat ikusten dudan aldi bakanetan, daraman pertsona besarkatzeko gogoa sartzen zait, autolagun-tzazkoa edo Coelho bat dela ohar-tzen naizen arte, bederen. Ezin da baztertu mugikorrari begi-ra doazen horietako batzuk litera-tura irakurtzen aritzea: badauzkat lagunak gai izan direnak, eskura besterik izan ezean, Jane Austen bat edo Joseph Conrad bat sakela-koaz leitzeko. Baina zerbaitek esa-ten dit ez dela gehienetan horrela: hatzen mugimendu bizkor eta arrastakariak, kliken ugaritasunak, begiraden axolagabetasunak edo are tristeziak ere. Irakurle batek, literatura irakurle batek, beste begirada bat duelako eleberri bat, ipuin liburu bat, poe-sia bilduma bat, saiakera bat dela-rik parean daukana. Beste distira bat. Smartphone baten pantailaren argiak islatu ezin dezakeen distira bat, alegia.

ZALDI EROAERAKUSLEIHOA

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

2. Narrazio guztiak Joseba Sarrionandia. Elkar.

3. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

4. Sekula kontatu behar... Iban Zaldua. Elkar.

5. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

6. Mecanografiak Harkaitz Cano. Txalaparta.

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Duvoisin kapitaina-ren malura Kepa Altonaga. Pamiela.

2. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

3. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Zubigileak Alfonso Zapico. Astiberri.

(...) Literatura ira-kurle batek beste begirada bat due-lako eleberri bat, ipuin liburu bat, poesia bilduma

bat, saiakera bat delarik parean

daukana

POESIA

‘Goseak janak’

Idurre Eskisabel. Susa. 96 orr. 13 euro.

Nor izatearen galderak

Inozentziaren galerak eta nortasunaren

eraikitzeak ardazten dute Idurre Eskisabel

Larrañagaren aurreneko poema liburua.

Nor izateak dakartzan funtsezko galderak,

ekinak, jarrerak, begiratzeko erak, errotze

berriak eta deserrotze eta gabetze minbe-

rak. Zenbat dagoen haututik eta zenbat

ezarritakotik, amore ematetik, norbere eki-

netik, konformatzetik. Eta nola jazotzen

zaigun hori dena mundu honetan, nola bal-

dintzatu eta eraldatzen gaituen besteekin

dugun harremanak, nola mamitzen den

gure gorputz partikularrean. Jabetze edo

ahalduntze esperientzia gisa ageri da

bizitza poema organiko hauetan.

NARRAZIOAK

‘Neguko argiak’

Irati Elorrieta. Pamiela. 288 orr. 19 euro.

Jende ehunak

‘Neguko argiak’ izeneko bere azken elebe-

rrian 50 pertsonaiatik gora josi ditu Irati Elo-

rrietak, baina protagonistak hiru dira; Marta

eta Añes, Parisen lagun egin ziren bi neska,

eta hilik dagoen hirugarren pertsonaia bat,

memorian bizi dena, baina inork baino

garrantzia handiagoa duena istorioan.

Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz

zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak

harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako

eszenak proiektatzen dira gizatalde solte

baten barne munduan. Egileak eraikitzen

duen puzzle gisako horretan, pertsonaia bila-

katzen dira leku batzuk: Paris, Uribe Kosta

eta, batez ere, Berlin.

Page 4: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

SSASOI ilun baten osteko argitasuna irudikatu nahi izan du Gaizka Sala-zarrek bere proiektu pertsonalaren bidez. Bilboko musikariak duela bi

urte ekin zion, bere kabuz, kantuen zirribo-rroak egiteari. Pieza horiek itxura ona zeuka-tela ikusi zuenean, hainbat musikarirekin harremanetan jartzen hasi zen, eta horrela sortu zen EraBatera taldea. Egitasmo honen inguruan eskarmentu handiko musikariak biltzea lortu du Salazarrek: Gatibun taldeki-de duen Mikel Caballero baxu-jotzailea, Ken Zazpiko Beñat Serna gitarra-jotzailea eta Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza abes-laria. Bederatzi kantuz osatutako Antipode-tan euren lehen diskoa aurkezteko kontzer-tuekin ari dira orain. Kontatu duzunez, sentimendu mingarri bate-tik sortu zen EraBatera proiektua. Zentzu horretan, nola lagundu dizu? Bai, aita hil zitzaigun eta denbora pixka bat pasatu ostean eta min hori bideratzeko asmoz, gitarra soinean jarrita, letra batzuk idazten hasi nintzen nire etxean. Hori izan zen denaren abiapuntua. Esan daiteke, beraz, terapia moduan hasi zine-la zure kabuz kantuak sortzen. Bai, beharrizana izan zen eta horrela atera zitzaidan, egia da beste batek agian urte saba-tiko bat hartuko lukeela, kanpora joateko adi-bidez, baina niri horrela atera zitzaidan. Gatibu taldean bateria jotzera ohituta, nola izan da bat-batean gitarra bat hartu eta konpo-satzen jartzea? Aurretik ere beti saltseatzen ibili izan naiz; etxean gitarra bat daukat, baina jolas bat izan-go balitz moduan hartu izan dut. Kantu ba-tzuen ideiak buruan edukitzen hasi nintze-nean, berriz, kontua serioago hartu nuen; beno, gaur egun ere ez dut ondo jotzen, bai-

berezia bilatzea, horrelakoetan lagunei dei-tu izan diet laguntzeko, baina tira, orokorrean nik behar nuena egiteko nahikoa izan da. Zuk sortu dituzu kantu guztiak? Abesti guztiak nireak dira, bai, baina Antipo-detan eta Oinak kantuen letra gehiena Iker Olabarrietak idatzi du, nahiz eta bi abesti hauen ideia nirea izan zen hasieran. Olaba-rrieta laguna dut, bertsolaria da eta gaztetan nirekin hainbat musika taldetan aritutakoa da, horregatik eskatu nion laguntza. ‘Antipodetan’ kantua aipatu duzu. Diskoaren izena ere horixe da. Zergatik aukeratu duzu? Antipodak abestietako baten izena da; esan bezala, Ikerrek idatzi zuen eta bikote baten erlazioari buruz hitz egiten du, bata bestea-ren antipodetan daudela kontatzen du, ale-gia. Zentzu horretan, diskoari ere horrela dei-tzeko modu egokiena iruditu zitzaidan, izan ere, garai hartan ni nintzenaren antipodetan nengoelako. Pertsona alaia eta dinamikoa naiz orokorrean, baina sasoi horretan ez nengoen batere ondo eta nire burua antipodetan zegoe-la sentitzen nuen. Kantuak egoera horretan nengoela sortu nituen. Diskoaren azalean, gai-nera, gora eta gero behera doan zuhaitzak age-ri dira eta hori da, hain zuzen ere, diskoaren izenarekin adierazten saiatu naizena. Zentzu horretan, beraz, nola deskribatuko zenituzke diskoko kantuen hitzak? Askotan pasatzen den bezala, nire bizipenak, nire munduak egunero bizi dituen gaiak jorra-tu ditut. Lagunei buruz hitz egiten dut, mai-temintzeaz, errefuxiatuez, nire aitari buruz… sentimendu sakonei buruz orokorrean. Zurekin batera, Mikel Caballero (baxua, Gati-bu), Beñat Serna (gitarra, Ken Zazpi) eta Jur-gi Ekiza (ahotsa, Willis Drummond) ari dira taldean. Nola aukeratu zenituen?

GAIZKA SALAZARMUSIKARIA

“Proiektuarekin jarraitzeko oso gogotsu eta ilusionatuta gaude”Gatibuko bateria-jotzaileak EraBatera taldea sortu du, proiektu pertsonal batetik abiatuta. Bilbon, Donostian eta Iruñean lehen zuzenekoak eskaini ostean, Gasteizko Jimmy Jazz-en eta Baionako Le Magneto aretoan dituzte hurrengo zitak, hilaren 29an eta 30ean

AINHOA LORES

Mikel niretzako anai baten modukoa da, bera-rekin urte askoan aritu izan naiz jotzen; gai-nera, kantuak ezagutu gabe berehala baiezkoa eman zidan. Beste alde batetik, nire kantuak modu desberdin batean janzteko gai zen pertsona bat behar nuen eta horretara-ko Beñat oso trebea da, gustu handia dauka, aspalditik ezagutzen dut gainera, Gernikako laguna da. Kantuak euren artean orain, oso desberdinak dira. Eskertzekoa da baita ere kantuak entzun gabe proiektuan parte har-tzeko erabakia hartu zuela. Jurgiri dagokionean, aspalditik gustuko izan dut bere ahotsa, nire tesitura berdina dauka, hau da, ahoskera berdina daukagu; hori bai, nik txarra, horregatik abesten du berak... Bai-na kolore nahiko antzekoa dugunez, deitzea erabaki nuen eta berak demoa bidaltzeko eskatu zidan. Handik denbora batera baiezkoa eman zidan. Egia esan, luxu bat izan da beraiekin konta-tu ahal izatea. Eskerrak eman nahi dizkiet

na tira, gitarrarekin denbora gehiago pasatu dudanez, trebezia pixka bat hartu dut azke-nean. Bateriarekin konposatzetik gitarrarekin egi-tera, zenbaterainoko aldea egon daiteke? Konposatzerako orduan nik jotzen dudan minimoarekin nahikoa izan dela uste dut; beste gauza bat izango litzateke zerbait

Pertsona alaia naiz, baina kantuak idatzi nituen garaian ni nintzenaren antipodetan nengoen; hortik izenburua”

GAIZKA SALAZAR Musikaria

“Gaizka Salazarrekin batera, EraBatera proiekt

Page 5: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

Ortzadar // 05Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·musika

taldekideei egindako ahaleginagatik eta euren talentua jartzeagatik. Haiek gabe ezinezkoa izango litzateke proiektu hau aurrera erama-tea. Taldekideek abestiak grabatu ostean elkar eza-

gutu dutela irakurri dut. Nola egin duzue hori? Etxean dudan estudio txiki batean landu ditut piezak beraiekin, baina bakarka, batez ere Beñatekin eta Jurgirekin. Hasiera batean nik grabatu nuen bateria, gero Mikelek baxua, Beñatek gitarra eta azkenik Jurgik ahotsa. Grabaketetan, beraz, ez zuten kointziditu, horregatik behin diskoa bukatuta geneuka-nean afari bat egitea erabaki genuen, eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Prozesua, beraz, ez zen ohikoa izan, alderantzizkoa izan zela esan daiteke, normalean lokalean lan-tzen dituzu abestiak eta estudiora joaten zara grabatzera. Kasu honetan, hastapenetik ez da proiektu “normala” izan, nahiko proiektu pertsonala denez, denek parte hartu nahi izan dute nik kontatu diedanagatik eta azkenean, musikagatik ere bai.

Kolaborazioak ere badira diskoan. Bai, Juan Alberto Batizek Oinak abestirako gitarra jo du eta abesti bererako hari bosko-te batekin grabatu dugu. Eñaut Gaztañagak sekuentziak sartu ditu, Akatz taldeko haize atala Paktua abestirako grabatu dugu eta Ander Erzillaren saxofoia ere entzun daiteke. Sonoritate aldetik zer dakar lan honek? Nahiko disko heterogeneoa edo anitza dela esan daiteke. Kantu batzuek pop kutsua daukate, beste batzuk rockeroagoak dira, indie rock estilotik ere baduela aipatu izan digute... Betiko musika da, baina beste era batean egi-na; era original batean edo gure erara eginda-ko musika horrek hainbat kolore ditu, intentsi-tateak landu ditugu eta sonoritate aldetik ere beste kutsu batzuk bilatu ditugu. Orain kontzertuak eskaintzen hasi zarete. Gra-

baketa prozesu ezohiko baten ostean, nola mol-

datu zarete elkarrekin entseatzeko? Orain dela aste batzuk egin genuen entsegu orokorra eta oso ondo joan zen. Esan beha-

rra dago, taldean orain sei garela, Josu Agi-naga gitarra-jotzailea eta Miguel Moyano sin-tetizadore, teklatu eta gitarra akustiko-jotzai-lea ere gurekin ari direlako zuzenekoetan. Zure kasuan, suposatzen dut bateria joko duzu-

la zuzenekoetan, ezta? Bai, hasieran publikoaren aurrean gitarra jo-tzeko ilusioa neukan, nire papera musikalki pixka bat aldatzeko gogoa nuen, baina kon-turatu naiz zuzeneko batean gitarra jotzen oso trebea izan behar zarela kantuak defen-datzeko, eta horregatik erabaki nuen ondoen egiten dakidana bateria jotzea dela, atzean jarraitzen dut, beraz. Nolakoak izaten ari dira kontzertuak? Diskoaz gain, beste bost kantu konposatu ditut azkenaldi honetan eta beraz, hamalau abesti jotzen gabiltza zuzenekoetan, denak nireak eta originalak. Soinuaz Iñigo Etxeba-rrieta Pitu arduratzen ari da, berarekin gra-batu genuen diskoa Mungiako Muxikon estu-dioetan eta bere jarduna nabarmendu nahi-

ko nuke, lan oso berezia egin duelako eta zuze-nekoetara bera ere etortzen delako. Argizta-pen berezi bat erabiltzen ari gara baita. Soi-nu eta argiztapen aldetik nahiko potentea iza-ten ari da, gainera. Ez dugu ezer berezirik eskainiko, hau da, gure kantuak joko ditugu, ez dago besterik. Denboraldi intentsua duzu aurretik, Gatibu-

rekin ere diskoa kaleratuko duzue laster. Gai-

nerako taldekideak beste proiektu batzuetan

murgilduta daude. Nola moldatuko zarete hori

guztia uztartzeko? Printzipioz aurkezpen bira hau egingo dugu, baina beste proposamen batzuk ere jaso ditu-gu. Ikusi beharko dugu agenda nola dauka-gun, beste talde potente batzuetan gaudela-ko denok, beraz, posible direnak egingo ditu-gu, ez gehiago. Proiektua naturaltasunez har-tu nahi dugu, aparteko ahaleginik egin gabe. Hala ere, proiektuarekin jarraitzeko oso gogotsu eta ilusionatuta gaude. EraBatera ez da bost kontzertu hauetara mugatuko den zerbait izango.

MUSIKARI LOTURIKO BIZITZA

Bilboko Santutxu auzoan jaiota-

ko musikaria dugu Gaizka

Salazar. Askok Gatibu taldean ari-

tzeagatik ezagutuko dute, han

eman baititu azken urteak bateria

jotzen. Hala ere, bere musika ibil-

bidea ez da horretara mugatzen.

Gaztetan Enbigu taldean bateria

jotzen ibili zen Gatibuko Aimar Are-

jitarekin batera eta jazz proiekturen

batean ere parte hartu izan du.

Horrez gain, Espaloian proiektuan

ere aritu zen, Itoiz taldearen beste

lau jarraitzailerekin batera; talde

mitiko horren abestiak jendeari

zuzenean helaraztea zuten helbu-

ru. Perkusio irakaslea ere izan da,

besteak beste.

tuan murgildu dira Mikel Caballero (baxua, Gatibu), Beñat Serna (gitarra, Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (ahotsa, Willis Drummond). ERABATERA

Page 6: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

06 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·arkitektura

Luxuaren ulerkerakLuxua gizarte bakoitzak egiten duen ideia-eraikuntza bat da, giza-beharrizanen lehentasunen arabera moldatzen dena. XXI. mendean, zerekin lotzen dugu luxuaren ideia arkitekturan?

HHIGIEZINENA agentzia baten erakusleihoan letra larriz irakurri dai-teke: luxuzko etxeak sal-

gai. Irudian banakako etxebizitza berri bat ikus daiteke, ordenagai-luz egindako render errealista batekin ilustratua. Marrazturiko etxebizitza hiri baten aldirian dago, dentsitate baxuko auzuneren batean eta zentrotik urruti. Koka-penaren zehaztapenak ez du ordea lekukotasunari buruzko informa-ziorik eskaintzen. Edozei n leku izan daitekeela, alegia –posmoder-nitatearen ikurra–. Etxeak berde-gunea du eta egun eguzkitsua age-ri da irudian, idilikotasunak eros-teko gogoa piztuko duelakoan –pentsatuko zuen marketing profe-sionalak–. Amerikar ametsaren iru-diteriarekin ari da jolasean, non etxe indibiduala eta lorategi txiki bat “edozein amerikarren bizi-hel-burua” den –eta euskaldunena?–. Akaso orduan, etxebizitza-arki-tektura jakin bat bizitzaren bidera-pen arrakastatsu batekin lotzen dugu, arkitekturak arrakastaren erakustaldiaren papera hartzen duelarik. Oraindik gure artean eta XXI. mendean –jasangarritasuna-ren erronka gainean duen aroa–, banakako etxebizitza eta bizimodu suburbanoa luxuaren kontzeptua-rekin lotzen al dugu? Kuriositateak piztuta, Euskal Herrian sona duten etxebizitza sus-tatzaileen web orrialdeetan luxua-ren inguruko etxebizitzen bilaketa-ri ekin diot. Irudietan, bilaketaren bi irudi. Luxuzko etxebizitza: etxe berria, etxe zaharberritua edo memoriaz jositako etxebizitzarekin lotzen dute? Etxebizitza-sustatzai-leen lanak ikusita, oraindik ere, etxe berriak irabazten duela esango genuke, ekonomikoki errentaga-rriagoa delako, baina ezberdinta-sun batekin: hiriguneetak zentrue-tan kokatzen dira. Landa-ingurune eta berdegunea utzi, eta luxua testuinguru urba-noan dago –etorkizuna urbanoa dela abisatzen digute–. Autoaren menpekotasuna, bizilekuaren koka-penagatik egunero garraiatzeko beharra ez izatea, egunero garraia-tzeari bizi-denborarik ez eskain-tzea, luxua kontsideratzen dugu. XXI.mendean, hiriak geroz eta han-diagoak diren garaian, lanera edo eskolara oinez joateko bizilekua iza-

tenean, luxua baino, diruaren era-kusketa lizuna ematen da. Luxua aberastasunaren erakustaldia bai-no gehixeago da, garestia den oro ez dugulako luxutzat jotzen. Abe-ratsen etxebizitzetan espazioen izaeran handitasunak domeinatzen du, ez kalitateak. Arkitektonikoki gehienak oso pobreak dira, aberas-tasunaren erakustaldi inkultu baten irudikapena dira arkitektoon begi-radapean. Material garestiak non-nahi, kontzeptu argirik gabe; han-diegiak, hutsak eta hutsalak diren espazio desproportzionatuak deko-razio ariketek lausotuak. Garai batean etxebizitza-luxua han-ditasunarekin eta metro karratu askorekin lotzen bazen ere, etxe-bizitza-sustatzaileen web orrialdeek zerbaitetarako balio badute, hori kontrajartzeko da. Etxearen tamai-na baino, etxebizitzaren kokalekua –hiriaren erdigunean– eta ikuspe-gi onak izatea ezinbestekoa dira luxuzkotzat jotzeko. Bizimodu-ere-du bat saltzen da: urbanita eta inde-pendentea. Zerbitzua izatea atzean utzi den luxua da, hiriko jatetxee-tan bazkaltzea askoz in baita dela-ko luxuaren irudikapenean. Kaletar langileen etxebizitzetan, luxua etxearen ezaugarri xeheetan dago. Arropa gordetzeko gela bat izatea adibidez. Edo goizeko argia-rekin balkoi txiki batean gosaltzeko aukera izatea. Egurraren imita-ziozko zoruaren garaian gaudelako, egurrezko tarima batean oinutsik ibiltzea ohiz kanpokoa kontsidera-tzen dugu, luxua hortaz. Bestalde, garai batean aberatsen etxebizitzetan zeuden zenbait ele-mentu espazial demokratizatu eta, beraz, normalizatu egin ditugu. XIX. mende hasieran komuna etxe-bizitza barnean izatea aparteko egoera bat zen, ura eta saneamen-dua izatea bezalaxe, edota logela nagusian komun pribatu bat izatea. Aberatsen etxeek sortzen duten ikusmiragatik, ez-ohikoa ohikota-

sunera eramateko esfortzua egiten da –arkitekturan

eta beste alorretan berdin– . Bitxikeria

bezala, igerilekua-rekin dugun fija-zioa aipatzekoa da. Gure klima kontuan izanda ere, igerilekuak

luxuzko egoera batetara garama-

tzalako, sinbolo bat bailitzan. Igerileku han-

di bat egiterik ez, baina plas-tikozko igerileku puzgarriek hutsu-

ne hori bete dutela esango nuke. Laburbilduz, luxuaren ideia zaba-larekin aurkitu gaitezkeela, ezina da irudi bakar batean laburbiltzea eta salgai egotea.

ULA IRURETAGOIENA

Lerroon gainean, Aldapeta Berri eta Bilbo Berria eraikinetako etxebizitzak

saltzeko promozio irudiak. ALDAPETABERRI I AMENABAR

Garai

batean

etxebizitza-luxua

handitasunarekin

lotzen bazen ere, egun

kokalekua eta

ikuspegi onak dira

ezinbestekoak

tea, km0-ko bizitza bat gauzatzea benetako salbuesp eta ena da. Hor-taz, beste gerturapen bat definitu daiteke: luxua batzuek soilik izan dezaketen zortedun egoera batekin

lo-tzen dugu, bizi-kalitate on baten adierazle. Hollywood-eko aktoreen etxeak, argazki lapurtu batean sekulako

etxetzarrak irla baten erdian agert-zen direnean, futbolarien “disei-nuzko” etxeen argazkiak erakusten dituztenean, edo Hola aldizkarian aberatsen etxeak aurkezten dituz-

Page 7: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

Ortzadar // 07Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·antzerkia

Familiako iraganeko zamak‘Izoztutako haizea bezala’ lanean familia barruko abusuak dakartza taula gainera Tanttaka konpainiak. Rafael Herreroren ‘Como un viento helado’ eleberriaren moldaketa da antzezlana

ANE ZABALA

BBELDURRA… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat far-mazia batetik korrika irte-

ten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usai-na. Emakume batek go-ma bat jar-tzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti(…). Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ia minari nork gehiago eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion muti-ko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan…” Horrela abiatzen da Tanttaka konpainiaren antzezlan berria: Izoz-tutako haizea bezala. Familia barruko abusuak ditu ardatz obrak, eta hiru lagunen istorioak harilka-tzen ditu. Rafael Herreroren Como un viento helado kontakizunean oinarrituta, antzerkia eta dantzaren uztarketa proposatzen digute oholtzara igoko diren Nerea Elizal-de, Tania Fornieles eta Koldo Ola-barri aktoreek, Fernando Bernue-sen zuzendaritzapean. Protagonistak kinka larrian dauden hiru pertsonaia dira. Badirudi euren bizitzak amiltzear daudela. Ana,

Marta eta Dani dira an-tzezlaneko pertsonaiak, hirurak emozionalki amildegi ertzean dire-nak. Martak buruko ara-zoak ditu umetan aitak eginiko sexu abusuenga-tik; Dani zoritxarrekoa hilketa batean nahastuko dute; Ana bakartia, azkenik, denen istorioen erdian dago. Momentu batean istorioan zehar topo egiten dute hirurek. “Antzezlan gogorra” dela aitortu du Martaren pertsonaia gorpuzten duen Tania Fornielesek. ERRITMO BIZIA Thriller baten egi-turarekin, erritmo biziko antzezla-na da Izoztutako Haizea bezala. Kontaketa berezia dakar obrak, sus-pensez betea; hasiera batean bakoi-tzak bere istorioa kontatzen du, bai-na antzezlanaren une batean hiru-rek bat egiten dute, eta ikusleak bukaeran deskubrituko du hiru pertsonaien arteko erlazioa. Bakoi-tzak bizitzaren inguruko hausnar-ketak egiten ditu eta antzezlanak aurrera egin ahala konturatuko gara duten loturaz. Urri hasieran estreinatu zen obra eta harrera ona izan duela kontatu dute aktoreek. Prestaketa lanak, bai-na, gogorrak izan direla aitortu du Fornielesek: “Prozesu sakona eta zaila izan da, momenturen batean mingarria ere bai”, onartu du.

Hala ere, gisa h o n e t a k o

pertsonaiak tau-laratzea “oparia”

dela aitortu du akto-reak, “emozioz betetako

pertsonaiak direlako eta kolore asko eman ahal dutelako”. Antzezlana emozioetan oinarritzen dela uste du, eta, horri esker, gai latzetan sakontzeko aukera izan dute. Erru-siar mendiarekin alderatu du For-nielesek antzezlana, aktoreak gora eta behera dabiltzalako. Ikuslegoa mugiaraziko duen an-tzezlana da honakoa, Fornielesen esanetan, “gizartean ematen ari den arazo latz bat beste forma batean taularatzeko aukera ematen duela-ko”. Eszenografiari dagokionez, aktore bakoitzak bere etxean hasi-ko du kontaketa, ikus-entzunezkoen bitartez. Aktoreen argazkien bitar-tez istorioa ulertzeko aukera izan-go du ikusleak, irudiak ikusleari istorioa nondik nora doan ulertzen lagunduko diolarik. TRILOGIAREN AMAIERA Izoztuta-ko haizea bezala obrarekin abusua-ren aurkako trilogia itxiko du Tan-ttakak. Soka antzezlanean eskola jazarpenaren gaia eraman zuten

oholtzara, gimnasioan ikasle bat urkatuta aurkitu zuen irakaslearen istorioaren bidez. Giltzadun etxea antzezlanean, ordea, tratu txarrak jasandako emakumeen ahotsak aza-leratu zituzten, abegi etxeetako eta larrialdi etxeetako errealitateari begiratuz, zehazki. “Ezinbestekoa” da horrelako obrak izatea, Fornie-lesen ustez: “Horrelako gaiak oholtzara eramateko gogoa sentitu dugu, gainera, modu desberdine-tan. Beharrezkoa da antzerkia gai

hauetaz hitz egiteko baliatzea. An-tzerkia, azken batean, “gizartean dauden gaiak jorratzeko beste hizkuntza bat delako”. Aurreko lanekin egin bezala, euska-raz eta gaztelaniaz ari dira obra tau-laratzen. Aizpea Goenagak ekarri du jatorrizko testua euskarara. Urrian euskal hiriburuetan hainbat emanaldi eskaini ostean, gaur Oña-tin izango dira, eta abenduaren 7an, Eibarren.

Nerea Elizalde, Koldo Olabarri eta Tania Fornieles aktoreak. TANTTAKA

Page 8: ortadar - static.noticiasdenavarra.com · horrorerako, e-book-aren moda iritsi zen: irakurlearen sorbalda gai-netik lotsagabe begiratuta ere izen-burua zein izan zitekeen jakitea

08 // Ortzadar Larunbata, 2018ko azaroaren 17a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

· MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-

TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

32150. mapa: “Cal” / “Chaux vive”

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodolo-gia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

Galdera honetan, etxeko hormak zuriz bezti-tzeko edo azido larregi daukan lurra ontzeko baliatzen den ekaiaren izena bildu da. Lau eremutan banatuak dira erantzunak eta hiru erantzun, bederen, maileguak dira: kare, g/kisu eta galtzin. Zuberoan erabiltzen den latsün hitza guztiz ende-mikoa da. Bizkaian eta Gipuzkoan kare hitza (gaztelaniaz ‘cal’) nagusi da orobat. Lapurdin, Nafarroa Behe-rean eta Nafarroan (salbu hegoaldean) gisu / kisu / güsü hitza ezaguna da (fr. ‘gypse’, gazt.

‘yeso’). Fonetikaren aldetik azpimarratu beha-rrekoa da Bardozen edo Arbotin ageri den güsü, /ü/, nahiz eta Zuberotik kanpo dauden herri horiek. Mailegua da, era berean, Nafarroako eremu txi-ki batean bildu den galtziñ hitza: ikus gaztela-niazko eta katalanezko ‘calcina’. Alabaina ekai hori lortzen da harria “kaltzinatu” ondoan. Harri berezia hautatzen zen ekai hau ekoizteko eta labeetan luzaz beroarazi behar zen. Labe hori honela izendatzen zen: karabi, karobi, galtzinlabe, gisulabe, latsünlabe.