Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik...

24
29. zenbakia 2016ko abuztua osatuberri Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, familian lanean

Transcript of Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik...

Page 1: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

29. zenbakia2016ko abuztuaosatuberri

BasurtukoLarrialdi Pediatrikoetan,familian lanean

Page 2: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

agenda .............2irakurlearen txokoa .............3

geure zerbitzuakBasurtuko Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Pediatrikoetako Zerbitzua .........4-5jakin berri /efemerideak.............6

kolaborazioaUrtzi Gorostiaga .............7

bidaiak mundutik zeharCuencas mineras bidean zehar bizikletan........8-11

adituakAna Garcia de Motiloa ........12-13aholku medikoak

Likido-erretentzioaz .....14-15arnasguneak

Pagoeta ....16-17unibertsitatetik

Ainhoa Ulibarri ....18-19euskara osakidetzan

«Gertu» programa.....20-21bizitza lanetik kanpo

Patxi Aldabe ..........22denbora-pasak...........23

agendaIRAILA

EAEko arreta integratuko jardunbide egokienIII. Jardunaldiak: «Integrazioko esperientziakpertsonengandik eta pertsonentzat».

Azaroaren 16an, Donostian, Miramongo ParkeTeknologikoan.

Proiektuak edo ideiak aurkezteko epea irailaren 30eanamaituko da.

Berdintasunerako III. Jardunaldiak: «Eskubi-deak, erresilientzia eta errehabilitazioa».

Irailaren 30ean, Barakaldon, Gurutzeta UnibertsitateOspitaleko areto nagusian.

Helburuak:-Generoaz psikopatologiatik hitz egin, eta bestelako diskurtsobatean txertatu; generoa diskurtso psikopatologikoankokatu.-Osakidetzan berdintasunak lehentasunezko helburua izanbehar duela agerian jarri, ekitate-faltak eragin zuzena etaorokorra baitu osasun publikoan, bai eta emakumeen osasunmentalean eta genero-indarkerian ere, erakunde barrukomikroindarkeriak barne.-Berdintasunak lehentasunezko osasun-helburua izan behar

duela agerian jarri, bereziki, Osasun Mentalaren alorrean.

URRIA

Elkarrizketa klinikoari eta komunikazio asis-tentzialari buruzko 27. biltzarra: «Komunika-zioaren olatuan».

Urriaren 13tik 15era, Donostian, NH CollectionAranzazu hotelean.

Antolatzaile nagusia: SEMFYC, Sociedad Española deMedicina de Familia y Comunitaria.Biltzarreko ildo zientifiko nagusiak: kultura eta komunikazioa(zinema, musika, gastronomia, kirola…); emozioenkudeaketa; familiarekiko komunikazioa eta arreta;elkarrizketa motibazionala; ikerketa komunikazioan;formakuntza eta irakaskuntza komunikazioan; pazienteaahalduntzea / paziente aktiboa; erabaki partekatuak hartzeaeta pazientearengan ardaztutako arreta; mina, sufrimenduaeta komunikazioa; generoa, emakumea eta komunikazioa;kultura-artekotasuna eta komunikazioa.

Minari nola heldu jakiteko I. Jardunaldia Osa-kidetzan: «Mina arintzea, gizakion eskubi-dea».

Urriaren 21ean, Gasteizen, Europa Biltzar-jauregian.

Page 3: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

Argitaratzailea:Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 943 00 73 75 - [email protected]

Erredakzio-kontseilua: Xabier Arauzo, Mikel Maioz

Euskara-zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege-gordailua: SS 1472-2011

ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

Zein da buruan daukazun amets hori? (I)

Nik izan dudan ametsetariko bat tesia egi-tea da. Orain dela lau bat urte matrikulatu-ta egon nintzen Nafarroako UnibertsitatePublikoan, baina denbora-kontuak etaabar zirela medio, ez nuen egiterik izan.

Halere, ametsa ez da desagertu erronka,helburu edota desioen mundu horretatik.

Carmen (Donostialdea ESIa)

Donejakue bidea berriz egitea.

Urtzi (Barrualde-Galdakao ESIa)

Abioietako pilotua izatea. Ikaragarri gusta-tzen zaizkit abioiak, eta orduak pasatukonituzke aireportuan abioiak nola lurrera-tzen eta aireratzen diren ikusten.

Roxa (Donostialdea ESIa)

«Uda-gau bateko ametsa» antzeztu duteudan hilabetez Donostian eta ikusi duten la-gunen iritziak entzunda inbidiaz gelditu naiz.Antzezpena Kristina-enea edo Gladis-eneaesaten zaion parkean egin dute, hango hain-bat txokotan, eta ikusleak batetik bestera ibi-li dira, sorpresez betetako bidean.

Berandu ibili nintzen zoritxarrez, sarrerakagortuta zeuden, eta ni, ikusteko ametse-tan gelditu naiz.

Igone (Donostialdea ESIa)

Herri txiki batean etxetxo bat eduki, patio edokorralarekin, eta denbora izan gozatzeko.

Maribi (Donostialdea ESIa)

Galdera irakurri dudanean etxetik urrutidaudenekin gogoratu naiz eta, auskalo

zergatik, euskaltegian kantatzen genuenhura bururatu zait: «Amets, amets eginitsas gizona, amets, zure ametsa gerta lei-kela. Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera,han daukazu maitea, itxaroten dezuna.Berriz etorriko zera zure txaluparekin, handaukazu maitea ta bihotza».

Josune (Uribe ESIa)

Kubako mapak ia buruz dakizkit jadanik:hondartzak, nora joan, zer ikusi, musika nonentzun… Hara joan nahi nuke, noizbait, etabatez ere bertakoen bizitza ezagutu.

Lurdes (Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIa)

Nire ametsa hauxe da: lanaz aldatzea;ordenagailuaren ordez, olibondo-sail ederbat, eta janarietatik gehien maite dudanolio hori ekoiztea, ekoizpen txikia… Ametshandia, agian hurrengo berraragitzean.

Manttan (Zuzendaritza nagusia)

Lan finkoa lortzea da nire ametsa. 7 urtedaramat ordezkapenak egiten, alde batetikbestera gainera, eta gutxienez kontratuluze bat lortu nahi nuke.

Marta (Araba ESIa)

Labur adierazita: une honetan, oporretanibili berritan, buruan daukadan ametsa Piri-nioetan zehar astebeteko zeharkaldia egi-tea da. Bizkarrean behar-beharrezko gau-zak hartu eta astebetean zehar Pirinioetakoharan bat zeharkatzea: tontorren bat edobeste igo; bertako erreketan bainua hartufreskatzeko eta bide batez garbitzeko, etaedozein txokotan lo egin izarrei begira.

Garbiñe (Bidasoko ESIa)

Nire ametsa da egunerokoan ondo molda-tzea, bizitzak dakarrenari aurre egitea etatarteka lagunak, familia, irakurri, naturare-kin gozatu, bidaiaren bat… Zer gehiagoamestu leike?

Maite (Barrualde-Galdakao ESIa)

Ez dakit ametsa den ala ez baina gustatu-

ko litzaidakeena da familia osoa osasunezeta alaitasunez beteta egotea.

M. Jesus (Bilbo-Basurtu ESIa)

Beti da amets berbera: ohetik izerditanblai jaiki ohi naiz, beldurti, amesgaiztoakitota, sekula buruan amets gehiago izan-go ez dudala egiten baitut amets.

Borja (Donostialdea ESIa)

Gure auzoko euskaltegiko atean izuga-rrizko jende-ilara dago. Istiluak ere izandira, batzuk txanda-pasa egin dutela-eta.Hor ari dira udaltzainak ere nola edo halaordena jarri nahian. Halako batean kartelajarri dute: plazak agortuta. Hango iskan-bila! Izerdi-patsetan esnatu naiz. Nolaleike?Bart Juan Luis Zabala idazleari irakurri diz-kiodan txioekin izango du zerikusia nire‘amesgaiztoak’. Euskararen egoerariburuzko hausnarketa zabaldu du ZabalakTwiterren 15 txioren bitartez eta batez ereeuskaldunak euskaraz alfabetatzearengarrantzia nabarmendu du. Hona hementxio horietako batzuk:

«Bi hizkuntza badakizkizu baina baka-rrean alfabetatuta bazaude, alfabetatutazauden hori zabalduko duzu, maiteenabestea izan arren».

«Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenekhitz egiten ez dutelako, hitz egiten dute-nak hizkuntza horretan analfabetoak dire-lako baizik».

«Herriko euskara, hori bai autentikoa!Eta herriko euskarak balio ez duenerako,autentikoak garenez, euskara batuarenordez, erdara».

«Euskaltegiak duela 40 urteko kopurue-tara iritsi arte beteko bagenitu, beste oilarbatek egingo luke kukurruku».

Azkeneko txio horixe dut amets. Halagerta bedi.

Mikel (Zuzendaritza nagusia)

Page 4: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

geure zerbitzua

k4 osatuberri

2016ko abuztua

Rementeriak azaldu duenez, azken urteotan hobekuntzanabaria ikusten ari da medikuntzan, gero eta gaixotasun larrigutxiago izaten dituzte eta. Haren esanetan, mediku ona izateabezain garrantzitsua da komunikatzaile ona izatea.

Joseba Rementeria (Bilbo, 1965) pe-diatra da lanbidez eta Bilbon dihardu,Basurtuko Unibertsitate OspitalekoLarrialdi Pediatrikoetako Zerbitzuan.Kirol-munduan ere ezaguna da, izanere, Athleticeko beheko talde guztie-tatik igaro ondoren lehen taldearekin

debutatu zuen, Javier Clemente en-trenatzaile ohiaren eskutik; baina,beste arrazoiren artean eta lesioak zi-rela medio, 26 urterekin erretiroa har-tu behar izan zuen, eta, geroztik, me-diku ari da. «Kirolak erakutsi zidanmediku izan nahi nuela». Bada, ia ho-

gei urte daramatza Basurtuko Ospita-lean. Familia-mediku izan zen lehen-bizi, eta pediatrian espezializatu zengero, eta, «gustuko tokian aldaparikez dagoenez», haurren tartean luzarojarraitzea espero du. Hainbat gairi bu-ruz hitz egin du: zerbitzuaren antola-ketaz, lantaldeaz, umeen ohiko gai-xotasunez eta horien bilakaeraz, haureta gurasoekiko komunikazioaz etaabarrez.Urteak daramatzazu ospitalekolarrialdi pediatrikoetako zerbi-tzuan. Nola zaudete antolatuta?Hasteko, esan behar da ni hasi nintze-netik gaur egun arte aldaketak izanditugula lanean. Gaur egun, zuzen-dari bat daukagu, eta ni adinez zu-

«Gaur egungo gizarteakberehalako erantzunaeskatzen du, eta medikuontzatez da erraza lan egitea» joseba rementeriaPediatra Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko LarrialdiPediatrikoetako Zerbitzuan.

Page 5: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

geure zerbitzuakosatuberri 52016ko abuztua

haur eta gurasoekiko komunikazioa,batez ere gurasoekikoa. Itxaropenaizaten dute ospitalera etortzean, etaondo azaldu behar zaie euren haurranola dagoen. Behin baino gehiagotangertatzen da guraso horiek berrirobueltan etortzea gauzak garbi geratuez zaizkielako. Horregatik, medikuona izatea bezain garrantzitsua da ko-munikatzaile ona izatea. Gurasoekinez bezalako tratua izaten dugu asko-tan haurrekin: goxoagoa. Familia-me-dikua ere izana naizenez, badakit zerden helduekin tratatzea, eta umeenmunduak gehiago erakartzen nau.Etorkizunean ere hala jarraitu nahi nu-ke.Sukarra ez ezik, gastroenteritisaere aipatu duzu. Sarritan ikusten alda?Dezentetan, bai. Izenak berak esatenduen moduan, gastroenteritisa urdai-laren (gastro) eta heste mehar eta lo-diaren inflamazioa (enteritis) da. Be-raz, digestio-aparatuari dagokion gai-xotasuna da. Ia gastroenteritis gehie-nek jatorri infekziosoa dute, hau da,mikroorganismo batek eraginda azal-tzen dira, baina badaude beste arrazoibatzuk ere. Adibidez, elikagaiengatikotoxiinfekzioak, elikadurengatiko into-lerantziak, diarrea kronikoak... Horiekere infekziosoak dira –haur txikiak be-herakoa du–, eta beste gaixotasunentestuinguruen barruan ager daitezke,hau da, gernu-infekzioetan, otitisetan,pneumonietan eta abarretan.Aipatu dituzun kasu horiek guz-tiak kontuan izanik, zer-nolakoprebentzio-neurriak har daitezke?Eskuak urarekin eta xaboiarekin sarri-tan garbitzea, batez ere gastroenteri-tis-kasu bat hurbilean badugu. Pi-xoihalak, jostailuak, tresnak eta edo-zein gauza ukitzen badugu, komenida eskuak garbitzea. Hortik aparte, ja-nariak eta edariak ondo garbitzea, su-kaldean ondo prestatzea, ur garbiaedatea... Beste neurri bat ere badagohaur txikitxoentzat: haurrak bularrahartzea. Hori da prebentzio-neurririk

eraginkorrena eta, gainera, merkeena,ez bakarrik gastroenteritisik ez izateko,baita beste infekzio- edo osasun-arazougari ekiditeko ere.Pediatra-lanetan hasi zinenetik,uste duzu bilakaera bat izan delaeta hobetzen goazela?Ez dudarik egin. Azken hamabost urte-otan asko egin dugu hobera. Txertoeneragina oso garrantzitsua iruditzen zai-gu, eta nabaritu ere nabaritzen dugu,nabarmen. Infekzioak aldatu egin dira,eta lehen gertatzen ziren hainbat gai-xotasun infekzioso jada ez ditugu ikus-ten. Gutxitu ere gutxitu dira asko, zo-rionez. Meningitisa eta horrelakoakere gero eta gutxiago daude. Kasurenbat, akaso, oso noizean behin, bainagehiagorik ez. Larrialdi-zerbitzuan kez-katzen gaituen gaixotasunetako batda bakterioek odolean eragiten dute-na, baina hobetzen «saiatzen» gara. Beraz, medikuontzat ere gero etaerrazagoa izango da lan egitea, ez-ta?Ez pentsa. Egia da gero eta aurrerapenhandiagoak ditugula, baina gizarte ho-nek diagnostiko ahalik eta goiztiarrenaegiteko eskatzen digu, lehenbailehenegiteko, alegia, eta mundu guztiaknahi du lehenengotik igartzea haurrakzer-nolako gaixotasuna duen. Goiztiar-tasun hori eskertzen da, noski, bainaguri zailago egiten zaigu. Azkenik, medikuntzako gaietatikkanpo, euskara erabiltzen al da la-rrialdi-zerbitzuan?Zorionez, gero eta gehiago. Ni euskal-dun berria naiz, euskaldun zahar ba-tzuk ere badaude taldean, eta gure ar-tean euskaraz egiten dugu. Beste bilankide ere baditugu, aldi baterako li-beratuak euskara ikasteko. Beraz, esandaiteke euskara dezente erabiltzen de-la gure artean. Eta bezeroekin ere na-baritu dugu aurrerapausoa. Ez nukeesango guraso gehienak euskaldunakdirenik, baina gero eta gehiagok hitzegiten dute gure hizkuntzan. Hori erepozgarria da. Urte gutxian asko egindugu aurrera.

zendariaren ondokoa naizela esangogenuke. Lantaldea zortzi pertsonakosatzen dugu, zuzendaria bera kon-tuan hartuta. Zortzi lagun horiekin es-kaintzen dugu zerbitzua, astelehene-tik igandera, eguneko hogeita lau or-duetan. Beraz, zortziok batera sekulaez gara elkartzen, lantaldeko batza-rrak kenduta. Batzuetan goizez, bestebatzuetan arratsaldez eta beste ga-tzuk gauez; horrela jarduten gara, to-katzen den bezala. Hori bai, giro onadaukagu pediatron artean.Gainera, zuen zerbitzua txikia iza-teak lagunduko du harremanetan,ezta?Bai, zalantzarik gabe. Zenbait mo-mentutan txikiegia ere geratzen zaigularrialdi-zerbitzua. Batez ere, astebu-ruetan. Gaixoentzako hiru gela ditu-gu, eta hiru behaketa-ohe. Jendegehien asteburuetan etortzen zaigu,eta, tarteka, larri ere ibili izan gara,gain hartuta; baina, egia esan, tokiakberak laguntzen du goxotasunean etahurbiltasunean. Nolako kasuek ekarrarazten dutejende gehien larrialdietara?Urte hauetan guztietan, ehunka kasuikustea tokatu zait, baina, azkenal-dian, sukarra asko ikusten ari gara.Hori da haurrak ospitalera etortzekoarrazoi nagusietako bat. Horrez gain,krisialdi asmatikoak, goiko aire-bidee-tako infekzioak, exantemak, tripakoedota buruko mina, gastroenteritisaketa beste ere sarritan ikusten ditugu.Sukar-sindromeak infekzioetatik sor-tzen dira, eta guk protokolo bat bete-tzen dugu halako kasuetan. Gure es-ku dagoen guztia egiten dugu guraso-ak lasaitzeko eta egoki bideratzeko.Zure ustez, gurasoak behar bainolehenago arduratzen al dira ume-ari sukarra ikusita?Askotan, sukarrarekin ordu gutxi da-ramala etortzen dira ospitalera, etahalakoetan zaila da diagnosi egokiaegitea. Normala da gurasoak ardura-tzea, baina bai, batzuetan goizegi jo-katzen dute. Oso garrantzitsua da

Page 6: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

6 osatuberri2016ko abuztua

jakin berri • efemerideak

OSASUN SAILAK ETA OSAKIDETZAK MUGIKORRERAKO APLIKAZIOBAT PRESTATU DUTE BIHOTZ-GELDIALDI BATEN LEKUKO GERTATUZGERO NOLA JARDUN BEHAR DEN ERAKUSTEKOAplikazio honi esker jende gehiagok jakingo du halako kasuetan zer eginbehar den, lekukoen erantzuna hobea izango da eta desfibriladoreak hobe-to erabiliko dira. Hala adierazi zuen aurkezpen-egunean Jon Darpon EuskoJaurlaritzako Osasun-sailburuak, Txema Unanue Osakidetzako Emergen-tzietako zuzendaria lagun zuela.Bihotz-geldialdi bat hauxe da: arnasketa eta berezko zirkulazioa bat-bate-

an eta ustekabean etetea; eta horrek, lesio sendaezinak eta denbora gutxianheriotza eragin ditzake. 2015ean, EAEn, ospitaletik kanpo gertatutako 907bihotz-geldialdi erregistratu ziren. Kasu horietako % 75ean lekuko batzegoen eta horietako % 24,8an lekukoak masajea eman zuen.EAEn 1.227 desfibriladore instalatuta daude (223 Araban, 658 Bizkaian

eta 346 Gipuzkoan) eta aplikazioaren bitartez non dauden jakin ahal izan-go da. Aplikazioak, gainera, erabiltzaileari desfibriladoreak erabiltzen eta

Emergentzietako zer-bitzuarekin harrema-netan jartzen lagun-duko dio.Tresna berri hau Osa-

sun Saileko, Emergen-tzietako eta Osakide-tzako hainbat kidekosatutako lan-taldebatek egin du, eta20.000 euroko inber-tsioa egin da berarengarapen teknologiko-an. Tresnaren euska-razko, gaztelaniazko

eta ingelesezko bertsioak jada erabilgarri daude IOS eta android gailuetara-ko eta Osakidetzaren web-orrian doan deskarga daiteke.

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO EZOHIKO DEIALDIA EGI-TEA ONARTU DU OSAKIDETZAKO ADMINISTRAZIO-KONTSEILUAKErabakia EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abuztuaren 30ean. Ber-tan jasota dagoenez, Osakidetzan egun abian dauden prozesuei trabarik ezegiteko, «lehen fasean, Osakidetzako langile finkoentzako izango da lehendeialdia; ez da baztertzen beste fase batean ezaugarri horiek dituen deialdiberri bat egitea, beste langileentzako ere zabalik egongo dena».Deialdiaren helburua da 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko aukera

ematea euskaraz erraz eta normaltasunez egiten duten pertsonei. Horreta-rako, prozesuak bi proba izango ditu: lehenengoa ahozkoa izango da, etaproba horretan eskatzen diren trebetasunetan nahikotasuna egiaztatzendutenak idatzizko probara igaroko dira.Administrazio Kontseiluak zera ere erabaki du: Osakidetzako zuzendari

nagusiari eskumenak ematea, deialdi-ebazpena eman, haren oinarriak onar-tu eta probak egiteko data ezartzeko, bai eta hori guztia gauzatzeko behardiren ebazpenak emateko ere.

efemerideakIrailaren 6aAlfredo Espinosa Oribejaio zenMedikua eta politikari errepublikarra,Bilbon jaio zen 1903an. Basurtuko os-pitaleko Erradiologiako arloaren ardu-raduna izan zen, eta, besteak beste,Bilboko zinegotzi, Burgos eta Logro-ñoko gobernadore zibil, eta lehenen-go Eusko Jaurlaritzako osasun-sailbu-ru, Jose Antonio Agirre lehendakaria-rekin. Herritarrek ‘pobreen medikua’esaten zioten, egoera ahulenean zeu-denei ematen zien arretagatik, izanhaur ebakuatuak, umezurtzak, elba-rriak nahiz gerra-arrazoiengatik presoedo errefuxiatuak. Politika aitzinda-riak bultzatu zituen higienean eta osa-sun publikoan, eta ospitale berriakeraiki eta zeudenak hobetu.1937ko ekainaren 26an fusilatu zuenFrancoren armadako exekuzio-pelotoibatek. Izan ere, ekainaren 11n Al-fredo Espinosa Baionara joana zenosasun-materiala erostera Gorlizkosanatorioko haurrak zeramatzan Wa-rrior itsasontzian. Lanak amaituta,ekainaren 21ean, Bordeleko airepor-tutik Santanderrera zihoala, apara-tuak lur hartu zuen Zarautzen, usteka-bean, José María Yanguas pilotuakmatxura bat simulatuz traizionaturik.Hantxe zeuzkan zain.

Urriaren 10aOsasun mentalaren mun-du-egunaOsasun Psikologiko eta Mentaleko Le-hen Laguntza Denentzat, horixe alda-rrikatzera datorkigu aurtengo mundu-eguna.Izan ere, lau heldutik batek izango dunoizbait osasun mentaleko arazorenbat, baina horietako askok laguntzatxikia jasoko dute –edo batere ez– ha-lako larrialdiren bat gertatzen zaiene-an, osasun fisikoko arazoekin gerta-tzen ez den bezala.Horregatik, asmo zahar bati jarraiki,oinarrizko laguntza psikologiko etamentala ematen ikastea bultzatu be-harko litzateke Osasun Mentale-rako Mundu Elkartearen iritziz, osa-sun-profesionalak ez ezik jendea erehalako laguntza emateko gai izan da-din, bihotz-biriketako geldialdietaneta asfixia- edo itomen-egoeretan egi-ten denaren antzera.

Page 7: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

Urtzi GorostiagaAjuriagoikoa

Barrualde-Galdakao ESIko zeladorea

Zeladoreapazientearen ondoan

osatuberri 72016ko abuztua

Pazientea osasun-zentro batera sar-tzen denetik eta bertatik ateratzenden momenturarte osasun-arlokohainbat profesionalekin erlaziona-tzen da, besteak beste, zeladoreare-kin. Edozein gaixok ospitalera sartzenden unean bere lehen kontaktuazeladore batekin izango du beti, etaospitalean dirauen bitartean ere zela-dore bat izango du inguruan, edo-zein unitatetan dagoela ere edobeste inora lekualdatu behar baduteere. Horrenbestez, zeladoreok erlaziogertukoa daukagu gaixoekin, horiekospitalera sartzen direnetik eta berta-tik atera arte.Gure zereginen inguruko kasu bat

jartzearren, gaixo batek kirurgiakoebakuntza bat jasan beharreko egoe-ra azalduko dut, horretan daukagunparte-hartzearen berri emanaz.Ospitalera datorren gaixoaren hel-

buru garrantzitsuena da etxeraberriz itzultzea ahalik eta egoerahoberenean. Zeladorea ere helburuhori kontuan hartu beharrean dagoeta errespontsabilitate hori berega-natu egin behar du berak egindakolanetan. Izan ere, badakigu ospitale-ra edo osasun-zentrora datorrenedozein gizabanako karga emozio-nal edo antsietate-puntu batekindatorrela, eta sentipen hori are han-diagoa da ebakuntza edo interben-tzioren bat egin behar diotenean.Beraien beldurrak eta zalantzak oro-korrean honelakoak izan ohi dira:«Anestesiaren ondoren jaikiko otenaiz? Nola geratuko ote naiz eba-kuntza egin ondoren? Minez egon-go ote naiz? Susperraldia luzea izan-go ote da?»Badakigu galdera horiei guztiei

erantzuteko gai ez garela zeladoreak,baina gaixoek dakarten urduritasunhori lasaitzeko edo konprenitzekogauza izan behar dugu, nolabait,gure lana egiteko unean.

Gaixoa interbentzio-eguneanurduri etorri ohi da ospitalera, norma-lean nahiko galduta eta nora joanbehar duen ez dakiela. Horrez gain,medikuak kontsultan esaniko ins-trukzioak ere gogoraraztea zail egi-ten zaio batzuetan. Kasu horretan,gure lana izan ohi da gaixoari joanbehar duen lekura laguntzea edo horiahalik zehatzena adieraztea. Behinbehar den lekura helduta, itxarote-gelara zuzenduko ditugu bai pazien-teak eta bai familiartekoak. Normale-an ebakuntzaren aurreko une horiektentsio eta urduritasun handikoakizan ohi dira. Unea heltzen denean,operazio-gelako zeladoreak eta bestekategoria batzuetako lankideakarduratuko dira, alde batetik, pazien-teari aldagelara laguntzeaz eta, bes-tetik, beraien familiartekoei itxarote-denboraren inguruko berriakemateaz.Gaixoa operazio-gelara sartzeko

prest dagoenean eta erizaintzako ar-duradunaren oniritzia jaso ondoren,zeladore bat edo batzuk izango diragaixoa ebakuntza-mahaira hurbildueta ebakuntzaren arabera behar denposizioan jarriko dutenak. Interben-tzioak dirauen bitartean ere zeladorebat egon ohi da operazio-gelan la-guntzen, ahal den neurrian. Bestalde,

operazio-gelatik at dagoen zeladoreagaixoen senitartekoen urduritasunabaretzen saiatuko da.Behin operazioa bukatuta, gure

egitekoa, berriz ere, pazientea opera-zio-mahaitik ohatila batera pasatzeaizango da eta anestesia ondoko uni-tatera eramatea. Unitate horretandagoen bitartean pazientearenzalantzak zerak izan ohi dira: opera-zioa ondo atera ote den edota zenbatdenbora beharko ote duen susper-tzeko. Egoera horretan dugun egite-koa da adieraztea norbait aritukodela momentu oro bera zaintzen eta,edonolako beharrizanik badu, halaadieraz dezala.Pazientea guztiz suspertzen dene-

an, zeladore batek ospitaleko gelaraeramango du edo, eguneko ebakun-tza bada, geuk lagunduko diogu gai-xoari ateraino, badaezpada, zorabio-ren bat edota bestelako ezustekorenbat gertatzen bada ere. Azkenekohori momentu hunkigarria izan ohida, zeinetan gaixoa bere senitarteko-ekin batzen baita. Azkenik esan behar dut gure lana

gustuko dugunok pozez hartu ohidugula gaixoen eboluzioa, ospitalerasartzen denetik alta ematen diotenunera arte, nahiz eta gure lana beti ezden arrosa-kolorekoa izaten.

kolaborazioa

Page 8: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

8 osatuberri2016ko abuztua

bidaiak mun

dutik

zeha

r

500 km bizikletanhartzaren erreinutik

Ordu biak La Najako gelto-kian. Ordu erdi barru Leóne-ra doan trena hartu behar

dugu eta Mikelek juxtu lehen zulatuakonpondu du, hau bai marka Bilbonhasi aurretik lehen arazoa izatea. De-na den, Ledesma kaleko taberna ba-tean bokata arin bat jateko astia izandugu Palentziako Malporquerarainoeramango gaituen lau orduko bidaia-ri ekin aurretik. Han trena utzi eta hasigara bizikletan gure ibilbidea egiten,Cuencas Mineras bidera abiatzeko.Bide hori Palentziako Barruelo de

Santullánean hasten da eta ia Galizia-raino heltzen da, Balboa herriraino.Hasieran Bilbao-La Roblako trenbide-ari jarraitzen dio, hau da, XX. mende-aren hasieran Bizkaiko labe garaiakelikatzeko ikatza ekartzeko garraio-bideari. Ibilbidean zehar erraz ikus-ten da 1960rarte iraun zuen ikatza-ren aroaren gainbehera eta nola ba-sapiztiak ugaritu diren Palentzia etaLeóneko iparralde menditsuak biz-tanlez hustu ahala.Geltokia laga eta ordu eta erdi ba-

tean Barruelora heldu gara, bertoko

Albergue Minero txukunean lo egite-ra. Hasi eta berehala azeri bat ikusidugu urrunean korrika. Bideetanizan dugun bakardadearekin lasterkonturatu gara txirringaz ibiltzekoizango dugun gozamenaz, Euskal

ANGEL BIDAURRAZAGAVANDIERDONCKMedikua, EHU/UPVko Medi-kuntza eta Odontologia fa-kultateko irakaslea, Osasun-goa Euskalduntzeko Erakun-deko kidea, euskaltzalea eta,besteak beste, bizikletazalea.

Palentziatik Leónera doan Cuen-cas Mineras bidean zehar lagu-nekin bizikletan egindako bidaiakontatu digu.

Ez omen bizikleta bezalakorik bidaiatzeko. Halaxeetxera ziren Angel-eta, Cuencas Mineras bidean ibiliondoren. Aspaldi iraungi zen ikatzaren ‘urrezko’ arohura baina inguruak ez du ‘aberastasunik’ galdu.Bidaiariak nonahi ikusiko ditu jarduera harenarrastoak, eta naturaren maitaleak nekez aurkitukodu aukera hoberik.

Vegacerverako haitzartean.

Page 9: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

bidaiak mundutik zehar

osatuberri 92016ko abuztua

Herrian autoz beteta dauden errepi-deetako egoerarekin konparatuta.

Lehen eguna:Barruelotik Camporredondoraino.Alberguean itzartu ondoren, Tikore-kin topo egin dugu laster, bertoko gubezalako mendi-txirrindulariarekin.Komentatu digunez inguruan seku-lako ibilbideak egiten ditu bakarrik,antzinako meategien eta guda zibila-ren arrastoak aurkitzen baso etamendi artean. Telefonoa ere eman di-gu beste batean elkarrekin ibiltzeko.Gosaldu ondoren herriko Museo deLa Minería bisitatu dugu. Bertan ikusidugu nola Barruelo 9.000 biztanleizatera heldu zen. Gaur egun ia1.000 ere ez dira. Joera hori ikatz me-ategiak zeuzkaten herri askotan ger-tatu izan da. Museora ez ezik beneta-ko meategi batera sartzeko aukeraere badago baina astirik ez dugunezbeste baterako laga dugu.Bizikleta hartuta 20 km aise egin di-

tugu Salinas de Cerveraraino etahango ostatuan kafetxoa hartu duguPisuerga ibaiaren parean. Errekarenezkerreko ertzetik bide polit bat dagoCervera de Pisuergara heltzeko, in-guruko herri garrantzitsuenera.Eguerdia denez entsalada arin bat janeta 'meategi arroetako' bideari berri-ro ekinez Ruesga lakura heldu gara.Nahiz eta herrian esan diguten aur-tengo neguko elurte handiak zuhaitzeta adar asko bota dituela, ez duguarazorik izan ibiltzeko. Gainera egu-raldia pixka bat lainotuta dagoenezez dugu aitzakiarik bertoko bidexke-tatik paisaia miresteko. Ibilbidea ez

dago ongi markatua, baina tira, eske-rrak Mikelek ongi ezagutzen duelaeskualdea eta gidari fina dela.Dena den, bertokoen aholkuei ja-

rraitzea ez da beti ona: La Lastrakomendi lepoa saihestearren, aldame-nean dagoen Magdalena menditikaldentzeko gomendioari jarraitu dio-gu, eta bizpahiru orduz erdi galdutaibili gara, menditik gora, are bakar-tiago diren eremuetan. Hala ere,orein batzuk ikusteko aukera izandugu, eta geroago jakin dugunezaurton hartz eme bat ibili omen dahandik, kumea zaintzen.Ibilbidera bueltatuta Triollo herrix-

kara heldu gara, eta urtegien ibilbidelasaiari jarraituz gure helmugara, Al-bako Camporredondora.

Bigarren eguna:Camporredondotik Crémenesera.Palentzia utzi eta Leóneko erreinu za-harrera sartu gara, hango pintadakikusita laster konturatu gara Leónekobiztanle batzuek ez dutela Castillare-kin ezer jakin nahi.Goizean Camporredondoko osta-

tua utzi eta Leóneko Velilla del RíoCarriónera heldu gara, meategi jato-rria duen herrira. Ondoren iparralde-ra jo dugu, Riañorantz. Hasteko,mendate bat igo dugu: Las Portillas(1.275 m). Bide zabal eta lasaian al-boetara begiratuta, guztiz zoragarriada paisaia: mendiak, larreak, basoaketa behiak besterik ez dugu ikusten.Bidegurutze batera helduta, Monte-viejo mendatera (1.433 m) desbide-ratu gara, are igoera lasai eta erraza-goan gora. Behin mendatea gaindi-

tuta, 20 km-ko jaitsiera eder bat dau-kagu, hain abiadura egokiarekin zeez dugun ezta balaztarik estutu be-har ere. Boca de Huérgano herrirahelduta, zerbait hartu eta N-621errepide handitik, Riañoko urtegiaaurrean dugula, herrira heldu gara.Gaur ez dago eguzkirik baina goikolainoak lagungarriak dira bizikletanibiltzeko. Riaño herri berrian bazkal-du dugu eta egindako basakeriazohartu gara: herria suntsitu egin zu-ten urtegi antzu bat eraikitzeko, gureItoitzen bezala.Mendebalderantz jarraitu dugu ur-

tegiaren magaletik eta beste urtegipolit batera heldu gara. Aldats behe-ra goaz eta haizea alde dugu; arin do-az kilometroak. Las Salas herrira hel-tzean, Eslako galtzada edo CaminoReal erromatarra markatzen du, bai-na horra egin aurretik iparraldean da-goen herritxo batera joatea erabakidugu, Loisera. Haraino 9 km-ko igoe-ra dago, bertan bukatzen da bidea,eta orain gauden tokitik ostera pasa-tu beharko dugunez, motxilak eta al-portxak bertan utzi ditugu, estalita,eta apurka-apurka Dueñas ibaiakegiten duen arroila estutik gora egindugu. Hura gozamena! Mendi-lerro-ek meharguneak sortzen dituzte etagainera jendeak ibaiaren erdian ha-rriak pilatuz egindako eskulturekitxura fantasmagorikoa ematen dio-te igoerari. Ez dakit zergatik bainaBrigadoon 1954ko pelikula zaharrazgogoratu naiz, hau da, nola amerikarehiztari batzuk Eskozian barna gal-tzen diren eta laino artean 400 urtelehenago bizi den herri batera hel-tzen diren, eta, gure kasuan, Asturezaharrekin topo egingo dugula irudi-tzen zait.Lois herriak 25 biztanle besterik ez

du eta merezi du ezagutzea, batezere jauregi zahar berritua, lastozkoteilatua daukan etxea eta eliza ikus-garria, ‘mendietako katedrala’ deri-tzotena. Bertako biztanleek kultur el-karte bat dute eta argi dago harro

Cuencas Mineras ibilbidea.

Page 10: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

10 osatuberri2016ko abuztua

bidaiak mun

dutik

zeha

r

daudela beren herriaren historiaz, as-paldi elizan bertakoek latina ikastekokatedra bat egon zelako eta loista-rrek inguruko herrietakoek bainohezkuntza hobea zutelako. Historiaeta kulturaz gain, herriko natura in-gurunea zoragarria da eta bertatikigarotzen den Ampuriastik Finisterre-rako GR-1 bideak aukera politak es-kaintzen ditu.Loisetik txunditurik jaitsi gara berri-

ro alportxen bila, eta eguneko azkensorpresa: Esla ibaiaren ezkerreko er-tzetik doan galtzada erromatarraren10 kilometroak saltoka egin dituguharri xaflen gainetik Crémeneseraheldu arte. Eskerrak mendi bizikletakditugun eta motelgailuek eutsi dio-ten. 90 km egin ondoren mereziak di-tugu afaria eta deskantsua.

Hirugarren eguna:Crémenestik Vegacerverara.Hasteko, herriaren hegoaldetik esku-matara gorantz abiatu gara, Cernie-ro herrira. Han asfaltoa utzi eta zoruegokia duen pista batetik gora jo du-gu beste bailara batera. Mendi leporaheldu baino lehentxeago Mikelekbeste zulatu bat izan du. Behin kon-ponduta Primajas herrira heldu garabeste paisaia eta jaitsiera zoragarribaten ondoren. Ematen du handik ezdela inor igaro bizikletan eta Reyeroherrixkan benetako otso bat dakusa-gu herriko kaleetatik zehar. Bertako-ek esan digutenez, txikitatik daukateeta inguruan otso pila bat dago, gai-nera iazko neguko elurteekin oreinasko hil zirenez otsoek inoiz baino ja-nari gehiago izan dute eta ugaritu

egin dira. Bertakoek errespetua dioteotsoari, eta haien ustez mendian da-bilen animalia argi eta azkarrenaomen da. Pallideko bailara lasaia la-gata, Boñar herri handirantz goaz,orain arteko bidean ikusi dugun urte-gi politenetarikoena inguratuz: Por-ma. Bertan, argazki pilo bat egin on-doren, aire ganbera bila ibili gara, zu-latu asko izan ditugu eta. Gero, baz-kaltzen ari ginela, zerbitzari berritsubatek ur jauzi bat ikusteko gomenda-tu digu, nahiz eta bidetik pixka batdesbideratu beharko dugun. Boña-rretik aurrera, Cuencas minerasekojatorrizko ibilbideari jarraituz, aiseheldu gara La Vecillara. Handik ipa-rralderantz jo dugu bost bat kilome-tro, gomendaturiko Valdetejako urjauzi ezkutua ikustera. La Vecillarabueltatuta, Cuencas bidetik Matalla-nara joan gara mendian zehar. Zatihori benetan gogorra eta luzea eginzaigu eta bidean beste bi zulatu izanditugu. Neka-nekatuta, MatallanatikVegacerverara doan trenbide zaha-rretik ibili gara ikatz meategien arras-toen artean, bide berde bihurtu du-ten kamiotik. Helmugara helduta os-tatu hartu dugu kanpinean, egurrez-ko etxola batean. Miserias urdaite-giaren ondoan dagoen La Cocinonajatetxe famatuan afari eder batekinbukatu dugu eguna.

Laugarren eguna:Vegacerveratik Otero de lasDueñaseraVegacervera famatua da eskalatzai-leen artean Torio ibaiaren ertzeandauden harkaitz hormengatik: Hocesde Vegacervera. Herri turistikoa da,eta hortik gertu, Valcarcero kobazu-loan, hidroespeleologia egin daiteke.2010. urtean ireki zuten eta bertantxango erraz bat egin daiteke edo lurazpiko uretatik jaitsi. Guk iparralderajarraitu dugu, Cármenes herriraino,eta han ezkerretara desbideratu garaMardalón mendatetik (1.339 m) Vi-llamanín herrira jaisteko. MerkatuaPormako ur-biltegia.

Otsoa, Reyeroko kalean.

Page 11: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

bidaiak mundutik zehar

osatuberri 112016ko abuztua

dagoela aprobetxatuz sandia erdi batjan dugu eguerdiko beroak lagundu-ta. Pajares mendatera doan errepi-dea zeharkatu dugu –beti mendebal-derantz– eta Rodiezmo herritik pasa-tu ondoren Arbas bailarara heldu ga-ra. Aran hori guztiz ikusgarria da: ipa-rraldean mendi orratzak ditu etahegoaldean –nola ez ba– beste lakubat. Eremu basati bezain bakarti deneremu honetan zerbait hartu ondo-ren mendixka bat igo eta Luna baila-rara jaitsi gara, eta, Mikelek esana zi-gun moduan, paisaia guztiz aldatuda: Arbaseko landa gorenak pinudiberde bihurtu dira. Lunako bailaranzehar beste urtegi batera heltzerako-an ezkerretara jo dugu, Kantabriakomendiei bizkarra emanez, eta Leónhiribururantz abiatu gara. Hegoaldera jaistean zelaiak ugari-

tuz doaz eta mendiak muino bihur-tzen dira, ia ezkutatu arte. Pagoaketa haritzak desagertu egiten dira etapinudiak ugaltzen. Órbigo ibaiari ja-rraitzen diogu. Leóneko beste ibaiekbezala, Órbigok ere ur emari handiadu, urtegietatik datorrena hegoalde-ko lurrak ureztatzeko.

Azken eguna:Otero - León hiriburua - BilboIngurukoek hala aholkatuta ibilgailugutxiko errepideetatik Leónera heldugara. Bidean, asturleones edo llionés

hizkuntzan dauden pintadak irakurriditugu eta Castilla hitza ezabatzenduten kartelak ugariagoak direlaohartu gara. Bertokoekin gaztelerazhitz egitean antzematen zaie Astu-riaskoen antza dutela. Izan ere, leo-nesaren eremua Asturiastik hasi etaExtremaduraraino iristen da eta gal-tzeko arriskuan dago Unescoren us-tez. Leonesa XI. mendean Leónekoerreinuarekin batera zabaldu zen, etaorduan liburu asko idatzi baziren ere,gaur egun 5.000-20.000 hiztun in-guru bakarrik ditu, ikerketen arabe-ra. XIV. mendean, Leónek Castillare-kin bat egin zuenean –edo horretarabehartu zutenean– leones hizkuntzagalbidean hasi zen, gure Nafarroakoerreinuarekin gertatutakoaren an-tzera. XX. mendean, leonesa susper-tzeko ahaleginak egin dira, hala As-turiasen eta Leónen nola PortugalgoMiranda eskualdean. Azkeneko ho-rretan hizkuntza ofizialtzat daukate,beste eremuetan ez bezala.Uda denez erromes ugari daude Le-

ónen eta alde zaharra pil-pilean dago.Zerbait hartu eta Bilboko trenera igogara eguerdiko ordu bietan. Zazpi or-duko bidaian aukera izango duguikusitakoaz solasteko eta baita trene-an doazen beste txirrindulariekinmintzatzeko: batek 2.000 km eginakditu dagoeneko; beste hark, berriz,sosak agortu arte jarraituko du bi-

daiatzen... Bagoietako leiho zabalekmendi paisaiaz gozatzen uzten digu-te. Jarlekuak erosoak dira eta tartekalo kuluxkak egiteko aukera ematendigute, eskertzekoa, bizikleta gaine-an hainbeste ordu egon ondoren.Bederatzietarako Bilboko La Najan

gaude berriro. Sei eguneko bidaiaetengabeaz oraindik jabetu ezinik,hain polita eta mamitsua izan da bizi-kletan ikusitakoa ze datorren urtera-ko planekin hasi baikara berriro:transpirenaikoa, Santiagoko bidea,Leónetik Babiako haranean barnaAsturiasera edo Galiziara… Ez dagobizikletan bidaiatzea bezalakorik!

Arbas bailara.

Leonesaren erabilera-eremua. WIKIPEDIA.

Page 12: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

12 osatuberri2016ko abuztua

aditu

ak

«Umeek ipuinetakometaforen bidezerrazago ulertzen dutezer gertatzen zaien»

Hogeita bi urte daramatza Garcia de Motiloak ospitaleeta-ko irakasle-lanetan, gaixo dauden haurrei irakasten, etalaster hartuko du erretiroa. Erietxeko lanaz gainera, ipuinugari argitaratu ditu, ospitaleak umeentzat duen «kutsuezkorra» ezabatzen saiatzeko. Azkenengoa, 2015eanaurkeztua, Ospitaleko Ipuinak zortzi liburukitako bildumada. Horrez gainera,Ospitale handiablogaren sortzaileaeta kudeatzailea ere bada. Pertsonaien artean, biboteaduen ospitale on-puska bat eta beti umeei laguntzekoprest dagoen xiringa-andrea ikus daitezke ipuinetan.

Posible al da ospitalean dagoenhaurra bertara ohitzea?Ospitaleko langileek eta mantal zuriekurduri jartzen dituzte haurrak; ikaraeragiten diete. Ospitalean bertan esko-la izeneko toki bat egoteak eta bertanjolasteak, irakurtzeak edo ume berriakezagutzeak haurra bere ohiko bizitza-rekin elkartzen du; egoera normaliza-tzeko balio du. Gainera, badakite he-men dauden bitartean ez dietela injek-ziorik jarriko. Egoera normalizatzeakesan nahi du ospitaleak duen kutsu ez-kor hori, haurrei beldurra ematen dienhori, kentzen saiatzea.Beldurra, askotan, ume horiek au-rre egin beharreko emozio gisa ai-patzen duzu.Nire ipuinen helburua hori da. Umeekospitaleari dioten beldur hori bidera-tzea, kentzen laguntzea. Errua erelantzen dut ipuinen bidez. Ume askokuste dute zerbait txarra egin dutelakodaudela ospitalean, zigortuta daude-la. Baita gurasoek bertan utzi eta os-

Ez da lanbiderik ohikoena ospita-le bateko haurren irakaslea iza-tea. Nola iritsi zinen lanpostu ho-netara?Nire ibilbide profesionalaren erdiaerietxeko ikasgeletan egin dut. Ospi-talean hasi aurretik, irakaskuntzannenbilen. Orduan, lanpostu bat aterazen gaixo zeuden edo arazo psikoti-koak zituzten haurrekin lan egiteko,eta eskatu egin nuen. Bi lan horiek,jakina, oso desberdinak dira.Ba al du abantailarik ospitaleanlan egiteak?Asko ikasten da hemen giza harrema-nen inguruan. Gaixotasun larriren batduten haurren kasuan, oso bereziaizaten da gurasoekin eta umearekinduzun harremana. Isilik egoten etagehiago entzuten ikasten du batek.Ikastetxeko eduki berak lantzenal ditu haurrak ospitalean?

Aintzat hartu behar da umearen os-pitalizazio-mota. Batzuk denboragutxirako etortzen dira, hiru egune-rako edo astebeterako. Kasu horie-tan, haurra erakartzeko eta gusturasentitzeko, ipuinak-eta erabiltzen di-ra. Ospitalizatuta denbora gehixea-go pasatu behar dutenean, berriz,tutorearekin harremanetan jartzennaiz. Koordinatuz egiten dugu lan,eta haien ikastetxeko lanak egin di-tzakete hemen. Hala ere, lan horiekospitaleko ikuspuntutik egin daitez-ke: grafiko bat egin behar baduumeak, bere gorputzaren tenperatu-rarena egin dezake, adibidez. Horre-la, honetara ohitzen joan dadila nahiizaten da.Eta, luzera begirako kasuetan?Gaur egun, ia ez dago hilabete bainogehiagoko ospitalizaziorik. Gero etagehiago artatzen dira umeak etxean.

ana garcia de motiloaArabako Unibertsitate Ospitaleko irakasleaTxagorritxu eraikinean.

Page 13: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

osatuberri 132016ko abuztua

adituak

pa egin dutela ere. Ipuinen bidez uler-tzen dute hori ez dela horrela.Adimen emozionala lantzeak ga-rrantzi handia izango du hortaz.Hala da, bai. Ume bat ospitaleko es-kolara datorrenean, oso garrantzi-tsua da nola dagoen jakitea. Baina ezfisikoki bakarrik, emozionalki ere bai.Triste dauden edo antsietatea dutengaldetzen diet, eta, ikasketa-planare-kin hasi aurretik, emozio horiek lan-tzen ditugu, ahal den heinean lasaiegon dadin. Ipuinetako metaforenbidez, umeek askoz errazago uler-tzen dute nola dauden.Gai batzuk lantzea zailagoa izan-go da beste batzuk baino. Ipuinbatean, minbiziarekin ere ausartuzara. Nola landu zenuen?Ume gaixo baten amak eskatu zidala-

ko idatzi nuen minbiziaren ipuina. Or-durako pentsatuta neukan gaia jorra-tzea, baina beldur pixka bat ere ema-ten zidan. Ipuin horretan, enara bat daprotagonista. Metafora bidez, umeatxoriarekin identifikatzea lortu nahida. Enara hori, gaixotu egiten da, etalumak erortzen zaizkio. Orduan, gura-soek enbor batean sartzen dute sendadadin. Han barruan, ipurtargiek argiaegin, eta zarata ateratzen dute. Horieskanerraren metafora da, ume harkbeldur handia baitzion eskanerrari.Ipuinak idazteaz gainera, Ospita-le handiabloga ere jarri duzumartxan.Bai, umeek euren marrazkiak, lantxo-ak, bideoak eta beste jar ditzaketebertan. Duela gutxi, mutiko bat tristesamar zegoen eta eskutitz bat idatzizion bere lagun onenari, eta ikaskide-ek erantzun egin zioten. Bloga komu-nikatzeko tresna garrantzitsua da,haurrak bakartuta sentitzen baitiraospitalean, euren mundutik kanpo.

Umea protagonista sentiaraztenal du?Bai. Umeak badaki bere eskolako la-gunak berari adi daudela. Horrekasko animatzen du haur bat; emo-zionalki babes handia ematen dio.Zure ipuinak bost hizkuntzataraitzuli dituzte. Horien artean, polo-nierara eta arabierara. Zer esannahi du horrek, munduan zehargabezia handia dagoela arlo ho-rretako materialean?Nire ustez, zerikusi handiagoa daukaaniztasunarekin. Hau da, ospitalekogela batean aniztasuna bere osoanikus daiteke: herrialde, kultura, hiz-kuntza, adin, patologia eta gizarte-maila askotariko haurrak datozhona. Liburuak hizkuntza ezberdi-netan edukitzeak asko laguntzen duguztiak modu egokian tratatzen.Eta, adibidez, arabiar jatorriko gura-soek seme-alabei euren ama-hiz-kuntzan irakur diezaiekete, nahizeta umeek gaztelaniaz ere ulertu.Oraindik ere asko al dago egitekoospitaleetako eskolen hobekun-tzan?Hemen beti egin daiteke zerbait be-rri. Ospitaleko irakasle izateko, sor-tzailea izan behar duzu oso. Hemenegunero kontu berri batekin aurkitu-ko zara, eta horri aurre egin beharzaio. Hau inoiz ez da amaitzen. Nikuzten dudanean, guztiz gauza des-berdinak egingo dituen irakasle batetor daiteke, eta oso ondo egin deza-ke bere lana.Egun gutxi barru hartuko duzuerretiroa. Sumatuko al duzu ospi-talearen falta?Jakina. Asko eta maitasun handizgogoratuko naiz hemengo lanaz.Azken finean, oso harreman estuaizan dut ume eta guraso askorekin,baita ospitaleko langileekin ere, etaoraindik egiteko dauzkadan etaegin nahi ditudan gauzetan zentra-tuko naiz ospitalearen hutsuneaorekatzeko.

Erretiroa hartzendudanean, asko etamaitasun handizgogoratuko naizospitaleko lanaz

Page 14: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

14 osatuberri2016ko abuztua

aholku

medikoak

Hamar pertsonatik zazpik jasango dute lidiko-erreten-tzioa bizitzako uneren batean, batik bat emakumeek.Uda izan ohi da urteko sasoirik okerrena, tenperatura al-tuek odol-zirkulazioa eragotzi eta sintomak areagotukobaitituzte. Dieta eta ariketa dira neurririk eraginkorrenak.

JABIER AGIRREmedikua

Zangoak astunak sentitzea, betikogerrikoak gehiegi estutzea, eraztu-nak kentzeko zailtasunak izatea, gi-zentzeko joera ezin ulertzea... Horiekdira gaur jorratuko dugun egoerarensintomarik ohikoenak. Likidoen erre-tentzioa ez da aparteko larritasunikeragiten duen gaitz bat, baina, halaere, erabat deserosoa eta nekagarriagerta daiteke kasu askotan.

Zergatik gertatzen da?Likidoen erretentzioa ez da gaixota-sun bat bere hartan, hainbat egoera-tan agertzen den sintoma bat baizik.Beroa, hormonen gorabeherak,gehiegizko gatza eta idorreria beza-lako faktoreek, alde batetik, etagibeleko nahiz giltzurrunetako gai-tzek, bestetik, garrantzi handiadute. Izan ere, arrazoi horietakobaten edo guztien ondorioz, gorpu-tzeko ehun bigunak puztu egitendira, ehun horietan likidoari eutsiegiten baitzaio.

Nola detektatu?Zure dieta behar bezala zaindu etakontrolatu arren, inola ere galdu ezinditzakezun kilo horiekin ernegatutabazaude, litekeena da ura izatea so-beran, gantzaren ordez. Egiazki liki-doen erretentzioa dela egiaztatzeko,eta bide batez beste osasun-arazoposibleren bat baztertzeko, erreparaezazu ea pisua gehitzearekin baterabeste sintoma hauek ere agertzenote diren:

• Nekea. Normala baino nekatua-goa egotea izan ohi da trastorno ho-nen seinalerik usuenetako bat, batezere nekea inolako arrazoirik gabe etagoizeko lehen orduetatik agertzenbada, are gau osoan behar bezalaatseden hartu ondoren ere.• Hantura. Puztuta gehien nabar-mentzen diren atalak eskuak eta oi-nak izaten dira: gorputz-adarrakhandituta, agian deformatuta ereikusiko ditugu, gauean batik bat;ohikoa izaten da, esate baterako,gau aldera eskuetako hatzetatikeraztunak kentzeko zailtasunak edu-kitzea.• Zangoetako astuntasuna. Zirku-lazio txarra duten pertsonek, gaine-ra, zangoak oso astunak sentitukodituzte.

Eta prebentzio gisa, zer?Likidoen erretentzioaren atzean bes-telako alterazio garrantzitsuago batez baldin badago —eta hori medi-kuak soilik ziurtatuko digu—, oso li-tekeena da neurri hauek hartuz ara-zoa desagertzea.• Edan ura. Edateari utzi arren, gor-putzak ez dio likidoak eusteari utzi-ko, justu alderantziz baizik. Horrega-tik, behar-beharrezkoa da egunerour nahikoa edatea, toxinak kanpora-tzeko.• Murriztu gatza. Substantzia ho-rrek likido gehiegi eustera behartzendu gorputza. Horregatik, otorduetan,mahaian gaudela janariei gatzik ez

gehitzeaz gain, berez gatz asko dau-katen elikagaiak eta prestakinaksaihestea komeni da (adibidez, aurrezprestaturiko jakiak, kontserbak, ape-ritibo gaziak, gazta onduak etab.).• Dieta osasungarria. Gehitu zurejan-neurrian diuretikoak diren jana-riak, frutak eta berdurak, esaterako—egunean bi fruta-ale eta hiru ber-dura-arrazio hartzea da neurririk one-na—. Potasio ugariko elikadura egi-tea komeni zaizu, mineral hori ezin-bestekoa baita gorputzeko likidoenmaila erregulatzeko. Lekaleetan, pla-tanoetan, fruitu lehorretan, meloian,letxugan eta tomatean aurkituko du-zu, besteak beste, potasioa.• Konponbide naturalak. Txikoria-belarra eta halako landareak ere osobaliagarriak dira arazo honi aurreegiteko, bai hosto freskoak erabiliz—oso goxoa geratzen da entsala-dan— eta baita hosto lehorrarekinere —infusioan—. Eta egunero-egu-nero hartzeko modua daukazu, gai-nera.• Ariketa. Sedentarismoa da gaitzhau jasateko arrisku-faktorerik ga-rrantzitsuenetako bat. Horregatik,egunero kirola edo ariketa fisikoaegitea gomendatzen da, hogei mi-nutuz gutxienez, betiere pertsonabakoitzaren adina eta sasoi fisikoakontuan hartuz.• Eduki zangoak goian.Egunean or-du asko eserita edo zutik pasatzea izandaiteke zangoetako hanturaren arra-zoi posibleetako bat. Horri aurre egite-

Likido-erretentzioariaurre egiteko

Page 15: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

osatuberri 152016ko abuztua

aholku medikoak

ko, saia zaitez hankak goian dauzka-zula atseden hartzen, egunean ordu-erdiz gutxienez. Ur hotzeko dutxaketa itsasertzean egindako ibilaldiakere oso lagungarriak izango zaizkizu.

Trastornoa arintzen duten neurriakAurreko aholkuez gain, hona errazbetetzeko moduko gomendio ba-tzuk:• Arnasketa sakona. Behar bezalaoxigenatzeak gorputzean pilatzendiren toxinak kanporatzen eta likido-erretentzioari aurre egiten lagundu-ko dizu. Horretarako, abdomenare-kin arnasten saiatu behar duzu, aireahartzean bularraldeaz gain sabelaere erabat zabalduz.• Hidroterapia etxean. Gorputzauretan sartzen denean, dela itsaso-an, dela igerilekuan edo baita etxekobainuontzian ere, likidoak draina-

tzen laguntzen duen masaje osoegokia egiten dio urak gorputzari.Eta horretaz gain zangoak mugitzenbadituzu, uraren eragina are hobeaizango da.• Konpresioko galtzerdiak. Likido-erretentzioak batez ere zangoei era-saten badie, horrelako galtzerdiekhantura txikitzen lagunduko dute.Mota askotako galtzerdiak daude,eta denak ez dira egokiak kasu guz-tietan; horregatik, galtzerdi horiekerabili aurretik beti medikuari galde-tzea komeni da.• Produktu naturalak. Dietetikakodendetan, arazo honen kontra balia-garriak diren hainbat produktu aur-kituko dituzu. Esaterako, boldoa etaazeri-buztana landare diuretikoenkapsulak oso eraginkorrak izan ohidira; gatz hiposodikoek, berriz, gatzgutxiko jan-neurriak jasangarriagoegiten lagunduko digute.

Hankak dira gehien puzten diren ataletako bat.

Ez da beti erraza izaten likido-erre-tentzioaren arrazoiak zein diren ar-gitzea. Zalantzarik izanez gero,pentsa ezazu ea hurrengo puntue-takoren bat izan daitekeen trastor-noaren sortzailea.• Hilekoa.Hantura zikloaren biga-rren fasean gertatzen bada, hile-koaren aurretik gertatzen direngorabehera hormonalek zerikusiaizango dute seguruenik. B bitami-natan aberatsak diren elikagaiakgai dira alterazio horiek erregula-tzeko (zereal integralak, hosto ber-deko berdurak etab.).• Idorreria.Ez bazara komuneramaiz eta erregularki joaten, toxi-nak pilatuko zaizkizu gorputzean,eta likidoen erretentzioa areagotu-ko da. Zuntz ugariko dieta batek biarazoei aurre egiten lagunduko di-zu (idorreriari eta likido-euspenari).• Tabakismoa. Tabakoak hodi ka-pilarrak ahultzen ditu, eta likido-erretentzioa gertatzekoarriskua gehitzen. Tabakoaren az-tura bertan behera uztea, beraz,trastorno horren kontra borroka-tzeko neurri egokia da.• Eguzkia eta beroa. Tenperaturaberoek odol-hodiak dilatatzen di-tuzte, eta horrek ehunetara likidogehiago pasatzea dakar. Giro fres-koan ahalik eta denbora gehienegotea eta eguzkipean jartzeasaihestea lagungarri gerta dakizu-ke.• Farmakoak.Hipertentsioarenkontra errezetatzen diren botikabatzuek, kortikoideek, antidepre-sibo jakin batzuek eta ahotiko anti-sorgailuek, likidoen erretentzioaeragiteko joera handi samarradaukate albo-ondorioen artean.Horrela, bada, horietako botikarenbat hartzen ari bazara, galde ie-zaiozu zure medikuari.

Gaitza eragin dezaketenbeste faktore batzuk

Page 16: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

16 osatuberri2016ko abuztua

arna

sgun

eak

Iturrarango Parketxetik abiatuta, Pagoetako parkenaturala bisitatzen duen orok ezagutu ahal du gizaingurunearen eta naturaren arteko oreka; besteakbeste, lorategi botanikoa, burdinola, errota, erlategiaeta animalia-espezie ugari.

Pagoeta, naturareneta giza jarduerenarteko oreka

Gehienak kanpoko zuhaitz etazuhaixkak dira, baina badago bildu-ma bat Euskal Herrian arriskuan direnlandareena ere. Lehen landaketak1986ko neguan egin zituzten, eta,urtero, espezie berriak gehitu izandizkiote bildumari. Bertako mikrokli-mari esker, mundu guztiko landareakalda daitezke, leku hotzetakoak zeinepeletakoak. Lorategia zortzi gunehanditan banatuta dago, eta bakoi-tzak bere ezaugarriak ditu. Errazagoikusteko, 3,5 kilometro duen bide-sare bat osatu dute.Parketxetik hurbil, Agorregiko

burdinola eta errotak daude, etagaur egun martxan ikus daitezke.Euskal Herrian, Erdi Aroaz geroztikerabili izan da ura energia sortzeko.Agirietan datorrenez, garai harta-koa izango zen Agorregiko burdino-la, Laurgaingo jaurerrikoa; aurrene-ko datuak XV. gizaldikoak dira.Burdinola nagusia zen hura, eta ber-tan ateratako burdina burdinola txi-kietara eramaten zen, gero haietanlantzeko. Burdinoletan, lanerakolehengaiak burdin harria, egur-ika-tza eta erreketako ura izaten ziren.Errotetan, berriz, gari- eta arto-aleaerabiltzen zen, hura ehota irina lor-tzeko.

Pagoetako parke naturaleangiza ingurunearen eta natura-ren arteko oreka islatzen da.

2.860 hektarea ditu, eta zatirik han-diena Gipuzkoako Aia herriandauka. Parkea ezagutzen hasteko,egokiena da Iturrarango Parketxerajoatea. Bertan, behar bezala infor-matu eta laguntzen diote bisitariari.Hortik aurrera, bakoitzak dituenlehentasunak zein diren, aukera batedo beste dago, hala nola erakuske-ta, natura, ondarea eta mendi-ibilal-diak.Iturraran baserri eder bat da, XVIII.

mendeko zurezko egitura duena. Bi-

sitarientzat, harreragunea izateazgain, Pagoetako parke naturalareninterpretazio-zentroa ere bada. Ber-tan daude Pagoetako ingurune fisi-koa eta etnografikoa ezagutaraztenlaguntzen duten erakusketa iraunko-rra, tailer didaktikoa eta euskarri inte-raktiboak. Horiei esker, naturaren etagiza jardueren arteko orekaren berrijakin daiteke.Iturrarango Parketxearen ondoan,

lorategi botanikoa dago. Momentuhonetan, 25 hektarea ditu; horietatikhamar, bertako zuhaitzenak. Bestal-de, 5.200 taxon inguru ditu, munduguztiko landarediaren erakusleiho.

Page 17: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

arnasguneakosatuberri 172016ko abuztua

Erlategia ikusgaiIturrarango Parketxetik gertu, helbu-ru didaktikoekin, erlategi bat ipinidute. Bisita gidatuetan, erlauntzenegitura eta antolaketa ikus daiteke,erleen bizimodua zuzenean jarraitze-ko prestatuta baitago. Euskal Herrianerle beltza daukagu, eta erle mota ho-rrek poliki ematen ditu eztia eta pole-na, zainketa minimoa eginda. Gaine-ra, ekosistema gordetzeko beharrez-koa da, ekosistemetako polinizatzailenagusia baita. Horregatik da hain ga-rrantzitsua haren kontserbazioa etazabalkuntza.Galtzeko arriskuan diren etxe-abe-

re arrazen babeslekua ere bada Pago-etako parke naturala; abere horiekerakusten dute arbasoek zer-nolakolana egin zuten bere garaian faunabasatia etxekotzen; esate baterako:behietan betizuak eta zaldietan po-ttokak. Nahiz eta bisitariek animaliabasatiak ikusteko aukera murritzakizan, badira oreinak, besteak beste,Sarrola inguruan, erdi aske bizi dire-nak eta erraz ikus daitezkeenak.Pagoetako parke naturalak lau

atsedenleku ditu, mahaiekin, parrile-kin eta iturriekin hornituak, egunaeroso pasatzeko moduan. Zudugaraigainean edo Orioko gaina esaten dio-ten lekuan daude hiru, Aiarako errepi-dearen albo batera (GI-2631), eta Al-tzolako ibarrean bestea.

Espezie ugariPagoeta animalia-espezie ugariren bi-zilekua da. Aniztasun handia dagoe-nez, aske bizi diren animalia-espezieugari dago parkean; horien artean,Euskal Herrian galbidean diren espe-zieak: sai zuria, muxar grisa, belatzhandia, Europako erlastarra, Europa-ko sugea, betizuak eta pottokak...Ibilbidean oso erraz ikusi ahal dira.Atlantikoko fauna-komunitatekopartaideak ere badira Pagoetan, hala

nola oreinak, basurdeak, erbiak etasai zuriak; sai horiek urtero etortzendira, udaberrian, Afrikatik barrena he-gaz habia egitera.Pagoetan Atlantikoko landaretza

dago, klima epel eta euritsura egoki-tua. Pagoetako berezko landaredia,gehienbat, Quercus robur espeziekohariztiek osatzen dute. Erreka-bazte-rrak eta etengabe heze dauden laio-tzak Kantabriako haltzez beteakegongo lirateke berez, eta, 500 edo600 metrotik gorako lekuak, berriz,pagoz. Zuhaitz horietako askoren or-dez, gaur egun, belardiak, baratzeak,pinu-sailak eta antzekoak ikus dai-tezke.

Ikusibeharrekoak • Iturrarango baserria: Pagoetakointerpretazio-zentroa.

• Lorategi botanikoa: Euskal Herrikozein atzerriko landareen bilduma.

• Burdinola eta errotak: antzinakoenergia-iturriak.

• Erlategia: erleen bizimodua zuzene-an ikusteko.

• Animalia-espezieak: galbideanzein indarrean dauden animaliak.

Page 18: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

unibertsita

tetik

18 osatuberri2016ko abuztua

AinhoaUlibarriErizaina. GasteizkoErizaintzakoUnibertsitateEskolako irakaslea.

Erizaintzako Unibertsitate Eskolan irakasle-lanetan hasibaino lehen, hainbat urtez jardun zuen Ulibarrikkimioterapia-tratamendua jasotzen zuten pertsonakartatzen. Urte haietan bizitako esperientzia izan dabere tesia burutzeko motibazio nagusia. Ohikoa dakimioterapia hartzen duten gaixoei bizi-kalitatefisikoaren inguruko azterketak egitea. Ulibarrik, ordea,alderdi fisikotik harago joan, eta pertsonen alderdiemozionala lantzeko beharra ikusi eta bete du.Hainbat sari irabazi ditu jada Eusko JaurlaritzakoOsasun Sailaren laguntzarekin egin duen ikerketak.

Minbizia zuten gaixoak artatzenzenituenean ikusitako gabeziekmotibatu zaituzte gai horretansakontzera. Zer ikusi zenuen,bada, lan hartan?Kimioterapia-tratamendua ematean,alderdi fisikoa oso ondo lantzen da,

ondorio fisikoak baloratuz. Baina gai-xoak prozesua nola ematen duen,hau da, prozesuari aurre-egitearena,haren bizipenak eta emozioak, eus-karri sozialik ba al duen... ez da hain-beste arakatzen. Artatzea alderdi fisi-kora dago zuzenduta gehienetan;

«Beharrezkoa daminbizia dutenpertsonakemozionalki noladauden aztertzea»

alderdi emozional, psikologiko etasozialera ez horrenbeste. Askotan,tratamendua eman eta balorazio fisi-koa egitera mugatzen garela antze-man nuen.

Nik aurreikusten nuen gaixobatzuek besteek baino okerragopasatzen dutela. Agian, kimiotera-pia jasotzen duen norbaitek euska-rri sozial sendoa du, familia etalagunena, baina beste batek ezhainbeste eta laguntza profesiona-laren premia izan dezake. Zaintzahori ezin zela orokortu ikusi nuen,ezinbestekoa zela indibidualki balo-ratzea. Tesiaren bitartez, nire hel-burua izan da, profesionalen alde-tik, aurreiritzirik gabe eta gaixoendatuen bidez, emozionalki noladauden arakatzea, jakitea benetangaixoa nola sentitzen den.Etorkizunean artatzeko moduahumanizatu egin beharko litzate-keela diozu. Nola egin hori prakti-kan?Ikerketa honen datuen arabera,kimioterapia-tratamenduan gaixoekemozionalki okerrera egiten dute.Gaixoei emandako atentzioa, alderdiemozionalari dagokionez, ez dagoprotokolizatuta. Askotan norberarenizaerarekin lotura handia dauka,horren arabera gehiago edo gutxiagoinplikatzen baita hura. Horregatik,beharrezkoa da gaixo bakoitzarenegoera baloratzea: emozionalki noladagoen eta nolako euskarri sozialadaukan jakitea. Horren bidez aurrei-kusi ahal izango dugu zer beharkoduen gugandik. Balorazio horrek ezluke egon behar profesional bakoi-tzaren izaeraren arabera; gure arta-tzearen parte izango den protokolobaten beharra dago.Zer tratamendu jaso dute ikerke-tan parte hartu duten pertsonek?Kirurgia baten ondoren kimiotera-pia adjubantea jasotzen duten per-tsonak dira, koloneko, bularrekoedo biriketako minbizia dutenak.

Page 19: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

unibertsitatetikosatuberri 192016ko abuztua

Tratamendu hori era anbulatorioanjasotzen dute, onkologiako egune-ko ospitalera noizean behin –hileanbehin, adibidez– joanda. Kimiote-rapia-ziklo bakoitzaren ondorengobigarren mailako efektuak, gehie-netan, beraiek bakarrik edo ingu-rukoen laguntzarekin kudeatubehar dituzte eta egoera hori gogo-rra izaten da.Nahiz eta prozesu zail bat biziduten, kimioterapia jasotzen aridiren pertsona askok hartu duteparte ikerketan.Gaixoei ikerketan parte hartzekoaukera kimioterapia jartzen dietenerizainek azaldu zieten. Nik ez dutberaiekin harreman zuzenik izan.Horregatik, asko eskertzen diet baigaixoei eta baita erizainei ere lagun-du izana. Sorpresa handia hartunuen hainbeste pertsonak baiezkoaematean. Ikerketan parte hartzekoirizpideak betetzen dituzten gaixo iadenak bildu ditugu, eta hori osopositiboa da azterketaren emaitzeibegira. Erresilientzia kontzeptua askotanaipatzen duzu. Zer esan nahi du?Pertsona batek une gogorrei aurreegiteko duen gaitasuna da, eta, gai-nera, egoera horretatik indartuta ate-ratzekoa, hau da, hurrengo zailta-sun-egoerei aurre egiteko gaitasunagaratzea.Pertsonen artatzea gehienbatalderdi fisikora mugatzen deladiozu. Berdin gertatzen al da ira-kurri dituzun beste ikerketetan?Bai. Orain arte, kimioterapia jaso-tzen ari diren pertsonen bizi-kalita-tea ikertu da, baina gabezia fisikoenikuspuntutik gehienbat. Alderdiemozionala, ordea, ia ez da aztertu.Ikerketa honetan bizitza-kalitatearen

bi atalak landu ditugu: osasunarekinerlazionatutako bizitza-kalitatea etaongizatea, eta baita aurre-egitea,estresa, sostengu soziala, erresilien-tzia eta tratamenduarekiko asebete-tzea ere. Ikerketa berritzailea da gaiaperspektiba holistiko eta integralbatetik abordatzen delako. Gaineraikerketa longitudinala da, tratamen-duaren hasieran, erdian eta amaie-ran pertsona bakoitzaren jarraipenaegiten baita. Beste berrikuntza batere badu: minbizia duten gaixo guz-tiak multzo berean sartu beharrean,banandu egin ditugu tumorearenlokalizazioaren arabera: bularrekoa,kolonekoa edo biriketakoa.Banaketa horretatik atera duzuikerketaren emaitza deigarriene-tako bat: gaixoaren portaeraklotura dauka tumorearen lokali-zazioarekin eta horrek pertsona-rentzat izan ditzakeen konnota-zioekin.Bai, emaitzek erakusten dute birike-tako minbizia dutenek egoerari aurreegiteko estrategia eraginkor gutxia-go erabiltzen dituztela. Eta gainera,tratamenduaren hasieran, bizitza-kalitateari eta ongizateari dagokie-nez biriketako minbizia dutenekpasatzen dute okerren.Aurre egiteko estrategia molda-garriak aipatzen dituzu. Zein diraestrategia horiek?Badaude aurre-egite moldagarri batizaten laguntzen duten estrategiak,eta hainbeste laguntzen ez dutenbeste batzuk. Adibidez, laguntza etababesa bilatzea edo emozioak hus-tea estrategia eraginkorrak dira.Positiboa izango litzateke gaixoakestrategia gero eta eraginkorragoakerabiltzea, baina emaitzek alderan-tzizkoa erakutsi dute: tratamenduan

zehar gaixoek aurre-egite estrategiaeraginkor gutxiago erabiltzen dituz-te. Ondorioz, argi gelditzen dabeharrezkoa dela pertsona haueilaguntza jarraitua ematea.Behin ikerketa amaitu duzula,zein izango da hurrengo pau-sua?Nire ustez beharrezkoa da ildo hone-tako ikerketak egiten jarraitzea. Inte-resgarria litzateke gainera ikerketahonen partaide izan diren pertsoneneboluzioa aztertzea. Gehienetan,gaixorik daudenak bakarrik ikertudira, baina zer gertatzen ote da sen-datzen direnean? Bestalde, erakundeetatik eman

beharreko erantzunari dagokionez,uste dut profesional guztion arteanikusi beharko genukeela zer eska-tzen diguten gaixoek, eta hori bide-ratu: pertsona horiei laguntzekonolako interbentzioak egin ditzake-gun pentsatu eta adostu, praktikaraeraman, ikusi baliagarriak diren, eta,horren arabera, interbentzio berriakgaratzen jarraitu.

Doktore-tesia ('cumlaude' kalifikazioa):«Características resilientesy de afrontamiento predic-toras de un mejor ajuste ycalidad de vida en personastratadas con quimioterapiasistémica ambulatoria».

Tesiaren zuzendariak:Begoña Ruiz de Alegría etaIoseba Iraurgi.

Ikerketan parte hartuduten zentroak:Gurutzetako UnibertsitateOspitalea, Galdakao-Usan-solo Ospitalea, ArabakoUnibertsitate Ospitalea etaDonostiako Onkologikoa.

Page 20: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

euskara osakidetzan

20 osatuberri2016ko abuztua

Egiako osasun-zentroko langileak Donostialdea ESIko euskara-teknikariekin batera aritu dira elkarlanean Gertu programan.

Egiako osasun-zentroan euskarazsendatzen dute

Donostialdea ESIa sortu zene-tik hizkuntzak arnasa berriahartu du, Bingen Uriondo

San Juan Egiako lehen-mailakoarreta-unitateko buruaren arabera.Aldaketa hori gertatu aurretik,

ordea, urrats txikiak egiten hasiakziren Egiako osasun-zentroan.«Konturatu ginen gure egunerokoelkarrizketetan gaztelaniaz jardunarren berez euskaldunak zirela Egia-ko osasun-zentroko langileen

erdiak baino gehiago. Laneko kon-tuez gaztelaniaz aritzen ginen,baina, gero, gure kontuez, euska-raz. Ez zen batere egoera normala,eta joera hori aldatzeari ekingenion», hasi da azaltzen Uriondo.Beren kabuz hasi ziren lanean:«Jarrera aldatu dugu; desberdinjokatzen dugu orain. Euskaraz has-ten gara, eta ahalegintzen gara hiz-kuntza berean jarraitzen».Horrekin batera, zentroko langile-

en inguruko azterketa bat abiatuzuten, zehazki jakiteko zenbat eus-kaldun eta zenbat erdaldun zegoen.Handik ateratako datuekin, euskarasustatzeko kanpaina bat edo besteegin dute.Testuinguru horretan deitu zioten

Uriondori Osakidetzako euskara-batzordera. Gertu programa abiatu-ko zutela esan zioten han Uriondori.Ordurako, Egiako osasun-zentroanlanean hasirik zeuden. «Osakidetza-

Langileen eskutik hasitako ekinbidea eta OsakidetzakoGertu programa elkartu ondotik, euskarak ertzetikerdigunera egin du jauzi Donostiako Egiako osasun-zentroan. Hala, kontsultak ez ezik,barne-dokumentazioa, materialak eta abar euskarazidazten dituzte. Emaitza «biribila» izan dela diotebertako langileek eta euskara-teknikariek.

Page 21: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

euskara osakidetzanosatuberri 212016ko abuztua

ko bigarren euskara-planak zehaz-ten duenez, euskarazko ikastaroak,erabilera sustatzeko kanpainak etaabar egin behar dira; ordurako,hasiak geunden horietako batzukegiten. Esan nien gu hasita geundelaantzeko lanketa bat egiten».Hobeto zehaztu du Ander Zuloa-

ga Aranzabek, Donostialdea ESIkoeuskara-teknikariak: «Profesionalenlanaren araberako trebakuntza etahizkuntzaren erabilera-irizpideakazaltzeko saioak egin dituzte, lane-an euskaraz aritzeko xedez. Horrezgain, trebakuntza horien truke, eus-kararen aldeko dinamikak aurreraeramateko ‘konpromisoa‘ eskatzenzaie langileei».Alde banatan hasitako bidea elkar-

tu egin zuten. Irene Gil LegarraDonostialdea ESIko euskara-teknika-riak esan du jarraibideak ematea etahoriek gainbegiratzea izan dela tek-nikarien zeregina. «Aitortu behar dahemengo profesionalak ahaldundu-ta zeudela; beraz, gaitasun handiazuten lanerako». Bultzada- etasegurtasun-falta izaten dira sarrieuskara ertzetik erdigunera igaro-tzeko bidea oztopatzen dutenak,eta, kasu horretan, teknikariek balia-bideak eman dituzte.Egiako osasun-zentroan Gertu

programa egiteko osagai guztiak

raz idatz daitezkeela erakusteko mo-du bat da medikuarentzat. «Arazoaez da geurea; izatekotan, euskaraz ezdakitenentzat izango da». Oraindikere tentsio-uneak sortzen ditu hiz-kuntzaren aferak. «Behin esan zida-ten pazientea arriskuan jartzen nuelatxosten klinikoa euskaraz bidalita; ha-lako ateraldiak entzuten dituguoraindik. Zorionez hori esan zidanaerretiroa hartuta dago».Zuloagak adierazi du Gertu progra-

maren bidez beren kabuz materialaeuskaratzen ari diren profesionalakezagutzen ari direla. «Langileak ari

ziren beren bidea egiten, nahiz etaguk orain jakin dugun». Kontzientziazabaltzeko bide egokia dela uste du.Uriondok, adibidez, urteak darama-tza Osabide aplikazioko terminologiaeuskaratzen.Egian lortu dutena beste zentroe-

tara eraman nahi dute Zuloagak etaGilek, argi baitaukate hor egin dute-nak balio duela euskarak Osakide-tzan tokia izan dezan. «Gertu pro-gramarekin genbiltzan bitartean,auzoan euskararen erabilera indar-tzeko ekintzak abiatu zituzten, etaelkarlanean aritzeko aukera izandugu. Esperientzia hau biribila izanda». Langileen eta teknikarienasmoek bat eginez gero, emaitzakhobeak izango dira.

zeuden, Zuloagaren aburuz. «Berta-ko profesionalek gogoa eta ezagu-tza zuten; ondorioz, errazagoa izanda dena». Ines Mendinueta Aginagaerizainen gainbegiraleak, berriz,beste alderdi bati eman dio garran-tzia: praktiketan aritzen diren profe-sionalei. «Gaur egun, EHUtik dato-zen ikasleak euskaldunak dira, etaoso ongi moldatzen dira idazten.Haiekin laneko oharrak eta abarrakeuskaraz idatz daitezke». Egiakolangileak pauso sendoagoak emate-ra animatu zituen. Izan ere, Mendi-nuetaren eta Uriondoren aburuz,euskaraz dakienari lantegiak gazte-laniaz egitera behartzea «hanka-sar-tze handia» da: «Ikasketak euskarazegin ondotik lanean gaztelaniaz jar-dun beharra ez da naturala».Oinarrizko lana eginda izanik, argi

zeukaten lidergoa behar zutela.Mendinuetak duela urtebete hartuzuen gainbegirale-ardura, etaorduan, bien artean hartu zuten eus-kararen aldeko lidergoa. Hala, Gertuprograma aurrera eramaten hasiziren.

Materialen izenak, euskarazMaterialen zati handi bat euskaratutadaukate Egian. Hasieran, euren ka-buz egiten zutela dauka gogoanUriondok. Oraintsu, berriz, botikeneta printzipio aktiboen izenak euska-ratzen hasi dira Elhuyarrekoak. Bainabadaude puntu kritikoak oraindik.Osakidetza erakundearen barnekomateriala eta dokumentazioa gazte-laniaz dago. Pazienteekin izaten di-tuzten hitzorduetako oharrak eregaztelaniaz hartu ohi dituzte, eta halapasatzen dizkiote elkarri. Uriondo ha-sia da, dena den, paziente euskaldu-nei buruzko oharrak euskaraz har-tzen. Hala, txosten klinikoak euskarazdauzka, eta, beste mediku espezialis-ta batengana bidali behar baditu,euskaraz egiten ditu jakinarazpenak.Halako txostenak eta oharrak euska-

«Behin esan zidatenpazientea arriskuan

jartzen nuelatxosten klinikoa

euskaraz bidalita»Bingen UriondoSan Juan (Egiako

osasun-zentrokolehen mailako arreta-

unitateko burua)

«Langileak ari dirabere bidea egiten,nahiz eta guk orain

jakin dugun»Ander Zuloaga

Aranzabe(Donostialdea ESIkoeuskara-teknikaria)

Page 22: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

22 osatuberri2016ko abuztua

bizitza lane

tik kan

po

«Musika-taldeari esker,giro polita daukagu gureartean, eta hori laneraekartzen dugu egunero»Zaletasuna, beharra eta konpro-misoa. Hori guztia da musika Pa-txi Aldaberentzat. Izan ere,Quienne’s Band taldearekin kon-tzertuz kontzertu ia musu-trukaritzeaz gainera, aisialdian, gita-rrari eta banjoari ematen dio. Do-nostia Unibertsitate Ospitalekobost zeladorek osatzen dute mu-sika zelta tradizionaleko taldea:Flavio Salvador (biolina eta man-dolina) Pablo Leza (gitarra), IñakiBerdote (perkusioa), Alberto Mo-villa (flauta eta harmonika) etaPatxi Aldabe (gitarra eta banjoa). Nola iritsi zarete ospitaleko bostzeladore musika zelta tradiziona-leko taldea osatzera?Hasieran Pablo eta Flavio elkartu zi-ren. Flaviok betidanik jo izan du bioli-na, oso ondo menderatzen du instru-mentua, eta harreman estua izan dumusika zelta tradizionalarekin.Quienne’s Bandekoa izan aurretik,musika zeltako beste talde bateanibili zen. Duela bost urte, Pablo etaFlavio hasi ziren entseatzen, eta gero,hurrenez hurren, ni, Alberto eta Iñakibatu ginen.Ospitaleko bost lankidek musika-instrumentuak jotzen jakin, musi-ka zelta tradizionala gustuko izaneta musika-talde bat osatzeraanimatzea... Kasualitate handia,ezta?

Ez pentsa hain bitxia denik musikazelta gogoko izatea! Askok oso gus-tuko dute, eta ez gure taldekoek ba-karrik.Zergatik aukeratu zenuten izenhori taldearentzat?Hitz-jokoa da. Izenak Guinnessgara-gardo famatuaren antz handia du, etagainera, gaztelaniaz nor esan nahi du.Lankide bati bururatu zitzaion, txan-txetan, eta grazia egin zigun. Tabernako musikarekin identifi-katzen zaretela diozue. Bai, hori da gure giro gustukoena.Egia esan, ez dut neure burua antzokibatean irudikatzen. Nahiago nukeherriko plaza, adibidez; baina, azkenfinean, Irlandan ere batez ere pube-tan jotzen da musika hau, eta guk erehori nahi izaten dugu. Donostian eman dituzue kontzer-tu gehienak. Hiriko taberna askokeskaintzen al dute zuen gustukoden giro irlandarra?Donostian taberna askok dute musi-ka sustatzeko grina.Musu-truk ematen al dituzuekontzertuak?Ia-ia doan dira, bai. Diru pixka bat ko-bratzen dugu, baina kopurua sinboli-koa dela esan daiteke.Zuretzat balio berezia izan duenemanaldirik?Hernaniko Kixkal tabernan eman ge-nuen kontzertua

Duela gutxi, abesti guztiak instru-mentalak ziren, ez zineten ausar-tzen abestera. Animatu al zareteorain?Ni abesti bat prestatzen ari naiz inge-lesez abesteko. Kostatzen ari zait, ezdut-eta hizkuntza menderatzen. Zenbat denbora ematen duzueentseatzen?Talde guztiak batera astean behin en-tseatzen du, baina, neure kasa, orduasko pasatzen ditut musika jotzen. Gi-tarra eta banjoa beti eskura ditut etxe-an. Ahal dudan bakoitzean, tarte bathartzen dut, tarte txiki bat bada ere. Zer da musika: zaletasuna ala be-harra?Zaletasuna, gehienbat. Lehen esandut ez dudala gure taldea antzoki ba-tean irudikatzen, ezta publikoari gureabestien inguruko azalpenak ematenere, edo horiek saltzen. Beste aldebatetik, asko gustatzen zait musika.Behar dut jotzea. Musika zaletasun-tzat dugula badiogu ere, konpromisobat daukagu lan txukuna egiteko.Horrek bete egiten gaitu, eta barre-nak husteko ere balio du.Ba al du eraginik zeuon lan-harre-manetan musika-talde bat izate-ak?Bai, noski. Oso eragin ona du. Musi-ka-taldeari esker, oso giro polita dau-kagu gure artean, eta giro hori laneraekartzen dugu egunero.

patxi aldabeDonostia Unibertsitate Ospitaleko zeladorea eta Quienne’s Band taldeko gitarra-jotzailea.

Page 23: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,

osatuberri 232016ko abuztua

denbora-pasak

Page 24: Basurtuko Larrialdi Pediatrikoetan, · 2016-09-13 · Hasteko, esan behar da ni hasi nintze - netik gaur egun arte aldaketak izan ditugula lanean. Gaur egun, zuzen - dari bat daukagu,