Ortzadar 080510

8
Delirium , Nintendoren altzoan BIDEOJOKO BAT SORTZEKO LIZENTZIA JASO DU BILBOKO ENPRESAK: “Nintendok lizentzia bat emotea itzelezko saria da guretzat. Saretik jaisteko jokoa lantzen ari gara, eta datorren urterako izango dugu prest”, dio Delirium enpresako Asier Quesadak. 4-5. orr. LARUNBATA, 2010EKO MAIATZAREN 8A www.deia.com www.deia.com ZINEMA XX. MENDEAN MAKINA BAT EUSKAL HIRITAR JOAN ZEN HOLLYWOODERA; JUAN DE LANDA MUTRIKUARRA AITZINDARIA IZAN ZEN 7. orr. AHOTSAK UNAI ELORRIAGAK ETA IRATI JIMENEZEK GAI JAKIN BATI BURUZ IDATZIKO DUTE, HAMABOSTERO, BAKOITZAK BERE ESTILOARI JARRAITUZ 2. orr. 163. zenbakia

description

Kultura eta Aisia

Transcript of Ortzadar 080510

Page 1: Ortzadar 080510

Delirium,Nintendoren altzoan BIDEOJOKO BAT SORTZEKO LIZENTZIA JASO DU BILBOKO ENPRESAK:“Nintendok lizentzia bat emotea itzelezko saria da guretzat.Saretik jaisteko jokoa lantzen ari gara, eta datorren urterakoizango dugu prest”, dio Delirium enpresako Asier Quesadak.4-5. orr.

LARUNBATA, 2010EKO MAIATZAREN 8A

www.deia.comwww.deia.com

ZINEMAXX. MENDEANMAKINA BAT

EUSKAL HIRITARJOAN ZEN

HOLLYWOODERA;JUAN DE LANDAMUTRIKUARRAAITZINDARIA

IZAN ZEN7. orr.

AHOTSAK UNAIELORRIAGAK ETAIRATI JIMENEZEKGAI JAKIN BATI

BURUZ IDATZIKODUTE,

HAMABOSTERO,BAKOITZAK

BERE ESTILOARIJARRAITUZ

2. orr.

163. zenbakia

Page 2: Ortzadar 080510

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Angerseko bizarrak

1934ko apirilaren 17an grabazio kalitate txarreko bat egin zuen Yves Pilou-Smith ize-neko Antropologia irakasle batek Université d'Angersen.Grabazioa han dago oraindiketa han baino ezin da aditu, horretarako beren-beregi prestatutako areto txiki batean.Sorbonne unibertsitateak ahaleginak egin izan ditu inoiz grabazioa erosteko.

Kontua da Angerseko unibertsitatekoek, 1934ko apirilaren 17 horretan, Miguelde Unamuno eta Samuel Beckett gonbidatu zituztela mahai-inguru batean par-te hartzera. Literatura unibertsaleko pertsonaiei buruzko hitzaldi labur banaeman behar zuten lehenengo minutuetan, eta euren arteko solasaldia nahi zu-ten unibertsitatekoek gero. Esaten da Luigi Pirandello gonbidatu nahi zutela,baina arazoren bat izan zela. Asmatu egingo zuten unibertsitatekoek gainera,urte horretan bertan eman baitzioten Nobel saria idazle italiarrari. Pirandellokkale egin zienean, Samuel Becketti deitu zioten ordezkoa egiteko; idazle gazteazen Beckett artean, lan gutxi batzuk argitaratuta zeuzkan, baina baten batek eza-gutzen zuen Pariseko École Normale Supérieuren lecteur d'anglais lana eginzuen sasoitik eta bazekiten Pirandelloren jarraitzaile handia zela. Inork ez ze-kien, baina, nor izango zen gazte argal hura gerora eta zenbateko balioa har-tuko zuen Yves Pilou-Smith Antropologia irakasleak egin zuen graba-zioak.

Angersera hitzaldia ematera deitu zidaten, eta bertan aditu ahalizan nuen Unamuno eta Becketten grabazioa, horretarako beren-beregi prestatutako areto txiki batean. Grabazioa luzea da, bainaez du ekitaldi guztia hartzen. Ematen du grabatzeko materialaamaitu zitzaiola halako batean Yves Pilou-Smithi. HasieranUnamunoren eta Becketten hitzaldiak datoz; Unamunorena gaztea-rena baino askozaz surrealistagoa. Batak bestearen hitzaldia komenta-tu du gero, adostasunak eta desadostasunak.Pertsonaia literario jakin batzuei bu-ruzko ezaugarri batzuk eman di-tuzte gero eta, halako batean,pertsonaia batek izan beharduen karismari buruz hasi dirahitz egiten. Prousten pertso-naien inguruko zerbait esandute, Joyceren artista nerabea-ri buruz aritu dira…

Unamunok galdetu du orduan:Hitlerrek karisma dauka, esate batera-ko? Beckettek: Ez du izango… Unamunok: Karisma ez da itxurakontua, beraz. Hitlerren itxurak ez dauka karismarik. Beckettek:Mussolinirenak ere ez. Unamunok: Stalinek, ordea, iruditzen zait,itxura karismatikoa dauka.

Unamunok La tía Tula irakurri duen galdetu dio Becketti ondoren(horrela, gaztelaniaz). Ematen du zalantza-unea izan duelaBeckettek eta ezetz esan du azkenean. Karismatikoa Tula, esan duUnamunok.

Beckett Joseph Conradi buruz hasi da hitz egiten orduan eta esan duKurtz dela literaturako pertsonaiarik karismatikoena, Ilunbeen biho-tzean eleberrikoa. Eta zehaztu egin du: Ia nobela osoan agertzen ezdelako da karismatikoa. Esan du nobeletan (eta bizitzan, zehaztu du)agertzen ez diren pertsonaiak (eta pertsonak,zehaztu du) direla karis-ma daukaten bakarrak, agertzen ez direlako, hain zuzen, eta agertzendirenei karisma kentzen dietela idazleek eurek (geuk, zehaztu du).Beckettek esan du: Agertzen ez den pertsonaia bat idazteko gogoadaukat… Unamunok esan dio: Pertsonaia horri honako izen haueman behar diozu:…

Eta hor amaitzen da Yves Pilou-Smith Antropologia irakas-leak egindako grabazioa. Université d'Angers izenekoan da-go,baina Sorbonnek erosteko ahalegina egin izan du inoiz.

Zure antzera erre nahi dutelako hasten dira mutilak erretzen. Ez zara konturatu?Zigarroarekin egiten duzun mugimendua ikasten dizute, kea zeure modura botatze-ko edo zure hatzamarren arteko maskuria izateko. Zeu zara hamasei urteko neskahorrek kamiseta estua janzteko izan duen arrazoia. Bide laburra egiteko denbora lu-

zea behar duen autobusean lagunarekin hitz egiten entzun zaitu. Gerraz eta egun-sentiaz eta emakumeen bularraren edertasunaz mintzo zinaten eta soldaduen

printzesa izateko gogoa piztu diozu. Beste harek, beste klasekide ha-rek sartu zuen gola inondik inora ere galdu nahi ez zenuten

partida hartan. Eskualdeko eskolen arteko txapelketa anto-latu zenuten baina txapelak ez zuen garrantziarik, besteikastola hartako tontolapikoei behingoz zerbaitetan ira-bazteak, horrexek zuen garrantzia. Ez zinen jokalaririkonena, ez zenuen golik egin baina garaipena ospatzekoalkohola ekarri zutenean zeu igo zinen mahai gainera,

zeuri eskatu zizkizuten hitz batzuk.Zeuk esan zenuen irabaztea ez ze-

la beharbada munduko lorpe-nik inportanteena “baina gauregin dugun gauzarik ga-

rrantzitsuena izan da” gai-neratu zenuen eta txistu-

ka eta txaloka hartu zu-ten lagunek eta moz-

kor arrail bukatuzenuten denok, ga-ragardoari esker,adiskidetasunaren apa-

rretan.

Askotan esan dizut. Zeu zara, arerioek seinalatzendutena. Beste koadrila horrek, hainbeste gorroto ze-nutenak. Eta zure hango jefeak, departamenduko

guztien kontra amorratuta zegoenak. Denek ikustendute argi zeu zarela taldea apurtzeko apurtu beharre-

koa. Taldea zein den berdin dio, zeure kontra joko du-te beste askok zeuregana jotzen duten modu berean.Modu ez erabat konziente eta amorratu horretan.

Zera hori daukazu, imitatu, harrapatu, xurgatu, ehi-zatu nahi dugun zera hori. Lehen aldiz esan nizune-an “zera hori” zer zen galdetu zenidan eta sorbaldakastindu nituen eta muxu eman nizun lehen aldiz eta“zera hori” esan nizun berriro, “karisma hori”.Zugandik hurbil egoteko gogoa sortzen zaigu denoiedo, hori baino gehiago, zure zera horren parte izate-koa. Guk ez daukagun zerbait badela sinetsi nahi dugueta begiratzen gaituzunean zeuk daukazula pentsatzendugu. Zeuk daukazula eta bidea erakutsiko diguzula, be-re parte izan gaitezen.

Gaur berriz esan dizut. Ez zaizu gustatu, ez zaizu inoizgustatzen baina gaur berriro esan dizut edonora zoazelaere jendeak jarraitu egingo zaituela.-Edonora zoazela ere –errepikatu dut.

Eta tristea, oso irribarre tristea ekarri duzu begietara. Etaasmatu egin dut zer esango zenuen.-Baina horrek ez narama leku hobeetara, laztana.

Eta horregatik ere bazela pentsatu dut. Leku hobeetarajoan nahi duzulako, horregatik joan nahi dugu zure-

kin, baita leku hobeetan sinistu ez dugunok ere.Horregatik eta “laztana” esateko duzun modua-

gatik.

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

AHOTSAK

‘KARISMA’

[ Unai Elorriaga ]

Eta beste horregatik[ Irati Jimenez ]

Imitatu,xurgatu,

ehizatu nahidugun zera

hori daukazu

Unamunokgaldetu du

orduan:Hitlerrek

karisma du?

Elorriagak bere estilo propioa du, Jimenezek beste horrenbeste. Hamabostero biakizanen dira plaza honetan, eta gai jakin bati buruz idatziko dute, askatasun osoz.

Page 3: Ortzadar 080510

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko maiatzaren 8a 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

‘Erlea’renbigarrenzenbakia

Bernardo Atxagak zuzendueta Euskaltzaindiakargitaratzen duen Erleaaldizkariaren bigarren aleakalean da. Irlanda du gainaugusia eta, besteak beste,Seamus Heaney 1995eanNobel saria jaso zuenpoetaren testu batzukerakusten ditu. Euskalolerkari batzuek ere poemabana aurkeztu dute.

ZUZENDARIA: Bernardo Atxaga

ARGITALETXEA: Euskaltzaindia-

Pamiela GENEROA: Aldizkaria

EGILEA: Pablo Sastre

ARGITALETXEA: Pamiela

GENEROA: Gazte literatura

EGILEA: Jon Arretxe

ARGITALETXEA: Elkarlanean

GENEROA: Beldurrezkoa

Anatoliakopasadizubitxiak

Nasredddin, Anatoliakopertsonaia “mitiko” batenhamaika bizipen euskararaekarri ditu Pablo Sastrek(Madril, 1958), JosemiGoyena marrazkiekinhornituak. PernandoAmezketarrarenak bezala,txiste, adar jotze,irakaskuntza eta bizitzekomodu bat islatzen dituzteistorio horiek.

GGOOIIZZAALLDDEE LLAANNDDAABBAASSOO

H aizeak barreiatu dit balkoiko zuhaix-ketako loraldia, zorua, lore-kimuz be-tez. Igor Estankonaren esporak izan

zitezkeen. Horrela balira loretxo bakoitza poe-ma bat litzakete. Udazken usainez inguraturi-ko olerki txikia eta intentsoa. “Baina justuorain /beroaren indar guztiarekin /lainorik ga-beko negurik gabeko /egun honetan /maitea/badoaz antzarak”.

Badoaz antzarak eta badatoz Estankonarenazken olerkiak. Mina iratzeen modukoa balitznahikoa litzateke neure balkoia okupatu duenhaize bufada bat esporadaka deusezteko. Putzsakona eta addio zauriak. Beleek ez lukete izan-go non pausatu, eta denbora mugatuegian ba-rruan eragindako zuloa zarratuko litzateke.Mina iratzea balitz eta haizexkak sakabanatu-ko balu. Ez da, baina. Igor Estankonaren haizebufada hori izan da. Mina poematan banatudu, esporak bailira. Poza ere bai. Lore-kimuaribuelta eman besterik ez baitago mina poza bi-lakatzeko eta alderantziz. “Badakigu zein denamaiera /baina horrek ez du itoaldia arintzen”.

Euria, astiro-astiro elur bilakatu da. Esan le-zake norbaitek inoiz baino argiago hitz egiten

duela Estankonak, garbiago. "Idazten dut /emakume adimentsuak /nire bizitza hutsaizan arren /erratu daitezen /pentsa dezaten/nire ilusioekin ukitzen ditudala".

Sarri suge bat bezain hotz aurki zenezake,eta paradoxa bada ere esango nuke orduan se-kula baino beroago azaltzen dela, biluziago."Denok botatzen dugu faltan etorkizuna".Pentsakor uzten zaitu, liburua zarratzeraino,pentsakor. Liburua zabaldu dut berriro. "Mai-te zaitu, ea kontuan jausten zaren. /Seinale batbehar duzu? /Hemen daukazu: ardoa bere bu-larren artetik erortzen".

Liburua hiru zatitan banatua dago, hirupausalekurekin, hirutasun santua, triange-luaren muturrak. Esan genezake nabigatzeariindarge ekiten diogula Kind of blues-ekin. Le-henengo arribatzea Neffertiti portuak eskai-niko digu eta ekaitz ororen ostean, patxadaIazko urtebeteak atalak dakar; etsipen usainaduen hirugarrenak. "Inork ez du sosegurikaurkitzen /eta inoiz ez da kontsolamenduaosoa izango". Natura isileko paisaia da poemasorta honetan. Udaberria dakar, eta uda, etaazaroa gupidagabe, eta hego haizea. Horiekeskenatokiak, minaren lekukoak, post mina-renak ere bai. Alaitasuna eta zoriontasuna."Nire lekua da bidegurutze horretatik /zelai-zelai jarraitzen duen /belar-ahoen eta hau-tsezko bideen /azalera hori guzti hori". Kon-

Hamaikaistoriobeldurgarri

Terrorearen generoa landudu oraingoan Jon Arretxek(Basauri, 1963), hamaikaistorio beldurgarri biltzendituen ipuin-liburu honekin.Hilketa odoltsuak aurkitukoditugu batean, zomorroakilunpean bestean, ulertuezinezko gaiztakeria etakrudelkeria hurrengoan. Horiguzti hori munduko hainbattxoko exotikotan.

� Poesiakzerbait iraulibehar dizu,garraxi isil batizan behar du.

�Minapoematanbanatu du,esporak bailira.Poza ere bai.

tenplaziora emana daude sarri poemak, egi-lea, eta norbera sentitzen da filme horren ikus-le baimendua. Voyaeur da poema irakurlea. "O Fado egon izan ez balitz konpleto /behar-bada ez genuen ulertuko /munduko hitz guz-tiak /eta munduko gitarra guztiak /ez direlanahikoa /saudadea definitzeko". Zuk ere za-lantza baten zeharkaldia sentituko duzu zurebaitan. Baina espora legez aldegiten dizute.Badoaz, joan. Hurrengo poemara arte. Irakurriahala kantatzen sentitu dut neure burua. Mu-sikaria banintz doinua sortuko nioke berbasortari, izan ere, egilearen ahotan entzun de-zakezu momentu batzuetan olerkia, kitarra-ren uluak lagundurik. "Eta inoiz ez da kontso-lamendua osoa izango /baina euren zati bat/desagertzen den bitartean /heriotzarako /ger-tatzen dira". Dena ez da, ordea, bihotzeko mi-na. Bada osterantzeko minarik, saminarik, ari-makoa, begiradak dakarkizuna, besteek era-gindako enpatiatik datorrena. "Haragiarenegurra jaten dizute /eta zoratu egiten zara nes-kalagunagaz hitz egiten dizutenean /ezagutu-ko balute bezala". Sartu irtena bestearen ari-mara. Laster itzultzeko berera, zeurera. "Minematen didate /leku guztietan /batera egon gi-nen lekuek". Irakurketari ekiteko gogoa ema-ten du idatzitakoak. Oxigenoa zatika hartu etabestearen minaren kontenplazioak non uz-ten gaitu?

Zaldi Ero

kritika

Salduenak� FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAOKirmen Uribe. Elkar 2. OSPITALEKOAKMikel Antza. Susa 3. KATU JENDEAEider Rodríguez. Elkar4. KONTRARIOALander Garro. Susa 6. MUSIKA AIREAN Karmele Jaio. Elkar.5. LONDRES KARTOIZKOA DAUnai Elorriaga. Elkar

� EZ FIKZIOA

1. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar 2. DARWIN GUREAN,Kepa Altonaga. Pamiela 3. NELSON MANDELAMaritxu Murua. Elkar. 4. FAR WESTEKO EUSKAL HERRIAAsun Garikano. Pamiela.5. ESKARMENTUAREN PAPERAKAnjel Lertxundi. Alberdania.

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),

Auzolan (Iruñea).

‘IRATZEEN ESPORAK’ (IGOR ESTANKONA, SUSA)

Esporen biluztasuna

Page 4: Ortzadar 080510

aurogehigarren hamarkadan goraka-da izugarria bizi izan zuen bideojoko-en munduak.Orduko hartan joko sin-pleak ziren, diseinu xumea eta itxurabaldarra zutela.Enpresa ugari zegoenarlo hori jorratzen; guztientzat zego-en bazka. Baina ‘barearen ostean da-tor ekaitza’, norbaitek abesti gogoan-garri batean aspaldi esan zuen legez,eta 90. hamarkadak enpresa guzti ho-

rien desagertzea ekarri zuen. Bideojokoen sortze-prozesuakorapilatu egin zen eta jokoak egiteko behar zen aurrekon-tua handitu egin zen nabarmen. Honela, produktora han-dien esku geratu zen merkatua, eta enpresa txikiak desager-tu egin ziren.

Orain, ate berri bat zabaldu da bide honiekin nahi dioten enpresa txikientzat: In-ternetetik jaitsi ditzakegun jokoena.Jais-teko jokoek lan gutxiago eskatzen duteeta aurrekontu apalagoekin egin daitez-ke.Horrek iraultza nimiño bat ekarri dubideojokoen ekoizpenera, eta enpresatxikiak esnatzen ari dira, negozio berria-ren harira. Horietako bat litzateke Deli-rium Studios. Gazteak dira baina jantziak;urteak daramatzate lanean, han eta hemen. Az-ken boladan indarrak batu eta enpresa txiki baina ausartasortu dute,Delirium Studios delakoa,eta bideojokoen mun-dura egin dute jauzi, emaitza harrigarriak lortuz. AsierQuesada da zuzendari nagusia, eta Iván Armadak darama-tza programazio kontuak; Arturo Monedero da zuzendarikreatiboa eta Aleksandar Vucetic bazkide nagusietako bat.Horietaz gain, lanean ari dira Mauro Pavan eta Igor Ramos(diseinatzaileak) eta Aitor Uria (webgunea egin du). Ez dirabakarrak, beste horrenbeste kolaboratzailek osatzen baituteDelirium enpresaren sare zabala.

Deliriumek lan ugari egin ditu azken urteotan, baina aur-ten notizia pozgarri bat jaso dute: Nintendok bideojoko bategiteko lizentzia eman die. Euskal Autonomia Erkidegoanlehenak dira hori lortzen (Estatu espainiarrean badira bestebizpahiru).Asier Quesada da Deliriumeko zuzendari nagu-sia, eta honela azaltzen du gertatutakoa: “Pozak zoratzengaude. Esparru askotan egin dugu lan azken urteotan, bai,baina guk egin nahi duguna hau da. Bideojokoak sortzeagustatuko litzaiguke, eta lizentzia hau pausu handia da gu-retzat. Nintendok eskatzen dituen baldintzak betetzen ditu-gu eta horrela jaso dugu lizentzia, beraiek ez baitute proiek-tua ezagutzen eta ez dute erosten, ez zuzenki. Gero on line

[[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI Irudiak: DELIRIUM]]

DeliriumStudiosNintendoren altzoan

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko maiatzaren 8a 05OOrrttzzaaddaarr

ERREPORTAIA

BILBOKO DELIRIUM STUDIOS NINTENDOREN LIZENTZIA JASO DUEN EUSKAL ENPRESA BAKARRA DA, ETA BIDEOJOKO BERRI BAT EGITEN ARI DIRAJAPONIAKO PRODUKTORA ERRALDOIARENTZAT: ‘KINITO NINJA’. NINTENDO WII BERRIARENTZAT EGOKITUTAKO JOKOA IZANGO DA ‘KINITO’.

egingo diren deskargatzeen honenbeste jasotzen du enpre-sak, eta Nintendo beste kopuru batekin geratzen da. BainaNintendok produktua zaindu egiten du, zabaldu, propa-ganda egin...”.Egitasmoa bidean da,baina oraindik ez duteerabat amaitu. “150.000 euro inguru behar ditugu, edo hor-tik gora, eta oraindik dirua bilatzen ari gara, %50a baino ezdaukagulako. Baina gu lanean ari gara, eta datorren urtera-ko aurkeztu nahi genuke jokoa. Oso geldoa da bideojokobaten sortze-prozesua, ia urte biko lana eskatzen duelako;artisau lana dela esango nuke”, azpimarratzen du Quesa-dak berak.

Presa barik egin beharreko lanaBideojoko baten sortze-prozesua luzea da. Pertsonaiak ma-rraztu behar dira, objektu guztiak, animaliak, eszenato-kiak... Eta gero guzti horri bizitza eman. Mauro Pavan ar-duratzen da horretaz, eta guztia ondo lotu behar dela dio:

LDeliriums enpresako kide erdiak. Denak dira gazteak, baina erronka berriei aurre egiteko prest azaltzen dira. Argazkia: DEIA

Igor Ramosek egindako marrazkiak ederrak dira, oso koloretsuak.

“Igor Ramosek eginiko marrazkiak eta diseinuak hartzenditut nik,eta bizitza ematen diet.Zaila ez da,baina neketsuabai. Orduak eta orduak dira... Eta beti egon behar zara pro-gramatzailea zirikatzen, estu-estu lan egiten dugu, gauzaguztiak eztabaidatuz”.

Horrela dio,baita, Iván Armada programatzaileak:“Mu-gimendu bakoitzak bere programa behar du. Pentsa zenbatmugimendu diren, joko bakar batean! Baina bideojoko batez da infinitoa. Kontsola batek ahalmen jakin bat dauka,neurtua, eta ahalmen edo kapazidade horretara egokitu be-har dira jokoak. Horregatik diseinatzailea eta programa-tzailea beti dabiltza borrokan (barreak). Fotogramak muga-tu egin behar dira”. Pavanek zer edo zer gehitu nahi du:“Esaterako, oinez egiteak hamabost fotograma eskatzen di-tu, hots, hamabost marrazki desberdin. Jauzi bat bost foto-gramak osatzen dute, gutxi gora-behera. Eta dena horrela.Jokoak 10.000 marrazki eska ditzake,edo hortik gora”.

Pertsonaiak Oraindik ez diote izena jarri, bainamomentuz ‘Kinito ninja’ deituko diote jokoari. “Lau ninjadira, leku ezberdinetara doazenak, borroka egitera. Jokutradizionala da, ezaguna, baina guk estetika diferenteaeman nahi diogu”, azpimarratzen du Asier Quesadak.

‘Kinito ninja’

Hil edo hil Garai bateko hil edo hil jokoenkategorian sartuta dago ‘Kinito ninja’. Generoa aski ezaguna da, eta zaletuek ondo ezagutzen dute ‘beat em up’ delakoa.

Konpetentzia gutxi EAEn bideojokoak egitendituzten enpresa bi baino ez daude. Bigarrena Animatuda, ‘segapotoentzako’ jokoak sortzen dituztela.

‘Beat em up’ generoa

XII Horrela du izenaDigital 5ekin bateradiseinatzen ari diren roljokoak. Jaurlaritzarendiru-laguntzarekin egitenari dira. EAEn egitenden era honetako lehenjokoa izango da.

Rol jokoak, Jaurlaritzarenlaguntza eta babesarekin

Berrikuntza Espainiako telebistan erabili denlehenengoko pertsonaje birtuala (3D-n eginikoa)Delirium Studiosetik atera zen. Vaya Tropa programakoaurkezlea izan zen ahuntz berbalapikoa.

Cuatro katearentzat eginikoahuntz berbalapikoa

llaann ausartak

Gaur egunmodan daudeInternetetik

jaitsi daitezkeenjokoak

Digital 5ekinbatera XII

erabateko roljokoa egiten

ari dira

‘Kinito’ joko berriak lau protagonista nagusi ditu. Irudi ikusgarriak egin dituzte, jokalarien gustuko izango direnak.

Simulazioakere egiten

dituzte,errealitate

birtuala erabiliz

Page 5: Ortzadar 080510

aurogehigarren hamarkadan goraka-da izugarria bizi izan zuen bideojoko-en munduak.Orduko hartan joko sin-pleak ziren, diseinu xumea eta itxurabaldarra zutela.Enpresa ugari zegoenarlo hori jorratzen; guztientzat zego-en bazka. Baina ‘barearen ostean da-tor ekaitza’, norbaitek abesti gogoan-garri batean aspaldi esan zuen legez,eta 90. hamarkadak enpresa guzti ho-

rien desagertzea ekarri zuen. Bideojokoen sortze-prozesuakorapilatu egin zen eta jokoak egiteko behar zen aurrekon-tua handitu egin zen nabarmen. Honela, produktora han-dien esku geratu zen merkatua, eta enpresa txikiak desager-tu egin ziren.

Orain, ate berri bat zabaldu da bide honiekin nahi dioten enpresa txikientzat: In-ternetetik jaitsi ditzakegun jokoena.Jais-teko jokoek lan gutxiago eskatzen duteeta aurrekontu apalagoekin egin daitez-ke.Horrek iraultza nimiño bat ekarri dubideojokoen ekoizpenera, eta enpresatxikiak esnatzen ari dira, negozio berria-ren harira. Horietako bat litzateke Deli-rium Studios. Gazteak dira baina jantziak;urteak daramatzate lanean, han eta hemen. Az-ken boladan indarrak batu eta enpresa txiki baina ausartasortu dute,Delirium Studios delakoa,eta bideojokoen mun-dura egin dute jauzi, emaitza harrigarriak lortuz. AsierQuesada da zuzendari nagusia, eta Iván Armadak darama-tza programazio kontuak; Arturo Monedero da zuzendarikreatiboa eta Aleksandar Vucetic bazkide nagusietako bat.Horietaz gain, lanean ari dira Mauro Pavan eta Igor Ramos(diseinatzaileak) eta Aitor Uria (webgunea egin du). Ez dirabakarrak, beste horrenbeste kolaboratzailek osatzen baituteDelirium enpresaren sare zabala.

Deliriumek lan ugari egin ditu azken urteotan, baina aur-ten notizia pozgarri bat jaso dute: Nintendok bideojoko bategiteko lizentzia eman die. Euskal Autonomia Erkidegoanlehenak dira hori lortzen (Estatu espainiarrean badira bestebizpahiru).Asier Quesada da Deliriumeko zuzendari nagu-sia, eta honela azaltzen du gertatutakoa: “Pozak zoratzengaude. Esparru askotan egin dugu lan azken urteotan, bai,baina guk egin nahi duguna hau da. Bideojokoak sortzeagustatuko litzaiguke, eta lizentzia hau pausu handia da gu-retzat. Nintendok eskatzen dituen baldintzak betetzen ditu-gu eta horrela jaso dugu lizentzia, beraiek ez baitute proiek-tua ezagutzen eta ez dute erosten, ez zuzenki. Gero on line

[[Testua: IÑAKI MENDIZABAL ELORDI Irudiak: DELIRIUM]]

DeliriumStudiosNintendoren altzoan

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko maiatzaren 8a 05OOrrttzzaaddaarr

ERREPORTAIA

BILBOKO DELIRIUM STUDIOS NINTENDOREN LIZENTZIA JASO DUEN EUSKAL ENPRESA BAKARRA DA, ETA BIDEOJOKO BERRI BAT EGITEN ARI DIRAJAPONIAKO PRODUKTORA ERRALDOIARENTZAT: ‘KINITO NINJA’. NINTENDO WII BERRIARENTZAT EGOKITUTAKO JOKOA IZANGO DA ‘KINITO’.

egingo diren deskargatzeen honenbeste jasotzen du enpre-sak, eta Nintendo beste kopuru batekin geratzen da. BainaNintendok produktua zaindu egiten du, zabaldu, propa-ganda egin...”.Egitasmoa bidean da,baina oraindik ez duteerabat amaitu. “150.000 euro inguru behar ditugu, edo hor-tik gora, eta oraindik dirua bilatzen ari gara, %50a baino ezdaukagulako. Baina gu lanean ari gara, eta datorren urtera-ko aurkeztu nahi genuke jokoa. Oso geldoa da bideojokobaten sortze-prozesua, ia urte biko lana eskatzen duelako;artisau lana dela esango nuke”, azpimarratzen du Quesa-dak berak.

Presa barik egin beharreko lanaBideojoko baten sortze-prozesua luzea da. Pertsonaiak ma-rraztu behar dira, objektu guztiak, animaliak, eszenato-kiak... Eta gero guzti horri bizitza eman. Mauro Pavan ar-duratzen da horretaz, eta guztia ondo lotu behar dela dio:

LDeliriums enpresako kide erdiak. Denak dira gazteak, baina erronka berriei aurre egiteko prest azaltzen dira. Argazkia: DEIA

Igor Ramosek egindako marrazkiak ederrak dira, oso koloretsuak.

“Igor Ramosek eginiko marrazkiak eta diseinuak hartzenditut nik,eta bizitza ematen diet.Zaila ez da,baina neketsuabai. Orduak eta orduak dira... Eta beti egon behar zara pro-gramatzailea zirikatzen, estu-estu lan egiten dugu, gauzaguztiak eztabaidatuz”.

Horrela dio,baita, Iván Armada programatzaileak:“Mu-gimendu bakoitzak bere programa behar du. Pentsa zenbatmugimendu diren, joko bakar batean! Baina bideojoko batez da infinitoa. Kontsola batek ahalmen jakin bat dauka,neurtua, eta ahalmen edo kapazidade horretara egokitu be-har dira jokoak. Horregatik diseinatzailea eta programa-tzailea beti dabiltza borrokan (barreak). Fotogramak muga-tu egin behar dira”. Pavanek zer edo zer gehitu nahi du:“Esaterako, oinez egiteak hamabost fotograma eskatzen di-tu, hots, hamabost marrazki desberdin. Jauzi bat bost foto-gramak osatzen dute, gutxi gora-behera. Eta dena horrela.Jokoak 10.000 marrazki eska ditzake,edo hortik gora”.

Pertsonaiak Oraindik ez diote izena jarri, bainamomentuz ‘Kinito ninja’ deituko diote jokoari. “Lau ninjadira, leku ezberdinetara doazenak, borroka egitera. Jokutradizionala da, ezaguna, baina guk estetika diferenteaeman nahi diogu”, azpimarratzen du Asier Quesadak.

‘Kinito ninja’

Hil edo hil Garai bateko hil edo hil jokoenkategorian sartuta dago ‘Kinito ninja’. Generoa aski ezaguna da, eta zaletuek ondo ezagutzen dute ‘beat em up’ delakoa.

Konpetentzia gutxi EAEn bideojokoak egitendituzten enpresa bi baino ez daude. Bigarrena Animatuda, ‘segapotoentzako’ jokoak sortzen dituztela.

‘Beat em up’ generoa

XII Horrela du izenaDigital 5ekin bateradiseinatzen ari diren roljokoak. Jaurlaritzarendiru-laguntzarekin egitenari dira. EAEn egitenden era honetako lehenjokoa izango da.

Rol jokoak, Jaurlaritzarenlaguntza eta babesarekin

Berrikuntza Espainiako telebistan erabili denlehenengoko pertsonaje birtuala (3D-n eginikoa)Delirium Studiosetik atera zen. Vaya Tropa programakoaurkezlea izan zen ahuntz berbalapikoa.

Cuatro katearentzat eginikoahuntz berbalapikoa

llaann ausartak

Gaur egunmodan daudeInternetetik

jaitsi daitezkeenjokoak

Digital 5ekinbatera XII

erabateko roljokoa egiten

ari dira

‘Kinito’ joko berriak lau protagonista nagusi ditu. Irudi ikusgarriak egin dituzte, jokalarien gustuko izango direnak.

Simulazioakere egiten

dituzte,errealitate

birtuala erabiliz

Page 6: Ortzadar 080510

ditu gehienek ska musikaren gurasotzat jotzen duteThe Skatalites taldea, Jamaikako rocksteady eta reg-gae estiloetan eragin nabaria izan zuten eta.

The Skatalites taldeak itzelezko arrakasta lortuzuen Jamaikan, baita handik kanpo ere, eta artistaandana batek -Bob Marleyk, Peter Toshek etaBunny Wailerrek, besteak bestek- grabazio ugariegin zituen beraiekin. Ska musikaz egin zituzten le-hendabiziko grabazioak 1964.urtekoak dira.

The Skatalites izenak sentzu bikoitza du, ska eta The Satellites hitzen na-hasketatik eratorria,hain zuzen ere.

Taldearen hasierako partaideak ondoko hauek izan ziren, denak ere mu-sikari trebeak: Don Drummond (tronboia), Tommy McCook (saxo teno-rea eta flauta), Roland Alfonso (saxo tenorea), Lester Sterling (saxoa),"Dizzy Johny" Moore (tronpeta), Lloyd Brevet (baxua) Lloyd Knnibb (ba-teria), Jackie Mittoo (pianoa eta organoa) eta Jah Jerry Haines (gitarra).

Doinu alaiakEuskal Herrian oso talde maitatua da The Skatalites.Sarritan etorri izan di-ra gure herriko eszenatokietara, dantzarako doinu alaiak eskaintzera.Jarraitzaile ugari dituzte gurean.Aurtengo kontzertua bira berezi baten ba-rruan dator. Izan ere, taldeak 46 urte betetzen ditu musika munduan eta ho-ri ospatzeko disko berri bat argitaratu du, On the right track izenburukoa.Lan hori aurkezteko asmoz antolatu dute gira hau,alegia.

Gaur egun bizirik dauden taldekide sortzaileak Lloyd Knibss (bateria),Lester Sterling (saxoa) eta Doreen Shaeffer (ahotsa) dira. Hauekin batera,Vale Douglas (baxua) eta Cedrix Brooks (saxoa) aritzen dira zuzenekoe-tan. Oraingoan, agertokietara bueltatzen dira abesti berriak aurkeztera.Errepertorioan Be My Guest kantua aurkitzen dugu,Ben Harper kantariare-kin batera eginikoa, eta Goin' Home: A Tribut To Fats Domino diskoan azal-

tzen dena. The Skatalites taldearen hasierakogaraiak esanguratsuak

izan ziren, hala no-

[[Testua: GOTZON URIBE Argazkiak: DEIA]]

The Skatalites jamaikar taldehistorikoa gurean da berriz

06 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a

MUSIKA

TALDEA DATORREN ASTEAZKENEAN IZANGO DUGU BILBOKO KAFE ANTZOKIAN -21.00ETAN-,ZUZENEKO KONTZERTUAN. LAU URTE IGARO DIRA BERE AZKEN BISITATIK. AURRETIK BARTZELONAKOSOWETO ARITUKO DA, DOINU ALAI ETA DANTZAGARRIAK ESKAINTZEN DITUEN TALDEA.

� Bartzelona hirian kokatuta dago Soweto taldea eta bere azkenengolana Brixton records zigiluarekin plazaratu du, You give me feverizenburupean. Energiaz beteriko ska eta rocksteady doinu ederrak.

� Jamaikako 50. eta 60. hamarkadakodoinuetan oinarritua, Sowetoren musikakdantza egitera bultzatzen du.

Soweto, hasierakoak

The Skatalites taldea, promozioko argazki batean.

A

Kalean da Pello RamirezenEskuz lurrari disko berria.Lan instrumentala da, akor-deoia, txeloa eta pianoa ar-datz dituela. Grabaketan,beste musikari batzuk hartudute parte, besteak beste,Juantxo Zeberio, XabierZeberio, Francisco Herrero,Oliver de Castro, GurutzBikuña eta Oroith abesba-tzak.

Kalean da ‘Eskuz lurrari’

PelloRamirezek laninstrumentalaargitaratu du

Vamos a comer deitzen daMakala zarauztar musikarieta dj ezagunak plazaratuduen lan berria. Binilo eus-karrian datorren diskoa bi-koitza dugu eta diseinu lan-du eta txukun bat du,TxarlyBrown diseinatzaile ezagu-nak burutua. Musika ede-rra, beroa eta alaia da, errit-mo latinoekin.

Txarly Brownekdiseinatu du biniloa

Makalak djgipuzkoarrakdisko berriaplazaratu du

Delorean taldearen Subizadiskoa Estatu espainiarrekosalduenen zerrendan sartuda. EBetatik bueltatu berridira, arraskasta handia lor-tu ostean. The New YorkTimes-ek bere kontzertuakgoraipatu eta Windish kon-tzertu agentzia garrantzi-tsuarekin hasi dira lanean.

Zarauzkoek ospehandia hartu dute

Delorean-endisko berria,salduenenzerrendan

la, II. Mundu Gerra igaro ondorengaraiko orkestra ezberdinetan partehartu zuten eta taldearen eraginaerabat garrantzitsua izan zen calyp-so jamaikarrak –mento estiloak-mambo, jazz eta rythm’n’blues mo-duko beste estilo batzuk barneratze-ko.

Reggaeren sorreraEstilo ezberdin hauen nahasketarenbilakaerak ekarri zuen Jamaikarpop musikaren sorrera, gaur egunreggae musika bezala ezagutzen du-guna. Alta, The Skatalites taldeakJamaikako doinuak jazz musika fi-nez jantzi izan ditu.

Jamaikakodoinuak jazz

finez jantzi dituThe Skatalites

taldeak

Page 7: Ortzadar 080510

ZINEMA

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko maiatzaren 8a 07OOrrttzzaaddaarr

ollywood ametsen faktoria mo-duan ezagutu edo saldu digute.Baina XX. mendeko Europa ga-tazkatsuan, lurralde hori gerraos-tetik eta miseriatik ihes egin etaleku lasaiago baten bila zenbil-tzan askoren jomuga bihurtuzen. Horien artean Europa erdi-gunetik alde egindako judutar as-

kok zine munduan topatu zuten negozio bide eta babesa.Esaterako, hungariar jatorriko Adolph Zukor 40 dolarrekinheldu zen New Yorkeko portura eta Paramount sortu zuenhandik gutxira. Fried-ek Universal bultzatu zuen, etaSamuel Goldwin-ek Metro Goldwin Mayer.

Edonola, euskaldunak ere joan ziren Ameriketako EstatuBatuetara. Juan Crisostomo Pison Pagoaga eta Landak(Mutriku,1894-1968) izena arindu eta Juan de Landa bihur-tu zen zinearen historiaren mesederako. Garaiko euskal fa-milia asko bezala, Amerikako hegoaldera joan ziren,Argentina eta Paraguaira, hain zuzen ere. Juan de Landakmusikan probestu zuen lehenengoz, eta Zuloaga margola-riaren bultzada izan zuen New Yorkeko Metropolitan Ope-ra Hausen abesteko. Baina momentu horretan Kalifornianzinema industria garatzen ari zen, eta hara joatea erabakizuen lagun batekin. Hala ere, azken honek artzain izateaerabaki zuen, eta bere kabuz joan behar izan zuen mutrikua-rrak. Garai hartan merito handia zuen mutur batetik besteratrena eta kamioi bidez bidaiatzeak,baina De Landa ez zego-en atzean geratzeko prest.

Zine mututik soinurako bidean asko geratu ziren erdibide-an: ahomotelak ziren batzuk, edo antzezpen-talentu nahi-korik gabekoak.Edo musikaletan parte hartzeko ganorazkomailarik gabeak.Juan de Landak,aldiz,zine-estudio guztie-

tan jo zuen atea. Baina beste lehentasun batzuk zituzten, etaez zien jaramon askorik egin.

Egun ahaztezin batean, Metro estudioaren deia jaso zueneta orduan aldatu zen mutrikuarraren patua. De frente, mar-chenpelikulan izan zuen lehenengo papera.Merkatu latinoa-ri begira jatorrizko film arrakastatsuen gaztelaniazko ber-tsioak egiten hasi zen Hollywood. Bikoizketa hasi aurretiaz-ko saiakerak izan ziren, bete-betean ahalik eta publiko zaba-larengana heltzeko asmoa baitzuten produktoreek.

Espainierazko bertsioetan, jaun eta jabeEdgar Neville zuzendari espainiarrarekin egin zuen lanbehin baino gehiagotan. Pertsonaje berezia zen geroNeville: diplomatikoa karreraz, antzerkigilea, Hearst etaChaplinen laguna. Ezker politikotik falangera ere pasa zen.Haren zuzendaritzapean El presidio (1930) lanean antzeztuzuen, The Big House filmaren bertsioa, hain zuzen. Berriroere bere lana buru-belarri defendatu eta paper protagonistaegin nahi zuela esan zuen. Esan eta egin.

Baina gaztelaniazko bertsioek ez zuten betiko iraun, eta1933. urtean espainiar Estatura itzuli behar izan zuen. Ame-riketan izandako ibilbideak izan zuen merezitako oihartzu-na, eta ez zuen lan faltarik izan. Luchino Visconti handiakere estimatu zuen Luis de Landaren talentua. Ossesione peli-kulako aktore izatea eskaini zion, Maximo Giroti eta ClaraCalamairekin batera. Visconti aristokrata hasiberria zen zi-negintzan Ossesione egin zuenean. Sasoiko beste artista asko-ren moduan,neorrealismotik edan zuen,eta neurri handi ba-tean korronte artistiko eta etiko horren lehehengo harribi-txietako bat da. Visconti zorrotzarekin lan egitea bere filma-gintzako ohore handietakoa izan zen. Zuzendari italiarraketa aktore euskaldunak operarekiko maitasuna elkarbanatu

zezaketen. Horrez gain, John Houston handiarekin Beat theDevil (1953) egin zuen.

Bere fisiko eta itxura zela medio, Estatu espainiarrean ereantzezpen dezente egin zituen garaiko zuzendari ezagune-nekin: Rafael Gil (Una mujer cualquiera), Carlos Arevalo (Suúltima noche)…

Italia eta espainiar Estatuaren artean jardun zuen bere bizi-tzako azken urteetan,1968an bere jaioterrian hil aurretik.Az-kenean,berea egin zuen Luis de Landak.Hollywooden gogorsaiatu eta gero Europan bere lekua bilatu zuen aktore ibilta-riak. Sasoi hartan, asko ibiltzen ziren aberri lasai baten bila.Pelikularen bila. Judutar batzuk espainiar Estatura ere etorriziren. Horien artean, Ladislao Vadja, hungariar jatorrikoa.Juan de Landarekin Un ángel pasó por Brooklyn egin zuen, bereazken urratsa. Vadjak naziengandik ihes egin zuen, eta beraizan zen Barrio izeneko film interesgarrian miseriaz hitz eginzuen bakarretakoa frankismoaren lehen urratsetan. Zineaaberri bila zenbiltzan askok askatu zuten.

[[Testua ANDONI ITURBE Argazkiak EUSKADIKO FILMOTEKA]]

Juan de Landa, Hollywoodekolehenengo euskaldunaMAKINA BAT EUSKAL HIRITARREK EGIN ZUTEN HOLLYWOODERAKO SALTOA XX. GIZALDI HASIERAN. ASKATASUNAREN ETAAMETS BERRIEN BILA JOAN ZIREN. JUAN DE LANDA (MUTRIKU 1984-1968) AKTOREA IZAN ZEN ARRAKASTATSUENA.ORTZADARREK ZINE ESTATUBATUARRERA SALTO EGIN ZUTEN AITZINDARIAK EKARRIKO DITU GOGORA BI ASTEAN BEHIN‘EUSKALDUNAK HOLLYWOODEN’ SAILEAN.

Juan de Landa aktore mutrikuarra, garaiko hainbat iruditan. De Landaren keinu ezaguna.

H

Mutrikuarrakpaper bikainakbete zituen etaaktore famatusamarra izan

zen

� Holllywoodek gaztelerazko bertsioak egin zituenmerkatu latinora zabaldu asmoz. Baina bikoizketarenindustria garatzen hasi zenean, espainiar Estatura itzulizen lanera.

� Edgar Nevillerekin lana egin zuen Juan de Landak.Pertsonaje bitxia zen Neville: kosmopolita, Chaplinenlaguna, olerkaria, abanguardista zalea, baina Francorenerregimenarekin ederki moldatu zena.

Edgar Nevillen agindupean

Page 8: Ortzadar 080510

Boina gaztelaniaz, béret basque frantsesez, basque cap ingele-sez, barreto del basqui italieraz, basken-muetze alemanieraz,euskal nortasunaren ikur bilakatu da txapela,baina... ba otedakigu nondik datorren jantzi hori?

Txapelaren jatorriak eztabaida asko sortu ditu ikertzaile-en artean, hala ere teoria gehienek XV. mendean kokatzendute. Antza, Bearneko baserritarrak izan ziren lehenengo-ak kapel mota hau erabiltzen. Alabaina, Zumalakarregi etabere txapelgorriek Hegoaldeko eremu osoan egin zutenezaguna txapela XIX. mendean. Izan ere, ordurako osoorokortuta zegoen txapela Iparraldean, baita hegoaldekoleku batzuetan ere. Artilezkoa, merkea eta erabilgarria,Gerrate Karlistak bukatu ostean hedatu zen txapelaren era-bilera Euskal Herri osoan.Garai horretan,hain zuzen,kon-notazio politikoa jaso zuen.

Izenari berari dagokionez ere badaude eztabaidak. R. M.Azkuek esaten zuen txapela eta boina ezberdindu beharre-koak direla. Bere ustez, euskal txapela esaten diogun hori,erdarazko boina, txapel mota bat baino ez da.

Elosegi eta La EnkartadaAntzinean txapela eskuz egiten zen, baina XIX. mendeantxapel hutsak egitera zuzendutako fabrika handiak sortu zi-ren, batez ere Iparraldean. Gipuzkoan, 1859an, TolosakoElosegitarren txapel fabrika sortu zen. Orain, hauxe daHego Euskal Herri osoan geratzen den txapel fabrika baka-rra. Bizkaian ospetsuena Balmasedako Boinas La

Encartada lantegi handia izan zen (1892-1992), gauregun euskal ehungintzaren historiaren adierazgarri

den museoa.Egun, txapela gutxi erabiltzen dugu, nahiz eta

tarteka agertzen den hura berreskuratu nahi duentalde edo mugimendurik. Momentuz, garaipena-ren ikurra besterik ez da gazte askorentzat.

Muino edo mendixka izendatzeko erabiltzen zen ‘bizkai’

hitza Euskal Herri osoan, ez Mendebaldean bakarrik

JAGONGaldera-erantzunak

Grezierako ángelosmezularia hitzetik latinekoangelus sortu zen, etahemendik euskarazkoaingeru. Ezagutzen dugunaipurik zaharrena BasaburuNagusiko 1552ko Aingeru deIgoa da. Duen zabalkundeaumeak zaintzen dituenaingeru guardakoarekikobegiruneari zor zaio, izen horiipiniz gero, haurrababestuago egongo delauste izaten baita. SabinoAranaren Santutegian ageriden Gotzonek bigarren mailabatera eraman du.

EUSKARAZKO HITZETAN“IL” AGERI DENEAN,“LL” (GAZTELANIAZBEZALA) ESAN BEHARDUGU ALA “J BUSTIA”.

EZ AHAL DA “ELLE”A ERDALDUNA?:“Egia da ‘Elle’ hotsa erdaraz erebadela (bereziki gaztelaniaz), bainahorrek ez du esan nahi erdaldunadenik; izan ere, horrelaxe ahoskatubehar baitira euskarazko -il gehibokala duten hitzak: esate baterako,bila, oilo, mila eta abar. Palatalizaziohori egiten ez dakienak bi-la, oi-lo, mi-la, langil-le eta abar ahoska beza, etaez, inola ere ez, biya, oiyo, miya,langiye eta abar”.

NOLA IDATZI BEHAR DA:APIRILAREN 11A ALAAPIRILAREN 11? ALEGIA,HAMAIKA A LETRAZBUKATZEN DENEZ, IPINIBEHAR DA BESTE -A

HORI?:“Ez, hamaika a letraz bukatzen denez,ez zaio erantsi behar beste -a hori.Beraz, apirilaren 11 da zuzena”.

HIZTEGI BATUANBEGIRATU DUT ETA,BATEZ BESTE ETA BATEZBESTEKO BEREIZIDATZITA DATOZ.AZKENALDI HONETAN,

ORDEA, SARRI-SARRI ARI NAIZIKUSTEN LOTUTA BATEZBESTEKO.ZEIN DA IDAZKERA ZUZENA“Hiztegi Batuak agintzen du. Beraz, batez beste eta batez bestekodira idazkera zuzen bakarrakbatasunean, Hiztegi Batuak arauarenindarra duenez”.

NOLA IDATZI BEHAR DA: UDAOPORRAK EDO UDA-OPORRAK?:“Kasu horretan, bietaraidatz daiteke, marratxoaaukeran dago. Nolanahiere, badugu gure artean

hedatuagoa eta erabiliagoa den formabat: udako oporrak”.

TXAPELABURUAN...Zumalakarregiren txapelgorriek ezagunegin zuten txapela Hegoalde osoan, bainaeuskal nortasunaren ikurraren jatorriaPirinioetan aurkitzen dugu.

2

3

WWWWWW..EEUUSSKKAALLTTZZAAIINNDDIIAA..NNEETT

Carlos VII. Argazkia: DEIAAzkuek esatenzuen txapela

eta boinaezberdindubehar direla

Gaur egun bizkai izena hitz moduanezezaguna bada ere, toponimiak argierakusten du hitz arrunta izateaz gain,Euskal Herri osoan erabiltzen zela etaez Mendebaldean bakarrik. Aipurikdeigarriena 1141ean idatzitako Iheldobizchaya (Igeldo bizkaia) dugu Donos-tiako mendia izendatzeko. Egun muinoesaten duguna izendatzeko erabiltzenzen, hots, mendixka. Erdi Aroan idatzi-tako aipu zaharrenetan gure jaurerriaizendatzeko era asko ageri da, besteakbeste, Biskahia, Biscagia, Bizcaya na-hiz eta geroago, gaztelaniaz etimolo-giaren kontrakoa den Vizcaya idazkeranagusitu. Hala ere, Europako ia hiz-kuntza guztietan B letraz idazten da:Biscay (ingelesa), Biscaye (frantsesa),Biskaya (alemana), Bizcaglia (italiera).

Bizkaia Aingeru

1

TOPONIMIA

4

IZENAK

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko maiatzaren 8a