Ortzadar 180611

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko ekainaren 18a [4-5. orrialdeak] ‘Euskera’ agerkaria Euskaltzaindiaren aldizkari ofizialak 90 urte bete ditu Momentu kontenplatiboen defentsa eginez [2. orrialdea] Aitor Zuberogoitia 217. zenbakia

description

Euskera eta kultura

Transcript of Ortzadar 180611

Page 1: Ortzadar 180611

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

[4-5. orrialdeak]

‘Euskera’agerkariaEuskaltzaindiarenaldizkari ofizialak90 urte bete ditu

Momentukontenplatiboendefentsa eginez[2. orrialdea]

AitorZuberogoitia

217. zenbakia

Page 2: Ortzadar 180611

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

“Idaztea ekintza soziala dela begitantzen zait”Aitor Zuberogoitiak Miguelde Unamuno saiakera sariairabazi zuen iaz ‘Surf’ izen-buruko lanarekin, eta Alber-daniak argitaratu du liburua.Idaztea “ekintza soziala”dela sinetsita dago bizkaita-rra, “besteak gogoan dituzu-la idazten duzulako beti”

Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da gaur egun. ARGAZKIA: JUAN LAZKANO

ANDONI ITURBEBilboko Udalak antolatzen duenMiguel de Unamuno saiakera lehia-keta irabazi zuen iaz Aitor Zubero-goitiak (Etxebarria, 1972) Surf lana-rekin. Gabonetako bidean argitara-tuko zutela jakin zuen MondragonUnibertsitateko irakasle eta iker-tzaileak. Harrezkero, bere gogoetenbitakoraren olatuak aparra bainohaize freskoa eragin du.Noiz jabetu zinen zure ideiak par-tekatu nahi zenituela?Idaztea ekintza soziala dela begi-tantzen zait, besteak (modu generi-koan) gogoan dituzula idazten duzu-lako beti; besterik da, noski, geroidatzitakoari zer proiekzio emangura diozun. Horri dagokionez,Amurizaren Enaz banaz haren gisa-koa bizi izan dut lan honekin: gaihoriez hausnartu eta idatzi nahinuen, eta, bigarren pauso hori (idaz-tea) eman nahi izan nuen momen-tutik, pentsatzen dut egongo zelahori partekatzeko gogo bat, puntuegozentriko-exhibizionista hori, bai-na kontua da ez neukala argitara-tzeko amorru berezirik, eta, hartan,abenduan Udalak esan zidan Alber-daniak kaleratuko zuela lana.Heidegger gogoan hartuz, teknika-ren esklabo bihurtzeko arriskuadugula ohartarazten duzu. Slowfenomenoaren barruan kokatukozenuke zure pentsamoldea?Ez dakit kosmetikatik ere nahi bai-no gehitxoago ez ote daukan… Filo-sofia bera interesgarri zait, eta tan-kera horretako postulatuetatik abia-tu zen apustu pertsonal bat dagoliburuaren oinarrian ere. Kontua da,ordea, Surf, ezer baldin bada, ireki-tasunaren aldeko aldarria dela; eti-ketak, aldiz, estatikoak dira, zurru-nak, tarte txikia uzten diote zalan-tzari eta dinamikotasunari. Neu ereez naiz, horrez gain, oso geldirik ego-tekoa… Begitantzen zait, gauza guz-tiekin modura, Slow mugimendua-rekin ere hori egin behar dela: berau%100ean irentsi beharrean, bertatikelementurik onenak hartu; horrekbalio behar luke suspertzeko haus-narketa, bai egungo bizi-erritmoariburuzkoa, bai teknologiak eragin-dako azelerazioari buruzkoa.Mundu kontenplatiboaren defentsaegiten duzu zeharka limoi-arbola-

rekin. Mendebaldean natura atrezzobihurtzeko arriskua dugu?Mundu kontenplatiboaren defentsabaino, momentu kontenplatiboendefentsa, bizitza %100 kontenplati-boa aspergarri bailitzateke. Aipa-tzen duzun arriskuari dagokionez,martxa honetan atrezzo kategoriaere ez du erdietsiko, hain dago por-langintza-sukarra bazterrotan heda-tuta… Dena dela, behin lagun okzi-taniar batek esan zidan moduan,“intelectually honest” izan behardugu: natura jainkotzeko tentaldiaegon daiteke erreakzioz, eta hori ereez da kontua (oso esanguratsua da,horri gagozkiola, Kapuscinskik afri-karren eta naturaren arteko harre-manaz zioena).Zure seme-alabei begira egin duzuliburua? Oinordekotza moduan?Oso presente izan dut une horiek ira-gankorrak zirela, eta, nire arreta ele-mentu xumeagoetara bideratzerabehartzeaz gain, nahi nuen erregis-tro gisako bat izan, hemendik urtebatzuetara orriok berriz begiz jo-tzean, denboran atzera egiteko etabizipen horiek, hein batean bederen,berritu ahal izateko.Ezagutzaren sorkuntza izango daetorkizunaren erronka. Irakaslemoduan ere eutsi diozu erronkahorri?Ezagutza ez da ezer estatikoa: errea-litatea bezala, dinamikoa da, une oroaldatzen doa eta denon artean erai-kitzen dugu. Hori guztia aintzat har-tuta, nola ikasleen jakin-mina halahaien gaitasun kritikoa eta esplo-ratzaile-sena aktibatzea da hezkun-tzaren erronka nagusienetakoa gauregun. Errealitate aldakor honetaramoldatzeko eta berau interpreta-tzeko gaitasunak landu gura ditugueurekin, eta ez horrenbeste esen-tziak transmititu edota eduki alda-gaitzen berri eman.Deskubrimenduez, bidaiez hitz egi-ten duzu. Turismoa ere urgentziazeta presaz egiten dugun honetan,deskubritu eta begiratzea ahaztu zai-gu?Ez nuke horrenbeste esango: horiek,beste batzuen artean, gure DNAndatozen ezaugarriak direla uste dut;kontua da orain beste modu batezbegiratzen eta deskubritzen ditugu-la gauzak (eta batzuetan, behar bai-no patxada gutxiagoz, hori bai).Etorkizunari nola aurre egiten dio-zun ikusteko bigarren zatirik izanlezake ‘Surf’-ek?Pentsatu izan dut horretaz, bai, bai-na argi daukat bigarren zati horiinoiz idaztekotan, behin erretiroahartu ostean idatziko dudala. Arike-ta polita litzateke, mende laurdengeroago Surf hartu eta berrinter-pretatzea, norbere bizi-ibilbidearenbetaurrekoak aldean jantzita.

S A I A K E R A > ‘ S U R F ’

aitorzuberogoitia

“’Surf’, ezerbaldin bada,

irekitasunaren al-deko aldarria da;etiketak, aldiz,estatikoak dira”

Page 3: Ortzadar 180611

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

X A B I E R M E N D I G U R E N E L I Z E G I

Iritzia

Izan zaitez zu ere mezenas

O RAIN aste pare bat egiazko mezenasbat ezagutu nuen. Andoni Iturriotz duizena; bere aitak 36ko gerra galdutamuga pasatu zuen, eta Andoni Parisen

hazi eta bizi izan da; bizitza osoan ingeniari jar-dun ondoren, erretiroa hartu du eta, dirutxo batzuenez, nonbait, bere ondasunen parte bat euskalkulturaren zabalkunderako erabiltzea erabakidu. Larraldea izeneko etxalde eder bat atondu duSenpereko Amotze auzoan, eta era askotako tal-de nahiz proiektuentzat eskaini. Ni han egon nin-tzenean, antzerkilari batzuk ari ziren obra berribaten hasi-masietan; txalapartari batzuk entsea-tzen, Nestor Basterretxearen erakusketa eder batgoiko solairuan, Bertsozale Elkarteak ere bertanzuen lokala, eta artista batek bere eskultura han-di bat paratu zuen etxe ondoko zelaian.

Mezenas kontuak urrunak geratzen zaizkizu-la pentsa dezakezu: zuk ez duzula ondasun batbanatzeko, nahiko lan duzula gastuak estaltzen,edo familiak duela lehentasuna: ados. Hala eta

guztiz, bada beste hitz bat gurean tradizio luzeaduena: auzolana, denon onerako diren gauzakguztion artean egitea. Eta, ondoren aipatukoditudan adibideetan, ikusiko duzu bata eta bes-tea ez direla horren gauza urrunak.

Paperezko prentsari hileta jotzen dabiltza ba-tzuk, gaur egun dena sarean egin behar dela-eta.Horrez gain, Jaurlaritzatik esaten dabiltzaaldizkari “gehiegi” dagoela, denentzako dirurikez nonbait, eta batzuk ixtera behartu nahi dituz-te. Gainera, gauza arinak, freskoak, friboloaknahi omen ditu jendeak... Ba, testuinguru hone-tan jaio da Hausnart aldizkaria, Lapiko Kritikoakolektiboak sortua, filosofia eta pentsamendukritikoa lantzeko. Lehen alean Joseba Sarrio-nandiari egindako elkarrizketa mamitsuanabarmendu daiteke, beste hainbat artikulu etaliburu-kritikarekin batera. Hemen aipatzekoarrazoia, baina, aldizkariaren gastuak finan-tzatzeko modua izan da: inongo instituziorendirulaguntzarik gabe, ezagunen artean meze-nasak bilatu dituzte: bosna ale erosiko zutenlagunak, bakoitzak gero inguruan banatzeko.Estreinakoak ederki funtzionatu du. Ondorenaterako direnetan lagundu nahiko bazenu, honahelbidea: [email protected]

Beste proiektu txalogarri bat, oraingo hau ezpaperari baizik zinemari lotua: Josu Martinezeta Txaber Larreategik urte gutxitan erakutsidute bertako historia bertako ikuspegiarekin

eta euskaraz kontatuz zinema egitea posibledela, Madrilgo kultur ministerioarekiko etaekoiztetxe handiekiko morrontzak juxtu kon-trakoa frogatzen duen arren. Itsasoaren alabaegin zuten aurrena, GALek hildako Txapela eta-kidearen alaba Haizea Goikoetxeak aitarenbizialdia ezagutzeko egindako bidaia; Sagarrendenbora etorri zen gero, Alfonso Etxegarai erre-fuxiatu bizkaitarraren eta Kristiane Etxaluzmilitante zuberotarraren arteko harremanaazaltzen diguna. Trilogia ixteko, hirugarrendokumental bat ondu nahi dute orain, Kartze-lako poemak, espetxeko hainbat istorio jasokodituena; normalki ezkutatzen zaizkigun lekuko-tasunak, ez diskurtso politiko baten zerbitzurabaizik pelikula hunkigarri eta unibertsal bat egi-teko asmoz. Baina zinema egiteko finantzazioabehar, eta instituzioen babesik ezean, euskalgizartera jo behar: www.zinez.net webguneansartzen bazara, aurreko filmak ikusteaz gaine-ra, berria egiten laguntzeko bideak proposatukodizkizute: adibidez, 20 euro jarri, eta horrentruke estreinatzen denerako sarrera eta filma-ren DVD bat jasotzeko aukera.

Bestelako kultur politika bat behar dugu,noski, azpiegiturari baino sorkuntzari lotuagoa.Bitartean, baina, sortu dezagun, horretan daki-gunean, goza dezagun kultura eguneroko bizi-tzan, eta lagundu diezaiegun sortzaileei berenlana aurrera eramaten.

Hilketak etamisterioalantzen dueneleberri beltzaBolada txarra darama MikelIzuk: andreak utzi zuen,lanean ez da agertzen depre-sioagatik, bere anaia Julenenalprojakeriak jasan beharditu... Hain zuzen, anaiarenetxean behatz moztu etaodoldu bat aurkitzen due-nean hasiko dira gauzak aregehiago okertzen eta aldre-besten. Saltsa loditzeko,beste hainbat osagai: Anda-luziatik datorren neska pinpi-rin bat, II. Mundu Gerragaraiko mugaldeko abenturaahantzi bat, senar jeloskorbat, naziak eta juduak, noraezean dabiltzan foruzainak...

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Alberto Ladron AranaGeneroa: Nobela beltzaArgitaletxea: Elkar

Zaldi Eroa

‘Zaldubi’renalegi etabertsoenbilduma berriaGratien Adema Zaldubi(1828-1907) XIX. mendekoidazle eta kantugile hobere-netarikoa izan zen. Zaldubi-ren herrikide den HenriDuhau senperetarrak, hareneskuizkribuak bildu, moldatueta gaur egungo grafiaratranskribatu ditu. Bosgarrenale honek bi zati ditu: Lehe-nik, bere-bereak ziren alegiaketa bertsoak; bigarrenik, Zal-dubik berak beste bertsogilebatzuei hautatutako zenbait.La Fontaine frantses alegiaospetsuaren euskarazkoitzulpena, Zaldubik egina,dakar liburu honek.

Egilea: G. Adema ZaldubiGeneroa: Alegiak, bertsoakArgitaletxea: Euskaltzaindia

Camillerimaisuarenezohiko poliziaeleberriaUdazkena iritsi da eta MimiAugello, Salvo Montalbanodetektibearen laguntzailefidela, ezkontzekotan da.Baina denbora ez da alferrikigarotzen eta, ohi bezala,Montalbano krimen berribaten peskizan murgildutadabil. Kasu berezia dueskuartean, delituaren gor-pua falta baita. Bien bitarteanfruta ustelaren usaina ari dazabaltzen Vigata herrian.Baina usteldura ez da soilikfrutarena, giza-usteldurarikere bada: finantzari batekherriko jendea engainatu,eta desagertu egin da.

Egilea: Andrea CamilleriGeneroa: Eleberri beltzaArgitaletxea: Erein

1. Exeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania.

2. Mea culpaUxue Apaolaza. Elkar.

3. Azken tranbiaren itzalaJose Inazio Basterretxea. Elkar.

4. Igelak benetan hiltzen diraIñaki Irasizabal. Elkar.

5. Txakur ingelesakLutxo Egia. Susa.

6. Tangerko ametsakJon Arretxe. Erein.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. 100 urte iruditanGotzon Aranburu. Gara.

2. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

3. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania.

4. Lau haizetara. Gerra...Josu Chueca. UEU.

5. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

6. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela.

Ez Fikzioa

�’Hausnart’aldizkari berriakezagunen arteanmezenazakbilatu ditu

�Lagundudiezaiegunsortzaileei berenlana aurreraeramaten

Zer barkaturik ez Gratien adema Gauaren usaina

Page 4: Ortzadar 180611

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

Urtero bezala, hamar egunez Liburu Azoka izan da Bilbon, Areatza pasealekuan. Honako honetan, Euskaltzaindia izanda omendua eta azokako postu batean bere lan guztia publikoari aurkeztu nahi izan dio. Jardun horiek denak ia ehun urtebete dituen ‘Euskera’ Akademiaren agerkari ofizialaren bitartez erakutsi ditu, haren ibilbidea eta edukiak hizpide hartuta

‘EUSKERA’, ERAGOZPENGUZTIEN GAINETIK

JANIRE MENDIZABAL

L EHENENGO mundu ge-rraren amaieran Espai-nian krisi ekonomikoa etagripearen pandemia bizi

zen. Testuinguru horretan, 1918.urtean, Oñatin bilera bat ospatuzen, Euskal Herriaren etorkizu-nean garrantzi nahikoa izango zue-na. Herri gipuzkoarrean, euskalgaiei buruzko kongresua izan zen,eta “hemen zegoen euskal gaienkezkaren ondorioz, akademia zabalbat egitea adostu zen”, dioskuXabier Kintanak, Euskaltzaindia-ko idazkariak, “gaia seriotasunezhartu behar baitzen”. Honetan,Resurrección Maria Azkue, Artu-ro Campión, Luis Elizalde eta JulioUrkixo bildu ziren. Hala, bada,Euskal Ikerketetako Lehen Batza-rra zela medio, alde batetik EuskoIkaskuntza sortu zen, eta, bestetik,

fiazkoak, morfologiazkoak,… nahi-ko garrantzitsuak direnak, batasu-naren ondorioz. Ikerketei buruzkoinformazioa ere agertzen da, bainaEuskaltzaindia ez da soilik ardu-ratzen hizkuntzaz, beraz,literaturak ere badutartetxo bat (ber-tsoak direla, auto-reak direla). Gaisozialei ere erre-paratzen diealdizkariak (ur-teurrenak, ome-naldiak, Akademi-ko berrien izendape-nak,...).

SEKULAKO ABERASTASUNA Hasieraguztiak zailak direla esan ohi da,eta hori gertatu zen Euskeraagerkariarekin ere. Aldizkari bategitea erdietsi zen. “Euskalgintzakzuen orduko zientzia linguistikoa-

Euskaltzaindia, 1919. urtean.Akademia guztiek bezalaxe, Eus-

kaltzaindiak ere adierazpide bat be-har zuen. “Akademia hark bere ibil-bidea hasteko behar zuen, batetik,gizarteari zertan ari zen adierazi,azaldu; eta, bestetik, gizarte horren-gandik ere kezkak jaso, premiak etaabarrak euskararen inguruan”,agertzen du Andres Urrutiak, Aka-demiako euskaltzainburu etaEuskera-ren zuzendariak.

Hori hala, Euskera agerkariamodu apal batean kaleratu zenaurki, eta denboraren poderiozEuskaltzaindiaren jardueren heda-bide ez ezik hizkuntza ikertzen etaerabiltzen diharduten lagun ororenbilgune eta elkartze-leku bihurtuda. Bertan Iker saileko eta Jagonsaileko lanak erakusten dira maiz.Izan ere, hainbat kontzeptu argita-ratzen dira agerkarian: Hizkuntza-ri buruzko erabakiak, ortogra-

E U S K A LT Z A I N D I A > A R G I TA L P E N A

ren mailari eutsi zion eta euskara-rentzako sekulako aberastasunaekarri zuen. Sekulako aberastasu-na hainbat eta hainbat arlotan,bereziki Euskaltzaindiak landu

zituen eta lantzen dituenarloetan: gramatika, dia-

lektologia, literatura,hiztegigintza, ono-mastika, toponimia,eta abar”, gogora-tzen du Urrutiakberak. Arlo horre-tan, azkeneko gailu-

rra izan zen 1935.urtean Azkuek argita-

ratu zuen Gipuzkera oso-tua.

Hasiera zaila izatea gutxi balitz,euskarak badu berezitasun bat, ezdela hizkuntza indoeuroparra, ale-gia; ez dauka ez aitarik ez amarik.“Alde batetik, sasoi hartakobarruko abertzaletasunak, eta, bes-

tetik, kanpoko batzuen euskara-rekiko gorrotoak, ez zioten uztenhazten. Era horretako nahasteborrastea zegoen, eztabaida askozeuden”, oroitzen du Kintanak.

1936. urteko Gerra Zibila bainolehen, beraz, zeregin handiak pila-tu ziren eta hori ere aldizkarianislatuta geratu zen. Hala ere, asti-ro-astiro gauzak baretzen joanziren, baina gutxi iraun zuen sose-guak. Ordutik eta hamabost baturtez, euskara galarazita egon zen.Urte zailak izan ziren euskaltza-leentzat. “Esan dezakegu, inolakobeldurrik gabe, euskara eta Euske-ra agerkariaren eta euskararenmundua elkarrekin loturik izandirela. Gertu-gertutik jarraitu dioEuskera agerkariak euskara mun-duari eta euskara mundu horreta-tik etorri direnak ere bere orrial-deetan islatzen saiatu da”, azpima-rratzen du Urrutiak.

Hasiera guztiakzailak direla esanohi da, eta hori

gertatu zenAkademiaren

aldizkariarekin

Euskaltzaindiak antolatutako‘Euskera agerkaria’ izeneko era-kusketa ikusteko aukera izan daBilbon, Liburu Azokak iraun bitar-tean; bere aldizkariaren bitartez,hain zuzen, Akademiak orain arteegindakoa jendeari azaldu nahiizan dio, eta bidelagun izandakoeuskalari eta euskaltzale guztiakere izan dute presentzia erakuske-ta horretan. ARGAZKIAK: ORTZADAR

Page 5: Ortzadar 180611

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

Aurreko igandera arte Euskaltzaindiak erakusleihoa izan zuen Bilbo-ko Areatzan, liburu azokan. Bertan, “erakutsi nahi izan duguna izanda, euskara izan dela, euskara badela eta euskara izango dela”, dioAndres Urrutiak. Ez da azokan parte hartzen duten lehen aldia. Par-te hartu bakarrik ez, Urrezko Luma ere eman zietelako iaz. Orduan,Pirinioetako hizkuntzei buruzko (euskara, katalana, aragoiera etaokzitanierari) oraina eta lehenaren azalpena aurkeztu zuten, ‘Piri-nioetako hizkuntzak: lehena eta oraina’ titulupean. Oraingo honetanGorka Aulestiaren ‘Escritores euskéricos contemporáneos’ aurkez-tu dute, “oso liburu ohargarria eta jakingarria benetan”, euskaltzain-buruaren aburuz. “Hor baditugu, batez ere, XX. mendeko autoreeuskaldunak halako aipamen bat eginez, eta horren ostean liburuhoriei buruz autoreak berak egindako erreferentziak. Eta aipamenhoriek badute balio berezi bat, gaztelaniaz eta ingelesez baitaude,liburuaren proiekzioa aberastuz”. Erdarazko liburuak gure kulturakanpoan ezagutarazteko balio du; hau da, kanpoko hizkuntzen bitar-tez gurea ere ezagutarazteko. Horretarako, euren erakusketa lauhizkuntzatan egina dago, “ulertzen dugulako hori garrantzitsua delagero erakusketa hori, esate baterako, bai Iparraldean bai Hegoaldeanbai Espainian, Frantzian zein Ingalaterran berriz erakusteko”. Lauhizkuntza horiek euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa dira.

“Euskara izan da, bada eta izango da”

Agerkariaren eten nagusia biga-rren mundu gerra garaikoa izanzen. Garai hartan Euskaltzaindiabaztertuta eta modu ‘alegalean’zegoen. Publikatzen zen edozeingauza zentsoreak birpasatu beharzuen, eta zentsoreak ez zekienezeuskara, ez zen ezer argitaratzen.

Bestalde, erakundea sortzean,Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako etaNafarroako diputazioen babesaizan zuen. Baina frankismoan,separatismoarekin amai-tzeko, Erregimen be-rriak erabaki zuenprobintzien etaEstatuaren arteanezin egon zitekeelatarteko erakunde-rik. Horrela, ezzegoen ez EuskalHerririk, ez batasu-nik, ez euskararik.

Nolanahi ere, denborakaurrera egin eta frankismoakeuskararekiko bere jarrera bigun-du zuen. Etorkizuna ez zen hainbeltz ikusten.

Kintanak oroitzen duen bezala,“euskaltzain oso abil bat egon zen,Federiko Krutwig, zera esan zionaeuskaltzainburuari: Euskaltzain-dian lan egitea ez da politikaegitea, frankistek pentsat-zen duten moduan. Ezdago Euskal Herrianfrankista euskaltza-leren bat? Eus-kaltzaindiako kideizendatzen dugubileretan egon da-din, eta horrela bai-mena ematen digute”.

Trikimailu iaio ho-rren bidez EspainiakoGobernutik ondo ikusia zegoenpertsona bat izendatu zuten berri-ro bildu ahal izateko. “Berriro hasizen mugimendua, baina oso apal.Kontuan hartu behar da hizkun-tza bizitza publikotik aparte baldinbadago, Euskaltzaindiak ‘a’, ‘z’ edo‘m’ esan berdin dela, ez dagoelakopubliko bat horren zain. Jendeakbestelako miseriak zituen, eta

euskararen kontzientzia ez zen osohandia garai hartan, zoritxarrez.Baina biltzen hasi ziren, etahizkuntzaren etorkizunari begiraneurri batzuk hasi ziren hartzen”.

Kintanaren ustez, horretaz gainhartutako beste deliberamendugarrantzitsu bat euskal hitzakzeintzuk ziren erabakitzea izanzen. “Nik uste dut Euskaltzaindiakbere bizitza osoan eman duen era-

bakirik inportanteena dela.Hori eta batasunarena”.

Horretan, 1959ko Bil-boko adierazpenean,

atzerriko hizkun-tzetatik harturikoeuskal hitz zaha-rrak eta lexikozientifiko interna-

zionala onartzenzen, bai eta idazteko

arau berri batzuk ere.Aldi berean, Euskera

agerkaria berriro argitaraematen hasi zen.

Ordutik eta gaurdaino, agerka-riak hainbat aldaketa bizi izanditu, edo, hobeto esanda, garaieta-ra egokitu egin da. Andres Urru-tiaren esanetan, “laurogeita hama-bi urte horietan beti mantendu

izan da printzipio bat,horren edukia, horren

filosofia, Iker-Jagongaiak tratatzea”.Hau da, Akade-miak etengabe era-berritu du agerka-ria, bai forma alde-tik (formatua bera

eta webgunearenbitartez) eta baita

paperezkoa ere.Agerkariaren etorkizuna

nolakoa izango den ez dago argi.Teknologia berriek aurrea har-tuko diote seguruenik paperezkoedizioari. “Etorkizuna paperezkoaizango da? Sarekoa? Paperezkoa ezda horrenbeste izango bestea beza-la. Dema horretan gaude. Nolakopisua izango dute egungo arau-gintzak eta ikerketak? Horretan arigara”, amaitzen du Urrutiak.

Euskaltzaindiak sortu zenetik (1919) izan du bere agerkari ofiziala: ‘Euskera’.

Andres Urrutia eta Xabier Kintana harro agertu ziren azken urteotan eginiko lanagatik.

Andres Urrutia:“Agerkariak

gertu-gertutikjarraitu dioeuskararenmunduari”

Agerkariakhainbat aldaketabizi izan ditu, etaazken urteotanegungo egoerara

egokitu da

Page 6: Ortzadar 180611

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

OIHANE LAKARELHUYAR FUNDAZIOA

M ALASPINA 2010 izenaeman diote mundukoozeano guztietanazterketa ozeanogra-

fiko sakona egiteko helburuarekinegiten ari diren zirkumnabiga-zio-espedizioari. Diziplina askota-ko ikertzaileak itsasoratu dira zaz-pi hilabetez, askotariko neurketaeta azterketa egiteko. Espedizioa-ren azkeneko helburua da ozea-noaren egoeraren ‘argazki’ bat ate-ratzea, eta ikustea zer eragin iza-ten ari den klima-aldaketa egoerahorretan.

Alejandro Malaspina zientziala-riari zor dio izena Malaspina 2010espedizioak, XVIII. mendean hel-buru zientifikoekin egin zen lehenzirkumnabigazio-espedizio espai-niarra zuzendu zuen marinelari.1789. urtean abiatu zen, eta, bosturtez, zehatz-mehatz aztertuzituen Amerikako, Asiako etaOzeaniako itsaso etalurrak Atrevida etaDescubierta on-tzietan.

Haren herio-tzaren 200. ur-t eur renean ,H e s p e r i d e si tsasontz ianegiten ari dirabidaia ehunkalagun. Izatez, itsa-sontzia bera eta tripu-lazioa militarrak dira, bai-na zientzialariei eskainitakoa da.Laborategi asko ditu barruan, bai-ta hainbat eta hainbat neurketaegiteko tresnak ere.

Espedizioa sei etapatan nabiga-tzen ari da munduaren inguruan,eta, denera, 250 ikertzaile ari diraparte hartzen; besteak beste,Euskal Herriko Unibertsitatekohiru ikertzaile (itsas mikrobioakaztertzen dituzte), eta AZTI-Tec-naliako ikertzaile bat (zooplank-tona du ikergai). EHUko itsasmikrobioen taldeko buru Juan Iri-berrik azaldu duen bezala, “iker-tzaile guztiak ezin dira espedizioguztian batera egon itsasontzian,ez baitago lekurik”. Hori dela eta,EHUko ikertzaileak sei etapetakolauretan egon dira; lehenengo bie-tan ikertzaile bana izan dira, eta,azkeneko bietan, beste bat. Unehonetan, hain zuzen, azkeneko eta-pa egiten ari dira, Kolonbia etaCádiz artean. Uztailean bukatukoda itsasontziaren espedizioa, etaorduan hasiko da jasotako lagin-bilduma aztertzeko garaia. Urteaskoko lana izango dela aurreiku-si dute ikertzaileek.

LAGINAK HARTUTA, LANARI EKINMundu osoko ibilbidean uretakohainbat parametro etengabeneurtzeaz gain (hala nola urareneta atmosferaren arteko gas-trukea), Malaspina 2010 espe-

Uztailean bukatuko da iazko abenduan martxan jarritako Malaspina 2010 espedizioa. Munduko ozeano guztiakzeharkatu dituzte. Helburua: klima-aldaketak ozeanoetan duen eraginaren irudi zehatza lortzea. Espedizioa seietapatan dago banatuta, eta, denera, 250 ikertzaile ari dira parte hartzen, horietako zenbait Euskal Herrikoak

MALASPINA 2010 ESPEDIZIOA,KLIMA-ALDAKETAREN UBERAN

Z I E N T Z I A > E S P E D I Z I O A

dizioan ur-laginak ere hartukodituzte. Aurrez zehaztutako 180estaziotan jasoko dituzte, eta osogarrantzitsua da ikertzaileentzatur-laginak sakonera handietanhartu ahal izatea. Izan ere, Iribe-rrik dioenez, “ozeanoaren azalekoaldea bakarrik ezagutzen dugu,argiztatuta dauden lehen 200metroak, gutxi gorabehera. Hortikbeherakoari buruz, berriz, ezergutxi dakigu”.

Horretarako, erroseta deritzongailua botatzen dute itsasora. Gai-lua gai da ur-zutabe jakin bateanlaginak hamar sakoneratan har-tzeko, eta 6.000 metrorainoko sako-nerara jaisteko. Errosetak zirkulubat eratzen duten hainbat botiladitu, eta botila horietako bakoitzasakonera jakin batean ixten da.EHUko Zuriñe Baña ikertzaileakazaldu du nolakoa den laginakhartzeko prozesua: “Goizeko lau-retan, itsasontzia gelditu egiten daura hartzeko, gauean zehar gunebatetik bestera mugitu ondoren.Lehenik eta behin, itsas zutabeakzer ezaugarri dituen begiratzendugu, eta horren arabera erabakiur-laginak zein sakoneratan har-tuko ditugun”. Bildutako laginenzati bat berehala aztertzen dute,ontziko laborategian bertan. Bes-te zati bat -80 °C-an kontserbatzendute, aurrerago aztertu ahal iza-teko.

Ur-laginak behin itsasontziandaudela, diziplina guztietako iker-tzaileek aztertzen dituzte, norkbere ikerketa-arloan interesekoaden horri begiratzeko. Ikerketa-esparru askotako ikertzaileak dau-denez, asko dira egiten dituztenneurketak. Batzuek uraren ezau-garri fisikoei begiratzen diete,hala nola tenperaturari, gazitasu-

nari eta oxigeno-kontzentra-zioari. Beste batzuek bizi-

dunak bilatzen dituzte(hiru taldetan bana-tuta daude ikertzai-le horiek: batzuekmikrobioak bilat-zen dituzte, hau da,birusak, bakterioak

eta horrelakoak;beste batzuek alga txi-

kiak, eta zenbaitek ani-malia txikiak). Beste talde

batzuek gizakiak isuritakoagente poluitzaileak neurtzendituzte ur-laginetan uraren kutsa-dura-maila ezagutzeko, eta abar.

Hala, munduko ozeano guztiengaur egungo egoerari buruzkoinformazio asko eta asko aterakodute. Gainera, -80 ºC-an gordetakolaginekin Malaspina bildumaosatzen ari dira. Bilduma hori“hogeita hamar urtez mantendukoda ukitu gabe. Hala, oraindik jaioere ez diren ikertzaileek laginhauexek aztertu ahal izango dituz-te, askoz ere gaitasun teknologikohandiagoarekin. Oso gauza balio-tsua da hori”, adierazi du Iriberriirakasleak.Ikertzaileak errosetatik ur-laginak ateratzen; eskuinean, EHUko Iñigo Azua mikrobiologoa. ARG.: MALASPINA 2010 ESP.

Espedizioan lortutako zenbait mikroorganismoren irudiak. ARG: MALASPINA 2010 ESPEDIZIOA

Zientzialariei eskainitako Hesperides ontzi militarrean egiten ari dira espedizioa. ARG.: ESPAINIAKO BABES MINISTERIOA

Ibilbidean uretakohainbat parametro

etengabeneurtzeaz gain,ur-laginak ere

hartuko dituzte

AlejandroMalaspina

zientzialariari zordio izena

Malaspina 2010espedizioak

Page 7: Ortzadar 180611

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko ekainaren 18a

ANDER IZAGIRREWWW.ANDERIZA.COM

Z ARAGOZA hegoaldean,igeltsu eta gatz-lautadabaten erdian, adreiluzkodorre hondatu bat altxatzen

da: San Martin eliza zaharrarena,zulatua, karraskatua, eguzki izpiekzeharkatua. Holokaustoaren faroada. Haren oinetan barreiatzen diraetxe erraustuak, harrizko zarakaritxi gabea, oraindik zornea darionzauria.

Gerran bigarren mailako helbu-rua besterik ez zen Belchite. Bainaerrepublikarrek, Zaragoza konkis-tatzeko ahaleginean porrot eginzutenean, nola edo hala garaipenbat bilatu nahian, setiatuta zeuka-ten herri honekin tematu ziren.Nazionalek, aldiz, hil arte defen-datzeko agindua eman zieten Bel-chite gordetzen zuten bi mila sol-dadu eta beste bi mila herritarrei.Propaganda eta harrotasun kontubihurtu zen.

1937ko abuztuak 24tik irailak 6aarte, izu-ikarak irentsi zuen Bel-chite. Bost mila hildako bi astetan.

Bonbardaketei, tiroketei eta herribarruko susmagarrien fusilatzeei,beste drama bat gehitu zitzaien:bero sapa. Abuztuko eguzki latzakestepa aragoarra kiskaltzen zuen.Herritar askok sotoetan ezkutatu-ta pasa zituzten bi asteak, bonbar-daketatik babesteko, eta egarriakhil zituen maiz. Kronistek idatzizutenez, trintxeretako soldaduakmatxinatu egiten ziren ur bila joa-teko, euren pixa edaten zuten edomandoen zainak irekitzen zituztenodola zurrupatzeko.

Astebeteko bonbardaketen ondo-ren, irailaren 2an errepublikarrekherrian sartzea lortu zuten.Horrela hasi zen sarraskiodoltsuena. Abioienbonbek jandako etxe-ak goitik beheraamiltzen ziren,herritarrak sotoe-tan lurperatuz.Tankeek ezin zu-ten hondakin haienartean aurrera egineta soldaduei egokituzitzaien granada eta fusi-lez kale bakoitza, etxe bakoi-tza, izkina bakoitza konkistatzea.Metrailadoreen suzko txistuabalkoietan, leherketak etxe barrue-tan, tiroketak kantoietan. Sute,eraispen eta eztanda haietan hilziren ehunka soldadu eta herritar.

Irailaren 3aren gauerako herrikobiltegietan gorpu mordoa pilatuzuten eta beste laurehun bat kalee-tan botata zeuden, inork jaso gabe.Herbert Matthews The New YorkTimes egunkariko korrespontsalakidatzi zuenez, zenbait izkinatan sol-daduek zortzi hilotz pilatu zituzten

parapetoak egiteko. Gau hartanharagi erre eta ustelaren kiratsa etaisiltasun beldurgarria zabalduomen ziren Belchiten. Eta sotoetanbabestutako herritarren arrosarioeta otoitzen zurrumurrua entzunzuten denek.

Kalez kaleko borroka irailaren 5aarte luzatu zen. Egun hartan, uda-letxean inguratuta zeuden azkennazionalek euren agintarien bai-mena jaso zuten gauez ihesa saia-tzeko. Hirurehunek soilik lortuzuten errepublikarren setioa haus-tea, eta horietatik laurogei soilikheldu ziren Zaragozara. Besteak hiledo zauritu egin zituzten estepankorrika zihoazela.

AZKEN BISITA Gaur egun Belchitekoherri zaharra amiltzear dago. Elizamudejar ederrak izandakoak hala-moduz eutsi dituzte aldamioekin,baina zulatuta daude, balen baz-tangak janda, eta San Agustin eli-zan obus bat ikus daiteke dorreansartuta. Etxeak erori egiten diraurtetik urtera. Ez dago erabakirikhondakinekin egin behar denaz, ezdago ia azalpenik bertan gertatuta-koaz, ez dute narraziorik osatu ora-indik.

Zauria irekita dagoelako segu-ruenik: sinbolo izatearen zamaastuna etorri baitzitzaion Belchite-ri gerra ostean. Francok hondaki-nak bere horretan uztea aginduzuen, gorrien basakeriaren frogamoduan, eta ondoan herri berri bateraikiarazi zien preso errepublika-rrei, gaur egungo Belchite, kale-izenfrankistez josita dagoena, alegia.

“Nolako amorruz ibili ginenespainiarrak elkar akabatzen,Jaungoiko maitea! Ni 16 urterekinhasi nintzen tiroak jotzen. Hori ez

da posible, ezin da ulertu”.Pepek 86 urte dauzka eta

oso mantso dabil,oinak arrastaka, SanAgustin elizareninguruan. “Histo-ria argi erakutsibehar da: hauekmila fusilatu zituz-

ten hemen, han-goek beste mila

berrehun. Ezin daesan batzuk ondo fusila-

tuta zeudela eta besteak ez.Ez da inor inoiz fusilatu behar etakito. Gazteek jakin behar dutenazera da: gerra dela tragediarik han-diena. Villalba jenerala alde erre-publikarrean zegoen eta bere bisemeak nazionalekin. Horixe dagerra: bi seme aitaren kontraborrokatzen”. Peperen aurpegiakzimurduren kartografia sakona era-kusten du. 1938ko uztailaren 25etikazaroaren 15a arte, Ebroko batailaosorik egin zuten soldaduen arteanbizirik dirauen bakarra da; bereunitateko kide gehienak frontean

Espainiako Gerra Zibileko batailaodoltsuenetako batek Belchite birrindu etabost mila bat hildako utzi zituen bi astetan.

Egun, herriko hondarretatik paseatzean,memoria biziak, erortzen ari diren etxeak eta

obusak agertzen dira nonahi

BELCHITEKOZAURI IREKIA

B I D A I A > K O A D E R N O A ( X V I )

San Agustin eliza eta komentua, Belchiten, Zaragoza hegoaldean. IRUDIA: ANER IZAGIRRE

hil ziren, eta besteak, zaharrarenzaharrez. Pepek ez zuen Belchitekoborrokan parte hartu baina Avila-tik etorri da honaino, emazte etasemearekin, bonba batek bere lagu-nik onena hil zuen lekua bisitatze-ra. 86 urteko hezurrak dauzka, bai-na oroimenak askatzen dituenean,gerran harrapatutako nerabe batendistira agertzen zaio begietan.“Nire lagunak Cayetano Sotilloszuen izena eta Deportivo Abulen-seko atezaina zen. Eliza honetanzegoen, nazional talde batekinbabestuta, eta bonba batek hil zuen.17 urte zeuzkan, nik bezala”.

Isilik gelditu da ondoren. Elizaniltzatuta dauka begirada baina ezdu sartu nahi. Buelta eman etapaseatzen jarraitu du, oso mantso,pausoz pauso, Belchiteko kalebirrinduetan. Semea aurreratuegin da beste elizak eta monu-mentuen hondakinak bisitatzera,baina Pepek nahiago du atsedenhartu, zutik, pikondo baten geriz-pean. Avilatik Zaragozako hotelbatera etorri ziren atzo, Pepe,emaztea eta semea. Gaur Belchi-tera etorri dira. Joan-etorrian,hiru egun, ordu asko bidean,gogoetak beti puntu berean katea-

tuta. Eta bisita egiteko nahikoaizan zaio minutu bat. Orain Pepeknahiago du pikondoaren azpiangelditu. Ez du ezer gehiago ikus-teko beharrik.

“Banuen kide bat, Peña, nirega-na korrika zetorrena. Eta orduanmetrailadore batek burua lehertuzion”. Isildu egin da berriz, soagalduta, begiak bustita.

Irribarre egin ohi diegu morale-jei, azkar ustekook. Baina Pepekesandakoarekin –Pepek Belchitenesandakoarekin–, ezin: “Besteakerrespetatu egin behar dituzue,beti”.

Ez dago iaazalpenik bertangertatutakoaz;

ez dutenarraziorik osatu

oraindik

San Martingo elizaren hondakinak. IRUDIA: A. IZAGIRRE

Jaurtigai bat, San Martin elizako horman. A. IZAGIRRE

Belchiteko kale nagusia. IRUDIA: A. IZAGIRRE

San Agustingo elizaren geldikinak. ANDER IZAGIRRE

Page 8: Ortzadar 180611

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko ekainaren 18a