ORTZADAR 160411

8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko apirilaren 16a www.deia.com 208. zenbakia Haritz Rodriguezen abenturak, irudietan [7. orrialdea] Tokitan.tv, sareko bidaia-kanala [4-5. orrialdeak] MIKEL Lertxundi Naturari estu lotuta dauden arte-lanak Madrilen ditu erakusgai

description

Euskera eta kultura

Transcript of ORTZADAR 160411

Page 1: ORTZADAR 160411

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

www.deia.com 208. zenbakia

Haritz Rodriguezenabenturak, irudietan[7. orrialdea]

Tokitan.tv, sarekobidaia-kanala

[4-5. orrialdeak]

MIKELLertxundiNaturari estu lotutadauden arte-lanakMadrilen ditu erakusgai

Page 2: ORTZADAR 160411

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

B ELDURRA ematen zidan.

Esnatu gauean eta hantxe zegoen. Pitzadura. Zentimetro ba-tzuk baino ez ziren izango. Zenbat, atetik hormara? Bost? Zaz-pi? Hamar baino gutxiago. Nahikoak, baina. Atea zabalik zegoeneta beldur-odoletan bizkortzen zitzaidan bihotza. Esaten nion

amari, “ama, utzi piztuta korridorekoargia, bai?” Eta esaten nion aitari, “aita,

utzi gau osoan, mesedez”, baina alpe-rrik. Txizalarritan edo itolarritanesnatu orduko banekien. Pentsamen-du horrek itzartzen ninduen, izerdi

hotzetan. “Argia itzalita dago etabadakizu. Argia itzalita dago, ez

zara konturatzen? Esna zaitez”.

Eta esnatu egiten nintzen.

Atearen arrakala estua zen baina ze luzea, ene bada.Ez zen atea, munduaren ninia baino, eta nini horre-tatik epaitzen ninduen korridorean gordeta zegoenak.Ez dut uste inoiz gorputzik jarri nionik edo izenik

eman. Baina Izengabeak gorputza zeukan eta atearenbeste aldean zegoen, hori sentitu egiten nuen: pitzadu-ra bere arnasak eragindakoa zelako, bere ahoari zeriongaiztakeriak. Argiak uxatu egiten zuen, horixe zen niresalbazio bakarra, argitan ez baitzen inor. Baina ez nin-tzen gai, neure umetasunean, gurasoei arma horrenboterea ongi azaltzeko. Ez zuten ulertzen argia ezin zelaitzali.

Arau bakarra: argia ezin da itzali.

Baina ez zuten ulertzen.

Eta ez dut okerragorik gogoratzen. Hori da tortura-tzailearen zain sentitzen dena? Hori bada, amen, arren,eten. Hori bada, izulaborria da. Izaki hark ez baininduenhil nahi. Hilko ninduen, jakina, nigana heltzekotan, bai-na ez zen hori nahi zuena. Neu nahi ninduen, izugarrike-

riren baterako, neure haragiaren liseriketa, eta neure nega-rraren zaporea, zatitzen ninduen artean sentituko zuena.Horixe nahi zuen. Beretzat ere ezezaguna nintzen eta nolaulertuko ninduen, ba, dastatu gabe, zauritu eta odolustu etadesegin gabe?

Ez zen inoiz nigana iritsi.

Astiro mugitzen zen, bere ilunpetako erreinu infinitoan. Nikarnasari eusten nion, ikusi-makusika olgetan banengo bezala,

munduko aurkari hiltzaileenarekin. Eta gero, aldarria, gura-soenganako aldarria, salbatuko ninduen aldarria, argia piztukozuen aldarria. Adorea eskatzen zuen, aldarri hark. Oihu egitennuen unean Izakiak jakingo zuen zirrikituaren atzean nengoela

eta lasterka etorriko zen. Gurasoak baino lehenago iritsi izanbalitz… baina ez, etenak beti puntu, ez zen inoiz ama eta aita bai-no azkarrago mugitu.

Neure gosearekin behar du oraindik egon, ateren baten atzean.

G AUZA DA arratsalde osoa daukazula libre eta amarenetxean bazkaldu eta gero, etxera bueltatu eta ordu erdikosiesta egin duzula eta ondoren liburu bat irakurtzen hasizarela. Ordu bi egin dituzu liburuarekin eta hasita dauka-

zun beste bat hartu duzu eta beste ordubete eskas egin duzu hura ira-kurtzen. Hirugarren liburu batekin egin duzu ahalegina, baina hogeiminuturen ostean konturatu zara nekatuta zaudela eta zazpiak izanarren, ez duzula irakurtzen jarraituko. Telebista ez zaizu irudimene-tik pasatu ere egin, kalean euria goian-behean egiten badu ere.

Etxeko eskaileretara irten zara orduan eta, demagun, hirugarrensolairura igo zara. Atea ireki duzu eta ikusi duzu bikote ezkonbe-rria bizi dela hor, edo agian ezkondu ere ez direla egin, baina elka-rrekin bizi direla duela gutxi. Eurek ezin zaituzte ikusi, jakina;nabarmena da ez daukatela konplexurik eta azpiko arropa-tan daudela hara eta hona, eta lantzean behin laztan ez osogarbia egiten diotela elkarri. Sofa gainean denetarik egi-teari ekin diotenean buelta hartu duzu eta bazoaz, bai-na entzun duzu balizko ume bati buruzko zerbait etabadela garaia esan du neskak edo beste urte pare batitxaron beharko dutela edo hainbeste ez edo uste duzukapaz izango garela edo ia mundu guz-tia da kapaz eta isiltasuna.

Kalera irten zara. Ez dabiljende askorik, euriarekin,haizearekin. Uste bainourrunago heldu zara.Komisariaren ondotikpasatu zara. Leihoak zaba-lik daude, harrigarria badaere, eguraldi honekin. Ema-ten du Ugandan gerta litekee-la komisariako leihoak eta ateakirekita egotea, Kapuscinskik esatenduen moduan, tropikoa delako, nonbaitetik lortu behardutelako haize korronteren bat. Baina euriarekin, ipa-rreko haize honekin…

Oihuak entzuten dira barruan, kolpeak. Atea zabalduduzu. Lehengo neska bera ikusi duzu, biluzik. Oso jarre-ra arraroan dago neska; ez da batere naturala, giharraktentsioan behar ditu. Hiru-lau gizon daude inguruan. Gal-derak egiten dizkiote. Batek bueltak ematen ditu; geldi-rik daude besteak.

Kalera irten zara. Urduri zaude eta normalean bainoarinago ari zara ibiltzen. Lehenengo bonbak lehertzenhasi dira. Hegazkinei begiratu diezu; ez dakizu ziur, bai-na iruditzen zaizu gordelekurik onenak garajeak izan-go direla, liburuetan irakurri duzunagatik eta peliku-letan ikusitakoengatik. Atari batean sartu zara; iru-ditzen zaizu etxe horrek garajea behar duela. Bainaeskaileretan behera egin beharrean, gora egin duzu.Ate bat ireki duzu, demagun, hirugarren solairuan. Sar-tu egin zara. Hasierako gizona ikusi duzu orain, baka-rrik, biluzik, dutxatik atera berri. Ume bat daukasehaskan, negarrez, bonben zarataren erruz seguruenik.Gizonak ez daki zer egin: kalera joan umearekin, etxeaneutsi…

Umea hartu duzu gizona janzten den bitartean. Leihobat lehertu da gizonaren ondoan eta hil egin du. Ez daorain bonbarik. Etxera itzuli zara umea besoetan. Suma-tzen duzu ez duzula luzaro irakurtzeko astirik ez gogo-rik izango.

Ateak

Umeen alde BerakU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Urduri zaudeeta normaleanbaino arinago

ari zaraibiltzen

Ez nintzengai, nire

umetasunean,gurasoei ongi

azaltzeko

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: ORTZADAR 160411

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

A R I T Z G A L A R R A G A

Kritika

‘ K R I S E I L U A R E N A R G I P E A N ’, A N X E L F O L E ( A L B E R D A N I A - E L K A R )

Galegoak eta gu

U RTE ASKO joan dira, gehiegi, Litera-tura Unibertsala bildumak azken (etalehen) autore galegoa itzuli zuenetik.Alvaro Cunqueiroren Han-hemengo

jendea aukeratu zuten birjintasuna galtzeko, 1996urrun hartan. Gerora, ezer ez, hamalau urte luze,Anxel Folek idatzitako Kriseiluaren argipeaninprimatu den arte, 2010eko abenduaren 27an. Ezda inuzentekeria, beraz, bilduma osatzen duten153 tituluen artean bi galego baino ezin aurkituizatea.

Lehen desberdina zen, 80etan, eta sarri zirkui-tu ofizialetik kanpo, itzuli ziren galego batzuk,Uxio Novoneyra, Manuel Maria, Castelao asko(tira asko, beste galegoekin konparatuta gehi-xeago). Beste garai batzuk ziren, dena zegoenegiteke, eta egin egiten zen, ez orain bezala, dirupublikoari begira denok, zer eskainiko digutenitzultzeko.

Ez dira galegoak soilik, noski, beste batzuekere nabarmendu dituzte bildumaren mankan-

tzak: katalanak, poesia, mendebaldetik harata-goko literatura. Beste nonbait eztabaidatzekoada hau guztiau, baina galegoak sartu zaizkiguhemen tartean, Anxel Foleren aitzakian. Zerga-tik itzuli, galdetuko du batek, galegoak? Badahasteko literatura unibertsala direlako, kon-trastatua, ez gara ezer deskubritzen ari orain.Eta ez dezagun ahaztu, zer edo zer konpartitzendugulako ere bai, eta malgu izan behako genuke-elako puntu horretan, gure literatura uni-bertsala gure beharrizanetara moldatzeko bes-te bai (hizkuntza guztiek egiten dutena, bidena-bar, ez baita berdina frantsesen kanona edo ale-manena, gainontzeko hizkuntzei dagokienean).

Gutxi itzuli ditugu galegoak, gutxiegi. Edo,gutxi-asko dikotomia gurean hain garrantzizkoaez denez, literatura galegoa zertan den ulertzekoezinbestekoak diren lanak falta zaizkigula esan-go nuke. Foleren aldean, jar genezake EduardoBlanco Amor, A Esmorga eleberria, literaturalerro tradizional premodernoa gainditu zuena.Baina ezagutu beharrekoak dira Scórpio ere,Ricardo Carvalho Calerok idatzia,

Pensa Nao, Anxo Angueirarena, Manuel Riva-sen Un millón de vacas ere bai, zergatik ez, azken-azkenen artean Blúmsdei, Xose Cid Cabidorenlana, Vidas post-it, Iolanda Zuñigak idatzitakonarrazio bilduma. Faltan dugun beste bat XoseLuis Mendez Ferrin da, nahiz bere lan narrati-bo behinena gurean dugun, Mugaldeko jendea,

poesia ia guztia geratzen baita itzuli gabe, Conpólvora e magnolias, adibidez. Poesian ere LoisPereiro, Poemas 1981/1991 edo Poesia última deamor e enfermidade, Chus Patoren edozein, M-Talá, esaterako, Secesión. 2012a da Cunqueiro-ren urtea, jaio zela mende bat, Merlín e familianobela itzultzea ez legoke soberan.

Zeren, bestela begira zer gerta daitekeen: har-tzen du euskal irakurle batek Literatura Uni-bertsaleko uzta eta pentsa dezake Fole dela lite-ratura galegoa, hots, landa literatura, barrual-deko Galizia (paisaia, tradizioa, ahozkoa), mun-du fantastikoa (sorgina, otsoa, agerpena). Ipuingehienek eskema antzekoa dute, aurreikustenerraza, gatazkarik gabeko mundu baten erre-presentazio dira, garaiko laborarien egoerasoziala, landa eremuen miseria eta utzikeria,bertakoen migrazioa agertzen ez dutenak, XoseNeira Vilasek egin bezala. Eta Fole ere badanoski, literatura galego hori ere izan daiteke eza-gutu beharrekoa, baina ikuspegia da mugatzai-lea, gehiago da erakusten ez duguna, etaordezkagarriagoa.

Jende asko eta askotarikoa egiten ari den lanakontuan hartuta, kanona sortzerako orduanmalgutasuna eta euskarazko literaturaren beha-rrak aintzat hartzea ezinbestekoa dela iruditzenzait, literatura unibertsal ahalik eta egokienaosatzeko unean. Literatura galegoa aintzat har-tzea bezainbeste, bistan da.

Euskaldunenirudia, fikziozkoliteraturarenaraberaFikziozko euskaldunenhizkuntza, izaera, jatorria,baloreak, mitoak, amodioaizan dira, besteak beste,aztertutako atalak JulenZelaia saria jaso zuen liburuhonetan. Peru Abarka,Ramuntxo, Carmen, Joanesartzaia, Kixoteko bizkaitarraedo Juan Martin euskaldunberria izango ditugu bidela-gun ibilbide honetan. Nolaikusi gaituzten kanpokoek?Askotan, iritziak ideologiabaten galbahetik iragaziakizan dira, errealitate, fikzioeta aurreiritzien arteko mugagarbirik jarri gabe.

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Kepa LarreaGeneroa: SaiakeraArgitaletxea: Pamiela

Zaldi Eroa

EnergianuklearrariburuzkogogoetaElhuyar zientzia eta teknolo-gia aldizkarian energianuklearraren gaia sakonkilandu da apirileko zenbakian.Hiru gairen inguruan bildudira eztabaidak: segurtasuna,gardentasuna, eta industrianuklearraren etorkizuna.Horri guztiari buruzkogogoeta egin dute, besteakbeste, Igor Peñalva eta JoseRamon Etxebarria fisikarinuklearrek zenbaki honetakoartikulu berezian. Zenbakiahonetan, gainera, Rolf Heuerfisikari eta CERNeko zuzen-dariari egindako elkarrizketaeskaintzen da.

Egileak: Elh. kazetari taldeaGeneroa: Zientzi aldizkariaArgitaletxea: Elhuyar Fund.

Sorgineninguruko lanantropologikobereziaSorginen inguruko lan antro-pologikoa egin du XipriArbelbidek; ez soilik EuskalHerrian duela mende batzukizandako sorgin kontu etasorgin ehizak aipatuz, baiziketa gaur egun Afrikan eresorginek duten kulturgarrantzia aletuz. Bi iturrinagusi izan ditu horretarako.Bat, de Lacrek 1612an idatzi-tako Tableau de l’incostancedes mauvais anges etdémons, eta bigarren oina-rria, Arbelbidek berak BoliKostan ikusi duena. Hanegona baita hamabi urtezegilea misiolari gisa.

Egilea: Xipri ArbelbideGeneroa: AntropologiaArgitaletxea: Elkar

1. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein.

2. Txatartegirako ipuinakXabier Etxaniz Rojo. Erein.

3. Zu zara orain txoriaMikel Etxaburu. Elkar.

4. Azken tranbiaren itzalaJose Inazio Basterretxea. Elkar.

5. ErrotikGotzon Barandiaran. Susa.

6. Sunset parkPaul Auster. Alberdania.

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania.

2. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean.

3. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Faxismoak opinperatutaGotzon Aranburu. Gara egunkaria.

5. Autopsiarako frogakKoldo Izagirre. Susa.

6. Euskal Herriko pertsonaia...Koldo Aljostes. Arabako Foru Aldundia.

Ez Fikzioa

�Bildumaosatzen duten153 tituluenartean bi galegobaino ez daude

�Irakurle batekpentsa dezakeFole delaliteraturagalegoa

Itzalak harturik Elhuyar aldizkaria Sorginak

Page 4: ORTZADAR 160411

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

“Bizia ematen duen oreka transmititu nahi dut”Naturari estu loturiko artistada; harria bezain uste sen-doak ditu, eta burdina bezainobra indartsuak sortzen.Egurrak aurreko bi materialeiemandako orekan bizi daharen artearen poesia

Lertxundiren `Osaketak´ erakusketa Madrilgo Luis Burgos galerian dago orain ikusgai. IRUDIA: DAVID DE HARO

AMAIA ARRAIZAArtean galdera guztiek dute lekua,Mikel Lertxundiren (Berriatua,Bizkaia, 1951) aburuz. Eta naturanerantzun guztiak daude. BilbokoJuan Manuel Lumbreras galerianerakutsi berri ditu azken urteetansortutako lanak, arteak eginiko gal-dera eta naturak emandako eran-tzunetan arakatuz. Orain, Madril-go Luis Burgos galerian dago ikus-gai Osaketak deritzon erakusketa.Naturarekin lotura estua du zurearteak. Nolatan?Erabiltzen ditudan materialak,haiek lotzeko modua, baita haiekespazioarekin harremantzekodudan ikuspegia ere naturatik har-tutakoa da, harengandik ikasita-koa.

Urte asko dira elkarrekin bizigarela natura, artea eta ni. Bainatura eta bai artea nire bizitzakofunts bilakatu dira; lehenengoahausnarketarako gaia dut, eta biga-rrena, adierazpidea. Artearen bidezgalderak egiten ditut eta naturanaurkitzen ditut erantzunak. Arteangaldera guztiek dute lekua eta natu-ran erantzun guztiak daude.Egurra, harria eta burdina. Nolairitsi zinen materia horietara?Hasieran materia horiek eta bestebatzuk banaka lantzen nituen,artista gehienek egin ohi dutenbezala. Baina materiala ezagutu etanaturari sakonago erreparatu aha-la konturatu nintzen lurrarenfuntsezko hiru osagaiak direla, etahiruren artean gorputz bakarraosatzen dutela. Naturak eman zizki-dan materialok eta elkarren osaga-rri direla erakutsi; orduan hasinintzen hiru materialok lotzen edoelkarrekin erabiltzen. Bide berribat ireki nahi izan nuen, neurebidea ibili eta neure ekarpena egin.Material horien aurrean paratu, etaartista gisa zein jarrera hartzenduzu? Non kokatzen duzu zureburua?Nik beti pentsatzen dut aurreandaukadan harri blokea, egur zatiaedo burdin xafla garrantzitsua delanik hautatu aurretik ere; bere nor-tasuna duela, bizia ere, eta horierrespetatu eta ahal dudan neu-rrian goratu egin nahi izaten dut,artearen bidez. Nik haiei ahalik etagutxiena kendu eta ahalik etagehiena eman nahi izaten diet.Haien parean jartzen naiz, ezaurrean, ez atzean. Haiekin jolas-ten naiz bizitzari zentzua eta poesiapixka bat bilatu nahian.Sarri askotan aireari, urari eta sua-ri lotuta ageri dira zure obrak. Zerklotzen ditu?Material bakoitzak lekua egiten dioelementu bakoitzari, naturan beza-la nire eskulturetan ere. Konbina-

zio era bat baino gehiago daudehaiek lotzeko baina modu ez deu-seztatzailean bakarra, eta nik horinahi dut agertu. Horregatik,harriak lekua egiten dio urari, egu-rrak aireari eta burdinak suari,elkarri bizia emanez, eta elka-rrekin biziz. Beste konbinazioetan,adibidez, urak egurra usteldu (hil)egiten du, suak egurra erre (hil)egiten du, urak burdina herdoildu(hil) egiten du,…. Interakzio kalte-garri hauek ez zaizkit interesatzen,hortik ez dator oreka, kaosa baizik,eta nik bizia ematen duen orekabilatu eta transmititu nahi dut.Forma geometrikoekin ere jolastenduzu maiz. Hirukia, karratua etabiribilarekin. Hiru materien gara-pena dira edo oinarria? Hau da,guztiaren hasiera edo amaiera?Forma geometrikoak erabiltzenditut beste forma guztien oinarria

osatzen dute lurrean, bur-dinezkoek laukizuzena

eta egurrezkoek biri-bila. Hiru multzoekharreman zuzenadute elkarrekin.Material bakoitza-ren izaerarekin eta

espazioaren batzekoindarrarekin jolasteko

modu bat da. Eta ikus-leari parte hartzeko aukera

ematen dio.Denboraren iragaitearekin ez daapaldu naturarekin lan egitekoduzun irrika. Zerk bultzatzen zai-tu etengabe naturara?Naturan gehiago barneratu ahala,orduan eta gusturago nago hartu-tako bidearekin, eta aukera zabalaikusten dut oraindik, zer ikertuasko; denbora baino ez dut eska-tzen, naturaren baitan bizitzaren

A R T E A > P I N T U R A E TA E S K U LT U R A

mikellertxundi

poesia bilatzen jarraitzeko. Gaine-ra, konturatu naiz naturarengan-dik aldendu den belaunaldiko giza-taldearen parte naizen aldetik egindezakedan ekarpen onena natura-ra itzultzeak duen garrantziaz ohar-taraztea dela. Eta harreman horierrazteko aukerak eskaintzea,artearen bidez.Zer ematen dizu naturak? Eta zurearteari zer ematen dio?Dena ematen dit, bertako partaideizateko aukeratik hasita. Ezin duguahaztu naturaren parte garela, zatitxiki-txiki bat baino ez bada ere,naturako beste elementu gehienakbaino askoz gutxiago irauten badu-gu ere. Artista bezala lan egitekogaia, materiala eta ikasbidea ema-ten dit. Hori, gero, nire lanetanagertzen da, naturaren forma etaizatearen esentzian bilatu eta ara-katzetik lortutako poesian.Naturak eta arteak bat egitean zersortzen da? Eta zer komunikatzen?Nire kasuan oreka; horren bila ari-tzen naiz, behintzat. Hori da bilatueta transmititu nahi dudana. Orekada bizia sortu eta mantentzekooinarrizko egoera eta nik orekabilatzen dut erabiltzen ditudanmaterialei bizia emateko, gerohaiek ikusleari transmititu die-zaioten arte bihurtutako poesiabidez.Bidean aurrera garatutako ikerke-ta prozesua da artea. Nora iritsizara? Non zaude orain? Ondorio-ren bat emateko gai sentitzen zara?Bidean helmuga batzuk ikustendituzu eta hara heldutakoan bestebaterako abiapuntua direla kontu-ratzen zara, eta horrek mantentzenzaitu ibilian.

Nire ikerketa edo pentsamenduagaratzeko fase honetan espazioarieta denborari zentzua bilatu nahiannabil, beti bezala naturari begira,harengandik ikasten, material etaelementuekin materiala eta inma-teriala kontzeptuekin esperimen-tatzen. Nire heldutasun garaiannagoela sentitzen dut eta ondoriogarbi batera, behintzat, heldu nai-zela uste dut: gure bizitzak natura-ri lotuta baino ez duela zentzua, etanaturarengan sinestea eta naturamaitatzea direla hobeto bizitzekogakoak.Zer paper jokatzen du espazioakzure lanetan?Espazioa artelanaren parte da, haribizitzeko lekua eman eta harenpertzepzioa bideratzen duen hei-nean. Kant-ek zioen espazioa per-tzepzioentzako markoa dela. Batnator. Baina nik nahiago dut esze-natokiaren metafora erabili, horrekmugimenduari eta ekintzari lekuajartzen diolako, eta hauek direlakobiziaren ezaugarri. Horregatik,ardura berezia sortzen dit eskultu-ra espazioan egoki integratzeak,horrek zuzen-zuzenean eragingoduelako hartzailearen pertzep-zioan. Espazioari emandako tra-taeraren arabera artelana bizirikagertuko da, komunikatu egingodu; edo kontrara gertatuko da: ezerez esateaz gain, traba egiten duenbolumena izango da.

eta laburdura direlakoeta nire “minimal”diskurtsora ho-bekien egokitzendirelako. Ez dutforma helburuestetiko hutseibegira lantzen;materiara barne-ratzeko bitartekobezala erabiltzen dut.Materialari berari emannahi diot protagonismoa, eta pro-zesu horretan bakoitzak bere formaeskatzen dit, naturalki dagokiona:harriak forma piramidalak eska-tzen dizkit, burdinak angelu zuze-nak eta egurrak forma biribilak.Oraingo erakusketan instalaziomodura jarri ditut nire lan batzuk.Hiru materialekin egindako tripti-koak dira, baina multzoka agertuditut: harrizko piezek hiruki bat

Egurra, harria eta burdina funtsezko osagaiak dira artistaren lanetan. IRUDIA: DAVID DE HARO

“Ondorio garbibatera, behintzat,heldu naiz: gurebizitzak naturari

lotuta baino ez duzentzua”

Page 5: ORTZADAR 160411

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

Lertxundi (Berriatua, 1951), bere artelanez inguratuta. IRUDIA: DAVID DE HARO

Aulestian `Aisureta´ deritzonproiektua egin duzu, naturan zuze-nean esku hartuz. Zein garrantziadute lan horiek zuretzat? Izan ere,halakoetan ez duzu naturarekin lanegiten, naturan bertan baizik…Uste dut nire ibilbidean egin neza-keen ekintzarik biribilena eta osoe-na dela, naturari hartu diodan guz-tia itzultzeko aukera ematen dida-lako, haren bidez ikasitako guztiaerakusteko. Eta artearen bidez giza-kia-natura harremana bultzatzekoaukera ezin hobea ematen didalako.

Hilik dagoen edo ezer ez dueladirudien leku batean zerbait ate-ratzea, eta norberarentzat eta bes-teentzat onuragarria eta gustaga-rria izatea, sentipen berezia da.Gauza txikia handi bihurtzeaerronka ederra da. Gero eta mai-teago dut txikitasunaren handita-suna.

Filosofia horri segituz sortu nuenAisureta: sasiak jandako baliabi-deak –zuhaitzak, ura, burdin harriaeta abar– bistaratu eta nabarmen-du nituen, eskulturaren ikuspegi-tik. Gune horrek berezkoa zuenedertasuna agerian dago orain,eraldaketa gutxirekin.Urte andana daramazu arteanlanean. Ez duzu bizitza beste modubatera konprenitzen?Umetako ametsa, jolasa, bizimodueta lanbide bihurtu zait. Edonolaere, artea lanbidea baino gehiagobizimodua da. Goizean jaiki etagauean lo hartu arte, dena begirat-zen dut artista begiekin. Dagoenekoezinezkoa zait mundua beste modubatera konprenitzea.Zein da euskal artearen osasuna?Ba al dago euskal arteaz hitz egi-terik?Aspaldian krisi ekonomikoarenondoan bestelako krisi bat ere bada-goela sumatu dut, bai sortzaileen-gan bai hartzaileengan. Kezka-tzekoa da. Bestalde, duela urte ba-tzuk baietz esango nuke; artea uni-bertsala izan arren geografia gunebakoitzak bere marka ezartzen due-la. Baina, gaur egun, globalizazioa-ren ondorioz dena berdintzen arida, identitate guztiak bakar bateanbiltzen. Nik, ordea, uste sendoa dutdesberdintasunean dagoela abe-rastasuna. Denok gauza berdinakegiten baditugu, non dago sorkun-tza?Euskal Herrian erakusten dituzulanak gehienetan. Bilbon berrikiegondako erakusketa Madrilendago orain. Zure lanak berdin uler-tzen dira hemen zein han? Alegia,naturaren ikuspegi berbera duhemengo ikusleak edo hangoak?Egia da naturaren ikuspegi des-berdina daukagula herrialde des-berdinetan. Bakoitzaren geografia,kultura eta hezkuntzak erabat era-giten du horretan, beste gauza guz-tietan bezala. Ez dut uste horiurbeen efektua denik; Japoniakohiririk handienean naturarekikosentiberatasun itzela aurkitu dut,baita Alemaniako zenbait hirigarrantzitsutan ere. Madrilen eredenetariko jendea dago. Gainera,artearen baliorik handienetarikobat da interpretazio anitzerakoematen duen aukera. Jendeak bereerara ulertzen ditu, nahiz eta nik–neure filosofiari jarraituz– senti-mentu batzuk bultzatu eta emoziobatzuk eragin nahian sortu ditu-dan. Horretan datza artearen abe-rastasuna. Batzuek artelan bezalaikusi eta aintzat hartuko dituzte,eta beste batzuei naturaren oihar-tzuna ere helduko zaie. Baina horihala gertatzen da hemen, Madrileneta munduko beste leku guztietan.

“Artista begiekinbegiratzen dut

dena. Dagoenekoezin dut munduabeste era batera

konprenitu”

Page 6: ORTZADAR 160411

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

OIHANE LAKARELHUYAR FUNDAZIOA

O rgano-transplanteakjasotzeak bizirik irau-teko aukera paregabeaematen die pazienteei.

Hala ere, bizitza osoan kontrolatubeharreko zerbait bilakatzen dahaientzat. Beren gorputzak kanpo-tik sartutako organoaren kontraegin dezake, eta halabeharrez etenbehar izaten dute eraso hori, orga-noa galtzera ez iristeko. Eta,horrekin batera, aldian-aldianazterketak egin behar izaten dituz-te, organoak babestuta jarraitzenduen kontrolatzeko. Bada, EstatuBatuetan kontrol hori errazago egi-teko modu bat proposatu duteStanford Unibertsitateko ikertzai-le batzuek: gorputza jasotako orga-noaren kontra egiten ari den odol-analisi bidez jakiteko modu batasmatu dute.

Gaur egun, oso nekeza da errefu-sa gertatu den jakiteko erabiltzenden prozesua. Transplantatutakoorganoaren zatitxoak hartzendituzte zuzenean (hau da, biopsiakegiten dituzte), eta oso maiz eginbehar izaten dute hori: hasieran,transplantea egin eta lehenengourtean, gutxienez hamabi biopsiaegiten dizkiete, eta, hurren-go lau urteetan beste biedo hiru urtean.

T r a n s p l a n t e a kjasotzen dituztenen% 40k, gutxi gora-behera, lehenengourtean errefusa-tzen dute organoa.Azken batean, gor-putzak kanpotik sar-tzen zaion beste edoze-in gorputz arrotzen aurre-an bezala erantzuten du. Gor-putz arrotz guztiak kaltegarritzatjotzen ditu, eta immunitate-siste-ma haien kontra lanean jartzen du.Horregatik, transplantatzeko prestdauden organoentzat hartzaile ego-kienak bilatzen dituzte espezialis-tek. Alegia, emaileak eta hartzai-leak ahalik eta antzekotasungehien izan ditzaten saiatzen dira,immunitate-sistemaren erasoaahal duten neurrian saihesteko.

Dena den, botika bidez ere lagun-tzen dute gorputzaren berezkoerreakzio hori eteten, eta immuni-tate-sistemaren erantzuna geldia-razten duten botikak ematendizkiete transplanteak jasotakopazienteei.

ERREFUSAREN AZTARNAK ODOLEANNeurri horiek guztiak hartuta ere,batzuetan gertatzen da gorputzakorganoa errefusatzea. Horrelakoe-tan, garrantzitsua da ahalik etaazkarren antzematea errefusarensintomei, errazagoa delako harenkontra egitea. Horregatik egiten dahain jarraipen estua transplanteak

egin eta gero. Transplantatutakoorganoan ez ezik, Stanford Uni-bertsitateko ikertzaileek susmoazuten odolean ere egon zitekeelaerrefusaren adierazlerik. Izan ere,errefusa gertatzen denean, trans-plantatutako organoaren zelulakhil egiten dira pixkanaka, eta DNA-zatiak hartzailearen odolean sar-tzen dira. Berez, beti agertzen daodolean organoaren DNA pixkabat, baina, errefusa gertatzendenean, haren maila handitu egi-ten da.

Lehendik ere ohartuta zeudenefektu hori gertatzen zela. Iker-tzaile-talde horrek berak orain delaurte batzuk ikusi zuen gizonezkoenorganoak jasotzen zituzten ema-kumeetan gizonezkoen DNA ager-tzen zela odolean. Hain zuzen, ema-kumeak eta gizonak bereiztendituen kromosoma, gizonezkoen Ykromosoma, detektatu zuten ema-kume horien odolean. Eta ikusizuten Y kromosomaren kantitateakgora egin zuela emakumeek jaso-tako organoa errefusatu zutenkasuetan.

Test hori orokortzeko asmoz, etaez zedin bakarrik gizonen orga-noak jaso dituzten emakumeentzatbaliagarria izan, pentsatu zutenpertsonen arteko bereizketa-tekni-

ketara jotzea. Aitatasun-probetan, hilketa-

kasuetan eta bestela-ko auzitegi-azterke-tetan egiten denbezala, transplan-teak jaso zituztenpertsonei odol-laginak hartu, eta

hango DNA pertso-na horrena berarena

edo organoarena denaztertu zuten. Hala, ikusi

zuten emailearen DNA odoleanageri den DNA guztiaren %1 bainogutxiago denean, ez dela arazorikegoten. %3-4ra igotzeak, berriz,hartzailea transplantea errefusa-tzen ari dela adierazten du.

Are gehiago, ikertzaileek adiera-zi dute biopsien bidez baino azka-rrago iragarri zutela aztertutakokasuetan errefusa gertatuko zela.Izan ere, errefusaren sintomakorganoan agertu baino lehen has-ten da pilatzen hildako zelulenDNA odolean. Hala ere, ez zituztenidentifikatu errefusa guztiak;kasuen %17k huts egin zutela adie-razi dute. Beraz, oraindik doitubeharreko teknika bat da, eta saioeta entsegu gehiago egin behardituzte, baina ikertzaileek usteosoa dute potentzial handia izandezakeela. Ikerketan parte hartu ezduten beste aditu batzuek, halanola Massachusettsko Ospital Oro-korreko transplante-unitatearenzuzendariak, adierazi dute zuhurhartu beharreko albistea dela, bai-na ona dela biopsiak egin behar ezizateko moduak asmatzea.

Hartzaileei bizirik irauteko aukera ematen badieere, bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait

ere bilakatzen da haientzat organo-transplantea;kontrol hori errazteko modua asmatu dute AEBn

ODOL-ANALISI BIDEZ, ORGANO-ERREFUSEIANTZEMATEKO MODUA ASMATU DUTE

Z I E N T Z I A > T R A N S P L A N T E A K

Bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait bilakatzen da transplantea. ARGAZKIA: ALAN TURKUS

“Transplanteakjasotzen

dituztenen% 40k organoa

errefusatzen dutelehen urtean”

Odol-lagin batetik jakin daiteke zer DNA-proportzio dagokion pazienteari eta zein hartzaileari.ARGAZKIA: NHGRI

Emailearen DNA odolean ageri den DNA guztiaren % 3-4 denean, arazoak egon litezke. ARGAZKIA: PHOTOXPRESS

Page 7: ORTZADAR 160411

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

MIREN RUBIO

K OMIKIAREKIN erebidaiatuko du aurreran-tzean Tokitan.tv sarekoatariak. Euskal Herriko

nahiz atzerriko txango eta ibilbideenberri ematen du guneak, “bidaiaritxikientzako abentura handiak”eskaintzeko. Hala dio Haritz Rodri-guez kazetari eta gunearen sortzai-leak. “Denentzako moduko abentu-rak dira, denok barruan daramagunabenturazalea ateratzekomodukoak”. Iazko ekainetik horre-tan dabil buru-belarri lanean Rodri-guez, batez ere abentura txiki bainahandi horiek bideoekin kontatzen.Baina, atarian bloga, GPS bidezkoibilbideak edota mapak ere eskain-tzen dira, besteak beste, eta hemen-dik aurrera baita komikia ere. Toki-tan-en abenturak izeneko komikiaatalka argitaratuko du bertan Rodri-guezek, eta dagoeneko lehen alea ata-rian dago irakurgai.

BIDAIA ERDIKO LURRALDERA “Tokitanatarian istorioak kontatzen dira”,dio Rodriguezek. “Istorio bakar batda, baina alderdi ezberdinak ditu:bideoak, musika, artikuluak, saresozialak... Horregatik, egitasmoakurte erdia bete zuela ospatzeko, isto-rio hori komikira ere eramatea era-baki nuen”. Gainera, eremu berribat arakatzeko aukera ere eskainidio komikiak, fikzioan kokatu baituistorioa, eta J.R.R. Tolkien idazlea-ren liburuetan oinarritu da. “Mun-du errealean hartutako argazkiekin

fikziozko mundu bat irudikatu dut,Eraztunen Jauna nobelaren ErdikoLurraldea, hain zuzen ere”.

Bideoetako irudiez baliatu dahorretarako. “Bideoetako irudieitrataera berezia emanda sortu dakomikia. Lehenik eta behin, foto-gramak aukeratu ditut eta, ondo-ren, Photoshop programarekin tra-tatu ditut”. Horrela egokitzendizkio irudiak berak idatzitakogidoiari, eta era honetan lan egin-go du hurrengo ataletan ere.“Entrega bakoitza lau orrialdekoa

izango da. Oraindik ikusteko dagozenbat izango diren, baina momen-tuz sarean argitaratuko ditugu,PDF formatuan. Hala ere, nireasmoa paperean ere argitaratu ahalizatea da”.

TRANSMEDIA IZAERA Komikiarekin,Tokitan.tv gunearen transmediaizaera indartu nahi du Rodriguezek.“Istorio bat kontatzerakoan, euska-rri ezberdinak erabiltzea da trans-media izatea, eta Tokitan-ek hasie-ra-hasieratik eutsi nahi izan dio izae-

ra horri”. Honekin bat, bidaien etaistorioen inguruko beste ikuspuntubat gehiago eskaintzeko balio duelauste du. “Komikiaren istorioa inde-pendentea da. Ez duzu bideoak iku-si beharrik ulertzeko. Baina komi-kia irakurtzeaz gain, bideoak ikus-ten badituzu, istorioa bera osotasu-nean hobeto ulertuko duzu”.

Bloga bera ere izaera honen bestezutabeetako bat da. Trasme-dia kontzeptuaren ingu-ruko post-ak irakurridaitezke bertan, bai-

`Tokitan.tv´sareko gunea fikziozko bidaiei buruzko komikia ari da argitaratzen, atalka;abenturak kontatzeko modu ezberdinak eskaini nahi ditu horrela euskarazko telebista atariak

ABENTURETARAKO IRUDIAK

B I D A I A K > T O K I TA N .T V

Bidaiatzen duen bakoitzean kamera gainean eraman ohi du Rodriguezek. IRUDIA: ORTZADAR

“Bidaiaritxikientzako

abentura handiakeskaintzen dira,

denentzakomodukoak”

Kazetaria iazko ekainetik dabil bidaien inguruko interneteko telebistan lanean. ARGAZKIA: JOSE MARI MARTINEZ

na gai ugari jorratzen dira. Bidaieninguruko artikuluak daude, bideojoerei buruzko testuak, edota arlopertsonalagokoak diren kontakizu-nak. Gainera, musika entzutekoaukera ere eskaintzen du atariak, etabideoetan erabilitako abestiak bereosotasunean entzun daitezke. “Bideoguztiak Creative Commons lizentzialibreak dituzten abestiekin osatutadaude, eta abesti horiek musikarenatalean argitaratzen ditugu”.

AFIZIOA OFIZIO “Internet eta bidaiakdira nire pasioa. Beraz, horiek guz-tiak koktelera batean nahastu, etaedukiontziari eraginda atera daTokitan.tv”, azaldu du Rodriguezek.Bi pasio horiek lantzen hasi zengunea martxan jarri baino lehena-go, orain dela pare bat urte kameraerosi eta bere bidaiak grabatzeariekin baitzion. “Bidaian noanean gai-nean eraman ohi dut kamera, etaibilbide osoan grabatzen aritzennaiz. Aurkezpenak ere egiten ditutkamera aurrean, toki hau edo besteaazalduz. Eta mendian nagoenean eregainean eramaten dut. Lan neketsuada, askotan zaila delako aisialdia etalana bereiztea”, nabarmendu du.

Bere kabuz egiten du prozesu guz-tia; grabatu, editatu, argitaratu etakudeatu. Internet ondo ezagutzenbaitu Haritz Rodriguezek. “Azkenurteotan bereziki espezializatu naizinterneteko kazetaritzan eta inter-neten, oro har. Orain dela urte ba-tzuk Euskaltube.com gunea ere sor-tu nuen, bideoak partekatzeko lehe-nengo euskarazko ataria, adibidez”.Eta hainbat mediotan eta komuni-kazio bulegotan lan egiten jardunostean, bere proiektu propioa aurre-ra eramatea erabaki du kazetariak.Zaletasunak eta lanerako gogoakbultzatuta sortu du, beraz, Tokitan.

Eta gero eta aukera gehiagoeskaintzen doa, azken

berrikuntza Bidaia Er-diko Lurraldera komi-kia izanik.

“Internet etabidaiak gustatzenzaizkit; koktelerabatean bi kontuaknahastuta aterada `Tokitan.tv´”

Page 8: ORTZADAR 160411

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

galderaerantzunak

www.euskaltzaindia.net

JAGON

1.Aditzak aspektu burutuaala burutugabea behar du

‘ohi’ partikularekindoanean? ‘Etorri ohi da’

ala ‘etortzen ohi da’?

Badirudi, oro har, burutua dela nagusi hegoal-deko tradizioan, eta burutugabea iparral-dekoan; nahiz eta gaur egun iparraldean erenagusitzen ari den aditz burutua duen egitu-ra. Beraz, ez dugu arazorik ikusten biak onart-zeko: etorri ohi da eta etortzen ohi da.

2.Ba al da arau zehatzik noizerabili ‘-ten’ eta noiz ‘-tzen’

partizipioburutugabeetan?

85. arauan eman zituen Euskaltzaindiak honiburuzko argibideak:

–tzen erabiliko da orohar.–ten erabiliko da partizipioa n letraz amai-

tzen duten aditzekin.–ten erabiliko da, halaber, aditz oina kontso-

nante txistukariz amaitua bada (ikasten, uzten,gutxiesten, ahazten, hasten, hazten, hezten hes-ten, hausten, lazten eta abar). Aditz arazleekere, horrenbestez, –arazten egingo dute aditzizena.

3.Zein da forma egokiena:‘Zer zabiltza’ ala ‘Zertan

zabiltza’?

Euskaltzaindiak ez du batasunerako ezergomendatu eta Gramatika batzordeak ere ezdu proposamen berezirik egin honen gainean.XIX. mendeko eta XX. mendeko autoreak begi-ratuaz, hona hemen atera ditugun adibide ba-tzuk:

Zer zabiltza bada exezio oriekin? (AgirreAsteasukoa)

Jaungoikuak egun on dizuela, Maiñazi! Zerzabiltza zu emen makilla ta guzi? (Txirrita)

Illaramendik, Labayenek eta bestek ere bada-rabilte zer zabiltza.

Gizona, zertan zabiltza orrela eta zer bizimo-du da zuria? (Beovide)

Baña, oñatiarrak, zertan zabiltzate Ergiña-ra-bidean euriaren eske? (S. Mitxelena)

Lagunak egañatzen zertan zabiltza? (Txirri-ta).

Laphitzek eta Udarregik ere badabilte zertanzabiltza. Biak erabili izan dira, beraz, eta ezdut uste oraingoz bietako bat hobets daitekee-nik; izan ere, biak dira zilegi eta erabilgarri.

T O P O N I M I A I Z E N A K

UrtziJainkoaren euskal izenzaharra. XVII. mendekoZalgize idazlearen ustezzeruaren deizio zaharrazen. Hemendik sortu diraOrtzadar, Oskarbi eta bes-te. Aurreneko aipamenaXII. mendeko Codex Calix-tinus-ekoa da, non Com-postelako Donejakuera joa-teko bidea aurrenekozdeskribatzeaz gaineraeuskarazko lehen hizte-gitxoa ere biltzen baita:“Barbara enim lingua peni-tus habentur. Deum uocantUrcia (...)”. Euskal Mitolo-giako izakia ere bada,ekaitza eta harria ekartzendituena, zenbait lekutanHodei izenaz ezagutzendena. Aldaera: Ortzi.

Arrasate edo Mondragoe?

1260an Gaztelako Alfontso jakitunak hirigutuna eman zionean, garai hartan ohi-koa zen bezala, herriari izena aldatzeaerabaki zuen eta Arrasateren ordez Mont-dragon deitu zuen. Baina zein izan zenizen aldaketa egiteko arrazoia?Kondaira baten arabera, Santa Barbaramendian bizi zen Herensugearengatikdatorkio izena, baina badirudi istorio ederhori izena azaltzeko sortu zela, eta ez delabenetako arrazoia. Izen bera dugu Italian,Mondragone, eta Frantzian Montdragonedo Balearetan, Mondragò. Badirudi izenberria ospe emateko jarri zitzaiola, bestekasu askotan bezala: Villamayor de Marki-na (Elgoibar), Salvatierra de Iraurgui(Azpeitia)... Ezaguna denez, Arrasate ize-naren ordez euskaldunek Mondragoe era-bili izan zuten XX. mendean jatorrizko ize-na berpiztea erabaki zen arte.

1260an erregeak izena aldatu zion herriari ospe emateko asmoz

ORTZADAR

A BARKAK erabilgarri ziren jadanik erromatarrengaraietan Europako eremu askotan. Tradizional-ki, nekazaritza lanetarako, artzaintzarako etadantza egiteko erabili izan dira, baina denbora-

ren poderioz beste oinetako mota erosoago batzuk nagusi-tu ziren eta abarken erabilpena asko murriztu zen.

Oin punta oinorraziraino eta taloia estaltzen du oinetakotradizional honek. Buelta osoan ertz zulatua dute bertatiksoka edo uhal luze bat pasatzeko. Zenbaitetan, zapi bat jar-tzen zen ukitzea mingarri suerta ez zedin. Beranduagoartile txirikordatuz egindako kordoia erabiltzen hasi zen,baina, kasu horietan guztietan sandalia moduko hauhankaren inguruan hainbat buelta emanda lotzen da.

Lehen, txahal-larruz egiten ziren bakarrik, baina gauregun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere aurkitu di-tzakegu. Iraganean, baserritarrak berak fabrikatzenzuen oinetako mota hau. Gaur egun abarkak jarduerafolklorikoetan baino ez dira erabiltzen. Gurean badiraoraindik oinetako-mota hau eskuz fabrikatzen duten zen-bait artisau, baina abarkagileen kopurua murriztu eginda nabarmen, ia desagertu arte.

FABRIKATZEKO PROZESUA Abarkak ekoizteko prozesuaoso konplexua da. Hasteko, larruaren gainean egin nahiden abarkaren neurriko txantiloia jartzen da. Pieza horiprentsa hidraulikoaren kolpe batez moztu ondoren, zen-bakia jartzen zaio tanpoi baten bidez, eta soberan geldi-

tutako materiala, lazoak egiteko gordetzen da. Jarraian,abarkaren inguru osoan zuloak egiten dira, horretarako

estanpagailua erabilita. Ondorengo zeregina piezaren mutu-rra jatea edo meheago egitea da. Abarkaren aurrealdeaeskuz josten den kasuetan beharrezkoa izaten da txantiloibaten bidez jostura markatzea eta larrua jateko tresnazmuturra zulatzea. Ondoren crepelina jartzen da, abarka sen-dotzeko eta oina babesteko, eta gero muturra josten da. Zere-gin gogorra da eta eskulan ahalegin handia eskatzen du.Ondoren piezari buelta ematen zaio, jositako zatia barrurabegira gelditzeko. Inguru osoko zuloetatik kordoia sartuondoren, lazoak kokatzen dira, eskuz, eta mihia kolatzenda muturreko jostura estaltzeko.

Iraganean, baserritarrak berak egitenzuen oinetako mota hau,

txahal-larrua erabiliz

ABARKAK,PUNTA ETA

TALOIA

Badira oraindikoinetako mota

hau eskuzfabrikatzen duten

zenbait euskalartisau