ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf ·...

8
ortzadar deia.com euskal kulturaren kolore guztiak larunbata, 2014ko urriaren 18a. 373 zenbakia BIZI-BIDEA KOLOREZTATZEAZ ‘Mandala’ sinbolo tibeta- noaren inguruan kaleratu du liburuxka Nerea Agirrek -- 4-5. orrialdeak -- MALENKONIAREN ARANTZAK “Fado doinuan” idatzitako narrazio sorta dakar Xabier Mendiguren Elizegik -- 2. orrialdea -- 18. urteurrena

Transcript of ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf ·...

Page 1: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

ortzadardeia.com

euskal kulturaren kolore guztiaklarunbata, 2014ko urriaren 18a. 373 zenbakia

BIZI-BIDEA KOLOREZTATZEAZ‘Mandala’ sinbolo tibeta-noaren inguruan kaleratu

du liburuxka Nerea Agirrek-- 4-5. orrialdeak --

MALENKONIAREN ARANTZAK

“Fado doinuan” idatzitako narrazio sorta dakar Xabier

Mendiguren Elizegik-- 2. orrialdea --

18. urte

urrena

Page 2: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

02 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Editorial Iparraguirre S.A. Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso duZuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi ([email protected]) Koordinazio lana: Amaia Santana ([email protected]) Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portada: Javier Colmenero Lege Gordailua: BI 1720-06

22 011 eta 2013. urteen artean ida-tzitako bost narrazio elkartu dira Arantzak barrurantz lanean (Elkar). Bost ipuin ezber-

din, independente dira. Aitzitik, pertsonaien noraezak eta narrazioen tonu tristeak batasuna ematen diote liburuari. Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, 1964) filologoa da ikasketaz eta editorea ogibidez. Baditu, ordea, hainbat eleberri eta ipuin-bilduma argitaratuak eta, oraingo honetan, narrazio laburren bidez, pertsonen barruko sentimendu ilunenetan, itxi gabeko zaurietan jarri du arreta. Istorioaren abiapuntuak, testuingu-ruak eta pertsonaien egoerak ez daukate zerikusirik ipuin batetik bes-tera. “Obra independenteak” baitira, Mendigurenen esanetan. Bidaiatzea gustuko izan gabe Erromara abiatuko den turista ageri da istorio batean, beste batean hiltzear den iheslari ohiak gaztetako maitearekin egun bat pasa nahi du. Gainditu gabeko trau-mak dituen psikologoa ere ez da fal-ta. Protagonista guztiek bizitzak eka-rritako aldaketei aurre egin beharko diete eta, iraganak utzitako zaurieta-tik abiatuta, zirt edo zart egiteko unean ikusiko dute beren burua. Epi-katik urrun, norbere baitango burrukan ari dira pertsonaiak, barruko arantza atera ezin eta zizta-da nola saihestu asmatu ezinik. IRAGANAREN ZAMA “Gure nahi eta ezinak ezinbestean azaleratzen dira, handik edo hemendik”, dio Xabier Mendigurenek. Izan ere, berak ez du bilatu era horretako istorioak idaz-tea, “buruan jira-biraka” ibili dituen gaiak paperera ekarri baino ez du egin. Idazlearen ustez, “edonoren bizitzan, badira garai batzuk, gertae-rak eta erabakiak pilatzen direnak, horiek dira kitzikagarrienak eta emankorrenak”. Pertsonaia batzuk iraganari lotuak ageri dira eta, hain zuzen ere, iraganaren pisu horri nola aurre egin beren esku dago: “Lehen-

Xabier Mendiguren Elizegik bost istorio malenkoniatsu bildu ditu ‘Arantzak barrurantz’ (Elkar) bere liburu berrian. Barruko ezinegonak ezin konponduta, erabaki sakonak hartu beharrean diren pertsonak jarri ditu erdigunean

Ipuinak fado doinuan

DABI PIEDRA

dik datorren zama horren azpian geratu, inertziaren legeari amore eman edo kateak hautsi, bizimodu berri bati ekiteko”, horiexek, Mendi-gurenen arabera, aukerak. Besterik da pertsonaia guztiek helburua lor-tzen duten. GATAZKAK ETA LITERATURA Euskal gatazkaren oihartzuna ere bada libu-ruan. “Euskal politikaren arrastoak sarritan agertzen dira nire ipuinetan –dio Mendigurenek–, ez politikaz ida-tzi nahi dudalako, ezpada hemen bizi garenon bizitzetan ondorioak ditue-lako”. Gatazkek literaturan utzi duten arrasto epikotik aldentzen da, ordea, Arantzak barrurantz, gizartearen borroka baino, norberaren barruko gorabeherak islatu nahi baititu. “Ez dira azaltzen gatazkaren ondorio gor-dinak, itxi gabeko zaurien aztarnak baizik; adibidez, Euskal Herritik kanpo luzaroan egon den iheslaria-ren itzulera edo gaztetan torturatua izan zen emakumeak nola topatuko duen atxilotuta izan zuen polizia”. Tonu malenkoniatsua da liburuaren lehenengo orritik azkenengora arte sumatzen dena, idazleak berak onar-tzen duenez: “Beste liburu batzuetan sarri erabili izan ditut ironia, sarkas-moa edo parodia, oraingoan, berriz, malenkonia”. “Espero dut irakurleak tristezia horren gozotasuna estima-tzea”. Pertsonaiek beren sentimen-tuak gorde egiten dituzte, ingu-rukoekin partekatu beharrean, barruko tristezia horri nolabaiteko egonarriz aurre eginaz. “Konparazio musikal bat egin beharko banu, fado doinuan nabilela esango nuke, sauda-de kutsuarekin”, dio Mendigurenek. Arantzak barrurantz, azken finean, bost piezako fadoa da, malenkoniak batzen dituen bost istorio xume. Euskal Herriko edozein bazterretan gerta litezkeenak, oharkabean, pertso-naien barne munduko borrokak bai-tira, sarri beren buruaren edo beren iraganaren kontrakoak.

Tonu malenkoniatsua nabaria da narrazioetan. IKER AZURMENDI

DONOSTIA

Pertsonaien adina

A rantzak barrurantz liburuan, protagonistak pertsona helduak dira, gaztaroa atzean utzitakoak. Adi-

nez, autorearengandik hurbil daude guztiak. Xabier Mendigurenek dioenez, “idazleon joera natura-

la izaten da norbere antzeko zirkunstantziak dituzten pertsonaiak asmatzea”. Ez ditu nahita bere adin

beretsuko pertsonaiak irudikatu. “Garai batean ahalegina egin nuen nigandik urrun zeuden protagonis-

tak asmatzeko, adibidez, apaiz heldu bat edo neska gazte bat. Oraingoan ez diot garrantzirik eman kon-

tu horri eta berez atera zaizkidan modukoak dira”.

Page 3: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

Ortzadar //03Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

B

KRITIKA

Eguneroko gerra ARITZ GALARRAGA

BIGARREN nobela du Gerra txikia Garrok; bai-na jo du lehenagora: estreinako Kontrarioa har-

tan finkatzen bazen protagonista-ren nerabe izatetik gazte izaterako pausoa, oraingo honetan harrapa-tzen dio haurtzarotik nerabezaro-rako saltoa. Hori bai, orduko Raul Oliveiraren gisara, oraingo Xabi Ugartek jarraitzen du izaten Garro-ren beraren alfer egoa –amaren ustea baita azkarra dela, baina alfer samarra; bere ustearen kontra: saia-tua, baina ergel samarra–. Nerabe-gazte, haur-nerabe, lehe-nengo eleberriarekin esan genuen bezala, bigarrengoa dugu halaber nobela iniziatikoa; Bildungsroman bat, alegia –eguneraketa eginik, esango genuke EH Bildungsroman bat–. “Sudurpean biloak belzten”, “gizontasunera ailegatzen”, gailen-duko zaio Ugarteri “gauzak ulertzen hastearen sentimendu bitxia”; “egu-nez egun osatu beharreko mapa desertua” den helduen mundua hasiko da osatzen, “bere nortasun zaharra ahaztu eta berria eraiki-

TITULUA: ‘GERRA TXIKIAK’ EGILEA: LANDER GARRO ARGITALETXEA: SUSA

tzeari” ekiten dion bitartean. Baina ez du galduko nobela guztian zehar begirada lainoa: harro egongo da, adibidez, bizitzan lehen aldiz bon-ba baten eraginak ikusten ditue-nean. Eta are harroago ez delako izan ikusle soila. Ezen orain arte ez baitugu aipatu, baina eleberriak du fondoa: Hen-daiaratu behar izango du Xabiren aitak, Orereta (sic) atzean utzita, arrazoi politikoak direla kausa. Errefuxiatu behar izan duela, 80ko hamarkadaren hastapenetan. Eta kontakizunean zehar gertaera tra-gikoak gertatu arren –nola gertatu ziren errealitatean bertan: atxiloke-ta, deportazio, hilketak–, umearen bizipenen ondotik gertatuko zaizki-gu horiek guztiak, eta adinarenak propio diren kezka-zalantza-beldu-rrak izango dira kontakizunean benetako pisua hartuko dutenak: “Zer axola zion, ordea, amnistiak edo Euskadiren askatasunak, ama ez bazegoen?”; “Emango al zizkion Euskadik zapata berri batzuk?”. Izan ere, esango nuke horixe dela elebe-rriaren bertuterik behinena: prota-

gonistaren haur-nerabe kondizioa-ren harrapaketa, nola irudikatzen duen, esaterako, autoan bizi dela aita behin –herri berean izan arren– erbesteratuta, nola irudikatzen duen bigarren sendi bat izan deza-keenaren aukera ez bereziki erosoa. Haurraren ikuspegitik, ondo dago eleberria narratzaileak kontatua. Eta zeinen egoki harrapatzen duen aita-semeen arteko harreman labai-na: “Aitak pisu bat zekarren bizka-rrean eta, etxean sartu orduko, zama semearen eskuetan jartzea erabaki du. Orain zama semearen bizkar gainean dago”. Horiez aparte, egia da, gainontzekoa gerta daiteke sobera planoa, Hen-daia estereotipatua –“hango lasai-tasun tristea”–, ertzik gabeak mili-tanteak: “Zergatik atxilotu dute Emi-lio bezalako gizon jatorra?”. Baina, egon, horrela daude irudikatuta. Denak ere, nolanahi den, protago-nistaren gerraz, eguneroko gerraz, eguneroko gerra handiaz jabetzea, koskortzea, gozatzea –halakorik egin badaiteke, behintzat– ekiditen ez dutenak.

Ez du galduko nobela guztian

zehar begirada lai-noa: harro egongo da, adibidez, bizi-

tzan lehen aldiz bon-ba baten eraginak ikusten dituenean

SALDUENAK

ITURRIA: Elkar.

1. Odol mamituak Alaine Agirre. Elkar.

2. Arotzaren... (ebook) Alberto Ladron Arana. Elkar.

3. Urari ostutako poemak Pako Aristi. Susa.

Fikzioa

Ez Fikzioa

IGOTZ ZIARRETAREN BEGIRADA

SAIAKERA

‘Euskararen isobarak’ Pako Aristi. Erein. 196 orr. 15 euro.

Diskurtso desideologi-zatuari zaplastekoa Pako Aristi euskararen inguruko diskurtsoa kutsatzen duten gezurrak detektatzen saiatu da liburu hone-tan: euskara politizatua dagoela, ez dela modernoa, subentzionatua dagoela, erakargarritasuna falta zaiola… Horretarako mila urteko his-toria marrazten du, Nafarroako Erresumaren garaitik hasi eta gaur-daino euskarak jasan duen endeka-pen planifikatua deskribatuz.

HAUR LITERATURA

‘Ongi joan’ Liesbet Slegers (testua eta ilus.). Saretik (itzul.). Ibaizabal. 12 orr. 10,50 euro.

Natura eta haur baten egunerokoa

“Zenbat garraiobide! Gainera, arre-taz begiratzen baduzu ezusteko atseginak aurkituko dituzu. Brum, brum!”. Ipuin hau 0-5 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Liburuotako orriak bi aldeetatik luzatzen dira, eta orrialde osoko irudietan ezkuta-tuta dauden elementuak agertzen dira, irakurlearen arreta erakartzen duen testu batekin batera.

1. Tunelak, izarak, ... Josu Martinez. Elkar.

2. Memoriak (Laboa) Marisol Bastida. Elkar.

3. Hiztunpolisa Jon Sarasua. Pamiela.

(Meñaka, 1977) Ikus: www.igotz.com

ERAKUSLEIHOA

Basqueman superh(ero)ia.

Page 4: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

04 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea & filosofia

ANDER EGILUZ BERAMENDI

‘Bidea koloreztatu’ ‘mandala’ liburuxka kaleratu berri du Nerea Agirre bergararrak. Ameriketan bi hamarkada eman ostean, senarra, bi alaba eta han ikasitako guztiarekin itzuli da Euskal Herrira

Muinera itzuliz

“Denetarako mugak jartzen dizkigute txikitatik, gure barne garapena blokeatuz. ‘Mandala’ muga horiek burutik kentzean datza, barruan duguna atera ahal izateko”, azaldu du Nerea Agirrek. JAVIER COLMENERO

Page 5: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

Ortzadar //05Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea & filosofia

Herrian, oro har, gauza hauekiko jarrera ez baita batere ona”. Atseka-be puntu batekin sorginen kontuak aipatu ditu: “Euskal Herrian harro-tasunez hitz egiten da sorginei buruz. Eta sorginak, finean, pertso-naren osasunaren eta naturaren arteko konexioa ikusten zuten ema-kumeak ziren, lotura zuzena dago mandalen eta sorginek egiten zute-naren artean”. AMERIKETATIK EUSKAL HERRIRA Londresen hiru urte bizi ostean, San Frantziskorako (Kalifornia, AEB) bidea egin zuen Nereak 1995ean. Ber-tan argazkigintza eta Shiatsu eta Tui Na akupresio terapiak ikasi zituen Berkeley-ko Unibertsitatean eta, lau urteren buruan, Mexiko Berrira joan zen. Jade, bestalde, Sacramenton jaio baina Palos Verdes-en (Kalifornia, AEB) bizi izan zen unibertsitatera joan arte. CSU Chico-n arte ikaske-

tak amaitu eta Alaskara bide-ratu zituen urratsak.

Izotzak kiskaldutako paraje horiek, bai-

na, eguzki izpiz blaitutako Mexi-ko Berriko l u r r e n g a t i k aldatu zituen, “zerbait deika

zebilkidalako”. Bertan ezagutu

zuen Dru Kristel txamana eta, horren

bitartez, Nerea.

Egurra eta beruna elkartuta, hartzen eskultura ikusgarriak egiten ditu Jadek. “Koloradon izan dute harre-rarik onena”, Agirreren berbetan. Eta han erakusketa bat egin ostean ber-tara bizitzera joatea erabaki zuten. “Natura modu basatian sentitzen da Koloradon”. Hirietako bizimodu aze-leratuetatik beti urrun, nomadak bezala bizi izan dira Ameriketan barrena. “Waldorf pedagogia jarrai-tuta, etxean ikasi dute beti haurrek, eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada leku berriak ezagutzea”, azaldu du Nereak. Leo, seme nagusia, hamabost urtera arte hezi zuten horrela, gero eskola arau-tura sartu zuten eta egun Hawaii-ko Unibertsitatean etnobotanika ikas-ten dihardu. Taresa eta Izarra-Meriel gaztetxoak dira oraindik eta Berga-rara joan dira gurasoekin. “Euskal Herria eta euskara bertatik bertara ezagutzeko”. Nahiko ondo moldatzen dira hau-rrak euskaraz eta, gurasoak lez, artista hutsak dira: panpinak, kriske-tak, belarritakoak, lepokoak, eraztu-nak… egin eta saltzen dituzte. Ora-in, Bergaratik Hondarribia edo Bia-rritz aldera joatea dauka familiak buruan: “Uste dugu eskulturak eta margoak hobeto saldu ahalko ditu-gula bertan”, bukatu du Nereak. Jarrai beza bidaiak.

O rain hamar urte etorri zen familia Euskal Herrira lehenbizikoz, Nerearen

senide baten osasun kontuengatik. Urtebete egon ziren bertan eta txa-

laparta ikasteko aspaldiko arantzatxoa atera gura izan zuen Agirrek. Felipe

Ugarte txalapartari hernaniarrarekin harremanetan sartu eta danbor jotzaile

iaioa ere baden Jade xarmatuta lotu zen egurraren soinuarekin. Hiru eskola

hartu zituzten eta, ordutik, ahal dutenean jotzen dute. Ameriketara ere era-

man zuten eta, adibidez, Boiseko (Idaho, AEB) 2010eko Jaialdian emanaldia

eskaini zuten.

“Izugarri maite dut txalaparta”, dio Jadek. “Naturarekin eta lurraren errit-

moekin erabat dago lotua eta horrek egiten du objektibo. Baina txalaparta-

riak egurrak astintzen dituenean, bat egiten dute subjektibotasunak eta objekti-

botasunak eta, soinua horren basikoa izanik, muinera garamatza, mandalekin

gertatzen den moduan”.

Ameriketan eta Euskal Herrian txalapartari soinu desberdina antzematen

diola ziurtatu du kaliforniarrak. “Energia bereizia du instrumentuak leku bakoi-

tzean, bihotz taupadak bezala, errepika ezina da kolpe bakoitza”.

MM ANDALA berba entzu-terakoan, monje tibeta-rrek koloredun hareaz lurrean egindako dise-

inu geometrikoak datozkigu gogo-ra. Natura osotasun bakar bat legez begiratu eta ulertzen duten Ekialde urruneko filosofia eta erlijioen adie-razpenak. “Nahiko ikuspegi zuzena da hori”, Nerea Agirreren (Bergara, 1968) aburuz, “baina sakonagoa da kontua”. Natura osotasun bakarra izanik eta gizakia horren parte izan-da, mandalek sortzen eta margotzen dituen pertsonarengan eragin handia izan dezakete, Agirreren hitzetan: “Norbere burua hobeto ezagu-tzeko bidea dira. L a s a i t a s u n a ematen dute, zen momentua, barruan dugun zurrunbiloa gel-ditu eta esentzian duguna eta garena sustatzeko balio dute”. Garaiotarako bereziki egokiak direla deritzo ere bai: “Hau guztia egun bizi ditugun garaietarako oso baliogarria da, esentziara itzultzea, beldurrik gabe zero mailara buelta-tzea. Denetarako mugak jartzen dizkigutelako txikitatik, hau ezin da, hau gaizki dago, eta horrela barne garapena blokeatzen digute. Man-dalen ideiaren atzean oinarrira, mui-nera itzultzea dago, muga horiek burutik kendu eta barruan duguna atera ahal izateko. Ez dago modu egoki edo desegokirik”. Sanskritoz zirkulu esan gura du mandala hitzak; manda eta la ber-ben arteko hitz konposatuak, hain zuzen: lehena, esentzia izanik eta bigarrena, edukiontzia. Esentzia duena edo esentziaren esfera, zelan-bait esateko. Unibertsoaren isla dira forma horiek eta lauki baten barruan kokatzen den zirkuluak uni-bertsoaren zentroa irudikatzen du. Berak diseinatutako hamazortzi mandalez osatutako koadernoa kale-ratu berri du Agirrek, Jade Suchness senarraren laguntzarekin. Kolore-rik ez dute diseinuok, “norberak, barneak esaten dion moduan, kolo-rezta dezan. Hortik dator liburuaren izena, Bidea Koloreztatu”. Bikoteak sortutako Hartz-Pagoa argitaletxeak atera du lana, euskara hutsez ida-tzitako azalpenekin. MUNDUKO KULTURA GUZTIEN PARTE “Barrutik ateratzen zaizkizun irudi objektiboak dira mandalak”, Suchness-ek (Sacramen-to, Kalifornia, AEB, 1959) euskara eta ingelesa bilbatuan adierazi bezala. “Barrutik kanpora ateratzen dira eta, atzera ere, zeuregana datoz”. Eta behin eta berriz errepikatzen den zikloaren ideia hori, zirkuluak iru-

dikatzen duen zikloaren ideia hori, ez da soilik Ekialdeko kulturetan ageri, dio: “Budismotik badauka zer-bait, baina Ameriketako indioen kul-turatik ere bai. Medizinaren gurpi-laren kontzeptua oso zaharra da, garai batean asko praktikatzen zen, han eta hemen. Eliza kristauetako beirateetan ikus daiteke kontzeptu bera eta Euskal Herriko lauburue-tan ere bai. Zer dira, bada, zikloa adierazten duten lauburuak?”. Egiptoko eta Mexikoko piramidee-

tan aurkitu izan dituzte irudi mandalikoak, Agirrek

oroitu duen lez. Bai eta Txina klasikoko

artelanetan ere. Mandalen uni-bertsaltasuna zirkuluak trans-mititzen duen p e r f e k z i o a r i

egotzi dio biko-teak, azken batean

“naturaren zikloa-ren errepikapenaren

irudia da, itzulera etenga-bea”, gehitu du bergararrak.

Irudi hauen funtzioen artean −lasai-tzeaz, osasun mentala garatzeaz edo-ta norbere burua hobeto ezagutzeaz aparte, besteak beste−, buruaren eta adimenaren gaitasuna areagotzea ere badago. “Zentzumenak piztu eta sena-ren ahotsa entzutea”, azaldu du Agi-

rrek. Eta bada bera horren adibide ere: “Mandalak egiten hasi nintzenetik margotzen hasi naiz ere, ikatz-ziriz, Euskal Herriko leku magikoak gehien bat: Gaztelugatxe, Anboto, Ogoñoko lurmuturra…”. Eta zinez koadro ede-rrak egiten dituela Agirrek. Hamazortzi diseinu aukeratu dituz-te lehen liburuxkarako, bigarren bat ere kaleratzea baitute gogoan. Zituz-ten guztietatik “sinpleenak” hauta-tu dituzte. Hamazortzi. Eta ez da edozein zenbaki beraientzat: “Berra-ragiztatzean sinesten dugu guk, bes-te bizitza batetik gatozela eta geure esentziak beste bizitza bat izango duela fisikoki hiltzen garenean. Bizi-tzetara hamazortzi azturekin gatoz, batzuk txarrak, beste batzuk hobeak, baina den-denak aurreko bizitzeta-tik ekarriak. Eta horiek automatiko-ki ez errepikatu eta aldatu ahal iza-teko kontzientzia behar da”. Carl Gusav Jung psikoa-nalista suitzarra izan zen mandalak sen-dabide moduan erabiltzen aitzin-dari eta bide hori jarraitzen ari da Agirre, liburua s a l t z e r a k o orduan. “Osasun kontuekin lotuta hobeto sal daitekee-la uste dut. Euskal

“Naturaren zikloaren

errepikapen-irudia da ‘mandala’,

itzulera etengabea”, adierazi du

Agirrek

Txalaparta eta ‘mandalak’

“Euskal Herrian harro hitz egiten da

sorginei buruz; eta lotura zuzena dago

‘mandalen’ eta sorginen artean”

BERGARA

Page 6: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

06 // Ortzadar Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskalgintza

UUREPELEK urtero gogoratzen du, hutsik egin gabe, Fernan-do Aire, Xalbador, herriko semea eta XX. mendeko

bertsogintzaren ikurretako bat. Hala, Euskal Herriko txoko guztietatik iritsi-tako jendearen epeltasunak jantziko ditu Urepeleko larre lasaiak gaur eta bihar, Xalbador Eguneko ekitaldiei esker. Kantaldiak, mahai-inguruak, dantzak eta bertsolariak sartu dituzte egitarauan, bazkari-afari herrikoiak ahaztu gabe. Aurten, gainera, Xalbado-rren bertsoen doinu hunkigarriek Zuberoako pastoralaren oihartzuna-rekin bat egingo dute, Etxahun Iruriri omenaldia egingo baitiote. Euskaltzaindiarekin batera, Urepeleko Deiadarra elkartea arduratzen da Xal-bador Eguna antolatzeaz. Itxaro Bethart elkarteko kideak dioenez, urtero euskal kulturan nabarmen-du den pertsona bat hautatzen dute, Xalbadorrekin batera gora-zarrea jaso dezan. Oraingoan, Zuberoako kantugintzaren eta pas-toralen ondarea zaindu eta zabaltzen lan handia egindako Etxahun Iruri oroituko dute. Bethar-ten arabera, “Nafarroa Beherea eta Zuberoa lotu nahi izan ditugu Xal-bador eta Etxahun Iruriren bidez”. Piarres Bordazarre 1908an sortu zen Irurin (Zuberoa) eta 1979an hil. Etxahun Iruri ezizenarekin egin zen ezagun, idazteko eta kantugintzara-ko zuen trebeziari esker. Bederatzi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa, Etxahun koblakari, 1953an antzeztu zuen Barkoxeko herriak eta, azkena, Iparragirre, Urdiñarben taularatu zen, 1980an, Etxahun Iruri hil ondoan. Euskaldun guztien gogoan iltzatuta geratu diren abesti ezagunak ere ondo zituen Etxahun Irurik, hala nola Agur Xiberua, Oi ama Eskual Herria eta Goizian argi hastian. Bertsolaria ere izan zen eta, besteak beste, Xalbado-rren aldamenean sarri abestu zuen. 2001ean, Etxahun Iruri pastorala ida-tzi zuen Roger Idiartek. EGITARAU OPAROA Bihar, goizeko 11.15ean, mahai-inguru mamitsu batez gogoratuko dute Etxahun Iruriren ekar-pen zabala Urepelen. Jean-Mixel Beda-xagarrek, Luxi eta Mixel Etxekoparrek eta Etxahun Iruriren semeak parte har-tuko dute. “Etxahun Iruri ezagutu zuten hizlariek eta nolakoa izan zen aipatuko dute, ez bakarrik kantari edo poeta gisa, baita pertsona gisa ere”, dio Itxaro Bethartek, “Xalbadorrekin ukan zuen lotura ere azalduko dute”. Halaber, Xal-bador Eguneko egitarauaren luze-zaba-lean Etxahun Iruri presente egongo da, “bideo emanaldian eta bertsoetako gaietan aipatua izanen da”. Ibai Kanpo eta Joanes Etxeberria zuberotarrak ari-tuko dira bertsotan, “bertsolari gazteak eta zuberotarrak bultzatu nahi ditugu”,

dio antolatzaileak. Urteroko ohiturari jarraituta, kantaldia izango da François Rosse eta Mixel Etxekoparren eskutik. “Xalbador Eguna bertso eta kanturik gabe arraroa izanen zen, gainera kan-tuaren bidez, Etxahun Irurirekin lotu-ra egiten dugu”, dio Bethartek. Xalba-dorren bordara txangoa egingo dute bihar goizean, herri kirol eta dantza erakustaldiak izango dira eta errome-riarekin itxiko dute egitaraua. XALBADORREN BALOREAK Urepelda-rrek 1976ko azaroaren 7an egin zioten lehenengo omenaldia Xalbadorri, bertsolaria artean bizirik zela. Egun hartan bertan hil zen, bihotzekoak jota. Harrezkero, ohitura da Xalbador Egu-na antolatzea Nafarroa Behereko txo-ko hartan. Hutsuneren bat egon izan da inoiz, baina Itxaro Bethartek ziurta-tu du, duela hamaika urte Deiadarra elkarteak omenaldiaren ardura hartu zuenetik, urtero egin dela Xalbador Eguna. “Euskal kultura bizirik atxiki-tzea da gure helburua, Xalbadorren bitartez”, dio Bethartek. “Xalbadorrek bazituen balore batzuk, erreferentzia batzuk, zoritxarrez galbidean direnak, lehengo euskaldunen ikuspegia zuen”. Gai arranditsu nahiz apalez kantatzeko zuen dohaina eredugarritzat jo du: “Euskarari buruz esandakoak bakarrik ez, gogoan izan behar dira, adibidez, bere amatxi zenaren eskuei edo sor-tetxeari eskaini zizkion bertsoak, Xal-badorrenak mezu ederrak ziren”.

Zuberoa eta Nafarroa Beherea bat eginik Urepelen

DABI PIEDRA

Etxahun Iruri ezagutu zutenek gogora ekarriko dute haren sena eta ekarpena. EUSKALTZAINDIA/ORTZADAR

Elkarren bidelagun

U repeleko herriak berriro elkartuko ditu

Fernando Aire eta Piarres Bordazarre,

Xalbador eta Etxahun Iruri. Bizirik zirela, hain-

batetan elkarrekin ibili ziren. Itxaro Bethar-

ten esanetan, “bazuten harreman handia,

elkarrekin bertsotan edo kantuan ibiltzen bai-

tziren sarri, adiskideak ziren”. Euskal kultu-

rari batak eta besteak egindako ekarpenean

ere, antzekotasunak aipatu ditu Deiadarra

elkarteko kideak: “Antzeko mezua utzi zigu-

ten, galbidean diren erreferentzia batzuk,

euskal nortasuna bizitzeko era, berdin ikus-

ten zituzten”. Zer ikasia ere utzi dutela dio

Bethartek, “beraien bertso asko oraindik

aktualitatean daude”.

Xalbador Eguna

ospatuko dute gaur eta

bihar, Deiadarra elkarteak

antolatuta. Aurten,

Etxahun Iruri zuberotar

kantugile eta pastoralgilea

omenduko dute

Xal

aor-a l-.

enhil.

enra-

atzi goa

Xob

UREPEL

Page 7: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

Ortzadar //07Larunbata, 2014ko urriaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Odesako itsas ertzetik gertu dagoen Nerubaiskoie herrian, Bigarren Mundu Gerrako Erresistentzia sobietarrak naziengandik ezkutatzeko baliatu zuen tunel sarea bisitatu daiteke

Mila partisano katakonbetan

GG IDARIA lurpera sartu da eta pauso azkarrez doa galeria argituan barrena, bidegurutze batean eskui-

nera, bestean ezkerrera, gero berriz ezkerrera eta eskuinera eta ezkerre-ra… Azkenean gelditu egin da, hor-ma batean errusiarrez eta letra larriz idatzita dagoen graffitia bisitariei ozen irakurtzeko.

biak sakondu zituzten, Odesa hiri fun-datu berriaren etxeak eta palazio barrokoen materialak ateratzeko. Galeriak asko hedatu ziren hurren-go hamarkadetan: upeltegiak, bilte-giak, etxebizitzak, kontrabandisten bideak egin zituzten… Egunik epikoe-nak nazien aurkako erresistentzia-rekin etorri ziren. LORE SORTAK NONAHI Partisanoek lurpean atondu zituzten gelak bisita-tu daitezke orain, beti ere gidari baten eskutik, badaezpada. Logela zabalak daude, harkaitzetan zulatutako pla-taformak ohe gisa dituztenak, lastoz estalita; sukaldeak, lur azaleraino igotzen diren tximiniekin; ospitale bat, eskola txiki bat, eta hainbat bule-go, idazmakina, telefono, irrati eta mapekin. Tiro galeria bat dago; leher-gailuak, errifleak, aizkorak eta molo-tov koktelak daude mahaitan lerro-katuta, bandera sobietarrak, Hitle-rren karikaturak hormetan. Lore sor-tak bazter guztietan. Labirintoaren zona hau argituta dago, tunelak nahiko zabalak dira, baina ez da komeni gidariarengan-

ANDER IZAGIRRE (@ANDERIZA)

Erresistentzia sobietarreko hamahi-ru talde ezkutatu ziren labirintoan, laurogei edo ehun partisano bakoi-tzean, eta naziek talde bat besterik ez zuten atzeman. Giza sator haiek hiri txikiak antolatu zituzten katakonbe-tan, putzuetatik elikagaiak eta armak jasotzen zituzten eta noizean behin alemaniarren kuartelak erasotzera irteten ziren. Naziak amorratuta zeu-den: zakurrekin lurpera sartzen ziren partisanoen bila, tunelak gaseztatzen zituzten, arrakastarik gabe. Tunelen jatorriaz ez dago datu zeha-tzik. Antza denez, sultan turkiarrak Itsaso Beltzeko kostan ezartzeko bai-mena eman zien kosakoei, Katalina Nagusiak errusiar inperiotik bota zituenean. Eta lurpetik kareharria ateratzen hasi ziren herriak eraiki-tzeko. Errusiarrek 1792an eskualdea inbaditu zutenean, kosakoen harro-

dik galtzea. Espeleologoak katakon-betan barneratzen direnean, aspaldi-ko fusilak eta granadak topatzen dituzte, duela mende erdiko egunka-riak, tsarren garaiko txanponak, eta noizean behin kontrabandista baten burezurra, partisano baten hilotz momifikatua edo turista despistatu-ren baten gorpuzkiak. 2012ko urta-rrilean 22 urteko espeleologo bat labi-rintora bakarrik sartu zen eta ez zuen inork berriz ikusi. Handik hiru egu-nera, bere kopeta-argia eta lozakua topatu zituzten. 2005eko urtarrilaren 1ean, gazte talde bat katakonbetara jaitsi zen Urte Berriko parranda egi-tera. 19 urteko neska bat galdu egin zen eta handik bi urtera bere gorpu momifikatua aurkitu zuten. Katakonbetako aire lehorrak ederki momifikatzen baititu gorpuak, bel-durrezko istorioak eta liburuetako historia. Ibilbidea Partisanoen Museo xumean amaitzen da. Garai sobieta-rreko argazkiak, agiriak eta kartelak daude, eta Fidel Castrok 1981ean egin-dako bisitan idatzi zuen mezu bat: “deszifratu ezin den emozio sakona” sentitu omen zuen.

Katakonbetan partisanoek atondutako gelak ezagutu daitezke: logela zabalak lastozko ohez hornituta, sukaldeak, tiro galeria bat, baita ospitale eta eskola txiki bat ere. A.I.

- Odola odolaren truke, heriotza heriotzaren truke! Bigarren Mundu Gerran partisano sobietarrek idatzitako esaldia da. Naziek Odesa inbaditu zutenean, Itsa-so Beltzaren ertzean, partisanoak katakonbetan ezkutatu ziren. Nerubaiskoie herrian gaude, Odesa-ko itsas ertzetik hamar kilometrora, lur barnerantz. Baina tunel sare hau porturaino iristen da, hiri erdiko sotoetaraino, barnealdeko hainbat herriraino. Hiru maila nagusi dauzka, putzu eta pasabidez komunikatuta, eta sakonena itsas maila azpitik 60 metrora iristen da. 1960ko hamarka-daz geroztik, hainbat espeleologia tal-dek 1.700 kilometro tunel esploratu eta kartografiatu dituzte, eta gidari turistikoek aliritzira diote 2.000 edo 2.500 kilometroz hedatzen direla.

Page 8: ortzadar - static.deia.eusstatic.deia.eus/docs/2014/10/17/ortzadar________181014_3032.pdf · eskuekin gauzak eginez eta sorme-na landuz. Eta hezkuntza sistema horren parte ere bada

Larunbata, 2014ko urriaren 18aazkena08 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKI-TEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskal gizartean aldaketa-zeinuak ez bakarrik gizarte zibilean, Vatikanoko II. kon-tzilioaren ondoko euskal elizan ere nabar-mentzen hasiak zeuden. Eliz mugimendue-tan Herri Gazteriak azpiegitura sendoa zeukan eta gizarte-arazoetan parte aktiboa hartzen zuen. Era berean, belaunaldi berriko apaiz gazteek eliz hierarkiak erregimen fran-kistarekin zeukan lotura salatzen zuten, horre-tarako pulpituak, agiriak, gose-grebak eta ekintza kolektiboak antolatuz. Horietako bat izan zen Gogor taldekoek 1968ko azaroan Derioko seminario handian egindako itxial-dia, Pablo Gurpide gotzainak suspensio a divi-nis zigorraz saritu gintuena. Ekintza hartan sumatu nuen lehen aldiz kausa zuzen baten aldeko ekintza solidario baten indarra. Kanta Berriaren aireak Maite Idirinen bidez iritsi ziren Arratiara, besteak beste, Yupanki-ren poema sakonak herriratuz. Ipiñaburuko festetan, Santiagotan, aurrean Gorbeia zuela,

Aktibismo politikoa indarrean zegoen (...); gazte haien mistika iraultzailea, egokia izan ala ez, mirestekoa iruditzen zitzaidan”

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA 1968 URTEgrafiak

Areatza

Datorren astean...

beste kantu batzuen artean, torturari buruzko nire poema musikatu bat kantatu zuen, eta ni hura entzutean zeharo hunkitu-ta geratu nintzen. Herri-giroa ez ezik, para-jea ere halakoxea zen. Errepide-bazterrean aparkatutako autoen ilara ia Ondurragarai-no iritsi zen egun hartan. Aktibismo politikoa ere indarrean zegoen eta, orokorrean, batez ere gazteen artean, nola-baiteko mirespena zitzaion ETA-ri. Bila joan gabe, hurbileko gertaerek ETA kide batzuk ezagutzera eraman ninduten, tartean oso hurbileko senitarteko bat neukalako. Gazte haien mistika iraultzailea, egokia izan ala ez, zuzena ala ez, mirestekoa iruditzen zitzaidan. Dena zeukaten emateko: bizia ere bai. Sinis-men hark eraman ninduen erbestera, sorbal-dan 28 urteko eskarmentua neramala. Damaskoko nire konbertsioa orduan eman zen, Areatza eta Ipiñabururen artean. Orain-dik ere bihotz-erdia han daukat.

Jabier Muguruza

Idazle eta filologoa

Aralarko San Migel, 1968. “Ezkerretik eskuinera, Joan Eizagirre eta Martin Goikoetxea, biak jada hilak, Mikel Argiñarena eta ni neu. Oso harreman estuak genituen laukotea”, oroitu da Iztueta.

Paulo Iztueta

EERROMAN filosofi ikasketak egin eta Arratia bailarako Areatzako sakra-mentinoen ikastetxe nagusira itzuli nintzenean, 1967-68 ikasturtean Filo-

sofiako irakasle-lanak egitearekin batera Zea-nuriko Ipiñaburu auzoko parroki ardura era-matea tokatu zitzaidan. Azken izendapen hori ez zen guztiz nire gustukoa izan, Erromatik filosofi ikasketekin jarraitzeko asmoa neka-rrelako eta parrokiarenak nik nahi baino den-bora gehiago jango zidala iruditzen zitzaida-lako. Hasierako nire erreparo horien kontra, ordea, ez hainbeste filosofiaren argiak baizik pastoralgintzaren praxiak jarri ninduen ingu-ruko gizarte-errealitatearekin harreman zuze-nean. Begi bat liburuetan eta beste bat herri-tarren eguneroko bizimoduan jarrita, ohartu nintzen Arratian gauzak asko aldatu zirela ni handik aldendu nintzenetik eta urrats berriak emateko unea zela. Aldaketaren sintomak? Bat baino gehiago. Askatasun demokratikorik ez zen garai har-tan herri-mugimenduak ziren indartsuenak. Baserritarrek beren kooperatiba sortua zuten Igorren eta leku berean industrigunea zabaltzen hasia zen. Zeanuriko Lanbide-Eskolak bailarako gazteak lan-mundurako prestatzen zituen. Isilpeko mugimendu poli-tiko-sindikalak indartuz zihoazen lantegie-tan eta lan-gatazkak eguneroko ogia ziren. ETA-ren aktibismoak ez ohiko jauzia eman zuen Melitón Manzanas-en hilketarekin eta gobernuaren zapalkuntza sistematikoa izu-garri gogortu zen, kartzelak betez eta tortu-rak praktikatuz.