GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa...

16
GIPUZKOAKO HITZA Hitzezko tiroak 36ko gerrari buruzko beste ikuspegi bat azaleratu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean b 2-3 Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko eredu zaharreko azken jaialdia egingo dute etzi, Zarautzen 14 Elkarrizketa Mikel Campo: «Orain emaitzari erreparatzen zaio, itxura polita izateari... Dena da itxura» 4 Ostirala 2019ko urriaren 4a X. urtea 415. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected] GORKA RUBIO / FOKU

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

GIPUZKOAKOHITZA

Hitzezko tiroak

36ko gerrari buruzko beste ikuspegi bat azaleratu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean b 2-3

Kilometroak Gipuzkoakoikastolen aldeko eredu zaharreko

azken jaialdia egingo dute etzi, Zarautzen

14Elkarrizketa Mikel Campo:«Orain emaitzari erreparatzen zaio,

itxura polita izateari... Dena da itxura»

4Ostirala

2019ko urriaren 4aX. urtea415. zenbakia

[email protected]

GORKA RUBIO

/ FOKU

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aAstekoa

Unai Zubeldia Donostia

Itzali zen 36ko gerra, zo-

rionez, baina itzaltzen

ari dira gerrako oroitza-

penetako asko ere, ta-

malez. «Horregatik, be-

launaldien arteko hesi

hori apurtzeko ariketa egiten

saiatu gara gu», azaldu du Aitor

Azurki kazetariak, Gerra Zibila

Gipuzkoan; erresistentzia eta

duintasuna erakusketaren sor-

tzaileetako batek. «Donostian,

Koldo Mitxelena kulturunetik

oso gertu, badaude, oraindik ere,

36ko gerra oso latza izan zela era-

kusten diguten ikur batzuk, eta

horiek erakustea da gerraren

erantzuna erresistentzia eta duin-

tasuna izan zela azaltzeko bidee-

tako bat».

Azurkik Donostiako Larra-

mendi kaleko 19. zenbakian

eman ditu azalpen horiek, parez

pare dagoen paretari begira.

«Bala zuloak dira horiek guztiak.

Loiolako kuarteletik atera eta mi-

litarrak hiria hartzera sartu zire-

nean, lehen aldiz hemen topo

egin zuten errepublikanoekin,

eta borrokaldi latzak izan zituz-

ten. Militarrek errepublikanoei

jaurtitako balak dira horiek, eta

erresistentzia eta duintasun ho-

rren sinbolo ere bada pareta hau,

fronteak ez zirelako egon men-

dian eta lubakietan bakarrik».

Urrutira joan gabe, beste hainbat

bala zulo daude Donostiako uda-

letxearen eta Maria Cristina hote-

laren paretetan ere.

Azurkik eta Aitzol Arroyo his-

torialariak kazetari eta historiala-

ri lanak uztartu dituzte ikerketa

lana eta erakusketa bera gorpuz-

teko. «Gerra zibila Gipuzkoan bi

hilabeteko garaipen ibilaldi bat

izan zela zabaldu dute batean eta

bestean», hasi du azalpena Arro-

yok. «Eta hori ez da erabat zuze-

na. Horregatik, duintasun eta

erresistentzia ariketa horretan sa-

kontzen saiatu gara gu». Nola?

«Errealitate horien zuzeneko

nahiz zeharkako lekukoen testi-

gantzak bilduta». Azurki eta

Arroyoren hasierako ideia biribil-

duta, Antoni Nicolau aritu da ko-

misario lanetan —«gure ideia gor-

puzten lagundu digu», aitortu du

Azurkik—, eta joan den irailaren

10ean zabaldu zuten erakusketa

Donostiako Koldo Mitxelena kul-

turunean; abenduaren 28ra arte

egongo da ikusgai.

Ainara Martin erakusketaren

koordinatzaileak aitortu du ez de-

la 36ko gerraren inguruan egin

den proiektu bakarra. «Askotan

landu izan da gai hau; ikuspegi

historikotik, batez ere. Baina per-

tsonak zituen oinarri proiektu ho-

nek, eta interesgarria iruditu zi-

tzaigun. Guretzat, ukitu ezin den

hori ere bada kultur ondarea».

Historiari ekarpena eginezKoldo Mitxelena kulturunearen

atarian jarri duten argazkitik ha-

sita egin nahi izan dute ekarpena

bi sortzaileek. «Informazio be-

rriaren alde borrokan ibili gara

ikerketan», aitortu du Azurkik.

«Txikia bada ere, historiari ekar-

pena egiteko. Alde horretatik, gu-

retzat garrantzitsua zen irudien

lanketa; zer argazki lortu, nola

lortu...». Erakusketaren atarian

dagoen argazkia, berez ez da ar-

36ko gerrari buruzko erakusketa bat ikusgai dago Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean: ‘Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna’. Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo aritu diraikerketa lanean, eta Antoni Nicolau da komisarioa. Herritarren ekarpenekin osatu dute proposamena.

Bala zuloen atzeko duintasuna

1

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa

gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, etaez dakigu zehatz nor den emaku-me hori. Baina badakigu Irun in-guruan grabatutakoa dela, eta,itxuragatik, atzerritarra da. Pisto-la metrailadore bat dauka eskuan,gainera, eta horri esker dakiguemakume garrantzitsua zela».80 urte atzera egiten laguntzen

duen lehen pausoa besterik ez daargazki hori, bisitariari hausnar-tzeko gonbita egingo baitiote sa-rreran bertan, besteak beste Dolo-res Ibarruri Pasionariaburuzagikomunistaren esaldi batekin:«Behin, hain gogor kolpatu nin-duen bizitzak, aurka egiten iraka-tsi baitzidan». Arroyok gaineratudu Ruben semea Stalingradekoguduan hil ondorengoak izangodirela, ziurrenik, hitz horiek.Emilio Mola militar kolpistak1936ko uztailaren 19an, gerra hasiondorengo egunean, aldarrikatu-takoa ere islatu dute sala horretanbertan: «Beldurra erein... gu be-zala pentsatzen ez duten guztiakeskrupulurik eta zalantzarik gabeparetik kenduta».Elgeta da 36ko gerra; Eibar ere

bada; Donostia, Irun... «Baina,urteekin, gauzak ez dira asko al-datu. Zer irudi daukagu hor pare-an?», bota du galdera Arroyok.Gazako eta Siriako sarraskien biargazki ageri dira. «Baina gauzabera da azkenean. Zuri-beltzekoargazkia balitz, lasai asko izan zi-tekeen duela laurogei urtekoa.Beste erresistentzia batzuk dira,baina duintasun bera da». Jende-ari pentsarazten eta sentimendu-ren bat sortzen saiatu dira gauregungo gerrako irudiak duelalaurogei urtekoen parean jarrita.Euskadiko Alderdi Komunista-

ren Herrialdizkarian frontera do-azen zibilekin ateratako argazkia,alpargata eta kartutxera eta guzti

frontearen lehen lerroan ageriden emakumea... Gerraren gor-dintasunean murgiltzeko etenga-beko gonbita da erakusketa.«Gertakariak kontatu izan dizki-gute beti, une jakin batean zergertatu zen, baina ez horiek norkgauzatu zituen». Horregatik, ge-rrako gertakarien kronologia batjarri dute ezkerraldeko paretan,«ahalik eta sintetizazio lanik han-diena eginda». Eta eskuinaldeanageri dira gertakari horiek gauza-tu zituzten pertsonen izen-abize-nak, panel handi batean —Irungolubaki baten argazkia ikus daitekeizen-abizenen atzean—.Gipuzkoako Gerra Komisarian

egiten zuten erregistrotik ateradituzte 12.000 izen-abizen ho-

riek; Salamancako artxibategian(Espainia) daude gaur egun.«Baina kontuan hartu behardugu ez direla guztiak, borrokala-ri asko ez baitziren pasatu erregis-trotik, eta beste hainbaten kasuandokumentu guztiak suntsitu eginbaitzituzten. Orain arte ez zegoenhorrelako zerrendarik». Ordena-gailu bat ere badago erakusketan,eta bertan egin daiteke 36ko ge-rran parte hartu zutenen bilaketazehatza. Martinen hitzetan, hel-burua ez baita erakusketa itxi bat,ikerketa txosten bat edo ondorioitxi bat aurkeztea. «Herritarrenekarpenari atea zabaltzea baizik.Ideia, bizipen eta bando ezberdi-

nak elkarren ondoan jartzeko es-pazio bat ahalbidetu nahi ge-nuen».

Erakundeekin elkarlaneanAniztasunari heldu diote proiek-tua gauzatzeko ere. Aldundiakantolatu du erakusketa, eta Do-nostia Kulturarekin izan duten el-karlanari esker, adibidez, ViktoriaEugenia antzokiko butaka origi-nalak berreskuratu dituzte era-kusketan —bi dokumental ema-ten ari dira—; altzariekin, salei1930-1950eko urteetako irudiaematen lagundu die Emausek; lu-bakietako zakuetarako birzikla-tutako plastikozko botilak tratatu

eta osagarri bat sortu du Ecorekbirziklatze enpresak; EspainiakoKultura Ministerioak eskura jarridizkie Salamancako Artxibategiaeta Espainiako Liburutegi Nazio-nala —anarkisten, komunisten,jeltzaleen, frankisten... hainbatkartel daude ikusgai—; Kutxa Fo-totekak ere egin du irudien ekar-pena; eta KMKren artxibategiaere baliatu dute irudiak lortzeko.«Berriki, emakume bat etorri

zaigu esanez argazki honetanageri den gizonezkoa bere aitadela», azaldu du Azurkik, argaz-

kiari begira. «Emakume horihainbat aldiz etorri da erakuske-tara, bere lagunekin. Kasu horiikertzen ari gara; beste hainbatekere eman dizkigute euren da-tuak... Eta horixe lortu nahi ge-nuen azken batean, nolabaitekofeedback hori». Alde horretatik,testigantzetan lortutako doku-mentuak eta objektuak ere ikus-gai jarri dituzte erakusketan,Edurne alabaren bidez Victor Ze-laia milizianoari besotik aterata-ko bala bat, edo Jose Arandia Sa-seta batailoiko gudariaren gudaritxartela, esaterako.Eta baita 11 bizitza historia edo

zuzeneko testigantza, eta alde ba-koitzak gerrari buruz egindakokontakizuna edo ikuspegi kon-trajarria ere. Erakusketa 36ko ge-rrari buruzko historia liburu soilbat izan gabe, «herritarrak tes-tuekin edo dokumentuekin moz-kortu gabe», barruak mugitzeaeta orain arte kontatu gabeko horisentiaraztea, sentitzen laguntzeada erronka. «Probokatzea, eta,gertakariei izen-abizenak jarrita,sentsazioak eta sentimenduaksortzen laguntzea».

2

3

4

Memoria tailerrakegingo dituztehilean behin

RJende faltan, huts egin du

prestatuta zeukaten le-

henengo memoria tailerrak,

baina urriko, azaroko eta aben-

duko azken ostiral arratsaldee-

tan (16:30-20:00) eta larunbat

goizetan (11:00-14:00) tailerrak

egingo dituzte Koldo Mitxele-

nako erakusketa aretoan ber-

tan, eta Aitor Azurki eta Aitzol

Arroyo ariko dira moderatzaile

lanetan. Antoni Nicolau histo-

rialari eta erakusketaren komi-

sarioak diseinatu ditu tailerrak.

Aurretik izena eman beharra

dago parte hartzeko.

Emakume bat etorrizaigu esanez argazkikogizona bere aita dela;horixe lortu nahigenuen, feedback hori»Aitor AzurkiKazetaria eta proiektuaren sortzailea

«Ideia, bizipen etabando ezberdinakelkarren ondoanjartzeko espazio batahalbidetu nahi genuen»Ainara MartinErakusketaren koordinatzailea

«Gertakariak kontatuizan dizkigute beti, unejakin batean zer gertatuzen, baina ez horiek nork gauzatu zituen»Aitzol ArroyoHistorialaria eta proiektuaren sortzailea

‘‘

1 Izen-abizenen panela.36ko

gerran Gipuzkoan parte hartu zu-

ten 12.000 herritarren izen-abize-

nak ageri dira panel erraldoian.

2Lubakiak.Zaku mordoa pilatu

dute erakusketan, inguruari luba-

kien itxura emanez.

3Frontera bidean.Lau herritar,

Donostian, Zurriolako zubian,

frontera joateko prest.

4Sortzaileak.Aitor Azurki, Aina-

ra Martin eta Aitzol Arroyo.

ARGAZKIAK: GORKA RUBIO / FOKU

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aElkarrizketa

Eider Goenaga Lizaso Iruñea

«Kasualitatez» jaio zen MikelCampo Burgosen (Miranda Ebro,Espainia, 1957). Araban bizi zirengurasoak, baina Miranda Ebrokoospitalea zuten gertuen ama erdi-tu zenean. Hori argituz hasi du el-karrizketa. Gipuzkoan egin zi-tuen bere bizitzako urte gehienak—Deban eta Zarautzen—, etaIruñean bizi da egun. Unibertsita-tera itzuli da: Esperientzia Gelabatean ari da, besteen esperien-tzietatik ikasi eta «lagun berriak»egiten: «Nire adinarekin, hori ezda erraza».Debako Arte Eskolan zuzendari

izandakoak Oteiza, 50 urte De-ban hitzaldia emango du gaur,Debako kultur elkartean. Aurtenbete baitira 50 urte Oteizak Deba-ko Arte Esperimentalen Eskolasortu zuela. Hitzaldiaren izen beradaraman erakusketa ere antolatudu kultur elkarteak, eta, besteakbeste, Jorge Oteizak Arantzazukoapostoluak egiteko erabilitakomoldeak daude ikusgai.Pertsonalki ezagutu zenuen

Oteiza?

Bai, Zarautzen, Xabier Lizardirenomenezko eskultura egiten ari gi-nela hurbildu zitzaigun. Harrituegin zen ikustean eskultura kale-an egiten ari ginela. Hor sortu zenharremana, eta gerora askotanizan nintzen haren etxean. Ezta-baida luze eta sakonak izaten ge-nituen. Hari buruz beti esaten dutez dagoela Oteiza bakarra, hirudaudela. Bat Oteiza eskultorea da;bestea, idazlea, poeta; eta, azke-nik, haren irudi publikoa, gizonerretxinarena.Hitz egiten al zenuten Debako

Arte Eskolari buruz?

Ez, eskolan beti izan zen nabar-mena Oteizaren itzala, baina be-

rak ez zuen galdetzen eskolari bu-ruz; ez zen gehiago bertan izan. Debako Arte Eskolan aurten ez

dago ikaslerik. Itxi egin dute.

Zer sentimendu eragiten dizu?

Badira hiru urte eskola utzi nuela,eta kanpotik ari naiz bizitzen. Bai-na aurreikustekoa zen; ikasleakgero eta gutxiago ziren, egungogarai eta beharretara egokitzekoproiektu bat falta zen, eta erakun-deek ere ez zuten benetako apus-turik egiten. Pena ematen dit, ba-tez ere, han transmititzen zirenbalioak galtzeak: batetik, esfor-

tzua, gauzak lortzeko egin beha-rreko ahalegina; eta, bestetik,prozesuaren garrantzia. Emaitza-ri baino gehiago, prozesuari ema-ten genion garrantzia, egungobat-batekotasunetik urrun.Ofizioak irakasteko eskola zen,

baina zuetako batzuk arte sor-

tzaile ere bazineten, ezta?

Bai, ofizioa erakusten genuenguk, eta tresna bat da ofizioa. Ha-rria lantzen erakusten nuen nik,eta harri hori zutabe bat edo es-kultura bat egiteko landu daiteke.Materiala ezagutu, lantzen ikasi,zer tresna eta zer teknika erabilibehar den jakin... Ezagutza ho-rrekin, bere bidea egiten du ikaslebakoitzak. Lanbide gisa hartzenzuten batzuek; beste batzuek arte

sorkuntzatik egiten zuten bidea.Ofizioa ikasi ostean, bakoitzarenaukera zen ibilbidea.Artista batentzat ezinbesteko

ikusten duzu materiala eta ofi-

zioa ezagutzea?

Bueno, lehen hala zen, bainaorain ez du halako pisurik proze-suak eta materialak ezagutzeak.Egun, eskultura asko ez dira es-kuz egiten. Teknologia berriekin,makinek egiten dituzte. Denamekanizatuta dago, dena berdin-du egin da; eta horrek galera da-kar prozesuan eta materialen eza-

gutzan. Galduz joan daartisauaren espiritua etalanketa.Debako Arte Eskolak

garrantzi handia izan

zuen bere garaian.

Bai. 1969an, Oteizak De-bako Arte Esperimenta-len Eskola sortu zuenean,euskal kulturaren piz-kundea ari zen gertatzen.Hainbat artista pasatu zi-ren handik, eta eztabaidasakonen lekuko izan zen.

Teknikak ere lantzen ziren, bainapentsamendua zen nagusi.Garai horri buruz hitz egingo

duzu ostiralean [gaur] eskaini-

ko duzun hitzaldian?

Bai. Aurten justu 50 urte betedira, eta sorreraz hitz egingo dut.Oteizak hitzaldi bat egin zuen Pa-saian, eta artistentzat eskola batsortzeaz aritu zen. Debako ordu-ko alkateak, Joaquin Aperribaik,hitzaldia entzun eta aukera ikusizuen Oteizak nahi zuen hori De-ban gauzatzeko. Debako Ostolazaanaiek dirutza egin zuten Ameri-ketan, eta diru bat utzi zuten De-ban euskal kultura eta artea sus-pertzeko. Aperribaik Oteizari es-kaini zion aukera, eta horrelairitsi zen Oteiza Debara.

Eskolak ez zuen asko iraun.

Ez, gehiago nahi zuen Oteizak,eta eskolak ez zituen asetzen berenahiak. Eta pena izan zen, jendehandia pasatu baitzen handik:[Agustin] Ibarrola, [Remigio]Mendiburu, Oteiza bera... Akade-miaren ikuspegia zuen: eztabai-da, filosofia, antropologia... Ha-mar hilabeteren buruan utzi zuenOteizak proiektua, eta bi urtez ja-rraitu zuen eskolak. 1981ean jarrizuten berriro martxan. Baina De-bako Arte Eskola beste gauza batzen jada: askoz ere finkatuagoa,eskola ordutegiekin, egitura bate-kin... Eskola gisa ezagutzen dugu-na zen ordurako, ofizio artistiko-etan zentratua, eta ez artean.Garai hartan sortu zen Leioan

Arte Ederren Fakultatea ere.

Bai, baina oso gauza ezberdinazen. Ofizioak ikastera zuzenduazegoen gurea, eta oso markatutazegoen hori. Egia da hainbat ikas-lek Deban ofizioa ikasi osteanArte Ederrak ikasten zutela. Nikere bai, 90eko hamarkadan.Debako Arte Eskola itxita, nora

joan daiteke pertsona bat ofizio

horietako bat ikastera?

Espainiako Estatuan erkidegoguztiek dute arte aplikatuen es-kola bat; Nafarroan ere badago,baina Araba, Bizkai eta Gipuzko-an ez dago aukerarik. Pena han-dia da, baina ez da egin ofizio tra-dizionalen aldeko apusturik. Egiada, halere, eskolan gauza asko al-datu beharko liratekeela aurrerajarraitzeko; garai eta teknologiaberrietara egokitu, eta, batez ere,ikasketak homologatu, zentroofizial gisa tituluak eman ahal iza-teko. Guk bere garaian egin ge-nuen proiektu bat lanbide eskolaofizial bihurtzeko, baina EuskoJaurlaritzaren Hezkuntza Saila-ren eskumena zen hori. Tamalez,

galdu egin da aukera hori, eta zer-bait egitekotan, hutsetik hasi be-harko da; eta hori zailagoa da.Zure kasuan, Gasteizko katedral

berrian lanean ari zirenak ikus-

tean erabaki omen zenuen ha-

rria landu nahi zenuela.

Gasteizen bizi nintzen, eta, egu-nero, katedraletik pasatzean, ha-rria lantzen ikusten nituen. Gus-tatu egiten zitzaidan. Sartu, etaAurelio Rivas maisu hargina ze-goen bertan, galiziarra bera, etalanean hasi nahi nuela esan nion.«Hasi, bada», esan zidan. Eta,halaxe, mailua hartu eta harriarijoka hasi nintzen. Hiruzpalauegunen buruan, Rivasek nire go-goa benetakoa zela ikusi zuenean,irakasten hasi zitzaidan.Jardunean ikasi zenuen, beraz.

Bai, baina denbora gutxi eginnuen han, soldaduskara joan be-har izan nuelako. Urte tonto horibukatu zenean, Aiako Tailerrariburuz irakurri nuen. Pil-pileanzegoen. Harria lantzen zuten ar-tistak biltzen ziren han, eta bertan

«Artea ideia bat da; eta traste pila bat dagoorain, baina ideia gutxi» Mikel Campo b Eskultorea eta Debako Arte Eskolako zuzendari ohia

Arte sorkuntzan prozesuari ematen zaion garrantzia galdu egin dela dio Campok.Debako Arte Eskolan hori zuten balio nagusietako bat: prozesua zegoen emaitzarengainetik. «Emaitzari erreparatzen zaio orain, itxura polita izateari... Dena da itxura».

Hiru Oteiza daude: bateskultorea da; bestea, idazlea,poeta; eta, azkenik, haren irudipublikoa, gizon erretxinarena»

«Erkidego guztiek dute arte aplikatuen eskola bat;Nafarroak ere bai. Baina Araba,Bizkai eta Gipuzkoan ez dago»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 4a Elkarrizketa

hasi nintzen. Han ikasi nuen be-netan harria lantzen. Ofizioa ikasteko espazio bat to-

patu zenuen Aiako Tailerrean.

Bai. Lagun talde aparta ginen; ezzen komuna bat, baina ia-ia. Hiruurte egin nituen han. 1981ean,San Telmon erakusketa kolektibobat antolatu genuen Aiako Taile-rreko kideek egindako lanekin[120 bat eskultura], eta orduanpentsatu nuen beste bide batetikjarraitu behar nuela.Orduan erabaki zenuen Italiara

joatea, eskultura monumentala

lantzera?

Carrarara joan nintzen. Munduosoan ziren ezagunak hango es-kultura tailerrak, eta Pizkundeanbezala lantzen zuten harria, tek-nika zaharrak erabiliz. Arte ikus-pegia baino gehiago, ofizioarenikuspegia lantzen zen han, etaasko ikasi nuen; ez bakarrik ha-rria lantzeaz: bizitzaz ere bai. Al-dameneko tailerrean zegoen, adi-bidez, Louise Bourgeois, Boteroere ezagutu nuen han... 20 urte

pasatxo nituen, eta ikasteko lekuparegabea izan zen niretzat.Eta zer ikasi zenuen bizitzaz?

Oso berezia zen harginen mun-dua; anarkistak ziren gehienak,eta, lan eskubideei zegokienez,kontzientzia handikoak... Bainagogorra ere izan zen, lan istripupila bat gertatzen baitzen. Harro-bietatik, menditik, sirena hotsaentzuten zen, eta kezka zabaltzenzen herrian gelditu ziren emaku-meen artean: kezka, negarra,oihuak... Oroitzen dut istripu bat;sirena hotsen ondorengo isiltasunizugarri hori. Jende guztia kalean,hildakoa nor zen galdezka, etahurrengo egunean, hiletara. La-neko arropak kendu, eta denakondo jantzita, baina bakoitzakbere zapia lepoan: arrosa alderdisozialistakoek, berdea errepubli-kanoek, gorria beste batzuek, edourdina; eta gehienek, katxemira,anarkistena. Ofizio gogorra etaarriskutsua zen harginena.Hiru urteren ondoren itzuli zinen

Euskal Herrira.

Jugoslavian izan nintzen aurretik,hango eskultore batekin proiektubat egiten, eta Euskal Herrira itzu-li nintzen gero, Zarautzera. XabierLizardiren omenez eskultura bategiteko lehiaketa antolatu zutenherrian, eta nire bikotekideak etabiok irabazi genuen. Imanol Mu-rua alkateari proposatu nion es-kultura hori kalean bertan lantze-ko, eta ideia ona iruditu zitzaionhari. Eskerrak, ez baikenuen eztailerrik eta ez ezer, eta ez baike-nuen beste modurik eskulturahori egiteko. Polita izan zen. Harrihandi batekin hasi ginen, eta, gu-txika-gutxika, forma eman ge-nion. Jendeak prozesu osoa ikusizuen, beraz. Balio izan zuen, bes-teak beste, jendeak baloratzekozenbateko lana dagoen halakoobra baten atzean.Zarauzkoaren ondoren hasi zi-

nen lanean Debako Arte Esko-

lan, 1985ean.

Bai, Debako eskolako hainbat ira-kasle Arte Ederren Fakultate sor-tu berrira joan ziren lanera. Lekua

sortu zen, eta niri eskaini zidaten.Harri lanketa irakasten nuen. Ira-kasle aritu nintzen lehenik, etazuzendari gero, 1997an. Zuzenda-ri bat behar zen, eta ni jarri nin-tzen, baina denen artean gidatzengenuen Debako Arte Eskola: zu-zendaritza kolegiatua zen.Arte Ederrak ikasi zenituen lane-

an zinela. Nolatan?

Ondo kontrolatzen nuen harria-ren ofizioa, baina banuen hutsu-ne bat: artearen inguruan oinarribat falta nuen. Pizkunde garaia,adibidez, nire kontu ikasi nuen,baina Mesopotamiako arteaz eznekien ezer. Dena den, oso arra-roak dira Arte Ederren ikasketak.Ez dute ezertarako balio. Filoso-fia, historia, artearen historia...ikastea ondo dago, baina subjek-tiboegia da artea.Lehen esan duzu emaitza baino

garrantzitsuagoa dela proze-

sua. Hala bizi duzu zuk?

Bai, ibilbide moduan ulertzen dutnire obra. Tartean badaude en-karguz-eta eginiko lanak, baina,

hori kenduta, prozesu baten par-te gisa ikusten ditut nire obra guz-tiak. Eta bidaia da nire lana bate-ratzen duen ideia: bada harrizkomaletekin egin nuen eskulturabat,Más pesan los recuerdos ize-nekoa (Pisuagoak dira oroitzape-nak); edo bidaia argitzen lagun-tzen digun linterna bat, edo bi-daiaren jomuga erakusten digunfaroa... Nire gaia beti izan da bi-daia.Jada ez duzu harria lantzen. Ho-

rren falta sumatzen duzu?

Ez. Espazio bat behar duzu horre-tarako, eta baita sasoia ere, eta nikez dut gogorik. Gainera, mundua,kaleak, trastez beteta daude;hainbeste eskultura, hainbeste fa-rola, edukiontzi, bizikletak jartze-ko euskarri... Gauza gehiegi dago,eta maiz artea egoten da sobran.Beraz, nik buruan dauzkat nireproiektuak, eta idatzi egiten dutbatzuetan. Artea, azkenean, ideiabat da, eta traste pila bat dagoorain, baina ideia gutxi. Ideia horida, ordea, garrantzitsua.Ez dituzu gustuko gaur egun

egiten diren artelanak?

Ez da hori, baina asko galdu daprozesuan. Garai batean, eskultu-ra bat egiten zenean, txikian egi-ten zen, eta gero joaten zen eska-lan handituz, pixkanaka. Bilakae-ra bat zegoen prozesu horretan,txikian edo handian egin aldatuegiten baitira proportzioak, hu-tsuneak, perspektiba... Horrekobran aldatzera behartzen du ar-tista: hasierako ideiaren bilakaerabat dago, prozesu bat, eta eskulto-reak gainean egon behar du beti.Teknologia berriekin, galdu eginda hori; ordenagailuan diseinatu-takoa zuzenean eskalan egitendute makinek. Askotan, eskultu-ra bat paretaren kontra jarri beharbada, atzeko aldea landu ere ez daegiten; eta lehen ez zen gertatzenhori. Emaitzari erreparatzen zaioorain, ondo gelditzeari, itxura po-lita izateari... Dena da itxura.Arte sorkuntza prozesu bat

bada, nola ikusten dituzu zuk

zure ibilbide hasierako obrak?

Ez dit ezer berezirik eragiten.Ideia bat objektu bihurtzea da ar-tea, eta, behin eskultura batamaitu ondoren firma jartzendiozunean, eskultura hori jada ezda zurea, eta interesatu ere ez zai-zu egiten. Hurrengoa da beti es-kultura hobea, bestea berehalagelditzen da atzean, eta zureproiektua eraikitzen jarraitu be-har duzu. Azkenean, zu obra bategiten ari zarenean, zu ere hazizzoaz, ikasten zoaz, hobetuz zoaz,eta harriarekin duzun harremanaaldatuz joaten da, aberastuz joa-ten da; hurrengo obra, beraz, betiizaten da hobea.

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aIritzia

RIRITZIADanel Agirre

‘Felixiano’ izatera

atrebitu artean

Zu asteburuko poteoanzabiltzan bitartean,Urtzi Urkizu lankidetxit arduratsua

BERRIAko kontrol postuan eseriohi da, kronometroa eskuanduela pantailari so. Teleberri etaGaur Egun doi neurtzen ditu, eta ETB2ko albistegia nabarmenluzeagoa den bakoitzean, datuoknotario baten diligentziaz sareanerregistratu. Suminduraren gim-nastek betiko letaniari ekitendiote orduan, euskarazko saioa-ren laburraz kexu. Gero eta uler-tezinagoa zait niri. Bibaka beharlukete: hamar minutuko albiste-gia ordubetekoa baino askozosasuntsuagoa da.Gaurkotasuna, definizioz,

atzemanezina eta ezin besarka-

tuzkoa da, zerumuga bezala. Ga-rrantzizkoak zaizkigun nobeda-de guztiak atxiki izanaren ilusioaelikatzeko, filtroak erabiltzeabeste erremediorik ez dugu, geo-grafikoak, tematikoak, denbo-razkoak. Azken iragazki hau dafuntsezkoena: ziklo motzegiaezarriz gero, erotzeko bidean ipini ahal gaitu. Gertakarien zu-rrunbiloak eragindako estresaga-tik bezainbeste, inguruko heda-bideek modu arduragabean za-baldu ohi duten —dugun— spampolitikoak eragiten duen frustra-zioagatik burua galduta.Idaztera noanak boutade-a

dirudi, adibidez, baina Garcia Ferrerasen akelarrea egunero jarraitu beharrak gure aitarenongizatea zeharo baldintzatu du.

Antzina katagorri batek penin-tsula osoa zuhaitzez zuhaitz lu-rrik zapaldu gabe gurutzatu ahalzuenaren kondaira hura egia otezen ez dakit, baina alderdien an-tzerki jasanezinari buruzko sola-saldiak bata bestearekin katigatuahal dira egun, segundo bat librelaga gabe. Drogek ez dute aparte-ko kalitaterik behar izaten men-pekotasuna sortzeko, eta etxeankaka merkeenarekin harrapatu-ta geratu den jonki bat dugu.Saiatu izan gara: altxa besaulkitiketa segi pasieran, aita, bigarrentunelera besterik ez bada. Alfer-alferrik.Berripaper hau libratu nahi

nuke zaborra barreiatzearen ar-duratik, baina ezin dut. Argitara-tu ohi ditugun pieza gehiegik

agintarien aholkularien bulegoe-tan markatutako agenda bati bai-no ez diote jarraitzen, eta zaratahutsa dira. Eskerrak, behintzat,sektorearen beste hainbat mise-riatan (zulo batean erori den hau-rraren kasuaren minutueroko ja-rraipena, «Instagram sutan jarriduen» azken purtzilkeria) jausigabe tinko eusten diogun.Nabarmen zoriontsu denaren

izaera deskribatzea tokatzen zai-gun bakoitzean, arduragabetasu-na izan ohi da gehien errepika-tzen den ezaugarria: «Bere mun-duan lasai zebilek hori, ezerekinkezkatu gabe». Felixianoekezdituzte albistegiak ikusten, Twi-

tterreko liskarrak guztiz arrotzakzaizkie, Denis Itxaso zein alderdi-takoa den ere ez dakite. Zoritxa-rrez, demokraziak hiritar erneeta eguneratuak behar dituenasinetsarazi digute. Komunikabi-de itxurosoak topatu, hondakinguztiak apartatu eta benetako in-formazioa destilatzea izugarri ne-kosoa da, ordea, eta nik neuk ezdakit lan hori hartzen jarraitzekogogorik geratzen zaidan.Benetako felixiano izatera

—oraingoz— atrebitu gabe, dietamediatikoa ezarri diot neure bu-ruari. Sare sozial publikorik gabe,munduari buruzkoak —saskiba-loia salbu— erreportaje eta elka-rrizketa formatuan bakarrikkontsumitzen saiatzen ari naiz,asteburuetan. Familiarteko batilagundu omen ziolako makro-biotiko bihurtu edo emaztearibotikak kentzen dizkion horieta-koa bazara, eta ni imitatzea era-bakitzen baduzu, erregu bat: os-tiraleko egunkaria erosteari ezlaga zuk behintzat.

Benetako ‘felixiano’izatera —oraingoz—atrebitu gabe, dietamediatikoa ezarridiot neure buruari

Irudiab Donostia

Modaren industriaren aurka protestan21 urte besterik ez dauka Jon Kareaga zumaiarrak, baina egungo gizarte eta ingurumen bidegabekerien aurka

protestaldi irmoan murgilduta dabil azkenaldian. Astelehenean hasi zuen bost eguneko protestaldia, Donos-

tian, Zara dendaren atarian —irudian—, gaur egungo modaren industria salatzeko. «Jendea eta herrialdeak

suntsitzen ditu». Gipuzkoako Fridays For Future mugimenduaren sortzaileetako bat da Kareaga, eta arropa

marka bat ere badauka: Bask Brand. Bangladeshen garatu du proiektua, «modu jasangarrian». JON URBE / FOKU

Libre utzi dute, karguekin, Donostian ustez sexu erasoa egin zuen udal langilea

DONOSTIA b Emakume batek astelehenean jakinarazi zuen gizonez-ko batek eraso egin ziola Donostian, eta Eneko Goia alkateak herene-gun baieztatu zuen udal langilea zela ustezko erasotzailea, kiroldegibateko langilea. Libre utzi dute, karguekin eta kautela neurriekin.

1.010ZENBAT AUTO BERRI SALDU DIREN IRAILEAN

Irailean 1.010 auto berri saldu zituzten Gipuzkoako kontzesionarioetan,

aurreko urteko irailean baino 172 gehiago. Lehen bederatzi hilabeteetan

9.715 auto saldu zituzten Gipuzkoan. Gasolina erabiltzen duten autoen

salmentak %7,13 egin du gora urtarriletik; dieselarena %34,68 jaitsi da.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

Final-zortzirenetako azken bertso saioajokatuko dute bihar, Lasarte-Orian

LASARTE-ORIA bBihar zehaztuko da zein 30 bertsolari ariko direnlehian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetan. Lasar-te-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da final-zortzirene-tako azken saioa, 17:00etan; Aitor Salegi, Eneko Araiztegi, Iñaki Zelaia,Mikel Artola, Oier Aizpurua eta Unai Izagirre ariko dira kantuan.

29.714ZENBAT LANGABE ZEUDEN IRAILEAN

Udako joera hautsita, lan merkatuak hobera egin du pixka bat. Joan den

irailean 29.714 langabe zeuden Gipuzkoan, urtebete lehenago baino

2.434 gutxiago. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, berriz, abuztuan

baino 368 langabe gutxiago zeuden irailean Gipuzkoan.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Erik Gartzia Egaña Oiartzun

Maiz lotzen diraartotik erato-rritako jakiakEuskal Herrikotradizioarekin,

baina, beste askok bezala, hasierabat izan zuten tradizio horiek ere.Artoaren kasuan, XVI. mendeaniritsi zen Euskal Herrira. KristobalKolonek eta haren eskifaiak lehe-nago ekarri zuten AmeriketatikEuropara, baina landare apainga-rri moduan soilik. Ez zen izan, gai-nera, aurkitu berri zuten lurraldehartatik ekarritako elikagai baka-rra: harekin batera iritsi zirengaur egun hain presente daudenbeste hainbat elikagai: tomateak,patatak, indabak...EHUko Historia irakaslea da Al-

varo Aragon, eta aditua da gai ho-rretan. Hain zuzen ere, EuropakoOndarearen Jardunaldien ba-rruan, eta Oiartzungo UdalekoOndarearen Mahaiaren laguntza-rekin, Artoa Oiartzunen: berta-ratu zenetik orokortu zen arte(XVII-XIX. mendeak)hitzaldiaeskainiko du datorren asteazke-nean, herrian bertan. Ez da baka-rrik egongo, gainera: Alex RotetaIhurritako errotariak begirada bateskainiko dio Gipuzkoako erro-ten ondareari. Ihurritan bertanegingo dute hitzaldia biek, Ugal-detxo auzoan, 19:00etan.Aragonek azaldu duenez, ho-

tzaldi orokorra hasi zen XVI. men-dean, eta galdu egin ziren orduraarte udaberriko zerealak zirenak:«Txarrak ziren uztak, goseteaksortu ziren, izurriak zabaldu zi-ren... Handik aurrera, badirudi gi-zakien elikadura kontuan hartutaereiten hasi zirela. Etekin onaematen zuela ikusi zuten». Besteelikagai batzuek baino uztaemankorragoa zuen artoak; ga-riak halako bost ematen zuen,adibidez. Eta beste abantaila ba-tzuk ere bazituen: esaterako, lan-dare osoa zen probetxugarria. Iri-na egiteko erabiltzen zuten arta-burua, eta abereei jaten ematekogainontzekoa.Iraultza txiki bat abiarazi zuen

horrek: «Abereak mendiarengoialdera eramaten zituzten garaibatean, sarobeetara eta. Baina al-datuz joan zen hori, eta batez ere

behiak eta txerriak ukuilura era-maten hasi ziren». Goiko larreaklibratu zirenez, bertara artaldeakeramaten hasi zirela zehaztu duAragonek. «Beharrarengatikedo, kostaldetik mendialderakoeta alderantzizko mugimenduakhasi ziren».EHUko irakaslearen hitzetan,

sendotasuna da artoaren besteabantaila bat: «Aldi berean inda-bak ereitea ahalbidetu zuen ho-rrek, eta uzta bakarrean bi elika-gai jasotzea». Horrez gain, artoakez zuen garia ordezkatu, sasoi ez-berdinekoak direlako bi produktuhoriek, eta lugorria utzi beharreanurte osoan landu zitekeelako; jakigehiago edukitzeko aukerari ateairekitzen zion horrek, noski. «Etatarteka sortzen ziren izurriei etagaixotasunei aurre egiteko aukeraizan zuten horri esker».XVI. mendearen hasieran,

ehun bat burdinola zeuden Gi-puzkoan, eta industria berregitu-ratze bat izan zuten ehun urte ge-roago: burdinola asko eta askoerrota bilakatu ziren, artoa eta ga-

ria modu industrialean ustiatze-ko. XVIII. mendera arte luzatu zu-ten erabilera hori. Hainbat histo-ria liburutan zehaztuta dagoenez,horrelako lanei aurre egiteko, artoogia izaten zen langileen erregainagusia. Lope Martinez-Isasti Le-

zoko historialariak, esaterako,idatzita utzi zuen Hernaniko ola-gizonek ogi hura jaten zutela, in-dar handiagoa ematen zielakoan.Hori bai, Aragonen arabera, ogihura ez zen gaur egun ezagutzen

dugunaren antzekoa. «Badakitezinezkoa dela gaur egungo ogia-ren antzeko zerbait egitea; ustedut %40 garia eta %60 artoa, horidela proportzioa. Gogortu egitenda horrela, eta flauta baten antze-ra gelditzen da... Baina ez dakit ga-

rai hartan hori ezagutu-ko zuten».Historia irakasleak ja-

kinarazi duenez, garaihartan galletak erama-ten zituzten itsasora joa-ten zirenek —eta, funtse-an, galleta mota bat da ta-loa—. «Galleta horiek ba-tzuetan gariz egindakoakizaten zirela aipatu izanda, baina baita artozkoakere. Hurbilen zutena era-maten zuten».Denboraren poderioz,

nagusituz joan zen artoa-ren ekoizpena, eta Gipuzkoan ga-ri gehiena inportatu egiten zutelaazaldu du Aragonek: Gaztelatik(Espainia), itsasotik barrena bes-tela... «Bertako artoaren uztare-kin asetzen saiatzen ziren norma-

lean, eta, behar izanez gero baka-rrik ekartzen zuten kanpotik».Aro Modernoko Euskal Herria

—eta Gipuzkoa— astindu zuenAmeriketatik iritsi zen elikagaihark. Iraultza isila izan zen, pix-kanaka egindakoa: «Hori bai, ba-dakigu XVII. menderako nagusi-tzen hasi zela artoa, eta XVIII.menderako ia Euskal Herri osoanartoak gaina hartu ziola gariari.Parekatu egin zen kasu batzue-tan, baina artoa nagusitu egin zenbeste askotan».

Bihar, ibilaldia errotetaraAsteazkeneko hitzaldia ez daizango Oiartzungo ondarea eza-gutarazteko ekitaldi bakarra.Hiru errota ezagutuko dituztebihar bertan, 10:00etan Errente-riako Fanderiako errotatik abia-tuta. Fanderiakoa izango da lehe-nengo bisita, eta Arraskue etaIhurrita errotak ere bertatik ber-tara ikusiko dituzte, Oiartzunen.Garai batean hogei zeuden he-rrian, eta bi bakarrik gelditzendira gaur egun.Ihurritako urtegia ere ezagutu-

ko dute. «XVIII. mendekoa da»,zehaztu du Aragonek. «Egurrez-ko oinarria dauka, eta harria dau-ka inguruan. Arrainei bidea eginnahi diete orain, eta moldatu eginnahi dute. Errotakoek, berriz,ahal bezainbeste mantendu nahidute». Ondarearen dibulgazioa,errotaren harria bezala, gelditzenez den errealitate bat baita.

Artoa XVI. mendean iritsi zen Euskal Herrira, eta elikagai preziatu bihurtu zenberehala. Alvaro Aragon historialariak hitzaldia emango du asteazkenean, Oiartzunen.

Ameriketatik iritsi zen laguna

Oiartzunen zeuden hogei errotetako bat da Ihurrita; bihar bisita egingo dute hara. HITZA

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Gaiak

Izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko aukera izanzuten artoari esker, zerbaitlandatuta zegoelako beti»

«Badakigu XVII. menderakonagusitzen hasi zela artoa, eta XVIII. menderako gaina hartu ziola gariari»Alvaro AragonEHUko irakaslea eta historialaria

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Igogailua behar beza-la zaintzeko, beneta-ko 24 orduko zerbi-tzua eta sorospenteknikoa ematen duBertako Igogailuakenpresak, astelehe-

netik igandera. Abisu guzti-guz-tiei erantzuten die, ez bakarrik la-rrialdietako erreskateei.Hori da Bertakoren berezitasu-

nik nabarmenena. Horrela, igan-de arratsalde batean igogailuageldituz gero, berehala joatendira konpontzera, eta pertsona-ren bati giltzak zulora jaustenbazaizkio ere, edozein ordutanematen dute zerbitzua, ezerkobratu gabe.Zerbitzua azkar egiten dute,

deia jaso bezain pronto teknika-riak martxan jartzen baitira. Zer-bitzuaren barruan daude: eskula-na, joan-etorri guztiak eta behardiren piezak. Prezioa ere aipagarria da. Kali-

tate handiko zerbitzua emateazgain, bidezko prezioan egiten bai-tu, prezio egokian. Batez beste,orotariko zerbitzua 100 eurotikaurrera ematen dute, baina ko-munitate handientzat, hau da,etxepe asko dituztenen komuni-tateentzat. Eta, alderantziz, hiru-tik seira etxebizitza dituzten ko-

Bertako Igogailuak

IGOGAILUA ONGI ZAINTZEKOAUKERARIK HOBERENABertako Igogailuak enpresak 24 orduko benetako zerbitzua ematen du, euskaraz, eskarmentu handia duten teknikariekin. Igogailu marka guztien mantentze lanak egiten ditu.

Bertako Igogailuak enpresako lantaldea.BERTAKO IGOGAILUAK

Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.bertako.eus

@

munitateentzat ahalegina egitendute prezioa jaisteko.Gaur egun, mila igogailuren

baino gehiagoren mantentze la-nak egiten ditu Bertakok. Izanere, igogailu marka guztien man-tentze lanak egiten ditu, eta, gai-nera, igogailu guztietan larrialditelefonoa ipintzen duen enpresabakarra da Euskal Herrian, en-

presako teknikariek GSM larrial-di telefonoa instalatzen baitute,doan.Azken urteetan, Bertakok se-

kulako ahalegina egin du, eta, on-dorioz, gaur egun marka guztie-kin eginiko biltegirik aurreratue-na dauka. Normalean, beren mar-karekin bakarrik aritzen direnenpresek gaur egun beste markabatzuen aurrekontua ere ematendute instalazioetan, baina, horiaurrera eramateko, ongi presta-tua egon behar da. Hau da, enpre-

8GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 4aOrrialde babestua

sa baten mantentze parkean %90haren markakoa bada eta %10beste marka guztietakoak, ez da-go ongi prestatua mantentzea be-har bezala egiteko. Bertako, aldiz,marka guztiekin aritzen da, etabai biltegi aldetik, eta baita presta-kuntza aldetik ere, erabateko ber-mea ematen du.Bertako Igogailuak bost urte

beteko dituen enpresa bat da, bai-na langileek eskarmentu handiadute, 15 urte inguru baitarama-tzate igogailuen instalazio etamantentze lanak egiten, eta adi-tuak dira zeregin horietan.Batez beste, urtean hirurehun

bezerok baino gehiagok erabaki-tzen du enpresaz aldatzea bereigogailuaren mantentze lanakegiteko eta Bertako Igogailuakenpresarekin lan egitea, zintzota-suna eta gardentasuna bermatutadutela badakitelako. Izan ere, hi-lero txosten bat egiten die, igogai-luari eta bere mantentze lanei bu-ruzko xehetasun guztiekin.

IRAUNKORTASUNIKGABEKO KONTRATUAKGainera, iraunkortasunik etapenalizaziorik gabeko kontra-tuak egiten ditu. Kontratu guz-tiak urtebetekoak dira, bezeroakberak ez badu eskatzen luzeagoa

egitea. Era horretan, Bertakore-kin lan egiten duten bezero guz-tiak benetan hala nahi dutelakoaritzen dira; ez dute inolako lotu-rarik, eta edonoiz kontratua etendezakete, hala nahi izanez gero.Horrela, beste enpresa batekin

zuten kontratua eten ondoren,Bertakorekin lan egiten hastendiren ia bezero guztiek (%99)

kontratua berritzen dute, Berta-korekin oso gustura daudelako.Bertakok euskaraz eskaintzen

ahal ditu zerbitzu guztiak, etalantalde gehiena euskaraz aritzenda: teknikariak, komertzialak,administrariak, idazkariak, ha-rrerakoak eta gainerako guztiak. Horrekin batera, iragarkiak eta

sustapen testuak euskaraz argita-ratzen ditu euskarazko hedabide-etan. Halaber, Korrikari ere la-guntzen dio, eta, aurten kilome-tro bat erosteaz gain, hiriburueta-

ko termometroetako babesaeman du.Bertako Igogailuak enpresak

lau egoitza ditu. Arabako egoitzaGasteizen dago, Bizkaiko egoitzaSestaon, eta Gipuzkoan beste biegoitza ditu, Arrasaten eta Anoe-tan. Horrek guztiak Euskal Herri-ko herri txiki denetara iristeaerrazten dio, herritarrengandikhurbil egotea, Bertako izenak be-rak dioen bezala, hori baita en-presaren filosofia eta lan egitekomodua. Horren ispilua da bezero-en %90 herri txikietakoak izatea.

GERTUTASUNA ETA GARDENTASUNA Izan ere, bezeroak gertutasunaestimatzen du, lana ganoraz egi-teaz gain eta kalitatezko zerbitzuaeta gardentasuna bermatzeazgain. Bezeroa zenbaki huts batbaino gehiago baita Bertako Igo-gailuak enpresarentzat, eta arazobat duenean arreta handiarekinsaiatzen dira irtenbide bat aurki-tzen eta zuzeneko zerbitzu onaematen, edozein egunetan eta or-dutan. Ondorioz, Bertako Igogailuak

enpresak arrakasta handia lortudu Euskal Herrian, 1.200 bezerobaino gehiago baititu. Sektorekooso enpresa gutxi dira mila bezerobaino gehiago dituenak.Bertako Igogailuak enpresak

eskaintzen duen zerbitzuei bu-ruzko argibide gehiago nahi iza-nez gero, atsegin handiz ematendituzte telefono zenbaki haueta-ko batera deituta: 945-71 28 22(Araba), 94-652 39 35 (Bizkaia)edo 943-90 34 50 (Gipuzkoa). Pos-ta elektronikoz ere eska daitekeinformazioa, mezu bat bidalita [email protected].

Bertakok astelehenetikigandera ematen du 24 orduko zerbitzua,abisu guztientzat

Kalitate handikozerbitzua emateaz gain,bidezko prezioan egitendu, prezio egokian

Bezeroak arazo batduenean arretahandiarekin saiatzen dairtenbide bat aurkitzen

Gaur egun, markaguztiekin eginikobiltegirik aurreratuenadauka Bertakok

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Eneritz Maiz Etxarri Ikaztegieta

Bide luzea egin du

Euskaldun bat

Marten ipuinak, eta

oraindik ere bidea

egiten ari da. 50 ur-

te dira Iñaki Zubeldia idazle ikaz-

tegietarrak lehen ipuin hura idatzi

zuenetik, eta, 50. urteurrena ai-

tzakia hartuta, trilogia bat osatu

du. Duela lau urte idatzi zuen

Martetarrak Zarautzen, eta aur-

ten Zertara datoz martetarrak?.

«Aspaldiko kontuak» direla

dio idazleak. 1969an, Zarautzen

aritu zen irakasle lanetan, eta urte

hartako udan iritsi zen Apolo 11

AEBetako espaziontzia ilargira;

hark piztu zion ideia Zubeldiari:

«24 urte nituen orduan, eta oso

oroimen politak dauzkat. Asko

eman dit liburu horrek. Irakurleei

dagokienez, batetik, eta, horrez

gain, idazle izateko nolabaiteko

gogoa piztu zidan». Ikaztegieta-

rraren lehen ipuina izan zen, eta

Irun saria eskuratu zuen. «Oso

sari garrantzitsua zen garai har-

tan, eta hark bultzatu ninduen

gehiago idaztera». Lehenengo sa-

ria eskuratu bazuen ere, liburua

ez zen publikatu. «Garai hartan,

ez nuen ezagutzen argitaletxeen

mundua. Frankismo garaia zen,

gainera, eta nahiko zail zeuden

gauzak. Beraz, ikastoletan zabal-

tzen hasi nintzen batez ere, eta

gogoan dut, esaterako, Joxerra

Gartziak eskatu zidala Arrasate-

tik». Donostiatik ere iritsi zitzaiz-

kion eskaerak. «Eta beste leku

batzuetara ere iritsi zen. Horrela

ibili zen urte mordo batean», go-

goratu du idazleak. Joxe Antonio

Ormazabalen bultzadarekin, az-

kenik, 1982an publikatu zuten

Euskaldun bat Marten.

«Ez horixe», erantzun du idaz-

le izan nahi ote zuen galdetuta.

«Garai hartan, euskaraz ez zegoen

ia ezer, eta gure ikasleek gaztele-

raz irakurri behar izaten zuten. Ez

nuen izan idazle mentalitaterik.

Euskal eskola aurrera atera behar

zen lehendabizi; ez zegoen mate-

rialik, eta euskaraz sortzen hastea

izan zen lehen eginkizuna».

Lehen liburuak hamar bat edi-

zio izan zituen Elkarren, eta Ibai-

zabal argitaletxean sei izan ditu

gerora. «45.000 ale inguru saldu-

ko ziren guztira», nabarmendu

du: «Haurrei barru-barruraino

iritsi zaie liburua, asko gustatu

zaie, eta horregatik izan du heda-

pen hori». Bitxikeriak ere gerta-

tzen zaizkio eskoletara joaten de-

nean: «Liburu zahar-zaharrekin

etortzen zaizkit umeak, ‘ez dut

erosi’ esanez. Amak edo aitak

gordeta zeukatelako, ez dute erosi

beharrik izan».

Behin ipuina idatzita, Zubel-

diak inoiz ez zuen pentsatu jarrai-

pena ematerik: «Niretzat istorio

itxia zen hura, baina Imanol Agi-

rre Zarauzko Garoa liburu denda-

ren jabeak animatu ninduen pau-

soa ematera». Haurra zela liburu

harekin «asko» gozatu zuela

esan zion Agirrek, eta bigarren

zatia egin beharra zeukala.

«‘Hori duk hire libururik onena,

eta noiz idatzi behar duk marteta-

rren bigarren zatia?’, esaten zi-

dan. Nik beti erantzuten nion as-

paldiko kontuak zirela eta ez zela

egongo bigarren zatirik».

Orain sei bat urte, ordea, Agi-

rrek berriz ere gaia atera

zionean konturatu zen

istorio hura idatzi zuene-

tik 50 urte beteko zirela

laster: «Egun batean, Za-

rauzko malekoian pase-

oan nenbilela, ‘laster

2019a’ etorri zitzaidan

burura. 50 urte marteta-

rrak etorri zirela! Horixe

izan da idazteko motiboa

eta helduleku bakarra:

50. urteurrena ospatzeko

martetar pila bat ekarri

nahi dutela Zarautzera».

Ideia garatzen hasi zen

berehala. «10.000 bat martetar

txiki, bostehun bat espaziontzi-

tan...». Baina ideia hori ezin zen

landu besterik gabe. «Eta aurre-

tik bigarren liburu bat egitea pen-

tsatu nuen, prestakuntzak egitera

nola etortzen ziren kontatuz;

martetarrek Zarauzko Udalare-

kin adostuko dute etorrera».

2015ean argitaratu zuen Marteta-

rrak Zarautzen liburua, eta aur-

tengo abuztuan Zertara datoz

martetarrak?, lehen ipuina idatzi

zuenetik 50 urte bete direla.

Lur hartzeko, marea baxuaIdazleek gauza arraroak egiten di-

tuztela aitortu du ikaztegietarrak:

«Abuztuaren 1ean iritsi behar zu-

ten martetarrek Zarautzera. Ni

kanpoan nenbilen erosketetan,

eta 11:30erako, martetarrek iritsi

behar zuten ordurako, hondar-

tzan egotea zen nire obsesioa. Ba-

nekien ez zirela etorriko, bai-

na...». Bostehun espaziontziak

Zarauzko hondartzan lurreratu

ahal izateko, Zubeldia, urtebete

lehenago, harremanetan jarri zen

Azti-Tecnaliarekin: «Marea ba-

xua zehazki noiz izango zen jakin

nahi nuen, eta txintxo-txintxo

erantzun zidaten; 11:20an izango

zela esan zidaten. Ni 11:30erako

iritsi nintzen, eta berrehun metro

jaitsita zegoen marea; izugarri ba-

xu zegoen». Gustura geratu zen

ikaztegietarra, liburuan idatzi be-

zala martetar guztiek lur hartzea

posible izan zutelako.

Zubeldia eskolaz eskola ibiltzen

da egun, eta martetarrei buruzko

istorioek haurrak erakartzen di-

tuztela azaldu du. «Baina asko ari

da jaisten irakurzaletasuna. Esko-

letan ibiltzen garen idazleok oso

argi ikusten dugu hori». Alde ba-

tetik, eskolek «askoz eskaera gu-

txiago» egiten dutela azaldu du.

«Eta, bestetik, tabletek eta sake-

lakoek irakurtzeko gogoa eta

denbora jaten diete haurrei; gauza

azkarragoetara ohitu dira. Oso az-

karrak dira irudiak eta mugimen-

duak, eta modu pausatua eska-

tzen du irakurketak». Alde ho-

rretatik, «etsai handi samarra»

sortu zaiela uste du. «Baina ira-

kurketa beti izango da disfrutatuz

eta patxadan egin beharrekoa».

Berrogei liburu baino gehiago

ditu argitaratuak Zubeldiak, eta

behin Unai izeneko haur euskal-

dun bat Martera bidali zuen idaz-

leari ez zaizkio bukatu idazten ja-

rraitzeko gaiak eta ideiak.

Aurten 50 urte bete dira Iñaki Zubeldiak ‘Euskaldun bat Marten’ liburua idatzizuenetik, eta trilogiaren azken liburua argitaratu berri du: ‘Zertara datoz martetarrak?’

«10.000 bat martetar datoz»

Iñaki Zubeldia Ikaztegietako idazleari oraindik ere ez zaio agortu idazteko irudimena. ENERITZ MAIZ / TOLOSALDEKO ATARIA

9GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Gaiak

Euskal eskola aurrera aterabehar zen; ez zegoen materialik,eta euskaraz sortzen hasteaizan zen lehen eginkizuna»

«50. urteurrena ospatzekomartetar pila bat ekarri dutelaZarautzera: hori izan da liburuaidazteko motibo bakarra»Iñaki ZubeldiaIdazlea

‘‘

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

an nahiz korrika egitean kolpeakgehiago leuntzen zituen hark».Eta beste hainbat protesi ere era-bili ditu ordutik. Behin korrikaegiteko hautua eginda, protesienmerkatuan ikertzen hasi zen ale-giarra, eta kolpeak leuntzeko gai-

tasunari erreparatu zion, batikbat. «Aldapa gora nahiko errazjoan naiteke, baina, kolpeak leun-tzeko sistemarik gabe, zailagoa dabeheraka joatea, berehala irrista-tu edo aldeetara joaten zarelako».Bidean ikasiz, alegiarrak kolpe-

ak leuntzeko sistema hobea duenprotesi bat erabili du azken bi ur-teotan. Gizarte segurantzatikkanpo gelditzen dira halako pro-tesiak, eta Zubeldiak berak erosizuen. «Nirea ez da bereziki gares-tia; 9.000 euro balio du». Alabai-na, protesi gogorrarekin eginzuen lehen mendi lasterketa, To-losako 14 Orduak, eta gogoan dumuinoia odoletan amaitu zuela.Aitortu du Mont Blanceko ba-

lentriaren ondoren zorion me-zuak jaso dituela batean eta beste-an, eta Txinako lasterketa bateraere gonbidatu dute. Zegama-Aiz-korri mendi maratoia da, ordea,begiz joa duen hurrengo erronka.Ez dauka lan erraza, ordea, 5.000lasterkari inguruk ematen baitu-te izena eta hirurehun dortsal bai-no ez baitituzte banatzen.Beste proiektu bat ere badauka

buruan: «Ahal beste lasterketasolidariotan parte hartzea.Urrita-sunen bat dugunoi lasterketetantokia egitea nahiko nuke; helmu-gan guretzat txapel edo oroigarri-ren bat egotea. Are gehiago, urri-tasun fisikoren bat dugunontzatprobak sortzea nahiko nuke».Asturiasera (Espainia) joango daazaroan, lagun itsu bati bisita egi-tera. Mendian korrika aritzen dalagun hori ere, gidaririk gabe,makulurik gabe. «Eta gure arte-an sarea sortzen badugu, aukeragehiago izango dugu».Zubeldiak 28 orduko korrikal-

dia egin zuen Alpeetan, MontBlanc mendiaren magalean. Lanaskorekin trabei aurre eginda, be-te du ametsa, horrelakoak baitiraalegiarraren benetako balentriak.

Miriam Luki Legazpi

Lasterketaren azkentxanpa zen. Bederatzikilometroko jaitsierabaino ez zitzaion faltaGorka Zubeldiari

(Alegia, 1970). Antolakuntzakokideak walkie-talkie bidez hitzegiten ari ziren. Izan ere, denbo-raz kanpo zihoan. «Baina nirehankari begiratu zioten, eta ja-

rraitzen utzi zidaten», azaldu duZubeldiak berak. Lasai-lasai ziho-ala gaineratu du. «Eta Chamoni-xeko helmugan ez nuen esperohainbeste jende». Mont Blancekoultratrail lasterketako lehen ko-rrikalariak iristear zeudenez —171kilometro dauzka proba horrek,eta 101 kilometrokoa da CCC las-terketa, Zubeldiak egindakoa—,3.000 lagun inguru zeuden hel-mugan. «Niretzat ezustekoa izan

zen guztiak courage [kemena] hi-tza errepikatzen entzutea». Halahartu zuten helmugan. Bertaneseri zen helmugako marra ze-harkatu zuenean, eta protesiakendu zuen. Argazkilariei bizka-rra emanda, harrera hura eskertunahi izan zien ikusleei.Alegiarrak joan den abuztuan

egindako balentriaren amaiera-ren lehen atala da hori. Egindako-az jabetu zenekoa da bigarrena.

«Helmugan eserita geunden bi-kotekidea eta biok, eta Columbiakirol arropa etxeko zuzendariaitzultzaile batekin etorri zitzai-gun, sakelakoa eskuan zuela.Helmugan ateratako argazkiaerakutsi zidan, eta eskerrak emanzizkidan irudiagatik». Are gehia-go, eskerrak eman zizkion Co-lumbia Mont Blanceko ultratrai-laren babeslea denetik «inoizizandako unerik hunkigarriena»eskaintzeagatik. «‘Egin duzunaikusi izan ez banu, ez nukeen si-nistuko’, esan zidan». Denboramuga igarota eduki arren laster-keta amaitzen uzteagatik eske-rrak eman zizkion Zubeldiak ere.Alegiarraren bizitzako historia-

ren amaiera da aurreko kontaki-zun hori, baina ez dago hasierarikgabeko amaierarik, eta hasierakopauso haien aldarria egin du Zu-beldiak berak. «Aurten eginda-koa ez da txiripa izan; urte askodaramatzat mendi martxak etalasterketak egiten. Sufrimenduaegon da aurretik, odola hankaon-doan, kailuak... Negarrez hasi ar-teko mina ere bai». Alabaina,«amodio propioa» gailendu izanda beti, aurrera egin du, eta harenhitzetan ez dago drama zantzurik.

Lana eta kirola, gakoak2003an istripua izan zuen Zubel-diak, eta eskuin hankaren zatihandi bat galdu zuen. Metalarenarloan ari zen lanean orduan, bai-na urtebete egon zen lanik egingabe; muinoia edo hankaondoaondo sendatu zitzaion arte ezzuen jarri lehenengo protesia. Lanegiteko unea iritsi zitzaiola pen-tsatuta, orduan hasi zen bila, etaKatea Legaian egin zioten lekua,Tolosan. Indarrera joan zen gero,Beasainera. «Beste guztiek bezalalan egin nezakeela jabetu nintzenhan, eta orduan ikusi nuen kirolaegiteko gai ere banintzela».Gogoan du Oscar Pistorius las-

terkariaren bideoak ikusi zituelaInterneten; 2010 ingurua zen. «Bihankak falta bazituen ere, prote-siekin egiten zuen korrika, etanormalekin korrika egitea lortuzuen 2012ko Londreseko OlinpiarJokoetan. ‘Nik zergatik ez?’ pen-tsatu nuen hura ikusita». Mendimartxak egiten hasi zen urte har-tan bertan, oinez, protesia «ir-moegia» baitzen korrika egiteko.Azken urteotan erabili dituen

protesien atzera begirakoa egindu Zubeldiak. Gizarte seguran-tzaren bidez lortu zuen lehenen-goa, eta gogoan dauka «gogorra»zela. «Txikitu egin nuen, ezin bai-naiz geldirik egon; indar gehiegiegiten nuen. «Mugimendugehiago» egiten uzten zion bestebat eduki zuen ondoren. «Ibiltze-

Gorka Zubeldia alegiarrak bere ametsetan handienetakoa bete zuen joan den abuztuan: Mont Blanceko CCC ultratraillasterketako 101 kilometroak egin zituen. 2003an eskuin hankagaldu zuen istripu batean, eta protesiarekin egiten du korrika.

Lasterkariarenbenetako balentria

Gorka Zubeldia, Mont Blanceko proban 28 orduz korrika egin ondoren, helmugan, protesia eskuetan duela. REVISTATRAIL

10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aGaiak

«Aurten egindakoa ez da txiripa izan; urte asko daramatzatmendi martxak etalasterketak egiten»Gorka ZubeldiaMendi lasterkaria

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Beñat Alberdi Oñati

Izan herriaren beste ikus-

puntu bat eskaintzeko edo

izan teknika ezberdinekin

jolasteko, Oñatiko Ilunpe-

tan argazki taldeak argazkiz bete

ditu herriko plazako zutabeak,

Oñati begi bistan erakusketare-

kin. Argazkiak, finean, asko esan

dezake plano bakar batean; eta

are gehiago, kasu honetan bezala,

bertsoak lagunduz gero. Aurten,

emakume kirolariak dira prota-

gonistak; hamahiru kirol dizipli-

na hartu dituzte, eta horietan jar-

dun diren edo jarduten diren

emakumeen argazkiz bete dituz-

te beste hainbeste zutabe.

«Gai jakin bati heldu nahi ge-

nion aurten, argazkilari guztiok

gai hori aintzat hartuta lanean

hasteko», nabarmendu du Katia

Madina Ilunpetan argazki taldeko

kideak. Aurreko urteetako argaz-

kietan, herriari buruzko ikus-

punturen bat aurkeztea izan dute

ardatz, eta egokiena iruditzen zi-

tzaiona aukeratzen zuen argazki-

lari bakoitzak, nahi zuen eran.

Oraingoan, ordea, nahiago izan

dute fokua gehiago itxi. «Iaz, ar-

gazkietan, teknika bakar bat era-

bili genuen denok, argazki guz-

tiek loturaren bat izan zezaten»,

argitu du Madinak. «Ikusleentza-

ko, hala ere, konplexuegia zela

iruditu zitzaigun».

Ilunpetan taldeko kidearen hi-

tzetan, gai gisa emakume kirola-

riak aukeratu izana ere ez da ka-

sualitate hutsa. Azken finean,

«askoren lana ezagutarazteko»

balio izan du erakusketak. «Ez da

hain erraza hamahiru diziplina

aukeratzea», zehaztu du Madi-

nak. Baina zutabe kopuru hori da-

go Oñatiko plazan erabilgarri. Al-

pinismoa, eskalada, automobilis-

moa, mendi lasterketak, futbola,

igeriketa, pilota, patinajea, soka-

tira, eskubaloia, tenisa, igeriketa

eta txirrindularitza aukeratu di-

tuzte Oñati begi bistanerakuske-

tarako.

Hainbat belaunaldiProtagonisten adina ere asko al-

datzen da argazkitik argazkira.

Bere garaian lehen urratsak egin

zituzten emakumeak sartu dituz-

te argazki batzuetan, eta baita

orain gutxi hasi diren beste ba-

tzuk ere. Eskaladaren kasuan, be-

rriz, argi ikus daiteke belaunal-

dien arteko harremana. Aurrez

aurre jarri dituzte Lukene Igartua

urte askoan eskaladan jardunda-

koa eta Ilia Uriarte hasiberria. Es-

kaladarako sokarekin eskuak el-

karri lotuta dituzte biek, magne-

sioa aireratuz. Pare-pareko

bertsoa jarri diote ondoan, neurri

txikian: Gure herrian sokak ezin

dira eten.

Alpinismoaren kasuan, berriz,

Arantzazu Ibarrondo da protago-

nista. Kultur etxeko arduraduna

da egun, eta 7.000 metroko men-

diak igo zituen bere garaian; al-

tuera horietatik urrunduta dabil

aspaldian. Hari zazpi puntuko be-

rezian gehitu diote bertsoa: Nahiz

ta gure buruari hamaika alditan

galde / badakigu ez garela ber-

dintasunaren jabe. / Gure armak

hartueta guazen suabe-suabe, /

tontorrean sentitzeko tontorrean

egon gabe.

Ez dute izan aparteko lanik au-

keratutako diziplinetan argazkia

nori atera aukeratzeko. «Taldean

egin dugu dena; elkartu, eta izen

zerrenda prestatu genuen lehe-

nengo», zehaztu du Ilunpetan

taldeko kideak. Kirol bakoitzean

zeuzkaten erreferenteak hautatu

zituzten lehendabizi. Baina, ba-

daezpada ere, hiruzpalau izen

zeuzkaten sail bakoitzerako. De-

nen baiezkoa jaso dute, hala ere.

Argazki bakoitzak protagonis-

taren edo protagonisten historia

dauka atzean, eta baita argazkia

ateratzean bizi izandakoen infor-

mazioa ere. «Argazkiak ateratze-

ko gelditzen ginenetan kontatzen

zizkiguten euren kirol ibilbidean

bizi izandakoak», azaldu du Ma-

dinak. Ehunka pasarte dauzkate

azkenean; sokatirako soka lotze-

ko sekretuetatik hasi, eta laster-

keta elkarrekin amaitu nahi zu-

ten bi atleten istoriora arte. «Oso

polita izan da esperientzia».

Izen zerrendarekin egin bezala,

talde lana baliatu dute beste hain-

bat gauzatarako ere. «Ez du axola

argazkia ateratzeko nork sakatu

zuen botoia; azken batean, talde

lan izugarri baten fruitua da

hau». Ilunpetan taldearen izene-

an izenpetu dituzte argazkiak.

Izan ere, Madinak zehaztu du as-

kotan ez zeukatela argi argazki

bakoitza nork ateratakoa zen.

«Trukatu egiten genituen la-

nak». Taldekideek lanak banatu

egiten zituzten estudioan. Bertso-

ak, berriz, Txinparta bertso esko-

lakoek idatzitakoak dira; kasu

horretan ere, bertso bakoitzak ez

dauka egilearen izenik.

Aurrera begiraBehin erakusketa amaituta, orain

arte zozketa bidez banatu izan di-

tuzte argazkiak; interesa zuen

orok nahikoa zuen posta elektro-

niko bat bidaltzea. Aurten, ordea,

protagonistei oparituko dizkiete

argazkiak. Ilunpetan taldean po-

zik daude emaitzarekin. Madina-

ren hitzetan, «oso erantzun ona»

eman dute herritarrek. Azken ba-

tean, herritar askok aurkitu dute

ezagun edo gertuko duten pertso-

naren bat ezagutzen ez zuten ki-

rol diziplinaren batean.

Antolatzaileak gustura daude

aurtengo egiturarekin, eta jarrai-

tzeko asmotan dira: «Ez dakigu

zein gai aukeratuko dugun hu-

rrena. Ikusgaitasun txikia dute-

nak, akaso».

Oñatiko Ilunpetan argazki taldeak herriko jai guztietan prestatu izan duerakusketa, eta emakume kirolariengan jarri dute fokua aurten. Argazkizeta bertsoz bete dituzte hamahiru zutabe, hainbat diziplina bistaratuz.

Irakaspenez betetakoherriko zutabeak

Lukene Igartua eta Ilia Uriarte eskalatzaileak, sokarekin elkarri lotuta. ILUNPETAN ARGAZKI TALDEA

11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Gaiak

Ez du axola argazkiaateratzeko nork sakatuzuen botoia; azkenbatean, talde lan izugarribaten fruitua da hau»Katia MadinaIlunpetan argazki taldeko kidea

‘‘

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

MUSIKA

AMEZKETAElustondo anai-arrebak.bGaur, 22:30ean, Ugarteko jaietan.

AMEZKETA Izer eta Alabier, eta Ansorregi eta Larrañaga.

bBihar, 22:30ean, Ugarteko jaietan.

AMEZKETALaja II.a eta Narbaiza.b Igandean, 20:30ean, Ugarteko

jaietan.

ANDOAINRobyn Hitchcock eta Joseba Irazoki eta Lagunak.

bBihar, 21:30ean, Basteron.

ARRASATENiña Coyote eta Chico Tornado.

bOstegunean, 22:00etan,

gaztetxean.

AZKOITIAAnari & Thalia Zedek.bGaur, 20:30ean, Matadeixen.

AZKOITIAUdal Musika Banda.bBihar, 19:00etan, Kontzejupen.

AZKOITIA Jose Luis Frantzesenaorgano jotzailea eta Iraurgi eta

Parrokiko abesbatzak.

bBihar, 20:00etan, parrokian.

AZPEITIATxost eta Maddi.bGaur, 22:00etan, Sanagustinen.

BERGARAThe Godfathers.bBihar, 21:00etan, Seminarixoan.

DONOSTIACrudo Pimento eta Los Manises.

bGaur, 20:30ean, Dabadaban.

DONOSTIATenpera eta The Bloody Magic Nails.

bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIACecilio G eta SNKT.bGaur, 21:00etan, Intxaurrondo

kultur etxean.

DONOSTIAMojo Hand.bGaur, 23:00etan, Be Cluben.

DONOSTIA Joven Mata eta Bellaca.

bGaur, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAMefisto Laukotea.bBihar, 11:00etan, EOSen egoitzan.

DONOSTIARural Zombies eta Ezpalak.

bBihar, 20:00etan, Dabadaban.

DONOSTIASoma Cult.bBihar, 21:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAKaydy Cain, Dupla,Bronquio eta Bellaca b2b Joven

Mata DJak.

bBihar, 21:00etan, Intxaurrondo

kultur etxean.

DONOSTIAEne Kat, Vila XXX eta Alfred Adler.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIAUdal Txistulari Taldea.b Igandean, 12:15ean, Konstituzio

plazan.

DONOSTIAMiguel Poveda.b Igandean, 19:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAAnari & Thalia Zedek.b Igandean, 19:00etan, Bukowskin.

DONOSTIARizha.b Igandean, 20:00etan,

Dabadaban.

DONOSTIABrouwer Trio.bAsteazkenean, 20:00etan,

Musikene ikastegian.

DONOSTIACarnage eta Disasko.bAsteazkenean, 20:30ean,

Mogambon.

DONOSTIARoberto Casado & Francesca Di Nicola.

bOstegunean, 20:00etan,

San Telmo museoan.

DONOSTIAThe Jokers.bOstegunean, 20:00etan, Dokan.

DONOSTIAMary Halvorson.bOstegunean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIABrutus.bOstegunean, 20:00etan,

Dabadaban.

EIBARPuro Relajo.bBihar, 23:00etan, Aginagan.

ELGOIBARAinhoa Larrañaga.bGaur, 20:30ean, Aita Agirre

kulturgunean.

ELGOIBARHesian.bGaur, 23:15ean, Aita Agirre

kulturgunean.

ERRENTERIAUnidad Alavesa eta Occhi de Farfalla.

bGaur, 22:00etan, Niessen aretoan.

EZKIODonostiako Udalaren

Txistulari Taldea.

bBihar, 18:00etan, Igartubeiti

baserriko dolarean.

HONDARRIBIA Irregular RootsReggae Band eta Freedom

Vibration Sound System.

bBihar, 22:00etan, Psilocybenean.

IRUN Jose Luis Etxetxipia etaAdam Wolf: Organoa eta tronboia.

bBihar, 20:00etan, San Esteban

elizan.

LEGORRETADiscipulos de Dionisos eta Habi.

bGaur, 23:00etan, Herri antzokian.

LEZOLaiotz.

bBihar, 22:30ean, Gurutze

Santuaren plazan.

OIARTZUN Jose Luis Etxetxipia etaAdam Wolf: Organoa eta tronboia.

b Igandean, 19:00etan, Junkaleko

Santa Maria elizan.

OÑATI Iker Martinez eta Zaldi Herrenak.

bGaur, 19:30ean, Atzeko Kalen.

OÑATIYogurinha Borova eta DJ Bollo.

bGaur, 22:00etan, txosnetan.

OÑATIMirari, Aintzane eta Lutxurdio.

bBihar, 18:30ean, Atzeko Kalen.

OÑATILaket.bBihar, 20:00etan eta 22:00etan,

plazan.

OÑATIMarianitoz Blai, Trikimailu,Gora Etorri eta DJ Big Mak.

bBihar, 22:00etan, txosnetan.

OÑATIUdal Musika Banda.b Igandean, 13:00etan, plazan.

OÑATIGhost Number.b Igandean, 19:00etan, Atzeko

Kalen.

OÑATILondon orkestra.b Igandean, 19:30ean eta 23:30ean,

plazan.

OÑATIOlatz Salvador.b Igandean, 21:00etan,

txosnetan.

OÑATIDi-Bertsioak.bAstelehenean, 19:00etan,

txosnetan.

OÑATIDrindots.bAstelehenean, 19:30ean

eta 22:30ean, plazan.

ORDIZIAShangai Qiutian eta Madeleine.

bBihar, 19:00etan, D’Elikatuz-en.

TOLOSAAbereh eta Mobydick.bGaur, 22:30ean, Bonberenean.

TOLOSATolosaldeko TrikitixaEguna.

bBihar, 12:00etatik aurrera,

egun osoan, eta kalez kale.

TOLOSAAlba.bBihar, 22:30ean, Bonberenean.

URNIETAAgirren Taldea.bBihar eta igandean, 18:00etan,

Plazido Muxika plazan.

URNIETAXabi Solano Maiza eta Aurrera Gure Ametsa.

b Igandean, 19:00etan, San Joan

plazan.

URNIETAElustondo anai-arrebak.bAsteazkenean, 23:00etan,

Xoxokako eskolan.

USURBILAne Azkonobieta eta Manex Torrealdai.

bGaur, 19:30ean, Aginagako

jaietan.

USURBILOharkabe, Kilimak eta DJ JoTaTxo.

bBihar, 23:30ean, Aginagako

jaietan.

ZALDIBIAMcOnak eta Gabenara.bGaur, 23:30ean, plazan.

ZALDIBIATximeleta.bBihar, 20:30ean eta 23:30ean,

plazan.

ZALDIBIAHerriko trikitilari eta panderojoleak.

bAstelehenean, 19:00etan, plazan.

ANTZERKIA

ANDOAINKarabansarai: Ele! Lorca-Lauaxeta.

bGaur, 21:00etan, Basteron.

ATAUNMalas Compañias: Prozak.bGaur, 16:30ean, Joxemiel

Barandiaran eskolan.

ATAUNDidau Faktoria: Beldartxojatuna.

b Igandean, 17:00etan, udaletxeko

ganbaran.

AZKOITIAYllana: Lo mejor

de Yllana.

bGaur, 21:30ean, Baztartxo

antzokian.

AZPEITIAOnbeat: El regreso de Scar. Tributo a El Rey Leon II.

b Igandean, 17:00etan, Soreasu

antzokian.

Arrasate b Maritxu Kajoi

Txikiteroen zaindariari begira, poteoanMaritxu Kajoi jaia ospatuko dute gaur Arrasaten. Etxeko jantzirik dotoreenak soinean hartuta —irudian, duela

hiru urteko jaia—, txikiteroen zaindariari ohore egingo diote herrian. Duela 43 urte ospatu zuten lehen aldiz

egun hori, eta umoreak eta glamourrak bat egiten dute urtero-urtero. Txikiteroentzat mezu argia dauka aurten-

go Maritxu Kajoi jaiak: «Ondo pasatu, gutxi gastatu, baina gutxienez txikito bat pagatu!». GORKA RUBIO / FOKU

12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aAgenda

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

DONOSTIATGorrieta:

Microteatros.

bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.

DONOSTIAOrtzi Acosta & David

Madinabeitia: Ilusioa.

bBihar, 17:00etan, Haurtxokoaren

aurrean, Bertsolari Txirrita kalean.

DONOSTIAEidabe:

Mari eta gaileta fabrika.

bBihar, 17:00etan, Okendon.

DONOSTIAPerigallo: La mudanza.

bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:30ean, Lugaritz kultur etxean.

DONOSTIAKemen:

Ultimas voluntades.

bOstegunean, 19:00etan, Larratxo

kultur etxean.

DONOSTIAJuan Gea&Dani Muriel:

El insólito caso de Martín Piche.

bOstegunean eta ostiralean,

20:00etan, Antzoki Zaharrean.

ELGOIBARTaupada: Buruak

taup-taup.

bGaur, 22:30ean, Aita Agirre

kulturgunean.

HERNANIViridiana: Amor oscuro.bGaur, 20:00etan, Milagrosan.

IRUNOroimenak: Algo habrán

hecho mal.

bGaur, 19:00etan, Amaia zentroan.

LEZOEidabe: Zutuberrak.

bGaur, 17:30ean, Gezalan.

LEZOXake: Lur.

b Igandean, 20:00etan, Gezalan.

OÑATITragaleguas: ikuskizun ibiltaria.

b Igandean, 22:30ean, kalez kale.

TOLOSADavid Guapo:

Que no nos frunjan la fiesta.

bGaur, 20:00etan, Leidorren.

TOLOSA Intujai: Birakabareta.

bBihar, 19:30ean, Topic zentroan.

ZALDIBIAZirika Zirkus: Egun on

sikiera.

bAstelehenean, 17:00etan, plazan.

ZARAUTZBorobil: Jokoz kanpo.

bGaur, 22:00etan, Modelon.

ZARAUTZTanTonTeria: Tiempos

viejos.

bAsteazkenean, 19:30ean, Modelon.

ZESTOATrotamundos: Historias

de un baúl.

bGaur, plazan.

ZUMARRAGAHika: Txarriboda.

bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.

DANTZA

BEASAINKresala: Ikono-grafiak.

bGaur, 20:00etan, Errauskin plazan.

DONOSTIADantzan Bilaka:

Angela Millanoren Tommy Cash,

Almudena Perezen Roometa

Sara Paniaguaren Nektar.

bGaur, 19:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIADantzan Bilaka: Ana

Capillaren Hodei, Tonatiuh Diazen

Encuentros, Andres Alarconen

Materia (Capitulo 1)eta Koldo

Arostegiren Bobo.

bBihar, 19:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIACia. Antonio Ruz:

Presente.

bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.

DONOSTIADantzan Bilaka:

Cia. Lia & Lorea Ibarrondoren

Muxu baten uhin hedakorraeta

Alaia Etxegarairen Imperfectas.

b Igandean, 19:30ean, Tabakaleran.

LEZOEuskal Herriko Dantzari

Eguna.

bBihar, 11:30etik aurrera. Emanaldi

nagusia, 17:30etik 19:30era, Karlos

Saldise plazan.

URNIETAAurrera Gure Ametsa:

Jalgi plazara.

b Igandean, 10:00etatik aurrera,

kalez kale. Eta 12:00etan,

ingurutxoa eta plaza dantzak.

ZALDIBIA Iztueta taldea.

bGaur, 19:00etan, plazan.

BERTSOLARITZA

AMEZKETABertso poteoa: Anjel

Mari Peñagarikano eta Julio Soto.

bGaur, 19:30ean, Ugarte auzoan.

ANTZUOLABiziaren ahotsak.

Bisita eta bertso bazkaria: Amets

Arzallus eta Maialen Lujanbio.

bBihar, 10:30ean, Pikunieta

baserrian.

IRUNKantu Zaharren Eguna:

Aitor Mendiluze.

bBihar, 13:00etan, Atalaia Hotel

jatetxean.

LASARTE-ORIAGipuzkoako

Txapelketa. Final-zortzirenak:

Oier Aizpurua, Eneko Araiztegi

Korta, Mikel Artola, Unai Izagirre,

Aitor Salegi eta Iñaki Zelaia.

bBihar, 17:00etan, Manuel

Lekuona kultur etxean.

OÑATIUnai Agirre Goia, AndoniGoitia, Nerea Ibarzabal, Oihana

Iguaran, Aitor Mendiluze eta Iker

Zubeldia.

bGaur, 22:30ean, Zubikoa

kiroldegian.

OÑATIBertsolariak balkoitik balkoira: Andoni Egaña eta

Sebastian Lizaso.

b Igandean, 20:00etan,

Kale Nagusian.

URNIETABertso bazkaria: Amets

Arzallus eta Andoni Egaña.

bAsteazkenean, 14:00etan,

Adarra jatetxean.

Lezo b Euskal Herriko Dantzari Eguna

Eguna kalejira erraldoi bihurtutaUrtero, Euskal Herriko txoko batera bisita egiten du Euskal Dantzarien Biltzarrak, eta aurten Lezon egingo dute

Euskal Herriko Dantza Eguna, bihar bertan. 11:30ean abiatuko dira Lezoko musika eskolako musikariak herriko

kaleetan barrena, eta dantza giroan ibiliko dira iluntzera arte. 17:30etik 19:30era eskainiko dute dantza emanal-

di nagusia, Karlos Saldise plazan. Irudian, iaz Gasteizen egin zuten jaialdia. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

USURBILBeñat Gaztelumendi

eta Agin Laburu.

bGaur goizean, Aginaga auzoan.

ZALDIBIAAitor Mendiluze

eta Jone Uria.

b Igandean, goizean zehar

eta bazkaritan.

ZUMAIAAinhoa Agirreazaldegi,

Uxue Alberdi, Onintza Enbeita

eta Ane Labaka: Ez da kasualitatea

bertso saio musikatua.

bBihar, 19:00etan, Emakumeen

Etxearen inaugurazioan.

HITZALDIAK

DEBAMikel Campo: Oteiza 50 urte

Deban.

bGaur, 18:30ean, kultur elkartean.

DONOSTIADantzan Bilaka.

Carolina Mendonça: Denbora

topaketa.

bGaur, 17:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIA Iñaki Garrido: Euskal

leinuak euren arreoen arabera.

b Igandean, 12:00etan, San Telmo

museoan.

DONOSTIAElena Martin: Oteiza

Arantzazun. Espresioa ahultzetik

espazio harkorrera.

bAstelehenean, 19:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIAAna de Miguel:

Feminismo y comunismo.

bOstegunean, 19:00etan,

San Telmo museoan.

DONOSTIAAnne Morin

eta Berta Vias: Vivian Maier,

argazkilari errebelatua.

bOstegunean, 19:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIAKike Infame:

Komikia 2.0, presente y futuro

del cómic vasco.

bOstegunean, 19:00etan,

Intxaurrondo kultur etxean.

HERNANIHedoi Etxarte: Faxismoa orain eta hemen.

bAsteazkenean, 19:00etan, Biteri

kultur etxean.

HONDARRIBIAEli Olaskoaga

eta Edurne Salaberria: Emakumea

eta itsasoa.

bOstegunean, 19:00etan,

udal liburutegian.

TOLOSASormenetik. Tio Teronen

Semeak: Euskal dantzaren

transmisioa eta berrikuntza.

bBihar, 11:00etan, TAK

arraun elkartearen gunean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

AZPEITIAEnFemmedokumentala

eta solasaldia.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Emakumeen Txokoan.

BESTELAKOAK

ARRASATEMaritxu Kajoi.

bGaur, egun osoan, herrian.

AZPEITIATxisteratik Egun

Magikoa.

bBihar, 12:30ean eta arratsaldean,

Alde Zaharrean, eta 19:00etan,

Soreasu antzokian.

BEASAIN Igartza bizibisita gidatu

antzeztua.

bBihar, 17:30ean, Igartzako

jauregian.

BEASAINSorgina Txirulina

ipuin kontalaria: Musikaren bidaia.

bAsteartean, 17:00etan,

udal liburutegian.

ERRENTERIA Juneren Hegoak

Eguna.

bBihar, 10:30etik 20:30era,

Agirre Lehendakariaren plazan.

HERNANIFabrikaz fabrikako prosa eta poesia irakurraldia,

Tren Berdeak lagunduta.

bBihar, 16:30ean, Biteritik.

LEGAZPIAmaia Puin kontalaria.

bGaur, 18:00etan, liburutegian.

LEZO Ines Bengoa kontalaria:

Ipuin zopa.

bAsteazkenean, 18:15ean, Gezalan.

13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Agenda

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Aitziber Arzallus

Urtero legez, urriko lehen igande-

an Gipuzkoako ikastolen aldeko

Kilometroak jaialdia egingo dute

etzi; Zarautzen izango da aurten-

goa. Salbatore Mitxelena ikasto-

lak du jaialdia antolatzeko ardura,

eta lanean «ilusioz» ari direla

azaldu du Belen Murua zuzenda-

riak. «Herritik eta herriarentzat

sortu ziren ikastolak, pedagogia

aurrerakoi eta berritzailean oina-

rrituta. Eta, gaur egun ere, gizar-

tearen eskakizunei erantzun

nahian, marko pedagogiko berria

garatzen dihardugu». Garapen

horretara bideratuko dute, hain

zuzen, aurtengo ekitalditik atera-

tako etekin ekonomikoa.

Ni, hi, hura... ikastola mundu-

ra! da aurtengo Kilometroetarako

sortu duten leloa. Ni-a urdina da,

Zarautz; hi-a berdea, ikastola; eta

Munduarekinbat egitekoerronkarekinEtzi egingo dute Kilometroak jaia, Zarautzen,Salbatore Mitxelena ikastolak antolatutab 7,7 kilometro izango ditu ibilbideakbEredu zaharreko azkena izango da

Belen Murua eta Nerea Altxu, Kilometroetako egitarauaren aurkezpenean. IDOIA ZABALETA / FOKU

14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4aProposamena

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Hizkuntzak hitzak baino gehiago diren tokia!

: Intxaurrondo (2) + Ondarreta +

Mailaren araberako hizkuntza ikastaroak

Adin guztietarako: haur, gazte eta heldu

Talde murriztuak

Cambridge Assessment English zentro aztertzaile ofiziala

Familientzako deskontu interesgarriak!

943 67 47 33 / 943 31 07 53 [email protected] www.elduaien.com

EGITARAUA

7,7 kilometro izango ditu ibilbide-

ak, eta hiru gune nagusi egongo

dira. Malekoian egongo da Ni gu-

nea; ikastolan Hi gunea; eta Molla-

rrin Hura gunea. Denentzako mo-

duko egitaraua prestatu dute:

IKASTOLA

Kortazar

10:00. Erronka: ekolio proba eta

koreografia.

11:00. Arimux.

12:15. Kiki Bordatxo (plaza dan-

tzen saioa).

14:30. Maddi.

16:45. Tik Tara.

Bertsolari plaza

09:30. Hasiera ekitaldia.

10:00. Artisau azoka.

10:00. Ekolio: xaboi tailerra,

talotegia eta tonbola.

Parkea

10:00. Haurren basoa eta Mendi-

zabalen omenezko marrazketa tai-

lerra.

10:00. Kaiku Irudimenaren Karpa:

Dantza Kaiku eta Kaikutxo ipuina.

11:00. Erronka: bertsolaritza eta

orientazioa.

12:00. Herri kirolak.

12:30. Erronka: gastronomia eta

bazkaria.

12:45. Zirkoz Aurre.

14:15. Zarautz Txiki abesbatza.

15:45. Saltsa ikastaroa.

Patioa

10:00. Puzgarriak, EITB txokoa,

Erreala tailerra, Eroski elikadura,

ludoteka eta globo aerostatikoa.

MALEKOIA

Desertu Txikia

12:30. Erronka: 3 lerroan, labirin-

toa eta Hi Selfie.

12:30. Pottors eta Klito.

14:45. Skasti.

15:30. Optika.

16:45. Joseba Irazoki eta Lagunak

taldea.

18:00. DJ Ines eta Billy Arizona.

Dama

10:00. Axi Muniainen eskutik,

Carver tailerra.

11:30. Break Dance.

12:30. Erronka: triatloi estatikoa

eta artea hondartzan.

12:45. Raitx.

14:00. Primatium.

14:15. Sara Zozaya.

15:30. Optika.

MOLLARRI

11:00. Sonakay.

13:00. Ene Bada, Ai Ama

eta Aneguria.

16:15. MacOnak.

17:15. Bad Sound.

huramorea, feminismoa, anizta-

suna eta gisa horretako balioak.

Nerea Altxu aurtengo Kilometro-

etako koordinatzailearen hitze-

tan, «Ni-ak hi-a behar du izate-

ko, eta alderantziz. Ni-ak eta hi-

ak hura ere behar dute izateko.

Alegia, elkarrekin garelako gara.

Balio horiek lantzeko urratsak

egiten jarraitu nahi du Zarauzko

ikastolak, euskarazko kalitatezko

hezkuntza berdinzale eta inklusi-

boa mundura zabaltzeko».

Denentzako moduko festa7,7 kilometro izango ditu ibilbide-

ak, eta hiru gune nagusi egongo

dira. Hain zuzen, Ni, hi, hura...

ikastola mundura! leloari jarrai-

tuz jarri diete izena gune horiei:

Ni, Hi eta Hura guneak.

Malekoian egongo da Ni gunea,

«hain gazte ez diren betigazteho-

rientzat». Ikastolan egongo da Hi

gunea, eta gunerik lasaiena izan-

go da hori, batik bat haur eta fami-

lientzat pentsatua. Han izango

den Haurren Hiria espazioa na-

barmendu du koordinatzaileak.

Ikastolako haurrek egindako pro-

posamenetatik abiatuta, hainbat

gurasok buru-belarri lanean iga-

ro dute uda, Kilometroetarako jo-

las parke berria prest egon dadin.

Hura gunea, berriz, Mollarrin ko-

katu dute, gazteentzat egokituta.

Hainbat talde ezagunen kontzer-

tuak izango dira han. Beti bezala,

gune guztietan egongo da jan-

edana, eta baita kale animazioa

ere, txaranga, batukada eta aba-

rrekin.

Ibilbidea jende guztiak egiteko

modukoa izango dela nabarmen-

du dute antolatzaileek. Mollarrira

igotzeko DYAk garraio zerbitzua

eskainiko du arauz kanpoko fun-

tzionaltasunen bat dutenenen-

tzat.

Azken urteetako ohiturari eu-

tsiz, Erronkak ere izango du bere

tartea etziko jaialdian. Gipuzkoa-

ko 21 ikastolatako DBH 3 eta 4ko

gazteek hartuko dute parte ikas-

tolan eta malekoian egingo dituz-

ten probetan. Horren bidez, «ko-

operazioa eta guztien parte har-

tzea» sustatu nahi izan dituztela

adierazi dute antolatzaileek.

Horiez gain, beste hainbat balio

ere indartu nahi izan dituzte aur-

ten, eta egitaraua prestatzeko ga-

raian hainbat irizpide hartu dituz-

te kontuan: «Feminista, inklusi-

boa, prebentiboa eta jasangarria

izango da jaia». Besteak beste,

puntu moreak jarriko dituzte ibil-

bidean, eta eraso sexistei aurre

egiteko protokolo bat ere izango

dute.

Jasangarritasuna ere tentuz

zaindu dute antolatzaileek. Eda-

lontzi berrerabilgarriak egongo

dira eskuragarri taberna eta txos-

netan, eta ez dute salduko plasti-

kozko botilarik; iturriko ura es-

kainiko dute. Bertaratzeko ga-

rraio publikoa erabiltzea gomen-

datu dute, egun horreta-

rako tren eta autobus

zerbitzu bereziak izango

baitira. Autoak uzteko

hainbat gune berezi ego-

kituko dituzte, eta egu-

nean bertan seinaleen bi-

dez bideratuko dituzte

auto horiek guztiak.

Eredu zaharreko az-

ken Kilometroak jaialdia

izango da aurtengoa. 42 urteren

ondoren, hurrengo urtetik aurre-

ra beste formatu bat izango du

jaiak. Zirkuituaren logika apurtu-

ko dela, guneak tematikoagoak

izango direla eta lanak Gipuzkoa-

ko ikastola guztien artean bana-

tuko dituztela besterik ez dute au-

rreratu oraingoz. Villabona-

Amasan eta Zizurkilen egingo

dute 2020ko Kilometroak jaia,

Zubimusu ikastolari laguntzeko.

15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 4a Proposamena

Feminista, inklusiboa,prebentiboa eta jasangarriaizango da aurtengoKilometroak jaia»Nerea AltxuZarauzko Kilometroak jaiaren koordinatzailea

‘‘

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2019-10-04 · GIPUZKOAKO HITZA 3 Ostirala, 2019ko urriaren 4a Astekoa gazki bat. «Guk sortu dugu iru-dia, bideo zati batetik hartuta, eta ez dakigu

Eider Goenaga Lizaso

Singular Dendak proiektua gizar-teratzeko kanpaina betean dabilMaite Balmaseda (Tolosa, 1969),Gipuzkoako Merkatarien Federa-zioko zuzendari nagusia. Bereziegiten dituen zerbait duten ko-mertzioek osatzen dute talde hori,eta, une honetan, 163 dendak osa-tzen dute proiektua. Gipuzkoanmerkatari txikiak 6.000 ingurudirela dio Balmasedak, baina datuzehatzik ez dagoela, Eustatek ezdituelako kontabilizatzen.Ni Singular Naiz kanpaina jarri

duzue martxan. Zein da xedea?

Singular Dendak egitasmoa boro-biltzeko eta gizarteari ezaguta-razteko helburua dugu. Nahidugu jendeak ezagutzea zer direnSingular Dendak, eta zein balore,zein ezberdintasun, zein ezauga-rri dauden izen horren atzean. Eta zer dira Singular Dendak?

Duela lau urte hamazazpi dendakjarri zuten martxan proiektu pi-lotua, eta haiek izan ziren, adibi-dez, izena erabaki zutenak. Sin-gular Dendak izena jarri zioten,denda horien singulartasuna az-pimarratu nahi zutelako. Taldeazabalduz joan da pixkanaka, etaorain iritsi gara sektore guztietaneta Gipuzkoa osoan egotera.Eta zein motatako dendak bil-

tzen dira?

Denda oso ezberdinak daude: bi-txi dendak, arropa dendak, elika-gai dendak, kafetegiak... Baina ezda luxuzko denden elkarte bat;prezioari dagokionez, gama altu-koak, ertainekoak zein baxukoakdaude. Zerbait berezia duten edoeskaintzen duten dendak dira. Proiektua irekia da bertan parte

hartu nahi duen ororentzat?

Bai, erabat irekia da, ez da eska-tzen Merkataritza Federaziokobazkide izatea ere. 163 denda dau-de jada, eta beste 44 daude bidean.Hori bai, ezaugarri batzuk betebehar dira, singulartasun hori fro-gatu behar du dendak. Eta nola frogatzen da hori?

Denda bat etortzen denean, jabe-ari eskatzen dioguna da esan de-zala zer den singular egiten duenezaugarria, zergatik uste duen be-zeroek pena hartuko dutela berakdenda itxiz gero. Bere errelatoaegiteko eskatzen diogu: nolakoaden denda, nola lan egiten duen,zein den produktu izarra...Eta nork ziurtatzen du hori?

Bezero misteriotsu bat bidaltzendiogu, eta dena begiratzen du:erakusleihoak nola dauden, den-da nola dagoen antolatuta, nola-ko esperientzia bizi izan duen,eroso sentitu den, tratua ona izan

den... Eta beste faktore garrantzi-tsu bat da nola sentitu zaren pro-duktua bueltatzerakoan, eta horiere egiten du bezero misterio-tsuak. Hortik balorazio bat egin,eta txosten bat prestatzen da,dendari horri hobekuntzak pro-posatuz eta aldaketak egiteko epebat emanez. Hobekuntza horiek egin behar

ditu Singular Denda izateko?

Bai, baina, horretarako, laguntzaeta aholkularitza eskaini, eta ja-rraipena egiten diogu. Horrelajoan da, pixkanaka, taldea handi-tzen. Eta, orain, kopuru politaosatu dugula ikusten dugunez,iruditu zaigu badela garaia Singu-lar Dendak ezagutarazteko. Tokiko merkataritza indartzeko

proiektu bat da hau?

Bai, konturatu ginen gero eta zai-lagoa zela Donostiara joatea etahan denda ezberdin bat aurki-

tzea; gero eta gehiago dira kateak.Nola nabarmendu hemen badi-tugula beste mota bateko den-dak? Betiko dendak dira, bainaegiteko modu berriekin, garairaegokituta egiten dute lan; horibai, lehengoek bezala, bezeroabeti erdigunean jarriz.

Nola daude, egun, merkatari txi-

kiak?

Ziurgabetasun garai batean gau-dela esango nuke. Dendak koka-tzen saiatzen ari dira, garai berrihauetan euren lekua zein den to-patu nahian: nola konektatu be-zeroekin... Belaunaldi zailagoakdira, gazteek beste era batera

kontsumitzen dutelako; ez dutezertan dendara joan erosketakegitera... Singular Dendakproiektuan ideia hori nabarmen-du nahi dugu: eguneraketa behardugu, adibidez, komunikabideberrietan eta sare sozialetan. Bes-tetik, asmoa dugu hiru bat urte-ren buruan ebaluazio bat egiteko,kanpaina honek eta lan egitekomodu honek izan duen eraginaz,zerk funtzionatu duen edo zerkez.Merkatari txiki askorentzat,

hala ere, ez da erraza izango sa-

rera jauzi egitea, ezta?

Ez, baina horretan laguntzekogaude, aholkularitza espezializa-tuarekin. Gerta liteke denda ba-tek webgune baten beharra ezizatea, baina Instagram tresna ba-liagarria izatea bere produktuasaltzeko. Taldean Singular arran-degi bat dago Instagram bidez pila

bat saltzen duena. Oso erraz egi-ten du, gainera. Bere produktuenargazkiak eta prezioak bidaltzendizkie bezeroei egunero, freskoaeta ona zer dagoen aholkatzendie, eta bezeroak eskaera egitendu; arrandegira joan, eta denaprest izaten du, itxaron beharrikgabe. Arrandegi batek egitenbadu, zergatik ez besteek?Beraz, arriskua izateaz gain, In-

ternet aukera ere izan daiteke.

Izan behar du. Ondo pentsatu, etaasmatu egin behar dugu. Ematenzaigun edozein aukera baliatu be-har dugu. Merkatari txikiak ezindu berrikuntza guztien erritmoajarraitu, baina horretan lagundunahi diegu guk, ez dezaten olatuagaldu.Bere garaian, saltoki txikiei kalte

handia egin zieten merkataritza

gune handiek. Kaltegarriagoa

da Internet bidezko salmenta?

Biak dira kaltegarri. Azkenean,hor jarraitzen dute merkataritzaguneek. Egia da beraiei ere kalteegin diela Internet bidezko sal-mentak, baina guretzat biak diraetsai. Gune horiek eraldatzen aridira; kontsumo gune baino gehia-go aisiarako gune bihurtzen aridira, baina hori ere bada arrisku-tsua, kaleak husten dituelako, etamerkatariek jendea kalean behardutelako. Hor dago Hondarribiko Zaldun-

bordako outlet saltokiaren ka-

sua. Administrazioak tokiko

merkataritzaren aldeko mezuak

zabaltzen ditu, baina politikak ez

al doaz kontrako norabidean?

Bai, kontraesan bat badago hor.Aldundiak nahiko argi esan duproiektua ez zaiola gustatzen,baina Hondarribiko Udalak dueskumena, eta maiz gertatzendira halako kontraesanak. Siste-ma ez dago antolatuta lurraldeikuspegi batekin, ikuspegi globalbatekin baizik, eta, HondarribikoUdalaren erabaki horrek minhandia egin lezake, eta ez Honda-rribian edo eskualdean bakarrik,baizik eta Gipuzkoa osoan.Administrazioaren babesa sen-

titzen duzue?

Uste dut ari dela sentsibilitateahanditzen; ohartu dira zenbat kal-te egin den, zenbat denda itxi di-ren... Eta galdu den hori jada ezinda berreskuratu; beste denda batirekiko da, agian, baina galtzen dakalitatean, zerbitzuan, xarman...Jaurlaritzak oraintxe jarri du in-darrean saltoki handiak muga-tzen dituen legea ere. Baina, noski,Hondarribiko Udalak, justu hu-rrengo egunean onartzen zela ja-kinda, bere proiektua aurkeztuzuen. Eta onartezina da hori.

«Internetek aukeraizan behar dumerkatari txikientzat»

Maite Balmaseda b Gipuzkoako Merkatarien Federaziokozuzendari nagusia

Maite Balmasedaren arabera, tokiko merkatari asko ari dira «garai berrihauetan euren lekua topatzeko ahaleginean», eta norabide horretanlaguntza eta aholkularitza eskaintzen zaie Singular Dendak egitasmoan.

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko urriaren 4a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

sELKARRIZKETA

«Hondarribiko Udalarenerabakiak min handiaegin lezake, ez bakarrikhan inguruan, baizik etaGipuzkoa osoan»

JON URBE / FOKU