NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren...

8
MAIATZA Al Ar Az 1 2 7 8 9 14 15 16 NAFARROAKO HITZA BERRIA Karrikara atera dira sindikatuak, asteon, Maiatzaren Lehenean b Prekaritateak hartu ditu sektore anitz, bertzeak bertze, emakumeena, migratzaileena eta gazteena b Lau langilek beren esperientzien berri eman dute b 2-3 Lanagatik borrokatu beharra Drogak 1980ko hamarkadako droga trafikoarekin Poliziak izan zuen lotura aztertu du Justo Arriolak 5 Historia Vianako printzearen biografia idatzi du Mikel Zuza liburuzainak, Pamiela etxearekin 4 Ostirala 2018ko maiatzaren 4a IX. urtea 351. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

MAIATZA

Al Ar Az

1 2

7 8 9

14 15 16

NAFARROAKOHITZA

BERRIA

Karrikara atera dirasindikatuak, asteon,Maiatzaren LeheneanbPrekaritateak hartuditu sektore anitz,bertzeak bertze,emakumeena,migratzaileena etagazteena bLau langilekberen esperientzienberri eman dute b 2-3

Lanagatik borrokatubeharra

Drogak 1980ko hamarkadakodroga trafikoarekin Poliziak izan

zuen lotura aztertu du Justo Arriolak

5Historia Vianako printzearenbiografia idatzi du Mikel Zuza

liburuzainak, Pamiela etxearekin

4Ostirala

2018ko maiatzaren 4aIX. urtea351. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a2 b Astekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Karrikara atera

ziren sindika-

tuak astearte-

an, Maiatzaren

Lehenean. Ma-

hai gainean ja-

rri zuten, bertzeak bertze, sindi-

kalismo politikoago bat egiteko

beharra, eta greba orokorraz hitz

egiten hastekoa. Mobilizatzen eta

aldarrikatzen jarraitzea ezinber-

tzekotzat jo zuten erakundeotako

buruzagiek, langileen eskubide-

en alde.

Nafarroan, apirilean zabaldu-

tako datuen arabera, 35.910 per-

tsona daude langabezian. Ia

21.000 emakumeak dira. Langa-

been artean, %9 dira 25 urte baino

gutxiagokoak, eta ia %19, berriz,

25 eta 34 urte bitartekoak. Lana

dutenen artean ere, prekaritatea

da nagusi. Beren esperientzien

berri eman dute arlo ezberdineta-

ko hainbat langilek.

IRENE SOTOS

Etxeko langilea

«Emakumeek beti doanegiten duten lana egitendugu; ikusezinak gara»

Maiatzaren Lehena maiatzaren 1a

bertzerik ez da Irene Sotosentzat.

Egun bat, edozein egun. Ez du

sentitzen sindikatuek ordezka-

tzen dutenik. «Emakumeek beti

doan egin duten lana egiten dugu

guk, eta, ondorioz, ikusezinak

gara». Etxeko langilea da Sotos,

La Rebelde elkarteko kide. Sekto-

re horretan ari direnentzat bilgu-

ne izan nahi du elkarteak, denen

indarra batuz, beren aldarrikape-

nak zabaltzeko.

Asteburuetan egiten du lan So-

tosek, zaharrak zaintzen. «Ordu

gutxiko kontratua dut». Hori da

bere lanaren arazo nagusietako

bat, nabarmendu duenez.

«Behin-behineko egoera batean

gaude beti. Batetik, ordu gutxiko

kontratuak ditugu, anitzetan; eta,

bertzetik, epe mugatu baterako.

Lanean hasten garenean, inoiz ez

dakigu noiz arte ariko garen».

Lana «egun batetik bertzera»

amaitzen da, kasu anitzetan. Hori

gertatzen denean, gainera, langa-

bezia kobratzeko aukerarik ez

dute etxeko langileek. «Ez gaude

langileen estatutuan; guk bertze

edozein langilek dituen eskubi-

deak izan nahi ditugu».

Erabat aldatu da lanaren esparrua. Kontratu mugagabeak gero eta urriagoakdira, eta egungo prekaritateak lana duten pobreen kategoria ekarri du. Lanmerkatuaren ezegonkortasunak bereziki eragiten die gazteei, emakumeei etamigratzaileei. Hainbat langilek beren esperientzien berri eman nahi izan dute.

Hezur eta haragizkoMaiatzaren Lehena

Emakume bat, lana eta ondasuna banatzeko eskatzen duen kartel batekin, Iruñean, asteartean egindako manifestazioetako batean. IDOIA ZABALETA / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen datuen arabera.Haietako 9.000 inguru baino ezdaude Gizarte Segurantzan izenaemanda, ordea. Soldatak eskasak,eta lan baldintzak gogorrak iza-ten dira, gehienetan. «Lagun ba-tek zaintzen duen pertsona ospi-talean dago egunotan. Langileakia egun osoa ematen du han, egu-nez eta gauez. Ez da bidezkoa»,salatu du.«Badakit guk egiten dugun

lana ez dela fabrika batean maki-na bati lotuta dagoenak egitenduenaren gisakoa, baina, anitze-tan, lana zure bizitza bilakatzenda, bertze deus egiteko denbora-rik ez dizulako uzten. Erabat lo-tzen zaitu».Etxeko langileen artean migra-

tzaileak dira nagusi. Sotos Argen-tinatik etorri zen Nafarroara. LaRebelde elkarteko kideekin duelalau urte bat egin zuen, etxeko lan-gileen eskubideen alde lan egite-ko asmoz. Oraindik ere, gutxi diraelkartean, aitortu duenez. «Zain-tza lanetan ari diren migratzaile-ek, anitzetan, egoera are gogorra-goa utzi dute atzean, eta esker-tzen dute sorterrian gelditudirenei zerbait bidali ahal izatea». Berak argi du borrokatzen ja-

rraitu behar dutela. Borrokan,ikus ditzaten. «Ordua da etxekolangileon lana onartzeko eta duenbalioa aitortzeko».

MOISES VANGU

ABLE bidezko langilea

«Ateak ixten dira beltzaizateagatik; bigarrenmailakotzat gaituzte»

Duela hogei urte utzi zuen sorte-rria Moises Vanguk. KongokoErrepublikan jaio zen, eta hanhasi zituen zuzenbide ikasketak.Senegalera joan zen ikasketakamaitzera, eta, handik, Espainia-rako bidea hartu zuen, azkenean.Hamar urte egon zen Asturiasen,eta azken hamarrak eman dituNafarroan. Asturiasen iturgin-tzan trebatu zen, eta, orain, aldibaterako laneko enpresa (ABLE)baten bidez aritzen da beharrean,Iruñean. «Iturgintzan, eraikun-tzan, garbitzaile gisa... ahal denlana egiten dut».Zuzenbide ikasketak homolo-

gatzeko aukerarik ez zuen izan.«Hemen oztopoak bertzerik eznuen aurkitu; sorterrian, gainera,

gerra zegoen, eta ezinezkoa zenagiri bakar bat ere lortzea».Baikorra da, berez, Vangu.

«Amak beti erraten dit eutsi be-har diodala, eta hori egiten saia-tzen naiz». Aitortu du, halere,beti ez dela erraza izan. Espainia-ko herritartasuna badu Vanguk,baina argi utzi du EspainiakoNortasun Agiria izan arren beltzaizateagatik «bigarren mailakoherritar» bilakatzen dutela.«Arrazakeria bada». Lana bi-

latzeko orduan ere sufritu duVanguk. «Ate anitz ixten dira bel-tza izateagatik. Behin, lagun ba-tek curriculuma eraman zuen en-presa batera. Utzi eta hamar mi-nutura itzuli zen, datu bat faltazitzaiola konturatu zelako; ordu-rako, curriculuma zaborrontzianzen».Hiru urteko kontratua izan da,

orain arte, izan duen luzeena.Orain, egun gutxi batzuetan edoastebetez aritzeko kontratuakegiten dizkiote, gehienetan. Etxeadu, eta gelak alokatuta lortzen dusoldata osatzea. «Bertzela, ezi-nezkoa litzateke».Sanferminetan karrikan jar-

tzen dituzten komunak garbitzenariko dela azaldu du Vanguk:«Norbaitek egin behar du».Emaztea Kongoko ErrepublikatikIruñera ekartzeko lanean jarrai-tuko duela erantsi du. «Burokra-ziarentzat ere beltza naiz». Duela bi urte hasi zuen emaztea

ekartzeko prozesua, eta agiri guz-tiak eduki eta baldintzak betearren, Kongoko Espainiako enba-xadak ez dio eman baimena,oraindik ere. Eskaera bat eginnahi izan die nafar guztiei: «Irekibesoak. Badakit batzuetan zailadela, baina denon artean lor deza-kegu denontzako gizarte justuagobat. Ireki besoak».

HAIZEA HUARTE

Psikologo soziala

«Gazteok doan lan eginbehar dugu esperientzialortzeko»

Psikologo soziala da Haizea Huar-te. Duela bi urte amaitu zuen gra-dua, eta berriki, ikasketak amai-tuta egin zuen masterra. Iazkoudan lortu zuen, aurrenekoz,bere ikasketekin lotutako lan bat.Ordezkapenak egiten aritu zen.Orain ere, horretan ari da. «Gaixoagiria jaso duen langile baten or-dez ariko naiz, ustez luzerako».

Behin-behinekotasuna izan da,orain arte, Huarteren lan espe-rientzia zehatzen definitu duenezaugarria. Horixe nabarmendudu. Ikasten ari zen bitartean, ha-maika esparrutako lanetan arituda: «Ostalaritzan, denda batean,haurrak zaintzen...». Ikasketakamaituta, oztopo nagusietako batedozein lanpostutan eskatzenduten esperientzia dela azaldudu. «Gazteon betiko arazoa da,esperientzia eskatzen digute lanegin ahal izateko, baina nola iza-nen dugu esperientzia lanik ema-ten ez badigute?».Boluntario gisa arituz lortu du

eskatzen duten esperientzia hori.«Arlo sozialean ari diren entitategehienek badituzte halako pro-gramak. Azkenean, doan lan eginbehar dugu esperientzia lortze-ko». Gazteek, neurri batean, ego-era hori barneratu dutela uste duHuartek. «Prozesua hori dela si-netsi dugu, neurri batean. Eze-gonkortasun hori dela egungo bi-zitza eredua. Boluntario gisa hasibehar dugula, gero ordezkapenakegin ahal izateko. Txandarik txa-rrenak egokitzen zaizkigu, gehie-netan». Kontratu mugagabealortzea litzateke azken urrats etahelburua, baina Huartek, orain-goz, urrun ikusten du aukerahori.

MAITE ELORZ

Loxin enpresako langilea

«Ez dut baztertzen lanera kanpora joatekoaukera»

Azken bost urteotan izan duenlanpostua galtzeko zorian daMaite Elorz. Ezkirozko Loxinetxeko langilea da. Enpresa horikudeatzen duen multinazionalak64 kideko lantaldea murriztekoasmoa agertu du: 40 langile kale-ratzeko, lana erregulatzeko espe-dientea aurkeztu nahi du, zehaz-ki.Apirilaren 19an eman zien en-

presak bere asmoen berri langile-ei. Hilabeteko epea zabaldu zu-ten, orduan, negoziatzeko. «Epehori bukatu eta hamabost egune-ra aurkeztu nahi dute lana erre-gulatzeko espedientea», azaldudu Elorzek.«Gainean dugu langabeziaren

itzala». Elorz ELAko ordezkariada Loxin etxean. Argi du enpresa-ren kudeaketa bere esku duenmultinazionalaren asmoek eka-

rriko dutela, batetik, lanpostuaksuntsitzea eta, bertzetik, laneanjarraituko dutenen baldintzak etaegoera kaskartzea. «Lantaldegaztea gara, eta espezializatua.Badakigu lana aurkituko dugula,baina ez da erraza izango», eran-tsi du.Robotikan aritzen da Loxin, ae-

ronautikaren sektorean. Elorzekez du baztertzen bertze herrirenbatera joan behar izatea lan bila,lana erregulatzeko espedienteagauzatzen bada. «Nik ez dutseme-alabarik, eta ez dut bazter-tzen kanpora joateko aukera. Ale-manian bizi da nire neba, eta ezdut baztertzen harat joatea. En-presan badira seme-alaba txikiakdituzten langileak, eta haientzatzailagoa izanen da mugitzea. Zen-baitek argi dute lan esparrua al-datu beharko dutela».Lana erregulatzeko espediente

bati bigarrenez egin behar dio au-rre Elorzek. Aurrekoak Gamesanharrapatu zuen lanean. «Bi urtezaritu nintzen han». Kalean utzizuten arte. «Natural hartu dutoraingo prozesua», onartu dulangileak. Elorzek uste du Loxinetxeko langileen egungo egoerak

bertze langile anitz ukitzen ditue-la. «Eredu ekonomiko zehatz batdago gertatzen ari denaren atze-an, enpresak tokiz aldatzen di-tuen eta azpikontraten alde egi-ten duen eredua, alegia», salatudu.Nafarroan sortutako enpresa

dela nabarmendu du, eta «langi-leen ezagutza» duela altxor na-gusi. «Lantalde oso teknikoadugu. Argi dugu 24 langilerekinenpresak ezin izanen duela au-rrera egin».Makina-erremintaren espa-

rruko etxea da Loxin. «Iruñe-rrian ez dago aukera asko arlo ho-rretan». Protestak hasi dituzteEzkirozko langileek. Presioa egi-ten jarraitzeko prest dira, eta Na-farroako Gobernuari eskatu dioteesku hartzeko.Ziurgabetasuna, zalantza da

nagusi Loxin etxeko langileen ar-tean. Ziurgabetasuna, prekarita-tea eta zalantza nagusi dira, gauregun, langile anitzen eguneroko-an. Errealitate hori salatzeko egu-na da Maiatzaren Lehena ani-tzentzat; eusten jarraitzeko egunabertze askorentzat. Bada zer alda-tu.

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

Kattalin Barber Iruñea

Ez da Vianako printze-aren «ohiko» bio-grafia bat. Hori na-barmendu du MikelZuza idazle, historia-

lari eta liburuzainak, Pamiela ar-gitaletxearekin plazaratu berriduen Principe de Viana: el hom-

bre que pudo reinar liburuari bu-ruz. Azaldu du Karlos IV.a Viana-ko printzearen (1421-1461) ha-maika biografia daudela, bainabereak «ikuspegi berri bat» es-kaintzen diola irakurleari.Paueko Artxibategian (Okzita-

nia) aurkitutako hainbat doku-mentu hartu ditu oinarri, hainzuzen ere, eta agiri horiek bilaka-tzen dute berezi Zuzaren lana.«Mikel Ramosek eman zidan do-kumentuen berri, eta orduan argiizan nuen ez zela ohiko biografiabat izanen», onartu du Zuzak.Pauen, zehazki, Vianako printze-aren aurkako 87 salaketa aurkituditu. Historia ikerketetan garaiko

fakturak eta liburu-kontuak iza-ten ohi dira informazio iturri

nagusi, eta «zaila» da bestelakoinformazioa aurkitzea: «Bainafakturetan ez dago ez sentimen-durik ezta emoziorik ere», esandu Mikel Zuzak. Aurkitu dituenagiriak, halere, beste mota bate-koak dira: salaketak, beaumon-darren aurkako agramondarren87 salaketa, hain zuzen ere.«Printzearen aurkako 87 kexadira, bere aita JoanII.aren jarraitzaileekegindakoak», zehaz-tu du. NafarroakoErresumako ondo-rengotza auzianzegoela, agramonda-rrek Joan II.a Trasta-marakoaren aldeegin zuten eta beau-mondarrek, berriz,Karlos IV.a Vianakoprintzearen alde. Salaketa horiekin

guztiekin osatu duVianako printzearenbiografia Zuzak, etaharen bizitzako «pa-sarte garrantzitsue-nak» kontatu ditu:bere ama Nafarroako

Blanka I.a 1441. urtean hil zene-koa, bere aita Joan II.ak koroaukatu zionekoa, eta 1456. urteanerbesteratu zen artekoa. «Nafa-rroan egon zen guda zibila bainolehen hasten da liburua, eta Via-nako printzeak Nafarroarekinzuen lotura islatzen da». Izan ere,ia bizitza osoa eman zuen printze-ak Nafarroan: 40 urte bizi izan

zen, eta, horietatik34, hain justu, Nafa-rroako Erresumaneman zituen. Hain zuzen ere, Na-

farroako erregea izanbehar zuen printze-ak, baina aitarekinizan zituen liskarrenondorioz, ez zueninoiz lortu errege ko-roa. Aita-semearenarteko harremanakerabat gaizkitu ziren.«Bere aitak inoiz ezzuen koroa askatu,eta horren eraginezamaitu zen Nafarroa-ko Erresuma».Joan II.a oso gogo-

rra eta autoritarioa

izan zela esan du historialariak:«82 urte bizi izan zen, orain nor-baitek 210 urte izatearen parekoada adin hori». Printzea Nafarroa-ko erregea izateko hezi zuten,baina ez zuen inoiz koroa jasotze-ko aukera izan. «Aitak ez zioninoiz utzi; amak, berriz beti seme-aren alde egin zuen», erantsi duidazleak.Haatik, Nafarroako Blanka I.a

hil zenean, Joan II.a Juana Enrike-zekin ezkondu zen, eta haien ar-teko seme Fernando Katolikoakjantzi zuen aginte koroa. «Argidago beste familiari eman nahiziola koroa. Finean, Nafarroa ezzitzaion batere inporta erregea-ri». Hala ere, Zuzak nabarmendu

nahi izan du Vianako printzeak«azken momenturaino» eginzuela borroka «bere eskubideenalde». «Esan ohi dute Vianakoprintzeak inoiz ez ziola bere aitariaurre egin, baina liburuan ikusdezakegu bide guztiak erabili zi-tuela Nafarroako tronua defenda-tzeko», gaineratu du.Txikitatik maite izan du Zuzak

Vianako printzea pertsonaia gisa.

«Ez dakit zergatik, baina beti izanda niretzat kutunena», esan du.Nafarroako historiako «sinbo-loa» izan da printzea: «Galdubesterik ez zuen egin, aberastasu-nik ere ez zuen izan, eta, hala etaguztiz ere, jarraitzaileek zintzo se-gitu zuten beti haren ondoan,pertsona ona izan zen seinale».

Aitari buruzko antzezlanaAita-semeen arteko harremantxarra islatzen da dokumentue-tan, eta horien artean Vianakoprintzeak bere aitari buruz eginzuen antzezlana gogoan du Zu-zak: «Bere aita iraintzeko antzez

lana izan zen». Jakina denez, kul-tura maite zuen; literatura gustu-koa zuen, eta irakurri ez ezik,printzeak poesiak idatzi ere eginzituen. Haren lan aipagarrienaCrónica de los reyes de Navarra

historia-liburua izan zen. 1843.urtean argitaratu zuten, Yanguasy Miranda historialariak zuzen-duta eta osatuta, hain zuzen ere.Aristotelesen Etika ere gaztela-niaz eman zuen. «1449. urtekoada antzezlana, eta Tafallan eginzuten emanaldia; estatuko lehenantzezlana izan daiteke, ez direla-ko aurrekaririk ezagutzen», azal-du du.Beste ondorio batera iritsi da

Zuza, liburua osatzeko egin duenikerketaren bidez: Nafarroakogortea ez zela batere «asperga-rria» izan, alegia. «Esan ohi duteNafarroako gortean ez zela ezergertatzen, baina liburuan guztizkontrakoa islatzen da: hamaikaabentura zeuden gortean garaihartan».Horrez gain, uste du liburua ga-

rrantzitsua dela Vianako printze-aren «beste ikuspuntu bat»agertzen delako: «Nafarroarenalde egin zuen beti printzeak, his-toria ofiziala baztertuz». Ustez,tuberkulosiak jota hil zen Viana-ko printzea, 1461. urtean, bainapozoitu zutela ere esan izan da.«Ez pentsatu horren ideia zen-tzugabea denik; Joan II.aren aur-ka egin zuten guztiak hil ziren».Vianako printzea berriro ezagu-tzeko aukera gordetzen du Zuza-ren liburuak. Errege izan nahi etaezin izan zuenari buruz.

Mikel Zuzak Karlos IV.a Vianako printzearen bizitza jaso du liburu batean. Pauenharen aurka aurkitutako salaketek «ikuspegi berri bat» ematen diote biografiari.

Errege izan nahi, baina ezin

Mikel Zuza idazlea, Vianako printzeari buruz idatzi berri duen liburuarekin. IÑIGO URIZ / FOKU

FITXA

Izenburua. Principe

de Viana: el hombre

que pudo reinar.

Egilea. Mikel Zuza

Argitaletxea. Pamie-

la.

Urtea. 2018.

Orrialdeak: 382.

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a4 b Gaiak

Paueko artxibategianaurkitutako hainbatagiri hartu ditu oinarriZuzak printzearenbiografia osatzeko

Kultura maite zuen, etaliteratura irakurri etaidatzi zuen; bere lanenartean da ‘Cronica de los reyes de Navarra’

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

Edurne Elizondo Iruñea

Laxo, eta konplizita-tez». Halaxe jokatudute Espainiako Poli-ziak eta Guardia Zibi-lak, droga trafikoa-

ren auzian, Justo Arriolak A lospies del caballo (Txalaparta) libu-ruan jaso duenez. Iruñeko Kata-krak liburu dendan aurkeztu dubere lana, Askagintzako kide JoxePaulosekin batera. 1980ko errea-litateari egin dio so Arriolak libu-ruan, heroinak hamarkada ho-rretan Euskal Herrian eragindako«sarraskia» agerian uzteko.«Liburuan jaso dudana izoz-

mendiaren tontorra bertzerik ezda; agerikoa da heroinaren ingu-ruan politikariek eta poliziek du-ten ardura; interes politiko zehatzbat dago, gainera, gure historia-ren zati hori ez ezagutzeko. Atze-an, ordea, milaka familiaren su-frimendua dago. Lagun asko gal-du ditut, eta ni neu txiripaz nagohemen». Argi eta garbi mintzatu da

Arriola, drogari buruz. Argi etagarbi, nabarmentzeko Espainia-ko Estatuak heroina erabili zuelahelburu zehatz batekin: mugi-mendu politikoen kontra egiteko,ahultzeko. Joxe Paulosek bat egindu Arriolaren tesiarekin. Drogenmenpekotasunaren prebentzio-an aritu da urte luzez, Askagintzataldean. 1986. urtean sortu zutenelkarte hori, Etxarri Aranatzen.«Orduan, Euskal Herrian, dro-gen menpekotasunaren arloanaritzen ginenok argi eta garbiikusten genuen Europan poliziagehien zuen herrian bazela drogagehien, hain justu». Polizien etadroga trafikoaren arteko loturakikertzeko eta epaileen esku jar-tzeko asmoz Adore sortu zutengero, hain zuzen ere.Paulosek argi du politika beti

egon dela drogen inguruan.«Zein droga den legezko eta zeinez ikuspuntu politiko batetik era-

bakitzen da, adibidez», erran du.Erantsi du droga erabili izan dute-la Ameriketako Estatu Batuen gi-sako herriek, adibidez, berenkanpoko operazio militarrak jus-tifikatzeko. «Panama inbadituzuten Noriega trafikatzaile batzela erranez; helburua, ordea, ka-nala kontrolatzea zen».

Milaka hildakoArriolak azaldu du Euskal Herriaez dela kasu bakana. Bertze hain-bat herritan baliatu dutela poli-ziek droga, herri mugimenduakontrolpean hartzeko. AEBetan,hain zuzen, kanpoko operazioe-tan ez ezik, barruko eragileakkontrolatzeko ere baliatu zuten.«Pantera Beltzen kontra erabilizuten, bertzeak bertze. New Yor-ken, adibidez, bost droga trafika-tzaile salatu zituzten Pantera Bel-tzek, eta bostak ziren FBIko

kide». Italian, berriz, CIA atzeanzuen plan bat deskubritu zutelaazaldu du Arriolak, «ikasleen etalangileen konpromiso politikoaahultzeko». Italian, hiesa agertubaino lehen, 6.000-7.000 hildakoeragin zituen heroinak, 1970ekohamarkadan.Euskal Herrian heroinak izan

zuen eragina agerian uzten dutendatuak nabarmendu nahi izan

ditu Arriolak ere. Batetik, drogakontsumoak hildakoak: «1980kohamarkadaren hasieran, 10.000-11.000 izan zirela erraten zutendatu ofizialek». Liburuaren egile-ak Herri bateko datuak jarri ditumahai gainean, Euskal Herrikohamaika txokotan bizi zuten egu-neroko latzaren adierazgarri:«Elgoibarren, adibidez, 80 ingu-ru hil ziren. 11.000 biztanleko he-rri batentzat kopuru handia da».Arriolak erantsi du 1995erako9.000 GIBdun bazirela EuskalHerrian. «3.000 baino gehiagohil ziren hiesak jota».Bertzetik, poliziek heroina tra-

fikoarekin zuten harremana na-barmentzeko hainbat datu jasoditu Arriolak, «laxo eta konplizi-tatez» jokatu zutela agerian uz-ten dutelako: «Datu ofizialen ara-bera, 1970eko hamarkadan ez zengramo bakar ere konfiskatu;1980an, berriz, 368 gramo, ordu-rako milaka kontsumitzaile bazi-ren ere».«Nik ez dut erran nahi poliziek

mugitu zutela kontsumitzen zendroga guztia; bai, ordea, zati ga-rrantzitsu baten ardura izan zute-la. Ia erabateko askatasuna izanzen heroina trafikoa egiteko»,gaineratu du. Ikertu nahi zutenekere pareta baten kontra jotzen zu-ten, gainera. «Arrasaten, Udal-tzaingoak ikertu zituen herriradroga eramaten zuten bi auto:haien atzetik joan, eta bat Bilbora,Guardia Zibilaren Salbeko kuar-telera joan zen, eta, bertzea, be-rriz, Intxaurrondokora». Arriolasaiatu da udaltzainen orduko bu-ruarekin hitz egiten, baina ez dulortu. «Ez hitz egiteko erran dio-te». Arriolak argi du heroinakeragindako mina ezagutu behardela. «Handia izan baitzen».

1980ko hamarkadan Euskal Herrikoheroina trafikoan Espainiako Estatuakizan zuen erantzukizuna aztertu duJusto Arriolak, Txalapartarekin kaleratuduen ‘A los pies del caballo’ liburuan.

Poliziaren

baimenarekin

Justo Arriola eta Joxe Paulos, Iruñean, liburua Katakraken aurkezteko ekinaldia hasi baino lehen. IÑIGO URIZ / FOKU

Argibide gehiago: 010 telefonoa • www.pamplona.es

agenda

Maiatzak 5, larunbata

Maiatzak 11, ostirala

BISITA GIDATUA

Pablo Sarasate museo-aretoa

Kondestable Civivoxa. 18:30. Izen-ematea doan

KONTZERTUA

Las dos vertientes

Iñaki Fresán, baritonoa, Amaia Azcona, sopranoa, eta Leyre Lisarri,

pianoa

Kondestable Civivoxa. 19:30. Sarrera: 3 € (Kondestablen, eta online

salmenta: www.pamplonaescultura.es eta www.pamplona.es)

Txalaroa18

KONTZERTUA

Sinkopatuak

Sanduzelaiko Civivoxa. 19:30. Sarrera: 3 € (Sanduzelaiko Civivoxean,

eta online salmenta: www.pamplonaescultura.es eta

www.pamplona.es)

Haur programazioa euskaraz

ANTZERKIA

‘Kalean otso etxean uso’

Patata Tropikala

Sanduzelaiko Civivoxa. 18:00. Sarrera: 3 €

Maiatzak 12, larunbata

BISITA GIDATUA

Arrotxapeko erraldoiak

Bisita, Arrotxapeko erraldoien konpartsarekin elkarlanean

IWER eraikina. Marcelo Celayeta etorbidea 75, beheko solairua. 11:00.

Aldez aurretik izena eman behar da Civivoxean: 2 €

Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

Liburua izozmendiarentontorra bertzerik ez da;agerikoa da heroinareninguruan politikariek etapoliziek duten ardura»Justo Arriola‘A los pies del caballo’ liburuaren egilea

«Argi eta garbi ikustengenuen Europan poliziagehien zuen herrianbazela droga gehien,hain justu»Joxe PaulosAskagintzako kidea

‘‘

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a6 b Iritzia

RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria

Iraingarria

Bideoetan ez dut antze-maten leku zikin, na-rras eta babesgabe ba-tean emandako bost

gizon eta emakume baten artekosexu harreman latz eta desinhibi-tu bat ez denik; zeinetan inork(emakumeak ere ez) ez duen beregorputza edo sexu-organoak era-kusteagatik, mugimenduenga-tik, posturengatik edo hartutakojarrerengatik lots zantzurik era-kusten».Gezurra badirudi ere, bortxa-

keta baten deskripzioa da iraku-rri berri duzuna. 2016. urtekosanferminetako bortxaketarensententzian boto partikularraeman duen Nafarroako AuzitegiNagusiko Ricardo Gonzalez ma-gistratuak akusatu guztien abso-

luzioa justifikatzeko erabilitakohitzetako batzuk dira. Azken astean gogorki kritikatu

eta aldarrikatu den bezala, larriada epaileek hartu duten erabakia.Izan ere, talde bortxaketa batabusutzat jotzen duen sententziahonek agerian utzi du emakume-aren eskubide eta gorputzarengainetik dagoela justizia. Sistemahetereopatriarkala ederki ari delafuntzionatzen eta legedia besteerreminta bat dela. Larriak dira,halaber, sententziak biltzen di-tuen adierazpenak, ez bakarrikaipatutako magistratuarenak,baina bai bereziki horiek. Irain-garriak. «Ezein iruditan ez dut bere

adierazpenetan edo mugimen-duetan, aurkaritza, arbuio, nahi-

gainera, behin eta berriz zigor-tzen gaituzte. Sistematikoa da emakumeen

aurkako indarkeria, eta mediati-koa egin den sententzia hau ho-rren beste adibide bat da. Izanere, gizarte patriarkalak beharbezala funtziona dezan daude di-seinatuta sistema judiziala eta le-gedia. Bidea erraztu dio akusa-tuen defentsari, esaterako, botopartikularra eman duen epaileakesandakoak. Absoluzioa lortzekobehar dituzten argudioak txukunbilduta dituzte jasotako sentzen-tzian.Gaurkoan bortxaketa honetaz

hitz egin dudan arren, ez nukeahaztu nahi hau ez dela anekdo-tikoa. 2016. urteko sanfermine-tan gertatutakoa ez dela salbues-pen bat. Egunero pairatu behardugun indarkeriaren parte dela.Terrorismoaz hainbeste hitz egi-ten den honetan, mobilizazioetanentzun eta oihukatu nuenarekinbat eginez, hau bai da terroris-moa.

gabe, nazka, higuin, ezezko, de-serosotasun, sufrimentu, min,beldur, kontentagaitz edo antze-ko sentimendu zantzurik ikus-ten. Bere aurpegiaren adierazpe-na erlaxatua eta lasaia da uneoro,eta, horregatik bereziki, nire us-tez beldur, izu, arbuio edo ezezkosentimenduekin bateraezinada». Aztergaia akusatuek eginda-

koa izan beharrean, emakumea-ren jarduna dela erakutsi du sen-tentzia honek. Eraso baten aurre-an, nola jokatu behar dugun erearautzen du sistema judizialak.Inoiz bortxatzen bagintuzten

erresistentziarik ez jartzeko go-mendatu ziguten eskolan. «Bes-tela hilko zaituztete», esaten zi-guten orduan. Hala eginez gero,baina, zigorra txikiagoa izango daerasotzailearentzat. Gertatutako-aren errudun bihurtzen gaituztejustiziak eta gizarteak, erantzule.«Kontuz esan eta egiten duzuna-rekin», esaten ari dira. Eta, sufri-tutakoa nahikoa ez balitz bezala,

Sistematikoa daemakumeen

aurkako indarkeria,eta mediatikoa eginden sententzia hau

horren beste adibidebat da

Irudiab Baigorri

Ospatzeko eta aldarrikatzeko egunaBerezia izan da aurtengo Nafarroaren Eguna, 40. aldira iritsi baita Basaizea elkarteak antolatutako ekinaldia.

Bere helburu nagusiari eutsi dio, hala ere, eta besta eta aldarrikapena batu ditu, jai giroan. Aurrera begirako

besta bat da Baigorrin urtero ospatzen dena, baina Basaizeak atzera begiratu nahi izan du aurtengoan. «Duela

40 urte bezala, euskaraz bizitzea neke da gure herrian, Nafarroarekin harremanak lotzea eguneroko lana da,

Baigorrin lan eta bizitzeko dinamikak behar dira», erran du Amaia Kastorene kideak . ISABELLE MIQUELESTORENA

Gobernuak balizko iruzurrak ikertukoditu ekonomia digitaleko negozioetan

IRUÑEA bNafarroako Zerga Ogasunak hainbat berrikuntza jaso ditu2018ko Zergak Kontrolatzeko Planean; neurri berrien artean, nagusiada ekonomia digitaleko negozio-eredu berriak ikertzekoa. Gainera,Ogasunak lehentasun gisa hartu du alokairu turistikoak, besta edoekinaldi zehatzekin lotutakoak, eta kontraturik gabeko epe luzekoakikertzea. Bertzalde, Ogasunak martxan du jada errenta aitorpena egi-teko kanpaina: apirilaren 17an hasi, eta ekainaren 22an amaituko da.

35.000FEMINISTEN PROTESTAN PARTE HARTU DUTENEN KOPURUA Mugimendu feministak 2016ko sanferminetako bortxaketaren auziko

sententziaren aurkako manifestaziora deitu zuen larunbatean: 35.000

herritar atera ziren karrikara. Ez da abusua, erasoa da izan zen oihukatu

zuten lelo nagusia. Indarkeria patriarkala jo zuten arazo nagusitzat.

Hiru gizonen aurkako eraso homofoboasalatu dute; Udaltzaingoa ikertzen ari da

IRUÑEA bHiru gizonen aurkako eraso homofoboa ikertzen ari daIruñeko Udaltzaingoa. Hiriburuko Labrit aldapan jazo zen, astebu-ruan. Udaltzainek ustezko bi erasotzaile identifikatu dituzte jada. Sa-laketa jarri duten gizonek erran dute kolpeak eta irainak jaso zituztela,beren orientazio sexualagatik. Azken bi asteotan salatutako bigarreneraso homofoboa da asteburukoa. Sanduzelaiko bestetan, bertze batgertatu zen. Auzokideek elkarretaratzea egin zuten erasoa gaitzesteko.

«Independentistak gogaitzendira nafarrek nahi dutelakoberen seme-alabek ingelesezikastea; euskara inposatu nahidute, eta PAIri ospea kendu»Alberto CatalanUPNko parlamentaria

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 4a

MUSIKA

BERA ZaKill, Ezin Eta, BIP, Paniko,

Arkaiko eta Yakovlev 42.

bBihar, 16:00etan, Katakun.

IRUÑEA Rojo Vivo Reggae Band

eta Revolutionary Brothers.

bGaur, 20:30ean, Zentralen.

IRUÑEA Jetbone eta Thursdays’s

Pussy Dogs.

bGaur, 20:30ean, Indarran.

IRUÑEA El Arrebato.

bBihar, 20:30ean, Gaiarren.

IRUÑEA Pamplonesa udal musika

banda.

b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.

IRUÑEA Descubriendo a U2.

b Igandean, 12:00etan, Baluarten.

IRUÑEAKrissy Matthews.

b Igandean, 20:00etan, Zentralen.

IRUÑEA Serafin Zubiri.

bAstelehenean, 19:30ean, Civican

aretoan.

IRUÑEA Carmen Yepes.

bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA Accademia Bizantina

eta Dantone.

bAsteartean, 20:00etan, Gaiarren.

IRUÑEA Nafarroako Orkestra

Sinfonikoa.

bOstegunean, 20:00etan, Baluarten.

NOAIN Suakai:Raices.

b Igandean, 19:00etan, kultur etxean.

TAFALLA Tafallesa udal musika

banda eta Mariano Garcia.

bBihar, 20:00etan, kulturgunean.

TUTERA Martirio.

bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.

BERTSO SAIOAK

ANTSOAIN Bertso poteoa: Iker

Gorosterrazu eta Oihana Iguaran.

bBihar, 12:30ean, Udal plazatik.

ANTZERKIA

BARAÑAIN Titiriteros de Binefar:

Dragoncio.

bGaur, 10:00etan, 12:00etan eta

15:15ean, Udaletxeko plazan.

BARAÑAIN Xip Xap taldea:

Transhumantzia.

bGaur, 19:00etan, Udaletxeko

plazan.

BARAÑAIN Jaso Fundazioa: 1937

musikala.

bGaur, 20:00etan, auditoriumean.

BARAÑAIN Patata Tropikala:

Kalean otso, etxean uso.

bBihar, 11:30ean, plazan.

BARAÑAIN Bence Sarkadi:

Budapesteko Txotxongiloak.

bBihar, 17:30ean, plazan.

BARAÑAIN Dan Bishop: Punch

and Judy.

bBihar, 19:00etan, plazan.

BARAÑAIN Markeliñe: Chef

Nature.

b Igandean, 11:30ean, plazan.

BARAÑAIN Pavel Smid: Denborari

buruzko eskola.

b Igandean, 13:00etan, plazan.

BARAÑAIN Rosa Martinez &

Lagunak: Etxean goxo.

b Igandean, 17:30ean, plazan.

BARAÑAIN Petit Monsieur:

Bi segundo.

b Igandean, 19:00etan, plazan.

FALTZES Gabalzeka Teatro:

El ruso que ríe.

bBihar, 20:00etan, Pedro Iturralden.

IRUÑEA Las bicicletas son para

el verano.

bGaur, 20:00etan, Gaiarren.

IRUÑEA Patata Tropikala: Kalean

otso, etxean uso.

bBihar, 18:00etan, Sanduzelaiko

Civivox aretoan.

MUTILOA Tartean:Ez Dok Hiru.

bGaur, 20:00etan, kultur etxean.

ZANGOZA Misterio Bufo.

bOstegunean, 20:00etan hasita,

Carmengo auditoriumean.

DANTZA

IRUÑEA Maria Pages.

bGaur, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA Espainiako Ballet

Nazionala.

bBihar, 19:30ean, Nafarroako

Unibertsitateko Museoan.

IRUÑEA Hello!earth: The night,

visioning a post-capitalist society

while we sleep.

bBihar, 22:00etan, Ziudadelan.

IRUÑEA Calling Tree Paseo.

b Igandean, 12:00etan eta

18:00etan, Zaldi Zurian.

TUTERA Pere Faura: Sin baile no

hay paraíso.

bGaur, 20:30ean, Gaztanbiden.

ZINEMA

IRUÑEA Noche de circo.

bBihar, 19:30ean,

Kondestablearen jauregian.

Gure proposamena b Barañain

Jaso Ikastolaren ‘1937’ musikalaJaso ikastolako kideek 1937musikala estreinatuko dute, gaur 20:00etan, Barañaingo auditoriumean. Gernika-

ko bonbardaketa gogoratzeko lana da. Memoriaren garrantzia nabarmendu nahi du obrak, batetik, eta, bertze-

tik, elkartasunak arazoei aurre egiteko duen indarra. Imanol Janicesek, Edu Sernak, Irantzu Zabalzak eta Nerea

Martinezek zuzendu dute. Irudian, Jaso ikastolako kideak, 2016ko Batek daki!musikalean. JUANAN RUIZ / FOKU

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria...2018/05/04  · NAFARROAKO HITZA Astekoa b 3 Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a Nafarroan 14.000 etxeko langi-le inguru badira, La Rebelde el-karteko kideen

Kattalin Barber Iruñea

Duela 25 urte iritsi zen Maite Ca-sero (Burgos, Espainia, 1955)Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizia-lera. Aleman eskolak ematenditu, eta duela zortzi urtetik, zu-zendaria da. Eskolak 40 urte bete-tzen dituela ospatzeko, ekinaldiugari antolatu dituzte.1978. urtean abiatu zen Iruñeko

Hizkuntza Eskola Ofiziala, eta

ordutik, 40 urte pasa dira. Zer

nabarmenduko zenuke?

1978. urtean sortu zen, baina ezzen ofiziala izan 1984. urtera arte.Hasieran bakarrik eskolak ema-ten genituen, ziurtagiriak atera-tzeko Zaragozara joan behar zu-ten ikasleek. 1984tik aurrera,gaur egungo egoitzan gaude, AldeZaharrean. Aipatzeko da ere 1996.urtean eskaintza ofizialetik kan-poko eskolak ematen hasi ginela:arabiera, portugesa, errusiera etajaponiera. Egun, japoniera, txine-ra eta gaztelania atzerriko hiz-kuntza gisa ditugu. C1 maila es-kaintzeko kanpaina hasi genuen2009an, eta heldu den ikasturte-rako ingelesezko C2 maila ezarrinahi dugu, eskaera handia baita-go. Horren ondotik etorriko dirabesteak. Azpimarratzekoa daaurten eskolaren eremua zabaldudela, eta Lizarran estreinatu du-gula egoitza. Oraingoz, euskaraeta gaztelania eskaintzen ditugu,baina hizkuntza gehiago nahikogenituzke. Herritarren beharretara egokitu

zarete?

Egun, 4.000 ikasle ofizial eta2.000 ikasle libre ditugu, gutxigorabehera. Hasieran, hiru hiz-kuntza eskaintzen genituen:frantsesa, euskara eta ingelesa.Alemana 1990. urtean ezarri ge-nuen, eta hurrengo urtean italie-raren txanda izan zen. Jende askopasa da hemendik, urte hauetanguztietan, eta herritarren beha-rretara egokitu gara. Adibidez,hasieran bakarrik eskolak arra-tsaldean genituen, eta orain egunosoan. Ingelesezko eskolak, gai-nera, egun osoan, 08:00etatik22:00etara ditugu segidan. Asko-tarikoak dira gure erabiltzaileak:ikasleak, langileak, erretira-tuak.... 14 urtetik aurrera etor dai-tezke, eta ez dago adin mugarik.Ni duela 25 urte iritsi nintzen, etanire lehenengo ikasleen seme-alabak etortzen dira orain.Ikasleek seigarren hizkuntza

bat ezartzea eskatzen dute?

Bai, baina egoera ekonomikoadela-eta inoiz ez da egin. Krisiahasi baino lehenago seigarrenhizkuntza bat irakasteko ahalegi-nak egin ziren. Ikasle taldeen es-kaerak izan ditugu, eta portugesa,

txinera eta greziera eskatu izandigute, besteak beste. NafarroakoGobernuaren Hezkuntza Depar-tamenduaren esku dago, eta es-kolaren eskaintza zabaltzea era-bakitzen badu, aztertu beharkodu zein den egokiena. Oso ongi le-goke hizkuntza koofizialak ira-kastea: katalana eta galiziera. Orain hizkuntza bat ikasi behar-

ko bazenu, zein aukeratuko ze-

nuke?

Frantsesa berriro hartzea gusta-tuko litzaidake. Bere garaian ikasi

nuen, baina egun ez naiz batereongi aritzen. Italiera asko gusta-tzen zait.Ingelesa da eskaera gehien

duen hizkuntza?

55 irakasle ari gara hizkuntza es-kolan lanean, eta horietatik 24dira ingelesezko irakasleak. Ia es-kolaren erdia hartzen du ingele-sak, hain zuzen ere. Bigarren hiz-kuntza euskara da, eta hamabiirakasle ditugu. Hirugarrena, be-rriz, frantsesa. Azkenik, alemanaeta italiera daude.

Gero eta ohikoagoa da hizkun-

tza bat baino gehiago ikastea?

Gure ikasleetako askok bi hiz-kuntza ikasten dute, eta badagohiru hizkuntza aldi berean ikas-ten duenik ere. Normalean, gaz-teak izaten dira, 20 eta 40 urte ar-tekoak gehienak. Behin ikaske-tak amaituta edo langabe daudelahizkuntzak ikasteari ekiten diote.Gizartea gero eta eleanitzagoa da,eta hori nabaritzen dugu eskolan.Hizkuntzek gehitzen dute, bai la-nerako eta baita bidaiatzeko ere.

Euskara da bigarren hizkuntza.

Zer-nolako garapena izan du

hizkuntzak eskolan?

Hasi ginenean, 1978. urtean, ezzegoen aukera askorik euskaraikasteko Iruñean, eta ikasle etatalde asko genituen lehenengomailetan. Piramide baten itxurazuen. Orain, egoera desberdinada. Aukera asko dago hemendikkanpo euskara ikasteko, eta B1

mailatik aurrera dugu ikaslegehien. Lehendabiziko mailetankopurua txikia da. Horrez gain,euskara ikasten duten ikasle libreasko ditugu, eta ziurtagiriak lor-tzeko etortzen dira gurera. An-dres Iñigo euskaltzaina izan zeneskolako lehen zuzendaria. Berakbultzatu zuen eskola, eta hari zordiogu guztia. 17 urtez izan zen zu-zendaria, eta berak lortu zuenbost hizkuntzak ezartzea. Hu-rrengo zuzendariok adreiluak ja-rri baino ez dugu egin, aurretikzegoen oinarri sendoaren gaine-an. Eskaera eskaintza baino han-

diago izan ohi da eskolan. Aur-

ten nolakoa izan da?

Aurten ez da horrela izan. Ikas-turte honetan matrikula gutxiagoizan ditugu. Espero dugu garaiangaraiko zerbait izatea. Nik ustedut hezkuntzako oposizioak era-gin duela egoera hori. Orain delahamar urte, egoera bestelakoazen: aurretiko izen ematean12.000 lagun izaten genituen,4.000 matrikuletarako. Etorkizunari begira, zeintzuk

dira eskolaren erronka nagu-

siak?

Hemen lan egiten dugunok ko-munitate handia osatzen dugu,eta konpromiso handia dugu es-kolarekin. Gustura gaude, eta oi-narri sendoa dugu aurrera jarrai-tzeko. 1991tik bost hizkuntza es-kaintzen ditugu eskolan, nik ustedut iritsi dela momentua seiga-rren hizkuntza bat ezartzeko. Ba-dakigu egoera ekonomikoa ezdela onena, baina horren aldekoapustua egin nahi dugu.Horrez gain, C2 mailaren alde

ari gara. Gure xedea ikasleen be-harretara moldatzea da, eta moduberriak arakatzen ari gara: onlinebidezko ikastaroak, tailer trinko-ak.... Azkenik, irakasle gazteakgurera etorri dira, eta hori behardugu, belaunaldi berriek gurekinbat egitea. Irakasleen harrobi onadago, eta beste batzuk erretira-tzen hasiak dira.

«Eskolan seigarrenhizkuntza ezartzekomomentua da»

Maite Casero b Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaria

1978. urtean ireki zituen ateak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak,eta, geroztik, Nafarroa ele anitza sortzen aritu da. Oinarri sendoarekineta indarberriturik heldu nahi dio etorkizunari zentroko zuzendariak.

IÑIGO URIZ / FOKU

«55 iraskale ari garahizkuntza eskolanlanean, eta horietatik 24ingelesezko irakasleakdira»

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 4a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]