NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora...

8
GUAIXE-BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA Abenduan, mende laurdena beteko du ‘Guaixe’ aldizkariak b Hiru emakume kazetarik jarri zuten abian proiektua, 1994an b Krisiak jo arren, Sakanako informazioa zabaltzen jarraitzen du astekariak b 2-3 Sakanako kronika idatzia Herri kirolak Gure Kirolen Kluba zuzentzen du Patxi Larretxeak, Oronozen, 2008. urtetik 5 Ingurumena Lorategiak egin dituzte hainbat ikastetxetako kideek, klima aldaketaren aurka 4 Ostirala 2019ko apirilaren 26a X. urtea 396. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected] NAFARROAKO HITZA

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

GUAIXE-BERRIA-KO DISEINU TALDEAK MOLDATUA

Abenduan, mende laurdena beteko du ‘Guaixe’ aldizkariak bHiru emakume kazetarik jarri zutenabian proiektua, 1994an bKrisiak jo arren, Sakanako informazioa zabaltzen jarraitzen du astekariak b 2-3

Sakanako

kronika

idatzia

Herri kirolak Gure KirolenKluba zuzentzen du Patxi

Larretxeak, Oronozen, 2008. urtetik

5Ingurumena Lorategiak egindituzte hainbat ikastetxetako

kideek, klima aldaketaren aurka

4Ostirala

2019ko apirilaren 26aX. urtea396. zenbakia

[email protected]

NAFARROAKOHITZA

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aAstekoa

Uxue Rey Gorraiz Altsasu

Urte borobila

dugu aurrean.

Alfredo aspaldi

hasi zitzaigun

hori gogoraraz-

ten, ez da

hala?», dio irribarretsu Maider

Betelu Sakanako Guaixe aldizka-

riko kazetariak. Alfredo Alvarori

berari egin dio galdera, erredak-

zioburuari, eta baietz esan du ho-

rrek, buruarekin keinu eginez.

Aldizkariak 25 urte beteko ditu

aurtengo abenduan, eta, urte ha-

sieratik, gerora etorriko diren os-

pakizunak prestatzen ari da be-

deratzi kideko lantaldea erredak-

zioan. Biek hunkituta begiratzen

dute atzera, orain arte egindako

bideaz harro, eta aurrera jarrai-

tzeko betiko ilusioaz.

1994tik –hilabetero hasieran

eta astero ondoren–, sakandarren

etxeetara ailegatzen da aldizka-

ria, euskarazko tokiko informa-

zioa emateko. Mende laurdena

eginen du Guaixek, Sakanatik eta

Sakanarentzat.

Eskualde horretako euskaltza-

leen artean piztutako ilusioak

abiarazi zuen Guaixe, orain dela

25 urte. Ibarrean gertatzen dena-

ren berri euskaraz emateko pre-

mia ikusita jarri zuten martxan

proiektua hiru emakumek:

Amaia Amilibiak, Olatz Irizarrek

eta Aitziber Etxaizek. Kazetari-

tzako ikasleak ziren hirurak garai

hartan, eta Urdiainen hasi ziren,

hango udalak utzitako lokal bate-

an.

Egitasmoaren inguruan babes

taldea eratu zen, Bierrik elkartea

bultzatzaile, eta abenduan argi-

taratu zuten lehenbiziko zenba-

kia. Aldizkarian, Sakanako

herrietako kronikak irakur zitez-

keen, bakoitzean zeuden berrie-

maileek idatziak. Maider Beteluk

egiten zuen Lakuntzakoa, adibi-

dez. «Hasiera gogorra izan zen,

baina oso polita», dio hunkitu-

rik, hastapenak gogora ekarrita.

Kutxa mordoa dute erredak-

zioan pilaturik asteotan —orain

erredakzioa Altsasun dago—, bata

bestearen gainean. «Guaixe-ak

eta Oixe-ak daude barrenean»,

argitu du Beteluk. Izan ere, gaur

egun ezagutzen dugun Guaixe

astekariak hainbat aldaketa izan

ditu urte hauetan, gaur egungo

itxura eta formatua hartu arte.

«Hilabetekaria ginen hasieran,

baina ohartu ginen zaharkituta

gelditzen ginela. Albisteak beran-

du iristen ziren.» Arazo horri

aurre egin nahian sortu zuten

Oixe, hilabetekariaz gain astero

argitaratu zena. 2001etik 2003ra,

bi aldizkariak aldi berean argita-

ratu eta gero, Guaixe astekaria-

ren aldeko apustua egin zuten.

Baita bete-betean asmatu ere,

urteek erakutsi dutenez. Eraba-

kia «ausarta» izan zen, Alfredo

Alvaroren ustez: «Astekari

bihurtzeko pausoa eman genue-

nean, jende asko beldur zen

orrialdeak betetzeko adina mate-

rial izango ote genuen». Ordutik,

ostiralero 24 orrialdeko aldizka-

ria ateratzeko gai direla ikusi

dute, batzuetan baita gehiagokoa

ere. «Informazio olatuak gaindi-

tu egiten gaitu beti», erantsi du

erredakzioburuak.

Letra eta irudiak aski ez, eta

irratien uhinetara egin zuen salto

Guaixe-k, 1999ko udaberrian.

Orduantxe hasi zen Alfredo Alva-

roren ibilbidea ere, Beleixe irra-

tiaren sorrerarekin. «Irratiarekin

informazio asko igortzea lortu

genuen, eta askoz presenteago

geunden egunerokoan», azaldu

du Beteluk. Gaur egun, astelehe-

netik ostiralera, egunero egiten

dute zuzeneko emisioa Egun On

Sakana saioarekin, 10:00etatik

12:00etara. Irratiarekin batera,

sareak ere erraztu egin du bere-

halakotasunez jarduteko bidea,

nahiz eta oraindik ere astekari

fisikoa den beren produktu

kuttuna. «Ohiturak beste batzuk

izan arren, batzuek oraindik

papera maite dugu», dio umore-

tsu Alvarok, aleetako bat eskue-

tan.

Bat-bateko informazioa eta be-

rehalako erantzunak ematea egin

du posible guaixe.eus-ek. «Pil-

pilean dauden gai batzuen ingu-

ruan beharrezkoa dugu hori,

Guaixe-ko langileak,

hedabideak Altsasun

duen egoitzan. JAGOBA

MANTEROLA / FOKU

Hiru emakume kazetarik jarri zuten martxan ‘Guaixe’ aldizkaria, 1994. urtean,eta, krisiak jo arren, sakandarren artean jarraitzen du. 25 urte beteko dituabenduan, eta langileek aukera aprobetxatu nahi izan dute atzera begirako bategiteko, gogoeta egiteko, bai eta orain arte egindako bidea ospatzeko ere.

Batzen segitzeko ilusioz

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Astekoa

erreferenteak gara eta». Bereziki

Altsasuko auziaz ari da Maider

Betelu.

Bi kazetariak sinetsita daude

ibarraz kanpotik ere begiratzen

dietela, baina harro azaltzen dute

zilborra Sakanan duten komuni-

kabidea direla. Argi dute hori.

Gustura jartzen dute fokua beste

hedabideek paratuko ez luketen

gertaera txikiago horietan. «Gu-

retzat ez dira txikikeriak, eta jen-

deak horien inguruko informa-

zioa behar du», nabarmendu du

Alvarok.

Garai latzetan, babesGertukoa eta gertutik; horrela

egiten dute lan egunero. «Gaia

edozein dela ere, tokiko ikuspegi-

tik lantzen saiatzen gara, gurera

ekarrita. Gripe epidemiaz ari ba-

gara, esan dezagun zer eragin izan

duen gure herrietan». Alfredo Al-

varok argi du tokiko hedabideak

bigarren edo hirugarren mailako-

ak direla askorentzat. «Madrildik

begiratuta? Guztien azpian gau-

de!». Ez Sakanan, ordea.

2012 inguruan, krisi ekonomi-

koak gogor astindu zuen Sakana,

eta, era berean, baita hedabidea

bera ere. Guaixe-k eta Beleixek

kolpe latza jaso zuten urte horre-

tan, eta kinka larrian egon ziren

biak. 2011ko Guaixe-ren azken

zenbakia berezia izan zen horre-

gatik: argazkien ordez, zuriuneak

ikusten ziren astekarian. Protesta

keinu bat izan zen, hedabideek

jasaten zuten egoera kezkagarria-

ren erakusle. Izan ere, Nafarroako

Gobernuak euskarazko hedabi-

deei ematen zizkien diru lagun-

tzak erretiratu zituen, eta Eusko

Jaurlaritzak ematen zituenak ere

murriztu egin ziren urte berean.

Hala ekarri dute gogora Maider

Beteluk eta Alfredo Alvarok, aho-

tsa apalduta. Bien begietan mina

nabaritu daiteke oraindik hain

garai gogorrak oroitzean.

«Gurea bezalako komunikabi-

de bat beti dago nolabaiteko kri-

sian, baina egon zitezkeen bal-

dintzarik okerrenek bat egin zu-

ten orduan», azaldu du Beteluk.

Astekariak ohi baino orrialde gu-

txiagoko aleak argitaratu zituen

denbora batez, eta zuzeneko emi-

sio orduak gutxitu egin ziren irra-

tian.

Okerrena, ordea, lantaldearen

murriztea izan zen. Horrela diote

Beteluk eta Alvarok aho batez, za-

lantzarik egin gabe. Bi izan zirela

adierazi du erredakzioburuak

hatz keinu batekin: bi langilek

galdu zuten beren Guaixe-ko

lanpostua. «Oso traumatikoa

izan zen. Bai joan zirenendako,

bai gelditu ginenendako».

Egoera lazgarri horretatik ate-

ratzea lortu zuten, ordea.

«Bazkideei esker izan

zen gehienbat», dio Al-

varok, eta aurpegiera al-

datu zaie biei berehala.

Oroitzapen goxoa da

hori. Herritarrengandik

jaso zuten administra-

zioak ematen ez zien ba-

besa. 2.000 esker izene-

ko kanpaina abiarazi zu-

ten bazkidetza sustatzeko eta

bideragarritasun ekonomikoa

bermatzeko, eta jendeak erantzu-

ten jakin zuen. Galerak izan bazi-

tuzten ere, lortu zuten bidean au-

rrera egitea. «Herritarrak izan zi-

ren gure sostengu nagusia, eta

horrela da oraindik. Gurekin ja-

rraitzen dute», dio irribarrez Be-

teluk.

Mankomunitateak eta atzean

dauden udalek emandako lagun-

tza ere ez du ahaztu nahi izan, or-

dea. Sakandarren babesa ezin-

bestekoa izan da beti, erredakzio-

buruaren hitzetan: «Eskerrak

eman besterik ezin dugu egin».

Sakana, euskara, ‘Guaixe’Erredakzioko kartoizko kutxetan

bilduak dituzten ale horien antze-

koak urte hasieratik ari dira Saka-

nan barna, batetik bestera, he-

rriak bisitatzen. Erakusketa ibil-

taria antolatu du Guaixe-k

mende laurdena ospatzeko. Hila-

betekariaren eta astekariaren ale

zaharrak ikusgai dira bertan. Ur-

diainen hasi zuten bidea, otsaile-

an, Guaixe-ren jaioterrian, alegia.

Ondoren, Ziordira, Altsasura eta

Arbizura ere joan da erakusketa,

eta herri gehiago ere izanen ditu

helmuga.

Sakanako ibarrak berezko

duen konplexutasuna nabar-

mendu dute Beteluk eta Alvarok.

Txikitasunetik lan egiten dutela

diote behin eta berriz; txikiak di-

rela, baina oso ibar dinamikoa,

kulturalki aberatsa, eta bizia. Ho-

gei mila biztanle inguru dira, 28

herritan banatuak. «Batzen gai-

tuen hori zer den? Sakanak guz-

tiok batzen gaituen bezala, eus-

karak batzen gaitu, eta Guaixe-k

ere bai», azaldu du Beteluk. Ho-

rregatik dute aukeratua lelo hori:

Batzen gaituena.

Guaixe-koek egunero senti-

tzen dute sakandarrek dieten es-

timua. Kazetaritza hurbiletik lan-

duta, hurbil nabaritzen dituzte

irakurleak. «Faltan sumatzen

gaituztela esaten digute oporre-

tan egon eta astekaririk argitara-

tzen ez denean. Seinale ona,

ezta?», dio pozik Maider Beteluk.

Beren babesa eta epeltasuna sen-

titu dezakete, eskaera edo galdera

izan, edo kritika edo keinu. Eus-

kal hiztunenak zein erdaldune-

nak, gainera. «Euskaraz ez daki-

tenek ere estimu handitan gaituz-

te: la Guaixekontzeptua hedatua

dago oso», dio Beteluk irriz.

Urteurren berezi bat ospatzea

beti da aitzakia ona atzera begira-

tu, hausnartu eta hurrengo pau-

soak zein izan daitezkeen hobeki

ikusteko. Guaixe-k batu egiten

du Sakana, eta asmo horrekin ja-

rraitzeko grina dute oraindik.

«Batzen segi dezagun».2004ko Guaixe-ren zenbait ale, astekari bilakatu zenekoa. IMANOL OTEGI / FOKU

Proiektuak hamaika adargaratu ditu urteotan; 1999koudaberrian, adibidez, Beleixeirratia jarri zuten martxan

‘Guaixe’ aldizkarikoarduradunek erakusketa osatu dute egindako bideagogoratzeko eta azaltzeko

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aGaiak

Edurne Elizondo Iruñea

Ziudadelako lurrean

sortu da klima

aldaketaren aurka

borrokatzera deitu

duen azken oihua:

Naturart ekinaldiaren barruan,

diseinatutako lorategiak erreali-

tate bilakatu dituzte proiektuan

parte hartu duten Iruñerriko

ikastetxeetako kideek. Denera,

hamar sailkatu dira azken fase

horretarako. Haien lana ikusteko

aukera izanen da, maiatzaren

12ra bitartean.

Iruñeko Udalak, Iruñerriko

Mankomunitateak eta Emausko

Trapuketariek bultzatuta egin

dute Naturart, bigarrenez. Ingu-

rumenari so egiteko ekinaldia da,

eta Iruñerriko Derrigorrezko

Bigarren Hezkuntzako, Lanbide

Heziketako eta Batxilergoko

ikasleak batu ditu planetaren

aldeko borrokara. Plastikoek era-

gindako kutsadura, tenperatura-

ren igotzea eta gisako auziak jarri

nahi izan dituzte mahai gainean,

hitz egiteaz gain ekitea «pre-

miazkoa» dela nabarmentzeko

asmoz.

Hori egiteko, ikasleek landare-

ak izan dituzte tresna nagusi.

Denera, hamalau ikastetxek

hartu dute parte egitasmoan.

Ikasturtearekin batera hasi

ziren beren ideiak lantzen eta

garatzen, Ziudadelak orain hartu

dituen behin-behineko lorate-

giak diseinatu ahal izateko.

Asmoa zen, iaz egindako Natu-

rart ekinaldian bezala, lorategi

horien bidez laburbiltzea inguru-

menaren alde zabaldu nahi duten

mezua.

Ehunka ikasle laneanHamalau ikastetxe horietan, 12

eta 18 urte bitarteko 624 ikasle

aritu dira lanean, irakasleen

laguntzarekin. Horretarako, gela

barruko saioak aprobetxatu

dituzte, eta sarean ere egin dituz-

te urratsak beren diseinuak osa-

tzeko. Sustatzaileek haietako

hamar aukeratu dituzte, azkene-

an, Ziudadelan lorategiak egite-

ko. Ikasleek beren herrietako

udaletako lorezaintza zerbitzuen

laguntza izan dute beren disei-

nuak gauzatzeko.

Lorategiak ikasleen diseinua-

ren arabera gauzatu eta gero,

hain zuzen ere, Ziudadelan hartu

duten eremua herritarrentzat

zabaldu du Iruñeko Udalak,

lanak ikusi ahal izateko. Maiatza-

ren 12ra bitarte egonen da espazio

hori zabalik. Gainera, azken fase

horretarako sailkatu ez diren

ikastetxeek egindako lana ezagu-

tzeko aukera ere izanen dute

iruindarrek, haien lorategien

maketekin osatu baitute Ziuda-

delako erakusketa berezia.

Hamar lorategiak egiteko,

1.500 metro koadroko eremua

erabili dute. Bakoitzaren ondoan,

ikasleen lana azaltzen duen karte-

la jarri dute. Iruñeko Udaleko eta

Iruñerriko Mankomunitateko ar-

duradunek bisitatu dute erakus-

keta jada. Nekazaritza eta Baso-

gintza Institutuko, Cuatrovientos

zentroko, Ochoa de Olza ikaste-

txeko, Jaso ikastolako, Mendillo-

rriko institutuko, Nuestra Señora

del Huerto ikastetxeko, Sagrado

Corazon eskolako, San Cernin

zentroko, Iturrama institutuko

eta La Compasion ikastetxeko

ikasleek diseinatutakoak dira

ikus daitezkeen lorategiak. Make-

tek, berriz, Sierra de Leire, Vedru-

na, Luis Amigo eta Isterria ikaste-

txeetako kideek egindako disei-

nuak islatzen dituzte.

Naturart ekinaldiaren bidez,

ingurumenaren aldeko borroka

eta artea uztartu nahi izan dituzte

egitasmoaren bultzatzaileek. Kli-

ma aldaketaren aurkako neu-

rriak hartzeko premia da lorate-

gien bidez ikasle gehienek zabal-

du nahi izan duten mezu nagusia.

Eta loreekin idatzi dute, lurrean.

Naturart ekinaldia egin dute, bigarrenez,Iruñerrian, klima aldaketaren aurka.Eskualdeko hainbat ikastetxek hartu duteparte: lorategiak diseinatu, eta proiektuakerrealitate bilakatu dituzte, Ziudadelan.

Planetarenaldeko loreak

Parte hartu duten ikasleek bisita egin zuten, erakusketa inauguratu zuten egunean. IRUÑEKO UDALA

Tenperaturaren igotzea da lorategietan jorratu diren gaietako bat. IRUÑEKO UDALA

1.500 metro koadrokoeremu batean egindituzte lorategiak; lau maketa ere jarridituzte erakusketan

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

Ainhoa Larretxea Agirre Oronoz

Isiltasunaren gainetikaizkora hotsa gailentzenda Oronozen (Baztan,Nafarroa) iluntzetan.Aizkorak egurra mozte-an egiten duen hots be-

rezia. Hantxe dago Gure KirolenKluba herri kirolen eskola, etahangoxea da aizkora hotsa. PatxiLarretxea buru dutela, kirolariandana elkartzen da klubean, en-trenatzeko eta herri kirolen ingu-ruan ikasteko.

Herri kirolak ezagutaraztekoeta horiek praktikatzen laguntze-ko sortu zuen Patxi Larretxeakeskola Oronozen, 2008. urtean.Alta, lehenagotik biltzen zenkirolari andana. Bidasoa erreka-ren inguruan nabaritzen zuenherri kirolekiko afizioa, eta afiziohori landu eta plazan urte luzezjasotako esperientzia biltzekosortu zuen eskola. Aizkora dagaur egun eskolan gehien prakti-katzen den kirola, nahiz eta, ber-tzeak bertze, trontza, harri-altxa-tzea eta txingak ere egitendituzten.

Pasioz bizi ditu herri kirolakLarretxeak, eta pasio hori bertzekirolariei transmititzen saiatzenda eskolaren bidez. Egunero joa-ten da Oronozen duen eskolara;han, entrenatzeko orduetan ezezik, denbora anitz ematen duegurrak prestatzen eta txukun-tzen ere. Hasi zenetik anitz handi-tu da eskola, eta, gaur egun, ezdute kirolari gehiago hartzeko le-kurik. Gazteek plazarako jauziaegin dezaten horrelako eskolagehiago behar direla nabarmen-du du Larretxeak.

Maila ezberdinetako kirolariakelkartzen dira Oronozen. Hasi be-rri diren 18 urteko bi gazte ikusdaitezke entrenatzen, baina baitaEuskal Herrian txapel andanalortu dituen Donato Larretxeaaizkolari ezaguna, edota NereaSorondo ere, egungo Urrezko

Aizkorako txapelduna emaku-mezkoetan. Denak elkarrekinibiltzen dira, eta denek laguntzendute elkar. Larretxeaz gain, ber-tze laguntzaile batzuk ere izatendituzte kirolariek.

Gure Kirolen Kluba ez da Eus-kal Herrian herri kirolak erakus-ten dituen eskola bakarra. Denaden, Larretxeak nabarmendu dugaur egun denetan handienadela. Herri kirolak praktikatuahal izateko horrelako eskolakbeharrezkoak direla uste du PatxiLarretxeak: «Hagitz zaila da ino-ren laguntzarik gabe herri kirole-tan hastea. Zaila ez, ezinezkoa.Gaur egun daramagun bizimo-duan, jendea ez dago jorratua lanhauetan hasteko».

Herri kiroletan aritzeko tres-nak garestiak dira, eta horrekzailtzen du nor bere kabuz entre-natzeko aukera izatea. Gauregun, ez dago edozeinen esku be-harrezko aizkorak eta egurra iza-tea; zer erranik ez, altxatzeko ha-rriak edo txingak. Entrenatzekotresna garestiak izateaz gain, tek-nika berezia ere badute kirol ho-riekin, eta teknika hori ikasteabeharrezkoa izaten da. Aizkora-ren kasua aipatu du Larretxeak:«Egurrak prestatzen jakin beharda, egur bakoitzarentzat aizkoraegokia aukeratzen. Egur bakoi-

tzak du bere mozteko era, eta horiere ikasi behar da. Hori denabehin eta berriz arituz ikasten da ,ezin da egun batean ikasi».

Ez dira hain aspaldikoak herrikirolak gizonen kontua ziren ga-raiak. Gaur egun, ordea, hori al-datu da, eta emakumeak ere ibil-tzen dira herri kirolen plazetan.Gure Kirolen Klubean eskolarensorreratik bertatik hasi zirenemakumeak, eta, gaur egun,

oraindik ere hantxe entrenatzendira. Emakumeak plazan sartzeaherri kirolentzat positiboa izandela nabarmendu du Larretxeak,plazan «askatasuna» eta «aniz-tasuna» ekarri dituelako.

Hamar urteko langa igaroa dujada eskolak, eta, gaur egun osa-suntsu badago ere, etorkizunakezkaz ikusten du Larretxeak:«Guk eutsiko diogu, baina, zailaikusten dut hurrengo belaunal-diek eustea. Beti gabiltza estu,laguntzarik gabe». Eskolaz hara-go, herri kirolen etorkizunakkezkatzen du Larretxea, jendeakez duelako behar bertze balora-tzen herri kirolen atzean dagoenlana.

Lagun giroaDena ez da entrenamendua etakirola Oronozko Gure KirolenKluba eskolan. Herri kirolen in-guruan lagun giroko familia batsortu dute Oronozko eskolan. En-trenatzeko prestatua duten le-kuan, elkarte gisako txoko bat ereegina dute, eta, ortziraletan, be-hean entrenatzen ari diren bitar-

tean, afaria prestatzenibiltzen dira, txandaka,goian. Kirol saioa buka-tuta eta dena behar beza-la garbituta, kirolari zeinlaguntzaileak, denak bil-

tzen dira elkartean elkar goxatze-ko eta lagun giroan afaltzeko«Harmonia ederrean biltzen garagoian; gauzak kontatuz elkar go-xatzen dugu; hori ere beharrez-koa da», azaldu du Larretxeak.

Kirolari talde ederra biltzen daOronozen herri kirolez gozatze-ko. Badirudi Bidasoa errekareninguruan herri kirolak bizirikjarraituko duela, oraindik ere,luzaro.

Herri kirolak praktikatzen laguntzeko,Gure Kirolen Kluba sortu zuen PatxiLarretxeak orain dela 11 urte. Geroztik,anitz zabaldu da eskola, eta, gaur egun, ez dute kirolari gehiagorentzako lekurik.

Herri kirolakherriarentzat

Gazte batzuk aizkoran, Gure Kirolen Kluba elkartean. IDOIA ZABALETA / FOKU

5NAFARROKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Gaiak

Herri kiroletan aritzekotresnak garestiak dira, etahorrek zailtzen du nor berekabuz entrenatzeko aukera

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia

Bulkadak gara(bide eder hau)

Hilabetetan prestatuta-ko 72 ordu izan dira.Ederrak, luzeak, la-burrak. Denbora asko

zain egon ondoren iritsi zen Le-moara gazte topagunea. Lau ha-markadatan Euskal Herrian gaz-te mugimenduak egin duen ibil-bideari omenaldi handia,aitorpen txikia. Harrokeriarikgabe, baina harrotasunez, esandezakegu bide eder hau, bere oz-topo, akats eta hutsune guztie-kin, egiten ari garela. Ahal bezainongi egin dugu. Geure buruari guk geuk (eta ez

beste inork) jarri dizkiogu izen-abizenak hiru egunotan.Egiten duguna garelako, auzolanerraldoi honek gure isla eta ispiluizateko abantaila du, eta ez da gu-

txi. Berrehun gazte etengabe la-nean, beste bi mila txandak egi-ten. Dozenaka kide eztabaida-tzen, hausnartzen, dantzatzen,maitatzen, jolasten, ikasten,aliantzak josten, idazten, dantza-tzen... Euskal Herria berria erai-kitzen, azken batean. Badaude gure herrian milaka

gazte konprometitu. Milaka gaz-te konprometitu, eta ez direnakkonformatzen. Inposatu zaiena-rekin ados ez daudenak. Eta ezbakarrik hori: borrokatzea hau-tatu dutenak. Erresignazioari au-rre egin, eta bidea eguneroko la-nez egiten dela dakitenak daude.Inspirazioak, eraldaketak, iraul-tzak... lanean harrapatuko ditue-nak. Ezinbestekoak diren horiekdenak: herri hau askatasunera

Ez geunden konforme, eta ezgaude ados. 72 orduko oasia izanda Lemoa. Hilabete luzetako lanaislatu du, baina atzean dagoenguztia ezin da hitzez azaldu: hila-betez hilabete lanean ibili direnherritarrak, ahal izan duten guz-tian lagundu gaituzten kideak,tarte honetan bahitu dituztenak,laguntzeko prest agertu direnak,plazerez lehertu direnak, arnasa-rik gabe geratu arte dantza egindutenak, lanean atsedenik gabeibili direnak, urrutitik etorritako-ak, irribarrea lapurtu digutenak,tentsioari barrez erantzun diote-nak, dena ongi joanen zela sines-ten zutenak, pesimistak zirenak,topagunea zer zen jakin gabe ereemozionatuta zeudenak, negaregin dutenak, joandakoak gogo-an izan dituztenak, Lemoaraetortzen ausartu ez direnak... gukguztiok egin dugu berezi topagu-nea. Konpromisoa eta maitasu-na. Antolakuntza eta borroka.Zuekin, edonora. Ez dadila hariaeten!

eramateko lanera batu diren be-launaldi berriak. Ez dira gutxi aurrean ditugun

erronkak. Eta ez da erraza aurre-an dugun egoera. Mundua eskui-nerantz mugitzen ari da, eta fa-xismoaren gorakadak etenik ga-bekoa dela ematen du. Estatuakere ari dira beren lanean: Espai-niak eskaintza atzerakoia, he-rriak ukatzen dituena, antisozialaegiten digu. Frantzia bere aurpegibeltzena erakusten ari da. Nafa-rroan, bidegurutze eta erronkahandiak ditugu begien parean:aurrera egiten jarraitzea, aldake-tan sakontzea, Nafarroa behetikeraikitzen jarraitzea ala bere go-rroto guztiarekin etorriko denerregimena instituzioetara itzul-tzea. Ez da beste alde batera begi-ratzeko modukoa. Gerra luzeaizanen da, baina bi bataila gehia-go ditugu igande honetan etamaiatzaren 26an. Arduraz etakonpromisoz, mundu berriakeraikitzearen alde emanen diotbozka EHBilduri.

CAN auzia behin betiko artxibatu duEspainiako Auzitegi Nazionalak

IRUÑEA bEspainiako Auzitegi Nazionalak behin betiko artxibatu duCAN auzia. Sei urte iraun du prozesuak, eta epaileek erabaki dute, az-kenean, irregulartasunik ez dela izan. Banca Civicaren burtsaratzea,Nafarroako Kutxako hainbat eragiketa eta erakundeko zenbait ardu-radunen ondarea eta kreditua ikertu dituzte epaileek, bertzeak bertze,urteotan. Auzia hirutan artxibatu dute, 2013. urtean prozesua mar-txan jarri zenetik.

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26aIritzia

Munduaeskuinerantz

mugitzen ari da, eta faxismoaren

gorakadak etenikgabekoa dela

ematen du

Bolantek hartu dituzte herriko txokoak,Pazko igandeko beren egun handian

LUZAIDE bLuzaideko bolanten dantza izan da nagusi, bertze behin,Pazko igandean. Mende erdia joan da dantzariak beren ikuskizunaAste Santuan eskaintzen hasi zirela. 2016an emakumeen parte hartze-az bozketa egin zuten, berdintasunean parte har zezaten. Baiezkoa na-gusitu zen, baina, oraindik ere, ez dira pieza guztietan ari.

Bolanten eguna izan zen igandekoa, Luzaiden. JON URBE / FOKU

Osasunak irabazidu Liga, Logroñonnagusitu eta geroIRUÑEA bEgin duten denboral-diak merezitako saria jaso du, etaLigako txapeldun bilakatu daOsasuna, Logroñon Revellinenaurka irabazi eta gero. 0-5 nagu-situ ziren jokalari nafarrak, MaiGarde kapitainaren gidaritzape-an. Liga eskuratu eta gero, igoerada orain Osasunako jokalarienhurrengo erronka. Zortzi onenenarteko lehian ariko dira, Iberdro-la Ligan aritzeko hurrengo sa-soian.

«Grebak noraino?Patronalakerabakitzen du; gurehiztegitik ezabatunahi izan dute hitza,eta sindikatu bat ez daezer grebarik gabe,hori da gure tresna»Mitxel LakuntzaELA sindikatuko idazkari nagusia

20IRUÑEKO UDALTZAING0AKARTATUTAKO ISTRIPUAKIruñeko Udaltzaingoak hogei auto

istripu artatu ditu, Aste Santuan,

Iruñeko Udalak ezagutarazi due-

nez. Hiriburuko Buztintxuri auzoan

gertatu da istripu horietako bat,

hain zuzen ere: auto batek zuhaitz

eta kale argi baten kontra jo zuen,

astelehen goizaldean. Ondorioz,

arin zauritu zen gidaria. Artatu zu-

tenean ezustekoa hartu zuten

udaltzainek, 17 urteko adingabe

bat baitzen.

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

MUSIKA

ATARRABIADesakato eta Misiva.

bGaur, 22:00etan, Totem aretoan.

BARAÑAIN Izaro.

bBihar, 20:30ean, auditoriumean.

BURLATAHabanera eta polifonia

jaialdia.

bBihar, 19:00etan, kultur etxean.

IRUÑEAAlfred Garcia.

bGaur, 20:00etan, Zentral aretoan.

IRUÑEALatxatarra eta Cuatro

Madres.

bBihar, 20:00etan, Zentralen.

LIZARRAEne Kantak: Satorjator.

b Igandean, 18:00etan, zineman.

BERTSO SAIOAK

IRUÑEABertso saio literarioa:

Sarai Robles eta Julio Soto.

bAstelehenean, 19:30an,

Kondestablearen jauregian.

OTSAGABIABertso bazkaria:

Joanes Illarregi eta Maddi Ane

Txoperena.

bBihar, eguerdian.

DANTZA

IRUÑEAErrusiako Kosakoen

dantza konpainia.

bBihar, 20:00etan, Baluarte

auditoriumean.

LOS ARCOSFueradeleje: ¿Quién

teme al lobo feroz?

bBihar, 18:00etan, kultur etxean.

TUTERAErrusiako Kosakoen

dantza konpainia.

bGaur, 20:30ean, Gaztanbiden.

ZINEMA

IRUÑEALou. Dantzan jo eta ke,

oinak lehertu nahian.

bGaur, 19:30ean, Katakraken.

IRUÑEABuenos días.

bBihar, 19:30ean,

Kondestablearen jauregian.

ANTZERKIA

ALTSASU Iortiako Antzerki Tailerra:

¡Pero qué me estás contando!.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

ATARRABIADemode Quartet:

Epa txiki!.

bGaur, 18:00etan, kultur etxean.

AZAGRATitirired. El Cau

de l’Unicorn: La vía láctea.

bGaur, 18:15ean, Francisco

Arbeloa ikastetxean.

BURLATATdiferencia: Niko,

un pequeño vampiro.

bEtzi, 18:00etan, kultur etxean.

CINTRUENIGOTitirired. El Cau de

l’Unicorn konpainia: La vía láctea.

bBihar, 18:00etan, Avenida

aretoan.

TAFALLARafael Alvarez El Brujo:

La luz oscura.

bGaur, 20:30ean, herriko

kulturgunean.

UHARTEYarleku Teatro: La casamás pequeña.

bBihar, 18:00etan, kultur etxean.

VALTIERRATitirired. Zum Zum

Teatre: La gallina de los huevos

de oro.

bBihar, 17:00etan, kultur etxean.

VIANATititired. Zum Zum Teatre:

La gallina de los huevos de oro.

bGaur, 18:00etan, kultur etxean.

BERTZELAKOAK

IRUÑEALiburu aurkezpena:

Ekin eta joka. Azken ikerketak

euskal teatroaz, hainbat ikerlarik

elkarlanean osatua.

bAsteartean, 19:00etan, Katakrak

liburu dendan.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 26a Agenda

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2019-04-26 · Kluba herri kirolen eskola, eta hangoxea da aizkora hotsa. Patxi Larretxea buru dutela, kirolari andana elkartzen da klubean, en-trenatzeko

Edurne Elizondo Bera

Kameraren aurrean, Oier Fuen-tesekin, bai eta oholtza gaineanere, Harritikhazia eta Bizimiñak

obretan. Pinturaren mundutikailegatu da Maddi Irazoki antzer-kigintzara (Bera, 1977). Uztartueta nahastu egin ditu biak.Aktore lanetan jarraitzeko go-

goz?

Bai. Irrien Lagunak da nire azkenabentura. Antzerkiaren arloanzenbat eta gehiago sartu, orduaneta gusturago sentitzen naiz. Harritik hazia antzezlanean par-

te hartu eta gero piztu zaizu

gogo hori?

Bai. Herrian prestatu genuenobra horrekin hasi zen dena. Betiizan dut jakin-mina, baina eznuen denborarik, edo beti bazenbertze zerbait egiteko.Obra horretan margolari gisa

ere aritu zinen.

Margoa eta antzerkia uztartu ni-tuen Harritik hazia lanean. Itzelkonpainiarekin ere, bi esparruhoriek jorratzen ditut: pintatu etaantzeztu egiten dut, oholtzan.Artistaren estudioak eta ohol-

tzak badute zer ikustekorik?

Nik bakarrik lan egiten nuen niregelan, nire saltsan, eta, egia erran,uste nuen ez nintzela gai taldeanaritzeko. Baina antzerkiak gauza

asko ematen dit; ematen dit pre-sentzia, ematen dit oraina, etaematen dit adi egon beharra. Horideskubritzea polita izan da.Itzel konpainiarekin Bizimiñak

ikuskizunean aritzen zara akto-

re eta margolari lanetan. Nola

sortu da proiektu hori?

Hagitz polita da. Itziar EliasekDani Irazoki nire anaia ezagutuzuen. Ideia zuen minaren ingu-ruan zerbait lantzeko. Nire mar-golanak ikusi zituen, eta proposa-tu zidan zerbait egitea, obrarakodiseinuren bat egiteko. Gero, nirebideo batzuk ikusi zituen, ni mar-gotzen. Elkar ezagutu, eta horibera oholtza gainean egiteko pro-posatu zidan. Eta baietz errannuen, noski! Hirurok aritzen garaoholtzan, eta musika, antzerkiaeta margoa nahasten ditugu.Nola ailegatu zinen artearen eta

margoaren mundura?

Beti maite izan dut. Beti egotennintzen marrazten. Etxean, esko-lan... liburuak eta aurkitzen nuenedozer paper betetzen nituen niremarrazkiekin. Arte Ederrak ikasinituen. Bilbon hasi, eta Bartzelo-nan amaitu nituen ikasketak. Beran egiten duzu lan. Herri txiki

bat ere bada sortzeko espazio

aproposa?

Nik herrian bizi txiki bat dut, bai-na oso polita. Irakaskuntzan aritu

nintzen, Seaskan, zortzi edo be-deratzi urtez, arte eskolak ema-ten. Hasieran gauzak aldatzekoindar handia nuen, baina kontu-ratu nintzen esparru horretanzaila zela. Indarra galduz joannintzen. Ikasleei erraten nien es-pazio propio bat osatu behar zu-tela. Asko ikasi nuen, ez nuke al-datuko, baina ez zen nire espa-rrua. Nik behar nuen denbora,hurbiltasuna, lasaitasunez lanegin ahal izatea.Sortzen tailerra jarri zenuen

martxan hori lortzeko?

Hori da. Tailerrean, prozesuak dugarrrantzia. Horregatik izena duSortzen. Bost pertsona hartzenditut gehienez batera. Materialakematen dizkiet, eta jokoen bidezikasten ditugu teknikak. Ez dietesaten zer egin behar duten. Kon-tua da nork bere bidea egitea, ho-rrek uzten dizulako aztarna bat.Hori da politena. Burua, begia, es-kua eta bihotza lotzea da garran-tzitsuena. Emaitza ez da inpor-tanteena.Zer aztarna utzi dizu pinturak?

Sortzeko modua aldatu zaidalakonturatu naiz. Lehen, ideia batizaten nuen buruan, eta lantzennuen, zer forma eman erabakiarte. Orduan hasten nintzen la-nean. Orain, senez egiten dut lan,batez ere. Askotan, materialekin

lanean hasten naiz, deus pentsatugabe, baina bukaeran beti geldi-tzen dira agerian harremanak etaloturak. Dena dago hor, dantzan.Antzerkiak eragin dizu aldaketa

hori?

Baietz uste dut. Momentuaz goza-tzen ikasteko aukera eman dida-lako. Lehen, margotzen nuen nireburutik kanpora joateko; orain,pintatzen dudanean, hemen etaoraindira gakoa. Eta hori da ohol-tza, hain zuzen. Hemen eta orain.Alaba jaiotzeak ere eragin zidan.Nola?

Uste nuen beldur gehiago izanennuela, segurtasunik eza sentituko

nuela. Baina alderantzizkoa ger-tatu zait. Eskolako lana utzi nuen,eta nire tailerrean hasi, argi ikusinuelako emakume aske bat haz-teko eta beharko zituen tresnakemateko nik ere bide hori egin be-har nuela. Nire maistra izan da.Itzel konpainiarekin ere ikasi dutentzutea oso garrantzitsua dela.Zer eman dizu proiektu horrek?

Emanaldi bakoitza ezberdina da,bat-batean sortzen ditudalakooholtza gainean egiten ditudanmargolanak. Obra bera da, bainahitzek sentsazio ezberdinak era-giten dituzte. Hemen eta orain,horiek dira gakoak, berriz ere.

«Burua, begia, eskuaeta bihotza lotzea dagarrantzitsuena»

Maddi Irazoki b Artista

Artea du berezko espazio Maddi Irazokik. Margo artean izan da beti:pintatzen, ikasten, irakasten. Pinturak eraman du antzerkigintzara, eta,sortzeko bide berriak deskubritu eta gero, atzera egiteko asmorik ez du.

JON URBE / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko apirilaren 26a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]