NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+...

8
NAFARROAKO HITZA SAKANAKO MANKOMUNITATEA-BERRIA-KO DISEINU TALDEA Kirol programa zabala du Sakanako Mankomunitateak b Gorputza lantzeko eta euskaraz aritzeko espazioak eskaintzen dizkie herritarrei b Emakumeentzako atletismo eskola sortu du, boteretzeko b 2-3 Kirola baino gehiago Gure Zirkua Elizondon eta Leitzan izanen da datozen asteotan, bigarren sasoia amaitzeko 5 LGTBI+ Martxan da Ausartu Zaitez proiektua: tailerrak egin eta dokumentala grabatuko dute 4 Ostirala 2019ko irailaren 20a X. urtea 413. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

NAFARROAKOHITZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA-BERRIA-KO DISEINU TALDEA

Kirol programa zabala du Sakanako Mankomunitateak bGorputza lantzeko eta euskaraz aritzekoespazioak eskaintzen dizkie herritarrei bEmakumeentzako atletismo eskola sortu du, boteretzeko b 2-3

Kirolabainogehiago

Gure Zirkua Elizondon etaLeitzan izanen da datozen

asteotan, bigarren sasoia amaitzeko

5LGTBI+ Martxan da AusartuZaitez proiektua: tailerrak egin

eta dokumentala grabatuko dute

4Ostirala

2019ko irailaren 20aX. urtea413. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

Edurne Elizondo Lakuntza

Pilota, sokatira,

futbola, tenisa,

patinajea, men-

dizaletasuna,

g i m n a s t i k a

erritmikoa, arte

martzialak, igeriketa; Sakanan

dauden kirol taldeek jorratzen di-

tuzten diziplinetako hainbat ber-

tzerik ez dira horiek guztiak. Be-

rrogeita hamar baino gehiago

dira talde horiek, eskualde horre-

tan kirol jarduerek duten arra-

kastaren adierazgarri. Arrakasta

hori azaltzeko, hain zuzen, ezin-

bertzekoa da Sakanako Manko-

munitatetik egindako lana

eta ahalegina kontuan hartzea.

Eskualdeko bertze hamaika era-

kunderekin eta eragilerekin bate-

ra elkarlanean aritzen direla

nabarmendu du Amaia Gerrika-

goitiak, Sakanako Mankomuni-

tateko kirol teknikariak. Kirolaz

harago, erantsi du mankomuni-

tateak helburu duela herrien eta

herritarren arteko sarea osatzea,

euskara bultzatzea, eta, batez ere,

ongizatea sustatzea.

Finean, kirola tresna edo bide

bilakatu dute Sakanan. Aitzakia,

neurri handi batean: herritarren

bizi kalitatean eragiteko, eta

egungo gizarteak mahai gainean

dituen hamaika auziri eusteko.

Sakanako Mankomunitateko ki-

rol zerbitzuko kideak oraintxe jo-

rratzen ari diren proiektua da ho-

rren adibide: «Haurrak bezala,

helduak ere orain arte jorratu ez

dituzten hainbat kiroletan has

daitezen ikastaroak egin nahi di-

tugu», azaldu du Amaia Gerrika-

goitiak.

Herritarrek egindako proposa-

mena da hori, hain zuzen ere.

Mankomunitateak argi du bere

zereginetako bat dela garaian ga-

raiko errealitatera eta beharretara

egokitzea; behar horien arabera

prestatzea bere kirol eskaintza,

alegia. Populazioa zahartzen ari

dela kontuan hartu du, ondorioz,

eta hasi da adin bateko herrita-

rrentzako jarduera bereziak an-

tolatzen. «Bizi kalitateak hobera

egitea da kontua». Osasun zerbi-

tzuekin ere elkarlanean ari dira

kirol esparruko arduradunak,

asmo hori egia bihurtu ahal izate-

ko: «Mugitzen ez diren zaharrak

aktibatu nahi ditugu», erran du

Gerrikagoitiak.

2001. urtetik da Amaia Gerri-

kagoitia Sakanako Mankomuni-

tateko kirol teknikaria. Erakunde

horrek antolatzen dituen jardue-

rek 3.000 erabiltzaile inguru di-

tuzte. Eta 18.000 biztanle inguru

dira Sakana osatzen duten Arakil,

Burunda eta Ergoiena haranetan.

«Kirol zaletasun handia bada»,

erran du teknikariak.

Mankomunitateak antolatuta-

ko ikastaro anitz orain hasiko

dira, ikasturte berriarekin batera.

Horietako bat da fibromialgia du-

ten pertsonentzat prestatutakoa.

Luisa Larrañaga Altsasun bizi da,

eta 2009tik dago gaitz horrek jota.

Mankomunitateak eskainitako

ikastaroa aprobetxatu du azken

urteotan, eta, urrian, berriz ere,

ariko da. «Niri on egiten dit. Lu-

zatze ariketak egiten ditugu, ba-

tez ere. Fibromialgia izan arren,

saiatzen naiz nire egunerokoari

eusten. Ez da beti erraza, baina ez

dut maite etxean gelditzea. Kiro-

lak aukera ematen dit ateratzeko,

eta besteekin egoteko», azaldu

du.

Ikerketek agerian utzi dutenez,

fibromialgiak emakumeei eragi-

ten die, batez ere. Mankomunita-

teak antolatutako ikastaroan ere,

gehienak emakumeak izaten

dira. Emakumeentzako kirolaren

esparruan ere egin ditu urratsak

erakunde horrek, hain zuzen ere.

Ahalegin hori nabarmendu du

Gerrikagoitiak. «Haurren eta

helduen artean, bakarrik emaku-

meentzako diren jarduerak anto-

latzen ditugu, uste dugulako ga-

rrantzitsua dela emakumeok la-

saitasunez eta eroso sentituz

aritzea», aipatu du.

Generoa kontuan hartuEmakumeentzat prestatutako

jarduera horietako bat da Saka-

nako emakumeen atletismo es-

kola. «Generoa lantzen duten ki-

rol profesionalak esaten ari dira

hobe dela emakume taldeak osa-

tzea; umeen artean, bai eta hel-

duen artean ere. Helburua da in-

dartzea eta ahalduntzea, kontuan

hartuta egungoa desberdinke-

riazko egoera bat dela», azaldu

du Amaia Gerrikagoitiak.

Duela zazpi urte inguru jarri

zuten martxan Sakanako emaku-

meentzako atletismo eskola, eta

esperientziarekin hagitz kontent

dira mankomunitateko kirol zer-

bitzuko arduradunak. «Egoki-

tzen joan gara urteotan guztietan;

hasieran, adibidez, talde bakarra

zegoen, eta, orain, bi ditugu: bat

hasten direnentzat, eta bestea ho-

betzeko asmoz ari direnentzat.

Badira eskola martxan jarri ge-

nuenetik taldean diren hainbat

emakume», azaldu du teknika-

riak.

Eskolatik kanpo ere, hasieratik

ari diren emakume kirolari ho-

rien arteko harremana sendotuz

joan da, eta ikastaroko ordutegi-

tik at ere entrenatzen dira elka-

rrekin, edo joaten dira lasterkete-

tan parte hartzera. «Sarea osatu

Nabarmena da, urte oro, SakanakoMankomunitateak kirol jardueraksustatzeko egiten duen ahalegina:gorputza lantzeaz harago, bat egiteko,euskaraz aritzeko eta boteretzekoespazioak sortzeko bide bilakatu ditu.

Herrianeragitekotresna

1

Emakumeentzakojarduerak antolatzenditugu, garrantzitsuadelako emakumeaklasai eta eroso aritzea»Amaia GerrikagoitiaSakanako kirol teknikaria

«Niri kirolak on egitendit; kirolak, gainera,aukera ematen ditateratzeko etabesteekin egoteko»Luisa LarrañagaKirol zerbitzuko erabiltzailea

«Ezintasuna dutenakmugiaraztea da gakoa:ez dute kirola egitekoohiturarik, eta egoerahori aldatzea da kontua»Aitor MozoKirol Zientzietako graduduna

‘‘

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 20aAstekoa

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

dute, eta askok kirola baino

gehiago estimatzen dute hori. Ko-

rrika egitea baino askoz ere

gehiago da, beraz», gaineratu du

Gerrikagoitiak.

Emakumeentzako atletismo

eskola, beraz, pistatik kanpo ere

sareak osatzeko bide bilakatu

dute Sakanan. Bertze hainbat hel-

buru ere bete ditu mankomunita-

teak bere kirol programaren bi-

dez: adibidez, esparru horretatik

at gelditzen ohi diren herritar

anitz kirolera lotzea. Ezintasunen

bat duten pertsonen kolektiboa-

rekin lan berezia egin dute man-

komunitateko kirol zerbitzutik,

bertzeak bertze, igeriketa eta

gimnastika egokitua egiteko

ikastaroaren bidez.

Azken lau ikasturteotan Aitor

Mozo lakuntzarra aritu da Arbi-

zuko igerilekuan jarduera hori

zuzentzen; 2015. urtetik, hain zu-

zen. Kirol Zientzietako gradua du,

eta eskertu du mankomunitateko

lanak emandako esperientzia.

«Mugiaraztea da gako nagusia.

Ez dute kirola egiteko ohiturarik,

eta egoera hori aldatzea da kon-

tua». Ikastaroan Lakuntzan Ta-

subinsan ari diren hainbat langi-

lek parte hartzen dute. Desgaita-

sun intelektuala duten pertsonak

hartzen dituzte lantegian. «Kiro-

la egiteaz gain, aldageletan nola

moldatu eta gisako jarduerak ere

lantzen ditugu», azaldu du Mo-

zok. Erantsi du ikastaroan ere el-

karren arteko harremana «beste

modu batera» garatzeko aukera

dutela, lantegitik at.

Euskaraz

Kirol zerbitzuetako erabiltzaileen

eta ikastaroetako irakasleen arte-

ko harremanari ere so egin dio Sa-

kanako Mankomunitateak, eta

eskualdeko testuingurua hartu

du kontuan. «Gure jarduera guz-

tiak euskaraz dira; haurren arte-

an, esan dezakegu ia %100 eus-

kaldunak direla; helduen ikasta-

roetan, norbaitek azalpena behar

badu ematen zaio, baina ikastaro-

ak euskaraz egiten ditugu», azal-

du du Amaia Gerrikagoitiak.

Kirola euskaraz izenburuko

programa du martxan manko-

munitateak, hain zuzen ere. Sa-

kanatik kanpo ere, «erreferente»

bilakatu dira Sakanako kirol zer-

bitzuko kideak, hain zuzen ere,

hizkuntzaren alde egindako

apustuagatik. Herri anitzetan,

irakasle euskaldunak aurkitzea

izaten da kirol jarduerak antola-

tzen dituztenen arazo nagusieta-

ko bat. «Formakuntzari garran-

tzia eman diogu arazo horri aurre

egiteko, hain zuzen ere».

Eguneroko erronkei aurre egi-

teko, elkarri so egitea ere lagun-

garria dela argi du Gerrikagoitiak.

Sakanako Mankomunitateko ki-

rol zerbitzuaren ardura kirol ba-

tzordearen esku dago; hor, es-

kualdeko udalerri bakoitzeko zi-

negotzi bat dago, eta, haiekin

batera, Altsasuko, Etxarri Ara-

nazko eta Arbizuko kirol teknika-

riak. Hiru herri horiek baino ez

dute kirol teknikaria, hain zuzen.

«Elkarlanean antolatzen ditugu

mankomunitateko kirol jardue-

rak».

Eskolekin ere harreman estua

du mankomunitateak, kirol jar-

duera horiek egiteko behar dituz-

ten azpiegiturak haien bidez lor-

tzen baitituzte, anitzetan. Finean,

herritar guztiekin eta herritar

guztientzat aritzen dira: kirola eta

kirolari lotutako balioak sustatuz,

jarduera horiek euskaraz eginez,

eta, betiere, kirol arlotik kanpo

ere eragina izateko asmoz.

1 Igeriketa.Herritar guztientza-

ko igeriketa ikastaroak egiten di-

tuzte. Ezintasunen bat dutenentzat

ere bai.

2Atletismoa.Emakumeentzako

eskola sortu zuten duela zazpi urte

Sakanan.

3Gimnastika.Fibromialgia du-

tenentzako saioak egiten dituzte.

4Herri kirolak.Aizkora eskola

du, bertzeak bertze, Sakanak.

ARGAZKIAK: SAKANAKO MANKO-

MUNITATEKO KIROL ZERBITZUA

3

4

3AstekoaNAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2019ko irailaren 20a

2

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

Edurne Elizondo Iruñea

Lan egiteko gogoz».

Halaxe dira Ausartu

Zaitez izenburuko

proiektua martxan

jarri duten profesio-

nalak. LGTBI+ kolektiboko kidee-

kin egin nahi dute lan hori, zehaz-

ki, sexu orientazio eta genero

identitateen inguruko gogoeta

pertsonala eta kolektiboa pizteko,

eta babes sareen bidezko botere-

tzea sustatzeko. Lan hori, gainera,

Iruñean eta hiriburutik kanpo ere

egin nahi dute, herrialdeko bertze

hiri eta herrietan kolektiboak au-

rrean dituen errealitateak eta tes-

tuinguruak ezagutzeko eta zabal-

tzeko asmoz. Tuteran eginen dute

lehendabiziko urratsa, hain zu-

zen, hilaren 27an eta 28an ema-

nen duten tailerraren bidez.

David Urra soziologoa eta Ma-

ria Zapata antropologoa dira Au-

sartu Zaitez proiektuaren bidez

Tuteran eta bertze hainbat herri-

tan eginen dituzten LGTBI+ taile-

rretako arduradun. Biak dira

proiektuko bultzatzaile, Luis

Azanzarekin eta Iratxe Arangure-

nekin batera. Bidean, bat egin

nahi duen jendea hartzeko prest

dira laurak; Equilatera elkarteko

kide Luna Martinikorena, adibi-

dez, kolaboratzaile izan dute jada.

Tailerrak izanen dira Ausartu

Zaitez proiektuko bi lan ildoetako

bat; bertzea, Azanzak eta Arangu-

renek landuko duten dokumen-

tala izanen da. «Tailerrak baliatu

nahi ditugu LGTBI+ kolektiboko

jendea ezagutzeko, eta haien egu-

nerokora hurbiltzeko. Herri txiki

batean edo Iruñea ez den hiri ba-

tean eguneroko hori nolakoa den

jakin nahi dugu, eta horren berri

zabaldu, dokumental baten bi-

dez», azaldu dute proiektuko ar-

duradunek.

Azken urteotan erakundeen

esparruan egin diren urratsak na-

barmendu dituzte laurek, eta txa-

lotu dituzte LGTBI+ kolektiboko

kideen alde hartutako neurriak.

Nafarroako Parlamentuak lege

berria onartu du, adibidez, eta

Nafarroako Gobernuak eta Iruñe-

ko Udalak martxan jarri dituzte

kolektiboko kideak artatzeko

zentroak. Kattalingune da gober-

nuarena; Harrotu, berriz, udala-

rena. «Egia da aurrera egin dugu-

la, baina, oraindik ere, lan handia

bada egiteko», azaldu dute. Go-

bernuan eta Iruñeko Udalean

hauteskundeek ekarri dituzten

aldaketek nola eraginen duten

ikusteko dago, oraindik ere.

Bertzeak bertze, gisa horretako

baliabide gehienak Iruñean dau-

dela aipatu dute Ausartu Zaitez

proiektuko bultzatzaileek. Ondo-

rioz, Iruñetik kanpoko herrita-

rrentzat zailagoa da baliatu ahal

izatea. Beren proiektuaren bidez,

hain zuzen, zerbitzu bat jarri nahi

dute kolektiboko kideen esku,

beren eskualdeetan. Tuteran egi-

nen duten lehendabiziko tailerra-

ren asmoa da Erriberako biztan-

leak hartzea; Estellerrian, Bazta-

nen, Sakanan, Iruñean, Zangoza

eta Tafalla aldean ere egin nahi di-

tuzte, bertzeak bertze. Hasi dira

jada eskualde horietako taldeekin

eta kolektiboekin lanean. «Ha-

rrera hagitz ona izaten ari da;

malgutasunez jokatu nahi dugu,

eta deitzen gaituzten tokietara jo-

aten saiatu».

Ausartu Zaitez proiektuko ki-

deek argi dute tailerrek eta doku-

mentalak bidea emanen dutela

Nafarroako LGTBI+ kolektiboa-

ren berri zehatzagoa jasotzeko.

«Lan horien bidez, neurri batean,

gure errealitatearen irudi bat lor-

tu ahal izanen dugu». Argitu

dute, halere, asmoa ez dela diag-

nosi bat egitea: «Iruñetik kanpo-

ko bertze hirietan eta landa ere-

muan dauden kideek egiten di-

tuzten gogoetak ezagutu eta sus-

tatu nahi ditugu». Tailerrak

martxan jartzeko, bilerak egiten

ari dira hamaika herritako talde

eta kolektiboekin, eta aukera izan

dute, jada, «harremanak sakon-

tzeko eta elkarlana sustatzeko»,

nabarmendu dutenez.

Egiturazko zapalkuntzaElkarlana, sarea, kolektiboa. Hitz

eta ideia horiek nabarmendu di-

tuzte Ausartu Zaitez proiektuko

kideek, argi baitute auzia politi-

koa dela. «Garrantzitsua da argi

izatea ez gaudela bakarrik. Ezin

dugu ahaztu LGTBI+ kolektiboa

zapaltzen duen egitura bat bade-

la, zisheteropatriarkatua, hain

zuzen ere. Gisa horretako hitzen

berri ematea ere garrantzitsua

dela uste dugu, kolektiboaren

aurkako zapalkuntza nondik da-

torren ulertzeko, eta ulertzeko

zergatik ez dugun bat egiten siste-

ma nagusi horren arauarekin»,

azaldu dute. Horregatik nabar-

mendu dute, hain zuzen ere, au-

zia politikoa dela, eta egin beha-

rreko gogoetak izaera politiko ho-

rri ere egin behar diola so.

Tuterako tailerra izanen da Au-

sartu Zaitez proiektuko kideek

eginen dute lehena. Azarora bi-

tarte ariko dira lan hori egiten,

gutxi gorabehera, eta, tailerren

bidez egindako saretze lana balia-

tuz, dokumentala grabatzeari

ekinen diote gero. Eperik ez dute

zehaztu, halere, dokumentala es-

treinatzeko. Argi utzi dute, hale-

re, herritarrek izanen dutela parte

hartzeko aukera, Interneten bi-

dez. «LGTBI+ kolektiboko kideak

euren egunerokoan erakutsi nahi

dituen lanari buruzko erabakiak

hartu ahal izanen dituzte, proiek-

tu interaktiboa izanen baita».

Ausartu Zaitez, batez ere,

proiektu irekia eta parte hartzai-

lea izanen da. Hori erantsi dute

bultzatzaileek. Herriz herri joan

nahi dute, LGTBI+ kolektiboko

kideen arteko sarea ehuntzeko.

Proiektuarekin bat egin nahi due-

nak www.atrevete.lgbt helbide-

an du informazio osoa.

Ausartu Zaitez izenburuko proiektua sortu dute David Urrak,Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak,Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideakboteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala grabatuko dute.

Herriz herri, babessare bat ehuntzeko

Ausartu Zaitez proiektuko kide David Urra, Luis Azanza, Iratxe Aranguren eta Maria Zapata. XABIER APESTEGI MURCHANTE

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 20aGaiak

E28ko manifestazioa, joan den ekainean, Iruñeko karriketan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Tuteran eta Iruñean ezezik, Sakanan, Baztaneneta Zangoza edo Tafallaaldean ere eginendituzte LGTBI+ tailerrak

Azken urteotan martxanjarri dituzte erakundeekhainbat baliabide, bainagehienak hiriburuanbaino ez daude

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

Edurne Elizondo Iruñea

Zirkua ekarri du

udazkenak Nafa-

rroara: Gure Zirkua

proiektuko artistek

beren karpa zabal-

duko dute datozen asteotan, Eli-

zondon eta Leitzan. Elizondon,

zehazki, irailaren 27tik 29ra iza-

nen da Gure Zirkua, eta baita

urriaren 4an eta 5ean ere. Leitzan,

berriz, urriaren 11tik 13ra eta

urriaren 18an eta 19an. Sarrerak

salgai dira jada, bai Elizondoko

eta bai Leitzako emanaldietarako.

Maiatzean hasi zuten Gure Zir-

kua proiektuko artistek bigarren

denboraldia, eta Nafarroan amai-

tuko da. «Oso pozik gaude; ia toki

guztietan sarrera guztiak agortu

dira», azaldu du Joseba Usabiaga

aktoreak. Gipuzkoan egin zituz-

ten lehendabiziko emanaldiak,

eta handik Euskal Herriko ha-

maika txokotara eraman dute zir-

kuko kideek beren karpa, Nafa-

rroara ailegatu arte. Elizondoko

eta Leitzako saioekin amaituko

dute sasoia.

«Hirugarrena? Publikoaren

esku dago». Zuhurtasunez hitz

egin nahi izan du Usabiagak etor-

kizunari buruz, baina onartu du

bigarren denboraldian ikusleen

babesa erruz jaso dutela Gure Zir-

kua proiektuko kideek, eta ho-

rrek indarra eman diela hiruga-

rren sasoi hori pentsatzen eta

prestatzen hasteko jada.

Publikoaren babes hori piztu

duen sekretua zein izan ote den ez

du argi. Bai, ordea, Gure Zirkuak

«kalitatezko ikuskizuna» es-

kaintzen duela. Eta, finean, hori

da ikusleek edozein tokitan bila-

tzen dutena. Ikuskizun horrek,

gainera, baditu berezi bilakatzen

duten bertze hainbat ezaugarri,

Gure Zirkuaren kasuan: zirku

ibiltaria da, euskal artistek egina,

eta euskaraz. «Euskarak duen

garrantzia nabarmendu nahi

dugu, gainera» .

Karparen azpian, hamaika arte

eszenikok egiten dute bat, ordu

eta erdiko ikuskizun batean:

akrobaziak daude, bai eta dantza,

malabarismoa, bihurrikariak,

antzerkia, pailazoak eta musika

ere, bertzeak bertze. «Osotasun

horrek zerbait gehiago ematen

dio egiten dugun zirkuari, eta jen-

deari gustatzen zaio. Sekretua

zein den? Ez dakit, baina uste dut

osotasun horrek eman diola arra-

kasta», erran du Gure Zirkuko

aktoreak.

Hamaika diziplinatan aritzen

diren artistek egiten dute bat

Gure Zirkuan, baina, hala eta

guztiz ere, diru laguntzarik ez

dute jasotzen, eskaintzen duten

ikuskizuna ez duelako arte esze-

nikotzat hartzen administrazio-

ak. «Bitxia da; arte eszenikoak

dira musika, antzerkia, dantza.

Baina gurea zer da? Dena batera

dago. Guk, behintzat, arte eszeni-

kotzat dugu egiten duguna; Gi-

puzkoako Foru Aldundiak, or-

dea, ez».

HarrobiaIker Galartza aktoreak jarri zuen

martxan Gure Zirkua sortzeko

prozesua, karpa bat erosi eta gero.

«Aspaldi aipatu zigun bere

proiektuaren berri. Elkarrekin

aritu ginen Poxpolo eta Mokolo

pailazoen sasoian, herriz herri,

eta bagenuen antzeko ikuskizun

bat zirku baten barruan eskain-

tzeko gogoa. Ikerrek karpa erosi

zuen, eta hasi ginen proiektuari

forma ematen eta aktoreak bila-

tzen, Euskal Herrian asko eta as-

kotarikoak baitaude», azaldu du

Usabiagak.

«Harrobia bada», nabarmen-

du du aktoreak, hain zuzen ere.

Zirku eskolak badira Euskal He-

rrian, baina hemendik kanpora

ere joaten dira Euskal Herriko ar-

tistak behar duten prestakuntza

jasotzera.

Karpa azpiko ikuskizunak ere

garatuz joan dira, eta zirkua egite-

ko moduak aldatu egin dira azken

urteotan. Gizakiz bertzeko ani-

maliak erabiltzen dituztenak

«zaharkituta» gelditu direla

onartu du Usabiagak. Ez bakarrik

hori. Gero eta hiri eta herrialde

gehiagotan gisa horretako zir-

kuak debekatzen ari dira. «Ez da

animaliak erabiltzeko beharrik

kalitatezko ikuskizun bat eskain-

tzeko».

Gure Zirkuan musikak ere ga-

rrantzi handia duela erantsi du

Usabiagak, eta, hasieratik, zuze-

nean aritzeko apustua egin dute-

la. Elementu horiek guztiek giro

berezia sortzen dute karparen az-

pian. «Gertutasuna eskaini nahi

genuen, eta lortu dugula uste dut.

Karpa txikia da gurea, ez baike-

nuen jende askok bat egitea nahi.

Ikusleak artistengandik gertu

nahi genituen», erran du Usabia-

gak.

Elizondon eta Leitzan izanen

dira Gure Zirkuko kideak, hilaren

27tik aurrera. Gero, karpa gorde-

ko dute, berriz ere, atseden har-

tzeko. Eta sortzen jarraitzeko.

Gure Zirkuak Elizondon eta Leitzanzabalduko du bere karpa, datozenasteotan. Maiatzean hasi zuten bigarrendenboraldia proiektuko artistek, etaNafarroan amaituko dute, urrian.

Zirkua dakarudazkenak

Gure Zirkua proiektuko kideak, beren karpako sarreran. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 20a Gaiak

Arte eszenikoak diramusika, antzerkia,dantza. Gurea zer da?Dena batera dago. Gukarte eszenikotzat dugu»Joseba UsabiagaAktorea, Gure Zirkuko kidea

‘‘

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza

Zer den naturala

Euskara naturalaegitenomen dute batzuek etaez beste batzuek, zu-zentasunaren eta herri

hizkeraren hierarkian. Elkartzesexu-afektibo naturalak eta ez-naturalak omen daude, homofo-boen eta transfoboen ustez, arenaturaren kontrakoak omen di-ren elkartze batzuk ere bai. Naturala izan daiteke norbait,

normala denean, normalanor-maren gertutasun horretan. Nor-mala omen da pisu zehatz bat, al-tuera bati atxikia, gorputz klasebati esleitua, logikoa eta nagusiaomen den desira bati lotua, esen-tziazkoa omen den genero batiemana. Naturala omen da adinbatetik aurrera lasaitzea, eta bes-

telako bizi klase bat bilatzea. Nor-mala, hipoteka bat, seme-alabak,soldatapeko lana, sarerako kone-xioasmartphon-ean eta, agian,txakur bat, paseatzeko, hirikoberdegune batetik, natural-natu-ral kasu eginez bizilagunei. Natu-rala da, diotenez, aldakaririk ezduen musika nota. Naturalaomen, bertso etorriya, eta ez bes-tea, prestatutakoa deritzotena. Tradizioa omen da tonu paste-

lez janztea, adin batetik aurrera,eta emakumezkoek ile luzea iza-tea gaztaroan eta ama izan arte,eta motza baina femeninoa gero;eta tradizioa, gizonen ile motz be-tierekoa. Genero rolak bezain na-turala. Naturala omen da kapitalaeta esku ikusezin batez bere bu-

rua kontrolatuko duen merka-tua. Magia bezain naturala. Naturala, neoliberalismoaren arkitektura soziala. Tradiziozkoa.Normala, pobrezia eta jabetzapribatua. Erregeak, mugak, mi-granteak erreskatatu dituen bar-ku bati sarrera ukatzea, gosea,klima aldaketa, langileriaren zapalkuntza, ezberdinkeria… Eta dena, naturala. Normala. Betikoa. Zein naturala dena. «Edo,

agian, antinaturalak izaten arigara, gu unibertsoarekin ustezharmonia erabatekoan geundengu hauek, gure autoetan sartuta,adreiluz eta zementuz egindakogure etxebizitzetan lotan, gurefabriketan lanean, gure auzoki-deak bonbardatuz», Brigitte Vasallok esaten duen moduan.Agian, naturaltasuna bera ez daexistitzen. Intsumisio ariketa bat da Vasa-

lloren lana, baita eztabaidagaiakipintzekoa ere: «Naturaltasuna-

ren argudioa, ez baldin badoaesentzialismoaren erretorikatikharago, egitura sozialak inbisibi-lizatzeko termino bat baino ez da,eta orain dela milaka urtetakoenigmatan harrapatuta uztekoforma, gizakia hau edo beste balitz bezala, horrek, besterikgabe, gauzak konponduko balitubezala».Naturaltasunaren tranpan

katigatzen gaituzte, hegemoniairents dezagun. Eta, hala ere, ai-patuko digute tradizioa eta aipa-tuko digute betikoa, eta horrelaegin izan da herrian beti, eta zu ez zara herrikoa, eta ez duzu deusulertzen....«Gauzen naturaltasun hipote-

tikoaren eztabaida dator betigauzen egoera indartzera: argu-dio hegemonikoa da eta mugituezinezkoa; […] Izan ere, non dagogauzen aurreko egoera hori,muga markatzen duen aurre-egoera hori?». Gakoa da, hainzuzen ere, ez dela existitzen.

Aipatuko digutetradizioa eta

aipatuko digutebetikoa, eta horrelaegin izan da herrianbeti, eta zu ez zara

herrikoa, eta ez duzudeus ulertzen...

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 20aIritzia

Kanpaina hasi duteordenantza berriazabaltzekoIRUÑEA bIruñeko Udalak kan-paina bat jarri du martxan, abuz-tuarekin batera indarrean denmugikortasun ordenantza be-rriari buruzko informazioa za-baltzeko. Bertzeak bertze, bizi-kletaz eta patinetez ezin izanenda espaloietatik ibili, araudi be-rriaren arabera. Orain, gehiagodira hirian orduko 30 kilometro-ko muga duten karrikak: 431 dirajada. Buzoietan eskuorriak bana-tuko ditu udalak. Billabesetan ereizanen da informazioa.

«Gobernuanegindako lanaz harronago; argi dut nireetorkizun politikoaNafarroan dagoela,eta nire tokia,datozen lau urteotan,parlamentuandagoela»Uxue BarkosGobernuko presidente ohia

160GOBERNUAK LEHENTASUN BILAKATU DITUEN NEURRIAKNafarroako Gobernuko presiden-

te Maria Txibitek «lehentasunez-

ko» 160 neurri zehaztu ditu, bere

legegintzaldiaren lehendabiziko

hiru hilabeteetan garatzeko. Heda-

bideen aurrean agertu zen lehen-

dakari sozialista, joan den ostirale-

an, neurri horien berri emateko.

«Nafar guztientzat» aginduko due-

la erran zuen Txibitek, eta kudea-

keta publikoa «arduraz» egiteko

konpromisoa hartu zuen, kazeta-

rien aurrean.

46 urteko langile bat hil da Viscofanenlantegian, eta bertze bat larri zauritu

KASEDA bLan istripua gertatu da, asteburuan, Kasedako Viscofanlantegian, eta, ondorioz, langile bat hil da, eta bertze bat larri zauritu.46 urteko F. U. da zendutakoa. Bi langileak hidrogeno sulfuroa zuenedukiontzi batera erori ziren, eta gasarekin intoxikatu. Haien lankide-ek atera zituzten edukiontzitik, eta hasi ziren suspertzeko ariketekin,medikuak eta suhiltzaileak iritsi bitartean. Ezin izan zuten, ordea, F.U.salbatu.

Txupinazoan ikurrina eramateagatikisuna jaso dutela salatu dute zazpi gaztek

IRUÑEA b«Ez utzi Iruñea bere iragan grisera itzultzen». Mezu hori za-baldu nahi izan dute Iruñeko sanferminetako txupinazoan ikurrinaeramateagatik 600 euroko isuna jaso duten zazpi gazteek. Elkarreta-ratzea egin zuten joan den astean egoera hori salatzeko. Herritar ani-tzen babesa jaso zuten ikurrina erakutsiz egindako protestan. Bandera«kriminalizatu» nahi dutela erran zuten gazteek.

Ostiralean egindako elkarretaratzea, Udaletxe plazan. IÑIGO URIZ / FOKU

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

MUSIKA

ALTSASUAnhinojo Folk.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

IRUÑEA+dMana.

bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.

ITURMENDIMugi Panderoa, Kota Zero, Al Karajo,Terry & Tery

eta Los Zopilotes Txirriaos.

bBihar, 22:00etan, plazan.

IZURTZUElkhos abesbatza.

b Igandean, 12:30ean, San Andres

elizan.

LESAKA Jose Luis Etxetxipia

organo jotzailea eta Lesakako

abesbatza.bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

OLATZAGUTIAHezurbeltzak.

bGaur, 22:30ean, kultur etxean.

TUTERAMusic Planet:

Snap!, Alexia, Ku Minerva, OBK,

Marian Dacal, New Limit eta

Marvin & Andrea Prezioso.

bGaur, 20:00etan hasita, Prado

pasealekuan.

BERTSO SAIOAK

BERAMaddalen Arzallus, Oihana

Iguaran, Aitor Mendiluze eta Josu

Sanjurjo.

bBihar, 19:00etan hasita, kultur

etxean.

ITUREN Joaldunen Eguna:

Jon Maia eta Aitor Sarriegi.

bBihar, egun osoz.

ZINEMA

IRUÑEA Gure lurra, gureetorkizuna. bGaur, 21:00etan, Geltokin.

IRUÑEA Bahía de Los Ángeles. bBihar, 19:00etan, Nafarroako

Unibertsitateko Museoan.

ANTZERKIA

AGOITZProducciones Maestras:Loco desatino.b Igandean, 19:00etan, kultur

etxean.

IRUÑEAMota, Segura eta Flo: Elsentido del humor: dos tontos y yo.bBihar, 18:30ean, Baluarte

auditoriumean.

IRUÑEA Josema Yuste: Sé infiel y no mires con quién. bBihar, 20:00etan, Gaiarren.

OLATZAGUTIAZanguango

Teatro: Esto no me lo esperaba.bBihar, 20:00etan , kultur etxean.

OLATZAGUTIATDiferencia: Niko,banpiro txiki bat.b Igandean, 17:00etan, kultur

etxean.

ULTZAMASergio de Andres

kontalaria: Ipuin pinpirinak.bBihar, 16:30ean, Orgiko basoan.

ULTZAMAVirginia Moriones

kontalaria:Los guardianes deltiempo.b Igandean, 12:00etan, Orgiko

basoan.r

ZANGOZATrokolo Teatro:

O me atienden ya o me voy.

bBihar, 19:30ean, Carmengo

auditoriumean.

BERTZELAKOAK

ARGUEDASVI. Arrozaren Eguna.bBihar, 10:00etatik aitzina,

Foruen plazan.

LEZAUNSun Magoa: MagicSpectacularmagia ikuskizuna.bBihar, 18:00etan, Elizako plazan

ala frontoi estalian.

ZANGOZAVII. Bizikletaren Eguna.b Igandean, 10:30etik aurrera,

Galeriako plazan.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2019ko irailaren 20a Agenda

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria...Luis Azanzak, Iratxe Arangurenek eta Maria Zapatak, Nafarroako LGTBI+ kolektiboaren berri jasotzeko, eta kideak boteretzeko. Tailerrak egin, eta dokumentala

Kattalin Barber Iruñea

NUP Nafarroako UnibertsitatePublikoko irakasle dira Lohitzu-ne Zuloaga (Errenteria, Gipuzkoa,1981) eta Paz Frances (Iruñea,1983). Soziologian eta Zuzenbide-an doktoreak, hurrenez hurren.Mitos sobre delincuentes y vícti-

mas kaleratu berri dute, GemaVarona adituarekin batera. Zigorsistemaren inguruan sortzen di-ren mitoak mahai gainera ekarrinahi izan dituzte haien ingurukohausnarketa bultzatzekoNola sortu da liburu hau egiteko

proiektua?

LOHITZUNE ZULOAGA: GemaVaronarekin kriminologiariburuz ari ginela, ikusi genuenbeti zeudela errepikatzen zirenideia batzuk alor horretan. Ideia batzuk behin eta berrizagertzen zirela mahai gainean.Lanaren helburua ez da mito edoideia horiek hutsean uztea, baizik eta mito baten inguruanbereiztea zer den egia, zer ez, etazer-nolako erabilera duten nor-banakoak deshumanizatzekoedo giza eskubideak kontuan ezizateko.PAZ FRANCES: Mitoak barnera-tuak dituzten pertsonentzat egindugu liburua, baina, aldi berean,erreminta erabilgarria izan daite-ke profesionalentzat ere, gure us-tez, orain arte ez zelako existitzengisa horretako lanik, hain zuzenere.33 mito ageri dira lanean. Horie-

tako pare bat aukeratu, eta nola

funtzionatzen duten azaldu ahal

duzue?

L.Z.: Adibidez, etorkin adingabe-en inguruan bi mito daude: gazte-ek delitu asko egiten dituztela etaetorkinak delitugileak direla. Ho-rrez gain, uste da gazteek ez di-tuztela legeak errespetatzen etahaientzako zigorrak bigunak di-rela. Mitoaren egia zatia izan dai-

teke gaztaroan konfrontaziogehiago dagoela legearekin. Horrideitzen zaio kriminalitatearenkurba, baina ez da zehazki adintxikikoekin gertatzen. Hor dagookerra. Esaterako, 14 urte edo gu-txiagoko nerabeek egiten dituz-ten delituak oso-oso gutxi dira.Auziaren egungo egoera aztertudugu. Lapurreta txikiak izan ohidira adingabeen delituak. Horiguztia esanda eta adingabeen le-geari erreparatuz, ikus dezakeguzigorrak gero eta gehiago gogortudirela. Legeak erakusten du zigo-rrak ez direla bigunak haientzat,eta kasu batzuetan, hain zuzen,politika publikoak gogorragoakdira adingabeentzat helduentzatbaino.

P.F.: Niri gustatzen zait mito hau:alderdi politikoek ezer egiten ezdutela azaltzen duena. Gainera,abiapuntua edo oinarria da bestehainbat mito ulertzeko. Herrita-rren segurtasunarekin edo delin-kuentziarekin arazo bat baldinbadago, esan ohi da hori gerta-tzen dela arduradun politikoek ezdutelako ezer egiten. Politika pu-blikoak neurri eta estrategia mul-tzoa dira gatazka egoera bat erre-gulatzen saiatzeko. Baina egiteakez du esan nahi aldi oro legeakonartzea edota neurriak hartzea.

Alderdi politikoek gauzak egitendituzte. Arazoa da agian beti ber-din egiten dutela, gure ikerketenarabera. Adibidez, delinkuentziaarazotzat jo denean, heltzekomodu bakarra zigor sistemarenbidez izan da, legeak gogortuz.Egiten dute, baina eraginkorra ezden bide batetik. Gogoeta egin duzue liburuan zi-

gorrak gogortzearen inguruan.

Norantz goaz arlo horretan?

P.F.: Lohitzunek aipatutako mitoaoso garrantzitsua da, eta gure li-buruaren abiapuntua indartzendu. Gaur egun, zigor zuzenbideaerabat zigortzailea da, eta, siste-matikoki, irtenbidea beti izan dazigorra handitzea. Ondorio larrieta arriskutsua du horrek. Horre-

gatik sortu dugu liburua;arazoa konplexua da,baina, behintzat, libu-ruak parada ematen dugizarteak kontzientziahartzeko eta ikustekobadaudela beste irtenbi-de batzuk, edo, gutxie-nez, ondorioez jabetze-ko.Mitoak beti existitu

dira, eta beti existituko

dira?

P.F.: Mitoak beti existitu-ko dira. Gizartearen es-presioa direlako, hainzuzen. Batzuek, agian,

garrantzia galduko dute, eta sor-tuko dira berriak, aldi berean.Guk jorratu dugu zer gertatzenden mitoak erabiltzen direneanhelburu zehatz batekin.L.Z.: Mitoek badute beren funtziosoziala. Errealitatea oso konple-xua da, eta mitoa izan daitekemodu bat sinplifikatzeko edoulertzeko. Genero indarkeriarenlegeak ez duela ezertarako baliodioen mitoa dago. Egia da legeaegin zenetik, estatistikoki, hil di-tuzten emakumeen kopurua ezdela murriztu. Baina azaldu nahi

dugu ezin dela bakarrik horrelaebaluatu, lege batek badituelahelburu asko, eta, ondorioz, ezinduela berehalako ondoriorikizan.Hedabideek zer-nolako rola be-

tetzen dute mitoak zabaltzeko

orduan?

L.Z.: Ni, egia esan, kritikoa naizhedabideak manipulatzaileak di-rela dioen ideiarekin. Egia da he-dabideek lan egiten dutela bere-halakotasunetik eta gertaera ja-kin batetik abiatuta, eta egia da fe-nomeno bat azaltzeko beharrez-koa dela ikuspuntu zabalagoaizatea. Baina ez dut uste egiturahandi bat dagoenik atzean herri-tarrak manipulatzeko, baizik etabadirela bereganatu diren dina-mika zehatz batzuk.Biktimen inguruan ere mito

asko daude, liburuan jaso du-

zuenez. Zeintzuk nabarmendu-

ko zenituzkete?

P.F.: Biktimen kapituluan jarridugu Gemaren aipu esanguratsubat: «Biktimek gidoia bazter uz-teko eskubidea dugu». Inoizkontuan hartzen ez diren ele-mentuak aipatu ditugu hor. Bik-tima guztiak desberdinak dira,

eta haien beharrak ez dira kon-tuan hartzen; sistemak ez ditukontuan hartzen. Gainera, au-rreiritzi asko ditugu biktimen in-guruan, eta aurretik pentsatuta-ko ideiak, haien jokabideari bu-ruz: nola jokatu behar duten, zererantzun behar duten... Delitugi-leentzat prozedura desberdinakdaude delituaren arabera, bainabiktimarentzat beti zigor proze-dura bera dago.L.Z.: Delitugileei buruz ez dagoitxaropenik; biktimei buruz, or-dea, bai; horrek egiten du egoeradesberdin.Askotan, onen eta gaiztoen ar-

teko bereizketa egiten dugu,

baina fenomenoak ertz asko

ditu, ezta?

P.F.: Bai, biktima beti ona da; gaiz-toa, berriz, delitugilea. Fenomenohain konplexuak azaltzen ari ga-renez, logika binarioak ez du fun-tzionatzen, beste hamaika bidedaudelako. Baina prozesu pena-lak behar du sinplifikatzea, gizar-teak bezala.L.Z.: Gainera, gerta daiteke per-tsona bat delitugilea izatea, eta,aldi berean, biktima ere. Hori ereizan behar dugu kontuan.

«Mitoak dira modu baterrealitate konplexuasinplifikatzeko»

Lohitzune Zuloaga eta Paz Frances bNUPeko irakasleak, gizarte eta zuzenbide gaietan adituak

Delituen, biktimen eta politika publikoen inguruko hainbat mito jaso etajorratu dituzte liburu batean. Arrazoiak eman dituzte faltsukerien aurka.

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko irailaren 20a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Helburua ez da mitoak hutsean uztea, baizik etamitoen inguruan bereiztea zer den egia eta zer ez»Lohitzune ZuloagaSoziologian doktorea

«Biktima guztiak ezberdinakdira, eta haien beharrak ez dirakontuan hartzen; sistemak ez ditu kontuan hartzen»Paz FrancesZuzenbidean doktorea

‘‘