GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta...

44
hh GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA • ESPERIENTZIAK: XIBA PROIEKTUA • GALDEIDAZUE: AMAIA EZEIZA • GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOA • ATZEKO ATETIK: SUSTRAI COLINA 127 hik hasi 4 EURO 2008KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Xavier Roegiers eta Alexia Peyser Integrazioaren pedagogian helburua ez da ezagutza; ezagutza, gaitasunak garatzeko baliabidea da” ELKARRIZKETA

Transcript of GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta...

Page 1: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

hhG A I A : E L E B I TA S U N E T I K E L E A N I Z TA S U N E R A • E S P E R I E N T Z I A K :X I B A P R O I E K T U A • G A L D E I D A Z U E : A M A I A E Z E I Z A • G E R N I K A K OB A K E A R E N M U S E O A • AT Z E K O AT E T I K : S U S T R A I C O L I N A

127hik hasi4 EURO • 2008KO APIRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

Xavier Roegiers eta Alexia Peyser“Integrazioaren pedagogian helburua ez

da ezagutza; ezagutza, gaitasunak garatzeko baliabidea da”

ELKARRIZKETA

Page 2: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako
Page 3: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

aurkibidea8gaia

ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERAEuskarazko irakaskuntzak dituen erronkak aztertu zituztenhainbat adituk Iruñean izandako jardunaldietan. Elebitasunetikeleaniztasunera pausoa emateko beharra ikusi zuten denekere, eta hona ekarri ditugu batzuen eta besteen iritziak etahausnarketak.

16elkarrizketa

XAVIER ROEGIERS ETA ALEXIA PEYSERLovaina Berriko Unibertsitatean egoitza duen BIEF bule-goko kide dira Roegiers eta Peyser. Integrazioaren peda-gogia, hau da, gaitasunetan oinarritutako pedagogia lan-tzen dute. Ikastolen Konfederazioak gonbidatuta izanziren Euskal Herrian.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 . Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com;Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua: Ainhoa Azpiroz. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Miren Guilló eta OlatzLasagabaster. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulka-riak:Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,IreneLopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu.Diseinua:TRAM•Graf!ek. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Xavier Roegiers eta Alexia Peyser (Argazki press). Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailakonetsia (2008-III-18). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERAEUSKARAZKO IRAKASKUNTZA ERRONKA BERRIEN AURREAN

16 elkarrizketa

XAVIER ROEGIERS ETA ALEXIA PEYSER

24 esperientziakEkintza ikastolako gazteen motorrak martxan

26 esperientziakXiba proiektua

28 esperientziakEtiopiari laguntzeko proiektua

32 galdeidazue Haurrak gehiegi babesten al ditugu? Haur berekoiak egiten ari algara? Ia ahaleginik egin gabe, bat-batean nahi duten guztia lortzea,egokia al da?Amaia Ezeiza

35 berriak

40 nora joango gara?Gernikako Bakearen MuseoaBakearen kultura zabaltzea helburu

42 Atzeko atetikSustrai Colina

Page 4: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l aa p i r i l a

HHeezzkkuunnttzzaakk bbaattuu eeddoo zzaattiittuu bbeehhaarr aall dduu??

Ba omen dira, gure artean, eskolabatzuk neskentzat soilik direnak etabeste batzuk, aldiz, soilik mutilentzatdirenak. Gainera, nesken eskolan ema-kumezkoak dira irakasle guztiak etamutilen eskolan, berriz, gizonezkoak.

EAEko telebista publikoaren albis-tegi batean eskola horietako ordezka-rien adierazpenak entzun ahal izan di-tugu berriki, genero banaketa horrekdakartzan abantailak laudatzen.

Antza, ohartu dira neskak eta muti-lak desberdinak direla, eta desberdin-tasun horrek, nolabait, batak bestearengarapen intelektuala oztopatzen duela.Beste modu batera esanda: mutilakneskarik gabe eta neskak mutilik gabeikasketetan urrunago iristen direla; ka-rrera gehiago eta arrakastatsuagoakegiten dituztela, alegia.

Aipatu zutenaren arabera, EstatuBatuetan egindako zenbait ikerketekhori horrela dela erakusten dute.

Jakina da eskola antolatzerakoan,ikasleak nahi adina irizpide erabilizmultzoka litezkeela: gaitasuna, maila

gehiegi aurreratu gabe.Gure lanak, besteen artean, jendar-

tea kohesionatzeko funtzioa edo nor-beraren garapen soila izan lezake hel-buru. Biak ala biak ezinbestekoak dira,zer lehenetsi litzateke gakoa. Pertso-nak hezi behar ditugu, neskak nahizmutilak izan, jendarte justuago bat hel-buru izango dutenak. Hori, besteekin,gure ezaugarri berak ez dituztenekin,aniztasunean, lortuko da soilik.

Ez dugu berdintasunaren izeneanitsutu nahi, abiapuntuan denak desber-dinak baikara. Denei aukerak pareki-detasunean emateko erantzun desber-dinak eman behar baitira. Ezin, beraz,berdintasunaren izenean denei trata-mendu bera eman. Pertsona bakoitza-ren ahalmenak garatzen nola lagundu-ko ditugun pentsatzen hasi beharkodugu.

Ondorioz, eskola porrotak, batezere, mutilaren aurpegia badu, eginda-ko bidean beste aukera batzuk saiatubeharko ditugu. Denak elkarrekin abe-ratsagoak egiten baikara!

soziala, etnia, sexua, familia mota, ide-ologia, aldartea… Konbinazio mate-matikoak besterik ez dira osatu behar!

Gure oroimen laburrean galdua ba-da ere, ez da hainbeste urte hemen ereeskolak horrela antolatuak genituela.Francoren garaian, eskola aurrera-koiek egin zuten lehen urratsa, neskaketa mutilak elkarrekin gelan ipintzeaizan zen. Eztabaida hori, beraz, gaindi-tua beharko genuke dagoeneko, bimodutara antolatua izan baitugu esko-la, eta bi moduek eman dituzten emai-tzak aztertzeko aukera izan baitugu,jada.

Baina heldu gara etengabe geureburuari egin beharko geniokeen etagure lanaren iparrorratza izan beharduen galderara: zein jendarte motanahi dugu, eta, hori lortze bidean zeinda hezkuntzaren funtzioa?

Hori argitzen ez dugun bitartean,eta ildo horretan lanean hasten ez garenbitartean, behin eta berriro jarraitukodugu geltoki berdinetatik pasatzen,gure bidean, atzera aurrera horretan,

Pertsonak hezi behar ditugu,neskak nahiz mutilak izan,jendarte justuago bat helburuizango dutenak. Hori, besteekin,gure ezaugarri berak ez dituztenekin, aniztasunean,lortuko da soilik.

Page 6: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

6 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Heletako eskola publikokogurasoek ez dute begi onezhartu bertako zuzendariari

Ahatsako eskola publikoan egunerdiko lanpostua eman izana.Maria Claire Larrea Heletako

eskolako irakasle etazuzendaria da, baina Paueko

Akademiak bere funtzioakaldatu ditu eta Ahatsako eskola

publikoan euskara eskolakemateko postua ere eman diote.

Gurasoek ez dute PauekoAkademiaren erabakia onartueta Larreari Ahatsako postua

hartzea galarazi diote,Akademia Ikuskaritzak hartu

duen erabakiak euskararekikoaxolagabetasuna erakusten

duela uste dutelako. Gurasoeksalatu dute eskolak euskaraz

emateko gai ez den irakaslerenbat bidali izan duela Paueko

akademiak Heletara eta gutunbat bidali diote Philipe Carriere

Paueko Akademia ikuskariariarazoa bidera dezan eskatzeko.

kronikaE u s k a r a z i k a s t e k o e s k a e r a k g o r a e g i n d

Ereduen aldaketarikez da izango datorrenikasturterako Araban,Bizkaian eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak ez ditu hizkuntzaereduak aldatuko 2008-2009 ikasturte-rako, beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuz-koako eskola publikoek eta itunpekoikastetxeek A, B eta D ereduei eutsikodiete datorren irailean, Pedro OtxoaHezkuntza sailburuordeak iragarriduenez. Gurasoek beraz, seme-alabakorain arteko ereduetan matrikulatukodituzte. Dena den, Otxoak gogorarazidu ikastetxe bakoitzak eskainiko di-tuen ereduak eskariaren araberakoakizango direla.

Otxoak jakinarazi du hizkuntza ere-duak gainditzeko A, B eta D ereduak al-datzeko aurreproiektuaren zirriborroalantzen ari direla eta apirilean bertanaurkeztuko dietela eragileei zirriborrohori ekarpenak egin ditzaten. Izan ere,

Eusko Legebiltzarrera eraman aurretik,

proposamenak ahalik eta babes han-

diena izan dezan nahi dute. Legebiltza-

rrak osoko bilkuran onartu beharko du

lege proiektu berria, hizkuntza ere-

duak bertan behera uzteko eta eredu

bakarra hartuko duen sistema berria

ezartzeko. Ondoren, Hezkuntza Sailari

egokituko zaio legea garatzea horreta-

rako dekretu eta aginduak emanez.

Irakaskuntza sistema berriarekin A,

B eta D ereduak desagertuko lirateke

eta euskara irakats hizkuntza nagusia

bihurtuko litzateke. Eusko Jaurlaritza-

ren eredu berriak, euskaraz ulertzeko

eta adierazteko gaitasuna bermatu nahi

du; euskaraz ikasten duten ikasleek

eguneroko harremanetarako euskara

erabiltzeko gaitasuna izango dutela

bermatu nahi dute eta 16 urterekin, De-

rrigorrezko Hezkuntza amaitzean, hiz-

kuntza era egokian erabiltzeko gai iza-

tea, hau da, Europako Erreferentzia

Markoak ezartzen duen B2 maila lor-

tzea. Ikastetxeek, bestalde, tokian toki-

ko hizkuntza eskakizuei erantzuteko

autonomia izango dute, baina lortu be-

harreko helburuak eta markoa mugarri

izanda. Hori guztia ezartzeko hamar ur-

teko epea aurreikusi du Eusko Jaurlari-

tzaren Hezkuntza Sailak.

Page 7: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 7

Ikaste prozesuak ezin muga daitezke ulertzesoilera, baizik eta, oso bestela, praktikaantolatzea eta ikaslearentzat esanguratsua ezden informazioa eskuratzea ere kontuan hartubehar dira

Mario Carretero

Iruñeako Donibane auzokobizilagunen plataformak

auzoan euskarazko eskolaeskatzen jarraitzen dutela

gogorazi du. Asier Biurrun,plataformaren ordezkariak

gogoratu du, behin eta berrizeskatu izan dietela Iruñeako

udalari eta NafarroakoGobernuari auzoan D ereduaezartzeko, eta “seme-alabak

euskaraz heziak izan nahibadute beste auzoetara jobehar dutela” salatu dute.

Plataformak, udal zinegotziekineta Nafar Gobernuko

parlamentariekin hainbat bilerahitzartu ditu auzokideen kezkaazaltzeko. Bitartean, Udalbide

eta EKEk seigarren urtezjarraian D ereduan

matrikulatzeko kanpainamartxan jarri dute, haien iritziz

Nafarroako GobernukoHezkuntza departamentuak ez

duelako hori lantzen,derrigorrezko irakaskuntzan

dabiltzan ikasleen familienherenak D ereduaren eskaera

egiten duen arren.

u b e s t e b e h i n e r e N a f a r r o a n

Nafarroako irakasleordezkoak protestan

Nafarroako Gobernuaren ordezkoirakasleen lanpostu zerrendetan sar-tzeko sistema berria dela eta, hezkun-tza alorrean diharduten sindikatu guz-tiak, AFAPNA, ANPE, CCOO, CSIF,ELA, LAB, EILAS eta UGT desados ager-tu dira sistemaren aldaketarekin.

Irakasle finkoen ordezkapenakegiteko, oposizioak gainditzen dituz-tenekin “Lehentasunezko zerrenda”osatuko du Hezkuntza Departamen-duak, eta horien atzetik joango diragainditzen ez dutenak. Azken horienartean, azterketen emaitzek balio han-diagoa izango dute lehen baino.

Sindikatuen arabera, orain oposi-zioetako emaitzak balio arras handia-goa hartuko du norbanakoaren espe-rientziarenak baino. Gauzak hala, ezdute justua ikusten horrek sor ditzake-en ondorio posibleak. Adibidez, urte-

ak lanean daramatzan irakasleak edo-zein kasugatik ez baditu oposaketakgainditzen, esperientzia urria bainaemaitza hobeak dituen irakasle bateklehentasuna izan dezake sistema berrihorretan. Hortaz, sindikatuen ustez, al-daketa horiek irakasleak egoera preka-rioago batera bidera tuko ditu. Sindika-tuek auzia epaitegietara eraman duteeta erabakia “erabateko inposizioa” de-la salatu nahi izan dute. Sindikatuen us-tez, zerrendak osatzeko sistema zaha-rrean emaitzei ere garrantzia ematen zi-tzaien baina esperientziak % 60 baliozuen eta egitura orekatuagoa zen.

Besteak beste, erabakiaren inguru-ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28aneta martxoaren 4an greba egin zutenNafarroako hainbat eta hainbat irakas-lek. 2000 dira irakasle ordezkoak, etalehen greban, sindikatuen arabera gre-ba % 70k egin zuen, gobernuaren ara-bera, berriz, % 31k. Martxoaren 4an, os-tera, sindikatuen arabera 900 irakaslekhartu zuten parte mobilizazioetan etaHezkuntza Departamentuaren arabe-ra, 690ek. Bigarren horretan, irakasleiraunkorren bateratzea areagotu zen.

Martxoaren 6rako hirugarren grebadeitua bazuten ere, Perez Nievas kon-tseilaria negoziatzen hasteko prestagertu zen eta bertan behera utzi zutendeialdia. Sindikatuek, oposizioarenemaitza eta esperientziaren arteko ore-ka izatea nahi dute, eta horretarako foruagindua kentzea nahi dute.

Page 8: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

G A I A

8 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Elebitasunetik eleaniztasuneraEuskarazko irakaskuntza erronkaberrien aurrean

Page 9: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Euskal hezkuntzakerronka berria du,hizkun-tza ereduei dagokienez.Araba,Bizkaia eta Gipuzko-an eredu bakarra sortzekolanean ari da Eusko Jaurla-ritzaren Hezkuntza Saila;Lapurdin,Nafarroa Behere-an eta Zuberoan Euskara-ren Erakunde Publikoakproposamena egin du etaNafarroan,Hezkuntza De-partamentuak ingelesa in-dartzeko hainbat saiakeraegin ditu azken aldian. Ber-tan,D ereduak aurrera egindu zailtasun aunitz topatudituen arren. HizkuntzenEuropako ErreferentziaMarkoak paisaia berria ja-rriko digu begien aurrean,aukera berriak zabaldukodira eta horiek baliatzekomodua bilatu beharko dugu.

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 9

Europako Erreferentzia Markoarekinbat eginez

Hizkuntza ereduen erronka EuskalHerri osoari dagokion arren, Nafarroa-ko egoera landu zen joan den otsailaren20an Iruñean egin ziren jardunaldietan.Elebitasunetik eleaniztasunera. Eus-karazko irakaskuntza erronka berrienaurreanizenburupean euskal hezkun-tzak dituen aukerak eta oztopoak azter-tu ziren. Azken urteotan D ereduak go-ra egin du Nafarroan, baina era berean,Hezkuntza Departamentuak ingelesaindartzeko hainbat saiakera egin ditu, Ieta J ereduekin lehenik, British izenekoereduarekin ondoren, eta aurten pro-posatutako eredu berriarekin azkenik;hau da, % 40 ingelesez, % 40 gaztelaniazeta % 20 aukerako hizkuntzan.

Nafarroan euskarak duen egoeraberezia da. Araban, Bizkaian eta Gipuz-koan euskara ofiziala da; Lapurdin, Na-farroa Beherean eta Zuberoan, ez daofizialtasunik eta Nafarroan, denetikdagoela esan daiteke: eremu euskaldu-na alde batetik, eremu ez euskaldunabestetik, eta eremu mistoa deitzen denaazkenik. Hala ezarri zuen 1986ko aben-duaren 15ean onartu zen 18/1986 Lege-ak. Beraz, kokatuta daudeneko ere-muaren arabera, eskubide ezberdinakdituzte nafarrek hizkuntzari dagokio-nez. Aipatutako eremu horietatik, eus-kara eremu euskaldunean soilik da ofi-ziala. Eremu mistoan, herritarrei zen-bait eskubide aitortzen zaizkien arren,euskarak ez du ofizialtasunik. Eta hiz-kuntzari dagokionez, funtsean, eleba-kartasunerantz zuzendutako politikaegin dute azken urteetan Nafarroan,Europako beste hizkuntzekin osatzekosaiakerak izan diren arren. Etorkizune-an, Europan ikasle eleanitzak presta-tzea izango da erronka nagusia, eleba-kartasuna eta elebitasuna alde baterautzita. Eta horren beharra azpimarratuzuten, hain zuzen ere, Iruñean bilduta-koek.

Hizkuntzen Europako Erreferen-

tzia Markoak hizkuntzak ikasteko etairakasteko irizpideak eta orientabideakfinkatu ditu eta horrek bultzada emandiezaioke euskarari baldin eta era ego-kian aplikatzen bada.

Europako Erreferentzia MarkoBateratua

Europako Erreferentzia Marko Ba-teratuak hizkuntzak, curriculumari da-gozkion orientabideak, azterketak, es-kuliburuak… lantzeko oinarri komunaezartzen du Europa osoan. Hizkuntzabat ikasten duten ikasleek ikasi behardutena deskribatzen du markoak, baitaera egokian jarduteko garatu behar di-tuzten ezagutzak eta gaitasunak ere.Era berean, hizkuntzaren menderatzemailak finkatzen ditu eta horien bidezikasleak egin duen aurrerapena neur-tzeko aukera ematen du. Beharrezkoikusten da hizkuntzen ikaskuntza bizi-tza osoan zehar sustatzea. Markoa oina-rri bateratua da eta hizkuntza komuni-kazio tresna izanda, ikasleek zer ikasibehar duten deskribatuko du.

Markoak era berean, hizkuntza ho-rien inguruan lortutako mailari dago-kionez, autoebaluaziorako tresna ze-hazten du: portfolioa. Autoebaluazioa-ren bidez, ikasleek hainbat hizkuntza-tan dituzten gaitasunak bertan jasokolituzkete. Eta horrez gain, hizkuntzenpasaportea deitzen dena ere zehaztendu; horrek, pertsona bakoitzak hainbat

G

Page 10: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

10 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Nafarroaren egoera eta Europa

hizkuntzatan duen ezagutza maila jaso-ko du eta Europako edozein herrialde-etan izango du balioa. Beraz, Europakoedozein herrialdetan egiaztatu ahalizango dugu gure hizkuntza gaitasuna.

Edozein hizkuntzak bere egin de-zake markoa eta irakaskuntzako eragi-le guztientzako tresna izango da. PaulBilbao, Behatokiko zuzendariak esanzuenez, tresna interesgarria da, hizkun-tza guztietan nolabaiteko homologa-zioa lortzen delako.

Markoak erreferentzia maila bate-ratuak zehazten ditu hizkuntzarenmenderatze maila zein den neurtzekoeta horretarako neurketa irizpide ba-tzuk eta deskripzio irizpide batzuk fin-katzen dira. Erreferentzia maila horiekdefinitzeko, markoak, ebaluaziorakodeskribatzaile argigarriak erabiltzen di-tu, ikasleak zein erabiltzaile mota mul-tzoren barruan sartzen diren ikusteko.Deskribatzaile argigarri horiek hiru iriz-pideren arabera finkatzen dira: komu-nikazio jarduerei dagokienez, estrate-giei dagokienez eta komunikazio gaita-

sunei dagokienez. Horren bidez, era-biltzaile motak zehazten dira: oinarriz-ko erabiltzailea, erabiltzaile indepen-dientea eta erabiltzaile gaitua.

Aurrerantzean zenbait gai definitubeharko ditugu: adibidez, zer hizkun-tza gaitasun izan behar dute ikasleekDBH amaitzean?

Paul Bilbaok esan zuenez, B2 era-biltzaile mota lortu behar dugu: “Euska-rak estatusa duen lurraldean ari bagara,B2 maila lortu behar dute gutxienez,erabiltzaile independienteak izan be-har dute, zalantzarik gabe. Baina Nafa-rroan egitura arazoa dugu horri dago-kionez. Hori legeak ezarritako eremueuskaldunean ari diren ikasleei soilikaplika diezaiekegu nolabaiteko babesjuridikoa dagoelako. Baina, beste bieremuetan diskurtso propio eta kohe-rentea ere gara dezakegu, eta hor apli-katzea edo ez, borondatearen esku ge-ra liteke. Lehen, legearen arabera, gai-tasun maila nahikoa eskatzen zen, bai-na orain hori kuantifikatu eta markoraekarri behar dugu. Teorian, hizkuntza

baten ofizialtasunak eta hezkuntzakharremana dute eta ikasleek lortu be-har duten ezagutza maila ofizialtasuna-ren ondorio juridikoari lotzen zaio”.

“Azken boladan asko aipatzen da2002an Bartzelonan Europako Batasu-neko ministroen kontseiluak egin zuenbilera. Han, Europako Batasunak hiz-kuntz aniztasunaren inguruko proiek-tua aurkeztu zuen eta adin goiztiarreanikasleak beste hizkuntzaren bat ikaste-ko bidean jartzea komeniko litzatekee-la esan zuten. Baina kontuan izan behardugu Europako Batasunak egiten di-tuen gomendioak estatuetan oinarritu-takoak direla eta hori ez zaiola gureerrealitateari lotzen. Beraz, diskurtsoa,bereziki, euskarak izaera ofizialik ezduen Nafarroako bi zonaldeetan garatubehar dugu”, jarraitu zuen Bilbaok. Ho-rrek aukerak ekar ditzakeen moduan,arazoak ere ekar ditzake Bilbaoren hi-tzetan: “Bi hizkuntza horiek zein izanbehar duten definitzeko proposame-nak egiten hasi dira: lehena estatukohizkuntza, bigarrena nazioarteko hiz-

Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko. Badaki idatzizko nahiz ahozko iturri desberdinetatik datorren informazioa eta argu-dioak berreraikitzen, eta era koherentean eta labur adierazten. Badaki bat-batean, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adierazten, etaesanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita konplexutasun handiko egoeretan ere.

Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antze-mateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza mal-gutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, bai-ta gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.

Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espeziali-tatearen arlokoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahale-ginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, au-kera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen espa-rruan eta aisialdian. Badaki hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen. Gai ezagun edo interes per-tsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziaklabur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

Bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak, ulertzeko gai da (bere buruari eta fami-liari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa). Badaki ataza soilak eta arruntak egiteko orduankomunikatzen, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute. Badaki bere iraganaz etainguruneaz deskribapen errazak egiten, baita bere berehalako beharrei buruzko deskribapenak egiten ere.

Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilakosatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio per-tsonala ematen eta eskatzen. Oinarrizko harremanak izan ditzake, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

A1

A2

B1

B2

C1

C2

OIN

AR

RIZ

KO

ER

AB

ILT

ZA

ILE

AE

RA

BIL

TZ

AIL

EIN

DE

PE

ND

IEN

TE

AE

RA

BIL

TZ

AIL

EG

AIT

UA

Page 11: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 11

G A I A Elebitasunetik eleaniztasuneraEuskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

kuntza eta orain hizkuntza mota berriasartu dute: adopzio hizkuntza pertso-nala. Etorkinen kasuan adopzio hiz-kuntza pertsonala bizi diren estatukohizkuntza litzateke. Totum revolutumbat dago; proposamena egin dute, bai-na ikusi dute ez dela aplikagarria etaguk pentsatu behar dugu, nola txerta-tzen dugun hori geure diskurtsoan”.

Markoa aplikatzen hasi dela esanzuen Paul Bilbaok. Estatu frantziarrenmarkoa aplikatzen ari dira, eta ikasleekderrigorrezko hezkuntza amaitzen du-tenean, hizkuntza biziei dagokienez,nolako erabiltzaileak izango diren ze-hazten da.

Euskararen Kontseiluaren propo-samena

Euskal Autonomia Erkidegoan cu-rriculum berrian, markoak aplikatzendituen maila horiek aipatzen dira etaDBH amaitzean, ikasleek bi hizkuntzaofizialetan B2 motako erabiltzaileakizan behar direla eta hirugarren hizkun-tzan B1 maila lortu behar dutela zehaz-ten da. Beraz, markoaren araberakoplanteamendua egin da dagoeneko.

A, B eta D ereduek ez dute emaitzaonik eman gaur arte eta orain, Europa-ko markoaren aplikazioarekin batera,eredu bakarra aplikatzekotan da EuskoJaurlaritza. Horretarako, proposamenbat egin zezala eskatu zion EuskararenKontseiluari eta proposamen horretanhainbat alor jaso dituzte, tartean hiz-kuntzaren ebaluazioari dagokiona.

Ebaluazioak behetik gorakoa izan

behar duela proposatu dute ArantxaUrbe, txostenaren egileak eta Hik Hasi-ko kideak esan zuenez. Eta ebaluaziohori egiteko zenbait une proposatu di-tuzte:

- Haur Hezkuntzaren amaieran,hau da, ikasleek bost urte dituztenean,ikasleek ezagutzen dituzten hizkun-tzen aurre-ebaluzioa egitea, ebaluazioglotobiografikoa. Proba horretan en-tzumena eta adierazpena neurtuko lira-teke. Beraz, ikasleak Lehen Hezkun-tzara sartzean, euskaraz, gaztelaniaz,frantsesez edo ingelesez duen mailazein den jakiteko modua izango litzate-ke eta irakurketa-idazketa prozesuansartzera doanean landu beharko duenazer den jakingo genuke.

- Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklo-aren amaieran neurketa egitea propo-satzen dute. Horrek aplikatu ditugunplangintzak egokiak diren edo ez ikus-teko balioko luke eta ikasleak hizkun-tza aldetik planifikatu dugun neurriangaratzen ari diren edo ez.

- Lehen Hezkuntzako Bigarren Zi-kloaren amaieran, LOEk diagnosia dei-tzen den proba ezartzen du, eta legezegin behar da neurketa hori.

- Lehen Hezkuntzako HirugarrenZikloaren amaieran, B1 proba pasa be-har lukete bai euskaraz eta baita gazte-laniaz ere.

- DBHko Lehen Zikloaren amaie-ran, LOEk diagnosiaren beste proba batezartzen du.

- DBH amaitzean, euskaraz eta gaz-telaniaz B2 maila izan beharko luketeikasleek eta atzerriko hizkuntzari dago-kionez, B1 proba pasa beharko lukete.

Eusko Legebiltzarrak euskararenmaila B2 mailaren parekoa izatea ezarridu, baina Euskararen Kontseiluak, B2maila gutxienekoa izatea proposatudu: “Maila nahikoa apala da eta pentsa-

tzen dugu ikasle asko hortik gora dau-dela. Beraz, nahi duten ikasleei C1 pro-bara aurkezteko aukera ematea propo-satu dugu”, esan zuen Urbek. “Gure us-tez ebaluazioak hezigarria eta deskri-batzailea izan behar du, asmatzen ariote garen eta akatsak edo zuzendu be-harreko alderdiak non egon daitezke-en ikusteko. Hori dela eta, ebaluaziohoriek fundazio batek egitea proposa-tu dugu, soilik administrazioaren es-kuetan geratu gabe. Fundazio hori ad-ministrazioak, unibertsitateak, Euska-raren Kontseiluak eta hezkuntza etahizkuntza arloan aritzen diren eragile-ek osatzea aurreikusi dugu. Horien la-na proba horiek prestatzea, kudeatzeaeta emaitzak publiko egitea litzateke,baina emaitza horien trataera hezitza-lea eginez”, gaineratu zuen Urbek.

Bestalde, ikasleak ebaluatzeazgain, ikastetxeak eta euren hizkuntzaproiektuak ebaluatzea proposatu dioEuskararen Kontseiluak HezkuntzaSailari, baita erantzukizunak zehazteaeta mailakatzea ere. Izan ere gerta dai-teke ikasle batek B2 maila bere erantzu-kizunez ez lortzea, baina gerta daitekeez gainditzea ikastetxe horrek ez duela-ko hizkuntza proiekturik, edo duena ezdelako egokia. Kasu horretan erantzu-kizuna kolektiboa izango litzateke etahorrelakoetan, administrazioak ikaste-txe horretan emaitza horiek izatekogertatu dena aztertu dezala proposatudute. Ikastetxeak baliabide gehiago be-har baditu edo indartze neurriak beharbaditu, aplikatu beharko zaizkio. Etaerantzukizuna kolektiboa den kasue-tan, ikasleei beste aukera bat ematea es-katzen da. Azkenik, ikasleek hizkun-tzak egiaztatzeko agiriak izango dituz-ten moduan, ikastetxeek ere halakoakizatea proposatu du Kontseiluak.

Page 12: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

12 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Psikologia eta soziologia

tzen zait, pertsonaren nortasuna nolalotzen den hizkuntzaren jabekuntzare-kin harreman sarearen arabera. Ukipenegoeran dauden hizkuntzen kasuan,nortasunak garrantzia hartzen du; eus-kara ikastean, eta gaztelania ikasteanagian ere bai, nortasun arazoak sortzendira. Interesgarria da beraz, pertsonabakoitzak dituen harreman sareak az-tertzea eta sare horietan hizkuntzek no-la funtzionatzen duten ikustea.

Bestalde, psikologiaren helburunagusia prozesuak eta portaerak azal-tzea da, pertsona mailan eta talde mai-lan. Eta bai prozesuetan eta baita porta-eretan ere, hizkuntzek garrantzi handiadute, hain zuzen ere hizkuntzen bideztransmititzen ditugulako. Motibazioakere garrantzi handia du. Ingelesa, adibi-dez, komunikatzeko ikas dezakegu,atzerrira goazenean elkar ulertzeko.Baina ukipenean dauden hizkuntzakikasterakoan, hizkuntza gutxituak ara-zo asko topatzen ditu. Gurean, gaztela-nia ikastean inork ez dio bere buruarigaldetzen ongi menderatu nahi duenaedo ez. Gure kasuan beraz, arazoa eus-kararekiko motibazioa da, ez beste hiz-kuntzekiko motibazioa. Eta afektibita-teari dagozkion ezaugarriak ere, nor-malean gutxiengo egoeran daudenhizkuntzekin lotzen dira, beldurrez ari-tzea, esaterako.

Adinari dagokionez, onena hizkun-tza ahalik eta azkarren ikastea da: bi etahiru urte artean aldaketa batzuk ema-ten dira eta adin horretan piskologikokiematen diren hainbat ezaugarri balia

ditzakegu. Euskara dominatzailea iza-teko, garrantzitsua izango litzatekeeuskalduna ez denak hizkuntza hori le-hen bait lehen ikastea, bi urterekin ba-da, hobe. Adin horretan soziologikokidauden ezaugarriak ere baliatu beharditugu, haur horiek etxean eta eskolandituztenez gain, ez dutelako bestelakoharreman sarerik izaten.

Eragin handia dute baita ere atxiki-menduak eta sozializazioak. Eta baitaautonomiak eta elkarrekintzak ere. Etaimitazioa eta sormena ezin ditugu aldebatera utzi. Imitazioaren bidez gauzaasko ikasten da baina euskara hizkun-tza bizia izatea nahi badugu, beharrez-koa da sormena lantzea. Bestalde, ga-rrantzitsua da gure haurrak euskararenerabilera anitzean heztea.

Soziologiari dagokionez, oso ga-rrantzitsua da hizkuntz ukipenean dau-

Eleaniztasunaren ikuspuntutik,hizkuntza bat baino gehiago dakiz-kien pertsonak, hizkuntzek elkarrieragiten dioteneko komunikazio gai-tasuna garatzen du. Beraz, ikasle ba-tek bigarren hizkuntza ikasten duene-an, ez du ama-hizkuntzari dagokiongaitasunik galtzen; ikasleak ez ditu el-karren artean harremanik ez duten ko-munikatzeko eta jarduteko era berriakhartzen, ikaslea eleaniztun bihurtzenda eta kulturartekotasuna garatzendu. Maria-Jose Azurmendi psikologiakatedradunak, eleaniztasunaren ga-rrantzia aintzat hartu eta hizkuntzenirakaskuntzari buruz hitz egin zigun,psikologia eta soziologia kontuan iza-nik. Hemen duzue Azurmendik esan-dakoaren laburpena.

Elebitasuna eta elebiduntasuna ezdira gauza bera eta uste dut bereizteakomeni dela. Elebitasuna gizarteanematen da eta elebiduntasuna, pertso-nengan. Gauza bat da gizarte elebidu-na izatea eta beste bat, hainbat hizkun-tza ukipen egoeran egotea eta maila be-rean ez dauden hizkuntzak ikastea. Gu-rean euskara, atzerriko hizkuntza izan-go balitz bezala ikasten da eta ukipenegoeran badago ere, ez balego mo-duan funtzionatzen du. Beraz, egoerahorretan elebiduntasuna garatzea ne-keza da.

Nik garrantzi handia ematen diotharreman sareari eta interesgarria irudi-

Maria-Jose AzurmendiEuskararen eta gainerako hizkuntzen irakaskuntza psikologiaeta soziologia kontuan izanik

Page 13: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

den hizkuntzak zein diren jakitea. Hiz-kuntzak ukipen egoeran daudenean,asimetriak egoten dira eta desoreka ge-roz eta handiagoa izan, hizkuntzetakobatek botere handiagoa izango du. He-goaldean gaztelaniak du boterea, eus-kara egoera okerragoan dago, eta inte-resgarria litzateke euskararen aldekodiskriminazio positiboa egitea. Beraz,hizkuntz ukipena estatusaren araberaere ulertu behar da eta euskararena pix-kanaka aldatzen ari den arren, erakar-garriagoa da gaztelania euskara baino.Dena den, askotan, nortasunak bultza-

tzen gaitu hizkuntza baten aldeko hau-tua egitera; adibidez, unibertsitateaneuskaraz ikasten duten ikasle askoknortasunarengatik egiten dute nahizeta askok onartzen duten beren euska-ra maila gaztelania maila baino baxua-goa dela. Haientzat biderik errazenagaztelaniaz ikastea litzateke baina ezdute horrela egiten. Askotan, D ere-duan ikasi duten arren, euskara hiz-kuntza berezi moduan ikasi dute etaakademikoki ongi funtzionatu baduere, ez dugu lortu bizitza osorako hiz-kuntza izatea.

Nik uste dut eleaniztasuna beha-rrezkoa dela. Baina gure egoera sozialaez da eleanitza eta eleanizdunak sor-tzeak arazoak dakartza hizkuntza gu-txituarentzat. Psikologia aldetik froga-tua dago eleaniztasuna posible dela,beraz, psikologikoki hainbat hizkuntzaikas ditzakegu inongo arazorik gabe.Arazoa, soziologian topatzen dugu etapsikologiaren eta soziologiaren artekolotura beharko litzateke.

Euskara hizkuntza osoa izatea etagure gaitasuna osoa izatea nahi badu-gu, ezinbestekoa dugu motibazioa gu-re alde erabiltzea.

Pablo SotésHaurren hizkuntza gaitasuna ikuspegi psikolinguistikotik

Eleaniztasuna posible dela aldarrikatu zuen Pablo Sotés NUPeko psikologia irakasle-ak eta mitoa hautsi behar dela aipatu zuen,eleaniztasuna ez delako hainbat elebakarta-sun biltzea, baizik eta zerbait gehiago. Dena den, hizkuntza bat baino gehiago lantzeankontuz aritu behar dugula aipatu zuen,gehitze horrek positiboa izan behar duela eta ele-aniztasun gehigarria bilatu behar dugula bertako hizkuntzari kalterik egin gabe. Kasu ho-rretan eleaniztasunak eragin positiboa izango du garapen kognitiboan. Hor kokatuko li-tzateke Sotés-en esanetan elkarmenpekotasun linguistikoaren teoria; hizkuntzak elka-rren menpe daude eta hizkuntza baten bidez ikasten duguna beste hizkuntzetara transfe-ritzen da. Hauek dira Sotések azaldu zizkigun zortzi ondorioak:

1 Europako hezkuntza sistemetanderrigorrezko hezkuntza amaitzean,atzerriko hizkuntzak menderatzea hel-buru nagusi bihurtu da.

2 Hizkuntza bat ikasteko ahozkoeta idatzizko trebetasunez gain, hain-bat gaitasun menperatu behar dira. Es-kolan hizkuntzen arteko zubia jartzeaezinbestekoa da. Hori lortu ezean, ezinizango dugu eleaniztasun aberasgarrialortu.

3Eleanitza izateak hainbat abantai-

la ditu. 4 Eskolako testuinguruan hiruga-

rren hizkuntza ikasteak garapen kogni-tiboan eta gainerako hizkuntzetan on-dorio mesedegarriak ekar ditzake.

5Hizkuntzak irakasteko tresna gisaerabiltzea, irakaskuntza eleanitzarenmetodologiarik eragikorrena da; hiz-kuntzak erabiltzea eta ez hizkuntzakirakastea.

6 Murgiltze ereduak bigarren hiz-kuntza ikasteko eraginkorrak badira,

hirugarren hizkuntza ikasteko ere era-ginkorrak izango dira.

7 Eskola edo programa eleanitzabultzatzeak hainbat hezkuntza maila-tan burutu behar den epe luzerakoproiektua eskatzen du.

8 Eskola elabidunak eleaniztunbihurtzeko hizkuntzen artean zubiaketa integrazioak bilatu behar dira nahi-taez.

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 13

Elebitasunetik eleaniztasuneraEuskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

Page 14: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

14 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Hizkuntza-proiektuak

Bide horretan, ikastolako hizkun-tzen erabilera eta trataeraren diagnosiaegin zuten. Diagnosia egitea urte osokolana izan zen eta egoera ezagutzeko etahurrengo urratsak emateko oinarriaizan zen. Hortik abiatuta lehentasunbatzuk eta helburu batzuk finkatu zi-tuzten eta ‘Hizkuntza Proiektua’ doku-mentuaren lehen bertsioa idatzi zuten:hizkuntzekiko esku-hartze eremuakzehaztu zituzten eta funtzionamendumarkoa finkatu zuten. Lau urteko lanplangintza estrategikoa da, eta lau urte-tik behin berrikusten dute beharrezko-ak diren aldaketak egiteko. Hori finka-tuta, urteko plan zehatzak egiten dituz-te eta Hizkuntza-proiektua bera alda-tzen joaten da.

Hizkuntza-proiektuaren beharraHizkuntzaren eta horren didaktika-

ren ikuspegi aldaketarekin behar ba-tzuk ikusi zituzten Lizarran. Hizkuntzirakasleen artean ez zegoen batasunikmetodologiari zegokionez eta gehie-netan, ikuspegi estrukturalista nagusi-tzen zen. Ikuspegi komunikatibora jobehar zutela ikusi zuten argi eta garbi;ikasleek ahozkoa eta idatzizkoa ongiulertu behar zituztela eta baita ereekoiztu, bai ahoz eta bai idatziz. Beste

gauza batetaz ere jabetu ziren: ikasleeioso denbora gutxi uzten zitzaiela hitzegiteko. Hortik ondorioztatu zutenahozko eta idatzizko komunikazioanhutsune handia zela eta hainbat eraba-ki hartu zituzten, adibidez, jendaurrekoazalpenak eta irakurketa ozena lan-tzea. Euskarako irakasleak hori lantzenzuen: aho komunikazioaren elemen-tuak, eman beharreko pausua… Etagainerako irakasleek hori bera eska ze-zaketen bazekitelako ikasleek hori lan-duta zutela. Hizkuntza batek komuni-kaziorako gaitasuna eskaini behar dueta hori, ikasgai guztietan landu beharden zerbait da. Hizkuntza eskolako bi-zitzaren erdi-erdian kokatzen dute.Ikus 2. irudia.

Beraz, hizkuntzarekiko xedea haulitzateke: ikasleen komunikazio gaita-sunak garatzea, hizkuntza bizitzakoegoera eta behar guztietarako tresnaeragingarri gisa erabil dezaten.

Beraz, eleaniztasunaren ikuspegialdaketa ematen da: ikuspegi elebaka-

Lizarra ikastolan hizkuntzen tratae-ra euskaldun eleaniztuna egiten dute,hau da, enbor moduan euskara dute,haiek indartu nahi duten hizkuntza de-lako. Bigarren hizkuntza gaztelania da,ikasle gehienen ama hizkuntza delako.Ondoren ingelesa agertzen da besteadar garrantzitsu moduan, eta azkenik,frantsesa lantzen dute 12 urtetik aurre-ra. Ikus 1. irudia.

Zuzendaritzak eta hizkuntza ardu-radunek hizkuntza-proiektu berri ba-ten beharra ikusi zuten duela urte ba-tzuk. Gizartea asko aldatzen ari da etahizkuntzaren eta eleaniztasunarenikuspegi berriak kontutan hartuz, ego-era berrira egokitu beharra zegoela iku-si zuten.

Lizarra ikastola Nafarroako eremu mistoan dago kokatua,baina eremu ez eus-kaldunean bizi diren ikasleak ere joaten dira bertara. 1970ean sortu zen eta 35ikaslerekin hasi zuen ibilbidea haur erdaldunen murgiltze sistema moduan, or-duan batek ere ez baitzekien euskaraz. Ia 40 urteko ibilbidea egin du Lizarra ikas-tolak eta gaur egun hizkuntzen trataera euskaldun eleaniztuna dute, hau da, hiz-kuntza gutxituan ardaztutako eleaniztasuna. Josu Reparaz zuzendariak eta Mai-der Etxaniz, curriculumaz kanpoko arloko arduradunak eman ziguten esperien-tziaren berri.

Lizarra ikastolaHizkuntza-proiektua eta normalizazioa lantzeko esperientzia

Page 15: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

G A I A

rretik eleanitzera. Hizkuntzak moduisolatuan lantzen ziren eta ez zegoenhorien arteko koordinaziorik; mintegibakoitzak bere lan ildoa zuen eta horialdatu beharra ikusi zuten. Beraz, ikus-pegi eleanitzaren aldeko apustua eginzuten: hizkuntza batean lortutako hain-bat gaitasun eta ezaguera, erabiltzen di-ren beste hizkuntzetara transferitzendira, baldin eta beste hizkuntza horie-tan komunikazio aukerak eta motiba-zioa ematen badira. Eta horretan lane-an jarri ziren Lizarran. Baina aldaketahorrek, izugarrizko komunikazioa, ko-ordinazioa eta formazioa eskatzenzuen.

Hizkuntza-proiektua, euskara etaeuskalduntasuna ardatz harturik, ikas-tolan lantzen diren hizkuntzak, eta bes-te arloetan, irakaskuntzari eta erabile-rari dagozkien alderdiak era koheren-tean biltzen dituen dokumentua da Li-zarrako ikastolakoentzat. Eta Hezkun-tza komunitate osoaren erantzukizunaeskatzen du. Eskolako eremu guztiakkontuan harturik hizkuntza politikaeraginkor baten planifikazioa beha-rrezko ikusi zuten eta horretarako,diagnostikoaren ondorioak ongi azter-tuta eta hizkuntzaren egoeraren hobe-kuntza bultzatu nahi zutenez, esku-hartze eremu guztietan eragin zuten.

Eremu pedagogikoan, curriculu-maren eremuari garrantzia ematen dio-te eta gela barruan hizkuntzari dago-kionez, hizkuntzako arloetan eta beste-lakoetan gertatzen diren harremanak

eta elkarrekintza didaktikoak kontuanhartzen dituzte. Hizkuntzen arloko etagainontzeko arloetako curriculumakagertzen dira eta helburuak, jardueramotak, metodologia eta ebaluazioa ze-hazten dituzte. Hizkuntzaren garape-nean, ikastolan lantzen dituzten hiz-kuntza guztien artean hizkuntzaren in-guruko helburu eta edukien sekuen-tzializazio garbia eta koordinatua gara-tzea, ikuspegi metodologiko bera par-tekatzea eta elkarreragina bideratzekoestrategiak partekatzea giltzarri dira.Proiektu osagarriak eta profesionalenprestakuntza ere bertan txertatzen dira.Interakzio didaktikoaren atalean, be-rriz, hauek sartzen dira: gela barrukoharremanak, arlo bakoitzean zer hiz-kuntza erabiltzen den, gelako laneanikasleek ahozkotasuna lantzeko zeraukera duten eta hori guztia aurreraeramateko zer baliabide dituzten.

Bestalde, askotan alboratzen dencurriculumaz kanpoko eremua ere lan-tzen dute. Izan ere, euskararen norma-lizazioan pausoak emateko, ezinbeste-koa da arlo akademikoaz gain, ikaslea-

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 15

ren gainerako bizitza esparruetan era-gitea, haietan ohiko komunikazio hiz-kuntza euskara izan dadin bitartekoakjarriz. Ikus 3. irudia.

Kontuan hartu beharreko beste ere-mu bat, eremu instituzionala litzateke.Eta harremanak ere, ezin dira alde bate-ra utzi. Lizarra ikastolak etengabekoharremanak ditu inguruarekin eta fami-liekin eta esparru horretan hartzen di-tuzten erabakiak funtsezkoak dira tes-tuinguru ahalik eta euskaldunena ziur-tatzeko eta ikasleen euskara erabiltze-ko aukerak zabaltzeko. Hizkuntza pai-saia zaintzeko hizkuntza irizpideakezarri eta horien jarraipena ziurtatu be-harra ikusi dute, baita hezkuntza ko-munitatearen harreman sareetan eus-kararen erabilera eragozten duten ete-nak identifikatzeko eta gainditzeko es-trategiak zehaztu beharra ere.

Beraz, eleaniztasuna lantzeari ga-rrantzi handia ematen diote Lizarraikastolan, beti ere, euskaran oinarritu-ta. Bide horretan jarraitzen dute laneaneta oraingoz, emaitza onak jaso dituzte.

Elebitasunetik eleaniztasuneraEuskarazko irakaskuntza erronka berrien aurrean

Page 16: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

“Integrazioaren pedagogianhelburua ez da ezagutza; ezagutza,gaitasunak garatzeko baliabidea da”

16 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Lovaina Berriko (Belgika) Unibertsitateko irakasleak eta BIEFbulegoko kideak

xavier roegiersalexia peyserE L K A R R I Z K E TA

Page 17: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako
Page 18: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

18 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

xavier roegiersalexia peyser

E

“Hezkuntzaridagokionez, munduan

estandarizazioa dajoera orokorra. Lanaerreferentzia marko

batzuetara bideratzenda eta askotan ikusidugu marko horiek

hutsak direla.Erreferentzia marko

horiek ditugulajakinda, izan

Europakoak edoestatutik datozenak,erronka, hezkuntza

proiektu indartsuen,zehatzen eta egokienbidez erantzutea da,

hutsik dauden espaziohoriek betetzeko.

Integrazioaren pedagogian oi-narritzen dute beren lana XavierRoegiers-ek eta Alexia Peyser-ek.BIEF bulegoan aritzen dira lane-an,hezkuntzan eta prestakuntzanadituak diren pertsonek osatuta-ko bulegoan,eta Roegiers da ber-tako zuzendaria. Munduan, hez-kuntza erreformak egiteko proze-suak laguntzen dituzte eta EuskalHerriko Ikastolen Konfederazioakere, laguntza eskatu zien. Ikasto-lak, curriculuma gaitasunen ara-bera berdefinitzen ari dira eta ho-rren inguruko iritzi teknikoa jasonahi izan dute. Zazpi alorretaneman dute haien iritzia bi adituek:curriculuma, eskuliburu didakti-koak eta eskolako liburuak, for-mazioa,ebaluazioa,hizkuntzare-kin zerikusia duten proiektuak,aisialdiarekin zerikusia dutenproiektuak eta komunikazioareneta informatikaren teknologiak.

Gaitasunetan oinarritutakopedagogia proposatzen dute biadituek, integrazioaren pedago-gia. Euskal Herriko errealitateaaintzat hartuta, hori aplikatzekoaukerei buruz hitz egin digute etaesan digutenez, horrekin bat egi-ten duten hainbat ezugarri topatudituzte gurean.

Zein da BIEFen lana?Alexia: Herrialde askotan egiten

dugu lan, curriculumean, eskola pro-grametan, material didaktikoaren lan-ketan, irakasleen prestakuntzan etaebaluazio sisteman. Hori guztia gaita-sunetan oinarritutako ereduaren bar-nean lantzen dugu; integrazioaren pe-dagogian oinarritzen gara. Integrazioa-ren pedagogiaren oinarria gaitasunenaraberako ikuspegia da. Integrazioa-ren pedagogia, egoera-arazo bat kon-pontzeko baliabideak mobilizatzea da;baliabide horiek mugitzen ikastea. Ho-rrela, zentzua emango zaio haurrekikasten dutenari eta gainera, arazo horikonpontzeak, herritar parte-hartzaile-ak, kritikoak eta laguntzeko prest dau-den herritarrak sortzea ahalbidetukodu. Helburua ez da jakitea; ezagutza bi-dea da, gaitasuna garatzeko bidea edobaliabidea. Esate baterako, gidatzeko,frenatzen, autoa nola osatzen den, gi-datzeko arauak zein diren, argi berdeakaurrera egin dezakegula esan nahi due-la eta gorriak, geratu egin behar dugulaesan nahi duela jakin behar dugu. Bai-na hori guztia jakiteak ez du esan nahigidatzen dakizunik; elementuak, balia-bideak dituzu, baina gidatzea horiekartikulatzea, bateratzea eta kotxea Apuntutik B puntura mugitzea da.

Xavier: Baldintza batzuekin, jaki-na. Hau da, autoa A puntutik B punturamugitzea, inor harrapatu gabe!

Alexia: Ezagutza garrantzitsua da,baina ez da gaitasunen sinonimoa.Gauzak jakiteak ez du esan nahi horie-tan trebea zarenik, trebea izateko, gaiizateko, elementu horiek guztiak egoe-ra jakin batean erabiltzen jakin beharduzu eta arazoak konpontzen jakin be-har duzu. Horrek gaitasunaren dimen-tsio sozialera garamatza; ni ez naiz gaiautoa mugitzerik ez badut.

Xavier:Gaitasunak curriculumeandefinitzeko beharra hortik dator, erakonplexuan eta era zehatzean aldi be-rean. Era zehatzean, gaitasuna lortu de-la ebaluatu ahal izateko. Zeren hori dagaitasunekin dugun arazoa: nola eba-luatu?

Alexia: Normalean irakasleentzat

Page 19: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 19

zaila da ebaluazio horretan justua iza-tea. Hau da: zuk esango didazu gidatze-ko gai naizen edo ez autoa leku batetikbestera mugitzen dudala ikusten duzu-nean. Arau batzuk daude ebaluazio ho-riek bidezkoak izan daitezen. Adibi-dez, hiru aukera izango direla autoamugitzeko eta horietatik bitan ongiegin behar duzula, ikus dadin ez delazorte kontua izan, edota beldurrak gel-diarazi bazaitu, hurrengo batean auke-ra izan dezazun gidatzeko gai zarelaerakusteko. Beraz, huts egiteko esku-bidea aurreikusten da eta haur bakoi-tzaren ikasketa prozesua errespetatze-ko eskubidea aintzat hartzen da, ikasle-en erritmoa errespetatzen da.

Xavier: Bat egiten dugu ikasgelaraerreformarekin iristeak sortzen duenardurarekin. Lan egiteko eran bat egi-ten dugu puntu askotan Ikastolen Kon-federazioarekin; sintonia topatu dugu.Ikastolen Konfederazioak, guk eta na-zioarteko hezkuntza arloko zenbaiterakundek, UNESCOk eta UNICEFekesaterako, kalitatearen eta ekitatearenarazoari aurre egin behar diegu; kalita-tea eta ekitatea uztartu behar ditugu.Gaitasunen araberako ikuspegiak ho-rri erantzuten dio baldin eta ikasgelanaplikatzen bada. Ardura horretan ere,bat egin dugu. Eta joera hori, hezkun-

tzan orokorrean gertatzen ari denarenkontra doa, izan ere ikasgelan ikasleenarteko aldea handitzen ari da. Ekitateaalde batera uzten ari da, azkarragoakdirenei laguntzen zaie eta motelagodoazenak baztertzen ari dira. Ekitatearigarrantzia eman behar zaio eta horreta-rako tresna egokiak erabili behar dira.

Zer da Euskal Herrian topatuduzuena? Ikastolek urte asko

daramate lanean eta euskalcurriculumaren gaia ere aspaldikoada… Sintonia aipatu duzue, nontopatu duzue sintonia hori?

Alexia: Hezkuntza proiektuarenjatorria garrantzitsua da guretzat.Proiektua testuinguru zehatz bateantxertatzen da eta oso era egokian. Gu-rasoen paperak atentzioa eman digu,prozesuaren eta proiektuaren alde ak-tiboa direlako. Gainera denboran ze-har proiektua legitimatu egin da etapauso berri bakoitza pentsatuz emanda, bai barne mailan eman diren pau-soak eta baita gizarteko hainbat eragi-lerekin batera eman direnak ere. Siste-maren barneko edozein elementu be-rri kontsultatzen da eta sistemaren har-tzaileek (eskola komunitatea, guraso-ak, haurrak…) balioztatzen dute. Lanegiteko logika horrek bat egiten duBIEFekin eta gaitasunen araberakoikuspegiarekin. Urteen poderioz fro-gatutako metodologia izan da eta nahi-koa solidoa, koherentea da, baina betilogika lokal, nazional, kultural bakarbati erantzuten dio. Ideia hori, hau da,integrazioren pedagogia euskaldunbat izatea (edo angolara, mauritania-rra…) kanpoko ereduak goitik beherainstalatuko direnaren logikarekinhaustea da eta nonbaiten funtzionatu

Page 20: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

20 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

xavier roegiersalexia peyser

E

“Gaitasunenaraberako ikuspegia,

integrazioarenpedagogia, metodo batda, baina tokian tokiko

taldeek garatu behardute, hezkuntza

sistemaren aktoreekinelkarlanean. Metodoa

lantzen dugu bainahorrek balioak eta

lehentasunak islatubehar ditu, gizarteak

dituen helburuakislatu behar ditu eta

elementu kulturalagaitasun horietako

bakoitzarenformulazioan egongo

da.

Ikastolen izaeraren zeinu bat euskalkulturaren transmisore izatea da.Gaitasunen araberako ikuspegiakbermatuko al luke kulturatransmisio hori?

Alexia: Bai, argi eta garbi. Gaitasu-nen araberako ikuspegia, integrazioa-ren pedagogia, metodo bat da, bainatokian tokiko taldeek garatu behar du-te, hezkuntza sistemaren aktoreekin el-karlanean. Guk metodoa lantzen dugubaina horrek balioak eta lehentasunakislatu behar ditu, gizarteak dituen hel-buruak islatu behar ditu eta elementukulturala gaitasun horietako bakoitza-ren formulazioan egongo da. Beraz,elementu kultural hori haurrek ikasibehar dutela pentsatzen dugun horre-tan islatzen da. Eta horiek herrialde ba-koitzak hartzen dituen erabakiak dira.

Xavier: Jar dezagun gaitasunen in-guruko adibide bat: norbaitek gertaerahistorikoak ikas ditzake, herri batenhistoria atzerriko bisitariei azaltzeko.Adibide horretan, gaitasuna, lan jakinbat edukitzera bideratua dago, gida iza-tera bideratua, alegia. Baina gaitasunbera beste era batera azal dezakegu:herriaren historia ulertzea, hori inter-pretatzeko eta historiari buruz dakigunhorretan oinarrituta, herritar kritikoakizateko. Kasu horretan, elementu bere-tsuak rol aktiboagoan ikusiko ditugu.Ikasle horrek eduki bera jasoko du, his-toria ikasiko du, baina herritar parte-hartzailea, kritikoa bilatu nahi dugu, gi-zartean integratua dagoena. Bi adibidehoriek bi logikari erantzuten diete etalogika horiek herriak aukeratzen ditu.Gu neutralak gara gaitasunei ematenzaien edukiari dagokionez, baina me-

badute, hemen ere funtzionatuko dute-naren ideiarekin haustea. Beste herrial-de batzuetatik inportatutako proiektuhoriek porrot egin izan dute; garapenbidean dauden herrialdeetan askotanikusi izan dugu hori. Izan ere, sarritanez da planteatu ere egin eskolaren tes-tuinguruaren garrantzia eta zer beha-rrei erantzun behar dien. Baina hemen,hausnarketa hori hasieratik egin da.

Xavier: Lan hau proposatu zigute-nean, harritu egin ninduen ikastolen la-naren dimentsio humanistak. Nahiz etaikasle bakoitzarekin arduratu, dimen-tsio unibertsalaz eta eskolak komunita-tearen barnean duen funtzio unibertsa-laz ere arduratzen dira. Hori ere bat da-tor gure ikuspegiarekin.

Baina arazo bat dugu: curriculumabeti estatuak berak ezarri du etahorrek gutxieneko batzuk ezartzenditu. Gauza bat gaitasunak dira, etabestea une oro jakin beharrekoa…Nola uztar daiteke hori?

Xavier: Hezkuntzari dagokionez,munduan estandarizazioa da joera oro-korra. Lana erreferentzia marko ba-tzuetara bideratzen da eta askotan ikusidugu marko horiek hutsak direla, hauda, ez dutela edukirik. Erreferentziamarko horiek ditugula jakinda, izan Eu-ropakoak edo estatutik datozenak,erronka, hezkuntza proiektu indar-tsuen, zehatzen eta egokien bidez eran-tzutea da, hutsik dauden espazio ho-riek betetzeko. Lan hori behetik goraegin daiteke ikastolek duten proiektua-ren modukoekin. Beraz, bi puntu ho-riek elkar daitezke; eskolak dituen be-harrak alde batetik, eta gizarteak dituenbeharrak bestetik, horrela orain artehutsik egon diren arlo horiei erantzute-ko.

Estandar multzo horiek eta indarre-an dagoen normalizazioa, normaleanikasleen prestakuntzara bideratutadaude, gizartean aktibo izango dienemakume eta gizonak prestatzera bi-deratzen dira, hau da, hezkuntzaren al-derdi bakar batera. Baina alderdi sozia-la, kulturala eta komunitarioa ere ain-tzat hartu beharko litzateke.

Page 21: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 21

todologia bermatzen dugu. Erabakihori, historia gida izateko ikasiko duenedo herritar kritikoa izateko ikasikoduen, herriak edo komunitateak hartubehar du; ikasleek hezkuntza sistemahorretatik ateratzean nolako profilaizatea nahi duten zehaztu behar dute.

Hori da eztabaida guztiak zabaltze-ko eta amaitzeko egiten dugun galdera:pentsatu al duzue irteera profil horre-tan? Zein da zuek 12 urteren ondorenikastolatik ateratzea nahi duzuen ikaslemota? Eta irteera profil horren arabera,bidea eraikitzen da, gaitasunen bidezeta metodologia eta tresna zehatzen bi-dez.

Bide horretan irakasleek garrantzihandia dute. Gaitasunen araberakoikuspegian zertan aldatzen dairakaslearen lana?

Alexia: Irakasleak hezkuntza siste-maren zutabe garrantzitsua dira. Gai-

nera, erreforma ez bada behar den mo-duan ulertzen, aldaketak ez badira ego-ki ulertzen, erresistentzia gehien egindezakeen taldea da eta erreformarenemaitza txikiago dezake. Behetik gora-koa den logika batean gaude, eta meto-dologiak, aldaketa txikiak egitea pro-posatzen du, pixkanaka, aldaketa bor-titzik egin gabe eta irakaslearen egune-roko lana gehiegi oztopatu eta aldatugabe. Hori da, agian, arrakastaren ga-koetako bat. Informaziorik izan gabe,aldaketak erresistentzia dakar, berriaden orok beldurra sortzen du. Ideia, al-daketa, egiten ari den lanaren jarraipeneta hobekuntza gisa planteatzea da;ikaskuntzari zentzu handiagoa ematendion zerbait gaineratzea, baina orain ar-te egiten ari dena zalantzan jarri gabe,nola irakasten den zalantzan jarri gabe.Soilik aldaketa txikiak sartzea eta den-bora tarte batzuetan programan dituengaiak ez irakastea, baizik eta denbora

batez irakasten aritu dena artikulatzea. Ikasle askok egiten dute hori eta ira-

kasle onek ere egiten dute; hainbat gaiharremanetan jartzen dituzte. Batezere, Lehen Hezkuntzan, irakasle baka-rra izaten delako eta ikasleei, aurrekoegunean matematiketan ikusitakoabeste alor batzuetan nola erabil daite-keen galdetzen die, adibidez. Integra-zio egoeren bidez, ikasleei euren lanaeta hainbat gai harremanetan jartzeaahalbidetzen dieten tresnak eskain-tzen dizkiegu. Beraz, berrikuntza pix-kanaka doa. Praktikak erakutsi du mo-du horretan ikaskuntza prozesua ho-bea dela, herrialde askotan ebaluatuadago. Ikaskuntza horiek, denboragehiagoz irauten dute eta ikasketakzentzu handiagoa du, ikasleak zergatikikasten duen ulertzen duelako. Ikas-kuntza hori adierazgarriagoa da, zen-tzu handiagoa du eta denbora luzeagozirauten du. Era berean, ikasleak emai-

Page 22: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

22 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

xavier roegiersalexia peyser

E

“Gaitasunengaiari dagokionez,bidezkoena zutabe

nagusi batean adosjartzea da, eta ikastola

guztietan komunakizango diren zenbaitelementu finkatzea;

kulturari dagokionez,helburuei

dagokienez…Definitzeke dagoen

atal bat legoke, baliozehatzagoak hartuko

lituzkeena etanorberaren

ezaugarrietaraegokituko

litzatekeena.

tza positiboak ikustean, motibatu egi-ten dira.

Beraz, prozesua irakasleen eskue-tatik pasatzen da. Informazioa eta ikas-gelan erabiltzeko tresnak helaraziz ge-ro, ez dira gabeturik sentitzen, ez diralekuz kanpo sentitzen.

Eta horrek guztiak zer isla duirakasle eskoletan? Balia aldaitezke horrelako irakasleaksortzeko?

Alexia: Hori beste zutabeetako batda. Baina zer gertatzen da normalean?Ikasgelan egiten diren praktika aldake-ta horiek, emaitza positiboak ekartzendituztenak, bertan egiten dira, irakasle-ek eurek egiten dituzte, ez dira inposa-tuak. Mugimendua behetik gora doaeta horrek, jakina, eragina du irakasleeskolen programetan. Izan ere, progra-ma zehatzekin erantzun behar diotegaitasunen logikari, bertatik ateratzendiren irakasleek, jaso duten prestakun-tzaren bidez, gaitasunen gainean lanegiten jakin dezaten. Dena dominoefektuaren antzekoa da: norberak egi-ten duenak eragina du gainerako ele-mentuetan. Irakasle ikasketak zenbaiturtetakoak izaten dira, herrialdearenarabera, eta horrek, irakasle eskoleta-

ko programak egituratzeko beharrasortzen du, irakasleek gaitasunen gai-nean nola irakatsiko duten ikas deza-ten.

Eskolei autonomia dezente ematenzaie euren programak garatzeko.Metodologia horrek ikastetxeenartean alderik ez egotea bermatukoal luke? Ala arrisku hori hor dago?

Alexia: Hori aztertzen aritu gara.Metodologia horrek atal bat har dezakeikastola guztiek jarraitzen duten zutabenagusiaren barnean. Beraz, gaitasunengaiari dagokionez, bidezkoena zutabenagusi batean ados jartzea da, eta ikas-tola guztietan komunak izango direnzenbait elementu finkatzea; kulturaridagokionez, helburuei dagokienez…Definitzeke dagoen atal bat legoke, ba-lio zehatzagoak hartuko lituzkeena etanorberaren ezaugarrietara egokitukolitzatekeena. Beraz, nortasun komunaizango litzateke alde batetik, eta norbe-raren ezaugarriak jasoko lituzkeen ata-la, bestetik. Guatemalako kasua dator-kit gogora, osagarri etniko garrantzi-tsuak dituztelako. Erronka bera dutenazio mailan; guda zibilaren ondoren,bake akordioak izan ziren eta etniek etahizkuntzek leku garrantzitsua hartu zu-

Page 23: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 23

Integrazioaren pedagogiari

buruz gehiago jakiteko,

Xavier Roegiersek berak

idatzitako izen bereko

liburua irakur dezakezue:

“Integrazioaren pedagogia.

Gaitasunak eta ezagutzak

txertatzea ikaskuntzan”.

Bertan integrazioaren

pedagogiaren oinarriak

azaltzen ditu egileak.

ten; haiek ere integrazioaren pedago-gia aplikatu dute eta curriculum komu-na ezartzea lortu zuten. Horrek gaien %70 hartzen du eta gainerakoa, % 30, in-gurune linguistiko bakoitzaren arabe-rakoa da. Haiek erabaki zuten zein gai-tasun landuko diren aniztasun kultura-lari, linguistikoari, historikoari eta etni-koari aurre egiteko. Hori guztia adostubehar da, eta marko bat errespetatu be-har da, baina ondoren, norberak bereaaplika dezake.

Ikastoletan, duela 30 urte,gaitasunen gainean egiten zen lanedukien gainean baino gehiago. Etaizpiritu hori leku askotan mantenduda.

Alexia:Bai. Guk ikastoletan horre-kin bat egiten duten puntuak aurkituditugu, teknikoki.

Adibidez? Zein dira puntu horiek?Alexia: Adibidez, hizkuntza edo-

zein izanik ere (euskara, gaztelania,frantsesa edo ingelesa), hizkuntzarenikaskuntzak duen estatusa. Horrek hiz-kuntzaren ikaskuntza komunikatzekogaitasunaren zerbitzura jartzen dela is-latzen du. Hori da gaitasunen ideia,gauzak zentzua duen zerbaitegatik egi-tea.

Bestalde, konturatu gara, ikastolabatzuetan irakasleek gai berriak ikas-ten ez diren uneak hartzen dituztela; biedo hiru egunez geratzen direla eta be-rrikuspenak egiten dituztela; horiek in-tegrazio moduluak dira nahiz eta izenhori ez duten edo haiek ez diren horre-taz konturatu. Beraz praktika badago,gaia baino urrunago edo nota bainourrunago doan praktika, ikaskuntzakhezkuntza proiektu zabalago bateanduen funtzioa bilatzera doan praktika.

Ebaluazioa aipatu duzue lehen. Gaihorretara bueltatuz, zersinesgarritasun dute zuentzat PISAneurketek?

Xavier: Gaur egun guztiok dituguarazoak nazioarteko frogekin. Herrial-de batzuetan gatazkan gaude PISArengisako nazioarteko frogek gaitasunak

neurtzeko duten moduarekin. PISAmoduko frogekin, batez ere baliabide-ak neurtzen dira, hau da, lehengo adibi-dera bueltatuta, autoaren mekanikaedota autoa era koordinatuan gidatzenjakitea. Baina hori soilik ebaluatzen ba-dugu, estandarren logika batean egon-go gara, ezagutza mailaren logikan.Gure logika, ordea, baliabide huts ho-riek baino haratago doa, ikasleen ikas-kuntza maila ebaluatu nahi dugu, bainaez soilik baliabideei dagokienez, batezere, gaitasunei dagokienez, hau da, ja-kin dezaten baliabide horiek egoerazail batean erabiltzen. Madagaskarrenadibidez, froga horiek egin dira, eta ja-kina da, integrazioaren ikuspegi ho-rren baitan lan egin duten ikasleek 20punturen gainean hiruzpalau gehiagolortzen dituztela baliabideen gainekofrogak neurtzen direnean, integrazioa-ren pedagogia landu ez dutenen alde-an. Baina ezagutzen gaineko frogak jar-tzen zaizkienean, teknika frogak, kal-kulu frogak… integrazio egoeren bi-dez lan egin duten ikasle horiek, pun-tuazio hobea lortzen dute baita ere,puntu bat 20en gainean. Beraz, horre-tan ere hobeto ikasi dute.

Horrez gain, PISA moduko frogekikasleen artean dauden aldeak neur di-tzakete soilik, baliabideak edo ezagu-tza neurtzen direnean. Testuinguru ho-rretan erraza da ondorio honetara iris-tea: haur horiek hobeto ikasten dituztebaliabideak baina 20tik puntu bakarrasoilik lortzen dute. Hori da nazioartekofroga horien bidez zabaltzen den dis-kurtsoa; integrazioaren pedagogiak la-gun dezake, baina oso gutxi laguntzendu. Baina guk, gaitasunen lorpenaneurtzeko eskatzen dugu ez soilik mo-txila ezagutzaz betetzea, baizik etahaien tresnak egokitu ditzatela ebalua-tu behar dena ebaluatzeko. Ez soilikikasten dena ebaluatzeko, baizik etaikasten den hori nola erabiltzen den,hau da, gaitasun maila ere ebaluatzeko.

Gaitasun horiek barneratzeak,zalantzarik gabe bermatuko lukeezagutza lortzea, orduan?

Alexia: Bai, jakina. Pentsatu beste-

rik ez da egin behar guretzat eskola ga-raian zein ikasketa izan zen adierazga-rriena eta seguru aski, arazoren batkonpontzeko minutu batez balio izandiguten gauzekin gogoratuko gara.

Xavier:Azpimarratu nahi nuke gai-tasunen araberako ikuspegia hainbateratara uler daitekeela eta ulertzeko erahoriek, askotariko emaitzak ematen di-tuztela. Adibidez, gaitasunak zeharka-ko gaitasun moduan soilik ulertzea, po-rrota izan da aurreko urteetan. Mailahorretan geratzeak gauzak orokorkiplanteatzea zekarren ezinbestean, etaegunerokoan irakasleek ez zekiten es-kolak nola antolatu hain orokorrak zi-ren enuntziatu horiei erantzuteko. Gai-nera ebaluazioa arazoa zen, plantea-menduak zehatzak ez zirenez, ezin zi-relako behar zen moduan, objektibokiebaluatu. Beraz, gaitasunen ikuspegia-ren hainbat bertsio daude eta emaitzak,askotarikoak edo zehatzak dira baitaere.

Alexia:Horregatik hitz egiten duguguk integrazioaren pedagogiaz eta ho-ri ongi egituratutako metodologia batda.

Xavier: Indargunerik handienaebaluazioaren arazoari aurre egitendion ikuspegia dela da, agian.

Page 24: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

24 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Ekintza Ikastolako gazteen motorrak martxan Teknologia proiektuekin eskuak eta burua lanean

Amaia Martinezek, DonostiakoEkintza Ikastolako DBHko ikasleak,Zientziaren azokan ikaskideekin an-tolatutako postuan egin digu harre-ra. Beste hainbat ikastetxetako ikas-leekin batera, Ekintzako BigarrenHezkuntzako ikasleak MiramongoZientziaren Kutxaguneak antolatzenduen Experimentaldia-n izan dira,irakasleek lagunduta.

Teknologia irakasgaiko makina batproiektu aurkeztu digu Amaia Martine-zek: “Proiektuak motorrekin egin ditu-gu, engranajeak gehitu dizkiegu abia-dura jaisteko, eta pilen bitartez dabiltza.Zirkuituak antolatu ditugu, hainbat hel-bururekin”.

Gelako gaztetxo bakoitzak, bereproiektua egin du. “Irakasleak zirkui-tua eman zigun, eta gure irudimenare-

kin proiektuak asmatu ditugu”, dioAmaiak. Hala, ikasleek, irakasleak aur-keztutako zenbait zirkuitu ikusi ostean(bi abiadurakoak, karreran amaitzendirenak, argiak dituztenak…), berenproiektuaren araberako zirkuitua hau-tatu zuten.

Amaiak hainbat proiektu aurkeztudizkigu; besteak beste, disko-jogailua.“Etengailua zapalduz gero, jiraka has-ten da, eta beste etengailua zapalduzgero, igo egiten da”, azaldu digu.

Amaiak gaztelua seinalatu digu:“atea igo eta jaitsi egiten da, eta, igotze-rakoan, argia piztu eta itzali egiten da”.Autobideko hesia ere badago. Hesiaigotzean argi berdea pizten da, eta jais-ten denean, berriz, gorria. “Beste hori

autoa da, bi abiadura ditu, aurrera etaatzera ibiltzen da, eta argiak dauzka”,jarraitu du Amaiak. Ikasleek, kasu ho-rretan, gurpilak erosi zituzten, bainagainerako piezak eurek egin dituzte,okumea erabilita.

Igogailua ere badago teknologiakolanen artean. “Igotzerakoan argi ber-dea pizten da, eta jaisterakoan, pisua-ren arabera, gorria. Autobideko hesia-ren proiektuaren antzekoa da”, azaldudigu gazteak. Lantegietako makinenantzekoak diren proiektuak ere era-kusgai daude. Babak makinan sartzendira, ibilbidea egiten dute, eta kutxa ba-tean amaitzen dute. Zubi altxagarria ereikusi dugu; igotzen eta jaisten den ba-koitzean argi gorri eta berdeak pizten

e s p e r i e n t z i a k

Page 25: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 25

zaizkio.Errota bat ere bada, noranzko bi-

koa. “Jostailu baten modukoa da, ososinplea”, dio Amaiak. Fabrika makinakonplexuago bat, eta zubi altxagarrikonplexuago bat ere erakutsi dizkigu,eta gora igotzen den teleferikoa ereikusgai dago. “Mugimendu horiek pilaeta motorren bitartez lortzen ditugu.Engranajeak erabiltzen ditugu moto-rraren abiadura geldotzeko”, adierazidu Amaiak.

Teknologia ikasgaia ematen denlau asteko ebaluazioan egin dituzteproiektuok. “Materiala kanpoan erosieta lantegira eramaten dugu. Bertan an-tolatzen ditugu gure ideiak, eta ebalua-zio osoa horretan ematen dugu”, esandigu.

Hori bai, Amaiak dioenez, eskuaklanean jarri aurretik, burua jarri beharizaten dute lanean: “Proiektuaren me-moria aurretik egiten dugu. Proiektua-ren krokisa, engranajeak nola lotu…Proiektu horri buruzko memoria bestepertsona batek irakurtzen badu, gaiizan behar du hasieratik bukaerara egi-tasmoa burutzeko”.

Ikasleek halako proiektuak egiteagustuko dutela esan digu Amaiak: “Ha-sieran galduta sentitzen zara, baina ge-ro gustukoa eta polita da”.

Page 26: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

26 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

e s p e r i e n t z i a k

Euskal joko eta jolasen transmisioabermatzea, geure kultura bizitzea etaeuskara bultzatzea dira Xiba proiektua-ren helburu nagusiak, eta ongi pasatuzeta jolasen bidez lortzen dituzte helbu-ru horiek.

Euskal Herriko Ikastolen Konfede-razioaren proiektua da Xiba eta EuskalHerriko zazpi lurraldeetara zabaltzenda. Hasieran, lurraldeko federazioek“Ikaspilota” izeneko eta euskal pilotanoinarritutako ekimena jarri zuten mar-txan, eta geroago, esparru hori zabal-du, eta euskal jolas eta jokoak lantzeaerabaki zuten. Mikel Egibarrek indarhandia eman dio proiektuari, teoriza-zio sakona eginez, proiektuko zimen-duak finkatu ditu. Haren lankideek az-pimarratu nahi izan dute 18/98 auziadela eta espetxean dagoen arren, hanere lanean jarraitzen duela Xiba proiek-tuaren inguruan, curriculumerakoekarpenak landuz, besteak beste. Izanere, proiektua aurrera eramateko hain-bat arlo lantzen dituzte; ikerketaren ar-loan, euskal curriculuma lantzen dute,ikasmaterialak sortzen dituzte eta kon-tzeptuen lanketan ere ari dira. Horrezgain, irakasleei prestakuntza eskain-

tzen diete. Guztira, 15 lagun ari dira lanean eki-

men horretan eta guk, Eñaut Telleriare-kin hitz egiteko aukera izan dugu.Eñautek esan digunez, Xiba proiektuaeskola orduetan eta eskolaz kanpokoorduetan landu daiteke: “Aisialdiari be-gira, 16 urtetik gorakoentzat herri arte-ko Xiba jaialdiak antolatzen ditugu.Lehendabizi sei jaialdi antolatzen ditu-gu Nafarroa Garaian, Nafarroa Behere-an, Lapurdin, Bizkaian, Araban eta Gi-puzkoan. Horietan edozein herrik hardezake parte eta taldeak, sei neskak eta

sei mutilek osatzen dituzte. Hainbat jo-ko eta jolas egiten dituzte eta puntugehien lortzen dituztenek Euskal Herri-ko azken jaialdian hartzen dute parte.Iaz Idauze-Mendin, Zuberoan izan zen.Jaialdi polita izaten da, lehia egoten da,baina jai-giroa da nagusi eta egun oso-ko festa izaten da.” Apirilean bertan ha-siko dira Xiba herri arteko jaialdiak.

Euskal jolas eta jokoak eskolanXibak Gorputz Heziketari buruzko

ikuspuntu zehatza du, bestelako ere-dua proposatzen dute, eta oinarri teori-

Xiba proiektuaEuskal jolasen eta jokoen ondareari eusteko apustua

“Ez da aski euskara lantzea,euskaraz aritzeko bideak jarri behar dira”irakurtzen genuen ‘Goza nazazu gehiago…’ atale-an,Hik Hasi aldizkariaren 108.alean. Ahalegin horretan dihardu Euskaraz Bizi,ikastoletako hizkuntz normalizaziorako proiek-tuak,sorrera-sorreratik. Bertan,eremu ez-curricularrean esku-hartzeko estrategia eta egitasmoak bideratzen dira eta,batezere,era askotarikoak diren ekimenei koherentzia eta kohesioa ematea da arduradunen helburu nagusia. Xiba proiektua ez daaparteko proiektua; bai, ordea, euskal curriculumaren baitan, usadiozko euskal kirol eta jolasen sena iraunarazi nahi duenegitasmoa eta,guztiaren gainetik,aisialdi garaian gaztetxoen hizkuntz portaeran eragiteko egitasmoa; harreman ludikoetaneuskaraz aritzeko aukera eskura jartzen duena,alegia.

Gaztetxoen eta gazteen aisialdirako ekimenak antolatuz,euskarak esparru hori ere irabaziko du,baldin eta taxuz eta siste-matikoki aritzen asmatzen badugu. Egiteko horixe betetzen du Xiba proiektuak.

KRISTINA BOAN ETA HELENA BARAIBAR. IKASTOLEN ELKARTEA

Page 27: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 27

Jaialdi horiez gain, beste hainbat jarduera ere eskaintzenditu Xibak. Gipuzkoako Herri-kirol Federazioarekin dutenhitzarmenaren ondorioz, esaterako, ikastetxeetan GorputzHeziketako saioak ematen dituzte. Saio horiek herri-kirolengaineko interesa eta motibazioa piztea dute helburu. Bizkaian,Bilboko udalarekin ere eskuz-esku ari dira herri kirolak lan-tzen eta Seaskako ikastoletan ere, Lehen Hezkuntzan pilota etaeuskal joko eta jolasen inguruko saioak eskaintzen dituzte.Araban, berriz, Arabako Foru Aldundiarekin duten hitzarme-naren ondorioz pilota lantzen dute. Arraunari buruzko jardue-ra ere eskaintzen dute; prestakuntza teorikoa ematen dute etaondoren, arraunean aritzen dira ikasleekin batera.

Ikastetxeentzat elurretara irteerak ere eskaintzen dituztebegirale euskaldunekin. Bidarrain lehorreko egonaldia, Zuha-tzan ur jardueren inguruko egonaldia eta, Bernedon eta Lekei-tion, berriz, pilota udalekuak egiten dituzte. Bardeetako bizi-kleta irteera ere eskaintzen dute. Eta ikastetxeetan jaialdiak an-tolatu nahi badituzte, horretarako ere laguntza eskaintzen du-te, materiala utziz, jolas eta joko horiek dinamizatuz…

Horrez gain, aisialdiko eskola kirolaren esparrurako ere,eredu berritzailea proposatzen dute. Euskal Herri osorako ere-dua, hezitzailea, euskalduna, osasuntsua, partehartzailea, pa-rekidea eta euskal kulturarekin bat egiten duena. Ez baitute us-te gaur egungo ereduak, helburu horiek betetzen dituenik.

Bestalde, Naziomintegia eta Foroa dituzte. Bi gune horiek,Xiba proiektua aberasteko, gai zehatzen inguruko eztabaidagu-neak dira. Naziomintegia irakasle eta hezkuntza arloan ari di-ren laguntzaile eta langileekin burutzen dute Altsasun. Foroa,euskal jolas, joko eta kirolen inguruko hainbat eragilerekinosatzen dute.

Hori guztia eta gehiago...

ko hori bera jaso dute euskal curriculu-mean egin duten ekarpenean. Euskalcurriculuma da, hain zuzen ere, Xiba-ren zutabe nagusia. “Gorputz Heziketakorrika saio bat egin eta izerdi pixka batbotatzea baino gehiago dela aldarrika-tu nahi dugu, aukera gehiago ematendituela eta, adibidez, haurra emozio-nalki nola dagoen jakiteko ere balio de-zakeela. Ikuspuntu hori zabaltzeko ba-liatzen ditugu irakasleei eskaintzendizkiegun prestakuntza saioak etaikasleekin egiten ditugun jaialdiak”,esan digu Eñautek.

DBHrako gainera, Gorputz He-ziketarako programazio osoa dute;unitate didaktikoak, saioak... “Urteosorako programazioa da eta helburuzehatzak ezartzen ditu. Hainbat gailantzen ditugu: neguarekin lotuz elu-rretako jarduerak, udarekin lotuz pla-za dantzak, inauteriekin lotuz antzer-kia eta dantza batzuk… Aurrerantze-an hori guztia web orri batean argita-ratzeko asmoa dugu, irakasleek mate-riala eskura izan dezaten”, aipatu duEñautek.

Jaialdiei dagokienez, ikasleekinXiba jaialdiak antolatzen eta dinamiza-tzen dituzte. Lurralde bakoitzak berejaialdiak ditu, Gipuzkoan adibidez,Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetatikhasi eta unibertsitateraino zabaltzendute eskaintza, baina orokorrean, ho-rrela antolatzen dituzte:

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila-tan euskal jolas eta jokoak egiten dituz-te. Ikasleak herriko plazan elkartzen di-tuzte eta adinari egokitutako hainbatjolas egiten dituzte: sagar biltzea, zaku-karrera, sokasaltoa…

Lehen Hezkuntzako 5. mailan,lehen ‘Ikaspilota’ zenari eutsi eta, pilotalantzen dute. Herriko pilotalekuan el-kartzen dira eta hainbat jolas egiten di-tuzte. Helburua, pilotarekin lotutakojolasak ezagutzea eta pilotarekin goza-tzea da.

Lehen Hezkuntzako 6. mailan bote

luzea egiten dute. Gaur egun daudenpilota era guztien jatorria da bote luzea,taldeka jokatzen da eta hori berresku-ratzeko lanean ari dira. Aurten gai horriburuzko CD-roma atera dute hainbatalderdi jasoz: historia, bilakaera, jo-

katzeko lekuak, hainbat jolas pedago-giko…

DBHn, euskal jolas eta jokoak lan-tzen dituzte eta DBHko 1. eta 2. mailan,sailkatu direnekin jaialdia egiten duteSenperen, Herri Urrats egunean.

Page 28: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

28 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

tzen”, azaldu digu Konsuek.Etiopiako eskolei laguntzeko

proiektua abian jarri zuten handik itzu-litakoan, eskolak berritzeko proiektua,zehazki. Eta, horretarako, zenbait era-kusketa egiteaz gain, hainbat eskolatanekimenak egiten ari dira. Konsue Iru-ñeko Arturo Kanpion ikastetxeko ira-kaslea da, eta bertan, azoka solidarioaegiten ari dira. Ikastetxe horretan, kul-tur aniztasuneko taldea sortu da aurten,bederatzi pertsona ari dira lanean, etaSaharari eta beste herrialde batzuei la-guntzen dieten moduan, Etiopiari la-guntzeko programa bertan txertatu du-te. Iruñeko beste zenbait ikastetxetanere Etiopiara laguntza bidaltzeko hain-bat ekimen egiten ari dira: Ermitaberriikastetxean, adibidez. Eta García Gal-deano ikastetxean ere parte hartukodute, azoka bat eginez.

Horrez gain, CANek “Zeuk aukera-tu, zeuk erabaki” izeneko proiektua du,eta horren barnean sartu dituzte Kibe-be Tsehay eta Lemlem Infantil izenekoeskoletan jantokiak egiteko proiek-tuak. Oraingoz, behar den diruaren he-rena lortu dute. “Lemlem Infantil esko-la auzo txiro batean dago, eta bertan laugela eraikitzea nahi genuke, izan ere,haur askok ez dute eskolara joaterik”,esan digu Konsuek.

Hasieran, Konsuek ez zekienproiektua nola planteatu: “Nire eskolahango eskola batekin senidetzea pen-tsatu nuen, baina, gero, jendearen ja-rrera ona zela ikusita, ikasturtean behineskolan zerbait egitea bururatu zitzai-gun; alde batetik, dirua lortzeko eta,bestetik, zenbait gauza lantzeko”. Izanere, helburua, Etiopiako eskolak berri-tzeko dirua lortzea da, baina hori be-

e s p e r i e n t z i a k

Iruñea eta Addis Abeba zubi batekelkartzen ditu duela urtebete inguru-tik, Konsue Salinas irakasleak eraiki-tako elkartasun zubiak, hain zuzenere. Etiopiako eskolen egoera kaska-rra ikusi, eta zerbait egin beharra ze-goela pentsatu zuen Konsuek. Cielo133 Gobernuz Kanpoko Erakundearenlaguntzaz, Etiopiako eskolei lagun-tzeko programa jarri dute abian, etaIruñeko zenbait ikastetxetan dirua bil-tzeko eta ikasleak gai horretaragerturatzeko jarduerak egiten ari dira.

Etiopiari laguntzeko proiektuaEuskal Herria eta Etiopia ez daude hain urrun

Etiopian jaiotako alaba du KonsueSalinasek, eta haren bila hara joan zene-an, ideia batekin itzuli zen: zerbait eginbehar zuela bertako egoera hobetzenlaguntzeko. Hilabete batzuk geroago,iazko martxoan, lagun bat hara zihoalaeta, harekin joan zen, Cielo 133 erakun-dearen azpiegitura erabilita. Tenperabatzuk, margoak, pintzelak… maletansartu, eta Addis Abebarako hegazkinahartu zuen. Eskola batera joan, etahaientzako materiala zeramala esanzien. Besoak zabalik hartu zuten Kon-sue haurrek eta irakasleak, eta prime-ran pasatu zuten material horiekinhainbat eskulan egiten: “Eskolara hur-bildu nintzen, umil, eta esan nien he-men irakaslea nintzela eta margo ba-tzuk eraman nituela, ea tailerrak eginnahi zituzten… Oso pozik hartu nindu-ten. Irakaslearekin ere oso ongi molda-tu nintzen, eta elkarri lagundu genion.Esperientzia polita bizi izan genuen;haientzat errealitatetik urruntzea izanzen, materiala ere ez baitzuten ezagu-

Page 29: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 29

zain garrantzitsua da eskolatik bertatikhori guztia sentitzea, eta eskolan lagun-tza hori helarazteko egiten den lana ere.Eskola komunitate guztiarekin lantzenduten proiektua da: haurrekin, familie-kin, irakasleekin… “Etxean hitz egitea,eskolan hitz egitea eta familiarekin ko-munikazio zuzena izatea beharrezkoada. Ez du zentzurik dirua lortzeak, gaiaez badugu lantzen”, esan digu Kon-suek.

Ikasgelako lanaEtapa guztietan landu daitekeen

proiektua da. Konsue bost urteko hau-rren irakaslea da eta ikasgelan, Etiopia-ko eskolei laguntzeko kaleratu dutenegutegia aitzakia hartuta, hainbat gailantzen dituzte; hango arazoak hemen-goekin alderatzen dituzte, eta haurreniritziak jasota, asko ikasten dute elka-rrengandik. Aurretik dakitena bateratu

egiten dute, eta horrek taldean ikastekoaukera ematen die. “Normalean hau-rrei ez diegu entzuten, eta hori aldarri-katu beharko genuke. Hausnarketaegiten dute, eta hori oso garrantzitsuada. Entzungo bagenie, munduari biraemateko tresnak eskuratuko genituz-ke; horregatik ulertu behar da proiek-tua eskolatik”, esan digu Konsuek.

Eskolan, liburu azoka egiteko ma-terial bilketa egin zuten iaz. Lau urte zi-tuzten orduan ikasleek. “Etxetik libu-ruak ekartzen zituzten eta egunero sail-kapena egiten genuen, euro batean, bieuroan edo hiru euroan saltzeko. Ma-gia modukoa izan zen, ipuin txokoanahiko utzita zegoen, eta irakurzaleta-sun ikaragarria piztu zen. Gainera, azo-ka zer den ikasi zuten; haiek egindakodiruarekin aritu ziren, eta batzuk sal-tzaileak ziren, eta besteak, erosleak. Es-kolara ekarri zuten materiala baliatuta,zenbaketa, sailkapena, idazketa, zen-bakiak… landu genituen. Askotan osoitxiak gara curriculumarekin, bainagauza asko egin daitezke curriculume-ko alderdiak beste era batera lantzeko”,

azpimarratu du Konsuek. Gainera, Etiopiako haurrek gabezia

asko dituzten arren, haiek dituzten gau-za batzuk hemen ez dituztela ikustendute ikasleek; adibidez, han hormi-

“Nire eskola hango

eskola batekin senidetzea

pentsatu nuen, baina, ge-

ro, jendearen jarrera ona

zela ikusita, ikasturtean

behin eskolan zerbait egi-

tea bururatu zitzaigun; al-

de batetik, dirua lortzeko

eta, bestetik, zenbait gau-

za lantzeko”

Page 30: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

30 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

goizko patiorik ez dutela, eta, kalera

ateratzean, mendian bezala daudela.

Hango argazkiak ikustean, ikasleek

“Zeinen ongi!” esaten dute askotan, eta

hori oso garrantzitsua da, Konsueren

ustez. Laguntza nola iristen den ere

ikusten dute haurrek: “Abenduaren

25ean Olentzero iritsi zen Kibebe Tse-

hay eskolara. Orduan ateratako argaz-

kietan ikusi genuen horma bat margo-

tuta zegoela, eta haurrak pozik jarri zi-

ren, haiek egindako ahaleginak frui-

tuak eman dituela ikusi zutelako”, aipa-

tu digu.

Horrelako ekimenek hezkuntzari

haize berriak ekartzen dizkiotela dio

Konsuek: “Ideia baldin baduzu eta ego-

kia dela uste baduzu, aurrera; beti

egongo da ideia hori gogoko duen jen-

dea. Eta hori beharrezkoa da, bestela

gure eskolak estatikoak izango dira.

Gaurko Hezkuntza sisteman haize be-

rriak sartzea kostatu egiten da”.

Prozesua azkarra izan da, baina au-

rrera doa, jende askori esperientzia po-

lita iruditu zaiolako eta parte hartu due-

lako. Horrek guztiak, etorkizunean,

jendeak nahi duen bidea hartuko duela

dio Konsuek eta garrantzitsua izango li-

tzatekeela eskola bakoitzak elkartasun

proiektu bat izatea. Edozein norabide

hartuta ere, bidea egiten ari dira, eta

Etiopiako haurrei eskola txukunagoak

izateko aukera zabaldu diete.

“Aukera duenak gaitasuna du” erakusketa Etiopiako eskolei laguntzeko erakusketa ibiltaria egiten ari dira, “Aukera duenak gaitasuna du” izenburupe-

an. Hainbat irakasle eta guraso proiektuan parte hartzen ari dira, eta Esther Martinez de Apodaka arduratzen daerakusketaz. Estherrek eta beste guraso batzuek toki batetik bestera eramaten dute erakusketa: Burlatara, Hon-darribira, Atarrabiara… Sentsibilizazio kanpaina egiteko tresna ezin hobea da.

Cielo 133 Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean ari dira proiektua aurrera eramaten. Informaziogehiago nahi izanez gero, www.cielo133.orghelbide elektronikoan sar zaitezkete. Bertan, “Proiektuak” ataleansartu, ondoren “Etiopia” jartzen duen horretan, eta, azkenik, “Eskolen elkarlan proiektuak” atalean. Web orri ho-rretan, ikasgelan egin dituzten hainbat jarduerei buruzko informazioa eta adibideak aurki ditzakezue eta baitaKonsuek berak Irakasleentzako Formazio Planaren barnean aurkeztu zuen ponentzia ere.

Page 31: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Liburu eredugarri honetan Europaren historiaaztertzen du Josep Fontana historialariospetsuak eta tradizionalki erabili denbegirada eurozentrista kritikatzen du. Europakhistorian ibilbide plurala izan du, bereeboluzioa ez da lineala eta bide bakarrekoaizan eta bertako herrien aniztasuna(aberastasunaren seinale dena) garatu behardu, bere egituran egoki txertatuz. EuskalHerritik begiratuta benetan interesgarria denikuspuntua eskaintzen digu liburuak.

Liburu honetan Jesus, Ama Birjina, Biblia,Jatorrizko bekatua, Azken Judizioa, Infernua

eta horrelako kontuen berri ematen da,sakonki eta kritikoki aztertzeko. Elizarenhistoria aztertzen da eta baita paganoen

aurkako erasoak ere. Erlijio-gerrak, Inkisizioaeta sorginak, Amerikako aborigenen kontrako

triskantzak... eta jainkoaren existentziariburuzko iritziak. Irakurketa eta eztabaidarakogaiak, beraz, euskara bikainean azaldurik eta

hezkuntzarako bereziki landuak.

gaiak argitaldaria - San Bartolome, 36 behea 20007 DONOSTIA - Telefonoa / faxa: 943 471 304 - [email protected]

www.gaiak.net

ZURE LIBURUDENDAN

SALGAI!

Aurkitzen ez badituzu, eskatu gure web orrian:

Page 32: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

32 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Haurrak gehiegi babesten al ditugu?Haur berekoiak egiten ari al gara?

Ia ahaleginik egin gabe, bat-bateannahi duten guztia lortzea, egokia al

da

Gero eta gehiago dira, hainbat tes-tuinguru sozialetatik, gure gazteenganzerbaitek ongi funtzionatzen ez duena-ren ardura agertzen duten profesiona-lak. Gazteei gehiegizko babesa ematenari al gara? Ez al dira oso berekoiak? Po-sitiboa al da ia ahaleginik egin gabe etagehiegi itxaron gabe nahi duten guztialortzea?

Egia da gaur egungo gizartean gureseme-alabei eta ikasleei ere eragitendien krisia dagoela. Askok bat egitendute arazorik badela eta arduratutaegon beharko genukeela esatean. Gaz-teen arteko indarkeria maila edota ikas-kideen arteko krudelkeria, esaterako,esaten ari garenaren adibide dira. Due-la urte batzuk Hondarribiako ikasle ba-tek jasan zuen jazarpenak suizidiorabultzatu zuen eta gertakizun hark gaiz-ki egiten ari garenari buruz eta egiten ariez garenari buruz pentsatzera bultzatugintuen. Dena den, ordutik gero etagehiago dira gazteen arteko indarkeriakasuak eta horiek guztiek agerian uz-ten dute enpatia, hau da, besteen le-kuan jartzeko gaitasuna, tolerantzia,autokontrola eta justiziaren modukobaliok falta direla, soilik batzuk aipatze-

arren.Arrazoiak konplexuak diren arren,

autore batzuek behin eta berriro errepi-katzen dute gure gazteak hazten ari di-renerako atmosfera morala euren gara-penerako oso kaltegarria dela eta bestearrazoi batzuen artean pixkanaka dese-giten ari diren eta garrantzia handia du-ten zenbait alderdi sozial aipatzen di-tuzte: helduen aldetik gainbegiratzea,gurasoen jokabide moralaren ereduak,instrukzio etikoa (espirituala, erlijiosoa

edo zibikoa), eskola pertsonalizatua-goak eta gurasotasuna era arduratsuanbetetzea. Gainera gure gazteek kanpo-ko mezuen bonbardaketa jasaten duteetengabe (telebista, zinema, publizita-tea eta abar) eta horiek guk helarazinahi dizkiegun balioen kontra doaz sa-rritan. Horrek guztiak balio positiboa-goak direnak hondatzea dakar.

Familiaren barnean ere aldaketagarrantzitsueak izan dira. Gaur egunEstatu espainiarrean egindako hainbatazterketek diote guraso eta seme-ala-ben arteko harremana demokratizatuegin dela, hau da, afektuari eta komuni-kazioari garrantzi handia ematen zaie-la, arauak adosten saiatzen direla etahorien beharra eta erabilgarritasunaarrazoitzen direla, seme-aleben iritziakkontuan hartzen direla eta aitak pixka-naka seme-alaben heziketan esku har-tzen ari direla. Baina, beste sektore ba-tzuetatik planteatzen ari da gaur egun-go familia ereduan seme-alabengana-ko permisibitate maila gero eta altua-goa dela eta gurasoen rolari eta familia-ri garrantzi gutxiago ematen zaiela. Ho-ri horrela izateko arrazoien artean,emakumea produkzio prozesuan eta

galdeidazue

?Amaia EZEIZA

PSIKOLOGIAN DOKTOREA ETA EHUko IRAKASLEA

Garapen sozioafektiboaren, emozioen eta gurasoen

hezkuntza emozionalaren inguruko ikerlaria

Page 33: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 33

etxez kanpoko prozesuan sartu izana,gurasoek lana egitea, heziketak dakar-tzan zailtasunak, seme-alabak heztera-ko orduan ematen diren desadostasu-nak, bikotekideen arteko gatazkak, o-kupazioa eta ikasketa mailak aipatzendira.

Egia da gazteak bizi diren testuin-guruetan aldaketa handiak gertatu di-rela, baina egia da baita ere, badirelaoso garrantzitsuak diren kontu batzuketa egindako ikerketen emaitzek ho-rrekin bat egiten dute. Haurren eta gu-rasoen arteko harreman afektiboen ka-litateari buruz ari gara, horrek eraginhandia izango baitu zenbait gaitasu-nen garapenean. Sentiberak diren gu-rasoek beren seme-alabak baldintza-rik gabe onartzen dituzte, kooperati-boak dira, seme-alaben beharretaraerraz hurbiltzen dira, eta zenbait kon-petentzia eta balio eskuratzeko oinarrisendoa sortuko duen atxikimendu ha-rremanaren sorrera bultzatzen dute.Diziplina motari buruzko edota sozia-liazio estiloari buruzko, ama etxekoan-drea izateari edo kanpoan lan egiteariburuzko, haurren balio moralen gara-penaren inguruko afektuari buruzkoeta familiako klimari buruzko (koope-ratibotasuna/berekoikeria, enpatia,sariak atzeratzeko gaitasuna eta abar)azterketak egin direnean, emaitzek gi-zakiok pertsona maitatuak, babestuaketa lagunduak izateko dugun oinarriz-ko beharra babestu dute eta baita beha-rra izanez gero, nora jo jakiteko premiaizaten dugula azaldu ere.

Duela gutxi Estatu espainiarrekosei erregioetako guraso eta haurrekinazterketa bat egin da (Ortiz, Apodaca,Etxebarria, Fuentes eta Lopez, 2007)afektuak, lanarekiko ardurak, hazkun-tzak berekin dakartzan zailtasunek, se-me-alaben heziketaren inguruko akor-dioek, hazkuntzak bikotean sor ditza-keen gatazkek, okupazioak eta ikaske-ta mailak eremu moralean gurasoenesku-hartzearekin duten harremananolakoa den aztertzeko. Emaitzen ara-bera, afektuak eta seme-alabak baldin-tzarik gabe onartzea (morala barnera-tzeko eta gizartearen aldeko jarreraren

eramaile nagusia dena) Kochanska-k,Hoffman-ek eta guk (Ortiz, Apodaca,Etxebarria, Ezeiza, Fuentes eta Lopez,1993) egindako azterketek zioten mo-duan, aldagarri erabakigarrienak diraseme-alabak moralki hezten dituztengurasoen taldeetan. Gainera, adin txi-kikoen jokabideen diziplinazko kon-trolari dagokionez, permisiboenak etatoleranteenak diren gurasoak seme-alabak baldintzarik gabe hartzen dituz-tenak, afektua erakusten dutenak etahaurrak zoriontsuak izan daitezen etagutxiago sufri dezaten nahi dutenak di-rela pentsa dezakegu, baina emaitzekez dakarte halako ondoriorik. Egia dagaur egun gurasoak lasaiagoak direlaseme-alaben heziketa moralean eskuhartzeari dagokionez, baina edozeinkasutan, azterketak agerian utzi zuenafektuak lotura esanguratsuak azaltzendituela esku-hartze moralarekin eta ba-lioei dagozkien ardura eta kontrolare-kin. Hau da, maitasuna eskaintzeak etaseme-alabak baldintzarik gabe onar-tzeak ez du kontrola alde batera uzten,kontrakoa, maitasunak bereiztu eginzituen moralki hezten duten gurasoakpermisiboak direnengandik. Beste erabatera esanda, seme-alaben heziketamoralean esku hartzen duten guraso-ak, atxikimendua irudi egokiak erakus-ten dituzte, kontrola izaten dute (maita-sunagatik ez dira axolagabe azaltzen),diziplina induktiboaz baliatzen dira etahaien esku-hartzeak seme-eleben ga-rapen moralean duen garrantziaz ziurdaude.

Bertuteak lantzenHaurrengan, inteligentzia moralak

edo ongia eta gaizkiaren arteko aldeak,gizartearen aldeko jarrerak eta berekoi-keria, justizia eta justiziarik eza ulertze-ko gaitasunak, hainbat bertute hartzenditu. Horien artean daude besteen su-frimendua ezagutzeko gai izatea etanorbere buruari asmo krudelekin joka-tzea galeraztea, bulkadak kontrolatzeaeta mementoko asebetetzea atzeratzenjakitea, epaitu aurretik besteei entzu-tea, ezberdintasunak onartzea etaerrespetatzea, alternatiba moralak argi-

tzea, besteekin identifikatzeko gai iza-tea, injustiziaen kontra egitea eta gaine-rakoak gupidaz eta errespetuz trata-tzea.

Bertute garrantzitsuenetako bat,enpatia edo gainerakoen sentimen-duekin sintonizatzeko gaitasuna da.Beste pertsonaren ikuspuntuan jartzeadakar, nola sentitzen den ulertzea etaharen sentimenduekiko sentibera iza-tea. Haurrak enpatikoak izateko gaita-sunarekin jaiotzen diren arren, hori be-har den moduan elikatu behar da. Ho-rretarako oinarrizko baldintzetako batgurasoak fisikoki eta emozionalki ger-tu egotea eta euren seme-alaben bizi-tzan sartuak egotea da John Gottman-ek egindako ikerketaren arabera. Ho-rregatik da arduratzeko modukoa az-ken hamarkadetan gurasoek seme-ala-bekin pasatzen duten denbora askomurriztu dela ikustea. Zentzu horretan,azterketek gizonek seme-alaben gara-pen sozioafektiboan duten garrantziaazpimarratzen dute eta gero eta gehia-go direla seme-alaben bizitzan ez parte

Maitasuna eskaintzeaketa seme-alabak baldin-tzarik gabeonartzeak ezdu kontrolaalde baterauzten, kon-trakoa, maita-sunakbereiztu egin zi-tuenmoralki hezten dutengurasoak permi-siboakdirenengandik. Seme-alaben heziketamoralean esku hartzenduten gurasoak, atxiki-mendu irudi egokiakerakusten dituzte

?

Page 34: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

34 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

hartzeko aukera egin duten gizonez-koak. Gurasoak seme-alabak emozio-nalki laguntzeko moduan ez egoteak,haurren enpatiaren garapenean eragi-na du, zalantzarik gabe.

Nola bultza dezakegu enpatiarengarapena gurasook eta hezitzaileok?Emozioen kontzientzia eta hiztegiasustatzea, gainerakoen sentimendue-kiko sentsibilitatea indartzea eta horie-kiko enpatia erakustea oinarrizkoa da.

Kontzientzia beste bertute garran-tzitsu bat da. Ongia eta gaizkiaren arte-ko aldea bereizteaz ari gara, ontasuna-ren kontrako indarren aurrean babes-ten lagunduko duten kontzientzia sen-doak garatzeaz eta era egokian jokatze-az, baita tentazioaren aurrean ere. Fun-tsean, euren kontzientziak indartukodituzten haurrak hezteaz. Seme-alabakheztean euren lehentasunetako batetorkizunean gizaki on eta zuzenakizango diren haurrak lortzea dela dioteguraso gehienek. Bada, horretarako

premisetako bat gure gazteek kon-tzientzia maila altua garatzea da. Zen-tzu horretan, gurasoek eredu eta ins-truktore moduan duten estiloa eta gu-rasoen praktikak oinarrizkoak dira.

Pentsamendu oldarkor bati jarrai-tuz ez jokatzea erabakitzeak, hiruga-rren osagaia dakar: autokontrola. Etabadirudi hori dela haurrek gaur egungutxien praktikatzen duten bertutea.Enpatiak haurrari besteen emozioaksentitzea ahalbidetzen diola genioen,kontzientziak ongia eta gaizkia bereiz-ten laguntzen diola eta azkenik, auto-kontrola, moralki zuzena dena egin de-zan lortzeko bere bulkadak geldiaraz-ten laguntzen diona da. Haur batek au-tokontrola badu, badaki beste alterna-tiba batzuk existitzen direla, eta bereekintzak kontrola ditzake, bat-batekoasebetetzea atzeratzeko gai da eta berekontzientzia mailarekin bat datozenhelburuak epe luzean lortzen zentratu-ko da. Gure seme alabek eta ikasleekautokontrol maila altuagoak gara ditza-ten nahi badugu, guk geuk autokontroleredu ona izan behar dugu eta horreklehentasuna izan behar du guretzat. Eraberean, haiengan barneko motibazioabultzatu behar dugu. Badirudi gauregun haurrak txikitatik sari bat jasotze-ko zain egoteko moduan hezten ditu-gula zintzoak izateagatik edo ongi joka-tzegatik soilik. Horrek kanpoko kon-trola duen motibazioa bultzatzen du etaongi egiten duena saria jasotzera bal-dintzatutzen du. Haurrek txiki-txikita-tik konturatu behar dute beren buruenmende daudela eta horrek indarra etakontrola garatzera eramango ditu. Bar-neko motibazioa duten haurrek ongijokatzen dute badakitelako zuzena zerden, eta hori berez, nahikoa sari bade-lako. Azkenik, inpultsiboak diren etakontrolatzeko zailtasunak dituztengazteei autokontrola bultzatzeko estra-tegiak erakutsi behar dizkiegu, bulka-da horiek identifikatzen lagunduz, se-gundu batzuk gelditu eta zerbait eginaurretik pentsatzeko (Ongi ala gaizki aldago? Ziurra al da? Arazoak sortuko aldizkit? Hori al da egin dezakedan one-na?) eta azkenik egoki jokatzeko. Az-

Enpatiak haurrari bes-teen emozioak

sentitzeaahalbidetzen

diola genioen,kontzientziak

ongia eta gaizkia bereiz-ten laguntzen diola etaazkenik,autokontrola,

moralki zuzena denaegin dezan lortzeko bere

bulkadak geldiaraztenlaguntzen diona da. Haurbatek autokontrola badu,badaki beste alternatibabatzuk existitzen direla,

eta bere ekintzakkontrola ditzake

?

ken pauso hori garrantzitsua da behinzerbait eginez gero ez delako atzerabueltarik izaten eta hartutako erabakia-ren ondorioak gure gain hartu beharizaten ditugulako. Horrek bere ekin-tzen erantzule dela konturatzen lagun-tzen dio gazteari.

Aipatutako hiru bertuteez gain, zei-nak oinarrizko jotzen ditugun, azpima-rragarriak diren beste batzuk ere badi-ra: errespetua, ontasuna, tolerantzia etajustizia. Norbaiten edo zerbaiten balio-ari begirunea erakusteaz ari gara, ingu-ruan ditugunen ongizate eta sentimen-duengatik arduratzen garela erakuste-az, giza aniztasunaren aberastasunaaintzat hartzen dugula erakustez etaondratuak, inpartzialak eta justuak ga-rela azaltzeaz. Ezaugarri horiek gaine-rakoak begirunez tratatzera garamatza-te eta giza bizitza errespetatzera. Irakas-leek beti diote oso polita dela errespe-tuzko jarrerak dituzten haurrak, onakdirenak, toleranteak eta justua direnakikasle moduan izatea, gainerakoenganpentsatzeko gai direlako, haien egoerapertsonalekin enpatia lortzeko gai dire-lako eta babeserako jarrerak erakuste-ko gai direlako. Ezaugarri horiek pre-misa batean oinarritzen dira, hau da,pertsona guztiak duintasunez eta haienbarneko balioak kontuan hartuz tratatubehar direla. Eta horrek indarkeriaren,injustiziaren eta gorrotoaren preben-tziorako oinarrizko premisa bihurtzendu. Gure gazteengan bertute horiekbultzatzean, lehen pauso horietako ba-koitzaren esanahia transmititzea litza-teke eta horien garrantzia egunerokobizitzaren adibideen bidez adieraztea,bai eskolan eta baita etxean ere.

Finean, gaur egungo ikerketek ere-mu moralean esku-hartze maila baxuadela agerian uzten dute, bai familian etabaita eskolan ere eta oso garrantzitsuadela aipatutako alderdiak lantzea ustemoral sendoak izango dituzten gazteakgaratzeko, ongia eta gaizkia bereiziahal izateko, hain berekoiak ez izatekoeta kooperatiboagoak izateko, bestee-kin toleranteak izateko eta kanpokopresioei jaramonik egin gabe eurenerabakiei eusteko.

Page 35: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakapirila

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 35

Page 36: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Hezkuntza Sistema Nazionalarenaldeko dinamika abiatu du EHBE-k

Maiatzaren 31ra bitartean Hez-kuntza Sistema Nazionalaren aldarri-kapena herriz-herri eta ikastetxez-ikastetxe zabalduko duen dinamikaabiatu du Euskal Herriak Bere Eskolaherri ekimenak. Ekitaldi nazionalakizango diren arren, zortzi eskualdetangauzatuko dira ekimenak eta herrie-tan eta ikastetxeetan egingo diren eki-taldiek izango dute pisu gehien. Pitzizeneko arkatza herriz-herri ibiliko dadinamikak irauten duen bitartean etaikastetxeekin eta herritarrekin elkar-lanean hainbat ekimen gauzatuko di-tuzte: ikastetxeei eta aisialdi taldeeizuzendutako unitate didaktikoa za-balduko dute, erakusketa dinamikoaantolatuko dute, muralak egingo di-tuzte, hitzaldiak eta bideo emanaldiakizango dira…

Bestalde, izaera nazionala izangoduten ekimenak ere izango dira etamaiatzaren 31an amaituko da dinami-ka Iruñean izango den manifestazioa-rekin batera. Ordura arte, apirilaren4an Arrasaten bilkura egingo dutehainbat eragilerekin; apirilaren 24an

36 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Dinamika egunez-egunMARTXOAK 31 - MAIATZAK 31

Euskal Unibertsoa’08 izeneko ekime-na izango da Gasteizen eta maiatzaren10ean, Pirritx eta Porrotxen eskutikjaialdia izango da Oreretan.

Dinamikaren helburuak, Hezkun-tza Sistema Nazionalaren aldeko alda-rria egitea, hezkuntza esparruko egi-tasmoak helburu hori antolatzeko es-kubidearen logikan kokatzea, inposi-zioak salatzea eta herritarren parte-

hartzea bultzatzea dira.

Dinamika bere herrian edo esko-

lan antolatu nahi duenak EHBErekin

harremanetan jar daiteke posta elek-

troniko honen bidez: ehbe@euskales-

kola.org eta dinamikaren baitan sor-

tzen diren baliabideak www.euska-

leskola.org helbide elektronikoan es-

kuragarri izango dira.

APIRILAK 4 ARRASATE

GASTEIZ

ORERETA

IRUÑEA

APIRILAK 24

MAIATZAK 10

MAIATZAK 31

18:00etan Eragileekin aurrebilkura eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko argazkia19:00etan Ekitaldia

Jaialdia Pirritx eta Porrotxekin

Manifestazio nazionala

Euskal Unibertsoa’ 08

Page 37: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Datozen asteetan egingo dutehausnarketa ikastetxeetan eta eragilesozialetan eta ekainaren 21ean onartu-ko dute Euskal Curriculuma, EuskalHerri osorako espezifikoa, oinarrizkoaeta komuna izango dena. Eztabaidaprozesua hiru eragilek gidatuko dute:Euskal Herriko Ikastolen Konfedera-zioak, Sortzen-Ikasbatuaz Elkarteaketa Udalbiltzak. EHIK-k eta SortzenIkasbatuaz-ek ahalik eta eztabaida za-balena eman dadin bitartekoak jarrikodituzten bitartean, Udabiltzak herri era-gileen eta herritarren partehartzea ber-matuko ditu.

Jasotako ekarpenekin azken txos-tena osatu eta onartuko dute, kulturadituen ekarpena aintzat hartuz, hez-kuntzako eragileen ekarpenak aintzat

hartuz eta herrita-rren ekarpenakkontuan hartuz.

Hala nahi dutenikastetxeek eta era-gile sozialek propo-samena balioetsikodute eta Euskal Cu-rriculuma praktikanjartzeko eta ebalua-tzeko konpromisoahartuko dute. Egi-tasmoa onartzenduten hezkuntzaerakundeek era berean, ikastetxeei be-harrezko dituzten baliabideak eskain-tzen ahalegintzeko konpromisoa har-tuko dute.

Edukiei dagokienez, oinarrizko

gaitasunak lortzeko beharrezko jotzen

diren esperientziek, kontzeptuek eta

prozedurek osatzen dute Euskal Curri-

culum espezifiko, oinarrizko eta ko-

muna.

Ekainean onartuko da Euskal Curriculuma

Aurrematrikulatu martxoaren 31tikapirilaren 11ra

Arabako egoitzaTelef: 945 220 500Faxa: 945 226 [email protected]

Bizkaiko egoitzaTelef: 944 234 386Faxa: 944 243 563

[email protected]

Gipuzkoako egoitzaTelef: 943 465 586Faxa: 943 466 [email protected]

edota ikastetxe bakoitzean

Page 38: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

Hezkuntza, Unibertsitate eta Iker-keta Sailak, Gipuzkoako Berritzegune-en (Prestakuntza eta Hezkuntza Berriz-tatzea Laguntzeko Zerbitzuen) bitar-tez, Hezkuntza Berriztatzeko Proiek-tuei buruzko Gipuzkoako VII Jardunal-diak antolatu ditu, “Gaitasunak gara-tzen” izenburupean.

Apirilaren 17an goiz eta arratsaldezizango dira jardunaldiak, eta 18an goi-zez soilik. Donostiako Miramar Jaure-gian izango dira eta esperientzia ugariezagutzeko aukera izango da bertan.Programan, ildo nagusiak eta oinarriz-ko konpetentzien garapena elkartzendituzten lan gune anitzak aurkeztukodira.

Denentzako izango diren hitzaldieta esperientziak izango dira eta gai ze-hatzen programak ere bai. Apirilak 17goizean, Karmele Alzueta Sariak bana-tuko dira eta Elena Martin MadrilgoComplutense Unibertsitateko irakasle-ak ikasten ikasteko konpetentziaren in-guruan hitz egingo du. Atsedenaldikokafearen ostean, alde batetik zientziaeremuetako konpetentzietan zentratu-tako gai, ponentzia eta esperientziakizango dira eta nahiago duenarentzatHizkuntza komunikaziorako gaitasu-naren inguruan beste hainbat aurkez-pen izango dira.

Hezkuntza berriztatzeko proiektuei

buruzko Gipuzkoako VII. Jardunaldiak

Ikastaroak*“Hezkuntzarik ez heziketa fisikorik gabe” jardunaldiakNoiz: Apirilaren 11n, 9:00-17:00 Non? Mondragon UnibertsitatekoHumanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Hizlariak:Fernando Sanchez Bañuelos, Ana Makazaga, M. Teresa Vizcarra, AntonioFraile, Joseba Etxebeste eta abar.

*Hizkuntza teknologiak ikasleen testuak aztertzekoNoiz: Apirilak 21-24, 16:00etatik-19:00tara. Non? UEU, ikastetxe nagusia.Otaola hiribidea, 1 20600, Eibar. Emaileak: Montse Maritxalar eta LarraitzUria.

*Jolasa eta Hezkuntza Premia Bereziak (Garatu 07-08)Noiz: Apirilak 7- Maiatzak 31, astelehen eta asteazkenetan, 17:30etatik-20:00tara. Non? UEU, ikastetxe nagusia. Otaola hiribidea, 1 20600, Eibar.

Arratsaldean, hautatzeko bi progra-ma izango dira, bata gizarte eta kulturaaniztasunaren inguruko aurkezpensorta eta bestea kalitatearen ingurukoa.Eguna amaitzeko, azken orduan ElenaMartin izango da, berriz ere, hizlari.

Apirilaren 18an, lehen orduan JordiAdell Castellóngo Jaume I. Unibertsita-teko irakasleak gelako jarduerek IKTengaitasunen garapenean izan dezaketeneraginari buruz arituko da. Ostean,“Denontzako eskola” programarenbarnean hainbat hitzaldi eta programaaurkeztuko dira, eta IKTeen inguruanbeste hainbeste.

Izena emateko edota programaosoa ikusteko jo http://www.gipuz-tik.net/jardun2008 webgunera.

38 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

Nafarroako Ikastolen Elkarteko ki-deek Izaskun Arratibel aukeratu dutepresidente, Xabier Azanzak utzitako le-kua betez. Arratibel 1995etik 2001eraSan Fermin Ikastolako presidentea izanzen eta Zizur Txikiko Ikastolan ere la-nean aritu da.

Arratibelen esanetan, “Nafarroakoikastolek kalitatezko irakaskuntzarenaldeko apustua egin dute. Ikastolen ku-deaketa sisteman gurasoen parte har-tzea funtsezkoa da, eta hori ere gureezaugarri nagusienetakoa da. Euskaraeta euskal kultura ere, jakina, ezinbes-teko errefentzia dira guretzat. Nafarroa-ko ikastolak erroturik daude lurraldehonetan, 40 urteotan gurea eredu arra-kastatsua dela erakutsi dugu. Hori ga-rrantzitsua da, baina ez da aski. Oso gi-zarte aldakorrean bizi garenez, etorki-zunerako erronka berriei aurre egin be-har diegu, gurea hemendik aurrera erehezkuntza eredu ona izan dadin. Nik,ahal dudan neurrian, horretan lagun-tzen saiatuko naiz”.

Iñigo Lamarka Arartekoak beha-rrezko ikusten du Eusko Jaurlaritzak,“bere konpetentzien arloa gogoan iza-nik” irakaskuntza alternatiboei onar-pen legala ematearen inguruan gogoe-ta sortzea.

Eskaera, Seme-alabak eskolatikatera zituen Irungo sendiaren kasuarenharira landu du Arartekoak. Iraganudazkenean, Gipuzkoako fiskaltzakauzitara eraman zuen Irungo bikotea,6-12 urte bitarteko lau haurrak etxeanhezteko erabakia hartu izanagatik.Gaur egun, haurrak AEBtako Kalifor-niako urrutiko ikasketa zentroan matri-kulatuak daude, eta ikasketak amaitze-an titulua baliozkotzea espero dute.Oraindik, familiak ez du auziaren ingu-ruko berririk izan.

Arartekoak etxeko irakas-kuntzaren inguruko ezta-baida sortzea eskatu dioEusko Jaurlaritzari

Izaskun Arratibel, Nafa-rroako Ikastolen Elkartekopresidente berria

Page 39: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

argitalpenak

Biziaren sarea ehuntzenBegoña Arrate Larrañaga

ELHUYARIdazlearen iritziz XXI. mendea sa-

reen mendea izango da, eta natura sa-reak zientziaren bidez aztertzeak au-rrerapauso nabarmenak ekarriko ditu.Ideia horren inguruko eztabaida filoso-fiko-zientifikoa azaltzea da liburuarenhelburua eta irakurleei biziaren sareanolakoa den imajinatzen laguntzea•

Aitona eta amona udalekuetanIdazleaELKAR

Aitona eta amona udalekuetara jo-ango dira, txakur eta guzti, beren bilobaLibe bisitatzera. Hara heltzeko kome-riak izango dituzte eta udalekuetandauden bitartean makina bat abenturabiziko dituzte. Umorez kontatu dizkiguidazleak bisitan zehar gertatu direnak.Jokin Mitxelenak egin ditu irudiak•

PunpalaplanURTXINTXA ESKOLA

Euskal jolasen bildumaren hiruga-

rren alean 0-5 urte bitarteko haurren-

tzako 30 jolas eta kanta jaso dituzte Ur-

txintxa Eskolakoek. CD-a, DVD-a eta

liburuxka biltzen ditu. Liburuxkan,

Iñaki Eizmendik idatzitako ‘Jolasa, hiz-

kuntza jarreretan eta jokabideetan era-

giteko bide eraginkorra’ izeneko do-

kumentua jaso dute•

Europa ispiluaren aurreanJosep Fontana

GAIAKEuroparrek nortasun komuna ko-

difikatzeko dituzten arazoak aztertu di-

tu egileak. Historikoki Europak norta-

sun hori “besteei” begira antolatu duela

dio, haiekiko aldeak agertzeko, baina

Europako benetako historia anitza dela

azpimarratzen du, nahiz eta historia ho-

ri beldurrez ukatu izan dugun•

LodikrokoAmaia Hennebutte Millard

IKASHamabi olerki jasotzen ditu Lodri-

koko liburuak eta CD-a ere badakar.Haur Hezkuntzarako material egokiada, bereziki hizkuntza lantzeko, bainabaita irudimena edota sormena lantze-ko ere. Amaia Hennebutte Millard-ekidatzitako olerkiek, irrirako tartea ereuzten dute •

Basotxo eta animali handiakArantza Ibarra Basañez

EREIN

Basotxok animalia handiak ezagutu

ditu liburu berri honetan; balea, lehoia,

jirafa, gamelua, krokodiloa, elefantea,

hartza, arranoa, kangurua, elur-oreina

eta olagarroa. Aurrekoetan bezala,

oraingoan ere, forma bereziak hartuta,

animaliak ezagutzera abiatu da Baso-

txo•

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

... nora joangogara?

GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOABakearen kultura zabaltzea helburu

Bakearen kultura zabaltzea daGernikako Bakearen Museoarenhelburu nagusia, Idoia Orbek, ber-tako Hezkuntza Zerbitzuko ardura-dunak, esan digunez. Bakean oina-rritutako gizartea nola sor daiteke-en, horixe da haien kezka nagusia,eta hori lortzeko helbuarekin, bisi-tariei hainbat tresna eskaintzendizkiete. Lantzen den gaia lantzendela,bisitariei mezu edo ideia posi-tiboa helarazi nahi die museoak,ar-duradunek esan digutenez.

Museoa 1998an sortu zuen Gerni-ka-Lumoko udalak, historia museomoduan, Gernika Museoa izenarekin.Orduan, 1937ko apirilaren 26an Ale-maniako Condor Legioak eta Italiakoaire indarrek, Francoren agindupean,herrian egindako bonbardaketa zenmuseoaren ardatza. Baina, 2002an,Gernikako Bakearen Museoa Funda-zioa sortu zen, eta bonbardaketarenberri ematea nahikoa ez zela iritzita,orokorrean bakearen kultura zabaltze-ko helburua zehaztu zuten. Beraz,2003. urtean, Gernikako Bakearen Mu-seoa izena hartuta zabaldu zituen berri-ro ateak.

Erakusketa iraunkorra bisitatzendutenek hiru atal nagusi ikusteko auke-ra dute: hasteko, bakea bera zer denazaltzen saiatzen dira. Bigarren atale-an, Gernikako bonbardaketaren non-dik norakoak ezagutzeko aukera ema-

ten dute, eta alemaniarrekin berra-diskidetzea nolakoa izan zen azaltzendute; eta amaitzeko, gaur egun mun-duan bakearen egoera nolakoa den az-tertzen dute. Azken atala aztertzeko, bigela dituzte; lehenean giza eskubideakaztertzen dira, bizitzarako eskubidea,askatasunez bizitzeko eskubidea etaberdintasun eskubidea; eta bigarrengelan, Euskal Herriko gatazkaren ingu-ruko informazioa aurki daiteke. IdoiaOrbek esan digunez, ideia orokorraematen saiatzen dira gela horretan.

Hezkuntza ZerbitzuaHezkuntza Zerbitzua 2006an jarri

zuten abian Gernikako Bakearen Mu-seoan, eta Lehen Hezkuntzako, Biga-rren Hezkuntzako eta Batxilergokoikasleekin aritzen dira batik bat.

Hainbat tailer eskaintzen dituzte,eta dinamikoak eta parte hartzeko mo-dukoak izatea nahi dute. Jolasen bidezlantzen dituzte gaiak askotan; jolas ko-

40 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

operatiboak eginez, emotibitatea etaenpatia lantzen dituzte. Museoan gelaberezia dute tailerrak egiteko.

Tailerrak egin aurretik, irakasleekinhitz egiten dute, eta gaia lantzeko edoosatzeko baliagarri izan daitekeen ma-terial eta dokumentuen zerrenda bidal-tzen diete Hezkuntza Zerbitzutik. Bes-talde, museoko ordutegia eta eskola-koa askotan bat ez datozenez, ordute-gia moldatzeko arazorik ez dute izaten.

Gaur egun, garrantzi berezia ema-ten diote giza eskubideen tailerrari. Tal-de gehienek tailer hori lantzen dute, etadenbora aldetik ere egokia da, ordu etaerdi inguru irauten baitu. Giza eskubi-deei buruzko ideia orokorra eskain-tzen saiatzen dira bertan. Tailer guztie-kin egiten duten moduan, hasteko, jo-lasak egiten dituzte eta, ondoren, ikas-leek giza eskubideen gainean dutenezagutza zenbaterainokoa den ikustendute.

Ondoren, gaia aztertzen dute. Bost

Page 41: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

127. zenbakia. 2008ko apirila • hik hasi • 41

GGEERRNNIIKKAAKKOO BBAAKKEEAARREENN MMUUSSEEOOAAForu Plaza, 148300 GERNIKA-LUMOBizkaiaTelefonoa: 946 270 [email protected]

i

edo sei talde egiten dituzte, eta talde ba-koitzak giza eskubide bat lantzen du;horretarako, egunkarietako artikuluakerabiltzen dituzte, artelanen kopiak,egunkarietatik ateratako txisteak…Ariketak egiten dituzte hainbat gai lan-tzeko: aske bizitzeko eskubidea, ber-dintasuna, esklabotasuna, familia,iheslariak eta hezkuntza.

Eta, azken ariketa, hausnarketa iza-ten da, talde handian bateratzen dutetalde txikietan aztertutakoa. Orduan,galdera egiten diete ikasleei: “Nolakogizartea nahiko zenukete?”, eta hainbatpertsona irudikatzen dituzten koloreta-ko paperak hartuta; haientzat gizarteperfektua litzatekeena irudikatu behardute.

Tailer didaktikoez gain, ikasleen-tzat prestatutako materialak ere badi-tuzte. DBHko ikasleentzat koadernodidaktikoa dute eta, museoa ikusi on-doren, gelan bertan ikusitakoak lan-tzen jarraitzeko aukera ematen die ho-rrek. Aurrerantzean, Lehen Hezkun-tzako ikasleentzat ere koadernoa pres-tatzeko asmoa dute.

Bestalde, Gernikako bonbardaketalantzeko webquesta ere badute, eta ho-ri lantzeko ez dago museora joan beha-rrik; edozein ikastetxek eskura du, in-terneten, museoren web orrian•

Oharrak:- Gehienez, 25 pertsonak osatutako taldeak hartzen dituzte.- Iraupena, aukeratutako tailerraren araberakoa da (1 h.- 2:30 h.)- Tailer guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskaintzen dituzte. Bisita gidatuak,berriz, lau hizkuntzatan eskaintzen dituzte: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesezeta ingelesez. - Taldeek arduradun batekin joan behar dute.- Tailerrak doakoak dira.

Hezkuntza Arloa

Tailer didaktikoak- Bakea (15 urtetik gorakoentzat)- Historia eta bitartekaritza (DBH eta Batxilergoa)- Giza eskubideak (DBH eta Batxilergoa)- Irakatsi gabeko irakasgaia (DBH)- Hiroshima-Nagasaki (LH)- Bake Hatzak (LH)

Material pedagogikoak- Gernikako bonbardaketari buruzko webquesta- Koaderno didaktikoa (Bigarren Hezkuntza)

Dokumentazio zentroa- Gerra Zibilari eta Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentaziozentroa ere badu museoak.

Page 42: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako

42 • hik hasi • 127. zenbakia. 2008ko apirila

atzeko atetik

Munduan, egunean 27.000 haur baino gehiago hiltzen dira sahiestu daitezkeen gai-

tzengatik. 2006an munduan hildako haurren % 80 Afrikan hil ziren. Sierra Leonan jaio-

tzen diren 1000 haurretatik,270 ez dira bost urte betetzera iristen.

Iturria:Unicef*

Sei hitz- Argentina, Errumania, Bolikosta,

Txina. Lau hitz, nongoa zaren esatekobeste.

Irakasleak dio Kepa ilargian bizi de-la, Maider-en planeta bakarra futbole-ko baloia dela, Xabi prentsa-arrosakoizarrek itsutzen dutela, eta beste guz-tiak satelite batzuk baizik ez garela. Ti-ra, azken hori ez du esaten baina... Berameteorito hutsa da.

- Ilargia, planeta, izarra, satelitea,meteoritoa. Bost hitz, nongoa zarenesateko beste.

Lanbide bakoitzak bere idazkeraomen du. Medikuek aeta oberdin idaz-ten dituzte, horregatik da zaila farma-zian lan egitea. Detektibeak oso txuku-nak dira, euren idazkera kodifikatuadarabilten arren. Notarioak, aldiz, letrakaxkarrekoa baina zenbaki onekoa be-har du, eta kirolaria, ez letra, ez zenba-ki, firma errazekoa izanda nahikoa. Ezdakit nola idazten duten apaizek.

- Medikua, farmazista, detektibea,notarioa, kirolaria, apaiza. Sei hitz, non-goa zaren esateko beste.

Atzo hasi ginen idazten ikasten. He-renegun erosi zizkidan amak idazlumaeta kuadro handidun orrialdeak. Seihitz idazten dakizkit jada, eta nahikoaomen da Hendaiako ikastolakoa naize-la garbi uzteko. Mundukoa izan nahidudala esan diot amari, eta orri txuri-txuri bat jarri dit sudur puntan.

- Sei hitz, nongoa zaren esateko beste.

Idatzi dizkiot lehenengo sei hitzak.Eskerrak ez ziren zazpi. Nire lehen le-rroa aldapa gora atera zait eta ez zateke-en zazpigarrenik kabituko. Bigarrenaukera eskatu eta aldapa behera abiatunaiz. Kaka. Horregatik nago Hendaia-ko ikastolakoa izatera kondenatua.Irungoek zuzen-zuzen idazten ikastenomen dute, guk ez. Lasai egoteko, igo-tzen den oro jeisten dela esan dit aitakbarrez. Askotan egiten du irri nik zerga-tik jakin gabe.

- Aita, tori orria. Sei hitz, nongoa za-ren jakiteko beste.

Orria inprimagailuan sartu, sei hitzidatzi, eta bera ez Irungoa ez Hendaia-koa, PC-koa dela erantzun dit.

Sustrai COLINABERTSOLARIA

- Idatzi bi hitz. Bi hitz, nongoa zarenesateko beste.

Neskek mutilek baino letra txuku-nagoa dutela dio amonak. Neskenidazkera mailara heltzen den mutila ezdela parte onekoa aitonak. Ongi idaz-ten duten mutilak ez omen dira fidatze-koak. Eta gaizki idazten duten neskakere... Nire aiton-amonek asko dakite.

- Aitona, amona, ni. Hiru hitz, non-goa zaren esateko beste.

Omar argentinarra omen da. NadiaErrumaniarra. Ez nintzateke harritukoOihana Bolikostako basoan sortua ba-litz. Amaiaren ama Txinatik etorri zeladiote. Baina ez al gara jaiotzen garenherrikoak? Ezin al gara sustraitzen ga-ren lurrekoak izan? Ama, zer da autode-terminazioa?

Arg

ia

Page 43: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako
Page 44: GAIA: ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA - hikhasi.eus · ko kexa plazaratzeko, otsailaren 28an eta martxoaren 4an greba egin zuten Nafarroako hainbat eta hainbat irakas- ... posatutako