NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan...

8
NAFARROAKO HITZA NAFARROAKO HITZA Zaharrak Krisiaren Aurrean plataformak mendekotasuna artatzeko baliabideen inguruko jardunaldi bat egin du Iruñean b Sistema egokitzeko eta malgutzeko beharra onartu du administrazioak b 2-3 Komunitate bat, zaintzeko Kultura Skabidean taldeak ‘Izaera’ diskoa aurkeztuko du hilaren 22an, Atarrabian 5 Ingurumena Ezkurrak erein dituzte ehunka boluntariok Ezkaban, eremua basoberritzeko 4 Ostirala 2020ko otsailaren 14a XI. urtea 432. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

NAFARROAKOHITZA

NA

FAR

RO

AK

O H

ITZA

Zaharrak Krisiaren Aurrean plataformak mendekotasuna artatzeko baliabideen inguruko jardunaldibat egin du Iruñean b Sistema egokitzeko eta malgutzeko beharra onartu du administrazioak b 2-3

Komunitate bat, zaintzeko

Kultura Skabidean taldeak‘Izaera’ diskoa aurkeztuko du

hilaren 22an, Atarrabian

5Ingurumena Ezkurrak erein dituzte ehunka boluntariok

Ezkaban, eremua basoberritzeko

4Ostirala

2020ko otsailaren 14aXI. urtea432. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

2NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2020ko otsailaren 14aAstekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Zaharrek nahi

dute eragiten ja-

rraitu; eta era-

bakitzen, ahal

duten neurrian.

Horregatik egin

du jardunaldi bat Zaharrak Kri-

siaren Aurrean plataformak,

Iruñean. Zaharrek mahai gainean

jarri dituzte beren kezkak eta pro-

posamenak, Pertsonen Autono-

miarako eta Garapenerako Nafa-

rroako Agentziako zuzendari ku-

deatzaile Ines Francesekin

egindako saioan. Autonomiari

eusteko estrategiak eskatu dituz-

te, eta mendekotasuna kudeatze-

ko baliabideak.

Francesek sistema egokitzeko

beharra onartu du, lehenik eta

behin, eta helburu nagusitzat jo

du zerbitzuak pertsonen beharre-

tara moldatu ahal izatea. Helburu

hori betetzea ez dela erraza argi

du Francesek. Hau da, gauza bat

dela pertsona erdigunean jarri eta

bere beharren araberako arreta

malgutasunez eskaini nahi izatea,

eta bertze bat hori egin ahal izate-

ko baliabideak eta aukerak esku-

ra izatea.

«Dirua anitzetan da deus ez

egiteko aitzakia; diru hori non ja-

rri da kontua, ordea, lehentasu-

nak ezartzea». Mezu hori nabar-

mendu du Kondestablearen jau-

regian egindako jardunaldian

parte hartu duen zahar batek bai-

no gehiagok, hain zuzen. Espai-

niako Kongresuak 2006. urtean

onartutako Mendekotasun Legea

jarri dute plataformako kideek,

zehazki, mahai gainean. «Gizarte

ongizatearen estatuko laugarren

oinarritzat jo zuten onartu zute-

nean, baina 2008ko krisiak jo eta

gero, erabat desitxuratu arte hus-

tu dute edukiz», nabarmendu

dute saioko antolatzaileek.

Mendekotasun Legea jorratu

dute jardunaldian, eta datu argi-

garri batzuk aipatuz hasi du Ines

Francesek bere solasaldia: Nafa-

rroan, administrazioak ezarritako

irizpideen arabera, mendekotasu-

na duten ia 16.000 pertsona dau-

de. Kopuruak gora egin du, 2015.

urtetik mendekotasun moderatua

dutenak ere kontuan hartzen di-

tuztelako. «Aurretik, ez zuten

prestazioak jasotzeko eskubide-

rik», zehaztu du Francesek. Men-

dekotasuna dutenen %80k dituzte

65 urte baino gehiago. Legeak, be-

raz, zuzenean eragiten die.

Malgutasunak duen garrantzia

berretsi du Ines Francesek, eta

mendekotasuna dutenak artatze-

ko sistema osoa baldintzatzen

duen auzi bat jarri du mahai gai-

nean: «Laguntzak banatzen dira

mendekotasun mailaren arabera;

ez, ordea, mendekotasuna duen

pertsonaren benetako beharren

arabera. Bi pertsonak mendeko-

tasun maila bera izan dezakete,

baina hagitz behar ezberdinak»,

azaldu du Pertsonen Autonomia-

rako eta Garapenerako Nafarroa-

ko Agentziako arduradunak.

«Egoera horrek disfuntzioak sor-

tzen ditu zerbitzuak arautzeko or-

duan», erantsi du.

Mendekotasun handia duten bi

pertsona jarri ditu Francesek adi-

bide: etxean bakarrik baina ondo-

an duen familiak babestuta bizi

daiteke bat, eta, bertzea, berriz,

zahar etxe batean.

Hitzartutako 2.100 toki

Zahar etxeak aipatu ditu France-

sek, eta zahar etxeak aipatu dituz-

te jardunaldiarekin bat egin duten

zaharrek ere. Entzule baten gal-

dera jaso du Francesek: «Ez al da

hobe Nafarroako Gobernuak za-

har etxeak eraikitzeko erabiltzea

bere dirua, enpresa pribatuekin

hitzarmenak egiteko bainoago?».

Eta ezetz erantzun du Francesek:

«80-120 toki dituen zahar etxe

baten egoitza eraikitzeko zortzi

milioi euroren inbertsioa behar

dugu; diru horrekin toki anitz lor

ditzakegu zahar etxe pribatuekin

hitzarmenak sinatuz». Gaur

egun, Nafarroako Gobernuak

2.100 toki ditu hitzartuta zentro

pribatuetan, eta bertze 241 toki

ditu egoitza publikoetan. 3.000

inguru behar ditu, halere.

Zahar etxera joateko unea aha-

lik eta gehiena atzeratzea ere har-

tu du xede Francesek, eta zaha-

rrek bat egin dute. Gehienek argi

Zaharrak Krisiaren Aurrean taldeak mendekotasuna artatzeko baliabideen inguruko saioa egin du,eta Ines Frances Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako buruak sistema egokitzekobeharra onartu du. Lucia Martinez Virto adituak komunitateak duen garrantzia nabarmendu du.

Ongi zahartzeko erronkak

Emakume zahar bat,

karrikan, makuluekin.

JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 14a Astekoa

utzi dute etxean gelditu nahi du-

tela. Horretarako, zahartze akti-

borako estrategiek duten garran-

tzia jarri du Francesek mahai gai-

nean. Zaharrak etxean artatzeko

sistemak betetzen duen rola ere

aipatu du. Udalen esku dago zer-

bitzu horren kudeaketa, baina

Francesek argi du tokiko entitate

horiekin lan egitea premiazkoa

dela zerbitzua berrantolatzeko,

udalen arteko ekitateari eusteko,

eta malgutasuna bultzatzeko.

«Zerbitzua beharrezkoa da arra-

tsaldez eta asteburuetan ere, bai-

na, gaur egun, hori egitea ez da bi-

deragarria. Behar den malgutasu-

na lortzeko bideak pentsatu

behar ditugu», erran du.

Zaharrak Krisiaren Aurrean

plataformako kideek ere eskatu

diote malgutasuna sistemari, per-

tsonen beharretara egokitzeko

asmoa egia bilaka dadin. Baliabi-

deak eskatu dituzte, zaharren

zaintza lehentasun bilaka dezate-

la, eta herritar guztiak artatzeko

moduak martxan jar ditzatela.

Ildo horretan, zahar etxeetan eta

eguneko zentroetan hitzartutako

toki gehiago eskatu dituzte, eta

erabiltzaileek ordaindu beharre-

koa errentaren arabera zehaztea.

Zaharrak artatzen dituzten profe-

sionalen lan baldintzekin ere ba-

dute kezka plataformako taldeek,

eta lan hitzarmen duinak eskatu

dituzte. Bertzelako bideak jorra-

tzeko beharra badela ere argi dute,

eta bertzelako etxebizitza ereduen

inguruko gogoeta eskatu dute,

bertzeak bertze.

Ikerketa martxanBertzelako bide horien inguruko

gogoeta eta lanketa egiteko beha-

rrezkoa da testuinguruaren berri

jasotzea. Horretan ari dira Nafa-

rroako Gurutze Gorria eta NUP

Nafarroako Unibertsitate Publi-

koa, hain zuzen, zahar anitzen

errealitate bilakatu den esparru

zehatz batean: bakardadearena,

alegia. Martxan jarri dute «aitzin-

daria» den ikerketa bat, 65 urte

baino gehiago dituzten eta baka-

rrik bizi diren pertsonen artean,

inkesta baten eta elkarrizketen bi-

dez bakardadea nola bizi duten ja-

kiteko.

Herrialdean, 64 urte baino

gehiagoko 24.000 pertsona inguru

bizi dira bakarrik, Nafarroako Esta-

tistika Institutuko datuen arabera.

Pertsona horiengana ailegatu nahi

dute NUPeko ikertzaileek. Lucia

Martinez Virto soziologia irakaslea

da ikerlarion zuzendari. Gizarte

langilea ere bada, eta zuzenean ari-

tu da zaharrekin, denbora luzez.

Martinez Virtok argi utzi nahi

izan du bakarrik bizitzeak ez due-

la erran nahi pertsona batek ba-

kardadea sentitzea. «Zahar etxe

batean jendeak inguratuta bizi

dena ere sentitzen ahal da baka-

rrik», zehaztu du. NUPeko kide-

ek helburu hartu dute 370 inkesta

egitea. Lanean hasi dira jada.

Martinez Virtok argi du siste-

mak zaharren ongizatea hartu

behar duela helburu bere politi-

kak zehazterakoan. Hori lortze-

ko, baina, baliabide publikoak ez

direla nahikoak ere garbi du. «Ez

dira, eta ez dira izanen». Admi-

nistrazioarekin batera, orain arte

bigarren mailako rol bat izan du-

ten bertze aktore batzuek «indar

handiagoa» hartu beharko luke-

tela uste du ikerlariak. Hitz bakar

baten bidez azaldu du zein izan

beharko lukeen bideak: «Komu-

nitatea».

Martinez Virtok nabarmendu

du gizarteko belaunaldi ezberdi-

nen arteko hitzarmen bat behar

dela zaintza lanei eutsi

ahal izateko. «Sareak

osatzeko gai izan behar

dugu, zaintza prozesu

horretan parte har deza-

ten komunitateak, fami-

liek eta zerbitzu publiko-

ek. Belaunaldi artekoa

eta departamentu arte-

koa behar du izan hitzar-

menak, osasunaren ar-

loa eta arlo soziala elkar

elikatzen baitira».

Adibide bat aipatu du

Martinez Virtok komu-

nitateak duen garrantzia

eta bete beharko lukeen

rol nabarmenagoa azaltzeko:

Iruñeko Donibane auzoko zaha-

rren aldeko hitzarmena, hain zu-

zen. «Hitzarmen hori hagitz ga-

rrantzitsua da; gisa horretako sa-

reak bultzatzen ahalegindu

beharko genuke».

2018. urtean sinatu zuten Doni-

baneko akordio hori. Auzoko

osasun etxeak bultzatu zuen, eta

eragile anitzek egin dute bat, za-

hartze osasungarri baten aldeko

konpromisoa hartuz. Sinatzaile-

en artean dira, bertzeak bertze,

zaharren elkarteak, bizilagunen

elkarteak, botikak, kirol elkarte-

ak eta auzoko denden elkartea.

Komunitatea eragile aktibo bila-

katu dute, zaharren egunerokoan

duintasunaren eta kalitatearen

aldeko konpromisoa bultzatuz.

«Adibide bat dira».

Zaharrak Krisiaren Aurrean plataformako kideen jardunaldia. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

15.986ZENBAT PERTSONAK DUTEN

MENDEKOTASUNA

Mendekotasuna duten 15.986

pertsona daude Nafarroan, Per-

tsonen Autonomiarako eta Gara-

penerako Agentziaren arabera.

%80k dute 65 urte baino gehiago.

%15,1ZENBATEK DUTEN

MENDEKOTASUN HANDIA

Mendekotasuna dutenen %15,1ek

dute mendekotasun handia;

%29,36k mendekotasun larria; eta

%32,37k moderatua. Mendekota-

suna dutenen %64 dira andreak.

Laguntzak banatzen diramendekotasun mailarenarabera, eta ez pertsonenbenetako beharren arabera»Ines FrancesAutonomiarako eta Garapenerako Agentzia

«Sareak osatzeko gai izanbehar dugu, zaintza prozesuankomunitatea, familiak etazerbitzu publikoak aritzeko»Lucia Martinez VirtoNUPeko irakaslea eta gizarte langilea

‘‘

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

Uxue Rey Gorraiz Iruñea

Mendiko botakoinetan eta ai-tzurra eskuan,ehunka lagunbildu ziren joan

den larunbatean, Ezkaba men-dian gora egin eta bertan ezku-rrak ereiteko. Landaretza askorikgabeko guneak basoberritzekodeialdi bat egin zuen Basoberri el-karteak Iruñeko Udalaren lagun-tzaz. Hirurehun boluntario ingu-ru aritu ziren lanean, eta hiru milaezkur baino gehiago erein zituz-ten denen artean, gerora haritzaketa arteak haz daitezen. Hala, Basoberri elkarteko kide-

ek beren aletxoa jarri dute Nafa-rroan, Espainiako estatuan abianden egitasmoan; ezkurrak ereite-ko La gran bellotada ibérica (Ez-kurkada iberiar handia) izenekoerronkari heldu diote, hain zuzen.Anbizio handiko helburuak ezarridira bertatik: epe luzera, estatuan25 milioi ezkur ereitea dute xede.Oraingoz, hiru milioira iritsi dira.Presarik ez da oraindik hori er-diesteko, baina ari dira pixkana-ka: Nafarroan, Faltzesen eta Orbaibarrean ere egin dituzte halakoateraldiak, Ezkabako ereinaldia-ren aurretik.Mikel Baztan Basoberri elkarte-

ko kidea da, eta koordinazio lane-tan aritzen da horrelako ekintzakantolatzeko: bai ezkurrak ereite-ko, baita aurretik haziak biltzerajoateko ere. Joan den larunbatekoekinaldiaren gisakoek helburuanitz dituzte, bere esanetan:«Gure ekosistemak berritzekobalio du, iraungo dutela ziurta-tzeko».Ezkurrak ereinda, hariztiak eta

artadiak sortu nahi izan dituzteEzkaban, horiek baitira, adituekdiotenez, eremura hobekien mol-datuko direnak. «Inguruan da-goen landaretza nolakoa zen az-tertzen dugu lehenbizi, arrotzakdiren espezieak ekartzeak ez lu-keelako inolako zentzurik», azal-du du Mikel Baztanek. Ezkurretik datozen espezieak

«oso esker onekoak» direla aipa-tu du, gainera, ereindakoan ezbaitute lan handirik behar. «Pa-zientzia eskatzen du, motel haz-ten baitira, baina merezi dute era-bat», esan du.Urteak beharko dira emaitzaz

gozatu ahal izateko, baina hariztieta artadi mardulen gerizpeakizanen dira orduan nagusi orainsoildurik dauden Ezkaba mendi-ko gune horietan. Hala ere, Baso-berri elkarteak mehatxuei ereerreparatu die ereitea antolatzekogaraian. Izan ere, baliteke ekosis-tema horretan bizi diren anima-

liek jatea ezkur horiek, eta neu-rriak hartu dituzte bermatzekohori gertatuta ere arbolak hazikodirela: zulo bakoitzeko, hiru ez-kur sartu dituzte. Dena dela, Baztanek argitu du

ekosistemak «arbolak baino as-koz gehiago» direla, eta zuhaix-ken eta soroen garrantzia nabar-mendu du. «Mosaikoak eratzen

saiatzen gara, nolabait, denak di-relako inportanteak. Laharrakere landatzen ditugu, eta elorriak,orkideak…», gehitu du. Izan ere,bioaniztasuna bultzatzea eta ba-bestea da Basoberri elkartearenhelburuetako bat.Hiru urte dira elkartea eratu

zela. Ez zen ezerezetik sortu, or-dea; izatez, Ezkaba mendian ber-

tan egindako beste jarduera bate-tik jaio zen taldea ofizialki sortze-ko erabakia. «Ezkurrak ereitekodeialdia egin genuen hartan ere,eta ehun bat lagun bildu ginen.Hain harrera ona zuela ikusita,proiektu gehiago aurrera erama-teko aukera ona izan zitekeelapentsatu genuen». Garai hartan,Mikel Baztan Iruñeko Udalaren-

tzat ari zen lanean. Taldea sortudenetik, hainbat eta hainbat ate-raldi antolatu dituzte Nafarroan,eta sare sozialak baliatuta anima-tzen dute jendea parte hartzera.«Denbora honetan, elkartea osa-tu aurretik bakarka edo talde txi-

kitan aritzen zen jende asko eza-gutu dugu, eta bat egin dugu, hel-buru bera genuela ikusirik». Sarebat osatu dute, eta, jarduera ba-koitzean parte hartzen dutenenkopurua oso finkoa ez bada ere,eragitea lortzen dute beren xu-mean.

Datorrenari aurreaTamalez, dagoeneko ez dago erlo-juari aurrea hartu beharrik klimaaldaketak zer eragin izango di-tuen jakiteko. Inguruko mendie-tan eta basoetan antzematen ha-siak dira lehen ondorioak bede-ren; batez besteko tenperaturakgora egin izanak, oraindik gutxiizanagatik ere, zabaltzen lagun-tzen die landareen plaga eta gai-xotasunei. Halaxe azaldu du Baz-tanek: «Pinu beldarrak, esatera-ko, edonon daude orain.Lehenago ez ziren eremu altueta-ra iristen». Horrelakoak, gainera,datorrenaren lehen zantzuak bai-no ez dira, haren ustean. Ikerlariek argitaratutako au-

rreikuspenak «benetan beldur-garriak» direla dio, eta zeharoitxuralda daitezkeela Nafarroakobasoak. «Kontuak hala jarraitzenbadu, pagadiak desagertzeko zo-rian egon daitezke hemendik ho-gei edo hogeita hamar urtera, etagauza bera gertatuko zaie hariz-tiei, edota mendi altuetako landa-retza osoari ere».Ondorio lazgarri horiek saihes-

teko lanean jardun beharra na-barmendu du Baztanek. Horreta-rako, nork bere eguneroko ohitu-rei erreparatu beharko die, bainaBasoberri elkarteak antolatutakojarduerek ere ekarpen handiaegiten dute helburu hori erdieste-ko bidean. «Haziak ereinda, kar-bonoa xurgatuko duten landaregehiago edukitzea lortukodugu». Berotegi efektua murriz-tuko da horrela, eta klima aldake-ta geldiaraziko. Hori da, behin-tzat, helburu nagusia.

Ehunka lagunek ezkurrak erein dituzte Ezkaba mendian.Basoberri elkarteak egin du deialdia, Iruñeko Udalarenlaguntzarekin. Elkarteak helburu du eremua basoberritzea,bioaniztasuna bultzatzea eta klima aldaketari aurre egitea.

Etorkizuna erein nahi duten haziak

Larunbatean egin zuten ezkurrak ereiteko saioa, eta hirurehun boluntario aritu ziren lanean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ezkurrak erein dituzte Ezkaban, arteak eta haritzak haz daitezen. JOSE M. MACIAS

4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 14aGaiak

Ezkaban ezkurrakereiteko jardunaldi bategin zuten duela hiruurte, eta hortik sortu zenBasoberri elkartea

Orain, ereindakohaziekin artadiak etahariztiak sortzea daasmoa, ongi egokitzenbaitira eremura

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

Edurne Elizondo Iruñea

Etapa berri bat haste-

ak dakarren ilusioa

eta urduritasuna;

hurrengo urratsa

egiteko gogoa; ohol-

tzara igo eta dena emateko grina.

Sentsazio horiek guztiak dira na-

gusi Skabidean taldeko kideen-

gan egunotan: Izaera izeneko dis-

ko berria aurkeztuko dute hilaren

22an, Atarrabiako Totem aretoan.

Musika egiten duen lagun talde

bat dira, funtsean, berriz jotzen

hasteko irrikan.

Skabidean berritubat igoko da

oholtza gainera 22tik aurrera, tal-

dea desegiteko zorian egon eta

gero, indarberrituta heldu baita.

2019. urtea funtsezkoa izan da

taldeko musikarientzat. Skabide-

an & The Blackbirds izeneko

proiektua sortu zuten kideek,

izandako beheraldiari aurre egi-

teko, hiru emakume abeslari ba-

tuz taldera. Esperientzia ezin ho-

bea izan da denentzat, eta kide

berriak bere egin ditu Skabidea-

nek, jatorrizko izenari eutsiz.

Skabidean, beraz, 11 kidek osa-

tzen dute orain, eta iaz egindako

lanak biziberrituta ekin diote

oraingo etapa berriari. «2019. ur-

tea zoragarria izan da. Berrogei

kontzertu inguru egin ditugu, eta

oso urte polita izan da. Txikitatik

guretzat amets izandako oholtze-

tara igotzea lortu dugu, gainera»,

azaldu du Niko Leonardok.

Hatortxu Rock jaialdikoa izan

da Skabideaneko kideek bereziki

gozatu duten oholtza horietako

bat. «15 urte genituenean, jaialdi-

ra entzule gisa joaten ginen, eta

hor jotzeko aukera izatea izuga-

rria izan da guretzat». Gasteizko

Txosnetan eta Donostiako Pira-

ten oholtzan ere izan dira, bai eta

Valentzian ere, bertzeak bertze,

Euskal Herritik kanpo. Atarrabia-

ko Totem aretoan egindako kon-

tzertua ere nabarmendu dute

Skabideaneko kideek. «Jendeak

pentsatzen du talde txikiok ezin

dugula gisa horretako espazio bat

hartu, baina guk egin genuen, eta

oso ongi atera zitzaigun», erran

du Leonardok. «Oso polita izan

zen, ezberdina. Gustura aritu gi-

nen denok», erantsi du Claudia

Rodriguezek.

Rodriguez da taldera batu diren

hiru emakume abeslarietako bat,

hain zuzen ere. Osatuta zegoen

talde batekin egin dute bat, baina

bertze hainbat taldetan egin du-

ten bidea lagungarri izan dutela

nabarmendu du Rodriguezek.

«Harrera ona egin digute. Oso

pozik gaude». Antonio Iriarte tal-

dekideak gaineratu du denen ar-

teko «elkarlana» izan dela, ha-

sieratik, kideen arteko batasuna-

ren giltzarri.

Lan berria prestatzeko proze-

suak ere eman die harremana es-

tutzeko aukera. Kaki Arkarazo-

ren estudioan grabatu dituzte dis-

koa osatzen duten hamahiru

kantak. «Hamar egunez egon gi-

nen haren baserrian bizitzen. Oso

aberasgarria izan zen denontzat.

Presiorik gabe lan egiteko aukera

izan genuen, eta gure arteko ha-

rremana sendotu genuen; hori

izan da garrantzitsuena», konta-

tu du Leonardok.

Hasierako oinarri beraClaudia Rodriguezek ere kideen

arteko harremana sendotu izana

nabarmendu du, eta argi du ho-

rrek baduela isla oholtza gainean.

Hilaren 22an eginen dute disko

berria aurkezteko kontzertua, eta

entzuleek orduan izanen dute iri-

tzia emateko aukera. «Urduri eta

gogoz» dira taldekideak, eta es-

kertu egin dute iruindarren arte-

an sortutako jakin-mina. Izan ere,

hasieran erabaki baino sarrera

gehiago jarri dituzte salgai azke-

nean, jendearen harrera ona iku-

sita.

IzaeraSkabidean taldearen hi-

rugarren diskoa da. Etapa berriko

lehena izateak ez du hutsean uz-

ten aurretik egindako lana. Zazpi

urteko bidea du taldeak atzean,

eta geroztik egindako urrats guz-

tiek lagundu dute oraingo Skabi-

dean osatzen.

Urteotako garapenaren ondo-

rio da oraingo taldea, baina oina-

rriari eutsi diote kideek, zalantza-

rik gabe: reggae, ska eta rockste-

ady estiloak lantzen dituzte. Kide

berrien sarrerak eta proiektua be-

rritzeko urratsak izan du eragi-

nik, halere, eta Atarrabian aur-

keztuko duten diskoa «askotari-

koa» dela erantsi du Leonardok.

Bertze edozer gauzaren gaine-

tik, baina, musika egiten duen la-

gun talde bat da Skabidean, eta

horrek estiloa bezainbertze defi-

nitzen du taldearen izaera. «Be-

netako lagun talde bat da hau»,

berretsi du Rodriguezek.

Iruñeko Iturrama institutuan

bat egin zutenean bilakatu ziren

lagun Skabidean taldeko kideak.

Orduko garaiak gogoratu, eta he-

rriz herri egindako kontzertueta-

ko pasadizoak ekarri dituzte go-

gora Leonardok eta Iriartek.

«Behin, 03:00etan ari ginen jo-

tzen Oronozen; gurasoak han zi-

ren, gu etxera eramateko zain».

Taldeko kideen gurasoek ere sor-

tu dute sare moduko bat. Haien

babesa badute musika-

riek, eta pozik dira haiek

ere lagun talde bat osatu

dutelako. «Taldearen er-

dia dira».

Otsailaren 22ko kon-

tzertua egin eta gero, hi-

laren 29an Madrilen aur-

keztuko du taldeak disko

berria; martxoaren 7an,

Gasteizen; 14an, Donos-

tian; eta 21ean, Bilbon. Bihar, gai-

nera, hitzaldia antolatu dute Ka-

takraken, 17:30ean, autogestioaz

eta elkartasunaz.

Adiskidetasuna izan da Skabideanmusika taldeak egin duen zazpi urtekobidearen giltzarri, kideek Iturramakoinstitutuan bat egin eta gero. ‘Izaera’ lanaaurkeztuko dute Totemen, hilaren 22an.

Lagun eta talde

Skabidean taldeko kideak; hilaren 22an aurkeztuko dute disko berria. WEFEELM

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 14a Gaiak

2019an, Skabidean & TheBlackbirds proiektua sortuzuten; beheraldiari aurre egin,eta biziberritu egin da taldea

Diskoa Atarrabian aurkeztu eta gero, Madrilen, Gasteizen,Donostian eta Bilbon izanendira Skabidean taldeko kideak

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 14aIritzia

RHURBILDU ETA LAULur Albizu Etxetxipia

Berrosatu, iraun, bizi

Duela pare bat asteekarri zigun BERRIAkazalera, Ion Orzaizenerreportaje batean:

«Azken ikerketek zurian beltzazaleratu dute arazoa: jendezhusten ari dira Nafarroa ekialde-ko Pirinioak». Argi bila omen da-biltza Pirinioak. Beste eskualdebatzuk ere (ez neurri berean, bai-na) odoluste motel baina iraun-kor horren parte dira. Herriakhustu, hiria bete; herriak aisialdi-rako espazio huts bilakatu, hiriakegunerokorako toki; herrietanezin ikasi, ezin lan, ezin bizi; hi-rietan aukera gehiago (bizirautenjarraitzeko). Nafarroa ez dago bakarrik

Iruñerrira bideratua. Beste es-kualdeak isolatzera bideratuta

dago, ikusezin bilakatzera. Ga-rraio publikoa duela hamarkadabatzuetako berdina da; are gehia-go, okertu egin da, eta, trenaridagokionez, etorkizun beltzadaukagu, norabide honekin ja-rraitzen badute. Herriak tren-geltokiak galtzen. Ibilbideak hus-ten. Ordutegi eskasak, txarrak,garestiak. Ez da erraza herrietan bizitzea.

Iruñearekiko dependentzia eregero eta handiago bilakatzen arida (edo dependentzia hori egon-korra den heinean, gero eta on-dorio lazgarriagoak ditu). Lane-rako, bizi ahal izateko, biziraute-ko espazio. Ikasi ahal izatekotoki. Herrira bizitzera joatea, ba-tzuentzat, abentura bat da: egu-nerokoan malabareak egitearen

artea, leku batean sustraiak izaneta beste batzuekin dantzan ari-tzea. Herriak ez husteko, bizi-

proiektuak bertan eraikitzekoaukerak ugaritu behar dira ezin-bestean eta nahitaez. Ez dute par-txeek balioko: norabidea beharda, estrategia behar da, apustukonkretuak behar dira eta plani-fikazioa behar da. Lekuan-le-kuan badira proiektuak, badaanbizioa eta bada jendea buru-belarri lanean dabilena, etenga-be. Baina baliabide gehiago behardira; baliabide asko beharko dira,eta konpromiso konkretuak. Be-netakoak. Neurriak, bizitzeko,proiektuak egiteko, etxe hutsakbetetzeko, herriak bizigarri egite-ko, bizi-ereduak garatzeko, ikasiahal izateko. Ikasi, bizi eta lanez da lelo

hutsa. Gure bizitzak zeharkatzendituen zerbait da. Eta gure es-kualdeetan eta herrietan bizinahi dugu. Ditugun arazoak ezdira txikiak. Hiriak bai, baina he-

rriak bereziki etxe hutsez betetadaude; inork ezertarako erabil-tzen ez dituen etxez beteta, eror-tzen ari direnak. Garestiak, kon-pontzen garestiak, bizitzekoerronka direnak. Ez bazaio gaihorri heltzen, herriak erorikozaizkigu. Herriak-hiria-herriakkonektatuko dituen garraio pu-bliko eta duin bat behar dugu,oraingo erridikulua konpontzenhasiko dena. Herriak konektatu-ko dituen garraioa, ez bereizterajoko duena. Eskolak irekita behar ditugu, zabalik geratzendirenak, behintzat. Gazteei he-rrietan geratzeko arrazoiak, bal-dintzak eta bitartekoak mahaigainean jartzea. Ez du kosmetikak konpondu-

ko, ez dute neurri sinbolikoekkonponduko. Norabide argia etabide luzea ditugu aurretik egite-ko, guztiok. Baina helburuakegingarria behar du izan: Nafa-rroa bizia nahi dugu, ez hilzoriandagoen mamua, erdiguneak guz-tiz jana.

Nafarroa bizia nahi dugu, ez

hilzorian dagoenmamua, erdiguneak

guztiz jana

Irudiab Iruñea

Apustu etxeen aurkako bertze urrats batJoko areto eta apustu etxeen aurkako mugimenduak bertze urrats bat egin du Iruñerrian: eskualdeko elkarteek

sortutako plataformak manifestaziora deitu zuen larunbatean, eta ehunka pertsonak parte hartu zuten protes-

tan, Apustu etxerik ez, borrokatuz irabaziko dugu lelopean. Iruñean bakarrik bi bingo, zazpi apustu etxe eta 35

joko areto badira. Iruñerria osoan, mila joko makina baino gehiago eta bostehun apustu makina daude. Apiri-

lean amaituko da Nafarroako Gobernuak areto berriak zabaltzeko ezarritako moratoria. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jardunaldia eginen dute ikastetxeerlijiosoetako pederastia kasuei buruz

IRUÑEA bNafarroako ikastetxe erlijiosoetan gertatutako pederastiakasuen inguruko jardunaldia eginen dute gaur, egun osoz, Iruñeko Civican aretoan. Ikastetxe Erlijiosoetako Abusuen Biktimen Elkarteakantolatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin. Jar-dunaldiaren helburua da egia, justizia eta erreparazioa lortzea abu-suak sufritu zituztenentzat.

14.734ZENBAT KURRILO DAUDEN HERRIALDEANIberiar penintsulako kurriloen neguko errolda egin dute, eta datuek

baieztatu dute azken urteotako joera: gero eta kurrilo gehiagok ematen

dutela negua Nafarroan. Urtarrilean, zehazki, 14.734 kurrilo zenbatu zituz-

ten herrialdean. Penintsulan, denera, 221.162 zeuden.

Zortzi hilabeteko espetxe zigorra gaztebati, guardia zibil bati eraso egiteagatik

ALTSASU bAltsasuko gazte bati zortzi hilabeteko espetxe zigorra eza-rri diote, guardia zibil bati eraso egiteagatik. Ez dute kartzelan sartuko,halere. Kintoen bestan gertatutakoak eragin zuen ikerketa. Espainia-ko komunikabide batzuek berehala zabaldu zuten taldean prestaturi-ko «segada» bat gertatu zela. Guardia Zibilak, ordea, erran zuen «era-so arin bat» baino ez zuela jasan guardia zibil batek. Ustez edukiontzibatzuk bide erdian jartzeagatik Guardia Zibila lau gazte identifikatzerajoan zenean gertatu zen. Larunbatean pasatu zen epailearen aurretik.

«Trafiko eskumenak hartzeakez du erran nahi Guardia Zibiladesagertzea; izan ere, hilabeteamaieran berrehun agentegehiago izanen ditugu»

Jose Luis ArastiEspainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

MUSIKA

BARAÑAINQueen Forever.

bBihar, 21:30ean, auditoriumean.

BAZTANBaztan Kantuz.

b Igandean, 12:00etan, Elizondon.

BERAHatxe.

b Igandean, Kataku ostatuan.

IRUÑEARolan & Loop Abestiak.

bGaur, 20:30ean, Arga jatetxean.

IRUÑEAEzpalak.

bGaur, 21:00etan, Txintxarri

tabernan.

IRUÑEANoisealive.

bGaur, 21:00etan, Infernu tabernan.

IRUÑEASiete de Picas

eta Moustache.

bGaur, 21:15ean, Indara aretoan.

IRUÑEA Ilegales.

bGaur, 22:00etan, Zentral aretoan.

IRUÑEAOrfeon Gagarin.

bBihar, 20:00etan, Civicanen.

IRUÑEAXatiro eta Dupla.

bBihar, 20:30ean, La Carboneran.

IRUÑEAMonte del Oso.

bBihar, 21:00etan, Txintxarri

tabernan.

IRUÑEAViva Suecia.

bBihar, 22:00etan, Zentral aretoan.

IRUÑEAPamplonesa musika ban-da eta Nafarroako Goi Mailako

Musika Kontserbatorioko ikasleak:

Extreme Beethoven.

b Igandean, 12:00etan, Gaiarren.

IRUÑEANafarroako Orkestra

Sinfonikoa.

bOstegunean, 20:00etan, Baluarte

auditoriumean.

IRUÑEAMonster Magnet.

bOstegunean, 20:00etan, Zentral

aretoan.

TAFALLATxaranga Malatxo

& Friends.

bEtzi, 19:00etan, kulturgunean.

ZIZUR NAGUSIABandada.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BERTSO SAIOAK

IRUÑEA Bertso afaria: Sustrai Colina eta Julio Soto.

bBihar, 21:00etan, Ipar Gorri

elkartean.

LEITZA Bardoak: Atekaberts Komeni eta Hego Haizea.

bGaur, 20:30ean, gaztetxean.

LESAKA Bardoak: Arranopola eta Bertsopiztiak.

bGaur, 19:00etan, Arrano

elkartean.

OTSAGABIA Bardoak: Amortzia-ren Eliobak eta Sakaña.

bGaur, 20:00etan, Gartsot

elkartean.

ANTZERKIA

ATARRABIA Ados Teatroa: Viejos

mundos nuevos.

b Igandean, 19:30ean, kultur

etxean.

AZAGRALas Niñas de Cadiz: El

viento es salvaje (Freda y Medea

en Cádiz).

b Igandean, 19:15ean, Francisco

Arbeloa ikastetxean.

BURLATA Izaskun Mujika ipuinkontalaria.

bAsteartean, 18:00etan, liburutegian.

BURLATA Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi dantza.

bAsteazkenean, 16:30ean eta

19:00etan, kultur etxean.

CASTEJONLas Niñas de Cadiz:

Cabaré a la gaditana.

bBihar, 20:00etan, Sarasate

aretoan.

ELORTZIBARProducciones Maestras: ¡Estás en Babia!

b Igandean, 18:00etan, Noaingo

kultur etxean.

IRUÑEANAE: Gracias a la vida.

bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

IRUÑEAAita, Patxi Larreak

zuzendua.

b Igandean, 19:00etan, Gaiarre

antzokian.

IRUÑEASara Escudero: bakarriz-

keta.

b Igandean, 19:00etan, Zentral

aretoan.

LEITZABeheko Larraine:

Manifestu bat.

b Igandean, Torrean.

LODOSALas Niñas de Cadiz: El

viento es salvaje (Freda y Medea

en Cádiz).

bGaur, 21:30ean, kultur etxean.

TUTERAAs de T. konpainia:

Mujeres al descubierto.

bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.

ZANGOZASara Escudero: Sara

Es... Cudero.

bBihar, 20:00etan, Carmengo

auditoriumean.

ZINEMA

ANTSOAINBlack is beltza.

bBihar, 20:00etan, antzokian.

ATARRABIACriadas y señoras.

bOstegunean, 19:00etan, kultur

etxean.

IRUÑEAPonyo.

bGaur, 17:30ean, Txantreako

salestarretan.

IRUÑEADoraemon eta jolasen

fabrika.

b Igandean, 17:30ean, Biltoki

elkartean.

LESAKAOzzy.

b Igandean, 16:30ean, Harriondoa

kultur etxean.

ERAKUSKETAK

ATARRABIAOrgi, egurrari buruz-

ko Jose Palancaren argazki era-

kusketa.

bOtsailaren 23ra bitarte, kultur

etxean.

BERTZELAKOAK

IRUÑEANik sinesten dizut: lerro

arteko patriarkatua. Solasaldia

Samara Velte kazetariarekin.

bAsteartean, 18:00etan,

Emakumeen Etxean.

IRUÑEAUdal txiki, udal handi.

Solasaldia Ultzamako eta Iruñeko

alkate ohi Arantxa Martinez eta

Joseba Asironekin.

bAsteazkenean, 20:00etan, Biltoki

elkartean.

LESAKABidasoa, torturaren

arrastoak. Paco Etxeberria,

Izaskun Rekarte eta Amaia Izkoren

solasaldia.

bBihar, 16:00etan, Harriondoa

kultur etxean.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 14a Agenda

Gure proposamenab Iruñea

Samara Velte, Emakumeen EtxeanSamara Velte ikertzaile eta kazetaria (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) Nik sinesten dizutbere liburuaz ariko da astearte-

an, 18:00etan, Iruñeko Emakumeen Etxean. Iaz, Veltek liburu batean bildu zituen 2016. urteko sanferminetako

talde bortxaketak eragin zituen gogoetak. Indarkeria matxista ulertzeko moduak, justizia sistemaren ajeak, he-

dabideen tratamendua eta izuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu bere lanean, bertzeak bertze. Horietaz ari-

ko da kazetaria astearteko saioan. MAIALEN ANDRES / FOKU

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · tela uste du ikerlariak. Hitz bakar baten bidez azaldu du zein izan beharko lukeen bideak: «Komu-nitatea». Martinez Virtok nabarmendu du gizarteko belaunaldi

Edurne Elizondo Iruñea

Valentziatik eskatu dioten argaz-ki bat da Bakartxo Aniz Aldasorok(Iruñea, 1977) egin duen azkena.«Martxoaren 8an, natura argaz-kigintzan ari diren emakumeakjorratuko dituzte institutu bate-an, eta nire lanaren berri jaso nahizuten». 14 urterekin hartu zuenkamera lehendabiziko aldiz;orain, argazkigintza du ogibide(www.bakartxoaniz.com).Gizonak dira nagusi natura ar-

gazkigintzaren esparruan?

Bai. Oro har, gizonak dira tokiguztietan nagusi, oraindik ere, etaegoera hori hagitz nabarmena daargazkigintzaren esparruan, be-reziki natura argazkigintzarenesparruan.Emakume gutxi zarete, edo zaila

da ari zaretenen berri izatea?

Gutxi gara, eta egiten dugun lanaikusezina da, neurri handi bate-an. Gizon bati eskatzen zaion bai-no anitzez ere gehiago eskatzendigute guri gure lana kontuanhartzeko. Ni duela hogei urte bai-no gehiago hasi nintzen; pixka-naka-pixkanaka egin dut nire bi-dea, baina zaila da. Lan handiaegin behar da.Amore emateko asmoa izan

duzu?

Eutsi diot, argazkigintza niretzatpasio bat delako. Arazoa, batezere, bertze aldean dago, halere,argazkiak jasotzen dituen publi-koan, alegia. Atzean dagoen kon-tua da egiturazkoa; egungoa gi-zarte matxista bat dela, alegia.Mendira bakarrik joaten zara la-

nera?

Bai. Bertze argazkilariren batekintopo egin izan dudanean, giroaona izan da, baina nik maite dutbakarrik lan egitea. Bakarrik,mendian errazagoa da niretzategiten ari naizen lan horretankontzentratzea. Halere, orain arinaiz proiektu bat prestatzen ber-tze argazkilari batekin.Zein da asmoa?

Finlandiara joanen gara, hangofauna eta paisaiak lantzera. Har-tzak, otsoak eta jatunak daude,bertzeak bertze. Duela bi urtejoan behar nuen, baina bidaiahasi baino astebete lehenago es-kumuturra eta hanka hautsi ni-tuen, eta ezin izan nuen joan.Gogo handia dut. Irailean joateada gure asmoa. Udaberrian argiordu gehiago izaten dira, bainaudazkenekoa anitzez ere argi be-reziagoa da, eta horren bila goaz.Zailagoa da lana, baina, ongi egi-nez gero, emaitza sekulakoa da,Argazkilari ez ezik, basozaina

ere bazara. Biak uztartu dituzu?

Bai. Nik lehendabizi basozainikasketak egin nituen, baina ar-

gazkigintzarako zaletasuna as-paldikoa dut. 14 urterekin hasinintzen argazkiak egiten aitarenkamera zaharrarekin; 18 urtere-kin, lehendabiziko kamera erosinuen. Hamar urtez nire kabuzaritu nintzen ikasten, eta 2004.urtean, azkenean, DonostiakoEuskal Argazkigintzaren Institu-tuan hasi nituen ikasketak.Zerk bultzatu zintuen urrats hori

egitera?

Argazkigintza nire ogibide bila-katzeko gogoak. Saiatu nahinuen, behintzat, zaila baita. Zurekabuz aritzen zarenean, ikas de-zakezunak mugak ditu, eta ho-rregatik erabaki nuen ikasketakegitea, profesionalizatzea.Lortu duzu argazkigintza ogibi-

de bihurtzea?

Neurri handi batean, bai. Azkenbi urteotan batez ere argazkigin-tza ikastaroak antolatu ditut, eta

ongi ari dira funtzionatzen. Hel-burua da natura argazkigintzanaturan bertan jorratzea. Taldetxikiak egiten ditut, gehienez erebost pertsonakoak; hirukoak erebai zenbaitetan. Nafarroako Go-bernuarentzat ere ari naiz lanakegiten. Kontent naiz. Pixkanaka,baina ari naiz.Pazientzia, hain zuzen, ezinber-

tzekoa da natura argazkilari ba-

tentzat?

Bai. Gerta daiteke lanera atera-tzea, egun osoa ezkutalekuan sar-tuta ematea, eta argazki bakar batere ez egitea. Ez da ohikoena, bai-na gertatzen da. Pazientzia han-dia behar da, baina ez bakarrikfaunaren argazkiak egiteko, pai-saiarenak egiteko ere bai. Jendeakuste du zailagoa dela faunarekinlan egitea, baina paisaia baten ar-gazki on bat egitea ez da batereerraza.

Zein da zailtasun nagusia?

Irudi ikusgarri eta on bat bilatzenduzunean, lan handia egin beharduzu. Anitz landu behar duzu ar-giaren auzia, adibidez. Finean, ar-gia da argazki ororen oinarria.Nik ikastaroetan beti erraten dutargazki baten atzean ezin imajinadaitekeen lana dagoela. Kontuaez da kamera hartu eta mendirajoatea, ez da hain sinplea.Asmo zehatz bat dago argazki

baten atzean?

Argazkigintza lengoaia bat da, etaargazki orok badu zabaldu nahiduen mezu bat. Bertze kontu batda zuk zabaldu nahi duzun mezuhori jendearengana ailegatzen oteden. Baina asmoa hor dago beti.Argazkiak astindu egin behar zai-tu; ez du zertan ederra izan.Zein da zure asmoa?

Nire asmoa da naturak duen in-darra eta sentikortasuna azaltzea;

naturan dagoen arriskua ere bai,batzuetan. Jendeak nik egindakosugegorrien argazkiak ikusten di-tuenean, adibidez, beldurrarekinlotzen ahal ditu. Finean, espezieorok, edo momentu, argi eta pai-saia orok transmititzen du istoriobat, eta kontua da naturak duenhori guztia jendearengana hur-biltzea.Jendeari ere egin diozu so zure

lanaren bidez: Aragoiko (Espai-

nia) herri hutsen inguruan egin

duzu Piedras con alma argazki

liburua. Nolakoa izan da espe-

rientzia?

Herrikoa naiz ni, hagitz herrikoa.Basozaintzako praktikak egitenari nintzenean, lankideek herrihuts batera eraman ninduten.Ilunabarrean joan ginen, eta anitzukitu ninduen. Erabaki nuennoizbait eginen nuela herri hu-tsen inguruko lanen bat. 2006an,argazkigintza ikastaroak amaitunituenean, ikasketen amaierakolana egin behar nuen, eta aukeraegokia zela pentsatu nuen. Azke-nean, lau urtez aritu nintzen Piri-nioetan gora eta behera, eta lanhorren emaitza da liburua. Lanhorren bidez, erabat aldatu zaitPirinioei buruzko ikuspuntua.Zertan aldatu da?

Niretzat Pirinioak ziren natura,fauna, mendiak, eta orain pertso-nak ikusten ditut. Herri hutseta-ko harri horietan ere badago per-tsonen arrastoa.Irakasle ere bazara. Gora egin

du zaletasunak kamera digita-

len eta sare sozialen aro hone-

tan?

Zaletasunak gora egin du, bai, etaneurri handi batean izan da ka-mera digitalak gero eta eskuraga-rriagoak direlako. Arazo bat eresortu du horrek, kamera bat duenedonork uste baitu argazkilariadela. Ezin dugu ahaztu argazkibat ez dela bakarrik klik egitea.Natura argazkigintzaren espa-rruan, funtsezkoa da argazkila-riok dugun kode etikoa, eta ho-rrek erran nahi du bertze edozergauzaren gainetik dagoela argaz-ki bilakatu nahi dugun animalia,paisaia edo landare hori.Teknologia anitz aldatu da; ar-

gazkia ere bai?

Nik uste dut ezetz. Egia da ba-tzuek gehiegi editatzen dituztelaargazkiak, baina hori sumatzenda, zorionez. Kamera digitalek di-rua aurreztu digute, baina denbo-ra kendu digute, bertzalde. Auke-ra anitz eskaintzen dute, baina ja-kin behar da kudeatzen. Ni orainhasi naiz droneekin lanean, betie-re kontu handiz eta errespetuz.Baina aldaketa horiek guztiakgertatu arren, argazkia, funtsean,ez da aldatu.

«Kamera bat duenedonork uste duargazkilaria dela»

Bakartxo Aniz Aldasoro b Natura argazkilaria

Bakartxo Aniz Aldasorok basozaintza ikasketak egin zituen lehenik; ez da harritzekoa, beraz, argazkigintzaren arloan naturarako bidea egin izana. Azkenean, ogibide bihurtu du kamera atzeko lana.

BAKARTXO ANIZ ALDASORO

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko otsailaren 14a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]