Jainkoaren Hitza

36
IRUÑA ETA TUTERA, BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ELIZBARRUTIAK JAINKOAREN HITZA NORK BERE EGIN ETA ALDARRIKATU IRUÑA ETA TUTERA, BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO GOTZAINEN IDAZKI PASTORALA 2009ko GARIZUMA - PAZKOA AURKIBIDEA SARRERA 1. Gure bihozberritzearen berariazko edukia (1. zk.) 2. Jarrera irekiak edota itxiak Jainkoaren Hitzaren aurrean (2. zk.) 3. Idazki Pastoral honen asmoa (3. zk.) 4. Idazkia urratsez urrats (4. zk.) I. JAINKOAK HARREMANA IZAN NAHI DU GUREKIN JESU KRISTOREN BITARTEZ 1. Ikuspuntuaren aldaketa argitsua eta suspergarria (5. zk.) 2. Jesu Kristo presente dago Jainkoaren Hitzean (6. zk.) 2.1. Jainkoaren Hitza Hirutasunaren baitan 2.2. Jainkoaren Hitza profetengan (7. zk.) 2.3. Jainkoaren Hitza gizon egin zen (8. zk.) 2.4. Jainkoaren Hitza Apostoluen predikuan (9. zk.) 2.5. Jainkoaren Hitza Idazteunean (10. zk.) 2.6. Jainkoaren Hitza Elizaren predikuan (11. zk.) II. JAINKOAREN HITZA BIZIA DA: ERAGINKORRA ETA GAURKOA 1. Hitz eraginkorra (13-14 zk.) 2. Gaurko Hitza (15. zk.) 3. Jainkoaren Hitza eta gizakiaren hitza (16. zk.) III. HITZAREN, ESPIRITUAREN, EUKARISTIAREN ETA ELIZAREN ARTEKO AHAIDETASUN ESTUA 1. Hitza eta Espiritua (17-18 zk.) 2. Hitza eta Eukaristia (19-20 zk.) 3. Hitza eta Eliza (21. zk.) 3.1. Eliza Jainkoaren Hitzetik jaiotzen da eta bizitzen 3.2. Jainkoaren Hitzak eusten dio Elizari historian zehar 3.3. Jainkoaren Hitza, Espiritu Santuaren ahalmenagatik, Elizaren bizitzan sartzen da eta sustatu egiten du 3.4. Hitza Elizan gehiago sustraitzeko (22. zk.) IV. JAINKOAREN HITZAREN IKASLE ETA TESTIGU 1. Hitzaren ikasle (23-24 zk.) 2. Hitzaren testigu (25. zk.) 3. Ikasle eta testigu Mariaren antzera (26. zk.) V. JARRERA EGOKIAK ETA DESEGOKIAK JAINKOAREN HITZAREN AURREAN 1. Jarrera egokiak (27. zk.) 1.1. Aitorpena eta entzutea 1.2. Esker ona (28. zk.) 1.3. Baldintzarik gabeko onarpena (29. zk.)

description

Iruñea, Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainek Idazki Pastorala kaleratu dute Garizuma-Pazko aldirako Jainkoaren Hitza nork bere egin eta aldarrikatu izenburuaz.

Transcript of Jainkoaren Hitza

Page 1: Jainkoaren Hitza

IRUÑA ETA TUTERA, BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO ELIZBARRUTIAK

JAINKOAREN HITZANORK BERE EGIN ETA ALDARRIKATU

IRUÑA ETA TUTERA, BILBAO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO GOTZAINENIDAZKI PASTORALA

2009ko GARIZUMA - PAZKOA

AURKIBIDEA

SARRERA

1. Gure bihozberritzearen berariazko edukia (1. zk.)

2. Jarrera irekiak edota itxiakJainkoaren Hitzaren aurrean (2. zk.)

3. Idazki Pastoral honen asmoa (3. zk.)

4. Idazkia urratsez urrats (4. zk.)

I. JAINKOAK HARREMANA IZAN NAHI DUGUREKIN JESU KRISTOREN BITARTEZ

1. Ikuspuntuaren aldaketa argitsua eta suspergarria (5. zk.)

2. Jesu Kristo presente dago Jainkoaren Hitzean (6. zk.)

2.1. Jainkoaren Hitza Hirutasunaren baitan

2.2. Jainkoaren Hitza profetengan (7. zk.)

2.3. Jainkoaren Hitza gizon egin zen (8. zk.)

2.4. Jainkoaren Hitza Apostoluen predikuan (9. zk.)

2.5. Jainkoaren Hitza Idazteunean (10. zk.)

2.6. Jainkoaren Hitza Elizaren predikuan (11. zk.)

II. JAINKOAREN HITZA BIZIA DA:ERAGINKORRA ETA GAURKOA

1. Hitz eraginkorra (13-14 zk.)

2. Gaurko Hitza (15. zk.)

3. Jainkoaren Hitza eta gizakiaren hitza (16. zk.)

III. HITZAREN, ESPIRITUAREN,EUKARISTIAREN ETA ELIZAREN ARTEKO

AHAIDETASUN ESTUA

1. Hitza eta Espiritua (17-18 zk.)

2. Hitza eta Eukaristia (19-20 zk.)

3. Hitza eta Eliza (21. zk.)

3.1. Eliza Jainkoaren Hitzetik jaiotzen da eta bizitzen

3.2. Jainkoaren Hitzak eusten dio Elizari historian zehar

3.3. Jainkoaren Hitza, Espiritu Santuarenahalmenagatik, Elizaren bizitzan sartzen daeta sustatu egiten du

3.4. Hitza Elizan gehiago sustraitzeko (22. zk.)

IV. JAINKOAREN HITZARENIKASLE ETA TESTIGU

1. Hitzaren ikasle (23-24 zk.)

2. Hitzaren testigu (25. zk.)

3. Ikasle eta testigu Mariaren antzera (26. zk.)

V. JARRERA EGOKIAK ETA DESEGOKIAKJAINKOAREN HITZAREN AURREAN

1. Jarrera egokiak (27. zk.)

1.1. Aitorpena eta entzutea

1.2. Esker ona (28. zk.)

1.3. Baldintzarik gabeko onarpena (29. zk.)

Page 2: Jainkoaren Hitza

1.4. Kontzientzia arretatsua (30. zk.)

1.5. Konfiantza (31. zk.)

1.6. Mirespena eta harridura (32. zk.)

1.7. Konpromisoa (33. zk.)

2. Jarrera desegokiak (34. zk.)

2.1. Irakurketa fundamentalista

2.2. Historizismo kritikoa (35. zk.)

2.3. Irakurketa legitimatzaile eta murriztailea (36. zk.)

2.4. Irakurketa ideologikoa (37. zk.)

2.5. Irakurketa moralista (38. zk.)

2.6. Irakurketa espiritualista (39. zk.)

2.7. Ezjakintasuna eta gogorik eza (40. zk.)

2.8. Hitzaren eta bizitzaren arteko koherentziarik eza(41. zk.)

VI. JAINKOAREN HITZEAN SAKONTZEKO:«LECTIO DIVINA»

1. «Lectio divina» deritzanaren sorrera eta garapena(42-44 zk.)

2. «Lectio divina» deritzanaren giltzak (45. zk.)

2.1. Testuak begirunez irakurtzea

2.2. Testura jo bizitzatik eta bizitzarako (46. zk.)

2.3. Otoitz egiten duen eta arduraduna buru duenelkartean irakurri Jainkoaren Hitza (47. zk.)

2.4. Jaunaren Pazkoaren argitan (48. zk.)

3. «Lectio divina» deritzanaren urratsak (49. zk.)

3.1. Behin eta berriro irakurtzea

3.2. Meditazioa

3.3. Otoitza

3.4. Kontenplazioa

3.5. Konpromisoa

3.6. Elkarrizketa

4. «Lectio divina» deritzanaren eraginak (50. zk.)

VII. MEZUA KRISTAU ELKARTEARI ETAELKARTEKIDE GUZTIEI

1. Mezua guztiontzat (51. zk.)

2. Laikoei (52. zk.)

2.1. Katekistei eta Erlijio-irakasleei (53. zk.)

2.2. Liturgian Hitzaren irakurle direnei (54. zk.)

2.3. Apaizik gabeko elizkizunak zuzentzen dituzuenoi(55. zk.)

2.4. Fede-jarreraz Hitzaren irakurketa egitekotalde-buruei (56. zk.)

2.5. Gurasoei (57. zk.)

2.6. Gizarte-komunikabideetako fededunei (58. zk.)

3. Exegesiaren eta Teologiaren irakasleei (59. zk.)

4. Erlijiosoei (60. zk.)

5. Apaizei eta diakonoei (61. zk.)

6. Geuri, gotzainoi (62. zk.)

BUKAERA (63. zk.)

- 2 -

Page 3: Jainkoaren Hitza

SARRERA

Senide maiteok:

Gaur, Hausterre-egunean, Jaunaren Ne-kaldi, Heriotza eta Piztuera oinarri eta helbu-ru duen ibilbide espiritualari ekingo dio Eli-zak. Aurreko berrogei egunetan (hots, Gari-zuman), kristau-elkarteak, Espirituak susta-turik, bihozberritze-bidea egingo du, nagu-siki Jainkoaren Hitza entzunez, Adiskide-tzearen sakramentua ospatuz eta Eukaristiagertaberrituz. Espiritu beraren eraginez, kris-tau-elkarteak ere parte hartzen du bihozbe-rritze-bide horretan otoitzaren, neurritasuna-ren eta errukiaren bidez. Horrela erantzutendio Jesusen dei estuari: «Bete da garaia, etagainean duzue Jainkoaren erregetza.Bihozberri zaitezte eta sinetsi Berri Ona»(Mk 1, 15).

Pazkoaren gailurrera heltzean, beste be-rrogeita hamar egunez arituko da Elizaren li-turgia luze eta zabal Jaunaren piztuerarenaberastasunak guri ezagutzera ematen etaegiazko pazko-bizitza era beteagoan bizi de-zagun laguntzen.

Asmo eder hori egintzara eramaten lagun-du nahi du gure Idazki Pastoralak. Abiapun-tu Hausterre-eguna hartu eta Pazkoaldiarenazken kapitulua den Pentekoste artean da-goen aldi garrantzitsu honetako ibilbideanegin nahi digu bereziki lagun.

1. Gure bihozberritzearenberariazko edukia

1. Garizuma bakoitzak eta Pazko bakoitzakkutsu berezia ematen diote gure bihozbe-

rritzeari, gure bizitzan aparteko eragina du-ten eliz eta gizarte-inguruabarren arabera.Joan den urrian ospatutako azken Sinodoak

indartsu gogoratu digu behin eta berriz, Jain-koaren Hitzak eliz elkartearen bizitzaren etajardueraren ardatz izan behar duela, eta ga-rrantzi erabakigarria eman behar zaiola kris-tau guztien espiritualtasunean. Bistakoa daadierazpen hauen eta gure tenperatura espiri-tualaren arteko aldea. Kontraste honekbihozberritze-bide zorrotza erakusten digu.

«Jainkoaren Hitzaren testigu eta Elizakomaisu»1 argitsu eta sutsu izan zen San Pau-loren Urtea ospatzen ari gara munduko el-karte katoliko guztiekin batera. Damaskora-ko bidean Jesusen Hitzak lurrera jaurti, ikas-le bihurtu eta apostolu nekaezin egin zuenhura (ik. Eg 22, 7-8) eredu guztiz baliotsuada, Hitza debozioz geure egin eta konfiantzaosoz eskain dezagun. Ebanjelioa jarrera erli-jiosoan entzutea eta itxaropenez aldarri-katzea gomendatu zigun Kontzilioak; baina,zoritxarrez, zailtasun handiak eta gogo eska-sa aurkitzen dituzte fededunek horretarako.Pauloren Urteak adore ere eman nahi digujarrera eskas horietatik bihozberritzeko.

Baina garrantzitsuak diren bi eliz gertaerahauez gain, badugu funtsezkoagoa den bestearrazoi bat ere. Gure fedeak egiaz dioenez,Jainkoaren Hitza gure bihozberritze pertso-nalaren eta Elizaren berrikuntza ebanjelikoa-ren aparteko iturri da beti, eta fedetik etakristau-elkartetik aldendutako pertsona etatalde askorekiko harremanerako bide. «Jain-koaren Hitzaren indar sendatzailea dei biziada etengabeko bihozberritze pertsonalera-ko».2 Guztiz egokia da, beraz, fedearen ar-

(1) Gotzainen 2008ko Sinodoa, Instrumentum laboris,«Jainkoaren Hitza Elizaren bizitzan» gaiari buruz, 2. zk.

(2) Gotzainen 2008ko Sinodoa, 8. proposamena.

- 3 -

Page 4: Jainkoaren Hitza

gira egingo dugun gogoetaren ardatz bihur-tzea Hitza graziazko aldi honen hasieran.

Gizartearen analista askoren iritziz, ane-mia espiritual gogorra nabari da gure garaio-tan eta, aldi berean, «halako premia espiri-tual lausotua… otoitza berriro ere ezinbes-tekoa dela adierazten duena».3 Egoera hone-tan aurkitzen den gizarteari begiratzen ba-diogu, gure herrikideei Hitzaren elikagai in-dar-emailea eta Ebanjelioaren mezua argi etagarbi eskaintzeko premia nabaritu beharkolitzateke gure kristau-elkarteetan. Eginkizunhori gauzatuko bada, ezinbestekoa da Jain-koaren Hitza gogo biziz onartzea eta ausar-diaz aldarrikatzea; baina ezaugarri horiekezin dira gaurko gure kristau-elkarteen onda-retzat jo.

2. Jarrera irekiak edota itxiakJainkoaren Hitzaren aurrean

2. Baina, benetan interesgarria ote da Hitzhau gaurko munduarentzat? Adierazle

askoren arabera, ezezkoa da bat-batekoerantzuna. Fede itzaliaren edo akabatuarengure inguruneko esparru zabalean, hondakinanakronikotzat jotzen da Jainkoaren Hitza,«etsi eta hil nahi ez duen azken ideolo-giatzat».4 Gaurko kultura honetan, helburusinestezinak lorturik liluratua, bere salbame-naren protagonista bakartzat bere burua har-tzeko joera du gizakiak. Jainkoaren aurpe-giaren agerpen eta gizakiaren erabateko sal-bamen bezala eskaintzen den Hitz transzen-denteak baztertua izateko aukera guztiak ditualdez aurretik. Gure zibilizazio guztiz kritikohonetan, duela milaka urte sortutako Hitzhau –gure garaiko sentsibilitate, ardura etagalderetatik oso urrun dagoen inguru bateansortua– mitoen alorreko zerbait bezala ikus-ten da.

Adituen arabera, panorama honekin alde-ratuz, Jainkoaren Hitzak historian inoiz izanez duen bezalako egunsentia bizi du gaurmunduan. Idatzia daukagun Jainkoaren Hi-

tzera hurbiltzea ez da kultura-esparru jakinbatera murrizten den gertakaria. Ia aldi be-rean eta era autonomoan, hainbat kontinente-tan gertatzen joan den zerbait da. Idazteuna-ren irakurketa eta hausnarketa kristau-berri-kuntzaren eta Elizaren zabalkundearen iturribihurtzen ari da. Amosen (8, 11) antzinakoprofezia betetzen da: «Gosea bidaliko dut, ezogi-gosea, eta ez ur-egarria, Jaunaren hitzaentzuteko gose-egarria baizik».

Oraindik urrun geratzen zaizkigu Vatika-noko II. Kontzilioak proposatutako helbu-ruak. Idazteuna ez da oraindik, ez beharkolukeen neurrian behintzat, ez teologiarenbihotza ezta kristau-bizitza osoari arnasaematen diona ere.5 Baina egoera harrigarriaeta itxaropentsua erakusten digute azterlanbiblikoetan eta teologikoetan eta katekesi--planteamenduetan egindako aurrerapenek,Hitzaren aldarrikapenak liturgian hartu duengarrantziak, Idazteunaren inguruko HeziketaEskolek, Bibliaren itzulpen zainduek, Asteeta Jardunaldi biblikoek, argitaratutako la-gungarri ugariek eta, batez ere, fede-ikuspe-gitik eta otoitz-giroan egindako Bibliarenirakurketak Elizan izan duen gorakada etahedapen ia unibertsalak. Inolako giza hitzekez duen freskotasun eta indarrez jantziaagertzen zaigu Jainkoaren Hitza. Zorionez,kristau-herriari bizirik eta zuzenean emanzaio gaur egun Jainkoaren Hitz hau, lehengoaldietan baino indartsuago. Jende apal etapobreak pozez eta itxaropenez jasotzen dueta, gainera, aparteko sakontasunez ulertzen.«Pozgarria da ikustea, jende hain apal etapobrea gai dela Biblia bere eskuetan hartueta, ikuspuntu espiritual eta existentzialetik,argi berri batez hura interpretatu eta gaur-kotzeko; bere buruarekin erabat seguru da-goen zientziatik datorkiona baino sarkorra-goa den argiaz, hain zuzen».6 Hemen bete-tzen dira, era erabakigarrian, Jesusen hitzok:«Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna,gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu diz-

(3) JOAN PAULO II.a, Novo millennio ineunte, 33. zk.(4) E. SALMANN, La palabra partida, PPC, Madril

2006, 9-12 orr.

(5) Ik. JOAN PAULO II.a, Tertio millennio adveniente, 36.zk.

(6) ERROMAKO BATZORDE BIBLIKOA, Bibliaren inter-pretazioa Elizan, IV, C. 3.

- 4 -

Page 5: Jainkoaren Hitza

kiezulako eta jende xumeari agertu» (Mt 11,25).

Bihotza Bibliara zabaltze hau ez da elizgertakari hutsa. Duela gutxi arte kristau-fe-dearekiko jarrera itxia erakutsi izan duten In-dia edota Ekialde Urruna bezalako kultura--kontinente zabalek Idazteunean jasotakoHitzarekiko erakarpena sentitzen dute orain.Kontsolagarria da, Mendebaldean fedeareneguzkia ezkutatzen ari dela dirudien une ho-netan, Ekialdean berriz sortzen ari dela ikus-tea.

Baina zerbait gertatzen ari da Mendebal-dean ere. Hain zuzen ere, espiritualtasunarenesparrua basamortu bihurtua duten herrialdebatzuetan talde txikiak sortzen ari direla na-bari da; hauek beren bizitzan aurkitzen edobilatzen dituzten zentzu partzialek ez dituztebetetzen, eta zentzu eragileagoa eta sakona-goa irrikatzen dute, eta hori, sarritan, Erli-jioan bilatzen dute. Bibliara hurreratzea, pe-dagogikoki egiten denean, benetako aurki-kuntza gertatzen da haientzat; bidea irekitzendie Jesusen irudi zintzo eta garbirako, etaHarenganako federako. Gure artean oraindikhasiberria da gertakari hau, baina, itxuraguztien arabera, garrantzi handia izango due-la iruditzen zaigu etorkizunean.

3. Idazki Pastoral honen asmoa

3. Onartu beharra dago, Bibliarekiko gogo-berritze honen eragina ez dela Jainkoaren

herri osoarengana iritsi, ezta gutxiago ere.Kristau-elkarteko kide gehienek oso ezagu-tza eskasa dute Jainkoaren Hitza denari bu-ruz, eta Hitz horrek dioenari eta egiten due-nari buruz. Ezjakintasun horrek atxikimenduguztiz ahula eragiten du. Espainiar familieta-ko %50ak badu etxean Biblia. Familia horie-tako %2ak baino ez du sarri erabili ohi ira-kurtzeko. Jainkoaren Hitza hain beharrezkoabada federako, ez dago Elizarentzat harenezagutza zehatza eta benetako estimua sus-tatzea baino eginbehar garrantzitsuago etapremiazkoagorik. Biblia irakurtzen ikastea,eta testu horren jatorrizko eta gaurko esa-nahia jasotzen, berarekin otoitz egiten, testuhorretatik gure jokabiderako ondorioak ate-

ratzen ikastea, hori ez da sakonki lantzeaatsegin izan dezakegun zaletasun horietakobaten pareko zerbait. «Idazteunean oina-rritzen ez den kristau-espiritualtasunak zail-tasunak izango ditu mundu moderno,konplexu, zail, zatitu eta norabidea galduta-ko honetan bizirik irauteko» (Martini kard.).

Idazki Pastoral honek Jainkoaren Hitzaezagutu, baloratu eta erabiltzen jakiteko bi-dea zabaldu nahi dizue, Benedikto XVI.aAita Santuak, dagokion nagusitasunez etaera osoagoan, egingo digun Sinodo ostekoAholku Idazkiaren zain gaudela. Asmo haubetetzeko, hurrengo urratsak egingo ditugu.

4. Idazkia urratsez urrats

4. Egia-zerrenda edota gure jokaera morale-rako gida baino lehenago, Hitzak Jain-

koaren maitasuna adierazten digu: berebihotza ireki, bere aita-aurpegia erakutsi,bere egitasmo salbatzailea agertu, gure fedeasustatu, guri bihozberritzera eragin, gureatxikimendua lortu eta gu morrontza guzti-tik askatu nahi gaituen Jainkoaren maitasu-na. Mezuaren oinarrian dagoen benetako ja-rrera adore-emaile hori azalduko dugu Idazkihonen lehenengo orrialdeetan.

Jainkoaren hitza ez da doinu soila, abes-batzari dagokion kantua baizik. Abesti hone-tan, doinu nagusia Jesu Kristo da. Abesti ho-netako ahots desberdinak (hau da, adieradesberdinak) adieraztea eta guztiak Kristoribegira daudela nabarmentzea izango da gureibilbideko bigarren urratsa.

Jainkoarena izateagatik, hots egindakoedota idatzitako Hitzak ezaugarri guztiz osa-sungarriak ditu fededunentzat: eraginkorta-suna eta gaurkotasuna. Ezaugarri horienazalpena egingo dugu geure aurkezpenarenhurrengo zatian. Giza hitza izanik, bestalde,idatzia izan zen garaiko kultura-baldintzaketa idazleen ezaugarri pertsonalak ere is-latzen ditu.

Lotura estua dute elkarren artean Hitzak,Espirituak, Elizak eta Eukaristiak. Loturahori agerian jartzea izango da ondoren dato-zen orrialdeen helburua.

- 5 -

Page 6: Jainkoaren Hitza

Hitza berenganatzen duten ikasle etatransmititzen duten testigu izatea da kristauguztien bokazioa. Izatasun bikoitz honen on-dorio praktikoak azaltzen saiatuko gara. An-dre Maria izango da guretzat eredu bikainaeta atsegina gogoeta honetarako.

Jainkoaren Hitza zintzotasunez onartzeaketa konfiantzaz iragartzeak jarrera jakinbatzuk lantzea esan nahi du; hori azaltzensaiatuko gara ondorengo orrialdeetan.

Hitza entzuteari eta transmititzeari dago-kionean bada hainbat alderdi dituen eta sarri-tan azaldu ohi den patologia bat. Alderdi ho-riek ondo nabarmentzen ahaleginduko garaondoren, horietako bakar batean ere ez eror-tzeko.

Joan Paulo II.ak eta Benedikto XVI.ak bi-ziki gomendatu digute fede-ikuspegitik etaotoitz-giroan egindako Idazteunaren ira-kurketa, gure fede-sustapenerako eta eliz be-rrikuntzarako iturri bezala. Nola sendotu etabideratu gure elizbarrutietan, Elizan mendezmende hain tradizio handia izan duen jardue-ra hau? Argibide bakun batzuk eskainiko di-tugu bere lekuan.

Kristau-elkarteak bizi duen uneak eta el-karte hori osatzen duten talde desberdinekeliz eta sozial ikuspegitik bizi duten egoeraketa erantzukizunak iradokizun batzuk eska-tzen dizkigute, Jainkoaren Hitza nork bereegin eta haren aldeko berariazko zerbitzuaargitu eta sustatzeko. Horiekin bukatukodugu hausnarketa.

I. JAINKOAK HARREMANA IZAN NAHI DU GUREKINJESU KRISTOREN BITARTEZ

1. Ikuspuntuaren aldaketa argitsuaeta suspergarria

5. Kristauok bihotzez eskertzen dugu Jain-koaren Agerpena. Baina, luzaroan, ikus-

pegi mugatua izan dugu Agerpenari dago-kionean. Jainkoak gure salbamenerako trans-mititu nahi izan zizkigun egien eta aginduenzerrendatzat hartu ohi genuen soil-soilik. Es-piritu Santuak inspiratutako Idazteuna egiaeta agindu horiek leial adierazten zituen li-burua zen batik bat.

Vatikanoko II. Kontzilioak, antzinakokristaualdiko Eliz Gurasoen ikuspegia jaso-rik, asko zabaldu zuen Agerpena ulertzekoera eta, horrela, zabaldu egin zigun arima fe-dedunoi.

Jainkoak gure salbamenerako egiak etaaginduak agertu dizkigula aitortzearekin ba-tera, beste hau ere ikasi dugu: lehenengo etabehin, bere Aurpegia eta bere Salbamen-as-moa agertu dizkigula Jainkoak hitzen bitar-

tez zein gertaera salbatzaileen bitartez.Hitzek eta gertaerek osatzen dute Agerpena.«Jainkoaren Agerpenaren asmoa, elkarri estulotuta dauden eta elkar argitzen dutenegintzen eta hitzen bidez gauzatua izan da».7

Baina, garrantzitsua izanik ere, ez da hauikuspuntuaren aldaketa erabakigarriena. Hauda Kontzilioak Agerpenari buruz eman nahiizan zigun irakaspen berezia: Jainkoak, giza-diari dion maitasunak bultzatuta, bere buruaezagutzera eman eta gurekin harremanetanjarri nahi izan duela. «Agerpen honetan,Jainko ikusezinak, maitasun handiak eragin-da, adiskideei bezala hitz egiten die gizakieieta haien artean bizi da, haiek Berarekin ha-rremanak izatera gonbidatzeko eta bere la-gun egiteko» (Dei Verbum, 2. zk.). Agerpe-nak, beraz, «elkarrizketa-egitura du etaoihartzuna sortzen pertsonarengan».8 Jain-

(7) Elizaren Dotrina Katolikoa, 53. zk.(8) R. BLÁZQUEZ, De muchas maneras habló Dios en la

historia, Santiago de Compostelan eginiko Hitzaldia (2008-IX-3), 4. or.

- 6 -

Page 7: Jainkoaren Hitza

koak, bere burua agertzearekin, bere bihotzaireki nahi izan digu, bere adiskidetasunaeskaini eta bere bizian bertan partaide eginnahi izan gaitu; eta guk geure fedearekin etabihozberritzearekin erantzutea espero du.

Jainkoaren asmo hau nabari da Agerpena-ri buruzko Kontzilioaren berariazko idazkia-ren hiztegian (Dei Verbum). Hitza, solasal-dia, elkarrizketa, komunikazioa, parte-har-tzea, adiskidetasuna… horrelako hitzak diraerabiltzen dituenak, baita Agerpenaren ida-tzizko adierazpena den Bibliaz hitz egitendigunean ere. «Liburu sakratuetan, zeruetandagoen Aita bere seme-alaben bidera irtetenda maiteki eta haiekin hitz egiten du» (DeiVerbum, 21. zk.). «Idazteuna, Jainkoak giza-kiei bidali dien Gutuna da» (San GregorioHandia). Maitasunezko gutuna.

Oker, errealismotzat jotzen dugun eszep-tizismoaren eskutik, Jainkoa oso urrun etamutu ikusteko joera dugu, eta, ondorioz,Jainkoak guri hitz egitea eta, hain zuzen, di-gun maitasunagatik hitz egitea posible oteden galdetzen diogu geure buruari. Orain ba-dakigu, hori posible izateaz gainera, benetanhala dela. Bera gugandik hurbil dago; ezindu bertan behera utzi Berak hasitako lana.«Gizakiekin harremana izan nahi du etahaiek bila dezatela. Pertsonak gehien nahiduena eta gizatiarrena du atsegin Jainkoak:maitatzea eta maitatua izatea».9

Badakigu Erm 13, 11-14ko hitzak entzu-teak nolako zirrara egin zion San Agustinieta eragin erabakigarria izan zuela harenbihozberritzean. Geroago, era paregabeanazaldu zuen une haietan berak bizi izan zue-na: «Zu nire barnean zeunden; neu nintzenneure baitatik kanpo nengoena. Zu nirekinzinen, baina ni ez nintzen zurekin… Deituzenidan, oihu egin, eta nire gorreria hautsizenuen; ukitu ninduzun, eta erretzen nagoZuganako maiteminez».10

D. Bonhoeffer teologo luteranoak beregutunetako batean aitortzen du, Mendiko

Hitzaldia hausnartzen ari zen batean kontu-ratu omen zela, berak hots egiten zuen Hitzaez zela Jainkoari buruzko mezua, Jainkoakberari zuzendutako Hitza baizik. Eta aitor-tzen du, predikari eta artzain bezala espe-rientzia luzea izan arren, aurkikuntza horrekeraman zuela bihozberritzera. Hortik aurreraindartsu eta bizitasunez otoitz egiten hasizen. «Orduan hasi nintzen kristau izaten».11

Bonhoefferren esperientzia honen antzekoasko gertatu da historian zehar.

Askok ezagutzen ditugu egiaren, ontasu-naren, zuzentasunaren, Jainkoaren bila di-harduten pertsonak. Hauek, Bibliako hitzbatzuekiko harremanean, bilatzen dutena aur-kitzen dutenean, «aurkituak izan diren» ustesakona izan ohi dute. Aurkikuntza ez da be-ren bilatzearen fruitu izan, Jainkoaren opariabaizik. Eta Hari eskaintzen diote beren buruafedean.

2. Jesu Kristo presente dagoJainkoaren Hitzean

6. «Jesu Kristo presente dago [Jainkoaren]hitzean, Bera da, hain zuzen, hitz egiten

duena Elizan Eskritura Santua irakurtzen de-nean» (Sacrosanctum Concilium, 7. zk.).

Teologiaren arloan mamitsua eta espiri-tualtasun-arloan aberatsa den baieztapen hauulertzeko, «Jainkoaren Hitza» esamoldearenesanahi desberdinez jabetu behar dugu.

2.1. Jainkoaren HitzaHirutasunaren baitan

Hirutasunean, Aitaren betiereko Hitza daSemea. Hitz pertsonala eta jainkozkoa, adie-raztezina eta Aitaren irudi guztiz leiala. «Ha-sieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin ze-goen eta Hitza Jainko zen» (Jn 1, 1). Hiruta-sunaren baitan, Hitz honek munduaren etagizakiaren kreazioan parte hartu zuen Aita-rekin eta Espirituarekin. «Gauza guztiak be-ronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezerez da berau gabe egin» (Jn 1, 3). Mundua,

(9) Rencontrer Dieu dans sa Parole, Gotzain belgika-rren adierazpena (Brusela 2008), Licarp argit., 15. or.

(10) SAN AGUSTIN, Aitorkizunak, X.(11) D. BONHOEFFER, Elisabeth Zini egindako Gutuna

(1936ko urtarrila), Rencontrer… idazkian aipatua, 5. or.

- 7 -

Page 8: Jainkoaren Hitza

beraz, Jainkoaren Hitzak sortu zuen salba-menaren historiaren agertoki bezala eta Hitzhorrek berak sortu zuen gizakia apartekomaitasunaz, bere solaskide, konfiantzazkolagun eta laguntzaile izateko.

2.2. Jainkoaren Hitza profetengan

7. Gizadia eta era guztietako kulturak sortuondoren, Jainkoak herri bat prestatu

zuen, Mesias bere Semea eta Hitza denarensehaska izan zedin. Profetak sustatu zituenberaren baitan eta, Hitzak eraginda, Jainkoa-ren izenean hitz egin zuten, idolatriak, elkar-tasunik ezak, formalismo erlijiosoak eta neu-rrigabekeriak tentatutako herriaren buruga-bekeriak ausardiaz salatuz. Jahwehren ize-nean kontsolatu zuten herria estualdi eta su-frimendu-garai latzetan; itxaropena eraberri-tu zioten herriari gertatzekoa zen salbame-nerako ateak irekiz eta Mesiasenganako itxa-ropena piztuz. Profeta hauen hitzean presen-te dago Jainkoaren Hitza eta eragina ematendio; zerbitzu honetara deitutakoen berezkogaitasunak eta muga pertsonal eta kulturalakislatzen dituzten giza hitzetan agertzen denJainkoaren Hitza da.

2.3. Jainkoaren Hitza gizon egin zen

8. Hau da gure salbamen-historiako unerikerabakigarriena; historia honen urrats na-

gusien azalpena da hemen egiten ari garena.Hirutasun Santuaren baitan osoko eta zorio-nezko ozeanoan gorderik bizitzeko ordez,Jainkoaren Semeak, Hitzak, geure antzekogizon egin nahi izan zuen maitasunez, Aitaketa Espirituak bidalita. «Hitza gizon egin zeneta gure artean jarri bizitzen» (Jn 1, 14).

Gizon hau, Jesus, bakarra eta errepikaezina den Jainkoaren Hitza da. Jainkoa Ha-rengan dago; baina ez hori bakarrik, gizonegindako Jainkoaren Semea da. Harengan,Jainkoa oso-osorik, den bezalakoa, agertuzaigu. Hura da Hitz osoa eta behin betikoa.«Izan ere, bere Semea eman zigun bezalaematean, bere Hitza baita –eta ez du beste-rik–, hitz guztiak batean eta behingoan hitzegin zituen Hitz bakar honetan; eta ez duesateko besterik» (Gurutzeko San Joan).

Jainkoaren Hitza da haren bizitza osoa,Mariaren sabelean sortu zenetik pazkoanApostoluei Espiritu Santua isuri zien arte (Jn20, 19-22). Hitz horren bitartez esaten digunor den bere Aita Jainkoa: errukia, leialtasu-na, maitasuna. Hitz horren bitartez erakustendigu zer izan nahi duen gizakientzat: maitegaituen Aita, onartzen gaituen senidea, bereSemearengan giza izatasunaz janzten denadiskidea, guk jainkozko haren izatasuneanparte izan dezagun.

Jesus, aginpide osoa duen Hitza da. Hariez «datorkio» Jainkoaren Hitza profetei edo-ta Bataiatzaileari berari bezala. Bera Jain-koaren Hitza da. Sendatzen duten hitzak ate-ratzen dira Harengandik, bekatuak barkatzendituzten, suspertzen eta kontsolatzen duten,interpelatzen eta ohartarazten duten, maka-lak defendatzen dituzten, zapaltzaileei aurkaegiten dieten hitzak. «Onartu ez zutenek» (Jn1, 11), Nekaldira eta Heriotzara eraman zute-nek ez zituzten hitz hauek bere egin. Aitakberpiztu egin zuen eta den guztiaren eta guguztion Jaun egin zuen.

2.4. Jainkoaren HitzaApostoluen predikuan

9. Pazko Hirurreneko gertaeren ostean etahasierako kristau-elkartea sortu ondoren,

Jesu Kristok Apostoluei eman zien bere Hitzsalbatzailea. Ez zien agindu bere Hitzaren«errepikatzaile» izateko bakarrik, Hitz ho-rren testigu eta zerbitzari izateko baizik.Apostoluen predikua Jainkoaren Hitza izateanahi zuen Jesu Kristok, antzeko era batean,baina egiaz. Apostoluen hitzean Bera pertso-nalki presente egongo zela agindu zuen.«Zuek onartzen zaituztenak neu onartzennau, eta ni onartzen nauenak bidali nauenaonartzen du» (Mt 10, 40). Aldi berean, bereEspiritua haiekin egongo zela agindu zienJesusek, Beraren aldeko testigantza ematera-koan (Mk 13, 11). Hitz apostolikoa Kristo-ren beraren hitza dela bermatzen du agintzaribikoitz honek.

- 8 -

Page 9: Jainkoaren Hitza

2.5. Jainkoaren Hitza Idazteunean

10. Profeta batzuek idatziz jaso zituzten be-ren hitzak. Horrela jokatu ez balute, gaur

egun ez genukeen haien mezu aberatsetik iaezertxo ere izango. Itun Berrian laster suma-tu zen beharrezko zela gure Jaunaren bizitza,jarduera, hitzak, Heriotza, Piztuera… idatzizjasotzea. Lukasen asmoa, «hasieratik guztiazehatz-mehatz aztertu ondoren», «dena bereharian idaztea» izan zen, etorkizuneko be-launaldiek «jasotako irakaspenak zeinen fin-katuak dauden ikus» zezaten (Lk 1, 1-4).Behar hori bera nabaritu zuten Apostolueketa haien laguntzaileek, eta idatziz jaso zi-tuzten beren irakaspenak.

Profetek iragarri, Jesusek eskaini etaApostoluek hots egindako Jainkoaren Hitzaidatziz jasotzeko erabakia ez zen zehaztasunhandiagoz gordetzeko eta irakaspen horrenaldarrikapena errazteko ekimen pragmatikohutsa izan. Espiritu Santuaren ekimen be-rezia izan zen. Hark lagunduta, Eliza Tradi-zioaren ibaian murgildu zen eta Espiritu ho-nek inspiraturiko idazkiak bereizten etaonartzen jakin zuen. Idatzizko Hitz hau da,nagusiki, Elizaren fedearen elikagaia. «Espi-rituak, horrela, Jainkoak berak inspiratutakoHitza ziurtatu nahi izan du, jarraipen egon-korragoa emanez eta leialago gordez».12

Jainkoaren Agerpena Tradizio bizitik da-torkigu guri, eta bere barnean sortu zenIdazteunetik. Biak dira beneragarriak. BainaIdazteunak, Tradizioan oinarriturik, Elizarenbizitzan duen zeregina guztiz berezia da.

«Beharrezko da, beraz, eliz prediku guz-tia, kristau-erlijioa bera bezala, EskrituraSantuaz janaritua eta hark gidatua egotea…Elizaren euskarri eta kemen baita, fedearensendotasun bere seme-alabentzat, arimarenjanari, bizitza espiritualaren iturri garden etabetiereko» (Dei Verbum, 21. zk.). Bibliak,benetako bere egile den Espiritu Santuakinspiratuta egotea du berme paregabea.

Hala eta guztiz ere, Idazteunak ezinbes-tekoa du Tradizio bizia, honi estu lotuta bai-tago. Apostoluengandik datorren Elizarenizateak, esateak eta sinesteak aberasten dueneta, Espiritu Santuaren eraginez, garbitua da-goen Tradizio hau nahitaezko bermea daIdazteunaren egiazko interpretaziorako. Es-pirituak egindako garbitasunak bereizketaegiten du egiazko Tradizioaren eta bigarrenmailakoak eta agian kontrakoak ere izan dai-tezkeen eliz tradizioen artean.13

Aparteko duintasuna du ElizarentzatIdazteunak. Eliz Gurasoen bideari jarraituz,parekotasuna aurkitzen du Idazteunean jaso-tako Jainkoaren Hitzaren eta Mariaren sabe-lean gizon egindako Jainkoaren Hitzaren ar-tean. Bibliako testua gizon egindako Jain-koaren Hitzaren gorputz idatzia bezala izan-go litzateke. «Jainkoaren hitzak, giza hiz-kuntzetan adieraziak, giza hizkeraren an-tzeko bihurtzen dira, Aita Betikoaren Hitza,giza gorputz argala hartuz, gizakien antzekoegin zen bezala» (Dei Verbum, 13. zk.).

Ez dira, beraz, gehiegikeriak, OrigenesekIII. mendean idatzi zituen hitzak: «Ondotxodakit nolako arduraz gordetzen duzuen Jau-naren Gorputza zuen ardurapean uzten dute-nean, haren zatiren bat nonbait jausiko zai-zuen beldur. Haren Gorputza dela eta,zentzuz jokatuz, hainbesteko ardura erakus-ten baduzue, errieta txikiagoa merezi duelauste al duzue Jainkoaren Hitzaren gainekoaxolagabekeriak haren Gorputzaren gai-nekoak baino?».14 Benetan, miretsi eta sen-dotu egiten gaituzte Dei Verbum, 21. zk.kohasierako hitzek: «Elizak benerazio handiaizan dio beti Eskritura Santuari, JaunarenGorputzari izan dion bezalaxe»

2.6. Jainkoaren Hitza Elizaren predikuan

11. Hitzak historian zehar duen ibilbidea ezda izozturik gelditzen Jainkoaren Hitza

idatziz jartzearekin. Elizak mendez mendeeta munduan barrena Hitz hori entzuten etahots egiten jarraitzen du. Hitzak, era askota-ra egiten den prediku biziaren bidez, aurrera

(12) MARTINI Kard., In principio la Parola Idazki Pas-torala, Anbrosioar Zentroa: Documentatione Studi Religio-si, Milan 1981, 45. or.

(13) Ik. KASPER Kard., Escuchar la Palabra de Dioscon devoción y proclamarla con valentía. La Constitucióndogmática “Dei Verbum” sobre la Revelación, BibliarakoFederazio Katolikoa, 7. or.

(14) ORIGENES, In Exodum,13. Homilia, 3.

- 9 -

Page 10: Jainkoaren Hitza

jarraitzen du bere ibilbidean, besteak besteeta batez ere, iragarpenaren, katekesiaren etaliturgi ospakizuneko homiliaren bidez. Kris-toren aginduak, eta haren presentziaren etaEspirituaren eraginaren promesak indarreandiraute. Jesusen promesak eta haren Espiri-tuaren eraginak bide ematen digute Elizarenpredikua Jainkoaren Hitza dela esan ahalizateko benetako eta berariazko adieran,nahiz eta era analogoan; baina baldintza ba-tekin: Idazteuna izan dadila prediku horrenarima, araua eta elikagaia, eta bat etor dadilaElizaren fedearekin. Benetan harritu eta ika-ratu ere egiten gaitu egia honek, erantzuki-zun izugarria eskatzen baitzaio Elizaren etaeliz zerbitzarien predikuari.

12. Hausnarketa honen argira, hobeto ulerdezakegu, beharbada, zati honek dara-

man goiburuaren esanahia:

Jesu Kristo presente dago Hitzean, Berariburuz hitz egiten baitu oso-osorik Hitzak.Mesiasen itxaropenak zeharkatzen du ItunZaharra. Itun Berriaren idazleek ere ulertuzuten Itun Zaharra ulertzeko giltza Kristozela. Espiritu Santuak inspiratu eta Elizakhasiera-hasieratik beneratu izan duen ItunZaharrak Itun Berriaren argira hartzen dubere zentzu betea. Eta Itun Berri osoak JesuKristo du bere ardatz eta orpo. KristorenMisterioari buruzko katekesi zabala da.

Jesu Kristo presente dago Hitzean, hau,iragarpen-mota desberdinetan, gizon eginda-ko Hitzaren, hots, Jainkoaren Semearenadierazpen delako. Bera presente dago ira-garpen-mota hauetan guztietan, eta Bera dahorien guztien arima. «Kristoren lurrin go-zoa dute».15

II. JAINKOAREN HITZA BIZIA DA: ERAGINKORRA ETA GAURKOA

«Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta era-gin handikoa, aho biko ezpata bera bainosarkorragoa: gogoaren eta espirituaren sa-kon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zo-korik ezkutueneraino, eta barneko pentsa-mendu eta asmo guztiak miatzen ditu. Ez daharentzat munduan ezer gorderik» (Heb 4,12-13).

1. Hitz eraginkorra

13. Jainkoaren Hitza ez da beti literatur zatidistiratsua izan ohi. «Izan dira liburuak

–baita izango ere– Bibliako liburu asko bai-no hobeak, dotoreagoak eta onbiderako era-gin handiagoa ere dutenak. Baina maisulanhorietako bakar batek ere ez du liburu inspi-ratu apalenaren eraginik izango. Bibliakohitzetan begi-bistakoa den desoreka nabarida hitzezko zeinuaren eta honek eragitenduen errealitatearen artean. Idazteunekohitzek badute nolabaiteko eragin-indarra ino-laz ere esplikatu ezin dena» (Cantalamesa).

Teologiako hizkeran esanda, JainkoarenHitza eraginkorra da.

Teologia katolikoa gehiago arduratu izanda Jainkoaren Hitzaren egia defendatzeaz,Hitz horren eraginkortasuna azpimarratzeazbaino. Teologia protestantea izan da (batezere Karl Barth) funtsezko alderdi hau sako-nago aurkitzen eta baloratzen lagundu digu-na: Jainkoaren Hitzak egin egiten du esatenduena. Santa Teresa Jesusenak esaldi argitsubetean adierazi zuen pentsamendu hori bera:«Jainkoaren hitzak egintzak dira».

Hizkuntza-zientziek giza hitzaren izaera«performatiboa», hau da, eraginkorra nabar-mendu dute. Estalki ahul baten bidez adosta-sunak sortzen ditu, elkartea eraikitzen,poztasuna eragiten, maitasuna pizten, itxaro-

(15) ASISKO SAN FRANTZISKO, RODRÍGUEZ CARVALLO,OFMko Ministro Nagusiak egindako aipamena, in Mendi-cantes de sentido, de la mano de la Palabra, Erroma 2008,15. zk.

- 10 -

Page 11: Jainkoaren Hitza

pena ereiten. Baina, era berean, giza hitzapobrea da: hutseginkorra, gaixotasunak sen-datzeko eta irrikatutako arrakastak ziurta-tzeko ahalmenik gabea, zalantzazkoa eta al-dakorra eta, batzuetan, suntsitzailea ere bai.

Jainkoaren Hitza, ordea, eraginkorra damaila guztiz bikainean. «Ez dut Berri Onazabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra bai-ta fededun guztiak salbatzeko, juduak lehe-nengo, baina baita judu ez direnak ere»(Erm 1, 16). Jainkoaren Hitza sortzailea da,izatea ematen dio existitzen ez denari: «EtaJainkoak esan zuen: izan bedi argia. Ikusizuen Jainkoak argia ona zela… Jainkoakesan zuen: izan bedi sabaia uren artean…Eta hala izan zen» (Has 1, passim). Jeremiasprofetak beldurtuta eta uzkur zegoen Jahweh-ren deiaren aurrean, baina Hark ahoa ukitu etaesan zion: «Neure hitzak jartzen dizkizut ez-painetan; agintea ematen dizut gaur erreinueta nazio guztien gain, erauzi eta iraultzeko,hondatu eta eraisteko, eraiki eta landatzeko»(Jr 1, 9-10). Is 55, 10-11 txataletan hau dioJahwehk: «Euria eta elurra zerutik jaitsi etaez dira bertara itzultzen, lurra urez asegabe, emankor bihurtu eta ernamuindugabe, ereiteko hazia eta jateko ogia sorditzan; berdin nire ahotik irtendako hitzaere: ez da niregana itzultzen bere eraginaizan gabe, baizik eta nik nahi dudana egitendu eta nik ezarritako helburua betetzen».

14. Jesusek, Ebanjelioetan, bere Hitzaren in-darraz gaixoak sendatzen ditu (Mt 8, 3;

Mk 7, 34; Lk 7, 14); espiritu gaiztoak jaur-titzen (Mt 8, 32); izadia menperatzen (Mk 4,39); bihotzak Jainkoarengana bihurtzen ditueta bekatuak barkatzen (Mt 9, 6); giza biziakberritzen (Jn 4). Haren hitza giza bihotzarenbarru-barruraino sartzen da eta han biziasortzen. «Inork ez du gizon honek bezala hitzegin» (Jn 7, 46), esango dute liluratuta bereentzuleek.

Jainkoaren Hitzak bere era guztietan duindar salbatzaile hau. Baina Idazteunak, fe-dez eta espiritu apalez nork bere egiteko bo-rondatez aldarrikatzen edo entzuten denean,aparteko indarra du. Inor ez da lehen bezalageratzen Jainkoaren Hitza entzun ondoren.

Bere erruz uko egiten diona edota arinkeriazjaramonik egiten ez diona, entzun aurrekoabaino egoera penagarriagoan geratzen da.Jainko biziaren Hitzarekin ez dago jolaseanibiltzerik.

Altxor baliotsua dugu Idazteuna, Hitzamaiz entzunez «Jaunaren pentsamendua» (1Ko 2, 16) geureganatzeko, hau da, harenpentsamoldea, sentsibilitatea, baloreak, Aita-rekiko atxikimendua izateko eta pobreenga-na hurbiltzeko. Horrela Hitzak, apurka-apur-ka, bihozberritu eta salbamenaren jainkozkoegitasmoan sartzen gaitu. Kristau-elkarteaetengabe eraikitzen aritzera bultzatzen gaitu.Argi-izpia eta kontsolamendua eskaintzendizkigu larrialdietan. Ausardia ematen digu,elkartasuna, geure hauskortasunaren kon-tzientzia, axaleko gure gurarien gain erneegotea, gure misioa betetzeko leialtasuna etaetsi gabe irauteko itxaropena.

«Ba ote dago ezer larriagorik eta beka-tuzkoagorik Idazteuna ez irakurtzea bainoedota irakurketa hori alferrikakoa dela etaezertarako ez duela balio uste izatea bai-no?».16

Dena dela, ezinbestekoa da gaizki-ulertubat argitzea: Jainkoaren Hitza eraginkorraizateak ez du esan nahi beti betetzen denik.Jainkoaren Hitzaren eraginkortasuna ez damagikoa: entzuleak, arduratsu, ahalegin per-tsonala eta berariazkoa egiten ez badu, ez dabeteko. Guztiz argitzailea da ereilearen para-bola (Mk 4, 1-9). Biziaren promesa berekinduen hazi on eta sanoak, galburu bihurtuarte, ibilbide luzea duen bezala, entzundakoJainkoaren Hitzak ere ibilbide luzea du bereaurrean gizakiaren «bihotzera» iritsi arte,irizpideak, aukerak eta jarrerak sortzen direnbizi-gunera iritsi arte. Hazia lursail harri-tsuan edo sasi artean alferrik galtzen den be-zala, Hitza ere arinkeriaz, sentsibilitaterikezaz edota gure pasioen indarrez harrapatutagera daiteke, eta geratu ohi da. Ohiko ira-kurketa jarraituak bakarrik bigundu dezakebihotz-gogortasun hori eta ireki dezake, tra-ba horien artean, bidea etorri datorren Hitza-

(16) SAN JOAN KRISOSTOMO, In Matheum, 2, 5 (PG 57).

- 11 -

Page 12: Jainkoaren Hitza

ri harrera ona egiteko. Traba horiek gainditu-rik, Hitza bihotzera heltzen denean, betetzenda egiaz Hitzaren eraginkortasuna. Orduanesan dezakegu Antiokiako Ignaziorekin:«Ebanjelioan aurkitzen dut babesa, KristorenHaragian bezala».

2. Gaurko Hitza

15. «Isaias profetaren liburua eman zioteneskura...; denak sinagogan begira-begira

zeuzkan. Eta honela hasi zitzaien: gaur beteda profezia hau entzuten didazuenontzat»(Lk 4, 17. 20-21). Profetak 550 urte ingurulehenago esandako hitzak (Is 61, 1-3) Naza-reteko «gaur» eta «hemen» hartan bete ziren.Testuinguru jakin batean esanak ziren. Tes-tuinguru berrian eguneratuak izan ziren. Ja-torrian esan ziren unean bezain eguneratuaketa egokituak. Ez daude espazioaren eta den-boraren lauki bati «kateatuta». Zerbaitegatikdira Jainkoaren Hitza. Aldi guztietan garai-kide da, eta leku guztietara hedatzen da.

Idazteuna ez da, beraz, duela denboraasko beste testuinguru batean hots-egina izaneta «kontserban» gorde den hitza, gure egu-notan ere baliagarri izan dakigun. Alde-rantziz, hitz bizia eta gaurkoa da, entzutendudanean neuretzat edo elkarte jakin ba-tentzat hots egiten den hitza. Mende askolehenago esandako jatorrizko Hitzari lotuadago, baina salbamen-egoera berria sortzendu. Orduan, izozturik zegoela zirudien hitza«piztu egiten da», argirik gabea zirudiena,garden bihurtzen da. Espiritu Santuak bizituegiten du, fedez entzuten dutenen salbame-nerako. Horregatik, Kontzilioak (Dei Ver-bum, 21. zk.) orainaldia darabil honako haubaieztatzen duenean: «Liburu Santuetan, ze-ruetan dagoen Aita bere seme-alaben biderairteten da maiteki eta haiekin hitz egitendu».

Hona hemen sarritan antzematen den ga-bezia bat: Bibliarekin dugun harremana libu-ruarekiko harremana izatea, eta ez liburu ho-rren Egilearekin. Jainkoaren Hitza entzutean,bi subjektu taupakari eta bizi elkartzen diraalde batetik eta bestetik, elkarren artean ko-

munikatu nahi dutenak eta «elkarri esatekoasko dutenak». Ez. Biblia ez da eduki espiri-tuala duen liburu hutsa. Hitzaren bitartezbere burua agertzera eman nahi digun eta gu-rekin maitasunezko harremana izan nahiduen Norbaiten Hitz bizia da.

Jainkoaren Hitza gaur egungoa bada, gauregungoak dira elkarketa horretako ingurua-barrak ere. Geure bizitzan eta inguruan erebaditugu leprak, elbarritasunak, sukarrak, es-piritu gaiztoak, ekaitz berriak eta behartsuberriak… Hitzak dei egiten digu horien bi-dez Jaunaren bidera atera gaitezen. Hitz ba-tean, Hark egiten digun deira bihotza zabalikote daukagun edota eragozpenak jartzen otedizkiogun kontura gaitezen.17 Zakeoren etxe-ra joateko gogoa agertzen duen Jesusi entzu-ten diogunean (Lk 19, 1-10), geuri egitendigu bisita. Beti marmarrean ari ohi direneientzuten diegunean: «Bekatari baten etxerajoan duk ostatuz», bekatari hori neu naiz. Je-susen hitzak entzuten ditudanean: «Gauriritsi da salbamena etxe honetara… Izan ere,Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzeraeta salbatzera etorri da», neuk ematen diz-kiok eskerrak Jaunari, bilatu eta aurkitu eginnauelako. Eta irakurketa hau ez da nork berenahierara jainkozaletasunez egindako molda-keta bat, Jainkoaren Hitz biziaren gaurkotzeguztiz bidezkoa baizik.

3. Jainkoaren Hitza eta gizakiaren hitza

16. Nahikoa da Itun Berriko eta ZaharrekoIdazkiei begirada bat ematea, giza hitza-

ren aurrean gaudela konturatzeko; hain zu-zen, bere aberastasuna eta mugatasuna di-tuen, eta kulturaz eta kultura gainditzen duenbikaintasunaz igurtzia dago hitz hori. Espiri-tuak eta honek inspiratutako idazle-multzougari batek, biek elkarrekin, egindako lana-ren aurrean gaude.

Espirituak idazle santua goiargitzen due-nean, ez du bere giza izatasuna ezeztatzen.Ez du bere baldintza psikologiko, soziologi-

(17) Ik. BADIOLA, Dios se dice en su Palabra, Espainia-ko Iparraldeko Teologia Fakultatearen sorrerako urtemuganegindako hitzaldia, 9. or.

- 12 -

Page 13: Jainkoaren Hitza

ko eta kulturaletik ateratzen. Baldintzapenhoriek guztiak onartu egiten ditu eta, horrela,idazki osoa Espiritu Santuaren eta giza egi-learen egintza da, Espirituak bere bermeaematen dio liburu inspiratuetan «gure salba-menerako» idatziz jasotako egiari (ik. DeiVerbum, 11. zk.). Giza idazleek beren ikus-kera antropologiko, kosmologiko, bakun eta«prezientifikoei» eusten diete, gaur egunmunduaren ikuspuntu zientifikoagoak gain-dituak dituen ikuskerak, hain zuzen. Honekez du Jainkoa «haserretzen», ezta gutxiagoere. Eliz Guraso greko batzuen hitzetan,Hark mugak jartzen dizkio bere buruari, «es-

tutu» eta «uzkurtu» egiten da, gizakiekin ha-rremanetan jarri ahal izateko.

Jainkoaren Hitza ez da, beraz, giza hitzenartean ereindako jainko Hitza, giza hitzeandagoen jainko Hitza baizik. Jaunaren jokaerahonek ez du bere santutasuna gutxitzen.Aitzitik, «Eskritura Santuan betiko Jakindu-ria “guregana moldatze” miragarria agertzenda… haren onberatasun esanezinekoa ikasdezagun eta zenbateraino moldatu duen berehizkera, gure izaeraren kontua eta ardura iza-nez» (Dei Verbum, 13. zk.).

III. HITZAREN, ESPIRITUAREN, EUKARISTIARENETA ELIZAREN ARTEKO AHAIDETASUN ESTUA

Ezin dugu atalburu honetan aipaturikoerrealitate nagusi bakar bat ere ulertu beraienartean dagoen lotura estua agertzera emangabe (elkarrekiko immanentzia baten antze-koa).

1. Hitza eta Espiritua

17. «Liburu Santuetan idatzirik dagoen guz-tia Jainkoak inspiratua da eta irakas-

teko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzekoeta biziera zuzenean hezteko baliagarria;horrela, Jainkoaren gizakia guztiz hornituagertatzen da, edozein eginbehar onetarakoprest» (2 Tm 3, 16-17). Elizaren fedeakIdazteun osoa (Itun Zaharra eta Berria) Espi-ritu Santuaren egintza dela aitortzen du. Es-piritu Santuak «Jaun eta bizi-emaileak…,profeten ahoz hitz egin zuela» aitortzen duNizea-Konstantinoplako Kredoak. «… ItunZaharreko nahiz Itun Berriko liburu guztiek,Espiritu Santuaren inspirazioz idatziak, Jain-koa dute egile eta halakotzat eman zaizkioElizari berari» (Dei Verbum, 11. zk.) berres-ten du Vatikanoko II. Kontzilioak.

Espirituak ez zuen profeten eta Itun Zaha-rreko gainerako idazleen hitza inspiratu ba-

karrik. Hitz horiek transkribatzea ere inspira-tu zuen, horrela beren transmisioa hobetoziurtatzeko. Espirituak Jesus, Aitaren Hitza,bete egin zuen eta bikaintasunez gidatu mun-du honetako bere ibilbidean (Lk 3, 22; 4,18). Espiritu berak inspiratu zituen ebanjela-riak, Jaunaren hitzak eta egintzak idatzizjaso zitzaten. Espiritu honek berak ereinzuen Itun Berriko idazleengan idazki aposto-likoak idazteko ekimenaren hazia eta erabakiere idazki horietako gaia. Azken finean etaondorioz, Idazteuna Espiritu Santuarenegintza da. Presente dago eta ekilea da Espi-ritua hasiera-hasieratik.

Baina Espiritu Santua ez dago bakarrikIdazteuneko liburuen sorreran. Goiargiaeman zien Hura presente dago eta ekilea daliburu horietan eta horiek entzutera hur-biltzen direnengan. Bere Semearen egintzasalbatzailea Espiritu Santuaren eraginez gureartean gaurkotzea nahi izan du Jainko Aitak.Kristoren Hitz eraginkorrak «bizitasuna har-tzen du» eta gaurkotasuna berreskuratzenEspiritu Santuaren esku-hartzeaz, liturgianhots egiten denean, katekesian irakurtzenedota fede-jarreraz eta otoitz-giroan Hitzarenirakurketa egiten denean. Idazteunera espiri-

- 13 -

Page 14: Jainkoaren Hitza

tu irekiaz hurbiltzen garenean, Espiritu San-tuak bere lana egiten du gure baitan. Nekazalinguruko irudia erabiliz, Espirituak Hitzarenhazia sustatzen duela eta, aldi berean, entzu-ten dutenen lurra irauli eta prestatu egitenduela esan dezakegu.

Testuinguru honetan hobeto ulertzen ditu-gu Ignazio Hazimek, Antiokiako IgnazioIV.a Patriarka ortodoxoak, bilera ekumenikogogoangarri batean esandako hitzak: «Espi-ritu Santurik gabe, Kristo iraganekoa da;Ebanjelioa, letra hila; Eliza, erakunde soila;predikua, propaganda hutsa; liturgia, oroitza-pen magikoa; kristau-jokaera, esklaboen mo-rala».

18. Liburu santuen sortzailea den Espiritua,haien interprete nagusia ere bada. «Espi-

ritu Santua, Idazteunaren egilea dena, Berada haren interpretazio zuzenerako gidariaere».18 Erromako Batzorde Biblikoak dioe-nez, Biblia Jainkoaren herri osoaren altxorradenez, denak dira, era batera edo bestera,partaide haren egiazko interpretazioan: exe-getak, santuak, pobreak, kultura- eta gizarte--egoera jakin batzuetan bizi direnak eta bera-riazko inguruabarrak jasaten dituztenak.«Jainkoaren hitza, idatzia nahiz tradiziozkoa,benetan interpretatzeko zeregina» (Dei Ver-bum, 10. zk.) duen Elizaren Irakaspenak duazken hitza. Elizako artzainek Kristoren ize-nean gauzatzen dute eginkizun hau eta Espi-ritu Santuaren laguntza dute misio zail haubete ahal izateko. Jakin badakite Ira-kaskuntza ez dagoela «Jainkoaren Hitzarengainetik, beronen zerbitzura baizik: tradiziozhelarazi zaiona besterik ez du irakasten, hurabaitu, Jainkoaren aginduz eta Espiritu San-tuaren laguntzaz, debozioz entzuten, santukigordetzen eta leialki azaltzen» (Dei Verbum,10. zk.).

Espirituak Jainkoaren Hitza sustatzenbadu eta onartzera eta emankor bihurtzerabultzatzen bagaitu, badago testu santuarekinharremanean jartzen garenean ahaztu beharez dugun zerbait: esker onez aitortu eta irri-kaz eskatu Espiritu honen ekintza bizia.

2. Hitza eta Eukaristia

19. «Ondoren, elkarrekin mahaian jarri zi-ren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinka-

zioa esan, zatitu eta eman egin zien. Orduan,begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zu-ten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begiaurretik. Haiek elkarri esan zioten: ez al ge-neukan barrua sutan, bidean Liburu Santuakazalduz mintzo zitzaigunean? Berehala jaikieta Jerusalemera itzuli ziren… Bi ikasleekbidean gertatua eta nola ogia zatitzean eza-gutu zuten kontatu zieten» (Lk 24, 30-35).

Emausko kontakizuna bitxia da benetan,«ebanjelio txikia, esan daiteke, Ebanjelioa-ren barruan». Argi egiten digu, Hitzaren etaEukaristiaren artean eta, orokorrean, Hitza-ren eta Sakramentuaren artean dagoen loturaestua ulertzeko.

Jesus bi ikasle haien bidelagun egiteakeraldaketa nabarmena eragiten du ikasleenbihotzean. Jaunaren Hitzak errealitatea bestebegi batzuez ikusarazten die. Ez da errealita-tea aldatu; begiak aldatu dira, errealitate horiera berri batean ikusteko. Hitz honek etsipe-netik itxaropenera daramatza, etsialditikpoztasunera. Nekaldiaren traumatismoakeragindako zauria sendatzen du. Aitorpenaprestatzen du. Lagun Arrotzarekin egindakoAfari eukaristikoak bukatu eta burutu egitendu Hitzaren salbamen-egintza: Jesus ezagu-tzen dute ogia zatitzean. Jesusekiko bat-egi-tea, hemendik aurrera, osoa da… laburrabada ere. Hitzak eta Eukaristiak beren paz-ko-esperientzia berehala iragartzeko misiorabultzatzen ditu.

Emausko pasarteak Eukaristian gaur-kotzen diren Hitzaren ospakizuna eta azkenAfariaren oroitzapena gogoratzen ditu. Teo-logia eta espiritualtasun protestanteak «platernagusia» Hitzaren ospakizuna hartzeko joeradu, Eukaristia (Afaria), berriz, haren osagarribezala. Luzaroan, ikuspegi katolikoan,Eukaristiako sakramentuaren aurretik egitenden zerbait bezala hartu izan da Hitzaren li-turgia. Askok gogoratzen dugu oraindik, fe-dedunak Ebanjelio ondoren berehala partehartzen bazuen Mezan, betetzen zuela igan-(18) Gotzainen 2008ko Sinodoa, 5. proposamena.

- 14 -

Page 15: Jainkoaren Hitza

deko agindua. Pentsamolde horren arabera,Hitzaren liturgia katekesiari eta pedagogiaridagokion zatia litzateke, eta Eukaristia, mis-terioari eta salbamen-arloari dagokiona.Lehenengoak irakatsi egingo luke; bigarre-nak salbatu; lehenengoak gizakiaren jardueraazpimarratuko luke; bigarrenak, Jainkoarenjarduera. Ez da beharrezkoa ikuspuntu honekdituen hutsune teologikoetan sakontzea.

20. Benetan, Hitza eta Eukaristia ezin diraelkarrekin trukatu. Aitarekiko batasuna

Kristorengan eta senideekin Eukaristian be-netako gailurra da, eta Idaztenueko goranzkobide-zidorretatik igotzen da bertara. Eukaris-tia eta sakramentuak era emankorragoan os-patzera zuzendua dago Hitza. Era berean,Eukaristiak Idazteunean ditu bere sustraiak.Eukaristi Otoitzeko hitz nagusiak Jaunarenpazko Afariaren Ebanjelioko kontakizunadira, hain zuzen ere. «Jainkoaren Hitza hara-gi egiten da sakramentuz Eukaristiako ger-taeran eta (gertaera honek) bere betera era-maten du Idazteuna».19

Bereiztezina den lotura hau ondorengohitz hauen bitartez adierazi zuen Kontzilioak(Sacrosanctum Concilium, 56. zk.): «Hitza-ren liturgia eta Eukaristiarena estu-estu bateginak daude, eta kultuko egintza bakarraosatzen dute». Horrek esan nahi du, Hitzahots egitea ez dela salbamenaren iragarpenabakarrik, salbamen-gertaera baizik. Esannahi du gainera, Eukaristiaren ospakizunagertaera izateaz gain, iragarpena ere badela.Izan ere, «ogi honetatik jaten eta kaliza ho-netatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunarenheriotza iragartzen duzue, bera etorri arte»(1 Ko 11, 26).

Ondo oinarrituak daude, beraz, Kontzilio-ko hitzak: «Elizak etengabe hartzen du bizia-ren ogia, bai Jainkoaren Hitzaren eta baiKristoren Gorputzaren mahaitik» (ik. DeiVerbum, 21. zk.). Duela mende asko idatzizuen «Kristoren imitazioa»20 deritzanarenegileak: «Gaixo bati bezala eman didazuzeure Gorputz santua arimaren eta gorputza-

ren sostengurako, eta zeure jainkozko Hitzanire urratsak gida ditzan, argiontzi batenantzera. Bi gauza hauek ez banitu, ezingonintzateke zuzen bizi. Jainkoaren Hitza ari-marentzat argi delako eta zure Sakramentuabizia ematen duen ogi. Bi gauza hauek zureEliza Santuko altxorrean kokatutako bimahai bezala dira».

3. Hitza eta Eliza

21. «Jainkoaren Hitza da egiaz Elizareneuskarri eta kemen, fedearen sendotasun

bere seme-alabentzat, arimaren janari, bi-zitza espiritualaren iturri garden eta betie-reko» (ik. Dei Verbum, 21. zk.). Horregatik,«Elizaren bizia Eukaristiako misterioan sa-rri-sarri esku hartuz garatzen den bezala,uste izatekoa da era berean, “betiko dirauen”Jainkoaren Hitzarekiko benerazioa areago-tuz, bizitza espiritualak indar berria hartukoduela» (Dei Verbum, 26. zk.).

Hitzak eta Eukaristiak eraikitzen dute Eli-za. Hitzak Elizaren sorkuntzan eta erabe-rritzean duen egitekoa argitzea eta nabar-mentzea izan da batez ere ospatu berri denSinodoaren helburua, bere goiburu argitsuakerakusten digunez: «Jainkoaren Hitza Eliza-ren bizitzan eta misioan».

Hitzaren eta Elizaren artean dagoen erla-zioa mailaka elkarrekin lotuak dauden hirubaieztapen hauen bitartez azal dezakegu.

3.1. Eliza Jainkoaren Hitzetik jaiotzen daeta bizitzen

Apostoluen Eginen liburuan eta Paulorengutunetan zera ikusten dugu: Apostoluek ira-garritako Jainkoaren Hitzak elkarte jaiobe-rriak biltzen dituela beraren eta Apostolueninguruan. Jainkoaren Hitza, Eukaristiarekinbatera, elkartasun-sortzaile da. M. Legidok,hitz-jokoa eginez, egoki adierazia duen be-zala: «Hitzak dei egiten dio Elizari (“con-voca”), Eukaristiak elkartu (“con-grega”) etaministerio apostolikoak gidatu (“con-duce”)». Ondorioz, zenbat eta handiagoaizan Jainkoaren Hitzarekiko benerazioa eta

(19) Gotzainen 2008ko Sinodoa, 7. proposamena.(20) T. KEMPIS, Kristoren imitazioa, IV. liburua, 11.

kap.

- 15 -

Page 16: Jainkoaren Hitza

harrera on praktikoa, orduan eta indartsuagojaioko dira eta haziko kristau-elkarteak.

3.2. Jainkoaren Hitzak eusten dioElizari historian zehar

Sortu zen kultura-giro oldarkorra zela-eta,bizitza laburra iragarri izango geniokeen el-karte ahul eta jaioberriak zailtasun handiakgainditu zituen eta judaismoaren barneanpreso ez geratzea lortu zuen. Jesusen oroi-menak, pazko-esperientziak, Piztuerarenikuspuntutik egindako Itun Zaharraren ira-kurketak eta Apostoluen gutunek bere norta-sunean irauten lagundu zioten. Itun Zaharraeta Berria izan ziren hurrengo mendeetan,kultura grekoaren barnean, haren nortasunarieutsi zion mistika. Zailtasunak zailtasun,Jainkoaren Hitzak eutsi izan dio nortasun be-rari Erdi Aroan eta Aro Berri edo Moder-noan. Gaur ere Hitz horrek eusten dio etaeusten jarraituko du aurrerantzean (horrelasinesten dugu irmotasunez), gero eta botere-tsuagoa, fedegabeagoa eta fededunen beraienmentalitateari eta sentsibilitateari eragitekoindartsuagoa den mundu honen erdian. «As-pertu gabe errepikatuko dut, fede-jarrerazotoitz-giroan egindako Idazteunaren ira-kurketa dela Jainkoak jarri digun biderik na-gusienetakoa, axolagabekeriaren eta sines-teko beldurraren eraginez mendebaldekomunduak jasan dezakeen hondamendi mora-letik salbatzeko. Irakurketa hori da Jainkoakproposatzen duen antidotoa… kristautasunakhirugarren milurtekoko erronka gainditzekoezinbestekoa duen barnekotasunaren haz-kundea eragiteko».21

3.3. Jainkoaren Hitza, Espiritu Santuarenahalmenagatik, Elizaren bizitzansartzen da eta sustatu egiten du

Jainkoaren Hitzaren indarrik eta Espiri-tuaren ekintzarik gabe, Elizaren jardueraguztia «alferrik arineketan egitea» baino ezlitzateke izango. Gure ahaleginen eta lortuta-ko emaitzen arteko aldea ikusita, etsipeneaneror gaitezke. Baina Hitzak eta Espirituak

sustatzen dute predikua, bizkortzen liturgia,bultzatzen gaituzte karitatezko jarduerara,sustatzen dituzte bizitza kontenplalaria dara-matenak, inspiratzen dituzte teologoak;Hitza eta Espiritua dira kristau-hezitzaileeneuskarri eta katekisten adore; horiek eustendiete gure argitaletxeei, sostengatzen dituztegure unibertsitateak, sendotzen politiko si-nestedunak, lagun egiten diete gizarte giza-tiarragoa eraikitzen konprometituta daudenlaikoei, sendotzen dituzte bizitza duinagoa-ren alde borrokatzen diharduten pobreak,arintzen dituzte gaixoak, gehitzen dituztemisiolarien indarrak. Indar eta adore nabar-mena sumatzen dugu eginkizun ebanjeli-zatzaile itzel honetan. Handiagoa izango daoraindik indar eta adore hori, horretan dihar-dugunok eraberritzen eta itxaropena ematenduen Hitzean gehiago oinarritzen bagara.

3.4. Hitza Elizan gehiago sustraitzeko

22. Egia hauez sakon konbentzituta, Kontzi-lioak kapitulu batean (Dei Verbum, 6.

zk.an), Hitzak Elizan harrera hobea izateaeta fruitu gehiago ematea ziurtatuko duteneginkizun batzuk adierazten dizkigu. Ezin-bestekoa da «aipatu idazkiaren gailurra»22

den kapitulu hau osorik irakurtzea. Hona he-men ohar batzuk:

– «Fededunek parez pare irekia izan behardute Eskritura Santurako sarbidea» (DeiVerbum, 22. zk.). Beren sarrera eta beharadinbat oharrez hornitutako itzulpen leia-lak izango dituzte horretarako eskura.

– Guztiei «kartsuki» dei egiten zaie, zuze-nean eta «sarri-sarri irakur dezaten Eskri-tura Santua… Gogora bezate, EskrituraSantuaren irakurketak otoitza izan beharduela lagun… izan ere, Jainkoari hitz egi-ten diogu otoitz egitean, eta Berari entzu-ten diogu Jainkoaren hitzak irakurtzean»(Dei Verbum, 25. zk.).

– «Idazki Santuen ikasketak izan behar duteologia sakratuaren arima» (Dei Verbum,24. zk.).

(21) MARTINI Kard., Programmi pastorali diocesani1980-1990, Milan, Anbrosioar Zentroa, 529. or. (22) KASPER Kard., a.a., 8. or.

- 16 -

Page 17: Jainkoaren Hitza

– «Exegeta eta gainerako teologoek, inda-rrak gogotsu elkartuz, Elizaren Irakaspe-naren begiradapean, lan egin behar dute,Eskritura Santua ikertzeko eta irakasteko»(Dei Verbum, 23. zk.).

– Idazteuna espirituz irakurtzea ezinbes-tekoa da «Hitzaren ministerioan jardutendutenentzat (apaiz, diakono, katekista).Sarri-sarri irakurri eta arretaz ikasi nahirik,murgildu daitezela Eskritura Santuan, ho-

rietako inor, bere barnean entzun ez duela-ko, predikari hutsal eta baliorik gabeko bi-laka ez dadin» (Dei Verbum, 25. zk.).

– «Eliz prediku guztiak… Eskritura Santuazjanaritua eta hark gidatua egon behar du»(Dei Verbum, 21. zk.).

– «Ahaleginak egin behar dira, Hitzaren zer-bitzari ugariak eta hobeto prestatuak iza-teko» (Dei Verbum, 23. zk.).

IV. JAINKOAREN HITZAREN IKASLE ETA TESTIGU

23. Elizaren bizitza osoa mugimendu bi-koitzean laburbiltzen da: salbamena nork

bere egin eta aldarrikatu. Salbamena norkbere egitea, Jaunaren ikasle izatea da. Alda-rrikatzea, berriz, jasotako salbamenaren tes-tigu eta iragarle izatea. Elizak bertako kideberdingabe den Andre Mariarengan aur-kitzen du mugimendu bikoitz honen eredua.Jainkoaren Hitza nork bere egitea eta mun-duan barrena aldarrikatzea da Mariaren bi-zitzaren eta misioaren ardatza.

Jainkoaren Hitza nork bere egitea eta al-darrikatzea kristau guztioi dagokigu. Mugi-mendu bikoitz hau kristauaren, Aita Santua-ren nahiz azken bataiatuaren kode geneti-koan ezarria dago. Elizan ez du inork alda-rrikatzaile huts edota hartzaile huts izanbehar. Aldarrikatzaile oro hartzaile da aldiberean. Hori horrela ez denean, «brontze soi-nulari eta ezkila tintinlari besterik» ez da(1 Ko 13, 1). Era korrelatiboan, hartzaile oroaldarrikatzaile izatera deitua dago. Eta halaez bada, talentu bat negoziatzeko jaso etalurpean gorde zuen zerbitzariaren antzekoaizango da (Mt 25, 24 hur.). Denok gara ikas-le eta testigu.

1. Hitzaren ikasle

24. «Jainko Jaunak hitz egiteko trebatu nau,bihotz-eroriak adore-hitzez bizkor ditza-

dan. Goizero dit belarria ernearazten, ikasleonak bezala entzun diezaiodan. Jainko Jau-nak belarria zabaldu dit, eta nik ez diot aur-ka egin, ez atzera jo» (Is 50, 4-5).

Jainkoaren Hitza ezagutzea eta Hitz ho-rretan konfiantza izatea da ikaslearen ezau-garri nagusienetako bat. Jaunak «belarriaireki dio» ikasleari, arretatsu eta sentibera bi-hurtu du Jainkoaren ahotsaren aurrean.Ahots hau ez da arrotza beretzat ezta beremunduarekin bateraezina ere. Sintonia, kide-tasuna du harekin.

Ezagutza eta konfiantza hori dohaina da.Jaunak ireki dio belarria. Baina dohain horisantuei eta bihotz-apalei dagokie berez.Asisko San Frantziskok bere garaiko predi-kari eta doktore ospetsu askok baino hobetoulertu eta bere egin zuen Jainkoaren Hitza.Apalek ere aparteko kidetasuna dute, entzu-ten duten Hitzean jasotzen diren alderdiexistentzial eta praktiko jakin batzuk su-matzeko.

Ezagutza eta konfiantza hori Elizan, mai-la batean edo bestean, Hitzaren ministerioajaso dutenei (apaiz, diakono, katekista, Erli-jio-irakasleei) eskatzen zaie batez ere. Bainahaiek ere, ikasle dira maisu baino lehen.Hauxe esaten zien San Agustinek bereeliztarrei prediku batean: «Zaindu egiten zai-tuztegu, dagokigun betekizunak horixe egi-

- 17 -

Page 18: Jainkoaren Hitza

tea eskatzen digulako, baina [Jaunak] geuere zeuekin batera zaindu gaitzala nahi dugu.Artzainen antzeko gara zuentzat, bainazuekin batera ardi gara Artzain haren men-pean. Doktoreen antzeko gara maisu-aulkihonetatik zuentzat, baina Maisu bakar harenpean zuen ikaskide gara eskola honetan».

Profetaren sentiberatasuna da ikasleenbeste ezaugarrietako bat. Azken batean, ikas-leak, Bataioaren bitartez, Kristo profetarenizaeran parte hartzen du. Profeta, JainkoarenHitzak dardararazten duen norbait da. «Zurehitzak niregana iristean, irentsi egiten ni-tuen; horiek nituen neure poz, barru-barrukogozamen; zeuretzat sagaratua bainauzu, eneJauna, Jainko ahalguztiduna» (Jr 15, 16).Baina profeta ez da pozez bakarrik jartzendardarka. Jainkoaren Hitzak aztertu egitendu eta barru-barrutik heltzen dio: «Liluratuegin nauzu, Jauna, eta ni zure lilurapeanerori; bortxatu egin nauzu eta menperatu.Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlakaari zaizkit denak... Pentsatu izan dut: ez dutberriro Jauna aipatuko, ez dut haren izeneanhitz egingo. Baina orduan suaren antzekozerbait sentitzen dut barruan, eta hezurretarai-no erretzen nau; saiatzen naiz itotzen, bainaezin!» (Jr 20, 7-9). Ezekielek jan zuen libu-ruak eztiaren gustua zuen, baina gero erresu-mina eragin zion erraietan (ik. Ez 3, 3. 14).

Entzulearen otzantasuna ere ikaslearenberariazko ezaugarria da. Hitza, eragozpenguztiak gainditu ondoren, bihotzaren erdirairisten denean, fededunak bere burua ematendio, nahiago du Jainkoaren logika, berea bai-no, «zuk hitzemana, eztia ahorako baino go-zoagoa da» (Sal 119 [118], 103). Mendekos-teko predikuan entzundako hitzek «zirraraegin zieten, eta Pedrori eta gainerako apos-toluei galdetu zieten: zer egin behar dugu,anaiok?» (Eg 2, 37). Horra hor ikaslearenotzantasuna.

2. Hitzaren testigu

25. Testigu izatea kontu serioa da. Testiguaez da ideia-saltzaile hutsa. Ezta, besterik

gabe, dioenaz konbentzitua bai, baina kon-prometitua ez dagoen norbait ere. Testigua,

bere bizitzan garrantzi handia izan duen ger-taera bat bizi izan duena da. Gertaera honekpertsona hori markatu egin du, bere bizitza-ren norabidea aldatu dio eta, orain, irtenbidebakarra du: berak bizi izandako hori hitzezeta egitez aldarrikatu beharra. Hitzak eta Es-pirituak horrelako testiguak eragiten dituzte.«Lepoa mozten uzteraino bizia emateko prestdagoen testiguari diot sinesten» (Pascal).

Guztioi dagokigun bokazio hau aitortzea,onartzea eta bizitzea hil ala biziko kontua dagure Elizaren orainerako eta gerorako. Garaihauetan, bataiatu askok galdu egin du Jain-koaren Hitzarekiko ohiko harremana; belau-naldi batzuentzat arrotzak eta mitologikoakdira Hitza eta fedea. Halere, ezin duguahaztu, asko direla kristau zintzo eta motiba-tuak, era guztietako bizi-giroetan «ereinda»bizi direnak eta oso aldenduak dauden per-tsona hauekin zuzeneko harremanak (eta bai-ta kalitatezkoak ere) dituztenak. Kristauhauek ezin dute ahaztu, bataiatu izateagatik,Jesu Kristok eta haren elkarteak bidaliak di-rela bizi-giro horietara. Aitortzen dugu, zailadela ingurune jakin batzuetan fedea iragar-tzea. Baina Jainkoaren Hitzak aparteko inda-rra du kontsolatzeko eta, aldi berean, azter-tzeko. Hain urrun dauden pertsona hauen bi-zitzan badaude abaguneak; hurkotasunafektibo eta zerbitzuzkoaren eta mezu bibli-ko egokituaren indar elkartuak ateak irekiditzake eta hesiak hautsi ere bai. Ez da faltahau posible eta erreala dela egiaztatzen dutentestigantzarik.

Hori bai, «Ebanjelioa bihotzean daramansinestedunak, hau da, Ebanjelioa kontenpla-zio-gai eta otoitz bihurtu duen fededunakbaino ez du erabili ahal izango Berri On horialtxor bezala ahoz aldarrikatzeko, eta emanbeharra daukan ondasun saihestezin bezalabere eskuetan eramateko».23

3. Ikasle eta testiguMariaren antzera

26. Inork ez du Jainkoaren Hitza Andre Ma-riak bezala bere egin. San Agustinek

(23) P. CHÁVEZ, Salestarren Errektore Nagusia, Pala-bra y vida salesiana hoy, Erroma 2004.

- 18 -

Page 19: Jainkoaren Hitza

dioskunez, Andre Mariak bere gorputzeanbaino lehenago, bere espirituan sortu zuenHitza. Batez ere haurtzaroko Ebanjelioan,Jainkoak Mariaren bizitzaren gainean duenegitasmoaren berri ematen dion Hitzaren au-rrean, esanekotasun eta prestasun betea era-kusten du Mariak, nahiz eta Jainkoaren asmohonek hark aldez aurretik zituen egitasmoakerabat aldatu. «Hona hemen Jaunaren mira-bea. Gerta bekit zuk esan bezala» (Lk 1, 38).«Magnificat» deritzan kantikan, Mariak boz-karioz eta esker onez onartu zuen bere bitar-tez Jesusengan gauzatuko zen Jainko leialeta errukitsuaren egitasmo salbatzailea, ho-rrela, Hark bere herriari egindako agintzariabetez. Jahwehren behartsuen tradizioan sar-tuta, Maria pozarren agertzen da Jainkoakpobre eta babesgabeak gogoan dituelako.«Lagun etorri zaio bere herri Israeli, bereerrukiaz oroiturik... ezerezak gora jasoditu... eta ondasunez bete ditu gose zeude-nak» (Lk 1, 51. 53. 54).

Haurraren jaiotzaren inguruko gertaerekzer pentsatu eta sentitu ugari dakarkiote«gertakari guztiok gogoan hartzen eta berebarruan hausnartzen zituen» (Lk 2, 19) Ma-riari. Semea hazten zihoala, hark bihotzarenbegiez begiratzen zion (ik. Lk 2, 28-38) etazeinu guztiak, baita ulertzen ez zituenak etamina eta harridura eragiten ziotenak ere–esate baterako, tenpluan gertatu zena–bihotzean gordetzen zituen (ik. Lk 2, 41-50).

Bere Semearen ministerioaren hasieran,«egin Berak esango dizuena» (Jn 2, 5) esan-go die Kanako zerbitzariei. Jesusen bizitza

publikoan, Hitza entzuten eta betetzen dutenJaunaren ikasleen artean dago Maria (Lk 11,27-28).

Nekaldiaren une larria heldu zenean, Gu-rutzearen oinetan zegoen Maria, Jesusekbere gorputzean jasaten ziharduen martirioahark ere bere bihotzean jasanez, «Mariaren-gan dena bere barruan gertatzen delako»(Isabel Trinidadekoa dohatsua), eta Jesusenhitz larriak kontu handiz jasoz: «Emakume,horra hor zure semea…, horra hor zureama» (Jn 19, 26-27). Piztueraren espe-rientzia bizi ondoren, otoitzean iraun zuenikasleekin Espiritu Laguntzailearen etorreraagindu zuen bere Semearen hitza noiz be-teko zain (Eg 1, 14).

Laburbilduz, Mariak uko egiten dio berelogikari, eta ustekabekoa den Jainkoaren lo-gika onartzen du. Jainkoaz eta Hark eginda-ko promesaz fidatzen da, horixe delako, be-retzat, munduko bermerik eta segurtasunikbaliotsuena. Konfiantza honek Jainkoarenga-nako erabateko esanekotasunera bultzatzendu. Ez jarrera boluntaristaz, «bihotzaren sin-toniaz» baizik, baina ez kosturik eta minikgabe. Mariak aurrera egiten du bere fedean,eta hobeto ulertzen du bere Semearen miste-rioa, jaso eta hausnartu egiten dituelako ha-ren hitzak, zeinuak eta jarduerak. Horrega-tik, Mariaren sabelean gorputza hartu zuenHitza den Jesusen ikasle eta testigu izan nahidugunontzat eredu eta sustagarri gertatzenda, zailtasun eta estropezu artean. «Bera daJainkoaren Hitza entzuten eta onartzen duenElizaren fedearen arketipoa».24

V. JARRERA EGOKIAK ETA DESEGOKIAKJAINKOAREN HITZAREN AURREAN

27. Idazteunaren izaerak berak Bibliara jarre-ra jakin batzuekin hurbiltzea eskatzen

digu. Horiek izendatu eta azalduko ditugulabur-labur. Baina askotan Jainkoaren Hitza-

ren egituratik kanpoko aurreiritziek, intere-sek eta arinkeriek eragotzi egiten digute hur-

(24) Gotzainen 2008ko Sinodoa, 4. proposamena.

- 19 -

Page 20: Jainkoaren Hitza

bilketa hori. Kontu handiz identifikatu beharditugu aipatu eragozpenak. Horrela, geureegingo dugu Kontzilioaren agindua: «[Jain-koaren Hitza] debozioz entzun, santuki gor-de eta leialki azaldu» (Dei Verbum, 10. zk.).

1. Jarrera egokiak

1.1. Aitorpena eta entzutea

Entzuten dugun Hitza Jainkoarena da.Hitzera hurbiltzen garenean, haren lehenta-suna aitortu behar dugu apaltasunez; hau da,ahoskatzen edo entzuten dugun edozein gizahitzen gainetik dagoela. Guk ez dugu auke-ratu Hitz hori. Berak aukeratu gaitu. Berez,Jainkoaren Hitza ez dugu geuk geure egiten;Hitz hori da bere egiten gaituena: berak be-zala pentsarazten eta sentiarazten digu etakoherentziaz jardunarazten. Jainkoarena dazuzendaritza. Bera da iniziatiba hartzen due-na. Horregatik, horrelako Hitzak berezkoakditu aitorpen apala eta entzute otzana. Ju-duen tentazioa, Hitza batez ere lege bezalainterpretatzea izan zen; grekoena, arrazoiarilarregi moldatzea eta Hitzaren izaera parado-xikoa ahaztea; hain zuzen, Hitzak hautsi egi-ten du giza logika eta Jainkoaren berezitasu-nean sartzen gaitu. Ederki azaltzen du PaulClaudelek gaur egungo sinestedun askorententazioa izan daitekeena: «Handia da katoli-koek Idazteunari dioten errespetua, bainaerrespetu hori Hitzaren aurrean hartzen du-ten distantzian adierazten dute, batez ere».

1.2. Esker ona

28. Jainkoaren Hitza doakoa da. Opari eraba-tekoa eta merezigabea da. «Gure Jainkoa

hitz egiten duen Jainkoa da», ez sasijainkomutua. Nahiz eta askotan, samintasunez, ha-ren isiltasuna antzematen dugula uste izan,Jainkoak, askatasunez, maitasunak eraginik,harremanetan jarri nahi izan du gurekin, bereAurpegia guri erakutsi eta bere salbamen--egitasmoaren partaide egin nahi izan gaitu.Gure esker ona merezi du. Berea ez da hitzmagikoa; Hitzaren ondorio mesedegarriakguk ezin ditugu geure nahierara erabili; alde-rantziz, une egokia heltzen denean, gureetxea txukun eta prestatua, edota sakabana-

tua eta nahastua aurkitzen duenean, bere bu-rua askatasunez eskaintzen duen Jainkoa da,gure barrua baketzeko eta eraberritzeko.

1.3. Baldintzarik gabeko onarpena

29. Jainkoaren Hitza beharrezko sendagaiada gure salbamenerako. Sendagai hori

gabe, fededunen herria desegina gelditukolitzateke eta gizadiak historiako mendietanbidea galtzeko arrisku handia izango luke.Sendagai hori gabe, gutako bakoitza behinbetiko galdutako izaki izango ginateke. Gurezauriak kroniko bihurtuko lirateke. Azke-nean, elkar suntsituko genuke. Samintasunaketa etsipenak bizi-poza eta itxaropena itokolituzkete. Jainkoa zerumugan lausotukolitzaiguke. Itzelak, harrigarriak eta esangu-ratsuak dira Nietzscheren hitzak: Jainkoarenheriotza eta heriotza honek eragindako hotzglaziarra eta hustasun izugarria aldarrikatzenduten hitzak; baina aldarrikapen horrek,azken batean, elkarrekin bizi izandako espe-rientzia bat islatuko luke. Hain beharrezkoadugun Hitzak baldintzarik gabe onartzeaeskatzen digu.

1.4. Kontzientzia arretatsua

30. Jainkoaren Hitza gaur egungoa da. Ez daJainkoak lehenaldian izandako jarduera-

ren eta ekintzen zerrenda hutsa. Aitak sola-sean jarduten du, orain eta hemen, bereseme-alabekin Idazki Santuak irakurtzekobiltzen garenean. Nirekin solasean jardutendu testu sakratua irekitzen dudanean. Hitzagaur egungoa izate honek kontzientzia arre-tatsua eskatzen digu. Hitzarekin dugun ha-rremana berarekin bat egitea da, gertaera sal-batzailea. Jainkoaren Hitza ezin dugu «zehar-ka» irakurri, eguneroko prentsa irakurtzenden bezalatsu. Jainkoa bera da hitz egiten di-dana. Horrelako Hitzaren aurrean ezin gara«erdi lotan egon» edota «azalean sakontzen»aritu.

1.5. Konfiantza

31. Jainkoaren Hitza eraginkorra da: eginegiten du esaten duena. Hitza eta gertaera

da. Hitz horren aurrean gure jarrera ezin dai-teke «hori lehendik ere ezagutzen duen»

- 20 -

Page 21: Jainkoaren Hitza

entzule aspertuarena izan, ezta solaskide«eskarmentatuarena» ere, Hitz honek, nire-gan, guregan, aldaketa-legamia sartzen duelasinesten ez duenarena, alegia. Jainkoaren Hi-tzera ez gara aldez aurretik lur jota hurbildu-ko, sinesbera eta konfiantzaz beterik baizik.

1.6. Mirespena eta harridura

32. Jainkoaren Hitza beti da berria eta mires-garria. Espiritu Santuak gaztetu egiten

du Hitza, denentzat edota neuretzat hots egi-ten den bakoitzean. Hitzak biziberritu egitendu ukitzen duena. Bizi dugun egoera desber-dina da lehenengo jasotzaileek bizi izan zu-ten egoerarekin alderatuz; horrek «beti antzi-nakoa eta beti berria» egiten du Hitza. Itxa-ropenez entzutea, beraz, bat dator bere izae-rarekin. Hara zer eskatzen dion BenediktoXVI.ak entzuleari: «Zabalik egon dadila,Jainkoaren Hitzak duen berritasunak harri-dura sor diezaion, Hitz hori ez baita inoizzahartzen ezta agortzen ere; eta badu ahal-mena gure gortasuna sendatzeko, gure au-rreiritzi eta iritziekin bat ez datozen hitzakentzun ahal ditzagun». Beti berria den Hitzhonen aurrean mirespena eskatzen zaigu.

1.7. Konpromisoa

33. Jainkoaren Hitza interpelatzailea eta di-namikoa da. Ekintzara, betetzera, kon-

promisora bultzatzen gaitu. «Bete ezazuemezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruakengainatuz… Baina askatasuna ematen duenlege bikaina hausnartu eta horri tinko eustendiona –ez erraz ahazten duen entzule bezala,benetako betetzaile bezala baizik–, hori zo-riontsu izango da legea betez» (St 1, 22-25).«Hitza betetzea da gordetzea» (M. Blondel).

2. Jarrera desegokiak

34. Jarduera zintzo orok du kutsaturik gel-ditzeko arriskua, gizakien eskuek ukitzen

dutenean. Ikus dezagun nolako arrastoez lau-sotu dezaketen giza eskuek Idazteuna. Arras-to horiek Jainkoaren Hitza, beraren lehenta-suna eta garrantzia aitortu ordez, geure zer-bitzura erabiltzeko izan ohi dugun tentaldiagaurkotzen dute...

2.1. Irakurketa fundamentalista

Erromako Batzorde Biblikoak25 testu luzebatean egiten du Idazteunera hurbil-tzekoanizan daitekeen patologia honen azalpena etabalioespena. «Hauxe da irakurketa funda-mentalistaren oinarria: Biblia JainkoarenHitz inspiratua eta akatsik gabea izanik,hitzez hitz, xehetasun guztiekin irakurri etainterpretatu behar dela uste izatea… Era ho-netako irakurketak gero eta jarraitzailegehiago lortu du XX. mendearen bukaerantalde erlijioso eta sekten artean, baina baitakatolikoen artean ere… Uko egiten dio iker-keta kritiko orori eta Bibliaren hitzezhitzezko irakurketa ezartzen du kristau-bi-zitzari eta salbamenari buruzko irakaspen--iturri bakar bezala. Ez da gai Gizakundea-ren egia bere osotasunean onartzeko, ez due-lako onartu nahi Jainkoaren Hitza Jainkoareninspirazioz bai, baina giza hizkuntzan adie-razia izan denik, eta gaitasun eta aukera mu-gatuak zituzten giza idazleek idatzia izan de-nik. Beraz, Espirituak hitzez hitz diktatu izanbalu bezala hartzen du gisa honetako ira-kurketak Bibliako testua».

2.2. Historizismo kritikoa

35. Aurreko tentaldiaren antipodetan ko-katzen da Idazteunaren aditu fedegabeen

jarrera. Hauek giza hitz hustzat dute LiburuSantua eta horregatik, hauen ustez, beste agi-rietarako erabiltzen diren azterketa-tresnaberdinekin bakarrik aztertu behar da. Joerahonetarantz egiteko tentazioa egiazkoa izandaiteke, baldin eta ahaztu egiten bada, Jain-koak inspiratutako eta Elizan irakurritakoHitzak bere berezitasunak dituela eta bera-riazko irizpideak eskatzen dituela: aitortzea,alegia, Idazteun osoaren batasuna, Kristoren-gana zuzendua egotea eta fedeak duen analo-gia.

2.3. Irakurketa legitimatzaile etamurriztailea

36. Howard Clark Kee teologo iparramerika-rrak beste arrisku bat salatzen du: hain

zuzen, Idazteuna, gizarteak dituen uste sendo

(25) Erromako Batzorde Biblikoa, a.i., I, F kap.

- 21 -

Page 22: Jainkoaren Hitza

batzuk justifikatzeko erabiltzeko arriskua,ezin justifikatuak edo eztabaidagarriak badi-ra ere uste sendo horiek; horretarako oinarrihartzen dute Hitza. Honela, Biblian krea-zioaz gozatzeko egiten zaigun gonbita (Has1, 26-31; 104 [103] Sal; Koh 5, 18-19) kon-tsumismoa ontzat ematea bezala uler dezake-gu. Aurrerapen ekonomikoa Jainkoaren gu-ganako arduraren ondoriotzat har dezakegueta horretara bakarrik mugatu. Fededunarenaskatasuna mendebaldeko demokrazia kon-kretuarekin nahasi daiteke erraz. Kristau-sal-bamena osasun fisiko eta mentalarekin ber-dindu daiteke. «Biblia, batzuetan, emozio--oreka eta -osotasuna iristeko gidatzat har-tzen da. Horrela, irizpide psikologikoek teo-logikoen lekua hartzen dute».26

2.4. Irakurketa ideologikoa

37. Hau ere benetako arriskua da. Ideologia,batzuetan, kontserbadorea izan daiteke

eta Biblia oinarritzat har dezake indarreandagoen sistema gogor defendatzeko; baina,aldi berean, itsu eta sorgor bihurtzen da, po-breen alde eta gizarte-zapalketa eta zuzenga-bekeria ororen aurka Jainkoaren Hitzakbehin eta berriz egiten dituen deien eta eska-kizunen aurrean.

Beste batzuetan, aurrerakoia izan daitekeideologia, baita iraultzailea ere. Ez dira hainzaharrak marxismoaren eta kristautasunarenarteko zenbait nahasketa oinarri garbirikgabe egina. Jatorrizko intuizioa zuzena da:«herriak zapalduak bizi badira, beharrezkoada Bibliara jotzea, han borrokarako eta itxa-ropenerako indarra aurki dezaten. Gure bizi--egoera ez dugu ahaztu behar; aurpegi emanbehar diogu eta argitu Idazteunaren argira.Jainkoaren Hitza guztiz gaurkoa da, “sortze--unean izandako gertaerek” (irteerak, Jauna-ren Nekaldiak eta Piztuerak) historian zehargertaera berriak eragiteko duten gaitasunariesker batez ere».27

Honelako irakurketa konprometituak berearriskuak ditu. Kontakizun eta testu profeti-

ko batzuk aukeratzen dira eta aipagarriak di-ren beste batzuk alde batera uzten. Fedearendinamikarekin bat ez datozen azterketa-tres-nak erabil daitezke errealitatea aztertzeko.Arazo sozial handien presiopean, mezu so-zial eta politiko askatzailea bakarrik nabar-mendu daiteke, eta sentiberatasun eskasaerakutsi kristau-salbamenaren alderdi trans-zendentalaren aurrean.

2.5. Irakurketa moralista

38. Idazteuna, batez ere, gure jokamoldea bi-deratzera eta zehaztera zuzendutako iriz-

pide eta arau moralen multzo bezala ulertzeneta erabiltzen denean jausten gara arriskuhorretan. Irakurketa horrek ez du kontuanhartzen Biblian «ez daudela aurreikusita» eraguztietako giza jokaerak. Bibliak ez daukaegoera historiko edota pertsonal bakoitzera-ko «errezeta moral» bat. Irakurketa honekahaztu egiten du, gainera, arau moral askokaldaketak izan dituela Biblian bertan, ingu-ruabar jakin batzuk aldatzen joan diren hei-nean. Bereziki, hauxe da ahazten duena:Ebanjelioak, Elizan irakurtzen denean,gehiago begiratzen diola bizimodu berri ba-tera konbertitzeari, arau moral jakin askoerrepikatzeari baino; egiten digun gonbitaeta dei larria ez dela legea zorrotz betetzera,Espirituaren ahots egiaztatua onartuz era be-rri batean bizitzera baizik.

2.6. Irakurketa espiritualista

39. «Espiritua da bizia ematen duena; giza-kia berez ez da ezertarako. Nik eman diz-

kizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira»(Jn 6, 63). Irakurketa espiritualistak ez diojaramonik egiten idazle sakratuak bere garai-ko entzuleei esan nahi izan zienari. Aldebatera uzten du Jainkoaren Hitzak munduhonetako errealitateaz, pertsonaren gorputz--izaeraz edota gizarte-harremanez esaten di-guna. Irakurle horientzat, Biblia esaldi espi-ritualen errezeta-liburua da gehienbat. Egiada «Liburu Santuetan idatzia dagoen guztiagure ikasbiderako dagoela idatzia, geureeroapenaz eta Liburu Santuek ematen duten(26) H. CLARK Kee, Biblia y predicación, in Comenta-

rio Bíblico Internacional, Verbo Divino, Lizarra 1999, 134.or. (27) ERROMAKO BATZORDE BIBLIKOA, a.i., I, E kap.

- 22 -

Page 23: Jainkoaren Hitza

adoreaz itxaropenari euts diezaiogun» (Erm5, 4). Baina pentsamendu bibliko bikain hauosatu beharra daukagu: «Liburu Santuetanidatzirik dagoen guztia… irakasteko, arra-zoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta bizie-ra zuzenean hezteko baliagarria da… horre-la, Jainkoaren gizakia guztiz hornitua ger-tatzen da, edozein eginbehar onetarakoprest» (2 Tm 3, 16-17). Ez daukagu bazte-rrera uzterik Jainkoaren Hitzak gure jarrerapertsonalei, sozialei eta eliztarrei buruz duenindar interpelatzailea eta kritikoa.

Ez irakurketa «materialistak» ezta «espi-ritualistak» ere, ez dute jarrera egokia har-tzen Jainkoaren Hitzaren aurrean. Bien er-dian dago irakurketa «espiritualista».

2.7. Ezjakintasuna eta gogorik eza

40. Ikuspegi okerreko irakurketak hor daude,baina urri samarra da arrisku horietan

erortzen den fededunen multzoa. Gehien-goak ez du Biblia ezagutzen. Puntu honetanezjakintasuna nahiko orokorra da. Fededunasko eta asko Jainkoaren Hitzetik urrun bizida. Normalean mezatara joaten direnen ar-tean ere, igandeko liturgiatik geratzen zaienabaino ez dute ezagutzen Idazteunetik.

Sinodoa prestatzeko egin zuten idazkiakeite afektiboagoa duen hitza darabil: elizta-

rren atxikitasunik eza Bibliari dagokionaz.28

Atxikitasun ezaren jatorrian ezjakintasunaegon daiteke. Axolagabekeria erlijiosozkutsatutako ingurumen orokorraren barneanere koka daiteke. Edo Bibliatik oso urruti da-goen heziera izan den gizatalde zabal honenlandu gabeko fedea eman dezake agertzera.Zaila da federa sortzeko lehenengo aldiandastatu eta estimatu ez den zerbait gerora ba-lioestea.

2.8. Hitzaren eta bizitzaren artekokoherentziarik eza

41. Fedeak dei egiten du, batzuetan era zala-partatsuan gainera, San Ignaziok dioen

bezala, baina ez du derrigortzen. Normalean,atea jotzen du bigun-bigun. «Hara, ateannauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzutenbadu eta atea ireki, harenean sartuko naiz,eta elkarrekin afalduko dugu» (Ap 3, 20).Bizitzak aldaketarik egiten uzten ez due-nean, ahotsak gero eta interferentzia gehiagojasaten du argi entzun ahal izateko, etaentzuleak gero eta ausardia gutxiago izatendu bere jarrera aldatu eta esan ahal izateko:«Aitarengana joango naiz» (Lk 15, 18). Aldibatean atsekabea nagusitzen da; gero gogor-tu egiten da bihotza eta esklabo bihurtzenduen antzinako ohitura nagusitzen.

VI. JAINKOAREN HITZEAN SAKONTZEKO: «LECTIO DIVINA»

42. Nola lagundu Espirituari JainkoarenHitza bizia dakarkigun hitza izan dadin

benetan guretzat? Nola egin Idazteunarenirakurketa benetan espirituala?

Lehenengo bidea Idazteuna maiz irakur-tzea da (ik. Dei Verbum, 25. zk.). «Hitzaz ja-naritzea, Hitzaren zerbitzari izateko… za-lantzarik gabe, lehentasuna da Elizarentzatmilurteko berriaren hasieran».29 Maiztasunagarrantzi handiko eragilea da. Normalean, li-

buru santuak maiz irakurriz jaso dezakeguhorien muina eta funtsezko adiera. Gauzabera gertatzen da ikerketa zientifikoan. Pa-risko medikuntzan ospetsua zen Charcotenarabera, honetan zetzan haren metodoa:«Gertaerei bueltak eman hitz egiten zutenarte». Maizko irakurketaren bidez bakarrik

(28) Gotzainen 2008ko Sinodoa, Instrumentum laboris,6. zk.

(29) JOAN PAULO II.a, Novo millennio ineunte, 40. zk.

- 23 -

Page 24: Jainkoaren Hitza

iritsi dezakegu «jakinduriazko» ezagutza,hau da Idazteunaren esperientziazko eta be-rezko ezagutza, ezagutza exegetiko hutsabaino askoz biziagoa eta sustagarriagoa. Ho-rri esker isilaraziko ditugu Jainkoaren Hitza-ren aurrean izaten ditugun aurkakotasunaketa nahi ezak. «Hitzaren iraupenak bihurtzendu harrizko bihotza haragizko bihotz».30

43. Bigarrena, Jainkoaren Hitzaren azterlanada. Ezinbestekoa da jakinduriazko eza-

gutzak ezagutza zientifikoaren gainetik duennagusitasuna aitortzea. Gure fededun-bizitzagaratzen den gizarte-esparruan, gainbeheratuegiten da erraz jakinduriazkoa ez dena. Bai-na, ez dute zertan elkar baztertu beharrik; ja-kinduriazko ezagutza eta azterlana konbinatuegiten dira eta batak bestea sendotu egitendu. Bizi duguna formulatu beharra dugu.Formulazio horrek gure barneko esperientziasendotu egiten du. «Bizi izandakoa, formula-tutakoa baino aberatsagoa» (Husserl) da beti,baina formulazioaren euskarria behar du,apurka-apurka siluetarik gal ez dezan etalausotu ez dadin. Hala eta guztiz ere, formu-lazioak «arima» behar du, Jainkoaren Hitzazdakigunak «gure barnean durundi egin de-zan» eta Hitz horrekin otoitz egin dezagun.Zoritxarrez Elizan ez da fededun asko Jain-koaren Hitzaren azterlanari denbora eta aha-legin luzea eskain diezaiokeena. Beha-rrezkoak ditugu. Kontzilioak esplizituki sus-tatzen ditu (ik. Dei Verbum, 23. zk.). Bainaguztiz gomendagarria da denontzat gutxie-neko ezagutza biblikoa, liburu santuei egin-dako sarrera egokien eta orri-oinean idatzita-ko oharren bidez, besterik ez bada ere.

Aurreko biei estu lotutako hirugarren bidebat ere badago. Joan Paulo II.ak eta Benedik-to XVI.ak biziki gomendatu izan dute. Ospa-tu berri den Sinodoak ere behin eta berriznabarmendu du. Mende askotako tradizioadu Elizan. Izugarri hedatu izan da, era asko-tara, kontinente guztietan. «Dei Verbum de-lakoaren iradokizun praktikoentzat» (Kasperkard.) jo izan da. Fruitu nabarmenak eragitenditu Elizaren berrikuntzan. «Lectio divina»

da, hots, Biblia fede-jarreraz eta otoitz-gi-roan irakurtzea. Horrexeri eskainiko diogusail honetako gainerako zatia.

1. «Lectio divina» deritzanarensorrera eta garapena

44. «“Lectio divina” Jainkoaren Hitz bezalaonartutako Idazteuneko pasarte luze

nahiz laburrago bat, bakarka edota elkartean,irakurtzea da. Espirituaren moziopean ga-ratzen da hausnarketa, otoitza eta kontenpla-zioa eginez».31

Elizak bere jatorrietatik irakurri izan duLiburu Santua fedezko jarreraz eta otoizlarisenaz. Nahikoa da Lukasen Ebanjelioareninguruan biltzen ziren elkarteei begiratzeahori egiaztatzeko: Bibliako testuak errespe-tuz hartzen baitzituzten, interpretatu, Jauna-ren Pazkoaren argitan elkartean irakurri, ar-duradunak batzarburu zirela, eta beren bi-zitzarako irakaspenak bilatzen zituzten testuhaietan.

Kristautasunaren lehenengo mendeetan,Eliz Guraso nagusiek (Origenesek, San JoanKrisostomok, San Basiliok, San Agustinek)«lectio divina» delakoaren zimenduak jarrizituzten; haiek Liburu Santuak irakurtzeanizan zituzten irizpideak Erdi Aroko monaste-rioetan agertuko ziren gerora. JainkoarenHitzaren nagusitasuna, Idazki guztien bata-suna, beren jakinduriazko eta espirituzko in-terpretazioa eta Biblia mundu greko-erroma-tarraren kulturan sartzeko ardura, Eliz Gura-soek gauzatutako eta irakatsitako benetakoirakurketa sinestedunaren testigantza dira.32

Haiei esker identifikatzen eta gauzatzen ditu-gu Bibliara hurbiltzeko lau eredu: hitzezhitzezkoak kontrastatutako gertaerei antze-maten die testuan eta finkatu egiten du tes-tua. Alegorikoak testuak aditzera ematen diz-kigun egia salbatzaileak jasotzen ditu. Mora-lak gure jokaera bideratzeko ematen zaizki-gun arauak jasotzen ditu testuan. Mistikoakgizadiaren helburuaz Hitz komentatuak ager-

(30) RODRÍGUEZ CARVALLO, OFMko Ministro Nagusia,a.i., 50. or.

(31) ERROMAKO BATZORDE BIBLIKOA, a.i., III, C. 2.(32) M. MASINI, La Lectio divina, BAC, Madril 2001,

356-370 orr.

- 24 -

Page 25: Jainkoaren Hitza

tzen duen azken esanahia adierazi nahi du.Erdi Aroko monasterioetako bizitzak ondareedo herentzia aberats hau jaso zuen eta ibil-bidea ezarri zuen, Jainkoaren Hitzak erakus-ten duen bidean zehar. Ibilbide horretakoetapak dira «lectio divina» deritzanaren ar-datza. Bibliaren irakurketa fede-jarreraz etaotoitz-giroan egiteko bide berri guztiak, ga-rai hartan monjeek Hitzean sakontzeko as-matu zuten bidearen moldaketa edo osagaidira.

2. «Lectio divina»deritzanaren giltzak33

45. Ibilbide honetako urratsak banan-bananazaldu aurretik, haren giltzak barneratu

behar ditugu. San Lukasen elkarteek egitenzuten irakurketan ere azaltzen dira.

2.1. Testuak begirunez irakurtzea

Idatziak izan ziren testuinguruan testuakizan zuen jatorrizko adierara eta lehenengohartzaileengan piztu zuen jatorrizko fede-es-perientziara hurbiltzeko arretan erakusten dabegirune hori. Ahalegin horrek galarazi egi-ten du testua manipulatzea, esaten ez duena«esanaraz» ez diezaiogun.

Begirune handiz egin beharra dago ira-kurketa. Horretarako, berak dioena jakinnahirik joan behar dugu testura, aurreiritzieneraginez jokatu gabe eta geure subjektibota-suna testuari ezarri gabe. Historiaren, litera-turaren eta teologiaren ikuspegitik begiratubehar diogu testuari. Horrela irakurtzeko, la-guntza oso estimagarria eskaintzen diguteexegesiaren lanek, argi egiten baitigute tes-tuaren esanahia bere testuinguruan ulertzeko.

2.2. Testura jo bizitzatik eta bizitzarako

46. Fededunak ez du Biblia batez ere berekultura biblikoa handitzeko irakurtzen,

bere bizitza ulertzeko eta argitzeko baizik.Idazteunak gertaeren zentzua ematen dieagertzera, eta gertaerak lagungarri dira Idaz-teunaren zentzua agertzera eman dakigun.

Jainkoaren Hitza «atzokoa eta gaurkoa» da.Mezua zuen atzorako eta mezua du gaurko-rako ere, eta biak lotuak daude.

Horixe gertatzen da, esate baterako,Emausko kontakizunean. Hauxe da bigarrenkristau-belaunaldiko ikasleek egiten zutengaldera: Non aurki dezakegu gaur Jesus ber-piztua? Haiek ez zuten zuzenean ezagutu.Testuaren argira, jarraitzaileek ulertu zuten,makalaldi eta zalantzak izan arren, Berpiztuaez zegoela beren bizitzako bidetik kanpo,agerian baizik Idazteunean, Eukaristian, fe-dedun-elkartean.

2.3. Otoitz egiten duen eta arduradunaburu duen elkartean irakurriJainkoaren Hitza

47. Kristau-elkartea da lekurik berezkoenaHitza entzuteko. Idazteuna batez ere eliz

batzarrean hots egiteko jaso zen idatziz. Halaeta guztiz ere, Kontzilioak (Dei Verbum, 25.zk.) bakarkako irakurketa ere gomendatzendu. Elkartean irakurri aurretik bakarka ira-kurtzea onuragarri da, eta ondoren irakurtzeaosagarri.

Eg 4, 23-31 pasartean esaten denez, Pedroeta Joan, Sanedrin izeneko judu-biltzarrarenaurrean testigantza egin ondoren, bildua ze-goen elkartera itzuli ziren eta, otoitz-giroan,Jesusek jasandako jazarpenaren (27-30 tx.)jarraipen bezala interpretatu zituzten jasan-dako mehatxuak denen artean (24. tx.). Ar-tzainak eta herria han zeuden bilduak. Bertanzen Espiritua, eta askatasuna eta ausardiaematen zien Jainkoaren Hitza iragartzeko(31. tx.).

2.4. Jaunaren Pazkoaren argitan

48. Berpiztuarekin bat eginez izan ezik, ezda ulertzen Idazteunaren esanahi sakona.

Liburu Santuak inspiratu dituen EspirituSantuak, Kristo hil eta berpiztuaren ikuspe-gitik idatzarazi ditu. Biblia Pazkoaren argi-tan entzuten dugunean, «idatzia izan zen Es-piritu beraren arabera entzuten dugu».

Eg 8, 26-39 pasartean ministro etiopiarra-ren eta Felipe diakonoaren arteko elkarketa

(33) Ik. S. GUIJARRO, La Biblia en el centro de la pasto-ral y de la vida de nuestras Iglesias, in Dei Verbum aldizka-ria, 50. zk. (1999), 111-116 orr.

- 25 -

Page 26: Jainkoaren Hitza

kontatzen zaigu. Ezinbestekoa da Felipek Je-susen Berri Ona iragartzea, harritua dagoenirakurleak delako pasarte hori Jesusi buruzdela pozez uler dezan.

3. «Lectio divina»deritzanaren urratsak

49. Ibilbide osasungarri honi ekin aurretik,ezinbestekoa da honetaz konturatzea: Es-

pirituak eragiten duela Liburu SantuetanJainkoaren Hitza aurkitzea. Saia gaitezengeure barruan antzematen, hortxe baitu bereetxea. Egin diezaiogun otoitz norberaren bai-tako isiltasunean edota elkarteko otoitzean.Beharbada, beste pentsamendu, nahiera,oroitzapen batzuk etorriko zaizkigu; horieksakabanatuko gaituzte eta eraso egiten digu-tela sentituko dugu. «Lectio» delakoari ekinaurretik, egin dezagun kanpoko isiltasuna;horrek barruko isiltasuna egiten lagundukodigu, hau da, kezkatzen gaituenetik psikiko-ki urrutiratzen eta «Jainkoaren terapian»sartzen lagunduko digu.

3.1. Behin eta berriro irakurtzea

Lehenengo urratsa, testua behin eta berri-ro irakurtzea da. Arreta osoz eta errespetuerlijioso gorenaz egin behar da. Irakurketahonek galdera bati erantzun nahi dio: zeresan nahi izan zien Jainkoak, idazle santua-ren bitartez, pasarte honen lehenengo har-tzaileei? Erantzun egokia emateko, ezinbes-tekoa da testua bere testuinguruan kokatzea,bere izatasuna identifikatzea, testuak zerdioskun Jainkoaz, geure buruaz, munduazgaldetzea. Irakurketa taldean egiten bada,egoki da monitoreak aurkezpen labur eta soi-la egitea. Sarrera eta ohar egokiz aberastuta-ko Biblia eduki behar dugu, gutxienez. Tes-tura arrazoizko hurbiltze zehatz hori eginez,testua gaur egungo gure egoerara subjektibo-tasun handiegiz aplikatzea saihestu nahi da.Bestela, esaten ez duena esanaraziko genio-ke Bibliari. Testuaren jatorrizko adierak etagaurko adierak loturik egon behar dute batabestearekin.

3.2. Meditazioa

Hurrengo urratsa gogoeta da, meditazioa.Pasartea soseguz hausnartuz egiten da go-goeta, gaur, niretzat, guretzat, duen mezuaaurkitu arte. Hauxe da galdera nagusia: zeresan nahi dit Jainkoak niri (guri) gaurkoegoeran? Jainkoaren Hitzaren eta nire (gure)bizitzaren arteko alderatzea ezartzen da. Al-deratze hau ez da pragmatismo moldaerrazbaten fruitua. Jainkoaren Hitza gaur egungoabada, badu gaur eta hemen zerbait esateko.«Idazteunarekiko elkarrizketarekin bateradoa, nahitaez, gaur egungo belaunaldiareki-ko elkarrizketa» (Erromako Batzorde Bibli-koa, 86. or.).

3.3. Otoitza

Hitza horrela irakurri eta hausnartuz gero,berez dator otoitza. «Gogora bezate, halere,Eskritura Santuaren irakurketak otoitza izanbehar duela lagun, Jainkoaren eta gizakiarenarteko elkarrizketa gauza dadin; izan ere,otoitz egitean Jainkoari hitz egiten diogu, etaJainkoaren hitzak irakurtzean Berari entzu-ten diogu» (Dei Verbum, 25. zk.). Otoitzean,«bihotza» sartzen da bizi-bizi jokoan, Jain-koaren Hitzak ukitutako gizakiaren muina.Otoitz honen harmonikoak era askotakoakdira, otoizlarien egoeraren arabera. Hitzaknire bekatua argitzen badu, nire otoitzeanbihozberritzearen eta barkamenaren graziaeskatuko dut. Nire fedea argitzen badu, nirebihotzak hauxe esango du: «Sinetsi nahi dut,Jauna! Lagundu sinesgabe honi!». Hitzarenindar eraldatzaileaz jabetu banaiz, nireotoitzean eskatu egingo dut edota norbaitenalde egingo. Hitzak, Jainkoak niregan eginduena argitu badit, «eskerrik asko» esangodut. Jainkoaren Aurpegiaren distiraren batbederen erakusten badit, Jainkoa gurtzea ate-rako zait berez, «miresten duen maitasuna»baita gurtza.

3.4. Kontenplazioa

Otoitzak gure espiritua girotu dueneansortzen da, neurri batean nahiz bestean, be-giespena, kontenplazioa. Hausnarketa etaerreguetatik haratago, gure espiritua Jainkoa-ri begira jartzen da eta Jainkoaren begiradaz

- 26 -

Page 27: Jainkoaren Hitza

begiratzen dio bere bizitzari, bere inguruari,munduari. Jainkoarengan hartzen dugu atse-den. Sagrarioaren aurrean ordu luzez egonohi zen Arseko nekazari harengan irudikatuaikusten dugu geure burua. Arseko apaizakzertan ari zen galdetu zionean, hauxeerantzun zion nekazariak: «Nik Berari begi-ratzen diot, eta Berak niri». Graziaren at-mosfera da hau. Dohain berezia da kon-tenplazioa; baina askok bizi izan du horiuneren batean behinik behin. Ezinbestekoada dohain hori eskatzea… eta jasotzeko prestegotea.

3.5. Konpromisoa

Paradigma honen inguruan, azaldu berriditugun funtsezko urratsak errespetatzen etaosatzen dituen zenbait aldaketa sortu izan daElizan. Osagai horietako bat, «operatio»,ekintza da, gure bizitzarako hartzen dugunkonpromiso praktikoa, alegia. Idatzizko Hi-tzetik bizitzako Hitzera igarotzea da. «Ezingara geure otoitzaz asko fidatu, zerbait al-datzeko prest ateratzen ez bagara otoitzetik»(Sta. Teresa).

3.6. Elkarrizketa

Elkartean eginiko irakurketan sartzen denbeste osagai bat parte-hartzaileen elkarrizke-ta da («collatio»). Bertan, elkarrekin iraku-rritako Hitzak bakoitzarengan piztu dituenbizipenak eta gogoetak adierazten dizkioteelkarri. Ez du eztabaida handietan bukatubehar. Zuhur eta egokiak dira San Basiliorenaholkuak: «Gaiari buruz jakinda hitz egin;eztabaidatzeko asmorik gabe galdetu; harro-tasunik gabe erantzun; hitz egiten ari denariez moztu; ez esku hartu handikeriaz; neurrizjokatu hitz egitean eta entzutean; lotsatugabe ikasi; norbere interesa bilatu gabe ira-katsi; beste batzuengandik ikasitakoa ezezkutatu».34

Laburbilduz, «“lectio” deritzanak Jain-koari entzuten dio bere Hitzean; “meditatio”deritzanak, Hitza bihotzean onartzen du;“oratio” deritzanak harekin solasean jardutendu; “contemplatio” deritzana bere misterioa-ren jaian sartzen da; “operatio” deritzanakbizitzaren testigantza eskaintzen du».35

4. «Lectio divina»deritzanaren eraginak

50. Biblia ikasgeletatik atera da eta, akade-mia edo liturgia-esparrutik haratago, tal-

de irekiagoetan, esparru herrikoiagoetan sar-tu da. Elizako hainbat lekutan, fede-jarrerazeta otoitz-giroan egindako Idazteunaren ira-kurketa aldian-aldian praktikatzen duten tal-deak ugaritu izanak harritu egin gaituela ai-tortu behar dugu. Gure elizbarrutietan taldehauekiko harreman zuzenean antzematen di-tugun lau ezaugarri azpimarratu nahi ditugu:nahiko erraz sortzen direla; elkartzeak poz-garriak direla; parte hartzea sakona dela etaluzaro irauten dutela.

Nekeak eta eszeptizismoak eraginik, as-perturik egotea da pastoralgintzako eta kris-tau-konpromisoaren arloko lankide askorenmakaltasuna. Idazteunak, ahalegin askoreneta bistako fruitu eskasen erdian bizi-adoreaitzultzen dien indar eraldatzailea du. Fede-ja-rreraz egindako irakurketa-taldeak «esparruekologikoak» dira giro «kutsatu» batean.

Ez da harritzekoa Kontzilioak eta ondo-rengo Aita Santuek halako indarrez azpi-marratu izana «lectio divina» delakoa, gureorainaldi estu honetan itxaropen handiapizten baitu, iraganean hainbeste fruitu emanzuen eta zoritxarrez mende luzetan ilundutaegon zen jarduera honek. «Hitza entzuteak,“lectio divina” delakoaren tradizio zahar etabeti baliotsuan elkar aurkitze bizia izanbehar du, Bibliako testuan interpelatzen, bi-deratzen eta bizitza moldeatzen duen hitz bi-zia aurki-tzeko aukera ematen duelako».36

Benedikto XVI.ak oraintsu esana du: «Ziurnago, jarduera honek, eraginkortasunez sus-tatzen bada, udaberri espiritual berria ekarri-ko diola Elizari… Ez dugu inoiz ahaztubehar, Jainkoaren Hitza kriseilu dela gurepausoentzat eta gure biderako argi».37 Itxa-ropenez itxaroten dugu udaberri hau Elizaknozitzen duen neguaren bihotzean.

(34) M. MASINI, a.i., 424. or.an egindako aipamena.(35) Ibid., 433. or.

(36) JOAN PAULO II.a, Novo millennio ineunte, 39. zk.(37) BENEDIKTO XVI.a, Idazteunari buruzko Nazioarteko

Elkarraldian esandako hitzak (2005-IX-16).

- 27 -

Page 28: Jainkoaren Hitza

VII. MEZUA KRISTAU ELKARTEARIETA ELKARTEKIDE GUZTIEI

1. Mezua guztiontzat

51. Zeintzuk dira Elizak bere doktrina argi-tsutik eta Jainkoaren Hitzaren esperien-

tzia emankorretik atera behar dituen irakas-pen nagusiak? Nola aktibatu bere baliabi-deak Hitz hau, apurka, Elizaren bihotzerairits dadin? Kezka hauekin bildu ziren Frei-sing hirian (Alemanian), Europako Gotzai-nen Batzarren Kontseiluak deituta, Europa-ko hogei herrialdetako gotzain eta adituak.Handia izan dela egiaztatu zuten, Kontzilioaizan zenetik, azterlan biblikoetan, teologian,itzulpen berrietan, liturgia barruko berri-kuntza biblikoetan, katekesian, heziketa bi-blikorako eskola eta ikastaroen arloan gerta-tu den aurrerapena. Baina, aldi berean, orain-dik Biblia Elizaren bihotzera ez dela iritsiegiaztatu zuten. Beren gogoetetan, hiru arlonagusi bereizi zituzten jarduerarako, eta ongiasmatu zuten horretan. Luze eta zabal aritugara horietako bati buruz: «lectio divina» de-ritzanaz, alegia. Orain, beste biak aztertukoditugu labur.

a) Kontzilio aurreko eta osteko mugimendubiblikoak pastoraltza biblikoranzko bi-dea ireki zuen, programa ongi landuakeratuz eta makina bat lan eginez. Bainapastoraltza hori berariazko gainerakopastoraltzen arteko beste bat bezala hartuzen, gure egitarau pastoraletako beste ka-pitulu bat bailitzan.

Horra hor sortzetik bertatik izan zuenmuga. Biblia ez da Elizaren zuhaitzarenbeste adar bat, haren enborra eta adarreibizia ematen dien izerdi pizgarria baizik.Berariazko pastoraltza guztiak eta ba-koitza Bibliaz busti behar ditugu. Besteera batera esanda: «pastoraltza bibliko-tik» «pastoralgintza Bibliaz sustatzera»igaro behar dugu.

b) Hitzak zailtasun handiak aurkituko ditu,baldin eta Elizak Hitzaren zerbitzariakegoki hezten ez baditu eta heziketa hori

emateko beharrezkoak diren erakundeaksortzen edota sustatzen ez baditu. Hezi-keta horrek aldatu egin beharko luke bereluzera eta ikuspuntua. Apaizei eta diako-noei ez ezik, Hitzaren zerbitzari guztieizuzendu behar zaie. Edukiak eskual-datzeari, transmititzeari, utzi gabe, fede--jarreraz eta otoitz-giroan egindako Bi-bliaren irakurketarako gaitasuna emanbehar die eta Jainkoaren Hitza maizhausnartzera bultzatu.

Baina Jainkoaren Hitzaren janariak zapo-re desberdinak gordetzen ditu bere barnean,gure egoera eta erantzukizunen arabera. Ha-ren interpretazioa ere ez da denentzat baka-rra. «[Idazteunaren] interpretazioa nahitaezanitza izango da. Interpretazio partikular ba-kar batek ezin dezake agortu hainbat ahotse-tako sinfonia den testuaren zentzua. Saihestuegin behar da, beraz, testu baten alde baka-rreko interpretazioa» (Erromako BatzordeBiblikoa, 85. or.). Gure interpretazio guztiak,muga guztiak gainditzen dituen Hitzera egin-dako hurbilketak baizik ez dira, Hitz horiJainkoarena baita. Guk ikus dezakeguna bai-no «gehiago dio» Beti.

Azken zati honetan, Jainkoaren Hitza etagiza hitza den Jesu Kristok, tokian tokikogure Elizetan, Hitzaren zerbitzura berezikiemanak dauden talde eta elkarte batzuei zu-zentzen dien mezu berezia jaso nahi dugu.

2. Laikoei

52. Idazteunaren zerbitzari izatea ez dagokieHitzaren ministerioaren ardura hartu du-

ten kristauei bakarrik. Bataiatu orok Hitzaentzunez sustatu behar du bere fedea. «Sino-do Santuak biziki gomendatzen die fededunguztiei… sarri irakur dezatela Eskritura san-tua» (Dei Verbum, 25. zk.). Idazteunari da-gozkion arlo guztietan (ikerketa, azterlana,Bibliaren eskolak, fede-jarreraz egindakoirakurketarako taldeak) jardun dezakete lai-

- 28 -

Page 29: Jainkoaren Hitza

koek bataiatu izateagatik, bakoitzak ahalduen neurrian. Honelako esparruren bateanparte hartzeak kristauaren konpromisoenprograma barnean egon beharko luke.

Elizako kide oso zaretenez, laikook «Jain-koaren Hitza gogotsu» entzuteaz gainera,«ausardiaz hots egin» behar duzue. Familianbizi zareten laikook, lan-munduan jardutenduzuenok, munduko diasporan gizarte bizi-tzako arlo desberdinetan sakabanatuak zau-detenok bi gauza hauek egin behar zeni-tuzkete: Ebanjelioarekin bat datorren jokae-raren testigantza eman eta fedea esplizitukiaitortu. Nahiz batak nahiz besteak makinabat aurkakotasun aurkitzen du gure garaio-tan. «Laikoen artean nabarmentzen den be-katua fedea aitortu gabe fededun izatea da,lotsagatik fedea ezkutatuz. Elizgizonenbekaturik ohikoena, behar adinako bizitasu-nez sinetsi gabe aitortzea izan daiteke» (R.Cantalamesa).

Laikoen mundu zabalean, azkenaldian,talde handiak sortu dira, beren espiritualtasu-nean Idazteunak leku nabarmena duelarik.Biblia irakurtzen dute eta gaurko fededu-nentzat interpretatzen. Bestela Biblia ezagu-tuko ez zukeen fededun askorentzat Jainkoa-ren Hitzera hurbiltzeko bide pribilegiatuadira. Kasu batzuetan Bibliaren irakurketaaberastu egin behar lukete. Jainkoak berenbizitzarako zer esaten dien jakin nahi lauda-garriagatik, ahaztu dakieke testuaren jato-rrizko mezuari buruzko galdera egitea; gal-dera hori ezinbesteko abiapuntua da, inolakoarbitrariotasun edo subjektibotasunik gabe,testu horrek niri eta guri gaur egun zer esa-ten digun jakiteko. Elizak, Idazteunaren ka-nona erabakitzean, bertan jasotako jatorrizkofede-esperientzia hau eredugarritzat eta fe-dearen sustatzailetzat aitortu zuen. Horrega-tik, horrexek izan behar du gure abiapuntua,bertan ainguraturik geratu behar ez dugunarren. «Bibliako testuen asmoarekin leial jo-katuko badugu, beraren formulazioarenbihotzean adierazten duen fede-errealitateaaurkitu behar dugu eta fede-esperientzia haugure munduko fededun esperientziarilotu».38

Esana dugu badirela helburu nagusitzatfede-jarreraz eta otoitz-giroan egindako Bi-bliaren irakurketa sustatzea duten laikoenmugimendu eta talde desberdinak. Elizakohondartza zabala bustitzen eta freskatzenduen eta, zorionez, lekuko gure Elizetakokostaldea ere ureztatzen duen olatu hauiritsiko al da, era berean, bikote gazteenganaeta gizartearen eraikuntzan konprometiturikdauden kristauengana!

2.1. Katekistei eta Erlijio-irakasleei

53. Zuen «katekista» izenaren etimologia osoesanguratsua da. Katekizatzeak zerbaiten

«oihartzun izatea» esan nahi du. Guri dago-kigunez, Jainkoaren Hitzaren oihartzun iza-tea.

Haur eta gaztetxoen katekistok misio ne-ketsu bezain garrantzitsua duzue gaur egun.Saio-orduak askotan desegokiak izateak, lo-kalen baldintzek, haurren urduritasunak etagazteen itxurazko arduragabekeriak zuen pa-zientzia eta, batzuetan, zuen fedea ere pro-ban jartzen dute. Beti ez zaizue erraza egitenJainkoaren Hitzaren indarrean benetan sines-tea. Nahiz eta, aldi berean, egia izan, sentsi-bilitate erlijiosoa adierazten duen edozeinzeinuk, Jainkoaren Hitzak «ukitu» egin di-tuela erakusten duen edozein zeinuk, zuengogoa freskatzen duela eta poztasun izuga-rria eragiten dizuela.

Helduen katekesi-arduradunen zailtasu-nak eta atsegintasunak beste era batekoakdira. Konpromisoa eskatzen duen ibilbide lu-zeak askotan erakargarriegiak ez badira ere,batzuetan gurasoei zuzentzen zaizkien sakra-mentuen prestaketarako (sendotza, ezkontza,penitentzia, eukaristiarako) katekesi-saioekez dute halako zailtasunik izaten eta aukeraederra dira parte-hartzaile askoren fedeaeguneratzeko.

Gaur egun katekesirako ditugun materia-lek eta lagungarriek askoz gehiago aipatzendituzte Liburu Santuak garai batekoek baino.Halere, dirudienez, Bibliaren erabilera etaJainkoaren Hitza ezagutu eta nork bere egi-tea ez dira oraindik beharrezko mailara hel-du katekistengan. Horixe egiaztatzen du(38) ERROMAKO BATZORDE BIBLIKOA, a.i., 1993, 90. or.

- 29 -

Page 30: Jainkoaren Hitza

Hego Europako herrialdeetan egindako in-kesta batek. Katekista askok nahi zenuketeformazio bibliko handiagoa izan, katekesi--ibilbideetan dabiltzanei Idazteuna balora-tzen eta entzuten lagundu ahal izateko. Zer-bitzu hau zor dizuegu eta arretaz betetzensaiatuko gara. Honela, Idazteuna eta zuenikasleen giza eta kristau-esperientzia uztar-tuko dituzue eta beren fedea aitortzeko, os-patzeko eta bizitzara eramateko lehenengourratsak ematen lagunduko diezue.

Erlijio-irakasleok Eskola Publikoan ezduzue beti giro egokirik aurkitzen zuenGotzainarengandik jasotako misioa gau-zatzeko. Jesusen Elizaren presentzia zareteeskola-esparruan. Haren Hitzaren, bizitzaren,Heriotzaren eta Piztueraren testigu zarete.Kezkatuak zaudete, gu gauden bezala, gaurbereziki zalantzan jartzen den Erlijioari bu-ruzko eskolen orainaz eta geroaz. Ikasleenkopuruak behera egiteak ikaragarri sufria-razten dizue. Ageriko eta berehalako frui-tuak ez dira itxaropentsuegiak. Izan kon-fiantza egiten ari zareten horretan. Iraunzuen Artzainekiko lotura estuan. Prestatu go-goz zeuen burua. Idazteuna izan dadila zuenespiritualtasunaren eta irakaskuntzaren ar-datz eta arau. Ikas dezatela zuen ikasleekIdazteuna ezagutzen, baloratzen eta era-biltzen.

2.2. Liturgian Hitzaren irakurle direnei

54. Eskuzabaltasunez eskaintzen duzue ba-tzuetan ahalegin handia eskatzen duen

zerbitzu hori. Garrantzitsua da liturgian gau-zatzen duzuen jardueraren adiera ulertzea.Zuen ahotsaren bitartez, zuen ahotsean azal-tzen den Jainkoaren beraren ahotsak durundiegiten du. Zuen ahotsa haren zerbitzura jar-tzen duzue. Ezin zarete gorputza ematen dio-zuen Hitzaren eramaile huts izan. Hitzakukitu egin behar zaituzte. Zuen egitekoaridagokio Hitza aurretik entzutea eta hark in-terpela zaitzaten uztea. Ahal den lekuetan,gauza ona izango litzateke, hurrengo igan-dean hots egitekoak diren testuak fede-jarre-raz entzuteko irakurleen taldea eratzea.

Irakurtokian testua irakurri ez ezik, oi-hukatu egiten duzue eta horrek tonu egokiaeskatzen du, halako patxada eta handitasunneurritsua.

2.3. Apaizik gabeko elizkizunakzuzentzen dituzuenoi

55. Zuek hots egindako Hitzaren eta Eukaris-tian gure Jauna ematearen inguruan

biltzen da igandero Eliza hainbat lekutan,urrutikoetan batez ere. Zuen bitartez heltzenda, elizkizunean buru egoterik ez duen apai-zaren homilia ere. Ordainezina da zuek gau-zatzen duzuen ministerioa. Elizak zuen ardu-rapean uzten du jaso duen gauzarik handie-na: Jainkoaren Hitza eta Jaunaren Gorputza.

Gauzatzen duzuen ministerioak Hitza-rekiko kidetasun berezia eskatzen dizue.Idazteuna ikasiz eta fede-jarreraz irakurketaegiteko talderen batean parte hartuz landukoduzue. Lekuko gure Elizek beharrezkoduzuen heziketa eta motibazioa eskainiko di-zuete aurrerantzean ere.

Ministerio honek, gainera, zerbitzatzenduzuen elkartearentzat eredugarri eta sus-tatzaile izango den kristau-bizitza eskatzendizue. Ministerio hori gauzatzekoan, eginbeti leialki jaramon Elizak emandako arauei.Jakin badakizue, azken batean, igandea os-patzeko erarik osoena, fededunentzat, jai--otorduan parte hartzeaz gainera, Eukaristia-ko Oparian parte hartzea dela. Zuzentzen di-tuzuen ospakizunek beren barnean daramatezuek batzarrean ahalegin bereziz sustatubehar duzuen «Eukaristiarekiko gogo bizia».

2.4. Fede-jarreraz Hitzarenirakurketa egiteko talde-buruei

56. Hitzaren inguruan egindako elkarketa etabileretan zuen taldekoengan eta zuengan

gertatu den bihozberritzearen eta kristau-be-rrikuntzaren zuzeneko testigu zarete. Pedrokesandako honen egiaren esperientzia duzue:«Izan ere, berriro jaio zarete, eta ez hazihilkorretik, hilezkorretik baizik, bizia den etabetiko dirauen Jainkoaren hitzetik» (1 P 1,23).

- 30 -

Page 31: Jainkoaren Hitza

Zuen misioa arretaz hartu beharrekoa da.Alde batetik, nahasmendua ekar dezaketenzailtasunak desegitea eta ilunen edota harri-garrien gerta dakizkien puntuak argitzea da-gokizue. Beste alde batetik, parte-hartzaileekJainkoaren Hitzarekin bat-egite zuzena ahal-bideratu behar duzue. Hitza da, bere horre-tan, gure espirituaren ehunak birsortzen di-tuen oxigenoa. Betekizun bikoitz honen ara-bera, neurritasunez jokatu behar duzue zeuenazalpenetan, eta kideen arteko eztabaida bi-hur daitezkeen gogoetak eragotzi. Ez diotemesederik egiten ez Hitzarekiko berezko ha-rremanari, ez denen arteko elkartasunari.

Zuzendu bilerak bileraren ibilbidekourrats guztiak ematen lagunduz. Zaindu to-kiaren girotzea, dei egin Espirituari, Berakematen baitio bizia elkarrekin landukoduzuen Hitzari. Saia zaitezte lekua soiltasu-nez apaintzen. Leku nabarmenean jarritakoHitza izango da batzarraren bihotza. Gaine-rakook, inolako lehentasunik gabe, haren in-guruan eseriko gara.

Aparteko laguntasuna behar duzue etaeskatzen, zeuen heziketa biblikoa osatzenjoateko, zeuen taldearen gorabeheren berriemateko eta, Arduradun nagusiarekin etagainerako talde-arduradunekin elkarrizketan,zeuen eginkizuna betetzean azaltzen zaizki-zuen arazoak eta galderak argitzen joateko.

Osasungarria litzateke zuentzat eta taldea-rentzat, bakoitzak, egunero, bakarkako «lec-tio divina» delakoari tarte bat eskaintzeraohitzea.

2.5. Gurasoei

57. Lotura sendoak dituen familia fededunaesparru guztiz egokia da gurasook

Idazteuna elkarrekin irakurketan lehenengourratsak eman ditzazuen eta seme-alabei ho-rretan lagun diezaiezuen, batez ere adin har-beragoetan. Familia-egiturara egoki molda-turik, bide bikaina izan daiteke gurasoen fe-dea bizitzari gehiago lotzeko, gurasoak fedehorren eskualdatze edo transmisioan inpli-katzeko eta seme-alabek beren aita-amen fe-dedun esperientziaren taupada bizia jasotzea-ren bizikizun berdingabea «zuzen-zuzenean»

bizi dezaten. Ez ote luke norabide honetatikjoan behar gure Elizetan sakon sustraitzenari den parrokiako famili katekesiaren espe-rientzia itxaropentsuak?

2.6. Gizarte-komunikabideetakofededunei

58. «Gaur egun areopagorik nagusiena giza-dia bateratzen ari den komunikazioaren

mundua da… Hedadura zabaleko komunika-bideen erabilera funtsezko bihurtu da ebanje-lizatzeko eta katekesirako… Eliza errudunsentituko litzateke bere Jaunaren aurrean, in-dar handiko komunikabide horiek erabilikoez balitu… Horiei esker, jendetza zabalarihitz egin diezaieke». Beharrezko da horreta-rako mezua «kultura berrian txertatzen jaki-tea… hizkuntza berriekin, teknika berriekineta jarrera psikologiko berriekin».39 Jainkoa-ren Hitzak dakarren mezua zabaltzeko, Eli-zak berariazko bere gizarte-komunikabideakeskuratzeko eskubide osoa du, baina bereprogramazioa Jainkoaren Hitzarekin batetortzea eta programazio horrek Hitzari si-nesgarritasunik ez kentzea ziurtatuz. Bainakomunikabide ofizial nahiz hiritarretan lanegiten duten gizon eta emakume ugariekkoherentzia hori berori ahalbideratu behardute, audientzia-kuoten nahiz beren ardura-dunek jarritako arau ideologikoen gainetik.

Beren programetako batzuetan JainkoarenHitza azaltzea ez da inolako neurriz gainekopribilegioa. Komunikabide horiek, norma-lean, ez dira eskuzabalegiak saio erlijiosoakeskaintzekoan. Aitzitik, komunikabide pu-bliko eta pribatu batzuk ezaugarri hau dute:beren programazioan fedea desitxuratzenedota barregarri uzten duten saioak onartzeaeta kontrako zeinuko eliz albisteen, egiaz-koen nahiz balizkoen, irakurketa selektiboaegiten duten saioak onartzea. Ez dugu apar-teko mesederik eskatzen. Gure gizartearenizaera hiritar eta anitza aitortzen dugu. Fede-dun-elkarteak merezi duen errespetua beste-rik ez dugu eskatzen. Erantzukizun-mailadesberdinetatik, komunikabideetan dihardu-

(39) KLEROARENTZAKO KONGREGAZIOA, KatekesirakoArgibide Nagusiak, 1997.

- 31 -

Page 32: Jainkoaren Hitza

zuen kristau profesionaloi zuen Gotzainokdei egiten dizuegu zeuon buruari galdegindiezaiozuen ea zer egin dezakezuen Ebanje-lioarekin bat datorren humanismoa izan da-din zuen saioen inspirazioa. Eta gure elizba-rrutiek adorea eman beharko liekete laikoeiprentsako, irratiko nahiz telebistako saioetanparte har dezaten, adituak diren gaietan, Be-rri Onarekin bat datozen irizpideak aurkez-tuz. Fededunen larregizko lotsaren eraginez,saio askotan, beren sinesgabetasunaren aitor-pen publikoa egiten duten pertsonak baka-rrik azaltzen dira eta, batzuetan, jarrera ol-darkorra dute halakoek Elizaren jarreren etafedearen beraren aurrean.

3. Exegesiaren eta Teologiarenirakasleei

59. Kontzilioan (Dei Verbum, 24. zk.) ja-sotzen denez, «Idazki Santuen ikasketa

teologia santuaren arima bezala da», hau da,bere oinarri inspiratzaile eta erregulatzailea.«Horretan aurkitzen du sendotasuna eta eten-gabe gaztetzen da» (ibid.), ondorioz, dei egi-ten dizue exegeta eta teologo zaretenoi, Eli-zaren Irakaskuntzaren begiradapean, inda-rrak gogotsu elkartuz lan egin dezazuen ego-ki diren baliabideekin Idazteuna ikertzen etaazaltzen, Jainkoaren Herriari Eskrituraren ja-naria eskaintzeko gai izango diren Hitzarenministroak ugaritu daitezen (ik. Dei Verbum,23. zk.).

Argibide hauek Elizaren berrikuntzan etafededunen suspertzean duzuen misioaren ga-rrantzia hobeto ulertzen laguntzen digute.Denok (baita zuek ere), maisu baino lehena-go ikasle garenez, biziki dei egiten dizueguJainkoaren Hitza, zuen saio akademikoetaneta zuen idazkietan leialtasunez azaldu au-rretik, maiz entzun dezazuen otzantasunez.Zorionez, iraganeko kontuak dira Idazteuna,teologoek, doktrina-baieztapenak oinarritzealdera, Bibliako esaerak ateratzeko harrobihustzat zuteneko kontu haiek. Gaur eguntoki garrantzitsuagoa du eginkizun teologi-koan eta akademikoan. Zuen gogoeta teolo-gikoaren jatorrian, ibilbidean eta bukaerandago Idazteuna. Zuen azalpenak, Eliz Gura-

so nagusienenak bezala, Idazteunaz bustirikegon daitezela beti.

Kontzilioak beharrezkotzat jotzen duzuen lana «Eskritura Santuaren gero etaulertze sakonagoa lortzeko» (Dei Verbum,23. zk.) eta haren mezua gaur egungo koor-denada mental, kultural eta sozialetan onar-garri egiteko. Aurrerantzean ere, eskain ieza-guzue zerbitzu hau gero eta arreta handia-goz. Horrela, kristau askoren barruan, sines-tun-alderdiaren eta gure inguruan hedatuadagoen pentsamolde eta sentsibilitatearen ar-tean, «zentzu kosmikoaren eta zentzu “kristi-koaren” artean» (Teilhard de Chardin) da-goen zatiketa saihesten lagunduko diguzue.Zuei esker, zatiketa, federako sustagarri etanagusi den pentsamolderako interpelatzaileizango den tentsio dialektiko sano bihur dai-teke.

Kontu handiz egin beharreko misio hone-tan, Idazteunaren egiazko interpretazioa etafedearen araztasuna bermatzen duten Eliza-ren Irakaspenek, zuen bidezko bilaketakmoztu ez ezik, horiei adore emateko eta,beharrezkoa denean, horiek bideratzeko deiegiten dute. Zuek, zeuen ikerketa eta gogoe-tez, gure fedearen edukiak neurritasunez for-mulatzen laguntzen diozue Eliz Irakaskun-tzari. Eliz Irakaskuntzak eliz benetakotasu-naren bermea eskaintzen dizue.

4. Erlijiosoei

60. Erlijiosoek «eduki bezate, beste ezer bai-no lehen, eskuetan Idazteuna, liburu san-

tuak irakurri eta hausnartuz, Jesu Kristorenezaguera bikaina iritsi ahal dezaten» (Perfec-tae caritatis, 6. zk.). Hitza entzutea ezinbes-teko baldintza da Jainkoaren esperientziaizateko, elkarte-izatera iristeko, leialtasuneanirauteko eta sen apostolikoari eusteko.40

Hitza maiz entzuteak naturaz gaindikoa denhalako sena ematen digu, fede-begirada, etahori beharrezko dugu bizitzak, apurka, zen-tzua gal ez dezan, anai-arreben aurpegiaezkuta ez dakigun horiengan Kristoren aur-

(40) Ik. P. CHÁVEZ, Salestarren Errektore Nagusia, a.i.,8-20 orr.

- 32 -

Page 33: Jainkoaren Hitza

pegia ikusi ahal ez izateraino, historiako ger-taerak lausotu ez daitezen eta itxaropenarieta misio apostolikoari eta karitatezkoarieuts diezaiogun aktibismo sakabanatuan ero-ri gabe.

Begira diezaiegun, batez ere, monaste-rioetako eta klausurako elkarteei. Monaste-rioetan mamitu zen «lectio divina» delakoa.Horietan sakontasunez gauzatzen da. Murgilzaitezte Idazteunaren ezagutzan. Eskain ie-zaiozue etengabeko heziketako saioetan tokizabala. Fede-jarreraz eta otoitz-giroan egin-dako Irakurketa emankorragoa lortzen la-gunduko dizue. Irakatsi horren hastapenakzuengana benetako jakin-min ebanjelikozhurbil daitezenei.

Fede-hezkuntzan diharduten Kongrega-zioei ere eskaini nahi diegu geure arreta.Joan Paulo II.ak (Vita consecrata, 4. zk.)«batez ere Idazteunaren bihotza diren Eban-jelioetara» zuzentzen du fede-hezitzaile be-zala duzuen egitekoa eta dei egiten dizue«zeuen karismaren arabera otoitz-eskolak, es-piritualtasun-eskolak eta otoitz-giroan egin-dako Idazteunaren irakurketarako eskolaksusta ditzazuen».

Haur, gaztetxo eta gazte asko duzue fisi-koki zeuongandik hurbil. Saminez eta kez-kaz betetzen zaituzte zuen fede-proposame-netatik eta zuen balore-eskalatik beren buruapsikikoki urruti sentitzen dutela ikusteak. Ezal liteke Biblia benetako elkargunea izan,batzuentzat gutxienez? Horixe uste du ondo-rengo hitzok zuzentzen dizkien BenediktoXVI.ak: «Beti da oso garrantzitsua Bibliabakarka irakurtzea… baina, era berean, ga-rrantzitsua da bide berean doazen lagunekinbatera irakurtzea».41 Dei egiten die «Biblia-ren ezagutza sakona izatera, Biblia eskuraedukitzera… jarraitu beharreko bidea era-kutsiko dion iparrorratzaren antzekoa izandadin».42 Beste kultura batzuek erakartzen

dituzten gazteak eta, adituek diotenez, haingalduta sentitzen direnak ezen beren bizitzanorientatzeko erreferentzia-puntuak bilatzendituztenak (baita bilatzen duten hori arbuia-tuz ere), ez ote dira ongi sentituko, fede-ja-rreraz eta otoitz-giroan Idazteunaren ira-kurketa, ongi lagunduta, eginez?

Gure Eskola Katolikoak urrats esangura-tsuak eman ditu azken urteetan, bere kalitatepedagogikoa eta teknikoa hobetzeari dago-kionez. Biziki ahalegintzen ari zarete kris-tau-fedea eskaintzeko eta transmititzeko eta,horrela, zeuen bokazio ebanjelizatzaile ukae-zina betetzeko. Askotan adierazten diguzuezeuen samina, misio honi eskainitako balia-bideak hain handiak izanik ere, ikasleekineta beren familiekin lortutako emaitzen urri-tasuna handia dela ikusirik. Beharbada, zue-tariko batzuek, zeuen fededun-eskaintzarenhedadura eta sakontasuna txikiagotzeko ten-taldia izan dezakezue. Ez dadila inor inoiztentaldi horretan erori. Hobetu «bidea», bai-na ez ahaztu «edukiaz». Izan zeuek zeuen fe-dearen iragarpen, zeuen testigantza otoizlari,abegitsu, eskuzabalaren bitartez. Hezi irakas-le laikoak fedean eta hezkuntzarako boka-zioan. Erabili Biblia sakontasunez eta peda-gogikoki. Ezagut dezatela Biblia zuen ikas-leek eta haien gurasoek. Egin otoitz beraienartean, Biblia eskuetan duzuela. Zuek zarete,haur eta gaztetxoen aldeko eskaintzagatik etagurasoekiko harremanagatik, eliz elkarteakzaindu behar dituen zubietako bat. Gauregun inoiz baino beharrezkoagoa da KristauEskola. Gure estimua eta gure babes adeitsuabeharrezkoagoa eta mereziagoa duzue gureohar kritikoak baino.

5. Apaizei eta diakonoei

61. Zuentzat ere, Berri Ona iragarri beharrapoztasun eta gurutze da. Adorea galtzen

duzue, zeuen bizia eskaintzerainoko garran-tzia ematen diozuen zerbaiten aurrean, ba-taiatu askok erakusten duen axolagabekeriaarduragabea ikusirik. Bat egiten dugu zuenpoztasun eta desengainu pastoralekin.

(41) BENEDIKTO XVI.a, Elkarraldia erromatar gazteekin(2006-IX-6), in L’Osservatore Romano espainiar edizioa(2006-IX-14), 3. or.

(42) BENEDIKTO XVI.a, Gazteriaren Munduko Jardunal-dirako Mezua (2006-II-22), in L’Osservatore Romano es-painiar edizioa (2006-III-3), 3. or.

- 33 -

Page 34: Jainkoaren Hitza

Pastores dabo vobis, 26. zk. pasartekohitz ederrekin adoretu nahi zaituztegu:«Apaiza, gauza guztien gainetik, JainkoarenHitzaren zerbitzari da… Horregatik, lehe-nengoa izan behar du Hitz hau ezagutzen etaHitzean konfiantza izaten. Bihotz otzan etaotoizlariaz hurbildu behar du Hitzera…Hitzaren lehenengo fededuna izan behardu… eta etengabe ebanjelizatua izan beharduela sentitu».

Pertsona eta gizarte-bizitzako arlo asko-rekiko harremanerako zubiak zuentzat geroeta estuago eta urriago izateak atsekabetuegiten zaituzte. Batzuetan, bidegabea edota,gutxienez, gehiegizkoa den erruduntasun--sentipenaz bizi duzue ardura hau. Badituzuezeuen inguruan oraindik, fedea bizi duten etaHitza onartzeko sentibera diren eliztarrak.Inguruan izango dituzue, orobat, gizarteakbeharrezko baliabideak ematen dizkienarren, bere denbora, maitasuna eta konpainiaematen ez dien beste pertsona batzuk. Jesu-sek garai honetan aipatzen digun eginbeha-rretako bat honako hau da: gizon eta emaku-me ezinduei edota adinagatik, gaixotasuna-gatik nahiz bakardadeagatik mugatuak dau-denei hurbiltasun gizatiarra eta ebanjelikoaeskaintzea da. Horien ondoan egotea, baitaisilean ere, «[Aita Jainkoaren] isiltasunetikdatorren eta isiltasunean entzun behar denHitzaren»43 testigu izateko modua da.

Ez etsi, halere, eta jarraitu zubiak erai-kitzen. Ez hain urrun, pobreak aurkituko di-tuzue. «Jainkoaren Hitzak, prestasunez onar-turik, karitatea eta zuzentasuna oparo sortzendu Elizan denontzat, batez ere pobreentzat.Ogiaz gainera, bizia dakarten hitzak behardituzten pobreak dira, hain zuzen ere, Eban-jelioaren iragarpena jasotzeko eskubidea du-ten lehenengoak... Ez dira hartzaile hutsak.Artzainak beraiengandik ikasi beharreandira, gidatu egin behar dituzte beren fedeaneta beren historiako protagonista izaterabultzatu. Karitatearen zerbitzuaz arduratzendiren diakonoek erantzukizun berezia dute

arlo honetan. Sinodoak beren ministerioanadoretzen ditu».44

Etorkinak ere ez dira hain urrun egongo.Asko eta asko, Jainkoaren eta Erlijioarenzentzu bizi, fresko eta sakonaz heldu da gureherrira. Gure gizarteko hoztasun erlijiosoaeta gure elizetan sumatzen den goibeltasuna-ren eraginez, fedea indargabetu eta makaldudakieke. Dei egin diezaiegun gure fede-tal-deetan eta parroki bizitzan parte har dezaten.

Azkenik, «puntu bero» bat komentatunahi dugu zuekin, liturgian osagai garrantzi-tsua eta predikarien gurutzea den puntua.

Alde batetik homilia, Hitzaren Liturgiariloturik, liturgia honen gorengo unea da.Otoitzean prestatu behar dugu geure burua,Hitza uste osoz eta pasioz esateko. Hiru gal-derari eman beharreko erantzunak aldarri-katzen ditu: Zer diote hots egindako irakur-gaiek? Zer esaten didate niri? Zer esan behardiot egoera jakin bat bizi duen elkarteari?Homiliak fedea sendotu behar du, bihozbe-rritzera deitu eta Eukaristiako Misterioa os-patzeko prestatu.

Beste alde batetik, homiliak irauten duenminutuak amaiezin bihurtzen dira entzuleaskorentzat. «Beren gauza eta kontuekin»datoz Eukaristiara. Apaizaren hitzak ez duentzule gehienen arreta erakartzen ezta ja-kin-mina pizten ere. Denbora labur geratzenzaio irakurgaiak azaltzeko eta bizitzarakoaplikazioak egiteko. Batzuek eskertzen digu-te homiliak «ukitu dituelako». Askoz gehia-go da arretarik jarri gabe entzun duena.

Neurri txikiago batean bada ere, hau beragertatzen da ongi prestatutako eta azaldutakohomiliekin ere. Homiliaren artea zaila da.Apaiz edo diakono guztiek ez dute entzuleenarreta erakartzeko karismarik. Hitza beti ezda argi eta garbi entzuten gure elizetan. Bai-na, zintzo jokatu nahi badugu, batzuekzintzotasunez galdetu behar diogu geure bu-ruari, zein «tratamendu» eman diegun tes-tuei, zenbat otoitz egin dugun testu horiekin,zenbateraino hausnartu dugun elizan bilduta-

(43) GURUTZEKO SAN JOAN, Dichos de luz y amor, 99.or. (44) Gotzainen 2008ko Sinodoa, 11. proposamena.

- 34 -

Page 35: Jainkoaren Hitza

koen egoerari buruz. Hona hemen, aurrezaurre, homiliaren argia eta gurutzea.

«Jainkoaren Hitzik gabe, ez zarete inorElizan; Jainkoaren Hitzik gabe, ez duzue zeresanik Elizan. Jainkoaren Hitzik gabe, zuenahalegin guztiek ez dute ezertarako balio».45

6. Geuri, gotzainoi

62. Kontzilioak oroitarazten digu, beha-rrezko zerbitzuak eskaini behar dizkiogu-

la elkarte osoari, elkarteak liburu santuak,bereziki Itun Berria eta, batez ere, Ebanje-lioak, erabil ditzan, «Elizaren seme-alabakmodu seguru eta onuragarrian Eskritura San-tuaren erabilerara ohitu eta haren espirituazase daitezen» (Dei Verbum, 25. zk.).

Lumen gentium, 21. testuak hau dio:«[Gotzainen] eginkizun nagusien artean,Ebanjelioa hots egin beharra nabarmentzenda (“eminet”)». Itun Berriko liburu guztiekaparteko lehentasuna egozten diote Hitzarenministerioari.46 Ikuspuntu honetatik uler de-zakegu San Pauloren adierazpena, Jainkoakdeitua «Jainkoaren Berri Ona hots egiteko»(Erm 1, 1). «Berri Ona hots egiten dudala-eta ezin naiz harrotu; ezinbesteko egin-behartzat jotzen baitut hori, eta errukarriani, Berri Ona hots egingo ez banu!» (1 Ko 9,16).

Iragartze hori ez da betekizun edo obliga-zio hutsa, ezta hurrik eman ere, ez Paulo-rentzat ez guretzat. Pozgarria da Jesus ira-gartzea eta iragarpenaren oihartzuna zuen-gan jasotzea. Baina ez da erraza garai haue-tan eta lur honetan Ebanjelioaren iragarpena.Guregan ere badute eragina axolarik ezak,askok eta askok egiten dituen interpretazio

murriztaile eta okerrek, geure zehaztugabeta-sunek edota adierazpen desegokiek. Halakoaskatasun-, adore- eta bereizketa-plus batbehar dugu, une bakoitzean esan behar du-gun guztia eta hura baizik ez esateko. Ezindugu isilean gorde biktimen eta bidegabeke-riaz sufritzen duten guztien defentsa egitenduen Ebanjelioa. Ezin dugu errukia erakus-ten duen Ebanjelioa geure mezuaren erdigu-netik atera. Iragarpenaren eta Jesusen jardue-raren muin nagusienetako bati saldukeriaegingo genioke, Ebanjelioa baztertuko bage-nu edota errugabeei beste inori zuzenduko ezbagenio. Bakea dakarren Ebanjelioa hotsegiten eta bakea ahaleginez prestatzen jarrai-tu nahi dugu, bake zuzen eta egonkorrerakobaldintzak sortzen lagunduz. Itxaropenapizten duen Ebanjelioa hots egin behar dugu,etsipenerako arrazoiak dituen gizartean eta«arimarentzat gehigarria» behar duen Elizan.Sortzen denetik berezko heriotza arte, gizabizia ezin bortxatuzkoa dela iragarri behardugu, bizi horren balio ukiezinaren aurreansentiberatasun handirik erakusten ez duen gi-zarte honetan. Eta, batez ere, Jesu KristorenHeriotza eta Piztuera ausarki iragarri behardugu, mezu hauen guztien ardatz eta orpodenez.

Zuek bezala, hezur-mamizko gizakiakgara. Jakin badakigu Berri Onaren iragarpe-na estu lotua dagoela gurutzeari, eta geuk ereizaten dugu hori saihesteko tentaziorik, me-zua urardotuz edota batzuen eta besteensentsibilitatea sumintzen duten zati haiekgehiegi leunduz. Bere ministerioan sendotuzezatela eskatzen zien Paulok elkarteetakokristauei. Guk ere behin eta berriro eskatzendizuegu zerbitzu hori.gu zerbitzu hori.

(45) E. BIANCHI, A los presbíteros, Sígueme, Salamanca2008, 28. or.

(46) Ik. J. DELORME, El Ministerio y los ministerios enel N.T., Cristiandad, Madril 1975, 284. or.

- 35 -

Page 36: Jainkoaren Hitza

BUKAERA

63. Gainean dugu, eliztar maiteok, Garizu-ma. Sakontasunez entzundako Jainkoa-

ren Hitzak indarra emango digu bizitzan izanditzakegun zorigaizto eta probei Jaunaren es-piritu beraz aurre egiteko. Bihozberritubeharra handituko du Hitzak guregan, eta ja-rrera horrek Elizaren araudiaren arabera os-patutako Penitentziaren sakramentura zuzen-duko gaitu. Hitzak biziago bihurtuko dituGarizumako gure Eukaristiak. Hark inspira-turik, hobeki egingo dugu otoitz, neurritsua-goak izango gara eta eskuzabaltasun handia-goz erdibanatuko, konpartituko, dugu.

Osasunaren arloan, ebakuntza baten arra-kasta prestakuntza egokiaren menpe dago,neurri handi batean. Halaber, Aste Santuakguregan utziko duen eragin salbatzailea han-diagoa izango da, baldin eta sei asteotanJainkoaren Hitzaren deia, Barkamenaren sa-kramentuaren bidez adiskidetzea eta Euka-ristiak gu biltzea onartzen badugu. Horrela,

pazko-poztasuna sakonagoa eta benetakoa-goa izango da.

Bukatzeko, Jesu Kristori, JainkoarenHitzari, hau eskatzen diogu: XII. mendekolekaime baten testu eder honekin bat eginahal izan dezazuela. «Senideok: ikasi antzi-nako Eliz Gurasoek idatzi zutena: irakurriIdazteuna, bizitzarako argia eta atea delako.Atseginez irakur dezazuela, hitz santua go-goko gerta dakizuela. Bihotza sendatzenduen iturria sortzen da bertatik. Barruko go-gortasunak desegiten dituen hitza da. Idazte-unak zeruko sekretuak agertzen dizkio betifededunari. Idazteuneko hitz santuak bela-rrean ihintza bezala isurtzen dira. Irakurrizeta hausnartuz, bakoitzak ikusten du nolagoazen bizitza zoriontsura eta zeintzuk di-ren santuen bidea eta onerako bidea. Iraku-rriz jakinduria iristen dugu».47

Iruñea eta Tutera, Bilbo, Donostia eta Gasteiz2009ko otsailaren 25a

Hausterre-eguna

✠ Frantzisko, Iruñako Artzapezpikua eta Tuterako Gotzaina✠ Rikardo, Bilboko Gotzaina✠ Joan Maria, Donostiako Gotzaina✠ Migel, Gasteizko Gotzaina✠ Mario, Bilboko Gotzain Laguntzailea

Elizbarrutiko Argitaldaria. Editorial Diocesana© Urdaneta, 10

20006 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁNTel. 943 465 326.- Fax 943 470 363E-mail: [email protected]

I.S.B.N.: 978-84-96903-29-6Legezko Gordailua: SS-240-2009Imprime: FASPRINT -IGARA -Donostia

(47) M. MASINI, a.i., 436. or. aipatua.

- 36 -