GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema...

16
GIPUZKOAKO HITZA MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA Arrasateko Eskola Profesionalean 60 ikasle hasi ziren, 1943an; 75 urte geroago, MGEPetik 2.000 ikasle igarotzen dira urtero b Hezkuntza eredu aktiboa indartzea da etorkizuneko xedeetako bat b 2-3 75 urte, teknologia ardatz Elkartasuna Garun paralisia daukan ikasle batentzat gailu berezia egin dute La Salle Berrozpen 8 Elkarrizketa Julen Iriondo kazetariarekin hizketan, kazetaritza molde desberdinei buruz 4 Ostirala 2018ko maiatzaren 4a IX. urtea 351. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

GIPUZKOAKOHITZA

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA

Arrasateko Eskola Profesionalean 60 ikasle hasi ziren, 1943an; 75 urte geroago, MGEPetik 2.000ikasle igarotzen dira urtero bHezkuntza eredu aktiboa indartzea da etorkizuneko xedeetako bat b 2-3

75 urte, teknologia ardatz

Elkartasuna Garun paralisiadaukan ikasle batentzat gailu

berezia egin dute La Salle Berrozpen

8Elkarrizketa Julen Iriondokazetariarekin hizketan,

kazetaritza molde desberdinei buruz

4Ostirala

2018ko maiatzaren 4aIX. urtea351. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Eider Goenaga Lizaso

Duela 75 urtekourrian, 1943-1944ko ikas-turtean, 60ikaslek emanzuten izena

Arrasateko Eskola Profesionale-an. Egun, urtero, 2.000 ikasle iga-rotzen dira Mondragon Goi Esko-la Politeknikotik (MGEP). 75 urte-ko ibilbide oparoa egin dueskolak, eta urteurreneko ospa-kizunetan murgilduta daude.Maiatzaren 18an egingo dute eki-taldi nagusia, Donostian, Kursaaljauregian. «Ez gara gu oso ospa-kizun zale, baina ospatu beharradago», azaldu du Carlos GarciaMGEPeko koordinatzaileak. Ha-lere, gaineratu du, ospakizuneibegira baino gehiago, etorkizune-ko erronkei begira ari direla lane-an. Aurrera egiteko, ordea, ezin-

bestekoa da atzera begiratzea; eta

xede horrekin, 75 urte Jakintzasustatuz. Etorkizuna eraikitzen

liburua kaleratu du MGEPek.Bertan, Jose Maria Arizmendia-rrietari, Eskola Profesionala sortuzuenari, aipamen berezia egitenzaio, euskal kooperatibagintza-ren aita izandakoari. «Hezkuntzahelduleku natural eta ezinbeste-koa da ordena sozial, humano etajustu berri bat sustatzeko», esanzuen Arizmendiarrietak EskolaProfesionalaren sorreraren ingu-rumarian, eta MGEPentzat esaldihorren balioak gaur egungoak erebadirela azaldu du Garciak. Eskolak berak landatu zuen

kooperatibagintzaren lehen ha-zia. Izan ere, 1947an hasi ziren in-geniaritzako lehen ikasleak ber-tan ikasten. Zaragozako Uniber-tsitatean matrikulatu ziren, bainaArrasaten jaso zituzten eskolak,eta 1952an, lehen promozioan,hamabi ikaslek lortu zuten titu-lua. Haietako bostek ULGOR(abizenen akronimoa da) sortu

zuten, gerora Fagor izango zena,MCC kooperatibaren lehenengoharria.

Oraina75 urte geroago, Mondragon Uni-bertsitatea osatu zuten hiru uni-bertsitate zentroetako bat daMGEP, Enpresagintza eta Huhe-zi-rekin batera. 1997an izan zenbat egitea. MGEPen gaur egungoargazkia egiteko garaian, datuakbaliatu ditu zentroko koordina-tzaileak. Sortu zenetik, MGEPek10.700 tituludun trebatu ditu uni-bertsitate ikasketa ofizialetan, 191doktore, 23.650 tituludun lanbideheziketan eta 1.800 profesional ti-tulu propioetan —masterrak, adi-tu ikastaroak eta abar—.Arrasaten dago egoitza nagu-

sia, eta bertan egiten da MGEPenjarduera osoaren %80; bainacampusak ditu Ordizian (Goierri-ko Lanbide Eskola) eta Hernaninere (Orona-Ideo berrikuntzapoloa). Ingeniaritzako bederatzi

gradu, sei master, doktoretzaprograma bat eta goi mailako seiprestakuntza ziklo eskaintzenditu. Urtero, 2.000 gazte bainogehiago aritzen dira MGEPekoingeniaritzetan eta ikasketa tek-nikoetan; aurten, 321 aritu diraprestakuntza zikloetan, 1.363ingeniaritza graduetan, 268 mas-terretan eta 105 doktoretzan.Titulua eskuratzen dutenen%94,2k lana lortzen dutela gaine-ratu du MGEPeko koordinatzai-leak; horietatik %97k, ikasitakolanbidearekin lotuta.Eskola politeknikoan treba-

kuntza jasotzen duten beste3.000 profesional inguru gehitubehar zaizkie ikasle horiei. «En-presetatik datozen langile aktibo-ak dira, hainbat arlotan trebatze-ra datozenak, bai antolakuntzaedo informazio sistemen arloan,bai goi espezializazio arloan...Egun edo goiz bateko formazioe-tatik hasi eta urte eta erdiko for-mazioetara jasotzen dute».

Datuekin jarraituta, gipuzkoa-rrak dira ikasleen %50 inguru, etabeste erdiak, batik bat, Araba etaBizkaikoak. Gradu ikasketei da-gokienez, ikasle guztiak dira eus-karadunak, eduki guztien %60 in-guru euskaraz ematen baitira,%20 ingelesez eta beste %20 gazte-leraz. Masterretan euskara desa-gertu egiten da, erdia eta erdiaematen baitira, gazteleraz eta in-gelesez. Horietan aldatu egiten daikasleen jatorria ere.

Eskolaren xedea«Uste dut gure helburua zein denazaltzea dela eskola zer den espli-katzeko modu onena, eta, gurejardueretatik abiatuta, gizarteaeraldatzea da helburua; forma-zioa eskaintzea, ezagutza sortzea,enpresei ezagutza hori transferi-tzea eta sustapena, horiek dira gu-re jarduerak», azaldu du Garciak.Unibertsitatea «gizarte hobe, jus-tuago eta orekatuagoa izateko bi-tartekoa» dela nabarmendu du.

1943

1956

1958

1965 1966 1968

1972

1974 1980

Eskola profesionalaren

sorrera, Biteri eskoletan.

irakasleekin.

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a2 b Astekoa

1943-1944ko ikasturtean sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrietak eskola profesionala, Arrasaten.75 urte bete ditu, beraz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Urteotan aldaketa handiaketa bilakaera izugarria izan ditu zentroak, eta teknologia arloan puntako hezkuntza zentroa da.

Urteurrenean, aurrera begira

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Formazioa ulertzeko modu

propioa dutela dio, halaber,

MGEPeko koordinatzaileak.

«Formazio praktiko eta aktiboa

sustatzen dugu, eta eredu pro-

pioa garatu dugu, lana eta ikaske-

tak aldizkatzen dituen sistema

dual baten bidez. 1966an, Alecop

kooperatibaren bidez jarri zen

martxan sistema hori, non ikas-

leei lana ematen zitzaien ikasten

jarraitzeko. Gaur egun, asko

garatu dugu sistema hori, eta

gure 800 ikaslek modu horretan

egiten dituzte ikasketak, bai gra-

duetan eta bai masterretan».

Enpresentzat zein ikasleentzat

onuragarria dela nabarmendu

du. «Egun, 270 enpresarekin

baino gehiagorekin lan egiten

dugu, eta, hainbeste urteko espe-

rientziaren ondoren, enpresek

ikusi dute merezi duela denbora

bat inbertitzea ikaslea trebatzen,

lanean hasten direnean lurrera-

tzea leunagoa eta azkarragoa

delako». Enpresan hanka bat

sartzeko modua da ikasleentzat.

EtorkizunaUrteurrena, baina, etorkizunari

indar handiagorekin aurre egite-

ko baliatu nahi du MGEPek, eta bi

ildo estrategiko nagusi zehaztu

ditu Garciak: hezkuntza eredu

aktiboagoa eta enpresekin harre-

man estuagoa. «Gure hezkuntza

ereduan beste jauzi bat egin nahi

dugu, eredu aktiboagoen bila».

2000. urtean egin zuten horren

aldeko apustua, Mendeberri pro-

gramarekin. «Ildo horretan erre-

ferenteak gara, baina harago joan

gaitezkeela uste dugu. Modu ho-

rretan ikaslearen motibazioa eta

inplikazioa areagotzen dira, eta

gehiago ikastea lortzen da, gehia-

go ikastea eta ikasten ikastea».

Enpresekiko harremanei dago-

kienez, tokiko enpresei zerbitzu

hobea ematea dute xede. «Argi

dugu enpresek aterako diotela

probetxua gure lanari. Teknolo-

gian oinarrituta, beraien lehia-

kortasuna hobetzea da gure hel-

burua, eta eskaintza integralagoa

eskaini nahi diegu». Ezagutza

sortu, ikertu, enpresei teknologia

transferitu eta profesionalak tre-

batu, hori baino gehiago egin nahi

dute. «Lagundu egin nahi diegu

beraien estrategia teknologikoa

zehazteko garaian». Dagoeneko

ari dira hainbat enpresarekin.

1985 1997

1997

2000 2007 2008

2010 2013

2018

enpresetako

Astekoa b 3GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

«Beste jauzi bat eginnahi dugu, hezkuntzaeredu aktiboagoen bila.Erreferente gara, bainaharago joan nahi dugu»Carlos GarciaMGEPeko koordinatzailea

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a4 b Elkarrizketa

Beñat Alberdi Oñati

Letrak batzen baino gehiago, iru-diak grabatzen jardun du JulenIriondok (Oñati, 1979). Baina, le-henengo soldata jaso zuenetik,beti izan da kazetaria, Goienan,Debagoieneko tokiko hedabide-an, zehazki. 2001ean ekin zionibilbideari, eta «aldaketarako edoesperientzia berriak probatzeko»gogoa igarri zuen iaz. Hala sortuzuen Ikusten da sareko bloga.Egunerokoari erantzutea bainonahiago izan zuen gustuko gai bathartu eta beretzat formaturikegokiena zen horretan lantzea.Edukiak bere kasa sortzeko as-moari erreleboa emanda, Goie-nan lantzen dituztenak parteka-tzen ditu orain.Hamazazpi urte betetzera zoaz

kazetari lanetan. Hamaika eduki

landuko zenuen jada, baina kirol

kazetari moduan hasi zenuen bi-

dea. Kirolarekiko obsesioaga-

tik, akaso?

Nire kasuan, kazetaritza ikaske-tak egitea ez da izan bokazio kon-tua. Baina kirol kazetari izatea ki-rolarekin lotura mantentzeko au-kera ona zela iruditu zitzaidan.Hasieran, behintzat, kirola nuenlanerako motibazio.Hala al da oraindik ere?

Esango nuke orain euskarak tokiahartu diola kirolari. Sarri pentsatuizan dut gaztelaniazko komuni-kabide batean egingo ote nukeengaur egun egiten dudana. Kontuaez da gaztelaniaz ez nukeela lanegingo, baina euskarak mugitzennau orain.Goienan hasi zinen, 2001ean,

eta bertan ibili zara iazko espe-

rientziari heldu arte. Aurretik ibi-

li al zinen beste komunikabide-

ren batean lanean?

Gara egunkarian eta EITBn ibilinintzen bekadun gisa. Gainera,

euskararekin lotuta, gogoan dau-kat Gara-n kontratua amaitu zi-tzaidanean niretzat egokitutakoazal bat oparitu zidatela. Realekojokalari baten aurkezpenekoa zenargazki nagusia, bertan nire ar-gazkia jarrita. Izenburu guztiakgaztelaniaz zeuden, ordea. Bada-kit borondate on guztiarekin eginzidatela opari hura, eta asko es-kertu nien. Hala ere, gaur eguninork antzeko zerbait oparitukobalit, gauzaren bat edo beste esan-go niokeela uste dut.Harmailatikkirolari buruzko te-

lebista programarekin ekin ze-

nion bideari. Beti jardun al zara

kameren aurrean?

Garai haietan kazetariok ez ginengaur egun bezain multimediak.Lanerako moduak ere ez zirenberdinak. Goienak hainbat eus-

karri zeuzkan hedabide moduan,baina langileok ez ginen jardutenorain gabiltzan bezain elkarrekin.Dena den, papererako ere idaztennuen tarteka.Erraz esaten da, baina hamazaz-

pi urte igaro dira. Lanbidea asko

aldatu al da urteotan?

Hasieran, telebistarako egitennuen lan gehienbat. Denborare-kin, ordea, eguneroko lan bihurtuzen hainbat euskarritarako edu-kiak prestatzea. Hau da, gairenbat jorratuko zuen kazetariak

Goienako komunikazio euskarriguztietarako prestatu beharrazeuzkan edukiak.Gaur egun, papera eta arkatza

eskura izatea baino garrantzi-

tsuagoa al da sakelakoa ondoan

edukitzea?

Hasiak gara sakelakoarekin gra-batzen eta argazkiak ateratzen.Gai bat lantzean, Twitterren erekargatu behar izaten dugu. Alda-tuz doaz garaiak. Inoiz egiterik es-pero ez genuen gauzak lantzen di-tugu orain, baina normalizatuegin dira.Kazetari multimedia batek bere

kasa prestatu behar izaten al di-

tu eduki guztiak?

Gaia garrantzitsua bada, ez garabakarrik joaten. Kasu batzuetantokatu izan zaigu gertakizunerabideokamera, argazki kamera eta

tripodea hartuta joatea.Baina baliagarria ere ba-da, geure kabuz molda-tzen ikasten dugulako.Horrela jarduteak ez al

dauka kalean danborra,

gitarra, harmonika,

tronpeta eta txindatak

jotzen dituen musikari

baten antza?

Zaila da denean jarduteaeta kasu guztietan bi-kaintasuna lortzea. Bai-na prozesu guztia ez du

egiten kazetari batek bakarrik.Mirari baten modukoa litzatekebestela. Hainbat lan eginez mol-datzea da gakoa.Hainbat euskarritarako lanak

prestatzea baliagarria dela esan

duzu. Zein zentzutan?

Kamera erabiltzen ikasi dut, adi-bidez, eta baita edizio eta postpro-dukzio lanak egiten ere; zer esa-nik ez gidoiak egiteari buruz. Az-ken finean, esperientzia horri es-ke jarri nuen martxan Ikusten dabloga. Aurretik lan hori guztia

egina neukanez, nire euskarripropioa sortu ahal izan nuen.Eszedentzia eskatu zenuen blo-

garen proiektuari heltzeko, bai-

na nondik nora sortu zen ideia?

Beste zerbait probatzeko gogoaneukan. Azkenean, 2001ean sartunintzen Goienan, eta ez dut besteezer ezagutu. Azkar pasatzen dadenbora, eta halako ezinegon batneukan. Beste zerbait probatunahi nuen, eta denbora beharnuen nahi nuena egiteko.40 urteen krisia izango zen, aka-

so?

Hori esaten da, ezta? Momentubatean ikusi nuen nire lana bide-ratuegi zegoela prentsara, eta te-lebistari ezin niola eskaini nahinuen beste denbora. Edukien ka-suan ere, nahiago nuen nik nahinuen moduan ekoiztea.Edukiak lantzeko moduan alde

handia al dago Goienan egiten

zenuen lanetik gaur egungora?

Beste era batera jardutea ere ba-zen nire helburua. Goienan osoegunean bizi gara azkenean. Aste-ko plana egin eta horri begira lanegiten da han, baina ni beste mo-du batean hasi nintzen lanean. Bi-deoan agertuko zen protagonistaaukeratuta, taberna edo elkarte-ren batera joaten nintzen graba-tzera. Kafe bat hartuz, ordu luzezaritzen nintzen presarik gabe hiz-ketan. Etxera itzultzean pentsa-tzen nuen gidoia eta zer graba ge-nezakeen. Mila kontu kontrolatubehar izatea eskatzen du Goiena-ren gisako hedabide batek: hain-bat gai, euskarri, pertsona... Denalotu behar izaten da, dena koordi-natu. Beste bide bat hartuta, blo-gean astean bideo bat jartzea pen-tsatu nuen nik, buruan gai baka-rra izatea.Hala ere, mantenduko zenuen

harremana Goienako lankide

ohiekin, ezta?

Ia lan guztia nik egiten nuen, bai-na Goienak egiten zizkidan post-produkzio lanak. Tratu bat egingenuen: postprodukzioa eurenkontu eta trukean telebistan emitizitzaketen nire lanak. Hasiera ba-tean, nik sarean jarri eta bi aste ge-roago. Esklusibotasuna emannahi nion sareari. Horrela, gaine-ra, harremana manten nezakeenlankide ohiekin. Astean behin edobirritan joaten nintzen erredak-ziora.Saioka prestatu zenituen bloge-

rako bideoak, eta makina bat

saio egin zenuen: Kirola Bizi, Ipa-

rrerat!, Hi! Gazte, Muga Barik...

Zeren arabera aukeratzen ze-

nuen landuko zenuena?

Saio bakoitzean ez nuen landuatal asko, baina gauzak ezberdinegiten saiatu nintzen, kutsu herri-koia ematen. Herritarrak bihurtunahi nituen protagonista, euren-gan interesa sortzeko. Tokiko ko-mertzioak proiektura erakartzeazen azken helburua, elkarlanean

«Zaila da denean jarduteaeta kasu guztietanbikaintasuna lortzea»Julen Iriondo b Kazetaria

Betidanik jardun izan du Julen Iriondok kazetari lanetan, Goiena Debagoienekotokiko komunikabidean, batez ere; iaz, ordea, salto bat eman zuen bere ibilbidean:kazetarien eguneroko errutinatik irten eta sareko komunikabide propioa sortu zuen.

Garai batean kazetariokez ginen gaur egun bezainmultimediak. Lanerakomoduak ere ez ziren berdinak»

«Bideragarritasunik ezean,banekien bukatu egingo zelablogaren proiektua. Ideiak izanarren, zaila da dena gauzatzea»

‘‘

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Elkarrizketa b 5GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

jarduteko; nik eurei mesede bategin eta eurek niri lagundu.Esperientzia ona izan al da zure

nagusia zu zeu izatea?

Bizipen eta esperientzia ederrakizan ditut. Iparrerat saioarena,adibidez. Gustuko dut Euskal He-rriko txoko guztietako euskalkiakentzutea. Euskara da azken fine-an, baina badauzka bere aldaerak.Ipar Euskal Herrian bizi diren de-bagoiendarren bila hasi nintzen.Zazpi bideo grabatu nituen guzti-ra, baina beste zazpi pertsona ereezagutu nituen, eta gehiago ereegongo dira, ziurrenik. Oso saiopolitak grabatu genituen, eta ezinhobea izan zen esperientzia.Kamera hartu eta tokira bertara

zeure kontu joateak izango du

bere xarma, ezta?

Neuk antolatzen nuen astea. Ipa-rreratgrabatzeko, Urepelera joannintzen, esaterako. Bertan bizi daoñatiar bat; fabrikako lana utzi,eta artzain joan zen. Inoiz Urepe-len egon gabe nengoen, eta hango

jendea ezagutzeko aukera izannuen, amuarrain haztegia ere bai,Xalbadorren etxea... Mila kontuikasi nuen egun hartan. Aramaio-ko irakasle bat ere elkarrizketatunuen, bertan lanean ari dena, etahari esker jakin nuen Ipar EuskalHerrian, hezkuntza publikoan,euskara sartuta dagoela.Kataluniara ere joan zinen beste

batean, urriaren 1eko erreferen-

dumaren ondoren. Kazetari gi-

sa, saihestu ezineko tokia al da

hura?

Carles Belda musikari katalunia-rrarekin plana eginda neukan be-rez. Oñatin egona da Belda, GureEsku Dago mugimenduak ekarri-ta, eta orduan ezagutu nuen. Ka-talunian barrena bizikletan bidaiaegitea zen plana; kontzertuakzeuzkan adostu genituen egune-tan, eta moldatu egin genuen ibil-bidea. CUPeko zerrendetan aur-keztu zuen bere burua, eta kon-taktuak egiteko balio zezakeenberekin ibiltzeak. Bizpahiru egun

lehenago esan zidan ezingo zuelabidaia hura egin.Dena den, Kataluniara joan zi-

nen, bizikleta eta guzti, ezta?

Bai, hori mantendu nuen hasiera-ko planetik. Hori bai, erabat alda-tu nuen ibilbidea. Trena eta auto-busa hartu nituen Arenys deMuntera iristeko [Bartzelona]. In-dependentziaren aldeko galdeke-tak egiten lehenengo herria izanzen Arenys de Munt, 2009an.Oraindik gogoan daukat espe-rientzia hura. Plazara iritsi, etaplater konbinatu bat jan nuen ta-berna batean. Zerbitzariari galde-tu nion ea nola kontakta nezake-en galdeketaren inguruan jardunzuen norbaitekin. Erreferendu-ma sustatu zutenak ondoko ta-bernan biltzen zirela esan zidan,eta horiei esker lortu nuen pertso-na baten zenbakia. Elkarrizketatuegin nuen, eta berak eman zizki-dan gainontzeko guztien kontak-tuak. Horri esker ibili nintzen Ka-talunian barrena. Bidaian saiatu

nintzen sare sozialen bidez jende-arekin harremanetan jartzen,baina hara iritsi nintzenean ezneukan ezertxo ere lotuta.Jordi Cuixart Omnium Culturale-

ko presidentea eta Jordi San-

chez ANCkoa atxilotu zituztene-

an Katalunian bertan zinen, ez-

ta?

Bai, Gironan nenbilen orduan.Astelehena zen, oker ez banago.Lapiko jotze batera deitu zuten le-henengo, eta manifestaziora gero;inprobisatua izan zen guztia. Erabaketsuan egin zuten dena, etaizugarrizko indarra ikusten zen.Oso profil desberdineko jendeabatu zen han. Harekin gogoratze-an oilo ipurdia jartzen zait orain-dik.Kazetari gisa lortu al zenuen eki-

distantzia eta objektibotasuna

mantentzea?

Norbaitek ikus dezake oreka faltaikuspuntuak kontuan hartuta,baina alde guztien iritziak biltzensaiatu nintzen. Arenys de Munte-

ko PPko zinegotzia elkarrizketatunuen, adibidez. Pertsona gisa osoondo portatu zen nirekin, eta zor-te galanta izan nuen elkarrizketa-tu ahal izateagatik. En Comu Po-demen inguruko jendea ere elka-rrizketatu nuen gero. Sekulakoharrera egin zidaten Katalunian.Ni, azkenean, Euskal Herriko to-kiko komunikabide bateko kaze-taria naiz; ez daukat beste modubatera eragiteko gaitasunik. Desi-ratzen zeuden euren historia kon-tatzeko eta beste toki batzuetarahelarazteko.Esperientzia horren ondoren,

Goienara itzuli zara lanera; ez du-

zu jarraitzen zure kontu lanean.

Nolatan?

Hasi nintzenean banekien, bide-ragarritasunik lortu ezean, buka-tu egingo zela proiektua. Norbe-rak mila ideia izaten ditu buruan,baina gero zaila izaten da guztiagauzatzea. Aukera berriak zabal-tzeko balio izan dit, ordea, eta bes-te patxada batekin nabil lanean.

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a6 b Iritzia

RIRITZIALeire Narbaiza

Gizonok, orainzuen txanda da

Apirila da hilik krude-

lena», hasten da T.S.

Eliot-en Hilen ehorz-

ketapoema. Apiril

hau ere krudela izan da arlo la-

rregitan. Azken astea, batez ere,

oso intentsua eta gogorra. Tristu-

ra, haserrea, amorrua, higuina,

mina... sentimendu horiek guz-

tiak pasatu ditugu, bat baino

gehiago batera. Horregatik gaude

lur jota, porru eginda.

Ankerra izan da hilabete hau,

emakumeen kontrako bortizke-

ria erakutsi digulako gordin.

Oihu kolektiboa egin dugu egu-

notan. Sentipen horiek denak

lagunartean, lantokian, sare

sozialetan okatu ditugu. Makina

bat artikulu idatzi eta irakurri

dugu epaiaz, hamaikatxo ideia

eta hausnarketa jaurti dira

horietan.

Artikulu honetan, baina, gizo-

nengan jarri nahi nuke jo-pun-

tua, uste dudalako badela sasoia

eurek, zuek, zeozer egiteko.

Emakumeok aspaldi jarri ginen

martxan, baina gizasemeek

oraindik buelta asko eman behar

dituzte, dituzue. Bada garaia

zuek ere mugitzeko! Ondo dago

sumindura agertzea, manifesta-

zioetara etortzea eta lagundu

nahi izatea. Ederki, baina pauso

gehiago daude.

Goizaldean, emakume bat

etxerako bidean, kalea hutsik, eta

bat-batean atzean pauso batzuk

entzuten ditu. Beste emakume

bat da. Uf! Zelako lasaitua, pen-

tsatuko du lehenengo andreak.

Baina, gizon bat izanez gero, ate-

zuan jarriko da. Agian, giltzak

hatzen artean ipiniko ditu, bada-

ezpada ere. Emakume horrek gi-

zona sumatu duenean, ez du per-

tsona bat ikusi, erasotzaile poten-

tzial bat baizik. Bazenekiten,

mutilok? Hori berori lankide gi-

zon bati azaldu behar izan nion

pasa den astean, eta haluzinatu

egin zuen. Emakume guztioi ger-

tatzen zaigu kontatu dudana. Gi-

zonezkoa izango banintz, eta ha-

lakorik kontatuko balidate, lotsa-

lotsa eginda egongo nintzateke

nire generoak eragiten duen

izuarekin! Zelako beldurra sortu

diguten txikitatik! Zer egin behar

duzue hori aldatzeko?

Inori esajerazioa iruditzen

bazaio esandakoa, Twitterren

#MeToo, #BalanceTonPorc,

#Cuéntalo, edo neurri txikiagoan

#KontaEzazubilatzea dauka.

Mundu osoko milaka emakumek

bizitzan zehar jasandako eraso

sexualak kontatzen dituzte. Ba-

tzuetan, ume-denboretakoak ere

bai. Leitzeak oilo-ipurdia jartzen

du. Are izugarriagoa da jabetzea

eguneroko kontua dela, Lur bira

osoan gertatzen dela, eta eraso-

tzaileak beti gizonezkoak direla!

Orain ez dadila inor hasi «gi-

zon guztiak ez gara horrelako-

ak!» esanez. Jakina, hori baino ez

genuen behar! Ondotxo dakigu.

Horregatik eskatzen dizuegu

beste pauso bat emateko: jarki,

aurre egin, esan stop emakume-

en kontrako mespretxuei, txiste

sexistei muzin egin zuen taldee-

tan, kargua hartu bortxaketaz

dihardutenei... Asaldatuta ba-

zaudete, mugitu! Ez onartu lagu-

nartean halakorik! Hori da bide

bakarra.

Horretaz gain, beste gauza ba-

tzuk ere eskatuko dizkizuet: ez

gaitzazue kondezendentziaz tra-

ta, ume txikiak bagina lez, aita-

keriaz, askotan gertatzen den

moduan, ez baikara umeak. En-

tzun iezaguzue, mesedez, sarriegi

gure ahotsa ez delako aintzako-

tzat hartzen; edota berba egiten

dihardugunean ez moztu gure

hitza. Eta honekin lotutakoa,

ez egin arzalpenik,mansplai-

ning-ik; hau da, ez guri azaldu

ondotxo dakiguna, gu ere ikasi-

takoak gara eta.

Eta izan enpatia gehixeago, ja-

rri gure lekuan. Inflexio puntuan

gaude, eta denok egin beharko

dugu bira, apiril krudel gehiago

egon ez dadin.

Irudiab Abaltzisketa

Zabaldu dituzte mendiko ateakMaiatzaren 1arekin ohikoa denez, asteartean ireki zituzten Aralarko larreak abereentzat, eta 19.000 abelburu

inguru mendian ibiliko dira uda amaitu arte, tartean 17.000 ardi inguru. Irekitzea ospatzeko, jaiegun handia egin

zuten Larraizko zelaietan, Abaltzisketan —irudian, langa ireki zuten unea—. Musika, jana, edana, herri kirolak

eta bertsoak tartean zirela, erromeria giroan ibili ziren bertaratu zirenak. Gogorretik joan da aurtengo negua,

eta, ganaduen kalterako, ohi baino geroago ari da indartzen zelaietako belarra. JON URBE / FOKU

Maiatzaren amaieran irekiko duteAP-8 autobidea, Zestoa-Zumaiara joateko

ZUMAIA bAbenduko euriteen eraginez, errepide zati bat hondoratu

egin zen AP-8 autobidean, Zestoa eta Zumaiara joateko irteeran, eta

hilabete amaierarako irekitzeko moduan izango direla jakinarazi du

Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak. Abenduaz geroztik, sa-

rrera-irteerak egokituta daude AP-8 autobidearen 48. irteeran.

«Maila galdu dugu, eta ez dutuste Urrezko LEB ligan jokatzeadagokigunik. Erakundeek nahibadute, aurrera, baina Iraurgikez du egingo eskaerarik»Jose Luis ZubizarretaIraurgi saskibaloi taldeko zuzendaria

%90MAIATZEKO ZUBIAN HOTELETAKO BETETZE KOPURUA

Eguraldiaren eraginez turista batzuek azken unean atzera egin bazuten

ere, maiatzeko zubian %90era iritsi da Gipuzkoako hotel eta apartamen-

tuetako betetze kopurua. Ostiraletik igandera ia beteta egon dira lotara-

ko lekurik gehienak. Nekazaritza turismoaren kasuan, %74an bete dira.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-

tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

Bihar hasiko da Hidrologikak egitasmoa,Urumearen aberastasuna goratzeko

DONOSTIA bBihar hasi eta uztailaren 21era arte egingo dute Hidrolo-

gikak egitasmoa, Kristinaenea fundazioaren eskutik —Donostiako

Udalaren laguntzarekin—. Urumea ibaiaren aberastasuna goratzea da

aurtengo erronka, eta uretan pilatzen den hondakin kopuru altua sa-

latzea. Erakusketak, irteerak, haurrentzako jarduerak, dokumentalak

eta musika emanaldiak izango dira tartean.

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Julene Frantzesena Azpeitia

Ohikoa da Azpei-tian hitanoa en-tzutea. Ohikoa dagaztetxoek, hel-duek nahiz nagu-

siek kalean eta etxean hitanoa era-biltzea. Dena den, aski jakina dagizonek emakumeek baino gehia-go erabiltzen dutela, eta GarbiñeBereziartuak (Azpeitia, 1977) etaBeñat Muguruzak (Irun, 1987)kezka horretatik abiatuta hasi du-te Azpeitiko hitanoaren erabilera-ren inguruko ikerketa.Bereziartuaren arabera, hita-

noaren egoera, oro har, «oso kas-karra» da Euskal Herrian, bainahark dioenez, Azpeitia da hitanoaosasuntsuen dauden herrietakobat. «Baina Azpeitian ere ez dagoerabat salbu». Ondorengoak sor-tzen die kezka bi ikerlariei: muti-len artean edo mutilei hitz egitekoasko erabiltzen dela hika, bainaemakumeen kasuan, ez hainbes-te. Bi ikerlarien ustez, hitanoarenazterketa egiteko «toki apropo-

sa» da Azpeitia, eta halaxe ekindiote lanari.Azpeitiarra da Bereziartua, eta

hark bertatik bertara bizi du hita-noa herrian hartzen ari den joera.Muguruzak, Irungoa izanik,«beste modu batera» bizi du hi-tanoa. «Oso bestelakoa da Irungoegoera. Han, kalean norbait eus-karaz entzunez gero, ezagunenbat izaten da normalean». Denaden, hitanoa ikasteko beharrasentitu zuen, eta halaxe egin ere:«Norbaitek hika egin eta nik zukaerantzun behar izatea... Irudituzitzaidan ez nintzela haiei kodeberean erantzuteko gai, eta horre-gatik hasi nintzen ikasten». Gauregun, «Irunen gertatu den alda-keta demografikoa tarteko», gal-du egin da hitanoa erabiltzekoohitura, baina Muguruzak doze-na bat lagunekin hitz egiten du hi-ka egunerokoan.Hitanoaren inguruko azterla-

nak egin izan dira, baina, Bere-ziartuaren arabera, «ez modusistematizatuan eta sakonean».Hori dela eta, hiruzpalau urteko

ikerketa egingo dute bi irakasle-ek, euren ustez hitanoak baditue-lako aztertu ez diren hainbat arlo.«Ikerketak nazioartean ere izandezake sona, oso esanguratsuak

direlako hitanoaren ezaugarribatzuk. Adibidez, zergatik man-tentzen da toka hain indartsu etanoka ez? Emakumeek zergatikerabiltzen dute hitanoa gutxiago?Hor arakatu behar dugu, zer ger-tatzen den jakiteko», azaldu du

Muguruzak. Antzera hitz egin duBereziartuak: «Nahiz eta ez jabe-tu eta herritarrek hitanoa gauzalokaltzat izan, nazioarteko inte-resa du». Muguruzak dioenez,

hartzailearen sexuarenarabera egokitzen direnhizkuntzak ez dira asko,eta ezaugarri hori«nahikoa berezia» dahizkuntza lar i tzan.«Dena den, ezin dugupentsatu ezaugarri horiduen hizkuntza bakarradenik euskara». Dagoeneko egin dute

aurreneko urratsa, eta«gustura» daude egitenari diren datu bilketariherritarrek emandakoerantzunarekin. Hainzuzen ere, inkesta bat za-

baldu dute sare sozialen bidez, etaaise gainditu dute hari 400 lagu-nek erantzuteko hasieran zehaztuzuten erronka. «Harrigarria etahunkigarria izan da, dagoeneko800 erantzun baino gehiago jasoditugulako».

Ikerlariek, dena den, argi duteerantzun horiek Azpeitiaren «la-gin esanguratsua» izan behar du-tela, eta erantzun kopuruaz hara-go, adin tarteen eta gizon-emaku-meen arteko orekan jarria dutearreta. «Emakumeak dira inkestabete dutenen %70. Hori dela eta,18 urtetik gorako gizonezkoen eta55 urtetik gorako gizon-emaku-meen erantzunak behar ditugu».www.hitanoaz.euswebguneanbete daiteke inkesta. Ez dituzte estrapolatu orain arte

jaso dituzten emaitzak eta ezindute «askorik» esan, baina argidute mutilak txiki-txikitan has-ten direla hitanoa erabiltzen, etaneskak, ez. «Gainera, jendeak ba-du hitanoz hitz egiteko erreparomoduko zerbait, eta kezka ere bai,noka askoz ere gutxiago egitendelako», dio Bereziartuak.

Hiru zatiko ikerketaHiru zatitan gauzatuko dute Hita-noa Azpeitian ikerketa. Inkesta-ren emaitzak jasotzen jarraitukodute datozen asteetan, eta diag-nosia egingo dute gero. «Azpei-tian hitanoa asko erabiltzen delaesaten da, baina datuak jakin be-har ditugu: zein adin tartetan era-biltzen da? Nork norekin? Zenba-tetan? Zein egoeratan bai eta zei-netan ez?». Jakitun dira «sakon-tasun falta» dela galdera sortarenmugarik handiena, baina datukuantitatiboak biltzeko baliokodielakoan daude. «Hitanoarenerabilera neurtzeko egokia irudi-tu zaigu behaketa zuzena ez denmetodologia erabiltzea».Metodologia kualitatiboari hel-

duko diote ondoren, eta hiru itu-rritara joko dute datuak biltzeko.«Kasu azterketa batzuk egingoditugu. Adibidez, pertsona batiproposatu diogu orain arte zukahitz egiten zuen norbaitekin hikahitz egiten hastea, eta guk jarrai-pena egingo diogu urtebetez. Ga-rrantzitsua iruditzen zaigu; izanere, oztopoak izango ditu ohituraaldatzeko prozesuan, eta horieknola gainditzen dituen ikusikodugu. Oso garrantzitsua da horiguztia erregistratzea, edozein hiz-kuntza aldaketatan gauza beragerta daitekeelako». Bestalde,hainbat elkarrizketa egingo dutenorbanakoekin, eta talde eztabai-dak ere bai. «Hitanoa gaur egun-go egoerara zerk eraman duen az-tertu nahi dugu; noka, batik bat».Parte hartzailea izango da hiru-

garren fasea: hitanoa biziberritze-ko prozesu bat egingo dute he-rrian, ordurako datuak, arrazoiaketa diagnosia izango baitituzte.«Goitik beherako prozesua izan-go da, eta urtebete beharko dugu,gutxienez, hori egiteko».

‘Hitanoa Azpeitian’ ikerketa hasi dute Bereziartuak eta Muguruzak, tokaren etanokaren erabileraren arteko aldea aztertzeko. Hiruzpalau urtez ariko dira lanean.

Eta hik nola hitz egiten dun/k?

Beñat Muguruza eta Garbiñe Bereziartua, ikerketaren egileak. JULENE FRANTZESENA

Gaiak b 7GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

18 urtetik gorako gizoneneta 55etik gorako gizon etaemakumeen erantzunak beharditugu ikerketa osatzeko»Garbiñe BereziartuaUnibertsitateko irakaslea eta ikerlaria

«Ikerketa honek nazioarteanere izan dezake sona,oso esanguratsuak direlakohitanoaren ezaugarri batzuk»Beñat MuguruzaUnibertsitateko irakaslea eta ikerlaria

‘‘

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a8 b Gaiak

Unai Zubeldia Andoain

Irribarreak salatu du

Markel Uzkiano. Bihu-

rrikeria eta lotsa elka-

rren ondoan jarrita, gus-

tura dago argazkilariari

begira. Batera jira, bes-

tera bira... Gehiegi ere ez da estutu

emozioaren eraginez buruan kol-

pe handi samarra hartu duenean.

Hamabost bat lagun dauzka bera-

ri begira, eta gustura dago prota-

gonista bihurtuta. 7 urte dauzka

andoaindarrak, eta garuneko pa-

ralisia dauka. Gurpil aulkia balia-

tzen du mugitzeko, eta mugatuta

dauzka autonomia eta psikomo-

trizitatea. «Hori bai, oso mutiko

aktiboa da», zehaztu du Eli Gara-

garza laguntzaileak. «Nahiz eta

gauza asko landu beharra dauz-

kan koordinazioa hobetzeko».

Bizitzak jarri dizkion mugei be-

gietara begiratuta, Uzkianok be-

rak aitortu du zein dituen plaze-

retako bi: «Futbola eta surfa».

Andoaingo La Salle Berrozpe

ikastetxeko ikaslea da Uzkiano,

eta bi aldeak elkarren laguntzaile

fidel bihurtu dira azkenaldian.

Mertxe Zapiain ikastetxeko zu-

zendariak azaldu duenez, eurek

betidanik eduki izan dute erronka

gisa ikasle guztien integrazioa.

«Benetako integrazioa, ordea.

Helburua ez da ikasleak ikasgelan

elkarrekin edukitzea, ekintzetan

guztiek maila berean parte har-

tzea baizik». Neurri horri esker,

behar bereziak dituzten ikasleei

laguntzeaz gain, gainerako ikas-

leek ere asko ikasten dutela azpi-

marratu du zuzendariak. Jolasga-

raian-eta saiatzen dira guztiak el-

karren ondoan ibiltzen. «Nor-

maltasuna bultzatuz». Eta, Ethazi

programa baliatuta, pauso bat

gehiago eman dute ikasturte ho-

netan. «Ikasleek erronka bati hel-

tzen diote programa horretan; in-

formazioa bilatu, metodologia ja-

kin bat landu eta produktu bat

sortzen dute amaieran».

Hala egin dute Markel Uzkia-

noren lau oinetan ibiltzeko gai-

luarekin —triziklo berezi bat ere

egin zioten duela bizpahiru urte—.

«Markel bera ezagutzea izan zen

lehen pausoa», zehaztu du Irene

Fuentes La Salle Berrozpe ikaste-

txeko Soldatze heziketa zikloko

lehen ikasturteko ikasleak. Hori

izan da proiektuaren sekretueta-

ko bat. «Gailua Markelentzat egi-

ten ari ginela barneratzea». Ga-

run paralisia zer den, zer ondorio

dituen, Uzkianok egunerokoa

nola bizi duen... Hori guztia landu

zuten gailua egiten hasi aurretik.

«Eta horrek asko lagundu digu

proiektuarekin bat egiten».

Prozesua, ikasleen eskuUrko Queralt ikasleak aitortu du

hasieran ez zekitela Uzkianok

zein behar zeuzkan. «Baina, el-

kar ezagutu ondoren, erakarga-

rria izan da prozesua. Taldean lan

egiten ikasi dugu, eta beste errea-

litate batzuk ezagutzen. Polita da

Markelentzat baliagarria den zer-

bait egin dugula ikustea». Mer-

katuan badaude horrelako gai-

luak, Alemanian eta AEBetan,

baina 6.000 euro inguru balio

dute. Euren baliabideekin antze-

ko emaitza lortu dute La Salle Be-

rrozpen, eta familiari emango

diote, gainera, gailua, Uzkianok

egunerokoan balia dezan. Aitor

Ibarguren soldatze zikloko ira-

kasleak zehaztu duenez, proiek-

tua lehen unetik «erabat zaba-

lik» utzi zieten ikasleei. «Guk ez

genuen mugatu. Informazioa eu-

ren eskura jarri genuen, zeuden

aukerak jakinarazi genizkien, eta

bere diseinua egin zuen talde ba-

koitzak». Lehen eta bigarren

mailako ikasleak elkartuta, sei-

zortzi talde osatu, eta produktua

ontzen saiatu ziren denak. «Ba-

koitzaren ezaugarriak aztertu, eta

Markelen beharretara ondoen

egokitzen zena aukeratu genuen

azkenean», azaldu du Fuentesek.

«Eta hori hobetzen ari gara ordu-

tik».

Uzkianoren gorputzera zehatz

egokitu beharra daukatelako gai-

lua. «Gutxi gorabeherako pisua,

neurriak... dena nahiko zehatz

jakin beharra geneukala esan

Markel Uzkiano garun paralisia daukan 7 urtekoikaslearentzat lau hankan ibiltzeko gailu berezia sortudute Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko soldatzezikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek. Ethaziprograma baliatuta, mugikortasuna eta koordinazioalantzen lagunduko dio gailu berriak andoaindarrari.

Elkartasunarimugarik jarri gabe

Markel Uzquiano, lau hankan ibiltzeko gailuari begira. JON URBE / FOKU

Eli Garagarza, Irene Fuentes, Markel

Uzkiano, Aitor Ibarguren eta gailua

egin duten ikasleetako batzuk,

La Salle Berrozpen. JON URBE / FOKU

Page 9: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Gaiak b 9GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

genien hasieratik, gailua gerora

baliagarria izan zedin». Ibargu-

renek gaineratu duenez, proiek-

tua ez dago itxita oraindik. «Alde

guztiak elkarrekin harremanetan

gaude une oro, egon litekeen

aurrerapenik txikienarekin gai-

lua hobetu ahal izateko. Prototi-

po bat da hau». Eurentzat ere

«gauza berria» dela azpimarratu

du irakasleak. «Eta denok ari

gara ikasten proiektu honi

esker». Iban Arozena irakaslea-

ren hitzetan ere «praktikotasu-

na» izan da arrakastaren gakoa.

«Ez dugu egin 2030ean Txinan

gauzatuko den zerbait. Gaur eta

hemen aplikatuko da ikasleek

sortu dutena». Mikel Adrian ira-

kasleak ere parte hartu du

proiektuan Ibarguren eta Aroze-

narekin batera.

Proiektuak ikasleengan sortu

zuen irrikaren erakusgarri, Aitor

Azurmendi La Salle Berrozpeko

Lehen Hezkuntzako arduradu-

nak ostiral batean deitu zien hiru

irakasleei, eta astelehenerako

baiezkoa eman zioten, «beste

proiektu bati» ekitekoak ziren

arren. Uzkiano gaixotu zelako ba-

karrik atzeratu zuten proiektua

astebete. Behin lanean hasita, be-

rriz, bi aste soilik behar izan zituz-

ten gailua sortzeko. «Ilusioz gai-

nezka aritu gara lanean, gauza

berria, aberasgarria, erreala eta

praktikoa delako guretzat ere».

Aspaceren gela egonkorraAzurmendik azaldu duenez, he-

ziketa prozesuan, askotan, ez da

erraza izaten Uzkianoren gisako

neska-mutikoekin nola jokatu

asmatzea. «Adinean aurrera egin

ahala, errazagoa izaten da gure

hezkuntza sistemaren barruan

jarraitzeko moduko baldintzak

dituen edo beste hezkuntza siste-

maren bat behar duen ikustea».

Baina lehen urteetan zalantza

asko izaten da neska-mutiko ho-

rien kasuan. Uzkianori dagokio-

nez, La Salle Berrozpeko ikaslea

da egun. «Eta ikasgela arruntean

egoten da ordu batzuetan, Eliren

laguntzarekin betiere». Horrez

gain, Aspaceren programan ere

parte hartzen du andoaindarrak.

«Beste ikasgela batean».

Alde horretatik, Aspacek pro-

posamena egin zion La Salle Be-

rrozperi euren gela egonkor bat

sortzea beharrezkoa zela esanez.

«Ez genuen asko pentsatu behar

izan, fisikoki bageneukalako

nahikoa leku eta gure filosofiare-

kin bat egiten zuelako». Gaur-

gaurkoz, bost ikasle daude Aspa-

ceren gela egonkorrean. «Garun

paralisi gogorrekoak». Eta eten-

gabeko dinamikak sortzen saia-

tzen dira gainerako ikasgelekin.

«Ikasgela arruntetako erreferen-

tziak izaten dituzte beti, eta elka-

rrekin egiten dituzte ekintzak.

Horrek erabat normalizatzen du

egoera». Aspaceren filosofiari se-

gika, Zapiainek zehaztu du beste

gela egonkor bat ere badaukatela

ikastetxean, Derrigorrezko Biga-

rren Hezkuntzan. «Gautena-

koa». Autismoaren Gipuzkoako

Elkartearekin elkarlanean sortu-

takoa. «Helburu berberak dauz-

kate bi proiektuek».

Elkartasunaren eta inplikazio-

aren bidetik, pausorik txikiena

ere erraldoi bihurtzen da askotan,

eta, La Salle Berrozpe ikastetxeko

ikasle eta irakasleen laguntzare-

kin, Uzkiano pauso sendoak

ematen ari da bizitza proiektuan.

«Gailu honek ez dio lagunduko

ibiltzen bakarrik; hobeto idazten

lagunduko dio, irakurtzen, arro-

pa janzten, bere kasa jaten...», ze-

haztu du Garagarzak. Bizitzari

aurre egiten, alegia.

Helburua ez da ikasleakikasgelan elkarrekinedukitzea, ekintzetanguztiek maila bereanparte hartzea baizik»Mertxe ZapiainLa Salle Berrozpeko zuzendaria

‘‘Honek ez dio lagundukoibiltzen bakarrik; hobetoidazten lagunduko dio,irakurtzen, janzten,bere kasa jaten...»Eli GaragarzaMarkel Uzkianoren laguntzailea

‘‘Taldean lan egitenikasi dugu, eta politada Markelentzatbaliagarria den zerbaitegin dugula ikustea»Urko QueraltLa Salle Berrozpeko ikaslea

‘‘

Page 10: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Imanol Garcia Landa

Bidania-Goiatz

Hilabete honetanhartuko du erreti-roa Mikel Mendi-zabal basozainak(Ordizia, 1955),

lanbide horretan 31 urtez arituondoren. Aurretik, CAF enpresanaritu zen lanean, mekanikari,baina basozaina izan nahi zuen:«Beti gustatu izan zait naturareninguruan ibiltzea; basoa eta lan-daredia gehienbat». Oposizio edolehiaketa bidez lortu zuen postua,eta Bidania-Goiatzera joan zen bi-zitzera; izan ere, udalerri horrezgain, haren lan eremuak Errezileta Beizama ere hartzen ditu.«Behar bezala egiteko», baso-

zain lanak «gustukoa» izan be-harra daukala azaldu du Mendi-zabalek. Ordiziarrak adierazi dubere lanbidea «polita» dela: «Ezdu eskatzen oso ahalegin handi-rik, baina argi dago askoz hobetoegiten dela lan gustukoa izanezgero». Foru aldundiko langileak

dira basozainak, eta hiru motata-koak daude: parke naturaletako-ak, faunakoak eta basoetakoak.Azken talde horretakoa da Men-dizabal. Halere, nabarmendu duez dela berdina izaten basoetanlanean aritzen direnen egunero-ko lana. «Bakoitzaren eremuanzenbat mendi partikular eta pu-bliko dagoen hartu behar izatenda kontuan». Basozainak azaldudu partikularrek «tramite lanhandia» izaten dutela. «Basoagarbitzeko erre egin behar baduteedo bakanduren bat egin beharbadute, eskaera egin behar izatendute». Horrez gain, lurren jabeekbasozainaren bidez eskatu beharizaten dituzte laguntzak.Baso-lurrak publikoak direne-

an, berriz, proposamena egin be-har izaten zaio baso zerbitzuarilanei ekin aurretik: bideak edopistak egitea edo konpontzea,garbiketak eta inausketak egi-tea... «Zerbitzuburuak erabaki-tzen du zerk daukan lehentasuna,eta gero lanak esleitzen zaizkieenpresei, lurren jabeak diren

udalekin adostuta». Basozainenardura izaten da lan horiei jarrai-tzea ere. Alde horretatik, Mendi-zabalek azaldu du bere eremua«orekatua» dela.

Basozainek «aurkitzeko mo-duan» egon behar izaten duteeguneko 24 orduetan, eta, aste-buruetan jai egiteko, guardiakedo zaintzak egin behar izaten di-tuzte tarteka, binaka. Mendiza-balek jakinarazi du «eremu zaba-lagoa» egokitzen zaiela horrela-

koetan. Lanbide guztiek izatendituzte alde onak eta txarrak, bai-ta basozainarenak ere. «Guretzatbeldurgarria izaten da egun asko-an haizeak hegotik jotzea, asko

igotzen delako suteenarriskua». Halakoak«udazken-neguan»gertatzen dira gehiene-tan. «Hostoak eroritaegoten dira, eta erregaiona izaten da hori. Hegohaizearekin, hektareaasko erre daitezke edo-zein txikikeriarekin».Mendizabalek ez du

batere atsegin «polizialana» egitea: «Niretzat,norbait salatzea izatenda gogorrena; are gehia-go salaketa jarri duzun

inguru berean bizi bazara. Tokatuizan zait herriko jendea salatzea,eta gogorra da hori». Onetik erebadauka, ordea, basozainarenlanak. «Lanbideak naturarekinduen lotura, esaterako». Horrezgain, lanbideari esker Mendiza-balek aukera izan du «oso jende

zintzoa» ezagutzeko: «Hasieran,kosta egin zitzaidan harremanakegitea, ez nuelako inor ezagu-tzen; euskaldun berria naiz, gai-nera. Urteak pasatu ahala, ordea,gero eta lagun gehiago eginditut».

Haizearekin beldurtutaAtzera begira jarrita, basozainakazaldu du sute batekin izan zuelabeldur gehien. «Ez zen izan izu-garrizko sutea, baina gogor jozuen haizeak. Gune txikia errezen, huskeria, baina bi tonakopinu bat erori zen gu gune horre-tatik pasatu eta gutxira. Suhil-tzaile batzuk ere bazebiltzan han,eta beldurtuta geratu ginendenok». Hainbesteko soinua ate-ratzen zuen haizeak, euren arte-an komunikatu ezinik ibili baitzi-ren; ezta walkie-talkie etatelefono bidez ere. «Ilunpean etakeinuka ibili ginen». Zauritutakoanimaliak jasotzea ere tokatuizan zaio tartean-tartean.«Aurreko udan, esaterako, putrebati lagundu behar izan nion.Beldur pixka batekin joan nin-tzen, nire lana, izatez, ez delakohori, baina oso ondo moldatunintzen gero».Mendizabalek adierazi du

basozain lanbidea aldatu egindela lanean hasi zenetik: «Intsi-nis pinua landatu eta landatu;jendeak ez zeukan beste gauzarikburuan. Indarrean hazten zen,eta diru asko ematen zuen; ezzegoen zalantzarik». Zer landazezaketen galdetzen ziotenean,Mendizabal saiatzen zen intsinispinua ez zen beste zerbait propo-satzen, baina aitortu du alferrikizaten zela.Basozainak azpimarratu du

intsinis pinuaren lehen belaunal-dia «oso ona» izan zela. «Bainabigarrena ez, eta hirugarreneangaitzak zabaldu dira. Kostaldeanindar handia hartu du bandamarroia izeneko gaitzak, eta gauregun hemen desagertzen ari daintsinis pinua; inork ez du landa-tzen jada». Orain, zedroa,sekuoia, Douglas izaia eta haritzamerikarra ari dira ugaritzen.«Lur-jabe partikularrak, berriz,gero eta gehiago ari dira bertakozuhaitzak landatzen».Ordiziarrak azaldu du eukalip-

toak ere gora egin duela, kostal-dean batez ere. «Azkar haztenda, eta gogoberotuta daudebatzuk, baina ikusi dugu gaitz batsartzen ari zaiola». Mendizabalez da eukaliptoa landatzearenaldekoa. «Nire ustez pobretu egi-ten duelako lurra. Intsinis pinuakpixka bat pobretu zuen lehen, etaeukaliptoak errematea emangodio orain».

Mikel Mendizabal ordiziarra basozain lanetan aritu da azken 31 urteetan,eta laster hartuko du erretiroa. «Gustatuz gero» lanbide polita dela uste du.

Naturatik gertu, hura zainduz

Mikel Mendizabal, Bidania-Goiazko basoan, berak landatzea proposatu zuen pagadian. I. GARCIA LANDA

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a10 b Gaiak

Niretzat, norbait salatzeaizaten da gogorrena; aregehiago salaketa jarri duzuninguru berean bizi bazara»

«Azkar hazten da eukaliptoa,eta gogoberotuta daudebatzuk. Akatsa da, nire ustez,pobretu egiten duelako lurra»Mikel MendizabalBasozaina

‘‘

Page 11: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Ikerne Zarate Errenteria

Aurten, madalene-

tan, euskalgune-

rik ez zela izango.

Horixe jakinarazi

zuten, duela bi hi-

labete, gune horren antolatzaile-

ek. Ez, behintzat, jai espazioari ja-

rraipena emateko jende berririk

engaiatzen ez bazen. Larrialdi

deia izan zen, ez zelako ondoren-

gorik erreleboa hartzeko, eta na-

baria delako hamahiru urtean an-

tolaketa lanetan aritu direnen ne-

kea. Ezuste ederra hartu zuten,

ordea, egin zuten bileran. 60 la-

gun azaldu ziren lehenengo hi-

tzordura, lanerako prest; jai ere-

duari buruz baino gehiago, jaien

antolaketari buruzko gogoeta egi-

teko gertu.

Euskalgunearen antolatzaile

izan dira Amaia Arruti eta Josu

Ostolaza, eta sortu berri den

OiangozHau mugimenduko kide

ere badira. Biek azaldu dute haus-

narketaren beharra ez dela berria.

«Urteak generamatzan kontu

horri bueltaka, beherantz zihoala

ohartuta. Urte hasieran, berriz,

zer ginen eta nora gindoazen

hausnartu beharra zegoela eraba-

ki genuen».

Ostolazak azaldu duenez,

Errenteriako Txosna gunean bil-

tzen diren eragileekin partekatu

zuten kezka hori, eta, azken urte-

otan, eurak ere «krisi sakonean

murgilduta» zeudela aitortu zie-

ten. «Bi gune horietan biltzen gi-

nenok argi genuen eragile bat,

txosna bat binomioak ez zuela

funtzionatzen. Antolaketa mo-

dua aldatzea zen bidea, edo desa-

gertzea». Alde horretatik, Kua-

drillen Egunaren lantaldea ere,

U23 Faktoria, buru-belarri ari da

lanean prozesuan, beste hainbat

norbanakorekin batera.

«Jendearen inplikazioa» behar

zuten aurrera egiteko. «Eta jen-

deak erantzun egin du», aitortu

dute, pozik. Mugimendu berri bat

sortu dute, eta hura gorpuzten eta

janzten ari dira orain. Oaingoz

haueta oain gozauelkartuta sor-

tu dute OaingozHau izena, eta ja-

da zehaztu dituzte mugimendu

berriaren irizpideak: parte har-

tzailea, feminista, euskalduna eta

ekologista izango da.

Irizpideak markatuta, lehen bi-

lerara azaldu ziren 60 lagunek

lantaldeak sortu dituzte: «Egita-

raua, azpiegitura, taldearen balio-

ak, barra eta janaria, dekorazioa

eta komunikazioa; lantalde ho-

riek sortu ditugu, eta bakoitzak

bere kasa erabaki du ekarpena

zein alorretan egin», azaldu du

Arrutik. Mugimendu berriko ki-

deak gaineratu du talde horiek eta

mugimendua bera ez daudela

itxita. «Ateak parez pare zabalik

ditugu, nahi duten guztiek parte

har dezaten. Taldearen irizpidee-

kin bat egiten duen edonork har

dezake parte; adina ez da aitza-

kia».

Horrez gain, bi kideek jakinara-

zi dute proposamenak egin dai-

tezkeela, lantaldeetan parte hartu

gabe ere. Izan ere, ahalik eta jende

gehien bildu nahi dute mugimen-

duan, ahalik eta ekarpenik han-

diena egiteko. «Denonak dira

madalenak, eta beharrezkoa da

guztion lana. Denok parte hartu-

ta, denon gustuko jaiak osatzea da

helburua».

Euskalgunea eta Txosnagunea

desagertu egingo dira, beraz; izen

horiekin bai, behintzat. Baina

OaingozHau mugimenduak bi

horien eremua hartuko du. «Pa-

nierren egongo da eremu bat, eta

Agirre Lehendakariaren plazan

bestea». Eguneko eskaintza izan-

go da Panierren, eta afariak eta

musika lasaia eskainiko dituzte,

oro har. Bigarren gunean, berriz,

18:00etatik 06:00etara arteko es-

kaintza izango da, kontzertuekin;

gaueko gunea izango da hori. Os-

tolazak zehaztu duenez, hurren-

go urteko jaietara bideratuko

dute bi eremuetan bildutako di-

rua, «jaiak handitzea eta indar-

tzea delako helburua».

Jaiak antolatzeko ere-

dua arazoa edo berritze-

ko aukera izan ote den

galdetuta, Ostolazak

azaldu du «hausnarketa

konplexua» egin dutela:

«Euskalgunea behe-

rantz zihoala ohartu gi-

nen gu; eskulan gutxi ge-

nuela eta ez zela berri-

tzen. Horrek eraman

gaitu berriz pentsatzera,

beste aukera amore

ematea zelako».

Arrutik gaineratu du

«faktore ugarik» eragin

dutela hori: «Gizartea aldatzen

ari da, eta baita jaiak bizitzeko

modua ere. Militantziak ere

behera egin du, eta horrek hutsu-

ne handia dakar erreleboan.

Horiek izan daitezke gainbehera-

ren gakoetako batzuk». Ostola-

zak argi du inertzia nagusitzen

denean egoera hori «errotik»

aldatu behar izaten dela. Biek

aitortu dute lortutakoarekin

«oso pozik» daudela, eta, zailena

jendea erakartzea izango zela

uste bazuten ere, azaldu dute ez

dela hala izan. «Oso positiboa da

orain arte lortu dugunaren balo-

razioa». Ostolazak adierazi du

«mugimenduaren izaera defini-

tzea» izan dela zailena. «Baina

pozik gaude, ilusioz. Nondik

gatozen eta eragile bakoitza nola

zegoen ikusita, izugarria da lor-

tzen ari garena. Lanerako gogoz

dago jendea».

Donostiako Piratak ereduBi kideek argi daukate errealitate

hori ez dela Errenteriakoa baka-

rrik. «Oro har, Euskal Herri guz-

tian ari da gertatzen antzeko zer-

bait». Badakite ez dutela ezer as-

matu, eta mugimendu berriak

hainbat iturritatik edan du kon-

ponbide bila. Hori bai, bat aipatu

dute bereziki: «Donostiako Pira-

tena. Horiena izan da erreferen-

tzia nagusia».

Antolaketa eredu parte har-

tzaile, feminista, euskalduna eta

ekologista hauspotzeko, sare so-

zialak astintzen hasiko dira laster.

«Jai eredu tradizionalean, zaila

da guk oinarri ditugun irizpide

horiek aurkitzea, eta polita da al-

ternatiba horiek sortzen saiatzea;

polita, eta beharrezkoa».

Jaien antolaketa eredua berriz asmatzen ari dira Errenterian. Uzta oparoa eman dugogoetak, eta OaingozHau mugimendua prest dago erronkari aurre egiteko.

Idortu ez dadin, berria sortzen

Amaia Arruti eta Josu Ostolaza, hamahiru urtez Euskalgunea kokatu izan duten Panierreko eremuan. IKERNE ZARATE

Gaiak b 11GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

Zer ginen eta nora gindoazenhausnartu beharra zegoelaerabaki genuen urte hasieran;behera zihoan giroa»Amaia ArrutiOaingozHau mugimenduko kidea

«Pozik gaude, ilusioz.Nondik gatozen eta eragileaknola zeuden ikusita,izugarria da lortzen ari garena»Josu OstolazaOaingozHau mugimenduko kidea

‘‘

Page 12: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Iñaki Gurrutxaga Legazpi

Harrituta eta izututageratu ziren Mi-randaolako burdi-nolan lanean ariziren olagizonak

1580ko maiatzaren 3an. Igandea

zen, eta Elizak jai egiteko aginduaemana zien herritarrei. Kondai-rak dioenez, burdinazko zati txikibat izan zen egun osoko lanarenordaina, baina ez nolanahikoa: 21zentimetro luze eta 5,5 kiloko pi-sua zuen gurutze bat zen. Santi-kutz eguna zen, eta gertatutakoa

miraritzat hartu zuten. Hasierabatean, Elorregi jauregiko armai-ru batean gorde zuten gurutzea,baina, gertakaria ahoz aho zabal-tzen ari zenez, Done Mikelgo ba-selizara eraman zuten, eta geroherriko elizara.Historialari askoren ikergaia

izan da Mirandaolako Gurutzea-ren Miraria, eta garai hartako kul-turan errotutako fenomeno erli-jioso modura laburbil daiteke. Le-gazpiarrek isilpean gorde zutengertaera hura mende erdiz, hariketa 1633an —1580ko maiatzaren 3hartan lan egin zuen azken olagi-zona hil zen urtean— Pedro Zorri-lla Iruñeko gotzainari miraritzathartzeko eskatu zioten arte. Ha-rrezkero, legazpiarrek Mirandao-la Eguna ospatzen dute Santikutztxiki egunaren —maiatzaren 4a—ondorengo igandean.Mirandaolako burdinola XIV.

mendetik XIX. mendera arte egonzen martxan, eta baztertuta geldi-tu zen burdina lantzen zuten in-dustria handiak sortzen hasi zire-nean, lantegietako burdina hobeaeta ugariagoa baitzen. Bolada luzebatez utzia egon ondoren, Patri-zio Etxeberria enpresaburu eza-gunak burdinola berreraikitzeko

agindu zuen 1952an, eta harenondoan ermita bat egiteko, guru-tzea gurtu ahal izateko. Urte askoan, Etxeberriak sor-

tutako Bellota lantegiko mekani-kari eta olagizonek martxan jarriizan zuten ola, eta azken hogei ur-teetan Lenbur Fundazioa ardura-tzen da olagizonak kontratatu eta

erakustaldiak antolatzeaz. Apiri-laren 1etik urri-azaroetara bitar-te, aro berriko olagizonek igande-ro-igandero jartzen dute martxanburdinola, eta ikuskizuna amaitubezain pronto, sua aprobetxatuz,olapintxoak prestatzen dituzte

bisitarientzat. Taldeek eskatuzgero, urteko edozein garaitanmartxan jartzen dute burdinola,baita astean zehar ere.

Belaunaldi aldaketaEtzi ospatuko den MirandaolaEgunaren atarian, burdinolanegiten duten lanaz hitz egin duteKepa Mendikute (Elgeta, 1971) etaAntonio Tabuyo (Santibañez deTera, Zamora, Espainia) olagizo-nek. Urretxun bizi da lehena, etaezertxo ere ez zekien burdinariburuz orain lau urte Bellotan la-nean hasi zen arte. Bigarrena 13urterekin iritsi zen Legazpira, eta,urte askoan forjari lanetan aritueta gero, orain Sidenorren lan egi-ten du.«Duela lau urte hasi nintzen.

Hiru olagizon beterano zeudenorduan, eta bakarra dago orain.Nirekin hasi dira sartu diren az-ken bostak. Niri erakutsi zidate-nak erretiroa hartzen ari dira, etabelaunaldi aldaketa datorrelaesan daiteke», azaldu du Mendi-kutek. Burdingintzan eskarmen-tuduna izan arren, Tabuyok hiruhilabete eskas daramatza. «Au-rrez ere esan zidaten, baina jendebeharra zeukaten orain, eta deituegin zidaten. Gustura nabil».Lenbur fundazioa arduratzen

da zazpikotearen koordinazioaz,eta, bakoitzaren lan egutegiarenarabera, libre dagoenak jartzendu martxan burdinola. Mendiku-tek eman ditu ordubeteko bisital-diaren xehetasunak: «Gu ardura-tzen gara dena egiteaz; burdinolaireki, ikatza bota, labea piztu, bur-dina sartu, pintxoa prestatu... Me-kanika hartuta daukagu, bainalan asko egin beharra dago jendeaetorri aurretik».Aparteko lantzat dute olagizon

modura aritzea, baina ez da dirukontu hutsa: «Hasieranbeharbada bai, baina,denborarekin, berezia daburdinola barrura sartueta garai hura nolakoazen bizitzea eta jendearihori adieraztea; xarmadauka», adierazi duMendikutek. Langintzaberriak oroitzapenak da-karzkio Tabuyori. «Ha-mabost urte dira forjanlan egiteari utzi niola, etahemen hastea horretanberriz aritzea bezalakoada. Ez da lan zaila. Ez dagogorra bost kiloko pieza

bat altxatzea; ondo moldatzen ga-ra. Bisitariak, gainera, esker one-koak izaten dira orokorrean».Olagizon guztiak elkartuko diraetzi; goiza lanean pasatuko dute,eta mahaiaren bueltan kontuakesanez hartuko dute atseden.

Olagizonek jaiegun batez burdina lantzeagatik gertatu bide zen mirari batean dujatorria Mirandaola Egunak. Orain, igandero jartzen dute martxan burdinola.

Igandeetan ez dute jai egiten

Antonio Tabuyo eta Kepa Mendikute olagizonak Legazpiko Mirandaolan, burdina lantzeko erakustaldi baten ondoren. IÑAKI GURRUTXAGA

Berezia da burdinola barrurasartu eta garai hura nolakoazen bizitzea, eta jendeari horiadieraztea; xarma dauka»Kepa MendikuteOlagizona

«Ez da gogorra bost kilokopieza bat altxatzea; ondomoldatzen gara. Bisitariak ereesker onekoak izan ohi dira»Antonio TabuyoOlagizona

‘‘

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a12 b Gaiak

Page 13: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Unai Zubeldia

Herria astindu nahiizaten dugu egunhorretan». Trikitidoinuekin astinduere. «Jendea dan-

tzan jartzea izaten da helburua;erromeria giro sanoa sortzea».Hala zehaztu du Ihintza Irizarrek,Andutz kultur taldeko kide etaErromeria Egunaren antolatzai-leak. Andutz kultur taldeak anto-latuta, hamargarren urtez Erro-meria Eguna ospatuko dute,bihar, Itziarren. «Garai bateanerromeria asko egiten zen inguruhonetan, eta hori berreskuratze-ko erronkarekin sortu genuenjaieguna».Beste hainbat herritan horrela-

ko erromeriak antolatzen zituzte-la ikusita, eurek ere antzeko zer-bait egin zezaketela pentsatu zu-ten kultur elkarteko kideek.«Itziartarrak oso-oso trikiti etaerromeria zaleak garela kontuanhartuta, batez ere». Adibide gisa,Irizarrek azpimarratu du trikitixadela bertan irakasten duten mu-sika instrumentu bakarra. JagobaUranga da azken urteotako ira-kaslea, eta trikitilari gisa partehartuko du biharko erromerian,Maddalen Arzallusekin bikoteaosatuz. Antonio Buenetxea Txan-karta soinujoleari buruzko libu-rua ere osatu zuen Joxean Agirreidazleak: Txankarta. —1922anjaio zen eta 2001ean hil—. «Etahorrek bestelako indar bat emanzion trikitixaren inguruko giroa-ri. Oso egun polita izaten da».Itziarrek «oso inguru zabala»

hartzen du bere baitan. «Eta txo-ko edo plaza asko izaten zen he-men». Erromeriak, neurri bate-an, «sozializaziorako bilguneak»izaten ziren XX. mendearen er-dialdean. «Gerraostean elkarren-gana biltzeko eta harreman sozia-lak lantzeko espazioak oso urriakizaten zirenez, egiteko hori edu-kitzen zuten erromeriek edo pla-

zek». Trikiti giroan, disfrutatzeaeta harremanak egitea, alegia.Iraileko igandeetan Zelatunen

egiten dituzte erromeriak, Herniomagalean; igandero Aristerrazunizaten dira trikiti doinuak, AiakoAndatza auzoan... «Pozgarria dajendeak plaza horiek mantentze-ko lan egin duela ikustea; ez da ai-tona-amonen garai bateko errea-litatea bakarrik. Gazte asko ari dainguratzen erromeria girora».Irizarren ustez, «garrantzitsua»da plazetan gero eta gazte jendegehiago ikustea, «beherakada-ren ondoren, egoera bere oneraetortzen ari den erakusgarri dela-ko».

Bihar, goizean goizetik, giro be-rezia sortuko dute Itziarren. Az-ken urteotan ohi duten moduan,trikitilariak, txistulariak, dultzai-neroak, joaldunak, soinujoleak,albokariak, fanfarrea... denetikizango dituzte bertan. Baita Via-nako (Nafarroa) dantzariak ere,

Itziar bertako dantzariekin bate-ra. «Plazan emanaldia eskain-tzen dute urtero, eta itziartarrakhara joaten dira gero, ikasturteanzehar. Duela urte batzuk sortu

zen harreman polit horibi dantza taldeen arte-an». Dantza eta bertsosaioaren ondoren, herribazkaria egingo dute14:30ean, pilotalekuan.«Mila biztanle dauzkaItziarrek, eta 400 lagunelkartu izan gara bazka-rian. Paella, saiheskia...Goizean goizetik hasten

da prestaketa, herritarrok zerbi-tzen dugu bazkaria... Giro zoraga-rria sortzen da».18:00etan hasiko da erromeria

jaialdi nagusia, musikari guztiakbertan direla. Trikitilariei dago-kienez, lau bikote ariko dira bihar:Ostolaza eta Narbaiza, Leire Zu-

meta eta Amaia Arza, Maria Lasaeta Garazi Otaegi, eta Jagoba etaMaddalen trikitilariekin. Ondo-ren, berriz, 21:30ean, urterokoafari berezia egingo dute Burugo-rri ostatuan, hala nahi duten guz-tiei trikitixa jotzeko aukera eskai-nita.

Baserritar jantziarekinOinarrira joanda, biharkoa «dis-frutatzeko eguna» dela azpima-rratu du Andutz kultur taldekokideak. «Bertaratzeko esangonioke erromeria giroa gustatzenzaion orori». Abisu txiki bat erebidali du Irizarrek: «Baserritarjantziarekin etortzeko aholkuaematen dugu guk, baina aholkuabesterik ez da». Pilotalekuanizango dira ekitaldietako asko.«Baina zalantzan dagoenaren-tzat, aspalditik lotuta daukagueguraldi ona, lasai».

Hamargarren urtez, Erromeria Egunaegingo dute, bihar, Itziarren, Andutzkultur taldeak antolatuta. Trikitidoinuekin, garai bateko erromerienizaera berreskuratzea da helburua.

Iraganarikeinuka

Itziarko plaza, dantzariz beteta, Erromeria Egunean. ANDUTZ KULTUR TALDEA

ERROMERIA EGUNA

Goizean hasi, eta goizaldeko ordu

txikiak arte, gozatzeko aukera

asko izango da, bihar, Itziarren:

Goizean goizetik.Trikitilariak,

txistulariak, dultzaineroak, joaldu-

nak, soinujoleak, Vianako eta

Itziarko dantza taldeak, albokariak

eta fanfarrea Itziarko kaleetan ba-

rrena. Salda eta txorizoa izango

dira herriko plazan.

12:00. Itziarko bertso eskolako

bertsolarien saioa eta dantzariak.

14:30.Herri bazkaria pilotalekuan.

18:00.Erromeria plazan, musikari

guztiekin. Trikitilariak: Ostolaza

eta Narbaiza, Leire Zumeta eta

Amaia Arza, Maria Lasa eta Garazi

Otaegi, eta Jagoba eta Maddalen.

21:30.Afaria Burugorri ostatuan,

trikitilariekin, eta goizaldera arteko

festa. Nahi duen guztiak jo ahal

izango du trikitixa.

Pozgarria da jendeak plazakmantentzeko lan egin duelaikustea; ez da aitona-amonengarai bateko errealitatea soilik»Ihintza IrizarAndutz kultur taldeko kidea eta antolatzailea

‘‘

Proposamena b 13GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a

Page 14: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

MUSIKA

AIAElizagoien ahizpak.

b Igandean, 18:30ean, Andatzan.

ANDOAINOlagain txistulari taldea

eta Alberto Agirre abesbatza.

bGaur, 20:00etan, Santa Krutz

ermitaren parean.

ANDOAINKoban, Egurra Ta Kitto

eta pintxada feminista.

bGaur, 23:00etan, txosnetan.

ANDOAINRukula, Atom Rhumba

eta Ingo Al Deu?.

bBihar, 23:00etan, txosnetan.

ANDOAINMalkogariyak,

Txili Pipar, Hail Noise eta Dukkha.

b Igandean, 18:30ean, txosnetan.

ANOETAGlaukoma eta

Dabu Selektah.

bGaur, 22:30ean, gaztetxean.

ANTZUOLADebagoieneko

Trikiti Eguna.

bBihar, egun osoan, herrian.

ANTZUOLABide Batez.

bBihar, 20:30ean, Zurrategin.

ARRASATEOskarbi.

b Igandean, 20:00etan,

San Frantzisko elizan.

ASTEASU Izer eta Alabier.

bBihar, 23:30ean, Elizmendin.

ASTEASUOstolaza eta Narbaiza.

b Igandean, 19:00etan, Elizmendin.

AZPEITIA Izaro eta Serrulla.

bGaur, 22:00etan, Sanagustinen.

AZPEITIAEsto No Es RRV:

Aizu!, Los Demenciales Chicos

Acelerados eta La Txirla Records.

bBihar, 23:00etan, Sanagustinen.

BEASAINDebon, Erantzun eta

Prosodia.

bOstegunean, 22:00etan,

txosnetan.

BERGARAAinhoa Zubillaga eta

Iñaki Salvador: Zineko ahotsak.

bBihar, 19:00etan, Seminarixoan.

BERGARAEl Desvan del Macho

eta La Banda del Abuelo.

bBihar, 22:00etan, Kartzela

Zaharrean.

DEBA Itziarko Erromeri Eguna.

bBihar, egun osoan, Itziarren.

18:00etan erromeria, eta 21:30ean

erromeri-afaria Burugorrin.

DEBAMud Candies.

bBihar, 20:00etan, Ondargain

tabernan.

DONOSTIATenpora.

bGaur, 20:00etan, Lugaritz kultur

etxean.

DONOSTIAZartako-K

eta Txorroskilo.

bGaur, 20:00etan, Dokan.

DONOSTIAEuskadiko Orkestra

Sinfonikoa, Elena Sancho-Pereg

sopranoarekin.

bGaur, 20:00etan, Kursaalean.

DONOSTIA Juan Mari Beltran,

Ixiar Jauregi, Errege Belda eta

Andoni Salamero: Hots-Larrean.

bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIANerabe, Eraul eta

Arbi Squad DJ.

bGaur, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIASuma, Keziah eta

Horzdun.

bGaur, 22:00etan, Mogambon.

DONOSTIAMotorkids: Motorhits.

bBihar, 12:00etan, Dokan.

DONOSTIAOki Moki.

bBihar, 12:00etan, Txondorran.

DONOSTIAMarta Soto.

bBihar, 20:00etan, Covent

Gardenen.

DONOSTIALuke Armstrong,

Josetxo Orueta, Arantza Molina

& Easo Araoz Gazte.

bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.

DONOSTIAUnclose eta Voltaia.

bBihar, 21:00etan, Dabadaban.

DONOSTIADetroit Swindle

eta Keep_A.

bBihar, 00:00etan, Dabadaban.

DONOSTIACreepy Tones eta

Falta.

b Igandean, 18:30ean, Mogambon.

DONOSTIARuper Ordorika.

b Igandean, 20:00etan,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIA Joan Manuel Serrat:

Mediterráneo da capo.

b Igandean, 20:00etan,

Kursaalean.

DONOSTIAThe Octopus Project.

b Igandean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIABitchin Bajas.

bAstelehenean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIA Josu Okiñena:

Xuxurlak.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAMinami Deustch.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Dabadaban.

DONOSTIAAzkaiter Pelox.

bOstegunean, 19:00etan,

San Martin azokan.

DONOSTIAAngel Olsen.

bOstegunean, 20:00etan,

Antzoki Zaharrean.

DONOSTIADeath Alley eta

Honeymoon Disease.

bOstegunean, 20:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIAMario Quintet.

bOstegunean, 20:00etan,

Tabakaleran.

DONOSTIA Jon Plazaola,

Celestino Varela eta Ruben

Fernandez.

bOstegunean, 20:00etan,

Viktoria Eugenia antzokian.

DONOSTIAKnox eta Morgue.

bOstegunean, 20:30ean,

Mogambon.

DONOSTIABlack Lips eta

Albert Cavalier.

bOstegunean, 20:30ean,

Dabadaban.

GETARIAAinhoa Garmendia,

Andoni Egaña, Pello Ramirez,

Garikoitz Mendizabal eta German

Ormazabal: Artxipielagoamusika

eta bertso ikuskizuna.

bBihar, 22:00etan, Balentziaga

museoan.

HONDARRIBIASiriako

errefuxiatuen aldeko kontzertua.

bGaur, 20:00etan, Itsas Etxea

auditoriumen.

HONDARRIBIAGuadalupe Plata

eta Marmoka.

bGaur, 22:00etan, Psilocybenean.

HONDARRIBIA Jetbone eta

Thursday’s Pussy Dogs.

bBihar, 22:00etan, Psilocybenean.

IRUNMasterplan, Skeletoon,

Taken eta Dark Embrace.

bBihar, 20:30ean, Tunk aretoan.

LAZKAOAnsorregi eta Olarte.

bBihar, 23:00etan, Lazkaomendiko

jaietan, Itxurrenen.

LAZKAO Izer eta Alabier.

b Igandean, 19:00etan,

Lazkaomendiko jaietan.

LEGAZPIAgainst You, The Fridays

Crew, Azken Sustraiak, Arraio eta

Nafarroa 1512.

bGaur, 20:00etan, gaztetxean.

LEGAZPIUdal Musika Banda.

bBihar, 23:30ean, Euskal Herria

plazan.

LEGAZPIElustondo anai-arrebak.

b Igandean, 16:00etan, Mirandaolan.

LEGORRETAEH Sukarra.

bGaur, 22:30ean, Herri Antzokian.

OREXAElortza eta Larrañagarekin

pintxo poteoa, eta DJ Bull.

bGaur, 20:00etan, jaigunean.

OREXAGabezin eta DJ Bull.

bBihar, 22:30ean, jaigunean.

TOLOSAMikel Uraken eta Abereh.

bBihar, 22:30ean, Bonberenean.

TOLOSANyos.

bAsteartean, 20:00etan,

Bonberenean.

TOLOSAL’Hereu Escampa.

bOstegunean, 20:00etan,

Bonberenean.

URRETXUEñaut Elorrieta.

b Igandean, 19:00etan, Tourseko

San Martin elizan.

ZARAUTZMice.

bGaur, 22:30ean, Putzuzulon.

ZARAUTZOur Next Movement

eta Sofa.

bBihar, 22:30ean, Putzuzulon.

ANTZERKIA

ARETXABALETATartean: Ez Dok

Hiru Akustikoa.

b Igandean, 19:00etan, Zaraian.

BEASAINOinkari & Hika: Sagartu.

b Igandean, 19:30ean, Bideluze

plazan.

Andoain b Jaiak

Santakrutzetan, lotarako tarterik gabeJoan den larunbatean hasi ziren Andoainen jaiak girotzen, kirol jardunerako eguna izan zuten asteartean, eta,

haur pregoiarekin, asteazkenean bete-betean sartu ziren Santakrutz jaietan. Santakrutz Eguna izan zuten atzo,

Kuadrillen Eguna izango dute gaur, gaupaseroen argazkiarekin ekingo diote bihar egunari, eta, besteren arte-

an, mendi irteera eta sagardo dastatzea izango dituzte igandean —irudian, iaz, ikurrinaren jaitsiera—. AIURRI

GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 4a14 b Agenda

Page 15: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

Agenda b 15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 4a

DEBAAnodinoren Maita(k)ale borrokaeta Noderen Cronopia

Xpress.

bGaur, 22:00etan, Kultur elkartean.

DONOSTIAGoyo Jimenez: Más dificil todavía.

bGaur, bihar eta igandean,

20:00etan, Viktoria Eugenian.

DONOSTIAEl Grito: 100 m2.bBihar, 18:00etan, Lugaritzen.

DONOSTIALa Estampida: Las princesas del Pacífico.

b Igandean, 19:30ean, Lugaritzen.

DONOSTIAAntzerki ikastaroetakolanen erakustaldiak.

bAstelehenean, 19:30ean,

Lugaritzen.

DONOSTIAAlvaro Sau: lanen erakustaldia eta solasaldia.

bAsteazkenean, 20:30ean,

Tabakaleran.

EIBARPentacion: Todas las noches de un día.

bGaur, 20:30ean, Koliseoan.

ERRENTERIATitzina Teatro: La zanja.

b Igandean, 19:00etan, Niessen

kulturgunean.

HERNANIGorakada: Ulisesen bidaia.

bBihar, 12:00etan, Biterin.

HONDARRIBIAVaiven: Sherezadey las capas de la cebolla.

b Igandean, 20:00etan, Itsas Etxea

auditoriumean.

LAZKAOPotxin eta Patxin

pailazoak.

bBihar, 18:30ean, Lazkaomendiko

jaietan.

LEZOBanarte: Dudas razonables.

b Igandean, 20:00etan, Gezala

auditoriumean.

OÑATIPirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean.

bBihar, 16:30ean eta 18:00etan,

Zubikoa kiroldegian.

TOLOSAXake: Lur.bGaur, 20:30ean, Topic zentroan.

USURBILTartean: Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa.

bBihar, 20:00etan, Sutegin.

ZUMAIAGorakada: Ulisesen bidaia.b Igandean, 12:00etan, Aita Marin.

ZUMARRAGAAlberto San Juaneta Fernando Egozkue: España

ingobernable.

bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.

DANTZA

ANDOAINUrki dantza taldearenemanaldia.

bBihar, 11:30ean kalejira, eta

segidan emanaldia Zumea plazan.

DONOSTIAMyriam Perez Cazabon:Mutu.

b Igandean, 19:00etan,

Gazteszenan.

LEGAZPIKapela dantza, Sustraiaktaldearen eskutik.

bBihar, 12:00etatik aurrera Euskal

Herria plazan, eta arratsaldean

kalez kale.

LEGAZPIOlagizonei ongietorriaeta ohorezko ezpata-dantza.

b Igandean, 11:45ean,

Mirandaolan.

LEGORRETAAzintzio egunekoerromeria, Irrintzi Alai taldearekin.

bOstegunean, 18:00etan, plazan.

LEGORRETATio Teronen Semeak:Freshcool.

bOstegunean, 23:00etan, plazan.

URRETXUDantza Saio Solidarioa:Irrintzi Dantza Taldea eta Dantzaki

taldea.

bBihar, 19:00etan, Labeaga

aretoan.

ZARAUTZAlaken: Mutxikoak.b Igandean, 12:00etan, Musika

plazan.

BERTSOLARITZA

ALTZOBertso afaria: Alaia Martin

eta Iker Zubeldia.

bBihar, 21:00etan, Elordi elkartean.

LAZKAOAitor Mendiluze eta

Iker Zubeldia.

b Igandean, 13:00etan eta

19:00etan, Lazkaomendi auzoan.

LEGAZPIMirandaola Eguna. Haztegi ikastola eta Bertso Olariak.

b Igandean, 12:30ean, Mirandaolan.

OREXAMaialen Lujanbio, Eli Pagola, Aitor Sarriegi eta Amets

Arzallus.

b Igandean, 18:00etan, jaietan.

VILLABONA-AMASAO Km. bertso-afaria: Oihana Iguaran

eta Unai Mendizabal.

bGaur, 21:00etan,Irrintzi elkartean.

ZESTOAUxue Alkorta eta Ane Peñagarikano.

b Igandean, 13:30ean,

Ibañarrietako jaietan.

HITZALDIAK

DONOSTIAAlvaro Bermejo: San Miguel / Apolo meridianoa.

bGaur, 19:30ean, Tabakaleran.

DONOSTIA Jose Angel Achon Insausti: La primera globalización.

bAsteartean, 19:00etan, San Telmo

museoan.

Elgeta b Debagoieneko Artzain Eguna

Artzaintza gertutik ezagutzeko aukeraArtzainen azoka, bildotsa burduntzian, gazta dastatzea, gatzatu tailerra, haurren jolasak... Debagoieneko Ar-

tzain Eguna ospatuko dute igandean, Elgetan, eta egun osoko festa izango dute bertan —irudian, 2014an Ber-

garan egin zuten jaia—. 10:00etan irekiko dute herriko plazako azoka, eta Intxortako ibilbide tematikoaren bi-

sita gidatua egiteko aukera ere izango da ordu horretan bertan. Bihar eta etzi, berriz, Euskal Gaztaren Azoka os-

patuko dute Idiazabalen, eta egun osoko egitaraua prest daukate han ere. GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA

LEZ0Asisko Urmenetarekin sola-saldia, Gartxot lanaren inguruan.

bBihar, 18:30ean, Gezala

auditoriumean.

ORDIZIACarlos Rilova: Después de Moscú y antes de Leipzig. Una

pequeña gran batalla de las guerras

napoleónicas. Ordizia 1813.

bGaur, 19:00etan, Barrena kultur

etxean.

URRETXUXabier Esteban: Zurekontsumo elektrikoa murriztu,

jubilatuei zuzendutako tailerra.

bOstegunean, 16:30ean,

KZgunean.

ZARAUTZ Iker Madoz: Eskalatzen... nora eta norekin?.

bOstegunean, 20:00etan,

Txiki Politen.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

DONOSTIAHondar 2050. Gure

hondakina, gure arazoa, Cesare

Maglioniren dokumentala.

bOstegunean, 18:00etan,

Kristinaenean.

IRTEERAK

URRETXUMaiatzaren 26an, Txango mineralogikoa Kantabria-

ko Udias bailarara. Izen-ematea,

maiatzaren 23ra arte, Aizpurunea

kultur etxean: 943 03 80 88.

bTxangoaren irteera, 07:30ean,

Iparragirre plazatik.

ERAKUSKETAK

ANDOAINAlberto LetamendirenLoturak us. Lokarriak.

bEkainaren 2ra arte, Basteron.

DEBAMiguel Balliacheren Presencias.

bHilaren 27ra arte, Ekain galerian.

DONOSTIA Iñaki Martiarena ‘Mattin’-en Linograbatuak.

bGaur azken eguna, Lugaritz kultur

etxean.

DONOSTIAAne Pikaza: Landare-ak, lumak eta beste inbasio batzuk.

bHilaren 31ra arte, Egiako kultur

etxean.

DONOSTIAUneak, Laura Nieto

Santosen margo erakusketa.

bEkainaren 10era arte, Tabakaleran.

DONOSTIATony Ray-Jones.bEkainaren 17ra arte, San Telmo

museoan.

ELGOIBARGemma Monrealenolioak.

bHilaren 12ra arte, kultur etxean.

HONDARRIBIAGURS experiences.bHilaren 20ra arte, Arma Plaza

kultur gunean.

ZUMARRAGAMaribel de LamaSantos: Jugando con conchas

y su entorno, tapizak.

b Igandera arte, Zelai Ariztin.

ZUMARRAGA Javier MerinorenErrealitatezko pintzelkadak.

bHilaren 20ra arte, Zelai Ariztin.

BESTELAKOAK

ADUNA Juan Kruz Igerabideren Ur: erori nahi ez zuen tanta, herriko

eskolako eta Loatzo musika esko-

lako ikasleekin.

bGaur, 18:00etan, Asvinenean.

ALEGIAAzoka Ekologikoa.b Igandean, 10:00etatik 14:00etara,

Beloztegiko baratze parkean.

ELGETADebagoieneko ArtzainEguna.

b Igandean, 10:00etatik aurrera,

plazan.

ELGETABisita gidatua Intxortakolubakietara.

b Igandean, 10:00etan, Espaloitik.

ESKORIATZAAtxorrotx eguna.b Igandean, 09:00etan irteera,

plazatik.

URRETXUKulturen Arteko Azoka.bBihar, 10:30etik aurrera,

Gernikako Arbola plazan.

Page 16: GIPUZKOAKO HITZA · dual baten bidez. 1966an, Alecop kooperatibaren bidez jarri zen martxan sistema hori, non ikas-leei lana ematen zitzaien ikasten jarraitzeko. Gaur egun, asko garatu

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 4a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Eider Goenaga Lizaso

Kazetaria eta UEUko komunika-zio arduraduna da, lanbidez, IdoiaTorregarai (Usurbil, 1974). Umo-rea txikitatik izan du bidelagun,eta nerabezaroan munduan bereburua kokatzeko modua emanzion. Barretartiabloga martxanjarri zuenetik, gaiaren inguruanikasten, sakontzen eta ikasitakoazabaltzen jardun du. Umoregileada, eta «umorearen aktibistatzat»du bere burua. Pauso bat gehiagoeman, eta Barretartia Umore Zer-bitzuak jarri du martxan. Umoreari eta barreari ematen al

zaie merezi duten garrantzia?

Ez. Ematen zaie aisialdirako tartebat: antzerki bat dela, bakarrizke-ta bat dela, komedia bat... Baina ezdago integratuta gainerako espa-rruetan; are gutxiago, lanean.Arinkeriarekin, txorakeriarekinlotzen da. Balioa kentzen zaio, ja-kinda sakonera handiko gaia dela. Hori aldarrikatzeko sortu duzu

Barretartia Umore Zerbitzuak?

Alde batetik, bai. Umorearen akti-bista naiz, eta umorea prestigiatunahi dut. Aspalditik nuen umore-arekin zerbait egiteko asmoa, nirebizitzaren parte baita betidanik.Nerabezaroan neure burua mun-duan kokatzeko modua topatunuen umorean. 2012a izan zen hu-rrengo mugarria: Barretartiablo-ga sortu nuen. Ordurako ikustennuen beharra umoreari buruzkoproiektu bat martxan jartzeko;sormena lantzeko, gehiago jakite-ko, umorea prestigiatzeko...Bide hori jorratzen aritu zara?

Hainbat ate ireki dizkit blogak:formazioak eta hitzaldiak ematenhasi nintzen, umorezko kolabo-razioak egiten... Ohartu nintzenhainbat arlo ari nintzela lantzen:batetik, umorea sortzen nuen;bestetik, dibulgazioa egiten nuen,umoreari buruzko ikerketa, al-bisteak eta abar zabaltzen; eta,gero, formazioaren ateak joan zi-ren irekitzen. Bizpahiru urtez ho-rretan sakontzen aritu naiz: haudena nola hezurmamitu pentsa-tzen.

Zer eskaintzen du Barretartiak?

Sormen atalean, blogean zabal-

duko ditut nik sortzen ditudan

kolaborazioak, testuak. Dibulga-

zio atalean, ikerketak, albisteak,

aholkuak... zabalduko ditut, eta

baita hitzaldiak eskaini ere. Nire

ibilbide profesionala UEUn eta

unibertsitate munduan egin du-

danez, niretzat garrantzitsua da

umoreari backgroundedo oinarri

zientifiko bat ematea.Formazioa ere eskainiko duzu?

Bai, eta batez ere hezkuntza mun-

duari eta gurasoei zuzenduta da-

go. Irakasleei beste estrategia bat

emateko modu bat da; konpeten-

tzia asko dituzte, baina umorea

tresna oso ona da helburuak lor-

tzeko: talde kohesioa lortzeko,

arreta-eta mantentzeko, edukiak

erretenitzeko... Bestalde, bere bi-

zitzan umorea txertatu eta umo-

rearen betaurrekoak jantzi nahi

dituenari tresnak eskaini nahi

dizkiot formazioen bidez. Azke-

nik, sormenaren arloan, aurrez

aurreko saioak, bakarrizketak eta

Mirari Martiarenarekin egiten

dudan Bakean dagoena, bakean

utzi ikuskizuna ere sartzen dira.

Umoreak zeure burua munduan

kokatzen lagundu zizula diozu.

Autodefentsa modu bat da?

Izan daiteke. Aita txiste kontalaria

zen, asko maite zuten herrian, eta

txikitatik ikusi nuen umoreak es-

tatus bat ematen zuela. Bestalde,

egoera gogorretan, babesten nin-

duela sentitzen nuen. Rol horre-

tan eroso sentitzen nintzen, bazen

ni izateko modu bat, eta jendeak

onartzen ninduela ikusi nuen.

Halere, neska bezala, emakumeei

ezarritako kortse horiek apurtzen

nituen heinean, beti nintzen Idoia

Torre La loca. Baina, tira, prest

nengoen hori eramateko.Nolakoa izan da oholtzarako bi-

dea?

Gai honetan sakondu eta hausnar-

tzearen ondoren sortutako beha-

rretik dator pauso hori. Iaz, Usur-

bilen, Euskararen Egunaren hari-

ra, pausoa eman genuen Mirarik

eta biok. Gure beldur, konplexu

eta abarretatik abiatuta ere, oso

ondo sentitu ginen. Hainbat saioegin ditugu ordutik, eta oso gustu-ra gaude. Izugarria da umoreanahalduntzeko aukera edukitzea,gure emakumetasunetik, guregorpuztasunetik, jendaurrean jar-tzea, epaituak izateko beldurrariaurre egitea... Erantzuna oso onaizan da; baina esan behar da ema-kumeak etortzen direla, batik bat. Identifikazioarekin lortzen du-

zue barrea eragitea.

Umorea egiteko identifikazio batbehar da, erreferentzia konparti-tu bat. Emakumea orain gutxi arte—eta oraindik ere bai— umorearenobjektu izan da, eta ez subjektu.Horri buelta eman diogu, etaemakumeok ere umorea egin de-zakegula aldarrikatzen dugu. Gi-zonek ere, etortzen direnean, osoondo pasatzen dute.Inportantea da nork bere burua-

ri barre egiten jakitea?

Lehen pausoetako bat dela ustedut. Umorea oso gauza askatzai-lea da, baina oso zapaltzailea ereizan daiteke. Hor galdera da nornori ari zaion umorea egiten, zeinpostutatik egiten duen. Boteregu-ne batetik behera egiten bada, za-paltzailea da. Mirari eta biok saia-tzen gara parez parekoa egiten.Gure esperientziatik, gure miseriaeta barregarritasunetik zerbaittransmititzen saiatzen gara; ez dasoilik barre egitea, baita buruarieragitea ere, mezu bat zabaltzea. Badago emakumeen umorerik?

Bai, baina batez ere emakumeenkontura egin izan da, umore za-paltzailea. Guk, emakume garenheinean, gure egunerokotasune-tik, gure sentimenduetatik egitendugu umorea. Hitz egiten dugudepilazioaz, 30 urtetik aurreraama izateko egiten dizuten pre-sioaz, amatasunari buruz saltzenzaizkigun zoragarrikeriez, hilero-koaz... Ez da berdina gizon batekbibotea dudala eta Cantinflasematen dudala esatea; edo Mar-txoaren 8ko afari batean nik nireburuaz hori esatea. Gure kontuakhartzen ditugu ahotan, eta, barreegiteaz gain, jendeak buelta batematea nahi dugu.

«Umorearenaktibista naiz,eta prestigiatuegin nahi dut»

Idoia Torregaraib Kazetari eta umoregilea

‘Barretartia’ blogetik Barretartia UmoreZerbitzuak martxan jartzerako urratsa eginberri du Torregaraik. «Umorea arinkeriarekinlotzen da; balioa kentzen zaio, sakonerahandiko gaia dela jakinda», adierazi du.

ION MARKEL ARGAZKIAK

sELKARRIZKETA