berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira...

4
Asteartea, 2015ko otsailaren 10a berria laguna INFORMAZIO BULETINA Irakurleen eta komunitate oso baten babesarekin, maia- tzean abiarazitako berrikuntzetan sakontzen jarraitu du BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia- go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidez edo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek osatzen dute BERRIAren komunitatea; euskara hutsezko kazetari hauspoa ematen dioten 13.000 BERRIAlagunek, alegia. 600 BERRIAlagun iragarleren babesa ere lortu du jadanik komunitateak. Gida batean bildu eta sarean jarri da iragar- le horien guztien informazioa http://www.berria.eus/be- rrialaguna/iragarleak. Tokiko merkataritza sustatzeko eta BERRIAlagunen sarea handitu eta sendotzeko Ordi- zian egin den kanpainan, milaka lagunek hartu dute parte. Hori guztia, euskarazko egunkari nazionalari Eusko Jaur- laritzak inoizko laguntza eskasena eman dion urtean. 210.000 euro apalagoa izan da laguntza, eta kolpea, han- dia. 2015ean 15.000 lagunetara ailegatu nahiko luke BE- RRIAk; irauteko behar ditu hainbeste. berria Aleka zabaltzen

Transcript of berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira...

Page 1: berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidez edo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek

Asteartea, 2015ko otsailaren 10a

berrialagunaINFORMAZIO BULETINA

Irakurleen eta komunitate oso baten babesarekin, maia-tzean abiarazitako berrikuntzetan sakontzen jarraitu duBERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia-go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidezedo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek osatzendute BERRIAren komunitatea; euskara hutsezko kazetari

hauspoa ematen dioten 13.000 BERRIAlagunek, alegia.600 BERRIAlagun iragarleren babesa ere lortu du jadanikkomunitateak. Gida batean bildu eta sarean jarri da iragar-le horien guztien informazioa http://www.berria.eus/be-rrialaguna/iragarleak. Tokiko merkataritza sustatzekoeta BERRIAlagunen sarea handitu eta sendotzeko Ordi-

zian egin den kanpainan, milaka lagunek hartu dute parte.Hori guztia, euskarazko egunkari nazionalari Eusko Jaur-laritzak inoizko laguntza eskasena eman dion urtean.210.000 euro apalagoa izan da laguntza, eta kolpea, han-dia. 2015ean 15.000 lagunetara ailegatu nahiko luke BE-RRIAk; irauteko behar ditu hainbeste.

berria

Alekazabaltzen

Page 2: berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidez edo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek

Herriko merkataritza indarberritu eta BE-RRIAlagunen sarea handitu eta sendotze-ko asmoz, kanpaina egin zen Ordizian2014ko azaroan. Ordiziako 87 merkatarikbabesa eman zioten BERRIAri, BERRIAla-gun eginez. BERRIAlagun diren saltokieta-ko erosleek 1.000 euroko pizgarria izan zu-ten bi astez, eta milaka lagunek hartu duparte. Ordiziako Udalaren babesa izan zuen

egitasmoak. “Onurak baino ez ditu guz-tiontzat; bai BERRIArentzat, bai denda-rientzat eta bai hizkuntzarentzat ere”, esanzuen Igor Eguren alkateak aurkezpenean.

Saria merkatarientzat ereBERRIAlagun egin diren 87 merkatariek,trukean, publizitatea merkeago izangodute BERRIAn, eta, gainera, lekua izango

dute sarean BERRIAlagun iragarleentzatprestatutako gidan www.berria.eus/be-rrialaguna/iragarleak. Gainera, merkata-ri guztien artean, BERRIAn publizitateanerabiltzeko 1.000 euroko bonua zozkatuzen.

Herri gehiagotara hedatzeko asmoaBerrikuntzak eta garapenak etenik izan ezdezaten, proiektua sostengatuko dutenBERRIAlagunen sarea handitzen jarraitze-ko asmoa du BERRIAk. Horregatik, azter-tzen ari da Euskal Herriko beste zein herri-tara zabaldu ekimena, eta nola, merkata-rien eta erakundeen babesa ezinbestekoabaita egitasmoaren bi helburuak betetze-ko: herrietako merkataritza hauspotzeaeta BERRIAlagunen sarea handitzea.

02 berria • 2015ko otsailaren 10a, asteartea

INFORMAZIO BULETINA

berrialaguna

Norbanakoak eta iragarleak BERRIAlagunen komunitatea saretzenBERRIA sostengatzen duten iragarleen sarea handia da. Egunkaria sortuz geroztik, euren pro-duktu, zerbitzu, egitasmo eta beste ezagutarazi eta zabaltzeko euskarazko egunkaria baliatzendutenen sareak ekarpen handia egiten dio proiektuari, eta BERRIAlagunen komunitatera bil-tzeko proposamena helarazten ari zaie. Ia 600 BERRIAlagun iragarle ditu komunitateak, etaleiho bat jarri du BERRIAk euren jardueraren berri emateko. Norbanakoak eta iragarleak biltzen dituen BERRIAlagunen komunitatea harremanetan jar-

tzeko lehen pausoa izan da BERRIAlagun iragarleen gida. 2015ean, komunitatea saretzekobeste urrats batzuk egingo dira: komunitateko kide izateagatik deskontuak egin, eta abar.

Tokikomerkatariak eta BERRIA,eskutik

Page 3: berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidez edo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek

032015ko otsailaren 10a, asteartea •berria

INFORMAZIO BULETINA

berrialaguna

Inoizkomurrizketarikhandiena

-%14

K2013an baino 210.000 euro apalagoa izanda Jaurlaritzaren laguntza 2014an. Kolpehandia BERRIArentzat. Banaketa irizpide-ak aldatu zituen Jaurlaritzak, eta kalte eginzion egunkari nazionalari. 1,3 milioi emandizkio BERRIAri 2014an. EuskaldunonEgunkaria-k azken urtean, 2002an, 1,7 mi-lioi jaso zituen, 350.000 euro gehiago.Aurreko urteetako arazo berak zituen

ebazpenak. Berandu argitaratu zen; ziur-tasunik eza eragin zuen, urtero aldatzenbaita deialdia, eta 2014an, gainera, aldake-ta handiak egin zituzten. Berritasuna zuendeialdiak, irizpide berriak. Hedabideen“zabalkundea eta produktuaren kalitatea”izan ziren giltzarriak ordura arte; iaz, bai-na, beste bat jarri zuen mahai gainean Pa-txi Baztarrikaren sailburuordetzak: “Iris-mena”. Hori bihurtu zuten gako: puntua-zioaren %70 horren araberakoa izan zen.Neurtzeko era: «Hedabide bakoitza irits li-tekeen herritarren artean zenbatenganairisten den». Hots, komunikabide bakoi-tzak zein eremu duen eta proportzioanzenbat herritarrek kontsumitzen duten.Sektorearekin adostu gabekoa da aldaketa.

Gainera, hedabide guztiak elkarren pa-rean jarri zituzten: doakoak eta ordainpe-koak, tokikoak eta nazionalak. Bi aldeeta-tik jasan zuen kaltea BERRIAk: Euskal He-rri osoa du eremu —leku euskaldunak etaerdaldunak, irismen handikoak eta txiki-koak—, eta irakurleek ordaindu egiten dute—ez da hedabide guztien kasua: batzuekbanaketa orokortua dute, debaldekoa—.BERRIAri kalte handia egin zioten aldaketahoriekin —eta beste batzuei ere bai: Hamai-ka telebistari, Elhuyar aldizkariari, Herna-niko Kronika-ri...—.Hain justu, BERRIA kalitatea hobetzeko

bide betean dabilela etorri da Eusko Jaurla-ritzaren kolpea. Webgunean eta paperezkoedizioetan, aldaketa sakonak egin dituegunkariak 2014an. Ez dira urte errazak.Mozketak izan dira taldean: langileei soldatajaitsi zaie, eta lanpostu batzuk kendu ere bai.Azken urteetan ez bezala, diru laguntzak

igo ditu Jaurlaritzak aurten, baina erdaraz-ko hedabideentzat izan dira, haietan eus-karazko berri batzuk sar ditzaten.Murrizketaren aurrean, babes kanpaina.

Irudia (babestu berria, aterkia)

Murrizketaren aurrean, babes kanpainaabiatu zuen BERRIAk, eta 15.000 sinadurabildu zituen astebetean. BERRIA Taldeak,euskal gizarteari eskerrak eman, eta sos-tengu horretan beste urrats bat egitera dei-tu zituen irakurleak: “Egunotan ageriangeratu denez, milaka lagunek nahi duteBERRIAk bere bidea egiten jarrai dezan,eta, horretarako, ezinbestekoa izango daBERRIA sostengatzen duen komunitateazabalduz joatea”. Horrez gain, helegitea ja-rri zuen erabakiaren aurka, eta proposa-men berriak egin Hekimen Euskal Hedabi-deen Elkartearen bitartez.

02 03 05 07 09 11 13

1,7

1,6

1,5

1,4

1,3

1,2

1,1

14

17,4

%

ITURRIA: BERRIA

BERRIAREN FINANTZAKETA

Salmentak

50,1

Jaurlaritzaren diru laguntzakmilioi eurotan

Taldearen diru sarrerak2013

22,9

0,4

6,3

2,8

Publizitatea

Diru laguntzak

Finantza sarrerak

Ezohiko sarrerak

Beste batzuk

1,65

1,03(itxiera urtea: urte erdiko laguntza)

1,40

1,51

1,30

Euskaldunon Egunkaria

Berria

Page 4: berria laguna · BERRIAk etenik gabe. Azken urtean, ia 1.000 lagun gehia - go batu dira komunitatera, paperezko harpidetzaren bidez edo urteroko ekarpenaren bidez. 13.000 lagunek

04 berria • 2015ko otsailaren 10a, asteartea

INFORMAZIO BULETINA

berrialaguna

Urteko jardueraren berri irakurleei zuzenean emateko, gosari to-paketak egiten ari da BERRIA herrialdez herrialde. Aldaketa sako-nak egin ditu BERRIAk azken hilabeteotan, eta irakurleen iritzieta inpresioak lehenengo eskutik jaso nahi ditu egunkariak. Izanere, haizea kontra izan, eta, halere, BERRIA aurrera salto egitensaiatu da. Mezu nagusi hori helarazi zuten batzarretan egunkarikoarduradunek.Elkar ezagutu eta elkar entzuteko saioak izan dira nagusiki. Ba-

lorazio positiboa egin zuten BERRIAlagunek egunkariak eginda-ko aldaketen inguruan, eta funtsezkotzat jo zuten proiektua. Orohar, gustura azaldu ziren egunkarian eta webgunean ikusitakoberrikuntzekin. BERRIAren aldaketez gain, herrialde bakoitzarilotutako egitasmo edo proiektuez ere aritu ziren: Bizkaian eta Gi-puzkoan, egunkariaren hedapena laguntzeko hainbat proposa-men egin ziren; Araban, Alea astekari berriaren prozesuaren gai-neko gogoeta egin zen.

Komunitatea, gertuOtsailean egingo dirabatzarrak Nafarroaneta Ipar Euskal Herrian