ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina...

4
Ingurugiroa Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte) Programak School to School Jarduerak 1. Jarduera ASKO BEROTZEN AL DU EGUZKIAK? Iraupena: Ordubeteko saio bat (aldez aurretiko prestaketa bat egin beharko dute ikasleek etxean) Helburuak: Eguzki-energiak daukan erabilgarritasuna eta kliman daukan eragina ezagutzea. Eragile naturalak ezagutzea eta ongi baloratzea. Beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak eta koloreetako arkatzak edo errotuladoreak. Jardueraren garapena: Esperimentu bat egingo dugu. Horretarako ikasle bakoitzak plastikozko, metalezko eta egurrezko pieza bana ekarri beharko ditu. Adibidez: metalezko torloju bat, arkatz bat edo egurrezko pintza bat eta plas- tikozko tapoi edo pintza bat. Etxean leku eguzkitsu bat topatuko dugu, kanpoan. Adibidez, leiho bat, balkoia, etxebizitza-eraikinaren zabaltza, lorategia… Garrantzitsuena da gure piezak uzteko leku eguzkitsua izatea. Lekurik aproposena topatu eta gero eguzkitan utziko ditugu gure hiru piezak. Eguzkia desagertu baino lehentxoago gure piezak hartuko ditugu. Kontuz ibili, oso bero egon daitezke! Zein da beroen dagoena? Eta, zein da hotzena? Bi hilabetean behin errepikatuko dugu esperimentua eta aldaketarik egotekotan apuntatuko ditugu: udako ala neguko eguzkiarekin berotzen dira gehiago? Ala berdin daude? Denon artean gure herriko edo hiriko klima deskribatuko dugu. Urtaroak nolakoak diren deskribatuko ditugu: noiz egiten duen bero, noiz hotz; noiz egiten duen euria, noiz elurra… Paisaia bat marraztuko dugu baina urteko lau urtaroetan. Eskolako jolastokia, adibidez.

Transcript of ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina...

Page 1: ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina lurrunketa-prozesuaren bidez, egoera likidotik gas-egoerara pasatzean. Egin ahal

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak1. Jarduera Asko berotzen Al du eguzkiAk?

iraupena: Ordubeteko saio bat (aldez aurretiko prestaketa bat egin beharko dute ikasleek etxean)

Helburuak: • Eguzki-energiak daukan erabilgarritasuna eta kliman daukan eragina ezagutzea.• Eragile naturalak ezagutzea eta ongi baloratzea.

beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak eta koloreetako arkatzak edo errotuladoreak.

Jardueraren garapena:Esperimentu bat egingo dugu. Horretarako ikasle bakoitzak plastikozko, metalezko eta egurrezko pieza bana ekarri beharko ditu. Adibidez: metalezko torloju bat, arkatz bat edo egurrezko pintza bat eta plas-tikozko tapoi edo pintza bat.

Etxean leku eguzkitsu bat topatuko dugu, kanpoan. Adibidez, leiho bat, balkoia, etxebizitza-eraikinaren zabaltza, lorategia… Garrantzitsuena da gure piezak uzteko leku eguzkitsua izatea.

Lekurik aproposena topatu eta gero eguzkitan utziko ditugu gure hiru piezak. Eguzkia desagertu baino lehentxoago gure piezak hartuko ditugu. Kontuz ibili, oso bero egon daitezke! Zein da beroen dagoena? Eta, zein da hotzena?

Bi hilabetean behin errepikatuko dugu esperimentua eta aldaketarik egotekotan apuntatuko ditugu: udako ala neguko eguzkiarekin berotzen dira gehiago? Ala berdin daude?

• Denon artean gure herriko edo hiriko klima deskribatuko dugu. Urtaroak nolakoak diren deskribatuko ditugu: noiz egiten duen bero, noiz hotz; noiz egiten duen euria, noiz elurra…

• Paisaia bat marraztuko dugu baina urteko lau urtaroetan. Eskolako jolastokia, adibidez.

Page 2: ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina lurrunketa-prozesuaren bidez, egoera likidotik gas-egoerara pasatzean. Egin ahal

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak2. Jarduera urAren gArrAntziA

iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Gure bizitzan urak daukan garrantzia eta bere gabeziak sortzen dituen arazoak ulertzea.• Ura babestu eta aurreztea beharrezkoa dela ikustea, eta hori aurrera eramateko moduak topatzea.

beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak, errotuladoreak, aldizkariak, artaziak eta kola.

Jardueraren garapena:Lehendabizi, zergatik den ura garrantzitsua, zertarako balio duen eta egunero zertarako erabiltzen du-gun aztertuko dugu denon artean. Gero, irakaslearen laguntzarekin, ura aurreztea zer den eta zergatik den inportantea azalduko dugu.

Orain, ura aurrezteko ideiak proposatuko ditugu. Ea bururatzen zaigun noiz erabiltzen dugun behar du-gun baino ur gehiago. Zer egin ahal dugu etxean ura aurrezteko? Eta eskolan?

Ura aurrezteko atera diren ideia guztiak zerrendatuko ditugu. Irakasleak ere lagundu ahal du.

Amaitzeko, horma-irudi batzuk egingo ditugu atera diren ideia nagusiekin: marraztu, argazkiak itsatsi, aldizkariak moztu… Gero klasean, etxean… eskegiko ditugu. Ideia nagusiak laburbiltzen dituen liburuxka ere egin dezakegu eta soinean eraman ez ahazteko inoiz.

Page 3: ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina lurrunketa-prozesuaren bidez, egoera likidotik gas-egoerara pasatzean. Egin ahal

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak3. Jarduera HAizeAk

iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Haize-energiak daukan erabilgarritasuna eta kliman daukan eragina ezagutzea.• Eragile naturalak ezagutzea eta ongi baloratzea.

beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak, errotuladoreak, aldizkariak, artaziak eta kola. Irakasleak emango digun Espainiako haizeak dituen fitxa bat.

Jardueraren garapena:Zenbat haize desberdin ezagutzen duzu? Etxekoei galdetuko diegu zenbat haize mota ezagutzen duten eta zerrendatuta ekarriko ditugu eskolara.

Klasean, irakaslearen laguntzarekin, zerrenda bakarra egingo duzu etxean lortu ditugun haize desberdin guztiekin. Zeintzuk dira bere ezaugarri nagusiak? Gero, Espainiako mapa batean ikusiko dugu zein zo-naldetan jotzen duten eta zer norabide daramaten.

Orain, haizeak gure inguruan daukan eraginean pentsatuko dugu. Ba al dauka eraginik kliman? Ezagut-zen al duzu haizearen indarra erabiltzen duen tresnarik? Bururatzen al zaizu haizearen indarra erabiltzen duen asmakizun berririk?

Bukatzeko, haizearen eragina adierazten duen marrazkia egingo dugu. Haize gozoa zein bortitza adiera-ziko ditugu. Gure auzoa, herri bat, gure ikastetxea edo paisaia natural bat egin ahal dugu.

Page 4: ingurugiroa · 2014. 1. 8. · Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina lurrunketa-prozesuaren bidez, egoera likidotik gas-egoerara pasatzean. Egin ahal

IngurugiroaErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (9-10 urte)

Programak School to School

Jarduerak4. Jarduera nolA gArbitzen dA urA?

iraupena: Ordu beteko ekitaldia

Helburuak: • Uraren zikloa eta ura garbitzeko naturak berak dauzkan mekanismoak ezagutzea.

beharrezko materiala: Orriak edo kartoi meheak, koloreetako arkatzak, eta errotuladoreak.Esperimenturako beharko ditugu: edalontzi bat, edalontzia sartzeko beste ontzi handiagoa, lurra, elika-gaiak biltzeko sukaldeko plastiko-biribilki bat eta litro bat ur. Posible bada, launaka lan egingo dute ikas-leek. Talde bakoitzak bere materiala edukiko du.

Jardueraren garapena:Irakaslearen laguntzaz, uraren zikloa birpasatuko dugu eta horma-irudi handi batean adieraziko dugu. Badakigu itsaso eta ozeanoetako ura lurruntzen dela, atmosferara igotzen dela eta gero euri moduan bueltatzen dela lurrera. Baina, zer gertatzen da itsaso edo ozeanoetako ura zikin edo kutsaturik da-goenean? Esperimentu baten bidez ikusiko dugu zelan garbitzen den ur zikina lurrunketa-prozesuaren bidez, egoera likidotik gas-egoerara pasatzean. Egin ahal izateko egun eguzkitsua izan beharko du. Hauexek dira eman behar diren pausuak:1) Ontzi batean litro bat ur eta pare bat eskukada lur nahastuko ditugu.2) Gero, edalontzia ontziaren barruan ipiniko dugu, erdi-erdian. Ur zikina ez da edalontzi barrura sartu

behar; hau da, edalontzia likido azalaren gainetik gelditu behar da. Ontzia edalontzia baino zertxobait altuagoa izatea ere garrantzitsua da.

3) Kontu handiz, ontzia estali egingo dugu plastikoarekin. Ahalik eta tenkatuen jarriko dugu plastikoa edalontzia ez ukitzeko. Erabat itxita geratu behar da, inolako zulorik gabe. Ondo itxi dugula ziurtatze-ko, zinta itsaskorra erabili ahal dugu.

4) Amaitzeko, pisu handirik ez daukan zerbait (borragoma bat, harri txikitxo bat…) ipiniko dugu plas-tikoaren erdian. Plastikoa edalontzira hurbildu behar da, baina ukitu gabe.

5) Leiho baten ondoan edo terraza batean utziko dugu ontzia egun osoan.6) Beroaren eraginagatik ur zikinaren zati bat lurrundu egin dela ikusiko dugu, plastikoaren azalean tan-

tatxo batzuk osatuz. Jarri dugun pisuagatik tanta batzuk edalontziaren barruan jausi dira. Nolakoa da edalontzi barruan geratu den ura?

¿http://www.imta.gob.mx/educacion-ambiental/aprende/interface.html )

(Oharra: esperimentua “Instituto Mexicano de Tecnología del Agua”-ren web orritik moldatua izan da)