19. Korrika - Berria erdian. Korrika haien herrietatik pasatzean, gehiengoa izango dira. Euskal...

Click here to load reader

download 19. Korrika - Berria erdian. Korrika haien herrietatik pasatzean, gehiengoa izango dira. Euskal Herriak

of 16

  • date post

    15-Jan-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of 19. Korrika - Berria erdian. Korrika haien herrietatik pasatzean, gehiengoa izango dira. Euskal...

  • 19. Korrika Ibilbidea b 2 2.161 kilometroko zeharkaldia zazpi lurraldeetatik

    Elkarrizketa b 3 Asier Amondo: «Lantaldean dago Korrikaren balioa»

    Hasiera b 8 Lehen aldiz abiatuko da Korrika Urepeletik; bihar, 17:00etan

    B O

    B E

    D M

    E

    Abia hadi,

    Korrika! Urepeletik Bilbora, bihar hasiko da

    19. Korrika. Euskal Herria zeharkatuko du AEKren

    lasterketak datozen 11 egunotan, euskararen

    aldarria zabalduz.

    Testuak: Iñaki Lasa Etura

    2015eko martxoaren 18a

  • ITURRIA: AEK

    Martxoak 19, osteguna

    Urepele

    Banka

    Baigorri

    Donibane Garazi

    Martxoak 20, ostirala

    Maule

    Hazparne

    Dantxarinea

    Elizondo

    Iruñea

    Martxoak 21, larunbata

    Berriozar

    Berastegi

    Tolosa

    Hernani

    Irun

    Bera

    Baiona

    Martxoak 22, igandea

    Angelu

    Donostia

    Zarautz

    Martxoak 23, astelehena

    Itsasondo

    Arrasate

    Durango

    Eibar

    Ondarroa

    Martxoak 24, asteartea

    Lekeitio

    Gernika

    Bakio

    Algorta

    Ortuella

    Martxoak 25, astezkena

    Zalla

    Amurrio

    Trebiñu

    Oion

    Martxoak 26, osteguna

    Lodosa

    Cascante

    Tutera

    Tafalla

    Martxoak 27, ostirala

    Irunberri

    Aurizberri

    Gares

    Lizarra

    Martxoak 28, larunbata

    Etxauri

    Altsasu

    Gasteiz

    Areatza

    Arrigorriaga

    Martxoak 29, igandea

    Etxebarri

    Zamudio

    Bilbo

    Amaiera

    17:00

    17:58

    19:03

    20:08

    00:34

    06:31

    09:45

    12:06

    20:43

    00:03

    05:33

    07:11

    10:19

    13:11

    14:50

    23:25

    00:43

    08:53

    15:31

    00:10

    08:00

    14:10

    17:00

    21:38

    01:30

    04:38

    08:38

    14:10

    20:32

    00:20

    06:50

    14:12

    20:42

    00:51

    11:23

    12:21

    19:20

    00:39

    09:32

    17:39

    20:25

    00:17

    06:08

    12:25

    20:08

    23:17

    00:34

    05:41

    07:23

    12:30

    Banka

    Baigorri

    Donibane Garazi

    Maule

    Hazparne

    Dantxarinea

    Elizondo

    Iruñea

    Berriozar

    Berastegi

    Hernani

    Irun

    Bera

    Baiona Angelu

    Donostia Zarautz

    Tolosa

    Itsasondo

    Arrasate

    Durango Eibar

    Ondarroa

    Lekeitio

    Gernika

    Bakio

    Algorta

    Ortuella

    Zalla

    Amurrio

    Trebiñu

    Oion

    Lodosa

    Cascante

    Tafalla

    Tutera

    Irunberri

    Aurizberri

    Gares

    Lizarra

    Etxauri

    Altsasu

    Gasteiz

    Areatza

    Arrigorriaga

    Etxebarri

    Zamudio

    Urepele Irteera

    Bilbo Helmuga

    2.161 kilometro

    BERRIA

    Asteazkena, 2015eko martxoaren 18aII b 19. Korrika

    B ihar hasi, eta martxoa- ren 29ra arte. Hemere- tzigarrena. Euskahal- dun. Urepeletik Bilbo-

    ra. 11 egun, 235 ordu eta erdi, eta 2.161 kilometro. Hainbat bizipen errepideetan. Beste hainbat irri- barre eta oihu. Izerdia. Harrota- suna. Zazpi lurralde. Nazio bat. Hizkuntza baten alde. Euskara. Hitz hutsalak izan zitezkeen, bai- na hori baino gehiago dira, askoz gehiago. Nortasuna baitute 19. Korrikan.

    Bihar hasiko da bi urtez behin Euskal Herriko kaleak euskara gi- roz betetzen dituen lasterketa. Karrikak euskaltzalez mukuru, gainezka edo leporaino betetzen dituena. Lehen aldiz igaroko da Korrika Urepeletik: 340 bat biz- tanle dituen herri txiki horretatik abiatuko da Euskal Herriko hiri handienera, 350.000 biztanle baino gehiago dituen hirira. Lan- da gunetik metropolira. Xalbado- rrek lekukoa Arestiri. Odolaren mintzoa-tik Harri eta Herri-ra.

    Badira bi urte Amets Arzallusek 18. Korrikako mezua irakurri zuenetik. Bi urte euskalakariek euskara elkarri eman ziotenetik. Martin Ugalde kultur parkean (Andoain) hasi zen Korrika hura, eta BERRIA egunkariko bi langilek hartu zuten lehendabizi hamaika esku ukitzekoa zen lekukoa, Re- migio Mendibururen eskulana. Egurrezkoa. Ikurrinarekin. Me- zua barnean daramana.

    Euskaraz ari zen euskalakari hura euskahalduna da orain, eus- karaz mintzo dena ere ahaldundu daitekeelako. Euskaldunek izan- go dute boterea datorren aste eta erdian. Korrika haien herrietatik pasatzean, gehiengoa izango dira. Euskal Herriak euskaraz bizi nahi duela erakutsiko dute; herria zu- tik mantentzeko, hizkuntza bizi- rik mantendu behar dela. Dato- zen 11 egunek indarberrituko dute euskara. Beste bi urterako, bederen.

    Urepeletik Bilbora, abia hadi Korrika!

    Iritsi da 19. Korrika. Urepelen hasiko da, Nafarroa Beherean, eta Bilbon bukatu, 2.161 kilometroko ibilbidea egin ostean. Herritarrak euskahalduntzea dute xede aurten.

    Urepeletik, denok Korrikara

  • 19. Korrika b IIIBERRIAAsteazkena, 2015eko martxoaren 18a

    Hainbat Korrikatan eskarmentua itzalean hartu ostean, lehen pla- nora jauzi egin du Asier Amondok (Laudio, Araba, 1969). Lehen al- dia du arduradun gisa. Ia bi urte dira Korrikako koordi-

    natzaile kargua hartu zenuene-

    tik. Zer moduz bizi duzu lehen

    Korrika hau?

    Ondo, oso gustura nago. Niretzat, mugarria urriaren 1ean izan zen, lantalde guztia orduan hasi bai- tzen lanean. Bertigo guztia aldez aurretik izan nuen. Dena bidera- tua dugu dagoeneko; guztia mar- txan dago. Gainera, nire ustez, Korrikaren ezaugarri nagusia da ez dela pertsona batena, baizik eta lantaldeak kudeatzen duela. Hor dago Korrikaren balioa. Kargua hartzerakoan «berti-

    goa» aipatu zenuen, eta lehe-

    nengo erantzunean ere erabili

    duzu hitza. Hainbeste nabaritu

    al duzu bertigo hori?

    Ni zerotik ez nintzen abiatzen, 14. Korrikatik nazio mailako batzor- dean egon naizelako. Baina egia da Korrika gaur egun Euskal He- rriaren ikurra dela, eta bertigo hori erantzukizun arlotik zetorki- dan. Ikusten duzu oso gauza han- dia dela, Euskal Herri osoaren za- baleran dagoela. Maila pertsona- lean ere eragin dit aldaketa. Orain arte ikusezina nintzen; orain asko ikusten naute. Hainbat kontu al- datu egin behar izan ditut: harre- man instituzionalak landu, eza- gutu jende berri asko... Edurne Brouard ordezkatu

    duzu. Hitz egin al duzue azken

    egunotan?

    Edurnerekin sarri egoten naiz. Telefonoa beti piztuta dauka nire- tzat. Zalantza baten aurrean beti eskatzen diot aholkua: «Hau ze- lan egingo zenuke?». Edurne makulu garrantzitsua da niretzat, konfiantza eta segurtasunerako. Urepeletik Bilbora abiatuko da

    bihar Korrika. Zergatik Urepele?

    Askotan aipatzen dugu Korrikak baduela idatzi gabeko arau bat; aurreko edizioa amaitu den he- rrialdetik abiatzen da hurrengoa. Hemezortzigarrena Baionan amaitu zen, eta Urepeletik abia- tzeko proposamena jaso genuen. Inoiz ez gara handik pasatu. Tokia berria da guretzat, eta haientzat ere berria da dena. Urepele leku enblematiko eta sinbolikoa da; Xalbadorren jaioterria da. Sinbo- lismo handia du hautuak: landa- gune batetik, metropoli handi ba- tera, Bilbora; Xalbadorren jaiote- rritik, Arestiren herrira. Euskara ikasleak izan zenituz-

    ten gogoan 18. Korrikan. Aurten

    aukeratutako mezua euskahal-

    dun da, jendea euskararen alde

    ahalduntzea.

    Aurreko Korrika amaitu genue- nean, «eta orain zer?» galdetu genuen balorazio prentsaurreko- an. Korrikan indar metaketa izu- garria lortzen dugu, baina, behin amaituta, globo baten moduan galtzen du indarra. Hori adierazi nahi genuen «eta orain zer?» galderarekin. Hori nahi dugu, de- nok jarrera bera izatea, eta ahal- duntze edo euskahalduntze ho- rrekin indar metaketa egitea, in- dar hori biderkatzailea izan dadin. «Herri hau euskaraz pentsatuko

    dugu, edo ez da izanen», esan

    zuen Amets Arzallusek 18. Korri-

    kako mezua irakurri zuenean.

    Xalbadorrek esan zuen herria

    eta hizkuntza bata bestea gabe

    ezin direla bizi. Baina jabetzen al

    gara horretaz guztiaz? Euskara-

    ren ahalmenaz?

    Gure gaitasunak edo ahalmenak euskararen sustapena izan behar du. Horixe da Korrikaren nahia:

    euskara sustatzea eta eremu guz- tietara zabaltzea. Pentsatzen dugu euskararen herririk ez dela izango euskararik ez badago. Ahalduntze horrek bat egiten du Xalbadorrek eta Amets Arzallu-

    sek esandakoarekin. Guk ideia horri jarraipena eman nahi izan diogu. Ahalduntze horretan lagungarri

    den figuretako bat Durangoko

    Azoka da. Hain justu, aurten

    omendu duzue.

    Durangoko Azokak 50 urte bete- ko ditu aurten. Ahalduntze eta euskahalduntze eredua izan da. Liburu azoka gisa sortu zen, eta li- buru eta disko azoka bihurtu zen gero. Gaur egun, euskal kultura-

    ren erakusleiho nagusietako bat da. Asko erakutsi digu Durango- ko Azokak. Auzolana beharrez- koa da euskararen etorkizuna bermatzeko Jendetza mugitzen du Korrikak;

    erakartze ahalmen handia du.

    Baina nabari al duzue gero eus-

    kaltegietan Korrikak piztutako

    suaren garra?

    Horrekin gabiltza azaroan kan- paina abiatu genuenetik. Ez dugu nahi Korrikaren mezua martxoa- ren 30ean diluitzea eta amaitzea. Euskahaldunhori nahi dugu, lelo ahaltsua iruditzen zaigulako. Ko- rrikaren gar horri bizirik eutsi nahi diogu, edizio batetik bestera indar berriak hartzeko eta gauza berriak egin ahal izateko. Horre- tarako, hainbat eragileren kon- plizitatea behar dugu. Izugarrizko sasoia du Korri