KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun...

7
KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak. Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako sortu dugu Garaikideak: ordubete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako. Guk sorturiko fandango, mazurka, jauzi, polka edo tango berrien estreinaldia, gure dantza aurrera gidatzen, baina hori bai, atzerako ispiluari sarritan begiratuz. Dantza, musika eta gizakiaren mugimendua da, dena batean, dena elkar loturik. Musika eta dantza bat dira guretzat: Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia. Garaikideak kontzertua ere bada, lau musikari, gitarra, akordeoi, kontrabaxua eta txistua, dantza musika jotzen, eta AIKO Taldeko dantza maisuak oinekin kantuan, gorputz osoarekin musikaren bozgorailuaren lana egiten, dantzan. Eta emanaldi bakoitza ezberdina ere izanen da, inprobisazioa eta sorkuntza gure tradizioaren parte ere badelako. Musikariak: Alvaro García Martínez (gitarra) Txus Aranburu Susperregi (akordeoia), Amaiur Cajaraville Garmendia (kontrabaxua), Sabin Bikandi Belandia (txistua). Dantzariak: Maitane Ruiz Arego Onintze Azpeitia Ruiz Katalin Zarate Arrieta Anartz Ormaza Ugalde Josu Garate Suinaga Patxi Laborda Larrea LEHEN EMANALDIAK: Otsailak 17: Berriozar (kultur etxea) Martxoak 24: Agoitz (kultur etxea) 21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 1

Transcript of KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun...

Page 1: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

KORRIKA KULTURALA | EstreinaldiakGARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagunAiko Taldea

Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak. Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako sortu dugu Garaikideak: ordubete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako. Guk sorturiko fandango, mazurka, jauzi, polka edo tango berrien estreinaldia, gure dantza aurrera gidatzen, baina hori bai, atzerako ispiluari sarritan begiratuz.

Dantza, musika eta gizakiaren mugimendua da, dena batean, dena elkar loturik. Musika eta dantza bat dira guretzat: Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia.

Garaikideak kontzertua ere bada, laumusikari, gitarra, akordeoi,kontrabaxua eta txistua, dantza musikajotzen, eta AIKO Taldeko dantzamaisuak oinekin kantuan, gorputzosoarekin musikaren bozgorailuarenlana egiten, dantzan. Eta emanaldibakoitza ezberdina ere izanen da,inprobisazioa eta sorkuntza guretradizioaren parte ere badelako.

Musikariak:Alvaro García Martínez (gitarra)Txus Aranburu Susperregi (akordeoia),Amaiur Cajaraville Garmendia(kontrabaxua),Sabin Bikandi Belandia (txistua).

Dantzariak:Maitane Ruiz AregoOnintze Azpeitia RuizKatalin Zarate ArrietaAnartz Ormaza UgaldeJosu Garate SuinagaPatxi Laborda Larrea

LEHEN EMANALDIAK:

Otsailak 17: Berriozar (kultur etxea)

Martxoak 24: Agoitz (kultur etxea)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 1

Page 2: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

ENKARGUZ | Sormenaren ibaianXabier Zabala eta Andoni Egaña

IKUSKIZUNAEnkarguz sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena.

ENKARGUAKanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu. Konposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskaintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin.

Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute. Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.

Helburua, kolorea, tonua… lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko.

Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna… eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.

LEHEN EMANALDIAK:

Martxoak 7: Iruñea (Mendillorri Civivox)

Martxoak 15: Beasain (Igartza jauregia)

Martxoak 30: Tutera (Lourdesko zentro zibikoa)

Martxoak 31: Gasteiz (Oihaneder euskararen etxea)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 2

Page 3: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

JULE | Kale-antzerkiaHortzmuga Teatroa

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa edo, hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki.

Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.

Jule familia osoari zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira.

LEHEN EMANALDIAK:

Martxoak 9: Orereta

Martxoak 21: Lizarra (Foru Plaza)

Martxoak 31: Gares (Udal Plaza)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 3

Page 4: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

OHOLTZA | Performance-aBeñat Krolem

2015ean Beñat Krolem artistak Oholtza deituriko proiektua hasi zuen, bat-batekotasuna bere ikerketa lerroetako bat zelarik, arte-anitzetatik abiatuta. Arte ikerkuntza horren prozesuan inprobisazioaren inguruko alor ugari ikertu ditu, 2017an doktoretza-tesia, bat-batekotasuna eta artearen inguruko azterlana, hasi zuelarik.

Oholtza bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eskultura performance-a da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Sortutako pieza-multzo hauek material (egurra, oihala, LED-argia...) zein lotze-sistema desberdinez osatzen dira, adibidez, beste pieza askoren artean, Beñat Krolem artistak sistema elektronikoa duten led-argiztapen pieza batzuk sortu ditu, aginte baten bitartez argien kolorea, intentsitatea nahiz argi-erritmoa kontrolatzen dituelarik. Pieza hauen artean aldakuntzak sortuz Beñat Krolem-ek bere gorputza zein bertsolarien gorputzak erabiliz eskulturak sortuko ditu.

Emanaldiaren unean bertan proiektatu,diseinatu eta muntatzen diren egiturakdira, beraz, eskultura eta bat-batekotasuna, bisuala eta ahozkoa, errotzat duen performancea da. Bertsolariak abesten duen unean bertan hitzekin sortzen duen bertsoaren pareko prozezuak dira Beñat Krolem artistak erabiliko dituenak. Oholtza bertsoa sortzeko sormen-prozesuaren harremanaren etagorputzaren jarreraren arteko azterketa da.

Beñat Krolem-ek bi bertsolariren gorputzak espazioan modu konkretu baten egituratuko ditu, hori izanik bertsolariaren bat-batekotasunaren oinarri, hau da, bertsolariaren eskulturizazioa izango da haien hitzen oinarria eta bertsoaren elikagaia.

LEHEN EMANALDIAK:

Martxoak 30: Getxo (Erromoko kultur etxea)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 4

Page 5: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

MUSUAPirritx, Porrotx eta Marimotots

Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko.

Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera, udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Inauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.

Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.

Eta zu?

LEHEN EMANALDIAK:

Otsailak20: Kanbo (eskubaloi-gela)

Otsailak 27: Irunberri (zinema)

Martxoak 27: Lodosa (kultur etxea)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 5

Page 6: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

KALAPORTU | Sarrionandiaren lurralde poetikoa

«Eta kantak eginen ditut, eta beste batzuek kantatuko dituzte, beste kanta batzuk» (Hitzen ondoeza)

IKUSKARIA: Ikuskari honen oinarri artistikoamusika izango da. Hau da, hamar bat musikarikkantu berriak plazaratuko dituzte. Oinarrizkobanda bat (Audience) erabiliz kantariek eurensormena aurkeztuko dute. Horrez gain, poemenberbek eta irudiek lagunduko duteSarrionandiaren lurralde poetikoa irudikatzen.

MUSIKARIAK: Audience, Eñaut Elorrieta, MikelUrdangarin, Xendarineko Ahizpak, Ines Osinaga,Miren Narbaiza, Dana (Kuba), Gorka Urbizu etaRuper Ordorika.

IDAZLEAK: Uxue Alberdi eta Harkaitz Cano

IKUS-ENTZUNEZKOAK: Mireia Gabilondo

ELKARLANA: hainbat eragileren arteko lana: Loraldia, Elkar, Arriaga Antzokia, Korrika Kulturala…

LEHEN EMANALDIAK:

Martxoak 15: Bilbo (Arriaga antzokia)

Martxoak 21: Gasteiz (Printzipal antzokia)

Martxoak 23: Baiona (Antzokia)

Martxoak 24: Donostia (Victoria Eugenia antzokia)

Martxoak 28: Iruñea (Gaiarre antzokia)

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 6

Page 7: KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak...KORRIKA KULTURALA | Estreinaldiak GARAIKIDEAK | Dantza entzun dezagun Aiko Taldea Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak

KALAPORTU: Sarrionandiaren lurralde poetikoa

BILBO (estreinaldia, Loraldia Festibalean)Banda: AudienceKantariak: Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari. Aktoreak: Harkaitz Cano eta Uxue Alberdi.

GASTEIZBanda: AudienceKantariak: Joseba Irazoki, Ines Osinaga, Mikel Urdangarin, Miren Narbaiza, Dana eta Rafa RuedaAktoreak: Ander Lipus eta Miren Gaztañaga

BAIONA Banda: AudienceKantariak: Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Ines Osinaga, Dana eta Rafa Rueda Aktoreak: Ander Lipus eta Miren Gaztañaga

DONOSTIABanda: AudienceKantariak: Joseba Irazoki & Beñat AxIari, Ines Osinaga, Mikel Urdangarin, Miren Narbaiza, Dana eta Rafa Rueda Aktoreak: Ander Lipus eta Miren Gaztañaga

IRUÑEABanda: Audience

Kantariak: Joseba Irazoki & Beñat Axeari, Ines Osinaga, Mikel Urdangarin,

Miren Narbaiza, Dana eta Rafa Rueda Aktoreak: Ander Lipus eta Miren Gaztañaga

FITXA ARTISTIKOAPoesiak: Joseba SarrionandiaEkoizpena: Loraldia FestibalaZuzendaritza artistikoa: Mireia GabilondoMusikariak: Audience, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari. Idazleak (testugileak): Uxue Alberdi eta Harkaitz CanoAktoreak (Kalaportu biran): Miren Gaztañaga eta Ander LipusEszenografia: Fernando BernuesArgiztapena: Carlos SolanoSoinua:Ekoizpena Kalaportu biran: Korrika KulturalaKolaboratzaileak: Korrika, Elkar eta Arriaga Antzokia

21. KORRIKA - Prentsa: Jon Sánchez Barrado: 688 661 679 | [email protected] 7