OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez...

64
1 OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ BALDINTZA ADMINISTRATIBO BEREZIEN AGIRIAREN KARATULA ESPEDIENTE ZK: 13-BI-72/09 1.- XEDEA 1.1.- Kontratuaren xedea BIZIKLETARI ETA OINEZKOENTZAKO LASARTE-ORIA, URNIETA ETA ANDOAIN BIDE ZATIAREN LEHEN TARTEA EGITEKO PROIEKTUA (3. IBILBIDEA: DONOSTIA-BEASAIN). 1. ZATIA 1.2.- CPA F - Eraikuntzak eta eraikuntza lanak. 42.11.20. Autobideak, errepideak, kaleak eta ibilgailuentzako edo oinezkoentzako galtzadak eta aireportuetako pistak egiteko lanak. 1.3.- CPV --- 2.- KONTRATAZIO ORGANOA Diputatuen Kontseilua 3.- KONTRATUAREN AURREKONTUA 3.1.- Lizitazioaren gehieneko zenbatekoa. MILLOI BAT BERREHUN ETA HIRUROGEITA BOST MILA ZAZPIEHUN ETA BERROGEITA HAMABI EURO ETA HOGEITA BI ZENTIMO 1.265.752,22 euro 3.2 Jasanarazi behar den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa eta portzentajea BERREHUN ETA HOGEITA ZAZPI MILA ZORTZIEHUN ETA HOGEITA HAMABOST EURO ETA BERROGEI ZENTIMO (% 18) 227.835,40 euro (% 18) 3.3.- Aurrekontu zuzkidura 1.0620.230.611.01.10.2011……………………………………………705.000,00 € 5.0620.230.611.01.10.2012……………………………………………788.587,62 € 3.4.- Lizitazioaren iragarki gastuen gehieneko zenbatekoa Gehienez ere 300,00 euro. 3.5.- Aurretiazko tramitazioko espedientea Ez 4.- GAUZATZEKO EPEA 4.1.- Gauzatzeko epea: BEDERTAZI T’ERDI (9 ½) HILABETE 4.2.- Epe partzialak. Ez 4.3.- Berandutze zigorrak: Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 196. artikuluan eta ondorengoetan adierazitakoak 5.- PREZIOEN BERRIKUSPEN INDIZEA

Transcript of OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez...

Page 1: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

1

OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ

BALDINTZA ADMINISTRATIBO BEREZIEN AGIRIAREN KARATULA

ESPEDIENTE ZK: 13-BI-72/09

1.- XEDEA

1.1.- Kontratuaren xedea

BIZIKLETARI ETA OINEZKOENTZAKO LASARTE-ORIA, URNIETA ETA ANDOAIN BIDE ZATIAREN LEHEN TARTEA EGITEKO PROIEKTUA (3. IBILBIDEA: DONOSTIA-BEASAIN). 1. ZATIA

1.2.- CPA

F - Eraikuntzak eta eraikuntza lanak. 42.11.20. Autobideak, errepideak, kaleak eta ibilgailuentzako edo oinezkoentzako galtzadak eta aireportuetako pistak egiteko lanak.

1.3.- CPV ---

2.- KONTRATAZIO ORGANOA

Diputatuen Kontseilua

3.- KONTRATUAREN AURREKONTUA

3.1.- Lizitazioaren gehieneko zenbatekoa.

MILLOI BAT BERREHUN ETA HIRUROGEITA BOST MILA ZAZPIEHUN ETA BERROGEITA HAMABI EURO ETA HOGEITA BI ZENTIMO

1.265.752,22 euro

3.2 Jasanarazi behar den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa eta portzentajea

BERREHUN ETA HOGEITA ZAZPI MILA ZORTZIEHUN ETA HOGEITA HAMABOST EURO ETA BERROGEI ZENTIMO (% 18)

227.835,40 euro (% 18)

3.3.- Aurrekontu zuzkidura

1.0620.230.611.01.10.2011……………………………………………705.000,00 € 5.0620.230.611.01.10.2012……………………………………………788.587,62 €

3.4.- Lizitazioaren iragarki gastuen gehieneko zenbatekoa

Gehienez ere 300,00 euro.

3.5.- Aurretiazko tramitazioko espedientea

Ez

4.- GAUZATZEKO EPEA

4.1.- Gauzatzeko epea: BEDERTAZI T’ERDI (9 ½) HILABETE

4.2.- Epe partzialak. Ez

4.3.- Berandutze zigorrak: Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 196. artikuluan eta ondorengoetan adierazitakoak

5.- PREZIOEN BERRIKUSPEN INDIZEA

Page 2: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

2

Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 77. artikuluko 1 puntuan aurreikusitako egoerak gertatzen direnean, 1970eko abenduaren 19ko 3650/70 Dekretuko 9. formula aplikatuko da.

6.- ESPEDIENTE MOTA ETA ESLEIPEN PROZEDURA

6.1.- Espediente mota Arrunta

6.2.- Esleipen prozedura Irekia

7.- ESKA DAITEKEEN GUTXIENEKO SAILKAPENA

G Taldea, 4 azpitaldea, e kategoria -

8.- BERMEAK

8.1.- Behin-behineko bermea 8.2.- Behin betiko bermea

Ez da eskatzen Esleipen prezioaren %5 (BEZa gabe)

9.- GAITASUNA ETA KAUDIMENA

9.1. Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa. Enpresa sailkapena eskatzen da.

9.2. Kaudimen teknikoa edo profesionala. Enpresa sailkapena eskatzen da.

10.- PROPOSAMENA AURKEZTEKO LEKUA

GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA. IDAZKARITZA TEKNIKOA. Gipuzkoa Plaza z/g, behegaina. 20004 DONOSTIA

11.- ALDAERAK EDO HAUTAGAIAK BAIMENTZEA MUGAK ADIERAZITA

Ez

Page 3: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

3

12.- ESLEIPEN IRIZPIDEAK ETA HORIEN PONDERAZIOA

12.1. BALIO JUDIZIOA EGIN BEHARRA DAKARTEN IRIZPIDEAK

Atal honi dagokion dokumentazioa B GUTUN-AZALEAN sartu behar da

IRIZPIDE HONEN PONDERAZIOA GUZTIRA 50 PUNTU

1 Memoria Teknikoa ……………………………………………………………. 12 punturaino

(gehienez 2 orri) 1. Obraren azalpen orokorra …………………..( 1 punturaino)

(gehienez orri 1 jarduerako)

2. Eraikuntza jarduera eta prozesurik garrantzitsuenen azalpen xehea ………………..……..( 4 punturaino)

(gehienez orri 2)

3. Obrak trafikoan eta oinezkoengan duen eragina; hala badagokio, zer neurri proposatzen diren, horien kostua esleipendunaren kontura izanik ……………….…..( 4 punturaino)

(gehienez 2 orri)

4. Obrak egiten diren bitarteko ingurumen babeseko neurriak, izanik horien kostua esleipendunaren kontura.….………………….…………………………..( 3 punturaino)

2. Tresnak eta lan programa …………………………………………… 23 punturaino

(gehienez orri 1 tresnako)

1. Lur mugimenduetarako eta eraisteetarako ekipoak ……………………………….…………………………...( 5 punturaino)

(gehienez orri 1 tresnako)

2. Fabrika obrak eta egiturak egiteko proposatutako tresnak

…………………………………………….……………………..( 2 punturaino)

(gehienez orri 1 tresnako)

3. Zoruak, drainatzeak, argiteriak eta hirigintza (bazterrak, zintarriak, seinaleak, hiri altzariak eta abar) egiteko taldeak

…………………………………………………………………….( 4 punturaino)

(gehienez orri 1) 4. Lan programa …………………………………….……..( 3 punturaino)

(gehienez 5 orri) 5. Obra planaren eta proposatutako tresnen arteko egokitzapena eta bat-etortzea…………….………….( 9 punturaino)

Obraren ezaugarriak eta aurreikusitako gauzatze epea ikusita, ez da bideragarria ikusiko epea murriztea, beraz, murrizten den hilabete bakoitzeko 1,0 puntuko zigorra ezarriko da.

3. Talde teknikoa ……………………………………………………… 15 punturaino

Eskainitako giza baliabide eta bitarteko tekniko guztiak eskuragarri izatea eta eskainitako lanen alderdi teknikoak gauzatzeko proposatutako giza taldea egokia izatea baloratuko da, arreta berezia jarriz diziplina ezberdinen orekan eta koordinazio orokorrean

1. Obra burua, baloratuko direlarik titulazio profesionala, postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa ………..…(5 punturaino)

Page 4: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

4

(atxiki doazen modeloko formatuaren eta koadroen arabera)

2. Obra burua, baloratuko direlarik postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa………………………………..……...( 5 punturaino)

3. Obra burua, baloratuko direlarik postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa……….……………………………….( 3 punturaino)

4. Obrako gainerako langile teknikoak, baloratuko direlarik titulazio profesionala, postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa …………………………………….( 2 punturaino)

12.2. AUTOMATIKOKI EBALUA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK

Atal honi dagokion dokumentazioa C GUTUN-AZALEAN sartu behar da.

ESKAINTZA EKONOMIKOA: IRIZPIDE HONEN PONDERAZIOA GUZTIRA

50 PUNTU

Onartutako proposamenen eskaintza ekonomikoei dagokien puntuazioaren kalkulua eskaintza horietan oinarrituta egingo da, interpolazio lineala aplikatuz P1 puntuak (beherapen maximoa, puntuazio maximoa) eta P2 puntuak (0ko beherapena, puntuazio minimoa) definitzen duten zuzenean, puntu horiek mugatzen duten segmentuaren barnean. P1 eta P2 puntuak hauek dira:

P1 - Eskaintza merkeenari dagokiona (beherapen maximoa), berari emango zaion puntuazioarekin, Pmax puntuazio maximoarekin, alegia. P2 - Lizitazio neurriari dagokiona, berari emango zaion puntuazioarekin, puntuazio minimoarekin, hau da, formula honen bitartez kalkulatuko den puntuazioarekin: Pmin = Pmax x (1-Bmáx) (Bmax = Beherapen maximoa) Beherapena (B) honela kalkulatuko da: lizitazio neurria ken eskaintza ekonomikoa, zati lizitazio neurria. Aipatu den zuzena definitzeko, onartutako oinarrizko eskaintzak bakarrik hartuko dira kontuan.

Proposamen bat neurriz kanpokoa edo ausartegia dela joko da, baldin beraren beherapen portzentajeak 10 puntu edo gehiagoz gainditzen badu aurkeztutako proposamen guztien beherapen portzentajeen batez besteko aritmetikoa.

Bi eskaintzaren edo gehiagoren azken puntuazioan berdinketa gertatzen bada, eskaintzarik ekonomikoena nagusituko da. Berdinketak jarraituko balu, ikus agiriko 9.2 baldintza.

13.- ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Bai

14.- ERAIKUNTZAKO ARRISKU OROTARAKO ASEGURUA

Bai

15.- AZPIKONTRATA DAITEKEEN GEHIENEKO EHUNEKOA

Ehuneko 60.

Page 5: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

5

16.- ORDAINTZEKO ERA

Ziurtapenen aldizkakotasuna: hilero

17.- BERME EPEA

URTEBETE (1).

18.- HIZKUNTZ ARAUBIDEA

Kontratu honek nahitaez bete behar du hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren araubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezarria eta Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta hori garatzen duten arauetan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen Foru Dekretuan, erregulatua. Horrenbestez, baldintza administratibo berezien agiriko 14.7 klausulari jarraikiz hizkuntza biak erabiltzea kontratua gauzatzeko baldintzetako bat da eta, bete ezean, aipatu klausulan aurreikusitako zigorra ezarriko zaio esleipendunari.

19. KONTRATAZIO MAHAIA

Garapen Iraunkorrek Departamentuaren Kontratazio Mahaiaren osaketa araututa dago Garapen Iraunkorreko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko 2008ko maiatzaren 2ko 36/2008 Foru Dekretuaren 14. artikuluan.

Diputatuen Kontseiluak 2011ko martxoaren 1an onartua

Donostia, 2011ko martxoaren 4a IDAZKARI TEKNIKOA, e.o.

Sin.: María Munt Durán

Page 6: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

6

LIZITAZIO PROZEDURA IREKIAN ETA IRIZPIDE ANITZEN BALORAZIO MODUAN ESLEITUTA, OBRAK KONTRATATZEKO BALDINTZA ADMINISTRATIBO BEREZIEN AGIRIA

I - KONTRATUAREN ELEMENTUAK

1. KONTRATUAREN XEDEA 1.1. Karatulako 1.1 puntuan deskribatuta dauden eta Administrazioak onartutako proiektuan jasota dauden lanak, karatulako 1.2. eta 1.3 puntutan adierazten diren CPA kodea, eta dagokionetan CPV nomenklatura, dutenak. 1.2. Obra onartutako proiektuaren arabera egingo da; proiektua osatzen duten dokumentu guztiek, bai eta baldintza administratibo berezien agiriak eta ezaugarri teknikoen agiriak kontratu izaera izango dute, eta, kontratua sinatzeko unean, aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, kontratuaren esleipendunak sinatu egin beharko ditu. 1.3. Agiri honen karatulako 11. puntuan onartuta badago aldagaiak edo alternatibak aurkeztea, lizitatzaileek aukera dute beren ustez komeni diren soluzioak proposatzeko, beti ere agiri honen karatulako 12. puntuan zehazten den gehieneko kopurua eta aurkezteko eskakizunak eta modalitateak errespetatuta. 2. KONTRATUAREN ARAUBIDEA Kontratua obrako kontratu administratiboa izango da eta ondorengo arauek xedatutakoaren arabera arautuko da: Sektore Publikoko Kontratuen Legean jasotakoak; Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamenduan indargabetuta ez daudenak; Sektore Publikoko Kontratuen Legea zati batean garatzen duen 2009ko maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuak jasotakoak; 1970eko abenduaren 31ko 3854/70 Dekretuaren bidez onartutako Estatuaren obrak kontratatzeko Baldintza Administratibo Orokorren Agirian indargabetuta ez daudenak; Euskal Autonomia Erkidegoan zein Gipuzkoako Foru Aldundian kontratazioa arautzen duten eta aplikagarriak diren beste edozein xedapen; eta, noski, baldintza agiri honen eta kontratuaren xede den proiektuaren ezaugarri teknikoen agirian jasotako baldintza eta klausulak. Lege eta arau horien osagarri gisa, Administrazio Zuzenbideko arau orokorrak beteko dira, eta horiek ezean, eta orduan bakarrik, Zuzenbide Pribatukoak. Kontratua aplikatzeko edo interpretatzeko garaian, edo gauzatu, aldatu, bete edo deuseztatzerakoan sor litezkeen auziak Foru Aldundiko organo eskudunek ebatziko dituzte, kontratistari entzunaldia eman ondoren, eta haien erabaki eta ebazpenek indar betearazlea izango dute berehala. Erabaki eta ebazpen horien aurka egiteko eskumena duen jurisdikzioa Administrazioarekiko auzietarakoa izango da.

Page 7: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

7

3. KONTRATUAREN AURREKONTUA ETA KREDITUA EGOTEA 3.1. Lizitaziorako gehieneko aurrekontua baldintza agiri honetako karatularen 5. puntuan adierazitakoa da. Ondorio guztietarako, Administrazioak onartutako aurrekontuan sartuta daudela jo behar da kontratatutako obra behar bezala gauzatzeko kontratistak egin behar dituen zuzeneko eta zeharkako gastu guztiak, obren ikuskatzailetza eta zuzendaritza lanak egiteko tasak eta indarrean dauden xedapenen arabera aplikagarriak diren besteak, baita udal, probintzia eta estatu mailako zerga eta lizentzia mota guztiak ere. 3.2. Kontratu hau betetzeko Administrazioak bere gain hartzen dituen betebehar ekonomikoei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa dago, eta dagozkion aurrekontu xedapena eta urtekoak karatulako 3.2. puntuan zehaztutakoak dira. 3.3. Kontratuaren prezioa kontratistak bere proposamenean eskainitakoa izango da, eta ezingo du inola ere Administrazioak jarritako aurrekontua gainditu; dagokion BEZa erantsiko zaio prezio horri, bere garaian aplikagarria den tipoaren arabera. Kontratuko prestazioa betetzeko esleipendunak egin behar dituen gastu guztiak ere erantsiko dira: gastu orokorrak, finantzarioak, aseguruetakoak, tasak, fidantzak, saiakerak, garraioa eta joan-etorriak, langile teknikari eta laguntzaile guztien ordainsariak eta dietak, eta agiri honetan aurreikusitako beste guztiak. Indarrean dauden xedapenen arabera iragarkia aldizkari ofizialean edo ofizialetan argitaratzeko gastuak eta kontratua formalizatzeko gastuak ere gastuen zerrendan sartu direla ulertuko da. Agiri honen karatulako 2.4 puntuan agertzen da publizitate gastuengatik esleipendunari zenbat ordainduko zaion gehienez. Kontzeptu horiek ezingo dira gero aparteko kontzeptu edo kontu sail gisa aurkeztu. Behin eskaintza hautatuta, proiektuaren lizitazio oinarriarekin bat datozen kontratu aurrekontuari eta prezio bateratuei esleipen koefizientea aplikatuko zaie, eta hortik ateratzen diren zenbatekoak izango dira obra egin bitartean indarrean egongo diren kontratu aurrekontua eta prezio bateratuak. Esleipen koefizientea kalkulatzeko, zatiketa hau egingo da: esleipendunak aurkeztutako eskaintza ekonomikoaren zenbatekoa zati proiektuaren kontrata bidezko aurrekontuaren zenbatekoa. Bi zenbateko horietan ez da barne hartuko Segurtasun eta Osasuneko Azterlanaren kapituluari dagokion aurrekontua, hori ezingo baita murriztu. Eskaintzetan aldaerak onartzen direnean, hautatutako aldaeraren bat baldin bada, aldaera hori duen proiektuari dagozkion kontratu aurrekontua eta prezio bateratuak egongo dira indarrean, dagokien esleipen koefizientea aplikatuta.Esleipen koefizientea beti unitatea baino txikiagoa izango da, eta kalkulatzeko, zatiketa hau egingo da:hautatutako aldaeraren eskaintza ekonomikoaren zenbatekoa zati aldaera hori duen proiektuaren kontrata bidezko aurrekontua, kasu honetan ere nola zatikizunean hala zatitzailean kanpo utzirik Segurtasun eta Osasuneko Azterlanaren kapitulua. 3.4. Kontratua lanak egiten hasi aurreko urtean sinatzen bada, esleipenak baldintza etenarazle bat izango du, hau da, lanak egiten diren ekitaldian kontratuaren betebeharrei aurre egiteko kreditu egokia eta nahikoa egotea beharrezkoa dela. 4. PREZIOEN BERRIKUSPENA

Page 8: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

8

Prezioak berrikustea bidezkoa den edo ez esaten hasteko, baldintza agiri honen karatulako 5. puntuan idatzitakoari begiratuko zaio, legeriak dioena aintzat hartuta. Hasteko bidezkoa bada, puntu horretan adieraziko da zer indize edo formula polinomiko aplikatu beharko diren berrikuspenean. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen bigarren xedapen iragankorrak aurreikusitakoaren arabera, 79. artikuluan ezarritakoari egokitutako berrikuspen formula berriak onartu bitartean, 3650/1970 Errege Dekretuak eta hori osatzen duen 2167/1981 Errege Dekretuak onartzen dituztenak aplikatuko dira. 5. GAUZATZEKO EPEA 5.1. Kontratua gauzatzeko gehieneko epea karatularen 4.1. puntuan agertuko da eta, zatiko epeei dagokienez, karatularen 4.2. puntuan xedatutakoa beteko da. 5.2. Kontratuaren epea bakarrik luzatu ahal izango da Sektore Publikoaren Kontratuen Legeko 196 eta 197. artikuluetan eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 98 eta 100. artikuluetan aurreikusitako kasuetan eta haietan ezarritako baldintzetan. Nolanahi ere, luzapena espresuki erabaki beharko da. 1627/1997 Errege Dekretuaren 14. artikuluaren arabera segurtasun eta osasun alorreko koordinatzaileak nahiz zuzendaritza fakultatiboko kideak obra osoa edo lanak geldiaraziz gero, edota 31/1995 Legeko 14. artikuluaren arabera Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak eginez gero, eta geldiarazpenaren arrazoia bada kontratudunak edo azpikontratudunak segurtasun eta osasuneko neurriak ez betetzea, obra edo lubakia geldirik dagoen bitartean obra burutzeko epeak aurrera jarraituko du eta kontratua indargabetzeko arrazoia izan daiteke, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 196, 197 eta 220. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

II - KONTRATAZIOA

6. ESLEITZEKO PROZEDURA ETA MODUA Esleipen prozesuan, lizitazio prozedura irekia erabiliko da, eta esleitzeko modua karatularen 12. puntuan zehazten diren irizpideen balorazioa izango da. 7. PROPOSAMENAK AURKEZTEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK 7.1. Enpresa lizitatzaileak.- Proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte pertsona natural edo juridikoek, espainiar edo atzerritarrek, baldin eta kontratatzeko inolako debekurik ez badute, eta beren kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala frogatzen badituzte. Azken baldintza horren ordez, behar den sailkapena eskatuko da, legez eska daitekeenean.Sozietate talde bateko nagusi diren pertsona juridikoen kasuan, taldea osatzen duten sozietateak kontuan hartu ahal izango dira kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala egiaztatzeko edota nagusi den pertsona juridikoaren sailkapena egiaztatzeko, baldin eta pertsona horrek egiaztatzen badu bere esku dauzkala kontratuak gauzatzeko beharrezkoak diren sozietate horien bitartekoak.

Page 9: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

9

Era berean, proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 48. artikulua betez aldi baterako era daitezen enpresa batasunek. Batasuna osatzen duten enpresetako bakoitzak jarduteko gaitasuna eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala egiaztatu beharko du ondorengo klausulek aipatzen duten dokumentazioa aurkeztuz. Halaber agiri pribatu batean honakoak adierazi beharko dira: batasuna osatzen duten enpresen izenak eta egoerak, bakoitzak duen partaidetza, kontratua indarrean dagoen bitartean Administrazioaren aurrean guztien ordezkaritza osoa zein pertsonak edo entitatek izango duen; kontratuak lekartzakeen eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko behar adinako ahalordeekin-, eta Aldi Baterako Enpresa Batasun gisa eratzeko konpromisoa hartzen dutela. Agiri hori batasuna osatzen duten enpresetako ordezkariek sinatu beharko dute. Kontratua aldi baterako enpresa batasun bati esleitzen bazaio, orduan beharrezkoa izango da enpresa batasun hori eskritura publikoan formalizatzea. Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkez dezake. Gainera, proposamen bat bakarka aurkeztu duen lizitatzaileak ezingo du beste batzuekin aldi baterako elkartuta proposamenik aurkeztu edo aldi baterako batasun batean baino gehiagotan agertu. Lizitatzaileren batek baldintza hori betetzen ez badu, ez dira onartuko hark sinatutako proposamen guztiak. Hala eta guztiz ere, eskaintzetan aldaerak onartzen direnean, lizitatzaileek proposamen bat baino gehiago aurkez dezakete, baldintza agiriaren karatulako 11. puntuan zehaztutako elementuen eta baldintzen arabera. Horrelakoetan, ohiko proposamen ekonomikoaz gainera, beste aldaeretako soluzioei dagozkien proposamenak aurkeztu behar dituzte, haietako bakoitzaren justifikazioa azalduta, eta lehen aipatutako proposamen ereduan eskatzen diren datuak ere emanda. Proposamena aurkeztearekin lizitatzaileak bete-betean eta oso-osorik onartzen ditu baldintza agiri honetako eta kontratuan biltzen diren beste dokumentu guztietako klausula guztiak, salbuespenik gabe, eta erantzukizunez aitortzen du zuzenak direla aurkeztu dituen datu guztiak eta betetzen dituela lana kontratatzeko ezarrita dauden betekizun guzti-guztiak. 7.2. Dokumentazioa aurkezteko modua, epea eta tokia.- Lizitazio honetan parte hartzeko, lizitatzaileek deialdiaren iragarkian ezarritako epearen barruan eta baldintza agiriaren karatulako 10. puntuan adierazitako tokian aurkeztu behar dituzte beren proposamenak; zehazki, hiru gutun-azal itxi (A, B eta C), gero zehaztuko den dokumentazioa barnean dutela, eta bietan adierazita, modu irakurgarrian, zein lanetarako aurkezten den, lizitatzaile den pertsonaren izen-abizenak edo enpresaren sozietate izena, dagokionaren IFZ eta helbide elektronikoa (e-maila), proposamena sinatzen duenaren izen-abizenak eta zein izaerarekin sinatzen duen. Gutun-azalak lizitatzailearen edo haren ordezkariaren sinadurarekin aurkeztu behar dira nahitaez.

Proposamenak eskuz edo postaz aurkeztuko dira. Eskaintzaileak posta bidez bidaltzen badu proposamena, postetxean bidalketari jarritako eguna egiaztatu beharko du eta Kontratazio Organoa jakinaren gainean jarri eskaintza egun berean bidali duela, telex, telekopia edo telegrama bidez. Eskaintza ez da onartuko bi baldintza horiek betetzen ez badira, edota bidalketaren jakinarazpena proposamenak jasotzeko ezarrita dagoen epea amaitu ondoren jasotzen bada. Nolanahi ere, esandako eguna iritsi eta hurrengo hamar egun naturalak igarotzen badira proposamena jaso gabe, berau ez da inolaz ere onartuko.

Page 10: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

10

7.3. “A” GUTUN-AZALA: KONTRATATZEKO AHALMENA 7.3.1. “A” gutun-azalean agiri hauek sartu behar dira: a) Enpresariaren jarduteko gaitasuna eta, hala balegokio, haren ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak: Jarduteko gaitasuna egiaztatzeko agiriak:

• Enpresa pertsona bakarrarena denean, Nortasun Agiria edo haren ordez balio duen dokumenturen bat aurkeztu behar da.

• Enpresa pertsona juridikoa bada, eraketa edo aldaketa eskritura aurkeztu behar da, Merkataritza Erregistroan inskribatua, baldin merkataritza gaietako legeriaren arabera hala badagokio. Merkataritza Erregistroan inskribatzeko obligaziorik ez badago, jarduteko gaitasuna frogatzeko, dagokion Erregistro Ofizialean inskribaturiko eraketa eskritura edo agiria, estatutuak edo sorrera agiria, jarduera erregulatzen duten arauak bertan jasota.

• Beste norbaiten izenean agertu edo eskaintzak sinatzen dituztenek Nortasun Agiriaren edo haren ordez balio duen dokumenturen baten kopia aurkeztu behar dute, eta behar adinako ahalordea dutela egiaztatu. Enpresa pertsona juridikoa izango balitz, ahalordea Merkataritza Erregistroan izena emanda egon beharko da. Alabaina, egintza konkretu baterako ahalordea bada, ez da Merkataritza Erregistroan izena eman beharko, beti ere Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.1.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, eta berdin Europar Batasunetik kanpokoek ere, baldintza agiri honen II. eranskinean xedatzen denari jarraitu behar diote “A” gutun-azalean aurkeztu beharreko agirien xehetasuna jakiteko. b) Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan aipatzen diren kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela egiaztatzen duten agiriak. Egiaztapen hori egiteko IV. eranskineko aitorpen eredua erabil daiteke, honako egoerak berariaz jasota:laneko segurtasun eta osasun gaietako arau hauste oso larriagatik ez duela zigor irmorik jaso, zerga alorreko eta gizarte segurantzako betebeharretan egunean dagoela Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 13 eta 14. artikuluetan eskatzen den neurrian eta moduan, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela kontratuaren xedeari dagokion epigrafean. Zerga alorreko eta gizarte segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatu, hamar (10) lanegunen barruan egiaztatu behar du esleipendun gertatuko den pertsonak edo enpresak, Administrazioak hala eskatzen dionetik aurrera kontatuta. Horri begira, aitorpen agirian (IV. eranskina) lizitatzaileak aukera du berariazko baimena emateko, esleipen proposamena bere aldekoa izanez gero Administrazio kontratatzaileak zuzenean eskuratu ditzan Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatzaileari buruz dituen zerga datuak. Baimen hori emanez gero, lizitatzaileak ez du aurkeztu beharko Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga betebeharretan egunean egotearen ziurtagiririk. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko, gauden ekitaldiari dagokion alta agiria edo azken ordainagiria aurkeztu beharko du, baita zerga

Page 11: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

11

horren matrikulan baja ez duela eman esanez egindako ardurapeko adierazpena ere (Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 15. art.). Nolanahi ere, lizitatzailea indarrean dagoen legediak zehaztutako salbuespen egoeraren batean egonez gero, zergan alta emanda dagoela egiaztatu behar izateaz gain, salbuespen egoera hori egiaztatu beharko du zerga administrazio eskudunak emandako berariazko ebazpena aurkeztuz, edo, bestela, aipatu salbuespenaren arrazoia azalduz ardurapeko adierazpena egin beharko du. c) Enpresaren sailkapena egiaztatzeko agiriak. Sailkapenak behar adinakoa, iraungi gabea eta karatularen 7. puntuan zehaztutakoarekin bat datorrena izan behar du. d) Kaudimena: Lanen edo zerbitzuen aurrekontua txikia delako edo beste edozerengatik Sailkapen Ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denean, lizitatzaileak kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta teknikoa edo profesionala egiaztatzera behartuta daude, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 64 eta 65. artikuluen arabera. Alabaina, aipatu legeko 63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lizitazioaren xede den kontratuaren mota berekoak sinatzeko sailkapena izanez gero eta beharrezkoa ez bada, sailkapena edukitzea nahikoa izango da enpresaren kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta teknikoa eta profesionala egiaztatzeko.

• Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa egiaztatzeko, karatularen 9.1 puntuan agertzen diren bideetako bat edo gehiago erabil daitezke.

Lizitatzaileak, funtsezko arrazoiak direla medio, ezin baditu eskatutako erreferentziak eman, Administrazioarentzat aski den beste edozein dokumentazio aurkeztuz frogatu ahal izango du bere kaudimen ekonomiko eta finantzarioa.

• Kaudimen teknikoa karatularen 9.2 puntuan agertzen diren agiriak aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Posta elektronikoko helbidea: ahal izanez gero, betiere, posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko da, jakinarazpen ondorioetarako. f) Behin-behineko bermearen egiaztagiria, baldintza agiriaren karatulan eskatzen bada, karatulan ezarritako zenbatekoari egokitua. Behin-behineko bermea ez da jarri beharko bermea abal modura eratuta dagoenean. Behin-behineko bermea eratzeko beste modu guztietan, betetzea eta kitatzea legeak xedatzen duen bezala egingo da. Aldi baterako enpresa batasunen kasuan, batasuneko enpresa batek nahiz gehiagok era dezakete behin-behineko bermea, baina denen artean eskatzen den zenbatekora iritsi behar dute eta batasuna osatzen duten guztiak izanik solidario bermean. g) Gutun-azal horretan sartutako agiri guztien zerrenda. 7.3.2. 2001eko martxoaren 13ko 24/01 Foru Dekretuaren bidez araututako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontratuen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzaren 1998ko otsailaren 3ko 12/98 Dekretuaren bidez eta Ogasun eta Administrazio Publikoen sailburuaren 1998ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez araututako Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erroldan izena emanda dauden lizitatzaileek, nahikoa dute kasuan kasuko erregistroko arduradunak emandako indarrean dagoen ziurtagiriaren kopia aurkeztea, eta, hori

Page 12: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

12

eginez gero, ez dute a) eta c) ataletan aipatutako agiriak aurkeztu edo egoerak egiaztatu beharrik. Baldintza agiri honen 7.3.1. klausulako c) atalean aipatzen den sailkapena ez badago sartuta Kontratisten Erregistroko izen-ematearen ziurtagirian, lizitatzaileak sailkapena egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, haren kopiarekin batera. Era berean, aipatu den dokumentazioaren ordez, aurkez daiteke ezaugarri berak dituen Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Kontratisten Erregistro Ofizialak emandako ziurtagiria. Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 130.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, nortasuna eta sailkapena Lizitatzaileen eta Enpresa sailkatuen Erregistro Ofizialak emandako ziurtagiriaren bidez, edo sailkapenaren ziurtagiri komunitarioaren bidez egiaztatzen direnean, ziurtagiriarekin batera lizitatzailearen adierazpen erantzulea aurkeztu beharko da, aipatu ziurtagirian jasotzen diren datuak ez direla aldatu esaten duena. 7.4. “B” GUTUN-AZALA: AUTOMATIKOKI BALORATUKO EZ DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA 7.4.1. Orri honen V. eranskineko ereduaren arabera bete behar da proposamen teknikoari buruzko dokumentazioa. Beste aldetik, orri honen karatulako 12. puntuko edukia izan behar du dokumentazio horrek. 7.4.2. Halaber, B gutun-azalean lizitatzaileak zehaztu beharko du azpikontratatuko dituen obren zerrenda, eskaini duen aurrekontu osoarekiko hartzen duten portzentajea adieraziz. Halaber, lanak egiteko azpikontratatuko dituen enpresen edo enpresarien zerrenda erantsi beharko du. 7.5. “C” GUTUN-AZALA: PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA AUTOMATIKOKI BALORATUKO DIREN GAINERAKO IRIZPIDEAK 7.5.1. Gutun-azalean proposamen bakarra jasoko da, I. eranskinean ageri den ereduari jarraituz idatzia, eta lizitatzaileak edo haren ordezkariak sinatua. Proposamenean lizitazioko lana egiteko eskaintzen duen prezioa adierazi behar du, kontrata preziotzat hartuko dena, bertan sartuta, kontratistaren industri etekina eta edozein arlo fiskaletako zergak, gastuak, tasak eta arielak barne, BEZa izan ezik. Jasanarazi beharreko Balio Erantsiaren Zerga (BEZ) partida independente gisa adieraziko da. 7.5.2. Beste aldetik, automatikoki ebaluatuko diren balorazio irizpideen egiaztagiriak erantsi beharko dira. Irizpide horiek orriaren karatulan agertzen dira. 7.6. Dokumentazioa aurkezteko argibideak 7.6.1. Lizitatzaileak, aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuaren kontratazio prozeduretan parte hartu duela eta, “A” gutun-azalean 7.3.1. a), c) eta d) ataletan eskatzen diren agiriak aurkeztuak baldin baditu eskaintzak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko sei (6) hilabeteen barruan, ez du izango agiri horiek aurkeztu beharrik, baldin eta baldintza agiri honen III. eranskina behar bezala betetzen badu eta “A” gutun-azalean eskatzen diren gainerako agiri guztiak aurkezten baditu; nolanahi ere, litekeena da agiriren bat iraungita badago berriz aurkeztu behar izatea.

Page 13: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

13

7.6.2. Lizitatzaileak aukera du eskatzen diren agirien jatorrizko aleak edota Administrazioak edo notarioak kautotutako kopiak aurkezteko. 7.6.3. Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, eta berdin Europar Batasunetik kanpokoek ere, baldintza agiri honen II. eranskinean xedatzen denari jarraitu behar diote “A” gutun-azalean aurkeztu beharreko agirien xehetasuna jakiteko. 8. PROPOSAMENAK IREKITZEA 8.1. Aurren-aurrena, Kontratazio Mahaiak “A” gutun-azaleko edukia aztertuko du, eta lizitatzaileek behar den garaian eta moduan aurkeztutako agiriak kalifikatuko ditu. Aurkeztutako dokumentazioan akats materialik atzemanez gero, interesatuei jakinaraziko die, eta gehienez ere hiru eguneko epea emango du lizitatzaileak akatsa zuzen dezan. Mahaiak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 130. artikuluak aipatzen duen dokumentazioa kalifikatu ondoren, eta, dagokien kasuetan, aurkeztutako dokumentazioaren akats eta gabeziak zuzendu ondoren, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 11. artikuluak xedatzen dituen hautaketa irizpideetara zein enpresa egokitzen diren erabakiko du, eta zehazki adieraziko ditu lizitazioan onartutakoak, baztertutakoak eta baztertzearen arrazoiak. 8.2. Eskatutako agiriren bat ez aurkezteak edo eskatu ez bezala aurkezteak berekin ekarriko du Mahaiak behin betiko ez onartzea. 8.3. Era berean, Mahaiak baztertu egingo ditu eskatutako behin-behineko bermea ezarri izanaren egiaztagiria aurkezten ez duten proposamenak, baldin eta baldintza agiri honen karatulako 8.1. puntuan behin-behineko bermea eskatzen bada. 8.4. Behar bezala adierazitako tokian, egunean eta orduan, jendaurreko ekitaldian irekiko ditu Kontratazio Mahaiak B gutunazalean dauden proposamen teknikoak; beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu, eta agiri honetan jasota dauden balorazio irizpideei jarraituz, garrantzi eta haztapen handienetik txikienerako ordenan balioetsiko ditu proposamenak. 8.5. Azkenean, zehaztuko den leku, egun eta orduan, Kontratazio Mahaiak ekitaldi publikoa egingo du “C” gutun-azala irekitzeko, automatikoki ebalua daitezkeen irizpideei dagokien dokumentazioa duena. 8.6. Ez dira onartuko proposamenak, honelako kasuetan:

• Administrazioak derrigorrez jakin beharreko datuak ikustea eragozten duten kontraesanak, gabeziak, akatsak edo zirriborroak badituzte.

• Aztertua eta onartua izan den dokumentazioarekin bat ez badatoz.

• Lizitazioaren gehienezkoa gainditzen badute.

• Errematearen zenbatekoan akats nabarmena baldin badute.

• Baldintza agiri honen I. eranskinean ageri den proposamen eredutik asko aldentzen badira.

Page 14: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

14

8.7. Dokumentazioa aztertu ondoren, Mahaiak puntuazioa ezarriko dio, Agiri honen karatulan agertzen den balorazio irizpideak aplikatuz. Jarraian, Kontratazio Mahaiak Kontratazio Organoari igorriko dizkio aurkeztutako proposamenei balorazio irizpideak aplikatu ondoko emaitzak, ekitaldiaren akta, aurkeztutako agiriak, esleipen proposamena eta beharrezkotzat jotzen dituen oharrak. 9. KONTRATUAREN ESLEIPENA 9.1. Kontratazio organoak, Mahaiaren proposamenez eta legezko epearen barruan, kontratua behin-behinekoz esleituko dio ekonomikoki onena den eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileari, baldin eta epearen barruan betetzen badu Administrazioak aldez aurretik eskatzen diona, klausula honetako hirugarren paragrafoak dioenaren arabera. Talde berekoak diren enpresa ezberdinek egindako proposamenen balorazioa Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 86. artikuluak xedatutakoaren arabera egingo da. Beherapen ausartegien kasuan, baldintza agiri honen karatulako 12.2. puntuan xedatutakoa beteko da. 9.2. Kontratuak esleitzerakoan lehentasuna izango dute kaudimen teknikoa egiaztatzeko unean Eusko Jaurlaritzako 2003ko abenduaren 23ko 329/03 Dekretuak jasotzen dituen talde behartsuetako langileak dituzten enpresa publiko nahiz pribatuek aurkeztutako proposamenek, baldin eta langile kopuru hori 100eko 2tik gorakoa bada eta aurkeztutako proposamenek eskaintza onenak berdintzen badituzte, lizitaziorako oinarri diren irizpideak kontuan hartuta. 9.3. Kontratazio organoak eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duen pertsonari edo enpresari eskatuko dio hamar lanegunen barruan aurkez ditzan, eskaera hori jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekin egunean egoteari buruzko egiaztagiriak, baita ere kontratatzeko gaitasuna edukitzeari buruzko beste edozein egiaztagiri, edota, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 53.2 artikuluan dioenaren arabera kontratazio organoak hala eskatuta, kontratua gauzatzeko erabiltzera edo atxikitzera konprometitu den baliabideak benetan eskura jartzeari buruzkoak, bai eta esleipen kopuruaren ehuneko bostaren behin betiko bermea eratu izanari buruzkoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) zenbatekoa kenduta. Baldin eta berme osagarria egotea aurreikusten bada, horretarako erabakitako zenbatekoa eratuko da. Eskatutako hori behar bezala betetzen ez bada, ulertuko da lizitatzaileak bere eskaintza erretiratu egin duela, eta, kasu horretan, egiaztagiri berdinak eskatuko zaizkio eskaintzen sailkapeneko hurrenkeran hurrena dagoenlizitatzaileari. Halaber aurkeztu beharko du Kontratua enkantera ateratzeko publizitate gastuak, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialekoak, bai Estatuko Aldizkari Ofizialekoak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 126. artikuluak aipatzen dituenak, ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, baita eraikuntzako arrisku orotarako aseguru polizaren kopia eta primaren ordainagiria ere, kontuan harturik kontratistak egindako aseguruak honako arrisku guztiak estali behar dituela: 1. Obrek eraikuntza aldian eta berme aldian jasan ditzaketen kalteak, esleipen prezioaren mugaraino eta Administrazioa aseguratu gisa sartuta, kalteak direla ohiko arriskuek eragindakoak (sutea, tximista, leherketa, talka, egintza bandaliko edo asmo

Page 15: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

15

gaiztokoa, etab.), direla izadiaren arriskuetatik etorritakoak, nahiz direla greba, matxinada, sabotaje, astinaldi zibil edo terrorismo arriskuen ondorio ere. 2. Erantzukizun zibila (orokorra, patronala eta gurutzatua), hirugarrenei eragindako kalteengatik egotz dakiokeena, kalteak izan direlarik, edo kontratistaren langile, enplegatu edo menpeko iraunkor nahiz noizbehinkakoek eragindakoak, edo makinek edo ekipoek eragindakoak, edota esleitutako obrak egiterakoan egindako lanen ondorioz gertatuak. Erantzukizun zibileko aseguruak eskala honen araberakoa izan behar du: Kontratuaren zenbatekoa Bermearen muga 601.012,10 euro arte 150.253,03 euro 601.012,10 eta 3.005.060,52 euroren artean 300.506,05 “ 3.005.060,52 eta 6.010.121,04 euroren artean 601.012,10 “ 6.010.121,04 eta 30.050.605,22 euroren artean 1.202.024,21 “ 30.050.605,22 eurotik gora 1.803.036,31 “

9.4 Behin betiko bermea nahiz osagarria, beharrezko denean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 84. artikuluan zehaztutako moduetako edozeinetan eratu ahal izango dira, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 55. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako baldintzak beteta. Behin betiko bermeak bere gain hartuko ditu Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 88. artikuluan aipatutako kontzeptuak. Bermeak itzultzea eta kitatzea, legeak xedatzen duen eran egingo da. 9.5. Goian aipatutako eskaeran adierazitako egiaztagiriak jaso eta hurrengo bost lanegunen barruan esleitu beharko du kontratua Kontratazio Organoak. 9.6. Aurkeztutako proposamenak, bai onartuak, bai ireki gabe baztertutakoak edo bai behin irekita ezetsiak izan direnak, espedientean artxibatuko dira. Behin kontratua esleitu eta errekurtsoak aurkezteko epea errekurtsorik jarri gabe amaitu denean, proposamenekin batera aurkeztutako dokumentazioa interesatuen esku geldituko da. Kontratua esleitzen denetik urtebeteko epea pasatu denean lizitatzaileek ez badute beren dokumentazioa jaso, Administrazioak desegitea erabaki dezake.

III - KONTRATUA SINATZEA

10. KONTRATUA SINATZEA 10.1. Kontratua sinatuz osatuko da hura. 10.2. Kontratazio Organoak esleipendunari eskatuko dio kontratua sina dezan, 30/2007 Legeko 135. artikuluko 4. atalean ezarritako eran lizitatzaile guztiei edo izangaiei egindako esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost lanegunen barruan sinatu ere. Kontratua sinatzen den ekitaldi berean, kontratuaz gain, planoak, ezaugarri teknikoen agiriak eta proiektuaren aurrekontuaren 1. prezio taula, baita baldintza

Page 16: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

16

administratiboen agiri hau ere sinatuko ditu esleipen hartzaileak, horrela jasota utzirik ezagutzen dituela eta ados dagoela. 10.3. Kontratistari egoztekoak diren arrazoiengatik kontratua adierazitako epean sinatu ezin denean, Administrazioak erabaki dezake behin betiko bermearen gainean behin-behineko bermearen zenbatekoa bahitzea. Kontratua ez sinatzeko arrazoiak Administrazioari egoztekoak badira, kalte-ordaina emango zaio kontratistari atzerapenak eragin diezazkiokeen kalte eta galerengatik.

IV - KONTRATUA GAUZATZEA

11. OBRAK GAUZATZEA ETA KONTRATISTAREN ERANTZUKIZUNA Enpresariak aurkeztutako proiektuan, baldintza agiri honetan eta baldintza orokorren agirietan zehaztutakoari jarraituz eta obraren zuzendaritzak eta, dagoen kasuan, kontratuaren arduradunak, bakoitzak bere eskumenen alorrean, kontratuaren interpretazio teknikorako eman ditzaketen jarraibideak kontuan hartuz gauzatuko du obra. Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiak erabakiko du zein arduratuko den obra zuzentzeaz. Obra zuzendaritzak kontratistari eman nahi dizkion agindu, jarraibide eta adierazpenak Aginduen Liburuan idatziko dira, eta hark sinatuta zilegituko dira. Kontratistak nahitaez bete beharko ditu jarraibide horiek, baldin eta idatziz jasota badaude. Obra zuzendaritzak edozein momentutan agindu dezake bere iritziz komeni diren material eta obra unitateen saiakerak, probak eta azterketak eginaraztea. Obrak gauzatzen diren bitartean eta berme epea bete artean, kontratista izango da eraikuntzan antzeman daitezkeen akatsen erantzulea. 12. OBRA ZUINKETA EGIAZTATZEA 12.1. Obra egiteko epea zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen den egunaren biharamunean hasiko da. Obraren zuinketa egiaztatzeko akta, berriz, kontratua sinatzen den egunetik hasita gehienez ere hilabeteko epearen barruan sinatu behar da tramitazio arrunteko espedienteetan. Presazko tramitazioa duten espedienteetan kontratua gauzatzen hasteko epea ez da hamabost lanegunetik gorakoa izango, kontratua sinatzen denetik aurrera kontatuta, eta bestela kontratua suntsitu egin daiteke, non eta atzerapena ez den ez Administrazioari ez esleipendunari egozteko modukoa, eta hala jasotzen ez den dagokion ebazpen arrazoituan. Obren zuinketa egiaztatzea esleipendunaren edo haren ordezkariaren aurrean egingo da. Zuinketarako epea gainditzea nahikoa arrazoi da kontratua bukatutzat emateko. 12.2. Ezingo zaio hasiera eman obrari zuinketa egiaztatzeko akta egin gabe edo arrazoizko zalantzak jasotzen badira bertan; horrelakorik gertatuz gero eten egingo da obren hasiera edo behin betiko etetea erabakiko da.

Page 17: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

17

Administrazioak obren hasiera sei hilabetetik gora etetea nahikoa arrazoi izango da kontratua suntsitzeko. 12.3. Era berean, ezingo dira lanak hasi aldez aurretik Segurtasun eta Osasun Plana onartu gabe, 1997ko urriaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera. 13. KONTRATISTARI EGIN BEHARREKO ORDAINKETAK 13.1. Kontratistak eskubidea izango du sinatutako kontratua eta, halakorik balego, dagozkion aldaketak betez benetan egin dituen lanen ordaina jasotzeko, aurrez hitzartutako prezioen arabera. Egindako obren zenbatekoa obra zuzendaritzak emango dituen obra ziurtagirien bidez egiaztatuko da, baldintza agiri honen karatulako 16. puntuan zehaztutako aldizkakotasunez eta baloratutako zerrenda oinarritzat hartuta. Obra ziurtagirien ondoriozko ordainketak konturako ordainketak izango dira, bukaerako neurketan gerta daitezkeen zuzenketak eta aldaketak ezarriko zaizkielarik, eta ez dute eragingo, inondik ere, ziurtagirian sartzen diren obren onarpena eta harrera. 13.2. Baldintza agiri honetako 11. klausulan ezarritako baldintzak bete bitartean ezingo da ziurtagiririk aurkeztu eta, ondorioz, ezingo da inolako ordainketarik egin. Kontratistak behar baino azkarrago lan egin dezake obrak kontratuan zehaztutako epeen barruan burutzeko, non eta obra zuzendaritzaren iritziz komenigarritzat ez jotzeko arrazoiak ez dauden. Alabaina, egindako lanen edo emandako ziurtagirien zenbatekoa edozein izanik ere, urte bakoitzean kontratistak ezingo du jaso dagokion urtekoan xedatutako kopuruari esleipen koefizientea aplikatuta ateratzen den zenbatekoa baino diru gehiago. 13.3. Kontratistak, halaber, eskubidea izango du, aldez aurretik idatziz eskatuta, konturako ordainketak jasotzeko egindako prestakuntza lanengatik, hala nola, instalazioak egin eta obrari atxikitako materiala edo makineria astuna pilatzeagatik, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 200.3 artikuluan zehazten den moduan eta bermeekin eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 155tik 157ra bitarteko artikuluek xedatutakoaren arabera. 14. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK Kontratu honen araubideak ezartzen dituen betebehar orokorrez gain, beste betebehar berezi hauek ere izango ditu kontratistak: 14.1. Esleipendunak kontratuko lanetan arituko diren langileekin lan alorreko legeriaren eta gizarte segurantzakoaren xedapenak bete beharko ditu, eta haren ardura izango da lan istripuei dagokien guztia. Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango kontratistak ez baditu betebehar horiek betetzen. 14.2. Kontratistak giza talde eta bitarteko egokiekin egin behar ditu obrak eta lanen martxak noiznahi sortzen dituen premiei behar bezala erantzun. Proposamenean aipatutako makinak eta bitarteko teknikoak ere obretan jarriko ditu eta, oro har, obrak ondo egiteko behar diren guztiak.

Page 18: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

18

14.3. Kontratistak obran eskura eduki beharko ditu, une oro, Aginduen eta Gorabeheren Liburuak, aldez aurreko diligentziak eginda, eta obra zuzendaritzaren esku jarriko ditu obrak egiten diren bitartean egindako bisitak, gertatutako gorabeherak eta emandako aginduak bertan jaso ditzan. Kontratistak berak edo bere ordezkariak jarraibide horien jaso-agiria sinatu beharko du. Obrak hartzeko ekitaldian “Aginduen Liburua” aurkeztu beharko da behar bezala beteta, eta obrak hartutakoan Administrazioaren esku geldituko da. Kontratistaren kontura izango dira obra materialak eta unitateak egiaztatzeko eta probatzeko gastuak, Ezaugarri Teknikoen Agirian aurreikusitako gehieneko zenbatekora bitartean. 14.4. Esleipendunak obrak zuzen egiteko beharrezkoak diren baimen eta lizentzia guztiak kudeatu beharko ditu eta kontratistaren kargura izango dira baimen horien kudeaketa eta tasen gastuak, baita gauzatzekoak ere. 14.5. Kontratistak lanen programa aurkeztu beharko du kontratua sinatzen denetik hasita hogeita hamar eguneko epean, kontrako arrazoiren bat egon ezik, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduak 144. artikuluan aurreikusitako moduan eta Baldintza Administratibo Orokorren Agiriko 27. klausulan xedatutakoaren arabera. Zuinketa egiaztatzeko akta eta lanen programa onartzerakoan ezar daitezen epe partzialak kontratuaren zati izango dira betearazte ondorioetarako. 14.6. Kontratistaren kontura izango dira funtzionamenduko alta eta baimena, sare eta zerbitzuetako lotuneak, behin-behineko eta behin betiko hartuneak eta, oro har, instalazioak behar bezala funtzionatu eta legeztatzeko beharrezkoa den guztirako egin behar diren kudeaketa lanak, beharrezkoak diren gastu, tasa, zerga, eta abarren ordainketa eta erakunde eskudunei aurkeztu behar zaizkien proiektuen idazketa eta ikus onespena. 14.7. Kontratistak bere kontura jarri beharko ditu obrako sarbidea, lan guneko zirkulazioa eta arrisku puntuak adierazteko beharrezkoak diren seinaleak, bai obra eremuan baita mugetan eta inguruetan ere. Era berean, obrak hasten diren une beretik kontratistak obrari buruzko identifikazio kartelak jarriko ditu, non Aldundiaren eredu ofizialak erabiliz bi hizkuntzatan adieraziko baita obraren izena, kontratistarena eta, azpian, Gipuzkoako armarria ondorengo leloarekin “Gipuzkoako Foru Aldundia. Garapen Iraunkorreko Departamentua”. Errotuluak, oharrak, seinaleak eta gainerako komunikazio orokorrak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira. Baldintza hau betetzen ez badu, 2007ko urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoak, 196. artikuluan aurreikusitako zigorra jarriko zaio esleipendunari, kontratuaren xede den prestazioa behar bezala ez betetzeagatik. Zigorraren zenbatekoa ez betetzearen larritasunaren araberakoa izango da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz. 14.8. Kontratista behartuta dago obrak egitera, baina baita ere zaintzera Administrazioak obrak hartu bitartean. Halaber, obrak hartu bitartean, esleipendunaren ardura izango da bertako lursail eta ondasunak zaintzea.

Page 19: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

19

14.9. Kontratistak Laneko Segurtasun eta Osasun Plana prestatu behar du eta, gauzatzen ari dela, segurtasun eta osasun gaietako koordinatzaileak edo, koordinatzailerik ez badago, Zuzendaritza Nagusiak onartu behar du. 14.10. Esleitutako kontratuaren edukia eta kontratuko lan guztiak isilpean gorde behar ditu kontratistak. 15. SEGURTASUN ETA OSASUN GAIETAKO KOORDINAZIOA Obrak egiten enpresa batek baino gehiagok, edo enpresa batek eta langile autonomoek, edota zenbait langile autonomok parte hartzen dutenean, Aldundiak segurtasun eta osasunan arduratuko den koordinatzaile bat izendatuko du obrak egiten diren bitartean. Koordinatzailea izan daiteke obra proiektua egiterakoan alor hori koordinatu zuen pertsona bera eta obra zuzendaritzaren parte izango da. Horrela egin ezean, adieraziko da nork egingo dituen zeregin horiek zuzendaritza fakultatiboaren barruan, beti ere eskatzen den titulazioa eta behar den prestakuntza duen pertsona izan beharko duelarik. Arduradun horrek Segurtasun eta Osasun Planean edo Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Azterketan bildutako neurriak betetzen direla zainduko du; halaber, horietan aurreikusitako aurrekontuko zenbatekoa gauzatzeaz ere arduratuko da eta, ez-betetzerik atzemanez gero, gauzak zuzentzeko behar diren jarraibideak eta aginduak eman emango dizkio kontratistari. Koordinazioaren arduradunak edo obra zuzendaritzan eginkizun hori izendatuta daukan kideak, eskumen osoa izango du obra osoa edo lubaki jakinen batzuk behin-behingoz geldiarazteko, segurtasuneko eta osasuneko neurriak ez direla betetzen eta pertsonentzat arrisku larri edo berehalakoa dagoela ikusiz gero. Horrelakoetan, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza eta gainerako interesatuak jakinaren gainean jarriko ditu, 1997ko urriaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuko 14. artikuluak xedatu bezala. Obra geldirik dagoen bitartean epeak aurrera egiten jarraituko du obra gauzatzeko epeari dagokionez, eta kontratua suntsitzeko arrazoi izan daiteke, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 196, 197 eta 220. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. 16. KONTRATUA LAGATZEA 16.1. Kontratuaren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izango zaizkio baldin eta lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo pertsonalak ez badira erabakigarriak izan kontratua esleitzeko garaian. 16.2. Esleipendunek bere eskubide eta betebeharrak hirugarren bati lagatzeko baldintza hauek bete behar dituzte: a) Kontratazio organoak lagapena egiteko baimena berariaz eta aurretik ematea. b) Lagatzaileak kontratuaren zenbatekoaren %20 gutxienez gauzatua izatea. c) Lagapen hartzaileak Administrazioarekin kontratatzeko ahalmena eta eska dakiokeen kaudimena izatea, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 63tik 65era bitarteko artikuluen arabera, eta behar bezala klasifikatuta egotea, lagatzaileari baldintza hori eskatu bazaio.

Page 20: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

20

d) Esleipendunaren eta lagapen hartzailearen arteko lagapena eskritura publikoan formalizatzea. 16.3. Lagapen hartzaileak subrogazioz bereganatuko ditu lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztiak. 16.4. Administrazioak ez du baimenik emango sailkapenetan etenda edo kontratatzeko ezgaituta dauden pertsonen alde kontratu lagapenak egiteko. 17. AZPIKONTRATAZIOA 17.1. Esleipendunak hirugarren batzuekin hitzartu ahal izango du kontratuaren zati bat haiek egitea, non eta kontratuan kontrakorik esaten ez den, edo kontratuaren izaerak eta baldintzek berekin ez dakarten esleipendunak zuzenean bete beharrekoa dela. 17.2. Azpikontratuak egiteko honako eskakizunak bete beharko dira:

a) Baldintza agirietan edo lizitazioaren iragarkian hala aurreikusten bada, lizitatzaileek bere eskaintzan adierazi beharko dute kontratuaren zer zati azpikontratatzea aurreikusi duten, azpikontratazioaren zenbatekoa eta lan hori egingo duten azpikontratisten izena edo enpresa profila (kaudimen profesional edo teknikoko baldintzen arabera definituta) zehaztuta.

b) Beti ere, esleipendunak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dio Administrazioari azpikontratuak egiteko asmoa, azpikontratatu nahi den prestazio zatia eta azpikontratistaren nortasuna adierazita, eta behar bezala zurituta azpikontratistak lan horiek egiteko duen gaitasuna, kontuan hartuta dauzkan bitarteko teknikoak nahiz giza baliabideak, eta esperientzia. Azpikontratistak sailkapen egokia izango balu azpikontratatzen den kontratu zatia gauzatzeko, hori jakinaraziz gero kontratistak ez du haren gaitasuna zuritu beharrik izango. Azpikontratistaren gaitasuna azpikontratua egin eta berehala egiaztatu ahal izango da baldin eta beharrezkoa bada larrialdiko egoera bati edo premiazko neurriak hartzea eskatzen duen egoera bati aurre egiteko, eta behar bezala arrazoitzen bada.

c) Baldintza agirietan edo lizitazioaren iragarkian ezartzen bada lizitatzaileek a) puntuan adierazitako gorabeherak nahitaez jakinarazi behar dituztela, eskaintzan adierazitakoa betetzen ez duten azpikontratuak (eskaintzan bertan adierazitako enpresariekin ez egiteagatik edo bertan jasotako prestazio zatiei dagokiena ez izateagatik) ezingo dira gauzatu jakinarazpena egin eta b) puntuko zurigarriak aurkezten direnetik hogei egun igaro arte, baldin eta aurrez berariazko baimena jaso ez badute, eta beti ere epe horretan Administrazioak ez badu azpikontratu horien aurka dagoela jakinarazten. Erregimen hori bera ezarriko da azpikontratistak bere profil profesionalaren deskribapenaren bidez identifikatu izan badira ere eskaintzan.

Kontratistaren ardurapean, azpikontratuak sinatu ahal izango dira hogei eguneko epe hori igaro behar izan gabe, baldin eta larrialdiko egoera bati edo premiazko neurriak hartzea eskatzen duen egoera bati aurre egiteko nahitaezkoa bada eta behar bezala arrazoitzen bada.

d) Izaera sekretua edo erreserbatua duten kontratuetan, edo lege zein erregelamenduzko xedapenen arabera kontratua segurtasun neurri bereziekin gauzatu behar denean, edota Estatu segurtasunaren funtsezko interesak babesteko

Page 21: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

21

beharrezkoa denean, azpikontratazioa egiteko kontratazio organoaren berariazko baimena beharko da beti.

e) Esleipendunak hirugarrenei azpikontratatutako lan zatiek ezingo dute gainditu baldintza administratibo berezien agirian finkatuko den portzentajea. Baldintza agirian muga berezirik jasotzen ez bada, kontratistak esleipen prezioaren % 60rainoko portzentaje bat azpikontratu ahal izango du.

Gehieneko portzentaje hori kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko kontratista nagusiarekin lotura duten enpresekin sinatutako azpikontratuak. Elkarren artean lotura duten enpresatzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.

17.3. Azpikontratazioa egiteko aurreko atalean zehazten diren baldintzak urratzen badira, eta azpikontratistaren gaitasuna edo larrialdiko egoera nahiz azpikontratazioaren premia erabakitzen duten gorabeherak egiaztatzen ez badira, azpikontratuaren zenbatekoaren 100eko 50a bitarteko zigorra ezarri ahal izango zaio kontratistari.

17.4. Azpikontratatuak kontratista nagusiaren mende bakarrik egongo dira, eta beraz, Administrazioaren aurrean kontratista nagusia izango da kontratuaren erantzule bakarra, hitzez hitz bete beharko dituelarik baldintza administrazio berezien agiria eta kontratuan xedatutakoa.

Administrazioak klausula honetako 2. puntuko b) eta c) hizkietan aipatzen diren jakinarazpenen arabera sinatutako azpikontratuen berri izateak, edo 2. puntu horretako d) hizkian aurreikusitako kasuan eman dezakeen baimenak ez dute aldatuko kontratista nagusiak duen erabateko erantzukizuna.

17.5. Kontratistak inola ere ezingo du hitzartu kontratuaren zati bat egitea lege ordenamenduaren arabera kontratatzeko ezgaituta dauden pertsonekin edo 2007ko urriaren 30eko 30/07 Legeko 49. artikuluan jasotako kasuetan daudenekin.

17.6. Kontratistak azpikontratazioaren berri eman beharko die langileen ordezkariei, lan alorreko legedian xedatutakoaren arabera.

17.7. Lizitazio iragarkian jaso izan bada, kontratazio organoak ezar diezaioke kontratistari berarekin lotura ez duten hirugarren batzuei azpikontratatzea guztira kontratuaren aurrekontu osoaren % 30 gainditzen ez duten prestazio jakin batzuk, baldin eta multzo osoaren barruan zati bereziak badira eta ondorioz bereizita gauzatzeko modukoak badira, gaitasun profesional jakina duten enpresak egin behar dituztelako edo lan horiek sailkapen egokia duten enpresei esleitu dakizkiekeelako. Ezarritako betebehar horiek kontratua gauzatzeko baldintza bereziak izango dira, 2007ko urriaren 30eko 30/07 Legeak 196.1 eta 206 g) artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

17.8. Horretarako, aplikagarriak izango dira 2006ko urriaren 18ko 32/2006 Legea, Eraikuntza Sektoreko birkontratazioa arautzen duena, eta 2007ko abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretua, hura garatzen duena. 18. KONTRATUA ALDATZEA

Page 22: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

22

18.1. Kontratazio organoak, onura publikoko arrazoiengatik eta aurreikusi ezineko egoerei aurre egiteko, kontratua aldatzeko eskumena dauka, legeriak xedatzen duena betez, betiere, eta espedientean behar bezala justifikatuta. 18.2. Proiektuaren aldaketarik ez da tramitatuko, baldin obrak egiterakoan ustekabekoak sortu arren obra zuzendaritzaren iritziz eroanbidearen trazatuaren egokitze soilak badira, edo proiektuaren aldaketa xeheak badira, hau da, obran ondorio ekonomikorik ez dutenak, obra unitate berririk sorrarazten ez dutenak, proiektuaren ezaugarrietan funtsezko aldaketarik ez dakartenak eta fabrika mota baten ordez beste bat erabiltzera ez daramatenak badira. 19. EPEAK EZ BETETZEA 19.1. Esleipendunak kontratua gauzatzeko epea eta Administrazioak jarritako epe partzialak bete beharko ditu. Nolanahi ere, kontratista berandutza egoeran dagoela aitortzeko ez da beharrezkoa izango Administrazioak aldez aurreko eskaera edo errekerimendua egitea. 19.2. Kontratista berari egoztekoak diren arrazoiengatik berandutzen bada epe partzialak betetzeari dagokionean, guztizko epea ezingo duela bete zentzuz pentsarazteraino, edo guztizko epea ez badu betetzen, kontratazio organoak erabaki dezake, nahiz kontratua suntsitzea kontratistak bermea galduta, nahiz zigorrak jartzea Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 196.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. 19.3. Berandutze zigorrak kontratuaren prezioaren %5aren multiplo batera iristen badira, kontratazio organoak erabaki dezake kontratua suntsitzea edo kontratua gauzatzen jarraitzea zigor gehiago jarrita. Aurreko hipotesietan, kontratazio organoak kontratua suntsitzea erabakitzen badu, kontratuaren suntsipena arautuko dute, kausei dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 206, 207, 220 eta 221. artikuluek eta, ondorioei dagokienez, lege bereko 208 eta 222. artikuluek. Aplikatuko dira, baita, aipatutako artikuluekin bat datozen Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko xedapenak eta, esandakoen kontra ez doazen neurrian, Baldintza Administratibo Orokorren Agirikoak. Atzerapena kontratistari egozterik ez dagoen arrazoiengatik gertatu bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 197. artikuluan xedatu bezala jokatuko da. Berandutze zigorren zenbatekoa obra ziurtagirietatik kenduko da eta, bestela, bermetik. Bermea galtzeak edo zigorren zenbatekoa ordaintzeak ez du eragozten kontratistaren berandutzeak eragindako kalte eta galerengatik Administrazioak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izatea. 20. OBRAK ETETEA 20.1. Administrazioak kontratua etetea erabakitzen badu, edo Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 200.5 artikulua aplikatuz eteten bada, akta bat egingo da, etena ekarri duten gorabeherak eta kontratuaren gauzatzea zertan dagoen azalduko dituena. Akta hori kontratazio organoaren ordezkari batek, kontratistak eta obra zuzendariak izenpetu behar dute, eta aktaren eranskin batean jasoko da gauzatutako obraren

Page 23: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

23

neurketa eta etendako obraren zatian edo zatietan soilik erabiltzeko diren obrarako pilatutako materialen berri. 20.2. Administrazioak obra etetea erabakitzen badu, kontratistak benetan nozitutako kalteen eta galeren ordaina ordainduko dio kontratistari.

V - KONTRATUAREN AMAIERA

21. OBRAREN HARRERA, AMAIERAKO ZIURTAGIRIA, LIKIDAZIOA ETA BERME EPEA 21.1. Lanen harrera eta likidazioa egiteko moduari eta formalitateei dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 218. artikulua, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 163. artikulua eta hurrengoak eta Estatuaren Obrak Kontratatzeko Baldintza Administratibo Orokorren Agiriko 71. klausula eta hurrengoak errespetatuko dira. 21.2. Obrak hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, kontratazio organoak egin diren lanen amaierako ziurtagiria onartu beharko du eta kontratistari ordainduko zaio kontratuaren likidazioaren kontura. 21.3. Obraren harreraren akta egiten den egunetik aurrera hasiko da berme aldia, baldintza agiri honen karatulako 17. puntuan zehaztutako denbora iraungo duena. Epe horretan kontratistaren ardura izango da obrak artatzea, eta kontzeptu horregatik ez du inolako kalte-ordain eta ordainketarik jasotzeko eskubiderik izango. Kontratistari ez zaio hori eskatuko, hala ere, luzaroan xede praktikorik gabe iraungo duten obrak direnean, hala nola emaitzarik izan ez duten zundaketa eta prospekzioak edo izaeragatik artapen hutsa baino lan handiagoa eskatzen dutenak direnean, dragatzeak kasu. 21.4. Berme epea bete baino hamabost egun lehenago obra zuzendaritzak obren egoerari buruzko txostena egingo du, ofizioz edo kontratistak eskatuta. Txostena aldekoa bada, kontratista bere erantzukizunetik libre geldituko da, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 219. artikuluan xedatutakoan izan ezik, eta ofizioz itzuliko zaio berme gisa eratua zuen fidantza eta likidatuko zaio kontratua, eta, halakorik balego, bete gabeko betebeharrak ordainduko zaizkio. Txostena aldekoa izango ez balitz eta antzemandako akatsak obrak egiterakoan izandako hutsuneen ondorio badira eta ez eraikitakoaren erabilerarenak, berme epearen barruan obra zuzendaritzak beharrezkoak diren aginduak emango dizkio kontratistari konponketak egin ditzan eta horretarako epe bat emango dio; lan horiek egin bitartean kontratista arduratuko da obren zaintzaz eta ez du inolako ordainik jasoko berme epea luzatzeagatik. 22. KONTRATUA EZ BETETZEA Baldintza agiri honetan edo kontratua osatzen duten gainerakoetan ezarritako aginduzko edozein betebehar ez betetzea kontratua suntsitzeko nahiko arrazoi izan daiteke. 23. KONTRATUA SUNTSITZEA

Page 24: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

24

Kontratua Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 206 eta 220. artikuluetan zehaztutako kasuetan suntsituko da eta kontratazio organoak erabakiko du, ofizioz nahiz kontratistak eskatuta, azken honi entzunaldi tramitea eskainita eta legedian aurreikusitako ondorioekin.

Donostia, 2011ko otsailaren 1a IDAZKARI TEKNIKOA, Sin.: Juan Jose de Pedro

Page 25: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

25

I. ERANSKINA

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA ............................................................... jaunak/andreak,................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, ..................................................ren izenean edo ............................... enpresaren ordezkaritzan (IFK:.............................sozietate helbidea: ........................ P.K ........... Tel................... helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak............

ADIERAZTEN DU

I. Ezagutzen duela BIZIKLETARI ETA OINEZKOENTZAKO LASARTE-ORIA, URNIETA ETA ANDOAIN BIDE ZATIAREN LEHEN TARTEA EGITEKO PROIEKTUA (3. IBILBIDEA: DONOSTIA-BEASAIN). 1. ZATIA (13-BI-72/09) PROIEKTUKO obrak kontratatzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den iragarkia. II. Ezagutzen dituela proiektuaren edukia eta baldintza administratibo berezien agiria, eta berariaz eta osorik onartzen dituela eta men egiten. III. Ordezkatzen duen enpresak betetzen dituela irekiera, instalazio eta funtzionamendurako indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintza eta betebehar guztiak. IV. Eskaintza honetako obrari dagokionez, ....................... epean eta guztira .................................................EUROTAN (hizkiz adierazi) egiteko proposamena egiten duela, prezio horren barruan sartuta industri etekina eta arlo fiskaletako zergak, gastuak, tasak eta arielak, BEZa izan ezik. V. Jasanarazi beharreko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa .................................................. dela. ..............................n 2011ko .................................ren .........n Sin.: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 26: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

26

II. ERANSKINA ENPRESA ATZERRITARREK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK A) Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, honako

agiriak aurkeztu behar dituzte “A” gutunazalean sartuta:

1. Pertsona bakarreko enpresak badira, beren estatuko nortasun agiria aurkeztu behar dute. Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, eraketa agiriak aurkeztu behar ditu, ofizialki gaztelaniara edo euskarara itzulita.

2. Lizitatzaileak inoren izenean badihardu edo pertsona juridikoa bada, ahalorde

aski duela egiaztatzen duen agiria, ofizialki gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dena.

3. Espainiako Enbaxadak egindako mezua, ziurtatzen duena, herrialdeko

legeriaren arabera, kontratatzeko eta behartzeko gaitasuna duela. 4. Kontratutik zuzenean edo zeharka etor litezkeen gorabeheretan Espainiako

edozein motatako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dela eta, hala dagokionean, lizitatzaileari atzerrian egokitu dakiokeen foru jurisdikzionalari uko egiten diola esaten duen adierazpena.

5. Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan aipatzen diren egoeretan

sartuta ez dagoela egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen hori testigantza judiziala edo ziurtagiri administratiboa aurkeztuz egin daiteke, eta bestela, dokumentu hori ematea posible ez den kasuetan, agintaritza administratibo, notario publiko edo erakunde profesional gaitu baten aurrean egindako erantzukizunezko aitorpena aurkeztuz.

6. Dagokion estatuko lege xedapenen arabera enpresak zerga obligazio guztiak

eta gizarte segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, estatu kideko agintaritza eskudunak emana, gaztelaniara edo euskarara ofizialki itzulita.

7. Kontratista bizi den estatuko legediak zehaztutako baldintzetan Profesionalen

Erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 8. Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeak emandako sailkapen

ziurtagiria, kontratuaren xede diren lanei dagozkien talde, azpitalde eta kategoriako zerbitzuak kontratatzeko gaitasuna ematen duena.

Nolanahi ere, espainiarrak ez diren Europar Batasuneko estatu kideetako

enpresariek sailkapenik ez badute, nahikoa izango da Kontratazio Organoaren aurrean beren kaudimen finantzario, ekonomiko eta teknikoa egiaztatzea, HAKLEOk 9.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Alabaina, enpresari horiek aipaturiko salbuespenaz baliatu ahal izateko egiaztatu beharko dute ez dutela inolako sailkapenik edota sailkapena etenda edo baliogabetuta ez dutela, Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeak emandako ziurtagiriaren bidez.

Page 27: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

27

B) Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako enpresek, aurreko puntuetan aipatu diren eskakizunez gainera egiaztatu beharko du bere jaioterriko estatuak modu berdinean onartzen duela espainiar enpresak parte hartzea Administrazioaren kontratazioetan. Betekizun hori Espainiako enbaxadak emandako txostenaren bidez egiaztatuko da eta gainerako dokumentazioari erantsi beharko zaio.

Page 28: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

28

III. ERANSKINA ............................................................... jaunak/andreak, adinez nagusiak, ................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, ............................... enpresaren ordezkaritzan (IFK:.............................sozietate helbidea: ........................ P.K ........... Tel................... helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak............

ADIERAZTEN DU

I. ........................................................... kontratazioan parte hartzeko eskatutako dokumentazio administratiboa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoela, ....................................ri dagokion ............. zk. espedientean aurkeztu baita. II. Aipatu dokumentazioan aldaketak egin dira / ez da egin aldaketarik * (aldaketak edo eguneratzeak izan badira aurkeztu egin behar dira). Ikus 7.5.1 klausula (*) Ezabatu egoki ez dena) (Lekua, data eta sinadura) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 29: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

29

IV. ERANSKINA ................................................................ jaunak/andreak, adinez nagusiak, ...................................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, bere izenean edo ..................................................ren ordezkaritzan (IFK.........................,sozietate helbidea: .................................., Tel............................., Faxa................ helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak adierazten du bai berak bai ordezkatzen duen enpresak ahalmena dutela Herri Administrazioarekin kontratuak egiteko. Izan ere, jarduteko gaitasun osoa dute eta ez daude sartuta Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan jasotako inolako egoeratan. Bereziki eta berariaz adierazten du ez duela zigor irmorik jaso laneko segurtasun eta osasun gaietan arau hauste oso larria egiteagatik, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, adierazten du zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela, indarrean dauden xedapenek ezarri bezala eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 13 eta 14. artikuluek aurreikusten duten neurrian (2001eko urriaren 12ko 1098/01 Errege Dekretua). Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela kontratuaren xedeari dagokion epigrafean eta ez duela bajarik eman zerga horren matrikulan. Esleipendun gertatuz gero, berariaz [*] baimena ematen du/ez du baimena ematen herri administrazio kontratatzaileari lagatzeko enpresa honek Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duen informazioa. (*) Ezabatu egoki ez dena

(Lekua, data eta sinadura) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 30: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

30

V. ERANSKINA

EREDU ARAUTUA

DOKUMENTAZIOAREN AURKEZPENARAKO

PROPOSAMEN TEKNIKOARI DAGOKION

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO

PROPOSAMEN TEKNIKOA

Page 31: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

31

ESKAINTZAREN BALIO TEKNIKOARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

Eredu normalizatua

OBRA: _______________________________________________________ _____________________________________________________________

ESKAINTZA EGITEN DUEN ENPRESA

A. ENPRESA BAKARRA

B. ELKARREKIN PARTE HARTZEN DUTEN LIZITATZAILEAK /

ALDI BATERAKO ENPRESA BATASUNA

ENPRESEN IZENAK

PARTAIDETZAREN %

1

2

3

4

5

6

7

8

Eskaintza aurkezten duenaren izena

SINADURA

Data

Page 32: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

32

PROPOSAMEN TEKNIKOA

LANTALDE TEKNIKOA

Aurrena, obrari atxikitako teknikarien laburpen taula erantsi behar da (behean erantsitako eredu

taularen arabera), eta gero obra organigrama eta haien curriculum vitaea.

Teknikarien laburpen taula

Obra Burua

TITULAZIOA

Lanpostuan izandako

esperientzia urteak

OBRAKO DEDIKAZIOA

Arduraduna

TITULAZIOA

Lanpostuan izandako

esperientzia urteak

OBRAKO DEDIKAZIOA

Equipo de topografía

TITULAZIOA

Lanpostuan izandako

esperientzia urteak

OBRAKO DEDIKAZIOA

Resto del personal técnico

adscrito a la obra.

TITULAZIOA

Lanpostuan izandako

esperientzia urteak

OBRAKO DEDIKAZIOA

Page 33: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

1

OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ

BALDINTZA ADMINISTRATIBO BEREZIEN AGIRIAREN KARATULA

ESPEDIENTE ZK: 13-BI-72/09

1.- XEDEA

1.1.- Kontratuaren xedea

BIZIKLETARI ETA OINEZKOENTZAKO LASARTE-ORIA, URNIETA ETA ANDOAIN BIDE ZATIAREN LEHEN TARTEA EGITEKO PROIEKTUA (3. IBILBIDEA: DONOSTIA-BEASAIN). 1. ZATIA

1.2.- CPA

F - Eraikuntzak eta eraikuntza lanak. 42.11.20. Autobideak, errepideak, kaleak eta ibilgailuentzako edo oinezkoentzako galtzadak eta aireportuetako pistak egiteko lanak.

1.3.- CPV ---

2.- KONTRATAZIO ORGANOA

Diputatuen Kontseilua

3.- KONTRATUAREN AURREKONTUA

3.1.- Lizitazioaren gehieneko zenbatekoa.

MILLOI BAT BERREHUN ETA HIRUROGEITA BOST MILA ZAZPIEHUN ETA BERROGEITA HAMABI EURO ETA HOGEITA BI ZENTIMO

1.265.752,22 euro

3.2 Jasanarazi behar den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa eta portzentajea

BERREHUN ETA HOGEITA ZAZPI MILA ZORTZIEHUN ETA HOGEITA HAMABOST EURO ETA BERROGEI ZENTIMO (% 18)

227.835,40 euro (% 18)

3.3.- Aurrekontu zuzkidura

1.0620.230.611.01.10.2011……………………………………………705.000,00 € 5.0620.230.611.01.10.2012……………………………………………788.587,62 €

3.4.- Lizitazioaren iragarki gastuen gehieneko zenbatekoa

Gehienez ere 300,00 euro.

3.5.- Aurretiazko tramitazioko espedientea

Ez

4.- GAUZATZEKO EPEA

4.1.- Gauzatzeko epea: BEDERTAZI T’ERDI (9 ½) HILABETE

4.2.- Epe partzialak. Ez

4.3.- Berandutze zigorrak: Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 196. artikuluan eta ondorengoetan adierazitakoak

5.- PREZIOEN BERRIKUSPEN INDIZEA

Page 34: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

2

Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 77. artikuluko 1 puntuan aurreikusitako egoerak gertatzen direnean, 1970eko abenduaren 19ko 3650/70 Dekretuko 9. formula aplikatuko da.

6.- ESPEDIENTE MOTA ETA ESLEIPEN PROZEDURA

6.1.- Espediente mota Arrunta

6.2.- Esleipen prozedura Irekia

7.- ESKA DAITEKEEN GUTXIENEKO SAILKAPENA

G Taldea, 4 azpitaldea, e kategoria -

8.- BERMEAK

8.1.- Behin-behineko bermea 8.2.- Behin betiko bermea

Ez da eskatzen Esleipen prezioaren %5 (BEZa gabe)

9.- GAITASUNA ETA KAUDIMENA

9.1. Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa. Enpresa sailkapena eskatzen da.

9.2. Kaudimen teknikoa edo profesionala. Enpresa sailkapena eskatzen da.

10.- PROPOSAMENA AURKEZTEKO LEKUA

GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA. IDAZKARITZA TEKNIKOA. Gipuzkoa Plaza z/g, behegaina. 20004 DONOSTIA

11.- ALDAERAK EDO HAUTAGAIAK BAIMENTZEA MUGAK ADIERAZITA

Ez

Page 35: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

3

12.- ESLEIPEN IRIZPIDEAK ETA HORIEN PONDERAZIOA

12.1. BALIO JUDIZIOA EGIN BEHARRA DAKARTEN IRIZPIDEAK

Atal honi dagokion dokumentazioa B GUTUN-AZALEAN sartu behar da

IRIZPIDE HONEN PONDERAZIOA GUZTIRA 50 PUNTU

1 Memoria Teknikoa ……………………………………………………………. 12 punturaino

(gehienez 2 orri) 1. Obraren azalpen orokorra …………………..( 1 punturaino)

(gehienez orri 1 jarduerako)

2. Eraikuntza jarduera eta prozesurik garrantzitsuenen azalpen xehea ………………..……..( 4 punturaino)

(gehienez orri 2)

3. Obrak trafikoan eta oinezkoengan duen eragina; hala badagokio, zer neurri proposatzen diren, horien kostua esleipendunaren kontura izanik ……………….…..( 4 punturaino)

(gehienez 2 orri)

4. Obrak egiten diren bitarteko ingurumen babeseko neurriak, izanik horien kostua esleipendunaren kontura.….………………….…………………………..( 3 punturaino)

2. Tresnak eta lan programa …………………………………………… 23 punturaino

(gehienez orri 1 tresnako)

1. Lur mugimenduetarako eta eraisteetarako ekipoak ……………………………….…………………………...( 5 punturaino)

(gehienez orri 1 tresnako)

2. Fabrika obrak eta egiturak egiteko proposatutako tresnak

…………………………………………….……………………..( 2 punturaino)

(gehienez orri 1 tresnako)

3. Zoruak, drainatzeak, argiteriak eta hirigintza (bazterrak, zintarriak, seinaleak, hiri altzariak eta abar) egiteko taldeak

…………………………………………………………………….( 4 punturaino)

(gehienez orri 1) 4. Lan programa …………………………………….……..( 3 punturaino)

(gehienez 5 orri) 5. Obra planaren eta proposatutako tresnen arteko egokitzapena eta bat-etortzea…………….………….( 9 punturaino)

Obraren ezaugarriak eta aurreikusitako gauzatze epea ikusita, ez da bideragarria ikusiko epea murriztea, beraz, murrizten den hilabete bakoitzeko 1,0 puntuko zigorra ezarriko da.

3. Talde teknikoa ……………………………………………………… 15 punturaino

Eskainitako giza baliabide eta bitarteko tekniko guztiak eskuragarri izatea eta eskainitako lanen alderdi teknikoak gauzatzeko proposatutako giza taldea egokia izatea baloratuko da, arreta berezia jarriz diziplina ezberdinen orekan eta koordinazio orokorrean

1. Obra burua, baloratuko direlarik titulazio profesionala, postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa ………..…(5 punturaino)

Page 36: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

4

(atxiki doazen modeloko formatuaren eta koadroen arabera)

2. Obra burua, baloratuko direlarik postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa………………………………..……...( 5 punturaino)

3. Obra burua, baloratuko direlarik postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa……….……………………………….( 3 punturaino)

4. Obrako gainerako langile teknikoak, baloratuko direlarik titulazio profesionala, postuan dituen esperientzia urteak eta obrari emango dion dedikazioa …………………………………….( 2 punturaino)

12.2. AUTOMATIKOKI EBALUA DAITEZKEEN IRIZPIDEAK

Atal honi dagokion dokumentazioa C GUTUN-AZALEAN sartu behar da.

ESKAINTZA EKONOMIKOA: IRIZPIDE HONEN PONDERAZIOA GUZTIRA

50 PUNTU

Onartutako proposamenen eskaintza ekonomikoei dagokien puntuazioaren kalkulua eskaintza horietan oinarrituta egingo da, interpolazio lineala aplikatuz P1 puntuak (beherapen maximoa, puntuazio maximoa) eta P2 puntuak (0ko beherapena, puntuazio minimoa) definitzen duten zuzenean, puntu horiek mugatzen duten segmentuaren barnean. P1 eta P2 puntuak hauek dira:

P1 - Eskaintza merkeenari dagokiona (beherapen maximoa), berari emango zaion puntuazioarekin, Pmax puntuazio maximoarekin, alegia. P2 - Lizitazio neurriari dagokiona, berari emango zaion puntuazioarekin, puntuazio minimoarekin, hau da, formula honen bitartez kalkulatuko den puntuazioarekin: Pmin = Pmax x (1-Bmáx) (Bmax = Beherapen maximoa) Beherapena (B) honela kalkulatuko da: lizitazio neurria ken eskaintza ekonomikoa, zati lizitazio neurria. Aipatu den zuzena definitzeko, onartutako oinarrizko eskaintzak bakarrik hartuko dira kontuan.

Proposamen bat neurriz kanpokoa edo ausartegia dela joko da, baldin beraren beherapen portzentajeak 10 puntu edo gehiagoz gainditzen badu aurkeztutako proposamen guztien beherapen portzentajeen batez besteko aritmetikoa.

Bi eskaintzaren edo gehiagoren azken puntuazioan berdinketa gertatzen bada, eskaintzarik ekonomikoena nagusituko da. Berdinketak jarraituko balu, ikus agiriko 9.2 baldintza.

13.- ERANTZUKIZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Bai

14.- ERAIKUNTZAKO ARRISKU OROTARAKO ASEGURUA

Bai

15.- AZPIKONTRATA DAITEKEEN GEHIENEKO EHUNEKOA

Ehuneko 60.

Page 37: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

5

16.- ORDAINTZEKO ERA

Ziurtapenen aldizkakotasuna: hilero

17.- BERME EPEA

URTEBETE (1).

18.- HIZKUNTZ ARAUBIDEA

Kontratu honek nahitaez bete behar du hizkuntza ofizialtasun bikoitzaren araubidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 6. artikuluan ezarria eta Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean eta hori garatzen duten arauetan, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen Foru Dekretuan, erregulatua. Horrenbestez, baldintza administratibo berezien agiriko 14.7 klausulari jarraikiz hizkuntza biak erabiltzea kontratua gauzatzeko baldintzetako bat da eta, bete ezean, aipatu klausulan aurreikusitako zigorra ezarriko zaio esleipendunari.

19. KONTRATAZIO MAHAIA

Garapen Iraunkorrek Departamentuaren Kontratazio Mahaiaren osaketa araututa dago Garapen Iraunkorreko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko 2008ko maiatzaren 2ko 36/2008 Foru Dekretuaren 14. artikuluan.

Diputatuen Kontseiluak 2011ko martxoaren 1an onartua

Donostia, 2011ko martxoaren 4a IDAZKARI TEKNIKOA, e.o.

Sin.: María Munt Durán

Page 38: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

6

LIZITAZIO PROZEDURA IREKIAN ETA IRIZPIDE ANITZEN BALORAZIO MODUAN ESLEITUTA, OBRAK KONTRATATZEKO BALDINTZA ADMINISTRATIBO BEREZIEN AGIRIA

I - KONTRATUAREN ELEMENTUAK

1. KONTRATUAREN XEDEA 1.1. Karatulako 1.1 puntuan deskribatuta dauden eta Administrazioak onartutako proiektuan jasota dauden lanak, karatulako 1.2. eta 1.3 puntutan adierazten diren CPA kodea, eta dagokionetan CPV nomenklatura, dutenak. 1.2. Obra onartutako proiektuaren arabera egingo da; proiektua osatzen duten dokumentu guztiek, bai eta baldintza administratibo berezien agiriak eta ezaugarri teknikoen agiriak kontratu izaera izango dute, eta, kontratua sinatzeko unean, aurreko guztiarekin ados daudela adierazteko, kontratuaren esleipendunak sinatu egin beharko ditu. 1.3. Agiri honen karatulako 11. puntuan onartuta badago aldagaiak edo alternatibak aurkeztea, lizitatzaileek aukera dute beren ustez komeni diren soluzioak proposatzeko, beti ere agiri honen karatulako 12. puntuan zehazten den gehieneko kopurua eta aurkezteko eskakizunak eta modalitateak errespetatuta. 2. KONTRATUAREN ARAUBIDEA Kontratua obrako kontratu administratiboa izango da eta ondorengo arauek xedatutakoaren arabera arautuko da: Sektore Publikoko Kontratuen Legean jasotakoak; Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamenduan indargabetuta ez daudenak; Sektore Publikoko Kontratuen Legea zati batean garatzen duen 2009ko maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuak jasotakoak; 1970eko abenduaren 31ko 3854/70 Dekretuaren bidez onartutako Estatuaren obrak kontratatzeko Baldintza Administratibo Orokorren Agirian indargabetuta ez daudenak; Euskal Autonomia Erkidegoan zein Gipuzkoako Foru Aldundian kontratazioa arautzen duten eta aplikagarriak diren beste edozein xedapen; eta, noski, baldintza agiri honen eta kontratuaren xede den proiektuaren ezaugarri teknikoen agirian jasotako baldintza eta klausulak. Lege eta arau horien osagarri gisa, Administrazio Zuzenbideko arau orokorrak beteko dira, eta horiek ezean, eta orduan bakarrik, Zuzenbide Pribatukoak. Kontratua aplikatzeko edo interpretatzeko garaian, edo gauzatu, aldatu, bete edo deuseztatzerakoan sor litezkeen auziak Foru Aldundiko organo eskudunek ebatziko dituzte, kontratistari entzunaldia eman ondoren, eta haien erabaki eta ebazpenek indar betearazlea izango dute berehala. Erabaki eta ebazpen horien aurka egiteko eskumena duen jurisdikzioa Administrazioarekiko auzietarakoa izango da.

Page 39: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

7

3. KONTRATUAREN AURREKONTUA ETA KREDITUA EGOTEA 3.1. Lizitaziorako gehieneko aurrekontua baldintza agiri honetako karatularen 5. puntuan adierazitakoa da. Ondorio guztietarako, Administrazioak onartutako aurrekontuan sartuta daudela jo behar da kontratatutako obra behar bezala gauzatzeko kontratistak egin behar dituen zuzeneko eta zeharkako gastu guztiak, obren ikuskatzailetza eta zuzendaritza lanak egiteko tasak eta indarrean dauden xedapenen arabera aplikagarriak diren besteak, baita udal, probintzia eta estatu mailako zerga eta lizentzia mota guztiak ere. 3.2. Kontratu hau betetzeko Administrazioak bere gain hartzen dituen betebehar ekonomikoei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa dago, eta dagozkion aurrekontu xedapena eta urtekoak karatulako 3.2. puntuan zehaztutakoak dira. 3.3. Kontratuaren prezioa kontratistak bere proposamenean eskainitakoa izango da, eta ezingo du inola ere Administrazioak jarritako aurrekontua gainditu; dagokion BEZa erantsiko zaio prezio horri, bere garaian aplikagarria den tipoaren arabera. Kontratuko prestazioa betetzeko esleipendunak egin behar dituen gastu guztiak ere erantsiko dira: gastu orokorrak, finantzarioak, aseguruetakoak, tasak, fidantzak, saiakerak, garraioa eta joan-etorriak, langile teknikari eta laguntzaile guztien ordainsariak eta dietak, eta agiri honetan aurreikusitako beste guztiak. Indarrean dauden xedapenen arabera iragarkia aldizkari ofizialean edo ofizialetan argitaratzeko gastuak eta kontratua formalizatzeko gastuak ere gastuen zerrendan sartu direla ulertuko da. Agiri honen karatulako 2.4 puntuan agertzen da publizitate gastuengatik esleipendunari zenbat ordainduko zaion gehienez. Kontzeptu horiek ezingo dira gero aparteko kontzeptu edo kontu sail gisa aurkeztu. Behin eskaintza hautatuta, proiektuaren lizitazio oinarriarekin bat datozen kontratu aurrekontuari eta prezio bateratuei esleipen koefizientea aplikatuko zaie, eta hortik ateratzen diren zenbatekoak izango dira obra egin bitartean indarrean egongo diren kontratu aurrekontua eta prezio bateratuak. Esleipen koefizientea kalkulatzeko, zatiketa hau egingo da: esleipendunak aurkeztutako eskaintza ekonomikoaren zenbatekoa zati proiektuaren kontrata bidezko aurrekontuaren zenbatekoa. Bi zenbateko horietan ez da barne hartuko Segurtasun eta Osasuneko Azterlanaren kapituluari dagokion aurrekontua, hori ezingo baita murriztu. Eskaintzetan aldaerak onartzen direnean, hautatutako aldaeraren bat baldin bada, aldaera hori duen proiektuari dagozkion kontratu aurrekontua eta prezio bateratuak egongo dira indarrean, dagokien esleipen koefizientea aplikatuta.Esleipen koefizientea beti unitatea baino txikiagoa izango da, eta kalkulatzeko, zatiketa hau egingo da:hautatutako aldaeraren eskaintza ekonomikoaren zenbatekoa zati aldaera hori duen proiektuaren kontrata bidezko aurrekontua, kasu honetan ere nola zatikizunean hala zatitzailean kanpo utzirik Segurtasun eta Osasuneko Azterlanaren kapitulua. 3.4. Kontratua lanak egiten hasi aurreko urtean sinatzen bada, esleipenak baldintza etenarazle bat izango du, hau da, lanak egiten diren ekitaldian kontratuaren betebeharrei aurre egiteko kreditu egokia eta nahikoa egotea beharrezkoa dela. 4. PREZIOEN BERRIKUSPENA

Page 40: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

8

Prezioak berrikustea bidezkoa den edo ez esaten hasteko, baldintza agiri honen karatulako 5. puntuan idatzitakoari begiratuko zaio, legeriak dioena aintzat hartuta. Hasteko bidezkoa bada, puntu horretan adieraziko da zer indize edo formula polinomiko aplikatu beharko diren berrikuspenean. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen bigarren xedapen iragankorrak aurreikusitakoaren arabera, 79. artikuluan ezarritakoari egokitutako berrikuspen formula berriak onartu bitartean, 3650/1970 Errege Dekretuak eta hori osatzen duen 2167/1981 Errege Dekretuak onartzen dituztenak aplikatuko dira. 5. GAUZATZEKO EPEA 5.1. Kontratua gauzatzeko gehieneko epea karatularen 4.1. puntuan agertuko da eta, zatiko epeei dagokienez, karatularen 4.2. puntuan xedatutakoa beteko da. 5.2. Kontratuaren epea bakarrik luzatu ahal izango da Sektore Publikoaren Kontratuen Legeko 196 eta 197. artikuluetan eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 98 eta 100. artikuluetan aurreikusitako kasuetan eta haietan ezarritako baldintzetan. Nolanahi ere, luzapena espresuki erabaki beharko da. 1627/1997 Errege Dekretuaren 14. artikuluaren arabera segurtasun eta osasun alorreko koordinatzaileak nahiz zuzendaritza fakultatiboko kideak obra osoa edo lanak geldiaraziz gero, edota 31/1995 Legeko 14. artikuluaren arabera Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak eginez gero, eta geldiarazpenaren arrazoia bada kontratudunak edo azpikontratudunak segurtasun eta osasuneko neurriak ez betetzea, obra edo lubakia geldirik dagoen bitartean obra burutzeko epeak aurrera jarraituko du eta kontratua indargabetzeko arrazoia izan daiteke, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 196, 197 eta 220. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

II - KONTRATAZIOA

6. ESLEITZEKO PROZEDURA ETA MODUA Esleipen prozesuan, lizitazio prozedura irekia erabiliko da, eta esleitzeko modua karatularen 12. puntuan zehazten diren irizpideen balorazioa izango da. 7. PROPOSAMENAK AURKEZTEA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK 7.1. Enpresa lizitatzaileak.- Proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte pertsona natural edo juridikoek, espainiar edo atzerritarrek, baldin eta kontratatzeko inolako debekurik ez badute, eta beren kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa edo profesionala frogatzen badituzte. Azken baldintza horren ordez, behar den sailkapena eskatuko da, legez eska daitekeenean.Sozietate talde bateko nagusi diren pertsona juridikoen kasuan, taldea osatzen duten sozietateak kontuan hartu ahal izango dira kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala egiaztatzeko edota nagusi den pertsona juridikoaren sailkapena egiaztatzeko, baldin eta pertsona horrek egiaztatzen badu bere esku dauzkala kontratuak gauzatzeko beharrezkoak diren sozietate horien bitartekoak.

Page 41: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

9

Era berean, proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 48. artikulua betez aldi baterako era daitezen enpresa batasunek. Batasuna osatzen duten enpresetako bakoitzak jarduteko gaitasuna eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala egiaztatu beharko du ondorengo klausulek aipatzen duten dokumentazioa aurkeztuz. Halaber agiri pribatu batean honakoak adierazi beharko dira: batasuna osatzen duten enpresen izenak eta egoerak, bakoitzak duen partaidetza, kontratua indarrean dagoen bitartean Administrazioaren aurrean guztien ordezkaritza osoa zein pertsonak edo entitatek izango duen; kontratuak lekartzakeen eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko behar adinako ahalordeekin-, eta Aldi Baterako Enpresa Batasun gisa eratzeko konpromisoa hartzen dutela. Agiri hori batasuna osatzen duten enpresetako ordezkariek sinatu beharko dute. Kontratua aldi baterako enpresa batasun bati esleitzen bazaio, orduan beharrezkoa izango da enpresa batasun hori eskritura publikoan formalizatzea. Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkez dezake. Gainera, proposamen bat bakarka aurkeztu duen lizitatzaileak ezingo du beste batzuekin aldi baterako elkartuta proposamenik aurkeztu edo aldi baterako batasun batean baino gehiagotan agertu. Lizitatzaileren batek baldintza hori betetzen ez badu, ez dira onartuko hark sinatutako proposamen guztiak. Hala eta guztiz ere, eskaintzetan aldaerak onartzen direnean, lizitatzaileek proposamen bat baino gehiago aurkez dezakete, baldintza agiriaren karatulako 11. puntuan zehaztutako elementuen eta baldintzen arabera. Horrelakoetan, ohiko proposamen ekonomikoaz gainera, beste aldaeretako soluzioei dagozkien proposamenak aurkeztu behar dituzte, haietako bakoitzaren justifikazioa azalduta, eta lehen aipatutako proposamen ereduan eskatzen diren datuak ere emanda. Proposamena aurkeztearekin lizitatzaileak bete-betean eta oso-osorik onartzen ditu baldintza agiri honetako eta kontratuan biltzen diren beste dokumentu guztietako klausula guztiak, salbuespenik gabe, eta erantzukizunez aitortzen du zuzenak direla aurkeztu dituen datu guztiak eta betetzen dituela lana kontratatzeko ezarrita dauden betekizun guzti-guztiak. 7.2. Dokumentazioa aurkezteko modua, epea eta tokia.- Lizitazio honetan parte hartzeko, lizitatzaileek deialdiaren iragarkian ezarritako epearen barruan eta baldintza agiriaren karatulako 10. puntuan adierazitako tokian aurkeztu behar dituzte beren proposamenak; zehazki, hiru gutun-azal itxi (A, B eta C), gero zehaztuko den dokumentazioa barnean dutela, eta bietan adierazita, modu irakurgarrian, zein lanetarako aurkezten den, lizitatzaile den pertsonaren izen-abizenak edo enpresaren sozietate izena, dagokionaren IFZ eta helbide elektronikoa (e-maila), proposamena sinatzen duenaren izen-abizenak eta zein izaerarekin sinatzen duen. Gutun-azalak lizitatzailearen edo haren ordezkariaren sinadurarekin aurkeztu behar dira nahitaez.

Proposamenak eskuz edo postaz aurkeztuko dira. Eskaintzaileak posta bidez bidaltzen badu proposamena, postetxean bidalketari jarritako eguna egiaztatu beharko du eta Kontratazio Organoa jakinaren gainean jarri eskaintza egun berean bidali duela, telex, telekopia edo telegrama bidez. Eskaintza ez da onartuko bi baldintza horiek betetzen ez badira, edota bidalketaren jakinarazpena proposamenak jasotzeko ezarrita dagoen epea amaitu ondoren jasotzen bada. Nolanahi ere, esandako eguna iritsi eta hurrengo hamar egun naturalak igarotzen badira proposamena jaso gabe, berau ez da inolaz ere onartuko.

Page 42: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

10

7.3. “A” GUTUN-AZALA: KONTRATATZEKO AHALMENA 7.3.1. “A” gutun-azalean agiri hauek sartu behar dira: a) Enpresariaren jarduteko gaitasuna eta, hala balegokio, haren ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak: Jarduteko gaitasuna egiaztatzeko agiriak:

• Enpresa pertsona bakarrarena denean, Nortasun Agiria edo haren ordez balio duen dokumenturen bat aurkeztu behar da.

• Enpresa pertsona juridikoa bada, eraketa edo aldaketa eskritura aurkeztu behar da, Merkataritza Erregistroan inskribatua, baldin merkataritza gaietako legeriaren arabera hala badagokio. Merkataritza Erregistroan inskribatzeko obligaziorik ez badago, jarduteko gaitasuna frogatzeko, dagokion Erregistro Ofizialean inskribaturiko eraketa eskritura edo agiria, estatutuak edo sorrera agiria, jarduera erregulatzen duten arauak bertan jasota.

• Beste norbaiten izenean agertu edo eskaintzak sinatzen dituztenek Nortasun Agiriaren edo haren ordez balio duen dokumenturen baten kopia aurkeztu behar dute, eta behar adinako ahalordea dutela egiaztatu. Enpresa pertsona juridikoa izango balitz, ahalordea Merkataritza Erregistroan izena emanda egon beharko da. Alabaina, egintza konkretu baterako ahalordea bada, ez da Merkataritza Erregistroan izena eman beharko, beti ere Merkataritza Erregistroaren Erregelamenduaren 94.1.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, eta berdin Europar Batasunetik kanpokoek ere, baldintza agiri honen II. eranskinean xedatzen denari jarraitu behar diote “A” gutun-azalean aurkeztu beharreko agirien xehetasuna jakiteko. b) Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan aipatzen diren kontratatzeko debekuen eraginpean ez dagoela egiaztatzen duten agiriak. Egiaztapen hori egiteko IV. eranskineko aitorpen eredua erabil daiteke, honako egoerak berariaz jasota:laneko segurtasun eta osasun gaietako arau hauste oso larriagatik ez duela zigor irmorik jaso, zerga alorreko eta gizarte segurantzako betebeharretan egunean dagoela Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 13 eta 14. artikuluetan eskatzen den neurrian eta moduan, eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela kontratuaren xedeari dagokion epigrafean. Zerga alorreko eta gizarte segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatu, hamar (10) lanegunen barruan egiaztatu behar du esleipendun gertatuko den pertsonak edo enpresak, Administrazioak hala eskatzen dionetik aurrera kontatuta. Horri begira, aitorpen agirian (IV. eranskina) lizitatzaileak aukera du berariazko baimena emateko, esleipen proposamena bere aldekoa izanez gero Administrazio kontratatzaileak zuzenean eskuratu ditzan Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatzaileari buruz dituen zerga datuak. Baimen hori emanez gero, lizitatzaileak ez du aurkeztu beharko Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga betebeharretan egunean egotearen ziurtagiririk. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzeko, gauden ekitaldiari dagokion alta agiria edo azken ordainagiria aurkeztu beharko du, baita zerga

Page 43: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

11

horren matrikulan baja ez duela eman esanez egindako ardurapeko adierazpena ere (Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 15. art.). Nolanahi ere, lizitatzailea indarrean dagoen legediak zehaztutako salbuespen egoeraren batean egonez gero, zergan alta emanda dagoela egiaztatu behar izateaz gain, salbuespen egoera hori egiaztatu beharko du zerga administrazio eskudunak emandako berariazko ebazpena aurkeztuz, edo, bestela, aipatu salbuespenaren arrazoia azalduz ardurapeko adierazpena egin beharko du. c) Enpresaren sailkapena egiaztatzeko agiriak. Sailkapenak behar adinakoa, iraungi gabea eta karatularen 7. puntuan zehaztutakoarekin bat datorrena izan behar du. d) Kaudimena: Lanen edo zerbitzuen aurrekontua txikia delako edo beste edozerengatik Sailkapen Ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa ez denean, lizitatzaileak kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta teknikoa edo profesionala egiaztatzera behartuta daude, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 64 eta 65. artikuluen arabera. Alabaina, aipatu legeko 63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lizitazioaren xede den kontratuaren mota berekoak sinatzeko sailkapena izanez gero eta beharrezkoa ez bada, sailkapena edukitzea nahikoa izango da enpresaren kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta teknikoa eta profesionala egiaztatzeko.

• Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa egiaztatzeko, karatularen 9.1 puntuan agertzen diren bideetako bat edo gehiago erabil daitezke.

Lizitatzaileak, funtsezko arrazoiak direla medio, ezin baditu eskatutako erreferentziak eman, Administrazioarentzat aski den beste edozein dokumentazio aurkeztuz frogatu ahal izango du bere kaudimen ekonomiko eta finantzarioa.

• Kaudimen teknikoa karatularen 9.2 puntuan agertzen diren agiriak aurkeztuz egiaztatuko da.

e) Posta elektronikoko helbidea: ahal izanez gero, betiere, posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko da, jakinarazpen ondorioetarako. f) Behin-behineko bermearen egiaztagiria, baldintza agiriaren karatulan eskatzen bada, karatulan ezarritako zenbatekoari egokitua. Behin-behineko bermea ez da jarri beharko bermea abal modura eratuta dagoenean. Behin-behineko bermea eratzeko beste modu guztietan, betetzea eta kitatzea legeak xedatzen duen bezala egingo da. Aldi baterako enpresa batasunen kasuan, batasuneko enpresa batek nahiz gehiagok era dezakete behin-behineko bermea, baina denen artean eskatzen den zenbatekora iritsi behar dute eta batasuna osatzen duten guztiak izanik solidario bermean. g) Gutun-azal horretan sartutako agiri guztien zerrenda. 7.3.2. 2001eko martxoaren 13ko 24/01 Foru Dekretuaren bidez araututako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kontratuen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzaren 1998ko otsailaren 3ko 12/98 Dekretuaren bidez eta Ogasun eta Administrazio Publikoen sailburuaren 1998ko otsailaren 4ko Aginduaren bidez araututako Eusko Jaurlaritzaren Kontratisten Erroldan izena emanda dauden lizitatzaileek, nahikoa dute kasuan kasuko erregistroko arduradunak emandako indarrean dagoen ziurtagiriaren kopia aurkeztea, eta, hori

Page 44: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

12

eginez gero, ez dute a) eta c) ataletan aipatutako agiriak aurkeztu edo egoerak egiaztatu beharrik. Baldintza agiri honen 7.3.1. klausulako c) atalean aipatzen den sailkapena ez badago sartuta Kontratisten Erregistroko izen-ematearen ziurtagirian, lizitatzaileak sailkapena egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du, haren kopiarekin batera. Era berean, aipatu den dokumentazioaren ordez, aurkez daiteke ezaugarri berak dituen Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Kontratisten Erregistro Ofizialak emandako ziurtagiria. Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 130.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, nortasuna eta sailkapena Lizitatzaileen eta Enpresa sailkatuen Erregistro Ofizialak emandako ziurtagiriaren bidez, edo sailkapenaren ziurtagiri komunitarioaren bidez egiaztatzen direnean, ziurtagiriarekin batera lizitatzailearen adierazpen erantzulea aurkeztu beharko da, aipatu ziurtagirian jasotzen diren datuak ez direla aldatu esaten duena. 7.4. “B” GUTUN-AZALA: AUTOMATIKOKI BALORATUKO EZ DIREN IRIZPIDEEI BURUZKO DOKUMENTAZIOA 7.4.1. Orri honen V. eranskineko ereduaren arabera bete behar da proposamen teknikoari buruzko dokumentazioa. Beste aldetik, orri honen karatulako 12. puntuko edukia izan behar du dokumentazio horrek. 7.4.2. Halaber, B gutun-azalean lizitatzaileak zehaztu beharko du azpikontratatuko dituen obren zerrenda, eskaini duen aurrekontu osoarekiko hartzen duten portzentajea adieraziz. Halaber, lanak egiteko azpikontratatuko dituen enpresen edo enpresarien zerrenda erantsi beharko du. 7.5. “C” GUTUN-AZALA: PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA AUTOMATIKOKI BALORATUKO DIREN GAINERAKO IRIZPIDEAK 7.5.1. Gutun-azalean proposamen bakarra jasoko da, I. eranskinean ageri den ereduari jarraituz idatzia, eta lizitatzaileak edo haren ordezkariak sinatua. Proposamenean lizitazioko lana egiteko eskaintzen duen prezioa adierazi behar du, kontrata preziotzat hartuko dena, bertan sartuta, kontratistaren industri etekina eta edozein arlo fiskaletako zergak, gastuak, tasak eta arielak barne, BEZa izan ezik. Jasanarazi beharreko Balio Erantsiaren Zerga (BEZ) partida independente gisa adieraziko da. 7.5.2. Beste aldetik, automatikoki ebaluatuko diren balorazio irizpideen egiaztagiriak erantsi beharko dira. Irizpide horiek orriaren karatulan agertzen dira. 7.6. Dokumentazioa aurkezteko argibideak 7.6.1. Lizitatzaileak, aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuaren kontratazio prozeduretan parte hartu duela eta, “A” gutun-azalean 7.3.1. a), c) eta d) ataletan eskatzen diren agiriak aurkeztuak baldin baditu eskaintzak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko sei (6) hilabeteen barruan, ez du izango agiri horiek aurkeztu beharrik, baldin eta baldintza agiri honen III. eranskina behar bezala betetzen badu eta “A” gutun-azalean eskatzen diren gainerako agiri guztiak aurkezten baditu; nolanahi ere, litekeena da agiriren bat iraungita badago berriz aurkeztu behar izatea.

Page 45: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

13

7.6.2. Lizitatzaileak aukera du eskatzen diren agirien jatorrizko aleak edota Administrazioak edo notarioak kautotutako kopiak aurkezteko. 7.6.3. Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, eta berdin Europar Batasunetik kanpokoek ere, baldintza agiri honen II. eranskinean xedatzen denari jarraitu behar diote “A” gutun-azalean aurkeztu beharreko agirien xehetasuna jakiteko. 8. PROPOSAMENAK IREKITZEA 8.1. Aurren-aurrena, Kontratazio Mahaiak “A” gutun-azaleko edukia aztertuko du, eta lizitatzaileek behar den garaian eta moduan aurkeztutako agiriak kalifikatuko ditu. Aurkeztutako dokumentazioan akats materialik atzemanez gero, interesatuei jakinaraziko die, eta gehienez ere hiru eguneko epea emango du lizitatzaileak akatsa zuzen dezan. Mahaiak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 130. artikuluak aipatzen duen dokumentazioa kalifikatu ondoren, eta, dagokien kasuetan, aurkeztutako dokumentazioaren akats eta gabeziak zuzendu ondoren, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 11. artikuluak xedatzen dituen hautaketa irizpideetara zein enpresa egokitzen diren erabakiko du, eta zehazki adieraziko ditu lizitazioan onartutakoak, baztertutakoak eta baztertzearen arrazoiak. 8.2. Eskatutako agiriren bat ez aurkezteak edo eskatu ez bezala aurkezteak berekin ekarriko du Mahaiak behin betiko ez onartzea. 8.3. Era berean, Mahaiak baztertu egingo ditu eskatutako behin-behineko bermea ezarri izanaren egiaztagiria aurkezten ez duten proposamenak, baldin eta baldintza agiri honen karatulako 8.1. puntuan behin-behineko bermea eskatzen bada. 8.4. Behar bezala adierazitako tokian, egunean eta orduan, jendaurreko ekitaldian irekiko ditu Kontratazio Mahaiak B gutunazalean dauden proposamen teknikoak; beharrezkotzat jotzen dituen txosten teknikoak eskatu ahal izango ditu, eta agiri honetan jasota dauden balorazio irizpideei jarraituz, garrantzi eta haztapen handienetik txikienerako ordenan balioetsiko ditu proposamenak. 8.5. Azkenean, zehaztuko den leku, egun eta orduan, Kontratazio Mahaiak ekitaldi publikoa egingo du “C” gutun-azala irekitzeko, automatikoki ebalua daitezkeen irizpideei dagokien dokumentazioa duena. 8.6. Ez dira onartuko proposamenak, honelako kasuetan:

• Administrazioak derrigorrez jakin beharreko datuak ikustea eragozten duten kontraesanak, gabeziak, akatsak edo zirriborroak badituzte.

• Aztertua eta onartua izan den dokumentazioarekin bat ez badatoz.

• Lizitazioaren gehienezkoa gainditzen badute.

• Errematearen zenbatekoan akats nabarmena baldin badute.

• Baldintza agiri honen I. eranskinean ageri den proposamen eredutik asko aldentzen badira.

Page 46: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

14

8.7. Dokumentazioa aztertu ondoren, Mahaiak puntuazioa ezarriko dio, Agiri honen karatulan agertzen den balorazio irizpideak aplikatuz. Jarraian, Kontratazio Mahaiak Kontratazio Organoari igorriko dizkio aurkeztutako proposamenei balorazio irizpideak aplikatu ondoko emaitzak, ekitaldiaren akta, aurkeztutako agiriak, esleipen proposamena eta beharrezkotzat jotzen dituen oharrak. 9. KONTRATUAREN ESLEIPENA 9.1. Kontratazio organoak, Mahaiaren proposamenez eta legezko epearen barruan, kontratua behin-behinekoz esleituko dio ekonomikoki onena den eskaintza aurkeztu duen lizitatzaileari, baldin eta epearen barruan betetzen badu Administrazioak aldez aurretik eskatzen diona, klausula honetako hirugarren paragrafoak dioenaren arabera. Talde berekoak diren enpresa ezberdinek egindako proposamenen balorazioa Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 86. artikuluak xedatutakoaren arabera egingo da. Beherapen ausartegien kasuan, baldintza agiri honen karatulako 12.2. puntuan xedatutakoa beteko da. 9.2. Kontratuak esleitzerakoan lehentasuna izango dute kaudimen teknikoa egiaztatzeko unean Eusko Jaurlaritzako 2003ko abenduaren 23ko 329/03 Dekretuak jasotzen dituen talde behartsuetako langileak dituzten enpresa publiko nahiz pribatuek aurkeztutako proposamenek, baldin eta langile kopuru hori 100eko 2tik gorakoa bada eta aurkeztutako proposamenek eskaintza onenak berdintzen badituzte, lizitaziorako oinarri diren irizpideak kontuan hartuta. 9.3. Kontratazio organoak eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duen pertsonari edo enpresari eskatuko dio hamar lanegunen barruan aurkez ditzan, eskaera hori jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta, zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekin egunean egoteari buruzko egiaztagiriak, baita ere kontratatzeko gaitasuna edukitzeari buruzko beste edozein egiaztagiri, edota, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 53.2 artikuluan dioenaren arabera kontratazio organoak hala eskatuta, kontratua gauzatzeko erabiltzera edo atxikitzera konprometitu den baliabideak benetan eskura jartzeari buruzkoak, bai eta esleipen kopuruaren ehuneko bostaren behin betiko bermea eratu izanari buruzkoak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) zenbatekoa kenduta. Baldin eta berme osagarria egotea aurreikusten bada, horretarako erabakitako zenbatekoa eratuko da. Eskatutako hori behar bezala betetzen ez bada, ulertuko da lizitatzaileak bere eskaintza erretiratu egin duela, eta, kasu horretan, egiaztagiri berdinak eskatuko zaizkio eskaintzen sailkapeneko hurrenkeran hurrena dagoenlizitatzaileari. Halaber aurkeztu beharko du Kontratua enkantera ateratzeko publizitate gastuak, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialekoak, bai Estatuko Aldizkari Ofizialekoak, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 126. artikuluak aipatzen dituenak, ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, baita eraikuntzako arrisku orotarako aseguru polizaren kopia eta primaren ordainagiria ere, kontuan harturik kontratistak egindako aseguruak honako arrisku guztiak estali behar dituela: 1. Obrek eraikuntza aldian eta berme aldian jasan ditzaketen kalteak, esleipen prezioaren mugaraino eta Administrazioa aseguratu gisa sartuta, kalteak direla ohiko arriskuek eragindakoak (sutea, tximista, leherketa, talka, egintza bandaliko edo asmo

Page 47: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

15

gaiztokoa, etab.), direla izadiaren arriskuetatik etorritakoak, nahiz direla greba, matxinada, sabotaje, astinaldi zibil edo terrorismo arriskuen ondorio ere. 2. Erantzukizun zibila (orokorra, patronala eta gurutzatua), hirugarrenei eragindako kalteengatik egotz dakiokeena, kalteak izan direlarik, edo kontratistaren langile, enplegatu edo menpeko iraunkor nahiz noizbehinkakoek eragindakoak, edo makinek edo ekipoek eragindakoak, edota esleitutako obrak egiterakoan egindako lanen ondorioz gertatuak. Erantzukizun zibileko aseguruak eskala honen araberakoa izan behar du: Kontratuaren zenbatekoa Bermearen muga 601.012,10 euro arte 150.253,03 euro 601.012,10 eta 3.005.060,52 euroren artean 300.506,05 “ 3.005.060,52 eta 6.010.121,04 euroren artean 601.012,10 “ 6.010.121,04 eta 30.050.605,22 euroren artean 1.202.024,21 “ 30.050.605,22 eurotik gora 1.803.036,31 “

9.4 Behin betiko bermea nahiz osagarria, beharrezko denean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 84. artikuluan zehaztutako moduetako edozeinetan eratu ahal izango dira, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 55. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako baldintzak beteta. Behin betiko bermeak bere gain hartuko ditu Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 88. artikuluan aipatutako kontzeptuak. Bermeak itzultzea eta kitatzea, legeak xedatzen duen eran egingo da. 9.5. Goian aipatutako eskaeran adierazitako egiaztagiriak jaso eta hurrengo bost lanegunen barruan esleitu beharko du kontratua Kontratazio Organoak. 9.6. Aurkeztutako proposamenak, bai onartuak, bai ireki gabe baztertutakoak edo bai behin irekita ezetsiak izan direnak, espedientean artxibatuko dira. Behin kontratua esleitu eta errekurtsoak aurkezteko epea errekurtsorik jarri gabe amaitu denean, proposamenekin batera aurkeztutako dokumentazioa interesatuen esku geldituko da. Kontratua esleitzen denetik urtebeteko epea pasatu denean lizitatzaileek ez badute beren dokumentazioa jaso, Administrazioak desegitea erabaki dezake.

III - KONTRATUA SINATZEA

10. KONTRATUA SINATZEA 10.1. Kontratua sinatuz osatuko da hura. 10.2. Kontratazio Organoak esleipendunari eskatuko dio kontratua sina dezan, 30/2007 Legeko 135. artikuluko 4. atalean ezarritako eran lizitatzaile guztiei edo izangaiei egindako esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost lanegunen barruan sinatu ere. Kontratua sinatzen den ekitaldi berean, kontratuaz gain, planoak, ezaugarri teknikoen agiriak eta proiektuaren aurrekontuaren 1. prezio taula, baita baldintza

Page 48: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

16

administratiboen agiri hau ere sinatuko ditu esleipen hartzaileak, horrela jasota utzirik ezagutzen dituela eta ados dagoela. 10.3. Kontratistari egoztekoak diren arrazoiengatik kontratua adierazitako epean sinatu ezin denean, Administrazioak erabaki dezake behin betiko bermearen gainean behin-behineko bermearen zenbatekoa bahitzea. Kontratua ez sinatzeko arrazoiak Administrazioari egoztekoak badira, kalte-ordaina emango zaio kontratistari atzerapenak eragin diezazkiokeen kalte eta galerengatik.

IV - KONTRATUA GAUZATZEA

11. OBRAK GAUZATZEA ETA KONTRATISTAREN ERANTZUKIZUNA Enpresariak aurkeztutako proiektuan, baldintza agiri honetan eta baldintza orokorren agirietan zehaztutakoari jarraituz eta obraren zuzendaritzak eta, dagoen kasuan, kontratuaren arduradunak, bakoitzak bere eskumenen alorrean, kontratuaren interpretazio teknikorako eman ditzaketen jarraibideak kontuan hartuz gauzatuko du obra. Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiak erabakiko du zein arduratuko den obra zuzentzeaz. Obra zuzendaritzak kontratistari eman nahi dizkion agindu, jarraibide eta adierazpenak Aginduen Liburuan idatziko dira, eta hark sinatuta zilegituko dira. Kontratistak nahitaez bete beharko ditu jarraibide horiek, baldin eta idatziz jasota badaude. Obra zuzendaritzak edozein momentutan agindu dezake bere iritziz komeni diren material eta obra unitateen saiakerak, probak eta azterketak eginaraztea. Obrak gauzatzen diren bitartean eta berme epea bete artean, kontratista izango da eraikuntzan antzeman daitezkeen akatsen erantzulea. 12. OBRA ZUINKETA EGIAZTATZEA 12.1. Obra egiteko epea zuinketa egiaztatzeko akta sinatzen den egunaren biharamunean hasiko da. Obraren zuinketa egiaztatzeko akta, berriz, kontratua sinatzen den egunetik hasita gehienez ere hilabeteko epearen barruan sinatu behar da tramitazio arrunteko espedienteetan. Presazko tramitazioa duten espedienteetan kontratua gauzatzen hasteko epea ez da hamabost lanegunetik gorakoa izango, kontratua sinatzen denetik aurrera kontatuta, eta bestela kontratua suntsitu egin daiteke, non eta atzerapena ez den ez Administrazioari ez esleipendunari egozteko modukoa, eta hala jasotzen ez den dagokion ebazpen arrazoituan. Obren zuinketa egiaztatzea esleipendunaren edo haren ordezkariaren aurrean egingo da. Zuinketarako epea gainditzea nahikoa arrazoi da kontratua bukatutzat emateko. 12.2. Ezingo zaio hasiera eman obrari zuinketa egiaztatzeko akta egin gabe edo arrazoizko zalantzak jasotzen badira bertan; horrelakorik gertatuz gero eten egingo da obren hasiera edo behin betiko etetea erabakiko da.

Page 49: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

17

Administrazioak obren hasiera sei hilabetetik gora etetea nahikoa arrazoi izango da kontratua suntsitzeko. 12.3. Era berean, ezingo dira lanak hasi aldez aurretik Segurtasun eta Osasun Plana onartu gabe, 1997ko urriaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera. 13. KONTRATISTARI EGIN BEHARREKO ORDAINKETAK 13.1. Kontratistak eskubidea izango du sinatutako kontratua eta, halakorik balego, dagozkion aldaketak betez benetan egin dituen lanen ordaina jasotzeko, aurrez hitzartutako prezioen arabera. Egindako obren zenbatekoa obra zuzendaritzak emango dituen obra ziurtagirien bidez egiaztatuko da, baldintza agiri honen karatulako 16. puntuan zehaztutako aldizkakotasunez eta baloratutako zerrenda oinarritzat hartuta. Obra ziurtagirien ondoriozko ordainketak konturako ordainketak izango dira, bukaerako neurketan gerta daitezkeen zuzenketak eta aldaketak ezarriko zaizkielarik, eta ez dute eragingo, inondik ere, ziurtagirian sartzen diren obren onarpena eta harrera. 13.2. Baldintza agiri honetako 11. klausulan ezarritako baldintzak bete bitartean ezingo da ziurtagiririk aurkeztu eta, ondorioz, ezingo da inolako ordainketarik egin. Kontratistak behar baino azkarrago lan egin dezake obrak kontratuan zehaztutako epeen barruan burutzeko, non eta obra zuzendaritzaren iritziz komenigarritzat ez jotzeko arrazoiak ez dauden. Alabaina, egindako lanen edo emandako ziurtagirien zenbatekoa edozein izanik ere, urte bakoitzean kontratistak ezingo du jaso dagokion urtekoan xedatutako kopuruari esleipen koefizientea aplikatuta ateratzen den zenbatekoa baino diru gehiago. 13.3. Kontratistak, halaber, eskubidea izango du, aldez aurretik idatziz eskatuta, konturako ordainketak jasotzeko egindako prestakuntza lanengatik, hala nola, instalazioak egin eta obrari atxikitako materiala edo makineria astuna pilatzeagatik, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 200.3 artikuluan zehazten den moduan eta bermeekin eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 155tik 157ra bitarteko artikuluek xedatutakoaren arabera. 14. KONTRATISTAREN BETEBEHARRAK Kontratu honen araubideak ezartzen dituen betebehar orokorrez gain, beste betebehar berezi hauek ere izango ditu kontratistak: 14.1. Esleipendunak kontratuko lanetan arituko diren langileekin lan alorreko legeriaren eta gizarte segurantzakoaren xedapenak bete beharko ditu, eta haren ardura izango da lan istripuei dagokien guztia. Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango kontratistak ez baditu betebehar horiek betetzen. 14.2. Kontratistak giza talde eta bitarteko egokiekin egin behar ditu obrak eta lanen martxak noiznahi sortzen dituen premiei behar bezala erantzun. Proposamenean aipatutako makinak eta bitarteko teknikoak ere obretan jarriko ditu eta, oro har, obrak ondo egiteko behar diren guztiak.

Page 50: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

18

14.3. Kontratistak obran eskura eduki beharko ditu, une oro, Aginduen eta Gorabeheren Liburuak, aldez aurreko diligentziak eginda, eta obra zuzendaritzaren esku jarriko ditu obrak egiten diren bitartean egindako bisitak, gertatutako gorabeherak eta emandako aginduak bertan jaso ditzan. Kontratistak berak edo bere ordezkariak jarraibide horien jaso-agiria sinatu beharko du. Obrak hartzeko ekitaldian “Aginduen Liburua” aurkeztu beharko da behar bezala beteta, eta obrak hartutakoan Administrazioaren esku geldituko da. Kontratistaren kontura izango dira obra materialak eta unitateak egiaztatzeko eta probatzeko gastuak, Ezaugarri Teknikoen Agirian aurreikusitako gehieneko zenbatekora bitartean. 14.4. Esleipendunak obrak zuzen egiteko beharrezkoak diren baimen eta lizentzia guztiak kudeatu beharko ditu eta kontratistaren kargura izango dira baimen horien kudeaketa eta tasen gastuak, baita gauzatzekoak ere. 14.5. Kontratistak lanen programa aurkeztu beharko du kontratua sinatzen denetik hasita hogeita hamar eguneko epean, kontrako arrazoiren bat egon ezik, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduak 144. artikuluan aurreikusitako moduan eta Baldintza Administratibo Orokorren Agiriko 27. klausulan xedatutakoaren arabera. Zuinketa egiaztatzeko akta eta lanen programa onartzerakoan ezar daitezen epe partzialak kontratuaren zati izango dira betearazte ondorioetarako. 14.6. Kontratistaren kontura izango dira funtzionamenduko alta eta baimena, sare eta zerbitzuetako lotuneak, behin-behineko eta behin betiko hartuneak eta, oro har, instalazioak behar bezala funtzionatu eta legeztatzeko beharrezkoa den guztirako egin behar diren kudeaketa lanak, beharrezkoak diren gastu, tasa, zerga, eta abarren ordainketa eta erakunde eskudunei aurkeztu behar zaizkien proiektuen idazketa eta ikus onespena. 14.7. Kontratistak bere kontura jarri beharko ditu obrako sarbidea, lan guneko zirkulazioa eta arrisku puntuak adierazteko beharrezkoak diren seinaleak, bai obra eremuan baita mugetan eta inguruetan ere. Era berean, obrak hasten diren une beretik kontratistak obrari buruzko identifikazio kartelak jarriko ditu, non Aldundiaren eredu ofizialak erabiliz bi hizkuntzatan adieraziko baita obraren izena, kontratistarena eta, azpian, Gipuzkoako armarria ondorengo leloarekin “Gipuzkoako Foru Aldundia. Garapen Iraunkorreko Departamentua”. Errotuluak, oharrak, seinaleak eta gainerako komunikazio orokorrak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira. Baldintza hau betetzen ez badu, 2007ko urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoak, 196. artikuluan aurreikusitako zigorra jarriko zaio esleipendunari, kontratuaren xede den prestazioa behar bezala ez betetzeagatik. Zigorraren zenbatekoa ez betetzearen larritasunaren araberakoa izango da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz. 14.8. Kontratista behartuta dago obrak egitera, baina baita ere zaintzera Administrazioak obrak hartu bitartean. Halaber, obrak hartu bitartean, esleipendunaren ardura izango da bertako lursail eta ondasunak zaintzea.

Page 51: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

19

14.9. Kontratistak Laneko Segurtasun eta Osasun Plana prestatu behar du eta, gauzatzen ari dela, segurtasun eta osasun gaietako koordinatzaileak edo, koordinatzailerik ez badago, Zuzendaritza Nagusiak onartu behar du. 14.10. Esleitutako kontratuaren edukia eta kontratuko lan guztiak isilpean gorde behar ditu kontratistak. 15. SEGURTASUN ETA OSASUN GAIETAKO KOORDINAZIOA Obrak egiten enpresa batek baino gehiagok, edo enpresa batek eta langile autonomoek, edota zenbait langile autonomok parte hartzen dutenean, Aldundiak segurtasun eta osasunan arduratuko den koordinatzaile bat izendatuko du obrak egiten diren bitartean. Koordinatzailea izan daiteke obra proiektua egiterakoan alor hori koordinatu zuen pertsona bera eta obra zuzendaritzaren parte izango da. Horrela egin ezean, adieraziko da nork egingo dituen zeregin horiek zuzendaritza fakultatiboaren barruan, beti ere eskatzen den titulazioa eta behar den prestakuntza duen pertsona izan beharko duelarik. Arduradun horrek Segurtasun eta Osasun Planean edo Segurtasun eta Osasuneko Oinarrizko Azterketan bildutako neurriak betetzen direla zainduko du; halaber, horietan aurreikusitako aurrekontuko zenbatekoa gauzatzeaz ere arduratuko da eta, ez-betetzerik atzemanez gero, gauzak zuzentzeko behar diren jarraibideak eta aginduak eman emango dizkio kontratistari. Koordinazioaren arduradunak edo obra zuzendaritzan eginkizun hori izendatuta daukan kideak, eskumen osoa izango du obra osoa edo lubaki jakinen batzuk behin-behingoz geldiarazteko, segurtasuneko eta osasuneko neurriak ez direla betetzen eta pertsonentzat arrisku larri edo berehalakoa dagoela ikusiz gero. Horrelakoetan, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza eta gainerako interesatuak jakinaren gainean jarriko ditu, 1997ko urriaren 24ko 1627/97 Errege Dekretuko 14. artikuluak xedatu bezala. Obra geldirik dagoen bitartean epeak aurrera egiten jarraituko du obra gauzatzeko epeari dagokionez, eta kontratua suntsitzeko arrazoi izan daiteke, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak 196, 197 eta 220. artikuluetan xedatutakoari jarraituz. 16. KONTRATUA LAGATZEA 16.1. Kontratuaren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izango zaizkio baldin eta lagatzailearen ezaugarri teknikoak edo pertsonalak ez badira erabakigarriak izan kontratua esleitzeko garaian. 16.2. Esleipendunek bere eskubide eta betebeharrak hirugarren bati lagatzeko baldintza hauek bete behar dituzte: a) Kontratazio organoak lagapena egiteko baimena berariaz eta aurretik ematea. b) Lagatzaileak kontratuaren zenbatekoaren %20 gutxienez gauzatua izatea. c) Lagapen hartzaileak Administrazioarekin kontratatzeko ahalmena eta eska dakiokeen kaudimena izatea, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 63tik 65era bitarteko artikuluen arabera, eta behar bezala klasifikatuta egotea, lagatzaileari baldintza hori eskatu bazaio.

Page 52: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

20

d) Esleipendunaren eta lagapen hartzailearen arteko lagapena eskritura publikoan formalizatzea. 16.3. Lagapen hartzaileak subrogazioz bereganatuko ditu lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztiak. 16.4. Administrazioak ez du baimenik emango sailkapenetan etenda edo kontratatzeko ezgaituta dauden pertsonen alde kontratu lagapenak egiteko. 17. AZPIKONTRATAZIOA 17.1. Esleipendunak hirugarren batzuekin hitzartu ahal izango du kontratuaren zati bat haiek egitea, non eta kontratuan kontrakorik esaten ez den, edo kontratuaren izaerak eta baldintzek berekin ez dakarten esleipendunak zuzenean bete beharrekoa dela. 17.2. Azpikontratuak egiteko honako eskakizunak bete beharko dira:

a) Baldintza agirietan edo lizitazioaren iragarkian hala aurreikusten bada, lizitatzaileek bere eskaintzan adierazi beharko dute kontratuaren zer zati azpikontratatzea aurreikusi duten, azpikontratazioaren zenbatekoa eta lan hori egingo duten azpikontratisten izena edo enpresa profila (kaudimen profesional edo teknikoko baldintzen arabera definituta) zehaztuta.

b) Beti ere, esleipendunak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dio Administrazioari azpikontratuak egiteko asmoa, azpikontratatu nahi den prestazio zatia eta azpikontratistaren nortasuna adierazita, eta behar bezala zurituta azpikontratistak lan horiek egiteko duen gaitasuna, kontuan hartuta dauzkan bitarteko teknikoak nahiz giza baliabideak, eta esperientzia. Azpikontratistak sailkapen egokia izango balu azpikontratatzen den kontratu zatia gauzatzeko, hori jakinaraziz gero kontratistak ez du haren gaitasuna zuritu beharrik izango. Azpikontratistaren gaitasuna azpikontratua egin eta berehala egiaztatu ahal izango da baldin eta beharrezkoa bada larrialdiko egoera bati edo premiazko neurriak hartzea eskatzen duen egoera bati aurre egiteko, eta behar bezala arrazoitzen bada.

c) Baldintza agirietan edo lizitazioaren iragarkian ezartzen bada lizitatzaileek a) puntuan adierazitako gorabeherak nahitaez jakinarazi behar dituztela, eskaintzan adierazitakoa betetzen ez duten azpikontratuak (eskaintzan bertan adierazitako enpresariekin ez egiteagatik edo bertan jasotako prestazio zatiei dagokiena ez izateagatik) ezingo dira gauzatu jakinarazpena egin eta b) puntuko zurigarriak aurkezten direnetik hogei egun igaro arte, baldin eta aurrez berariazko baimena jaso ez badute, eta beti ere epe horretan Administrazioak ez badu azpikontratu horien aurka dagoela jakinarazten. Erregimen hori bera ezarriko da azpikontratistak bere profil profesionalaren deskribapenaren bidez identifikatu izan badira ere eskaintzan.

Kontratistaren ardurapean, azpikontratuak sinatu ahal izango dira hogei eguneko epe hori igaro behar izan gabe, baldin eta larrialdiko egoera bati edo premiazko neurriak hartzea eskatzen duen egoera bati aurre egiteko nahitaezkoa bada eta behar bezala arrazoitzen bada.

d) Izaera sekretua edo erreserbatua duten kontratuetan, edo lege zein erregelamenduzko xedapenen arabera kontratua segurtasun neurri bereziekin gauzatu behar denean, edota Estatu segurtasunaren funtsezko interesak babesteko

Page 53: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

21

beharrezkoa denean, azpikontratazioa egiteko kontratazio organoaren berariazko baimena beharko da beti.

e) Esleipendunak hirugarrenei azpikontratatutako lan zatiek ezingo dute gainditu baldintza administratibo berezien agirian finkatuko den portzentajea. Baldintza agirian muga berezirik jasotzen ez bada, kontratistak esleipen prezioaren % 60rainoko portzentaje bat azpikontratu ahal izango du.

Gehieneko portzentaje hori kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko kontratista nagusiarekin lotura duten enpresekin sinatutako azpikontratuak. Elkarren artean lotura duten enpresatzat hartuko dira Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak.

17.3. Azpikontratazioa egiteko aurreko atalean zehazten diren baldintzak urratzen badira, eta azpikontratistaren gaitasuna edo larrialdiko egoera nahiz azpikontratazioaren premia erabakitzen duten gorabeherak egiaztatzen ez badira, azpikontratuaren zenbatekoaren 100eko 50a bitarteko zigorra ezarri ahal izango zaio kontratistari.

17.4. Azpikontratatuak kontratista nagusiaren mende bakarrik egongo dira, eta beraz, Administrazioaren aurrean kontratista nagusia izango da kontratuaren erantzule bakarra, hitzez hitz bete beharko dituelarik baldintza administrazio berezien agiria eta kontratuan xedatutakoa.

Administrazioak klausula honetako 2. puntuko b) eta c) hizkietan aipatzen diren jakinarazpenen arabera sinatutako azpikontratuen berri izateak, edo 2. puntu horretako d) hizkian aurreikusitako kasuan eman dezakeen baimenak ez dute aldatuko kontratista nagusiak duen erabateko erantzukizuna.

17.5. Kontratistak inola ere ezingo du hitzartu kontratuaren zati bat egitea lege ordenamenduaren arabera kontratatzeko ezgaituta dauden pertsonekin edo 2007ko urriaren 30eko 30/07 Legeko 49. artikuluan jasotako kasuetan daudenekin.

17.6. Kontratistak azpikontratazioaren berri eman beharko die langileen ordezkariei, lan alorreko legedian xedatutakoaren arabera.

17.7. Lizitazio iragarkian jaso izan bada, kontratazio organoak ezar diezaioke kontratistari berarekin lotura ez duten hirugarren batzuei azpikontratatzea guztira kontratuaren aurrekontu osoaren % 30 gainditzen ez duten prestazio jakin batzuk, baldin eta multzo osoaren barruan zati bereziak badira eta ondorioz bereizita gauzatzeko modukoak badira, gaitasun profesional jakina duten enpresak egin behar dituztelako edo lan horiek sailkapen egokia duten enpresei esleitu dakizkiekeelako. Ezarritako betebehar horiek kontratua gauzatzeko baldintza bereziak izango dira, 2007ko urriaren 30eko 30/07 Legeak 196.1 eta 206 g) artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

17.8. Horretarako, aplikagarriak izango dira 2006ko urriaren 18ko 32/2006 Legea, Eraikuntza Sektoreko birkontratazioa arautzen duena, eta 2007ko abuztuaren 24ko 1109/2007 Errege Dekretua, hura garatzen duena. 18. KONTRATUA ALDATZEA

Page 54: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

22

18.1. Kontratazio organoak, onura publikoko arrazoiengatik eta aurreikusi ezineko egoerei aurre egiteko, kontratua aldatzeko eskumena dauka, legeriak xedatzen duena betez, betiere, eta espedientean behar bezala justifikatuta. 18.2. Proiektuaren aldaketarik ez da tramitatuko, baldin obrak egiterakoan ustekabekoak sortu arren obra zuzendaritzaren iritziz eroanbidearen trazatuaren egokitze soilak badira, edo proiektuaren aldaketa xeheak badira, hau da, obran ondorio ekonomikorik ez dutenak, obra unitate berririk sorrarazten ez dutenak, proiektuaren ezaugarrietan funtsezko aldaketarik ez dakartenak eta fabrika mota baten ordez beste bat erabiltzera ez daramatenak badira. 19. EPEAK EZ BETETZEA 19.1. Esleipendunak kontratua gauzatzeko epea eta Administrazioak jarritako epe partzialak bete beharko ditu. Nolanahi ere, kontratista berandutza egoeran dagoela aitortzeko ez da beharrezkoa izango Administrazioak aldez aurreko eskaera edo errekerimendua egitea. 19.2. Kontratista berari egoztekoak diren arrazoiengatik berandutzen bada epe partzialak betetzeari dagokionean, guztizko epea ezingo duela bete zentzuz pentsarazteraino, edo guztizko epea ez badu betetzen, kontratazio organoak erabaki dezake, nahiz kontratua suntsitzea kontratistak bermea galduta, nahiz zigorrak jartzea Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 196.4 artikuluan xedatutakoaren arabera. 19.3. Berandutze zigorrak kontratuaren prezioaren %5aren multiplo batera iristen badira, kontratazio organoak erabaki dezake kontratua suntsitzea edo kontratua gauzatzen jarraitzea zigor gehiago jarrita. Aurreko hipotesietan, kontratazio organoak kontratua suntsitzea erabakitzen badu, kontratuaren suntsipena arautuko dute, kausei dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 206, 207, 220 eta 221. artikuluek eta, ondorioei dagokienez, lege bereko 208 eta 222. artikuluek. Aplikatuko dira, baita, aipatutako artikuluekin bat datozen Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko xedapenak eta, esandakoen kontra ez doazen neurrian, Baldintza Administratibo Orokorren Agirikoak. Atzerapena kontratistari egozterik ez dagoen arrazoiengatik gertatu bada, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 197. artikuluan xedatu bezala jokatuko da. Berandutze zigorren zenbatekoa obra ziurtagirietatik kenduko da eta, bestela, bermetik. Bermea galtzeak edo zigorren zenbatekoa ordaintzeak ez du eragozten kontratistaren berandutzeak eragindako kalte eta galerengatik Administrazioak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izatea. 20. OBRAK ETETEA 20.1. Administrazioak kontratua etetea erabakitzen badu, edo Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 200.5 artikulua aplikatuz eteten bada, akta bat egingo da, etena ekarri duten gorabeherak eta kontratuaren gauzatzea zertan dagoen azalduko dituena. Akta hori kontratazio organoaren ordezkari batek, kontratistak eta obra zuzendariak izenpetu behar dute, eta aktaren eranskin batean jasoko da gauzatutako obraren

Page 55: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

23

neurketa eta etendako obraren zatian edo zatietan soilik erabiltzeko diren obrarako pilatutako materialen berri. 20.2. Administrazioak obra etetea erabakitzen badu, kontratistak benetan nozitutako kalteen eta galeren ordaina ordainduko dio kontratistari.

V - KONTRATUAREN AMAIERA

21. OBRAREN HARRERA, AMAIERAKO ZIURTAGIRIA, LIKIDAZIOA ETA BERME EPEA 21.1. Lanen harrera eta likidazioa egiteko moduari eta formalitateei dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 218. artikulua, Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 163. artikulua eta hurrengoak eta Estatuaren Obrak Kontratatzeko Baldintza Administratibo Orokorren Agiriko 71. klausula eta hurrengoak errespetatuko dira. 21.2. Obrak hartu eta hiru hilabeteko epearen barruan, kontratazio organoak egin diren lanen amaierako ziurtagiria onartu beharko du eta kontratistari ordainduko zaio kontratuaren likidazioaren kontura. 21.3. Obraren harreraren akta egiten den egunetik aurrera hasiko da berme aldia, baldintza agiri honen karatulako 17. puntuan zehaztutako denbora iraungo duena. Epe horretan kontratistaren ardura izango da obrak artatzea, eta kontzeptu horregatik ez du inolako kalte-ordain eta ordainketarik jasotzeko eskubiderik izango. Kontratistari ez zaio hori eskatuko, hala ere, luzaroan xede praktikorik gabe iraungo duten obrak direnean, hala nola emaitzarik izan ez duten zundaketa eta prospekzioak edo izaeragatik artapen hutsa baino lan handiagoa eskatzen dutenak direnean, dragatzeak kasu. 21.4. Berme epea bete baino hamabost egun lehenago obra zuzendaritzak obren egoerari buruzko txostena egingo du, ofizioz edo kontratistak eskatuta. Txostena aldekoa bada, kontratista bere erantzukizunetik libre geldituko da, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 219. artikuluan xedatutakoan izan ezik, eta ofizioz itzuliko zaio berme gisa eratua zuen fidantza eta likidatuko zaio kontratua, eta, halakorik balego, bete gabeko betebeharrak ordainduko zaizkio. Txostena aldekoa izango ez balitz eta antzemandako akatsak obrak egiterakoan izandako hutsuneen ondorio badira eta ez eraikitakoaren erabilerarenak, berme epearen barruan obra zuzendaritzak beharrezkoak diren aginduak emango dizkio kontratistari konponketak egin ditzan eta horretarako epe bat emango dio; lan horiek egin bitartean kontratista arduratuko da obren zaintzaz eta ez du inolako ordainik jasoko berme epea luzatzeagatik. 22. KONTRATUA EZ BETETZEA Baldintza agiri honetan edo kontratua osatzen duten gainerakoetan ezarritako aginduzko edozein betebehar ez betetzea kontratua suntsitzeko nahiko arrazoi izan daiteke. 23. KONTRATUA SUNTSITZEA

Page 56: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

24

Kontratua Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 206 eta 220. artikuluetan zehaztutako kasuetan suntsituko da eta kontratazio organoak erabakiko du, ofizioz nahiz kontratistak eskatuta, azken honi entzunaldi tramitea eskainita eta legedian aurreikusitako ondorioekin.

Donostia, 2011ko otsailaren 1a IDAZKARI TEKNIKOA, Sin.: Juan Jose de Pedro

Page 57: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

25

I. ERANSKINA

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA ............................................................... jaunak/andreak,................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, ..................................................ren izenean edo ............................... enpresaren ordezkaritzan (IFK:.............................sozietate helbidea: ........................ P.K ........... Tel................... helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak............

ADIERAZTEN DU

I. Ezagutzen duela BIZIKLETARI ETA OINEZKOENTZAKO LASARTE-ORIA, URNIETA ETA ANDOAIN BIDE ZATIAREN LEHEN TARTEA EGITEKO PROIEKTUA (3. IBILBIDEA: DONOSTIA-BEASAIN). 1. ZATIA (13-BI-72/09) PROIEKTUKO obrak kontratatzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den iragarkia. II. Ezagutzen dituela proiektuaren edukia eta baldintza administratibo berezien agiria, eta berariaz eta osorik onartzen dituela eta men egiten. III. Ordezkatzen duen enpresak betetzen dituela irekiera, instalazio eta funtzionamendurako indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintza eta betebehar guztiak. IV. Eskaintza honetako obrari dagokionez, ....................... epean eta guztira .................................................EUROTAN (hizkiz adierazi) egiteko proposamena egiten duela, prezio horren barruan sartuta industri etekina eta arlo fiskaletako zergak, gastuak, tasak eta arielak, BEZa izan ezik. V. Jasanarazi beharreko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zenbatekoa .................................................. dela. ..............................n 2011ko .................................ren .........n Sin.: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 58: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

26

II. ERANSKINA ENPRESA ATZERRITARREK AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK A) Espainiaz kanpoko Europar Batasuneko estatu kideetako enpresek, honako

agiriak aurkeztu behar dituzte “A” gutunazalean sartuta:

1. Pertsona bakarreko enpresak badira, beren estatuko nortasun agiria aurkeztu behar dute. Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, eraketa agiriak aurkeztu behar ditu, ofizialki gaztelaniara edo euskarara itzulita.

2. Lizitatzaileak inoren izenean badihardu edo pertsona juridikoa bada, ahalorde

aski duela egiaztatzen duen agiria, ofizialki gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dena.

3. Espainiako Enbaxadak egindako mezua, ziurtatzen duena, herrialdeko

legeriaren arabera, kontratatzeko eta behartzeko gaitasuna duela. 4. Kontratutik zuzenean edo zeharka etor litezkeen gorabeheretan Espainiako

edozein motatako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dela eta, hala dagokionean, lizitatzaileari atzerrian egokitu dakiokeen foru jurisdikzionalari uko egiten diola esaten duen adierazpena.

5. Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan aipatzen diren egoeretan

sartuta ez dagoela egiaztatzen duen agiria. Egiaztapen hori testigantza judiziala edo ziurtagiri administratiboa aurkeztuz egin daiteke, eta bestela, dokumentu hori ematea posible ez den kasuetan, agintaritza administratibo, notario publiko edo erakunde profesional gaitu baten aurrean egindako erantzukizunezko aitorpena aurkeztuz.

6. Dagokion estatuko lege xedapenen arabera enpresak zerga obligazio guztiak

eta gizarte segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, estatu kideko agintaritza eskudunak emana, gaztelaniara edo euskarara ofizialki itzulita.

7. Kontratista bizi den estatuko legediak zehaztutako baldintzetan Profesionalen

Erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 8. Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeak emandako sailkapen

ziurtagiria, kontratuaren xede diren lanei dagozkien talde, azpitalde eta kategoriako zerbitzuak kontratatzeko gaitasuna ematen duena.

Nolanahi ere, espainiarrak ez diren Europar Batasuneko estatu kideetako

enpresariek sailkapenik ez badute, nahikoa izango da Kontratazio Organoaren aurrean beren kaudimen finantzario, ekonomiko eta teknikoa egiaztatzea, HAKLEOk 9.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Alabaina, enpresari horiek aipaturiko salbuespenaz baliatu ahal izateko egiaztatu beharko dute ez dutela inolako sailkapenik edota sailkapena etenda edo baliogabetuta ez dutela, Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeak emandako ziurtagiriaren bidez.

Page 59: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

27

B) Europar Batasuneko kide ez diren estatuetako enpresek, aurreko puntuetan aipatu diren eskakizunez gainera egiaztatu beharko du bere jaioterriko estatuak modu berdinean onartzen duela espainiar enpresak parte hartzea Administrazioaren kontratazioetan. Betekizun hori Espainiako enbaxadak emandako txostenaren bidez egiaztatuko da eta gainerako dokumentazioari erantsi beharko zaio.

Page 60: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

28

III. ERANSKINA ............................................................... jaunak/andreak, adinez nagusiak, ................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, ............................... enpresaren ordezkaritzan (IFK:.............................sozietate helbidea: ........................ P.K ........... Tel................... helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak............

ADIERAZTEN DU

I. ........................................................... kontratazioan parte hartzeko eskatutako dokumentazio administratiboa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dagoela, ....................................ri dagokion ............. zk. espedientean aurkeztu baita. II. Aipatu dokumentazioan aldaketak egin dira / ez da egin aldaketarik * (aldaketak edo eguneratzeak izan badira aurkeztu egin behar dira). Ikus 7.5.1 klausula (*) Ezabatu egoki ez dena) (Lekua, data eta sinadura) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 61: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

29

IV. ERANSKINA ................................................................ jaunak/andreak, adinez nagusiak, ...................................................................(e)ko ............................................................... kalea, ............... zk.an bizi denak eta ................................ zk.ko NA duenak, bere izenean edo ..................................................ren ordezkaritzan (IFK.........................,sozietate helbidea: .................................., Tel............................., Faxa................ helbide elektronikoa (e-maila), diharduenak adierazten du bai berak bai ordezkatzen duen enpresak ahalmena dutela Herri Administrazioarekin kontratuak egiteko. Izan ere, jarduteko gaitasun osoa dute eta ez daude sartuta Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan jasotako inolako egoeratan. Bereziki eta berariaz adierazten du ez duela zigor irmorik jaso laneko segurtasun eta osasun gaietan arau hauste oso larria egiteagatik, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 49. artikuluan xedatutakoaren arabera. Era berean, adierazten du zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela, indarrean dauden xedapenek ezarri bezala eta Administrazioen Kontratuen Erregelamenduko 13 eta 14. artikuluek aurreikusten duten neurrian (2001eko urriaren 12ko 1098/01 Errege Dekretua). Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela kontratuaren xedeari dagokion epigrafean eta ez duela bajarik eman zerga horren matrikulan. Esleipendun gertatuz gero, berariaz [*] baimena ematen du/ez du baimena ematen herri administrazio kontratatzaileari lagatzeko enpresa honek Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatzen duen informazioa. (*) Ezabatu egoki ez dena

(Lekua, data eta sinadura) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GARAPEN IRAUNKORREKO DEPARTAMENTUA IDAZKARITZA TEKNIKOA

Page 62: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

30

V. ERANSKINA

EREDU ARAUTUA

DOKUMENTAZIOAREN AURKEZPENARAKO

PROPOSAMEN TEKNIKOARI DAGOKION

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO

PROPOSAMEN TEKNIKOA

Page 63: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-

31

ESKAINTZAREN BALIO TEKNIKOARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

Eredu normalizatua

OBRA: _______________________________________________________ _____________________________________________________________

ESKAINTZA EGITEN DUEN ENPRESA

A. ENPRESA BAKARRA

B. ELKARREKIN PARTE HARTZEN DUTEN LIZITATZAILEAK /

ALDI BATERAKO ENPRESA BATASUNA

ENPRESEN IZENAK

PARTAIDETZAREN %

1

2

3

4

5

6

7

8

Eskaintza aurkezten duenaren izena

SINADURA

Data

Page 64: OBRA KONTRATAZIOA PROZEDURA IREKIAREN BIDEZ … · 1 obra kontratazioa prozedura irekiaren bidez baldintza administratibo berezien agiriaren karatula espediente zk: 13-bi-72/09 1.-