GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta...

8
GIPUZKOAKO HITZA HITZA Hogei urtean, hirukoiztu egin dira mendiko erreskateak, mendizaletasuna ere areagotu egin delako b Ezbeharrak izaten dituztenen %15 soilik dira mendizale federatuak b 2-3 Pausoa beti seguru Kultura Iñigo Muguruza beka sortu dute Irunen, iaz hildako musikariaren lana aitortzeko 7 Klima larrialdia Donostiako Udalak 30 km/h-ko abiadura ezarri nahi du hiriko auzo ia guztietan 5 Ostirala 2020ko martxoaren 20a XI. urtea 437. zenbakia www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta...

Page 1: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

GIPUZKOAKOHITZA

HITZA

Hogei urtean, hirukoiztu egin dira mendiko erreskateak,mendizaletasuna ere areagotu egin delako bEzbeharrakizaten dituztenen %15 soilik dira mendizale federatuak b 2-3

Pausoa beti

seguru

Kultura Iñigo Muguruza bekasortu dute Irunen, iaz hildako

musikariaren lana aitortzeko

7Klima larrialdia DonostiakoUdalak 30 km/h-ko abiadura

ezarri nahi du hiriko auzo ia guztietan

5Ostirala

2020ko martxoaren 20aXI. urtea437. zenbakia

[email protected]

Page 2: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

2GIPUZKOAKO HITZA

Ostirala, 2020ko martxoaren 20aAstekoa

Mikel Orbañanos Iribar

Me n d i a n

ibi ltzeko

u s a d i o a

aspaldikoa

da Euskal

Her r i an .

Urte osoan, bertako eta inguruko

gailurrak milaka mendizaleren

topagune izaten dira. Gaur-gaur-

koz, ordea, COVID-19 birusaga-

tik Hego Euskal Herrian indarre-

an sartu den alarma egoera dela

eta, mendiek zein basoek bestela-

ko irudi bat dute, eta ondorengo

asteetan ere egoerak berdintsu

jarraituko du. Izan ere, Espainia-

ko Gobernuak hainbat neurri

hartu ditu koronabirusari aurre

egiteko; horien artean, kaleko

aisialdi ekintzak debekatzea,

baita mendiko jarduerak ere.

Alarma egoera indarrean dela

mendiko istripu bat gertatzen

bada, zaurituak erreskatea

ordaindu beharko du, eta ez da

batere merkea.

Azken hamarkadan, mendiza-

letasuna areagotu egin da, nola

turismoagatik, hala imitazio efek-

tuengatik. «Aldi berean, udabe-

rritik udazkenera bitarte, erres-

kate kopuruak nabarmen hazi di-

ra; hogei urte eskasean, erreska-

teak hirukoiztu egin dira, eta ho-

rrek hilkortasun indizearen

igoera ekarri du». Asier Alonso

Osakidetzako Larrialdietako me-

dikuaren adierazpenak dira.

Mendiak ere badu bere alde iluna.

1996tik 2018ra arteko Araba,

Bizkai eta Gipuzkoako mendi

erreskateen bilakaera aztertu du-

te Alonsok eta osasungintzako

zein segurtasun arloko zenbait

profesionalek. Deigarria da erres-

kate kopuruak izan duen goraka-

da: 1996an, 78 erreskate egin zi-

tuzten; 2006an, berriz, 115; eta

2018an, 267. Iazko urtea ez da ho-

bea izan: Eusko Jaurlaritzako Se-

gurtasun Sailak plazaratu dituen

datuen arabera, iaz 331 mendi

erreskate egin ziren, eta Gipuzko-

an, zehazki, 116. Nagusiki, 45 eta

60 urte artekoak izan ohi dira

erreskatatuak. Hilen kopurua ha-

mabost eta hogei artean egonkor-

tu da azken urteetan.

Datu horiek mahai gainean ja-

rrita, ikerlariek ondorioztatu zu-

ten erreskate lanean mendian es-

pezializatua dagoen mediku ba-

ten beharra zegoela. «Erreskate-

en %80etan arrazoi sanitarioak

daude: bihotzekoak, hausturak,

erorikoak... Horregatik, erreska-

tatzaileekin batera medikuak ere

joan behar duela uste dugu, bikti-

mari lehen sorospena egin die-

zaion: in situ artatzeak hiltzeko

arriskua murriztuko luke».

Hogei urtean hirukoiztu egin dira mendikoerreskateak, mendizaletasuna areagotu ahala.COVID-19 birusagatik alarma egoera indarreandagoenez, ezin da mendira irten, eta zaurituakordaindu beharko du erreskatea. Adituekbeharrezkotzat dute mendizaleak ongi formatzea.

Erabaki oneandago gakoa

Ertzaintzaren erreskate simulazio bat,

Donostiako Ulia mendian. JON URBE / FOKU

Page 3: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20a Astekoa

Osasungintzako profesionalak

joatearen aldarria ez da ikertzai-

leena bakarrik, baita Euskadiko

Mendi Federazioarena ere.

«Mendizaleok betidanik eskatu

dugu medikuak erreskate talde-

an egon behar duela», azaldu du

Igor Lasa Gipuzkoako Goi Mendi

Eskolako zuzendariak. Federa-

zioko aholkularitza medikoa ere

eskaera bera egiten ari da, baina

Osasun Sailak standby egoeran

du gaia.

EAEn Ertzaintzako Zaintza eta

Erreskate Unitatekoak edota

suhiltzaileak jarduten dira erres-

kateetan, lekuaren edota kasua-

ren arabera. Gaizka Etxabe La-

rrialdiko arduradun teknikariak

azaldu duenez, erreskate dei bat

jaso orduko telefono konferentzia

bat egiten dute Ertzaintzaren,

Osakidetzako larrialdi zerbitzu-

koen eta suhiltzaileen artean.

«Une oro, egoeraren berri daki-

te», zehaztu du.

Oro har, helikopteroa edota

autoa erabiltzen dituzte garraio

gisa. Helikopteroaren kasuan,

esaterako, pilotuaz eta kopilotuaz

gain, Ertzaintzaren Zaintza eta

Erreskate Unitateko mendiko bi

agente joaten dira, garabilari ba-

tekin. Guztira, beraz, bost lagun.

Horrez gain, mendizaleak lokali-

zatzeko Segurtasun Saileko la-

rrialdietakoek bi aplikazio erabil-

tzen dituzte: 112 SOS Deiak eta Sa-

fe 365. Etxabek esan du bi aplika-

zio horiei esker «erraztasun han-

diagoarekin» aurkitzen dituztela

pertsonak. Halere, Lasak dio

erreskate taldeak erreskatatua in-

mobilizatu besterik ez duela egi-

ten. «Zauritua ohatilan jaso bes-

terik ez dute egiten, eta Osakide-

tzako helikopterora lekualdatze-

ko denbora asko galtzen dute. Ho-

rrek bere ondorioak ditu».

Bestalde, erreskate taldean

nolako ertzainak joaten diren ere

aztertu behar dela uste du Lasak.

«Nik batzuk ezagutzen ditut, eta

asko beste ataletatik etorritakoak

dira. Ez dira berez erreskateko-

ak». Urrunago ere joan da: «Isti-

luen aurkako ertzainak ere jardu-

ten dira». Hortaz, erreskate

taldeak mendizale eta teknika-

rien talde bat izan behar duela

dio, «eta ez polizia talde bat».

Suitzako eredua jarri du adibide

gisa: «Mendiko formakuntza

duten bi mediku jarduten dira.

Zauritua dagoen lekura iristen

direnean, aurrena teknikaria jais-

ten da, ingurua segurua dela ziur-

tatzeko, eta gero medikuaren

esku egoten da zauritua». Espai-

niako zenbait autonomia erkide-

gotan ere antzeko eredu bat dute,

besteak beste Aragoin, Asturia-

sen eta Kantabrian.

Etxabek, ordea, bestelako iritzi

bat du. Haren arabera, Gipuzko-

an, Bizkaian eta Araban erreska-

tatu dituztenek «zauri larririk»

ez dute izaten, argudiatuta berta-

ko erliebeak ez duela zerikusirik

Pirinioetako eta Alpeetako men-

diekin. «Guk egiten ditugun

erreskate gehienak landa eremu-

koak izaten dira, eta ez goi mendi-

koak». Gipuzkoan, esaterako,

Aizkorri, Aralar, Aiako Harriak,

Adarra eta Hernio aipatu ditu

mendi «arriskutsu» gisa. Zehaz-

tu du ezbeharrik gehienak mendi

ibiltaritzan suertatzen direla, eta

ez arriskutsutzat hartzen direne-

tan. Aitzitik, erreskate zailenak

mendian esperientzia handia du-

ten mendizaleekin izaten dituzte.

«Gogortasun handia dagoen le-

kuetan ibiltzen dira».

Ardura eta zentzuaAlonso, Etxabe eta Lasa bat datoz:

diotenez, istripuak ugaritzearen

arrazoi nagusiak mendiaren era-

kargarritasun turistikoa eta men-

dizaletasuna areagotzea dira. As-

kotariko jarduerak egiten ditu

jendeak: mendi ibiltaritza, espele-

ologia, eskalada, txirrindulari-

tza... Alonsok azaldu duenez, as-

teburuero 66.000 pertsona ingu-

ru joaten dira mendira, eta horie-

tatik ia erdiak dira mendizale fe-

deratuak –30.000–. Gipuzkoako

Federazioan, zehazki, 15.400 per-

tsona daude izena emanda. Bes-

talde, zehaztu du mendizaletasu-

na areagotzearen saltoa batez ere

2012tik 2013ra eman zela, baita

erreskate kopuruen igoera nabar-

mena ere. «150 erreskate inguru

izatetik 280 izatera igaro zen».

Igoera hori ikusita, 2012an,

hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak

erreskateak ordaintzeko disuasio

neurri bat jarri zuen indarrean,

erreskateak ez baitira merkeak;

Segurtasun Sailak emandako da-

tuen arabera, Ertzaintzaren heli-

kopteroa ordubetez erabiltzeak

2.220 euro balio du. Disuasio neu-

rri horren arabera, baldintza ba-

tzuetan mendi istripu bat gertatuz

gero, zaurituak ordaindu beharko

zuen erreskatea. Alta, Lasaren esa-

netan, lege hori ez da aurrera era-

man. Alonsori, bestalde, neurri

hori ez zaio eraginkorra iruditzen:

«Datuek erakusten dute neurriak

ez duela eraginik izan, aurkakoa

baizik: erreskatatuen egoera lehen

baino larriagoa da orain». Hez-

kuntzarako eta formakuntzarako

gai bat dela uste du.

Hain justu, Lasak ikusten du is-

tripu asko mendiko esperientzia

faltarekin lotuta daudela. «Ezbe-

harrak izaten dituztenen %15 soi-

lik dira mendizale federatuak. Be-

raz, jende asko ezagutzarik gabe

joaten da mendira, eta, aldi bere-

an, ausartegi». Gaur egun, gehie-

nek Internetetik eskuratzen dute

informazioa. Lasak dioenez, jen-

deak uste du ibilaldiaren track-

arekin nahikoa dela: «Horrek

ezagutzen ez dituzten leku asko-

tara joatea eragiten du». Segurta-

suna erabat teknologian jartzeak

orientazio sena galtzea dakarrela

ohartarazi du. «Jendeak ez du

pentsatzen, eta, mendian ahal-

men hori galtzen badugu, erabaki

onak hartzeko ahalmena gutxitu

egingo zaigu».

Euskal Goi Mendi Eskolak for-

makuntza saioak ematen ditu fe-

deratuak dauden mendizaleen-

tzat. Nagusiki orientazio eta se-

gurtasun arlokoak izaten dira

ikastaroak, «istripuak ekiditeko

helburuarekin», esan du Lasak.

Haren arabera, segurtasuna ber-

matzeko hiru ardatz nagusi dau-

de: lehena, formakuntza egokia

izatea –arlo fisikoan, elikaduran,

orientazioan...–; bigarrena, plan-

gintza egoki bat egitea –meteoro-

logia, distantzia, denbora...–; eta

azkena, material eta arropa ego-

kia eramatea. Halere, betebehar

horiek ondo finkatuak eduki

arren, Lasak dioenez, segurtasu-

na «momentuan hartzen diren

erabakiekin» lotua dago: «Istri-

puen %60tik gora erabaki okerren

ondorioz gertatzen dira. Espe-

rientziak eta formakuntza ego-

kiak erabaki onak hartzea erraz-

ten du».

Gauzak horrela, mendira joate-

an zentzuz, arduraz eta errespe-

tuz jokatu behar dela azaldu du

Lasak. «Jendeak jabetu behar du

arrisku puntu bat beti egongo

dela; edozein momentutan eta

gutxien espero duenean, eroriko

batengatik bizitza osorako ondo-

rioak izan ditzake mendizaleak».

Ertzaintzaren erreskate talde bat, zauritua ohatilan helikopterora eramaten. BERRIA

Istripuen %60tik goraerabaki okerrenondorioz gertatzen dira;forkamuntza egokiabeharrezkoa da»Igor LasaGipuzkoako Goi Mendi Eskola

«Erreskateen %80etanarrazoi sanitarioakdaudenez, erreskatetaldeetan medikuek erejoan behar dute»Asier AlonsoOsakidetzako Larrialdietako erizaina

«Guk egiten ditugunerreskate gehienaklanda eremukoak izaten dira, eta ez goi mendikoak»Gaizka EtxabeLarrialdiko arduradun teknikaria

‘‘

Page 4: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

RIRITZIALeire Narbaiza

Konfinamenduetanikasitakoa

Konfinatuta gaudeetxean. Batzuondakoez da aurten bizi izandugun lehenengoa.

Oraingoa, ostera, orokorragoada, eta askoz ere zorrotzagoa. Au-rrekoan, gure osasunagatik egingenuen, eta hau gure osasunaga-tik ez ezik, osasun kolektiboaga-tik ere bada. Otsailean, furano etadioxinek etxeratu gintuzten Ei-tzaga ingurukook; martxoan, al-diz, koranabirusak erretiratu gai-tu. Lehenengoan, ezin genituenleihoak zabaldu, eta bigarren ho-netan, terraza edota balkoirik ezdugunok besteon inbidiatan gau-de, halakoak izateak askatasunpixka bat ematen duelako.Katastrofe bi bizi (izan) ditugu

2020aren hasieran. Fuertehasidela urtea, Iñigo lez, esan geneza-

ke. Hondamendi biek konpondubarik jarraitzen dute. Zaldibarko-ak hor segitzen du, nahiz eta ko-munikabideetatik desagertu. Jo-aquin eta Alberto zaborpean dau-de, eta pentsatu nahi dut biladabiltzala oraindik. Zarama pila-tuta A-8aren bazterrean, eta ka-mioikadak ateratzen, zabortegiahusteko, jakin barik nora dara-maten bertatik irteten dena.Birusarena konpontzeko ez

dakit zenbat beharko den. Egiada halako egoeran ezin garela lu-zaroan egon; hau da, honek(etxetik irten barik, lana eta lan-postua kolokan…) ezin du hileakiraun. Egunen batean normaltasune-

ra itzuli arren, kontu asko kan-biatu beharko ditugu. Begitan-tzen zait tragedia biek hausna-

rrarazi beharko liguketela guremunduaz eta bizimoduaz. Eta sa-konki eragin gugan, ezin dugula-ko jarraitu orain arte moduan.Ezinezkoa da dirua eta negozioapertsonen gainetik jartzea. Ezinliteke gure modeloa etenbakohazkundean oinarritzea. Haz-kundea ekonomian kontu positi-boa da; zenbat eta gehiago haziherrialdea, orduan eta hobea.Hobea norendako? Haztea mu-garik gabe, gigantismoa litzateke.Noraino handitu liteke produk-zioa? Zertarako? Zeren eta norenlepotik? Pertsonen gainetik dago beti

produkzioa, hori hala da. Egiteada garrantzitsuena gure ereduan.Egin, dirua irabazteko. Berdin dionor zapaldu behar den, norenosasuna jarri jokoan. Gauzak fa-

brikatu, kontsumi ditzagun.Arin, bizkor. Komuneko paperbarik gera ez gaitezen. Bete deza-gun erosketako orgatxoa muku-ruraino, badaezpada. Bost kiloarroz, zazpi oilasko, lau paketemakarroi, eta hogeita hamar jo-gurt!Erdia, gero, iraungitze data pa-

satuta zaborretara botatzeko. Ai,eneka jardungo dugu gastatuta-ko diruaz damututa. Psikosiakjota egon diren supermerkatue-tan ibiliz gero, denok kutsatugara kontsumismo konpultsibo

horrekin, koronabirusarekin ku-tsatu ez bagara, behintzat.Baina zein gizarte mota nahi

dugu? Zertan aldatu beharko ge-nuke? Nik, adibidez, asko esker-tuko nuke jendartea hain konpe-titiboa ez izatea. Ez dadila izannork gehien eduki, nork azkarrenegin. Dena berdintsuago, bizitzaez delako Egunean Behin,nor le-henengo geratu rankingean. Era berean, bizitza jarriko nuke

erdigunean, zaintza denarenmuina izan dadin. Laguntzak ira-garri dituzte enpresendako, bai-na zaintzarako zer? Zaintza barikez dago bizirik, konturatu otegara? Zaintza jaiotzetik hil artekoekintza da, aurrera egin, eta ondoelikatuta eta jantzita ibiltzen la-guntzen diguna, kariñoa eta oi-narrizko euskarria dena. Zergatikdira garrantzitsuagoak, esatera-ko, futbolariak zahar-etxeetakozaintzaileak baino?Pertsonak aurretik beti, maka-

lenak batez ere. Hau ez da onke-ria, zentzuna besterik ez. Ea ikasieta lortzen dugun!

Laguntzak iragarridituzte

enpresendako, baina zaintzarakozer? Zaintza barik

ez dago bizirik,konturatu ote gara?

Irudiab Donostia

Alerta egoerak kaleak hustu dituParkeak zintaz inguratuta, okindegien eta farmazien aurrean jendea ilaran metro bateko distantziara, super-

merkatuetako apal asko hutsik, txakurrik gabeko ia inor ez kalean, eta, etxeetan, jendea denbora nola pasatu

asmatu nahian. COVID-19 birusari aurre egiteko indarrean jarri duten alarma egoerak irudi hori eragin du Gi-

puzkoan. Gutxienez, hamabost egunerako hartu dute neurria. Etxean konfinatzeko agindua betetzen ez dute-

nentzat zigorrak iragarri dituzte: arinenak ere 100 eta 600 euro artekoak izango dira. JON URBE / FOKU

Soraluzeko «hilketa matxista» salatzekolapiko jotzeak egin dira herrietan

GIZARTEA b Emakume bat hilik aurkitu zuen Ertzaintzak astelehengoizaldean, Soraluzen, eta espetxeratu egin dute haren semea, hilketaleporatuta. Mugimendu feministak deituta, lapiko jotzeak egin dituzteherrietan, «hilketa matxista» hori salatzeko..

Larunbatean Grosen hilketa bat egiteaegotzita, espetxeratu egin dute gizon bat

GIZARTEA b Gizonezko batek beste bat hil zuen larunbat gauean Do-nostiako Gros auzoko parke batean. 30 labankada baino gehiagoeman zizkion. Ustezko hiltzailea, 31 urtekoa, Martuteneko espetxeansartu dute. Polizia aurrekariak ditu.

1.150GIPUZKOAKO DIPUTAZIOAREN UDALEKUETAKO PLAZAK

Martxoaren 24ra bitartean eman beharko dute izena Gipuzkoako Foru

Aldundiaren udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoek. 1.150 plaza

eskainiko ditu aurten, eta horietatik %5 hezkuntza behar bereziak dituz-

tenentzat izango dira. Zozketa martxoaren 30ean egingo dute.

GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-

raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko

eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:

Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-

net bidez bidaltzeko:[email protected].

%

4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20aIritzia

Elias Kerejeta zine eskolak lehenurtearen balorazio positiboa egin du

KULTURA b2018ko irailean hasi zen Elias Kerejeta zine eskolaren le-hen ikasturtea, eta 2019an amaitu zen. Besteak beste, EHUko mastertituluen aitortza lortu du; artxiboa, komisarioa eta sorkuntza arlokoproiektu pedagogikoak jarri ditu martxan eta lau proiektu sortu ditu.Hala, eskolako ordezkariek balorazio positiboa egin dute.

Page 5: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

Miren Garate

Eusko Jaurlaritzak eta Europako

hainbat hirik eta herrialdek egin

duten bezala, Donostiako Udalak

ere klima larrialdian dagoela ai-

tortu du aste honetan, eta, horre-

kin batera, zenbait neurri iragarri

ditu. Mugikortasunari lotutakoak

dira horietako batzuk. Besteak

beste, orduko 30 kilometrora

mugatu nahi du abiadura hiriko

ia auzo guztietan, aurrez Iruñeak

eta Bilbok egin izan duten mo-

duan. Donostiara sartzeko eta hi-

ritik irteteko erabiltzen direnak

izango dira salbuespena.

Enrique Ramos Ekologiako eta

Osasun Publikoko zinegotziak

emandako datuaren arabera, tra-

fikoak eragindakoak dira CO2

isurpen guztien %60. «Gehien

gastatzen dugunetik aurrez dai-

teke gehien. 30eko abiadurako

guneen bidez, oinez egiten diren

joan-etorriei eman nahi diegu le-

hentasuna». Udalaren helburua

da, hain zuzen, orain autoz egiten

diren joan-etorrien erdiak oinez

edo bizikletaz egitea geroan.

Zinegotziak uste du autoen

abiadura murrizteak hainbat

onura ekarriko dituela. «Abiadu-

ra gutxitzeak kontsumoa gutxi-

tzea eragingo du, eta, ondorioz,

baita isurpenak gutxitzea ere. Eta

zarata ere gutxitu egingo da».

Neurri horrekin batera, udalak

isurpen gutxiko eremuak finkatu

nahi ditu. Gune horietako batzue-

tara ezingo da autoarekin joan,

edo egoiliarrek bakarrik izango

dute aukera. «Beste hiri batzue-

tan egin duten bezala, eraztun

moduko batzuk sortzea izan dai-

teke aukera bat, ibilgailu partiku-

larrak murrizteko».

Donostiak hainbat eredu ditu

begiz jota, besteak beste Milan-

goa: «Eraztun moduko batzuk

dituzte antolatuta, eta, erdigune-

ko eremu bat ere bai. Donostian

Parte Zaharra izan daiteke hori,

igual Bulebarreraino...». Ramo-

sek esan du oraindik ez dutela

erabaki zein izango diren isurpen

gutxiko eremuak, eta udalak

ikerketa bat egiteko eskatuko

duela, erabaki hori hartu ahal iza-

teko. «Auzo bakoitzak trataera

ezberdina izango du; Bulebarrean

eta Intxaurrondon edo Aieten ez

ditugu neurri berberak hartuko,

baina auzoetan ere egin beharko

dira trafikoa lasaitzeko guneak

eta isurpen gutxiko guneak».

Datak, zehaztu gabeData zehatzik ez dute mugikorta-

sunari lotutako neurri horiek.

«Ez ditugu egun batetik bestera

hartuko, legegintzaldi honetan

eta hurrengoetan baizik, baina

bide horri jarraitu beharko dio-

gu». Ohiturak aldatu eta parkin-

getan aldaketak egiteko aukera

ere mahai gainean dagoela iraga-

rri du Ramosek: «Kontzesioak

amaitzen direnean, akaso par-

king batzuei planteatu beharko

diegu egoiliarrentzat bakarrik

izan behar dutela, txandakakoak

izanda trafikoa sortzen laguntzen

dutelako». Udalak hartu nahi di-

tuen neurriek aldaketa handiak

ekar ditzakete mugikortasunean.

«Baina jendea dagoeneko kontu-

ratzen da aldaketa hori badato-

rrela; San Martin inguruko obre-

kin, esaterako, jende askok onar-

tu du autoa hartu beharrik ez

duela gauza batzuk egiteko. Ari

da aldatzen edozein txikikeria

egiteko autoa hartzearen kultura

hori». Metroa martxan jartzeak,

gainera, autoa etxean uztea are

erakargarriago egingo duela uste

du, donostiarrentzat nahiz ingu-

ruko herrietakoentzat. «Jakinez

gero metroa edo topoa dagoela

5-7 minutuan behin, eta gainera

ordutegi zabala duela, segituan

ikusten da autoa hartzea ez duela

merezi».

Klima larrialdiaren adierazpe-

naren harira, Donostiako Udalak

beste arlo batzuetan ere zehaztu

ditu helburuak. Ramosen esane-

tan, hirigintzako proiektuetan

eraginkortasun energetikoa kon-

tuan izatea eta ingurumenari lo-

tutako irizpideak betetzea, 2025.

urterako birziklatze tasa %60ra

iristea eta eguzki energia susta-

tzeko panel fotovoltaikoak jar-

tzen joatea dira horietako batzuk.

«Orain pare bat urte, DSS 2050

plana onartu genuen, eta plan ho-

rrekin bat datorren neurri sorta

bat bultzatuko dugu».

Zinegotziak azaldu du udaleko

alderdi politiko guztiei eta gaia-

ren inguruan lan egiten duten

erakundeei eman dietela neu-

rrien berri. «Eta egindako ekar-

pen guztiak kontuan hartzen

saiatu gara».

Autoak, orduko 30 kilometroraDonostiako Udalak klima larrialdia aitortu du b Mugikortasunari lotuta, autoen abiaduramugatzeaz gain, isurpen gutxiko eremuak sortu nahi ditu b Pixkanaka jarriko ditu neurriak

Udalak abiadura mugatu nahi du, hirira sartzeko eta hiritik irteteko erabiltzen diren errepideetan ez beste guztietan. JON URBE / FOKU

5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20a Gaiak

«Kontzesioa amaitzean,akaso parking batzueiplanteatu beharkodiegu egoiliarrentzatsoilik izan behar dutela»Enrique RamosDonostiako Ekologia zinegotzia

Page 6: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

Aitziber Arzallus

Patxi Salaberrik eta Luis

Mari Zalduak onduta-

ko Gipuzkoako he-

rrien izenak. Lekuko-

tasunak eta etimologiaazterlana

argitaratu du Euskaltzaindiak, li-

buruan eta PDF formatuan, eta

akademiaren webgunean ere

kontsultagarri dago. Azterlanak

Gipuzkoako herrien izenak jaso-

tzen ditu, eta baita auzo askore-

nak eta bestelako populazio gune

batzuenak ere. Zehazki, 182 enti-

tate bildu dituzte, 4.500 testigan-

tzaz jantzita —horietarik 700,

ahozkoak—. Izen bakoitzak histo-

rian erakutsi dituen formak eta

duen edo dukeen azalpen etimo-

logikoa dakartza, gainera.

Egileak «metodologia serio bat

oinarrian hartuta eta zuhurtziaz»

jokatzen saiatu dira, eta izen bere-

zien —toponimo, antroponimo,

oikonimo eta beste— hastapeneko

adiera emateko, hainbat elemen-

tu hartu dituzte kontuan, hala no-

la agiriek denboran izandako al-

daerak, euskal fonetika histori-

koa, lekuaren nolakoak eta gaur-

dainoko esperientziak. Herri, eli-

zate eta auzoen izenekin batera,

hiriburuarena eta lurralde histo-

rikoarena ere aztertu dituzte. Ho-

rrez gain, herri bakoitzaren izena-

ren amaieran, gentilizioa edo he-

rritarrei deitzeko era ere ageri da.

Proiektuaren atzean «Euskal

Herriko toponimia nagusi osoa

aztertu nahia» dagoela adierazi

zuen Salaberrik, azterlana aur-

kezteko martxoaren 4an egin zu-

ten agerraldian: «2004an Nafa-

rroa Beherekoa argitaraturik eta

2015ean Arabakoa, iruditu zitzai-

dan bazegoela Gipuzkoakoa ere

egiteko modua». Haren esane-

tan, «Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba

erromatarrek ia ukitu gabeko ere-

mutzat jo izan dira gure artean. Ez

naiz arkeologoa, baina, Kantauri

isurialdeko herrien izenak har-

tzen baditugu, ikusten da hori ez

dela horrela, eragina uste baino

handiagoa izan zela».

gehiago gordetzen dute hizkun-

tzari buruz». Besteak beste, duten

irauteko gaitasunarengatik, dau-

den tokiko hizkuntza aldatu arren

bizirik jarraitzeko ahalmena dute-

la dio. Haren ustetan, herrien ize-

nak ez dira salbuespena. «Gauza

asko esaten dizkigutelako gure

iraganaz. Zer izan garen eta non-

dik heldu garen jakin nahi badu-

gu, ezinbestekoa da toponimiak

ematen dizkigun datuak azter-

tzea. Esate baterako, azken den-

Baina zergatik da garrantzitsua

herrien etimologia ezagutzea?

Honako hau esan du Zalduak:

«Koldo Mitxelenak, ironia apur

batekin, esan ohi zuen munduak

ezagutzen duen hizkuntza-zahar-

kin biltegi oparoenetarikoa dela

toponimia, eta haren ikerketa sis-

tematikoak, zalantzarik gabe,

fruitu naroagoa eman lezakeela.

Izan ere, toponimoek eta, oro har,

izen bereziek lehen begiratuan

ematen duen baino informazio

boretan hainbeste aipatu den eus-

kalduntze berantiarrarenuste-

karia baztertzeko bidea ere bada

herri izenen azterketa».

Egileek iritzi diote lurralde ba-

teko toki izenak xehe aztertzeak

iturri idatzirik gabeko garaiak argi

ditzakeela. «Toponimia zaharre-

na aztertzea da historiaurreko po-

pulazioen hizkuntza ezagutzeko

bide bakarretakoa, baina, toponi-

moek dakartzaten jakingarri guz-

tiak azaleratzeko eta ulertzeko,

ezinbestekoa da ondoan dauden

izenak ikertzea ere». Irizpide eti-

mologikoekin ez ezen, toponimia

irizpide geografikoekin ere iker-

tzea garrantzitsua dela deritzote.

«Euskal toponimia bat da, eta

hangoa eta hemengoa ezagutu

beharra dago, deus funtsezkorik

esango bada».

Argitu gabeko zalantzakLan mardula egin dute Salaberrik

eta Zalduak, baina aitortu dute le-

ku izen askok eman dizkietela bu-

ruhausteak, hainbat arrazoiren-

gatik.«Lanari lotu gintzaizkione-

an, bagenekien toponimo guztien

barne muinak bistaratzea zaila

eta are ezinezkoa izanen zela, eta

hola agitu da», Zalduaren arabe-

ra. «Onomastikaren ikerketa oro

har, eta toponimiarena bereziki,

berezko arazoak dauzkan eta

denboraren buruan metodo bere-

ziak garatu dituen jarduera espe-

zializatu bat da». Zarautzeta Es-

koriatzako Mazmela eta Zari-

mutz esplikakizun gelditu zaiz-

kiela onartu du, «etorkizunera-

ko»; eta Nuarbe-ren etorkia ere

ez dutela guztiz garbi ikusi. «Bes-

te ikertzaile batzuek argitu behar-

ko dituzte ilun beltzean gelditu di-

ren horiek».

Liburua atontzeko, hiruzpalau

urte behar izan dituzte, baina

kontuan izan behar da izenen az-

terketa izan dela bi egileen iker-

jardunbide nagusia azken hamar-

kadotan, doktore tesia egiteko te-

norean eta Euskaltzaindiaren

Onomastika batzordeko kide gi-

sa, kasurako. Beraz, ez dira hasi

berriak lantegi horretan, eta Gi-

puzkoakoa ibilbide horretan ikasi

eta jasotakoaren emaitza ere ba-

da.

Euskaltzaindiak argitaratu be-

rri duen azterlana bien arteko la-

na izan dela esan dute egileek. Zal-

dua batez ere ahozko datuetan,

mapetakoetan eta ahozko litera-

turaren ingurukoetan zentratu

da, eta Salaberri, etimologia azal-

penetan eta bestelako literaturan.

Bion «umea» dela adierazi dute.

Patxi Salaberriren eta Luis Mari Zalduaren ‘Gipuzkoako herrien izenak.Lekukotasunak eta etimologia’ azterlana argitaratu berri du Euskaltzaindiak, paperean eta PDF formatuan, eta Interneten ere jarri du.

Gipuzkoako herrienizenen iragana, jasota

Azterlana osatzeko, 4.500 lekukotza bildu dituzte Salaberrik eta Zalduak, horietatik 700 ahozkoak. EUSKALTZAINDIA

6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20aGaiak

Page 7: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

Imanol Saiz Irun

Iñigo Muguruza baxu eta

gitarra jotzaile irundarra-

ren heriotzak hutsune

handia utzi zuen iaz Irun-

go Moskun eta Euskal Herriko

musikan oro har. Hutsune hori

bezain handia da musikari eza-

gunak utzi duen arrastoa, Irungo

hirian bereziki. Oholtzetatik

kanpo, 25 urtez Irungo Musika

Eskolan irakasle gisa aritu zen

Muguruza, eta berak musikari

zion pasio berbera transmititu die

belaunaldi askori azken hamar-

kadetan. Bada, haren figura

omendu eta egindako guztia

eskertzeko beka bat sortzea era-

baki du Irungo Udalak, Iñigo

Muguruza Musika Beka.

Joan den ostiralean eman zuten

bekaren berri, Irungo udaletxean

egindako agerraldian. Han Jabier

Muguruza ere izan zen —Iñigoren

anaia eta musikaria bera ere—,

udalean ordezkaritza duten talde

guztietako kideekin batera.

Aurkezpenean, Jose Antonio

Santano alkateak nabarmendu

zuen musika eskolako lehen gita-

rra elektrikoko irakaslea izan zela

Iñigo Muguruza. Santanoren ara-

bera, euskal musikaren «errefe-

rente» izan zen Muguruza. «Mu-

sikari emandako guztia eta haren

ibilbidea omendu nahi ditu be-

kak; belaunaldi berrien eskuetan

haren legatu garrantzitsua man-

tendu nahi dugu».

Bekaren ideia sortu zenetik, ha-

sieratik, udalak alboan izan ditu

Muguruzaren senideak. «Oso

pozgarria da guretzat egitasmoa

martxan ikustea; hasieratik in-

plikatuta egon gara. Uste dut

euskal musikak, eta herri musi-

kak oro har, asko zor diola Iñigo-

ri. Gure gizartean bere memoria

bizirik mantentzeko balioko du

honek, eta ez da gutxi», adierazi

du Jabier Muguruza anaiak. Se-

nide guztien izenean eskerrak

eman dizkie udaleko talde guz-

tiei, denek babestu baitute egi-

tasmoa. «Azken garaietan, Iñi-

gok maiz adierazi zuen bere ilu-

sioa zela berriz ere zuzeneko

musikan eta eskolan aritzea; be-

raz, bekak erabat asmatu du ha-

ren ikuspegiarekin. Iñigo eza-

gututa, konbentzituta nago be-

karen ideia izugarri gustatuko

zitzaiola», gehitu du anaiak.

Alkateak zehaztu bezala, eus-

kal eremuan azken hamarkade-

tako musika modernoarekin lo-

tura duten ikerketa proiektuen

garapena sustatu nahi du bekak.

Are gehiago. Jose Antonio Loidi

edo Serapio Mugika beka ezagu-

nen parean egongo dela nabar-

mendu du, eta, beraz, 8.000 euro-

ko diru saila izango duela. Ikerke-

ta lana osorik egiteko, zortzi

hilabeteko epea izango dute be-

karen onuradunek.

Partaidetza sustatzeko asmoz,

askotariko ikerketak egin ahalko

dira. Musika taldeak, bakarla-

riak, musika gaiak, biografiak,

errepertorioa edo heziketa mate-

rialak azter daitezke bekarekin,

eta herri musika sustatu eta ira-

kasteko helburua izan beharko

dute. Azken lau hamarkadetara

mugatu dute ikerketaren espa-

rrua, eta, nola ez, euskal musika-

ren ingurukoa beharko du izan.

Aurkezteko formatu ugari erabili

ahalko dira. Kultura sailekoek

jakinarazi dute horiek zehazten

datozen asteotan joango direla.

Interesdunek apirilaren 6ra bi-

tarte izango dute lanak aurkezte-

ko aukera. Herritarren Arreta

Zerbitzuan entregatu beharko di-

rela zehaztu dute Irungo Udaletik.

Informazio eta xehetasun gehia-

go, www.irun.orgwebgunean

dute eskuragarri herritarrek.

Bekarekin, azken hilabeteotan

musikariak jasotako omenaldi

sorta biribilduko dute. 2019aren

amaieran, haren taldekide eta bi-

daide izan zirenek omenaldi bat

egin zioten Bilboko Kafe Antzo-

kian, hiru orduko kontzertu ikus-

garri batekin. Herrian bertan,

Irunen, hainbat urtean haren

ikasle izandakoek ere omenaldi

hunkigarri bat egin zioten joan

den abenduan.

Musika, bizitzaIaz zendu zen Iñigo Muguruza,

irailaren 5ean, zehazki, denbora

luzez esklerosi anizkoitzaren aur-

ka borrokatu ostean. Borroka go-

gor bezain luze horretan, azken

unera arte ez zuen gitarra utzi

nahi izan, hori baitzen bere pasio-

rik handiena: «Niretzat, musika

gauza oso handia da. Musika egi-

tea eta musika taldeetan jotzea

izan da nire bizitza; hortaz, ez dut

ezagutzen besterik», esan zuen

2018an HITZAk egindako elkarriz-

keta batean. Orduan sortu zuen

haren enegarren eta azken taldea,

Hiru Leike. Berriz ere oholtzara

igotzeko aukera izan zuen, Ane

Odriozola abeslariarekin batera;

bereziki gaztetxeetako oholtzeta-

ra, horiek baitziren gustu-

koen zituen agertokiak:

«Nik uste dut gaztetxee-

tan hil arte jotzen jarraitu-

ko dudala», esan zuen

orain dela bi urteko elka-

rrizketa horretan.

Euskal musikaren aro

modernoaren aitzinda-

rietako bat izan zen Iñigo

Muguruza, eta, Fermin

anaiarekin batera, gazte

askoren musika eta bo-

rroka erreferente nagusi

bilakatu zen. Oso gazteta-

tik banda askotan aritu

izan zen musikari irunda-

rra; besteak beste, Desband, Kor-

tatu, Delirium Tremens, Negu

Gorriak, Joxe Ripiau, Lurra eta

Sagarroi musika taldeetan.

Iñigo Muguruza musikariak hiriari etaherri musikari emandakoa sekula ezahazteko, Irungo Udalak haren omenezkobeka bat sortu berri du, 8.000 eurokoa.

Betirakoerreferente

Iñigo Muguruzak 25 urtez irakasle eta musikari gisa egindakoa aitortu nahi du bekak. IMANOL SAIZ

Euskal musikak, eta herrimusikak oro har, asko zor dioIñigori. Bekak bere memoriamantentzeko balioko du»

Jabier MuguruzaMusikaria

«[Muguruzak] Musikariemandako guztia eta harenibilbidea omendu nahi ditubekak. Erreferentea izan zen»

Jose Antonio SantanoIrungo alkatea

‘‘

7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko martxoaren 20a Gaiak

Page 8: GIPUZKOAKO HITZA - Berria · 2020-03-20 · ko erliebeak ez duela zerikusirik Pirinioetako eta Alpeetako men-diekin. «Guk egiten ditugun erreskate gehienak landa eremu-koak izaten

Beñat Alberdi

Kezkak sortu zuen ArrasatekoZientzia Elkartea (AZE): herrikohistoria bildu ez izanaren kezkak,historia ez transmititzearen kez-kak. Elkarteko kide da XabierBengoa (Arrasate, 1949). Hamaikaegitasmo aurkeztu dituzte gerta-tuak ezagutarazteko; besteakbeste, ibilbide gidatuak eta era-kusketak. Azken proiektuan,berriz, Pedro Sologaistoa Lasoargazkilariak filmatutako 60koeta 70eko hamarkadetako bideo-ak bildu dituzte.Nola sortu zitzaizuen bilketa egi-

teko aukera?

Ekinaren ekinez lortu dugu erre-ferentzia bat herrian, eta eduki pilabat jasotzen ditugu. Esaterako, jo-an den astean, bi poltsa argazki iri-tsi ziren guregana. Nik uste dutjendeak esan zuela: «Hemen jen-dea lanean dabil, eta serio». Ho-rren ondorioz, Pedro SologaistoaLaso argazkilariaren senideakAZEra etorri ziren, berrogei bobi-na baino gehiagorekin. Duela 60 eta 50 urteko filmak ze-

neuzkaten esku artean. Nola lor-

tu zenuten ikustea?

Hasi ginen erreproduzitzeko bimakina zaharrekin. Ez zen ahale-gin makala izan: bata ez zebilen,

besteak ez zeukan bonbilla bat…Nolabait moldatu ginen, eta lortugenuen ikustea. Gero erabaki ge-nuen digitalizatzea. Hala ere, bobina horiekin guztie-

kin pelikula bat osatzea erabaki

zenuten. Nolatan?

Pelikulak lasai ikusten hasi ginen.Ikusten genuen altxorrak zirela.Hunkitu egiten ginen ikusten. Pe-likula bat egin behar genuela era-baki genuen.Berrogei ordu irauten zuten, guz-

tira, pasatu zizkizueten bideoek.

Zer prozesu egin duzue, zer sartu

aukeratzeko?

Hasi ginen murrizten, berrogeita-ka ordu horietatik zer sartu eta zerez ikusteko. Ondarea zela irudi-tzen zitzaiguna gorde egiten ge-nuen. Metodo bat prestatu genuenpelikulak ikusi eta edukiak auke-ratzeko. Aukeraketa eginda, hiruordu irauten zuten bideoek. Zein da irizpidea ondare den edo

ez jakiteko?

Galdu diren eraikinak, galtzekoarriskuan dauden jaiak, irakas-kuntzan izan diren aldaketak…Horrelako gauzak sartu ditugu. Zinemagintzan moldatu zarete?

Ivan del Campo arrasatearrak la-gundu gaitu. Zuzendaria da, etaklaseak ematen ditu unibertsitate-an. Harekin jarri ginen harrema-

netan, eta eskuzabal lagundu zi-gun. Bera ere hunkituta geldituzen bideoa ikusi zuenean. Horiizan da apur bat garapena.Edukiak aukeratu behar izan di-

tuzue. Baina, zer sartu duzue?

Hamaika adibide daude. Esatera-ko, sartu dugu gure gurasoen ga-raiko erretiratuen egun bat, 1965.urtekoa. Harrigarria da. Ikustendudanean hunkitu egiten naiz.Gure gurasoek, beren pobrezian,zer-nolako nortasuna erakustenduten janzkeran jaiak direla esate-ko. Denak daude alkandora zurie-kin dotore jantzita. Ez da ikustengorbata bat ere.

Ez zen erraza izango aukeraketa.

Irudi mordo bat geneuzkan. Adi-bidez, 1964ko euskal jaiak sartu di-tugu. Lehertu egiten da festa, etaArrasatek euskal aldarrikapen bategiten du. 1964a zela kontuan har-tuta, imajinatu Arrasateko kuarte-lak eta poliziak nola arituko ziren.Agertzen dira 1977an ikurrina le-geztatu zeneko irudiak ere, zer-nola dagoen herri guztia kalean.

Nolabait, herriko mugarri histori-

koak bildu dituzue?

Bai, eta kulturalak. Altxor bat daikustea txistularien lehen ohorez-ko presidentea bere txistulariekinkontzertu bat ematen Arrasaten.Irudi horiek ez daude, edo guk ezditugu orain artean behintzat eza-gutu.Garai haietako bideoak ikusteko

aukera izan duzue, beraz.

Bai, eta aldaketak ikusteko. Gukezagutu ditugun Arrasateko san-joanetan, hirugarren egunean,jende guztia zen kalean, jaiak bizi-tzen. Gaur egun, beste era bateraospatzen dira. Garai hartan nolagu umeak ginen, gogoratzen garaColorin y sus muñecos halakopanpinen ikuskizun batekin. Ho-rrelako gauzak daude filmean.Alde horretatik, balioko dizue

orain artean kontatu izan duzue-

na bisualki erakusteko?

Bai, hor daude irudiak. Gure as-moa da ekainaren 10ean argitara

ematea Arrasateko Kulturaten,koronabirusak uzten badigu.Agertzen den jende kopuruarenarabera, errepikatu egingo dugu.Berrogei ordurekin hasi, hirura

laburtu, baina, azkenean, zenbat

iraungo du filmak?

Ordubetekoa egitekotan geratuginen, baina jada pelikula egindazegoenean gogoratu ginen Arrasa-te Telebistak elkarrizketatu zuelaLaso. Egun, Goiena da telebista ho-ri, eta, artxiboan hasi ziren begira.Aurkitu egin zuten, eta hori eresartu dugu. Nik uste dut altxor ba-ten aurrean gaudela eta jada ez de-la galduko.Teaserra zabaldu duzue. Zer iru-

ditu zaie herritarrei?

Zoritxarrez, koronabirusareneraginez, denok gaude etxean.Argazkilariaren urteurrena izanzen larunbatean. Horretarakoegin genuen film labur hori,baina ezin izan dugu jendeareniritzirik jaso.

«Altxor bat daukaguesku artean, eta jadaez da sekula galduko»

Xabier Bengoab Arrasateko Zientzia Elkarteko kidea

Arrasateko Zientzia Elkarteak 60ko eta 70eko hamarkadako bideoak batuditu, Laso herriko argazkilariak filmatutakoak. Tokiko historia biltzen etaezagutarazten du elkarteak, eta beste urrats bat egin du orain.

GOIENA

sELKARRIZKETA

GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko martxoaren 20a

Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea

Lege gordailua: SS-1514-2010

www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]

«Galdu diren eraikinak,galtzeko arriskuandauden jaiak...Horrelako gauzak sartu ditugu»