G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak....

35

Transcript of G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak....

Page 1: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

ANTOLATZAILEAK:

PIRINIOETAKO EUSKARA ZERBITZUAK

Page 2: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Orokorra1. sariaBiluztea, Lierni Rekondo Villaron ..................................................................................... 1

2. sariaMuga, MariJoxe Azurtza Sorrondegi ............................................................................ 2

Euskara ikasleak1. sariaGureak egin du, Agoizko B2ko ikasleak ..................................................................... 3

2. sariaBirus berri bat, Agoizko C1eko ikasleak ...................................................................... 4

AurkeztutakoakApurrak, Oihane Zuberoa Garmendia Glaria ......................................................... 5

Azken bazkaria, Mikel Albisu Iriarte .............................................................................. 6

Biolin bat zelatan, Eneko Barberena Mondragon ............................................. 7

Emozio galduak, Mª Lourdes Aparicio Agreda .................................................... 8

Haurra non zagok?, Adolfo Bornaetxea Rodriguez ......................................... 9

Eskolako ebaluazio saioan, Aitziber Ganuza Quel ......................................... 10

Hi!, Patxi Gaztelumendi .......................................................................................................... 11

Beti berdin, Jone Osa Basurco ......................................................................................... 12

Nor edo zer gara?, Iosu Osta Jimenez ....................................................................... 13

Oporrak!!, Arantxa Gorriz Ederra .................................................................................... 14

Heldu artean, Arantxa Txintxurreta Agirre ........................................................... 15

Aldaketa nahiak, Eneko Villegas Amezketa ........................................................ 16

Iheska, Xanti Begiristain Madotz .................................................................................... 17

Zer ote?, Itziar Mitxelena Gamio .................................................................................... 18

Berriro kea, Ainhoa Elizalde Ojer ................................................................................... 19

Zaletasuna baino askoz gehiago?, Cristina Pérez Recalde .................. 20

Atabea, Patxi Iriarte Uztarrotz ......................................................................................... 21

Egun on, Lohizune Amatria Zabaltza ....................................................................... 22

Ametsetako mundua, Oskia Ollakarizketa Iriarte ........................................... 23

Desengainua, Asier Iparragirre ...................................................................................... 24

Amona maitia, Juan Zugasti Munarriz .................................................................... 25

Urtaro berria, Agoizko B1eko ikasleak ...................................................................... 26

AEKbirusa, Garraldako B2ko ikasleak ....................................................................... 27

Bizi koloretsua, Garraldako A2ko ikasleak ............................................................ 28

Lertxunak, Urrozko eta Agoizko A2ko ikasleak ................................................. 29

Lamilosena putzua, Zaraitzuko A2ko ikasleak ................................................. 30

Mikroipuina, Aurizberriko A2ko ikasleak ................................................................. 31

Zu zeu izan!!, Urroztarra ....................................................................................................... 32

Irabazleak

Epaimahaia

Josu Jimenez Maia

Xabier Diaz Esarte

Dabid Lalana Salbotx

AURKIBIDEA

Page 3: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Biluztea

Atea krisketaz itxi dut sar ez zaitezen, etaispiluaren bestaldean zu. Lepoa laztandu dut zurebehatzen arrastoetan pausatuz, bat, bi…hamar.Arnasestuka hasi naiz bat batean, inertziaz edo.Kamisoia erantzi dut eta azala oilo-larrutu zaitsabelean marraztu didazun ubeldura ukitzean. Ezustean erantzi dizkidazu kuleroak, indarrez, nikez uztea erabaki dudalako. Erresistentzia desirarensinonimoa denaren usteaz baliatu izan zara beti,nire borondatearen kontra nigan husteajustifikatzeko. Larrutan egin duzu, bai duzu diot, zubaitzara gozatu duen bakarra. Eskumuturrakhelduta, mugi ez nendin, zure jabetzakoa nintzelaahaztu ez nezan. Mindu nauzu, ezkondu ginenetikzurea izan baita plazera, eta nirea ba zera...biluztea.

Lierni Rekondo Villarón

1

Page 4: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Muga

Birramonak landatutako limoiondotik haratagojoatea debekatua nuen. Hura zen bi herrialdeenarteko muga, eta mugaz bestaldean zegoena etsaiazen. Uda garaian, muga-lerroan eseri eta amesteariekiten nion, bestaldean zer zitekeen igarri nahian.Bestaldean, baina, zelai hutsak zeuden, eta etxegaldu bat, gurean bezala. Hango ardi pare batitxistu egiten nion lagun etor zekizkidan, baina,harri koskorren atzetik, norbaitek txistu egitenzien, atzera. Ez nuen dei horren egilea sekula begizikusi eta ni bezalako haurra zela amesten nuen, etaelkarrekin jolasten genuela. Eta muga hura helduenirudimenak behartutakoa zela. Orduan ulertu nuenhaurren irudimenak batzen zuena helduenakbereizten zuela.

MariJoxe Azurtza Sorrondegi

2

Page 5: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Gureak egin du

Arratsaldeko lau eta erdietan, Aitorrek whatsAppbaten bitartez jakinarazi digu ez zuela AEK-koeskoletara etortzerik Koronabirusak jota baitago.Hori dela eta, irakasleak proposatu dio, gaurkoorduak ez galtzeko, bideo-konferentziaren bitartezegiteko. Atzizkiak lantzen ari ginela, Aitorrek,pantailaren beste aldean, doministiku egin du etabat-batean gauza arraroak gertatzen hasi dira:bere ahotsa arraro entzuten genuen, ikonoakdantzan hasi dira, kurtsorea independentziaaldarrikatuta-edo, bakarrik mugitzen hasi da etapantailan kolore distiratsuak agertzen zirentarteka. Panda antibirusa ez da nahikoa izan etakonturatu gara koronabirusak ordenagailuei erekutsa diezaiekeela. Gureak egin du!

Agoizko euskaltegiaB2ko ikasleak

3

Page 6: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Birus berri bat gure jendartean

Adi, birus larri baten aurrean gaude!Euskal Herrian zepa berri bat sortu da, pozikegoteko modukoa, gainera. Irrintzi bat botatzekogogoa baduzu, txapela buruan eta Gara eskuandituzula eta tabernetan txakolina eskatzeko grinabesterik ez baduzu, ez larritu!Zoriontzeko sintomak dituzu! Euskarabirusak harrapatu zaitu.Utz itzazu alde batean atzizkiak, subjuntiboa,ahalera, ergatiboa eta AEK!Atera zaitez kalera eta kutsa ezazu ahalik eta jendegehien!Euskarabirusak euskaldun bihurtuko zaitu!Aprobetxatu!

Agoizko euskaltegiaC1eko ikasleak

4

Page 7: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Apurrak

"-Bai goxoak aitatxik prestatzen zizkigunogi-apurrak, ezta, amatxi? -Bai? Nik ez ditut, ba, sekula dastatu.”

Eta hala, apurka-apurka, lapur bat instalatu zenamatxirenean eta, apurka-apurka, (l)apurtzen joanzen apurrezina zirudien amatxiren memoria apurra.

Oihane Zuberoa Garmendia Glaría

5

Page 8: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Azken bazkaria

Ohi ez bezala itxita aurkitu dut etxetik hurbildagoen behi-korta handiko atea.Bertan bi zerri eder ere dituzte. Ohitura hartu dutorganikoa poltsa batean bereizi eta haieieramatekoa. Oraingoan, barazki hondakinekin bioilasko hanka hezur ere badituzte.Kontu handiz zabaldu dut atea. Ilunpean lau gizonnabarmendu ditut. Isilik. -Kaixo, Jon! Ezagutu dut ahotsa. -Kaixo, Xabier!Begiak iluntasunera ohitu arau ezagutu dut erebere semea. Beste biak ezezagunak egin zaizkit. -Zer, bilera? -ausartu naiz. -Ez -erantzun dit Xabierrek-, zerri-hiltzeko zaingaude.Denok geratu gara eskuan daramadan poltsaribegira. -Azken bazkaria? -galdetu dut, xaloki. -Oiloei -eman dio agindua Xabierrek semeari.

Mikel Albisu Iriarte

6

Page 9: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Biolin bat zelatan

Kirrinka lazgarriak bete du kale kantoia etaoihartzuna arduratu izua barreiatzeaz. Biolinazelatan izan dudan tarte luzean, bere arku tentez,bere xirribika trostaz, jabetu naiz odol-gose dela.Eliza atzean utzi eta jarraika soinua, luthier-kumemalapartatua. “Zer egin dizut zuri ordain hau jasotzeko. Utzibakean! Otoi!”. Arrabitak irribarre tristea egin,arkua diapasoian paratu eta melodia tristeajotzeari ekin dio.Beste hildako bat euripean. Nota galduak keabailiran zerurantz, gorriz tindatutako altzairuzkolau hari, pizzicatoa zorigaiztoari, vibratoa itzali denetorkizunari, hozka bat gehiago oholari.Biolinak, tremolo egin du, prestissimo ospa,zurezko ametsak lizundu egiten direnez gero ziegahezeetan.

Eneko Barberena Mondragon

7

Page 10: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Emozio galduak

Behinola, Jon izeneko mendizale hasiberria,Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduaknekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen.Laino artean, gaua iristear eta mendi beherazihoala ahots bat entzun zuen: -Laguntzarik behar?Ondoren, zurrunbilo galanta bere buruan etahotzikarak gorputz osoan sentitu zituen.Gogoko abesti baten notak txistukatzen hasi etahauen oihartzuna entzutean isildu zen. Orduan,isiltasuna eta bibrazioek eraginda, berarentzatezezagunak ziren mota guztietako emozioak hasizen sentitzen. Kanpokoak eragindako barneko sentimendu ulertuezinik, korrikari eman zion.Etxola batera iritsi eta zintzilikaturik zegoen ispiluherdoildu batean bere arima ikusi zuen begietanislaturik.

Mª Lourdes Aparicio Agreda

8

Page 11: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Haurra non zagok?

Ez dun haurra, hamaika urte dizkin!Hamaika asko izango duk baina ez aski!Gora jo dun, Arlas aldera…Bakarrik?Hark bazekin, bere motzean…Handik hartza egoten duk, ordea...Eta zer?Nola utzi diok?Honezkero ez ohi dik baimenik eskatzen... ilunduaurretik etorri eginen dun... Aizak, hemen ez duk lorik egin, abisu eman beharrazagok!Lasai, joango naun bila...Nora??Muga aldera, eta beste aldean ere galdetu dinat... Inork ez omen zekin fitsik, ez zagon inon berearrastorik.Joan hadi berriz ere, ez zagok horreladesagertzerik. Aurkitu dinat bere arrastoa!Kartel honetan jartzen dik: Haurra salgai...Ez, mesedez!!

Adolfo Bornaetxea Rodriguez

9

Page 12: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Eskolako ebaluazio saioan

-Etxean desastre hutsak; fundamentu gutxikoak.Gurasoek nahi duen guztia egiten uzten diote-plastikako irakasleak. Gero ikasleak errespetufaltak ditu: etengabe besteak mespretxatzen etaumiliatzen dabil.-Ahalegin minimokoa- ingelesekoak.-Nire aburuz, autoexijentzia maila murritza du etaperfekzionismoz hornitu behar duela deritzot-gaztelaniakoak. Komunikatzeko estrategia faltaargiak ditu.-Pentsatu gabe erantzuten du, ez du inoizegindakoa onartzen eta bere euskara mailabenetan baxua da- musikakoak. Umetxo bat dirudi.Orduan tutoreak:-Aizue, ze iruditzen norbere buruaren inguruan hitzegiteari utzi eta ikasleari buruz hasiko bagina?-“Si ni ya” ari nintzen ikasleari buruz- musikakoumetxoak.

Aitziber Ganuza Quel

10

Page 13: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Hi!

Hiru eskena eta sekuentzia eta plano bana, filmlabur baterako (lehen eskena)Baserri aurrean bi anai -bikiak- soloan lanean;atzean idi parea -beste bi anai- landa batean.Ostean, (bigarren eskena)Kanpandorretik hileta kanpai hotsa entzuten da. (hirugarren eskena)Plazako zuhaitzean eskela bat. (azken sekuentzia)Ondoko herrian goiz arrunta da.Anaietako bat etorri da herrira, eta taberna aurreandago Luzio, eta galdetzen dio ondoko herrikoari,hau ikustean:-Hi! hildakoa nor izan huan, hi ala hire anaia?(ikustekoa, geratu zitzaion harridura aurpegia) (azken planoa)Idi bakarra landan.

Patxi Gaztelumendi

11

Page 14: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Beti berdin

-Aio neskak. Nekatuta nago eta etxera noa.Ondo-ondo pasa! Bihar arte! -Agur Naroa! Iristean gogoratu abisatzeaz.

Azkar-azkar noa, nire pausuak ere kontrolatzen ezditudala. Atzera begiratu dut. Zer-nolako iluntasuna. Ezdator inor… Ufa! Baina horrek ere ez nau lasaitzen.Giltzak eskuan, beste eskua poltsikoan,badaezpada mugikorra ateratzeko prest.Norbait dator nire bide beretik. Berehalagurutzatuko gara… Mugikorra atera etanorbaitekin hitz egiten nabilen itxura egin dut. Listua irentsi dut. Ez nau begiratu. Eskerrak!Minutu bat baino ez zait falta etxera iristeko.Korrika hasi naiz.Ezin atariko giltza sarrailan sartu, dardarka nago.Azkenik, barruan. Hau bai hau lasaitasuna.

Jone Osa Basurco

12

Page 15: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Nor edo zer gara?

Ikasleak irakasleari, nor zen jakiteko egin beharzuenaz, galdetu zion. Irakasleak, erantzunaezinezkoa zela, erantzun zion, galdera egokia ezzelako. Eta ipuintxo bat kontatzeari eman zion:“Ur ttantta batek Itsasoari nor zen galdetu zion etaItsasoak, zer zaren? zu ni zara eta ni zu, urabesterik ez”, erantzun zion.Ikasleak ikasgaia ulertu zuen eta handik aurrera,zer zen bere buruari galdetu zion. Oraindik erantzuna bilatzen jarraitzen du?

Iosu Osta Jimenez

3

Page 16: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Oporrak!!

Ikaragarri gustatzen zait heldu arte geratzen direnbihurguneak zenbatzea: hiru, bi, bat... Izaba!Bero egiten du eta Belaguako poza batera joangogara; ez dakit burua sartzen utziko didaten,ura osohotza dagoela esaten didate... Ea zapabururen batharrapatzen dudan!Migak oso gustuko ditudanez baietz, lasai egoteko,jango ditudala esaten didate, ardorik ez, noski!Arratsaldean, harriz idatzitako Idoia irakurtzeraeraman naute, kontuz ibiltzeko esanez denboraosoan... ze astunak!Herriko frontoian lagunekin elkartu gara, ze ongipasatzen dugun!Lehenengo elurra zapaltzea, esnatu eta Ezkaurreelurtua... zirraragarria! Aurtengo neguan ez dakit, laurogei urte ditut etaazkeneko oporraldia izango da akaso...

Arantxa Gorriz Ederra

14

Page 17: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Heldu artean

Etiketarik gabeko posta-pakete bat heldu zenherrira. Kolpatuta eta urratuta zegoen. Irin-kutxabaten tamainakoa zen, eta alderik alde nekez irakurzitekeen hitz bat zuen idatzita. Inorentzat ez zenezguztiontzat zelako, herriko plazan bildu zirenherritarrak, kutxarekin zer egin deliberatzeko:zabalduko ez zuten arren, konpontzea erabakizuten, noizbait norbaitek jasoko zuelakoan.Erizainak urratuak tiritaz konpontzea proposatuzuen; errementariak, soldatzea; arotzak, iltzatuzkonpondu nahi zituen; jostunak, josiz. Baina alkateaaurreratu, eta zinta amerikarrez bildu zuenpaketea, sendo-sendo gera zedin.

Haurrari kosta egin zitzaion jendartean bide egitea.Aurre-aurrera iritsi zenean, berak erraz irakurrizuen paketeak zioena: "GEROA". Ikusitakoakikusita, negarretan urtu zen.

Arantxa Txintxurreta Agirre

15

Page 18: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Aldaketa nahiak

Uda iristear zen. Egunak gauari irabazten haziazitzaion aspaldi. Bere baitan pentsatzen zebilen,hausnartzen, zer dela eta zegoen egoera horretan,zer geratu zitzaion egiteke, zein gehiegikeriaeginak zituen.Bat-batean, buru barneko iratzargailua. Esnatu etaohartu zen martxoa hasieran zela. -Oraindik garaiz nabil gauzak egiteko, aldatubeharra daukat.

Eguneroko lema bera estatua gaixoa. Ohartu gabejarraitzen du aldaketa horiek ez direla bere esku.

Eneko Villegas Amezketa

16

Page 19: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Iheska

Europak ez zituen onartu nahi Afrikako eta bestehainbat lekutako errefuxiatuak eta iheslariak.

-Zoazte hemendik, lapurrak eta gaizkileak!

Orain, Europan, koronabirusaren pandemiaren izuadabil. Mendebaldeko zuriek beren larrua salbatunahi dute, eta, horretarako, Afrikara joan nahi,hedabideak mutu baitaude kontinente beltzariburuz; ematen du han ez dagoela inolako izurriteeta arazorik.

Europako zuriak -gehienak-, izu-laborriakbultzatuta, masiboki abiatu dira Afrikarantz, norkbere burua salbatzera, baina itsasertzera iristean,horratx zer topatu duten: debekuak, tiroak, hesiarantzadunak, militarrak, poliziak, kontzentrazio-esparru antzekoak, gosea, bero ikaragarriak etaabar. -Mesedez, utzi sartzen, utzi aske! Ez garagaizkileak, ez gara lapurrak! Pertsonak gara!

Xanti Begiristain Madotz

17

Page 20: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Zer ote?

Beti pentsatu izan duzu denera ohitzen zarela,garela. Denean laketzeko abilezia duzula,pertsonok gaitasun hori badugula. Ortzisemearekin ere maiz izan duzu solasgai: indarkeriamatxistaren biktimen zerrenda amaigabea,bankuko eskalea, itsasoan gure begien aitzineanpilatzen diren hilotzak, gure Amalurraren aurkakoeraso etengabeak… Hori dena, eta gehiago, gureeguneroko errealitatearen parte bihurtzen duzu,duzue. Dugu.Etxeko itxialdiko enegarren elkarrizketan, Ortzik,halako batean, ahoa zabaldu eta... -Ama, gure abilezia edo gure baldartasunarenseinale ote?

Itziar Mitxelena Gamio

18

Page 21: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Berriro kea

«Berriro kea», pentsatu du Loredik gora begira.Erronkaribarko zerua ke-laino lauso batezestaltzen hasi da, emeki-emeki bortuan sartu etaibarrean behera doana. Lorediri barrenak nahastenzaizkio zerua horrela ikusten duen aldiro. -Berriro Iparraldeko abeltzainak larreei su ematen,kaguenlaputa! -erran du Aitorrek amorraturik bordagaineko zerua ikustean. - Egunen batean pinudirenbatek su hartu eta zoritxarra izanen da gurean!INFERNUKO SUTAN KISKAL DAITEZELA!Aitaren madarikazioak dardarka utzi du Loredi. Ezbaitaki “déjà vu” horietara kondenatuta dagoela,1527. urteko Erronkariko neska baten ondorengoabaita, Pirinioko ibarretako “Sorgin ehizan” erretakoemakume batena, eta kea zeruan ikusten duenaldiro barrenak nahasiko zaizkiola.

Ainhoa Elizalde Ojer

19

Page 22: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Zaletasuna baino askoz gehiago

Marlene DietrichZerotik hasiko ginela. Tabula rasa. Eta abenturariekin bezain pronto, edozein gauzari aurre egitekokapaz ginela egiaztatuko genuela. Nire kolkorako:«Zoaz infernura, Zumosol». Behartuta, abenturabiraoka eta arnasestuka hasi nuen. Bizitzak baditu bere argi-ilunak; izan ere, ordukohartan zeharo etsita nengoen. Depresioa, XXI.mendeko epidemia. Tirriki-tarraka. Harrigarriro,mendietan gora egin ahala torturatzen nindutengaitzek pisua galtzen joan ziren. Nire buruaprobatzea, bai eta natura eta laguntasunarenkemena ezagutzea ere, behar-beharrezkoa nueninflexio-punturako osagaiak gertatu zitzaizkidan.

Poliki-poliki, zeru beltzak eguzkiari leku egin zion.Mendizaletasuna nire salbamendu-jaka izan zelaesan genezake. Esker mila, Pirinioetako gailurrak.Maite(ko) zaituztet.

Cristina Pérez Recalde

20

Page 23: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Atabea

Oilarrak esnatu ta ogi-zopak gosaltzen ditutegunero. Lanari ekin aurretik etxe atarian esertzennaiz trankoan, egonaren giroan. Negu beteangaude ta hostoak eroriak dira, bihotzaren taupadakmoteltzen ta gogoa lasaitzen zaigu. Udaberrian,bedatsean urtero legez odola biziko zaigu, trikuaribezala.

Patxi Iriarte Uztarrotz

21

Page 24: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Egun on

Egunero bezala, iratzargailua bi aldiz atzeratu du;baina ohikoan ez bezala lokartu da alarmen artekobost minutuko tartean. Goizeko seiak dira.Komunean hasi da esnatzen. Gaur lan gehiagoizanen du, hala agindu dio gorritutako komunekopaperak. Ura irakiten jarri, gauean garbigailuakgarbitu duen arropa zintzilikatu, lekak eltzeansartu eta gosaltzeko eseri da. Kafea eta ogitxigortua ez daude hain onak gaur. Bere sabelaldeabaino ez du nabaritzen. Zazpiak hamar gutxi.Bere buruari gaizki egoteko baimenik eman gabe,ibuprofenoa hartu du lanera joateko. Inork ez duezer nabarituko. Eta hilabete barru, berrirogertatuko da.

Lohizune Amatria Zabaltza

22

Page 25: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Ametsetako mundua

Ama-alabak ikus zitzakeen ametsean,itsaslabarretik urrutian eroritako harresiei begira,elkarri besarkatuta eta mazeletatik behera zorionmalkoak zerizkiela. Itsasoaren beste aldean, inoizbaino egiazkoago ageri zen etorkizuna berenparean. Mugagabea.Amesteko ez zegoen etxegaina bezalakorik. Baina,zenbat eta gorago igo, orduan eta handiagoa izatenda ondorengo kolpea. Bazekien. Bertan etzandaharrapatu zuen gauak. Izar bakanen argia,iluntasunean, ez zen beherako bidea argitzeko aski;onena, ametsetan segitzea. Bere buruari zin eginzion ez zela teilatutik eroriko, ez bederen gauhartan, ametsak zutik jarrai zezan harresiak eroribitartean. Ez zekien, ordea, amestea baino zerbait gehiagobehar dela harresiak eror daitezen.

Oskia Ollakarizketa Iriarte

23

Page 26: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Desengainua

Zeharo nahigabetua da, erabat atsekabetua…Duela aste batzuk, irakurtzen ari zen liburuko atalbakoitzaren amaieran, hainbat esaldi suspertzaileirakurri zituen, zeintzuek ongi sentiarazi zuten etaanimoa indartu zioten. “Atal honetan, honela nahizhorrela jokatzen ikasi dugu. Atal honetan, hau etabeste ikasi dugu. Atal honetan…” Handik astebatzuetara, liburuan azaltzen eta deskribatzen zenegoera batean murgildurik ikusi zuen bere burua,eta, hala izanagatik ere, ez zuen asmatu liburuarenesana betetzen, eta desengainaturik sentitu zen,goibel eta burumakur, arranguraturik… Izan ere,liburuak dagoeneko ikasia zuela adierazia zion.

Asier Iparragirre

24

Page 27: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Amona maitia

Nire aitona gerran hil zen. Amona alarguna, hiru seme-alabekin, etxeko lanak,baratza, animaliak … egunero lan ta lan. Amonaeuskalduna zen arren, bere etxeko hizkuntza ezzien seme-alabei irakatsi, ezta bilobei ere.Egun baten, nerabezaroan nengoela horri buruzgaldetu nion: -Zer dela eta, amona? -Animal berezi baten erruagatik izan zen. -Zuk animaliei beti hitz egiten diezu euskarazbada. -Bai, ordea animali honek bi hanka zeuzkan etagainera, bere samalda oso handia zen. Gauza bateduki behar duzu beti gogoan:

“Lau hanka dituzten animaliak ez diraarriskutsuenak, bi hanka dituztenak baizik”

Orain, aiton-amonak oso jakintsuak direla badakit.Esker mile amona.

Juan Zugasti Munarriz

25

Page 28: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Urtaro berria

Bazen behin Neguaren ordezkari bat. Egun bateanherritaraino jaitsi zen berria komunikatzeko: aurtenNegua ez zela etorri eta ez zela etorriko. Urtero,urtaroko jaunak Negua, Uda eta Udazkena Izagamendian elkartzen ziren urtaro mugak adosteko.Urte horretan ezinezkoa izan zen akordio baterairistea. Azken saiakeran, Udaberriko emakumeaagertu zen eta oihu batekin agindu zien isiltzeko.Neguko jaunaren begietara zuzen-zuzen begiratuzuenean esan zion: -Badakit beroa gustatzen zaizula, baina AmaLurra maite baduzu, Neguan ezingo duzu berogehiago eskatu. -Eta zu, Udako Jauna! Beroa jasaten aspertutazaudela! Benetan pena merezi du aire girotuajartzea? Ama Lurrak nola ordainduko du? -Nik ere nahi dut oporretara joan!.-Esan zuenUdazkenak zutik jartzerakoan. -Gure eskuetan dago. Okertzen bagara, gurelekua betetzeko, etorriko da betiko urtaro berria,Epelberria- esan zuen Udaberriko Emakumeakhortik abiatu zenean...

AgoizkoB1eko ikasleak

26

Page 29: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

AEKbirusa

Egun batean, ikasle talde bat, asteartero bezala,eskolara joan zen. Eskola bukatu zenean, denaketxera itzuli ziren eta... Bere etxean, ikaslebakoitzak nabaritu zuten astindu bat, PA! Orduan,Gonzaloren etxetik musika entzuten hasi zen, izanere , denok batera elkarri hurbiltzeko. Bat-batean,baratzetik kolorez beteta, dantzatzen eta abestenpertsonaia agertu zen. Gezurra zirudien hainbestealaitasuna!!Magia zirudien baina orduantxe denak euskara ezinhobea mintzatzen hasi ziren eta gaztelania ahaztuzuten.Gero zonaldeko azoketan hazi mota bereziasaltzen hasi ziren ikasleak, eta jendeak landatzenzituzten horiek bere baratzetan eta esertzen zirenitxoiten ea nola handitzen ziren, baina itxoinbitartean bere gorputz barruan zerbait arraroa edoberezia nabaritu zuten, hitz egiteko moduaaldatzen ari zitzaiela, gero eta gehiago euskaraerabiltzen zuten haziak erosi dituztenak.

GarraldakoB2ko ikasleak

27

Page 30: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Bizi koloretsua

Hiri txiki batean txakur berde bat bizi zen. Osoberezia zen. Berezia sentitzen zen beste animalienaurrean, besteek beste kolore batzuk zituztelako:zuria, gorria, beltza... Hiriaren beste puntan, besteanimalia bat bizi zen, hau katu laranja zen. Bihorien arteko harreman oso txarra zen, katua etatxakurraren artekoa bezala. Hala ere, biek lagunakizateko beharra zeukaten eta esaera zahar aldebatera utzi eta elkarrekin gauzak egiten hasi ziren.Iraultza!

Egun batean, biek amets egin zuten erloju batenbarruan zeudela eta beste garai batera bidaiatzenzirela. Etorkizunera, alegia. Han gerezi asko aurkituzituzten eta gose zirenez, berehala jan zituztengoxoak baitziren. Baina ez zekiten sorgindutazeudela. Bat-batean erlojua hondatu zen etatxirrinak jo zuen, berriro lanera.

GarraldakoA2ko ikasleak

28

Page 31: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Lertxunak

Arratsalde horretan mendira joan ginen,Itsabalearaino. Han hamarretako jaten ari gineneanlertxun talde bat agertu zen. Haiekin euskaraz hitzegin genuen eta janaria banatu genuen. Eskerrakemateko hankekin hartu gintuzten eta zeruraeraman gintuzten gure herria ikusteko. Ordutik,gure herriko kultura eta ohiturak mundu osoanezagunak dira: txokolate jota, maskaritak etakaskaboboak, kostrada, jaiak......

Urrozko eta AgozikoA2ko ikasleak

29

Page 32: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Lamilosena putzua

Bazen behin, Ezkarozeko herrian leku osoospetsua. Horko jendeak izuzko istorioakkontatzen zituzten. Haietako bat kontatuko dizuet:

Esaten da putzu horretan, “Lamilosena”deitutakoa, ur korronteak betidanik izan direla.1889ko abuztuaren 20an, Martin Santpierre,Iparraldeko mutil bat, bere familiarekin igeriegitera joan zen.Putzua kanpotik oso lasaia zirudien, baina barruanauskalo zer zegoen.

Martin ausartena zen eta uretara berehala sartuzen. Minutuak pasa ondoren, konturatu zirenMartin ez zela agertzen. Herriko jendearekinbatera saiatu ziren Martin aurkitzen, baina ez zeninoiz bueltatu.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan etaatera dadila Milosena putzuan.

ZaraitzukoA2ko ikasleak

30

Page 33: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Mikroipuina

Negua iristen ari zen Alaskan eta Peter eta Jonekazkarrak izan behar ziren janaririk gabe geratu ezbazuten nahi. Auzokideak ziren, baina osodesberdinak ziren. Peter arduratsua zen. Jon,ordea, ez horrenbeste.Altzeak ehizatzera joan ziren eta bigarren asterakoneguan bizirauteko haragi nahikoa zuten, bainaJonek gehiago nahi zuen.Hurrengo asteetarako eguraldia txarra zetorren,baina Jonek jarraitzeko asmoa zuen.Peter, aldiz, etxera itzuli zen. Jonek larruaksaltzeko nahi zuen.Hala ere, aste batzuk geroago, itsasontzi batek Jonetxera eraman zuen, ia arroparik gabe. Ibai batekarrastaka eraman zuen baina mirariz atera zenbizirik.

Aurizberriko A2ko ikasleak

31

Page 34: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,

Zu zeu izan!!

Bada baratze bat ibai baten ondoan. Tomateak ezindu ibaia ikusi horma bat dagoelako. Tomateak hazinahi du, baina ez da gorri heltzen. Kuia da. Handiaegin da eta orain hormaren gainetik ikusi ahal du.Kremak egiteko lantegi bat ikusten du. Berarekinkrema egin dute, krema laranja da bai, bainatomate zaporea du.

Urroztarra

32

Page 35: G#J#8#= S /= WN/ J l J #SlW · 2021. 5. 20. · Pirinioetako ibilaldia hasi eta lehen orduak. nekatuta bezain pozik eman zituen, baina bat-batean… noraezean aurkitu zen. Laino artean,