NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a...

8
‘FLORECICA’ DOKUMENTALA Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal zinemagileek ‘Florecica’ dokumentala aurkeztu dute Josefina Lambertori buruz b 36ko gerrak gogor jo zuen Larragakoaren familia; justizia eske da geroztik b 2-3 Sorta bereko loretxoa Etxebizitza Gobernuak ia 2.000 etxe huts aurkitu ditu; alokairuan jar ditzatela da haren helburua 5 Omenaldia Gertukoek Bixente Serrano Izko oroitu dute, Iruñean; ekainean hil zen historialari eta idazlea 4 Ostirala 2020ko irailaren 18a XI. urtea 459. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.nafarroa.hitza.eus [email protected] NAFARROAKO HITZA

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

‘FLORECICA’ DOKUMENTALA

Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal zinemagileek ‘Florecica’ dokumentala aurkeztu dute JosefinaLambertori buruz b36ko gerrak gogor jo zuen Larragakoaren familia; justizia eske da geroztikb 2-3

Sorta

bereko

loretxoa

Etxebizitza Gobernuak ia 2.000etxe huts aurkitu ditu; alokairuan

jar ditzatela da haren helburua

5Omenaldia Gertukoek BixenteSerrano Izko oroitu dute, Iruñean;

ekainean hil zen historialari eta idazlea

4Ostirala

2020ko irailaren 18aXI. urtea459. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

NAFARROAKOHITZA

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

2 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aAstekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Memoria his-tor ikoakJ o s e f i n aLamberto-ren aurpe-gia du Na-

farroan: moztuta ere hiltzen ezden mendiko lilia. Hezur-hara-gizko memoria da harena: me-moria bizia; oroitu, egin eta era-gin nahi duen memoria; oroitueta justizia eskatzen duena. Jose-finak Vicente Lamberto zuen aita;Maravillas, berriz, ahizpa. Biakeraman eta hil egin zituzten fa-langistek, 1936ko abuztuan. Fa-miliaren historia bere egin duLambertok, eta Virginia Seno-siain eta Juan Luis Napal zinema-gileek Florecica (Loretxo) doku-mentalean jaso dute orain. Atzoaurkeztu zuten, Iruñean.

«Kontatu, zabaldu, ez ahaz-tu». Bertzerik ez die eskatu Jose-fina Lambertok bere bizitzari bu-ruzko laneko egileei. Bertzerik ezdu egin hark, 1936ko abuztuaren15ean senideak ondotik indarrezeraman zizkiotenetik. 1929. urte-an sortu zen Josefina Lamberto,Larragan; zazpi urte bertzerik ezzituen 1936ko abuztu hartan, bai-na, hala eta guztiz ere, inoiz ez duahaztu: «Etxeko atea jo zutengoizeko ordu bietan. Ama koita-duak ez zuen atea ireki beste erre-mediorik izan. Hala, gizon horiekmetrailetak eskuetan zituztelasartu ziren etxean, eta zuzeneanaitaren bila joan ziren».2014. urteko uztailean, Josefina

Lambertok Berria egunkarikoorrietan kontatu zuen falangistekaitari eta ahizpari zer egin zieten:«Maravillasek 14 urte zituen, etabazekien herrian ordurako per-

tsona asko desagertuak zirela.Hori zela eta, falangistei eskatuzien haiekin eramateko, gure aitari zer egiten zioten jakiteko,eta haren arrastoa ez galtzeko.Eraman bai, baina bueltan ekarri

ez. Ez genuen ezer gehiago jakinhaietaz».Bilatu eta bilatu, baina Josefi-

nak ezin izan ditu aurkitu Vicenteeta Maravillas Lambertoren gor-puzkiak. «Antza denez, aita Ibiri-kura eraman zuten. Inguruneguztia induskatu zuten, bainaezer ere ez. Ahizpari dagokionez,herritar batek esan zigun behinanimaliak bazkatzera eraman zi-tuela eta, gauean haien bila joanzenean, hilotz usaina sumatuzuela. Hara hurbildu, eta gorpubat ikusi omen zuen, guztiz desi-txuratua; txakurrek janda. Gai-nera, ordurako erabat ustelduazegoen, eta erre egin ei zuten».Latza eta gordina da Lamberto-

ren kontakizuna. Eta latzak etaezin adierazgarriagoak dira Flo-recica lanean jaso dituzten harenisiluneak ere. «Izugarri ukitunaute Josefinaren isilune horiek;

hainbat segundoz gelditzen zenbegirada galduta, auskalo zeinoroitzapenera iltzatuta», nabar-mendu du Virginia Senosiain egi-leak.«Oparitzat» jo du Lamberto-

ren testigantza jasotzeko aukeraeduki izana, eta zehaztu du erre-presioaren inguruko Insurgencia(Insurgentzia) dokumentalerakoegindako elkarrizketa izan delaLambertori buruzko lanarenabiapuntua: «Sei-zazpi minutu-ko elkarrizketa egitera joan, etaordu eta erdiko solasaldia oparituzigun Josefinak».Solasaldi horretan, Josefina

Lambertok aitaren eta ahizparenbozgorailu izan nahi zuen: eginzietena kontatu, denek jakin etaeta inork ez dezan ahaztu. Seno-siainek eta Napalek, baina, Josefi-na Lamberto ere jarri nahi izandute erdigunean: errepresiorik

1936ko altxamenduak garbiketa politiko bortitza ekarri zuen: 3.500 pertsona baino gehiago hilzituzten Nafarroan. Josefina Lambertoren familia izan zen errepresioa sufritu zutenetako bat. Hura ezda inoiz isildu, halere, eta Napal eta Senosiain zinemagileek ‘Florecica’ lanean jaso dute haren historia.

Moztuta ere hiltzen ez den lilia

Josefina Lamberto, bere bizitzari buruzko dokumentaleko elkarrizketako une batean. ‘FLORECICA’ DOKUMENTALA

Izugarri ukitu nauteJosefinaren isiluneek;gelditzen zen begiradagalduta, auskalo zeinoroitzapenera iltzatuta»Virginia SenosiainZinemagilea

«GaztetxekoekMaravillasi egindakoomenaldia bihotzeandu; ‘nire gaztetxeoak’erraten die»Juan Luis NapalZinemagilea

‘‘

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

3NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa

gordinena sufritu zuelako, baina,samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria bizi» eta «beneta-ko ekintzaile» bilakatu delako.«Merezi du aitortza», erran duNapalek.Senosiainek nabarmendu nahi

izan du Lambertok elkartasune-rako izan duen gaitasuna. «Bideezin gogorragoa egin du haur batzenetik, baina, hala eta guztiz ere,elkartasunez jokatu du beti; mai-tasuna dario. Horrek hunkitunau». Paris 365 proiektuko bo-luntario gisa urte luzez egindakolana aipatu du zinemagileak, ber-tzeak bertze. «Orain, bisitan bai-no ez da joaten, baina inoiz ezesku hutsik». Napalek azaldu du«gerra ondoko jarrerak» badi-tuela Lambertok: «Dena gorde-tzen du, bertzeei emateko».

Kalean eskean

Esku hutsik egotea zer den ederkidaki Lambertok. Falangistek aitaeta ahizpa hil eta gero, ama kar-tzelara eraman zuten. «Bizpahiruegunez egon zen espetxean, etaahizpa eta biok bakar-bakarrikgeratu ginen etxean. Ama espe-txetik aterata, militar baten etxe-ra joan zen lanera, eta gu beste fa-milia batekin utzi gintuen urtebe-tez. Oso egoera txarrean biziginen, behin eta berriz mespre-txatzen gintuzten. Ez hori baka-rrik: etxe hartatik atera ondorenjakin genuen etxe hartako seme-ak bortxatu eta hil zuela gureahizpa».Larragatik Iruñera mugitu zen

familia. «Gure ama eskean ibilizen hasieran. Oso haurtzaro tris-tea izan genuen». Gero, moja sar-tu zen: «Asko damutu naiz nirebizitzako 46 urte eta nire osasunabizimodu hari eskaini izanaz. Kri-minal hutsak dira: ez dute besteizenik. Segituan erakutsi zidatenesklaboak behar zituztela, eta ezmojak». Pakistanen eta Madrilenegon zen Lamberto, Iruñera itzulibaino lehen.«Elizaren ardura erdigunean

jarri nahi izan du Josefinak»,erran dute Napalek eta Senosiai-nek. «Behin eta berriz erran digukriminalak direla; sekulako ir-motasunez errepikatu du mezuhori». Pakistanen malariak jozuen, behin baino gehiagotan.Osasun txarrak eraman zuen Madrilera, eta, hango komentuanaitaren eta ahizparen berri galde-tu zuen, Francisco Franco dikta-dorea hil eta gero: «Zerbait egi-nen zuten». Hori erantzun zionkomentuko arduradunak, IñakiEgaña historialariak 2009ko arti-kulu batean jaso zuenez.Napalek eta Senosianek suma-

tu dute errepresioak Josefina

villas plaza inauguratu zuenekoa.«Asironi sekulako esker ona dioJosefinak. Ahizparen plaza opariezin politagoa izan da harentzat».

Omenaldia

Florecicadokumentala pasa denmartxoan estreinatzekoa zen,baina osasun krisiak aurkezpenaatzeratu du. Ekainean, Laudioko(Araba) Orbeko Etxean bota zu-ten, eta Ondarroan (Bizkaia) etaOñatin (Gipuzkoa) ere ikusi dute.Josefina Lamberto atzo Iruñeanegindako aurkezpenean egote-koa zen, baina ezin izan zuen, az-kenean, hiriburuko Erruki Etxe-an —han bizi da— koronabirusa-rengatik ezarritako protokoloenondorioz. Lambertok jaso zuen,halere, dokumentalaren egileekegin nahi zioten omenaldia, egoi-tzan bertan, egun bat lehenago.Atzoko aurkezpenean, gainera,Fermin Balentzia musikariak etaLeizeak taldeak gogoratu etaomendu zituzten Maravillas etaJosefina Lamberto.Florecicadokumentalaren bi-

dez, sorta bereko bi loretxo ho-rien memoria zabaldu nahi duteegileek: «Hori da Josefinak eska-tu diguna, eta hori egin nahidugu. Memoria lantzeko tresnabilakatu nahi dugu dokumenta-la», erran du Virginia Senosiai-nek.Zenbait kultur etxetako eta

memoria jorratzen duten elkarte-tako arduradunak harremanetanjarri dira jada zinemagileekin,Florecica erakutsi ahal izateko.Gainera, egileek asmoa dute Na-farroako Gobernuko HezkuntzaDepartamentuko agintariekinhitz egiteko, dokumentala he-rrialdeko ikastetxe eta institutue-tara eramateko.«Balio dezala gure lanak zer

gertatu zen jakiteko, eta ez errepi-katzeko», nabarmendu dute.«Faxismoaren oraingo goraka-daren aurkako borrokara batze-ko» beharra ere aipatu dute, etahaiek dokumentalaren bidez egindutela bat borroka horrekin.

Lambertori eragin dion minarenarrastoa haren hitzetan. Baina,horren gainetik, zapalduen aldejartzeko egin duen ahalegina nabarmendu dute, eta jarrera horrek bilakatu duela bertzeen-tzat erreferente. «Bai eta gazteen-tzat ere».Iruñeko Maravillas gaztetxeko

kideekin duen harremana aipatudute, batez ere, dokumentalarenegileek. Eraikina 2018. urteanhustu zutenean, han egon zenLamberto. «Iruñeko udaletxerajoan zen lehendabizi; Joseba Asi-ron alkatearekin hitz egin nahizuela erran zien ateko udaltzai-nei. Gaztetxearen aurrean, foru-zainen eta polizien aurrean saiatuzen bitartekari lana egiten», azal-du dute zinemagileek. «Bihotzhondoan gordeta du gaztetxekokideek Maravillasi egin ziotenomenaldia; ‘nire gaztetxoak’erraten die», kontatu du JuanLuis Napalek.Bada Lambertok bihotz hondo-

an gordetako bertze oroitzapenberezi bat: Iruñeko Udalak Mara-

Dokumentalaren egile Juan Luis Napal eta Virginia Senosiain, Maravillas gaztetxea zenaren aurrean. IDOIA ZABALETA / FOKU

Maravillas Lambertoren irudi bat; 1936an hil zuten. ‘FLORECICA’ DOKUMENTALA

Fermin Balentziaren kantari esker, Larragako loretxoa da Maravillas. ‘FLORECICA’

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

Edurne Elizondo Iruñea

Omenaldi izannahi du mahaiinguruak, etahori baino gehia-go lortu du, azke-

nean: lagunari agur errateko saioxume eta benetakoa egin duteKatakraken Bixente Serrano Izkoezagutu eta bidean lagun izan zu-tenek. Geronimo Ustariz Institu-tuak, Euskokultur Fundazioaketa Pamiela argitaletxeak antola-tu dute saioa, Bixente Serranohistorialari, dibulgatzaile eta sor-tzailea gogoratzeko (Saratsa,1948-Iruñea, 2020). Pasa denekainaren 4an zendu zen, erie-txean. 72 urte zituen.Katakraken bat egin duten

gehienentzat Bixentiko zen Bi-xente Serrano Izko. «Bixentikoesaten genion, ez txikia zelako,baizik eta estimu handia geniola-ko; gizon apala izan zen, baina lanhandia egin zuen, baldintza zaile-tan», erran du Josu Chueca histo-rialariak. «Historia aztertu etahistoria egin zuen», erantsi du.Historia horretako urrats ba-

tzuk nabarmendu nahi izan dituChuecak jendaurrean, hain zuzen

ere: 1969an deportatu egin zutela,Opus Deiren unibertsitateanizandako istiluen ondorioz;1972an ikasketak amaitu, etaETAn sartu zela; 1973az geroztiksasian ibili behar izan zuela,1974an atxilotu zuten arte, eta Se-goviako (Espainia) espetxeko ihe-saldian parte hartu zuela, 1976an.Serrano Izko 1977. urtean atera

zen kartzelatik, «baina jarraituzuen militantzia politikoan; betiespiritu kritiko batekin: Euskadi-ko Ezkerratik alde egin zuen, adi-bidez, 1980ko hamarkadan, Nue-va Izquierda korrontea osatze-ko», erran du Chuecak.Segoviako espetxealdian «eus-

kaldundu» egin zen Bixente Serrano Izko, historialariak gogo-ratu duenez, eta nabarmendu dueuskararen aldeko lan hori ira-kaskuntzara eraman zuela,1987an. «Hutsetik aritu behar zuten garai batean sekulako lanaegin zuen ikasle askoren aurre-an».Serrano Izkok ikasle izan zitue-

netako bat da Amaia Alvarez NUPeko irakaslea. EuskokulturFundazioan ere aritzen da, Nafa-rroaren historiari buruzko ikasta-roko arduradun. Serrano Izkoren

eskutik hartu zuen Alvarezek ar-dura hori. «Parte hartzen jarraitunahi zuen, baina ez dugu denbo-rarik izan elkarrekin aritzeko»,azaldu du Alvarezek.Iturrama institutuan irakasle

izan zueneko garaia gogoratu du,eta Serrano Izkok han erakutsita-ko «jarrera pedagogikoa» esker-tu du, bereziki. Ez hori bakarrik:«Gauzak azaltzeko zuen lasaita-suna dut gogoan, irakasle eta di-bulgatzaile gisa zuen gertukota-suna», erantsi du. Serrano Izkoirakasle izan zuten anitzek errandutenarekin egin du bat: «Oso

irakasle gustukoa nuen; komuni-katzeko modu zintzo eta gertu-koa zuen», nabarmendu duAmaia Alvarezek.

Pamielarekin sortzaile

Historia aztertu eta historia eginzuen Bixente Serrano Izkok, etahistoria hori azaltzeko, gizartera-tzeko eta zabaltzeko interes bere-zia izan zuen, gainera. Serrano Iz-kok historiaren eta dibulgazioa-ren arloan egindako lanaz gain,baina, sormenaren esparruanegindako ekarpena jarri nahi izandu erdigunean Pamielako Pello

Eltzaburuk. Proposamen zehatzbat egin die mahaiaren bueltanlagun izan dituen erakundeetakoarduradunei: «Bixente SerranoIzkoren dokumentu funtsa sor-tzea».Serrano Izkoren eta Pamiela-

ren arteko harremana estua izanzen, argitaletxea 1983an martxanjarri zuten unetik beretik. «40 urtez ezagutu genuen elkar. Topi-koa dirudi, baina benetan gizonapala zen; gizon ona. Isiltasun luzeko gizona ere bai; urdurituere egiten ninduen batzuetan!».Ia mende laurden batez parte-

katutako bidean hamaika diraSerrano Izkok Pamielarekin sor-tutako lanak, eta horietako zen-bait ekarri ditu Eltzaburuk gogo-ra: 1987ko Onkoteak izenburukonarrazio liburua argitaratu zuen.«Bixentek literaturan egindakolehen sartu-ateraldia izan zen».2000. urtetik aurrera egindako

bidea nabarmendu du Eltzabu-ruk: 2002ko Beldurra bera zaldi,eta 2003ko Bakezale gerlari ho-riek, bertzeak bertze. «Juan Ze-laia sariko finalista izan zen lanhorrekin». 2003ko urte horrenbueltako garaia «zaila» zelaerran du Eltzaburuk: «Ematenzuen indarkeriaren zirimola zorohorretatik inoiz ez ginela irtengo;Bixentek oso hausnarketa ausar-ta egin zuen, eta, zorionez, ezkerabertzalearen munduan, hamarurteren bueltan, askok bere eginzuten hausnarketa hori».2011ko Jauzika liburuarekin

bertze urrats «txiki» bat eginzuen Serrano Izkok, Eltzaburu-ren hitzetan: «Haren konpromi-so politikoa utzi gabe, hor hastenda literatura hausnarketarakobide bat». Aforismo liburu bat daJauzika, zehazki. «Hor hasten dabukatu ez den bide bat», berretsidu Pamielakoak. Izan ere, Serra-no Izkok argitaratu gabe dagoenliburu bat aurkeztu zion Pamiela-ri 2018an. «Eguneroko baten gisadago antolatua, eta hamaika arlo-ri buruzko hausnarketak jasotzenditu. Liburu sailkaezina da». Ha-sitako lana utzi behar izan zutenPamielak eta idazleak, SerranoIzko gaixotu zelako. Tumore batzuen burmuinean. «Onik aterazen, eta ari ginen, berriz ere, edi-zioa prestatzen». Espero ez zutenberriak bide hori moztu zuenarte: «Ekainean joan zitzaigun». Eltzaburu damu da memoriak

idatzi gabe joan delako SerranoIzko. Baina Euskokultur Funda-zioko kideek eman diote esperan-tzarako helduleku bat: «Lau or-duko elkarrizketa grabatu ge-nion». Pozik hartu du opariaPamielakoak, sortzailearen bideaez delako benetan amaitu.

Ekainean zendu zen Bixente Serrano Izko. Historialari, politikari, idazle, irakasle etabertze izan zen, eta egin zuen bidea gogoratu eta omendu dute gertuko izan zutenek.

Mahai baten bueltako agurra

Bixente Serrano Izko, 2010eko irudi batean, Iruñean, Jauzika liburuaren aurkezpenean. IÑIGO URIZ / FOKU

Serrano Izkori buruzko saioa, hilaren 11n, Iruñean, Katakraken. IÑIGO URIZ / FOKU

4NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2020ko irailaren 18aGaiak

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Gaiak

Uxue Rey Gorraiz Iruñea

Hutsak bete daitezen. Hori duhelburu Nafarroako Gobernuakhasitako prozesuak, haren ardu-radunen esanetan: foru erkidego-an hutsik dauden etxebizitzakidentifikatzeko prozesu bati ekindiote, horiek merkatuan jartzeko,alokatzeko moduan. Gaur-gaur-koz, sei udalerritan egin dute bila-keta, eta denera 1.971 etxebizitzaidentifikatu dituzte «etxe huts»modura; hau da, azterketak ondorioztatu du ez dela inor bizihorietan.Iruñean, Burlatan, Antsoainen,

Tafallan, Erriberrin eta Caparro-son egin dute miaketa. Osotara,2.638 etxebizitza aztertu dituzte,hutsik egon zitezkeen zantzuakantzeman ondotik. Batik bat,etxebizitza horietako uraren kon-tsumoari erreparatuz osatu zutenaztergai izanen ziren etxebizitzenzerrenda, eta, gero, gutunak bida-li zizkietan jabeei. Azkenik, baiez-tatu dute hutsik daudela horien%74. Halaber, bankuren baten jabetzakoak dira horietatik 596.

Alokairua helburuJose Maria Aierdi Lurralde Anto-lamenduko, Etxebizitzako, Pai-saiako eta Proiektu Estrategikoe-tako kontseilariak azaldu du hel-burua dela etxe horiek alokatzekoerabilgarri izatea. «Kontraesanada Nafarroan milaka pertsonaegotea alokatzeko etxebizitza bilaeta, aldi berean, hainbat etxebizi-tza hutsik egotea. Berdin asko edogutxi izan», adierazi du, parla-mentuan. Eneko Larrarte Etxebi-zitza zuzendari nagusiak esan du,gainera, etxebizitzak «eskubidebat» izan behar duela, eta ez «es-pekulatzeko ondasun bat». Parlamentuko talde gehienek

ontzat jo dute hutsik daudenetxebizitzak identifikatzeko pro-zesua abian jarri izana. NavarraSumak, ordea, gogor kritikatu du:«Herritar batzuei (jabeei) legezzilegi ez diren kalte batzuk eginzaizkie, eta gutunari mehatxukutsua dario», adierazi du JuanLuis Sanchez de Muniainek.Prozesuaren bigarren faseari

ekin diote irailean. Oraingoan,Nafarroako beste 30 bat udalerri-tan eginen dute azterketa. Dagoe-neko beste 952 kasutan dute hu-tsik dauden susmoa.

Etxebizitza bat alokairuan, Iruñeko Alde Zaharrean. IÑIGO URIZ / FOKU

Inorenak ez diren horiek

Nafarroako Gobernuak hutsik diren etxebizitzak atzemateko prozesuamartxan jarri du, alokairuan ipintzeko b 1.971 identifikatu ditu, oraingoz

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18aIritzia

RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria

Zinemaldian, bai

Aitortuko dizuet. Due-

la bost urte esan zigu-

tenean ez nuen sine-

tsi: «Donostiako Zi-

nemaldian aurkeztuko dugu».

«Baina zer diote? Zinemaldian?

Erotuta al daude?». Mikel Zabal-

zaren auziaren inguruko doku-

mentala egiteko idea familiari

proposatu zigutenean baieztatu

zuten; eta, noski, sendiarentzat

gauza pentsaezina zen hori. Ez

dut uste orduan inork imajinatu-

ko zuenik osabaren historia pan-

taila handian idatzirik, duela

35 urte egunkarietako albiste sol-

te eta euskal herritarren bizipen

izan zirenak bildurik. Nik ez

behintzat.

Eta azken emaitza zein izanen

zen zalantza horrekin, hasi ziren

lanean. «Kaixo, Lohizune! Gogo-

ratuko duzunez, zurekin eta zure

amarekin pare bat kontu grabatu

behar ditugu. Zer moduz dator-

kizue urriaren 28an?». Hasi gi-

nen lanean, eta aurreikusi gabe

ezagutzen ez nituenak ezagutzen

hasi nintzen: amak inoiz kontatu

ez zizkidanak eta nik inoiz galde-

tu ez nituenak. Osabaren herio-

tzaren urteurrena gerturatzen

den bakoitzean etxean nabaria da

hutsunea. Mina. Eta, horregatik,

agian, inoiz ez gara gaiaz asko

hitz egitekoak izan. Honek, bai-

na, zeharo aldatu du egoera: az-

ken bost urte hauetan sufrimen-

duaren inguruan hitz egiten ikasi

dugu, kalean, kamera aurrean,

baita etxean ere. Eta oraindik ere

ari gara horretan.

Gogorra da hurbilekoak sufri-

tzen ikustea, gogorra ere egin zu-

tenaren testigantza zuzena en-

tzutea. Bide honetan izan nuen

Ion Arretxe ezagutzeko plazera.

1985. urteko azaroaren 26an atxi-

lotu zuten Arretxe ere. Atxilotu

eta torturatu. «Nik ez nuen Mikel

Zabalza ezagutu, baina Mikel Za-

balza ezagutzen dut. Badakit bi-

zitzea maite zuela», esan zuen

duela bost urte. «Ez nuen Mikel

Zabalza ezagutu, baina beti gogo-

ratuko dut Mikel Zabalza, eta

maite dut». Guk ere beti gogora-

tuko zaitugu, Ion; eskerrik asko

hitz egitera ausartzeagatik.

Haren hitzak parafraseatuz,

nik ez nuen nire osaba ezagutu,

baina ezagutzen dut; eta hori he-

rriak egin duen memoria ariketa

kolektiboari esker gertatu da.

Nik ez nuen auziak gure herrian

sortu zuen samina ezagutu,

baina ezagutzen dut. Sentitu dut.

35 urte igaro dira, eta erakunde

arrotzen dokumentuetan idatzita

dagoena gezurra izaten jarraitzen

duen arren, egia ez da ahaztua

izan.

Horren erakusle izanen da as-

teartean Donostiako Principe

aretoko pantaila handian ikusiko

dena. Bai, azkenean, Zinemal-

dian izanen da osabaren historia.

Bost urte luze izan dira, gorabe-

heratsuak. Bidean itxaropena eta

indarra galdu dugu une zenbaite-

tan; baina beti izan da baten bat

erortzen ari zen horri eskua luza-

tzeko. Horregatik eskerrak eman

nahi dizkiet Non dago Mikel? fil-

ma posible egin duten guztiei:

egileei lehenik, baina baita ere

diru bilketan parte hartu zuten

guztiei, bileraz bilera ibilitakoei,

dokumentalerako txartelak edo-

ta kamisetak saldu zituztenei,

erosi zituztenei, haien doinu, hitz

eta artea oparitu digutenei…

Isiltasun eta gezurrei memo-

riarekin erantzun diegu, elkarre-

kin. Memoria zer den galdetu zi-

daten behin; niretzat nire osaba

da; eta Mikel herriak egiten du

orain. Jarrai dezagun horretan.

Nik ez nuen nireosaba ezagutu, baina

ezagutzen dut; etahori herriak eginduen memoria

ariketa kolektiboariesker gertatu da

Irudiab Iruñea

Ardura hartzeko eskatu diote EuropariEhun pertsona inguruk egun zuten bat, larunbatean, Iruñeko Gazteluko plazan, hainbat gizarte taldek deituta,

Europako migrazio politikak salatzeko eta Moriako errefuxiatuak Europako Batasuneko herrialdeetan birkoka-

tzeko eskatzeko. Irailaren 8ko gauean, Lesbos uharteko (Grezia) Moriako errefuxiatu gunean sute handia izan

zen, eta eremua ia erabat kiskalita geratu zen. 3.000 errefuxiatuentzako tokia duen eremu horretan 13.000 per-

tsona inguru bizi ziren, eta karrikan eta esku hutsik gelditu ziren, errefuxiatu guneak su hartu eta gero. Elkarreta-

ratzera deitu zuten elkarteek —tartean SOS Arrazakeria eta Iruñea Harrera Herria—, Europako Batasuna jo zu-

ten errefuxiatuen egoeraren erantzule, eta ardura hartzeko eskatu zioten.SOS ARRAZAKERIA

Organorako Musika Zikloa eginen dutebost herritan, gaur hasi eta urrira bitarte

IRUÑEA bOrganorako Musika Zikloa eginen dute, Nafarroako Gober-nuko Kultura Departamentuak antolatuta. Jaialdia gaur hasiko da,

Iruñean, Luis Pedro Braviz organo jotzailearen kontzertuarekin:

19:15ean, karmeldarren elizan. Hiriburuan bertze hiru kontzertu egi-

nen dituzte, hilaren 26an, eta urriaren 2an eta 10ean. Leiren, Garesen,

Miranda Argan eta Tuteran ere eginen dituzte, azkena urriaren 31n.

990.000ZENBAT INBERTITU DUTEN DORREA BERRITZEKO, EUROTAN Nafarroako Gobernuak amaitutzat eman ditu Iruritako Dorrea etxea

zaharberritzeko lanak. Ia milioi bat euro inbertitu dute bost urte iraun

duten obretan. Kultura kontseilari Rebeca Esnaolak eta Baztango alkate

Joseba Otondok parte hartu dute zaharberritze amaierako ekitaldian.

Osasunak 1,4 milioi euro ordaintzeaonartu du, lortutako akordioa berretsita

IRUÑEA bOsasunak, klubeko hamar agintari eta langile ohik eta fis-

kaltzak eutsi egin diote elkarren artean adostutakoari. Horren ondo-

rioz, ez da egingo astelehenean Nafarroako Auzitegian iruzur akusa-

zioaz hastekoa zen epaiketa. Akordioa astelehenean berretsi zuten

alde guztiek epailearen aurrean. Tratuaren arabera, klubak 1,4 milioi

euroko isuna ordainduko du, eta onartu egin du 45 hilabetean ez jaso-

tzea ez diru laguntzarik, ezta pizgarri fiskalik ere. Zigor txikia da, 11 eta

22 milioi euro arteko isuna jasotzeko arriskua baitzuen.

«Gobernuaren konplizitateabehar dugu, COVID funtsetatikdatorren finantzaketaren zatibatek ekar dezan ikasturteariahalik eta ongiena aurre egitea»

Ramon GonzaloNUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

MUSIKA

BURLATAYngwie Malmsteen

gitarra jotzailea.

bBihar, 21:00etan, kultur etxean.

ANTSOAINPuro Relajo.

bBihar, 19:00etan, antzokian.

IRUÑEANAK Nafarroako Musika

Garaikideko Jaialdia: Enigma

hirukotea.

bGaur, 18:00etan, Civicanen.

IRUÑEAColectivo Panamera.

bGaur, 19:30ean, Nafarroako

Unibertsitateko Museoan.

IRUÑEANAK Nafarroako Musika

Garaikideko Jaialdia: Dj Amsia.

bGaur, 20:00etan, Civican plazan.

IRUÑEAPamplonesa.

bGaur, 20:30ean, Etxabakoitzen.

IRUÑEARonrock Jaialdia:

The Hangmen, Dead Bronco,

The Soulbreaker Company

eta Los Acidos.

bBihar, 18:30ean, Zentral aretoan.

IRUÑEANAK Nafarroako Musika

Garaikideko Jaialdia: Ensemble

Garaikideak.

bBihar, 20:00etan. Baluarten.

IRUÑEACoque Malla.

bBihar, 21:00etan, Baluarten.

IRUÑEALendakaris Muertos

eta The Guilty Brigade.

bBihar, 21:30ean, Nafarroa

Arenan.

IRUÑEARoger Hodgson.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Nafarroa Arenan.

ANTZERKIA

AGOITZTrajin Teatro:

Mauthausen. La voz de mi abuelo.

b Igandean, 19:00etan, kultur

etxean.

ALTSASU Iortia antzerki tailerra:

Ya es la hora.

bBihar, 19:30ean, kultur etxean.

AZAGRATitirired jaialdia.

Periferia Teatro: Nube a nube.

bAstelehenean, 18:00etan,

kultur etxean.

AZAGRATitirired jaialdia.

Tanxarina: Titiricircus.

bAsteazkenean, 18:00etan,

kultur etxean.

CINTRUENIGOTitirired jaialdia.

Tanxarina: Titiricircus.

bAstelehenean, 18:00etan,

Avenida aretoan.

CINTRUENIGOTitirired jaialdia.

Periferia Teatro: Nube a nube.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Avenida aretoan.

IRUÑEANafarroako Antzerki

Eskola: Días estupendos.

bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

IRUÑEA Juan Amodeo:

El juicio final.

bGaur, 20:30ean, Gaiarren.

IRUÑEAAtikus Teatro:

En la perrera.

bBihar, 20:00etan, Baluarten.

OLATZAGUTIAYarleku:

Etxerik txikiena.

b Igandean, 17:00etan, kultur

etxean.

RIBAFORADATitirired jaialdia.

Los cuervos no se peinan.

bAsteartean, 18:00etan, kultur

etxean.

RIBAFORADATitirired jaialdia.

Periferia Teatro: Nube a nube.

bOstegunean, 18:00etan, kultur

etxean.

SAN ADRIANTitirired jaialdia.

Periferia Teatro: Nube a nube.

bAsteartean, 18:00etan, kultur

etxean.

SAN ADRIANTitirired jaialdia.

Los cuervos no se peinan.

bOstegunean, 18:00etan,

kultur etxean.

TUTERA Yllana: The Opera Locos.

bBihar, 20:30ean, Gaztanbiden.

VALTIERRATitirired jaialdia.

Tanxarina: Titiricircus.

bAsteartean, 17:00etan,

kultur etxean.

VIANATitirired jaialdia.

Los cuervos no se peinan.

bAsteazkenean, 18:00etan,

kultur etxean.

VIANATitirired jaialdia. Tanxarina:

Titiricircus.

bOstegunean, 18:00etan,

kultur etxean.

DANTZA

IRUÑEAArantxa Villanueva

Dantza Konpainia: Las hijas de

Bernarda.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Baluarten.

SAN ADRIANCóncavo Convexo.

b Igandean, 19:30ean,

kultur etxean.

ZINEMA

IRUÑEALa planete sauvage.

bAsteazkenean, 19:00etan,

Kondestablearen jauregian.

IRUÑEAEl cobarde.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Nafarroako Filmotekan.

IRUÑEAMonrova, Indiana.

bOstegunean, 19:30ean,

Nafarroako Filmotekan.

ERAKUSKETAK

IRUÑEA Isabel Bakedanoren

De la belleza y lo sagrado.

bNafarroako Unibertsitateko

Museoan, urtarrilaren 10era

bitarte.

BERTZELAKOAK

BAZTANNafarroako XI. Komiki

Azoka: komiki tailerra euskaraz,

Belatz egilearekin.

bBihar, 10:00etatik 14:00etara,

Elizondoko Arizkunenean.

IRUÑEANafarroako XI. Komiki

Azoka: Laura Perez Vernetti

egilea.

bGaur, 18:00etan, Chundarata

liburu dendan, eta 20:30ean,

Kondestablearen

jauregian.

LEZAUNMarsel magoa:

Magias potagias.

bBihar, 18:00etan, frontoian.

7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 18a Agenda

Gure proposamena b Iruñea

Isabel Bakedanoren atzera begirakoaIruñera ailegatu da Isabel Bakedanoren artelanen inguruko atzera begirako erakusketa. Mendabian jaio zen

artista nafarra, 1929an, eta Madrilen zendu zen, 2018an. Lehen antolatu dute margolariaren obren inguruko

atzera begirakoa, eta Bilbon erakutsi zuten Nafarroan baino lehen, 2019an. Bilboko Arte Ederren Museoarekin

batera antolatu dute erakusketa Nafarroako Museoak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak. Bi erakunde-

on egoitzetan ikus daitezke Bakedanoren lanak, urtarrilaren 10era bitarte. NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO MUSEOA

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria...2020/09/18  · NAFARROAKO HITZA 3 Ostirala, 2020ko irailaren 18a Astekoa gordinena sufritu zuelako, baina, samin eta arantza guztien gaine-tik, «memoria

Edurne Elizondo Iruñea

Nafarroako Ospitale Guneko la-rrialdietan aritzen da OihaneVieira erizaina (Abadiño, Bizkaia,1985). Martxoan egoerak gainez-ka egin ziela gogoratu du, eta or-dukoak berriz ez gertatzeko lanegin behar dela.Zertarako sortu duzue Patrulla-

covid.comweb orria?

Eskolara itzultzeko garaia hurbil-du ahala, ohartu ginen haurrekbehar zutela trebatzeko tresnarenbat. Informazio anitz ematen die-gu, baina ez dute erraza dena bar-neratzen. Gure asmoa da gaitzariaurrea hartzeko jakin behar du-ten hori guztia jolasaren bidezikas dezaten.Kontua izan da mezua haurren-

tzat egokitzea?

Bai. Gainera, kontuan izan behardugu orain arteko mezua hagitzbertzelakoa izan dela: hezi dituguelkar besarka dezaten, gauzakparteka ditzaten, eta, orain, kon-trako ideia barnera dezatela nahidugu: ikaskideekin ez egoteko, ezpartekatzeko, ez besarkatzeko...Aldaketa handia da haientzat.Erraz egokitzen dira haurrak, bai-na gauzak anitz aldatu dira epe laburrean.Hezkuntza komunitate osoak

parte hartu behar du haurrak

oraingo egoerara egokitzeko

lan horretan?

Bai, zalantzarik gabe. Gurasoeketxean egin behar dute lan, etairakasleek gelan. Baina osasunkomunitateak ere zuzenean partehartu beharko luke prozesu ho-rretan: familia erizainak, medi-kuak, pediatrak... Denon ardurada haurrek barneratzea ez gaixo-tzeko egin behar dituztenak.Zer-nolako baliabideak ematen

dizkie zuen webguneak?

Lau zati ditu denera, eta lehenen-go biak dira haurrentzat presta-tutakoak. Atal horietan jolasenbidez badute informazioa jaso etaikasteko aukera. Bertze bi ataleta-ko bat irakasleentzat da: haienesku jartzen ditugu ipuinen, info-grafien eta jolasen gisako baliabi-deak, gelan izateko aukera gaiajorratzeko. Laugarren atala blogbaten modukoa da, eta horren bidez helburua da gurasoei leheneskuko eta kalitatezko informa-zioa ematea.Egungo egoerak agerian utzi du

erizainak behar direla ikastetxe-

etan?

Aspaldiko aldarrikapena da Nafa-rroako Erizainen Elkargoaren-tzat, ez da oraingo kontua. Duelabi urte hasi genuen bi ikastetxe-tan erizainaren figura sustatzekoprograma pilotu bat, baina Nafa-rroako Gobernuak ez du horren

aldeko apustu garbia egin izannahi. Oraingo osasun krisiak age-rian utzi du, baina, prebentzioalantzeko ardura erizainei dago-kiela, eta eskolan egon behar du-tela. Zoritxarrez, pandemia etorriarte ez gara horretaz jabetu.Pandemiarik ez dagoenean ere

behar dira erizainak ikastetxee-

tan?

Bai, zalantzarik gabe. Pandemia-rik ez bada ere haurrek ikasi behar dute garrantzitsua dela es-kuak ongi garbitzea, edo elikadu-rari buruzko oinarrizko informa-zioa jasotzea. Haurrak ere izandaitezke gaixo kronikoak, etahori gertatzen denean hagitz ga-rrantzitsua da eskolan osasuna-ren arloko profesional bat egotea. Eskolek zer diote?

Nafarroako ikastetxe batzuetanbadute erizaina, baina, tamalez,itunpeko ikastetxeak dira guz-

tiak. Guk argi dugu sare publiko-an egon behar dugula, ikastetxeguztietan.Zein da sare publikoan ez ego-

teko arrazoia? Dirua?

Guk uste dugu arrazoi nagusiadela erizainen beharraz ez direlajabetu. Finean, sinetsi nahi duguhaurrak ez direla gaixotzen, osa-suntsu daudela, eta, ondorioz,erizainaren beharrik ez dugula.Baina sendatzea ez da gure zere-gin bakarra. Gure ardura da ereprebentzioaren arloa. Jarrera osa-suntsuak irakatsi behar dizkieguhaurrei. Oraingo egoerak argi utzidigu prebentziorako lan hori fun-tsezkoa dela.Gizartea ari da horretaz jabe-

tzen?

Bai. Pandemiaren ondorioz, horigertatu da. Gurasoak ari dira eri-zainak eskatzen eskoletan. Osa-sun krisia hasi zenean horri buruz

aritu ginen, berriz ere, Nafarroa-ko Gobernuarekin, eta OsasunDepartamentuko arduradunekinbat egiten dugunean mahai gai-nean jarriko dugu auzia. Badaki-gu, halere, zaila izanen dela gureeskaera betetzea.Zergatik?

Nafarroako Gobernuak behin etaberriz nabarmendu duelako eri-zain nahikorik ez dela. Ondorioz,uste dugu nekez eramanen dituz-tela profesionalak osasunaren ar-lotik hezkuntzakora. Gure ustez,baina, inportantea da. Gutxienez,gaia jorratu beharko lukete, ze-haztu zer baliabide behar diren.Argi dago oraingo egoerak luzejoko duela.Egia da erizain nahikorik ez

dagoela?

Osasun krisia hasi baino lehen,urteko garai zehatz batzuetanizan dira ordezko erizainak aurki-

tzeko arazoak: udako oporral-dian, edo Eguberrietan, adibidez.Osasun krisiarekin, noski, egoe-rak okerrera egin du, eta erizaingehiago behar dira: erizain aztar-nariak, PCR probak egiteko eri-zainak... Aspalditik ari gara eska-tzen postu gehiago sor ditzatela,eta orain are beharrezkoagoa da.Kalkulatu duzue zenbat erizain

gehiago behar diren?

Egia erran, ez; halere, pandemiakdena hankaz gora jarri du, etairaileko datuek, errate baterako,jada ez dute balio. Beharrak goraegin duela argi dugu; ez dakigunoiz arte iraunen duen oraingoegoerak, baina, akaso, hainbat es-parrutan, beharrak ez du beheraeginen.Zer esparrutan, adibidez?

Zaharrentzako egoitzetan, adibi-dez. Koronabirusak gogor jo dituegoitza horiek, eta agerian geldituda hor egon behar dutela erizai-nek.Nafarroako Ospitale Guneko

larrialdietan ari zara zu lanean.

Nolakoak izan dira hilabeteok

han?

Lehengoan, lankide batekin go-goratu nituen otsaileko gure arte-ko elkarrizketak: harriduraz egi-ten genion so Txinatik heldu zi-tzaigun informazioari. Orduannekez imajinatu ahal genuenegoerak gainezka eginen zigula.Baina egin dizue?

Bai. Hasieran agintariek erratenzuten birusa kontrolpean zela,baina martxo hasieran jada ohar-tu ginen egunetik egunera oke-rrera egiten zuela egoerak; egu-netik egunera biderkatu egitenzen gaixo kopurua, eta ez genuenikusten hobera egiteko aukera-rik. Egoerak gainezka egin zigun.Zer izan da okerrena?

Lan karga baino, izan dugun ziur-gabetasuna. Egunetik eguneradena aldatzen zen, eta egunetikegunera protokoloak egokitzenaritu behar genuen. Orain ere,ziurgabetasunak hartzen gaituelasentitzen dugu.Kezkatuta zaudete etor daiteke-

enaz?

Kezkatuta gaude, azken asteota-ko egoerak bere horretan segitzenbadu ez dakigulako zer gerta dai-tekeen: martxoan bezala egonengara, edo ezberdina izanen dadena? Ziurgabetasun puntu batbadugu, eta horrek antsietateaeragiten digu.Orain artekoak zer irakatsi di-

zue?

Denon ardura dela gure buruazaintzea. Martxoan baino presta-tuago gaude orain, baina ezinber-tzekoa da prebentzioa jorratzea.Funtsezkoa da sistemak gainezkaez egitea.

«Krisiak agerian utzidu erizainek eskolanegon behar dutela»

Oihane Vieira b Erizaina, Nafarroako Erizainen Elkargoko kidea

Nafarroako Erizainen Elkargoak ‘Patrullacovid.com’ webgunea sortu duhaur, guraso eta irakasleentzat, ikastetxeetan prebentzioa lantzekoasmoz. Lan hori «funtsezkotzat» jo du Oihane Vieira elkargoko kideak.

IDOIA ZABALETA / FOKU

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko irailaren 18a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]