NAFARROAKO HITZA - Berria...Saguzarrak Iruñeko Udalak animalion ugalketa laguntzeko proiektu bat...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria...Saguzarrak Iruñeko Udalak animalion ugalketa laguntzeko proiektu bat...
NAFARROAKOHITZA
JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Silvia Fernandez Viguera historialari eta ekintzaile feminista gogoratu dute Iruñean, asteon egindakoomenaldian bEkainean zendu zen bGITEk duen emakumeen liburutegiaren bultzatzailea izan zen b 2-3
Emakumeenhitza gorde zuen
Saguzarrak Iruñeko Udalakanimalion ugalketa laguntzeko
proiektu bat jarri du martxan hirian
5Vesarte Kolektiboak kontzertubatekin ospatu du hamargarren
urteurrena, Iruñeko Gazteluko plazan
4Ostirala
2018ko irailaren 21aIX. urtea367. zenbakia
Edurne Elizondo Iruñea
Historialaria,
ekintzaile fe-
minista, ema-
kumeen libu-
rutegiko ardu-
raduna; fami-
liako kide, laguna, lankidea. Bat,
eta anitz, aldi berean. Ekainean
zendu zen GITE Gizarte Ikerketa-
rako Talde Eragileko kide Silvia
Fernandez Viguera, eta asteon se-
nideen eta lagunen azken agurra
jaso du. Omenaldia egin zioten,
astelehenean, Iruñeko Golem
Baiona zinema aretoan; omenaldi
bero eta sentitua historialari eta
ekintzaileari; omenaldia familia-
ko kide eta lagunari.
Lepo bete zuten gela agurtu
nahi izan zuten herritarrek. His-
torialari, feminista eta GITEko
emakumeen dokumentazio zen-
tro eta liburutegiko sortzaile eta
arduradun gisa egindako lana go-
goratu eta nabarmendu zuten
parte hartzaileek, batetik; fami-
liako kide, lagun eta lankide gisa
utzitako arrasto sakona, bertze-
tik. Arlo guztietan erakutsitako
grina utzi zuten agerian, batez ere,
eta, horregatik, bere bizitza ospa-
tuz oroitu nahi izan zuten.
Ekainaren 27an hil zen Fernan-
dez Viguera, gaixotasun batek
eragindako ustekabeko arazoen
ondorioz. 60 urte zituen. 1958. ur-
tean sortu zen, Iruñean. «Hagitz
Alde Zaharrekoa naiz. Bertan
jaioa naiz. Badakizu non? Euskal
Jain. Aitona pilotaria zen», kon-
tatu zuen Fernandez Viguerak,
2011. urtean, BERRIA-n. «Frontoia
bezala, erreferente bilakatu zen
Silvia», erran zuen Ana Diez de
Urek, asteleheneko omenaldia-
ren hasieran.
Aurkezle lanak egin zituen Diez
de Urek. Ellas. Las mujeres en la
Historia de Pamplona liburuko
koordinatzaile izan zen, Fernan-
dez Viguera, Paco Roda eta Sonia
Pinillosekin batera. Lan horren
hogeigarren urteurrena ospatu
ahal izan zuen GITEko kideak, hil
aurretik.
«Liburu hori da Silviak irakasle
eta ikertzaile gisa egindako lanik
garrantzitsuena». Horixe nabar-
mendu zuen Blanca Fernandez
Viguera haren ahizpak, astelehe-
neko ekinaldian. Irati Berazak
dantzatutako aurreskuarekin ha-
si zen omenaldia; Blanca Fernan-
dez Viguera izan zen hitza hartzen
lehendabizikoa. «Ahizpak utzi di-
gun ondarea nabarmendu nahi
dut; uste dut hori dela egiten ahal
diogun omenaldirik onena»,
erran zuen. Solasaldiaren amaie-
ran kosta egin zitzaion malkoei
eustea. Ahizpari eskerrak eman
zizkion, bizitzako bidean lagun
izateagatik.
Silvia Fernandez Viguerak bio-
logia ikasi nahi zuen, baina Histo-
riaren aldeko apustua egin zuen,
azkenean, «ikasketa politikoago-
ak» iruditu zitzaizkiolako. Mun-
dua azaltzeko aukera emanen zio-
tela uste zuen. GITEren bitartez,
hain zuzen ere, horixe egin zuen
historialariak. Isilarazitako eta ez-
kutatutako emakumeen historia
azalduz, mundua aldatzeko lan
egin zuen. «Errebeldea eta apur-
tzailea» izan zela nabarmendu
zuen Blanca Fernandez Viguerak.
GITE 1976. urtean sortu zen
Iruñean. Silvia Fernandez Vigue-
rak 1982. urtean egin zuen bat el-
kartearekin, Langaiakizeneko al-
dizkaria koordinatzeko. Teoria fe-
ministaren arloan urratsak egite-
ko sortu zuten argitalpen hori.
Historialariak bere tokia aurkitu
zuen GITEn, eta ez zuen taldea
utzi. 35 urtez aritu zen han lanean.
«Administrazio lanetan saiatu
zen, tarte batez, gobernuan eta
NUPen, baina GITEtik kanpoko
saio horiek etxea elkartean zuela
erakutsi zioten, argi eta garbi»,
gogoratu zuen Fernandez Vigue-
raren ahizpak.
Dokumentazio zentroa
Silvia Fernandez Viguerak GITEn
egindako lanak fruitu anitz eman
zituen, baina garrantzitsuenetako
bat da, zalantzarik gabe, herritar
guztien esku dagoen emakumeen
dokumentazio zentro eta liburu-
tegia. «Bitxi bat da», erran zuen
Blanca Fernandez Viguerak, hun-
kituta. Silvia Fernandez Viguerak
halaxe azaldu zuen zentroaren as-
moa, 2011n: «Dokumentazio zen-
troa da gurea, emakumeon ingu-
Omenaldia egin diote senideek eta lagunek Silvia Fernandez Viguerari. Joan den ekainean zendu zen60 urteko ekintzaile feminista. Historialaria zen, eta GITEko bultzatzailea. Elkarteko emakumeeendokumentazio zentro eta liburutegiko arduraduna izan zen, sortu zutenetik. Azken agurra jaso du.
Bere bizitza ospatuz oroitu dute
Silvia Fernandezen ahizpa Blanca Fernandez, ezkerrean, Ana Diez de Urerekin. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 21aAstekoa
Maistra izan zen Fernadez Vi-
guera, bai eta konturatu gabe ere.
Horixe nabarmendu zuen Alicia
Pano Rodriguez ekintzaile femi-
nistak. «Duela hamabost urte in-
guru ezagutu nuen Silvia. Taber-
na batean ikusi nuen, lehendabi-
ziko aldiz. Nik hogei eta gutxi ni-
tuen. Silvia tabernaren erdian
ikusi nuen dantzan. Eta ni harritu
egin nintzen, bitxia iruditu zitzai-
dan irudia. Silviak, jakin gabe, fe-
minismoari buruzko sekulako le-
zioa eman zidan egun hartan».
Julia Munarriz Gomarak ere la-
gunaren irudirik alaiena ekarri
nahi izan zuen gogora. «Halakoa
zen; bizitzari zukua ateratzen
zion. Besta eta bizitza gustuko zi-
tuen; dena egiten zuen pasioz».
Julia Munarriz Gomarak eta Sil-
via Fernandez Viguerak elkarre-
kin egin zituzten bidaia anitz. Bi-
daia horietako batean egindako
irudia aukeratu zuten, astelehe-
nean, zinema aretoko pantailan
erakusteko. Itsasoa zuen historia-
lariak atzean argazki horretan, eta
itsasoaz aritu zen Fernandez Vi-
gueraren iloba Haizea Garcia Fer-
nandez ere, izebari kantatu zion
bertsoan: «Itsasoari begiratzean,
olatu bakoitzarekin, hemen gau-
denon bihotz zati bat eraman du-
zu zurekin».
Malkoak eta irribarreakSilvia Fernandez Viguera Nafa-
rroako mugimendu feministako
kide ezaguna izan da, eta astele-
heneko omenaldian agerian gel-
ditu zen haren heriotzak utzitako
arrastoa. Emozioak hartu zituen
hizlariak eta herritarrak, behin
baino gehiagotan. Irri egiteko tar-
terik ere izan zen, halere. Irribarre
egitekoa, behintzat, parte har-
tzaileek Silvia Fernandez Vigue-
rarekin partekatutako esperien-
tziak kontatu zituztenean. Fer-
nandez Vigueraren bizitza gogo-
ratu nahi izan baitzuten denek,
haren heriotzaren orduan.
Nora Otxoa de Olza Garateak,
Elena Santosek eta Sheila Tiradok
dantza eginez gogoratu nahi izan
zuten galdutako laguna, eta gelan
bat egindakoen txaloak eragin zi-
tuzten, beren erritmoak baliatuz.
Ana Diez de Urerenak izan zi-
ren ekinaldiko azken hitzak. Paco
Rodak eta Patricia Oloriz Espina-
lek aurretik hartu zuten parte.
Inork ez zuen lankide, lagun edo
erreferente izandako historialaria
gogoratzeko aukera galdu nahi
izan. Diez de Ureri, halere, zaila
egin zitzaion azken agurraren or-
dua: «Omenaldi osoan eutsi diot,
eta orain...».
Omenaldiaren azken unean hi-
tzak bazter gelditu ziren, eta topa
eginez agurtu zuten parte hartzai-
le guztiek Silvia Fernandez Vigue-
ra. 2011n BERRIAn egindako elka-
rrizketan, «dena aldatu» nahi
zutela erranez gogoratu zituen
unibertsitateko garaiak. Asmo
hori inoiz ez zuen bazter utzi his-
torialariak, eta bere lanaren eta
bizitzaren lelo bilakatu zuen. Ba-
tez ere, isilarazitako emakumeen
egoera aldatzeko egin zuen lan,
eta, egun, agerikoak dira lan ho-
rren emaitzak. Omenaldiaren bi-
dez, dena aldatzeko lanean jarrai-
tuko dutela erran zioten lagunek.
Nafarroako Unibertsitate Pu-
blikoan ere izan zuten bi ahizpek
elkarrekin aritzeko aukera:
NUPek martxan jarritako genero
programako bultzatzaile izan zi-
ren. Programa hori Gizarte Lane-
ko masterreko modulu bilakatu
zuten gero. «Silvia funtsezko pie-
za izan da unibertsitateak genero
ikasketei eutsi ahal izateko. Elka-
rrekin egin genuen bide hori, eta
biontzat izan zen opari bat genero
ikasketa horiek unibertsitateko
maila gorenera eraman izana»,
erran zuen.
GITEko feminismoen eskola,
hamaika hitzaldi eta ikastaro,
manifestazioak eta jardunal-
diak... Silvia Fernandez Viguerak
denetarik egin zuen. GITEn, Elena
San Julian izan zuen lagun eta lan-
kide, urte luzez. Emozioak hartu-
ta, lankidearen «grina» nabar-
mendu zuen San Julianek, ome-
naldian. «Maistra izan zen. Anitz
disfrutatu ditut elkarrekin egin-
dako lanak eta denbora, eta anitz
irakatsi dit. Silviarekin ikasi nuen
dokumentazioak garrantzi han-
dia duela emakumeen eskubide-
en alde lan egiteko».
ruan. Munduko hamaika txoko-
tan badira emakumeak gurearen
gisako zentroak osatzen eta kude-
atzen. Feminismoaren historia ja-
sotzea da kontua, pentsaera femi-
nista herritarren eskura jartzea».
Silvia Fernandez Viguera era-
bat murgildu zen emakumeen
dokumentazio zentroen arloan,
eta gogo eta lan horrek Erdialdeko
Amerikara eraman zuen. «Sil-
viak ikerketa bat egin zuen, eta
bere lana Erdialdeko Amerikako
Emakumeen Dokumentazio
Zentroen Sareko oinarri bilakatu
zen», gogoratu zuen haren ahiz-
pak.
Euskal Herriko eta inguruko
emakumeen dokumentazio zen-
troekin ere harreman estua izan
zuen Silvia Fernandez Viguerak.
Sarea osatzen lagundu zuen. Bide
horretan lagun izandako anitzek
bideo baten bidez parte hartu
nahi izan zuten asteleheneko
omenaldian. Emakumeen hitzen
zaindari izan zela nabarmendu
zuten, eta, aldi berean, hitz horiek
zabaltzen lagundu zuela.
Irudien bidez emakumeek
kontatu dituzten istorioei ere boz-
gorailua eskaini zien Silvia Fer-
nandez Viguerak, GITEk antola-
tutako Emakumea eta Zinema zi-
kloaren bidez. «Hementxe, zine-
ma areto honetan, hamaika ema-
kumerekin egoteko eta ikasteko
aukera izan dugu», erran zuen
Blanca Fernandez Viguerak,
omenaldian.
Gogoratu nahi izan zituen, gai-
nera, ahizparekin batera eginda-
ko lanak eta bidaiak. 1995. urtean,
adibidez, Pekinen izan ziren biak,
bertze hainbat ekintzaile feminis-
tarekin batera, Emakumeen IV.
Munduko Biltzarrean.
Nafarroako emakumeen egoe-
rari buruz egindako ikerketak ere
aipatu zituen Blanca Fernandez
Viguerak. 1975etik 2003ra bitar-
teko epea jorratu zuten, zehazki.
«Hiru liburu argitaratu genituen.
Silviak emakumeen parte hartze
sozial eta politikoa landu zuen,
batez ere».
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a Astekoa
Aretoa lepo bete zuten Silvia Fernandezi azken agurra ematera joan ziren senideek eta lagunek. J. MANTEROLA / FOKU
Silvia funtsezko piezaizan da unibertsitateakgenero ikasketei eutsiahal izateko; elkarrekinegin genuen bide hori»Blanca Fernandez VigueraSoziologoa eta ekintzaile feminista
«Tabernan ikusi nuendantzan, eta harritunintzen; feminismoariburuzko sekulako lezioaeman zidan, jakin gabe»Alicia Pano RodriguezEkintzaile feminista
«Silviarekin ikasi nuendokumentazioakgarrantzi handia duelalan egiteko emakumeeneskubideen alde»Elena San JulianGITEko kidea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Musikak hartu
zuen larunba-
tean Iruñeko
Gazteluko pla-
za. Vesarte ko-
lektiboak kontzertu bat antolatu
zuen hamargarren urteurrena
ospatzeko. Ez zen ohiko emanal-
dia izan, halere; taldeko kideek
beti aldarrikatu dute arteak pro-
bokatzailea izan behar duela, eta,
duela hamar urte hasitako bidea
ospatzeko, kontzertu berezia egin
zuten asteburuan, hiriburuko
Alde Zaharrean: hainbat taldeta-
ko musikariak eta hogei bateria
jotzaile elkartu zituzten plazan.
Batera aritu ziren, eta beren doi-
nuak urteurren baten soinu ban-
da bilakatu zituzten; baterien bu-
rrunba hamar urteko bidea alda-
rrikatzeko.
«Hasiera gogoratu nahi izan
dugu, gure lehen urratsak», azal-
du du Vesarteko kide Javier Or-
duñak; zehazki, kolektiboak bere
bidea hasi zuenean antolatutako
kontzertuak gogoratu nahi izan
dituzte. Kontzertu horietako ba-
tean, Iruñerriko dozena bat talde
elkartu zituzten, elkarren arteko
bertsioak egiteko. «Beti izan
dugu gustuko gauza berritzaileak
egitea, erronkak markatzea».
2008tik, bultzatzaileek uste
baino gehiago garatu da kolekti-
boa, eta, musikaren esparruaz
gain, bertze hamaika diziplina ere
ukitu dituzte. Vesartek sormene-
rako espazio bat kudeatzen du
Iruñeko Arrotxapea auzoan, eta
doako ikastaroak antolatzen ditu,
bertzeak bertze. Artea herritarren
esku jartzea da kolektiboaren
helburua, «gaur egun nagusi di-
ren merkatuaren, kontsumoaren
eta produkzioaren arauetatik
at».
Helburu horiek oinarri hartuta,
Vesarteko kideek argi zuten, ha-
sieratik, hamargarren urteurrena
ospatzeko kontzertua Gazteluko
plazan egin behar zutela. «Espa-
zio hori berreskuratu nahi izan
dugu herritarrentzat. Gazteluko
plaza enpresa pribatu anitzek
erabiltzen dute beren produk-
tuak saltzeko; sanferminetan ere
hori gertatzen da. Gure asmoa da
herritarren arteko dinamikak
bultzatzea, eta horregatik nahi
genuen plaza horretan egin».
«Bertzelako bideak eta alter-
natibak badirela erakutsi nahi
dugu, eta uste dugu hamar urtez
egin dugun bideak hori erakus-
ten duela, hain zuzen ere»,
berretsi du Vesarteko kideak.
Kolektiboak ez du inolako diru
laguntzarik jasotzen, bultzatzai-
leek ez baitute inongo erakunde-
ren menpe egon nahi.«Argi dugu
merkataritza gune batean erosi
edo saltzen ahal den produktu
bat baino anitzez ere gehiago izan
nahi dugula. Ez dugu kontsumo-
aren edo produkzioaren arabera-
ko jarduera bat izan nahi. Bertze-
lako aberastasun bat eman nahi
diogu hiriari, gizarte osoari»,
azaldu du Orduñak. Herritarrek
egindako ekarpenak eta beren
merchandising-a dituzte diru
iturri nagusi.
Kolaboratzaile anitzZortzi pertsona inguruk osatuta-
ko lantaldea da Vesarte kolekti-
boaren motor. «Bertze hamaika
laguntzaile eta kolaboratzaile di-
tugu. Gure ikastaroetan ikasle
izandako anitz gelditu dira ira-
kasle gisa aritzeko, adibidez»,
azaldu du Orduñak. Hasieran,
Vesartek lauzpabost ikastaro zi-
tuen; orain, hogei baino gehiago
eskaintzen dituzte.
Kolektiboak doan egiten ditu
ikastaro horiek. Horrek ez du
erran nahi, halere, Vesartek bal-
dintza duinak eskatzen ez ditue-
nik artearen esparruan ari dire-
nentzat. «Gaur egungo gizarte
neoliberalaren bidetik aldenduko
den alternatiba bat sortu nahi
dugu guk; hori da gure helburua,
eta, hori lortzeko, altruismoaren
bidetik egin behar dugu lan. Al-
ternatibak sortzeko prozesuaren
parte bat da hori».
«Herri arteak ez du zertan kali-
tate kaskarragokoa izan», erantsi
du Orduñak. Horren adibide jarri
du kolektiboak Nafarroako Parla-
mentuko presidente ohi Alberto
Catalani egindako erretratua. Lan
horrek hautsak harrotu zituen
iazko apirilean. Vesartek egin
zuen, Nafarroako Parlamentuari
doan eskaintzeko eta ondorioz
gastu publiko hori ez egiteko.
«Iaz, erretratuaren zirriborroa
egin genuen; lana amaitu dugu
jada».
Vesarteko kideek larunbateko
bestan erakutsi zuten koadroa,
herritarrek ikus zezaten. Iruinda-
rren iritzia eskatu zuten, gainera,
erretratua parlamentura bidali
edo ez erabakitzeko. Bozketa egin
zuten, eta baiezkoak irabazi zuen,
botoen %95arekin. Kolektiboak,
ondorioz, erakunde horren esku
jarriko du egindako artelana. «Ez
badute nahi, hiriko hainbat toki-
tan erakutsiko dugu».
Vesarte kolektiboak kontzertu berezi batekin ospatu du hamar urteko ibilbidea Iruñeko Gazteluko plazan:hogei bateria jotzaile batera aritu dira. Taldeak aldarrikatu nahi izan du arteak karrika duela berezko toki.
Artea plazara, plazak artearentzat
Baterien burrunbarekin ospatu zuten hamargarren urteurrena Vesarteko kideek, larunbatean, Gazteluko plazan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Bertzelako bideaketa alternatibak daudelaerakutsi nahi dugu; gurehamar urteko bideakhori erakusten du»Javier OrduñaVesarte kolektiboko kidea
‘‘
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21aGaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Gau saguzar ertai-
nak zuhaitz zaha-
rrak maite ditu
bere etxe bilaka-
tzeko. Ez edozein
zuhaitz zahar, halere. Bereziki
gustuko ditu hiri eta herrietako
parkeetan daudenak. «Horrek
ekarri du animalion populazioak
behera egitea». Juan Tomas Al-
calde biologoarenak dira hitzak.
Azaldu du hiri eta herrietako par-
keetako zuhaitz zaharrak moztu
egiten dituztela, herritarren se-
gurtasuna bermatzeko asmoz;
ondorioz, saguzarrak etxerik
gabe gelditzen dira.
Etxerik gabe, ugalketarako eta
negua pasatzeko aterperik gabe,
hain zuzen ere, gau saguzar ertai-
nak desagertu dira jada Iruñeko
eta herrialdeko bertze hainbat
herritako toki anitzetatik. Ani-
maliok babesteko neurririk ez da
hartu orain arte. Alcaldek erran
du badela «mito eta aurreiritzi»
anitz saguzarren inguruan. Bio-
logoak aurre egiten die uste oker
horiei bere lanaren bidez. Orain,
Iruñeko Udala du lagun, hiriko
gobernutik proiektu bat jarri bai-
tute martxan gau saguzar ertai-
nei ugaltzen laguntzeko: enbor
hutsak baliatuz, animaliontzako
kutxak jarri dituzte hiriko hain-
bat parketan, aterpe gisa balia
ditzaten.
Zehazki, hamabi kutxa presta-
tu dituzte. Ez dira saguzarrentzat
erabiltzen ohi diren kutxa bel-
tzak. Gau saguzar ertainak
zuhaitz zaharretako zuloak balia-
tzen ditu aterpe gisa; bertzeak
bertze, okilek egindako zuloak.
Ondorioz, bertze hainbat saguzar
espeziek erabiltzen dituzten ohi-
ko kutxek ez dute balio haientzat.
Aranzadi Lantegi Eskolako ki-
deek egin dituzte kutxak. «Enbo-
rrak hustu dituzte, okilek egiten
dituzten zuloen itxura emanez.
Enbor horiek zuhaitzen adarreta-
ra lotu ditugu, saguzarrek erabil
ditzaten», azaldu du Alcaldek.
Gainera, Iruñeko Udaleko
Lorategien Zerbitzuko kideen
laguntza izan dute zeregin horre-
tan. «Adituok erabaki dugu
kutxak zer parketan jarri, eta
lorategietako langileek hautatu
dituzte, gero, zuhaitzik apropo-
senak». Biologoak nabarmendu
du «hagitz ona» izan dela udale-
ko arduradunen, langileen eta
Aranzadiko kideen arteko elkar-
lana.
Babes gutxiArga eta Sadar ibaien ondoko
parkeetan bizi dira, bertzeak ber-
tze, Iruñeko gau saguzar ertainak.
Gaztelugibelan ere baziren, baina
handik desagertu dira jada. Arga
ondoko paseoa egin zutenean,
halaber, ibai horren bazterreko
zuhaitz zahar anitz bota zituzten,
eta, haiekin batera, saguzarrak
desagertu ziren.
Alcaldek azaldu duenez, Fran-
tzian edo Ingalaterran, adibidez,
saguzarrok etxe dituzten zuhaitz
zaharrak botatzen dituztenean,
animalion aterpe diren adarrak
babestu, eta zutik diren bertze
zuhaitzetara lotzen dituzte, sagu-
zarrek alde egin eta aterpea gal ez
dezaten. «Hemen ez da horrela-
korik egin. Atzetik goaz, baina,
halere, lortu dugu saguzarren
aldeko urratsak egitea azken
urteotan».
Udalak martxan jarri berri
duen proiektua aitzindaria da.
«Ez dakigu aterpe gisa jarri diz-
kiegun enborrak gustuko izanen
ote dituzten edo ez. Naturari egin
diogu so, zuhaitz zaharrek ema-
ten dietena aurki dezaten», azal-
du du adituak. Gaineratu du he-
mendik bi urtera izanen dituztela
proiektuaren emaitzei buruzko
datu fidagarriak.
Kontua da gau saguzar ertai-
nek udazkenean bilatzen dutela
aterpe bilakatuko duten zuloa,
eta negua barruan pasatzen dute.
Udazkena gainean dela aintzat
hartuta, Alcaldek ez du argi
kutxak «garaiz» jarri ote dituz-
ten. «Udaberrian jakinen dugu,
zulotik ateratzen direnean.
Kutxak hor direla jakinda,
hurrengo urteko datuak adieraz-
garriagoak izanen dira, zalantza-
rik gabe», azaldu du.
Duela hogei urte hasi zen Alcal-
de gau saguzar ertainak ikertzen.
Gogoratu du garai hartan gaixo-
tasun batek jo zituela hiriko ma-
kalak, eta milaka moztu zituztela.
Hala eta guztiz ere, penintsulako
koloniarik handiena da Iruñekoa.
Dinamika bitxia dute hiriburuko
animaliok, urte osoan arrak baino
ez direlako egoten. Emeak orain
etorriko dira, udazkenean, alta
garaian, eta martxora arte geldi-
tuko dira. Umatzera Europa er-
dialdeko herrietara itzuliko dira
emeak.
Juan Tomas Alcalde aditu na-
gusietako bat da saguzarretan.
Herritarrei erakutsi nahi die ani-
maliok nolakoak diren. Duela as-
tebete, Iruñeko Udalak antolatu-
tako ekinaldi batean parte hartu
zuen, eta parte hartzaileek hiriko
karriketan izan zuten saguzarrak
entzuteko aukera, adituek haien
ultrasoinuak jasotzeko dituzten
gailuen bidez. «Saguzarrak ho-
beki ezagutzea da kontua».
Iruñeko Udalak martxan jarri du gau saguzar ertainei ugaltzen laguntzekoproiektu bat: kutxak jarri dituztezuhaitzetan, moldatutako enbor hutsakbaliatuz, aterpe gisa erabil ditzaten.
Etxe berriakprest dituzte
Adituek lorategien zerbitzuko kideen laguntza izan dute saguzarrentzako kutxak zuhaitzetan jartzeko. IRUÑEKO UDALA
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a Gaiak
Adituok erabaki dugukutxak zer parketan jarri;lorategietako langileekhautatu dituztezuhaitzik aproposenak»Juan Tomas AlcaldeBiologoa
‘‘
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena
Buruila
Zentzuz jokatzearen on-
dorioz izenda dezake-
gu norbait zentzudun.
Halere, ongi aztertuz
gero, iduritzen zait zentzugabeko
aferek uste baino leku gehiago
hartzen dutela pertsona zentzu-
dunon egunerokoan. Gizarteak
definitutako araudiaren eremu
zurrunean finkatzen ditugu egu-
neroko portaerak gure ustezko
izen ona elikatuz. Baina zenbaite-
tan ez bururik eta ez hankarik ez
daukaten ekintzak egiten ditugu.
Nork ez du pilak akitu direlarik,
hatzarekin alimaleko indarra egi-
nez, urrutiko agintearen botoia
zapaldu kanalez aldatzeko? Edo
autoa leku estu eta zail batean
aparkatzerakoan irratiko bolu-
mena jaitsi, isiltasuna lagungarri
dela pentsatuz? Nork ez dio pape-
rezko hegazkinaren puntari hatsa
eman, aireratu aitzin? Edo autoko
txibato gorri bat pizterakoan,
nork ez du mekanikaz deus jakin
gabe kapota ireki eta tonto aurpe-
giarekin motorrari begiratu?
Agian, bizitzari zentzua ema-
ten diote zentzugabekeriek.
Haur denboran gure-gurea zen
inozentziaren zenbait aztarna
azaleratzen ditugunean, helduta-
sunean bizkarreratu ditugun
arduretatik aldendu eta natural
agertzen gara. Nahiz eta batzuek
geure burua engainatzen ari ga-
rela erran, prezatzen dut inozen-
tzia hori; barnetik kanporatutako
naturaltasun hori. Inperfekzioa!
Buruila izaten da udako kaosa
koherentziaz albaintzeko tenorea.
Pertsona arduratsu eta serioenak
ere loturak hausteko beharra du.
Diziplinaren kate itogarriak be-
zain jasanezinak kaos txikiekin
laxa daitezke, zoriontasunari zen-
bait segundo urratuz. Zoriontasu-
nak kaos txiki horietan hartzen
du indarra: arratsaldeko kafea
hartzera tabernara jaitsi, garagar-
doekin ordezkatu eta goizeko
bortzetan etxeratzean, donuts ba-
tekin spinningklasea ordezkatze-
an edo nagusiari erran beharreko-
ak erraterakoan urteetan izoztu-
tako irribarre behartu bezain
ergela borratu eta gero.
Bete ditzagun beteko ez ditu-
gun promesez ahoak, izena eman
dezagun han eta hemengo ikasta-
roetan, katadera noizbait hutsik
uzteko arriskua dagoela jakinik
ere. Burua gal dezagun eta bizipo-
za irabazi! Galdera existentzialen
itzalean ez saiatu bizitzari zentzua
aurkitzen. Zentzugabekeriei zen-
tzua ematea izan daiteke bizitza-
ren zama arintzeko hautu zentzu-
dunena. Edo zentzugabeena!
Aurreikuspenez itsutzen zaizkigu
begiak eta proiektu potoloz bete
ahoa. Gorputza gurtu eta egurtu
nahian, herriko gimnasio moder-
noenean izena ematen dugu edo
neguko arratsalde hotzetan, fran-
tsesa edo ingelesa ikasten tema-
tzen gara akademia garesti bate-
an. Izena eman eta ikasturtea aki-
tuko dugunaren promesa egin eta
segituan, konturatzen gara ezinen
dugula hitza bete eta iaz bezala,
bide erdian amore eman beharko
dugula. Zentzugabea da, utopi-
koa; baina esperantzaz eta bizipo-
zez betetzen dira gure gorputzak
istant batez. Nahiz eta ongi daki-
gun denborarekin esperantza eta
bizipoza itzaltzen joanen direla.
Hitza betetzeko baino gehiago hi-
tza jateko munduratu ote ginen?
Buruilean, ordena behar dugun
ustea dugu. Ohikoa ohitura
bihurtuko den esperantzaz bizi
gara eta hartara gure bizimodua
aldatuko dela uste dugu. Baina
ordena denborarekin errutina
bihurtzen da, eta errutina, lotura.
Buruila izaten da
udako kaosa
koherentziaz
albaintzeko tenorea
Udalak neurriak eskatu ditu bestetangaztetxearen jarduera debekatzeko
IRUÑEA bIruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordeak UPNk aurkez-tutako mozioa onartu du, eta, haren bidez, udalari eskatu dio astebu-
ruan ospatuko dituzten San Fermin Txiki bestetan gaztetxearen jar-
duera ekonomikoa debeka dezan. Zehazki, UPNk salatu du taberna gi-
sa ariko dela gaztetxea, «zergarik ordaindu gabe». UPNk eta PSNk
bozkatu dute mozioaren alde; Aranzadik kontrako botoa eman du, eta
EH Bildu, Geroa Bai eta Ezkerra, berriz, abstenitu egin dira.
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21aIritzia
12.845ZENBAT HEZUR-MUIN EMAILEDAUDENNafarroan 12.845 hezur-muin
emaile daude, uztailaren 31ko da-
tuen arabera. Kopuruak gora egin
du azken urtean, %3, hain zuzen
ere. Espainiako Osasun Ministe-
rioak zabaldu ditu datuok; erakun-
de horrek du emaileen erregistro-
aren ardura. Azken urteko emaile
berrien artean, %67 emakumezko-
ak dira, eta batez besteko adina,
berriz, 32 urtekoa da. Emaileen ga-
rrantzia nabarmendu dute adituek.
‘El silencio de lasflores’ biharestreinatuko duteBARAÑAIN bJose Lainez eta Con-cha Martinez koreografoekEl si-
lencio de las floresberen azken
ikuskizuna estreinatuko dute,
bihar, 20:00etan, Barañaingo au-
ditoriumean. Vianako Printzea
saria eskuratu zuten Lainezek eta
Martinezek iaz, eta jasotako di-
ruarekin osatu dute bihar aur-
keztuko duten dantza garaikide-
ko pieza. Sarrera doan izanen da.
Koreografoek «dantza bultzatu»
nahi dutela nabarmendu dute.
Gaur deklaratuko dute auzitegiantiroketan atxilotutako hiru gizonek
KASEDA bHiru pertsona hil zituzten, asteartean, Kasedan, tiroketabatean: 50 urteko gizon bat, eta 29 eta 17 urteko haren bi semeak. Fo-
ruzaingoak ustezko egileak atxilotu zituen: 53 urteko gizon bat eta ha-
ren bi semeak. Gaur eramanen dituzte epailearen aurrera, deklaratze-
ra. Foruzaingoak eta Guardia Zibilak dute ikerketaren ardura.
Foruzainak, Kasedan, tiroketa gertatu eta gero. JESUS DIGES
«Nafar peto-petoanaiz, eta demokrataforuzalea; harro nagoForu Hobekuntzabultzatu izanaz;azken hondarrerainosentitzen naizespainiar»Jaime Ignacio del BurgoPPko kidea
MUSIKA
ERRIBERRICristina Alis Raurich & Mauricio Molina: Tot organa
tot cymbala.
bBihar, 20:00etan,
Teobaldostarren jauregian.
IRUÑEANAK2018. Silencio, se
rueda:Oskar Alegria, Garaikideak
eta Atena Fundazioa.
bGaur, 19:30ean, Civican aretoan.
IRUÑEASinfonietta Academica.
bGaur, 20:00etan, Fernando
Remacha auditoriumean.
IRUÑEASan Fermin Txiki: Juantxo
Skalari, Huntza eta DJ Z5N6.
bGaur, 23:00etan , San Domingon.
IRUÑEAD’Capricho.
bBihar, 20:00etan, Zaldiko
Maldiko elkartean.
IRUÑEANAK2018. Ensemble
Kuraia: Apocalipsis .
bBihar, 20:00etan, Baluarte
audotoriumean.
IRUÑEAL’elisir d’amoreopera . bBihar, 20:00etan, Baluarte
audotoriumean.
IRUÑEASan Fermin Txiki:
Wood Strings, Jaramonik Ez,
Ghoa Flamenrock eta DJ Map-H.
bBihar, 23:30ean, San Domingon.
IRUÑEASalvador Sobral.
bOstegunean, 19:30ean,
Nafarroako Unibertsitateko
Museoan.
IRUÑEAEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
TUTERASuakai: Raíces.
bGaur, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
URRAULGOITICristina Alis Raurich & Mauricio Molina:
Tot organa tot cymbala.
bGaur, 18:00etan, elizan.
BERTSO SAIOAK
IRUÑEABertso afaria: Sustrai
Colina eta Alaia Martin.
bGaur, 21:30ean, Duguna
elkartean.
ITURENAitor Mendiluze eta
Aitor Sarriegi.
bBihar, egun osoz, herriko
karriketan.
ZUBIETAErradikalak gara. Ane Labaka bertsolariarekin.
bGaur, 22:00etan, frontoian.
ANTZERKIA
AIEGI Ines Bengoa ipuin kontala-ria: El banquete. Helduentzako
ikuskizuna.
bBihar, 19:00etan, liburutegian.
IRUÑEAXabier Flamarique: Flobin
jolas ipuin berriekin.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Civican aretoko haur liburutegian.
OLATZAGUTIA Iñigo Salinero eta
Gorka Aginagalde: Cotillas en 3D.
bGaur, 22:30ean, kultur etxean.
TAFALLAPuntido Teatro:
Castañuelas 70 + 50.
bGaur, 20:30ean, eta bihar
19:00etan, kultur etxean.
ZINEMA
IRUÑEABombshel II: la historia deHedy Lamarr.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEAEl silencio. bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEAMemorias en la niebla. bBihar, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
IRUÑEAEl fantasma de la ópera.Zuzeneko musikarekin.
bOstegunean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
ERAKUSKETAK.
LIZARRA Juan Ignacio Montiel
eta Luis Miguel Arpon: Erriberako
hegaztien argazkiak.
bHilaren 30era arte, kultur etxean.
BERTZELAKOAK
ATARRABIAAmaia Kowasch-en
hitzaldia, Sareak ehotzen liburuaz.
bAsteazkenean, 19:30ean, kultur
etxean.
ATARRABIAFernando Mikelare-
naren hitzaldia, Sin piedad liburuaz.
bOstegunean, 19:30ean, kultur
etxean.
LESAKALesaka, Bera, Elizondo,
Igantzi eta Etxalarko erraldoiak.
bBihar, herriko karriketan.
Gure proposamena b Iruñea
Salvador Sobralek ‘Excuse me’ aurkeztuko duSalvador Sobral musikari portugesakExcuse meaurkeztuko du Iruñean, estudioan grabatutako bere lehendabiziko diskoa. Ostegunean eskainiko
du kontzertua, Nafarroako Unibertsitateko Museoko antzokian, 19:30ean hasita. Sobralek Eurovision lehiaketa irabazi zuen 2017. urtean, Amar pelos
doiskantarekin. Oholtza bazter utzi behar izan zuen denbora batez, bihotzeko gaitz baten ondorioz. Transplantea egin eta gero, urte hasieran agertu
zen, berriz ere, jendaurrean. Ostegunean Iruñean aurkeztuko ditu bere kantak. ANDONI CANELLADA / FOKU
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 21a Agenda
Edurne Elizondo Iruñea
Hasieratik erran du, argi eta gar-bi, musika «pasio» duela. Eta su-matzen zaio hitz egiten duenean.Garaikideak proiektuko kudea-tzaile da Yolanda Campos Bergua(Jaca, Aragoi, Espainia, 1973), baieta Nafarroako Musika Garaiki-deko jaialdiaren kudeatzaile ere.Gaur hasiko da, konpositoreeneta entzuleen arteko mugak baz-ter uzteko asmoz.Zer motatako musikaz ari da, ze-
hazki, musika garaikideaz ari
dena?
Eztabaida luze eta sakon baterakogaia ematen du galdera horrek.Musika garaikideaz ari garenean,erran dezakegu batez ere tradizioakademikoko musika mota batezari garela, eta aurreko mendekoerdialdean hasi zela. Berez, pixkabat lehenago, 1920ko hamarka-dan edo.Zer gertatu zen orduan?
Haustura bat izan zela musikaklasiko tradizionaltzat jotzendugun horren barruan. Mugi-mendu bat mamitzen hasi zen,XX. mende hasierako konposito-reek bazutelako ikertzeko beha-rra. Horrek ekarri zuen musikaklasikotzat jotzen dugun horre-kin haustura hori gertatzea.Haustura horren ondorioz,entzuleentzat ezagunak zirenparametroak aldatzen hasi ziren;entzulearentzat ezagunak zirenmelodia eta erritmoak aldatzenhasi ziren. Erabateko hausturabat gertatu zen, musikagileekikertzeko beharra baitzuten.Abangoardiak, finean, hori dira,eta haien bidetik egiten duguaurrera. Haustura horrek, halere,izan zuen ondoriorik.Zer-nolako ondorioak?
Kontua da konpositore anitzekhautatu zuten bideak entzuleen-gandik urrundu zituela. Hori ger-tatu zen batez ere 1950eko ha-markadan. Konpositore horien-tzat inportanteena obrarenkontzeptua zen, eta ez zuen in-porta zer soinu zekarren emaitzagisa. Publikoa, beraz, soinu erre-ferentziarik gabe gelditu zen, etaurrundu egin zen.Musika zaila zelako?
Kontua ez zen hori; kontua zenpublikoak ez zuela ulertzen, eta,gainera, inork ez ziola inolakoazalpenik eman. Konpositoreeneta publikoaren arteko distantziahori ez da desagertu oraindik ere.Egungo musikagileak ari gara,halere, distantzia hori bertan be-hera uzteko ahaleginak egiten.Eta nola lor daiteke hori?
Gaur egungo kontzertuetan ohi-koa da, adibidez, konpositoreakberak azaltzea publikoak zer en-
tzun behar duen. Programetanere jaso daiteke obren ingurukoazalpena. Badira bideak.Entzuleek ere egin beharko lu-
kete ahalegin bat?
Entzuleak ere egin behar du bereekarpena, nire ustez. Musika ga-raikidea gustuko ez duzula erra-teak ez du zentzurik, musika ga-raikidea ez delako genero bat be-rez. Abangoardiako musikak lanildo anitz ditu, lengoaia ezberdinanitz. Nik uste dut arazoa dela pu-blikoarentzat zaila dela erosotzatez duen hori entzuteko ahaleginaegitea. Ahalegin txiki bat eginezgero, ziur naiz entzulea ez deladamutuko. Egoera hori aldatze-ko, hezkuntza da ardatzetako bat.Musikak huts egiten du hezkun-
tzan?
Bai, erabat. Hezkuntzak ez diokasurik egiten abangoardiari, etatradizioa bezain garrantzitsua da.
Finean, abangoardiak aldaketenmotor dira beti. Musika garaiki-dea sortu zen konpositoreek irri-ka izan zutelako ikertzeko, ikas-teko, pentsatzeko, ezagutzen zi-tuzten parametroez haragojoateko.Musika garaikidea, egungoa,
ezezaguna da, ordea, neurri
handi batean, ezta?
Hala da. Baina nik uste dut gau-zak aldatzen ari direla jada. Hez-kuntza da landu beharreko espa-
rru bat, baina ez da bakarra; pro-gramatzaileek ere badute ardurahandia. Egun, musika garaikideaia behartuta sartzen dute progra-metan. Etiketak jarri beharrean,
nik uste dut bidea dela, adibidez,programak gaika antolatzea. Re-quiemen inguruko programa bategiten baduzu, adibidez, Mozar-tenak izanen luke tokia, bai etaXX. mendean idatzitako batekere. Hala eginez gero, iruditzenzait publikoak hobeki hartuko lu-keela.2010ean sortu zenuten Garaiki-
deak. Entzuleen eta egileen ar-
teko distantzia hori murrizteko
asmoz?
Egileen eta jotzaileen ar-teko topaketa bateansortu genuen elkartea.Nafarroako, EAEko,Errioxako eta Aragoikojendeak egin dugu bat.
Hutsune bat bete nahi izan dugu.Bultzatzaile nagusia Ignacio Fer-nandez Galindo izan da. 2015. ur-tera arte, gure zeregin nagusiaizan da urtean obra bat sortzea eta
aurkeztea. Konpositoreak eta in-terpretatzaileak badira taldean.Gero, krisi garai bat izan genuen,eta proiektua biziberritu genuen.Orain, talde nahiko finkoa dugu.Lau konpositorek eta dozena batjotzailek osatzen dugu. Gure lannagusi bilakatu da NAK Nafarroa-ko Musika Garaikideko Jaialdiaprestatzea; horren alde egin ge-nuen apustu.Hain zuzen ere, laugarren aldiz
eginen duzue aurten jaialdia,
gaur hasita. Zinemaren eta mu-
sika garaikidearen arteko lotura
jorratuko duzue. Gaur, Silencio,
se ruedaaurkeztuko duzue.
Garaikideak-en, Atena Funda-zioaren eta Oskar Alegriarenarteko elkarlanaren emaitza dalan hori. Zalantzarik gabe, orainarte egin dugun proiekturik kon-plexuena da hau. Diziplina anitzukitzen dituen lana da. Ardatze-tako bat da Atena Fundazioarenparte hartzea; horrek proiektuinklusibo bilakatzen du. Funda-zioko abesbatza ariko da gurekin;abesbatzako kideek ez dakitemusika irakurtzen, eta, ondorioz,keinuen bidezko sistema batprestatu dugu, abesbatza zuzen-du ahal izateko. Bat-batekotasu-nak izanen du tartea, eta horrekguztiak hagitz berezi bilakatzendu emanaldia. Bertze ardatz batdira Alegriak sortutako lau filmlaburrak. Jaialdiak eskatuta eginditu; film bakoitzak badu beresoinu bada, Garaikideak taldekokonpositoreok eginak, hainzuzen ere. Gure taldeko interpre-tatzaileek zuzenean joko dutemusika hori.Musikak edo arteak, oro har,
duen arlo soziala garrantzitsua
da zuentzat?
Bai, bada, zalantzarik gabe. Fine-an, musikak beti badu testuingu-ru bat. Obra bat sortzen duzune-an, musikatik at dauden ideiaklantzen dituzu, beti. Ez da hutse-tik sortzen. Tresna bat da musika,gogoeta egiteko, pentsatzeko.Zer erranen zenioke publikoari
aurtengo jaialdira erakartzeko?
Nik uste dut aurtengo jaialdiaklortuko duela egileon eta entzule-en arteko distantzia, behingoz,hutsean uztea; hori nahi dugu.Uste dut jendeak izanen duela au-kera ohartzeko ez gaudela usteduen bezain urrun. Anitz landu-tako jaialdi bat prestatu dugu, etamerezi du hurbiltzea.Azken egunean, Etxarri Aranaz-
ko abesbatzarekin ariko zarete.
Kontzertu berezia izanen da.Abangoardiako hainbat filmeta-ko soinu bandak ezagutzeko au-kera izanen dugu, abesbatzareneskutik. Oso interesgarria izanenda.
«Egile anitzen bideakentzuleengandikurrundu zituen»
Yolanda Campos b Garaikideak proiektuaren kudeatzailea
Nafarroako Musika Garaikideko jaialdia eginen dute Iruñean,laugarrenez, gaur hasita. Garaikideak proiektua da jaialdiarenbultzatzaile. Taldeak musika garaikidera hurbildu nahi ditu entzuleak.
IDOIA ZABALETA / FOKU
«Hezkuntza da landubeharreko esparru bat, bainaez bakarra; programatzaileekere badute ardura handia»
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko irailaren 21a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]