NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko...

8
NAFARROAKO HITZA IÑIGO URIZ / FOKU Belateko tuneletan lanak egin bitarteko neurriak martxan jarriko ditu gobernuak astelehenean, pasaeran diren ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzeko b Hautetsiak eta garraiolariak ez dira ados b 2-3 Eztabaida ez da itxi Zaska Migratzaileei buruzko zurrumurruak isilarazteko, sare bat osatu dute hainbat taldek eta eragilek 5 Errusiako Iraultza Nafarroara ekarri du gaia Josemi Gastonek, eliteen erantzuna aztertzeko asmoz 4 Ostirala 2018ko ekainaren 1a IX. urtea 355. zenbakia www.nafarroa.hitza.eus [email protected]

Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko...

Page 1: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

NAFARROAKOHITZA

IÑIG

O U

RIZ

/ FO

KU

Belateko tuneletan lanak egin bitarteko neurriak martxan jarriko ditu gobernuak astelehenean,pasaeran diren ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzeko b Hautetsiak eta garraiolariak ez dira ados b 2-3

Eztabaida

ez da itxi

Zaska Migratzaileei buruzkozurrumurruak isilarazteko, sare bat

osatu dute hainbat taldek eta eragilek

5Errusiako Iraultza Nafarroaraekarri du gaia Josemi Gastonek,

eliteen erantzuna aztertzeko asmoz

4Ostirala

2018ko ekainaren 1aIX. urtea355. zenbakia

[email protected]

Page 2: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a2 b Astekoa

Edurne Elizondo Iruñea

Kezka. Otsailean

erran zuen Na-

farroako Go-

bernuak zazpi

hilabetez itxi-

ko zituela Bela-

teko tunelak, azpiegitura hori Eu-

ropako segurtasun eskakizuneta-

ra egokitzeko lanak egiteko, eta,

geroztik, kezkak hartu ditu

N-121-A errepideko erabiltzaile-

ak, bai eta bide horren inguruan

bizi diren herritarrak ere. Zalan-

tzaz eta bihurgunez beteta dator

datozen hilabeteotako bidea.

Nafarroa iparraldeko herriak

hiriburuarekin lotzeko errepide

nagusia da N-121-A. 1997an inau-

guratu zituzten Almandozko eta

Belateko tunelak. Azpiegitura ho-

betzeak ekarri du Belateko men-

dateko bide zahar eta bihurgune-

tsua bazter uzteko aukera; ekarri

du, halaber, ibilgailuen kopuruak

nabarmen gora egitea. Egunean,

3.900 ibilgailu astunek zeharka-

tzen dituzte Belateko tunelak,

hain zuzen ere. Zazpi hilabetez

itxiko dituzte orain, eta ibilgai-

luek mendateko bidea erabili be-

harko dute, berriz ere.

Obren bidez, substantzia toxi-

koak eta sukoiak aterarazteko

drainatze sistema bat eta suare-

kin hausten ez den kable sistema

bat jarriko dituzte bi tuneletan,

batetik; bertzetik, Belatekoan la-

rrialdi egoeretan ibilgailuak gel-

ditzeko bi gune berri eginen di-

tuzte. 4,9 milioi eurokoa da lanok

egiteko aurrekontua.

Obrak egiteko asmoa agertu

zuenean, eskualdeko hautetsiek

gobernuari eskatu zioten pasae-

ran ziren kamioiak A-15 autobia-

ra desbideratzeko, Belateko lanak

egin bitartean. Gobernuak ez du

proposamen hori onartu, ordea.

Gobernuak hainbat neurri ja-

rriko ditu martxan, astelehenetik

aurrera, baina neurri horiek ez

dute lagundu batzuen eta bertze-

en zalantzak eta kezkak argitzen

Belateko tunelak itxiko ditu Nafarroako Gobernuak, lanak egiteko. Astelehenean sartuko diraindarrean obrak egin bitartean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatzeko hartutako neurriak. Kezkaeragin dute: eskualdeko hautetsientzat ez dira nahikoak; garraiolarientzat, berriz, gehiegizkoak.

Bihurgunez betetako bidea

Kamioiak eta autoak bide zaharretik, Belateko tunelak obrengatik itxi zituzteneko batean; hamaika lan egin dituzte azken urteotan tuneletan. IÑIGO URIZ / FOKU

Page 3: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

eta bazter uzten. Eskualdeko

hautetsien ustez, gobernuak ze-

haztutako neurriak ez dira nahi-

koak, eta, gainera, «kudeatzen

zailak» izanen dira. Horixe na-

barmendu du Baztango alkate Jo-

seba Otondok. «Neurriek ez di-

tuzte asebetetzen eskualdeko he-

rritarren eskaerak».

Zehazki, pasaeran diren lau ar-

datz edo gehiagoko merkantzia

ibilgailuen zirkulazioa mugatuko

du gobernuak. Ez erabat, ordea.

Matrikularen arabera eginen du:

datorren astean, hilaren 4tik

10era, matrikula bakoitia duten

gisa horretako kamioiek egunez

erabili ahal izanen dute mendate-

ko bidea. Hurrengo astean, be-

rriz, matrikula bikoitia dutenek

erabili ahal izanen dute. Txanda-

ka ariko dira hurrengo asteetan.

Neurriok uztailaren 15era bitarte

egonen dira indarrean. Gero, go-

bernuak erabaki beharko du

ezartzen jarraitu edo egokitu egi-

nen dituen.

Halaber, Nafarroako Gober-

nuak akordioa egin du Audenasa-

rekin, eta, Belateko lanek iraun

bitartean kamioiek ez dute bide-

saria ordaindu beharko A-15ean;

BEZa soilik: 0,39 edo 0,50 euro,

ardatz kopuruaren arabera

Bertzelako neurriak ere zehaz-

tu ditu gobernuak: txirrindula-

riak ezin izanen dira mendatetik

ibili, eta ezin izanen dira kirol pro-

bak egin, adibidez. Gainera, salgai

arriskutsuak garraiatzen dituzten

ibilgailuak gauez baino ezin iza-

nen dira mendatetik pasatu.

Kamioien herenak, bidetik atHautetsientzat ez da nahikoa go-

bernuak adostutakoa. «2011ko

datuen arabera, Belateko tunele-

tatik pasatzen diren ibilgailu astu-

nen %65ek nazioarteko zama ga-

rraiatzen dute; %35ek baino ez

dute eskualdea helmuga. Gober-

nuak hartutako neurrien bidez,

ibilgailu astunen herenak baino

ez dituzte kenduko bidetik».

Garraiolariek ere ez dituzte on-

tzat jo neurriok. Arrazoiak bertze-

lakoak dira. «Ezarritako murriz-

ketekin ez gaude ados. Kamioila-

riak lanean dira errepidean, zer-

bitzu bat eskaintzen. Gure ustez,

egokiena zen kamioilariek natu-

ral erabakitzea bide batetik edo

bestetik joan. Denbora asko gal-

tzen badute, neurririk ezarri gabe

hartuko dute A-15etik joateko

erabakia», erran du Hiru garraio-

larien sindikatuko ordezkari Es-

teban Muruamendiarazek.

Bidaiariak garraiatzen ditu Eli-

zondoko Baztanesa autobus etxe-

ak. Gobernuak hartutako neu-

rriek ez diete eragiten gisa horre-

tako ibilgailuei. Mendatetik joan

beharrak, halere, zerbitzuan era-

gina izanen duela argi dute Bazta-

nesako arduradunek. «15-20 mi-

nutu gehiago beharko ditugu bi-

daia bera egiteko. Ordutegiak

moldatu beharko ditugu. Kezka

eragin digu egoerak. Adibidez,

zalantza dugu Iruñera eramaten

ditugun ikasleak garaiz iritsiko

diren», erran du Koldo Ruizek.

Elizondotik Iruñera egunean

lautan joaten dira Baztanesako

autobusak; eta egunean bertze

lau aldiz egiten dute alderantziz-

ko bidea. Zenbait ibilbidek Oro-

nozen bat egiten dute; mendate-

tik joan behar izanen dutenez as-

telehenetik aurrera, zerbitzuak

batzeko aukera kolokan dela

azaldu dute enpresako kideek.

Ondorioz, Iruñetik 13:15ean ate-

ratzen den zerbitzua, adibidez,

ordu laurden bat aurreratzea era-

baki dute jada, Oronozen bat egin

behar baitu Elizondotik Donos-

tiarako bidea egiten duen auto-

busarekin.

Neguko eta udako ordutegiak

ditu Baztanesak, baina aurten ez

aldatzea erabaki dute, Belateko

lanen ondorioz. Neguko ordute-

giak jarraituko du indarrean.

«Espero dugu obrak garaiz amai-

tzea». Neguan mendatean sor

daitezkeen arazoak buruan di-

tuzte Baztanesako kideek, hain

zuzen ere.

Kezka da nagusi, halaber, Baz-

tango Udalean. Joseba Otondo al-

kateak argi utzi du ez direla Bela-

ten eginen dituzten lanen kontra,

baina zalantzarik ez du obrek ez

dituztela egungo segurtasun ara-

zoak konponduko. Horretarako,

egun N-121-A errepideak hartzen

duen nazioarteko zama garraioa

desbideratu beharko litzateke, al-

katearen hitzetan. Nabarmendu

du oraingo lanez harago arazo na-

gusia dela N-121-A errepidea ez

dela gai egun duen ibilgailu kopu-

rua hartzeko. «Leitzaran ibilgailu

astunentzat egin zuten. Azken

urteotan, behera egin du han zir-

kulazioak; Belateko tuneletan, al-

diz, gora».

Hiriburura begiraEgungo egoerak lurralde antola-

ketarako ereduarekin lotura zu-

zena duela erantsi du Otondok.

«Hiriburuarekiko gero eta men-

pekotasun handiagoa dugu».

Hau da, osasun zerbitzuak, lana

eta bertze Iruñean daude, batez

ere, eta horrek ekartzen du Bazta-

nen gisako eskualdeetako biztan-

leek egunero egin behar izatea hi-

riburura joan-etorriko bidaia.

Kamioien kopuruak gora egin

izana garapen sozioekonomiko-

rako ereduarekin lotu du Baztan-

go alkateak ere, eta salatu du ere-

du horrek ekartzen duela salgaiak

toki batetik bertzera gero eta

gehiago mugitu behar izatea.

Felix Gamiok egunero egiten

du Iruritatik Burlatarako bidea,

lanera joateko. Autoak konpon-

tzeko tailerra du herri horretan

baztandarrak. Belateko tunelak

obrak egiteko itxiko zituztela ja-

kitea «gogorra» izan zela aitortu

du. «Badakigu mendatetik ibil-

tzea zer den; 05:30ean pasatzen

ohi naiz, eta ordurako jada badira

kamioiak errepidean. Azken ha-

mar urteotan kopurua bikoiztu

dela esanen nuke».

Kamioien kopurua «arazo-

tzat» jo du Gamiok, eta erantsi du

ez duela uste errepidea prest dago-

enik egun duen zirkulazioa har-

tzeko. Argi du txarrena, halere,

neguan etor daitekeela. «Orain

ere, lainoa izaten dugu anitzetan;

neguan mendatetik joan behar

badugu, zaila izanen da egoera».

Kezka eta zalantza anitz ditu

Gamiok. Kezka eta zalantza anitz

ditu, halaber, Baztango alkateak.

Uztaileko lehen hamabostaldian

bilera eginen du Nafarroako Go-

bernuak Belateko lanen jarraipe-

na egiteko osatutako batzordeak,

eta Otondok argi utzi du eskual-

deko hautetsiak beren «datu eta

ikuskapenekin» joanen direla bi-

lera horretara.

«Ez dugu uste erraza izanen

denik gobernuak onartutako

neurriak martxan jartzea. Ez

dugu argi nola moldatuko diren

foruzainak kamioilari bulgariar

batekin, adibidez, errateko ezin

dela errepidetik pasatu», erran

du Otondok. Erantsi du mobiliza-

zio gehiago egiteko asmorik ez

dutela, baina «errepidean» iza-

nen direla lanak hasi eta neurriak

martxan jartzen dituztenean,

zein neurritan betetzen diren

ikusteko.

Gobernuak erran du informa-

zioa zabaltzeko kanpaina eginen

duela, eta gora eginen duela, ha-

laber, errepidean izanen diren

polizien kopuruak.

«Bat-batekotasuna» aipatu du

Otondok, gobernuak hartutako

neurrien inguruan. «Hautetsiek

eskatuta moldatuko ditu gober-

nuak mendateko errepide zaha-

rreko hainbat zati, adibidez».

Zenbait bihurgune «hagitz

itxiak» direla gogoratu du Oton-

dok, eta kamioiek nekez hartu

ahal zituztela bihurgune horiek

kontrako norabideko bidean sar-

tu gabe. «Horrelako gauzak kon-

tuan hartu behar zituen gober-

nuak inork eskatu gabe».

Bihurgunez betetakoa izanen

da datozen hilabeteotako bidea,

eta oraingo lanek, gainera, ez di-

tuzte mahai gainean diren arazo

guztiak konponduko.

Belatetunela (2.960 m)

Almandoz

tunela (1.220 m)

BazterbideaBaztergunea

Lerroa

Erdiko zerrenda bereizlea

ITURRIA: BERRIA ETA NAFARROAKO GOBERNUA

BELATEKO TUNELAK

Almandoz

Almandoz

Irun

Irurtzun

Andoain

N-121-A

N-121-A

N-121-A

AP-15

A-15

A-15

AP-8/AP-1

A-63

N-121-A

Ez du

18

Iruñera (N-121-A)

20 km

N-121-A

NA-1210

Irunera (N-121-A)

39 kmA

A

B

B

8,5 km

NA-1210

12 km

NAFARROA

GIPUZKOA

LAPURDI

Iruñea

Donostia

Berrikuntza tuneletan

Tuneletan bazterguneak ezarriko dituzte

Nafarroako Gobernuakhartutako neurrienbidez, ibilgailu astunenherenak baino ez dituztekenduko bidetik»Joseba OtondoBaztango alkatea

«Denbora asko galtzenbadute, neurririk ezarrigabe hartuko dutekamioilariek A-15etikjoateko erabakia»Esteban MuruamendiarazHiru sindikatuko ordezkaria

«15-20 minutu gehiagobeharko ditugu bidaiabera egiteko;ordutegiak moldatubeharko ditugu»Koldo RuizBaztanesa etxeko langilea

«Badakigu mendatetikibiltzea zer den;05:30ean pasatzen ohinaiz, eta ordurako jadabadira kamioiak»Felix GamioN-121-A errepideko erabiltzailea

‘‘

Page 4: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

Edurne Elizondo Iruñea

Iaz bete zen mende batErrusiako iraultzaile so-zialistek gobernuarenegoitza zen Neguko Jaure-gia hartu zutenetik, eta gi-

zateriaren historiak ordura arteinoiz ikusi gabeko antolaketa po-litiko, sozial eta ekonomiko batihasiera eman ziotenetik: estatusozialista, langileen estatua. XX.mendea baldintzatu zuen gerta-kari historikoa izan zen.Ordukoak Nafarroara ekarri

ditu Josemi Gaston historialariakNo estamos para bailes rusos. La‘buena prensa’ navarra ante larevolución bolchevique (1917-1923) izenburuko liburuan (Txa-laparta, 2018). Nafarroan Errusia-ko gertakarien berri nola emaneta zabaldu zen jorratu du, zehaz-ki. Mezu nagusia argia da: «Bol-txebikeak mehatxu bilakatu zi-tuzten herrialdeko eliteek, etamehatxu hori erabili zuten, bel-durraren bidez, ordenari eutsiahal izateko».Emilio Majuelok zuzendutako

Historia bildumaren barruaneman du Txalapartak Gastonenazken liburua, eta Majuelok be-

rak egin dio hitzaurrea lankidea-ri. Majuelo lagun izan du egileakaurkezpenean ere. «Gai mami-tsua landu du, Errusiako Iraultzaizan baita XX. mendeko historia-ren elementu nagusia», erran duMajuelok. Nabarmendu eta es-kertu du Gastonek begirada atze-ra bota izana, Errusiako Iraultza-ren ingurukoen berri emateko etaorduko gertakariak erabiltzekomoduak ere izan zuelako eraginaordutik aurrera jazo zirenetan.«Eskuin kontserbadoreak betiegin du gauza bera: beldurrarekinjokatu eta erantzun du jendeakkarrikak hartu dituenean aldarri-katzeko».Txalapartako editore Jon Jime-

nezek ere txalotu du Gastonekdenboran atzera egiteko eta Erru-siako Iraultzaren ondokoak da-gokien testuinguruan jartzekoegin duen ahalegina. «Memoriahistorikoaren ikuspegia txertatudio liburuari, 1936ko gertaerakardatz hartuta, batez ere. Gasto-nek helburutzat hartu du1936koa ekarri zuen testuinguruaazaltzea, denboran atzera egi-nez».Egileak 1917tik 1923ra bitarteko

epea landu du, bereziki, No esta-

mos para bailes rusos liburuan,eta, Errusiako Iraultzak Nafarro-an izan zuen oihartzuna jorratze-ko, oinarri izan du orduko pren-tsa onak argitaratu zuena. Zehaz-ki, Diario de Navarra eta ElPensamiento Navarro egunka-riak landu ditu Gastonek. «Prentsa katolikoa eta orduko

ordenari lotutakoa» da prentsaon deitutako hori. «Kontzeptuhori ez da ordukoa, lehenago sor-tu zuten, baina Errusiako Iraul-tzaren garai hartan bere egin zu-ten esamolde hori kontserbado-reek, boltxebikeen kontra piztuzuten erredentzio gurutzada au-rrera eramateko», azaldu du egi-leak. «Hainbat kontutan iritzi eta ja-

rrera ezberdinak eta kontraja-rriak izan arren, helburu horre-tan bat egin zuten, argi eta garbi»,erantsi du Gastonek, aztertu di-tuen bi hedabide horiei buruz, etaargi utzi du ezberdintasunak ezzirela azalekoak: «Proiektu poli-tiko, sozial eta ekonomiko kon-trajarriak defendatzen zituzten,baina bat egin zuten mamu go-rriaren aurkako kanpaina mani-keoak bultzatzeko», berretsi duhistorialariak.

Finean, iraultzaren kontrakodiskurtso bat osatzeko bat eginzuten hedabideok eta haien atze-an zeuden eliteek.

Gatazka, bai, baina mugatua«Eliteek Errusiako Iraultzaren ai-tzakia baliatu zuten kontrairaul-tza bultzatzeko». Diskurtso horiez zela berria azaldu du Gastonek,eta 1789. urteko Frantziako pro-zesu iraultzailearen aurkako kri-tikak oinarri hartu zituela nabar-mendu du. «XIX. mende osoaneguneratzen joan ziren diskurtsohori, Europan piztutako prozesuiraultzaileei erantzuteko».1917an, Errusiako Iraultzak ez-tanda egin zuenean, XIX. mende-ko diskurtsoak berreskuratu zi-tuzten: «Beldurra eta kontakizunapokaliptikoak mahai gainean ja-rri zituzten, berriz ere; asmoa ar-gia zen: gizartea menperatzekoprozesuan urrats bat aurrera egi-tea».Nafarroako orduko gizartea

ongi ezagutzen du Gastonek,hainbat lanetan jorratu baititu or-dukoak, bai eta lehenagokoakere. Bat egin du Emilio Majueloknabarmendu duen ideiarekin:«Mamu gorria astindu zuten, he-rrialdea komunistaz beteta zego-ela errateko; baina ez zen egia,komunistarik ez zen».XX. mende hasierako errealita-

tea zein zen azaldu du historiala-riak: «Gatazka soziala egon baze-goen, batez ere komuneroek lu-rrari lotuta eragindakoa; bainamugatua zen gatazka horrenoihartzuna. Langileek sortutakoelkarteak ere egon bazeuden, bai-na mugatua zen mugimendu ho-rren oihartzuna ere. Mugimenduxumea zen, eta, batez ere, izaeraerreformistakoa».Orduko eliteek eta haientzat la-

nean ari ziren hedabideek erreali-tate horren berri bazutela argi duGastonek; hau da, ezagutzen zu-tela zegoen gatazka sozialarenneurria mugatua zela, baina, halaeta guztiz ere, «beldurraren ban-dera astindu» zuten, beren iraul-tzaren aurkako diskurtsoa osa-tzeko, eta beren esku zuten siste-maren gaineko kontrola areago-tzeko. Diskurtso hori bera baliatuzuten gerora ere, bertzeak bertze,1936an.«Burgesiaren beldurra psikosi

kolektibo bilakatu zuten, eta, ha-ren bidez, eskubideak mugatzeaeta indarkeria erabiltzeko aukeraere justifikatu nahi izan zituz-ten», berretsi du Gastonek, bereliburuan jasotako tesiari buruz.300 orrialdeko lana osatu du his-torialariak, atzera begiratuz,egungoak ere hobeki ulertu ahalizateko.

Errusiako Iraultza hartu du hizpide Josemi Gaston historialariak ‘No estamos parabailes rusos’ liburuan; aztertu du Nafarroan nola zabaldu ziren orduko gertakariak.

Beldurra, ordenari eusteko

Emilio Majuelo eta Josemi Gaston historialariak, bigarrenaren liburua aurkezteko ekinaldia hasi baino lehen. IDOIA ZABALETA / FOKU

Proiektu kontrajarriakdefendatzen zituzten,baina bat egin zutenmamu gorriarenaurkako kanpainetan»Josemi GastonHistorialaria eta liburuaren egilea

«Beldurrarekin erantzun du beti eskuin kontserbadoreakjendeak karrikak hartu dituenean»Emilioi MajueloHistorialaria

«Memoria historikoarenikuspegia txertatu dioliburuari, 1936kogertaerak ardatzhartuta, batez ere»Jon JimenezTxalapartako editorea

‘‘

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a4 b Gaiak

Page 5: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

Edurne Elizondo Iruñea

Botoia sakatuz gero,

ez dago atzera egi-

teko aukerarik».

Horixe erran du

Bego Zestauk, sare

sozialen bidez zabaltzen diren zu-

rrumurruei buruz. Zaska sareko

kide da Zestau, bertze hamaika

norbanakorekin, gizarte taldere-

kin eta erakunderekin batera. Mi-

gratzaileen inguruan zabaltzen

diren zurrumurruen aurka egitea

hartu dute helburu, zurrumurru

horien atzean dauden estereoti-

poak eta aurreiritziak agerian uz-

teko asmoz. Duela bi urte osatu

zuten sarea, eta orain arte barne

lana egiten aritu dira kideak, for-

makuntza jasotzen eta trebatzen

alegia. Herritarren artean gogoeta

piztu nahi dute. «Pentsaraztea da

kontua, zurrumurrua sare sozia-

letan zabalduko duen botoia sa-

katu baino lehen».

Migratzaileek eskuratzen di-

tuztela diru laguntza guztiak.

Kanpotik etortzen direnek lana

kentzen dietela hemengoei. Bi

horiek dira gizartean zabaldutako

eta errotutako zurrumurru nagu-

sietako bi. «Ez dira egia, errealita-

tea distortsionatu egiten dute ha-

lako zurrumurruek, baina erruz

zabaltzen dira, eta zaila da haiei

aurre egitea. Elkarbizitzari eragi-

ten diote, txarrerako», nabar-

mendu du Zestauk.

Horren adibide da azken asteo-

tan Tuteran gertatu dena. Wha-

tsapp bidez zabaldu da herrita-

rren artean Tuterako Udalak

erosketetan gastatu dutena itzul-

tzen diela migratzaileei, ordain

agiria erakutsiz gero. Tuterako

Gizarte Ongizate zinegotziak be-

rak gezurtatu du mezu horretan

jasotakoa, eta argi utzi du lagun-

tzak errentaren arabera banatzen

dituztela, batetik, eta, bertzetik,

jatekoa erosteko laguntzak, ze-

hazki, diru sarrerarik eta berma-

tutako errentarik ez dutenentzat

direla; egunean, bi euro.

«Helburua ez da, zehazki, zu-

rrumurruak dioena agerian uztea

edo gezurtatzea, askotan zaila

izaten delako, eta jendeak barne-

ratuak dituelako; helburua da,

batez ere, zurrumurruak isilaraz-

tea, zalantza bat sortzea zurru-

murru hori botatzen duenaren-

gan», nabarmendu du Zestauk.

Azken bi urteotan egindako

formakuntza saioetan, hain zu-

zen ere, zurrumurruei aurre egi-

teko estrategiak ikasi dituzte Zas-

ka sareko kideek, «ahalik eta era-

ginkorren» izateko xede nagusia-

rekin. «Ikasi dugu kontua ez dela

datu hutsak emanez erantzutea

zurrumurruei; kontua dela gogo-

eta piztea, eta, batez ere, zurru-

murruek zabaldu nahi duten dis-

kurtso baztertzailearen aurrean

bestelako diskurtso alternatibo

eta positiboak hedatzea».

Saioak udalekinGizarte eragileekin eta gobernuz

kanpoko erakundeekin batera,

hainbat erakunde publikok osatu

dute Zaska sarea. Taldean egin

dute bat, adibidez, NUP Nafarroa-

ko Unibertsitate Publikoak eta

Sakanako Mankomunitateak.

Formakuntza jaso eta gero, for-

makuntza eskaintzen hasi dira

Zaskako kideak, eta saioak egin

dituzte hainbat udaletan, bertze-

ak bertze.

Sakanako Mankomunitateko

Anitzartean zerbitzuan ari da

Zestau, eta erakunde horretan

NUPeko profesionalekin batera

egindako saioak nabarmendu

ditu Zaskako kideak, adibidez.

Herritarrekin eztabaida saioak

antolatu zituzten, jatorriz berta-

koak direnekin eta kanpotik aile-

gatutakoekin, migratzaileen in-

guruko zurrumurruak identifi-

katu ahal izateko. «NUPeko

kideek, gainera, tresna informati-

ko bat prestatu dute, hemendik

aurrera ere zurrumurruak antze-

mateko, eta haiei buruzko infor-

mazioa jaso eta gero, haiei bidera-

tzeko, landu ahal izateko».

Zestauk argi eta garbi erran du

zurrumurruen atzean zer dago-

en: «Arrazakeria, xenofobia, bai

eta aporofobia ere». Halako me-

zuak zabaltzeko orduan, sare so-

zialekin batera hedabideek duten

ardura eta rola jarri ditu Zestauk

mahai gainean. Hedabideetan,

adibidez, kargu edo ardura zeha-

tza duen pertsona batek har deza-

ke hitza, eta zurrumurru bat za-

baldu. «Zurrumurruak duen si-

nesgarritasunarekin lotuta dago

nork eta non esaten duen, hain

zuzen ere».

Zestauk erantsi du zurrumu-

rrua bota edo zabaltzen duenare-

kin jasotzen duenak duen harre-

manak ere baduela eragina me-

zuari ematen zaion sinesgarrita-

suna zehazterakoan.

«Lagun batek esaten

duenean, gainera, zaila-

goa izan daiteke guretzat

haren aurka egitea». Ho-

rrek ez du erran nahi, or-

dea, aurka egin behar ez

zaionik. «Eraginkor iza-

teko estrategiak bilatu

behar ditugu kasuan ka-

surako; bestea haserre

badago, agian hobe da momen-

tuan deus ez esatea; beste batzue-

tan umorea erabil dezakegu mezu

baten atzean dauden aurreiritziak

agerian uzteko».

Ikasten jarraitzeko beharra na-

barmendu du Zestauk, bai eta

Zaska sarea zabaltzen joatekoa

ere. «Finean, hemen garen guz-

tiok dugu helburu bera: ongi bizi

nahi dugu, duintasunez, besterik

ez». Eta hori ez da zurrumurru

bat.

Zaska zurrumurruen aurkako sarea osatu dute Nafarroan,migratzaileen inguruko estereotipoak eta aurreiritziakagerian utzi eta isilarazteko asmoz. Bi urtez trebatu dirakideak, eta orain jendaurrean agertu dira, zabaltzen joateko.

Pentsatu, botoiasakatu baino lehen

Nahikoa da sakelakoaren botoi bat sakatzea zurrumurrua zabaltzeko. HITZA

Nafarroako UnibertsitatePublikoa eta SakanakoMankomunitatea dira Zaskasareko kide, bertzeak bertze

Zurrumurruen aurka eraginkorizatea da Zaskaren helburunagusia; kasuan kasurakoestrategiak erabiltzen dituzte

Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a

Page 6: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

NAFARROAKO HITZA

Ostirala, 2018ko ekainaren 1a6 b Iritzia

RHURBILDU ETA LAUSaioa Alkaiza

Gurasoak zuek zarete

Plazaren izkina batera

joan da Aitziber, dis-

kretuki eseri da koska

batean, inor molestatu

gabe, eta odoleko azukrea neur-

tzeko daukan makina zorrotik

atera du. Ziztadatxo bat hatz

puntan, eta odol tanta txiki bat

isuri zaio, glukosa neurtzeko gai-

luaren gainean hatza jarri, eta

zenbat markatu dion ikusi oste-

an, xiringa hartu du, boligrafo

baten antz handiagoa duena ia.

Esan gabe doa ezinbestekoa

zaiola injekzioa. Diabetikoa baita.

Orduan, plazan dagoen bi ume-

ren aita den gizon ezezagun bat

gerturatu zaio, esateko haren

umeek ez dutela ulertzen zer den

xiringa bat, ezta zertan ari den

ere, beraz, hurrengoan, haurren

aurrean halakorik eginez gero,

arren, azal diezaien, bestela ika-

ratu egiten dira eta. Beldurtu egin

omen ditu. Ufaka alde egin du gi-

zonak, suminduta, telebista piztu

eta hilketa odoltsu baten eszena

nahi gabe ikusi behar izan due-

naren aurpegi txar berberarekin.

Billabesan doaz Jokin eta Alva-

ro. Whatsappa begiratu, selfie bat

egin, nazioarteko harremanen

ikasgaiko azterketaz kexatu,

leihotik begiratu, chupachusbat

jan eta elkarri muxu bat eman

diote.

Buru-makur daude biak, ekai-

neko azterketak beti nahi baino

lehenago iristen direlako, eta

ekainak halako maiatz aurrera-

tuaren traza hartzen duelako.

Uniformedun haurra eskutik da-

kin larrua nola jo zuten ezagutu

eta lehen gauean, tabernako ko-

munean; kontatu dio nagusia

akabatuko lukeela; eta kontatu

nahi dio zeinen zaila den 42 urte

izatea eta bizitzari bakarrik aurre

egitea.

8 urtera iristen ez den izakiaren

aita, baina, elkarrizketan sartu

da, eta esan die baxuago hitz egi-

teko, ezetz dirudien arren, txikia

denarekin ohartzen dela, eta gero

etxean errepikatzen duela. Uler-

tzen duela kafea hartzeko geratu

direla, dena dela, kafetegi baten

terrazan daudela eta ez direla oso

elkarrizketa egokiak haurren-

tzat.

Irribarre egin die gizonak; irri-

barre, kontratuz hortzak erakus-

tera behartuta dauden arropa

dendetako langileak nola.

Aitziberrek, Jokinek, Alvarok

eta Maialenek pentsatu dute

agian norbaitek esan beharko lie-

keela gurasoei haiek erabaki du-

tela haurrak izatea. Ez gainontze-

ko guztiek.

raman andre batek esan die, fa-

borez, umeak daudela eta ea zer

pentsatuko ote duten eta bera ez

dela homofoboa, baina gauza bat

dela elkarrekin ibiltzea eta beste

gauza bat espektakulua ematea.

Billabesaren hurrengo geltokian

jaitsi egin da, munduko duinta-

sun guztia bere gosariko zereale-

tan jan duen horren ziurtasuna-

rekin.

Maialenek 130 urte izan nahiko

lituzke; 130, kalkulatua duelako

adin horretan ezinezkoa izanen

dela berriz ere galdetzea: «Eta zu

zer? Haurrak noizko?». Baten

batek pentsa baitezake 40 urte

izatearekin nahiko litzatekeela,

baina hark 43 dauzka, eta ohartu

da ezetz.

Astean behin baino ikusten ez

duen lehengo kuadrillako bate-

kin geratu da kafea hartzeko.

Ondoko mahaian dago 8 urtera

iristen ez den izaki bat, aita dei-

tzen duen tipo batekin. Maiale-

nek lagunari kontatu dio Tinde-

rren ezagutu duen neska horre-

[...] pentsatu duteagian norbaitek esan

beharko liekeelagurasoei haiekerabaki dutela

haurrak izatea; ezgainontzeko guztiek

Irudiab Iruñea

Kalera atera dira amiantoaren aurkaAmiantoak kalte egindakoek bat egin dute Ananar elkartean, eta kalera atera dira asteburuan, ikerketa eska-

tzeko sinadurak biltzeko. Larunbatean Gazteluko plazan izan ziren elkarteko kideak. Ez zuten eguraldia lagun

izan, baina ez zuten amore eman. Zehazki, jasotako sinaduren bidez, Espainiako Kongresuari exijitu nahi diote

har ditzala neurriak amiantoak eragindako pleurako minbizia ikertzeko. Berriki ADAVAN izeneko elkartea ere

sortu dute Nafarroan, amiantoak kalte egindakoak laguntzeko eta defendatzeko asmoz. IÑIGO URIZ / FOKU

Iruñea Alternatiben Herri bilakatuko dabihar, burujabetasuna aldarrikatzeko

IRUÑEA bAlternatiben Herria ekinaldia hartuko du Iruñeak, bihar, hi-riko hainbat txokotan banatutako egitarau zabal baten bitartez. Ha-

maika elkartek eta eragilek bat egin dute Euskal Herriko Eskubide So-

zialen Gutuna abiapuntu duen ekinaldiarekin; helburu hartu dute

«bizitza burujabetasuna» aldarrikatzea. Horretarako, «kapitalismo-

tik deskonektatzea» da egin beharreko urratsa, eta hori posible dela

erakutsi nahi du, hain zuzen, Alternatiben Herriak.

216AUTO BATEN ABIADURA AP-68 AUTOBIDEAN, TUTERANBideko segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio Foruzaingoak 55 ur-

teko gidari bati, AP-68 autobidean, Tuteran. Abiadura kontrolatzeko ra-

darra jarri zuten foruzainek, eta salatutako gizona orduko 216 kilometro-

ko abiaduran pasatzen atzeman zuten.

Espetxera joateko taxi zerbitzua jarri dumartxan Iruñerriko Mankomunitateak

IRUÑEA bAspaldiko eskaera bati erantzuna eman dio, azkenean,

Iruñerriko Mankomunitateak, eta taxi zerbitzua jarri du martxan

Iruñetik espetxera joateko. Salhaketa elkarteak eskatu du gisa horre-

tako zerbitzu bat, kartzela berria zabaldu zutenetik. Elkarteak, zehaz-

ki, billabesa zerbitzua nahi zuen, baina ontzat eman du mankomuni-

tateak hartutako neurria. Erabiltzaileak telefonoz eskatu beharko du

taxia. Billabesako bidaiaren prezio bera izanen du: 0,70 euro.

«Ohore handia da VianakoPrintzea saria jasotzea;erakusten du 70 urtezkulturaren alde egin dugun lanaez dela alferrikakoa izan»Anne Miren TroyasIruñeko Ganbera Abesbatzako presidentea

Page 7: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 1a

MUSIKA

ATARRABIA Iruñeko Ganbera

Abesbatza Gaztea, Forma Antiqva

eta Iruñeko Ganbera Abesbatzako

bakarlariak.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

BURLATA Sold My Soul.

b Igandean, 20:00etan, parkean.

IRUÑEA Nafarroako Oskestra

Sinfonikoa.

bGaur, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA La Banda del Desague

eta De 2 en Blues Band.

bGaur, 22:00etan hasita, Zentralen.

IRUÑEA Lemon y Tal.

bBihar, 21:00etan hasita, Indaran.

IRUÑEA Gwendal eta Asfalto.

bBihar, 21:30ean, Zentralen.

IRUÑEA Manolo Garcia.

b Igandean, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA La Beriso eta En Vela.

b Igandean, 20:00etan, Zentralen.

IRUÑEA Miguel Ituarte.

bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.

IRUÑEA Euskadiko Orkestra

Sinfonikoa.

bAsteazkenean, 20:00etan,

Baluarte auditoriumean.

IRUÑEA Kantu eta Hitza: Alboka.

bOstegunean, 20:30ean,

Erraldoien Txokoan.

LESAKA Udal Musika Eskola.

bAsteazkenean, 18:00etan,

Harriondoa kultur etxean.

LIZARRA Maria Stuardaopera.

bOstegunean, 19:00etan, kultur

etxean.

TUTERA Navarra Sur jaialdia:

Los Moths, Rufus T. Firefly, Loquillo,

El Mundo de Tulsa DJ, La Niña Hilo

eta Nuu DJ.

bGaur, 20:00etan hasita, Pradoko

paseoan.

TUTERA Navarra Sur jaialdia:

Los Flamingos, Angel Stanich,

Izal, Davma Dj, De Repente Jons

eta We Are Not DJ’s.

bBihar, 19:30ean hasita, Pradoko

paseoan.

TUTERA Su Ta Gar.

bBihar, 20:00etan, Beterri peñan.

BERTSO SAIOAK

IRUÑEA Plaza irrintzika.

bBihar, 18:30ean, San Frantzisko

plazan.

ANTZERKIA

ATARRABIA La Trapera: El rey

tuerto.

bGaur, 20:00etan, kultur etxean.

IRUÑEA Iluna: El reino invisible.

bGaur, 19:00etan, San Frantzisko

plazan.

IRUÑEA Eché mi corazón a freír enla sartén.

bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,

Nafarroako Antzerki Eskolan.

IRUÑEA La Clap:Desde el cerco

(Danza de la muerte).

bBihar, 19:00etan, Mendillorriko

Civivox aretoan.

IRUÑEA Rowina de los bosquesmusikala.

bAstelehenean, 19:00etan,

Joaquin Maia musika eskolan.

NOAIN Torres de la Horzeko

tailerra:Ser o no ser ¿Absurda

cuestión?.

bGaur, 21:00etan, kultur etxean.

NOAIN Barañaingo tailerra:

A la sombra de un almendro.

bBihar, 20:00etan, kultur etxean.

TUTERA As de T:Un pianista

en la luna.

bGaur, 20:30ean, Gaztanbiden.

TUTERA Bakarrizketak: David

Guapo.

b Igandean, 20:00etan,

Gaztanbiden.

ZIZUR NAGUSIA Torres de la

Horzeko tailerra:Ser o no ser,

¿absurda cuestión?.

b Igandean, 20:00etan, kultur

etxean.

ZINEMA

IRUÑEA Fresas salvajes.bBihar, 19:30ean,

Kondestablearen jauregian.

IRUÑEA Alki alki.bAsteazkenean, 19:00etan,

Civican aretoan.

ERAKUSKETAK

IRUÑEA Ezkaba 1938-2018, Ezkabako gotorlekuari buruz.

bPlanetarioan, hilaren 15era

bitarte.

BERTZELAKOAK

IRUÑEA Iruñeko Liburu Azoka.

bGaur, bihar eta etzi, Gazteluko

plazan.

IRUÑEA Ziudadelan Jostaketanprograma: Dindakale, jolas eta

tailerrak, Dindaia Fundazioaren

eta Iruñeko Udalaren eskutik.

bAsteazkenean, 17:00etan,

Ziudadelan.

Gure proposamena b Iruñea

Igandean amaituko da liburu azokaAzken egunak ditu Iruñeko Liburu Azokak. Gaur, bihar eta etzi bada aukera, oraindik ere, hiriko liburu saltzaile-

ek Gazteluko plazan jarri dituzten postuak bisitatzeko. Maiatzaren 25ean zabaldu zuten azoka, eta, geroztik, ha-

maika ekinaldi egin dituzte, tartean liburu aurkezpenak eta mahai inguruak. Igandera arteko programa ere eki-

taldiz beteta dago. Goiz eta arratsaldez izanen dira postuak zabalik. ANDER PEREZ

Page 8: NAFARROAKO HITZA - Berria · 2018. 6. 1. · NAFARROAKO HITZA 2 b Astekoa Ostirala, 2018ko ekainaren 1a Edurne Elizondo KIruñea ezka. Otsailean erran zuen Na-farroako Go-bernuak

Kattalin Barber Iruñea

Aurtengo uztailaren 8an 40 urtebeteko dira Espainiako PoliziakGerman Rodriguez hil zuela,Iruñeko sanferminetan; data horigogoratu nahi du 78ko Sanfermi-nak Gogoan plataformak, etahainbat ekinaldi prestatu ditu or-duko gertaeren memoria jorra-tzeko, hain zuzen ere. Ekinaldihorien barruan, 1978ko sanfer-minen inguruko eleberria emandu argitara Juan Retana idazleak(Lizarra, 1961), Pamiela argitale-txearekin: 22 de septiembre, San

Fermín (Irailak 22, San Fermin)izena du lanak. German Rodriguezen heriotza-

ren 40. urteurrena beteko da

aurten. Data hori gogoan izan

duzu eleberria argitaratzeko

unea aukeratu duzunean?

Orain dela zazpi urte hasi nintzeneleberria idazten, eta, hainbatkontu direla medio, uste bainogehiago luzatu naiz prozesuan.Orain dela bi urte ia amaituanuen, eta 78ko Sanferminak Go-goan plataformako kideekin ba-tera erabaki genuen urteurrena-ren harira argitaratzea. Liburuhau ez da jasotako enkargu bat,nire proiektu pertsonala baizik,baina hasieratik bat egin dut herriekimenarekin, eta hasieratik izandute liburuaren berri. Haiekeman dizkidate kontaktuak iker-tzeko, adibidez. 1978ko sanfermi-nak intentsitate handiz bizi izannituen, eta horregatik eskaininahi izan diet nire eleberria; eraberean, izugarri pozik nago 78kosanferminen inguruko ekinal-diak ni babestu nauelako.Zer dela-eta erabaki zenuen

78ko sanferminei buruzko ele-

berri bat egitea?

Bitxia izan da. Ni 1979an hasi nin-tzen idazten, eta urtebete geroagoBilbon argitaratu nuen liburu bat.Oihartzun handia izan zuen, bes-te liburu batzuekin batera Bilbo-

ko alkateak su ematea aginduzuelako. Sanferminetako gertae-rak eta urtebete geroago hasi nin-tzen idazten, baina asko kostatuzait konturatzea egun horietakolehen eskuko kalitatezko mate-rial narratibo handia nuela. Oraindela zazpi urte, trantsizioaren ga-raiari buruzko eleberri bat eginnahi nuen. Interes handiko etapaizan zela uste dut, Nafarroa osoleiala izan zelako 1936ko gerranfrankismoarekin, eta, gero, be-rriz, probintzia gorri bat bihurtuzelako. Eskuin muturrarentzatoso deserosoa zen, eta egoera era-bat konplexua zen. Hasieran,Montejurrak izan behar zuenabiapuntua, baina lagun bateksanferminei buruz egitea gomen-datu zidan, eta orduan konturatunintzen zer-nolako materialanuen.

Fikzioa eta fikzioa ez dena bildu

dituzu eleberrian. Zer da gehia-

go, sormena edo errealitatea

idatzitakoa?

Fikziozko eleberria da, eta pertso-naia gehienak nik sortuak dira,baina gertatu zena kontatzen duliburuak, aldi berean. Ni fidelaizaten saiatu naiz, eta ezin izandut suspensea erabili. Haatik, ja-zotakoa ezagutzen ez duenak no-bela suspensearekin irakurrikodu, eta dena fikzioa dela uste iza-nen du. Sabadellen bizi naiz, etahori gertatu da nire hango lagu-nekin, adibidez. Liburuko fikzio-aren eta errealitatearen artekoharreman horri ohaidetza deitudiot nik, hain zuzen ere. Dakidan

guztia kontatu dut, zehaztasuna-rekin, baina ez nekienean, asma-tu egin dut. Modu paraleloan garatzen diren

bi istorio kontatzen dituzu:

1978ko istiluak eta jaiak.

Sanferminak bere horretan zerdiren kontatu nahi nuen. ErnestHemingwayk jaietako ikuspegibat eman zuen, baina ni ez naizikuspegi horrekin identifikatzen,ezta gaur egun hedabideek san-ferminei buruz ematen duten iru-diarekin ere. Nire ikuspegitiksanferminak zer diren azaldunahi izan dut; azken 40 urteotanaldaketarik gabe jarraitzen duenfestaren esentziari buruz hitz eginnahi izan dut, hain zuzen ere.Kasu horretan, fikzioa da nagusi. Horretarako, pertsonaiak erabi-

li dituzu. Oso obra korala da?

Bai, ia 50 pertsonaia daude. Ba-daude benetakoak, Ger-man Rodriguez eta Avilakomandantea, adibidez,baina pertsonaia gehie-nak nik asmatutakoakdira. Zailena Germanenpertsonaian sartzea izanda niretzat, baina ustedut lortu dudala tonuegokia. Baldintzazkoperpausak erabili ditut

horretarako, adibidez. Horrezgain, bere ezizena –Garin– erabilidut, pertsonaiaz aldentzeko. Ho-rren bidez lortu dut kapitulu go-gorrenak kontatzea.Mario Gaviria berriki zendu den

soziologoa ere agertzen da ele-

berrian. Zertarako erabili duzu

pertsonaia?

Bere abizena ez da agertzen, bainaargi dago bera dela. Mario HenriLefebvre Frantziako soziologo os-petsuarekin dator sanfermineta-ra. Jaien inguruko ikerketa sozio-logikoa egin nahi du, baina kon-turatzen da jaiak bizitzea eta jaiakikertzea aldi berean oso zaila dela.Marioren bidez, soziologoa de-nez, orduko egoeraren berri ema-

ten dut, eta sanferminetako kon-tu zehatzak azaltzen ditut. Tes-tuingurua ematen laguntzen duMariok.Nola bizi izan zenituen zuk

1978ko sanferminak?

Liburuan agertzen naiz, eta nikbizitakoa kontatzen dut. Garaihorretan Paulino Caballero kale-an zegoen Roma kafetegian lane-an ari nintzen, gobernu zibiletik100 metro eskasera. 1978ko uztai-laren 8an, gurea zero eremubihurtu zen. Bataila bertan izanzen, eta manifestariak zein poli-ziak ingurutik zeuden. Ospitalemoduko bat prestatu genuen ahalizan genuen bezala, eta jendeasko etorri zen guregana. Ezki-lore infusiorik gabe gelditu ginen,eta momentu oso larriak bizi izangenituen. Zerbitzari batek unehoriek guztiak nola bizi izan zi-tuen kontatu dut liburuaren bi-dez. Izenburuak, ordea, irailaren

22ari egiten dio erreferentzia.

Zergatik?

Deigarria iruditu zitzaidan. 1978.urtean, jaiak eten ziren uztailaren8an German Rodriguez hil zutela-ko. Sanfermin txikietan, berriz,

benetako sanferminak izan geni-tuen hiru egunez. Jendeak gogoazuen, eta, horregatik, festari kei-nua egin nahi izan diot izenbu-ruan.Sabadellen bizi zara, Bartzelo-

nako probintzian. Nafarroatik

kanpo ezagutzen dira 1978ko

gertaerak?

Ez, jendeak ez daki zer gertatuzen, are gutxiago ni baino gaztea-goak direnek. Lagunei eman dietliburua irakur dezaten, eta erabatharrituta gelditu dira. Egia eta fik-zioa ez dituzte bereizi, eta denaasmatutakoa zela uste zuten. Balio dezake zure eleberriak ere

memoria berreskuratzeko?

Bai. Gainera, nik dakidanez, ezdago gaiari buruzko eleberririk.Hutsunea betetzera dator, neurribatean, eta Euskal Herritik kanpoere horretarako balio dezake, me-moria lantzeko. Belaunaldi be-rrien artean ere 1978ko sanfermi-nak ezagutzera emateko balioduela uste dut. Pozik nago izanduen harrerarekin, eta 78ko san-ferminei buruzko herri ekinaldi-ko kideei esan nahi diet nahi du-ten moduan erabil dezaketelalana.

«78an gertatu zenaezagutzen ez duenakfikziotzat hartuko du»

Juan Retana b Idazlea

1978ko sanferminak abiapuntu hartuta, orduko gertaerak, tentsioa etajai giroa jaso ditu Juan Retana idazleak ‘22 de septiembre, San Fermin’liburuan. 78ko Sanferminak Gogoan plataformarekin aurkeztu du.

IÑIGO URIZ / FOKU

«Lagun batek sanfermineiburuz idaztea gomendatuzidan; orduan ohartu nintzenzer-nolako materiala nuen»

«Uste dut belaunaldi berrienartean 1978ko sanferminakezagutzera emateko balio duela»

NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 1a

Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.

Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010

www.nafarroa.hitza.eus [email protected]